SlideShare a Scribd company logo
INFORMAZIOAREN GIZARTEA ESPAINIAN. 2012
4. Informazioaren Gizartea Autonomia Erkidegoetan
12. Euskadi
Gaur egun munduko ekonomia atzeraldian badago ere,
Euskadik1
, oro har, bilakaera ona izan du 2012an
Informazioaren Gizarteranzko aurrerabidean.
Estatuarekin alderatzen badugu, kokapen nabarmena
izan du Euskadik arlo horretan.
Hala ere, gaurko agertoki kaskarrean hobetzen jarraitu
ahal izateko, ezinbestekotzat jotzen da politika aktiboak
abiaraztea, norabide horretan aurrera egiten jarraitzeko
eta EAEko lehiakortasuna, produktibitatea eta, hortaz,
hazkunde ekonomikoa eta herritarren ongizatea eta bizi-
kalitatea hobetzeko IKTek eskaintzen dituzten aukera
estrategikoak ez galtzeko.
Gizartean IKTak eskuratzearen eta erabiltzearen alde
betidanik konpromisorik tinkoena izan duen autonomia-
erkidegoetako bat da Euskadi. Izan ere, Informazioaren
Gizartea garatzeko estrategia publikoak planifikatzen eta
hedatzen esperientzia ugaria du.
Jarduera-esparru horretan, Euskadik Informazioren
Gizartean duen jarduera-ildoa Euskadiko 2015 Agenda
Digitalaren hedapenaren inguruan antolatzen da. Agenda
hori, aurtengo uztailean Gobernu Kontseiluak onetsi
duena, erakundeen apustu sendoa da eta gizarte digital
osoa lortzeko bidean asmo handiko antolabide
berritzailea da.
12.1 EAEko errealitate digitala
kopuruetan
12.1.1 Herritarrak
IKTak etxeetan duten barneratzeari dagokionez, EINek
Etxeetako Informazioaren Teknologiez egin duen
Inkestaren azken emaitzen arabera, euskal etxeen %
67,6k dute Internet konexioa. Ehuneko hori estatuko
batez bestekoa (% 63,9) baino handiagoa da.
Datu horiek aurreko urteko datuekin alderatzen baditugu,
balio hori portzentajezko hiru puntu handitu da Euskadin;
horrela, azken ekitaldietako joera gorakorrak dirau,
ekonomia atzeraldian egon arren.
Euskadiko banda zabalaren erabilerari dagokionez,
banda zabalaren bitartez euskal etxeen %64,9 sartzen
dira Internetera (Internet sarbidea dutenen %96); EAEk
kokapen nabarmena du egunotan,
Estatuko batez bestekoaren gainetik (% 62). Egoera hori
arlo horretan egin den inbertsio-ahaleginaren isla da.
Euskal herritarren Internet erabilerari dagokionez,
aipatu beharra dago Euskadiko 16 eta 74 urte bitarteko
biztanleen % 71 baino gehiagok erabili duela Internet
azken 3 hilabeteetan; Estatuan, aldiz, % 67,1ek. Halaber,
EAEn adierazle hori nabarmen handitu da aurreko
urtearekin parekatuz (biztanleen % 66,6 ziren
internautak).
Adinka, 35 eta 44 urte bitartekoengan eta 55 eta 64
urte bitartekoengan gertatu da hazkunderik handiena,
azken urtearekin parekatuz, eta bi kasuetan
portzentajezko ia 10 puntuko hazkundea gertatu da.
Bestetik, Interneten erabileran genero-arraila
nabarmen txikiagotu da aurreko ekitaldiarekin alderatzen
badugu: portzentajezko 8,1 puntutik 0,4 puntura igaro da.
Gaur egun, Interneten gizonezko erabiltzaileak gizonen
% 71,4 dira eta emakumezkoenak, emakumeen % 71.
Merkataritza elektronikoari dagokionez, aurreko
ekitaldiarekin parekatuz, azken 3 hilabeteetan sarearen
bitartez erosi duten Internet erabiltzaileen ehunekoan
gertatu den gehikuntza aipatu beharra dago
(portzentajezko ia 2 puntu): Euskadin, % 22,8; Estatuan,
% 18,9.
12.1.2 Enpresak
Euskal enpresa-ehunak digitalizazio-maila handia du.
EINek 2012ko urtarrilean aurkeztu zituen datuen arabera
(enpresen IKTen eta merkataritza elektronikoaren
erabilerari buruzko Inkestatik atera zirenak), euskal
enpresen % 98,4k Internet konexioa dute. Azken urteotan
arlo horretan aurreko ekitaldiarekin parekatuz izan den
egonkortasun-joerak badirau ere, ehuneko hori pixka bat
hobetu da eta Estatuko batez bestekoa baino handiagoa
izan da (% 97,5).
Internet-konexioa duten enpresa ia guztiak (% 99,7)
banda zabaleko konexio baten bidez sartzen dira
Internetera. Horien artean, gehienek (% 98,7), banda
zabal finkoko konexio baten bidez egiten dute; % 66,3k,
berriz, banda zabal mugikor baten bidez.
1 Euskal Estatistika Erakundeak (EUSTAT) urtero familiei eta enpresei Informazioaren
Gizarteari buruzko inkestak egiten badizkie ere, eskualdeen artean datuen
bateragarritasuna eta alderagarritasuna bermatzearren, txosten honetarako
Estatistikako Institutu Nazionalak (EIN) bildutako datuak erabiltzea erabaki da,
berariazko adierazle batzuetan EUSTATen datuak erabili badira ere.
10langiletikbeherako
enpresenehunekoa
Euskadi: errealitate digitala kopuruetan
Informazioaren Gizarteak Euskadin duen ezarpena [1]
92
94,7 95,2 96,3
92,6 90,3 89,8
Ordenadoreren bat duten etxeak
66,4
68,2
59,7
72
64,6
88
67,6
74,8 Internet sarbidea duten etxeak
Banda zabaleko konexikoa duten etxeak
57
43,7
2008
55,2
2009
63,2 64,9
2010 2011
Telefono finkoa dute etxeak
Eskuko telefonoa duten etxeak
Herritarrak Informazioaren Gizartean [1]
Internetera sartzen direnen % 24,7eskuko telefono
baten bidez konektatu dira.
Internetera sartzen direnen % 42,2k sare sozialetan
parte hartzen dute.
Enpresak Informazioaren Gizartean [1]
10 langileko edo hortik beherako enpresak
Administrazioa Informazioaren
Gizartean
Herritarren %59,3k lortu dute informazioa Administrazioaren web-
orrialdeetatik; %24,6kinprimakiak beteta bidali dituzte.
Enpresen %74,5ek lortu dituzte inprimakiak
Administrazioaren web-orrialdeetatik eta %66,5k beteta
bidali dituzte.
2008/09
2009/10
2010/11
2011/12
10 langiletik gorako enpresak
2008/09
2009/10
2010/11
2011/12
Internet konexioa duten
enpresen %
Internet konexioa eta
webgunea duten
enpresen %
10 langiletik beherako enpresen %36,5ek banda zabal
mugikorraren bidezko konexioa dute.
Internet konexioa duten
enpresen %
Internet konexioa eta
webgunea duten
enpresen%
10 langiletik gorako enpresen %48,5ek 3Gmodemaren
bitarteko banda zabaleko konexioa dute.
Enpresen % 56k 3Gmugikorren bidez sartzen dira
Internetera.
Enpresen %97,5ek informazioa bilatzeko erabiltzen dute
Internet. Enpresen %92,8k Internet bidezko banku- eta
finantza-zerbitzuak erabiltzen dituzte.
Iturria:[1]EIN2012.
Enpresen % 11,4k bezeroek eskabideak edo erreserbak egin
ditzaten erabiltzen dute web-orrialdea. Enpresen % 9,3k web-
orrialdearen bidezko ordainketa elektronikoa erabiltzen
dute.
Enpresen % 70,7k sinadura elektronikoa erabiltzen dute.
Enpresen %12,2k sare sozialak erabiltzen dituzte lana dela
eta, batez ere, marketin tresna bezala.
Ikusten dugunez, sarbide-modu hori nabarmen gehitu da
aurreko urtearekin parekatuz eta tinko ari da aurrera
egiten.
Gainera, azpimarratu beharra dago Internet-konexioa
duten EAEko enpresen % 76,7k bere webgunea dutela.
Ehuneko hori Estatuko batez bestekoa (% 71) baino
portzentajezko 6 puntu handiagoa da eta nabarmen
handitu da aurreko ekitaldiko ehunekoarekin (% 70)
parekatzen badugu.
Euskal enpresen (zerbitzuen erabiltzaile gisa) Internet
erabilerari dagokionez, hauxe esan dezakegu: enpresen
% 92,8k (Estatuko batez bestekoa, % 91,2) banku-eta
finantza-zerbitzuetarako erabiltzen dute eta % 46,6k
(Espainian, % 44,4), prestakuntzarako eta
ikaskuntzarako.
Euskal enpresa-ehunak Informazioaren Gizarteari
dagokionez egoera ona badu ere, enpresa txikien eta
handien artean dagoen arrail digitala Euskadin hobetu
