SlideShare a Scribd company logo
EUSKADIREN
AZTARNA
EKOLOGIKOA
2019
© Ihobe, 2019ko urria
EDIZIOA
Ihobe, Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoa
Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saila
Eusko Jaurlaritza
Urkixo zumarkalea, 36 – 6. solairua 48011 Bilbo
Tel: 94 423 07 43
www.ingurumena.eus • www.ihobe.eus
ITZULPENA
Mara-Mara Taldea
EDUKIA
Dokumentu hau Naider enpresaren laguntza
zientifiko-teknikoarekin egin da.
EUSKADIRENAZTARNAEKOLOGIKOA2019
EDUKIEN AURKIBIDEA
	 1	 AZTARNA EKOLOGIKOA:
		 KONTZEPTUA ETA ALDEZ AURRETIKO DEFINIZIOAK	 2
	 2	 EUSKADIREN AZTARNA EKOLOGIKOA	8
2.1 Euskadiren aztarna ekologikoa 4,32 hektareakoa da 	 8
2.2 Aztarna ekologikoak barnean hartzen dituen azaleren xehetasunak	 10
2.3 Euskadiren aztarna ekologikoaren bilakaera	 14
2.4 Euskadiren egoera nazioarteko testuinguruan	 17
	 3	 ONDORIO NAGUSIAK	 20
	4	 EUSKADIN AZTARNA EKOLOGIKOA MURRIZTEKO GAKOAK	 21
EUSKADIREN
AZTARNA
EKOLOGIKOA
2019
1
EUSKADIRENAZTARNAEKOLOGIKOA2019
1	
AZTARNA EKOLOGIKOA:
KONTZEPTUA ETA ALDEZ
AURRETIKO DEFINIZIOAK
Dokumentu honetan aurkezten den Euskadiren aztarna ekologikoari
buruzko txosten honen helburua da euskal gizarteak planetaren mugei
dagokienez duen inpaktua ezagutzea.
Aztarna ekologikoa kalkulatzearen helburu nagusia honako hau da: tokiko
kontsumoak planetaren gainean duen inpaktua ebaluatzea; ekoizpenari,
merkataritzari eta ingurumen arloko jarduerari dagozkion adierazle ugari
interpretatzeko esparru bat garatzea; eta herritarren artean kontzientziazioa
eta konpromisoa areagotzea.
AZTARNA EKOLOGIKOA MUNDUKO INGURUMEN-JASANGARRITASUNAREN
ADIERAZLE GISA
Aztarna ekologikoa adierazle bat da eta planetako ekosistemetan dauden baliabideen giza eskaerak
sortzen duen ingurumen-inpaktua islatzen du, Lurrak bere baliabideak birsortzeko duen gaitasun
ekologikoarekin lotuz1. Aztarna ekologikoaren bitartez, beharrezko baliabideak sortzeko eta biztanleria
bakoitzak ekoizten dituen baliabideak asimilatzeko —bakoitzak duen bizimoduaren arabera— erabiltzen
diren lur- edo ur-eremu ekologikoki emankorrak irudikatzen dira (laboreak, larreak, basoak edo
ekosistema urtarrak eta, egoerarik onenean, airearen bolumena).
Natura eta naturako baliabideak gure sistema sozialen eta ekonomikoen parte dira. Ikerkuntzak gero eta
gehiago frogatzen du Naturak funtsezko garrantzia duela gure osasunean, ongizatean, elikaduran eta
segurtasunean. Gizartearen ongizatea baliabide horien araberakoa da. Aztarna ekologikoak eskaintzen
dizkigun zifrek gure mendekotasunaren irismena kuantifikatzen laguntzen digute.
Aztarna ekologikoak komunikazio-gaitasun handia du ingurumenaren jasangarritasunari dagokionez,
sistema sozioekonomikoak natura-inguruneari eragiten dizkion ondorioak erraz ulertzeko moduko
informazioa helaraz baitiezaioke gizarteari.
1 Wackernagel, M. and Rees, W. (1996). Our Ecological Footprint: Reducing Human Impact on the Earth. New Society Publishers,
Philadelphia.
2
EUSKADIRENAZTARNAEKOLOGIKOA2019
EKOIZTEKO AHALMENA AZALEREI DAGOZKIEN TERMINOETAN
Aztertzen diren azalerek hainbat sektore ekonomiko hartzen dituzten barne, hala nola elikagaien
ekoizpena, energia, garraioa eta manufaktura, betiere merkataritzako balantzeak, CO2 isurketak eta
biztanleria kontuan hartuta. Sei azalerek —karbonoa, laboreak, larreak, arrantza, basoa eta azpiegiturak—
ekoizteko gaitasuna dute eta eskatzen diren tonaka materialak ekoizteko behar diren lurzoru-hektareak
zehazten dituzte. Azalera horiek banaka interpretatu behar dira eta, beraz, ezin dira bi aldiz kuantifikatu;
gainera, adierazle eta aldagai ugari hartzen dituzte kontuan kontsumo-patroien ingurumen arloko
eskakizunen ikuspegi oso bat eskaini ahal izateko.
1.1. ILUSTRAZIOA. AZTARNA EKOLOGIKOAK BARNE HARTZEN DITUEN 6 AZALEREN DESKRIBAPENA
Iturria: www.wwf.es/informate/actualidad/?50423/Vivir-por-encima-de-los-limites-de-la-naturaleza-en-Europa
LABOREAK
Labore-guneen aztarna ekologikoak lursailen
eskaria neurtzen du, elikagaiak eta zuntzak,
animalientzako pentsuak, olio-laboreak eta
kautxua lortzeari dagokionez.
ARRANTZA
Arrantza-guneen aztarna ekologikoak
itsasoko eta ur gezako ekosistemen eskaria
neurtzen du, bildu diren itsaskiak
birpopulatzeari eta akuikultura babesteari
dagokienez.
KARBONOA
Karbono-aztarnak erregai fosilak erretzean
eta zementua sortzean egiten diren
karbono-isurketak neurtzen ditu. Isurketa
horiek ozeanoek xurgatzen ez dituzten
isurketak hartu behar dituzten
baso-eremuetan bihurtzen dira. Basoek
karbono dioxidoa hartzeko dituzten tasa
aldakorrak irudikatzen ditu, honako hauen
arabera: gizakien kudeaketa-maila, basoen
mota eta adina, baso-suteetako isurketak,
metaketa eta lurzoru-galera.
BASOA
Basoko produktuen aztarna ekologikoak
basoen eskaria neurtzen du, erretzeko
egurra, egurrezko produktuak eta
paper-orea emateari dagokionez.
AZPIEGITURAK
Urbanizatutako azaleraren aztarna
ekologikoak biologikoki emankorrak diren
eta azpiegiturek –errepideak, etxebizitzak
eta industria-egiturak barne– estaltzen
dituzten eremuen eskaria neurtzen du.
LARREAK
Artzaintza-lurren aztarna ekologikoak
larreen eskaria neurtzen du, haragia, esnea,
larrua eta artile-produktuak ekoizteko
animaliak hazteari dagokionez.
CO2
3
EUSKADIRENAZTARNAEKOLOGIKOA2019
BIOGAITASUNAK ZENBAT BALIABIDE NATURAL DITUGUN ADIERAZTEN DU
Aztarna ekologikoak zenbat baliabide natural erabiltzen ditugun esaten digu. Datu hori
biogaitasunarenarekin osatzen da, hark zenbat baliabide natural ditugun adierazten baitigu. Biak neurriak
dira eremu biologikoki emankorren terminoetan eta hektarea globaletan (hag) adierazten dira, hektarea
biologikoki emankorren munduko batezbesteko gisa. Biogaitasunak ekosistemen leheneratzeko
gaitasuna islatzen du eta planetak baliabideak modu jasangarrian sortzeko orduan dituen mugak
adierazten dizkigu.
Azalera jakin baten biogaitasunak pertsonek eskatzen dutena berritzeko gaitasuna irudikatzen du.
Beraz, biogaitasuna ekosistemen gaitasun bat da, pertsonek erabiltzen dituzten material biologikoak
ekoizteko eta sortutako hondakinak xurgatzeko gaitasuna alegia, gaur egungo erauzketa-eskemetan eta
-teknologietan oinarrituz.
Biogaitasuna aldatu egin daiteke urte batetik bestera, klima, kudeaketa eta giza ekonomiarako
sargai erabilgarritzat jotzen diren alderdiak direla eta. Eremu baten biogaitasuna honela kalkulatzen
da: benetako eremu fisikoa nazioarteko estandarrek finkatutako errendimendu-faktorearekin eta
baliokidetasun-faktorearekin biderkatuta. Azkenik, biogaitasuna hektarea global (hag) gisa adierazten da.
Aztarna ekologikoaren eta biogaitasunaren arteko erlazioari esker, behar baino zenbat azalera gehiago
erabiltzen ari garen ezagut dezakegu, defizit ekologiko gisa izendatzen dena.
ESKUALDE BATEN DEFIZIT EKOLOGIKOA ETA ERRESERBA EKOLOGIKOA
Defizit ekologikoak eskualde edo herrialde jakin baten biogaitasunaren eta aztarna ekologikoaren
arteko aldeari egiten dio erreferentzia. Biztanleriaren aztarnak biztanleria horrentzat erabilgarri dagoen
eremuaren biogaitasuna gainditzen duenean sortzen da defizit ekologikoa. Bestalde, erreserba ekologiko
bat sortzen da eskualde baten biogaitasunak bertako biztanleriaren aztarna gainditzen duenean.
Eskualde edo estatu batean defizit ekologikoa badago, horrek esan nahi du eskualde hori biogaitasuna
inportatzen ari dela merkataritzaren bitartez edo eskualdeko aktibo ekologikoak likidatuz, edo hondakinak
isurtzen ari dela gune komun global batera, atmosferara, esaterako. Estatuko eskalan ez bezala, defizit
ekologiko globala ezin da konpentsatu merkataritzarekin eta, beraz, hura definizioz gainditzea bezala da.
BIOGAITASUNA AZTARNA
EKOLOGIKOA
DEFIZIT
EKOLOGIKOA
ERRESERBA
EKOLOGIKOA
4
EUSKADIRENAZTARNAEKOLOGIKOA2019
EUSKADIREN AZTARNA EKOLOGIKOA GARAPEN JASANGARRIRAKO HELBURUEN
ARTEAN
Nazio Batuen 2030eko Agenda Euskadiren hurrengo urteetarako politiken funtsezko ardatzetako bat
da. 2030eko Agendan jasotzen diren Garapen Jasangarrirako Helburuek (GJH) zuzenean edo zeharka
eragiten diote aztarna ekologikoari, GJH horien eta ingurumenaren arteko lotura dela eta. 17 helburuen
artean, honako hauek nabarmentzen dira: ekoizpen eta kontsumo arduratsuak (12. GJH), goserik ez
izatea (2. GJH), osasuna eta ongizatea (3. GJH), industria, berrikuntza eta azpiegiturak (9. GJH), lehorreko
ekosistemetako bizitza (15. GJH) eta klima babesteko ekintza (13. GJH), besteak beste.
Euskadik 2030eko Agendari egiten dion ekarpenak honako hau jasotzen du bere ikuspegian: “Planeta
narriaduraren kontra babestu nahi dugu, eta horretarako beharrezkoak dira kontsumo eta ekoizpen
jasangarriak, baliabide naturalen kudeaketa jasangarria eta klima-aldaketari aurre egiteko premiazko
neurriak, oraingo eta etorkizuneko belaunaldien beharrak ase ahal izateko”2. Testuinguru horretan, GJHek
izan dezaketen inplikazioa azpimarratu behar da, aztarna ekologikoa murriztuz eta ingurumenaren eta
Planetaren gaineko inpaktua gutxituz.
1.2 TAULA. GARAPEN JASANGARRIRAKO HELBURUAK ETA INGURUMENAREKIKO LOTURA3
Garapen Jasangarrirako Helburuak lortzeko ezinbestekoa da ingurumenaren degradazioa eta baliabideen
erabilera hazkunde ekonomikotik eta lotutako ekoizpen- eta kontsumo-modalitateetatik bereiztea4.
2 Agenda Basque Country 2030, Eusko Jaurlaritza, 2018.
3 Knowledge for a sustainable Europe, European Environmental Agency, 2019ko uztaila.
4 Perspectivas del medio ambiente mundial (GEO 6), Nazio Batuen Ingurumen Programa, 2019.
1. GJH
2. GJH
3.GJH
4.GJH5.GJH6.GJH
7.
G
JH
8.GJH9.GJH10.GJH
11.G
JH
12.GJH13.GJH14.GJH
15.GJH
16. GJH
17. GJH
BERDE ARGIZ,
INGURUMENEAN ERAGINA
DUTEN GJHak
INGURUMEN-HELBURUAK
GJHekin LOTZEN DIRA
EDO POSITIBOKI EDO
NEGATIBOKI
BERDE ILUNEZ
INGURUMENAREKIN
ZUZENEAN
LOTUTAKO GJHak
5
EUSKADIRENAZTARNAEKOLOGIKOA2019
INGURUMEN-INDIZEEN MUGAK
Gaur egun modu asko daude lurralde jakin baten ingurumenaren portaera neurtzeko.
Indize horiek baliagarriak dira ingurumen-ezaugarrien gutxi gorabeherako irudi bat
izateko eta, horiek zer helburu duten, hobe izango da indize bat edo beste erabiltzea.
Aldizka, Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoak (Ihobe)
elkarren artean bateragarriak diren zenbait adierazle motari buruzko txostenak
argitaratzen ditu, eta horiei esker errazagoa da Euskadiko ingurumenaren egoerari
buruzko informazio osatuagoa izatea. Horrela, bada, gehien erabiltzen diren indizeen
ezaugarriak alderatuta, horietako bakoitzaren balorazioa ikus dezakegu hurrengo taulan,
adierazitako irizpideei dagokienez:
1.2 TAULA. INGURUMEN-INDIZEEN BALORAZIO-IRIZPIDEAK5
Mundu-mailan ez dago ingurumen-politikaren konplexutasuna modu estandarizatuan
eta adostuan irudikatzeko gai den indizerik. Ingurumenean eragiten duten aldagai
guztiak txertatzeko zailtasuna dela-eta, hura kalkulatzeko hainbat forma erabiltzen dira,
eta horiek modu bateratuan ulertu behar dira gizakiak ingurumenarekin duen loturaren
irudi fidagarriago bat egiteko. Ingurumen-indizeen kalkuluek eta analisiek funtsezko
aurrerapena eskaintzen dute lurralde baten neurketa globalean, eta metodologia
estandarizatuen erabilerak —aztarna ekologikoaren kasuan, adibidez— emaitzen
alderagarritasuna eta komunikazioa errazten ditu.
Beste ingurumen-indize batzuekin gertatzen den bezala, aztarna ekologikoa hurbilketa
bat baino ez da gizakiak ingurumenarekiko duen elkarrekintza konplexuari dagokionez.
Aztarna ekologikoak azalera erabiltzen du gizarteak oro har hartzen duen unitate gisa,
eta horrek komunikazio-indar garrantzitsua ematen dio. Kontuan izan behar dugu
ingurumen-indizeetan garrantzitsuagoa dela joera ezagutzea unean uneko irudia baino
gehiago, horrek informazio gehiago islatzen baitu testuinguru sozioekonomikoari
dagokionez eta neurri eta erabaki politikoen ezarpenari dagokionez.
5 Ingurumen-errendimenduaren indizea, Ihobe, Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoa. Eusko Jaurlaritza,
2013.
GARRANTZIA DATUEN
KALITATEA
EMAITZETARA
BIDERATZEA
DENBORAZKO
SEGIDAREN
ESKURA-
GARRITASUNA
KOMUNIKA-
ZIOA
MATERIAL-FLUXUAREN
ANALISIA
INDARTSUA INDARTSUA TARTEKOA TARTEKOA AHULA
AZTARNA
EKOLOGIKOA
INDARTSUA INDARTSUA TARTEKOA TARTEKOA INDARTSUA
KONTABILITATE
BERDEA
TARTEKOA TARTEKOA TARTEKOA AHULA AHULA
INGURUMEN-
ERRENDIMENDUAREN
INDIZEA
INDARTSUA INDARTSUA INDARTSUA TARTEKOA INDARTSUA
6
EUSKADIRENAZTARNAEKOLOGIKOA2019
AZTARNA EKOLOGIKOAK EZ DITU NEURTZEN ERABILERA JASANGARRIAREN
ZENBAIT ALDERDI GARRANTZITSU:
Jasangarritasunaren alderdi ez-ekologikoak:
biogaitasuna baino aztarna txikiagoa izatea beharrezko baldintza bat da
gizarte jasangarri bat izateko, baina ez da nahikoa. Esaterako, aztarna
ekologikoak ez du aintzat hartzen gizarte-ongizatea. Gainera, aztarna
ekologikoa biogaitasunaren barnean egonda ere, ohitura txarrek akidura
eragin dezakete. Biogaitasuna baino aztarna txikiagoa izatea ezinbesteko
baldintza da kalitateko hobekuntzak errepikatzeko eta eskalatzeko
modukoak izateko.
Baliabide berriztaezinen akidura:
aztarnak ez du arakatzen baliabide berriztaezinen –petrolio, gas natural,
ikatz eta metalen depositua, kasu– erreserba-kantitatea. Material horiekin
lotutako aztarna horien erauzketan erabilitako edo konprometitutako
leheneratze-gaitasunean oinarritzen da eta, erregai fosilen kasuan, baita
horiek sortzen dituzten hondakinak asimilatzeko beharrezko eremua ere.
Jarduera sostengaezinak:
metal astunen, material erradioaktiboen eta osagai sintetiko iraunkorren
askapena (esaterako, poliklorobifeniloak (PCB), klorofluorokarbonoak
(CFC), polibinil kloruroa (PVC), dioxinak eta abar) ez da zuzenean kontuan
hartzen aztarna kalkulatzeko orduan, guztiz ezabatu beharreko jarduerak
izan arren, horien kantitatea dena dela.
Degradazio ekologikoa:
aztarnak ez du zuzenean neurtzen degradazio ekologikoa, ureztapenak
eragindako lurzoruaren gazitasun-igoera adibidez, eta horrek eragina
