2. Lehengo egunean kakalardo bat aurkitu genuen ikastolako pasilloan, paretaren kontra. Ez zen oso toki ona. Lagunik gabe, zaintzarik gabe, janaririk gabe, etxerik gabe, ez gurasorik, ez lehengusu edo aiton-amonarik… Gainera inork zapaltzeko arriskua zegoen. Horregatik hartu eta kutxa batean jarri genuen. Bazter batean egon zen. Hobeto egoteko lurra jarri genion, zenbait harri, sagar pusketa bat, letxuga pittin bat, pattintti zatia, azenarioa… Berehala mugitzen hasi zen. Sagarra eta patttientti bultzatzen hasi zen, etxera eramateko, baina ez zuen lortu. Eta bera sartu zen, lurrari bultza eta zulo bat eginez. ...Eta lurra mugitzen hasi zen bera azpian zegoelako, lurrikara bat bezala!! Ordenagailuan begiratu genuen kakalardoei buruz gehiago jakiteko. Beltzak eta kolore askotakoak dira. Txin d urriak baino handiagoak . Mota askotakoak daude eta toki guztietan daude , baita elurretan ere. Sei hanka dituzte, eta hegoak finak baina gogorrak dira. Lurrean bizi dira zuloetan sartuta, eta gutxi batzuk, uretan. Denetatik jaten dute: egurra, hostoak, loreak, kaka, fruituak, polena, animaliak (bizirik nahiz hildakoak). Batzuk txistua kakarekin nahasten dute eta pilota bat osatzen; bultza egin, zulo batean sartu eta pixkanaka hori jaten dute. Eta kakaren gainean bizi direnak ere badira...Aaaaa zelako kiratsa!! Hurrengo egunean joan gara gure kakalardoarengana sagar puska berria jartzera, eta non eta...ez zegoen!!! Desagertu da!. Leihotik alde egingo zuen? Edo zirrikitu batetik joan da? Bi egun pasa eta gero jostailuen kaxaren hondoan zegoen ...hilik. Gizajoa! Ze pena! KAKALARDOAREN ISTORIOA
8. BESTE ANIMALIAK ENBORRAK BERE KAKA! ODOLA XURGATZEN DUTE DENETATIK JATEN DUTE !! HOSTOAK
9. MANTIS BAT OOTEKA EGITEN OOTEKA BAT ZUHAITZAN OOTEKA BAT IPURDIAN ARRAUTZAK ERRUTEN DITUZTE ARRAUTZAK GORDETZEKO TOKIA “OOTEKA” DA
10. HAUEK EZ DIRA INTSEKTUAK SEI HANKA BAINO GEHIAGO DUTELAKO! ESKORPIOIA ARMIARMA MILAZANGOA EHUNZANGOA
11. METAMORFOSIA ARRAUTZATIK IRTETZEN DIRENEAN ZIZARE ITXURA DUTE: LARBAK DIRA, ETA ASKO-ASKO JATEN DUTE. PIXKANAKA ALDATZEN DIRA INTSEKTUAREN FORMA HARTU ARTE