beharreko aldea da oraindik.
Agertoki horretan, 10 langiletik beherako enpresei
dagokienez, enpresa handiagoekin alderatzen baditugu,
azpimarratu beharra dago, oraindik enpresa txikien %
61,2k bakarrik Internet konexioa badute ere, adierazle
hori nabarmen gehitu dela azken urtean, eta gehikuntza
horri esker aurreko ekitaldietan izandako aldeko joerak
oraindik badirauela. Halaber, EINen datuen arabera,
horien % 25,2k baino ez du bere webgunea.
Enpresa horien % 96 banda zabal finkoaren bidez
sareratzen dira eta % 36,5ek banda zabal mugikorra
dute. Azken adierazleak, enpresa handiagoekin
gertatzen den bezala, nabarmen handitu dira aurreko
ekitaldiarekin parekatuz (portzentajezko 12,8 puntu).
Merkataritza elektronikoaren arloan, EUSTATen
datuen arabera, merkataritza elektronikoan parte hartzen
duten EAEko enpresen ehunekoa portzentajezko 2,2
puntu handitu da aurreko ekitaldiarekin alderatuz, eta
gaur egun % 17,3koa da. Proportzio hori erosketak
egiten dituzten enpresengatik (% 16,1) gertatu da
gehienbat, baita salmentak egiten dituzten enpresengatik
ere (% 4,1).
Zenbatekoetan salmenta elektronikoak erosketa
elektronikoak baino askoz ugariagoak badira ere,
azpimarratu beharra dago bide elektronikoen bidez
erosten duten enpresen kopurua salmentak egiten
dituztenena baino askoz handiagoa dela.
12.1.3 Administrazio Elektronikoa
Azken urteotan, e-Administrazioaren esparruan irmo egin
da aurrera eta irmotasun horri esker, Euskadi lidergo
postuetan kokatu da. Erakundeek herritarren eta
enpresen digitalizazio-maila eta gaitasunak hobetzeko
egin duten ahaleginak asko lagundu du, baita Euskal
Administrazioa modernizatzeko
egin den ahaleginak ere. Modernizazio horri ekiteko,
hainbat estrategia eta plan hedatu dira, hala nola, gaur
egun indarrean dagoen Berrikuntza Publikoaren Plana.
Horren guztiaren ondorioz, Eusko Jaurlaritza apustu
handia egiten ari da herritarrentzako nahiz
enpresentzako zerbitzu publiko digitalak abiarazteko.
Ahalegin horren ondorioz, gaur egun, Euskal Autonomia
Erkidegoa 8 autonomia-erkidego aurreratuenen artean
dago: Euskadin zerbitzu horien batez besteko
erabilgarritasuna % 85ekoa da (aztertu diren 26
zerbitzuen gainean), Estatuko batez bestekoa (% 80)
baino handiagoa.
12.1.4 Herritarrak
Herritarrentzako zerbitzu publiko digitalen
erabilgarritasunari dagokionez, Orange Fundazioak
Autonomia Erkidegoetako zerbitzu publiko elektronikoei
buruz 2012an egin duen konparaziozko azterlan baten
arabera, Euskadi eskualde liderren artean dago: % 88ko
balioa du, estatuko batez bestekoaren gainetik (% 82).
2011. urtearekin parekatuz hazkundea txikia izan bada
ere, azken urteotako aldeko joerak oraindik badirau.
Testuinguru horretan eta herritarren eta
Administrazioaren arteko elkarrekintzari dagokionez,
EINen bildutako datuen arabera, Euskadi oso ondo
kokatuta dago Estatuko batez bestekoarekin parekatuz.
Horiek horrela, Internet-erabiltzaileen % 53,9k jaso du
informazioa Administraziotik azken 12 hilabeteetan;
horien artean % 24,6k inprimaki beteak bidali dituzte eta
% 32,4k inprimakiak behera kargatu dituzte. Azken bi
ekintza horiek zerbitzu aurreratutzat hartzen dira.
Hiru kasuetan, azken urtean izandako bilakaera ona izan
da eta hazkundeak nabarmenak izan dira, batez ere,
inprimaki beteak bidaltzeari dagokionez: ekintza horretan
portzentajezko 3 puntu baino gehiago handitu dira.
12.1.5 Enpresak
Herritarren arloan gertatzen denarekin alderatuz,
enpresentzako zerbitzu publiko elektronikoen
erabilgarritasunak garapen txikiagoa izan du: % 80ko
balioa du, Estatuko batez bestekoa (% 78) baino
handiagoa bada ere.
Enpresek Administrazioarekin dituzten harremanen
arloan Euskadik oso kokapen ona du. Sareratzen den
euskal enpresa-ehunaren % 86,7k Administrazioarekin
jarduten du sarearen bidez.
Elkarrekintzaren arrazoiei dagokienez, azterketa
xehatuagoa egiten badugu, ondorio hauek atera
ditzakegu:
Euskadi: errealitate digitala bertoko proiektu
gailenen bidez [1]
Bizi-kalitatea hobetzeko zerbitzu aurreratuak
Hedatu beharreko ekimen nagusiak:
•Telelaguntza eta telemedikuntza.
•Bazterkeria digitala pairatzeko
arriskuan dauden taldeak aintzat
hartzea.
•Bizi-aztura osasungarriak sustatzea.
•Herritarrek beren osasuna zaintzen jarrera proaktiboa
izan dezaten sustatzea.
•Azken belaunaldiko IKTak euskal etxeetan sartzea.
Tokiko Agenda Digitalak
Helburuak:
•Foru- eta udal- gaitasunak, aukerak,
proposamenak eta ekimenak gehitzea.
•Garatutako ekimenen kapilaritateak bultzatzea.
•Lankidetza indartzen, lurralde-oreka eta kohesioa
lortzen laguntzea.
•Euskadiren nazioarteko lidergoa faboratzea Tokiko
Agenda Digitala sustatzen.
Open Data Euskadi
Helburuak:
•Balioa eta aberastasuna sortzea, datuetan sorburua duten produktuak lortzen.
•Gardentasuna sortzea, kudeaketa publikoa aztertu eta ebaluatzearren, datuak berriro erabiliz.
• Interoperabilitatea erraztea, administrazio desberdinen datuak erabiltzen dituzten zerbitzuak sortuz.
•Administrazioaren datuak ordenatzea erraztea, dokumentazioan eta datuen sailkapenean
efizientzia sustatuz.
Ezaugarriak:
•Ekimen aitzindaria, Euskadiko Gobernu Irekiko politikan kokatuta dagoena.
•Eusko Jaurlaritzaren eskuetan dauden datu publikoak ikusgai dauden ataria, horiek berrerabiltzeko moduan.
•Ikusgai dauden datu-multzoak jabetza-lizentzia irekipean eskaintzen dira, datuak helburu komertzialekin birbanatu,
berrerabili eta ustia daitezen.
Irekia
Helburuak
•Demokraziaren jatorrizko ideia gauzatzea: guztion artean gobernatzea.
•Herritarrak Euskal Administraziora hurbiltzea lortzea, herritarrari Gobernuaren ekitzetan
kontrola, parte-hartzea eta erabakiak hartzea emanez.
•Interneten bidez, herritarren eta Administrazioaren arteko zuzeneko komunikazio-kanala izatea.
Ezaugarriak:
•Irekia software libreko plataforma da, Euskadiko erabakiak hartzean herritarrak bera ahotsa entzunaraz dezan,
bere proposamenak egin ditzan, erantzunak eska ditzan eta laguntza eta iritzia eman ditzan.
• Gaur egun, 15.000tik gora sarrera ditu.
E-INKLUSIOA eta arraila txikitzea
•Autonomoengan eta
mikroenpresetan IKT aplikazioak
sartzen laguntzeko zerbitzua.
•Moldatzaile teknologikoaren bidez, negozioei IKTak
hurbiltzen zaizkie, nork bere enpresan Teknologia
Berriei onurarik handiena atera diezaien.
•IKT konponbideen katalogoak 240tik gora produktu ditu.
•Abiarazi zenetik 860tik gora negoziok parte hartu
dute.
Iturria:[1]Eusko Jaurlaritza.
Barnetegi Teknologikoa
Helburuak
•Enpresa txiki eta ertainetako arduradunak
beren enpresak IKTak erabiltzen
hasteko arrazoiak ezagutzera bultzatzea.
• Enpresetan IKTak erabiltzeak dakartzan abantailekiko
eta hobekuntzekiko sentikor bihurtzea.
Ezaugarriak:
•24 orduko bakartegia da, ikastarogileek beren enpresen
etorkizunaz gogoeta egin dezaten diseinatu dena.
Internet konexioa duten euskal enpresen % 74,5ek
lortzen dute informazioa Administraziotik (ehuneko hori
Estatuko batez bestekoaren antzekoa da). Azpimarratu
beharra dago horien % 74,4k Administrazioko
inprimakiak behera kargatzen dituztela eta % 66,5ek
sarearen bidez inprimaki beteak itzultzen dituztela. Azken