izan dezake etorkizuneko biogaitasunean. Bestalde, degradazioak
biogaitasunean murrizketak eragiten baditu, galera hori berreskuratu
egiten da etorkizuneko biogaitasuna neurtzeko orduan. Gainera,
erantsitako zifra bakarrik aztertzean, eremu baten “azpiustiaketak”
(basoak, adibidez) beste eremu baten gehiegizko ustiapena ezkuta dezake
(arrantza, adibidez).
Ekosistemen erresilientzia:
aztarnaren kalkuluek ez dute identifikatzen ekosistemen gaitasuna non eta
zein neurritan den zaurgarria edo erresistentea. Aztarna emaitza-neurri
bat baino ez da, eta erabiltzen ari den biosfera-kantitatea dokumentatzen
du, haren produktibitatearekin alderatuta6.
6 Ecological footprint of European countries, Europako Ingurumen Agentzia, 2019.
7
EUSKADIRENAZTARNAEKOLOGIKOA2019
2	
EUSKADIREN AZTARNA
EKOLOGIKOA
Kapitulu honetan, Euskadiren aztarna ekologikoa kalkulatuz lortzen
diren emaitzak egituratzen dira; gero, aztertutako azaleren emaitzak
xehakatzen dira.
Emaitzak aztertu ondoren, horiek erlatibizatu egiten dira munduko
biogaitasuna eta defizit ekologikoa oinarritzat hartuta eta, horrela,
munduko biztanleria hornitzeko beharko genukeen planeta-kantitatea
ezagut dezakegu, betiere aztertutako biztanleriaren estandarrak kontuan
hartuta, kasu honetan, Euskadi.
2.1	
Euskadiren aztarna ekologikoa
4,32 hektareakoa da
Euskadiren aztarna ekologikoa kalkulatzeko orduan 2016ko datu ofizialak hartu dira kontuan. Azterketa
honetan aplikatu diren faktoreak Global Footprint Network erakundearen metodologia estandarizatuari
dagozkio. Azalera mota bakoitzaren baliokidetasun-faktoreak (baliokidetasun-faktorea) Espainiari
dagozkion adierazleak dira; materialen eta produktuen produktibitaterako adierazle globalak erabili dira,
baita itsaso eta basoetako CO2 xurgapen-tasarako ere. Material-fluxuen (tonatan) kasuan, Ihoberen eta
Merkataritza Ministerioaren txostenak erabili dira; nazioarteko bidaiei buruzko datuak, berriz, Nazioarteko
Energia Agentziarenak dira.
2016ko datuak aplikatuz gero, Euskadiren aztarna ekologikoa 4,32 hektarea globalekoa izango litzateke
biztanle bakoitzeko. Aztarna ekologikoa azalera guztietako aztarnen batura da; horiek ekoizpenari,
inportazioari eta esportazioari dagozkion aztarna ekologikoen arabera xehakatuta daude.
Azalera bakoitzeko aztarna ekologikoaren banaketak —ekoizpenari, inportazioari eta esportazioari
dagokion aztarna xehakatuta— informazio asko eskaintzen digu ekonomiaren portaerari dagokionez eta
material- eta energia-fluxuek biztanleria jakin baten ekoizpen-azaleraren eskaeran duten garrantziari
dagokionez.
8
EUSKADIRENAZTARNAEKOLOGIKOA2019
2.1. AZTARNA EKOLOGIKOA ETA GAITASUNA PERTSONA BAIKOTZEKO
EUSKADI 2016 EUSKADI 2001
AZALERA Ekoizpe-
naren
aztarna
ekologikoa
Inpor-
tazioen
aztarna
ekologikoa
Espor-
tazioen
aztarna
ekologikoa
Kontsu-
moren
aztarna
ekologikoa
Biogai-
tasuna
Kontsu-
moren
aztarna
ekologikoa
Biogai-
tasuna
Defizit Planetak
hag/bizt. hag/bizt. hag/bizt. hag/bizt. hag/bizt. hag/bizt. hag/bizt.
LABOREA 0,33 0,57 0,17 0,72 0,53 1,1 0,53 0,57 -
LARREA 0,02 0,59 0,37 0,25 0,20 0,26 0,27 -0,01 -
ARRANTZA 0,69 0,17 0,23 0,62 0,15 0,58 0,14 0,44 -
BASOA 0,57 0,50 0,61 0,46 0,68 0,5 0,86 -0,36 -
AZPIEGITURA 0,06 - - 0,06 0,06 0,05 0,1 -0,05 -
KARBONOA 1,83 3,30 2,91 2,22 0,00 2,17 0 2,17 -
GUZTIRA 3,49 5,13 4,30 4,32 1,63 4,66 1,90 2,76 2,45
2016 datuen iturria: Geuk egina.
2011 datuen iturria: http://www.arratia.net/es-ES/Ciudadanos/Curso%2020072008/huella_ecologica.pdf
Inportazioari eta esportazioari dagozkien material- eta energia-fluxuak oso alderdi garrantzitsua dira
ekonomia bat ezagutzeko orduan eta, kasu honetan, aztarna ekologikoaren elementu nagusietako
bat dira; horiek nabarmen gainditzen dituzte ekoizpenetik lortutako emaitzak. Eskatutako baliabide
asko beste eskualde batzuetatik inportatuta lortzen dira, eta horrek modu negatiboan eragiten du
Euskadiren aztarna ekologikoan. Esportazioek inportazioaren alderantzizko portaera izaten dute, kasu
horretan, esportazioaren aztarna ekologikoa kentzen baita, esportazioaren aztarna ekologikoa azken
kontsumitzaileari baitagokio, hau da, Euskaditik kanpo geratzen baita.
Egindako kalkulutik azaleratzen diren emaitzek argi eta garbi islatzen dituzte euskal biztanleriaren
kontsumo-ereduak lurraren ekoizpen-gaitasunari dagokionez (azalera-unitateetan). Planetako biztanle
bakoitzak azalera biologikoki emankorraren 1,63 hag ditu bere kontsumo-premiak asetzeko, eta euskal
gizarteak 4,32 hag kontsumitzen ditu pertsonako; horrenbestez, defizita 2,69 hag-koa da pertsonako.
Planetako biztanle guztiek Euskadiko biztanleen kontsumo-jarraibide berberak jarraituko balituzte,
planetaren azalera biologikoki emankorrak erabilgarri dagoena baino 2,6 aldiz handiagoa izan beharko
luke. Dena den, Euskadiren aztarna % 7 murriztu da 2001etik.
2.2 IRUDIA. EUSKADIREN AZTARNA EKOLOGIKOAREN EMAITZA NAGUSIAK
BIOGAITASUNA
1,63
AZTARNA
EKOLOGIKOA
4,32 =-
DEFIZIT
EKOLOGIKOA
-2,69
2,65
PLANETA
BEHAR DIRA
9
EUSKADIRENAZTARNAEKOLOGIKOA2019
2.2	
Aztarna ekologikoak barnean hartzen
dituen azaleren xehetasunak
Aztarna ekologikoa azalera guztiek duten aztarnaren batura da; horiek kalkulatzeko orduan, produktu jakin
batzuk ekoizteko, inportatzeko eta esportatzeko beharrezko azalera-kantitatea hartu behar da kontuan.
Produktu horiek sei azaleratan sartzen dira: labore-lurrak, arrantza-guneak, larre-eremuak, azpiegitura-
lurzorua eta karbonoaren azalera, hau da, jarduerak isuritako CO2 xurgatzeko beharrezko baso-kantitatea
irudikatzen duena.
Euskadin, aztarna ekologikoaren azalerak honako ehuneko hauetan daude banatuta:
2.3 GRAFIKOA. AZTARNA EKOLOGIKOAREN AZALERAK PISU ERLATIBOAREN ARABERA
% 51
KARBONOA
% 17 % 15
% 10 % 6
% 1
1%
LABOREAK ARRANTZA
LARREABASOA
AZPIEGITURAK
Aztarna ekologikoak aztertzen dituen azaleren kasuan sei kategoriatan banatzen dira jarduera-
sektore, ondasun eta zerbitzu guztiak. Kategoria horietako bakoitzak pisu erlatibo bat du azken aztarna
ekologikoaren barruan. Horregatik, oso interesgarria da azalera baten inpaktua beste batena baino
handiagoa edo txikiagoa zergatik den aztertzea. Azalera guztiek ekarpen bera egiten ez dutela aintzat
hartuta, jarraian, honako hauek deskribatzen dira: karbonoaren azalerak, aztarna osoaren % 51; elikadurara
bideratutako azalerak, azken pisuaren % 38; eta, azkenik, basoak eta azpiegiturak, % 10eko eta % 1eko
intzidentzia baitute, hurrenez hurren.
10
EUSKADIRENAZTARNAEKOLOGIKOA2019
KARBONOAREN AZALERAK ERAGITEN DU EUSKAL AZTARNA EKOLOGIKOAREN ZATIRIK
HANDIENA (% 51)
Karbonoaren aztarna ekologikoak isurtzen diren CO2 baliokideen tonak neurtzen ditu, basoek eta
ozeanoek hura xurgatzeko duten gaitasuna kontuan hartuta. Euskadin, karbonoaren aztarna ekologikoa
aztarna osoaren % 51 da. Oraindik ere energia fosilekiko mendekotasuna da CO2 isurketa altuen arrazoi
nagusia.
Aztarna kalkulatzeko orduan, balantzean inpaktu handiena duten jardueretako bat dira materialak eta
produktuak inportatzeko erabiltzen diren garraiobideak, itsasontziz nahiz hegazkinez, horiek eragiten
baitute aztarna ekologikoaren % 22. Euskadin honako hau da energia-kontsumoaren banaketa, sektoreka:
2.4 GRAFIKOA. ZUZENEKO ENERGIA-KONTSUMOA SEKTOREKA7 (tpb)8
Azpimarratu behar da euskal industriaren energia-kontsumoak behera egiten jarraitzen duela urtez urte.
Garraioaren sektorearenak, berriz, gora egiten jarraitzen du. 2015ean, garraioaren sektoreak industriaren
sektorea gainditu zuen, lehenengoz, urteko energia-kontsumoari dagokionez. Euskal industria duela
hainbat urte hasi zen energia-kontsumoa murrizteko ahaleginak egiten, energiaren efizientzia handitzeko
eta petrolioaren eta deribatuen sektoretik banantzeko helburuarekin.
Garraioaren sektoreak Euskadiko energia-kontsumo osoaren
% 37 hartzen du; orain 20 urte, % 25era ez zen iristen.
Hazkunde horren zergatia ibilgailu- eta gidari-kopuruaren
gorakada da.
Merkataritza globalean, garraioak petrolioarekiko mendekotasuna du eta horrek nabarmen murrizten ditu
sektore horren energia-eredua eraldatzeko aukerak; horretarako, beste ekimen batzuk gauzatu beharko
lirateke, hala nola garraio publikoaren garapena, intermodalitatea edo energia berriztagarrietako inbertsioa.
7 Euskadiko Energia Datuak, Energiaren Euskal Erakundea (EEE), 2017.
8 tpb: milaka tona petrolio baliokidea - Mila tona petrolioren errekuntzan sortzen den energiaren pareko energia-kantitatea.
0
500
1.000
1.500
2.000
2.500
3.000
2000 2002 2004 2006 2008 2010 2012 2014 2017
Garraioa
Industria
Lehen sektorea
Bizitokiak
Zerbitzuak
11
EUSKADIRENAZTARNAEKOLOGIKOA
Industriaren sektoreak mix energetiko banatuagoa eta anitzagoa du garraioaren sektorearekin alderatuta,
eta, horregatik, azken horren kasuan oso zaila izango da energia-eredua eraldatzea.
Garraioak pisu handia du energia-kontsumoari dagokionez, eta
aztarna horren balioa horregatik da horren altua; izan ere, ia
erabateko mendekotasuna du petrolioarekiko. Beraz, karbono
dioxido tona gehiago isurtzen da.  
2.5 GRAFIKOA. GARRAIOAREN ETA INDUSTRIA-SEKTOREAREN ENERGIA-ITURRIAK9 (tpb)
9 Euskadiko Energia Datuak, Energiaren Euskal Erakundea, 2016.
0
500
1.000
1.500
2.000
2.500
Ikatza eta deribatuak
Petrolioa eta deribatuak
Gas naturala
Energia deribatuak
Energia berriztagarriak
Energia elektrikoa
Ikatza eta deribatuak
Petrolioa eta deribatuak
Gas naturala
Energia deribatuak
Energia berriztagarriak
Energia elektrikoa
0
200.000
400.000
600.000
800.000
1.000.000
1.200.000
Garraioa
Industria
2000 2002 2004 2006 2008 2010 2012 2014 2017
2000 2002 2004 2006 2008 2010 2012 2014 2017
ARTIFIZIALIZATUTAKO AZALERA EGONKOR MANTENTZEN DA
Euskadik biztanle kopuru handia du azalerako eta, beraz, dentsitate handiko lurraldea da garraio-,
etxebizitza- eta industria-azpiegiturei dagokienez, besteak beste. Ezaugarri hori dela-eta, azpiegituretara
bideratutako azalerak aztarna ekologikoaren % 1 bakarrik osatzen du. Kasu honetan, azpiegituren
azalerak lurzoruaren artifizializazio-maila neurtzen du, azalera osoari dagokionez; horrenbestez,
12
EUSKADIRENAZTARNAEKOLOGIKOA
NEKAZARITZAKO ELIKAGAIEN SEKTOREAK PISU HANDIA DU EUSKADIREN AZTARNA
EKOLOGIKOAN
Elikagaien ekoizpenak eta inportazioak —labore-lurretatik, larreetatik nahiz arrantza-eremuetatik etorri—
Euskadiko azken aztarna ekologikoaren % 38 osatzen dute. Horrela, laborantzara bideratutako azaleraren
eta biztanleriak bere kontsumo-ohiturak asetzeko behar duen azaleraren arteko batura izango litzateke
aztarna ekologikoan pisu handiena duen bigarren osagaia (% 17). Larreek abereak elikatzeko beharrezko
larreen azalerari egiten diote erreferentzia eta, Euskadiren kasuan, aztarna osoaren % 6 inguru hartzen
dute. Bestalde, arrantza-sektoreak aztarna ekologikoaren ia % 15 hartzen du.
Euskadik inportatu egiten ditu kontsumitzen dituen elikadura-produktu asko, eta horrek nabarmen
areagotzen du aztarna ekologikoa. Biztanleriaren kontsumo-ohiturak inportatutako produktuen
mendekoak dira; horrek handitu egiten du Euskadiren mendekotasuna eta labore, larre eta arrantzaren
aztarna ekologikoa areagotzen du, baita karbonoaren aztarna ekologikoa ere, produktu horiek
inportatzeko premia energetikoarekin duen loturagatik.
Kontuan izan beharreko beste alderdi bat nekazaritza ekologikoa da. Hari esker errazagoa da ongarrien eta
produkzio intentsiboan erabiltzen diren bestelako produktuen inportazioa txikitzea, eta horrela murriztu
egiten da aztarna ekologikoa.
Duela nahiko gutxira arte, Euskadiko produkzio ekologikoaren
garapena oso mugatua izan da Europako beste eskualde
batzuekin alderatuta. Bestalde, 2014tik 2018ra, nekazaritza
ekologikora aldatu diren euskal ustiategien kopurua 389tik
542ra* igo da, oraindik ere hobetzeko asko egon arren.
Baso-azalerak lurraldearen % 54 hartu arren, aztarna ekologikoaren % 10 bakarrik eragiten du.
Baso-sektoreak hirugarren posturik garrantzitsuena dauka euskal aztarna ekologikoan, eta horren
% 10 da, hain zuzen ere. Azken 40 urteetan bikoiztu egin da gure mendietan dagoen egur-bolumena,
ekoizpenerako erabili ohi diren espezieen nahiz tokiko hostozabalen kasuan. Basoetako produktua da, eta
bereziki egurra, lurraldeak duen baliabide biologikorik garrantzitsuenetako bat; bertan, azalera osoaren %
54 zuhaiztuta dago –396.700 hektarea– eta, beraz, Europako zuhaitz-azalerarik handienetako bat dugu**.
* Euskal Autonomia Erkidegoko Baso Inbentarioa, Eusko Jaurlaritza, 2018.
** HAZI, El bosque vasco en cifras 2018.
= + +
ELIKADURA
%38 %6
LARREA
%15
ARRANTZA
%17
LABOREAK
biztanleriaren dentsitatea sintoma on bat da Euskadin. Izan ere, Euskadik
herri eta hiri konpaktuak dituela kontuan hartuta, gainerako azalera
beste produkzio-jarduera batzuetara bidera daiteke, eta biogaitasun eta
autohornikuntza handiagoa lortu.
13
EUSKADIRENAZTARNAEKOLOGIKOA2019
EUSKADIREN DEFIZIT EKOLOGIKOA BEHERA EGITEN HASI DA
Defizit ekologikoak biztanleria batek behar duen azaleraren (aztarna ekologikoa) eta lurra bera
eskaintzeko gai den azaleraren (biogaitasuna) arteko aldea adierazten du. Ikus daitekeenez, aztarna
ekologikoaren eta biogaitasunaren arteko aldeak gora egin du, bi lerroak bata bestetik bereizten ari
direla. Bataren eta bestearen arteko azalerak defizit ekologikoa adierazten digu eta, beraz, zenbat
eta distantzia handiagoa egon aztarna ekologikoaren eta biogaitasunaren artean, orduan eta defizit
handiagoa egongo da.
2.6 GRAFIKOA. EUSKADIREN AZTARNA EKOLOGIKOAREN ETA DEFIZIT EKOLOGIKOAREN BILAKAERA MUNDUKO
BIOGAITASUNAREKIN ALDERATUTA.
Iturria: guk geuk egina, GFN erakundearen datuak oinarri hartuta.
2016. urterako emaitzek 1995eko maila berean jartzen dute Euskadi; horrela, bada, aldatu egin da lehen
gertatzen ari zen joera eta murriztu egin da aztarna ekologikoaren eta biogaitasunaren arteko aldea.
2.3	
Euskadiren aztarna ekologikoaren
