SlideShare a Scribd company logo
1 of 21
Download to read offline
1
                                 EMAKUMEA ETA EVERGETISMOA
                                                                                       Maite Aguado
                                                                                   Historiako ikaslea
                                                                                   Letren Fakultatea
                                                                                           UPV/EHU

       Ikusi ahal izan dugu, nola evergetismoaren munduaren barne emakumeek parte hartu izan
dutela. Normalean bizitza publikoan ezagutzera emateko eta ondoren bere memoria bertan
geratzeko intentzioekin eginik. Goi inperio garaietan bizitza publikoan emakumeen presentzia
nabari da eta hauen botere, prestigio eta influentzia soziopolitikoa agerian uzten digute.
       Goi inperioan zehar bizitza publiko munizipalean, eliteetan emakumeen presentzia nabari
dugu eta boterea, prestigioa, influentzia sozio-politikorako aukerak adierazten digute haien
komunitateetan
       Iturri nagusiena informazioa lortzeko epigrafia dugu eta honekin informazio asko jakin
dezakegu: zenbat donazio egon ziren emakumeen aldetik Hispanian, ze donazio mota ziren,
emakume horien egoera soziala zein zen, zeintzuk ziren hauen motibazio eta interesak eta nola izan
ziren errekonpentsatuak. Bestalde, epigrafiak emakume askok beraien zein irudi utzi nahi zuten ere
ikusi ahal dugu.
       Inskripzioek topiko literarioetatik baztertzen digute, horrela ikuspegi hobeago bat lortuko
dugu emakumearen papera gizartearen barnean ikusteko. Horrela, epigrafeek mater familiasen
garrantziaz hitz egingo ditu hiritarren estatusa adierazterako orduan; emakumeek egin zuten ekintza
guztiak familiaren estatusa eta prestigioa mantentzeko; sazerdozioen betetzea eta donoazioak egitea
bere bizitza publikoan; emakume batzuk lortutako prestigio soziala eta asunto ekonomikoetan
barneratu izana aurkezten digute.
       Hispanian, 605 donazio aurkitzen ditugu eta 118 emakumeek eginak dira eta beste 34
familien donazioak, non emakumeak ageri diren parte hartzaileen artean. Probintzietan, Baetican
emakumeen donazio gehiago jazo ziren Citerior eta Lusitanian baino. Lehenengoan %29.9-a eman
zen (107/358) eta beste bietan %18a (36/200) eta %19,2 (9/47). Ez dakigu zehazki zergatik ematen
den probintzien arteko ekilibrio ezberdintasuna, baina azpimarratu beharra dago gehien eman zen
tokia Hispania Citeriorreko gune hego-mendebaldean eman zela.
       Aipatzeko da nola Orienten (ekialdean) emakumeek hiri-bizitzako parte hartzea oso garatuta
zegoela, sazerdozioak, liturgiak et ‘magistraturak’ betetzera arte. Baina, Hispaniako probintzietako
datuek erakutsi digute, Mendebaldean emakumeek maila antzerakoan zeudela (baian ez hau baino
gehiago). Oriente Mediterraneoko emakumeak oso garaiztik hasi ziren rol publikoak betetzen.
Probintzietan, goi karguek emazte edo alabak hartzen zuten parte. Hispanian, 2 testigantza aurkitzen
ditugu administrazioko goi karguen bi emazteena. Nahiz eta K.o II.mendekoak diren, bata Emerita
2
Augusta-koa dugu, zeinetan Marteren tenplu baten handitzea eman zen Domitia Vettillaren partez
(L. Roscius Paculus senatorearekin ezkondua) eta, bestalde, berriz, zubi baten eraiketa daukagu,
Domitia Pressillaren eskutik, VII.legioaren kanpamendu militarraren ondoan.


Ob honboren donazioak eta fundazioak


       Hiru kasu aurkitzen ditugu ob honorem donazioak egiten, kultu inperialeko sazerdozio
postuak lortu eta gero: Aponia Montanak Ludiak zelebratu zituen Astigin, Celerinak Salpensan eta
Patriciak Iliberrin epula batzuk organizatu zituen. Hauek pentsa dezakegu, promesa elektoralen
ondoroia izan zirela. Hala ere, postu hauek lortu zituztenak tokian tokiko eliteen emazteak izan
ziren, zeinek konpetentzia izan zuten sazerdote postu hauek lortzeko.
       Hispanian bederatzi fundazioekin soilik elkartzen gara emakumeek eginda, ebergesia
ekintzak komunitate batzuen ongizaterako zeudenak fijatuta. Hispalisen, Fabia Hadrianilla
daukagu, zeinak 50000 sesterzio utzi zituen urtero kontribuzioak egin zitzaten ume txiroekin hirian.
Hau eta beste emakumeek egindako fundazioak eguneroko bizitzan parte hartzeko nahia azaltzen
digu, baita memorian geratzeko nahia ere bai.


