9. Azaldutako metodo hori ez da ionizatzeko metodo bakarra. Talkeen bidez ere lor daiteke; bi partikulak elkar jotzen badute gal edo irabaz dezakete karga elektrikoa baldin eta talka energia nahikoaz izan bada.
13. - Katodotik lerro zuzenean urruntzen ziren partikulak edo erradiazioak ziren, hodiaren hondoan anodoaren itzala ikus baitzitekeen. Arrazoi horregatik izpi katodiko izena eman zitzaien. - Energia zinetiko handikoak ziren, beren bidean tartekaturiko gurpil txiki bat birarazteko gai baitziren. Portaera horrek partikuia materialak zirela adierazten zuen, eta ez erradiazio lektromagnetikoak (hau da, ez dira argia). - Karga negatibodun korronte elektrikoen modura jokatzen zuten, kanpo-eremu elektriko bat aplikatzean xafla positiborantz desbideratzen baitziren. - Lorturiko emaitzek ez zuten zerikusirik hodian sarturiko gasaren izaerarekin.
14. Deskarga-hodietan gertatzen den fenomenoa zehaztasun handiagoz aztertzeko, E. Goidstein (1850-1931) izeneko fisikari alemanak zulodun katodo bat erabili zuen. Horri esker, 1886an anodotik zetorren beste erradiazio-mota bat detektatu zuen, eta izpi horiei kanal-izpiak izena eman zien.
15. XX.mendearen hasieran izpi horien izaera egiaztatu zen: - Deskarga-hodian dagoen gasaren izaeraren araberako masa duten partikulak dira. - Elektroiarena baino masa askoz handiagoa dute. 2000 aldiz baino azkoz gehiago normalean. Karga positibodun korronte elektrikoen antzeko portaera dute. Zer getatzen zaio atomo bati elektroi bat edo bi galtzean?