bilakaera
EUSKADIREN AZTARNA EKOLOGIKOA % 7 BAINO GEHIAGO MURRIZTU DA 2001ETIK,
ORAINDIK ERE DEFIZIT EKOLOGIKOA IZAN ARREN
Aztarna ekologikoa aztertuz gero, Euskadin % 7,3 jaitsi da 2005. urtean egindako azken kalkuluarekin
alderatuta (2001eko datuekin egina)10. Horrela, bada, 2001ean aztarna 4,66 hektarea globalekoa zen
biztanleko, eta 2016an, berriz, 4,32 hektarea globalekoa biztanleko.
10 EAEren aztarna ekologikoa, 2005, 2001. urteko datuekin egina. Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoa, Ihobe. Eusko Jaurlaritza.
HEKTAREA GLOBALAK BIZTANLEKO
EUSKADIKO
AZTARNA
EKOLOGIKOA
MUNDUKO
BIOGAITASUNA
5
4
3
2
1
0
DEFIZIT EKOLOGIKOA
1990 19941992 1996 2000 2002 2004 2006 2008 2010 2012 2014 20161998
2016
AZTARNA EKOLOGIKOA
4,32
2011
AZTARNA EKOLOGIKOA
4,66
2001-2016
-%7,3
14
EUSKADIRENAZTARNAEKOLOGIKOA2019
EUSKAL BIZTANLERIAK 2,65 PLANETA BEHAR DITU BERE ESKAERAK ASETZEKO
Hektarea global horiek munduko biogaitasunarekin zatitzean, biztanleria hornitzeko zenbat planeta
beharko genituzkeen lortzen da; Euskadiren kasuan, 2,6 planeta izango lirateke.
2.7 IRUDIA. EUSKAL BIZTANLERIAREN KONTSUMO-EREDUA HORNITZEKO BEHAR DIREN PLANETAK
Aztarna ekologikoak behera egin arren, euskal biztanleriaren ondasun-kontsumoa asetzeko behar diren
planeten kopurua 2,45etik (2001ean) 2,65era (2016an) igo da. Izan ere, munduko biogaitasuna % 14,2
gutxitu da (1,9 hag-etik 1,63 hag-era pertsonako); horrenbestez, 2016an ondasunak ekoizteko erabilgarri
zegoen azalera biologikoki emankorra murriztu egin da 2001. urtearekin alderatuta. Euskadiko defizit
ekologikoa 2,69 puntukoa da; 2001. urteko emaitzak hobetu dira, orduan 2,75ekoa baitzen.
Datu horiek islatzen duten moduan, Euskadiko biztanle bakoitzak 2,69 hag gehigarri behar ditu, planetak
bere beharrak asetzeko eskaintzen dituen 1,63 hag biologikoki emankorrez gain. Horrenbestez, Euskadik
kontsumo-jarraibide globalki ez-jasangarriak izango lituzke, haren premiei erantzuteko beste eskualde
batzuetako edo etorkizuneko belaunaldien baliabideak jartzen ari baitira arriskuan. Horrela, bada,
planetako biztanle guztiek Euskadiko herritarren kontsumo-jarraibide berberak jarraituz gero, planetaren
azalera biologikoki emankorrak erabilgarri dagoena baino 2,65 aldiz handiagoa izan beharko luke.
Azterketa horri aztarna ekologikoa ulertzeko faktore erabakigarrietako baten portaera negatiboa gehitu
behar zaio: planetaren biogaitasuna. Aldagai horrek munduko azalera emankorra adierazten du. Datu
horren bitartez, defizit ekologikoa eta biztanleria jakin baten eskaerari erantzuteko behar den planeta
kopurua zehazten dira. 1961ean, biogaitasuna 3,12 hektarea globalekoa zen pertsonako, 2001ean
1,9 hag‑ekoa eta, 2016an, berriz, 1,63 hag-ekoa.
Azalera emankor txikiagoa izanik, defizit ekologikoa handitu egiten da, baita biztanleriari baliabideak
hornitzeko behar den planeta kopurua ere.
2,65
PLANETA
Munduko biztanleria osoa Euskadin bezala
biziko balitz,
beharko lirateke biztanleria osoa hornitzeko
15
EUSKADIRENAZTARNAEKOLOGIKOA2019
2.8 GRAFIKOA. AZTARNA EKOLOGIKOAREN, BIOGAITASUNAREN ETA DEFIZIT EKOLOGIKOAREN BILAKAERA MUNDU-
MAILAN11.
Mundu-mailan, Euskadiren aztarna ekologikoa mundukoa (2,75 hag/pertsona) baino 1,57 aldiz handiagoa
da. Gaur egungo premiei erantzuteko, gizakiak 1,6 planetari dagozkion baliabide naturalak kontsumitzen
ari dira. Aztarna ekologiko garbi globalak gora egiten jarraitzen du duela zenbait hamarkadatatik eta gaur
egun 20.000 milioi hektarea global ingurutan kokatzen da. Horrela jarraituz gero, 2020an 1,75 planeta
beharko genituzke, eta 2050ean 2,5 planeta.
Planetako batez besteko biztanle baten aztarna ekologikoa (2,75 hag) planetak duen biogaitasuna baino
handiagoa denez (1,63 hag), ondoriozko defizit ekologikoak esan nahi du gaur egungo belaunaldia
etorkizuneko belaunaldien baliabideak kontsumitzen ari dela.
11 Global Footprint Network, Ecological Footprint Explorer 2019.
HEKTAREA GLOBALAK BIZTANLEKO
MUNDUKO
AZTARNA
EKOLOGIKOA
MUNDUKO
BIOGAITASUNA
3
2
1
0
DEFIZIT EKOLOGIKOA
1961 1966 1971 1976 1981 1986 1991 2001 20111996 20162006
16
EUSKADIRENAZTARNAEKOLOGIKOA2019
2.9 GRAFIKOA. BEHARREZKO PLANETA-KANTITATEA, BIZTANLERIA OSOA HERRIALDEA/ESKUALDEA BEZALA BIZIKO
BALITZ12
12 Global Footprint Network, 2019.
2.4	
Euskadiren egoera nazioarteko
testuinguruan
MUNDUKO BIZTANLERIAK PLANETA LEHENERATZEKO GAI DENA BAINO GEHIAGO
KONTSUMITZEN DU
Baliabide-eskaera oso azkar handitzen ari da eta planeta ez da gai eskaera horri erantzuteko. Munduko
biztanleriak 1,75 planeta behar ditu gaur egungo baliabide-eskaera asetzeko. Planetak ezin ditu
kontsumitutako baliabideak leheneratu munduko eskaerak hornitzeko beharrezko abiaduran, eta munduko
potentzia eta biztanleria nagusiak dira, emaitza absolututan, aztarna ekologikorik handiena dutenak.
Aztarna ekologikoa herrialdeko/eskualdeko biztanleriarekin alderatuta kontuan hartuz gero, ikusiko dugu
emaitzak nabarmen aldatzen direla batetik bestera.
AEBak
Australia
Ipar Renania-
Westfalia
Errusia
Alemania
Suitza
Erresuma Batua
Frantzia
Italia
EUSKADI
Portugal
Espainia
Txina
Brasil
India
MUNDUA
5,0
4,1
3,3
3,2
3,0
2,8
2,7
2,7
2,7
2,65
2,5
2,5
2,2
1,7
0,7
1,75
17
EUSKADIRENAZTARNAEKOLOGIKOA2019
EUSKADI EB-28REN BATEZBESTEKOTIK BEHERA DAGO
Europar Batasunari dagokio lurraren biogaitasun osoaren % 20 inguru, bertan munduko biztanleria
osoaren % 7 bakarrik bizi arren13. Europa aztarna ekologikoaren “zordun” gisa izendatutako
kontinenteetako bat da, duena baino azalera handiagoa kontsumitzen baitu. Izan ere, munduko beste
eskualde batzuetako azalera emankorrak kontsumitzen ditu, bereziki superabit ekologikoa duten horienak.
Aztarna ekologikoa kontsumo-adierazle bat da eta emaitza herrialde eta eskualde kontsumitzaileenetan
da larriena. Kontsumo-patroien arabera, Europan joerak gora egin du azken hamarkadetan: 1961etik eta
2016ra, EBren aztarna ekologikoa 1.600 milioi hektarea globaletatik 2.300 hektarea globaletara igaro zen.
2.10 GRAFIKOA. EUROPAKO HERRIALDEEN ETA EUSKADIREN AZTARNA EKOLOGIKOA 2016. URTEAN14
13 Vivir por encima de los límites de la naturaleza en Europa, World Wildlife Foundation, 2019.
14 Ecological footprint of European countries, Europako Ingurumen Agentzia, 2019.
Luxenburgo
Estonia
Danimarka
Suedia
Letonia
Finlandia
Belgika
Austria
Txekiar Errep.
Lituania
Norvegia
Eslovakia
Irlanda
Alemania
Herbehereak
Suitza
EUROPA
Frantzia
Italia
Polonia
Erresuma Batua
EUSKADI
Grezia
Eslovakia
Portugal
Espainia
Kroazia
Hungaria
Bulgaria
Errumania
CO2 KARBONOA
LARREA
BASOA
ARRANTZA
LABOREAK
AZPIEGITURAK
EUROPA
EUSKADI
0 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13
18
4,32
4,04
4,45
4,44
4,84
4,83
6,25
4,43
6,8
5,51
6,46
6,26
7,06
6,36
5,57
6,03
3,61
3,09
3,45
4,27
4,37
5,12
4,1
2.11 GRAFIKOA. EUROPAKO HERRIALDEEN ETA EUSKADIREN
AZTARNA EKOLOGIKOAREN MAPA 2016. URTEAN
Euskadiren aztarna ekologikoa Europako batezbestekoa baino txikiagoa da, baita Alemania, Suedia,
Norvegia, Belgika, Herbehereak eta Austria estatu kideena baino txikiagoa ere, eta Euskadi 19. postuan
egongo litzateke. Europaren aztarna ekologikoa 4,56 hag-etara jaitsi da 2016an; beherakada nabarmena
izan da 2008. urtearekin alderatuta, orduan 5,41 hag-ekoa baitzen pertsona bakoitzeko. Era berean, eta
datu horiekin alderatuta, Euskadiren 4,32 hag-ek euskal gizartearen nolabaiteko hobekuntza islatzen dute
gure ondasun-kontsumoak eragindako ingurumen-inpaktuaren terminoetan.
Europako herrialde guztiek badute antzeko zerbait: aztarna ekologikoa zehazteko orduan karbonoa da
azalerarik erabakigarriena. Europako herrialde guztietan, energia-kontsumoari dagokion aztarnak aztarna
osoaren erdia gainditzen du; gainerako azalerek balio irregularrak islatzen dituzte, herrialde bakoitzaren
ezaugarri zehatzak zein diren.
Europako iparraldeko herrialdeek Europako gainerako herrialdeek baino aztarna ekologiko handiagoa
dute karbonoari dagokionez, hein handi batean, tenperatura eta etxeak berotzeko erabiltzen den energia
direla eta. Bestalde, itsasora ematen duten herrialdeetan aztarna handiagoa da arrantza-guneen azaleran.
Estonian, Suedian edo Letonian ere –baso-azalera handiko herrialdeak dira– handiagoa da baso-aztarna.
Konparazioa egiterakoan, Luxenburgo bereizten da beste guztien gainetik, ia 13 hag-eko aztarna baitu
pertsonako. Hura da Europan aztarna ekologikorik handiena duen herrialdea eta munduan aztarna
ekologikorik handiena duen bigarren herrialdea, Qatarren (14,4 hag pertsonako) atzetik.
Iturria: guk geuk egina, GFN erakundearen datuak oinarri hartuta15.
15 Global Footprint Network, Ecological Footprint Explorer 2019.
19
EUSKADIRENAZTARNAEKOLOGIKOA2019
3	
ONDORIO NAGUSIAK
EUSKADIREN AZTARNA EKOLOGIKOAK
BILAKAERA POSITIBOA IZAN DU ETA
EUROPAKO BATEZBESTEKOA BAINO
TXIKIAGOA DA
Euskadiren aztarna ekologikoa 4,32 hektarea globalekoa da
biztanleko eta, beraz, gure lurraldea Europako batezbestekoaren
azpitik dago; gainera, bilakaera positiboa izan du 2001.
urtearekin alderatuta, eta % 7 egin du behera. Europar Batasun
osoaren patroi berari jarraikiz, eta arestian ikusi dugun
moduan, honako hauek dira inpaktu gehien duten elementu
nagusiak: energiarekin lotuta daudenak (karbono-aztarna),
aztarna ekologikoaren % 50 baino gehiago eragiten baitute;
laboreak, % 17; arrantza, % 14; eta baso-azalera, % 10. Larreek
eta azpiegiturek aztarnaren % 6 eta % 1 osatzen dute, hurrenez
hurren.
MUNDUKO BIZTANLERIA OSOA EUSKADIN
BEZALA BIZIKO BALITZ, 2,65 PLANETA
BEHARKO LIRATEKE BEHARREZKO
BALIABIDEAK IZATEKO
Euskadi bere defizit ekologikoa murrizten ari da eta, aldi berean,
planetaren biogaitasunak behera egiten jarraitzen du. Dena dela,
egiteko asko dago oraindik. Herrialde garatuetako biztanleen
ondasun- eta zerbitzu-eskaera kontuan hartuta, planetak
leheneratzeko gai ez den erritmo batean ekoitzi beharko lituzke
baliabideak, eta horrek are gehiago handitzen du desoreka.
EUSKADIN ENERGIA-KONTSUMOAK
SORTZEN DU AZTARNA EKOLOGIKOAREN
ERDIA BAINO GEHIAGO
Karbonoaren aztarna ekologikoa da aztarna ekologikoak
biogaitasuna gainditzearen arrazoi nagusia. Herrialde garatuek
ere bizi dute errealitate hori, ondasun eta energia gehiago
eskatzen baitituzte. Horrek esan nahi du energiaren sektorea
eta garraioa funtsezkoak direla aztarna ekologikoa murrizteko
orduan. Bestalde, aztertutako gainerako azalerek ez dute
garrantzi handiegirik haiek bakarrik aztertuta, eta egonkor
mantentzen dira denbora igaro ahala.
2,65
PLANETA
BEHAR DIRA
CO2
2001-2016
-%7,3
KARBONOA
%51
20
EUSKADIRENAZTARNAEKOLOGIKOA2019
4	
EUSKADIN
AZTARNA
EKOLOGIKOA
MURRIZTEKO
GAKOAK
Karbono gutxiko ekonomia batera
igarotzeko trantsizioa bizkortzea
Aztarnak behera egin du 2001etik eta horrek garbi islatzen du Euskadik
aurrera egin duela karbono gutxiko ekonomia baterantz. Zuzeneko energia-
kontsumoak behera egin du bere osotasunean, baina oraindik ere kontsumo
handia hautematen da energiaren sektorean eta garraioan; izan ere, horiei
dagokie berotegi-efektuko gas-isurketa (BEG) guztien % 63. Energia
efizientziaren politikak eta deskarbonizazio-politikak ere inpaktua izaten ari
dira energia-iturriak eta energiaren intentsitatea kontuan hartzeko orduan,
eta gero eta kutsatzaile gutxiago isurtzen dira atmosferara. Euskadin, % 26
murriztu dira BEG isurketak 2005. urtearekin alderatuta, eta azken kontsumoari
dagozkion energia berriztagarrien kuota % 14,3koa da —2030ean % 21 lortzea
da helburua—16.
Euskadin garraioa da, 2005. urtearekin alderatuta, BEG isurketen igoera izan
duen sektore bakarra. Euskadin, garraio-sektorearen isurketek % 8,1eko igoera
izan dute 2005. urtearekin alderatuta, eta Euskadin matrikulatutako ibilgailuen
% 0,22 bakarrik dira elektriko eta hibrido entxufagarriak18. Garraio publikoa eta
joan-etorri ez-motorizatuak aztarna ekologikoa nabarmen murriztu dezaketen
bi lan-lerro dira.
16 Euskadiko Ingurumen Profila Klima Aldaketaren arloan 2018. Ihobe, Ingurumen Jarduketarako
Sozietate Publikoa. Eusko Jaurlaritza.
21
EUSKADIRENAZTARNAEKOLOGIKOA2019
Ekonomia zirkularra da
kontsumo‑patroiak aldatzeko eta
planetari oreka itzultzeko potentzial
handiena duen tresna
Produkzio- eta kontsumo-sistema efizienteagoak lortuz gero —etengabeko
ziklo birsortzaileei esker—, lehengaien eta energiaren kontsumoa murriztu ahal
izango da, baita ekoizpen-prozesuetako hondakinen sorrera eta isurketak ere.
Industrian eta beste sektore batzuetan aplikatuta, ekonomia zirkularrak oso
ondorio onuragarriak izan ditzake karbonoaren eta laboreen azaleretarako
behar diren hektarea globalak murrizteko orduan.
Ildo horretatik, Euskadin % 26 hazi da, 2000. urtetik, barne-produktu gordina;
materialen kontsumoa % 25 murriztu da eta zabortegian amaitzen duten
hiri-hondakinen bolumena % 56 murriztu da. Ekonomia zirkularraren aldeko
apustua, bereziki produktu eko-diseinatuen ekoizpena, eta produktuek duten
bizitzaren hedapena eraldatzeko gaitasun handiena duten bi ardatz dira
aztarna ekologikoa murrizteko orduan.
Elikadura zirkularrak ere eginkizun
garrantzitsua betetzen du aztarna
ekologikoan
Elikadura zirkularraren aldera joatea ezinbestekoa da aztarna ekologikoa
murrizteko. Nekazaritzako elikagaien sektoreak munduan dagoen energia
guztiaren ia heren bat kontsumitzen du; hura da berotegi-efektuko gas-
isurketen % 20-26 ingururen arduraduna eta hiru elikagaitatik bat alferrik
galtzen da mundu-mailako balio-kate osoan17. Bestalde, laborantza
ekologikoak badu ezaugarri erantsi bat: ez du produktu toxikorik erabiltzen
edo inportatzen, eta horrek ere murriztu egiten du aztarna ekologikoa.
Nekazaritzako elikagaien produktuen zikloak itxita, onurak lortuko lirateke
ekonomian, baita pertsonen osasunean eta ongizatean ere.
17 Global Footprint Network, Ecological Footprint Explorer 2019.	
22
EUSKADIREN
AZTARNA
EKOLOGIKOA
2019

