SlideShare a Scribd company logo
Baliabide numerikoak
 Arbres : http://arbres.iker.univ-pau.fr
 Artxiker : http://artxiker.ccsd.cnrs.fr
 Base CLME : http://www.msha.fr/baseclme
 Entrelangues : http://entrelangues.iker.univ-pau.fr
 Norantz : http://www.norantz.org
 Lapurdum : http://lapurdum.revues.org
 TSABL : http://ixa2.si.ehu.es/atlas2
UMR-5478 Iker
EUSKALIKASKETAK
http://www.iker.cnrs.fr
IKER Dokumentazioa (CNRS, Bordeaux 3, UPPA)
Errobiko campusa - Gaztelu Berria
15, Paul Bert plaza 64100 Baiona
 (33) 05 59 57 42 02 -  doc@iker.cnrs.fr
 http://www.iker.cnrs.fr/-contact-.html
IKER zentroa euskarari eta euskal testuei buruzko ikerketa gune
mistoa da (UMR 5478). Ikerketa Zientifikoaren Erakunde Nazio-
nalak (CNRS), Michel de Montaigne Bordele 3 Unibertsitateak
(lotura erakunde nagusia) eta Paueko eta Aturri Herrialdeetako
Unibertsitateak (UPPA) sustengatzen dute.
Zientifiko eta tekniko antolaketa
1999an sortuz geroztik, labora-
tegiak euskarari buruzko espe-
zialistak biltzen ditu, laborate-
giaren ikerketa gaietan ari diren
CNRS-ko ikerlariak eta Bordele
3 eta UPPA Unibertsitateetan
postuan diren irakasle-ikerla-
riak. Lehen, unitatea URA bat
zen (Bordele 3), eta egungo
estatutua 1999ean ukan zuen,
CNRS-en ekimenez, Frantzian
euskarari eta euskal testuei bu-
ruzko ikerketari hedadura han-
diagoa emateko. IKER euskal
ikasketei zuzenduriko Frantzia-
ko unibertsitate mailako zentro
bakarra da. Laborategia euskal
ikasketetako master zein dok-
toretza ikasleen harrera-leku
bakarra ere da. Unitatea, CNR-
Seko Tipologia eta Hizkuntza
Unibertsalen Ikerketa Federa-
zioaren (TUL) parte da osoki.
Gaur egun, Europan (bereziki
Espainian) eta Estatu-Batuetan
euskararen eta euskal testuen
inguruko ikerketan ari diren
talde eta erakundeen mintza-
kide nagusietakoa da.
Proiektuak eta jakitatearen hedapena
Zentroa euskal hizkuntzalaritza,
eta euskal testu eta literatura
ikerketetan errotua da. 10
urtez proiektu zientifiko anitz
burutu ditu, maiz alderdi nu-
meriko bat zutenak. Internet-ez
eskuratzeko moduan emanak,
informazio webguneek, wikiek
eta datubaseek laborategiaren
ikerketen emaitzak agerian
ematen dituzte. Laborategiak
euskararen eta tipologikoki hari
hurbil diren hizkuntzen gaineko
alor ugarietako lanak biltzen
eta zabaltzen dituen artxibo
ireki bat (Artxiker) dauka, eta
euskal ikasketen gaineko aldiz-
kari zientifiko bat (Lapurdum)
argitaratzen du.
D O K U M E N TA Z I O
Z E N T R O A
Informazio praktikoak
Aurkezpen orokorra
IKEReko dokumentazio zentroa Michel de Montaigne – Bor-
dele 3 Unibertsitateko Dokumentazio Zerbitzu Bateratuaren
(SCD) eta Paueko eta Aturri Herrialdeetako Unibertsitateko
(UPPA) Dokumentazio Zerbitzu Bateratuaren (SCD) partalier
da. Donostiako Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntze-
rako Erakundea (HABE) eta Pessac-eko Maison des Sciences
de l’Homme d’Aquitaine (MSHA) erakundeen dokumentazio
zerbitzuekin elkarlan harremanak ditu dokumentazio hornidu-
rari dagokionean. Baionako udaletxeak kudeatzen duen Euskal
funts bibliografikoen balioztatzea sare tematikoan parte-hart-
zen du. IKER laborategiak dokumentazio kontseilu bat badu:
kontseilu horren zeregin nagusia baliabide inprimatu eta nu-
merikoen garapena bultzatzea da, laborategiak markaturiko
ikerketa-ildoen barnean.
Zerbitzuak
Irakurketa gelak eseritako 20 toki,
wifi lotura eta bi internet postu
multimedia eskeintzen ditu. Elkar-
retaratze profesionalak eta mintegi
zientifikoak egiten dira lan-gune ho-
netan. Dokumentazio zentroan izena
ematen duten ikerlariek aukera dute ikerketa eta zabalkunde
lana errazteko ezarri diren zerbitzuez baliatzeko, hala nola pu-
blikazioak eskuratzeko bideak, bilaketa bibliografikoak, doku-
mentazio hornidura eta dokumentazio baliabideak erabiltzeko
formazioak.
Kutxa katalogoa
Irakurleek Kutxa katalogo informatizatua internet bidez kont-
sultatzen ahal dute, bai eta dokumentu bat edo gehiago etxe-
