SlideShare a Scribd company logo
1 of 20
Download to read offline
42


PROGRAMAZIO
DIDAKTIKOA                                              2                     Plastikoak eta ehunak
                                                                                      SARRERA
Ikasgai honetan, ikasleek plastikoez zerbait gehiago jakin dezaten lortu nahi da; izan ere, material hori edonon aurki dezakegu eguneroko bizitzan. Gaur egun, edozein esparrutan,
nekez aurki daiteke hainbeste gauzatarako balio duen material hori ez duen objekturik. Garrantzitsua da ikasleek, unitatearen amaieran, hauek jakitea:
– Plastikoen ezaugarri nagusiak.
– Hiru plastiko mota nagusiak bereizten haien propietateen bidez, bai eta maizenik zertarako erabiltzen diren ere.
– Plastikoak erabiliz lan egiteko oinarrizko teknikak.
– Ehungintza-materialen ezaugarri orokorrak.
– Ehun eta larru motak jatorriaren arabera bereizten.


                                  HELBURUAK                                                                          EBALUAZIO-IRIZPIDEAK
• Plastikoen ezaugarri orokorrak zein diren eta, jatorriaren arabera, nola sailkatzen diren   1. Plastikoen ezaugarri orokorrak jakitea.
  jakitea.                                                                                    2. Plastikoak jatorriaren arabera sailkatzea.
                                                                                              3. Plastikoak hiru multzo handitan sailkatzea, dauzkaten propietateen arabera.
                                                                                              4. Hiru plastiko multzo handietako bakoitzaren ezaugarri guztiak ikastea.
• Plastikoak beren propietateen arabera sailkatzea.                                           5. Erabilera orokorreko termoplastiko multzoak –prestazio handiko termoplastikoak,
                                                                                                 plastiko termoegonkorrak eta elastomeroak– identifikatzea, eta haien aplikazio
                                                                                                 nagusiak bereiztea.
                                                                                              6. Plastikoak lantzean erabiltzen diren teknikak jakitea.
• Plastikoak nola aurkezten diren eta nola lantzen diren jakitea.                             7. Plastiko bakoitzaren mota eta ezaugarrien arabera, ebakitzeko eta zulatzeko,
                                                                                                 tolesteko eta deformatzeko eta piezak batzeko erak bereiztea.
• Termoplastikoak, plastiko termoegonkorrak eta plastiko apartsuak fabrikatzeko proze-        8. Plastikoak fabrikatzeko metodoak behar bezala izendatzea.
  suak bereiztea.                                                                             9. Plastiko mota bakoitzaren fabrikazio-prozesuak bereiztea.
                                                                                              10. Ehungintza-materialen propietate nagusiak jakitea.
                                                                                              11. Ehungintza-materialak haiek egiteko erabiltzen diren lehengaien jatorriaren arabera
• Ehungintza-materialen ezaugarri nagusiak zein diren eta haiek egiteko lehengaien
                                                                                                  sailkatzea.
  jatorriaren arabera nola sailkatzen diren jakitea.
                                                                                              12. Ehungintzako produktuak egiteko prozesua osatzen duten lanak bereiztea eta ongi
                                                                                                  ordenatzea.




Programazio didaktikoa
programazioaren CDan
dago
43


                                                                                                                                        PROGRAMAZIO
                                                                                                                                          DIDAKTIKOA
                                                                  OINARRIZKO GAITASUNAK
– Gizakiak, betiere bere eguneroko jarduna erraztu nahirik, material gero eta sofistikatuagoak aurkitzeko historikoki agertu duen interesa ulertzea. (3. OG eta 7. OG)
– Plastikoek zer jatorri duten, zer propietate dauzkaten eta, eguneroko objektuen fabrikazioan, zer aplikazio nagusi dituzten jakitea. (3. OG eta 7. OG)
– Plastikoak fabrikatzeko industrietan zer prozesu fisiko-kimiko egiten diren jakitea, prozesu horiei buruz ezaguera zientifiko-teknikoak bizitza pertsonalean eta sozialean egindako
  aplikazioak direla ulertzea, eta ebaluazio-irizpide pertsonalak eta independenteak garatzea. (3. OG, 5. OG eta 8. OG)
– Plastiko eta aplikazio berriez informazioa bilatzeko, lortzeko eta prozesatzeko trebetasunak garatzea, ikasleek era autonomoan eta beren interesen arabera ikasten jarraitzeko
  motibazioa izan dezaten. (4. OG eta 7. OG)


                                                                                 EDUKIAK
                  Kontzeptuak                                                    Prozedurak                                                        Jarrerak
• Material plastikoak. Ezaugarri orokorrak eta jatorria.     • Plastiko naturalak, artifizialak eta sintetikoak bereiztea.   • Zer plastiko mota dauden eta eguneroko bizitzan zer
  Sailkapena.                                                • Plastikoak sailkatzea, beren propietateen arabera.              aplikazio dituzten jakiteko interesa adieraztea.
• Erabilera orokorreko termoplastiko motak. Ezaugarriak      • Plastiko mota identifikatzea, haren erabilgarritasunaren      • Ehungintza-materialetan zer mota dauden eta zer jatorri
  eta erabilgarritasuna.                                       arabera.                                                        duten jakiteko interesa adieraztea.
• Prestazio handiko termoplastiko motak. Ezaugarriak eta     • Plastiko motaren arabera ebaketa- eta zulatze-teknika         • Plastikoen eta ehungintza-materialen bizitza erabilgarria
  erabilgarritasuna.                                           egokia aukeratzea.                                              luzatzeko eta egoera arriskutsuak saihesteko, haien
                                                             • Tolesteko eta deformatzeko teknika aukeratzea, plastiko         erabilera-arauen eta informazio-etiketen berri izateko
• Plastiko termoegonkorren motak. Ezaugarriak eta erabil-      motaren arabera.                                                interesa erakustea.
  garritasuna.                                               • Piezak batzeko itsasgarria hautatzea, plastiko motaren        • Lantegian objektu soil bat egiteko erabiltzen diren
• Elastomero motak. Ezaugarriak eta erabilgarritasuna.         arabera.                                                        tresnen eta lanabesen ardura hartzea.
• Lan-teknikak eta fabrikazioa plastikoak erabiliz.          • Plastikoak fabrikatzeko prozesuak identifikatzea.             • Kontsumo orekatua izateko jarrerak izateaz arduratzea.
• Ehungintza-materialak. Ezaugarri orokorrak eta jatorria.   • Ehungintza-materialak bereiztea, haiek egiteko balio
• Ehungintza-prozesua.                                         duten lehengaien arabera.


                                                                  BESTE BALIABIDE BATZUK

    ANIZTASUNAREN TRATAERA                                                                           MATERIAL DIDAKTIKOAK
Eduki hauei buruzko finkatze- eta sakontze-jarduerak         • Liburuak eta aldizkariak
aniztasunaren trataerarako koadernoan aurkituko dituzu.        – GÓMEZ ANTÓN, M.a Rosa: Los plásticos y la gestión de residuos, Madril, Plastikoak eta ingurumena fundazioa, 1998.
• Finkatze-jarduerak, 6. eta 7. orrialdeetan.                    Plastikoen jatorriaz eta fabrikazio-metodoez.
                                                               – BRAUN, D.: Métodos sencillos de identificación del plástico, Hanser, 1991.
• Zabaltze-jarduerak, 36. eta 37. orrialdeetan.
                                                             • Ikus-entzunezkoak
                                                               – Reciclados de resíduos en Almería, Plastikoak eta ingurumena fundazioa.
                                                               – Programa informático Plastics, Plastikoak eta ingurumena fundazioa.
                                                             • Internet
                                                               – www.mtas.es/insht/. Laneko higiene- eta segurtasun-institutua.
                                                               – www.prevencia3.net. Laneko arriskuez ohartzeko gela.
                                                               – www.ciemat.es. Energia-, ingurumen- eta teknologia-ikerketen zentroa.
                                                               – http://amiclor.org. Kloroaren kimikaren erabiltzaileen eta langileen erakundea.
44

SARRERA

Plastikoen iraultza izan da XX. mendeko bizimoduan aldaketa handiak
eragin dituzten gertaeretako bat. Plastikoek beste material batzuk baz-
tertu dituzte –zura eta metalak, besteak beste–, aplikazio anitz dituz-
telako, merkeak direlako, lan egiteko erabilerrazak direlako eta forma
ugari har ditzaketelako.
Hala ere, plastikoenen antzeko ezaugarriak zituzten lehen materialak
duela milaka urte erabili ziren lehenengo aldiz. Plastiko horiek naturan
zeuden, eta egiptoarrek, adibidez, haietako bat erabiltzen zuten bitxiak
egiteko: anbarra (zuhaitzetako substantzia erretxinaduna).
Ehungintza-materialen erabilerak, berriz, zerikusi zuzena du harpeetako
gizakiak bere gorputza babesteko erabiltzen zituen larruekin. Ezagutzen
diren lehen esku-ehungailuak Egiptoko eta Mesopotamiako zibilizazioek
erabili zituzten.



                                EHUNGINTZA-MATERIALAK
                                    ETA PLASTIKOAK




                   Plastikoak                            Ehunak




 Motak jatorriaren         Motak propietateen        Motak jatorriaren
     arabera                    arabera                  arabera




          Naturalak              Termoplastikoak            Naturalak


        Artifizialak             Termoegonkorrak           Artifizialak


        Sintetikoak               Elastomeroak            Ilelarruak eta
                                                              larruak


                                                              Larru
                                                           sintetikoak
45

IRADOKIZUN DIDAKTIKOAK

Argazkiari etekina ateratzeko, kirolariak soinean daramatzan jantzi guztiak
azter ditzakete ikasleek. Kirol-hornidura guztia material plastikoz edo ehunez
eginda dagoela ohartuko dira.
Hauek dira aipatzen ari garen plastiko motak: poliamida (delta hegalaren
ehunean eta euste-harietan erabilia); polikarbonatoa edo polipropilenoa
(segurtasun-kaskoa egiteko erabilia); egituretako hagaxketako urea-formal-
dehidoa; babes-betaurrekoen metakrilato polimetilikoa; eta abar.
Kirol-gaietan aplikatzen diren aurrerapen teknologikoak jasotzen dira zenbait
kirol-egunkaritako albisteetan. Adibidez, munduko futbol-txapelketa batera-
ko baloia egiteko erabili den material sintetikoa, Tour-ean parte hartzen duten
txirrindularien bizikletetako gurpiletan erabiltzen diren karbonozko uztaiak
eta abar.




ZER DAKIZU… PLASTIKOZKO ETA EHUNEZKO MATERIALEI BURUZ?

• Egunero erabiltzen diren plastikozko objektuak esango dituzte ikasleek, eta
  haien izenak arbelean idatziko dira. Kanpo-ezaugarrien, malgutasunaren,
  hauskortasunaren, dentsitatearen, beroarekiko portaeraren eta abarren ara-
  bera sailkatuko dira.
• Era berean, eskatzen diren plastikoen izenak idatziko dira, eta haiek erabi-
  liz egindako objekturen baten adibide bat jartzeko eskatuko zaie ikasleei.
• Hainbeste plastiko mota egiteko arrazoiak hauek dira: aplikazioen anizta-
  suna, kostu apalak, har ditzaketen formen ugaritasuna eta lantzeko ematen
  duten erraztasuna.
• Ziur asko, ikasleek, gaiari heldu baino lehen, ekarpen gutxi egingo dituzte,
  baina jakingo dute moldeen laguntzaz edo puzte-sistemaren bidez egin
  daitezkeela.
• Aukeraz balia daiteke ikasleek ehun naturalak eta artifizialak bereiz ditzaten,
  haien ezaugarrien, mantentze-beharren eta garbitzeko eraren arabera.