Emakumeengandik finantzatutako ebergetismo hispaniarrak


       Bertan azalduko ditugunak beraien errekurtso ekonomikoez baliatuz jazo ziren. Hispanian
ezagun ditugun akto ebergetikoak %19,5 dira, gizonezkoean %70,9 eta pertsona ezberdinen artean
egindakoak, aldiz, %5,6, baina soilik eraikuntza publikoen eraikitzeak kontuan hartuz gero. Kasu
horretan, emakumeekin egindako donazio edilizioak %9,2 jaisten zaigu, gizonena %78,4ra jaitsiz
eta pertsona ezberdinen artean egindakoak %6,5ra igoaz.
       Emakumeez soilik finantzatutako ekintza publikoak 14 dira totalean, gizonezkoen 120n
aurrean. Honekin esan dezakegu, familiako patrimonioaren zatiketan ezberdintasunen ondorioa
izango zela. Emakume askok ere beraien herentzia gutxitua aurki zezaketen, beraien gens berdineko
norbaitek karrera politikoan aurrera egin behar zuenean eta hauek testamenduaren bidez konpontzen
ziren. Betican eta Hispainia Citerior-en ia ebergesia kantitate berdina aurkitzen dugu emakumeek
bakarrik egindakoetan eta emakume-gizonek egindakoetan. Seguru aski, emakumeek bere gizon eta
semeei kofinantziatu zitzaketen, donazio handiak suposatzen zutelarik.
       Bankete publikoei dagokienez, 50 bat ditugu ezagunak eta hauetatik erdia emakumeengatik
izan ziren eginak. Gainera, hauek beste bi kofinantziatu zituzten beraien gizon eta semeekin batera.
10 epula aurkitzen ditugu emakumeek ordainduta, zeinak beraien gizonek memoriarako eginak
egon ziren. Beste 14 ohore eta prestigio gehiago lortzeko egin ziren.
3
       Emakumeek egindako bankete ebergesiak helburu bikoitz bat zeukaten, hots, ohore eta
prestigioak lortzeaz gain beraientzat, bere familiako gizonentzat ere bai. Estatua edo eraikin publiko
bat ezartzen zen presentazioan, ebergetek aseguratzen zuten bankete baten organizazioarekin
jendearen parte hartzea eta zeinek ekintza honi garrantzia edo bizitasun gehiago emango ziona.
Emakumeak konsziente ziren nola bankete baten organizazioak familiaren eta ebergetaren egoera
soziala erakusten edo adiera ematen laguntzen zuela eta honen on egingo zion iraganera, bai
ebergetari baita gens-ari ere.
       Sportula bat bakarrik dugu ezagun Hispanian emakume batek egina. Hau Fabia Restitutak
egin zuen bere semearentzat, jada hilda zegonea.
       Ludi-ei dagokionez, zazpi dauzkagu ezagun emakumeek eginak eta hauek ere banketeen
helburu berbera zuten, hots, jende kopuru bat lortu elkartzea justu beraiek egiten zuten donazioaren
ezarpenean.
       Azkenaldean, 2 emakume aurkitzen ditugu, zeinak ludiak organizatzen dituztenak eta hauek
hau egiten dute bere gizonek prometitutako donazioak egin ondoren. Askotan donazioen promesa
egin eta gerora egin ahal ezin zutenean (hil egin direlako adibidez), bere emazteek edo beste
batzuek egiten zitzuten.
       Bakarrik bi ebergesia ditugu ezagunak eraikinen mantentzean edo inpostuen ordainketan
zetzanak.
       Jainkoen estatuei dagokionez, 30 bat aurkitzen ditugu emakumeek eginak. Kasu hauetan,
emakumea independenteki egiten ditu donazio horiek. Honen helburua jainko bati ohore egitea zen.
Honekin dirudi, bere gens-aren irudi eta prestigioa mantentzeko egiten zutela. Estatuetako donazio
gehienak jainkosei zuzenduak izan ziren: Venus, Diana, Isis, Minerva, Juno. Edota emakume
errepresentazioak zituzten abstrakzio dibinizatuak: Fortuna, Victoria, Pietas.
       Metal preziatuetan egindako estatu asko emakumeek donatutakoak dira (gehienak
zilarrezkoak).
       Kasu bat ezagutzen dugu, non emakume batek estatua bat eskaini zion enperadore bati. Hala
ere, hau dudatan sartua daukagu. Epigrafea Claudia libertak Tiberiori eskainitako zen.
       35 kasutan, ikusten dira emakumeak hiriak berak eskainitako ohoreak berak ordaintzen.
Epigrafiak erakutsi digu, nola askotan ohorea lortzen zuenak ordaintzen zituen honen gastuak.
Horrela, ikusten badugu familiako beste pertsona bat beste baten ohorea ordaintzen, ohorea jaso
duena hilda zegoela ulertu behar dugu. Semeen partetik ulergarria da gurasoek ordaintzea ohore
horien gastuak, hauek ez baitzituzten dirua aurreratua. Honekin, familiaren estatus hobetzen zuen
komunitatearen barnean eta hau memorian geratzea.
       Emakumeen bizi esperantzari eskerrak, hauek bizitza publikoan sartzeko edo gehiago
sartzeko aukera izan zuten paterfamiliasen irudia ohoratzen jarraitzeko. Eta horrela ebergetismoaren
4
munduan ere sartzeko. Horrela, dakigunez, ebergetismoa beraientzat ohoreak lortzeko erabiltzen
zuten, baita bere familiako beste gizonentzat ere.
          Hala ere, aipatzekoa da, erdi mailako donazioek ez zutela dekretu dekurionalen ohorekin
jasoko.
          Esan beharra dago, zati honekin amaitu aurretik, emakumeek egindako donazio horietako
asko ex testamento egin zirela, emakumeak horrela testamendua egiteko aukera zeukala. Beste kasu
batzuetan heredes bezala ikusten ditugu epigrafeetan; ondorioz, badakigu gizonak bezala herederak
izan zezaketela, zeren Lex Voconia deritzogunak indarra galdu zuen goi inperioan zehar.


Emakumeek egindako ebergesien kronologia Hispanian


          Lehendabizi aipatzekoa da, ebergetismoa errepublikaren amaieran azaldu zela Hispanian.
Augusto eta Julio-Claudioen garaian askoz ere ohikoagoak izan ziren. II mendean, ebergesiak
bikoiztu egin ziren, gerora atzerakada izugarri izanik eta honen amaiera emanez III mendean.
emakumeen donazioak ez dira agertzen epigrafetan julio-claudioen garaira arte. I mendeko azken
30 urteetan, Flavioekin kointzidituz, emakumeak sistema ebergetikoak oso barneraturik agertzen
dira. Emakumeena, besteak bezala, bigarren mendean bikoiztu egingo da, gero berriz ere III
mendean erortzeko.
          I mende aurrera doan heinean, beraien heredatzeko aukera handituz doaz eta beraien
patrimonioa gestionatzeko aukera ere bai. Honi esker, gizonekiko duten dependentzia hori gutxituz
joan zen eta horrela, emakumeak ebergetismoaren mundura gerturatzen joango dira, beraien
familien edo gizonen laguntza ekonomikorik gabe. II-III mendeetan familia berdineko gizon eta
emakumeek jarraitu zuten ebergesiak batera egiten. Hauetako batzuk gastu handikoak izan ziren,
baina gehienak txikiak edo ertainak izan ziren, zeinak 10000 sesterzioak Azken batean, honen
helburu betiko helburu nagusia dugu, hots, gizartea nukleo familiarra edo gens-a ohorea ematea
gizartean eta baita gensaren irudiaren jarraikotasun dinastikoa ematea.


Hispaniako emakume ebergeten perfil soziala


          107 emakume aurkitzen ditugu eta haietatik lauen familietako norbait edo norbaitzuk ordo
senatorial eta ordo ecuestrean parte hartu zuten. Horrela, Erromako administrazioaren barnean
parte hartzen zutela dakigu, nahiz eta gutxi batzuk izan.
          Hauetatik 41 familia decurionaletakoak ziren, zeinetan bere familiako norbaitek
sazerdozioak edo magistraturak betetzen zituzten, edota beraien sazerdozioren bat betetzen zuten.
Argi dago, behin sazerdozioan sartuta, emakumeen ob honorem donazioak beteko zituztela, hots,
5
honekin promozio politikoa lortuz. Baina, askok egin eta gero lortuko zutela flamines izatera.
Orduan promozio sozial eta politiko bezala balio zuela ondo adierazten digu.
       Anbito erlijiosotik kanpo, beste emakume ebergeta batzuk ezagutzen ditugu. 56 ebergeta
ezagutzen ditugu, zeinak libreak zirenak, baina estatus sozial ezezagunekoak. Badirudi, prestigiozko
familia baten kide zirela. Hala ere, hauen artean ere beraientzat ohorea eta prestigio soziala lortzeko
ebergesiak egiten zituztenak, bai berarentzat baita bere familiarentzat ere.
       Emakume ebergeten artean Hispanian, aurkitzen ditugu zeinak diru kantitate handiko
donazioak egin zituzten, bakarka. Hori dela eta, ikusten dugu nola emakume batzuk diru kantitate
handiak izan zituzten, bere patriomonio pertsonaletik. Hauetako batzuen artean aipatzekoa dira
Terentia Puella, Sempronia, Galla, Caecilia Trophime, Aponia Montana, Cornelia Marullina,
Celerina, Fabia Fabiana eta Vibia Modesta. Aipatutako azken hauek, signa argenteas-ak donatu
zituzten, zeinak 50 zilar libra biano gehiago zituzten.
       18 bat geratuko litzaizkiguke, zeinak elite munizipalekin batera jarri genitzake perfil sozial
gisa. Hau horrela izango zen, Gentes dekurionalen parte zirelako, edota beraien diru kantitate handi
eta eskuzabaltasunarengatik. Emakume hauek guztiak diru kantitate handiez baliatu ziren, esan
dugun bezala, eta hau donatutako zilarrezko estatuek adierazten digute. Hauen kostua 40000 eta
150000 sesterzioko izango zela kalkulatu da.
       Emakume hauek guztiek autonomia eta independentzia handiaz gozatu ahal izan zuten
seguru aski berakein fortuna hiri donazio horietan inbertitzerako orduan. Hauetako asko alargun
aberatsak izango ziren. Emakume asko alargun geratu ziren, paterfamilias hil eta gero, eta honek
suposatu zuena zen hauen inplikazio handiagoa bizitza publikoan. Honekin gens-aren irudia
mantentzeko helburua zuten, donazioak eginez komunitateari                edota familiaren ohorezko
konmemorazioak eginez. Modu honetan, beraien gens-aren irudi publikoa mantentzen jarraituko du
eta honen ekintza munifizienteekin lortutako ohoreak ere mantenduko dute. Honekin, bere
ondorengoei aukera ematen zien gobernuko karguetan eta bere komunitateetako zuzendaritza
karguetan parte hartzea.
       Ebergeta garrantzitsuetatik bederatzik kultu inperialaren sazerdozioak bete zituzten. 18
ebergeta garrantzitsu hauetako beste batzuk gentes munizipal garrantzitsuetako parte ziren.
       Emakume hauekin batera, aurkitzen ditugu emakume batzuk, zeinak aberastasun handiak
zituzten, baina bere familiako inork ez zen ordo decurionalaren parte. Donazioak erabili izan
zituzten sozialki prestigioa lortzeko edota bere familiarentzat, horrela bere aberastasunarekin batera
zihoan dignitas-a lortzeko.
       Soilik 18 horietatik 4 sartu zituzten bere seme edo senarrak donazioetara, hauek jada hilda
zeudelarik.
6
Ondorio gisa