rako hartu. Nabigatzaile bat ukaitea
aski da bilaketa egin ahal izateko. Bi-
laketa tresnak bideragarri egiten du
bestelako kanpoko katalogoak iden-
tifikatu, lokalizatu eta erabiltzailea-
ren eskura ekartzea. Dokumentuei
buruzko argibideak gako-hitzen eta
laburpenen bitartez adieraziak dira.
‰‰ bilaketak idazlearen, tituluaren,
egunaren, gako-hitzaren, DEWEY markaren arabera
‰‰ oharraren gune ainitzetan hipertestu estekak
‰‰ GoogleBook, SUDOC, BABORD+ eta ALEPH katalogoekiko lotura
gurutzatuak
‰‰ UNIMARC, ISBD, RIB, ZOTERO bibliografia esportazioak
‰‰ RSS fluxuetarako harpidetzak
 Kutxa : http://iker-koha.univ-pau.fr
SPLE, MSHA-IKER katalogoa
Katalogoak «Soziolinguistika eta Europako hizkuntz politikak»
funtsari buruzko erreferentziak biltzen ditu, MSHA-ren doku-
mentazio gunearen barnean.
 SPLE: http://www.msha.fr/msha/documentation/php/rech_pol.php
Dokumentazioa
Errobiko kampusean kokatua, Gaztelu Berriko egoitzako A he-
galean, dokumentazio zentroak informazio zientifiko eta tekni-
koak eskaintzen dizkie ikerlari, irakasle-ikerlari, doktoregai eta
euskal ikasketetako masterreko ikasleei.
Bildumak
Dokumentazio zentroan euskarari eta euskal testuei buruzko
bilduma berezituak badira. Ikerlarien beharretan oinarriturik,
eskuratze berriak aldizkarietako atzera begirako bildumei, mo-
nografiei eta liburu elektronikoei dagozkie batez ere.
Katalogo bibliografikoak
Erabilgarri diren baliabide bibliografikoak Kutxa eta « Sozio-
linguistika eta Europako hizkuntz politikak » (SPLE, MSHA-
IKER) dokumentazio katalogoetan zerrendatuta daude.
Koha ireki iturburua
Katalogoa liburu-
tegi kudeatzeko sistema
integratu libro baten
bidez ekoitzia da.
Argitalpen elektronikoa
Dokumentazio zentroak
Lapurdum aldizkaria
argitaratzen du Revues.
org plataforman.
Ordutegia
‰‰ Dokumentazio zentroa masterreko ikasleentzat 14-18 bitartean egongo
da irekia asteartetik ostiralera
‰‰ Ikerlearientzat : 39 oren astean
‰‰ Itxita : uztailaren bukaeratik irailerarte eta eguberrietan
Datuen bolumena katalogoetan
‰‰ Kutxa: 2700 UNIMARC formatuko ohar bibliografikoak, 72723 orrialde
ikusiak 2012ean, 14 Go-ko testu integralezko dokumentuerat estekak
‰‰ SPLE, MSHA-IKER: 2400 erreferentziak inguru (1200 liburu, 8 aldizkari)
Giza eta gizarte zientziak (SHS)
Dokumentazio zentroak 5500 dokumentu inprimatu, monogra-
fia eta aldizkari zientifiko biltzen ditu. MSHA-n bada gainera,
IKER-i lotua, soziolinguistikari eta Europako hizkuntz politikei
buruzko funts bat. Bilduma horieri esker, hizkuntzalaritza, so-
ziolinguistika, XVI.mendetik XXI. menderarteko euskal literatu-
ra, historioa eta geografiari buruzko ikerketa aitzinatuak egiten
ahal dira.
1809tik egungo egunerarteko bilduma
imprimatuak
Liburu eta aldizkari gehienak libroki kontsulta daitezke. Doku-
mentu gehienak inglesez, euskaraz, frantsesez eta gaztelaniez
dira. XIX. mendeko argitalpen bakan batzuk dohaintzen emait-
za dira, tartean 1809ko Martin Duhalderen Meditacioneac gai
premiatsuenen gainean lana. Aipatzekoak dira halaber, doku-
mentazio gunera iritsi diren Pierre Lafitte, René Lafon, Renaud
d’Elissagaray, Jacques Allières eta ZABALIK elkarteak gaur arte
gorde dituen Manex Erdozaintzi-Etxart zenaren funts baliosak.
Artikuluak,liburuaketabaliabideelektro-
nikoak
Datu-baseak eta aldizkariak unibertsitate hauetako dokumen-
tazio atarietan eskuragarri dira: CNRS, SCD Bordele 3, SCD
UPPA, MSHA eta HABE liburutegia. BiblioSHS-ek 1800 aldizka-
rien testu osoak eskeintzen ditu. Laborategiko ikerlariek Oparo
intraneta erabiltzen ahal dute: hartan ikerketa proiektuen datu
gordinak (soinu grabaketak, eskuizkribuak) eta linguistikari bu-
ruzko liburu numeriko berezituak aurkitzen ahal dituzte.
Papera eta numerikoen bolumena
‰‰ 2500 monografia, 200 unibertsitate tesi eta memorio, 68 paperezko
aldizkari titulu
‰‰ 130 metro lineal, hiru mailatan, haietan 1/3a aldizkarieri eskeinia
‰‰ Literaturaren %70a euskaraz, frantsesez eta gaztelaniez

