2. OSTEGUNA 6 Ostegun honetan euria aurreko egunetan baino urriagoa izango da; goizeko zaparradak txikiak izango dira orokorrean eta arratsaldetik aurrera atertuz joango da eta ez du apenas euririk egingo. Ostarteak ere zabalduko dira gure zeruetan, batez ere barnealdean, baina momentuz hodeiak gailenduko zaizkie. Elur-kota 1500 metro inguruan kokatuko da. Tenperatura maximoak igo eta lurraldearen gehiengoan 12-13 ºC inguruan ibiliko dira. TENPERATURAK Bilbo Min.9º / Max.14º Iruña Min.5º / Max.11º Donostia-San Sebastián Min.10º / Max.13º Arrasate Min.6º / Max.12º Vitoria-Gasteiz Min.5º / Max.11º Laguardia Min.4º / Max.10º
3.
4. OSTIRALA 7 Ostiralean ere euria egingo du, arratsaldean batez ere, baina tarteka zerua saretu egingo da eta eguraldiak itxura hobea hartuko du. Haizea ahuldu egingo da nabarmen eta norabide aldakorra edukiko du; dena dela, iparretik jotzeko joera edukiko du oraindik. TENPERATURAK Bilbo Min.7º / Max.15º Iruña Min.5º / Max.13º Donostia-San Sebastián Min.7º / Max.14º Arrasate Min.6º / Max.13º Vitoria-Gasteiz Min.4º / Max.12º Laguardia Min.4º / Max.12º
5.
6. LARUNBATA 8 Larunbataren lehenengo partean hodeiak eta ostarteak tartekatuko dira zeruan eta ateri egongo da. Egunaren bigarren partean zerua ilundu egingo da berriro eta euria egingo du, oro har euri txikia. Haize ahula eta aldakorra ibiliko da, mendebal-osagaia nagusi, eta tenperaturak epeltzera egingo du, gradu pare bat igoz. TENPERATURAK Bilbo Min.9º / Max.17º Iruña Min.6º / Max.17º Donostia-San Sebastián Min.8º / Max.15º Arrasate Min.7º / Max.14º Vitoria-Gasteiz Min.5º / Max.14º Laguardia Min.5º / Max.13º