       Ondorio gisa esan dezakegu, eta azken batean testuan zehar esaten joan garen bezala,
Hispaniako emakume asko, gehienak tokian tokiko aristokrazietako parte zirenak, gizonen antzeko
donazioak egin zituzten eta, hau horrela delarik, donazioa hauek egiteko izan zituzten motibazioak
gizonek izan zituztenen berdinak izango ziren: gloria eta ohorea lortzeko nahia, pertsona beraren
edo bere gens-aren prestigio edo egoera soziala mantendu edo handitzea, bakoitzaren edo gens-aren
memoria mantentze komunitatean, hiriak edertzea eta biztanleriaren beharrei erantzutea. Horrela,
pax deorum-a garantizatzen zuten eta beste famili edo eliteen donazioak atzean edo itzaletan
geratzeko..
       Lehendabizi, emakumearen sarrera bizitza publikoan eta politikan greziako ekialdean eman
zen, zeina garai helenistikoan emakumeek defenditzeko ahalegin legala zuten eta baita ekintza
ekonimikoetan parte hartzeko aukera ere. Hala ere, faktore garrantzitsuenak, garai helenistiko-
erromatarrean, sistema ebergetikoaren garapena izan zen, zeinak aportazio ekonomikoen beharra
izan zuen eta hauek familia aristokratiko hauen eskutik eman zelarik eta emakumearen papera
tokian tokiko eliteei jarraikotasuna eta legitimitate dinastikoa eskuratzeko. Emakumeek beraien
boterea bistan eraman zezaketen eta baita beraien posizio soziala ere beraien komunitateetan eta
honekin batera, ohore edo sazerdozioengatik lehiatu eta beraien memoria komunitatean iraunarazi.
       Gizonezkoen     ebergetismoarekin     daukan    ezberdintasuna    da,   emakumeek     funtzio
politikoetarako aukera itxita edukita, behintzat mendebaldean, hauen parte hartzea bizitza publikoan
limitaturik zegoen. Ondorioz, emakume askok beraien promozio aspirazioak beraien gens-eko
gizonetan jartzen zuten. Honekin, berriz ere, ikusten dugu nola emakumeen ebergetismoak helburu
bikoitza zuen, hots, bere ohore eta prestigio soziala handitzeaz gain, bere gens-arena ere
promozionatzen zuen. Hispanian, K.o I.mendetik erditik aurrera emango zen postu sazerdotalak
betez, donazioak eginez eta haien familiak promozionatuz. Horrela, haien familiak beraien hirietan
gobernu karguetan jarraitzea ahabideratzen zuten eta horrela beraien prestigio eta boterea
belaunaldietan egonez, baita kargu gorenetara joanez ere.
       Askok ere bere prestigio eta ohorea (baita familiarena ere) adierazten zuten, ezkondu baino
lehenago. Horrela, familia askok hau familien arteko loturetarako erabili zuten.
       Azken batean, emakumeen parte hartzea bizitza publikoan familiaren estrategia bat bezala
ulertu ahal da, “regimen de los notables” delako sortzeko intentzioarekin, baina, logikoa den bezala,
aberatsenak, garrantzitsuenak eta boteretsuenak soilik egin ahal izan zuten.
       Adibide gisa, Hispaliseko inkripzioan azaltzen zaigun Fabia Hadrianilla daukagu, zeina
consularis filiae, senatoris uxori, senatoris sorori eta senatoris matri bezala definitzen den, hots,
antzinatean emakume askok nahiko zuten distintzioa. (hija de cónsul, esposa de senador, hermana
7
de senador y madre de senador).
EMAKUMEA ETA EVERGETISMOA




                 Maite Aguado Lizarralde
                 Historiako ikaslea
                 Letren Fakultatea
                 UPV/EHU
GIDOIA

Sarrera.
Ebergetismoa → Definizioa eta Hispaniako kasua.
Emakumea eta ebergetismoa.
Kronologia emakumeen ebergesietan Hispanian.
Ob Honorem donazioak.
Emakumeen donazioak.
Emakume horien perfil soziala.
Ondorioak
EBERGETISMOA
Zer da ebergetismoa?


Errepublikan eta honen amaieran.


Bi mota → “politikoa”       Ob honorem eta kargua
           “pribatua”      Ob liberitatem
                              Ex testamento
                              Legatuak
Hispaniako kasuan

-Erromaren konkista eta gero.
-+ erromanizatua, + ebergetismoa.
-“Potlatlchen espiritua”.
-Ez da prozesu uniformea.
-Aldaketak eman ziren.
-Nekazal ebergetismo gutxi
EMAKUMEA ETA EBERGETISMOA

 Helburu bikoitza.
 Goi inperioan presentzia
 bizitza publikoan.
 Botere, prestigio eta
 influentzia
 soziopolitikoa agerian
 utzi.
Iturri nagusia → epigrafia

 Informazio asko
 eskeini.
 Emakumeek
 utzitako irudiaren
 islada.
 Inskripzioak tokipo
 literarioak alde
 batera utzi.
Hispaniako donazio kopurua

         Hispaniako donazio kopurua
Probintzietako kopuruak

500


450


400


350


300


250


200


150


100


50


 0
      %29.9 Baetica   %18 Citerior   %19,2 Lusitania   Fila 4
Orienten.
  Hispaniarekin alderatuz.
  Hispanian 2 testigantza.
- Domitia Vettilla.
- Domitia Pressilla.
Kronologia
Ebergetismoa hispanian → errepublika amaieran.
Ohikoagoa Augusto eta Judio-Claudioen garain.
II.menden ebergesiak bikoiztu.
III.mendean desagertu.
Emakumeen aukera I.mende amaieratik aurrera.
Ob honorem donazioak eta
fundazioak
 3 kasu
 Sazerdozio karguak lortu eta gero.
 Tokian tokiko eliteen emazteak.