Oharrak:
46

EPIGRAFEKO EDUKIAK
   Plastikoen jatorria.
   Plastikoak lortzeko metodoak.
   Plastikoen propietateak.


IRADOKIZUN DIDAKTIKOAK

Epigrafea hasteko, plastikoei buruzko azalpen erraza eman daiteke.
Lehenik eta behin, polietilenoa fabrikatzeko metodoa azal daiteke; izan ere,
horri esker, plastikoen egitura orokorra zein den eta zer propietate dituzten
ulertuko dugu.
Etileno-molekula bat bi karbono-atomoz eta lau hidrogeno-atomoz osatu-
ta dago, eta horiek lotura kimikoen bidez daude batuta. Horrelako milioika
molekulak osatzen dute etilenoa, eta molekulak norabide guztietan mugitzen
dira, haien artean erakarpen-indar gutxi daudelako. Polietilenoa etileno-
molekulak batuz eratzen da, baina molekula horiek katalizatzaile izeneko
substantzia batzuen laguntza dute, kate luzeak osatzeko. Molekula txikiei
(etilenoa) monomero deritze; batzuk besteekin lotu eta kate luzeak osatzeko
prozesuari polimerizatze deritzo; eta polimerizatzearen emaitzei polimero
(polietileno) esaten zaie.
Ikasleei eska dakieke gurasoekin eta/edo aitona-amonekin hitz egiteko, eta
haiei eskatzeko honen moduko taula bat osatzeko, materialen berri eman
diezaieten.

                     Material     Material
     Objektua                                 Abantailak eta desabantailak
                     plastikoa    zaharra
 Sukaldeetan         Melanina     Marmola     Melaninazko gainaldea marmo-
 lan egiteko                                  lezkoa baino merkeagoa da, bai-
 gainaldea                                    na gutxiago irauten du, erabil-
                                              tzean hondatu egiten delako.
 Kable                  PVC         Goma      PVCa goma baino isolatzaile
 elektrikoen                                  hobea da, eta gehiago irauten
 estaldurak                                   du. Ez da biodegradagarria.
 Leihoak             Plexiglasa     Beira     Beira apurtu egiten da, eta
                                              plexiglasa urratu.

Garrantzitsua da ikasleek jakitea plastikoek zer jatorri duten –naturala,
artifiziala edo sintetikoa–, bai eta zertarako erabiliko diren ere. Horregatik,
interesgarria da ikasleei proposatzea eztabaida bat egiteko plastiko degra-
dagarriak erabiltzeak duen garrantziari buruz.
Besterik pentsatu arren, horrelako plastikoak ez dira desegiten biologikoki.
Izan ere, almidoia gehitzen zaie, eta, almidoia, lurperatzean, azukre bakun
bihurtzen da, mikroorganismoek entzima batzuk jariatzen dituztelako,
elikatzeko behar duten eraldaketa hori errazago egiteko. Materialak ez dira
desagertzen, kimikoki eta fisikoki txikiagoak egiten dira, eta, degradazio-
prozesuaren emaitza gisa, uraren eta lurraren kutsadura areago dezaketen
substantziak eratzen dira.
47

JARDUERAREN ERANTZUNA

1. Laborategirako saiakuntza da. Ikasleei esan behar diegu, uretan gatza edo
   alkohola botatzen dugunean, ez dela aldatzen haren dentsitatea; aitzitik,
   nahaste bat dugulako da desberdina dentsitatearen balioa. Gatza pixkaka
   bota behar da, eta ikusiko dugu, gatz kantitatea zenbat eta handiagoa izan,
   orduan eta handiagoa izango dela nahastearen dentsitatea (nahastea ase
   arte). Alkoholarekin kontrakoa gertatzen da: alkohol kantitatea zenbat eta
   handiagoa izan, orduan eta txikiagoa izango da nahastearen dentsitatea.

G A I H O R R I B U R U Z K O J A R D U E R A K : 11, 12 eta 13.


ANIZTASUNAREN TRATAERA

Oinarrizko maila
– Ikaslearen liburua: 11. eta 12. jarduerak.
– Aniztasunaren trataerarako koadernoa: 4. jarduera.
Zabaltze-jarduerak
– Ikaslearen liburua: 22.
– Aniztasunaren trataerarako koadernoa: 1.


Oharrak:
48

EPIGRAFEKO EDUKIAK

   Plastikoen sailkapena, haien propietateen arabera.
   Termoplastikoen, plastiko termoegonkorren eta elastomeroen
   ezaugarriak, eta merkatuan dauden plastiko horietako bakoitzaren
   aldagaiak.
   Termoplastiko, plastiko termoegonkor eta elastomero mota bakoitzaren
   aplikazio eta ezaugarri nagusiak.



IRADOKIZUN DIDAKTIKOAK

Epigrafe hau hasteko, ikasleei eska dakieke taldeka egin dezatela egunero
erabiltzen diren plastikozko gaien zerrenda, eta, beren testu-liburuko
sailkapen-taula erabiliz, erabaki dezatela zer plastiko motarekin dauden
fabrikatuta, haien propietate termikoak eta malgutasuna kontuan hartuta.
Termoplastikoak, plastiko termoegonkorrak edo elastomeroak diren eraba-
kitzea da helburua.
Gogoraraz diezaiekegu ezagutzen ditugun plastiko mota guztiak ez geni-
tuzkeela izango petrolioaren fintze-prozesuagatik ez balitz; izan ere, proze-
su horri esker, beste zenbait konposaturen artean, etilenoa eta binilo kloru-
roa lortzen dira, eta konposatu horiek industria kimikoetan eraldatu egiten
dira, polimerizatze-prozesu baten bitartez.
Garrantzitsua da ikasleek materialen bilakaeraren ikuspegi historikoa izatea.
Horretarako, disko-industrian soinuaren kalitatea hobetzeko gertatu diren
material-aldaketei helduko diegu epigrafe honetan: aspaldiko musika-diskoak
polibiniloz egiten ziren; egungo disko konpaktuak, berriz, polikarbonatoz.
Horrek, halaber, funtsezko aldaketak eragin ditu erreprodukzio-sistemetan.
Ezaguerak zabaltzeko, nylonaz hitz egingo dugu (PA poliamidak).
Nylon mota asko fabrikatzen dira. Nylon ezagunena zuntza da; arropa,
alfonbrak eta eskuilak egiteko erabiltzen da. Materiala nahiko gogorra da,
ondo egiten dio aurre higadurari, eta eraso kimikoarekiko erresistentzia-
maila handia dauka. Nylon solidoa ingeniaritzan erabiltzen da, pieza higikor
azkarrak egiteko, hala nola engranajeak eta kojineteak. Haren erabilpen
ohikoenetako batzuk hauek dira: gortinetako errailak eta osagarriak, orraziak,
eskuilak, arrantza-sareak, entxufeak, eskalatzeko sokak, galtzerdiak, gurpil
horzdunak, bernoak eta azkoinak, bitsadera-kirtenak, hortzetako eskuila-
zurdak, bisagrak eta abar.




Oharrak:
49

JARDUERAREN ERANTZUNA

2. Termoplastikoak: polietilenoa, metakrilatoa, polipropilenoa, tefloia eta
   polibiniloa.
   Termoegonkorrak: melanina eta epoxi erretxina.
   Elastomeroak: neoprenoa eta silikona.
   GAI HORRI BURUZKO JARDUERAK: 13, 14, 15, 16, 17, 23 eta 24.


ANIZTASUNAREN TRATAERA

Oinarrizko maila
– Ikaslearen liburua: 13., 14. eta 15. jarduerak.
– Aniztasunaren trataerarako koadernoa: 2. eta 3. jarduerak.
Zabaltze-jarduerak
– Ikaslearen liburua: 13, 17, 23 eta 24.
– Aniztasunaren trataerarako koadernoa: 2 eta 3.


Oharrak:
50

EPIGRAFEKO EDUKIAK

   Plastikozko plantxak, xaflak, profilak eta tutuak lantzeko teknikak.
   Plastikozko piezak nola ebakitzen, zulatzen, tolesten, deformatzen eta
   lotzen diren zehatz azaltzea.
   Erretxinak eta haien erabilera itsasgarri edo zigilatzaile gisa.

IRADOKIZUN DIDAKTIKOAK

Guretzat interesgarria da ikasleek plastikoak ikastea eta bereiztea, materia-
len propietateen esanahia uler dezaten. Esango diegu hiztegian hitz hauek
bilatzeko: gogortasuna, erresistentzia, eroangarritasuna, gardentasuna,
opakutasuna, elastikotasuna, plastikotasuna, hauskortasuna, zailtasuna,
trakzioa, xaflakortasuna eta harikortasuna. Helburu berarekin, esango diegu
honen moduko taula bat egiteko, eta taula horretan propietateak eta
dagozkien kontrako adjektiboak adierazteko.

             Propietateak                  Elkarren aurkako adjektiboak
   Erresistentzia                          Gogorra / ahula
   Malgutasuna                             Malgua / hauskorra
   Zurruntasuna                            Zurruna / elastikoa
   Gogortasuna                             Gogorra / biguna


Objekturen bat egiteko plastikoak aukeratzeko orduan, plastikoen erresis-
tentzia da horretarako erabiltzen den propietate erabakigarrienetako bat.
Horregatik, ikasleei jarduera bat proposatuko diegu, plastikozko poltsen
erresistentzia neurtzeko.
– Zenbait poltsatatik 3-4 zentimetro zabal eta 30 bat zentimetro luze diren
  tirak ebakitzen dira. Mutur batetik lotzen dira, eta beste muturrean zenbait
  masa jartzen dira, tirak apurtzeko karga egokia aurkitu arte. (Kontuan izan
  behar dugu plastikoaren loditasunak ere daukala eragina poltsen erresis-
  tentzian).
– Era berean, trakzioarekiko erresistentzia kalkula daiteke; horretarako, tirak
  horizontalean, bertikalean eta zeharka ebakitzen dira, eta aurreko jardue-
  rako prozedura berari jarraitzen zaio. Ikasleei ikusaraziko diegu propieta-
  te horiek haien egiturei estu lotuta daudela.

Itsasgarri gisa erabiltzen diren erretxina plastikoen taulako informazioa
zabaltzeko, hau gehituko dugu:
– Bi osagaiko itsasgarriak (epoxi erretxina eta piperidinazko azeleratzailea)
   metaletarako, poliestileno hedaturako, zeramikarako eta beirarako balio
   du.
– Barra termofusibleek (poliesterra edo polietilienoa binilozko azetatoare-
   kin) paper eta kartoirako, egur eta kortxorako, metaletarako eta plastiko
   zurrunetarako balio dute.
– Silikonazko zigilatzaileak mota guztietako material-junturak zigilatzeko balio
   du.
51
JARDUEREN ERANTZUNAK

3. Erresistentzia elektrikoa eta aire beroa.
4. Ez, erresistentzia elektriko batez berotu behar ditugu. Eta tolesdura
   mantenduz, hoztu arte.

G A I H O R R I B U R U Z K O J A R D U E R A : 18.



ANIZTASUNAREN TRATAERA

Oinarrizko maila
– Aniztasunaren trataerarako koadernoa: 4. eta 5. jarduerak.
Zabaltze-jarduerak
– Ikaslearen liburua: 18.
– Aniztasunaren trataerarako koadernoa: 4 eta 5.



Oharrak:
52

EPIGRAFEKO EDUKIAK

   Termoplastikoekin, termoegonkorrekin eta plastiko apartsuekin erabiltzen
   den fabrikazio-prozeduraren ezaugarri nagusia.
   Termoplastikoak, termoegonkorrak eta plastiko apartsuak egiteko gehien
   erabilitako prozedurak.
   Termoplastikoak, termoegonkorrak eta plastiko apartsuak egiteko
   prozeduren azalpen zehatza.