bi adierazle horietan Euskadi Estatuko batez
bestekoaren gainetik dago.
Era berean, azpimarratzekoa da Euskadi adierazle
horri dagokionez Estatuko batez bestekoaren gainetik
kokatzen dela: Administrazioarekin kudeaketa elektroniko
osoa egiten duten enpresen ehunekoa, % 69,5. Izan ere,
azken urtean portzentajezko ia 9 puntu handitu da.
Estatukoa, berriz, % 64,3koa da.
12.2 EAEko errealitate digitala
bertako proiektu gailenen
bidez
Euskadiko Agenda Digital berria hedatzeko
esparruan (2015. urte arteko denbora-
ikusmugarekin), aspalditik garatzen diren eta
sustatzen jarraituko diren proiektu
esanguratsuez gain (esaterako, Metaposta, KZ
Gunea telezentroen sarea edo Eskola 2.0
hezkuntza-proiektua, zeinek bere arloan
arrakasta handia lortu dutenak), hainbat ekimen
nabarmen ezartzen hasiak dira, hala nola,
jarraian adieraziko ditugun hauek:
12.2.1 Euskal herritarren ongizatea
eta bizi-kalitatea hobetzeko zerbitzu
aurreratuak
Protagonismo eta parte-hartze handiagoa
eskuratzen ari diren pazienteak, asistentziaren
kalitatearen hobekuntza, etengabeko bilakaera
teknologikoa eta asistentzia-premia eta eredu
berriak bereizgarri dituen agertoki batean,
Euskadin bizi-kalitatea hobetzeko ekimenen alde
egiten ari da, pazienteek beraiek (eta herritarrek)
norbere zaintzaz duten erantzukizuna
bultzatzeko eta bizi-aztura osasungarriak
sustatzeko.
Teknologia berrien garapen geldiezinak ezin
konta ahala aukera ekarri du osasuneko gaietan
informazioa trukatzeko eta asistentzia-modu
berriak sortu ditu, hala nola, osasun-
profesionalaren eta pazientearen arteko
urrunekoak. Horiek horrela, hainbat kontzeptu,
esaterako, telemedikuntza, teleasistentzia, e-
Osasuna (e-Health) agertu ohi dira osasun-
topagunetan.
Halaber, IKTak funtsezko tresna bilakatu dira
gizartetik baztertuta geratzeko arriskuan
daudenen (adinekoak, desgaituak edo etorkinak,
besteak beste) gizarteratzea bermatzeko, horien
isolatzea saihesteko eta sozializazioa
sustatzeko.
Agertoki horretan, Euskal Administrazio
Publikoak zerbitzu soziosanitarioak egin, antolatu eta
emateko modu berri bat du aurrean. Arlo horretan,
telemedikuntzako eta teleasistentziako zerbitzu
berritzaileak (Euskadin hedatzen hasiak direnak)
garatzeak lehentasuna du arreta berezia behar duten
adinekoen, mendetasun-egoeran daudenen eta paziente
kronikoen ongizatea bermatzeko.
12.2.2 Tokiko Administrazioek
gizarte digitalaren garapenari egin dioten
ekarpena: Tokiko Agenda Digitalak
Ukaezina da Tokiko Administrazioek gizartearen
garapenean duten garrantzia. Erakunde horiek bereizgarri
dituzten kapilaritateak eta herritarrekiko nahiz enpresa-
ehunarekiko hurbiltasunak funtsezko zeregina ematen
diete Euskadiko Informazioaren eta Ezagutzaren
Gizartearen eraikuntzan.
Herritarren eta tokiko garapenaren zerbitzura
Informazioaren Gizartea eraikitzeko Udalen eta
lurraldeen arteko lankidetza indartzeak lurralde-oreka eta
kohesioa lortzen laguntzen du.
Eusko Jaurlaritzan lan egiten dugunok denbora
asko daramagu Euskadiko gizarte-, hezkuntza-,
teknologia-, ekonomia- eta kultura-garapena bultzatzeko
ekimenak hedatzen; hori lortzeko, Informazioaren
Gizartea garatzeko tokiko estrategiak, hots, Tokiko
Agenda Digitalak, bultzatu ditugu. Hori dela eta, EAE
nazioarteko lider ukaezina bilakatu da.
Hortaz, Tokiko Agenda Digitala lankidetzarako
tresna bilakatu da eta erakundeen gardentasuna
hobetzeko, herritarrek parte hartzeko bideen
dibertsifikazioa sustatzeko, jardunbide egokiak
ezagutarazteko, zerbitzu digitalak sortzeko orientabideak
eskaintzeko eta esperientzien eta ideien trukea
bultzatzeko hainbat ekimen biltzen ditu, tokiko erakunde
esanguratsuak herritarrei hurbiltzeko helburuz.
Euskadiko 2015 Agenda Digitalaren
hedapenaren bidez, etorkizunean jarduera-ildo hori
bultzatzen jarraitu nahi dugu, Tokiko Agenda Digitala
sustatzen liderrak izaten jarraitzeko.
12.2.3 Gobernu Irekia: Open Data eta IREKIA
Herritarrek, tradizioz, erakunde urrun, opaku,
burokratiko eta nahaspilatsutzat hartu dute
Administrazioa.
12
Herritarrentzat izapide gehiegi (gogaikarriak eta itxuraz ez beharrezkoak gehienak) eskatzen zituen
Administrazioak.
Gaur egun, IKTek Herri Administrazioen jarduera eta antolaketa optimizatzeko duten ahalmena oso
handia da; hortaz, erakunde hurbilek ezin dute ahalmen hori aprobetxatzeko aukera alferrik galdu,
erakunde hurbilak bilaka daitezen, zerbitzu berritzaileak, kalitate handikoak, eraginkorrak eta efizienteak
eman ditzaten eta aldaketatara etengabe molda daitezen, gizarteko beharrei modu ezin hobean
erantzuteko gai izateko.
Euskal Administrazio Publikoek esperientzia ugaria dute arlo horretan eta Gobernu Irekiko
gaietan herrialde aurreratuenetako bat da Euskadi. Horrela, Administrazioen ahalegin planifikatzaileari
esker, eta proiektu esanguratsuak eta aitzindariak (esaterako, IREKIA, gardentasun eta parte-hartzearen
adibide nabarmena, eta Open Data Euskadi, W3C/WorldWideWebConsortium-ek erreferentetzat hartu
duena, zeinari esker Eusko Jaurlaritza W3Cko kide den) martxan jartzeari esker, konpromiso tinkoa du
aldaketa sakona lortzeko eta zerbitzu-eredu berri baterantz aurrera egiteko, berritzailea, irekia, hurbila,
gardena, bizia eta malgua den eta eraginkorrago izateko teknologia berriak oinarri dituen erakunde baten
bitartez gizarte-beharrak betetzeko helburuz.
12.2.4 E-inklusioa eta enpresa-arrail digitala txikiagotzea
Antolaketa-egituran eta ekoizpen-prozesuetan edota zerbitzu-ematean Informazioaren eta
Komunikazioaren Teknologiak erabiltzen dituzten enpresak eraginkorragoak eta efizienteagoak dira,
baita lehiakorragoak ere.
12
Eta hobekuntza horri esker, negozio-eredu berrietarantz eboluzionatzen dute.
Horiek horrela, IKTak erabiltzea ez da ezaugarri bereizlea, merkatuetan modu efizientean
lehian aritzeko funtsezko eragilea baizik.
Dena den, urteotan enpresa handien eta txikien arteko arrail digitala nabarmen txikiagotu
bada ere, euskal enpresa-ehunean, enpresa handien eta txikien egoeren arteko
desberdintasunek oraindik badiraute. Arrail digital hori eragozpen handia da IKTek enpresa-
sektorearen eskura jartzen dituzten lehiarako aukeretarako; hortaz, auzi erabakizuna izaten
jarraitzen du Euskadin Informazioaren Gizartea osorik gara dadin.
Hori dela eta, Eusko Jaurlaritzak ezinbestekotzat jotzen du enpresetan Informazioaren eta
Komunikazioaren Teknologiak erabil daitezela sustatzen jarraitzea, enpresek IKTak lehian
aritzeko funtsezko elementutzat har ditzaten eta horien alde zirt edo zart egin dezaten.
Helburu horiek lortzeko, IKTen erabilerari onura ateratzeko beharrezkoak diren baliabideak,
tresnak eta zerbitzuak jarri behar dira enpresa-ehunaren eskura, enpresak IKTen
erabilerarekiko sentikor bihurtzeko eta horiek prestatzeko ekintzak ez ezik, beste ekintza
batzuk, esaterako, Informazioaren eta Ezagutzaren Gizartean osorik sartzeko bidean, aholku
emateko, lagun egiteko eta horien jarraipena egiteko ekimenak ere ezarriz.
Agertoki horretan, gaur egun, Eusko Jaurlaritzak berariazko zerbitzu eta ekimen berritzaileen
aukera zabala jarri du enpresen eskura, IKTen balioa handitzeko eta arrail digitala
txikiagotzeko.