 Fundazioak 9 Hispanian.
 Adibide on bat → Fabia Hadrianilla.
Emakumeen donazioak
 Beraien errekurtso ekonomikoez.
 Emakukeen soilik finantzatutako ekintza publikoak 14 dira totalean.
 Patrimonioaren zatiketaren ondorio.
 Baetica eta Hispania Citerior.
 Bankete publikoak.
 Sportula.
 Ludi-ak.
 Estatuak.
 Ohoreak.
 Emakumeen bizi esperantza.
 Ex testamento.
Ebergeten perfil soziala
107 emakume → lau ordo senatorial edo ordo
  ecuestrearen familiak
→ 41 familia ordu decurionalaren parte.
→ 56 ebergeta libreak, baina estatus ezezaguna.
→ Patrimonio handiko emakumeak Hispanian.
→ 18 elite munizipalen parte.
→ alargun aberatsak.
→ Kultu inperialeko sazerdotisak.
→ Emakume aberatsak, baina ordo decurionala ez.
ONDORIOAK
1- Helburuak: ohorea, estatus soziala, promozioa.
2- Emakumearen sarrera bizitza publikoan.
3- Askotan familien arteko loturak egiteko.
4- “Regimen de los notables” familia estrategia.
5- Adibidea: Fabia Hidrianilla.

“consularis filiae, senatoris uxori, senatoris sorori eta senatoris matri”

More Related Content

Similar to Emakumea eta evergetismoa, Maite Aguado

Sexualitatea Historian Zehar2
Sexualitatea Historian Zehar2Sexualitatea Historian Zehar2
Sexualitatea Historian Zehar2nekane001
 
Izengabea 1 english zuzenduta
Izengabea 1 english zuzendutaIzengabea 1 english zuzenduta
Izengabea 1 english zuzendutaganivet5maila
 
Arabako euskaldunon elkarguneen topaketak
Arabako euskaldunon elkarguneen topaketakArabako euskaldunon elkarguneen topaketak
Arabako euskaldunon elkarguneen topaketakEuskaltzaleen Topagunea
 
Euskera 2[1].lana
Euskera 2[1].lanaEuskera 2[1].lana
Euskera 2[1].lanajoxemi
 
Kultur ekosistemak
Kultur ekosistemakKultur ekosistemak
Kultur ekosistemakekthuhezi
 
EUSKAL MITOLOGIA
EUSKAL MITOLOGIAEUSKAL MITOLOGIA
EUSKAL MITOLOGIATrumoi
 
Euskal Herria Aintzinako Erregimenean
Euskal Herria Aintzinako ErregimeneanEuskal Herria Aintzinako Erregimenean
Euskal Herria Aintzinako ErregimeneanMARIJE AGUILLO
 
AIARALDEKO MUGIMENDU FEMINISTAREN HISTORIA dosierra
AIARALDEKO MUGIMENDU FEMINISTAREN HISTORIA dosierraAIARALDEKO MUGIMENDU FEMINISTAREN HISTORIA dosierra
AIARALDEKO MUGIMENDU FEMINISTAREN HISTORIA dosierraborborelkartea
 
2.gaia gizarte feudala
2.gaia gizarte feudala2.gaia gizarte feudala
2.gaia gizarte feudalaaingura
 
13. historiaurretik erdi arora
13. historiaurretik erdi arora13. historiaurretik erdi arora
13. historiaurretik erdi aroraMargaGutierrez
 
C:\Fakepath\1 M 6 Gaia 4 Erroma 2007 08
C:\Fakepath\1  M   6  Gaia   4   Erroma    2007 08C:\Fakepath\1  M   6  Gaia   4   Erroma    2007 08
C:\Fakepath\1 M 6 Gaia 4 Erroma 2007 08IES F.J.Z. BHI
 

Similar to Emakumea eta evergetismoa, Maite Aguado (15)

Sexualitatea Historian Zehar2
Sexualitatea Historian Zehar2Sexualitatea Historian Zehar2
Sexualitatea Historian Zehar2
 
Izengabea 1 english zuzenduta
Izengabea 1 english zuzendutaIzengabea 1 english zuzenduta
Izengabea 1 english zuzenduta
 
Arabako euskaldunon elkarguneen topaketak
Arabako euskaldunon elkarguneen topaketakArabako euskaldunon elkarguneen topaketak
Arabako euskaldunon elkarguneen topaketak
 
Euskera 2[1].lana
Euskera 2[1].lanaEuskera 2[1].lana
Euskera 2[1].lana
 
Kultur ekosistemak
Kultur ekosistemakKultur ekosistemak
Kultur ekosistemak
 
EUSKAL MITOLOGIA
EUSKAL MITOLOGIAEUSKAL MITOLOGIA
EUSKAL MITOLOGIA
 
Euskal Herria Aintzinako Erregimenean
Euskal Herria Aintzinako ErregimeneanEuskal Herria Aintzinako Erregimenean
Euskal Herria Aintzinako Erregimenean
 
Erdi aroa
Erdi aroaErdi aroa
Erdi aroa
 
AIARALDEKO MUGIMENDU FEMINISTAREN HISTORIA dosierra
AIARALDEKO MUGIMENDU FEMINISTAREN HISTORIA dosierraAIARALDEKO MUGIMENDU FEMINISTAREN HISTORIA dosierra
AIARALDEKO MUGIMENDU FEMINISTAREN HISTORIA dosierra
 
2.gaia gizarte feudala
2.gaia gizarte feudala2.gaia gizarte feudala
2.gaia gizarte feudala
 
13. historiaurretik erdi arora
13. historiaurretik erdi arora13. historiaurretik erdi arora
13. historiaurretik erdi arora
 
C:\Fakepath\1 M 6 Gaia 4 Erroma 2007 08
C:\Fakepath\1  M   6  Gaia   4   Erroma    2007 08C:\Fakepath\1  M   6  Gaia   4   Erroma    2007 08
C:\Fakepath\1 M 6 Gaia 4 Erroma 2007 08
 
UR ZIBILIZAZIOAK(1).pptx
UR ZIBILIZAZIOAK(1).pptxUR ZIBILIZAZIOAK(1).pptx
UR ZIBILIZAZIOAK(1).pptx
 
Pastorala1
Pastorala1Pastorala1
Pastorala1
 
Dosierra: Errotxapeako Erraldoien Konpartsa
Dosierra: Errotxapeako Erraldoien KonpartsaDosierra: Errotxapeako Erraldoien Konpartsa
Dosierra: Errotxapeako Erraldoien Konpartsa
 

More from UPV/EHU

Programa iii simposio seec eh- 2016
Programa iii simposio seec eh- 2016Programa iii simposio seec eh- 2016
Programa iii simposio seec eh- 2016UPV/EHU
 
Vi jornadas de literatura, cine y montaña literatura, zinema eta mendiari bur...
Vi jornadas de literatura, cine y montaña literatura, zinema eta mendiari bur...Vi jornadas de literatura, cine y montaña literatura, zinema eta mendiari bur...
Vi jornadas de literatura, cine y montaña literatura, zinema eta mendiari bur...UPV/EHU
 
Iii seminario de historiografía y legado de la antigüedad
Iii seminario de historiografía y legado de la antigüedadIii seminario de historiografía y legado de la antigüedad
Iii seminario de historiografía y legado de la antigüedadUPV/EHU
 
Diptico v jornadas lcm iii mendikultur 2014 web
Diptico v jornadas lcm iii mendikultur 2014 webDiptico v jornadas lcm iii mendikultur 2014 web
Diptico v jornadas lcm iii mendikultur 2014 webUPV/EHU
 
Seminario derecho
Seminario derechoSeminario derecho
Seminario derechoUPV/EHU
 
Programa teatro grecolatino 2014
Programa teatro grecolatino 2014Programa teatro grecolatino 2014
Programa teatro grecolatino 2014UPV/EHU
 
Seminario internacional díptico
Seminario internacional dípticoSeminario internacional díptico
Seminario internacional dípticoUPV/EHU
 
IV jornadas de literatura cine y montaña
IV jornadas de literatura cine y montañaIV jornadas de literatura cine y montaña
IV jornadas de literatura cine y montañaUPV/EHU
 
