1. Mafiosoen etxea
Biok hondartza batean agertu ginen, ez genekigun non geunden, uharte bat
zirudien.
Ibili eta ibili etxetxo batera heldu ginen, inor ez zegoela zirudien, orduan sartzea
erabaki genuen. Harranopola! Lehen pisua denetariko armaz beteta zegoen,
bonbak ere bai
Biok konturatu ginen oso arriskutsua zela etxetxo hori, orduan ateratzea erabaki
genuen, baina atea ezin zen ireki, bakarrik kanpotik ireki ahal zen.
Biok ateratzeko modu bat bilatzen hasi ginen.
Ganbarara igo ginen ea ateratzeko modu bat bazegoen, baina ez, bakarrik zaku
batzuk zeuden. Zaku bat ireki genuen, eta… kokainaz beteta zeuden. Biok
konturatu ginen mafiosoen etxe bat zela, hori bakarrik mafiosoek trafikatzen
dutelako. Niri ideia bat otu zitzaidan etxe hartatik irteteko. Beheko pisuan zeuden
bonbak! Bai, bonbekin aterako ginen. Atean bonba txiki bat ipini genuen,
supiztekoarekin sua ipini eta… BOOOM!!! Leherketa bat egin zuen eta atea
desagertu zen. Biok korrika bizian atera ginen hondartzarantz, agian mafiosoekin
aurkituko ginelarik. Poliziari deitu genion, sumendi bateko uharte batean
geundela eta etxetxo batean armak eta koka zegoela esanez.
Ordu bat pasatu zen eta helikopteroa heldu zitzaigun erreskatatzeko bila.
Guztia kontatu genion helikopteroko polizia jaunari eta harrituta geratu zen,
geroago deituko zuela komisariari etxe hartako gauzak eramateko.