More Related Content

Similar to Informazioaren Gizartea Espainian 2012 Telefonica

Gizarte Ekonomia estatistika 2018 eta aurrerapena 2019
Gizarte Ekonomia estatistika 2018 eta aurrerapena 2019Gizarte Ekonomia estatistika 2018 eta aurrerapena 2019
Gizarte Ekonomia estatistika 2018 eta aurrerapena 2019
Irekia - EJGV
 
Kontsumobide - Kontsumoko Euskal Institutua. Memoria 2018
Kontsumobide - Kontsumoko Euskal Institutua. Memoria 2018Kontsumobide - Kontsumoko Euskal Institutua. Memoria 2018
Kontsumobide - Kontsumoko Euskal Institutua. Memoria 2018
Irekia - EJGV
 
Cuaderno asociaciones eusk-1
Cuaderno asociaciones eusk-1Cuaderno asociaciones eusk-1
Cuaderno asociaciones eusk-1Mantxo Txaman
 
M24 UDAL HAUTESKUNDEAK - PROGRAMA 2015-2019 (euskera)
M24 UDAL HAUTESKUNDEAK - PROGRAMA 2015-2019 (euskera)M24 UDAL HAUTESKUNDEAK - PROGRAMA 2015-2019 (euskera)
M24 UDAL HAUTESKUNDEAK - PROGRAMA 2015-2019 (euskera)
Entzuixu! EAJ-PNV Lekeitio
 
Euskadin soldata-arrakala txikitzeko Estrategia eta Plan Operatiboa
Euskadin soldata-arrakala txikitzeko Estrategia eta Plan OperatiboaEuskadin soldata-arrakala txikitzeko Estrategia eta Plan Operatiboa
Euskadin soldata-arrakala txikitzeko Estrategia eta Plan Operatiboa
Irekia - EJGV
 
Aurkezpena: merkataritza, ostalaritza eta zerbitzu sektoreei zuzendutakoak
Aurkezpena: merkataritza, ostalaritza eta zerbitzu sektoreei zuzendutakoakAurkezpena: merkataritza, ostalaritza eta zerbitzu sektoreei zuzendutakoak
Aurkezpena: merkataritza, ostalaritza eta zerbitzu sektoreei zuzendutakoakOficina de Dinamización de Buruntzaldea
 
Osakidetzaren hautaketa-prozesuen eredu berria
Osakidetzaren hautaketa-prozesuen eredu berriaOsakidetzaren hautaketa-prozesuen eredu berria
Osakidetzaren hautaketa-prozesuen eredu berria
Irekia - EJGV
 

Similar to Informazioaren Gizartea Espainian 2012 Telefonica (9)

Web 2.0
Web 2.0Web 2.0
Web 2.0
 
Gizarte Ekonomia estatistika 2018 eta aurrerapena 2019
Gizarte Ekonomia estatistika 2018 eta aurrerapena 2019Gizarte Ekonomia estatistika 2018 eta aurrerapena 2019
Gizarte Ekonomia estatistika 2018 eta aurrerapena 2019
 
Kontsumobide - Kontsumoko Euskal Institutua. Memoria 2018
Kontsumobide - Kontsumoko Euskal Institutua. Memoria 2018Kontsumobide - Kontsumoko Euskal Institutua. Memoria 2018
Kontsumobide - Kontsumoko Euskal Institutua. Memoria 2018
 
Komunikazio kurtsoa
Komunikazio kurtsoaKomunikazio kurtsoa
Komunikazio kurtsoa
 
Cuaderno asociaciones eusk-1
Cuaderno asociaciones eusk-1Cuaderno asociaciones eusk-1
Cuaderno asociaciones eusk-1
 
M24 UDAL HAUTESKUNDEAK - PROGRAMA 2015-2019 (euskera)
M24 UDAL HAUTESKUNDEAK - PROGRAMA 2015-2019 (euskera)M24 UDAL HAUTESKUNDEAK - PROGRAMA 2015-2019 (euskera)
M24 UDAL HAUTESKUNDEAK - PROGRAMA 2015-2019 (euskera)
 
Euskadin soldata-arrakala txikitzeko Estrategia eta Plan Operatiboa
Euskadin soldata-arrakala txikitzeko Estrategia eta Plan OperatiboaEuskadin soldata-arrakala txikitzeko Estrategia eta Plan Operatiboa
Euskadin soldata-arrakala txikitzeko Estrategia eta Plan Operatiboa
 
Aurkezpena: merkataritza, ostalaritza eta zerbitzu sektoreei zuzendutakoak
Aurkezpena: merkataritza, ostalaritza eta zerbitzu sektoreei zuzendutakoakAurkezpena: merkataritza, ostalaritza eta zerbitzu sektoreei zuzendutakoak
Aurkezpena: merkataritza, ostalaritza eta zerbitzu sektoreei zuzendutakoak
 
Osakidetzaren hautaketa-prozesuen eredu berria
Osakidetzaren hautaketa-prozesuen eredu berriaOsakidetzaren hautaketa-prozesuen eredu berria
Osakidetzaren hautaketa-prozesuen eredu berria
 

More from Irekia - EJGV

La protección de datos personales - Datu pertsonalen babesa.pdf
La protección de datos personales - Datu pertsonalen babesa.pdfLa protección de datos personales - Datu pertsonalen babesa.pdf
La protección de datos personales - Datu pertsonalen babesa.pdf
Irekia - EJGV
 
Comportamiento electoral en las pasadas elecciones / Hauteskundeen aurrean he...
Comportamiento electoral en las pasadas elecciones / Hauteskundeen aurrean he...Comportamiento electoral en las pasadas elecciones / Hauteskundeen aurrean he...
Comportamiento electoral en las pasadas elecciones / Hauteskundeen aurrean he...
Irekia - EJGV
 
“Haurdunaldia hobe tabakorik gabe” izenburua duen gida espezifiko bat
“Haurdunaldia hobe tabakorik gabe” izenburua duen gida espezifiko bat“Haurdunaldia hobe tabakorik gabe” izenburua duen gida espezifiko bat
“Haurdunaldia hobe tabakorik gabe” izenburua duen gida espezifiko bat
Irekia - EJGV
 
Guía para el embarazo, bajo el título “El embarazo mejor sin tabaco”
Guía para el embarazo, bajo el título “El embarazo mejor sin tabaco”Guía para el embarazo, bajo el título “El embarazo mejor sin tabaco”
Guía para el embarazo, bajo el título “El embarazo mejor sin tabaco”
Irekia - EJGV
 
Gida praktiko erretzearen ondorio kaltegarriei buruz kontzientziatzeko eta oh...
Gida praktiko erretzearen ondorio kaltegarriei buruz kontzientziatzeko eta oh...Gida praktiko erretzearen ondorio kaltegarriei buruz kontzientziatzeko eta oh...
Gida praktiko erretzearen ondorio kaltegarriei buruz kontzientziatzeko eta oh...
Irekia - EJGV
 
Guía práctica para concienciar sobre los efectos perjudiciales de fumar y ayu...
Guía práctica para concienciar sobre los efectos perjudiciales de fumar y ayu...Guía práctica para concienciar sobre los efectos perjudiciales de fumar y ayu...
Guía práctica para concienciar sobre los efectos perjudiciales de fumar y ayu...
Irekia - EJGV
 
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 83
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 83Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 83
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 83
Irekia - EJGV
 