More Related Content

Similar to IKER-eko dokumentazio zentroa

Genero kontuak liburutegi digitalean, 2.0 eredutik haratago
Genero kontuak liburutegi digitalean, 2.0 eredutik haratagoGenero kontuak liburutegi digitalean, 2.0 eredutik haratago
Genero kontuak liburutegi digitalean, 2.0 eredutik haratagoJoseba Abaitua
 
Zientzia Euskadin txostena 2014
Zientzia Euskadin txostena 2014Zientzia Euskadin txostena 2014
Zientzia Euskadin txostena 2014Irekia - EJGV
 
20140527 mintegia aurkezpena
20140527 mintegia aurkezpena20140527 mintegia aurkezpena
20140527 mintegia aurkezpenaACEX GIPUZKOA
 
Protocolo captura 2011_eu
Protocolo captura 2011_euProtocolo captura 2011_eu
Protocolo captura 2011_euKatalogador
 
Protocolo Captura 2011 Eu
Protocolo  Captura 2011 EuProtocolo  Captura 2011 Eu
Protocolo Captura 2011 EuKatalogador
 
Protocolo captura 2011_eu
Protocolo captura 2011_euProtocolo captura 2011_eu
Protocolo captura 2011_euKatalogador
 
Patagoniatik eskoletarako joan_etorria
Patagoniatik eskoletarako joan_etorriaPatagoniatik eskoletarako joan_etorria
Patagoniatik eskoletarako joan_etorriaigone
 
Patagoniatik eskoletarako joan_etorria.
Patagoniatik eskoletarako joan_etorria.Patagoniatik eskoletarako joan_etorria.
Patagoniatik eskoletarako joan_etorria.igone
 
DBHko komunikazioak. Axular Lizeoa
DBHko komunikazioak. Axular LizeoaDBHko komunikazioak. Axular Lizeoa
DBHko komunikazioak. Axular LizeoaBerritzegune Nagusia
 
Zientzia Euskadin Txostena 2018
Zientzia Euskadin Txostena 2018Zientzia Euskadin Txostena 2018
Zientzia Euskadin Txostena 2018
Irekia - EJGV
 
Ikerketaren bidez jasangarritasuna lortu !.ppt
Ikerketaren bidez jasangarritasuna lortu !.pptIkerketaren bidez jasangarritasuna lortu !.ppt
Ikerketaren bidez jasangarritasuna lortu !.ppt
Gabitxurakel
 
Orotariko euskal hiztegia (oeh)
Orotariko euskal hiztegia (oeh)Orotariko euskal hiztegia (oeh)
Orotariko euskal hiztegia (oeh)oluxka
 
Zientzia Euskadin txostena 2019
Zientzia Euskadin txostena 2019Zientzia Euskadin txostena 2019
Zientzia Euskadin txostena 2019
Irekia - EJGV
 
