SlideShare a Scribd company logo
1




ASKATASUN          SINDIKALEKO          11/1985      LEGE      ORGANIKOA,
ABUZTUAREN 2koa




                                 ITZULPENA




                                    Itzultzaileak: KOLDO IRURZUN UGALDE
      (Lan Harremanetako Unibertsitate Eskolako Irakasle Titularra, EHU, Leioa).
                                           AITOR BENGOETXEA ALKORTA
                                             (Donostiako Zuzenbide Fakultateko,
                                                         Irakasle Laguna, EHU).
ASKATASUN SINDIKALEKO 11/1985 LEGE ORGANIKOA
2




                              I.TITULUA



                                Askatasun sindikalaz



ART 1. 1. Langile guztiek libreki sindikatzeko eskubidea dute beren interes ekonomiko
eta sozialak sustatu eta defendatzeko.


           2. Lege honen ondorioetarako, langiletzat jotzen dira bai lan-erlazio bateko
sujetuak bai administrazio publikoei zerbitzatuz, izaera administratibo edo estatutuzkoa
duen harreman bateko sujetu direnak.

           3. Eskubide honen egikaritzatik salbuetsiak gelditzen dira Indar Armatuetako
eta izaera militarra duten Institutu Armatuetako kideak.


            4. Konstituzioko 127.1 artikuluak dioenaren arabera, epaile, magistratu eta
fiskalek ezin izango dute sindikatuetako kide izan jardunean dauden bitartean.


              5. Izaera militarrik ez duten Segurtasun Gorputz eta Indarretako kideen
sindikatzeko eskubidearen egikaritza bere araudi zehatzaren arabera eraenduko da,
Institutu hauen izaera armatua eta antolaketa iherarkizatua direla eta.



ART.2. 1. Askatasun sindikalaren barnean daude:


           a) Aurretiazko baimenik gabe sindikatuak sortzeko eskubidea eta baita ere
prozedura demokratikoen bidez sindikatuak eseki edo iraungitzeko eskubidea.


           b) Langilearen eskubidea berak aukeratutako sindikatuan afiliatzeko, azken
honen estatutuak betetzeko baldintza bakarrarekin, edo dagoeneko afiliatuta dagoen
sindikatutik alde egiteko. Ezin izango da inor behartu sindikatu batean afiliatzera.


              c) Afiliatuen eskubidea beren ordezkariak libreki hautatzeko sindikatu
bakoitzaren barruan.
3


        d) Jarduera sindikaleko eskubidea


            2. Organizazio sindikalek, honako eskubideak dituzte askatasun sindikaren
egikaritzan:


          a) Beren estatutu eta erreglamenduak idaztea, barne administrazioa eta beren
jarduerak antolatzea eta beren ekintza programa finkatzea.


            b) Federazioak, konfederazioak eta nazioarteko organizazioak eratzea, eta
orobat haietan afiliatzea eta haietatik irtetea.


           c) Esekiak edo deseginak ez izatea Autoritate Judizialaren ebazpen irmoaren
bitartez ez bada; delako ebazpen irmoa lege-hauste larrian oinarriturik egongo da.

          d) Jarduera sindikala enpresan edo enpresatik at egikaritzea, kasu guztietan
honako eskubideak barnean daudelarik: negoziazio kolektiborako eskubidea; greba
eskubidearen egikaritza; gatazka indibidual eta kolektiboak planteatzea; eta hautagaiak
Enpresa Komitea, Pertsonalaren Delegatuak eta Administrazio Publikoei dagozkien
organoak hautatzeko, kasuan kasuko araudiaren arabera.



ART.3. 1.       1.2 artikuluak dionaren kalterik gabe, bere kontura diharduten langileak
-beren zerbitzuan langilerik ez badaukate-, langabezian dauden langileak eta ezgaitasun
edo jubilazioa dela medio beren lan jarduera utzi dutenak, lege honen arabera eratutako
organizazio sindikaletan afiliatu ahal izango dira; baina ezingo dute espreski beren
interes bereziak babesteko helburua duten sindikaturik sortu, legeria espezifikoaren
babespean elkarteak eratzeko duten gaitasunaren kalterik gabe.


            2. Afiliatuta dauden sindikatuan zuzendaritza edo ordezkaritzako karguak
dituztenek ezin izango dute, aldi berean, Administrazio Publikoetan Zuzendari Orokor
edo asimilatuen kategoriako izendapen libreko kargurik eduki, ezta ere goragoko
mailako beste edozein kargu ere.



                                     II.TITULUA


              Erregimen juridiko sindikalaz
4



ART 4. 1. Lege honen arabera eratutako sindikatuek nortasun juridikoa eta jarduteko
gaitasun osoa lortzeko, beren estatutuak gordailatu beharko dituzte, sindikatuko
sustatzaile edo gidarien bitartez, horretarako ezarritako bulego publikoan.


