SlideShare a Scribd company logo
Zuzendaritza taldea
Jesus eta Maria ikastetxea
EUSKARAREN EGUNAZ
Egun on, lankideok:
Idazki honen bitartez, Euskararen Egunean aldaketa batzuk egitea proposatu nahi
dizuegu normalkuntza taldekook.
1/ Egun horretan, orain arte, herriko plazan egiten genuen euskal azoka. Kontua
aztertu eta gero, pentsatu dugu askoz aproposagoa izango litzatekeela ikastetxean
bertan egitea.
Hainbat arrazoi izan ditugu kontuan ondorio horretara heltzeko:
 Gure ospakizun bat da, ez da herrikoa. Beraz, gure patioetan egiten badugu, geure
proiektua dela ikusaraziko diegu ikasleei.
 Herri mailan hainbat jarduera egiten dira, eta ez ditugu zapaldu nahi. Bide batez,
aproposa ikusten dugu herri mailan antolatzen diren jarduerotan bai irakasleok, bai
ikasleek parte hartzea ere, Jesus eta Maria ikastetxea euskararekin bat datorrela
nabarmentzearren, bai herri mailan, bai ikastetxe mailan, eta ez bakarrik gure
azokan parte hartuta.
 Obabako herritarrei zabaldu nahi dizkiegu ateak gure “etxera” etor daitezen
ikastetxea ezagutzeko, eta –nola ez– gure ikasleen familiei ere bai.
Hori guztia dela eta, proposamen hau egin nahi dizuegu: euskal azoka herriko plazan
egin beharrean ikastetxeko patioetan egitea (euria egiten ez badu, lorategien
ondoan). Onartuz gero, atsedenaldiak (HH eta LH) patio estalian antolatuko lirateke.
2/ Beste alde batetik, azken urteotan emandako saria ere aldatzea nahi genuke. Orain
arte, UGP/PINera (Umeen Gabonetako Parkea) joateko autobusa, sarrerak eta
irakasleen dietak ordaintzen genizkion euskal azoka irabazten zuen taldeari; baina,
horri buruzko gogoeta egin eta gero, erabaki dugu talde irabazleari Goizalde
gozotegiko palmera erraldoia oparitzea, haien gelan denen artean jan dezaten.
Zergatik? Batez ere, dirutza zelako lehengo saria, baina gainera ez zelako oso sari
esanguratsua.
Zuen erantzunaren zain gelditzen gara, Euskararen Eguna antolatzen hasteko.
Eskerrik asko.
Normalkuntza taldea
Obaban, 2017ko urriaren 3an

More Related Content

Similar to Euskararen eguna gurea

Gora zu ta zutarrak!!!
Gora zu ta zutarrak!!!Gora zu ta zutarrak!!!
Gora zu ta zutarrak!!!kipuli
 
Gure aurkezpena bidaltzeko
Gure aurkezpena bidaltzekoGure aurkezpena bidaltzeko
Gure aurkezpena bidaltzekobarrutia
 
Euskara Irunen, muga-mugatik mugaz gaindi
Euskara Irunen, muga-mugatik mugaz gaindiEuskara Irunen, muga-mugatik mugaz gaindi
Euskara Irunen, muga-mugatik mugaz gaindi
David Izaga
 
Oiartzungo IntxixuAEK
Oiartzungo IntxixuAEKOiartzungo IntxixuAEK
Oiartzungo IntxixuAEK
Oarsoaldeko Aek
 
Lehendakariaren hitzaldia - Euskararen nazioarteko Eguna
Lehendakariaren hitzaldia - Euskararen nazioarteko EgunaLehendakariaren hitzaldia - Euskararen nazioarteko Eguna
Lehendakariaren hitzaldia - Euskararen nazioarteko Eguna
Irekia - EJGV
 
Kalko okerrak
Kalko okerrakKalko okerrak
Kalko okerrak
E-idazkaritza
 
Banaiz bagara aurkezpena euskeraz
Banaiz bagara aurkezpena euskerazBanaiz bagara aurkezpena euskeraz
Banaiz bagara aurkezpena euskeraz
euskaraplus
 
Blanca Urgellen Irakurketa Euskal Plana.pdf
Blanca Urgellen Irakurketa Euskal Plana.pdfBlanca Urgellen Irakurketa Euskal Plana.pdf
Blanca Urgellen Irakurketa Euskal Plana.pdfIrekia - EJGV
 
Xanistebanak urtekaria testua
Xanistebanak urtekaria  testuaXanistebanak urtekaria  testua
Xanistebanak urtekaria testua
OarsoaldekoAEK
 

Similar to Euskararen eguna gurea (11)

Matrikula13 14
Matrikula13 14Matrikula13 14
Matrikula13 14
 
Gora zu ta zutarrak!!!
Gora zu ta zutarrak!!!Gora zu ta zutarrak!!!
Gora zu ta zutarrak!!!
 