IRADOKIZUN DIDAKTIKOAK

Laborategian ikusiko dute konpresio bidezko moldaketa ez dela bakarrik
plastiko termoegonkorrak egiteko prozedura bat, bai eta termoplastikoak
birziklatzeko era bat ere.
Jarduera hau da: ur-botila baten zati bat, pintza batez lotuta, olio-bainu
bero batean jartzen da, behar adina bigundu arte. Molde metaliko batean
sartzen da, eta antzeko beste molde batekin konprimitzen. Hoztu ondoren,
moldetik ateratzen da. Jarduera zabaltzeko, esango diegu, berotzeko eta
presioa egiteko metodo horren bidez, arrautzetarako ontziak eta bonboi-
kaxetan bonboiak jartzeko erretiluak lortzen direla.
Informazioa zabaltzeko:
– Konpresio bidezko moldaketa (termoegonkorrak). Indar izugarriak era-
  biltzen dira, polimero baten kopuru neurtu bat konprimitzeko, eta, molde
  beroen artean, hari itxura emateko. Polimeroa hauts edo bloke moduan
  egon daiteke, baina bigarren kasu horretan erabilerrazagoa da, eta aldez
  aurretik bero daiteke labe batean; horren ondorioz, moldatzeko makinan
  igaro beharreko denbora laburtu egiten da. Plastiko termoegonkorrekin
  erabiltzen da, eta, moldearen beroari esker, degradazioa izeneko erreakzio
  kimikoa hasten da; erreakzio horretan, molekulak etengabe elkartzen dira.
  Degradazioa amaitutakoan, moldatutako pieza ateratzen da.
– Hutseko moldaketa (termoplastikoak). Plastikozko xaflekin erabiltzen da;
  xaflak nahi den neurrikoak dira, eta molde baten gainean lotzen dira.
  Erradiadore batek xaflaren tenperatura igotzen du, bigun eta elastiko
  bihurtu arte. Xaflaren azpiko airea irtenarazten da eta, kanpoaldeko airearen
  presio normalaren ondorioz, xafla molderantz xurgatzen da, eta moldearen
  forma hartzen du. Hoztu ondoren, pieza gogortuta gelditzen da, eta
  moldetik atera daiteke. Gainera, presio-xafla bat erabiliz gero, pieza handiak
  eta irregularrak molda daitezke; hauek, esate baterako: autoetako aginte-
  mahaiak, dendetako kartelak, konketak eta bainuontziak.



Oharrak:
53

JARDUEREN ERANTZUNAK

5. Estrusioa eta injekzio bidezko moldaketa.
6. Hutseko moldaketa.

G A I H O R R I B U R U Z K O J A R D U E R A K : 19 eta 20.


ANIZTASUNAREN TRATAERA

Oinarrizko maila
– Aniztasunaren trataerarako koadernoa: 6. eta 7. jarduerak.
Zabaltze-jarduerak
– Ikaslearen liburua: 19 eta 20.
– Aniztasunaren trataerarako koadernoa: 6 eta 7.



Oharrak:
54

EPIGRAFEKO EDUKIAK

   Ehungintza-materialen ezaugarriak eta aplikazioak.
   Ehunen eta piezen sailkapena, jatorriaren arabera.
   Ehungintzako produktuen fabrikazio-prozesuak.



IRADOKIZUN DIDAKTIKOAK

Ehungintzako produktuen ikuspegi historikoa lantzeko, 1900. urteko ehun-
degiak 2000. urteko ehun-fabrikekin konpara daitezke. Jar ditzagun aurrez
aurre parametro hauek:
– Makinen erabilpena.
– Zuntz sintetikoen aurkikuntza.
– Kostuen murrizketa.
– Plantillako langile kopuruaren murrizketa.
– Langileen lan-baldintzen hobekuntza.
Ikasleek ikerketa-lan bat egin dezakete, ehunak eta larruak, ingurumenare-
kiko produktu oldarkorrak erabili behar izan gabe, garbitzeari buruz.
G A I H O R R I B U R U Z K O J A R D U E R A K : 21 eta 25.




JARDUEREN ERANTZUNAK

7. Naturalak: lihoa, kotoia eta zeta; sintetikoak: nylona, likra, poliesterra
   eta akrilikoa.
8. 1. Kotoia biltzea. 2. Kotoia irutea. 3. Hariak tindatzea. 4. Ehuna osa-
   tzea. 5. Piezak ebakitzea. 6. Jantzigintza.



ANIZTASUNAREN TRATAERA

Oinarrizko maila
– Ikaslearen liburua: 21. jarduera.
– Aniztasunaren trataerarako koadernoa: 8. eta 9. jarduerak.
Zabaltze-jarduerak
– Ikaslearen liburua: 25.
– Aniztasunaren trataerarako koadernoa: 8 eta 9.



Oharrak:
55

IRADOKIZUN DIDAKTIKOAK

Plastikoen sorreran eta bilakaeran, zenbait pertsona nabarmendu dira: Hyatt
anaiak eta Leo H. Baekeland. Ikasleei esan diezaiekegu haien biografiaz
ikerketa-lan bat egiteko, eta, besteak beste, datu hauek jasotzeko: noiz eta
non jaio ziren; lanbideak; egin zituzten aurkikuntzak; aurkikuntzen inguruko
gorabeherak; aplikazioak; eta abar.
Denboraren lerroa egiteak laguntza emango digu plastikoen aurkikuntzak
aztertzeko. Horren ondorioz, ikasiko dugu 1930 eta 1950 artean aurkitu zirela
gaur egun gehien erabiltzen diren plastikoak. Hala ere, ikerketak egiten
jarraitzen dute, ingurumena gero eta gehiago errespetatuko duten polimero-
ak lortzeko.
Interesgarria da ikasleek jakitea Espainia munduko hamar plastiko-ekoizle
handienen artean dagoela. Horregatik, ikerketa-lan interesgarria da bilatzea
Espainiako zer lekutan dauden jarduera horretan ari diren industriak.


JARDUEREN ERANTZUNAK

 9. Pieza horiei esker, autoa arinagoa da eta, horregatik, hain zuzen ere,
    erregai gutxiago kontsumitzen du. Gainera, merkeagoa da, hobeto egiten
    dio aurre eguraldi txarrari, eta konponketak errazagoak dira, gaizki dagoen
    pieza osoa aldatzen delako.
10. Lehen plastikoak sortu zirenean, abiapuntua makromolekula naturalak
    eraldatzea izan zen; zelulosak, adibidez, zeluloidea, rayona eta abar lor-
    tzeko balio baitu.
    Petroliotik datozen substantzietako molekula sinpleen polimerizatze-
    prozesuen bidez lortu ziren XX. mendearen lehen erdian garatutako
    plastikoak.


Oharrak:
56

IRADOKIZUN DIDAKTIKOAK
Proiektua teknikoa denez, hasi baino lehen, lan egiteko plana egin behar
dute, eta plan horretan prozesuaren fase guztiak zehaztuko dira: piezen
diseinua eta neurriak, zuloak edo izurrak egongo diren puntuen markaketa,
eginkizun bakoitzerako ezarritako denbora, eta hura gauzatuko duen per-
tsonaren izena.


ZAILTASUN-MAILA
Zailtasun gutxi izango ditugu, ematen dizkiguten jarraibideak kontuan hartuz
gero: zerra erabiltzen denean, gogor eutsi behar zaio materialari, hauts ez
dadin, ez eta dardararik izan ere. Zulagailua abiadura gutxirekin erabili behar
da, eta, zuloak egin bitartean, plastikozko plantxa zurezko oinarri baten
gainean jarriko da. Komeni da erresistentzia elektrikoa izatea, ile-lehorgai-
luarekin ez baita beti lortzen pieza biguntzea.


SEKUENTZIAZIO-PROPOSAMENA
Lehen saioa:
– Krokis bat egingo da paperean, eta hartan piezaren neurri zehatzak adie-
  raziko dira, eta zuloak egiteko puntuak eta tolesdurak non egin adierazi-
  ko duten lerroak markatuko dira: 20 minutu.
– Krokisa paperetik xafla zurrunera pasatzea errotuladore iraunkor batez:
  10 minutu.
– Piezaren ebaketa: 10 minutu.
– Sobera geratutako materialak eta erabilitako lanabesak jasotzea: 10 minutu.
Bigarren saioa:
– Boligrafoak jartzeko zuloak egitea: 10 minutu.
– Zulatzean gelditutako bizarrak kentzea: 10 minutu.
– Tolesteko aurrez markatutako aldeak berotzea: 10 minutu.
– Pieza tolestea eta posizio horretan izatea, berriro zurrun egon arte:
  10 minutu.
– Sobera geratutako materialak eta erabilitako lanabesak jasotzea: 10 minutu.


EBALUAZIO-EREDUA


                                                Objek-               Ordena
                           Lantegiko
                                      Materiala tuaren Originalta-     lana
                          segurtasun-
              Epeak          arauei
                                      zaintzea kalitate   suna     egitean eta
             betetzea      jarraitzea
                                       (% 10) teknikoa (% 20)      materialak
               (% 10)                           (% 20)               biltzean
                             (% 20)
                                                                     (% 10)

  Ikasleak

BEHARREZKO MATERIALA
Plastiko zurrunezko xaflak ez dira egunero erabiltzen. Horregatik, beharrez-
koa da brikolaje-saltoki handi bat edo plastiko-biltegi bat bisitatzea,
merkatuan dauden moten berri izateko eta, ondoren, guretzako egokiena
aukeratzeko.
57


Oharrak:
58


IRADOKIZUN DIDAKTIKOAK

4. Osatu eskema hau:




                          Ά
                               Naturalak; adibidez: anbarra, latexa,
                               kautxua, goma laka eta abar.
 Plastikoak material           Artifizialak, makromolekula naturalak
 isolatzaileak eta             eraldatuz sortuak; makromolekula hauek,
 arinak dira, erresis-         adibidez: zelulosa (zeluloidea, rayona eta
 tentzia kimiko eta            abar) eta proteinak (galatita eta adar
 mekaniko ona dute,            artifiziala).
 eta erraz molda               Sintetikoak, molekula sinpleen
 daitezke                      polimerizatze-prozesuen bidez sortuak;
                               besteak beste, polietilenoa, nylona,
                               poliesterra eta silikonak.


2. Osatu esaldi hauek:
   Ehungintza-materialak lortzeko, zuntz naturalak (kotoia, lihoa, artilea edo
   zeta), zuntz sintetikoak (nylona, poliesterra, likra edo akrilikoak) edo bien
   konbinazioak erabili ohi dira.
   Ilelarruak eta larruak ere naturalak (behien edo ardien larruazalak) edo
   sintetikoak (PVCa edo poliuretanoa) izan daitezke.

3. Osatu eskema hau:


                             Plastiko
                              motak




       Termoplastikoak     Termoegonkorra    Elastomeroak



        Polietilenoa          Aminak           Kautxua



       Poliestilenoa         Fenolak          Neoprenoa



           PVCa             Erretxinak       Poliuretanoak



       Metakrilatoa           Epoxia           Silikonak




Oharrak:
59

IRADOKIZUN DIDAKTIKOAK

Espazio-jantziak
Espazioko bizitzan bitxikeria asko daude, baina astronautak han dauden
bitartean handiago egitea da bitxikeria harrigarrienetako bat.
Horren azalpena hau da: espazio-ontzia eta astronauta indar baten mende
daude, bata zein bestea orbitarazten dituen grabitatearen indarraren mende,
hain zuzen ere. Azelerazio berarekin erortzen direnez (Lurraren inguruko orbita
erorketa aske moduko bat da), astronautak ez du pisurik espazio-ontziarekiko,
eta, horregatik, haren ornoarteko diskoek ez dute presiorik jasaten. Hori dela
eta, espazioan egindako egonaldi luzeetatik itzultzean, astronautak bi edo
hiru zentimetro handiagoak dira.