Euskal Wikipedia
Euskal WikipediaEuskal Wikipedia
Euskal Wikipedia
Mikel Iturbe
 
Morfosintaxiaren inguruan
Morfosintaxiaren inguruanMorfosintaxiaren inguruan
Morfosintaxiaren inguruan
E-idazkaritza
 

Similar to IKER-eko dokumentazio zentroa (17)

Genero kontuak liburutegi digitalean, 2.0 eredutik haratago
Genero kontuak liburutegi digitalean, 2.0 eredutik haratagoGenero kontuak liburutegi digitalean, 2.0 eredutik haratago
Genero kontuak liburutegi digitalean, 2.0 eredutik haratago
 
Zientzia Euskadin txostena 2014
Zientzia Euskadin txostena 2014Zientzia Euskadin txostena 2014
Zientzia Euskadin txostena 2014
 
20140527 mintegia aurkezpena
20140527 mintegia aurkezpena20140527 mintegia aurkezpena
20140527 mintegia aurkezpena
 
Protocolo captura 2011_eu
Protocolo captura 2011_euProtocolo captura 2011_eu
Protocolo captura 2011_eu
 
Protocolo Captura 2011 Eu
Protocolo  Captura 2011 EuProtocolo  Captura 2011 Eu
Protocolo Captura 2011 Eu
 
Protocolo captura 2011_eu
Protocolo captura 2011_euProtocolo captura 2011_eu
Protocolo captura 2011_eu
 
Patagoniatik eskoletarako joan_etorria
Patagoniatik eskoletarako joan_etorriaPatagoniatik eskoletarako joan_etorria
Patagoniatik eskoletarako joan_etorria
 
Patagoniatik eskoletarako joan_etorria.
Patagoniatik eskoletarako joan_etorria.Patagoniatik eskoletarako joan_etorria.
Patagoniatik eskoletarako joan_etorria.
 
DBHko komunikazioak. Axular Lizeoa
DBHko komunikazioak. Axular LizeoaDBHko komunikazioak. Axular Lizeoa
DBHko komunikazioak. Axular Lizeoa
 
Zientzia Euskadin Txostena 2018
Zientzia Euskadin Txostena 2018Zientzia Euskadin Txostena 2018
Zientzia Euskadin Txostena 2018
 
Ikerketaren bidez jasangarritasuna lortu !.ppt
Ikerketaren bidez jasangarritasuna lortu !.pptIkerketaren bidez jasangarritasuna lortu !.ppt
Ikerketaren bidez jasangarritasuna lortu !.ppt
 
Villalon
VillalonVillalon
Villalon
 
Orotariko euskal hiztegia (oeh)
Orotariko euskal hiztegia (oeh)Orotariko euskal hiztegia (oeh)
Orotariko euskal hiztegia (oeh)
 
Guia expurgo
Guia expurgoGuia expurgo
Guia expurgo
 
Zientzia Euskadin txostena 2019
Zientzia Euskadin txostena 2019Zientzia Euskadin txostena 2019
Zientzia Euskadin txostena 2019
 
Euskal Wikipedia
Euskal WikipediaEuskal Wikipedia
Euskal Wikipedia
 
Morfosintaxiaren inguruan
Morfosintaxiaren inguruanMorfosintaxiaren inguruan
Morfosintaxiaren inguruan
 