       2.Estatutuko arauek zera adieraziko dute gutxienez:


a) Organizazioaren izena, zeina ezingo baita bat etorri, ez eta nahasteko arriskurik
sortu, legalki erregistratua aurkitzen den beste batekin.


b) Sindikatuaren helbidea eta haren jarduteko lurralde eremua eta eremu funtzionala.


c) Ordezkaritza, gobernu eta administraziorako organoak eta haien funtzionamendua,
orobat organo horietako karguak betetzeko hautaketa erregimena, printzipio
demokratikoen araberakoa izan beharko duena.


d) Afiliatu izaera lortu eta galtzeko ukanbehar eta prozedurak; eta orobat estatutuak
aldatzeko erregimena eta sindikatuaren bategite eta desengiteari dagokiena.


e) Organizazioaren erregimen ekonomikoa, bere baliabideen izaera, jatorria eta norakoa
ezarriko dituena, eta afiliatuei egoera ekonomikoaren berri jakiteko tresnak emango
dizkiena.


                     3.Bulego publikoak, hamar eguneko epean, gordailatuaren publiko
egiteko aginduko du, edo organizazioko sustatzaileei errekerimendua egingo die , behin
bakarrik, beste hamar eguneko epean sumatutako akatsak zuzendu ditzaten. Epe hau
igaro ondoren, bulego publikoak gordailatua publiko egitea aginduko du edo gordailua
ezetsi, soilik aurreko zenbakiko ukanbehar minimoren baten faltan oinarritu daitekeen
ebazpen baten bitartez.


                     4.Bulego publikoak gordailuari publizitatea emango dio bertako
iragarki taulan, dagokion "Buletin Ofizialean" adieraziz gutxienez, deitura, lurralde
eremua eta eremu funtzionala, sustatzaileen eta sindikatuaren eraketako aktaren
sinatzaileen identifikazioa.
Bulego publikoak hamar eguneko epean aginduko du gordailua dagokion "buletinean"
sartzea eta dohakoa izango da.
5


                5.Edozein pertsonak ahalmena du gordailatutako estatutuak aztertzeko,
gainera bulegoak, hala eskatzen duenari, haien kopia autentifikatua eman behar dio.


                      6.Bai Autoritate Publikoak eta bai zuzeneko interes pertsonal eta
legitimoa egiaztatzen dutenek, Autoritate Judizialaren aurrean         susta dezakete
prozedura gordailatua eta publikatua izan den edozein estatutu zuzenbidearekin bat ez
datorrela deklaratzeko.


                 7.Estatutuak gordailatu eta handik hogei egun baliodunera lortuko ditu
indikatuak nortasun juridikoa eta jarduteko gaitasun osoa.


                        8.Dagoeneko eratuak dauden organizazio sindikalen estatutuen
aldaketa, artikulu honek erregulatutako gordailu eta publizitateko prozedura berberaren
arabera gauzatuko da.



ART.5.      1.Lege honen arabera eratutako sindikatuak erantzule izango dira beren
organo estatutarioek, dagozkien eskuduntzen eremuan egindako egintzengatik eta
hartutako erabakiengatik.


                 2.Sindikatua ez da bere afiliatuen egintza indibidualen erantzule izango,
egintza horiek ordezkapen funtzioen egikaritza erregularra suposatzen ez badute edo
afiliatu horiek sindikatuaren kontura ari zirela frogatzen ez bada.


             3.Kuota sindikalak ezingo dira enbargatu.


                    4.Lege honen arabera eratutako sindikatuek, legez ezartzen diren
salbuespen eta hobari fiskalen onura eduki ahal izango dute.



                                     III.TITULUA


             Sindikatuen ordezkagaitasunaz



ART.6 . 1.Sindikatu batzuei aintzatetsitako ordezkaritza sindikal nagusiak egoera
juridiko berezi batean jartzen ditu, parte-hartze instituzional eta ekintza sindikalaren
ondorioetarako.
6



            2.Estatu mailan ordezkaritza nagusiko sindikatutzat honakoak joko dira:


a) Hauteskunde-ohiartzun berezi bat egiaztatzen dutenak, hots, eremu horretan
pertsonalaren delegatuen, enpresa komitekideen eta Administrazio publikoei dagozkien
organuetako kideen kopuru osoaren %10 edo gehiago lortzen dutenak.


b) a) hizkian aurrikusitakoaren arabera ordezkaritza nagusikotzat jo den estatu mailako
organizazio sindikal batean afiliatutako, edo harekin federatu edo konfederatutako
sindikatu edo ente sindikalak.


