SlideShare a Scribd company logo
1
Bartzelonako Adierazpena, hurbileko merkataritza-ereduaren eta formatuen orekaren
alde
1. Estatuko Gobernua merkataritza-sektorea desegituratzen ari da eta autonomia-
erkidegoen eskumenak inbaditzen
Estatuko Gobernua, gehiengo absolutua duela baliatuta, eta inolako adostasunik gabe, egungo
merkataritza-eredua desegiteko politikak gauzatzen ari da, inposatze basati baten bitartez, eta
ondorioz, hainbat merkataritza-formatu nolabaiteko orekan bizi diren sistema apurtzen.
Merkataritza-banaketaren sektoreak garrantzi handia du gure sistema ekonomiko eta
sozialean, eskuragarri dagoen azken informazioaren arabera, BEGaren % 11 inguru eta
enpleguaren % 16,3 inguru sortzen baititu. Espainia Europar Batasuneko bosgarren estatua da
merkataritza-sektoreak sorturiko negozio-zifrari dagokionez; ia hiru milioi pertsonak egiten
dute lan merkataritza-jardueretan, 765.000 enpresak baino gehiagok, eta milioi bat inguru
lokalek.
Merkataritza-banaketako sistema definitzen duen oinarrizko ezaugarrietako bat haren izaera
duala da, elkarrekin bizi baitira merkataritza tradizionala eta merkataritza egiteko modu
berriak, establezimendu kopuru txikiagoa izanagatik, merkatuan eragin nabarmena edukitzen
ari direnak. Izaera dual horrek eskaintza-aniztasuna dakar, sektore oso dinamikoa izanik
merkataritza modu berriak agertzen baitira etengabe .
Horretaz gain, merkataritza-banaketaren sektorea oso azkar ari da eraldatzen, merkatu-
2
segmentuak barnetik berrantolatzen eta berregituratzen ari baitira. Eraldaketa horren arrazoiak
krisi ekonomikoa eta hark ekarritako kontsumoaren gainbehera eta kontsumitzaileen erosketa-
ohituren aldaketa dira; zenbait merkataritza moduk, gainera, zailtasun handiagoak izan dituzte
faktore horiei aurre egiteko.
Autonomia-erkidegoek eskumen esklusiboa dute merkataritza-eskaintzaren antolamenduan,
eta ahalegin handia egiten ari dira sektore horretako enpleguari eusteko eta merkataritza
modernizatzeko.
Hala ere, Estatuko Gobernuak erreformak egin ditu merkataritza-politiketan, hartara
autonomia-estatutuak urratuz, baita Itun Konstituzionalean lortutako akordioak ere.
Ezkutuko erreforma horiek eremu material guztiei eragiten diete modu zeharka (ikerketa,
irakaskuntza, osasuna, eta abar), guztia birzentralizatzea dute helburu eta Estatuaren
eskumenen neurrigabeko erabilera dakarte. Haiek justifikatzeko egungo krisiari aurre egiteko
neurri ekonomikoak nahitaez hartu beharra da aitzakia. Merkataritzari dagokionez, Barne
Merkatuko Zerbitzuen Gaineko Zuzentarauaren aplikazio sakonagoa hartzen dute aitzakia
gisa, eta haren xedapenen interpretazio partziala eginez autonomia-erkidegoei dagozkien
eskumenak zapaltzen dituzte.
Testuinguru horretan, Estatuko Gobernuak sustatu nahi duen merkataritza-ereduak formatuen
oreka hausten du, hiriko merkataritza apurtzen eta, ondorioz, herrien eta hirien egituraren
kohesioa artikulatzen duten elementu nagusietako bat lermatzen du; izan ere, egitura horren
oinarria enpresa txiki eta ertainak dira, adierazitako politiken ondorioz desagertzera egingo
dutenak.
3
Adierazitako guztiagatik, adierazpen hau sinatu dugunok, Kataluniako eta Euskadiko –
Estatuko BPGaren % 25,1, sektoreko enpresen % 21,8, enpleguaren % 19,4 eta
establezimenduen % 21,8 biltzen dituztenak– autonomia-erkidegoetan eskumena dugunok,
agerian jarri behar dugu dagoeneko onartu diren edo Estatuko Gobernuak laster onartuko
dituen xedapen multzoak merkataritza-eredu horri eginiko eraso bikoitza:
a) Enplegua sortu eta ekonomiari eragiten dion hiriko merkataritza-ereduaren suntsipen
ezinbestekoa ekarriko duen merkataritza-eredu baten ezarpena, berekin herrien eta
hirien desertizazioa ekarriko duena.
b) Autonomia-erkidegoen eskumenen urraketa eta konstituzioaren aurkako legeen
inposaketa, hiriko merkataritza-eredua babesten duten autonomia-erkidegoetako
gobernuek arlo horretan beren politikak gauza ditzaten eragotzita.
2. Estatuko Gobernuak sustaturiko araudiaren eragin eta ondorio negatiboak
Gobernu zentralak ezarri dituen merkataritzako legeek, eta ezartzea aurreikusita dituenek,
gainditu egiten dituzte Espainiako Konstituzioak hari emandako eskumenak, eta dagokien
oinarrizko izaeratik harago doaz. Horren erakusgarri da Auzitegi Konstituzionalak
tramitatzeko onartu dituela autonomia-erkidegoek jarritako konstituzio-kontrakotasun
errekurtsoak.
Merkataritzan eragin berezia duten neurri sorta horien barruan daude jarraian aipatuko ditugun
hauek:
4
a) 20/2012 Errege Lege Dekretua, uztailaren 13koa, aurrekontu-egonkortasuna
bermatzeko eta lehiakortasuna bultzatzeko neurriei buruzkoa.
Zeharkako izaera duen xedapen horrek, besteak beste, merkataritza-erregulazioaren hainbat
alderdiri eragiten die:
Merkataritza-ordutegiei dagokienez: areagotu egiten du eguneko orduen eta merkataritzako
saltokiak irekita egongo diren jaiegunen kopurua; 300 m2
-tik beherako salmenta-azalera duten
establezimenduak merkataritza-ordutegien erregulaziotik at geratzea ahalbidetzen du; zenbait
autonomia-erkidego behartu egiten ditu arautu gabeko ordutegi-eremuak ezartzera, arrazoi
turistikoak direla-eta, eta orain arte merkataritza-ordutegiak arautzeko autonomia-erkidegoei
beren eskumenen barruan onarturiko ahalmenak murrizten ditu, horrekin formatu desberdinen
eta lehiakideen arteko oreka hautsita, eta are gehiago, orain arte ez da hobekuntzarik egiaztatu
