2. Mediar Gerrak Greziako zenbait hiri-estaturen
eta Persiar Inperioaren gatazka jarraituak izan
ziren, K. a. 499an hasita eta K. a. 448an
amaituta. Edonola ere, gehienetan Mediar Gerrak
esapidearekin Grezia kontinentalaren bi inbasioaz
(K. a. 490 eta K. a. 480-479) aritzen da. Bietan,
greziar aliatuek arrakastaz aurre egin zioten
etsaiari. Dena den, greziar guztiek ez zuten bat
egin persiarren aurka. Batez ere persiarren
armada itzelak hurbildu ahala, neutral edo haien
alde egiten zuten.
3. Maratongo Gudua (antzinako grezieraz Μάχη τοῡ Μαραθῶ νος, Mache tou
Marathonos) Lehen Mediar Gerraren emaitza erabaki zuen gudu bat izan
zen. K. a. 490ean gertatu zen, Atenastik berrogei kilometro ingurura dagoen
Maraton hirian. Alde batean Dario I.ak zuzendutako persiar armada zegoen;
Atenas inbaditu eta konkistatu nahi zuen, hiri horrek ioniar matxinadan izan
zuen parte hartzeagatik. Beste aldean, berriz, atenastarrak eta haien aliatuak
zeuden. Gudu hartako balentriarik gogoratuena Filipidesena izan zen,
Maratondik Atenasa lasterka joan baitzen, guduan garaipena lortu zutela
iragartzera. Gertakari hura jotzen da proba atletikoa den maratoiaren
jatorritzat.
4. Mikalako gudua (antzinako
grezieraz: Μάχη τῆς Μυκάλης; Machē
tēs Mykalēs) persiarren Greziako
inbasioarekin amaitu zuen bi gudu
garrantzitsuenetako bat izan zen
Mediar Gerretan zehar. Gudua K. a.
479ko abuztuaren 27an gertatu zen,
Mikala mendiaren magalean, Samos
uhartearen kontrako aldean zeuden
Joniako lurretan. Gudua, Joniako
persiar armadaren gehiengoaren
suntsipenarekin amaitu zen, baita bere
mediterraniar ontziteriarena ere.
5. Plateako gudua Mediar Gerretako azken gudu nagusia
izan zen, Grezia hegoaldean. K. a. 479an gertatu zen
Persiar Inperioaren artean eta zenbait greziar hiri-estaturen
artean, hala nola, Esparta, Atenas, Korinto eta Megara.
Greziarrak, Beozia hegoaldean bildu ziren, Ziteron mendiaren magalean.
100.000 soldadu inguru ziren. Armak hartzeko adinean zeuden ia greziar
guztiak aurkeztu ziren. Adibidez, atenastarrak, galera batzuk bakarrik
tripulatzen geratu ziren. Gainontzeko arraunlari eta marinelak orain
Ziteronen zeuden. Greziar armada han geratu zen, eta, itxuraz,
etsaietako bakar batek ere aurrera egiten ez zuenez, nerbio gerra bat
hasi zen.