More Related Content

Similar to Euskadiren Aztarna Ekologikoa 2019 txostena

Aztarna ekologikoa - Zer da eta nola kalkulatu?
Aztarna ekologikoa - Zer da eta nola kalkulatu?Aztarna ekologikoa - Zer da eta nola kalkulatu?
Aztarna ekologikoa - Zer da eta nola kalkulatu?sanjoseweb
 
BC3 Policy Briefings: [2015-02] Nekazaritza sektoreko zerbitzu ekosistemikoen...
BC3 Policy Briefings: [2015-02] Nekazaritza sektoreko zerbitzu ekosistemikoen...BC3 Policy Briefings: [2015-02] Nekazaritza sektoreko zerbitzu ekosistemikoen...
BC3 Policy Briefings: [2015-02] Nekazaritza sektoreko zerbitzu ekosistemikoen...
BC3 - Basque Center for Climate Change
 
EAEko garapen iraunkorreko erronka nagusiak.pdf
EAEko garapen iraunkorreko erronka nagusiak.pdfEAEko garapen iraunkorreko erronka nagusiak.pdf
EAEko garapen iraunkorreko erronka nagusiak.pdf
Irekia - EJGV
 
EAEko Hondakinak Prebenitzeko eta Kudeatzeko Plana 2020 Ekonomia zirkular bat...
EAEko Hondakinak Prebenitzeko eta Kudeatzeko Plana 2020 Ekonomia zirkular bat...EAEko Hondakinak Prebenitzeko eta Kudeatzeko Plana 2020 Ekonomia zirkular bat...
EAEko Hondakinak Prebenitzeko eta Kudeatzeko Plana 2020 Ekonomia zirkular bat...Irekia - EJGV
 
Aztarna ekologikoa
Aztarna ekologikoaAztarna ekologikoa
Aztarna ekologikoa
JACKOWEN731
 
EAEko garapen iraunkorreko erronka nagusiak
EAEko garapen iraunkorreko erronka nagusiakEAEko garapen iraunkorreko erronka nagusiak
EAEko garapen iraunkorreko erronka nagusiak
EcoEuskadi 2020
 
EAEko Ingurumen Esparru Programa 2020
 EAEko Ingurumen Esparru Programa 2020 EAEko Ingurumen Esparru Programa 2020
EAEko Ingurumen Esparru Programa 2020Irekia - EJGV
 
Euskal Autonomia Erkidegoko Geodibertsitatearen Estrategia 2020
Euskal Autonomia Erkidegoko Geodibertsitatearen Estrategia 2020 Euskal Autonomia Erkidegoko Geodibertsitatearen Estrategia 2020
Euskal Autonomia Erkidegoko Geodibertsitatearen Estrategia 2020 Irekia - EJGV
 
Basoko biomasa energia sortzeko euskal ekimena
Basoko biomasa energia sortzeko euskal ekimenaBasoko biomasa energia sortzeko euskal ekimena
Basoko biomasa energia sortzeko euskal ekimenaIrekia - EJGV
 
Jasangarritasun giltzarriak Euskadin. 2011.ko maiatza
Jasangarritasun giltzarriak Euskadin. 2011.ko maiatzaJasangarritasun giltzarriak Euskadin. 2011.ko maiatza
Jasangarritasun giltzarriak Euskadin. 2011.ko maiatzaEcoEuskadi 2020
 
Jasangarritasun giltzarriak Euskadin. 2011.ko otsaila
Jasangarritasun giltzarriak Euskadin. 2011.ko otsailaJasangarritasun giltzarriak Euskadin. 2011.ko otsaila
Jasangarritasun giltzarriak Euskadin. 2011.ko otsailaEcoEuskadi 2020
 
Euskadinext 2021eko maiatza
Euskadinext 2021eko maiatzaEuskadinext 2021eko maiatza
Euskadinext 2021eko maiatza
Irekia - EJGV
 
Debegesa Debabarreneko Garapen Ekonomikorako Elkartea
Debegesa Debabarreneko Garapen Ekonomikorako ElkarteaDebegesa Debabarreneko Garapen Ekonomikorako Elkartea
Debegesa Debabarreneko Garapen Ekonomikorako ElkarteaEcoEuskadi 2020
 
Euskadiko 2030eko Ingurumeneko Esparru Programa.
Euskadiko 2030eko Ingurumeneko Esparru Programa.Euskadiko 2030eko Ingurumeneko Esparru Programa.
Euskadiko 2030eko Ingurumeneko Esparru Programa.
Irekia - EJGV
 
2030erako Euskadiko BiodibertsitateEstrategia
2030erako Euskadiko BiodibertsitateEstrategia2030erako Euskadiko BiodibertsitateEstrategia
2030erako Euskadiko BiodibertsitateEstrategia
Irekia - EJGV
 
Mugikortasun eta garraio ereduen arazo ondorioak
Mugikortasun eta garraio ereduen arazo ondorioakMugikortasun eta garraio ereduen arazo ondorioak
Mugikortasun eta garraio ereduen arazo ondorioaksanjoseweb
 
Tokiko Erakundeetzako Diru-laguntzak
Tokiko Erakundeetzako Diru-laguntzakTokiko Erakundeetzako Diru-laguntzak
Tokiko Erakundeetzako Diru-laguntzak
inguru
 

Similar to Euskadiren Aztarna Ekologikoa 2019 txostena (20)

Aztarna ekologikoa - Zer da eta nola kalkulatu?
Aztarna ekologikoa - Zer da eta nola kalkulatu?Aztarna ekologikoa - Zer da eta nola kalkulatu?
Aztarna ekologikoa - Zer da eta nola kalkulatu?
 
BC3 Policy Briefings: [2015-02] Nekazaritza sektoreko zerbitzu ekosistemikoen...
BC3 Policy Briefings: [2015-02] Nekazaritza sektoreko zerbitzu ekosistemikoen...BC3 Policy Briefings: [2015-02] Nekazaritza sektoreko zerbitzu ekosistemikoen...
BC3 Policy Briefings: [2015-02] Nekazaritza sektoreko zerbitzu ekosistemikoen...
 
EAEko garapen iraunkorreko erronka nagusiak.pdf
EAEko garapen iraunkorreko erronka nagusiak.pdfEAEko garapen iraunkorreko erronka nagusiak.pdf
EAEko garapen iraunkorreko erronka nagusiak.pdf
 
EAEko Hondakinak Prebenitzeko eta Kudeatzeko Plana 2020 Ekonomia zirkular bat...
EAEko Hondakinak Prebenitzeko eta Kudeatzeko Plana 2020 Ekonomia zirkular bat...EAEko Hondakinak Prebenitzeko eta Kudeatzeko Plana 2020 Ekonomia zirkular bat...
EAEko Hondakinak Prebenitzeko eta Kudeatzeko Plana 2020 Ekonomia zirkular bat...
 
Aztarna ekologikoa
Aztarna ekologikoaAztarna ekologikoa
Aztarna ekologikoa
 
EAEko garapen iraunkorreko erronka nagusiak
EAEko garapen iraunkorreko erronka nagusiakEAEko garapen iraunkorreko erronka nagusiak
EAEko garapen iraunkorreko erronka nagusiak
 
EAEko Ingurumen Esparru Programa 2020
 EAEko Ingurumen Esparru Programa 2020 EAEko Ingurumen Esparru Programa 2020
EAEko Ingurumen Esparru Programa 2020
 
Euskal Autonomia Erkidegoko Geodibertsitatearen Estrategia 2020
Euskal Autonomia Erkidegoko Geodibertsitatearen Estrategia 2020 Euskal Autonomia Erkidegoko Geodibertsitatearen Estrategia 2020
Euskal Autonomia Erkidegoko Geodibertsitatearen Estrategia 2020
 
Basoko biomasa energia sortzeko euskal ekimena
Basoko biomasa energia sortzeko euskal ekimenaBasoko biomasa energia sortzeko euskal ekimena
Basoko biomasa energia sortzeko euskal ekimena
 
PROZESUAREN LABURPENA
PROZESUAREN LABURPENAPROZESUAREN LABURPENA
PROZESUAREN LABURPENA
 
Jasangarritasun giltzarriak Euskadin. 2011.ko maiatza
Jasangarritasun giltzarriak Euskadin. 2011.ko maiatzaJasangarritasun giltzarriak Euskadin. 2011.ko maiatza
Jasangarritasun giltzarriak Euskadin. 2011.ko maiatza
 
Jasangarritasun giltzarriak Euskadin. 2011.ko otsaila
Jasangarritasun giltzarriak Euskadin. 2011.ko otsailaJasangarritasun giltzarriak Euskadin. 2011.ko otsaila
Jasangarritasun giltzarriak Euskadin. 2011.ko otsaila
 
Euskadinext 2021eko maiatza
Euskadinext 2021eko maiatzaEuskadinext 2021eko maiatza
Euskadinext 2021eko maiatza
 
Debegesa Debabarreneko Garapen Ekonomikorako Elkartea
Debegesa Debabarreneko Garapen Ekonomikorako ElkarteaDebegesa Debabarreneko Garapen Ekonomikorako Elkartea
Debegesa Debabarreneko Garapen Ekonomikorako Elkartea
 
III_IEP_120711.pdf
III_IEP_120711.pdfIII_IEP_120711.pdf
III_IEP_120711.pdf
 
Euskadiko 2030eko Ingurumeneko Esparru Programa.
Euskadiko 2030eko Ingurumeneko Esparru Programa.Euskadiko 2030eko Ingurumeneko Esparru Programa.
Euskadiko 2030eko Ingurumeneko Esparru Programa.
 