Ii simposio de la sección del país vasco de la seec
Ii simposio de la sección del país vasco de la seecIi simposio de la sección del país vasco de la seec
Ii simposio de la sección del país vasco de la seecUPV/EHU
 
Curso intensivo de latin elemental propaganda
Curso intensivo de latin elemental propagandaCurso intensivo de latin elemental propaganda
Curso intensivo de latin elemental propagandaUPV/EHU
 
Alejandro handia
Alejandro handia Alejandro handia
Alejandro handia UPV/EHU
 
Roma en hispania de Catón a Graco_Igor Capelo Soto
Roma en hispania de Catón  a  Graco_Igor Capelo SotoRoma en hispania de Catón  a  Graco_Igor Capelo Soto
Roma en hispania de Catón a Graco_Igor Capelo SotoUPV/EHU
 
Atenasko erlijioa
Atenasko erlijioaAtenasko erlijioa
Atenasko erlijioaUPV/EHU
 
Filipo II eta helenismoaren hasiera_Alvaro Ariza_Axel Arruti_Hodei Alcantara_...
Filipo II eta helenismoaren hasiera_Alvaro Ariza_Axel Arruti_Hodei Alcantara_...Filipo II eta helenismoaren hasiera_Alvaro Ariza_Axel Arruti_Hodei Alcantara_...
Filipo II eta helenismoaren hasiera_Alvaro Ariza_Axel Arruti_Hodei Alcantara_...UPV/EHU
 
Polisen gainbehera_Mikel Cortès_Pako Gómez_Irune_Tranche_Josu Santamarina
Polisen gainbehera_Mikel Cortès_Pako Gómez_Irune_Tranche_Josu Santamarina  Polisen gainbehera_Mikel Cortès_Pako Gómez_Irune_Tranche_Josu Santamarina
Polisen gainbehera_Mikel Cortès_Pako Gómez_Irune_Tranche_Josu Santamarina UPV/EHU
 
Emakumea antzinatean
Emakumea antzinateanEmakumea antzinatean
Emakumea antzinateanUPV/EHU
 
Catilina, hijo de su tiempo
Catilina, hijo de su tiempoCatilina, hijo de su tiempo
Catilina, hijo de su tiempoUPV/EHU
 
Cómo creció el jardín una perspectiva histórica del epicureísmo garcia ansote...
Cómo creció el jardín una perspectiva histórica del epicureísmo garcia ansote...Cómo creció el jardín una perspectiva histórica del epicureísmo garcia ansote...
Cómo creció el jardín una perspectiva histórica del epicureísmo garcia ansote...UPV/EHU
 
Revueltas de esclavos a finales de la república irune echeverria
Revueltas de esclavos a finales de la república irune echeverriaRevueltas de esclavos a finales de la república irune echeverria
Revueltas de esclavos a finales de la república irune echeverriaUPV/EHU
 
4. polis arkaikoa ii. a, esparta
4.  polis arkaikoa ii. a, esparta4.  polis arkaikoa ii. a, esparta
4. polis arkaikoa ii. a, espartaUPV/EHU
 

More from UPV/EHU (20)

Programa iii simposio seec eh- 2016
Programa iii simposio seec eh- 2016Programa iii simposio seec eh- 2016
Programa iii simposio seec eh- 2016
 
Vi jornadas de literatura, cine y montaña literatura, zinema eta mendiari bur...
Vi jornadas de literatura, cine y montaña literatura, zinema eta mendiari bur...Vi jornadas de literatura, cine y montaña literatura, zinema eta mendiari bur...
Vi jornadas de literatura, cine y montaña literatura, zinema eta mendiari bur...
 
Iii seminario de historiografía y legado de la antigüedad
Iii seminario de historiografía y legado de la antigüedadIii seminario de historiografía y legado de la antigüedad
Iii seminario de historiografía y legado de la antigüedad
 
Diptico v jornadas lcm iii mendikultur 2014 web
Diptico v jornadas lcm iii mendikultur 2014 webDiptico v jornadas lcm iii mendikultur 2014 web
Diptico v jornadas lcm iii mendikultur 2014 web
 
Seminario derecho
Seminario derechoSeminario derecho
Seminario derecho
 
Programa teatro grecolatino 2014
Programa teatro grecolatino 2014Programa teatro grecolatino 2014
Programa teatro grecolatino 2014
 
Seminario internacional díptico
Seminario internacional dípticoSeminario internacional díptico
Seminario internacional díptico
 
IV jornadas de literatura cine y montaña
IV jornadas de literatura cine y montañaIV jornadas de literatura cine y montaña
IV jornadas de literatura cine y montaña
 
Ii simposio de la sección del país vasco de la seec
Ii simposio de la sección del país vasco de la seecIi simposio de la sección del país vasco de la seec
Ii simposio de la sección del país vasco de la seec
 
Curso intensivo de latin elemental propaganda
Curso intensivo de latin elemental propagandaCurso intensivo de latin elemental propaganda
Curso intensivo de latin elemental propaganda
 
Alejandro handia
Alejandro handia Alejandro handia
Alejandro handia
 
Roma en hispania de Catón a Graco_Igor Capelo Soto
Roma en hispania de Catón  a  Graco_Igor Capelo SotoRoma en hispania de Catón  a  Graco_Igor Capelo Soto
Roma en hispania de Catón a Graco_Igor Capelo Soto
 
Atenasko erlijioa
Atenasko erlijioaAtenasko erlijioa
Atenasko erlijioa
 
Filipo II eta helenismoaren hasiera_Alvaro Ariza_Axel Arruti_Hodei Alcantara_...
Filipo II eta helenismoaren hasiera_Alvaro Ariza_Axel Arruti_Hodei Alcantara_...Filipo II eta helenismoaren hasiera_Alvaro Ariza_Axel Arruti_Hodei Alcantara_...
Filipo II eta helenismoaren hasiera_Alvaro Ariza_Axel Arruti_Hodei Alcantara_...
 
Polisen gainbehera_Mikel Cortès_Pako Gómez_Irune_Tranche_Josu Santamarina
Polisen gainbehera_Mikel Cortès_Pako Gómez_Irune_Tranche_Josu Santamarina  Polisen gainbehera_Mikel Cortès_Pako Gómez_Irune_Tranche_Josu Santamarina
Polisen gainbehera_Mikel Cortès_Pako Gómez_Irune_Tranche_Josu Santamarina
 
Emakumea antzinatean
Emakumea antzinateanEmakumea antzinatean
Emakumea antzinatean
 
Catilina, hijo de su tiempo
Catilina, hijo de su tiempoCatilina, hijo de su tiempo
Catilina, hijo de su tiempo
 
Cómo creció el jardín una perspectiva histórica del epicureísmo garcia ansote...
Cómo creció el jardín una perspectiva histórica del epicureísmo garcia ansote...Cómo creció el jardín una perspectiva histórica del epicureísmo garcia ansote...
Cómo creció el jardín una perspectiva histórica del epicureísmo garcia ansote...
 