Gure aurkezpena bidaltzeko
Gure aurkezpena bidaltzekoGure aurkezpena bidaltzeko
Gure aurkezpena bidaltzeko
 
Euskara Irunen, muga-mugatik mugaz gaindi
Euskara Irunen, muga-mugatik mugaz gaindiEuskara Irunen, muga-mugatik mugaz gaindi
Euskara Irunen, muga-mugatik mugaz gaindi
 
Oiartzungo IntxixuAEK
Oiartzungo IntxixuAEKOiartzungo IntxixuAEK
Oiartzungo IntxixuAEK
 
Lehendakariaren hitzaldia - Euskararen nazioarteko Eguna
Lehendakariaren hitzaldia - Euskararen nazioarteko EgunaLehendakariaren hitzaldia - Euskararen nazioarteko Eguna
Lehendakariaren hitzaldia - Euskararen nazioarteko Eguna
 
Kalko okerrak
Kalko okerrakKalko okerrak
Kalko okerrak
 
Kalko okerrak
Kalko okerrakKalko okerrak
Kalko okerrak
 
Banaiz bagara aurkezpena euskeraz
Banaiz bagara aurkezpena euskerazBanaiz bagara aurkezpena euskeraz
Banaiz bagara aurkezpena euskeraz
 
Blanca Urgellen Irakurketa Euskal Plana.pdf
Blanca Urgellen Irakurketa Euskal Plana.pdfBlanca Urgellen Irakurketa Euskal Plana.pdf
Blanca Urgellen Irakurketa Euskal Plana.pdf
 
Xanistebanak urtekaria testua
Xanistebanak urtekaria  testuaXanistebanak urtekaria  testua
Xanistebanak urtekaria testua
 

Euskararen eguna gurea

  • 1. Zuzendaritza taldea Jesus eta Maria ikastetxea EUSKARAREN EGUNAZ Egun on, lankideok: Idazki honen bitartez, Euskararen Egunean aldaketa batzuk egitea proposatu nahi dizuegu normalkuntza taldekook. 1/ Egun horretan, orain arte, herriko plazan egiten genuen euskal azoka. Kontua aztertu eta gero, pentsatu dugu askoz aproposagoa izango litzatekeela ikastetxean bertan egitea. Hainbat arrazoi izan ditugu kontuan ondorio horretara heltzeko:  Gure ospakizun bat da, ez da herrikoa. Beraz, gure patioetan egiten badugu, geure proiektua dela ikusaraziko diegu ikasleei.  Herri mailan hainbat jarduera egiten dira, eta ez ditugu zapaldu nahi. Bide batez, aproposa ikusten dugu herri mailan antolatzen diren jarduerotan bai irakasleok, bai ikasleek parte hartzea ere, Jesus eta Maria ikastetxea euskararekin bat datorrela nabarmentzearren, bai herri mailan, bai ikastetxe mailan, eta ez bakarrik gure azokan parte hartuta.  Obabako herritarrei zabaldu nahi dizkiegu ateak gure “etxera” etor daitezen ikastetxea ezagutzeko, eta –nola ez– gure ikasleen familiei ere bai. Hori guztia dela eta, proposamen hau egin nahi dizuegu: euskal azoka herriko plazan egin beharrean ikastetxeko patioetan egitea (euria egiten ez badu, lorategien ondoan). Onartuz gero, atsedenaldiak (HH eta LH) patio estalian antolatuko lirateke. 2/ Beste alde batetik, azken urteotan emandako saria ere aldatzea nahi genuke. Orain arte, UGP/PINera (Umeen Gabonetako Parkea) joateko autobusa, sarrerak eta irakasleen dietak ordaintzen genizkion euskal azoka irabazten zuen taldeari; baina, horri buruzko gogoeta egin eta gero, erabaki dugu talde irabazleari Goizalde gozotegiko palmera erraldoia oparitzea, haien gelan denen artean jan dezaten. Zergatik? Batez ere, dirutza zelako lehengo saria, baina gainera ez zelako oso sari esanguratsua. Zuen erantzunaren zain gelditzen gara, Euskararen Eguna antolatzen hasteko. Eskerrik asko. Normalkuntza taldea Obaban, 2017ko urriaren 3an