enplegu-sorrerari dagokionez, eta, aldiz, kalte handia egin zaie eraginpeko langileen eta
autonomoen laneko bizitza eta familiakoa uztartzeko ahaleginei.
Salmenta-modalitateei dagokienez: ezabatu egin ditu merkealdiak eta hutsaldu
«beherapenak», «sustapenak» eta «eskaintzak» kontzeptuak, horrek kontsumitzailearentzako
informazioari dakarkion kaltearekin, eta gardentasunari eta lehiakortasun zintzoari eragiten
dion atzerakadarekin.
b) 12/2013 Legea, abuztuaren 2koa, elikadura-katearen funtzionamendua hobetzeko
neurriei buruzkoa.
5
Lege horrek elikadura-katearen erregulazioari eragiten dio; alde batetik, nekazaritzari,
abeltzaintzari eta arrantzari dagokien eremu materialari eragiten dio, eta, bestetik, elikadura-
produktuen merkataritza-kontratuei. Eremu material horiek aplikatuta kontrol, ikuskaritza,
salaketa eta bestelako funtzio exekutiboen gainean autonomia-erkidegoek zituzten ahalmenak
kentzen zaizkie, sortu berri den Elikadura Ikuskaritza eta Kontrolerako Agentziaren alde, eta
hori bereziki kezkagarria da hornitzaileei ordaintzeko epeei buruz autonomia-erkidegoek
zituzten eskumen exekutiboei dagokienez, edukirik gabe geratzen baitira, txikizkako
merkataritza antolatzeko indarreko legeak aurreikusitakoa kontraesanez.
c) Espainiako txikizkako merkataritzaren lehiakortasuna babesteko 2013ko Plan Integrala
eta Merkataritza, Industria eta Itsasketa Ganberei buruzko oinarrizko Legearen
aurreproiektua.
Lehiakortasuna babesteko Plan Integrala politika publikoak planifikatzeko eta antolatzeko
tresna bat da, eta Estatuak zuzenean ezarri nahi du, Merkataritza, Industria eta Itsasketa
Ganbera Ofizialen bitartez, autonomia-erkidegoei bakarrik dagozkien eskumen-eremuak
errespetatu gabe, esaterako, barne-merkataritza, horrekin guztiarekin bere politikak garatu
ahal izateko babestuko dituen eskumen-titulurik gabe.
Ildo horretatik, Ganberen oinarrizko legearen aurreproiektuak egitura hierarkizatu berria eman
nahi die Merkataritza, Industria eta Itsasketa Ganberen arteko harremanei, eta hala,
Espainiako Merkataritza, Industria eta Zerbitzu Ganbera Ofizial deituriko erakundearen pean
geratuko lirateke, eta Estatuaren administrazio periferikoaren zati bihurtuko lirateke; horretaz
gain, laguntzak eta diru-laguntzak izapidetzeko eskumenak izango lituzkete, autonomia-
erkidegoen eskumenen barruan gauza daitezkeen arlo horretako berezko politikak gorabehera.
6
Autonomia-erkidegoetako Estatuaren antolamenduak eta arlo bakoitzaren gaineko eskumenen
banaketak erabat eragiten die diru-laguntzen, laguntzen eta pizgarrien politikei, edo bestelako
jardunei, zeinak, interes orokorraren babesa izanagatik, dagokien eskumen-tituluetan zedarritu
behar baitiren; hortaz, ezin da Konstituzioak eskumenen titular gisa aurreikusitakoak ez diren
beste kanalik erabili, ezta betebehar hori amarruen bidez saihestu ere, esaterako zenbait
korporazioren egitura aldatuta eta haiei Estatuko politiken funtzio exekutiboak emanda, lege
arrunt baten bitartez eta ezarritako konstituzio-ordenaren aurka.
d) Lege aurreproiektua, merkataritza eta sektore jakin batzuk liberalizatzeko presazko
neurriei buruzko eta haren zehapen-araubide espezifikoa ezartzen duen abenduaren
26ko 12/2012 Legea aldatzen duena
12/2012 Legea aldatzen duen lege-aurreproiektuaren III. titulu berrian aurreikusitako zehapen-
araubideak erdietsi nahi duen xehetasun eta zehaztasun mailak eragotzi egingo die autonomia-
erkidegoei barne-merkataritzaren arloan dituzten eskumenak baliatzea, baita beren zehapen-
araubidea garatzea ere; hala, autonomia-erkidegoak zehapen-ahalmenaren betearazle baino
ezingo dira izan, berez zehapen-ahalmena baliatzeko, definitzeko eta betearazteko eskumena
izan beharko luketen arren, eta, hori guztia, Estatuak barne-merkataritzaren arloan berezko
eskumen-titulurik eduki gabe.
e) Merkatuaren batasuna bermatzeko lege-proiektua
Lege-proiektu horren helburua egitura berri bat sortzea da jarduera ekonomikoaren gaineko
7
araudiaren kontrola biltzeko, Estatuan lehendik zeuden organoen eta berri batzuen bitartez;
horretarako aitzakia Barne Merkatuko Zerbitzuen Gaineko Zuzentarautik eratorritako zenbait
kontzepturen ustezko aplikazioa da, baina egiaz, kontzeptu horiek ez datoz bat adierazitako
erkidegoko arauan ezarritakoarekin, ezta Europako Justizia Auzitegiak ezarritako
printzipioekin ere, eta eragin birzentralizatzaile garbiak dituzte.
Lege-proiektu hori indarrean jartzeak eragin kaltegarri asko izango ditu merkataritza-
antolamenduari dagokionez:
- «Jatorrizko agintaritza» eta «jomugako agintaritza» kontzeptu juridikoetan
oinarrituta ezarri nahi den beherako berdintzearen eragin negatiboak erraztu
egingo du enpresak autonomia-erkidego permisiboenetan ezartzea, hala
eskumen desarautzaile kaltegarriak sustatuta, zeinak «paradisu
administratiboak» ugaritzea ekarriko baituten, Barne Merkatuko Zerbitzuen
Gaineko Zuzentarauak berak «interes orokorreko premiazko arrazoi» deritzen
interes orokorren babesaren kaltetan, baita haren arabera jarduera ekonomikoak
errespetatu beharreko mugen (ingurumena eta jasangarritasuna, osasuna,
segurtasuna, hirigintza-garapen orekatua...) kaltetan ere.
- Desitxuratu egingo du konstituzio-bloketik eratorritako eskumenen banaketa-
egitura; izan ere, merkataritza arloan autonomia-erkidego bakoitzak dituen
eskumen esklusiboak ere Estatuko organoek eta gainerako autonomia-
erkidegoetako ordezkariek osaturiko multzo baten aurretiazko ikuskaritzari