Martera, plastikozko espazio-ontzian
Espainiako Espazio Agentziak gauzatutako proiektu gogoangarriena UPM-Sat
1 izeneko satelite artifiziala egitea eta espaziora bidaltzea izan da. Satelitea
50 kilokoa zen, Guyana Frantsesetik jaurti zuten 1995eko uztailaren 7an, eta
zazpi hilabetez funtzionatu zuen. Madrilgo Unibertsitate Politeknikoak egin
zuen proiektua, eta, nahiz eta ez zen izan Martera bidaiatzeko egindako
plastikozko espazio-ontzi bat, oso garrantzitsua izan da Espainiako eta
Europako ingeniarientzat.

Teknologia dago, baita ere… platanoan
Ibilgailuen karrozeria ez da landare-jatorriko materialez egin daitekeen gauza
bakarra.
Ciemat erakundea (Energia, Ingurumen eta Teknologia Ikerketen Zentroa)
landare-produktuekin lan egiten ari da, haietatik deribatuta gasolinekin nahas
daitezkeen edo zuzenean errekin gisa erabil daitezkeen erregaiak lortzeko.
Biodiesela koltza- eta ekilore-hazietatik ateratzea lortu da, eta autobus
flotetan erabili izan da, % 50etik beherako kontzentrazioetan nahasita.
Zerealetatik, artotik eta erremolatxatik ateratzen den etanolak motorretan
eragiten duen errekuntza gasolinetatik eta gasolioetatik datorrena baino arrisku
gutxiagokoa da, eta etanola garraiobideetan aplikatzen ari dira proba moduan.
Gomendagarria da Ciemat-en www.ciemat.es web-orria bisitatzea, horrelako
erregaiei buruzko informazio gehiago izateko.




Oharrak:
60

     JARDUEREN ERANTZUNAK

     11. Material plastikoek egitura organikoa dute; horregatik, karbonoa da haien       18. 1. Xafla ebaki egiten da. Neurria guk nahi duguna izango da. Horretara-
         eraketaren funtsezko elementua. Material horietako makromolekulen era-                 ko, xafla sakon urratzen da aihotz batez, eta mahai baten ertzean
         ketan beste elementu batzuek ere parte hartzen dute; besteak beste, hi-                hausten da.
         drogenoak, oxigenoak, nitrogenoak, kloroak, fluorrak, azukreak eta silizioak.
                                                                                             2. Argazkiko itxura emateko, erresistentzia elektriko batez berotzen da, eta
                                                                                                tolesdurari eutsi egiten zaio, hoztu arte.
     12. Petrolioa destilatzea ⇒ eraldaketa petrokimikoak ⇒ polimerizazioa ⇒
         gehigarriak eranstea.
                                                                                         19. Arrautza-ontzia: hutseko moldaketa.

     13. Termoplastikoak: polibinilo kloruroa (PVCa), polikarbonatoa, nylona eta             Botila: puztea.
         polipropilenoa.                                                                     Tutu malgua: estrusioa.
         Termoegonkorrak: bakelita, poliesterrezko erretxina eta melamina.                   Edukiontzia: injekzioa.
         Elastomeroak: poliuretanoa eta kautxu sintetikoa.                                   Ontzia: injekzioa.

     14. Ekoizten diren plastikoen ia % 80 erabilera orokorreko termoplastikoen          20. Neurri handiko horrelako produktuak beirazko zuntzez sendotutako
         multzoari dagokio. Gure etxeetan, gehien erabili ohi direnak hauek dira:            poliesterrezko erretxinaz egiten dira, eta molde irekien gaineko erretxi-
         polietilenoak, PETa, PVCa, polipropilenoak eta poliestirenoak (jeneralean,          nen inpregnazio bidezko moldaketa izaten da fabrikazio-prozedura.
         ordena horretan).
                                                                                         21. Eskuoihalak bihurritutako kotoiz egiten dira. Bitarteko tenperaturetan
     15. Polietilenozko poltsa; poliester sendotuzko babes-kaskoa; metakrilatozko            garbi daitezke, tenperatura altuan lisatu, eta zuriak badira soilik garbi
         uretako betaurrekoak; poliestireno hedatuz babestutako bilgarria; PVCzko            daitezke lixibaz.
         saneamendu-hodiak; polietilenozko ur-hodiak edo ureztatzekoak.                      Berokiak artilezkoak izan ohi dira; batzuetan, zuntz akrilikoak gehitzen
                                                                                             zaizkie. Asko zaindu behar dira garbitzeko orduan; horregatik, komeni da
     16. PETak tenperatura altuekiko erresitentzia txikia dauka. Ontzi horietako             lehorrean garbitzea tindategietan.
         batean ur irakina (100 ºC) botatzen badugu, nabarmen uzkurtu eta
                                                                                             Praka elastikoak kotoia eta elastana nahasiz egin daitezke, edo guztiz
         deformatuko da.
                                                                                             likrazkoak izan. Likrazko jantziak tenperatura baxuetan baino ezin dira
                                                                                             garbitu, ezin dira lisatu, eta ezin da lixibarik erabili.
     17. Termoplastikoetan, makromolekulak linealki daude ezarrita, edo adarka-
         tuta, beren artean loturarik izan gabe; horregatik, behin baino gehiago-            Kirola egiteko txandalak kotoizkoak izaten dira, edo kotoi eta nylonez-
         tan urtzen eta moldatzen dira. Termoegonkorrak, berriz, behin baino ezin            koak (poliamida). Azken kasu horretan, ezin dira lisatu.
         dira eratu, makromolekulak elkarri lotuta dauzkatelako; horren ondorioz,            Anorakak nylonezkoak edo PVCzkoak izan ohi dira. Kasu batean zein
         maila-sare itxi bat osatzen dute, eta, beraz, ezin da beste eraldaketarik           bestean, ezin dira garbitu ikuzgailuan, ezin dira lisatu, eta ez dute jasa-
         gertatu.                                                                            ten lehorreko garbiketa.
61

AZTERTZEKO                                                                        Oharrak:

22. Plastikoak eskuz bereiz daitezke, produktu batzuek oso plastiko ezagu-
    nak baitituzte. Horien adibide dira polietilenozko ontziak, PETezko boti-
    lak eta poliestireno hedatuzko bilgarriak.

    Plastiko-hondakinak xehatzea eta ontzi berezietan dentsitate-diferen-
    tzien bitartez banantzea da plastikoak bereizteko beste prozedura bat.

23. Disko konpaktuek (CD) eta disko bertsatil digitalek (DVD) polikarbonatozko
    xafla bat erabiltzen dute oinarrizko euskarri gisa. Garai bateko diskoek
    PVCzko xafla zurrunak (biniloak) erabiltzen zituzten. Zinemako filmek eta
    zintek poliesterra erabiltzen dute euskarriko material gisa. Aspaldi,
    zinemako filmek zeluloidezkoa zuten euskarria, baina material hori oso
    erraz erretzen zen, eta, lehendabizi, zelulosazko triazetatoa eta, ondoren,
    poliesterra erabili zuten haren ordez.

24. Bioplastikoek, halakotzat hartuak izateko, organismo bizi bati lotutako
    jatorri naturalekoak eta biodegradagarriak izan behar dute, eta energia-
    iturri berriztagarrietatik sintetizatu behar dira; horregatik, ia ez dute
    kutsadurarik sortzen. Bioplastikoak egiteko, jatorri naturaleko baliabide
    berriztagarriak erabiltzen dira; almidoia eta zelulosa, esate baterako.
    Besteak beste, polihidroxialkanoatoak (PHA) eta azido polilaktikoa (PLA)
    –artoaren destrosatik aterea– dira bioplastikoak. Horrelako plastikoak
    bilgarri-geruzetan, poltsetan, ontzietan, erabili eta botatzeko mahai-
    tresnetan, jostailu ekologikoetan eta abarretan erabiltzen dira. Material
    bioplastiko berrien ikerketa eta garapena beste zenbait esparrutara
    zabaltzen ari da haien aplikazioa; besteak beste, medikuntzara, telefonia
    mugikorrera eta tresna elektronikoetara.

25. Altzarien tapizerian gehien erabilitako materialak kotoizko eta polieste-
    rrezko olanak izaten dira, edo bi zuntz horiek nahasten dituztenak.
    Batzuetan, estaldurak erretxina plastiko iragazgaitzez egiten dira. Ohikoak
    dira, halaber, larru naturaleko tapizeriak, bai eta, xafla plastikoei esker
    (poliuretanoa, adibidez), larruaren imitazioa daukatenak ere, hala nola
    barnealdea kotoizko mailarekin (skai) bihurrituta daukaten PVCzko garai
    bateko estaldurak.

More Related Content

Featured

How Race, Age and Gender Shape Attitudes Towards Mental Health
How Race, Age and Gender Shape Attitudes Towards Mental HealthHow Race, Age and Gender Shape Attitudes Towards Mental Health
How Race, Age and Gender Shape Attitudes Towards Mental HealthThinkNow
 
AI Trends in Creative Operations 2024 by Artwork Flow.pdf
AI Trends in Creative Operations 2024 by Artwork Flow.pdfAI Trends in Creative Operations 2024 by Artwork Flow.pdf
AI Trends in Creative Operations 2024 by Artwork Flow.pdfmarketingartwork
 
PEPSICO Presentation to CAGNY Conference Feb 2024
PEPSICO Presentation to CAGNY Conference Feb 2024PEPSICO Presentation to CAGNY Conference Feb 2024
PEPSICO Presentation to CAGNY Conference Feb 2024Neil Kimberley
 
Content Methodology: A Best Practices Report (Webinar)
Content Methodology: A Best Practices Report (Webinar)Content Methodology: A Best Practices Report (Webinar)
Content Methodology: A Best Practices Report (Webinar)contently
 
How to Prepare For a Successful Job Search for 2024
How to Prepare For a Successful Job Search for 2024How to Prepare For a Successful Job Search for 2024
How to Prepare For a Successful Job Search for 2024Albert Qian
 
Social Media Marketing Trends 2024 // The Global Indie Insights
Social Media Marketing Trends 2024 // The Global Indie InsightsSocial Media Marketing Trends 2024 // The Global Indie Insights
Social Media Marketing Trends 2024 // The Global Indie InsightsKurio // The Social Media Age(ncy)
 
Trends In Paid Search: Navigating The Digital Landscape In 2024
Trends In Paid Search: Navigating The Digital Landscape In 2024Trends In Paid Search: Navigating The Digital Landscape In 2024
Trends In Paid Search: Navigating The Digital Landscape In 2024Search Engine Journal
 
5 Public speaking tips from TED - Visualized summary
5 Public speaking tips from TED - Visualized summary5 Public speaking tips from TED - Visualized summary
5 Public speaking tips from TED - Visualized summarySpeakerHub
 
ChatGPT and the Future of Work - Clark Boyd
ChatGPT and the Future of Work - Clark Boyd ChatGPT and the Future of Work - Clark Boyd
ChatGPT and the Future of Work - Clark Boyd Clark Boyd
 
Getting into the tech field. what next
Getting into the tech field. what next Getting into the tech field. what next
Getting into the tech field. what next Tessa Mero
 
Google's Just Not That Into You: Understanding Core Updates & Search Intent
Google's Just Not That Into You: Understanding Core Updates & Search IntentGoogle's Just Not That Into You: Understanding Core Updates & Search Intent
Google's Just Not That Into You: Understanding Core Updates & Search IntentLily Ray
 