2030erako Euskadiko BiodibertsitateEstrategia
2030erako Euskadiko BiodibertsitateEstrategia2030erako Euskadiko BiodibertsitateEstrategia
2030erako Euskadiko BiodibertsitateEstrategia
 
Mugikortasun eta garraio ereduen arazo ondorioak
Mugikortasun eta garraio ereduen arazo ondorioakMugikortasun eta garraio ereduen arazo ondorioak
Mugikortasun eta garraio ereduen arazo ondorioak
 
Tokiko Erakundeetzako Diru-laguntzak
Tokiko Erakundeetzako Diru-laguntzakTokiko Erakundeetzako Diru-laguntzak
Tokiko Erakundeetzako Diru-laguntzak
 
Eskola ortua osoa
Eskola ortua osoaEskola ortua osoa
Eskola ortua osoa
 

More from Irekia - EJGV

Comportamiento electoral en las pasadas elecciones / Hauteskundeen aurrean he...
Comportamiento electoral en las pasadas elecciones / Hauteskundeen aurrean he...Comportamiento electoral en las pasadas elecciones / Hauteskundeen aurrean he...
Comportamiento electoral en las pasadas elecciones / Hauteskundeen aurrean he...
Irekia - EJGV
 
“Haurdunaldia hobe tabakorik gabe” izenburua duen gida espezifiko bat
“Haurdunaldia hobe tabakorik gabe” izenburua duen gida espezifiko bat“Haurdunaldia hobe tabakorik gabe” izenburua duen gida espezifiko bat
“Haurdunaldia hobe tabakorik gabe” izenburua duen gida espezifiko bat
Irekia - EJGV
 
Guía para el embarazo, bajo el título “El embarazo mejor sin tabaco”
Guía para el embarazo, bajo el título “El embarazo mejor sin tabaco”Guía para el embarazo, bajo el título “El embarazo mejor sin tabaco”
Guía para el embarazo, bajo el título “El embarazo mejor sin tabaco”
Irekia - EJGV
 
Gida praktiko erretzearen ondorio kaltegarriei buruz kontzientziatzeko eta oh...
Gida praktiko erretzearen ondorio kaltegarriei buruz kontzientziatzeko eta oh...Gida praktiko erretzearen ondorio kaltegarriei buruz kontzientziatzeko eta oh...
Gida praktiko erretzearen ondorio kaltegarriei buruz kontzientziatzeko eta oh...
Irekia - EJGV
 
Guía práctica para concienciar sobre los efectos perjudiciales de fumar y ayu...
Guía práctica para concienciar sobre los efectos perjudiciales de fumar y ayu...Guía práctica para concienciar sobre los efectos perjudiciales de fumar y ayu...
Guía práctica para concienciar sobre los efectos perjudiciales de fumar y ayu...
Irekia - EJGV
 
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 83
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 83Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 83
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 83
Irekia - EJGV
 
Hauteskunde Autonomikoetarako boto aurreikuspena / Previsión de voto para Ele...
Hauteskunde Autonomikoetarako boto aurreikuspena / Previsión de voto para Ele...Hauteskunde Autonomikoetarako boto aurreikuspena / Previsión de voto para Ele...
Hauteskunde Autonomikoetarako boto aurreikuspena / Previsión de voto para Ele...
Irekia - EJGV
 
Silver belaunaldiaren kontsumoa eta lehentasunak
Silver belaunaldiaren kontsumoa eta lehentasunakSilver belaunaldiaren kontsumoa eta lehentasunak
Silver belaunaldiaren kontsumoa eta lehentasunak
Irekia - EJGV
 
Consumo y preferencias de la generación silver
Consumo y preferencias de la generación silverConsumo y preferencias de la generación silver
Consumo y preferencias de la generación silver
Irekia - EJGV
 
La sociedad vasca ante el futuro / Euskal gizartea etorkizunaren aurrean
La sociedad vasca ante el futuro / Euskal gizartea etorkizunaren aurreanLa sociedad vasca ante el futuro / Euskal gizartea etorkizunaren aurrean
La sociedad vasca ante el futuro / Euskal gizartea etorkizunaren aurrean
Irekia - EJGV
 
Estudio de hábitos de consumo 2023 / Kontsumo-ohituren azterketa 2023
Estudio de hábitos de consumo 2023 / Kontsumo-ohituren azterketa 2023Estudio de hábitos de consumo 2023 / Kontsumo-ohituren azterketa 2023
Estudio de hábitos de consumo 2023 / Kontsumo-ohituren azterketa 2023
Irekia - EJGV
 
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 82
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 82Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 82
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 82
Irekia - EJGV
 
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak
Irekia - EJGV
 
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak
Irekia - EJGV
 
Euskadiko Osasun Mentaleko Estrategia 2023 – 2028
Euskadiko Osasun Mentaleko Estrategia 2023 – 2028Euskadiko Osasun Mentaleko Estrategia 2023 – 2028
Euskadiko Osasun Mentaleko Estrategia 2023 – 2028
Irekia - EJGV
 
Estrategia de Salud Mental de Euskadi 2023 – 2028
Estrategia de Salud Mental de Euskadi 2023 – 2028Estrategia de Salud Mental de Euskadi 2023 – 2028
Estrategia de Salud Mental de Euskadi 2023 – 2028
Irekia - EJGV
 
Economia circular y gestión de residuos / Ekonomia zirkularra eta hondakinen ...
Economia circular y gestión de residuos / Ekonomia zirkularra eta hondakinen ...Economia circular y gestión de residuos / Ekonomia zirkularra eta hondakinen ...
Economia circular y gestión de residuos / Ekonomia zirkularra eta hondakinen ...
Irekia - EJGV
 
Gizarte Zerbitzuen II. Plan Estrategikoaeu.pdf
Gizarte Zerbitzuen II. Plan Estrategikoaeu.pdfGizarte Zerbitzuen II. Plan Estrategikoaeu.pdf
Gizarte Zerbitzuen II. Plan Estrategikoaeu.pdf
Irekia - EJGV
 
II Plan Estratégico de Servicios Sociales
II Plan Estratégico de Servicios SocialesII Plan Estratégico de Servicios Sociales
II Plan Estratégico de Servicios Sociales
Irekia - EJGV
 
Percepciones y actitudes hacia la población de origen extranjero
Percepciones y actitudes hacia la población de origen extranjeroPercepciones y actitudes hacia la población de origen extranjero
Percepciones y actitudes hacia la población de origen extranjero
Irekia - EJGV
 

More from Irekia - EJGV (20)

Comportamiento electoral en las pasadas elecciones / Hauteskundeen aurrean he...
Comportamiento electoral en las pasadas elecciones / Hauteskundeen aurrean he...Comportamiento electoral en las pasadas elecciones / Hauteskundeen aurrean he...
Comportamiento electoral en las pasadas elecciones / Hauteskundeen aurrean he...
 
“Haurdunaldia hobe tabakorik gabe” izenburua duen gida espezifiko bat
“Haurdunaldia hobe tabakorik gabe” izenburua duen gida espezifiko bat“Haurdunaldia hobe tabakorik gabe” izenburua duen gida espezifiko bat
“Haurdunaldia hobe tabakorik gabe” izenburua duen gida espezifiko bat
 
Guía para el embarazo, bajo el título “El embarazo mejor sin tabaco”
Guía para el embarazo, bajo el título “El embarazo mejor sin tabaco”Guía para el embarazo, bajo el título “El embarazo mejor sin tabaco”
Guía para el embarazo, bajo el título “El embarazo mejor sin tabaco”
 
Gida praktiko erretzearen ondorio kaltegarriei buruz kontzientziatzeko eta oh...
Gida praktiko erretzearen ondorio kaltegarriei buruz kontzientziatzeko eta oh...Gida praktiko erretzearen ondorio kaltegarriei buruz kontzientziatzeko eta oh...
Gida praktiko erretzearen ondorio kaltegarriei buruz kontzientziatzeko eta oh...
 
Guía práctica para concienciar sobre los efectos perjudiciales de fumar y ayu...
Guía práctica para concienciar sobre los efectos perjudiciales de fumar y ayu...Guía práctica para concienciar sobre los efectos perjudiciales de fumar y ayu...
Guía práctica para concienciar sobre los efectos perjudiciales de fumar y ayu...
 
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 83
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 83Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 83
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 83
 
Hauteskunde Autonomikoetarako boto aurreikuspena / Previsión de voto para Ele...
Hauteskunde Autonomikoetarako boto aurreikuspena / Previsión de voto para Ele...Hauteskunde Autonomikoetarako boto aurreikuspena / Previsión de voto para Ele...
Hauteskunde Autonomikoetarako boto aurreikuspena / Previsión de voto para Ele...
 
Silver belaunaldiaren kontsumoa eta lehentasunak
Silver belaunaldiaren kontsumoa eta lehentasunakSilver belaunaldiaren kontsumoa eta lehentasunak
Silver belaunaldiaren kontsumoa eta lehentasunak
 
Consumo y preferencias de la generación silver
Consumo y preferencias de la generación silverConsumo y preferencias de la generación silver
Consumo y preferencias de la generación silver
 
La sociedad vasca ante el futuro / Euskal gizartea etorkizunaren aurrean
La sociedad vasca ante el futuro / Euskal gizartea etorkizunaren aurreanLa sociedad vasca ante el futuro / Euskal gizartea etorkizunaren aurrean
La sociedad vasca ante el futuro / Euskal gizartea etorkizunaren aurrean
 
Estudio de hábitos de consumo 2023 / Kontsumo-ohituren azterketa 2023
Estudio de hábitos de consumo 2023 / Kontsumo-ohituren azterketa 2023Estudio de hábitos de consumo 2023 / Kontsumo-ohituren azterketa 2023
Estudio de hábitos de consumo 2023 / Kontsumo-ohituren azterketa 2023
 
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 82
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 82Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 82
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 82
 
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak
 
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak
 
Euskadiko Osasun Mentaleko Estrategia 2023 – 2028
Euskadiko Osasun Mentaleko Estrategia 2023 – 2028Euskadiko Osasun Mentaleko Estrategia 2023 – 2028
Euskadiko Osasun Mentaleko Estrategia 2023 – 2028
 
Estrategia de Salud Mental de Euskadi 2023 – 2028
Estrategia de Salud Mental de Euskadi 2023 – 2028Estrategia de Salud Mental de Euskadi 2023 – 2028
Estrategia de Salud Mental de Euskadi 2023 – 2028
 
Economia circular y gestión de residuos / Ekonomia zirkularra eta hondakinen ...
Economia circular y gestión de residuos / Ekonomia zirkularra eta hondakinen ...Economia circular y gestión de residuos / Ekonomia zirkularra eta hondakinen ...
Economia circular y gestión de residuos / Ekonomia zirkularra eta hondakinen ...
 
Gizarte Zerbitzuen II. Plan Estrategikoaeu.pdf
Gizarte Zerbitzuen II. Plan Estrategikoaeu.pdfGizarte Zerbitzuen II. Plan Estrategikoaeu.pdf
Gizarte Zerbitzuen II. Plan Estrategikoaeu.pdf
 
II Plan Estratégico de Servicios Sociales
II Plan Estratégico de Servicios SocialesII Plan Estratégico de Servicios Sociales
II Plan Estratégico de Servicios Sociales
 
Percepciones y actitudes hacia la población de origen extranjero
Percepciones y actitudes hacia la población de origen extranjeroPercepciones y actitudes hacia la población de origen extranjero
Percepciones y actitudes hacia la población de origen extranjero
 