Hauteskunde Autonomikoetarako boto aurreikuspena / Previsión de voto para Ele...
Hauteskunde Autonomikoetarako boto aurreikuspena / Previsión de voto para Ele...Hauteskunde Autonomikoetarako boto aurreikuspena / Previsión de voto para Ele...
Hauteskunde Autonomikoetarako boto aurreikuspena / Previsión de voto para Ele...
Irekia - EJGV
 
Silver belaunaldiaren kontsumoa eta lehentasunak
Silver belaunaldiaren kontsumoa eta lehentasunakSilver belaunaldiaren kontsumoa eta lehentasunak
Silver belaunaldiaren kontsumoa eta lehentasunak
Irekia - EJGV
 
Consumo y preferencias de la generación silver
Consumo y preferencias de la generación silverConsumo y preferencias de la generación silver
Consumo y preferencias de la generación silver
Irekia - EJGV
 
La sociedad vasca ante el futuro / Euskal gizartea etorkizunaren aurrean
La sociedad vasca ante el futuro / Euskal gizartea etorkizunaren aurreanLa sociedad vasca ante el futuro / Euskal gizartea etorkizunaren aurrean
La sociedad vasca ante el futuro / Euskal gizartea etorkizunaren aurrean
Irekia - EJGV
 
Estudio de hábitos de consumo 2023 / Kontsumo-ohituren azterketa 2023
Estudio de hábitos de consumo 2023 / Kontsumo-ohituren azterketa 2023Estudio de hábitos de consumo 2023 / Kontsumo-ohituren azterketa 2023
Estudio de hábitos de consumo 2023 / Kontsumo-ohituren azterketa 2023
Irekia - EJGV
 
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 82
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 82Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 82
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 82
Irekia - EJGV
 
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak
Irekia - EJGV
 
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak
Irekia - EJGV
 
Euskadiko Osasun Mentaleko Estrategia 2023 – 2028
Euskadiko Osasun Mentaleko Estrategia 2023 – 2028Euskadiko Osasun Mentaleko Estrategia 2023 – 2028
Euskadiko Osasun Mentaleko Estrategia 2023 – 2028
Irekia - EJGV
 
Estrategia de Salud Mental de Euskadi 2023 – 2028
Estrategia de Salud Mental de Euskadi 2023 – 2028Estrategia de Salud Mental de Euskadi 2023 – 2028
Estrategia de Salud Mental de Euskadi 2023 – 2028
Irekia - EJGV
 
Economia circular y gestión de residuos / Ekonomia zirkularra eta hondakinen ...
Economia circular y gestión de residuos / Ekonomia zirkularra eta hondakinen ...Economia circular y gestión de residuos / Ekonomia zirkularra eta hondakinen ...
Economia circular y gestión de residuos / Ekonomia zirkularra eta hondakinen ...
Irekia - EJGV
 
Gizarte Zerbitzuen II. Plan Estrategikoaeu.pdf
Gizarte Zerbitzuen II. Plan Estrategikoaeu.pdfGizarte Zerbitzuen II. Plan Estrategikoaeu.pdf
Gizarte Zerbitzuen II. Plan Estrategikoaeu.pdf
Irekia - EJGV
 
II Plan Estratégico de Servicios Sociales
II Plan Estratégico de Servicios SocialesII Plan Estratégico de Servicios Sociales
II Plan Estratégico de Servicios Sociales
Irekia - EJGV
 

More from Irekia - EJGV (20)

La protección de datos personales - Datu pertsonalen babesa.pdf
La protección de datos personales - Datu pertsonalen babesa.pdfLa protección de datos personales - Datu pertsonalen babesa.pdf
La protección de datos personales - Datu pertsonalen babesa.pdf
 
Comportamiento electoral en las pasadas elecciones / Hauteskundeen aurrean he...
Comportamiento electoral en las pasadas elecciones / Hauteskundeen aurrean he...Comportamiento electoral en las pasadas elecciones / Hauteskundeen aurrean he...
Comportamiento electoral en las pasadas elecciones / Hauteskundeen aurrean he...
 
“Haurdunaldia hobe tabakorik gabe” izenburua duen gida espezifiko bat
“Haurdunaldia hobe tabakorik gabe” izenburua duen gida espezifiko bat“Haurdunaldia hobe tabakorik gabe” izenburua duen gida espezifiko bat
“Haurdunaldia hobe tabakorik gabe” izenburua duen gida espezifiko bat
 
Guía para el embarazo, bajo el título “El embarazo mejor sin tabaco”
Guía para el embarazo, bajo el título “El embarazo mejor sin tabaco”Guía para el embarazo, bajo el título “El embarazo mejor sin tabaco”
Guía para el embarazo, bajo el título “El embarazo mejor sin tabaco”
 
Gida praktiko erretzearen ondorio kaltegarriei buruz kontzientziatzeko eta oh...
Gida praktiko erretzearen ondorio kaltegarriei buruz kontzientziatzeko eta oh...Gida praktiko erretzearen ondorio kaltegarriei buruz kontzientziatzeko eta oh...
Gida praktiko erretzearen ondorio kaltegarriei buruz kontzientziatzeko eta oh...
 
Guía práctica para concienciar sobre los efectos perjudiciales de fumar y ayu...
Guía práctica para concienciar sobre los efectos perjudiciales de fumar y ayu...Guía práctica para concienciar sobre los efectos perjudiciales de fumar y ayu...
Guía práctica para concienciar sobre los efectos perjudiciales de fumar y ayu...
 
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 83
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 83Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 83
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 83
 
Hauteskunde Autonomikoetarako boto aurreikuspena / Previsión de voto para Ele...
Hauteskunde Autonomikoetarako boto aurreikuspena / Previsión de voto para Ele...Hauteskunde Autonomikoetarako boto aurreikuspena / Previsión de voto para Ele...
Hauteskunde Autonomikoetarako boto aurreikuspena / Previsión de voto para Ele...
 
Silver belaunaldiaren kontsumoa eta lehentasunak
Silver belaunaldiaren kontsumoa eta lehentasunakSilver belaunaldiaren kontsumoa eta lehentasunak
Silver belaunaldiaren kontsumoa eta lehentasunak
 
Consumo y preferencias de la generación silver
Consumo y preferencias de la generación silverConsumo y preferencias de la generación silver
Consumo y preferencias de la generación silver
 
La sociedad vasca ante el futuro / Euskal gizartea etorkizunaren aurrean
La sociedad vasca ante el futuro / Euskal gizartea etorkizunaren aurreanLa sociedad vasca ante el futuro / Euskal gizartea etorkizunaren aurrean
La sociedad vasca ante el futuro / Euskal gizartea etorkizunaren aurrean
 
Estudio de hábitos de consumo 2023 / Kontsumo-ohituren azterketa 2023
Estudio de hábitos de consumo 2023 / Kontsumo-ohituren azterketa 2023Estudio de hábitos de consumo 2023 / Kontsumo-ohituren azterketa 2023
Estudio de hábitos de consumo 2023 / Kontsumo-ohituren azterketa 2023
 
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 82
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 82Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 82
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 82
 
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak
 
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak
 
Euskadiko Osasun Mentaleko Estrategia 2023 – 2028
Euskadiko Osasun Mentaleko Estrategia 2023 – 2028Euskadiko Osasun Mentaleko Estrategia 2023 – 2028
Euskadiko Osasun Mentaleko Estrategia 2023 – 2028
 
Estrategia de Salud Mental de Euskadi 2023 – 2028
Estrategia de Salud Mental de Euskadi 2023 – 2028Estrategia de Salud Mental de Euskadi 2023 – 2028
Estrategia de Salud Mental de Euskadi 2023 – 2028
 
Economia circular y gestión de residuos / Ekonomia zirkularra eta hondakinen ...
Economia circular y gestión de residuos / Ekonomia zirkularra eta hondakinen ...Economia circular y gestión de residuos / Ekonomia zirkularra eta hondakinen ...
Economia circular y gestión de residuos / Ekonomia zirkularra eta hondakinen ...
 