Time Management & Productivity - Best Practices
Time Management & Productivity -  Best PracticesTime Management & Productivity -  Best Practices
Time Management & Productivity - Best PracticesVit Horky
 
The six step guide to practical project management
The six step guide to practical project managementThe six step guide to practical project management
The six step guide to practical project managementMindGenius
 
Beginners Guide to TikTok for Search - Rachel Pearson - We are Tilt __ Bright...
Beginners Guide to TikTok for Search - Rachel Pearson - We are Tilt __ Bright...Beginners Guide to TikTok for Search - Rachel Pearson - We are Tilt __ Bright...
Beginners Guide to TikTok for Search - Rachel Pearson - We are Tilt __ Bright...RachelPearson36
 
Unlocking the Power of ChatGPT and AI in Testing - A Real-World Look, present...
Unlocking the Power of ChatGPT and AI in Testing - A Real-World Look, present...Unlocking the Power of ChatGPT and AI in Testing - A Real-World Look, present...
Unlocking the Power of ChatGPT and AI in Testing - A Real-World Look, present...Applitools
 
12 Ways to Increase Your Influence at Work
12 Ways to Increase Your Influence at Work12 Ways to Increase Your Influence at Work
12 Ways to Increase Your Influence at WorkGetSmarter
 

Featured (20)

How Race, Age and Gender Shape Attitudes Towards Mental Health
How Race, Age and Gender Shape Attitudes Towards Mental HealthHow Race, Age and Gender Shape Attitudes Towards Mental Health
How Race, Age and Gender Shape Attitudes Towards Mental Health
 
AI Trends in Creative Operations 2024 by Artwork Flow.pdf
AI Trends in Creative Operations 2024 by Artwork Flow.pdfAI Trends in Creative Operations 2024 by Artwork Flow.pdf
AI Trends in Creative Operations 2024 by Artwork Flow.pdf
 
Skeleton Culture Code
Skeleton Culture CodeSkeleton Culture Code
Skeleton Culture Code
 
PEPSICO Presentation to CAGNY Conference Feb 2024
PEPSICO Presentation to CAGNY Conference Feb 2024PEPSICO Presentation to CAGNY Conference Feb 2024
PEPSICO Presentation to CAGNY Conference Feb 2024
 
Content Methodology: A Best Practices Report (Webinar)
Content Methodology: A Best Practices Report (Webinar)Content Methodology: A Best Practices Report (Webinar)
Content Methodology: A Best Practices Report (Webinar)
 
How to Prepare For a Successful Job Search for 2024
How to Prepare For a Successful Job Search for 2024How to Prepare For a Successful Job Search for 2024
How to Prepare For a Successful Job Search for 2024
 
Social Media Marketing Trends 2024 // The Global Indie Insights
Social Media Marketing Trends 2024 // The Global Indie InsightsSocial Media Marketing Trends 2024 // The Global Indie Insights
Social Media Marketing Trends 2024 // The Global Indie Insights
 
Trends In Paid Search: Navigating The Digital Landscape In 2024
Trends In Paid Search: Navigating The Digital Landscape In 2024Trends In Paid Search: Navigating The Digital Landscape In 2024
Trends In Paid Search: Navigating The Digital Landscape In 2024
 
5 Public speaking tips from TED - Visualized summary
5 Public speaking tips from TED - Visualized summary5 Public speaking tips from TED - Visualized summary
5 Public speaking tips from TED - Visualized summary
 
ChatGPT and the Future of Work - Clark Boyd
ChatGPT and the Future of Work - Clark Boyd ChatGPT and the Future of Work - Clark Boyd
ChatGPT and the Future of Work - Clark Boyd
 
Getting into the tech field. what next
Getting into the tech field. what next Getting into the tech field. what next
Getting into the tech field. what next
 
Google's Just Not That Into You: Understanding Core Updates & Search Intent
Google's Just Not That Into You: Understanding Core Updates & Search IntentGoogle's Just Not That Into You: Understanding Core Updates & Search Intent
Google's Just Not That Into You: Understanding Core Updates & Search Intent
 
How to have difficult conversations
How to have difficult conversations How to have difficult conversations
How to have difficult conversations
 
Introduction to Data Science
Introduction to Data ScienceIntroduction to Data Science
Introduction to Data Science
 
Time Management & Productivity - Best Practices
Time Management & Productivity -  Best PracticesTime Management & Productivity -  Best Practices
Time Management & Productivity - Best Practices
 
The six step guide to practical project management
The six step guide to practical project managementThe six step guide to practical project management
The six step guide to practical project management
 
Beginners Guide to TikTok for Search - Rachel Pearson - We are Tilt __ Bright...
Beginners Guide to TikTok for Search - Rachel Pearson - We are Tilt __ Bright...Beginners Guide to TikTok for Search - Rachel Pearson - We are Tilt __ Bright...
Beginners Guide to TikTok for Search - Rachel Pearson - We are Tilt __ Bright...
 
Unlocking the Power of ChatGPT and AI in Testing - A Real-World Look, present...
Unlocking the Power of ChatGPT and AI in Testing - A Real-World Look, present...Unlocking the Power of ChatGPT and AI in Testing - A Real-World Look, present...
Unlocking the Power of ChatGPT and AI in Testing - A Real-World Look, present...
 
12 Ways to Increase Your Influence at Work
12 Ways to Increase Your Influence at Work12 Ways to Increase Your Influence at Work
12 Ways to Increase Your Influence at Work
 
ChatGPT webinar slides
ChatGPT webinar slidesChatGPT webinar slides
ChatGPT webinar slides
 