Euskadiren Aztarna Ekologikoa 2019 txostena

  • 2. © Ihobe, 2019ko urria EDIZIOA Ihobe, Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoa Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saila Eusko Jaurlaritza Urkixo zumarkalea, 36 – 6. solairua 48011 Bilbo Tel: 94 423 07 43 www.ingurumena.eus • www.ihobe.eus ITZULPENA Mara-Mara Taldea EDUKIA Dokumentu hau Naider enpresaren laguntza zientifiko-teknikoarekin egin da.
  • 3. EUSKADIRENAZTARNAEKOLOGIKOA2019 EDUKIEN AURKIBIDEA 1 AZTARNA EKOLOGIKOA: KONTZEPTUA ETA ALDEZ AURRETIKO DEFINIZIOAK 2 2 EUSKADIREN AZTARNA EKOLOGIKOA 8 2.1 Euskadiren aztarna ekologikoa 4,32 hektareakoa da 8 2.2 Aztarna ekologikoak barnean hartzen dituen azaleren xehetasunak 10 2.3 Euskadiren aztarna ekologikoaren bilakaera 14 2.4 Euskadiren egoera nazioarteko testuinguruan 17 3 ONDORIO NAGUSIAK 20 4 EUSKADIN AZTARNA EKOLOGIKOA MURRIZTEKO GAKOAK 21 EUSKADIREN AZTARNA EKOLOGIKOA 2019 1
  • 4. EUSKADIRENAZTARNAEKOLOGIKOA2019 1 AZTARNA EKOLOGIKOA: KONTZEPTUA ETA ALDEZ AURRETIKO DEFINIZIOAK Dokumentu honetan aurkezten den Euskadiren aztarna ekologikoari buruzko txosten honen helburua da euskal gizarteak planetaren mugei dagokienez duen inpaktua ezagutzea. Aztarna ekologikoa kalkulatzearen helburu nagusia honako hau da: tokiko kontsumoak planetaren gainean duen inpaktua ebaluatzea; ekoizpenari, merkataritzari eta ingurumen arloko jarduerari dagozkion adierazle ugari interpretatzeko esparru bat garatzea; eta herritarren artean kontzientziazioa eta konpromisoa areagotzea. AZTARNA EKOLOGIKOA MUNDUKO INGURUMEN-JASANGARRITASUNAREN ADIERAZLE GISA Aztarna ekologikoa adierazle bat da eta planetako ekosistemetan dauden baliabideen giza eskaerak sortzen duen ingurumen-inpaktua islatzen du, Lurrak bere baliabideak birsortzeko duen gaitasun ekologikoarekin lotuz1. Aztarna ekologikoaren bitartez, beharrezko baliabideak sortzeko eta biztanleria bakoitzak ekoizten dituen baliabideak asimilatzeko —bakoitzak duen bizimoduaren arabera— erabiltzen diren lur- edo ur-eremu ekologikoki emankorrak irudikatzen dira (laboreak, larreak, basoak edo ekosistema urtarrak eta, egoerarik onenean, airearen bolumena). Natura eta naturako baliabideak gure sistema sozialen eta ekonomikoen parte dira. Ikerkuntzak gero eta gehiago frogatzen du Naturak funtsezko garrantzia duela gure osasunean, ongizatean, elikaduran eta segurtasunean. Gizartearen ongizatea baliabide horien araberakoa da. Aztarna ekologikoak eskaintzen dizkigun zifrek gure mendekotasunaren irismena kuantifikatzen laguntzen digute. Aztarna ekologikoak komunikazio-gaitasun handia du ingurumenaren jasangarritasunari dagokionez, sistema sozioekonomikoak natura-inguruneari eragiten dizkion ondorioak erraz ulertzeko moduko informazioa helaraz baitiezaioke gizarteari. 1 Wackernagel, M. and Rees, W. (1996). Our Ecological Footprint: Reducing Human Impact on the Earth. New Society Publishers, Philadelphia. 2
  • 5. EUSKADIRENAZTARNAEKOLOGIKOA2019 EKOIZTEKO AHALMENA AZALEREI DAGOZKIEN TERMINOETAN Aztertzen diren azalerek hainbat sektore ekonomiko hartzen dituzten barne, hala nola elikagaien ekoizpena, energia, garraioa eta manufaktura, betiere merkataritzako balantzeak, CO2 isurketak eta biztanleria kontuan hartuta. Sei azalerek —karbonoa, laboreak, larreak, arrantza, basoa eta azpiegiturak— ekoizteko gaitasuna dute eta eskatzen diren tonaka materialak ekoizteko behar diren lurzoru-hektareak zehazten dituzte. Azalera horiek banaka interpretatu behar dira eta, beraz, ezin dira bi aldiz kuantifikatu; gainera, adierazle eta aldagai ugari hartzen dituzte kontuan kontsumo-patroien ingurumen arloko eskakizunen ikuspegi oso bat eskaini ahal izateko. 1.1. ILUSTRAZIOA. AZTARNA EKOLOGIKOAK BARNE HARTZEN DITUEN 6 AZALEREN DESKRIBAPENA Iturria: www.wwf.es/informate/actualidad/?50423/Vivir-por-encima-de-los-limites-de-la-naturaleza-en-Europa LABOREAK Labore-guneen aztarna ekologikoak lursailen eskaria neurtzen du, elikagaiak eta zuntzak, animalientzako pentsuak, olio-laboreak eta kautxua lortzeari dagokionez. ARRANTZA Arrantza-guneen aztarna ekologikoak itsasoko eta ur gezako ekosistemen eskaria neurtzen du, bildu diren itsaskiak birpopulatzeari eta akuikultura babesteari dagokienez. KARBONOA Karbono-aztarnak erregai fosilak erretzean eta zementua sortzean egiten diren karbono-isurketak neurtzen ditu. Isurketa horiek ozeanoek xurgatzen ez dituzten isurketak hartu behar dituzten baso-eremuetan bihurtzen dira. Basoek karbono dioxidoa hartzeko dituzten tasa aldakorrak irudikatzen ditu, honako hauen arabera: gizakien kudeaketa-maila, basoen mota eta adina, baso-suteetako isurketak, metaketa eta lurzoru-galera. BASOA Basoko produktuen aztarna ekologikoak basoen eskaria neurtzen du, erretzeko egurra, egurrezko produktuak eta paper-orea emateari dagokionez. AZPIEGITURAK Urbanizatutako azaleraren aztarna ekologikoak biologikoki emankorrak diren eta azpiegiturek –errepideak, etxebizitzak eta industria-egiturak barne– estaltzen dituzten eremuen eskaria neurtzen du. LARREAK Artzaintza-lurren aztarna ekologikoak larreen eskaria neurtzen du, haragia, esnea, larrua eta artile-produktuak ekoizteko animaliak hazteari dagokionez. CO2 3
  • 6. EUSKADIRENAZTARNAEKOLOGIKOA2019 BIOGAITASUNAK ZENBAT BALIABIDE NATURAL DITUGUN ADIERAZTEN DU Aztarna ekologikoak zenbat baliabide natural erabiltzen ditugun esaten digu. Datu hori biogaitasunarenarekin osatzen da, hark zenbat baliabide natural ditugun adierazten baitigu. Biak neurriak dira eremu biologikoki emankorren terminoetan eta hektarea globaletan (hag) adierazten dira, hektarea biologikoki emankorren munduko batezbesteko gisa. Biogaitasunak ekosistemen leheneratzeko gaitasuna islatzen du eta planetak baliabideak modu jasangarrian sortzeko orduan dituen mugak adierazten dizkigu. Azalera jakin baten biogaitasunak pertsonek eskatzen dutena berritzeko gaitasuna irudikatzen du. Beraz, biogaitasuna ekosistemen gaitasun bat da, pertsonek erabiltzen dituzten material biologikoak ekoizteko eta sortutako hondakinak xurgatzeko gaitasuna alegia, gaur egungo erauzketa-eskemetan eta -teknologietan oinarrituz. Biogaitasuna aldatu egin daiteke urte batetik bestera, klima, kudeaketa eta giza ekonomiarako sargai erabilgarritzat jotzen diren alderdiak direla eta. Eremu baten biogaitasuna honela kalkulatzen da: benetako eremu fisikoa nazioarteko estandarrek finkatutako errendimendu-faktorearekin eta baliokidetasun-faktorearekin biderkatuta. Azkenik, biogaitasuna hektarea global (hag) gisa adierazten da. Aztarna ekologikoaren eta biogaitasunaren arteko erlazioari esker, behar baino zenbat azalera gehiago erabiltzen ari garen ezagut dezakegu, defizit ekologiko gisa izendatzen dena. ESKUALDE BATEN DEFIZIT EKOLOGIKOA ETA ERRESERBA EKOLOGIKOA Defizit ekologikoak eskualde edo herrialde jakin baten biogaitasunaren eta aztarna ekologikoaren arteko aldeari egiten dio erreferentzia. Biztanleriaren aztarnak biztanleria horrentzat erabilgarri dagoen eremuaren biogaitasuna gainditzen duenean sortzen da defizit ekologikoa. Bestalde, erreserba ekologiko bat sortzen da eskualde baten biogaitasunak bertako biztanleriaren aztarna gainditzen duenean. Eskualde edo estatu batean defizit ekologikoa badago, horrek esan nahi du eskualde hori biogaitasuna inportatzen ari dela merkataritzaren bitartez edo eskualdeko aktibo ekologikoak likidatuz, edo hondakinak isurtzen ari dela gune komun global batera, atmosferara, esaterako. Estatuko eskalan ez bezala, defizit ekologiko globala ezin da konpentsatu merkataritzarekin eta, beraz, hura definizioz gainditzea bezala da. BIOGAITASUNA AZTARNA EKOLOGIKOA DEFIZIT EKOLOGIKOA ERRESERBA EKOLOGIKOA 4
  • 7. EUSKADIRENAZTARNAEKOLOGIKOA2019 EUSKADIREN AZTARNA EKOLOGIKOA GARAPEN JASANGARRIRAKO HELBURUEN ARTEAN Nazio Batuen 2030eko Agenda Euskadiren hurrengo urteetarako politiken funtsezko ardatzetako bat da. 2030eko Agendan jasotzen diren Garapen Jasangarrirako Helburuek (GJH) zuzenean edo zeharka eragiten diote aztarna ekologikoari, GJH horien eta ingurumenaren arteko lotura dela eta. 17 helburuen artean, honako hauek nabarmentzen dira: ekoizpen eta kontsumo arduratsuak (12. GJH), goserik ez izatea (2. GJH), osasuna eta ongizatea (3. GJH), industria, berrikuntza eta azpiegiturak (9. GJH), lehorreko ekosistemetako bizitza (15. GJH) eta klima babesteko ekintza (13. GJH), besteak beste. Euskadik 2030eko Agendari egiten dion ekarpenak honako hau jasotzen du bere ikuspegian: “Planeta narriaduraren kontra babestu nahi dugu, eta horretarako beharrezkoak dira kontsumo eta ekoizpen jasangarriak, baliabide naturalen kudeaketa jasangarria eta klima-aldaketari aurre egiteko premiazko neurriak, oraingo eta etorkizuneko belaunaldien beharrak ase ahal izateko”2. Testuinguru horretan, GJHek izan dezaketen inplikazioa azpimarratu behar da, aztarna ekologikoa murriztuz eta ingurumenaren eta Planetaren gaineko inpaktua gutxituz. 1.2 TAULA. GARAPEN JASANGARRIRAKO HELBURUAK ETA INGURUMENAREKIKO LOTURA3 Garapen Jasangarrirako Helburuak lortzeko ezinbestekoa da ingurumenaren degradazioa eta baliabideen erabilera hazkunde ekonomikotik eta lotutako ekoizpen- eta kontsumo-modalitateetatik bereiztea4. 2 Agenda Basque Country 2030, Eusko Jaurlaritza, 2018. 3 Knowledge for a sustainable Europe, European Environmental Agency, 2019ko uztaila. 4 Perspectivas del medio ambiente mundial (GEO 6), Nazio Batuen Ingurumen Programa, 2019. 1. GJH 2. GJH 3.GJH 4.GJH5.GJH6.GJH 7. G JH 8.GJH9.GJH10.GJH 11.G JH 12.GJH13.GJH14.GJH 15.GJH 16. GJH 17. GJH BERDE ARGIZ, INGURUMENEAN ERAGINA DUTEN GJHak INGURUMEN-HELBURUAK GJHekin LOTZEN DIRA EDO POSITIBOKI EDO NEGATIBOKI BERDE ILUNEZ INGURUMENAREKIN ZUZENEAN LOTUTAKO GJHak 5
  • 8. EUSKADIRENAZTARNAEKOLOGIKOA2019 INGURUMEN-INDIZEEN MUGAK Gaur egun modu asko daude lurralde jakin baten ingurumenaren portaera neurtzeko. Indize horiek baliagarriak dira ingurumen-ezaugarrien gutxi gorabeherako irudi bat izateko eta, horiek zer helburu duten, hobe izango da indize bat edo beste erabiltzea. Aldizka, Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoak (Ihobe) elkarren artean bateragarriak diren zenbait adierazle motari buruzko txostenak argitaratzen ditu, eta horiei esker errazagoa da Euskadiko ingurumenaren egoerari buruzko informazio osatuagoa izatea. Horrela, bada, gehien erabiltzen diren indizeen ezaugarriak alderatuta, horietako bakoitzaren balorazioa ikus dezakegu hurrengo taulan, adierazitako irizpideei dagokienez: 1.2 TAULA. INGURUMEN-INDIZEEN BALORAZIO-IRIZPIDEAK5 Mundu-mailan ez dago ingurumen-politikaren konplexutasuna modu estandarizatuan eta adostuan irudikatzeko gai den indizerik. Ingurumenean eragiten duten aldagai guztiak txertatzeko zailtasuna dela-eta, hura kalkulatzeko hainbat forma erabiltzen dira, eta horiek modu bateratuan ulertu behar dira gizakiak ingurumenarekin duen loturaren irudi fidagarriago bat egiteko. Ingurumen-indizeen kalkuluek eta analisiek funtsezko aurrerapena eskaintzen dute lurralde baten neurketa globalean, eta metodologia estandarizatuen erabilerak —aztarna ekologikoaren kasuan, adibidez— emaitzen alderagarritasuna eta komunikazioa errazten ditu. Beste ingurumen-indize batzuekin gertatzen den bezala, aztarna ekologikoa hurbilketa bat baino ez da gizakiak ingurumenarekiko duen elkarrekintza konplexuari dagokionez. Aztarna ekologikoak azalera erabiltzen du gizarteak oro har hartzen duen unitate gisa, eta horrek komunikazio-indar garrantzitsua ematen dio. Kontuan izan behar dugu ingurumen-indizeetan garrantzitsuagoa dela joera ezagutzea unean uneko irudia baino gehiago, horrek informazio gehiago islatzen baitu testuinguru sozioekonomikoari dagokionez eta neurri eta erabaki politikoen ezarpenari dagokionez. 5 Ingurumen-errendimenduaren indizea, Ihobe, Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoa. Eusko Jaurlaritza, 2013. GARRANTZIA DATUEN KALITATEA EMAITZETARA BIDERATZEA DENBORAZKO SEGIDAREN ESKURA- GARRITASUNA KOMUNIKA- ZIOA MATERIAL-FLUXUAREN ANALISIA INDARTSUA INDARTSUA TARTEKOA TARTEKOA AHULA AZTARNA EKOLOGIKOA INDARTSUA INDARTSUA TARTEKOA TARTEKOA INDARTSUA KONTABILITATE BERDEA TARTEKOA TARTEKOA TARTEKOA AHULA AHULA INGURUMEN- ERRENDIMENDUAREN INDIZEA INDARTSUA INDARTSUA INDARTSUA TARTEKOA INDARTSUA 6
  • 9. EUSKADIRENAZTARNAEKOLOGIKOA2019 AZTARNA EKOLOGIKOAK EZ DITU NEURTZEN ERABILERA JASANGARRIAREN ZENBAIT ALDERDI GARRANTZITSU: Jasangarritasunaren alderdi ez-ekologikoak: biogaitasuna baino aztarna txikiagoa izatea beharrezko baldintza bat da gizarte jasangarri bat izateko, baina ez da nahikoa. Esaterako, aztarna ekologikoak ez du aintzat hartzen gizarte-ongizatea. Gainera, aztarna ekologikoa biogaitasunaren barnean egonda ere, ohitura txarrek akidura eragin dezakete. Biogaitasuna baino aztarna txikiagoa izatea ezinbesteko baldintza da kalitateko hobekuntzak errepikatzeko eta eskalatzeko modukoak izateko. Baliabide berriztaezinen akidura: aztarnak ez du arakatzen baliabide berriztaezinen –petrolio, gas natural, ikatz eta metalen depositua, kasu– erreserba-kantitatea. Material horiekin lotutako aztarna horien erauzketan erabilitako edo konprometitutako leheneratze-gaitasunean oinarritzen da eta, erregai fosilen kasuan, baita horiek sortzen dituzten hondakinak asimilatzeko beharrezko eremua ere. Jarduera sostengaezinak: metal astunen, material erradioaktiboen eta osagai sintetiko iraunkorren askapena (esaterako, poliklorobifeniloak (PCB), klorofluorokarbonoak (CFC), polibinil kloruroa (PVC), dioxinak eta abar) ez da zuzenean kontuan hartzen aztarna kalkulatzeko orduan, guztiz ezabatu beharreko jarduerak izan arren, horien kantitatea dena dela. Degradazio ekologikoa: aztarnak ez du zuzenean neurtzen degradazio ekologikoa, ureztapenak eragindako lurzoruaren gazitasun-igoera adibidez, eta horrek eragina izan dezake etorkizuneko biogaitasunean. Bestalde, degradazioak biogaitasunean murrizketak eragiten baditu, galera hori berreskuratu egiten da etorkizuneko biogaitasuna neurtzeko orduan. Gainera, erantsitako zifra bakarrik aztertzean, eremu baten “azpiustiaketak” (basoak, adibidez) beste eremu baten gehiegizko ustiapena ezkuta dezake (arrantza, adibidez). Ekosistemen erresilientzia: aztarnaren kalkuluek ez dute identifikatzen ekosistemen gaitasuna non eta zein neurritan den zaurgarria edo erresistentea. Aztarna emaitza-neurri bat baino ez da, eta erabiltzen ari den biosfera-kantitatea dokumentatzen du, haren produktibitatearekin alderatuta6. 6 Ecological footprint of European countries, Europako Ingurumen Agentzia, 2019. 7