Revueltas de esclavos a finales de la república irune echeverria
Revueltas de esclavos a finales de la república irune echeverriaRevueltas de esclavos a finales de la república irune echeverria
Revueltas de esclavos a finales de la república irune echeverria
 
4. polis arkaikoa ii. a, esparta
4.  polis arkaikoa ii. a, esparta4.  polis arkaikoa ii. a, esparta
4. polis arkaikoa ii. a, esparta
 

Emakumea eta evergetismoa, Maite Aguado

  • 1. 1 EMAKUMEA ETA EVERGETISMOA Maite Aguado Historiako ikaslea Letren Fakultatea UPV/EHU Ikusi ahal izan dugu, nola evergetismoaren munduaren barne emakumeek parte hartu izan dutela. Normalean bizitza publikoan ezagutzera emateko eta ondoren bere memoria bertan geratzeko intentzioekin eginik. Goi inperio garaietan bizitza publikoan emakumeen presentzia nabari da eta hauen botere, prestigio eta influentzia soziopolitikoa agerian uzten digute. Goi inperioan zehar bizitza publiko munizipalean, eliteetan emakumeen presentzia nabari dugu eta boterea, prestigioa, influentzia sozio-politikorako aukerak adierazten digute haien komunitateetan Iturri nagusiena informazioa lortzeko epigrafia dugu eta honekin informazio asko jakin dezakegu: zenbat donazio egon ziren emakumeen aldetik Hispanian, ze donazio mota ziren, emakume horien egoera soziala zein zen, zeintzuk ziren hauen motibazio eta interesak eta nola izan ziren errekonpentsatuak. Bestalde, epigrafiak emakume askok beraien zein irudi utzi nahi zuten ere ikusi ahal dugu. Inskripzioek topiko literarioetatik baztertzen digute, horrela ikuspegi hobeago bat lortuko dugu emakumearen papera gizartearen barnean ikusteko. Horrela, epigrafeek mater familiasen garrantziaz hitz egingo ditu hiritarren estatusa adierazterako orduan; emakumeek egin zuten ekintza guztiak familiaren estatusa eta prestigioa mantentzeko; sazerdozioen betetzea eta donoazioak egitea bere bizitza publikoan; emakume batzuk lortutako prestigio soziala eta asunto ekonomikoetan barneratu izana aurkezten digute. Hispanian, 605 donazio aurkitzen ditugu eta 118 emakumeek eginak dira eta beste 34 familien donazioak, non emakumeak ageri diren parte hartzaileen artean. Probintzietan, Baetican emakumeen donazio gehiago jazo ziren Citerior eta Lusitanian baino. Lehenengoan %29.9-a eman zen (107/358) eta beste bietan %18a (36/200) eta %19,2 (9/47). Ez dakigu zehazki zergatik ematen den probintzien arteko ekilibrio ezberdintasuna, baina azpimarratu beharra dago gehien eman zen tokia Hispania Citeriorreko gune hego-mendebaldean eman zela. Aipatzeko da nola Orienten (ekialdean) emakumeek hiri-bizitzako parte hartzea oso garatuta zegoela, sazerdozioak, liturgiak et ‘magistraturak’ betetzera arte. Baina, Hispaniako probintzietako datuek erakutsi digute, Mendebaldean emakumeek maila antzerakoan zeudela (baian ez hau baino gehiago). Oriente Mediterraneoko emakumeak oso garaiztik hasi ziren rol publikoak betetzen. Probintzietan, goi karguek emazte edo alabak hartzen zuten parte. Hispanian, 2 testigantza aurkitzen ditugu administrazioko goi karguen bi emazteena. Nahiz eta K.o II.mendekoak diren, bata Emerita
  • 2. 2 Augusta-koa dugu, zeinetan Marteren tenplu baten handitzea eman zen Domitia Vettillaren partez (L. Roscius Paculus senatorearekin ezkondua) eta, bestalde, berriz, zubi baten eraiketa daukagu, Domitia Pressillaren eskutik, VII.legioaren kanpamendu militarraren ondoan. Ob honboren donazioak eta fundazioak Hiru kasu aurkitzen ditugu ob honorem donazioak egiten, kultu inperialeko sazerdozio postuak lortu eta gero: Aponia Montanak Ludiak zelebratu zituen Astigin, Celerinak Salpensan eta Patriciak Iliberrin epula batzuk organizatu zituen. Hauek pentsa dezakegu, promesa elektoralen ondoroia izan zirela. Hala ere, postu hauek lortu zituztenak tokian tokiko eliteen emazteak izan ziren, zeinek konpetentzia izan zuten sazerdote postu hauek lortzeko. Hispanian bederatzi fundazioekin soilik elkartzen gara emakumeek eginda, ebergesia ekintzak komunitate batzuen ongizaterako zeudenak fijatuta. Hispalisen, Fabia Hadrianilla daukagu, zeinak 50000 sesterzio utzi zituen urtero kontribuzioak egin zitzaten ume txiroekin hirian. Hau eta beste emakumeek egindako fundazioak eguneroko bizitzan parte hartzeko nahia azaltzen digu, baita memorian geratzeko nahia ere bai. Emakumeengandik finantzatutako ebergetismo hispaniarrak Bertan azalduko ditugunak beraien errekurtso ekonomikoez baliatuz jazo ziren. Hispanian ezagun ditugun akto ebergetikoak %19,5 dira, gizonezkoean %70,9 eta pertsona ezberdinen artean egindakoak, aldiz, %5,6, baina soilik eraikuntza publikoen eraikitzeak kontuan hartuz gero. Kasu horretan, emakumeekin egindako donazio edilizioak %9,2 jaisten zaigu, gizonena %78,4ra jaitsiz eta pertsona ezberdinen artean egindakoak %6,5ra igoaz. Emakumeez soilik finantzatutako ekintza publikoak 14 dira totalean, gizonezkoen 120n aurrean. Honekin esan dezakegu, familiako patrimonioaren zatiketan ezberdintasunen ondorioa izango zela. Emakume askok ere beraien herentzia gutxitua aurki zezaketen, beraien gens berdineko norbaitek karrera politikoan aurrera egin behar zuenean eta hauek testamenduaren bidez konpontzen ziren. Betican eta Hispainia Citerior-en ia ebergesia kantitate berdina aurkitzen dugu emakumeek bakarrik egindakoetan eta emakume-gizonek egindakoetan. Seguru aski, emakumeek bere gizon eta semeei kofinantziatu zitzaketen, donazio handiak suposatzen zutelarik. Bankete publikoei dagokienez, 50 bat ditugu ezagunak eta hauetatik erdia emakumeengatik izan ziren eginak. Gainera, hauek beste bi kofinantziatu zituzten beraien gizon eta semeekin batera. 10 epula aurkitzen ditugu emakumeek ordainduta, zeinak beraien gizonek memoriarako eginak egon ziren. Beste 14 ohore eta prestigio gehiago lortzeko egin ziren.