Gida didaktikoa2

  • 1. 42 PROGRAMAZIO DIDAKTIKOA 2 Plastikoak eta ehunak SARRERA Ikasgai honetan, ikasleek plastikoez zerbait gehiago jakin dezaten lortu nahi da; izan ere, material hori edonon aurki dezakegu eguneroko bizitzan. Gaur egun, edozein esparrutan, nekez aurki daiteke hainbeste gauzatarako balio duen material hori ez duen objekturik. Garrantzitsua da ikasleek, unitatearen amaieran, hauek jakitea: – Plastikoen ezaugarri nagusiak. – Hiru plastiko mota nagusiak bereizten haien propietateen bidez, bai eta maizenik zertarako erabiltzen diren ere. – Plastikoak erabiliz lan egiteko oinarrizko teknikak. – Ehungintza-materialen ezaugarri orokorrak. – Ehun eta larru motak jatorriaren arabera bereizten. HELBURUAK EBALUAZIO-IRIZPIDEAK • Plastikoen ezaugarri orokorrak zein diren eta, jatorriaren arabera, nola sailkatzen diren 1. Plastikoen ezaugarri orokorrak jakitea. jakitea. 2. Plastikoak jatorriaren arabera sailkatzea. 3. Plastikoak hiru multzo handitan sailkatzea, dauzkaten propietateen arabera. 4. Hiru plastiko multzo handietako bakoitzaren ezaugarri guztiak ikastea. • Plastikoak beren propietateen arabera sailkatzea. 5. Erabilera orokorreko termoplastiko multzoak –prestazio handiko termoplastikoak, plastiko termoegonkorrak eta elastomeroak– identifikatzea, eta haien aplikazio nagusiak bereiztea. 6. Plastikoak lantzean erabiltzen diren teknikak jakitea. • Plastikoak nola aurkezten diren eta nola lantzen diren jakitea. 7. Plastiko bakoitzaren mota eta ezaugarrien arabera, ebakitzeko eta zulatzeko, tolesteko eta deformatzeko eta piezak batzeko erak bereiztea. • Termoplastikoak, plastiko termoegonkorrak eta plastiko apartsuak fabrikatzeko proze- 8. Plastikoak fabrikatzeko metodoak behar bezala izendatzea. suak bereiztea. 9. Plastiko mota bakoitzaren fabrikazio-prozesuak bereiztea. 10. Ehungintza-materialen propietate nagusiak jakitea. 11. Ehungintza-materialak haiek egiteko erabiltzen diren lehengaien jatorriaren arabera • Ehungintza-materialen ezaugarri nagusiak zein diren eta haiek egiteko lehengaien sailkatzea. jatorriaren arabera nola sailkatzen diren jakitea. 12. Ehungintzako produktuak egiteko prozesua osatzen duten lanak bereiztea eta ongi ordenatzea. Programazio didaktikoa programazioaren CDan dago
  • 2. 43 PROGRAMAZIO DIDAKTIKOA OINARRIZKO GAITASUNAK – Gizakiak, betiere bere eguneroko jarduna erraztu nahirik, material gero eta sofistikatuagoak aurkitzeko historikoki agertu duen interesa ulertzea. (3. OG eta 7. OG) – Plastikoek zer jatorri duten, zer propietate dauzkaten eta, eguneroko objektuen fabrikazioan, zer aplikazio nagusi dituzten jakitea. (3. OG eta 7. OG) – Plastikoak fabrikatzeko industrietan zer prozesu fisiko-kimiko egiten diren jakitea, prozesu horiei buruz ezaguera zientifiko-teknikoak bizitza pertsonalean eta sozialean egindako aplikazioak direla ulertzea, eta ebaluazio-irizpide pertsonalak eta independenteak garatzea. (3. OG, 5. OG eta 8. OG) – Plastiko eta aplikazio berriez informazioa bilatzeko, lortzeko eta prozesatzeko trebetasunak garatzea, ikasleek era autonomoan eta beren interesen arabera ikasten jarraitzeko motibazioa izan dezaten. (4. OG eta 7. OG) EDUKIAK Kontzeptuak Prozedurak Jarrerak • Material plastikoak. Ezaugarri orokorrak eta jatorria. • Plastiko naturalak, artifizialak eta sintetikoak bereiztea. • Zer plastiko mota dauden eta eguneroko bizitzan zer Sailkapena. • Plastikoak sailkatzea, beren propietateen arabera. aplikazio dituzten jakiteko interesa adieraztea. • Erabilera orokorreko termoplastiko motak. Ezaugarriak • Plastiko mota identifikatzea, haren erabilgarritasunaren • Ehungintza-materialetan zer mota dauden eta zer jatorri eta erabilgarritasuna. arabera. duten jakiteko interesa adieraztea. • Prestazio handiko termoplastiko motak. Ezaugarriak eta • Plastiko motaren arabera ebaketa- eta zulatze-teknika • Plastikoen eta ehungintza-materialen bizitza erabilgarria erabilgarritasuna. egokia aukeratzea. luzatzeko eta egoera arriskutsuak saihesteko, haien • Tolesteko eta deformatzeko teknika aukeratzea, plastiko erabilera-arauen eta informazio-etiketen berri izateko • Plastiko termoegonkorren motak. Ezaugarriak eta erabil- motaren arabera. interesa erakustea. garritasuna. • Piezak batzeko itsasgarria hautatzea, plastiko motaren • Lantegian objektu soil bat egiteko erabiltzen diren • Elastomero motak. Ezaugarriak eta erabilgarritasuna. arabera. tresnen eta lanabesen ardura hartzea. • Lan-teknikak eta fabrikazioa plastikoak erabiliz. • Plastikoak fabrikatzeko prozesuak identifikatzea. • Kontsumo orekatua izateko jarrerak izateaz arduratzea. • Ehungintza-materialak. Ezaugarri orokorrak eta jatorria. • Ehungintza-materialak bereiztea, haiek egiteko balio • Ehungintza-prozesua. duten lehengaien arabera. BESTE BALIABIDE BATZUK ANIZTASUNAREN TRATAERA MATERIAL DIDAKTIKOAK Eduki hauei buruzko finkatze- eta sakontze-jarduerak • Liburuak eta aldizkariak aniztasunaren trataerarako koadernoan aurkituko dituzu. – GÓMEZ ANTÓN, M.a Rosa: Los plásticos y la gestión de residuos, Madril, Plastikoak eta ingurumena fundazioa, 1998. • Finkatze-jarduerak, 6. eta 7. orrialdeetan. Plastikoen jatorriaz eta fabrikazio-metodoez. – BRAUN, D.: Métodos sencillos de identificación del plástico, Hanser, 1991. • Zabaltze-jarduerak, 36. eta 37. orrialdeetan. • Ikus-entzunezkoak – Reciclados de resíduos en Almería, Plastikoak eta ingurumena fundazioa. – Programa informático Plastics, Plastikoak eta ingurumena fundazioa. • Internet – www.mtas.es/insht/. Laneko higiene- eta segurtasun-institutua. – www.prevencia3.net. Laneko arriskuez ohartzeko gela. – www.ciemat.es. Energia-, ingurumen- eta teknologia-ikerketen zentroa. – http://amiclor.org. Kloroaren kimikaren erabiltzaileen eta langileen erakundea.
  • 3. 44 SARRERA Plastikoen iraultza izan da XX. mendeko bizimoduan aldaketa handiak eragin dituzten gertaeretako bat. Plastikoek beste material batzuk baz- tertu dituzte –zura eta metalak, besteak beste–, aplikazio anitz dituz- telako, merkeak direlako, lan egiteko erabilerrazak direlako eta forma ugari har ditzaketelako. Hala ere, plastikoenen antzeko ezaugarriak zituzten lehen materialak duela milaka urte erabili ziren lehenengo aldiz. Plastiko horiek naturan zeuden, eta egiptoarrek, adibidez, haietako bat erabiltzen zuten bitxiak egiteko: anbarra (zuhaitzetako substantzia erretxinaduna). Ehungintza-materialen erabilerak, berriz, zerikusi zuzena du harpeetako gizakiak bere gorputza babesteko erabiltzen zituen larruekin. Ezagutzen diren lehen esku-ehungailuak Egiptoko eta Mesopotamiako zibilizazioek erabili zituzten. EHUNGINTZA-MATERIALAK ETA PLASTIKOAK Plastikoak Ehunak Motak jatorriaren Motak propietateen Motak jatorriaren arabera arabera arabera Naturalak Termoplastikoak Naturalak Artifizialak Termoegonkorrak Artifizialak Sintetikoak Elastomeroak Ilelarruak eta larruak Larru sintetikoak
  • 4. 45 IRADOKIZUN DIDAKTIKOAK Argazkiari etekina ateratzeko, kirolariak soinean daramatzan jantzi guztiak azter ditzakete ikasleek. Kirol-hornidura guztia material plastikoz edo ehunez eginda dagoela ohartuko dira. Hauek dira aipatzen ari garen plastiko motak: poliamida (delta hegalaren ehunean eta euste-harietan erabilia); polikarbonatoa edo polipropilenoa (segurtasun-kaskoa egiteko erabilia); egituretako hagaxketako urea-formal- dehidoa; babes-betaurrekoen metakrilato polimetilikoa; eta abar. Kirol-gaietan aplikatzen diren aurrerapen teknologikoak jasotzen dira zenbait kirol-egunkaritako albisteetan. Adibidez, munduko futbol-txapelketa batera- ko baloia egiteko erabili den material sintetikoa, Tour-ean parte hartzen duten txirrindularien bizikletetako gurpiletan erabiltzen diren karbonozko uztaiak eta abar. ZER DAKIZU… PLASTIKOZKO ETA EHUNEZKO MATERIALEI BURUZ? • Egunero erabiltzen diren plastikozko objektuak esango dituzte ikasleek, eta haien izenak arbelean idatziko dira. Kanpo-ezaugarrien, malgutasunaren, hauskortasunaren, dentsitatearen, beroarekiko portaeraren eta abarren ara- bera sailkatuko dira. • Era berean, eskatzen diren plastikoen izenak idatziko dira, eta haiek erabi- liz egindako objekturen baten adibide bat jartzeko eskatuko zaie ikasleei. • Hainbeste plastiko mota egiteko arrazoiak hauek dira: aplikazioen anizta- suna, kostu apalak, har ditzaketen formen ugaritasuna eta lantzeko ematen duten erraztasuna. • Ziur asko, ikasleek, gaiari heldu baino lehen, ekarpen gutxi egingo dituzte, baina jakingo dute moldeen laguntzaz edo puzte-sistemaren bidez egin daitezkeela. • Aukeraz balia daiteke ikasleek ehun naturalak eta artifizialak bereiz ditzaten, haien ezaugarrien, mantentze-beharren eta garbitzeko eraren arabera. Oharrak:
  • 5. 46 EPIGRAFEKO EDUKIAK Plastikoen jatorria. Plastikoak lortzeko metodoak. Plastikoen propietateak. IRADOKIZUN DIDAKTIKOAK Epigrafea hasteko, plastikoei buruzko azalpen erraza eman daiteke. Lehenik eta behin, polietilenoa fabrikatzeko metodoa azal daiteke; izan ere, horri esker, plastikoen egitura orokorra zein den eta zer propietate dituzten ulertuko dugu. Etileno-molekula bat bi karbono-atomoz eta lau hidrogeno-atomoz osatu- ta dago, eta horiek lotura kimikoen bidez daude batuta. Horrelako milioika molekulak osatzen dute etilenoa, eta molekulak norabide guztietan mugitzen dira, haien artean erakarpen-indar gutxi daudelako. Polietilenoa etileno- molekulak batuz eratzen da, baina molekula horiek katalizatzaile izeneko substantzia batzuen laguntza dute, kate luzeak osatzeko. Molekula txikiei (etilenoa) monomero deritze; batzuk besteekin lotu eta kate luzeak osatzeko prozesuari polimerizatze deritzo; eta polimerizatzearen emaitzei polimero (polietileno) esaten zaie. Ikasleei eska dakieke gurasoekin eta/edo aitona-amonekin hitz egiteko, eta haiei eskatzeko honen moduko taula bat osatzeko, materialen berri eman diezaieten. Material Material Objektua Abantailak eta desabantailak plastikoa zaharra Sukaldeetan Melanina Marmola Melaninazko gainaldea marmo- lan egiteko lezkoa baino merkeagoa da, bai- gainaldea na gutxiago irauten du, erabil- tzean hondatu egiten delako. Kable PVC Goma PVCa goma baino isolatzaile elektrikoen hobea da, eta gehiago irauten estaldurak du. Ez da biodegradagarria. Leihoak Plexiglasa Beira Beira apurtu egiten da, eta plexiglasa urratu. Garrantzitsua da ikasleek jakitea plastikoek zer jatorri duten –naturala, artifiziala edo sintetikoa–, bai eta zertarako erabiliko diren ere. Horregatik, interesgarria da ikasleei proposatzea eztabaida bat egiteko plastiko degra- dagarriak erabiltzeak duen garrantziari buruz. Besterik pentsatu arren, horrelako plastikoak ez dira desegiten biologikoki. Izan ere, almidoia gehitzen zaie, eta, almidoia, lurperatzean, azukre bakun bihurtzen da, mikroorganismoek entzima batzuk jariatzen dituztelako, elikatzeko behar duten eraldaketa hori errazago egiteko. Materialak ez dira desagertzen, kimikoki eta fisikoki txikiagoak egiten dira, eta, degradazio- prozesuaren emaitza gisa, uraren eta lurraren kutsadura areago dezaketen substantziak eratzen dira.
