2. Bazen behin mutiko bat Ander izena zuena. Anderrek 19 urte zituen eta herri urrun eta ezkutu batean bizi zen.
3. Egun batean entzun zuen dragoiak zeudela basotik, orduan aita mendekatzeko ordua heldu zela pentsatu zuen. Duela bi urte dragoi batek bere aita hil egin zuen eta.
4. Ander oso lotsatia eta beldurtia zen, hala ere dragoia hiltzeko behar zuena prestatzen hasi zen: ezpata, babesteko eskudua, etabar.
5. Gau batean, dragoi indartsu bat herria erasotzen hasi zen eta dragoi horrek “Destripatzaile” zuen izena.
6. Hurrengo egunean Anderrek herria puzkatuta ikusi zuenean basora joan zen. Basoan bi kobazulo zeuden eta Ander ezkerretik joan zen baina burezurrak baino ez zeuden. Orduan eskuinera jo zuen eta aldapa handi bat zegoen, jaitsi zen eta bukaeran hiru dragoi ikusi zituen hilda, su artean.
7. Bat-batean, “Destripatzaile” agertu zen ahotik sua botatzen. Anderrek buztan zati bat moztu zion ezpatarekin baina airean mugitzen jarraitu zuen eta lurrera bota zuen Ander. Lurrean zegoela dragoia hurbildu zen eta Anderrek ezpata bihotzean sartzen saiatu zen baina ez zion ezer ere egin. Orduan gogoratu zen dragoiek bizkarreko azala oso mehea dutela eta ezpata sartu zion erdi-erdian eta hil egin zuen.
8. Azkenean, herrian ondo bizi izan ziren eta bere aitaren eriotza mendekatu zuen dragoia hiltzen.