atxikiko baitzaizkio.
- Erregulazioak Barne Merkatuko Zerbitzuen Gaineko Zuzentarauak eta
8
Europako Justizia Auzitegiak onarturiko interes orokorreko premiazko
arrazoietan oinarritzeko aukerak murriztuko ditu.
- Tutoretzapean jarriko ditu autonomia-erkidegoetako eta tokiko
administrazioek, beren eskumenen barruan, gauza ditzaketen jardunak,
Estatuko Administrazioaren barruan lehendik zeuden edo sortu berri diren
organoen bitartez (Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionala –duela gutxi
sortua–, Merkatuaren Batasunerako Kontseilua, Sektoreko Konferentziak eta
Autonomia Gaietarako Ordezko Batzordea); horiei guztiei xedapenak,
egintzak, jardunak, jarduerarik eza edo egitate-bideak aldez aurretik edo
ondoren gainbegiratzeko eskumena emango zaie.
- Autonomia-erkidegoen eremutik aterako du eragile ekonomikoek merkatuaren
batasunaren balizko kalteagatik ezarritako erreklamazioak eta errekurtsoak
ebazteko ahalmena.
- Auzi-errekurtsoaren prejudizialitatea eta izaera alternatiboa ezarriko du eta
horri esker Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalak (...................)
planteatu ahalko du, eragile ekonomiko partikularraren ordezkari gisa jardunaz,
inolako kosturik gabe, eta eragile ekonomiko berak bere izenean jar
dezakeenari (.....) kalterik eragin gabe.
- Konstituzioan aurreikusita ez dauden autonomia-erkidegoen xedapenen eta
egintzen gaineko kontrol hierarkikoa baliatzeko ahalmena emango dio
Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalari, Espainiako Konstituzioaren 9.1
artikuluaren arabera botere publikoen egintza eta arau guztien
Comentario [M1]: Zerbait
falta da hemen, baita beherago
ere "errekurtsoa jartzea"????
ez dakit.
9
konstituzionaltasun presuntzioaren aurka joanik, Gobernuko presidenteari
dagozkion eskumenez baliatuz; esaterako, aurkaratutako araudi autonomikoen
etete automatikoa.
Horregatik guztiagatik,
Hondako hau adierazten dugu
1. Merkataritza-banaketan parte hartzen duten eragile guztien artean adosturiko merkataritza-
ereduaren alde gaudela, eredu hori formatuen orekan eta hiriko integrazioan oinarritzen baita,
eta oinarrizkoa baita merkataritza-jardueraren, zerbitzuen eta leku jakin batzuetan historikoki
eta modu espontaneoan osatzen joan den lurzoruaren bizitegi-erabileraren elkarbizitzarako;
izan ere, gaur egun hori da biztanleentzat aukerarik onena, hiri-kudeaketa jasangarriko
irizpideak baliatzeko aukera ematen baitu, lurzorua modurik egokienean erabili beharreko
baliabide mugatutzat hartuta, baliabideak aurrezteko eta ingurumenaren gaineko eragin
kaltegarriak saihesteko. Hirien eta herrien trinkotasun-printzipioa da, hain zuzen, Europan
lurralde-estrategia gisa babesturiko eta harturiko irizpidea, garapen orekatu eta jasangarria
izateko, lur-hedapen bereizi gabeak saihestuta.
2. Barne-merkataritzaren antolamendua erabakigarria dela estrategia horren helburuak
lortzeko, kontsumoa egituratzeaz gain, historikoki enplegua eta aberastasuna sortzeko iturri
nagusia izan baita.
3. Estatuko Gobernuak ekonomia-arloko bere eskumenen barruan har ditzakeen neurriak –
Barne Merkatuko Zerbitzuen Gaineko Zuzentarauan bildutako printzipioen aplikazioa barne–
ezin direla erabili Estatuko administrazio desberdinen eskumenen arteko oreka
birtzentzalizatzea helburu duten aldaketak zeharka sartzeko, Merkatuko Zerbitzuen Gaineko
10
Zuzentarauak berak ezartzen duenaren aurka. 60.
Azken hilabeteetan Estatuak merkataritzaren eta merkataritza-jardueraren antolamenduaren
arloan atera dituen arauek eragin nabarmen bikoitza izan dutela: alde batetik, arlo horretan
autonomia-erkidegoek dituzten zenbait eskumen esklusibo urratzen dituzte, arau horiek
lantzeko Estatuaren eskumenen mugak gaindituta, eta, bestetik, arauen bateratzea bultzatzen
dute, merkataritza-jarduerari loturiko errealitate sozioekonomiko desberdinei ezikusi eginez,
eta horrek guztiak ez du inolako justifikaziorik Estatu konposatu eta deszentralizatu baten
testuinguruan.
4. Estatua etengabe ari dela arau ugari sortzen, gehienak oinarrizko arauak, ikuspegi erabat
zentralistatik, autonomia-erkidegoen rola aintzat hartu gabe, eta, proposaturiko
erregelamenduek eta plangintza ekonomikoko tresnek Estatu unitario batera garamatzatela.
5. Gobernuak garaturiko politika ekonomikoa autonomia-erkidegoetako gobernu-
ordezkariekin adostu behar dela, eta, hala badagokio, tokiko administrazioetako
ordezkariekin, bakoitzari dagozkion eskumen-eremuak errespetatuta eta jarduera politiko-
ekonomikoaren judizializazioa saihestuta.
Merkataritza arloko Estatuko xedapenak lantzeko prozesuetan eta plangintza-instrumentuetan
autonomia-erkidegoetako organo eskudunen parte-hartzea aurretiazko zirriborroen testuei
buruz oharrak eta alegazioak bidaltzera mugatzen dela, eta hori administrazio-prozedurak
berezko duen interesdunaren entzunaldi-izapidea baino ez dela, autonomia-erkidegoek arlo
horretako xedapen orokorrak lantzeko prozesuan egiaz parte-hartzeko eta erabakitzeko
mekanismoa izan beharrean; hori dela-eta, zera eskatzen dugu:
11
6. Tramite-prozesuan diren adierazitako lege-proiektuak eta -aurreproiektuak baztertzea edo
berriz aztertzea eta, nolanahi ere, haien lanketa akordio-bideetara bideratzea, Estatuari,
autonomia-erkidegoei eta tokiko organoei dagozkien eskumenei jarraiki.
7. Onarturiko legeen artikuluak aldatzea, adierazpen honetan aipaturiko distortsioak
saihesteko.