  • 3. 3 Emakumeek egindako bankete ebergesiak helburu bikoitz bat zeukaten, hots, ohore eta prestigioak lortzeaz gain beraientzat, bere familiako gizonentzat ere bai. Estatua edo eraikin publiko bat ezartzen zen presentazioan, ebergetek aseguratzen zuten bankete baten organizazioarekin jendearen parte hartzea eta zeinek ekintza honi garrantzia edo bizitasun gehiago emango ziona. Emakumeak konsziente ziren nola bankete baten organizazioak familiaren eta ebergetaren egoera soziala erakusten edo adiera ematen laguntzen zuela eta honen on egingo zion iraganera, bai ebergetari baita gens-ari ere. Sportula bat bakarrik dugu ezagun Hispanian emakume batek egina. Hau Fabia Restitutak egin zuen bere semearentzat, jada hilda zegonea. Ludi-ei dagokionez, zazpi dauzkagu ezagun emakumeek eginak eta hauek ere banketeen helburu berbera zuten, hots, jende kopuru bat lortu elkartzea justu beraiek egiten zuten donazioaren ezarpenean. Azkenaldean, 2 emakume aurkitzen ditugu, zeinak ludiak organizatzen dituztenak eta hauek hau egiten dute bere gizonek prometitutako donazioak egin ondoren. Askotan donazioen promesa egin eta gerora egin ahal ezin zutenean (hil egin direlako adibidez), bere emazteek edo beste batzuek egiten zitzuten. Bakarrik bi ebergesia ditugu ezagunak eraikinen mantentzean edo inpostuen ordainketan zetzanak. Jainkoen estatuei dagokionez, 30 bat aurkitzen ditugu emakumeek eginak. Kasu hauetan, emakumea independenteki egiten ditu donazio horiek. Honen helburua jainko bati ohore egitea zen. Honekin dirudi, bere gens-aren irudi eta prestigioa mantentzeko egiten zutela. Estatuetako donazio gehienak jainkosei zuzenduak izan ziren: Venus, Diana, Isis, Minerva, Juno. Edota emakume errepresentazioak zituzten abstrakzio dibinizatuak: Fortuna, Victoria, Pietas. Metal preziatuetan egindako estatu asko emakumeek donatutakoak dira (gehienak zilarrezkoak). Kasu bat ezagutzen dugu, non emakume batek estatua bat eskaini zion enperadore bati. Hala ere, hau dudatan sartua daukagu. Epigrafea Claudia libertak Tiberiori eskainitako zen. 35 kasutan, ikusten dira emakumeak hiriak berak eskainitako ohoreak berak ordaintzen. Epigrafiak erakutsi digu, nola askotan ohorea lortzen zuenak ordaintzen zituen honen gastuak. Horrela, ikusten badugu familiako beste pertsona bat beste baten ohorea ordaintzen, ohorea jaso duena hilda zegoela ulertu behar dugu. Semeen partetik ulergarria da gurasoek ordaintzea ohore horien gastuak, hauek ez baitzituzten dirua aurreratua. Honekin, familiaren estatus hobetzen zuen komunitatearen barnean eta hau memorian geratzea. Emakumeen bizi esperantzari eskerrak, hauek bizitza publikoan sartzeko edo gehiago sartzeko aukera izan zuten paterfamiliasen irudia ohoratzen jarraitzeko. Eta horrela ebergetismoaren
  • 4. 4 munduan ere sartzeko. Horrela, dakigunez, ebergetismoa beraientzat ohoreak lortzeko erabiltzen zuten, baita bere familiako beste gizonentzat ere. Hala ere, aipatzekoa da, erdi mailako donazioek ez zutela dekretu dekurionalen ohorekin jasoko. Esan beharra dago, zati honekin amaitu aurretik, emakumeek egindako donazio horietako asko ex testamento egin zirela, emakumeak horrela testamendua egiteko aukera zeukala. Beste kasu batzuetan heredes bezala ikusten ditugu epigrafeetan; ondorioz, badakigu gizonak bezala herederak izan zezaketela, zeren Lex Voconia deritzogunak indarra galdu zuen goi inperioan zehar. Emakumeek egindako ebergesien kronologia Hispanian Lehendabizi aipatzekoa da, ebergetismoa errepublikaren amaieran azaldu zela Hispanian. Augusto eta Julio-Claudioen garaian askoz ere ohikoagoak izan ziren. II mendean, ebergesiak bikoiztu egin ziren, gerora atzerakada izugarri izanik eta honen amaiera emanez III mendean. emakumeen donazioak ez dira agertzen epigrafetan julio-claudioen garaira arte. I mendeko azken 30 urteetan, Flavioekin kointzidituz, emakumeak sistema ebergetikoak oso barneraturik agertzen dira. Emakumeena, besteak bezala, bigarren mendean bikoiztu egingo da, gero berriz ere III mendean erortzeko. I mende aurrera doan heinean, beraien heredatzeko aukera handituz doaz eta beraien patrimonioa gestionatzeko aukera ere bai. Honi esker, gizonekiko duten dependentzia hori gutxituz joan zen eta horrela, emakumeak ebergetismoaren mundura gerturatzen joango dira, beraien familien edo gizonen laguntza ekonomikorik gabe. II-III mendeetan familia berdineko gizon eta emakumeek jarraitu zuten ebergesiak batera egiten. Hauetako batzuk gastu handikoak izan ziren, baina gehienak txikiak edo ertainak izan ziren, zeinak 10000 sesterzioak Azken batean, honen helburu betiko helburu nagusia dugu, hots, gizartea nukleo familiarra edo gens-a ohorea ematea gizartean eta baita gensaren irudiaren jarraikotasun dinastikoa ematea. Hispaniako emakume ebergeten perfil soziala 107 emakume aurkitzen ditugu eta haietatik lauen familietako norbait edo norbaitzuk ordo senatorial eta ordo ecuestrean parte hartu zuten. Horrela, Erromako administrazioaren barnean parte hartzen zutela dakigu, nahiz eta gutxi batzuk izan. Hauetatik 41 familia decurionaletakoak ziren, zeinetan bere familiako norbaitek sazerdozioak edo magistraturak betetzen zituzten, edota beraien sazerdozioren bat betetzen zuten. Argi dago, behin sazerdozioan sartuta, emakumeen ob honorem donazioak beteko zituztela, hots,
  • 5. 5 honekin promozio politikoa lortuz. Baina, askok egin eta gero lortuko zutela flamines izatera. Orduan promozio sozial eta politiko bezala balio zuela ondo adierazten digu. Anbito erlijiosotik kanpo, beste emakume ebergeta batzuk ezagutzen ditugu. 56 ebergeta ezagutzen ditugu, zeinak libreak zirenak, baina estatus sozial ezezagunekoak. Badirudi, prestigiozko familia baten kide zirela. Hala ere, hauen artean ere beraientzat ohorea eta prestigio soziala lortzeko ebergesiak egiten zituztenak, bai berarentzat baita bere familiarentzat ere. Emakume ebergeten artean Hispanian, aurkitzen ditugu zeinak diru kantitate handiko donazioak egin zituzten, bakarka. Hori dela eta, ikusten dugu nola emakume batzuk diru kantitate handiak izan zituzten, bere patriomonio pertsonaletik. Hauetako batzuen artean aipatzekoa dira Terentia Puella, Sempronia, Galla, Caecilia Trophime, Aponia Montana, Cornelia Marullina, Celerina, Fabia Fabiana eta Vibia Modesta. Aipatutako azken hauek, signa argenteas-ak donatu zituzten, zeinak 50 zilar libra biano gehiago zituzten. 18 bat geratuko litzaizkiguke, zeinak elite munizipalekin batera jarri genitzake perfil sozial gisa. Hau horrela izango zen, Gentes dekurionalen parte zirelako, edota beraien diru kantitate handi eta eskuzabaltasunarengatik. Emakume hauek guztiak diru kantitate handiez baliatu ziren, esan dugun bezala, eta hau donatutako zilarrezko estatuek adierazten digute. Hauen kostua 40000 eta 150000 sesterzioko izango zela kalkulatu da. Emakume hauek guztiek autonomia eta independentzia handiaz gozatu ahal izan zuten seguru aski berakein fortuna hiri donazio horietan inbertitzerako orduan. Hauetako asko alargun aberatsak izango ziren. Emakume asko alargun geratu ziren, paterfamilias hil eta gero, eta honek suposatu zuena zen hauen inplikazio handiagoa bizitza publikoan. Honekin gens-aren irudia mantentzeko helburua zuten, donazioak eginez komunitateari edota familiaren ohorezko konmemorazioak eginez. Modu honetan, beraien gens-aren irudi publikoa mantentzen jarraituko du eta honen ekintza munifizienteekin lortutako ohoreak ere mantenduko dute. Honekin, bere ondorengoei aukera ematen zien gobernuko karguetan eta bere komunitateetako zuzendaritza karguetan parte hartzea. Ebergeta garrantzitsuetatik bederatzik kultu inperialaren sazerdozioak bete zituzten. 18 ebergeta garrantzitsu hauetako beste batzuk gentes munizipal garrantzitsuetako parte ziren. Emakume hauekin batera, aurkitzen ditugu emakume batzuk, zeinak aberastasun handiak zituzten, baina bere familiako inork ez zen ordo decurionalaren parte. Donazioak erabili izan zituzten sozialki prestigioa lortzeko edota bere familiarentzat, horrela bere aberastasunarekin batera zihoan dignitas-a lortzeko. Soilik 18 horietatik 4 sartu zituzten bere seme edo senarrak donazioetara, hauek jada hilda zeudelarik.