IKER-eko dokumentazio zentroa

  • 1. Baliabide numerikoak Arbres : http://arbres.iker.univ-pau.fr Artxiker : http://artxiker.ccsd.cnrs.fr Base CLME : http://www.msha.fr/baseclme Entrelangues : http://entrelangues.iker.univ-pau.fr Norantz : http://www.norantz.org Lapurdum : http://lapurdum.revues.org TSABL : http://ixa2.si.ehu.es/atlas2 UMR-5478 Iker EUSKALIKASKETAK http://www.iker.cnrs.fr IKER Dokumentazioa (CNRS, Bordeaux 3, UPPA) Errobiko campusa - Gaztelu Berria 15, Paul Bert plaza 64100 Baiona  (33) 05 59 57 42 02 -  doc@iker.cnrs.fr  http://www.iker.cnrs.fr/-contact-.html IKER zentroa euskarari eta euskal testuei buruzko ikerketa gune mistoa da (UMR 5478). Ikerketa Zientifikoaren Erakunde Nazio- nalak (CNRS), Michel de Montaigne Bordele 3 Unibertsitateak (lotura erakunde nagusia) eta Paueko eta Aturri Herrialdeetako Unibertsitateak (UPPA) sustengatzen dute. Zientifiko eta tekniko antolaketa 1999an sortuz geroztik, labora- tegiak euskarari buruzko espe- zialistak biltzen ditu, laborate- giaren ikerketa gaietan ari diren CNRS-ko ikerlariak eta Bordele 3 eta UPPA Unibertsitateetan postuan diren irakasle-ikerla- riak. Lehen, unitatea URA bat zen (Bordele 3), eta egungo estatutua 1999ean ukan zuen, CNRS-en ekimenez, Frantzian euskarari eta euskal testuei bu- ruzko ikerketari hedadura han- diagoa emateko. IKER euskal ikasketei zuzenduriko Frantzia- ko unibertsitate mailako zentro bakarra da. Laborategia euskal ikasketetako master zein dok- toretza ikasleen harrera-leku bakarra ere da. Unitatea, CNR- Seko Tipologia eta Hizkuntza Unibertsalen Ikerketa Federa- zioaren (TUL) parte da osoki. Gaur egun, Europan (bereziki Espainian) eta Estatu-Batuetan euskararen eta euskal testuen inguruko ikerketan ari diren talde eta erakundeen mintza- kide nagusietakoa da. Proiektuak eta jakitatearen hedapena Zentroa euskal hizkuntzalaritza, eta euskal testu eta literatura ikerketetan errotua da. 10 urtez proiektu zientifiko anitz burutu ditu, maiz alderdi nu- meriko bat zutenak. Internet-ez eskuratzeko moduan emanak, informazio webguneek, wikiek eta datubaseek laborategiaren ikerketen emaitzak agerian ematen dituzte. Laborategiak euskararen eta tipologikoki hari hurbil diren hizkuntzen gaineko alor ugarietako lanak biltzen eta zabaltzen dituen artxibo ireki bat (Artxiker) dauka, eta euskal ikasketen gaineko aldiz- kari zientifiko bat (Lapurdum) argitaratzen du. D O K U M E N TA Z I O Z E N T R O A Informazio praktikoak
  • 2. Aurkezpen orokorra IKEReko dokumentazio zentroa Michel de Montaigne – Bor- dele 3 Unibertsitateko Dokumentazio Zerbitzu Bateratuaren (SCD) eta Paueko eta Aturri Herrialdeetako Unibertsitateko (UPPA) Dokumentazio Zerbitzu Bateratuaren (SCD) partalier da. Donostiako Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntze- rako Erakundea (HABE) eta Pessac-eko Maison des Sciences de l’Homme d’Aquitaine (MSHA) erakundeen dokumentazio zerbitzuekin elkarlan harremanak ditu dokumentazio hornidu- rari dagokionean. Baionako udaletxeak kudeatzen duen Euskal funts bibliografikoen balioztatzea sare tematikoan parte-hart- zen du. IKER laborategiak dokumentazio kontseilu bat badu: kontseilu horren zeregin nagusia baliabide inprimatu eta nu- merikoen garapena bultzatzea da, laborategiak markaturiko ikerketa-ildoen barnean. Zerbitzuak Irakurketa gelak eseritako 20 toki, wifi lotura eta bi internet postu multimedia eskeintzen ditu. Elkar- retaratze profesionalak eta mintegi zientifikoak egiten dira lan-gune ho- netan. Dokumentazio zentroan izena ematen duten ikerlariek aukera dute ikerketa eta zabalkunde lana errazteko ezarri diren zerbitzuez baliatzeko, hala nola pu- blikazioak eskuratzeko bideak, bilaketa bibliografikoak, doku- mentazio hornidura eta dokumentazio baliabideak erabiltzeko formazioak. Kutxa katalogoa Irakurleek Kutxa katalogo informatizatua internet bidez kont- sultatzen ahal dute, bai eta dokumentu bat edo gehiago etxe- rako