More Related Content

More from Irekia - EJGV

Comportamiento electoral en las pasadas elecciones / Hauteskundeen aurrean he...
Comportamiento electoral en las pasadas elecciones / Hauteskundeen aurrean he...Comportamiento electoral en las pasadas elecciones / Hauteskundeen aurrean he...
Comportamiento electoral en las pasadas elecciones / Hauteskundeen aurrean he...
Irekia - EJGV
 
“Haurdunaldia hobe tabakorik gabe” izenburua duen gida espezifiko bat
“Haurdunaldia hobe tabakorik gabe” izenburua duen gida espezifiko bat“Haurdunaldia hobe tabakorik gabe” izenburua duen gida espezifiko bat
“Haurdunaldia hobe tabakorik gabe” izenburua duen gida espezifiko bat
Irekia - EJGV
 
Guía para el embarazo, bajo el título “El embarazo mejor sin tabaco”
Guía para el embarazo, bajo el título “El embarazo mejor sin tabaco”Guía para el embarazo, bajo el título “El embarazo mejor sin tabaco”
Guía para el embarazo, bajo el título “El embarazo mejor sin tabaco”
Irekia - EJGV
 
Gida praktiko erretzearen ondorio kaltegarriei buruz kontzientziatzeko eta oh...
Gida praktiko erretzearen ondorio kaltegarriei buruz kontzientziatzeko eta oh...Gida praktiko erretzearen ondorio kaltegarriei buruz kontzientziatzeko eta oh...
Gida praktiko erretzearen ondorio kaltegarriei buruz kontzientziatzeko eta oh...
Irekia - EJGV
 
Guía práctica para concienciar sobre los efectos perjudiciales de fumar y ayu...
Guía práctica para concienciar sobre los efectos perjudiciales de fumar y ayu...Guía práctica para concienciar sobre los efectos perjudiciales de fumar y ayu...
Guía práctica para concienciar sobre los efectos perjudiciales de fumar y ayu...
Irekia - EJGV
 
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 83
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 83Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 83
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 83
Irekia - EJGV
 
Hauteskunde Autonomikoetarako boto aurreikuspena / Previsión de voto para Ele...
Hauteskunde Autonomikoetarako boto aurreikuspena / Previsión de voto para Ele...Hauteskunde Autonomikoetarako boto aurreikuspena / Previsión de voto para Ele...
Hauteskunde Autonomikoetarako boto aurreikuspena / Previsión de voto para Ele...
Irekia - EJGV
 
Silver belaunaldiaren kontsumoa eta lehentasunak
Silver belaunaldiaren kontsumoa eta lehentasunakSilver belaunaldiaren kontsumoa eta lehentasunak
Silver belaunaldiaren kontsumoa eta lehentasunak
Irekia - EJGV
 
Consumo y preferencias de la generación silver
Consumo y preferencias de la generación silverConsumo y preferencias de la generación silver
Consumo y preferencias de la generación silver
Irekia - EJGV
 
La sociedad vasca ante el futuro / Euskal gizartea etorkizunaren aurrean
La sociedad vasca ante el futuro / Euskal gizartea etorkizunaren aurreanLa sociedad vasca ante el futuro / Euskal gizartea etorkizunaren aurrean
La sociedad vasca ante el futuro / Euskal gizartea etorkizunaren aurrean
Irekia - EJGV
 
Estudio de hábitos de consumo 2023 / Kontsumo-ohituren azterketa 2023
Estudio de hábitos de consumo 2023 / Kontsumo-ohituren azterketa 2023Estudio de hábitos de consumo 2023 / Kontsumo-ohituren azterketa 2023
Estudio de hábitos de consumo 2023 / Kontsumo-ohituren azterketa 2023
Irekia - EJGV
 
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 82
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 82Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 82
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 82
Irekia - EJGV
 
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak
Irekia - EJGV
 
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak
Irekia - EJGV
 
Euskadiko Osasun Mentaleko Estrategia 2023 – 2028
Euskadiko Osasun Mentaleko Estrategia 2023 – 2028Euskadiko Osasun Mentaleko Estrategia 2023 – 2028
Euskadiko Osasun Mentaleko Estrategia 2023 – 2028
Irekia - EJGV
 
Estrategia de Salud Mental de Euskadi 2023 – 2028
Estrategia de Salud Mental de Euskadi 2023 – 2028Estrategia de Salud Mental de Euskadi 2023 – 2028
Estrategia de Salud Mental de Euskadi 2023 – 2028
Irekia - EJGV
 
Economia circular y gestión de residuos / Ekonomia zirkularra eta hondakinen ...
Economia circular y gestión de residuos / Ekonomia zirkularra eta hondakinen ...Economia circular y gestión de residuos / Ekonomia zirkularra eta hondakinen ...
Economia circular y gestión de residuos / Ekonomia zirkularra eta hondakinen ...
Irekia - EJGV
 
Gizarte Zerbitzuen II. Plan Estrategikoaeu.pdf
Gizarte Zerbitzuen II. Plan Estrategikoaeu.pdfGizarte Zerbitzuen II. Plan Estrategikoaeu.pdf
Gizarte Zerbitzuen II. Plan Estrategikoaeu.pdf
Irekia - EJGV
 
II Plan Estratégico de Servicios Sociales
II Plan Estratégico de Servicios SocialesII Plan Estratégico de Servicios Sociales
II Plan Estratégico de Servicios Sociales
Irekia - EJGV
 
Percepciones y actitudes hacia la población de origen extranjero
Percepciones y actitudes hacia la población de origen extranjeroPercepciones y actitudes hacia la población de origen extranjero
Percepciones y actitudes hacia la población de origen extranjero
Irekia - EJGV
 

More from Irekia - EJGV (20)

Comportamiento electoral en las pasadas elecciones / Hauteskundeen aurrean he...
Comportamiento electoral en las pasadas elecciones / Hauteskundeen aurrean he...Comportamiento electoral en las pasadas elecciones / Hauteskundeen aurrean he...
Comportamiento electoral en las pasadas elecciones / Hauteskundeen aurrean he...
 