  • 6. 47 JARDUERAREN ERANTZUNA 1. Laborategirako saiakuntza da. Ikasleei esan behar diegu, uretan gatza edo alkohola botatzen dugunean, ez dela aldatzen haren dentsitatea; aitzitik, nahaste bat dugulako da desberdina dentsitatearen balioa. Gatza pixkaka bota behar da, eta ikusiko dugu, gatz kantitatea zenbat eta handiagoa izan, orduan eta handiagoa izango dela nahastearen dentsitatea (nahastea ase arte). Alkoholarekin kontrakoa gertatzen da: alkohol kantitatea zenbat eta handiagoa izan, orduan eta txikiagoa izango da nahastearen dentsitatea. G A I H O R R I B U R U Z K O J A R D U E R A K : 11, 12 eta 13. ANIZTASUNAREN TRATAERA Oinarrizko maila – Ikaslearen liburua: 11. eta 12. jarduerak. – Aniztasunaren trataerarako koadernoa: 4. jarduera. Zabaltze-jarduerak – Ikaslearen liburua: 22. – Aniztasunaren trataerarako koadernoa: 1. Oharrak:
  • 7. 48 EPIGRAFEKO EDUKIAK Plastikoen sailkapena, haien propietateen arabera. Termoplastikoen, plastiko termoegonkorren eta elastomeroen ezaugarriak, eta merkatuan dauden plastiko horietako bakoitzaren aldagaiak. Termoplastiko, plastiko termoegonkor eta elastomero mota bakoitzaren aplikazio eta ezaugarri nagusiak. IRADOKIZUN DIDAKTIKOAK Epigrafe hau hasteko, ikasleei eska dakieke taldeka egin dezatela egunero erabiltzen diren plastikozko gaien zerrenda, eta, beren testu-liburuko sailkapen-taula erabiliz, erabaki dezatela zer plastiko motarekin dauden fabrikatuta, haien propietate termikoak eta malgutasuna kontuan hartuta. Termoplastikoak, plastiko termoegonkorrak edo elastomeroak diren eraba- kitzea da helburua. Gogoraraz diezaiekegu ezagutzen ditugun plastiko mota guztiak ez geni- tuzkeela izango petrolioaren fintze-prozesuagatik ez balitz; izan ere, proze- su horri esker, beste zenbait konposaturen artean, etilenoa eta binilo kloru- roa lortzen dira, eta konposatu horiek industria kimikoetan eraldatu egiten dira, polimerizatze-prozesu baten bitartez. Garrantzitsua da ikasleek materialen bilakaeraren ikuspegi historikoa izatea. Horretarako, disko-industrian soinuaren kalitatea hobetzeko gertatu diren material-aldaketei helduko diegu epigrafe honetan: aspaldiko musika-diskoak polibiniloz egiten ziren; egungo disko konpaktuak, berriz, polikarbonatoz. Horrek, halaber, funtsezko aldaketak eragin ditu erreprodukzio-sistemetan. Ezaguerak zabaltzeko, nylonaz hitz egingo dugu (PA poliamidak). Nylon mota asko fabrikatzen dira. Nylon ezagunena zuntza da; arropa, alfonbrak eta eskuilak egiteko erabiltzen da. Materiala nahiko gogorra da, ondo egiten dio aurre higadurari, eta eraso kimikoarekiko erresistentzia- maila handia dauka. Nylon solidoa ingeniaritzan erabiltzen da, pieza higikor azkarrak egiteko, hala nola engranajeak eta kojineteak. Haren erabilpen ohikoenetako batzuk hauek dira: gortinetako errailak eta osagarriak, orraziak, eskuilak, arrantza-sareak, entxufeak, eskalatzeko sokak, galtzerdiak, gurpil horzdunak, bernoak eta azkoinak, bitsadera-kirtenak, hortzetako eskuila- zurdak, bisagrak eta abar. Oharrak:
  • 8. 49 JARDUERAREN ERANTZUNA 2. Termoplastikoak: polietilenoa, metakrilatoa, polipropilenoa, tefloia eta polibiniloa. Termoegonkorrak: melanina eta epoxi erretxina. Elastomeroak: neoprenoa eta silikona. GAI HORRI BURUZKO JARDUERAK: 13, 14, 15, 16, 17, 23 eta 24. ANIZTASUNAREN TRATAERA Oinarrizko maila – Ikaslearen liburua: 13., 14. eta 15. jarduerak. – Aniztasunaren trataerarako koadernoa: 2. eta 3. jarduerak. Zabaltze-jarduerak – Ikaslearen liburua: 13, 17, 23 eta 24. – Aniztasunaren trataerarako koadernoa: 2 eta 3. Oharrak:
  • 9. 50 EPIGRAFEKO EDUKIAK Plastikozko plantxak, xaflak, profilak eta tutuak lantzeko teknikak. Plastikozko piezak nola ebakitzen, zulatzen, tolesten, deformatzen eta lotzen diren zehatz azaltzea. Erretxinak eta haien erabilera itsasgarri edo zigilatzaile gisa. IRADOKIZUN DIDAKTIKOAK Guretzat interesgarria da ikasleek plastikoak ikastea eta bereiztea, materia- len propietateen esanahia uler dezaten. Esango diegu hiztegian hitz hauek bilatzeko: gogortasuna, erresistentzia, eroangarritasuna, gardentasuna, opakutasuna, elastikotasuna, plastikotasuna, hauskortasuna, zailtasuna, trakzioa, xaflakortasuna eta harikortasuna. Helburu berarekin, esango diegu honen moduko taula bat egiteko, eta taula horretan propietateak eta dagozkien kontrako adjektiboak adierazteko. Propietateak Elkarren aurkako adjektiboak Erresistentzia Gogorra / ahula Malgutasuna Malgua / hauskorra Zurruntasuna Zurruna / elastikoa Gogortasuna Gogorra / biguna Objekturen bat egiteko plastikoak aukeratzeko orduan, plastikoen erresis- tentzia da horretarako erabiltzen den propietate erabakigarrienetako bat. Horregatik, ikasleei jarduera bat proposatuko diegu, plastikozko poltsen erresistentzia neurtzeko. – Zenbait poltsatatik 3-4 zentimetro zabal eta 30 bat zentimetro luze diren tirak ebakitzen dira. Mutur batetik lotzen dira, eta beste muturrean zenbait masa jartzen dira, tirak apurtzeko karga egokia aurkitu arte. (Kontuan izan behar dugu plastikoaren loditasunak ere daukala eragina poltsen erresis- tentzian). – Era berean, trakzioarekiko erresistentzia kalkula daiteke; horretarako, tirak horizontalean, bertikalean eta zeharka ebakitzen dira, eta aurreko jardue- rako prozedura berari jarraitzen zaio. Ikasleei ikusaraziko diegu propieta- te horiek haien egiturei estu lotuta daudela. Itsasgarri gisa erabiltzen diren erretxina plastikoen taulako informazioa zabaltzeko, hau gehituko dugu: – Bi osagaiko itsasgarriak (epoxi erretxina eta piperidinazko azeleratzailea) metaletarako, poliestileno hedaturako, zeramikarako eta beirarako balio du. – Barra termofusibleek (poliesterra edo polietilienoa binilozko azetatoare- kin) paper eta kartoirako, egur eta kortxorako, metaletarako eta plastiko zurrunetarako balio dute. – Silikonazko zigilatzaileak mota guztietako material-junturak zigilatzeko balio du.
  • 10. 51 JARDUEREN ERANTZUNAK 3. Erresistentzia elektrikoa eta aire beroa. 4. Ez, erresistentzia elektriko batez berotu behar ditugu. Eta tolesdura mantenduz, hoztu arte. G A I H O R R I B U R U Z K O J A R D U E R A : 18. ANIZTASUNAREN TRATAERA Oinarrizko maila – Aniztasunaren trataerarako koadernoa: 4. eta 5. jarduerak. Zabaltze-jarduerak – Ikaslearen liburua: 18. – Aniztasunaren trataerarako koadernoa: 4 eta 5. Oharrak:
  • 11. 52 EPIGRAFEKO EDUKIAK Termoplastikoekin, termoegonkorrekin eta plastiko apartsuekin erabiltzen den fabrikazio-prozeduraren ezaugarri nagusia. Termoplastikoak, termoegonkorrak eta plastiko apartsuak egiteko gehien erabilitako prozedurak. Termoplastikoak, termoegonkorrak eta plastiko apartsuak egiteko prozeduren azalpen zehatza. IRADOKIZUN DIDAKTIKOAK Laborategian ikusiko dute konpresio bidezko moldaketa ez dela bakarrik plastiko termoegonkorrak egiteko prozedura bat, bai eta termoplastikoak birziklatzeko era bat ere. Jarduera hau da: ur-botila baten zati bat, pintza batez lotuta, olio-bainu bero batean jartzen da, behar adina bigundu arte. Molde metaliko batean sartzen da, eta antzeko beste molde batekin konprimitzen. Hoztu ondoren, moldetik ateratzen da. Jarduera zabaltzeko, esango diegu, berotzeko eta presioa egiteko metodo horren bidez, arrautzetarako ontziak eta bonboi- kaxetan bonboiak jartzeko erretiluak lortzen direla. Informazioa zabaltzeko: – Konpresio bidezko moldaketa (termoegonkorrak). Indar izugarriak era- biltzen dira, polimero baten kopuru neurtu bat konprimitzeko, eta, molde beroen artean, hari itxura emateko. Polimeroa hauts edo bloke moduan egon daiteke, baina bigarren kasu horretan erabilerrazagoa da, eta aldez aurretik bero daiteke labe batean; horren ondorioz, moldatzeko makinan igaro beharreko denbora laburtu egiten da. Plastiko termoegonkorrekin erabiltzen da, eta, moldearen beroari esker, degradazioa izeneko erreakzio kimikoa hasten da; erreakzio horretan, molekulak etengabe elkartzen dira. Degradazioa amaitutakoan, moldatutako pieza ateratzen da. – Hutseko moldaketa (termoplastikoak). Plastikozko xaflekin erabiltzen da; xaflak nahi den neurrikoak dira, eta molde baten gainean lotzen dira. Erradiadore batek xaflaren tenperatura igotzen du, bigun eta elastiko bihurtu arte. Xaflaren azpiko airea irtenarazten da eta, kanpoaldeko airearen presio normalaren ondorioz, xafla molderantz xurgatzen da, eta moldearen forma hartzen du. Hoztu ondoren, pieza gogortuta gelditzen da, eta moldetik atera daiteke. Gainera, presio-xafla bat erabiliz gero, pieza handiak eta irregularrak molda daitezke; hauek, esate baterako: autoetako aginte- mahaiak, dendetako kartelak, konketak eta bainuontziak. Oharrak:
  • 12. 53 JARDUEREN ERANTZUNAK 5. Estrusioa eta injekzio bidezko moldaketa. 6. Hutseko moldaketa. G A I H O R R I B U R U Z K O J A R D U E R A K : 19 eta 20. ANIZTASUNAREN TRATAERA Oinarrizko maila – Aniztasunaren trataerarako koadernoa: 6. eta 7. jarduerak. Zabaltze-jarduerak – Ikaslearen liburua: 19 eta 20. – Aniztasunaren trataerarako koadernoa: 6 eta 7. Oharrak:
  • 13. 54 EPIGRAFEKO EDUKIAK Ehungintza-materialen ezaugarriak eta aplikazioak. Ehunen eta piezen sailkapena, jatorriaren arabera. Ehungintzako produktuen fabrikazio-prozesuak. IRADOKIZUN DIDAKTIKOAK Ehungintzako produktuen ikuspegi historikoa lantzeko, 1900. urteko ehun- degiak 2000. urteko ehun-fabrikekin konpara daitezke. Jar ditzagun aurrez aurre parametro hauek: – Makinen erabilpena. – Zuntz sintetikoen aurkikuntza. – Kostuen murrizketa. – Plantillako langile kopuruaren murrizketa. – Langileen lan-baldintzen hobekuntza. Ikasleek ikerketa-lan bat egin dezakete, ehunak eta larruak, ingurumenare- kiko produktu oldarkorrak erabili behar izan gabe, garbitzeari buruz. G A I H O R R I B U R U Z K O J A R D U E R A K : 21 eta 25. JARDUEREN ERANTZUNAK 7. Naturalak: lihoa, kotoia eta zeta; sintetikoak: nylona, likra, poliesterra eta akrilikoa. 8. 1. Kotoia biltzea. 2. Kotoia irutea. 3. Hariak tindatzea. 4. Ehuna osa- tzea. 5. Piezak ebakitzea. 6. Jantzigintza. ANIZTASUNAREN TRATAERA Oinarrizko maila – Ikaslearen liburua: 21. jarduera. – Aniztasunaren trataerarako koadernoa: 8. eta 9. jarduerak. Zabaltze-jarduerak – Ikaslearen liburua: 25. – Aniztasunaren trataerarako koadernoa: 8 eta 9. Oharrak:
  • 14. 55 IRADOKIZUN DIDAKTIKOAK Plastikoen sorreran eta bilakaeran, zenbait pertsona nabarmendu dira: Hyatt anaiak eta Leo H. Baekeland. Ikasleei esan diezaiekegu haien biografiaz ikerketa-lan bat egiteko, eta, besteak beste, datu hauek jasotzeko: noiz eta non jaio ziren; lanbideak; egin zituzten aurkikuntzak; aurkikuntzen inguruko gorabeherak; aplikazioak; eta abar. Denboraren lerroa egiteak laguntza emango digu plastikoen aurkikuntzak aztertzeko. Horren ondorioz, ikasiko dugu 1930 eta 1950 artean aurkitu zirela gaur egun gehien erabiltzen diren plastikoak. Hala ere, ikerketak egiten jarraitzen dute, ingurumena gero eta gehiago errespetatuko duten polimero- ak lortzeko. Interesgarria da ikasleek jakitea Espainia munduko hamar plastiko-ekoizle handienen artean dagoela. Horregatik, ikerketa-lan interesgarria da bilatzea Espainiako zer lekutan dauden jarduera horretan ari diren industriak. JARDUEREN ERANTZUNAK 9. Pieza horiei esker, autoa arinagoa da eta, horregatik, hain zuzen ere, erregai gutxiago kontsumitzen du. Gainera, merkeagoa da, hobeto egiten dio aurre eguraldi txarrari, eta konponketak errazagoak dira, gaizki dagoen pieza osoa aldatzen delako. 10. Lehen plastikoak sortu zirenean, abiapuntua makromolekula naturalak eraldatzea izan zen; zelulosak, adibidez, zeluloidea, rayona eta abar lor- tzeko balio baitu. Petroliotik datozen substantzietako molekula sinpleen polimerizatze- prozesuen bidez lortu ziren XX. mendearen lehen erdian garatutako plastikoak. Oharrak:
  • 15. 56 IRADOKIZUN DIDAKTIKOAK Proiektua teknikoa denez, hasi baino lehen, lan egiteko plana egin behar dute, eta plan horretan prozesuaren fase guztiak zehaztuko dira: piezen diseinua eta neurriak, zuloak edo izurrak egongo diren puntuen markaketa, eginkizun bakoitzerako ezarritako denbora, eta hura gauzatuko duen per- tsonaren izena. ZAILTASUN-MAILA Zailtasun gutxi izango ditugu, ematen dizkiguten jarraibideak kontuan hartuz gero: zerra erabiltzen denean, gogor eutsi behar zaio materialari, hauts ez dadin, ez eta dardararik izan ere. Zulagailua abiadura gutxirekin erabili behar da, eta, zuloak egin bitartean, plastikozko plantxa zurezko oinarri baten gainean jarriko da. Komeni da erresistentzia elektrikoa izatea, ile-lehorgai- luarekin ez baita beti lortzen pieza biguntzea. SEKUENTZIAZIO-PROPOSAMENA Lehen saioa: – Krokis bat egingo da paperean, eta hartan piezaren neurri zehatzak adie- raziko dira, eta zuloak egiteko puntuak eta tolesdurak non egin adierazi- ko duten lerroak markatuko dira: 20 minutu. – Krokisa paperetik xafla zurrunera pasatzea errotuladore iraunkor batez: 10 minutu. – Piezaren ebaketa: 10 minutu. – Sobera geratutako materialak eta erabilitako lanabesak jasotzea: 10 minutu. Bigarren saioa: – Boligrafoak jartzeko zuloak egitea: 10 minutu. – Zulatzean gelditutako bizarrak kentzea: 10 minutu. – Tolesteko aurrez markatutako aldeak berotzea: 10 minutu. – Pieza tolestea eta posizio horretan izatea, berriro zurrun egon arte: 10 minutu. – Sobera geratutako materialak eta erabilitako lanabesak jasotzea: 10 minutu. EBALUAZIO-EREDUA Objek- Ordena Lantegiko Materiala tuaren Originalta- lana segurtasun- Epeak arauei zaintzea kalitate suna egitean eta betetzea jarraitzea (% 10) teknikoa (% 20) materialak (% 10) (% 20) biltzean (% 20) (% 10) Ikasleak BEHARREZKO MATERIALA Plastiko zurrunezko xaflak ez dira egunero erabiltzen. Horregatik, beharrez- koa da brikolaje-saltoki handi bat edo plastiko-biltegi bat bisitatzea, merkatuan dauden moten berri izateko eta, ondoren, guretzako egokiena aukeratzeko.
  • 17. 58 IRADOKIZUN DIDAKTIKOAK 4. Osatu eskema hau: Ά Naturalak; adibidez: anbarra, latexa, kautxua, goma laka eta abar. Plastikoak material Artifizialak, makromolekula naturalak isolatzaileak eta eraldatuz sortuak; makromolekula hauek, arinak dira, erresis- adibidez: zelulosa (zeluloidea, rayona eta tentzia kimiko eta abar) eta proteinak (galatita eta adar mekaniko ona dute, artifiziala). eta erraz molda Sintetikoak, molekula sinpleen daitezke polimerizatze-prozesuen bidez sortuak; besteak beste, polietilenoa, nylona, poliesterra eta silikonak. 2. Osatu esaldi hauek: Ehungintza-materialak lortzeko, zuntz naturalak (kotoia, lihoa, artilea edo zeta), zuntz sintetikoak (nylona, poliesterra, likra edo akrilikoak) edo bien konbinazioak erabili ohi dira. Ilelarruak eta larruak ere naturalak (behien edo ardien larruazalak) edo sintetikoak (PVCa edo poliuretanoa) izan daitezke. 3. Osatu eskema hau: Plastiko motak Termoplastikoak Termoegonkorra Elastomeroak Polietilenoa Aminak Kautxua Poliestilenoa Fenolak Neoprenoa PVCa Erretxinak Poliuretanoak Metakrilatoa Epoxia Silikonak Oharrak:
  • 18. 59 IRADOKIZUN DIDAKTIKOAK Espazio-jantziak Espazioko bizitzan bitxikeria asko daude, baina astronautak han dauden bitartean handiago egitea da bitxikeria harrigarrienetako bat. Horren azalpena hau da: espazio-ontzia eta astronauta indar baten mende daude, bata zein bestea orbitarazten dituen grabitatearen indarraren mende, hain zuzen ere. Azelerazio berarekin erortzen direnez (Lurraren inguruko orbita erorketa aske moduko bat da), astronautak ez du pisurik espazio-ontziarekiko, eta, horregatik, haren ornoarteko diskoek ez dute presiorik jasaten. Hori dela eta, espazioan egindako egonaldi luzeetatik itzultzean, astronautak bi edo hiru zentimetro handiagoak dira. Martera, plastikozko espazio-ontzian Espainiako Espazio Agentziak gauzatutako proiektu gogoangarriena UPM-Sat 1 izeneko satelite artifiziala egitea eta espaziora bidaltzea izan da. Satelitea 50 kilokoa zen, Guyana Frantsesetik jaurti zuten 1995eko uztailaren 7an, eta zazpi hilabetez funtzionatu zuen. Madrilgo Unibertsitate Politeknikoak egin zuen proiektua, eta, nahiz eta ez zen izan Martera bidaiatzeko egindako plastikozko espazio-ontzi bat, oso garrantzitsua izan da Espainiako eta Europako ingeniarientzat. Teknologia dago, baita ere… platanoan Ibilgailuen karrozeria ez da landare-jatorriko materialez egin daitekeen gauza bakarra. Ciemat erakundea (Energia, Ingurumen eta Teknologia Ikerketen Zentroa) landare-produktuekin lan egiten ari da, haietatik deribatuta gasolinekin nahas daitezkeen edo zuzenean errekin gisa erabil daitezkeen erregaiak lortzeko. Biodiesela koltza- eta ekilore-hazietatik ateratzea lortu da, eta autobus flotetan erabili izan da, % 50etik beherako kontzentrazioetan nahasita. Zerealetatik, artotik eta erremolatxatik ateratzen den etanolak motorretan eragiten duen errekuntza gasolinetatik eta gasolioetatik datorrena baino arrisku gutxiagokoa da, eta etanola garraiobideetan aplikatzen ari dira proba moduan. Gomendagarria da Ciemat-en www.ciemat.es web-orria bisitatzea, horrelako erregaiei buruzko informazio gehiago izateko. Oharrak:
  • 19. 60 JARDUEREN ERANTZUNAK 11. Material plastikoek egitura organikoa dute; horregatik, karbonoa da haien 18. 1. Xafla ebaki egiten da. Neurria guk nahi duguna izango da. Horretara- eraketaren funtsezko elementua. Material horietako makromolekulen era- ko, xafla sakon urratzen da aihotz batez, eta mahai baten ertzean ketan beste elementu batzuek ere parte hartzen dute; besteak beste, hi- hausten da. drogenoak, oxigenoak, nitrogenoak, kloroak, fluorrak, azukreak eta silizioak. 2. Argazkiko itxura emateko, erresistentzia elektriko batez berotzen da, eta tolesdurari eutsi egiten zaio, hoztu arte. 12. Petrolioa destilatzea ⇒ eraldaketa petrokimikoak ⇒ polimerizazioa ⇒ gehigarriak eranstea. 19. Arrautza-ontzia: hutseko moldaketa. 13. Termoplastikoak: polibinilo kloruroa (PVCa), polikarbonatoa, nylona eta Botila: puztea. polipropilenoa. Tutu malgua: estrusioa. Termoegonkorrak: bakelita, poliesterrezko erretxina eta melamina. Edukiontzia: injekzioa. Elastomeroak: poliuretanoa eta kautxu sintetikoa. Ontzia: injekzioa. 14. Ekoizten diren plastikoen ia % 80 erabilera orokorreko termoplastikoen 20. Neurri handiko horrelako produktuak beirazko zuntzez sendotutako multzoari dagokio. Gure etxeetan, gehien erabili ohi direnak hauek dira: poliesterrezko erretxinaz egiten dira, eta molde irekien gaineko erretxi- polietilenoak, PETa, PVCa, polipropilenoak eta poliestirenoak (jeneralean, nen inpregnazio bidezko moldaketa izaten da fabrikazio-prozedura. ordena horretan). 21. Eskuoihalak bihurritutako kotoiz egiten dira. Bitarteko tenperaturetan 15. Polietilenozko poltsa; poliester sendotuzko babes-kaskoa; metakrilatozko garbi daitezke, tenperatura altuan lisatu, eta zuriak badira soilik garbi uretako betaurrekoak; poliestireno hedatuz babestutako bilgarria; PVCzko daitezke lixibaz. saneamendu-hodiak; polietilenozko ur-hodiak edo ureztatzekoak. Berokiak artilezkoak izan ohi dira; batzuetan, zuntz akrilikoak gehitzen zaizkie. Asko zaindu behar dira garbitzeko orduan; horregatik, komeni da 16. PETak tenperatura altuekiko erresitentzia txikia dauka. Ontzi horietako lehorrean garbitzea tindategietan. batean ur irakina (100 ºC) botatzen badugu, nabarmen uzkurtu eta Praka elastikoak kotoia eta elastana nahasiz egin daitezke, edo guztiz deformatuko da. likrazkoak izan. Likrazko jantziak tenperatura baxuetan baino ezin dira garbitu, ezin dira lisatu, eta ezin da lixibarik erabili. 17. Termoplastikoetan, makromolekulak linealki daude ezarrita, edo adarka- tuta, beren artean loturarik izan gabe; horregatik, behin baino gehiago- Kirola egiteko txandalak kotoizkoak izaten dira, edo kotoi eta nylonez- tan urtzen eta moldatzen dira. Termoegonkorrak, berriz, behin baino ezin koak (poliamida). Azken kasu horretan, ezin dira lisatu. dira eratu, makromolekulak elkarri lotuta dauzkatelako; horren ondorioz, Anorakak nylonezkoak edo PVCzkoak izan ohi dira. Kasu batean zein maila-sare itxi bat osatzen dute, eta, beraz, ezin da beste eraldaketarik bestean, ezin dira garbitu ikuzgailuan, ezin dira lisatu, eta ez dute jasa- gertatu. ten lehorreko garbiketa.
  • 20. 61 AZTERTZEKO Oharrak: 22. Plastikoak eskuz bereiz daitezke, produktu batzuek oso plastiko ezagu- nak baitituzte. Horien adibide dira polietilenozko ontziak, PETezko boti- lak eta poliestireno hedatuzko bilgarriak. Plastiko-hondakinak xehatzea eta ontzi berezietan dentsitate-diferen- tzien bitartez banantzea da plastikoak bereizteko beste prozedura bat. 23. Disko konpaktuek (CD) eta disko bertsatil digitalek (DVD) polikarbonatozko xafla bat erabiltzen dute oinarrizko euskarri gisa. Garai bateko diskoek PVCzko xafla zurrunak (biniloak) erabiltzen zituzten. Zinemako filmek eta zintek poliesterra erabiltzen dute euskarriko material gisa. Aspaldi, zinemako filmek zeluloidezkoa zuten euskarria, baina material hori oso erraz erretzen zen, eta, lehendabizi, zelulosazko triazetatoa eta, ondoren, poliesterra erabili zuten haren ordez. 24. Bioplastikoek, halakotzat hartuak izateko, organismo bizi bati lotutako jatorri naturalekoak eta biodegradagarriak izan behar dute, eta energia- iturri berriztagarrietatik sintetizatu behar dira; horregatik, ia ez dute kutsadurarik sortzen. Bioplastikoak egiteko, jatorri naturaleko baliabide berriztagarriak erabiltzen dira; almidoia eta zelulosa, esate baterako. Besteak beste, polihidroxialkanoatoak (PHA) eta azido polilaktikoa (PLA) –artoaren destrosatik aterea– dira bioplastikoak. Horrelako plastikoak bilgarri-geruzetan, poltsetan, ontzietan, erabili eta botatzeko mahai- tresnetan, jostailu ekologikoetan eta abarretan erabiltzen dira. Material bioplastiko berrien ikerketa eta garapena beste zenbait esparrutara zabaltzen ari da haien aplikazioa; besteak beste, medikuntzara, telefonia mugikorrera eta tresna elektronikoetara. 25. Altzarien tapizerian gehien erabilitako materialak kotoizko eta polieste- rrezko olanak izaten dira, edo bi zuntz horiek nahasten dituztenak. Batzuetan, estaldurak erretxina plastiko iragazgaitzez egiten dira. Ohikoak dira, halaber, larru naturaleko tapizeriak, bai eta, xafla plastikoei esker (poliuretanoa, adibidez), larruaren imitazioa daukatenak ere, hala nola barnealdea kotoizko mailarekin (skai) bihurrituta daukaten PVCzko garai bateko estaldurak.