hartu. Nabigatzaile bat ukaitea aski da bilaketa egin ahal izateko. Bi- laketa tresnak bideragarri egiten du bestelako kanpoko katalogoak iden- tifikatu, lokalizatu eta erabiltzailea- ren eskura ekartzea. Dokumentuei buruzko argibideak gako-hitzen eta laburpenen bitartez adieraziak dira. ‰‰ bilaketak idazlearen, tituluaren, egunaren, gako-hitzaren, DEWEY markaren arabera ‰‰ oharraren gune ainitzetan hipertestu estekak ‰‰ GoogleBook, SUDOC, BABORD+ eta ALEPH katalogoekiko lotura gurutzatuak ‰‰ UNIMARC, ISBD, RIB, ZOTERO bibliografia esportazioak ‰‰ RSS fluxuetarako harpidetzak  Kutxa : http://iker-koha.univ-pau.fr SPLE, MSHA-IKER katalogoa Katalogoak «Soziolinguistika eta Europako hizkuntz politikak» funtsari buruzko erreferentziak biltzen ditu, MSHA-ren doku- mentazio gunearen barnean.  SPLE: http://www.msha.fr/msha/documentation/php/rech_pol.php Dokumentazioa Errobiko kampusean kokatua, Gaztelu Berriko egoitzako A he- galean, dokumentazio zentroak informazio zientifiko eta tekni- koak eskaintzen dizkie ikerlari, irakasle-ikerlari, doktoregai eta euskal ikasketetako masterreko ikasleei. Bildumak Dokumentazio zentroan euskarari eta euskal testuei buruzko bilduma berezituak badira. Ikerlarien beharretan oinarriturik, eskuratze berriak aldizkarietako atzera begirako bildumei, mo- nografiei eta liburu elektronikoei dagozkie batez ere. Katalogo bibliografikoak Erabilgarri diren baliabide bibliografikoak Kutxa eta « Sozio- linguistika eta Europako hizkuntz politikak » (SPLE, MSHA- IKER) dokumentazio katalogoetan zerrendatuta daude. Koha ireki iturburua Katalogoa liburu- tegi kudeatzeko sistema integratu libro baten bidez ekoitzia da. Argitalpen elektronikoa Dokumentazio zentroak Lapurdum aldizkaria argitaratzen du Revues. org plataforman. Ordutegia ‰‰ Dokumentazio zentroa masterreko ikasleentzat 14-18 bitartean egongo da irekia asteartetik ostiralera ‰‰ Ikerlearientzat : 39 oren astean ‰‰ Itxita : uztailaren bukaeratik irailerarte eta eguberrietan Datuen bolumena katalogoetan ‰‰ Kutxa: 2700 UNIMARC formatuko ohar bibliografikoak, 72723 orrialde ikusiak 2012ean, 14 Go-ko testu integralezko dokumentuerat estekak ‰‰ SPLE, MSHA-IKER: 2400 erreferentziak inguru (1200 liburu, 8 aldizkari) Giza eta gizarte zientziak (SHS) Dokumentazio zentroak 5500 dokumentu inprimatu, monogra- fia eta aldizkari zientifiko biltzen ditu. MSHA-n bada gainera, IKER-i lotua, soziolinguistikari eta Europako hizkuntz politikei buruzko funts bat. Bilduma horieri esker, hizkuntzalaritza, so- ziolinguistika, XVI.mendetik XXI. menderarteko euskal literatu- ra, historioa eta geografiari buruzko ikerketa aitzinatuak egiten ahal dira. 1809tik egungo egunerarteko bilduma imprimatuak Liburu eta aldizkari gehienak libroki kontsulta daitezke. Doku- mentu gehienak inglesez, euskaraz, frantsesez eta gaztelaniez dira. XIX. mendeko argitalpen bakan batzuk dohaintzen emait- za dira, tartean 1809ko Martin Duhalderen Meditacioneac gai premiatsuenen gainean lana. Aipatzekoak dira halaber, doku- mentazio gunera iritsi diren Pierre Lafitte, René Lafon, Renaud d’Elissagaray, Jacques Allières eta ZABALIK elkarteak gaur arte gorde dituen Manex Erdozaintzi-Etxart zenaren funts baliosak. Artikuluak,liburuaketabaliabideelektro- nikoak Datu-baseak eta aldizkariak unibertsitate hauetako dokumen- tazio atarietan eskuragarri dira: CNRS, SCD Bordele 3, SCD UPPA, MSHA eta HABE liburutegia. BiblioSHS-ek 1800 aldizka- rien testu osoak eskeintzen ditu. Laborategiko ikerlariek Oparo intraneta erabiltzen ahal dute: hartan ikerketa proiektuen datu gordinak (soinu grabaketak, eskuizkribuak) eta linguistikari bu- ruzko liburu numeriko berezituak aurkitzen ahal dituzte. Papera eta numerikoen bolumena ‰‰ 2500 monografia, 200 unibertsitate tesi eta memorio, 68 paperezko aldizkari titulu ‰‰ 130 metro lineal, hiru mailatan, haietan 1/3a aldizkarieri eskeinia ‰‰ Literaturaren %70a euskaraz, frantsesez eta gaztelaniez