“Haurdunaldia hobe tabakorik gabe” izenburua duen gida espezifiko bat
“Haurdunaldia hobe tabakorik gabe” izenburua duen gida espezifiko bat“Haurdunaldia hobe tabakorik gabe” izenburua duen gida espezifiko bat
“Haurdunaldia hobe tabakorik gabe” izenburua duen gida espezifiko bat
 
Guía para el embarazo, bajo el título “El embarazo mejor sin tabaco”
Guía para el embarazo, bajo el título “El embarazo mejor sin tabaco”Guía para el embarazo, bajo el título “El embarazo mejor sin tabaco”
Guía para el embarazo, bajo el título “El embarazo mejor sin tabaco”
 
Gida praktiko erretzearen ondorio kaltegarriei buruz kontzientziatzeko eta oh...
Gida praktiko erretzearen ondorio kaltegarriei buruz kontzientziatzeko eta oh...Gida praktiko erretzearen ondorio kaltegarriei buruz kontzientziatzeko eta oh...
Gida praktiko erretzearen ondorio kaltegarriei buruz kontzientziatzeko eta oh...
 
Guía práctica para concienciar sobre los efectos perjudiciales de fumar y ayu...
Guía práctica para concienciar sobre los efectos perjudiciales de fumar y ayu...Guía práctica para concienciar sobre los efectos perjudiciales de fumar y ayu...
Guía práctica para concienciar sobre los efectos perjudiciales de fumar y ayu...
 
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 83
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 83Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 83
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 83
 
Hauteskunde Autonomikoetarako boto aurreikuspena / Previsión de voto para Ele...
Hauteskunde Autonomikoetarako boto aurreikuspena / Previsión de voto para Ele...Hauteskunde Autonomikoetarako boto aurreikuspena / Previsión de voto para Ele...
Hauteskunde Autonomikoetarako boto aurreikuspena / Previsión de voto para Ele...
 
Silver belaunaldiaren kontsumoa eta lehentasunak
Silver belaunaldiaren kontsumoa eta lehentasunakSilver belaunaldiaren kontsumoa eta lehentasunak
Silver belaunaldiaren kontsumoa eta lehentasunak
 
Consumo y preferencias de la generación silver
Consumo y preferencias de la generación silverConsumo y preferencias de la generación silver
Consumo y preferencias de la generación silver
 
La sociedad vasca ante el futuro / Euskal gizartea etorkizunaren aurrean
La sociedad vasca ante el futuro / Euskal gizartea etorkizunaren aurreanLa sociedad vasca ante el futuro / Euskal gizartea etorkizunaren aurrean
La sociedad vasca ante el futuro / Euskal gizartea etorkizunaren aurrean
 
Estudio de hábitos de consumo 2023 / Kontsumo-ohituren azterketa 2023
Estudio de hábitos de consumo 2023 / Kontsumo-ohituren azterketa 2023Estudio de hábitos de consumo 2023 / Kontsumo-ohituren azterketa 2023
Estudio de hábitos de consumo 2023 / Kontsumo-ohituren azterketa 2023
 
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 82
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 82Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 82
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 82
 
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak
 
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak
 
Euskadiko Osasun Mentaleko Estrategia 2023 – 2028
Euskadiko Osasun Mentaleko Estrategia 2023 – 2028Euskadiko Osasun Mentaleko Estrategia 2023 – 2028
Euskadiko Osasun Mentaleko Estrategia 2023 – 2028
 
Estrategia de Salud Mental de Euskadi 2023 – 2028
Estrategia de Salud Mental de Euskadi 2023 – 2028Estrategia de Salud Mental de Euskadi 2023 – 2028
Estrategia de Salud Mental de Euskadi 2023 – 2028
 
Economia circular y gestión de residuos / Ekonomia zirkularra eta hondakinen ...
Economia circular y gestión de residuos / Ekonomia zirkularra eta hondakinen ...Economia circular y gestión de residuos / Ekonomia zirkularra eta hondakinen ...
Economia circular y gestión de residuos / Ekonomia zirkularra eta hondakinen ...
 
Gizarte Zerbitzuen II. Plan Estrategikoaeu.pdf
Gizarte Zerbitzuen II. Plan Estrategikoaeu.pdfGizarte Zerbitzuen II. Plan Estrategikoaeu.pdf
Gizarte Zerbitzuen II. Plan Estrategikoaeu.pdf
 
II Plan Estratégico de Servicios Sociales
II Plan Estratégico de Servicios SocialesII Plan Estratégico de Servicios Sociales
II Plan Estratégico de Servicios Sociales
 
Percepciones y actitudes hacia la población de origen extranjero
Percepciones y actitudes hacia la población de origen extranjeroPercepciones y actitudes hacia la población de origen extranjero
Percepciones y actitudes hacia la población de origen extranjero
 

