2. Sagutxo Kaskarina naiz eta etxea garbitzen ari naiz. La, la, la, la… Hara! Zer da hau? Txanpon bat da! Zein ongi!
3. Baina, zer egingo dut txanpon batekin? Aaaaaa… Badakit! Azokara joango naiz!
4. Egun on, Sagutxo Kaskarina! Zer nahi duzu? Xingola polit bat erosi nahi dut. Begira, xingola asko daude: laranjak, gorriak, urdinak, berdeak… Zein politak! Gorria nahi dut. . Tori, xingola gorria Tori, txanpona.
6. Egun on, sagutxo! Oso polita zaude! Ui, ui, utzi bakean. Zurekin ezkondu nahi dut. Nirekin ezkonduuuu? Nirekin ezkontzeko, ongi abestu behar duzu.
7. Ai, eneeeee! Zein gaizki abesten duzun! Guauuuu…Sagu txiki, sagu maite, zulotxoan gorde zaitez guauuuu…
8. Egun on, sagutxo! Oso polita zaude! Zurekin ezkondu nahi dut. Nirekin ezkonduuuu? Nirekin ezkontzeko, ongi abestu behar duzu.
9. Iaaaaaaiaaaaaa… Sagu txiki, sagu maite, zulotxoan gorde zaitez…iaaaaaaaaiaaaaaaaaaa… Ai, eneeeee! Zein gaizki abesten duzun!
10. Egun on, sagutxo! Oso polita zaude! Zurekin ezkondu nahi dugu. Nirekin ezkonduuuu? Nirekin ezkontzeko, ongi abestu behar duzue. Kua-kua, kurrin-kurrin, kikiriki … Sagu txiki, sagu maite, zulotxoan gorde zaitez... Ai, eneeeee! Zein gaizki abesten duzuen!
11. Egun on, sagutxo! Oso polita zaude! Tori lore hau zuretzat. Eskerrik asko, loreak asko gustatzen zaizkit. Zurekin ezkondu nahi dut. Nirekin ezkonduuuu? Nirekin ezkontzeko, ongi abestu behar duzu.
12. Bai, bai oso ongi abestu duzu. Zurekin ezkonduko naiz, bai, horixe! Miauuuuuuu… Sagu txiki, sagu maite, zulotxoan gorde zaitez… Oso ongi, goazen ezkontzera!
14. Nirekin dantzatu nahi al duzu? Bai, oso gustura, gainera. Je, je, je… Ni katua naiz eta gose naiz. Saguak asko gustatzen zaizkit eta jan egingo zaitut! Ez, ez eta ez!