  • 6. 6 Ondorio gisa Ondorio gisa esan dezakegu, eta azken batean testuan zehar esaten joan garen bezala, Hispaniako emakume asko, gehienak tokian tokiko aristokrazietako parte zirenak, gizonen antzeko donazioak egin zituzten eta, hau horrela delarik, donazioa hauek egiteko izan zituzten motibazioak gizonek izan zituztenen berdinak izango ziren: gloria eta ohorea lortzeko nahia, pertsona beraren edo bere gens-aren prestigio edo egoera soziala mantendu edo handitzea, bakoitzaren edo gens-aren memoria mantentze komunitatean, hiriak edertzea eta biztanleriaren beharrei erantzutea. Horrela, pax deorum-a garantizatzen zuten eta beste famili edo eliteen donazioak atzean edo itzaletan geratzeko.. Lehendabizi, emakumearen sarrera bizitza publikoan eta politikan greziako ekialdean eman zen, zeina garai helenistikoan emakumeek defenditzeko ahalegin legala zuten eta baita ekintza ekonimikoetan parte hartzeko aukera ere. Hala ere, faktore garrantzitsuenak, garai helenistiko- erromatarrean, sistema ebergetikoaren garapena izan zen, zeinak aportazio ekonomikoen beharra izan zuen eta hauek familia aristokratiko hauen eskutik eman zelarik eta emakumearen papera tokian tokiko eliteei jarraikotasuna eta legitimitate dinastikoa eskuratzeko. Emakumeek beraien boterea bistan eraman zezaketen eta baita beraien posizio soziala ere beraien komunitateetan eta honekin batera, ohore edo sazerdozioengatik lehiatu eta beraien memoria komunitatean iraunarazi. Gizonezkoen ebergetismoarekin daukan ezberdintasuna da, emakumeek funtzio politikoetarako aukera itxita edukita, behintzat mendebaldean, hauen parte hartzea bizitza publikoan limitaturik zegoen. Ondorioz, emakume askok beraien promozio aspirazioak beraien gens-eko gizonetan jartzen zuten. Honekin, berriz ere, ikusten dugu nola emakumeen ebergetismoak helburu bikoitza zuen, hots, bere ohore eta prestigio soziala handitzeaz gain, bere gens-arena ere promozionatzen zuen. Hispanian, K.o I.mendetik erditik aurrera emango zen postu sazerdotalak betez, donazioak eginez eta haien familiak promozionatuz. Horrela, haien familiak beraien hirietan gobernu karguetan jarraitzea ahabideratzen zuten eta horrela beraien prestigio eta boterea belaunaldietan egonez, baita kargu gorenetara joanez ere. Askok ere bere prestigio eta ohorea (baita familiarena ere) adierazten zuten, ezkondu baino lehenago. Horrela, familia askok hau familien arteko loturetarako erabili zuten. Azken batean, emakumeen parte hartzea bizitza publikoan familiaren estrategia bat bezala ulertu ahal da, “regimen de los notables” delako sortzeko intentzioarekin, baina, logikoa den bezala, aberatsenak, garrantzitsuenak eta boteretsuenak soilik egin ahal izan zuten. Adibide gisa, Hispaliseko inkripzioan azaltzen zaigun Fabia Hadrianilla daukagu, zeina consularis filiae, senatoris uxori, senatoris sorori eta senatoris matri bezala definitzen den, hots, antzinatean emakume askok nahiko zuten distintzioa. (hija de cónsul, esposa de senador, hermana
  • 7. 7 de senador y madre de senador).
  • 8. EMAKUMEA ETA EVERGETISMOA Maite Aguado Lizarralde Historiako ikaslea Letren Fakultatea UPV/EHU
  • 9. GIDOIA Sarrera. Ebergetismoa → Definizioa eta Hispaniako kasua. Emakumea eta ebergetismoa. Kronologia emakumeen ebergesietan Hispanian. Ob Honorem donazioak. Emakumeen donazioak. Emakume horien perfil soziala. Ondorioak
  • 10. EBERGETISMOA Zer da ebergetismoa? Errepublikan eta honen amaieran. Bi mota → “politikoa” Ob honorem eta kargua “pribatua” Ob liberitatem Ex testamento Legatuak
  • 11. Hispaniako kasuan -Erromaren konkista eta gero. -+ erromanizatua, + ebergetismoa. -“Potlatlchen espiritua”. -Ez da prozesu uniformea. -Aldaketak eman ziren. -Nekazal ebergetismo gutxi
  • 12. EMAKUMEA ETA EBERGETISMOA Helburu bikoitza. Goi inperioan presentzia bizitza publikoan. Botere, prestigio eta influentzia soziopolitikoa agerian utzi.
  • 13. Iturri nagusia → epigrafia Informazio asko eskeini. Emakumeek utzitako irudiaren islada. Inskripzioak tokipo literarioak alde batera utzi.
  • 14. Hispaniako donazio kopurua Hispaniako donazio kopurua
  • 15. Probintzietako kopuruak 500 450 400 350 300 250 200 150 100 50 0 %29.9 Baetica %18 Citerior %19,2 Lusitania Fila 4
  • 16. Orienten. Hispaniarekin alderatuz. Hispanian 2 testigantza. - Domitia Vettilla. - Domitia Pressilla.
  • 17. Kronologia Ebergetismoa hispanian → errepublika amaieran. Ohikoagoa Augusto eta Judio-Claudioen garain. II.menden ebergesiak bikoiztu. III.mendean desagertu. Emakumeen aukera I.mende amaieratik aurrera.
  • 18. Ob honorem donazioak eta fundazioak 3 kasu Sazerdozio karguak lortu eta gero. Tokian tokiko eliteen emazteak. Fundazioak 9 Hispanian. Adibide on bat → Fabia Hadrianilla.
  • 19. Emakumeen donazioak Beraien errekurtso ekonomikoez. Emakukeen soilik finantzatutako ekintza publikoak 14 dira totalean. Patrimonioaren zatiketaren ondorio. Baetica eta Hispania Citerior. Bankete publikoak. Sportula. Ludi-ak. Estatuak. Ohoreak. Emakumeen bizi esperantza. Ex testamento.
  • 20. Ebergeten perfil soziala 107 emakume → lau ordo senatorial edo ordo ecuestrearen familiak → 41 familia ordu decurionalaren parte. → 56 ebergeta libreak, baina estatus ezezaguna. → Patrimonio handiko emakumeak Hispanian. → 18 elite munizipalen parte. → alargun aberatsak. → Kultu inperialeko sazerdotisak. → Emakume aberatsak, baina ordo decurionala ez.
  • 21. ONDORIOAK 1- Helburuak: ohorea, estatus soziala, promozioa. 2- Emakumearen sarrera bizitza publikoan. 3- Askotan familien arteko loturak egiteko. 4- “Regimen de los notables” familia estrategia. 5- Adibidea: Fabia Hidrianilla. “consularis filiae, senatoris uxori, senatoris sorori eta senatoris matri”