Bartzelona Adierazpena

  • 1. 1 Bartzelonako Adierazpena, hurbileko merkataritza-ereduaren eta formatuen orekaren alde 1. Estatuko Gobernua merkataritza-sektorea desegituratzen ari da eta autonomia- erkidegoen eskumenak inbaditzen Estatuko Gobernua, gehiengo absolutua duela baliatuta, eta inolako adostasunik gabe, egungo merkataritza-eredua desegiteko politikak gauzatzen ari da, inposatze basati baten bitartez, eta ondorioz, hainbat merkataritza-formatu nolabaiteko orekan bizi diren sistema apurtzen. Merkataritza-banaketaren sektoreak garrantzi handia du gure sistema ekonomiko eta sozialean, eskuragarri dagoen azken informazioaren arabera, BEGaren % 11 inguru eta enpleguaren % 16,3 inguru sortzen baititu. Espainia Europar Batasuneko bosgarren estatua da merkataritza-sektoreak sorturiko negozio-zifrari dagokionez; ia hiru milioi pertsonak egiten dute lan merkataritza-jardueretan, 765.000 enpresak baino gehiagok, eta milioi bat inguru lokalek. Merkataritza-banaketako sistema definitzen duen oinarrizko ezaugarrietako bat haren izaera duala da, elkarrekin bizi baitira merkataritza tradizionala eta merkataritza egiteko modu berriak, establezimendu kopuru txikiagoa izanagatik, merkatuan eragin nabarmena edukitzen ari direnak. Izaera dual horrek eskaintza-aniztasuna dakar, sektore oso dinamikoa izanik merkataritza modu berriak agertzen baitira etengabe . Horretaz gain, merkataritza-banaketaren sektorea oso azkar ari da eraldatzen, merkatu-
  • 2. 2 segmentuak barnetik berrantolatzen eta berregituratzen ari baitira. Eraldaketa horren arrazoiak krisi ekonomikoa eta hark ekarritako kontsumoaren gainbehera eta kontsumitzaileen erosketa- ohituren aldaketa dira; zenbait merkataritza moduk, gainera, zailtasun handiagoak izan dituzte faktore horiei aurre egiteko. Autonomia-erkidegoek eskumen esklusiboa dute merkataritza-eskaintzaren antolamenduan, eta ahalegin handia egiten ari dira sektore horretako enpleguari eusteko eta merkataritza modernizatzeko. Hala ere, Estatuko Gobernuak erreformak egin ditu merkataritza-politiketan, hartara autonomia-estatutuak urratuz, baita Itun Konstituzionalean lortutako akordioak ere. Ezkutuko erreforma horiek eremu material guztiei eragiten diete modu zeharka (ikerketa, irakaskuntza, osasuna, eta abar), guztia birzentralizatzea dute helburu eta Estatuaren eskumenen neurrigabeko erabilera dakarte. Haiek justifikatzeko egungo krisiari aurre egiteko neurri ekonomikoak nahitaez hartu beharra da aitzakia. Merkataritzari dagokionez, Barne Merkatuko Zerbitzuen Gaineko Zuzentarauaren aplikazio sakonagoa hartzen dute aitzakia gisa, eta haren xedapenen interpretazio partziala eginez autonomia-erkidegoei dagozkien eskumenak zapaltzen dituzte. Testuinguru horretan, Estatuko Gobernuak sustatu nahi duen merkataritza-ereduak formatuen oreka hausten du, hiriko merkataritza apurtzen eta, ondorioz, herrien eta hirien egituraren kohesioa artikulatzen duten elementu nagusietako bat lermatzen du; izan ere, egitura horren oinarria enpresa txiki eta ertainak dira, adierazitako politiken ondorioz desagertzera egingo dutenak.
  • 3. 3 Adierazitako guztiagatik, adierazpen hau sinatu dugunok, Kataluniako eta Euskadiko – Estatuko BPGaren % 25,1, sektoreko enpresen % 21,8, enpleguaren % 19,4 eta establezimenduen % 21,8 biltzen dituztenak– autonomia-erkidegoetan eskumena dugunok, agerian jarri behar dugu dagoeneko onartu diren edo Estatuko Gobernuak laster onartuko dituen xedapen multzoak merkataritza-eredu horri eginiko eraso bikoitza: a) Enplegua sortu eta ekonomiari eragiten dion hiriko merkataritza-ereduaren suntsipen ezinbestekoa ekarriko duen merkataritza-eredu baten ezarpena, berekin herrien eta hirien desertizazioa ekarriko duena. b) Autonomia-erkidegoen eskumenen urraketa eta konstituzioaren aurkako legeen inposaketa, hiriko merkataritza-eredua babesten duten autonomia-erkidegoetako gobernuek arlo horretan beren politikak gauza ditzaten eragotzita. 2. Estatuko Gobernuak sustaturiko araudiaren eragin eta ondorio negatiboak Gobernu zentralak ezarri dituen merkataritzako legeek, eta ezartzea aurreikusita dituenek, gainditu egiten dituzte Espainiako Konstituzioak hari emandako eskumenak, eta dagokien oinarrizko izaeratik harago doaz. Horren erakusgarri da Auzitegi Konstituzionalak tramitatzeko onartu dituela autonomia-erkidegoek jarritako konstituzio-kontrakotasun errekurtsoak. Merkataritzan eragin berezia duten neurri sorta horien barruan daude jarraian aipatuko ditugun hauek:
  • 4. 4 a) 20/2012 Errege Lege Dekretua, uztailaren 13koa, aurrekontu-egonkortasuna bermatzeko eta lehiakortasuna bultzatzeko neurriei buruzkoa. Zeharkako izaera duen xedapen horrek, besteak beste, merkataritza-erregulazioaren hainbat alderdiri eragiten die: Merkataritza-ordutegiei dagokienez: areagotu egiten du eguneko orduen eta merkataritzako saltokiak irekita egongo diren jaiegunen kopurua; 300 m2 -tik beherako salmenta-azalera duten establezimenduak merkataritza-ordutegien erregulaziotik at geratzea ahalbidetzen du; zenbait autonomia-erkidego behartu egiten ditu arautu gabeko ordutegi-eremuak ezartzera, arrazoi turistikoak direla-eta, eta orain arte merkataritza-ordutegiak arautzeko autonomia-erkidegoei beren eskumenen barruan onarturiko ahalmenak murrizten ditu, horrekin formatu desberdinen eta lehiakideen arteko oreka hautsita, eta are gehiago, orain arte ez da hobekuntzarik egiaztatu enplegu-sorrerari dagokionez, eta, aldiz, kalte handia egin zaie eraginpeko langileen eta autonomoen laneko bizitza eta familiakoa uztartzeko ahaleginei. Salmenta-modalitateei dagokienez: ezabatu egin ditu merkealdiak eta hutsaldu «beherapenak», «sustapenak» eta «eskaintzak» kontzeptuak, horrek kontsumitzailearentzako informazioari dakarkion kaltearekin, eta gardentasunari eta lehiakortasun zintzoari eragiten dion atzerakadarekin. b) 12/2013 Legea, abuztuaren 2koa, elikadura-katearen funtzionamendua hobetzeko neurriei buruzkoa.