  • 10. EUSKADIRENAZTARNAEKOLOGIKOA2019 2 EUSKADIREN AZTARNA EKOLOGIKOA Kapitulu honetan, Euskadiren aztarna ekologikoa kalkulatuz lortzen diren emaitzak egituratzen dira; gero, aztertutako azaleren emaitzak xehakatzen dira. Emaitzak aztertu ondoren, horiek erlatibizatu egiten dira munduko biogaitasuna eta defizit ekologikoa oinarritzat hartuta eta, horrela, munduko biztanleria hornitzeko beharko genukeen planeta-kantitatea ezagut dezakegu, betiere aztertutako biztanleriaren estandarrak kontuan hartuta, kasu honetan, Euskadi. 2.1 Euskadiren aztarna ekologikoa 4,32 hektareakoa da Euskadiren aztarna ekologikoa kalkulatzeko orduan 2016ko datu ofizialak hartu dira kontuan. Azterketa honetan aplikatu diren faktoreak Global Footprint Network erakundearen metodologia estandarizatuari dagozkio. Azalera mota bakoitzaren baliokidetasun-faktoreak (baliokidetasun-faktorea) Espainiari dagozkion adierazleak dira; materialen eta produktuen produktibitaterako adierazle globalak erabili dira, baita itsaso eta basoetako CO2 xurgapen-tasarako ere. Material-fluxuen (tonatan) kasuan, Ihoberen eta Merkataritza Ministerioaren txostenak erabili dira; nazioarteko bidaiei buruzko datuak, berriz, Nazioarteko Energia Agentziarenak dira. 2016ko datuak aplikatuz gero, Euskadiren aztarna ekologikoa 4,32 hektarea globalekoa izango litzateke biztanle bakoitzeko. Aztarna ekologikoa azalera guztietako aztarnen batura da; horiek ekoizpenari, inportazioari eta esportazioari dagozkion aztarna ekologikoen arabera xehakatuta daude. Azalera bakoitzeko aztarna ekologikoaren banaketak —ekoizpenari, inportazioari eta esportazioari dagokion aztarna xehakatuta— informazio asko eskaintzen digu ekonomiaren portaerari dagokionez eta material- eta energia-fluxuek biztanleria jakin baten ekoizpen-azaleraren eskaeran duten garrantziari dagokionez. 8
  • 11. EUSKADIRENAZTARNAEKOLOGIKOA2019 2.1. AZTARNA EKOLOGIKOA ETA GAITASUNA PERTSONA BAIKOTZEKO EUSKADI 2016 EUSKADI 2001 AZALERA Ekoizpe- naren aztarna ekologikoa Inpor- tazioen aztarna ekologikoa Espor- tazioen aztarna ekologikoa Kontsu- moren aztarna ekologikoa Biogai- tasuna Kontsu- moren aztarna ekologikoa Biogai- tasuna Defizit Planetak hag/bizt. hag/bizt. hag/bizt. hag/bizt. hag/bizt. hag/bizt. hag/bizt. LABOREA 0,33 0,57 0,17 0,72 0,53 1,1 0,53 0,57 - LARREA 0,02 0,59 0,37 0,25 0,20 0,26 0,27 -0,01 - ARRANTZA 0,69 0,17 0,23 0,62 0,15 0,58 0,14 0,44 - BASOA 0,57 0,50 0,61 0,46 0,68 0,5 0,86 -0,36 - AZPIEGITURA 0,06 - - 0,06 0,06 0,05 0,1 -0,05 - KARBONOA 1,83 3,30 2,91 2,22 0,00 2,17 0 2,17 - GUZTIRA 3,49 5,13 4,30 4,32 1,63 4,66 1,90 2,76 2,45 2016 datuen iturria: Geuk egina. 2011 datuen iturria: http://www.arratia.net/es-ES/Ciudadanos/Curso%2020072008/huella_ecologica.pdf Inportazioari eta esportazioari dagozkien material- eta energia-fluxuak oso alderdi garrantzitsua dira ekonomia bat ezagutzeko orduan eta, kasu honetan, aztarna ekologikoaren elementu nagusietako bat dira; horiek nabarmen gainditzen dituzte ekoizpenetik lortutako emaitzak. Eskatutako baliabide asko beste eskualde batzuetatik inportatuta lortzen dira, eta horrek modu negatiboan eragiten du Euskadiren aztarna ekologikoan. Esportazioek inportazioaren alderantzizko portaera izaten dute, kasu horretan, esportazioaren aztarna ekologikoa kentzen baita, esportazioaren aztarna ekologikoa azken kontsumitzaileari baitagokio, hau da, Euskaditik kanpo geratzen baita. Egindako kalkulutik azaleratzen diren emaitzek argi eta garbi islatzen dituzte euskal biztanleriaren kontsumo-ereduak lurraren ekoizpen-gaitasunari dagokionez (azalera-unitateetan). Planetako biztanle bakoitzak azalera biologikoki emankorraren 1,63 hag ditu bere kontsumo-premiak asetzeko, eta euskal gizarteak 4,32 hag kontsumitzen ditu pertsonako; horrenbestez, defizita 2,69 hag-koa da pertsonako. Planetako biztanle guztiek Euskadiko biztanleen kontsumo-jarraibide berberak jarraituko balituzte, planetaren azalera biologikoki emankorrak erabilgarri dagoena baino 2,6 aldiz handiagoa izan beharko luke. Dena den, Euskadiren aztarna % 7 murriztu da 2001etik. 2.2 IRUDIA. EUSKADIREN AZTARNA EKOLOGIKOAREN EMAITZA NAGUSIAK BIOGAITASUNA 1,63 AZTARNA EKOLOGIKOA 4,32 =- DEFIZIT EKOLOGIKOA -2,69 2,65 PLANETA BEHAR DIRA 9
  • 12. EUSKADIRENAZTARNAEKOLOGIKOA2019 2.2 Aztarna ekologikoak barnean hartzen dituen azaleren xehetasunak Aztarna ekologikoa azalera guztiek duten aztarnaren batura da; horiek kalkulatzeko orduan, produktu jakin batzuk ekoizteko, inportatzeko eta esportatzeko beharrezko azalera-kantitatea hartu behar da kontuan. Produktu horiek sei azaleratan sartzen dira: labore-lurrak, arrantza-guneak, larre-eremuak, azpiegitura- lurzorua eta karbonoaren azalera, hau da, jarduerak isuritako CO2 xurgatzeko beharrezko baso-kantitatea irudikatzen duena. Euskadin, aztarna ekologikoaren azalerak honako ehuneko hauetan daude banatuta: 2.3 GRAFIKOA. AZTARNA EKOLOGIKOAREN AZALERAK PISU ERLATIBOAREN ARABERA % 51 KARBONOA % 17 % 15 % 10 % 6 % 1 1% LABOREAK ARRANTZA LARREABASOA AZPIEGITURAK Aztarna ekologikoak aztertzen dituen azaleren kasuan sei kategoriatan banatzen dira jarduera- sektore, ondasun eta zerbitzu guztiak. Kategoria horietako bakoitzak pisu erlatibo bat du azken aztarna ekologikoaren barruan. Horregatik, oso interesgarria da azalera baten inpaktua beste batena baino handiagoa edo txikiagoa zergatik den aztertzea. Azalera guztiek ekarpen bera egiten ez dutela aintzat hartuta, jarraian, honako hauek deskribatzen dira: karbonoaren azalerak, aztarna osoaren % 51; elikadurara bideratutako azalerak, azken pisuaren % 38; eta, azkenik, basoak eta azpiegiturak, % 10eko eta % 1eko intzidentzia baitute, hurrenez hurren. 10
  • 13. EUSKADIRENAZTARNAEKOLOGIKOA2019 KARBONOAREN AZALERAK ERAGITEN DU EUSKAL AZTARNA EKOLOGIKOAREN ZATIRIK HANDIENA (% 51) Karbonoaren aztarna ekologikoak isurtzen diren CO2 baliokideen tonak neurtzen ditu, basoek eta ozeanoek hura xurgatzeko duten gaitasuna kontuan hartuta. Euskadin, karbonoaren aztarna ekologikoa aztarna osoaren % 51 da. Oraindik ere energia fosilekiko mendekotasuna da CO2 isurketa altuen arrazoi nagusia. Aztarna kalkulatzeko orduan, balantzean inpaktu handiena duten jardueretako bat dira materialak eta produktuak inportatzeko erabiltzen diren garraiobideak, itsasontziz nahiz hegazkinez, horiek eragiten baitute aztarna ekologikoaren % 22. Euskadin honako hau da energia-kontsumoaren banaketa, sektoreka: 2.4 GRAFIKOA. ZUZENEKO ENERGIA-KONTSUMOA SEKTOREKA7 (tpb)8 Azpimarratu behar da euskal industriaren energia-kontsumoak behera egiten jarraitzen duela urtez urte. Garraioaren sektorearenak, berriz, gora egiten jarraitzen du. 2015ean, garraioaren sektoreak industriaren sektorea gainditu zuen, lehenengoz, urteko energia-kontsumoari dagokionez. Euskal industria duela hainbat urte hasi zen energia-kontsumoa murrizteko ahaleginak egiten, energiaren efizientzia handitzeko eta petrolioaren eta deribatuen sektoretik banantzeko helburuarekin. Garraioaren sektoreak Euskadiko energia-kontsumo osoaren % 37 hartzen du; orain 20 urte, % 25era ez zen iristen. Hazkunde horren zergatia ibilgailu- eta gidari-kopuruaren gorakada da. Merkataritza globalean, garraioak petrolioarekiko mendekotasuna du eta horrek nabarmen murrizten ditu sektore horren energia-eredua eraldatzeko aukerak; horretarako, beste ekimen batzuk gauzatu beharko lirateke, hala nola garraio publikoaren garapena, intermodalitatea edo energia berriztagarrietako inbertsioa. 7 Euskadiko Energia Datuak, Energiaren Euskal Erakundea (EEE), 2017. 8 tpb: milaka tona petrolio baliokidea - Mila tona petrolioren errekuntzan sortzen den energiaren pareko energia-kantitatea. 0 500 1.000 1.500 2.000 2.500 3.000 2000 2002 2004 2006 2008 2010 2012 2014 2017 Garraioa Industria Lehen sektorea Bizitokiak Zerbitzuak 11
  • 14. EUSKADIRENAZTARNAEKOLOGIKOA Industriaren sektoreak mix energetiko banatuagoa eta anitzagoa du garraioaren sektorearekin alderatuta, eta, horregatik, azken horren kasuan oso zaila izango da energia-eredua eraldatzea. Garraioak pisu handia du energia-kontsumoari dagokionez, eta aztarna horren balioa horregatik da horren altua; izan ere, ia erabateko mendekotasuna du petrolioarekiko. Beraz, karbono dioxido tona gehiago isurtzen da.   2.5 GRAFIKOA. GARRAIOAREN ETA INDUSTRIA-SEKTOREAREN ENERGIA-ITURRIAK9 (tpb) 9 Euskadiko Energia Datuak, Energiaren Euskal Erakundea, 2016. 0 500 1.000 1.500 2.000 2.500 Ikatza eta deribatuak Petrolioa eta deribatuak Gas naturala Energia deribatuak Energia berriztagarriak Energia elektrikoa Ikatza eta deribatuak Petrolioa eta deribatuak Gas naturala Energia deribatuak Energia berriztagarriak Energia elektrikoa 0 200.000 400.000 600.000 800.000 1.000.000 1.200.000 Garraioa Industria 2000 2002 2004 2006 2008 2010 2012 2014 2017 2000 2002 2004 2006 2008 2010 2012 2014 2017 ARTIFIZIALIZATUTAKO AZALERA EGONKOR MANTENTZEN DA Euskadik biztanle kopuru handia du azalerako eta, beraz, dentsitate handiko lurraldea da garraio-, etxebizitza- eta industria-azpiegiturei dagokienez, besteak beste. Ezaugarri hori dela-eta, azpiegituretara bideratutako azalerak aztarna ekologikoaren % 1 bakarrik osatzen du. Kasu honetan, azpiegituren azalerak lurzoruaren artifizializazio-maila neurtzen du, azalera osoari dagokionez; horrenbestez, 12
  • 15. EUSKADIRENAZTARNAEKOLOGIKOA NEKAZARITZAKO ELIKAGAIEN SEKTOREAK PISU HANDIA DU EUSKADIREN AZTARNA EKOLOGIKOAN Elikagaien ekoizpenak eta inportazioak —labore-lurretatik, larreetatik nahiz arrantza-eremuetatik etorri— Euskadiko azken aztarna ekologikoaren % 38 osatzen dute. Horrela, laborantzara bideratutako azaleraren eta biztanleriak bere kontsumo-ohiturak asetzeko behar duen azaleraren arteko batura izango litzateke aztarna ekologikoan pisu handiena duen bigarren osagaia (% 17). Larreek abereak elikatzeko beharrezko larreen azalerari egiten diote erreferentzia eta, Euskadiren kasuan, aztarna osoaren % 6 inguru hartzen dute. Bestalde, arrantza-sektoreak aztarna ekologikoaren ia % 15 hartzen du. Euskadik inportatu egiten ditu kontsumitzen dituen elikadura-produktu asko, eta horrek nabarmen areagotzen du aztarna ekologikoa. Biztanleriaren kontsumo-ohiturak inportatutako produktuen mendekoak dira; horrek handitu egiten du Euskadiren mendekotasuna eta labore, larre eta arrantzaren aztarna ekologikoa areagotzen du, baita karbonoaren aztarna ekologikoa ere, produktu horiek inportatzeko premia energetikoarekin duen loturagatik. Kontuan izan beharreko beste alderdi bat nekazaritza ekologikoa da. Hari esker errazagoa da ongarrien eta produkzio intentsiboan erabiltzen diren bestelako produktuen inportazioa txikitzea, eta horrela murriztu egiten da aztarna ekologikoa. Duela nahiko gutxira arte, Euskadiko produkzio ekologikoaren garapena oso mugatua izan da Europako beste eskualde batzuekin alderatuta. Bestalde, 2014tik 2018ra, nekazaritza ekologikora aldatu diren euskal ustiategien kopurua 389tik 542ra* igo da, oraindik ere hobetzeko asko egon arren. Baso-azalerak lurraldearen % 54 hartu arren, aztarna ekologikoaren % 10 bakarrik eragiten du. Baso-sektoreak hirugarren posturik garrantzitsuena dauka euskal aztarna ekologikoan, eta horren % 10 da, hain zuzen ere. Azken 40 urteetan bikoiztu egin da gure mendietan dagoen egur-bolumena, ekoizpenerako erabili ohi diren espezieen nahiz tokiko hostozabalen kasuan. Basoetako produktua da, eta bereziki egurra, lurraldeak duen baliabide biologikorik garrantzitsuenetako bat; bertan, azalera osoaren % 54 zuhaiztuta dago –396.700 hektarea– eta, beraz, Europako zuhaitz-azalerarik handienetako bat dugu**. * Euskal Autonomia Erkidegoko Baso Inbentarioa, Eusko Jaurlaritza, 2018. ** HAZI, El bosque vasco en cifras 2018. = + + ELIKADURA %38 %6 LARREA %15 ARRANTZA %17 LABOREAK biztanleriaren dentsitatea sintoma on bat da Euskadin. Izan ere, Euskadik herri eta hiri konpaktuak dituela kontuan hartuta, gainerako azalera beste produkzio-jarduera batzuetara bidera daiteke, eta biogaitasun eta autohornikuntza handiagoa lortu. 13
  • 16. EUSKADIRENAZTARNAEKOLOGIKOA2019 EUSKADIREN DEFIZIT EKOLOGIKOA BEHERA EGITEN HASI DA Defizit ekologikoak biztanleria batek behar duen azaleraren (aztarna ekologikoa) eta lurra bera eskaintzeko gai den azaleraren (biogaitasuna) arteko aldea adierazten du. Ikus daitekeenez, aztarna ekologikoaren eta biogaitasunaren arteko aldeak gora egin du, bi lerroak bata bestetik bereizten ari direla. Bataren eta bestearen arteko azalerak defizit ekologikoa adierazten digu eta, beraz, zenbat eta distantzia handiagoa egon aztarna ekologikoaren eta biogaitasunaren artean, orduan eta defizit handiagoa egongo da. 2.6 GRAFIKOA. EUSKADIREN AZTARNA EKOLOGIKOAREN ETA DEFIZIT EKOLOGIKOAREN BILAKAERA MUNDUKO BIOGAITASUNAREKIN ALDERATUTA. Iturria: guk geuk egina, GFN erakundearen datuak oinarri hartuta. 2016. urterako emaitzek 1995eko maila berean jartzen dute Euskadi; horrela, bada, aldatu egin da lehen gertatzen ari zen joera eta murriztu egin da aztarna ekologikoaren eta biogaitasunaren arteko aldea. 2.3 Euskadiren aztarna ekologikoaren bilakaera EUSKADIREN AZTARNA EKOLOGIKOA % 7 BAINO GEHIAGO MURRIZTU DA 2001ETIK, ORAINDIK ERE DEFIZIT EKOLOGIKOA IZAN ARREN Aztarna ekologikoa aztertuz gero, Euskadin % 7,3 jaitsi da 2005. urtean egindako azken kalkuluarekin alderatuta (2001eko datuekin egina)10. Horrela, bada, 2001ean aztarna 4,66 hektarea globalekoa zen biztanleko, eta 2016an, berriz, 4,32 hektarea globalekoa biztanleko. 10 EAEren aztarna ekologikoa, 2005, 2001. urteko datuekin egina. Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoa, Ihobe. Eusko Jaurlaritza. HEKTAREA GLOBALAK BIZTANLEKO EUSKADIKO AZTARNA EKOLOGIKOA MUNDUKO BIOGAITASUNA 5 4 3 2 1 0 DEFIZIT EKOLOGIKOA 1990 19941992 1996 2000 2002 2004 2006 2008 2010 2012 2014 20161998 2016 AZTARNA EKOLOGIKOA 4,32 2011 AZTARNA EKOLOGIKOA 4,66 2001-2016 -%7,3 14