Gizarte Zerbitzuen II. Plan Estrategikoaeu.pdf
Gizarte Zerbitzuen II. Plan Estrategikoaeu.pdfGizarte Zerbitzuen II. Plan Estrategikoaeu.pdf
Gizarte Zerbitzuen II. Plan Estrategikoaeu.pdf
 
II Plan Estratégico de Servicios Sociales
II Plan Estratégico de Servicios SocialesII Plan Estratégico de Servicios Sociales
II Plan Estratégico de Servicios Sociales
 

Informazioaren Gizartea Espainian 2012 Telefonica

  • 1. INFORMAZIOAREN GIZARTEA ESPAINIAN. 2012 4. Informazioaren Gizartea Autonomia Erkidegoetan 12. Euskadi Gaur egun munduko ekonomia atzeraldian badago ere, Euskadik1 , oro har, bilakaera ona izan du 2012an Informazioaren Gizarteranzko aurrerabidean. Estatuarekin alderatzen badugu, kokapen nabarmena izan du Euskadik arlo horretan. Hala ere, gaurko agertoki kaskarrean hobetzen jarraitu ahal izateko, ezinbestekotzat jotzen da politika aktiboak abiaraztea, norabide horretan aurrera egiten jarraitzeko eta EAEko lehiakortasuna, produktibitatea eta, hortaz, hazkunde ekonomikoa eta herritarren ongizatea eta bizi- kalitatea hobetzeko IKTek eskaintzen dituzten aukera estrategikoak ez galtzeko. Gizartean IKTak eskuratzearen eta erabiltzearen alde betidanik konpromisorik tinkoena izan duen autonomia- erkidegoetako bat da Euskadi. Izan ere, Informazioaren Gizartea garatzeko estrategia publikoak planifikatzen eta hedatzen esperientzia ugaria du. Jarduera-esparru horretan, Euskadik Informazioren Gizartean duen jarduera-ildoa Euskadiko 2015 Agenda Digitalaren hedapenaren inguruan antolatzen da. Agenda hori, aurtengo uztailean Gobernu Kontseiluak onetsi duena, erakundeen apustu sendoa da eta gizarte digital osoa lortzeko bidean asmo handiko antolabide berritzailea da. 12.1 EAEko errealitate digitala kopuruetan 12.1.1 Herritarrak IKTak etxeetan duten barneratzeari dagokionez, EINek Etxeetako Informazioaren Teknologiez egin duen Inkestaren azken emaitzen arabera, euskal etxeen % 67,6k dute Internet konexioa. Ehuneko hori estatuko batez bestekoa (% 63,9) baino handiagoa da. Datu horiek aurreko urteko datuekin alderatzen baditugu, balio hori portzentajezko hiru puntu handitu da Euskadin; horrela, azken ekitaldietako joera gorakorrak dirau, ekonomia atzeraldian egon arren. Euskadiko banda zabalaren erabilerari dagokionez, banda zabalaren bitartez euskal etxeen %64,9 sartzen dira Internetera (Internet sarbidea dutenen %96); EAEk kokapen nabarmena du egunotan, Estatuko batez bestekoaren gainetik (% 62). Egoera hori arlo horretan egin den inbertsio-ahaleginaren isla da. Euskal herritarren Internet erabilerari dagokionez, aipatu beharra dago Euskadiko 16 eta 74 urte bitarteko biztanleen % 71 baino gehiagok erabili duela Internet azken 3 hilabeteetan; Estatuan, aldiz, % 67,1ek. Halaber, EAEn adierazle hori nabarmen handitu da aurreko urtearekin parekatuz (biztanleen % 66,6 ziren internautak). Adinka, 35 eta 44 urte bitartekoengan eta 55 eta 64 urte bitartekoengan gertatu da hazkunderik handiena, azken urtearekin parekatuz, eta bi kasuetan portzentajezko ia 10 puntuko hazkundea gertatu da. Bestetik, Interneten erabileran genero-arraila nabarmen txikiagotu da aurreko ekitaldiarekin alderatzen badugu: portzentajezko 8,1 puntutik 0,4 puntura igaro da. Gaur egun, Interneten gizonezko erabiltzaileak gizonen % 71,4 dira eta emakumezkoenak, emakumeen % 71. Merkataritza elektronikoari dagokionez, aurreko ekitaldiarekin parekatuz, azken 3 hilabeteetan sarearen bitartez erosi duten Internet erabiltzaileen ehunekoan gertatu den gehikuntza aipatu beharra dago (portzentajezko ia 2 puntu): Euskadin, % 22,8; Estatuan, % 18,9. 12.1.2 Enpresak Euskal enpresa-ehunak digitalizazio-maila handia du. EINek 2012ko urtarrilean aurkeztu zituen datuen arabera (enpresen IKTen eta merkataritza elektronikoaren erabilerari buruzko Inkestatik atera zirenak), euskal enpresen % 98,4k Internet konexioa dute. Azken urteotan arlo horretan aurreko ekitaldiarekin parekatuz izan den egonkortasun-joerak badirau ere, ehuneko hori pixka bat hobetu da eta Estatuko batez bestekoa baino handiagoa izan da (% 97,5). Internet-konexioa duten enpresa ia guztiak (% 99,7) banda zabaleko konexio baten bidez sartzen dira Internetera. Horien artean, gehienek (% 98,7), banda zabal finkoko konexio baten bidez egiten dute; % 66,3k, berriz, banda zabal mugikor baten bidez. 1 Euskal Estatistika Erakundeak (EUSTAT) urtero familiei eta enpresei Informazioaren Gizarteari buruzko inkestak egiten badizkie ere, eskualdeen artean datuen bateragarritasuna eta alderagarritasuna bermatzearren, txosten honetarako Estatistikako Institutu Nazionalak (EIN) bildutako datuak erabiltzea erabaki da, berariazko adierazle batzuetan EUSTATen datuak erabili badira ere.
  • 2. 10langiletikbeherako enpresenehunekoa Euskadi: errealitate digitala kopuruetan Informazioaren Gizarteak Euskadin duen ezarpena [1] 92 94,7 95,2 96,3 92,6 90,3 89,8 Ordenadoreren bat duten etxeak 66,4 68,2 59,7 72 64,6 88 67,6 74,8 Internet sarbidea duten etxeak Banda zabaleko konexikoa duten etxeak 57 43,7 2008 55,2 2009 63,2 64,9 2010 2011 Telefono finkoa dute etxeak Eskuko telefonoa duten etxeak Herritarrak Informazioaren Gizartean [1] Internetera sartzen direnen % 24,7eskuko telefono baten bidez konektatu dira. Internetera sartzen direnen % 42,2k sare sozialetan parte hartzen dute. Enpresak Informazioaren Gizartean [1] 10 langileko edo hortik beherako enpresak Administrazioa Informazioaren Gizartean Herritarren %59,3k lortu dute informazioa Administrazioaren web- orrialdeetatik; %24,6kinprimakiak beteta bidali dituzte. Enpresen %74,5ek lortu dituzte inprimakiak Administrazioaren web-orrialdeetatik eta %66,5k beteta bidali dituzte. 2008/09 2009/10 2010/11 2011/12 10 langiletik gorako enpresak 2008/09 2009/10 2010/11 2011/12 Internet konexioa duten enpresen % Internet konexioa eta webgunea duten enpresen % 10 langiletik beherako enpresen %36,5ek banda zabal mugikorraren bidezko konexioa dute. Internet konexioa duten enpresen % Internet konexioa eta webgunea duten enpresen% 10 langiletik gorako enpresen %48,5ek 3Gmodemaren bitarteko banda zabaleko konexioa dute. Enpresen % 56k 3Gmugikorren bidez sartzen dira Internetera. Enpresen %97,5ek informazioa bilatzeko erabiltzen dute Internet. Enpresen %92,8k Internet bidezko banku- eta finantza-zerbitzuak erabiltzen dituzte. Iturria:[1]EIN2012. Enpresen % 11,4k bezeroek eskabideak edo erreserbak egin ditzaten erabiltzen dute web-orrialdea. Enpresen % 9,3k web- orrialdearen bidezko ordainketa elektronikoa erabiltzen dute. Enpresen % 70,7k sinadura elektronikoa erabiltzen dute. Enpresen %12,2k sare sozialak erabiltzen dituzte lana dela eta, batez ere, marketin tresna bezala.