  • 5. 5 Lege horrek elikadura-katearen erregulazioari eragiten dio; alde batetik, nekazaritzari, abeltzaintzari eta arrantzari dagokien eremu materialari eragiten dio, eta, bestetik, elikadura- produktuen merkataritza-kontratuei. Eremu material horiek aplikatuta kontrol, ikuskaritza, salaketa eta bestelako funtzio exekutiboen gainean autonomia-erkidegoek zituzten ahalmenak kentzen zaizkie, sortu berri den Elikadura Ikuskaritza eta Kontrolerako Agentziaren alde, eta hori bereziki kezkagarria da hornitzaileei ordaintzeko epeei buruz autonomia-erkidegoek zituzten eskumen exekutiboei dagokienez, edukirik gabe geratzen baitira, txikizkako merkataritza antolatzeko indarreko legeak aurreikusitakoa kontraesanez. c) Espainiako txikizkako merkataritzaren lehiakortasuna babesteko 2013ko Plan Integrala eta Merkataritza, Industria eta Itsasketa Ganberei buruzko oinarrizko Legearen aurreproiektua. Lehiakortasuna babesteko Plan Integrala politika publikoak planifikatzeko eta antolatzeko tresna bat da, eta Estatuak zuzenean ezarri nahi du, Merkataritza, Industria eta Itsasketa Ganbera Ofizialen bitartez, autonomia-erkidegoei bakarrik dagozkien eskumen-eremuak errespetatu gabe, esaterako, barne-merkataritza, horrekin guztiarekin bere politikak garatu ahal izateko babestuko dituen eskumen-titulurik gabe. Ildo horretatik, Ganberen oinarrizko legearen aurreproiektuak egitura hierarkizatu berria eman nahi die Merkataritza, Industria eta Itsasketa Ganberen arteko harremanei, eta hala, Espainiako Merkataritza, Industria eta Zerbitzu Ganbera Ofizial deituriko erakundearen pean geratuko lirateke, eta Estatuaren administrazio periferikoaren zati bihurtuko lirateke; horretaz gain, laguntzak eta diru-laguntzak izapidetzeko eskumenak izango lituzkete, autonomia- erkidegoen eskumenen barruan gauza daitezkeen arlo horretako berezko politikak gorabehera.
  • 6. 6 Autonomia-erkidegoetako Estatuaren antolamenduak eta arlo bakoitzaren gaineko eskumenen banaketak erabat eragiten die diru-laguntzen, laguntzen eta pizgarrien politikei, edo bestelako jardunei, zeinak, interes orokorraren babesa izanagatik, dagokien eskumen-tituluetan zedarritu behar baitiren; hortaz, ezin da Konstituzioak eskumenen titular gisa aurreikusitakoak ez diren beste kanalik erabili, ezta betebehar hori amarruen bidez saihestu ere, esaterako zenbait korporazioren egitura aldatuta eta haiei Estatuko politiken funtzio exekutiboak emanda, lege arrunt baten bitartez eta ezarritako konstituzio-ordenaren aurka. d) Lege aurreproiektua, merkataritza eta sektore jakin batzuk liberalizatzeko presazko neurriei buruzko eta haren zehapen-araubide espezifikoa ezartzen duen abenduaren 26ko 12/2012 Legea aldatzen duena 12/2012 Legea aldatzen duen lege-aurreproiektuaren III. titulu berrian aurreikusitako zehapen- araubideak erdietsi nahi duen xehetasun eta zehaztasun mailak eragotzi egingo die autonomia- erkidegoei barne-merkataritzaren arloan dituzten eskumenak baliatzea, baita beren zehapen- araubidea garatzea ere; hala, autonomia-erkidegoak zehapen-ahalmenaren betearazle baino ezingo dira izan, berez zehapen-ahalmena baliatzeko, definitzeko eta betearazteko eskumena izan beharko luketen arren, eta, hori guztia, Estatuak barne-merkataritzaren arloan berezko eskumen-titulurik eduki gabe. e) Merkatuaren batasuna bermatzeko lege-proiektua Lege-proiektu horren helburua egitura berri bat sortzea da jarduera ekonomikoaren gaineko
  • 7. 7 araudiaren kontrola biltzeko, Estatuan lehendik zeuden organoen eta berri batzuen bitartez; horretarako aitzakia Barne Merkatuko Zerbitzuen Gaineko Zuzentarautik eratorritako zenbait kontzepturen ustezko aplikazioa da, baina egiaz, kontzeptu horiek ez datoz bat adierazitako erkidegoko arauan ezarritakoarekin, ezta Europako Justizia Auzitegiak ezarritako printzipioekin ere, eta eragin birzentralizatzaile garbiak dituzte. Lege-proiektu hori indarrean jartzeak eragin kaltegarri asko izango ditu merkataritza- antolamenduari dagokionez: - «Jatorrizko agintaritza» eta «jomugako agintaritza» kontzeptu juridikoetan oinarrituta ezarri nahi den beherako berdintzearen eragin negatiboak erraztu egingo du enpresak autonomia-erkidego permisiboenetan ezartzea, hala eskumen desarautzaile kaltegarriak sustatuta, zeinak «paradisu administratiboak» ugaritzea ekarriko baituten, Barne Merkatuko Zerbitzuen Gaineko Zuzentarauak berak «interes orokorreko premiazko arrazoi» deritzen interes orokorren babesaren kaltetan, baita haren arabera jarduera ekonomikoak errespetatu beharreko mugen (ingurumena eta jasangarritasuna, osasuna, segurtasuna, hirigintza-garapen orekatua...) kaltetan ere. - Desitxuratu egingo du konstituzio-bloketik eratorritako eskumenen banaketa- egitura; izan ere, merkataritza arloan autonomia-erkidego bakoitzak dituen eskumen esklusiboak ere Estatuko organoek eta gainerako autonomia- erkidegoetako ordezkariek osaturiko multzo baten aurretiazko ikuskaritzari atxikiko baitzaizkio. - Erregulazioak Barne Merkatuko Zerbitzuen Gaineko Zuzentarauak eta
