EZAGUTZA ASKEA Ezagutzadenon eskubidea da. Edozein momentuan eskuratzeko aukera dugu. Gero eta iturri gehiago, gero eta ezagutza gehiago. Ezagutza geureganatzeko iturri aunitz dauzkagu. Historian zehar askotan ukatua izan da, batzuen ideiak nagusitu dira eta ideien inposaketa gertatu da. Doakoa izan behar den eskubidea da, doako ezagutza oinarrizkoa baita. Ezagutzaren dibulgazioa libreki egin behar den zerbait da.
2.
GERO ETA ITURRIGEHIAGO, GERO ETA EZAGUTZA GEHIAGO Ezagutza ez dauka limiterik. Gure garuna txikia da baina bertan sartu daitekeen informazio amaitezina da ere. Ezagutza geureganatzeko modu asko ditugu eta iturri ezberdin aunitz, adibidez: liburuak, egunkariak, dokumentalak, pelikulak, bideoak, e.a. Eta hauek lortzeko modu ezberdin aunitz ere: ordenagailuaren bidez, interneten bidez, telebistaren bidez, elkarrizketen bidez e.a. Hauen laguntzarekin ezagutza berriak geureganatu ditzazkegu eta baliabide ezberdinen erabilpenak ezagutu ere.
3.
EZAGUTZA DOAKOA IZANBEHAR DEN ESKUBIDEA DA. Doako ezagutza oinarrizkoa da. Denok ikasteko eta ezagutza berriak geureganatzeko eskubidea dugu. Zoritxarrez munduko zenbait tokietan ez da eskubide bat baizik eta batzuen “zortea”. Genero kontuak ere parte hartzen duten herri eta zenbait hirietan. Badago jendea dirurik gabekoa eta pobretasunean bizi direnok, haiek ere besteok bezala ikasteko eta hobetzeko eskubidea dute, beraz, denon esku egon beharko zen ikasteko eta ezagutzak geureganatzeko aukera.