  • 17. EUSKADIRENAZTARNAEKOLOGIKOA2019 EUSKAL BIZTANLERIAK 2,65 PLANETA BEHAR DITU BERE ESKAERAK ASETZEKO Hektarea global horiek munduko biogaitasunarekin zatitzean, biztanleria hornitzeko zenbat planeta beharko genituzkeen lortzen da; Euskadiren kasuan, 2,6 planeta izango lirateke. 2.7 IRUDIA. EUSKAL BIZTANLERIAREN KONTSUMO-EREDUA HORNITZEKO BEHAR DIREN PLANETAK Aztarna ekologikoak behera egin arren, euskal biztanleriaren ondasun-kontsumoa asetzeko behar diren planeten kopurua 2,45etik (2001ean) 2,65era (2016an) igo da. Izan ere, munduko biogaitasuna % 14,2 gutxitu da (1,9 hag-etik 1,63 hag-era pertsonako); horrenbestez, 2016an ondasunak ekoizteko erabilgarri zegoen azalera biologikoki emankorra murriztu egin da 2001. urtearekin alderatuta. Euskadiko defizit ekologikoa 2,69 puntukoa da; 2001. urteko emaitzak hobetu dira, orduan 2,75ekoa baitzen. Datu horiek islatzen duten moduan, Euskadiko biztanle bakoitzak 2,69 hag gehigarri behar ditu, planetak bere beharrak asetzeko eskaintzen dituen 1,63 hag biologikoki emankorrez gain. Horrenbestez, Euskadik kontsumo-jarraibide globalki ez-jasangarriak izango lituzke, haren premiei erantzuteko beste eskualde batzuetako edo etorkizuneko belaunaldien baliabideak jartzen ari baitira arriskuan. Horrela, bada, planetako biztanle guztiek Euskadiko herritarren kontsumo-jarraibide berberak jarraituz gero, planetaren azalera biologikoki emankorrak erabilgarri dagoena baino 2,65 aldiz handiagoa izan beharko luke. Azterketa horri aztarna ekologikoa ulertzeko faktore erabakigarrietako baten portaera negatiboa gehitu behar zaio: planetaren biogaitasuna. Aldagai horrek munduko azalera emankorra adierazten du. Datu horren bitartez, defizit ekologikoa eta biztanleria jakin baten eskaerari erantzuteko behar den planeta kopurua zehazten dira. 1961ean, biogaitasuna 3,12 hektarea globalekoa zen pertsonako, 2001ean 1,9 hag‑ekoa eta, 2016an, berriz, 1,63 hag-ekoa. Azalera emankor txikiagoa izanik, defizit ekologikoa handitu egiten da, baita biztanleriari baliabideak hornitzeko behar den planeta kopurua ere. 2,65 PLANETA Munduko biztanleria osoa Euskadin bezala biziko balitz, beharko lirateke biztanleria osoa hornitzeko 15
  • 18. EUSKADIRENAZTARNAEKOLOGIKOA2019 2.8 GRAFIKOA. AZTARNA EKOLOGIKOAREN, BIOGAITASUNAREN ETA DEFIZIT EKOLOGIKOAREN BILAKAERA MUNDU- MAILAN11. Mundu-mailan, Euskadiren aztarna ekologikoa mundukoa (2,75 hag/pertsona) baino 1,57 aldiz handiagoa da. Gaur egungo premiei erantzuteko, gizakiak 1,6 planetari dagozkion baliabide naturalak kontsumitzen ari dira. Aztarna ekologiko garbi globalak gora egiten jarraitzen du duela zenbait hamarkadatatik eta gaur egun 20.000 milioi hektarea global ingurutan kokatzen da. Horrela jarraituz gero, 2020an 1,75 planeta beharko genituzke, eta 2050ean 2,5 planeta. Planetako batez besteko biztanle baten aztarna ekologikoa (2,75 hag) planetak duen biogaitasuna baino handiagoa denez (1,63 hag), ondoriozko defizit ekologikoak esan nahi du gaur egungo belaunaldia etorkizuneko belaunaldien baliabideak kontsumitzen ari dela. 11 Global Footprint Network, Ecological Footprint Explorer 2019. HEKTAREA GLOBALAK BIZTANLEKO MUNDUKO AZTARNA EKOLOGIKOA MUNDUKO BIOGAITASUNA 3 2 1 0 DEFIZIT EKOLOGIKOA 1961 1966 1971 1976 1981 1986 1991 2001 20111996 20162006 16
  • 19. EUSKADIRENAZTARNAEKOLOGIKOA2019 2.9 GRAFIKOA. BEHARREZKO PLANETA-KANTITATEA, BIZTANLERIA OSOA HERRIALDEA/ESKUALDEA BEZALA BIZIKO BALITZ12 12 Global Footprint Network, 2019. 2.4 Euskadiren egoera nazioarteko testuinguruan MUNDUKO BIZTANLERIAK PLANETA LEHENERATZEKO GAI DENA BAINO GEHIAGO KONTSUMITZEN DU Baliabide-eskaera oso azkar handitzen ari da eta planeta ez da gai eskaera horri erantzuteko. Munduko biztanleriak 1,75 planeta behar ditu gaur egungo baliabide-eskaera asetzeko. Planetak ezin ditu kontsumitutako baliabideak leheneratu munduko eskaerak hornitzeko beharrezko abiaduran, eta munduko potentzia eta biztanleria nagusiak dira, emaitza absolututan, aztarna ekologikorik handiena dutenak. Aztarna ekologikoa herrialdeko/eskualdeko biztanleriarekin alderatuta kontuan hartuz gero, ikusiko dugu emaitzak nabarmen aldatzen direla batetik bestera. AEBak Australia Ipar Renania- Westfalia Errusia Alemania Suitza Erresuma Batua Frantzia Italia EUSKADI Portugal Espainia Txina Brasil India MUNDUA 5,0 4,1 3,3 3,2 3,0 2,8 2,7 2,7 2,7 2,65 2,5 2,5 2,2 1,7 0,7 1,75 17
  • 20. EUSKADIRENAZTARNAEKOLOGIKOA2019 EUSKADI EB-28REN BATEZBESTEKOTIK BEHERA DAGO Europar Batasunari dagokio lurraren biogaitasun osoaren % 20 inguru, bertan munduko biztanleria osoaren % 7 bakarrik bizi arren13. Europa aztarna ekologikoaren “zordun” gisa izendatutako kontinenteetako bat da, duena baino azalera handiagoa kontsumitzen baitu. Izan ere, munduko beste eskualde batzuetako azalera emankorrak kontsumitzen ditu, bereziki superabit ekologikoa duten horienak. Aztarna ekologikoa kontsumo-adierazle bat da eta emaitza herrialde eta eskualde kontsumitzaileenetan da larriena. Kontsumo-patroien arabera, Europan joerak gora egin du azken hamarkadetan: 1961etik eta 2016ra, EBren aztarna ekologikoa 1.600 milioi hektarea globaletatik 2.300 hektarea globaletara igaro zen. 2.10 GRAFIKOA. EUROPAKO HERRIALDEEN ETA EUSKADIREN AZTARNA EKOLOGIKOA 2016. URTEAN14 13 Vivir por encima de los límites de la naturaleza en Europa, World Wildlife Foundation, 2019. 14 Ecological footprint of European countries, Europako Ingurumen Agentzia, 2019. Luxenburgo Estonia Danimarka Suedia Letonia Finlandia Belgika Austria Txekiar Errep. Lituania Norvegia Eslovakia Irlanda Alemania Herbehereak Suitza EUROPA Frantzia Italia Polonia Erresuma Batua EUSKADI Grezia Eslovakia Portugal Espainia Kroazia Hungaria Bulgaria Errumania CO2 KARBONOA LARREA BASOA ARRANTZA LABOREAK AZPIEGITURAK EUROPA EUSKADI 0 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 18
  • 21. 4,32 4,04 4,45 4,44 4,84 4,83 6,25 4,43 6,8 5,51 6,46 6,26 7,06 6,36 5,57 6,03 3,61 3,09 3,45 4,27 4,37 5,12 4,1 2.11 GRAFIKOA. EUROPAKO HERRIALDEEN ETA EUSKADIREN AZTARNA EKOLOGIKOAREN MAPA 2016. URTEAN Euskadiren aztarna ekologikoa Europako batezbestekoa baino txikiagoa da, baita Alemania, Suedia, Norvegia, Belgika, Herbehereak eta Austria estatu kideena baino txikiagoa ere, eta Euskadi 19. postuan egongo litzateke. Europaren aztarna ekologikoa 4,56 hag-etara jaitsi da 2016an; beherakada nabarmena izan da 2008. urtearekin alderatuta, orduan 5,41 hag-ekoa baitzen pertsona bakoitzeko. Era berean, eta datu horiekin alderatuta, Euskadiren 4,32 hag-ek euskal gizartearen nolabaiteko hobekuntza islatzen dute gure ondasun-kontsumoak eragindako ingurumen-inpaktuaren terminoetan. Europako herrialde guztiek badute antzeko zerbait: aztarna ekologikoa zehazteko orduan karbonoa da azalerarik erabakigarriena. Europako herrialde guztietan, energia-kontsumoari dagokion aztarnak aztarna osoaren erdia gainditzen du; gainerako azalerek balio irregularrak islatzen dituzte, herrialde bakoitzaren ezaugarri zehatzak zein diren. Europako iparraldeko herrialdeek Europako gainerako herrialdeek baino aztarna ekologiko handiagoa dute karbonoari dagokionez, hein handi batean, tenperatura eta etxeak berotzeko erabiltzen den energia direla eta. Bestalde, itsasora ematen duten herrialdeetan aztarna handiagoa da arrantza-guneen azaleran. Estonian, Suedian edo Letonian ere –baso-azalera handiko herrialdeak dira– handiagoa da baso-aztarna. Konparazioa egiterakoan, Luxenburgo bereizten da beste guztien gainetik, ia 13 hag-eko aztarna baitu pertsonako. Hura da Europan aztarna ekologikorik handiena duen herrialdea eta munduan aztarna ekologikorik handiena duen bigarren herrialdea, Qatarren (14,4 hag pertsonako) atzetik. Iturria: guk geuk egina, GFN erakundearen datuak oinarri hartuta15. 15 Global Footprint Network, Ecological Footprint Explorer 2019. 19
  • 22. EUSKADIRENAZTARNAEKOLOGIKOA2019 3 ONDORIO NAGUSIAK EUSKADIREN AZTARNA EKOLOGIKOAK BILAKAERA POSITIBOA IZAN DU ETA EUROPAKO BATEZBESTEKOA BAINO TXIKIAGOA DA Euskadiren aztarna ekologikoa 4,32 hektarea globalekoa da biztanleko eta, beraz, gure lurraldea Europako batezbestekoaren azpitik dago; gainera, bilakaera positiboa izan du 2001. urtearekin alderatuta, eta % 7 egin du behera. Europar Batasun osoaren patroi berari jarraikiz, eta arestian ikusi dugun moduan, honako hauek dira inpaktu gehien duten elementu nagusiak: energiarekin lotuta daudenak (karbono-aztarna), aztarna ekologikoaren % 50 baino gehiago eragiten baitute; laboreak, % 17; arrantza, % 14; eta baso-azalera, % 10. Larreek eta azpiegiturek aztarnaren % 6 eta % 1 osatzen dute, hurrenez hurren. MUNDUKO BIZTANLERIA OSOA EUSKADIN BEZALA BIZIKO BALITZ, 2,65 PLANETA BEHARKO LIRATEKE BEHARREZKO BALIABIDEAK IZATEKO Euskadi bere defizit ekologikoa murrizten ari da eta, aldi berean, planetaren biogaitasunak behera egiten jarraitzen du. Dena dela, egiteko asko dago oraindik. Herrialde garatuetako biztanleen ondasun- eta zerbitzu-eskaera kontuan hartuta, planetak leheneratzeko gai ez den erritmo batean ekoitzi beharko lituzke baliabideak, eta horrek are gehiago handitzen du desoreka. EUSKADIN ENERGIA-KONTSUMOAK SORTZEN DU AZTARNA EKOLOGIKOAREN ERDIA BAINO GEHIAGO Karbonoaren aztarna ekologikoa da aztarna ekologikoak biogaitasuna gainditzearen arrazoi nagusia. Herrialde garatuek ere bizi dute errealitate hori, ondasun eta energia gehiago eskatzen baitituzte. Horrek esan nahi du energiaren sektorea eta garraioa funtsezkoak direla aztarna ekologikoa murrizteko orduan. Bestalde, aztertutako gainerako azalerek ez dute garrantzi handiegirik haiek bakarrik aztertuta, eta egonkor mantentzen dira denbora igaro ahala. 2,65 PLANETA BEHAR DIRA CO2 2001-2016 -%7,3 KARBONOA %51 20
  • 23. EUSKADIRENAZTARNAEKOLOGIKOA2019 4 EUSKADIN AZTARNA EKOLOGIKOA MURRIZTEKO GAKOAK Karbono gutxiko ekonomia batera igarotzeko trantsizioa bizkortzea Aztarnak behera egin du 2001etik eta horrek garbi islatzen du Euskadik aurrera egin duela karbono gutxiko ekonomia baterantz. Zuzeneko energia- kontsumoak behera egin du bere osotasunean, baina oraindik ere kontsumo handia hautematen da energiaren sektorean eta garraioan; izan ere, horiei dagokie berotegi-efektuko gas-isurketa (BEG) guztien % 63. Energia efizientziaren politikak eta deskarbonizazio-politikak ere inpaktua izaten ari dira energia-iturriak eta energiaren intentsitatea kontuan hartzeko orduan, eta gero eta kutsatzaile gutxiago isurtzen dira atmosferara. Euskadin, % 26 murriztu dira BEG isurketak 2005. urtearekin alderatuta, eta azken kontsumoari dagozkion energia berriztagarrien kuota % 14,3koa da —2030ean % 21 lortzea da helburua—16. Euskadin garraioa da, 2005. urtearekin alderatuta, BEG isurketen igoera izan duen sektore bakarra. Euskadin, garraio-sektorearen isurketek % 8,1eko igoera izan dute 2005. urtearekin alderatuta, eta Euskadin matrikulatutako ibilgailuen % 0,22 bakarrik dira elektriko eta hibrido entxufagarriak18. Garraio publikoa eta joan-etorri ez-motorizatuak aztarna ekologikoa nabarmen murriztu dezaketen bi lan-lerro dira. 16 Euskadiko Ingurumen Profila Klima Aldaketaren arloan 2018. Ihobe, Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoa. Eusko Jaurlaritza. 21
  • 24. EUSKADIRENAZTARNAEKOLOGIKOA2019 Ekonomia zirkularra da kontsumo‑patroiak aldatzeko eta planetari oreka itzultzeko potentzial handiena duen tresna Produkzio- eta kontsumo-sistema efizienteagoak lortuz gero —etengabeko ziklo birsortzaileei esker—, lehengaien eta energiaren kontsumoa murriztu ahal izango da, baita ekoizpen-prozesuetako hondakinen sorrera eta isurketak ere. Industrian eta beste sektore batzuetan aplikatuta, ekonomia zirkularrak oso ondorio onuragarriak izan ditzake karbonoaren eta laboreen azaleretarako behar diren hektarea globalak murrizteko orduan. Ildo horretatik, Euskadin % 26 hazi da, 2000. urtetik, barne-produktu gordina; materialen kontsumoa % 25 murriztu da eta zabortegian amaitzen duten hiri-hondakinen bolumena % 56 murriztu da. Ekonomia zirkularraren aldeko apustua, bereziki produktu eko-diseinatuen ekoizpena, eta produktuek duten bizitzaren hedapena eraldatzeko gaitasun handiena duten bi ardatz dira aztarna ekologikoa murrizteko orduan. Elikadura zirkularrak ere eginkizun garrantzitsua betetzen du aztarna ekologikoan Elikadura zirkularraren aldera joatea ezinbestekoa da aztarna ekologikoa murrizteko. Nekazaritzako elikagaien sektoreak munduan dagoen energia guztiaren ia heren bat kontsumitzen du; hura da berotegi-efektuko gas- isurketen % 20-26 ingururen arduraduna eta hiru elikagaitatik bat alferrik galtzen da mundu-mailako balio-kate osoan17. Bestalde, laborantza ekologikoak badu ezaugarri erantsi bat: ez du produktu toxikorik erabiltzen edo inportatzen, eta horrek ere murriztu egiten du aztarna ekologikoa. Nekazaritzako elikagaien produktuen zikloak itxita, onurak lortuko lirateke ekonomian, baita pertsonen osasunean eta ongizatean ere. 17 Global Footprint Network, Ecological Footprint Explorer 2019. 22
  • 25.