  • 8. 8 Europako Justizia Auzitegiak onarturiko interes orokorreko premiazko arrazoietan oinarritzeko aukerak murriztuko ditu. - Tutoretzapean jarriko ditu autonomia-erkidegoetako eta tokiko administrazioek, beren eskumenen barruan, gauza ditzaketen jardunak, Estatuko Administrazioaren barruan lehendik zeuden edo sortu berri diren organoen bitartez (Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionala –duela gutxi sortua–, Merkatuaren Batasunerako Kontseilua, Sektoreko Konferentziak eta Autonomia Gaietarako Ordezko Batzordea); horiei guztiei xedapenak, egintzak, jardunak, jarduerarik eza edo egitate-bideak aldez aurretik edo ondoren gainbegiratzeko eskumena emango zaie. - Autonomia-erkidegoen eremutik aterako du eragile ekonomikoek merkatuaren batasunaren balizko kalteagatik ezarritako erreklamazioak eta errekurtsoak ebazteko ahalmena. - Auzi-errekurtsoaren prejudizialitatea eta izaera alternatiboa ezarriko du eta horri esker Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalak (...................) planteatu ahalko du, eragile ekonomiko partikularraren ordezkari gisa jardunaz, inolako kosturik gabe, eta eragile ekonomiko berak bere izenean jar dezakeenari (.....) kalterik eragin gabe. - Konstituzioan aurreikusita ez dauden autonomia-erkidegoen xedapenen eta egintzen gaineko kontrol hierarkikoa baliatzeko ahalmena emango dio Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalari, Espainiako Konstituzioaren 9.1 artikuluaren arabera botere publikoen egintza eta arau guztien Comentario [M1]: Zerbait falta da hemen, baita beherago ere "errekurtsoa jartzea"???? ez dakit.
  • 9. 9 konstituzionaltasun presuntzioaren aurka joanik, Gobernuko presidenteari dagozkion eskumenez baliatuz; esaterako, aurkaratutako araudi autonomikoen etete automatikoa. Horregatik guztiagatik, Hondako hau adierazten dugu 1. Merkataritza-banaketan parte hartzen duten eragile guztien artean adosturiko merkataritza- ereduaren alde gaudela, eredu hori formatuen orekan eta hiriko integrazioan oinarritzen baita, eta oinarrizkoa baita merkataritza-jardueraren, zerbitzuen eta leku jakin batzuetan historikoki eta modu espontaneoan osatzen joan den lurzoruaren bizitegi-erabileraren elkarbizitzarako; izan ere, gaur egun hori da biztanleentzat aukerarik onena, hiri-kudeaketa jasangarriko irizpideak baliatzeko aukera ematen baitu, lurzorua modurik egokienean erabili beharreko baliabide mugatutzat hartuta, baliabideak aurrezteko eta ingurumenaren gaineko eragin kaltegarriak saihesteko. Hirien eta herrien trinkotasun-printzipioa da, hain zuzen, Europan lurralde-estrategia gisa babesturiko eta harturiko irizpidea, garapen orekatu eta jasangarria izateko, lur-hedapen bereizi gabeak saihestuta. 2. Barne-merkataritzaren antolamendua erabakigarria dela estrategia horren helburuak lortzeko, kontsumoa egituratzeaz gain, historikoki enplegua eta aberastasuna sortzeko iturri nagusia izan baita. 3. Estatuko Gobernuak ekonomia-arloko bere eskumenen barruan har ditzakeen neurriak – Barne Merkatuko Zerbitzuen Gaineko Zuzentarauan bildutako printzipioen aplikazioa barne– ezin direla erabili Estatuko administrazio desberdinen eskumenen arteko oreka birtzentzalizatzea helburu duten aldaketak zeharka sartzeko, Merkatuko Zerbitzuen Gaineko
  • 10. 10 Zuzentarauak berak ezartzen duenaren aurka. 60. Azken hilabeteetan Estatuak merkataritzaren eta merkataritza-jardueraren antolamenduaren arloan atera dituen arauek eragin nabarmen bikoitza izan dutela: alde batetik, arlo horretan autonomia-erkidegoek dituzten zenbait eskumen esklusibo urratzen dituzte, arau horiek lantzeko Estatuaren eskumenen mugak gaindituta, eta, bestetik, arauen bateratzea bultzatzen dute, merkataritza-jarduerari loturiko errealitate sozioekonomiko desberdinei ezikusi eginez, eta horrek guztiak ez du inolako justifikaziorik Estatu konposatu eta deszentralizatu baten testuinguruan. 4. Estatua etengabe ari dela arau ugari sortzen, gehienak oinarrizko arauak, ikuspegi erabat zentralistatik, autonomia-erkidegoen rola aintzat hartu gabe, eta, proposaturiko erregelamenduek eta plangintza ekonomikoko tresnek Estatu unitario batera garamatzatela. 5. Gobernuak garaturiko politika ekonomikoa autonomia-erkidegoetako gobernu- ordezkariekin adostu behar dela, eta, hala badagokio, tokiko administrazioetako ordezkariekin, bakoitzari dagozkion eskumen-eremuak errespetatuta eta jarduera politiko- ekonomikoaren judizializazioa saihestuta. Merkataritza arloko Estatuko xedapenak lantzeko prozesuetan eta plangintza-instrumentuetan autonomia-erkidegoetako organo eskudunen parte-hartzea aurretiazko zirriborroen testuei buruz oharrak eta alegazioak bidaltzera mugatzen dela, eta hori administrazio-prozedurak berezko duen interesdunaren entzunaldi-izapidea baino ez dela, autonomia-erkidegoek arlo horretako xedapen orokorrak lantzeko prozesuan egiaz parte-hartzeko eta erabakitzeko mekanismoa izan beharrean; hori dela-eta, zera eskatzen dugu:
  • 11. 11 6. Tramite-prozesuan diren adierazitako lege-proiektuak eta -aurreproiektuak baztertzea edo berriz aztertzea eta, nolanahi ere, haien lanketa akordio-bideetara bideratzea, Estatuari, autonomia-erkidegoei eta tokiko organoei dagozkien eskumenei jarraiki. 7. Onarturiko legeen artikuluak aldatzea, adierazpen honetan aipaturiko distortsioak saihesteko.