  • 3. Ikusten dugunez, sarbide-modu hori nabarmen gehitu da aurreko urtearekin parekatuz eta tinko ari da aurrera egiten. Gainera, azpimarratu beharra dago Internet-konexioa duten EAEko enpresen % 76,7k bere webgunea dutela. Ehuneko hori Estatuko batez bestekoa (% 71) baino portzentajezko 6 puntu handiagoa da eta nabarmen handitu da aurreko ekitaldiko ehunekoarekin (% 70) parekatzen badugu. Euskal enpresen (zerbitzuen erabiltzaile gisa) Internet erabilerari dagokionez, hauxe esan dezakegu: enpresen % 92,8k (Estatuko batez bestekoa, % 91,2) banku-eta finantza-zerbitzuetarako erabiltzen dute eta % 46,6k (Espainian, % 44,4), prestakuntzarako eta ikaskuntzarako. Euskal enpresa-ehunak Informazioaren Gizarteari dagokionez egoera ona badu ere, enpresa txikien eta handien artean dagoen arrail digitala Euskadin hobetu beharreko aldea da oraindik. Agertoki horretan, 10 langiletik beherako enpresei dagokienez, enpresa handiagoekin alderatzen baditugu, azpimarratu beharra dago, oraindik enpresa txikien % 61,2k bakarrik Internet konexioa badute ere, adierazle hori nabarmen gehitu dela azken urtean, eta gehikuntza horri esker aurreko ekitaldietan izandako aldeko joerak oraindik badirauela. Halaber, EINen datuen arabera, horien % 25,2k baino ez du bere webgunea. Enpresa horien % 96 banda zabal finkoaren bidez sareratzen dira eta % 36,5ek banda zabal mugikorra dute. Azken adierazleak, enpresa handiagoekin gertatzen den bezala, nabarmen handitu dira aurreko ekitaldiarekin parekatuz (portzentajezko 12,8 puntu). Merkataritza elektronikoaren arloan, EUSTATen datuen arabera, merkataritza elektronikoan parte hartzen duten EAEko enpresen ehunekoa portzentajezko 2,2 puntu handitu da aurreko ekitaldiarekin alderatuz, eta gaur egun % 17,3koa da. Proportzio hori erosketak egiten dituzten enpresengatik (% 16,1) gertatu da gehienbat, baita salmentak egiten dituzten enpresengatik ere (% 4,1). Zenbatekoetan salmenta elektronikoak erosketa elektronikoak baino askoz ugariagoak badira ere, azpimarratu beharra dago bide elektronikoen bidez erosten duten enpresen kopurua salmentak egiten dituztenena baino askoz handiagoa dela. 12.1.3 Administrazio Elektronikoa Azken urteotan, e-Administrazioaren esparruan irmo egin da aurrera eta irmotasun horri esker, Euskadi lidergo postuetan kokatu da. Erakundeek herritarren eta enpresen digitalizazio-maila eta gaitasunak hobetzeko egin duten ahaleginak asko lagundu du, baita Euskal Administrazioa modernizatzeko egin den ahaleginak ere. Modernizazio horri ekiteko, hainbat estrategia eta plan hedatu dira, hala nola, gaur egun indarrean dagoen Berrikuntza Publikoaren Plana. Horren guztiaren ondorioz, Eusko Jaurlaritza apustu handia egiten ari da herritarrentzako nahiz enpresentzako zerbitzu publiko digitalak abiarazteko. Ahalegin horren ondorioz, gaur egun, Euskal Autonomia Erkidegoa 8 autonomia-erkidego aurreratuenen artean dago: Euskadin zerbitzu horien batez besteko erabilgarritasuna % 85ekoa da (aztertu diren 26 zerbitzuen gainean), Estatuko batez bestekoa (% 80) baino handiagoa. 12.1.4 Herritarrak Herritarrentzako zerbitzu publiko digitalen erabilgarritasunari dagokionez, Orange Fundazioak Autonomia Erkidegoetako zerbitzu publiko elektronikoei buruz 2012an egin duen konparaziozko azterlan baten arabera, Euskadi eskualde liderren artean dago: % 88ko balioa du, estatuko batez bestekoaren gainetik (% 82). 2011. urtearekin parekatuz hazkundea txikia izan bada ere, azken urteotako aldeko joerak oraindik badirau. Testuinguru horretan eta herritarren eta Administrazioaren arteko elkarrekintzari dagokionez, EINen bildutako datuen arabera, Euskadi oso ondo kokatuta dago Estatuko batez bestekoarekin parekatuz. Horiek horrela, Internet-erabiltzaileen % 53,9k jaso du informazioa Administraziotik azken 12 hilabeteetan; horien artean % 24,6k inprimaki beteak bidali dituzte eta % 32,4k inprimakiak behera kargatu dituzte. Azken bi ekintza horiek zerbitzu aurreratutzat hartzen dira. Hiru kasuetan, azken urtean izandako bilakaera ona izan da eta hazkundeak nabarmenak izan dira, batez ere, inprimaki beteak bidaltzeari dagokionez: ekintza horretan portzentajezko 3 puntu baino gehiago handitu dira. 12.1.5 Enpresak Herritarren arloan gertatzen denarekin alderatuz, enpresentzako zerbitzu publiko elektronikoen erabilgarritasunak garapen txikiagoa izan du: % 80ko balioa du, Estatuko batez bestekoa (% 78) baino handiagoa bada ere. Enpresek Administrazioarekin dituzten harremanen arloan Euskadik oso kokapen ona du. Sareratzen den euskal enpresa-ehunaren % 86,7k Administrazioarekin jarduten du sarearen bidez. Elkarrekintzaren arrazoiei dagokienez, azterketa xehatuagoa egiten badugu, ondorio hauek atera ditzakegu:
  • 4. Euskadi: errealitate digitala bertoko proiektu gailenen bidez [1] Bizi-kalitatea hobetzeko zerbitzu aurreratuak Hedatu beharreko ekimen nagusiak: •Telelaguntza eta telemedikuntza. •Bazterkeria digitala pairatzeko arriskuan dauden taldeak aintzat hartzea. •Bizi-aztura osasungarriak sustatzea. •Herritarrek beren osasuna zaintzen jarrera proaktiboa izan dezaten sustatzea. •Azken belaunaldiko IKTak euskal etxeetan sartzea. Tokiko Agenda Digitalak Helburuak: •Foru- eta udal- gaitasunak, aukerak, proposamenak eta ekimenak gehitzea. •Garatutako ekimenen kapilaritateak bultzatzea. •Lankidetza indartzen, lurralde-oreka eta kohesioa lortzen laguntzea. •Euskadiren nazioarteko lidergoa faboratzea Tokiko Agenda Digitala sustatzen. Open Data Euskadi Helburuak: •Balioa eta aberastasuna sortzea, datuetan sorburua duten produktuak lortzen. •Gardentasuna sortzea, kudeaketa publikoa aztertu eta ebaluatzearren, datuak berriro erabiliz. • Interoperabilitatea erraztea, administrazio desberdinen datuak erabiltzen dituzten zerbitzuak sortuz. •Administrazioaren datuak ordenatzea erraztea, dokumentazioan eta datuen sailkapenean efizientzia sustatuz. Ezaugarriak: •Ekimen aitzindaria, Euskadiko Gobernu Irekiko politikan kokatuta dagoena. •Eusko Jaurlaritzaren eskuetan dauden datu publikoak ikusgai dauden ataria, horiek berrerabiltzeko moduan. •Ikusgai dauden datu-multzoak jabetza-lizentzia irekipean eskaintzen dira, datuak helburu komertzialekin birbanatu, berrerabili eta ustia daitezen. Irekia Helburuak •Demokraziaren jatorrizko ideia gauzatzea: guztion artean gobernatzea. •Herritarrak Euskal Administraziora hurbiltzea lortzea, herritarrari Gobernuaren ekitzetan kontrola, parte-hartzea eta erabakiak hartzea emanez. •Interneten bidez, herritarren eta Administrazioaren arteko zuzeneko komunikazio-kanala izatea. Ezaugarriak: •Irekia software libreko plataforma da, Euskadiko erabakiak hartzean herritarrak bera ahotsa entzunaraz dezan, bere proposamenak egin ditzan, erantzunak eska ditzan eta laguntza eta iritzia eman ditzan. • Gaur egun, 15.000tik gora sarrera ditu. E-INKLUSIOA eta arraila txikitzea •Autonomoengan eta mikroenpresetan IKT aplikazioak sartzen laguntzeko zerbitzua. •Moldatzaile teknologikoaren bidez, negozioei IKTak hurbiltzen zaizkie, nork bere enpresan Teknologia Berriei onurarik handiena atera diezaien. •IKT konponbideen katalogoak 240tik gora produktu ditu. •Abiarazi zenetik 860tik gora negoziok parte hartu dute. Iturria:[1]Eusko Jaurlaritza. Barnetegi Teknologikoa Helburuak •Enpresa txiki eta ertainetako arduradunak beren enpresak IKTak erabiltzen hasteko arrazoiak ezagutzera bultzatzea. • Enpresetan IKTak erabiltzeak dakartzan abantailekiko eta hobekuntzekiko sentikor bihurtzea. Ezaugarriak: •24 orduko bakartegia da, ikastarogileek beren enpresen etorkizunaz gogoeta egin dezaten diseinatu dena.
  • 5. Internet konexioa duten euskal enpresen % 74,5ek lortzen dute informazioa Administraziotik (ehuneko hori Estatuko batez bestekoaren antzekoa da). Azpimarratu beharra dago horien % 74,4k Administrazioko inprimakiak behera kargatzen dituztela eta % 66,5ek sarearen bidez inprimaki beteak itzultzen dituztela. Azken bi adierazle horietan Euskadi Estatuko batez bestekoaren gainetik dago. Era berean, azpimarratzekoa da Euskadi adierazle horri dagokionez Estatuko batez bestekoaren gainetik kokatzen dela: Administrazioarekin kudeaketa elektroniko osoa egiten duten enpresen ehunekoa, % 69,5. Izan ere, azken urtean portzentajezko ia 9 puntu handitu da. Estatukoa, berriz, % 64,3koa da. 12.2 EAEko errealitate digitala bertako proiektu gailenen bidez Euskadiko Agenda Digital berria hedatzeko esparruan (2015. urte arteko denbora- ikusmugarekin), aspalditik garatzen diren eta sustatzen jarraituko diren proiektu esanguratsuez gain (esaterako, Metaposta, KZ Gunea telezentroen sarea edo Eskola 2.0 hezkuntza-proiektua, zeinek bere arloan arrakasta handia lortu dutenak), hainbat ekimen nabarmen ezartzen hasiak dira, hala nola, jarraian adieraziko ditugun hauek: 12.2.1 Euskal herritarren ongizatea eta bizi-kalitatea hobetzeko zerbitzu aurreratuak Protagonismo eta parte-hartze handiagoa eskuratzen ari diren pazienteak, asistentziaren kalitatearen hobekuntza, etengabeko bilakaera teknologikoa eta asistentzia-premia eta eredu berriak bereizgarri dituen agertoki batean, Euskadin bizi-kalitatea hobetzeko ekimenen alde egiten ari da, pazienteek beraiek (eta herritarrek) norbere zaintzaz duten erantzukizuna bultzatzeko eta bizi-aztura osasungarriak sustatzeko. Teknologia berrien garapen geldiezinak ezin konta ahala aukera ekarri du osasuneko gaietan informazioa trukatzeko eta asistentzia-modu berriak sortu ditu, hala nola, osasun- profesionalaren eta pazientearen arteko urrunekoak. Horiek horrela, hainbat kontzeptu, esaterako, telemedikuntza, teleasistentzia, e- Osasuna (e-Health) agertu ohi dira osasun- topagunetan. Halaber, IKTak funtsezko tresna bilakatu dira gizartetik baztertuta geratzeko arriskuan daudenen (adinekoak, desgaituak edo etorkinak, besteak beste) gizarteratzea bermatzeko, horien isolatzea saihesteko eta sozializazioa sustatzeko.
  • 6. Agertoki horretan, Euskal Administrazio Publikoak zerbitzu soziosanitarioak egin, antolatu eta emateko modu berri bat du aurrean. Arlo horretan, telemedikuntzako eta teleasistentziako zerbitzu berritzaileak (Euskadin hedatzen hasiak direnak) garatzeak lehentasuna du arreta berezia behar duten adinekoen, mendetasun-egoeran daudenen eta paziente kronikoen ongizatea bermatzeko. 12.2.2 Tokiko Administrazioek gizarte digitalaren garapenari egin dioten ekarpena: Tokiko Agenda Digitalak Ukaezina da Tokiko Administrazioek gizartearen garapenean duten garrantzia. Erakunde horiek bereizgarri dituzten kapilaritateak eta herritarrekiko nahiz enpresa- ehunarekiko hurbiltasunak funtsezko zeregina ematen diete Euskadiko Informazioaren eta Ezagutzaren Gizartearen eraikuntzan. Herritarren eta tokiko garapenaren zerbitzura Informazioaren Gizartea eraikitzeko Udalen eta lurraldeen arteko lankidetza indartzeak lurralde-oreka eta kohesioa lortzen laguntzen du. Eusko Jaurlaritzan lan egiten dugunok denbora asko daramagu Euskadiko gizarte-, hezkuntza-, teknologia-, ekonomia- eta kultura-garapena bultzatzeko ekimenak hedatzen; hori lortzeko, Informazioaren Gizartea garatzeko tokiko estrategiak, hots, Tokiko Agenda Digitalak, bultzatu ditugu. Hori dela eta, EAE nazioarteko lider ukaezina bilakatu da. Hortaz, Tokiko Agenda Digitala lankidetzarako tresna bilakatu da eta erakundeen gardentasuna hobetzeko, herritarrek parte hartzeko bideen dibertsifikazioa sustatzeko, jardunbide egokiak ezagutarazteko, zerbitzu digitalak sortzeko orientabideak eskaintzeko eta esperientzien eta ideien trukea bultzatzeko hainbat ekimen biltzen ditu, tokiko erakunde esanguratsuak herritarrei hurbiltzeko helburuz. Euskadiko 2015 Agenda Digitalaren hedapenaren bidez, etorkizunean jarduera-ildo hori bultzatzen jarraitu nahi dugu, Tokiko Agenda Digitala sustatzen liderrak izaten jarraitzeko. 12.2.3 Gobernu Irekia: Open Data eta IREKIA Herritarrek, tradizioz, erakunde urrun, opaku, burokratiko eta nahaspilatsutzat hartu dute Administrazioa.
  • 7. 12 Herritarrentzat izapide gehiegi (gogaikarriak eta itxuraz ez beharrezkoak gehienak) eskatzen zituen Administrazioak. Gaur egun, IKTek Herri Administrazioen jarduera eta antolaketa optimizatzeko duten ahalmena oso handia da; hortaz, erakunde hurbilek ezin dute ahalmen hori aprobetxatzeko aukera alferrik galdu, erakunde hurbilak bilaka daitezen, zerbitzu berritzaileak, kalitate handikoak, eraginkorrak eta efizienteak eman ditzaten eta aldaketatara etengabe molda daitezen, gizarteko beharrei modu ezin hobean erantzuteko gai izateko. Euskal Administrazio Publikoek esperientzia ugaria dute arlo horretan eta Gobernu Irekiko gaietan herrialde aurreratuenetako bat da Euskadi. Horrela, Administrazioen ahalegin planifikatzaileari esker, eta proiektu esanguratsuak eta aitzindariak (esaterako, IREKIA, gardentasun eta parte-hartzearen adibide nabarmena, eta Open Data Euskadi, W3C/WorldWideWebConsortium-ek erreferentetzat hartu duena, zeinari esker Eusko Jaurlaritza W3Cko kide den) martxan jartzeari esker, konpromiso tinkoa du aldaketa sakona lortzeko eta zerbitzu-eredu berri baterantz aurrera egiteko, berritzailea, irekia, hurbila, gardena, bizia eta malgua den eta eraginkorrago izateko teknologia berriak oinarri dituen erakunde baten bitartez gizarte-beharrak betetzeko helburuz. 12.2.4 E-inklusioa eta enpresa-arrail digitala txikiagotzea Antolaketa-egituran eta ekoizpen-prozesuetan edota zerbitzu-ematean Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak erabiltzen dituzten enpresak eraginkorragoak eta efizienteagoak dira, baita lehiakorragoak ere.
  • 8. 12 Eta hobekuntza horri esker, negozio-eredu berrietarantz eboluzionatzen dute. Horiek horrela, IKTak erabiltzea ez da ezaugarri bereizlea, merkatuetan modu efizientean lehian aritzeko funtsezko eragilea baizik. Dena den, urteotan enpresa handien eta txikien arteko arrail digitala nabarmen txikiagotu bada ere, euskal enpresa-ehunean, enpresa handien eta txikien egoeren arteko desberdintasunek oraindik badiraute. Arrail digital hori eragozpen handia da IKTek enpresa- sektorearen eskura jartzen dituzten lehiarako aukeretarako; hortaz, auzi erabakizuna izaten jarraitzen du Euskadin Informazioaren Gizartea osorik gara dadin. Hori dela eta, Eusko Jaurlaritzak ezinbestekotzat jotzen du enpresetan Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak erabil daitezela sustatzen jarraitzea, enpresek IKTak lehian aritzeko funtsezko elementutzat har ditzaten eta horien alde zirt edo zart egin dezaten. Helburu horiek lortzeko, IKTen erabilerari onura ateratzeko beharrezkoak diren baliabideak, tresnak eta zerbitzuak jarri behar dira enpresa-ehunaren eskura, enpresak IKTen erabilerarekiko sentikor bihurtzeko eta horiek prestatzeko ekintzak ez ezik, beste ekintza batzuk, esaterako, Informazioaren eta Ezagutzaren Gizartean osorik sartzeko bidean, aholku emateko, lagun egiteko eta horien jarraipena egiteko ekimenak ere ezarriz. Agertoki horretan, gaur egun, Eusko Jaurlaritzak berariazko zerbitzu eta ekimen berritzaileen aukera zabala jarri du enpresen eskura, IKTen balioa handitzeko eta arrail digitala txikiagotzeko.