             3.Aurreko zenbakiaren arabera ordezkaritza nagusiko sindikatutzat jotzen
direnek, ordezkatze gaitasuna izango dute lurralde maila eta funtzional guztietan
honetarako:

a) Ordezkaritza instituzionala izateko Administrazio Publikoen aurrean edo hori
aurrikusita duten Estatuko edo komunitate autonomoetako beste entitate edo
organismoen aurrean.


b)Negoziazio kolektiborako, Langileen Estatutuan aurrikusitako moduan.


c)Solaskide bezala parte hartzeko lan baldintzen zehaztapenean Administrazio
publikoetan, bidezko kontsulta edo negoziazio prozeduren bitartez.


d) Lan gatazkak ebazteko sistema ez -jurisdikzionaletan parte hartzeko.


e) Pertsonalaren delegatuak, enpresa komitea eta Administrazio publikoei dagozkien
organoak aukeratzeko hauteskundeak sustatzeko.


f) Ondarezko higiezin publikoen aldi baterako erabilera lagapenak lortzeko, legez
ezartzen den moduan.


g) Ezartzen den beste edozein ordezkatze funtziotarako.



ART.7 . 1.Komunitate autonomo mailan ordezkaritza nagusiko sindikatutzat honakoak
joko dira:
7


a) Bertan hauteskunde oihartzun berezi bat egiaztatzen duten eremu horretako
sindikatuak, hots, pertsonalaren delegatuen eta enpresa komitean langileen ordezkarien
eta Administrazio publikoetan dagozkien organoetan %15 gutxienez lortu dutenak,
gutxienez 1500 ordezkari baldin badituzte eta estatu mailako organizazio sindikalekin
federatuak edo konfederatuak ez badaude.


b) a) hizkian aurreikusitakoaren arabera Komunitate Autonomo batean ordezkaritza
nagusikotzat jotzen den organizazio sindikal batean afiliatutako edo harekin federatu
edo konfederatutako sindikatu edo elkarte sindikalak.


Organizazio horiek ordezkatze gaitasuna izango dute Komunitate Autonomoaren eremu
zehatzean aurreko artikuluko 3 zenbakian aipatutako funtzio eta ahalmenak
egikaritzeko eta era berean gaitasuna izango dute ordezkaritza instituzionala izateko
Administrazio publikoen edo beste entitate edo organismo estatalen aurrean.

                    2.Ordezkaritza nagusikotzat joak ez izan arren, lurralde eta jardute
eremu zehatz batean pertsonalaren delegatuen eta enpresa komitekideen eta
Administrazio publikoei dagozkien organoetan %10 edo gehiago lortzen duten
organizazio sindikalak, lurralde eta jardute eremu horretan, legitimatuak egongo dira 6.
artikuluko 3 zenbakiko b), c), d), e) eta g) hizkietan aipatzen diren funtzio eta
ahalmenak egikaritzeko, kasu bakoitzari dagokion araudi aplikagarriaren arabera.



                                     IV.TITULUA


                        Ekintza sindikalaz


ART.8.-1.Sindikatu batean afiliatutako langileek, enpresaren edo lantokiaren eremuan,
hurrengo gauzak egin ahalko dituzte:


a) Sekzio sindikalak eratu, sindikatuko estatutuetan ezarritakoaren arabera.
b) Bilerak egin, enpresariari aurretiaz jakineraziz, kuotak bildu eta informazio sindikala
banatu, lanorduetatik at eta enpresako jarduera arrunta galarazi gabe.
c) Beren sindikatuak igorritako informazioa jaso.


         2.Hitzarmen Kolektiboaren bidez ezarritakoaren kalterik gabe, ordezkaritza
nagusiko Sekzio Sindikalek, eta orobat enpresa komiteetan, Administrazio publikoan
ezartzen diren ordezkaritza organoetan ordezkaritza duten sindikatuetakoek edo
8


pertsonal delegatuak dituzten sindikatuetako Sekzio Sindikalek ondorengo eskubideak
izango dituzte:


a) Sindikatuko afiliatuei edo langileei oro har interesa dakizkiekeen oharren
zabalkundea errazteko helburuarekin, enpresak iragarki taula bat jarriko du Sekzio
Sindikalen esku, lantokian eta langileentzako sarbide egokia bermatzen duen leku
batean jarri beharko dena.
b) Negoziazio kolektiborako eskubidea, hartarako legeria espezifikoan ezarritakoaren
arabera.
c) Lokal egoki bat erabiltzeko eskubidea beren iharduerak garatu izan ahal izateko, 250
langile baino gehiagoko enpresa edo lantokietan.



ART.9-1.Ordezkaritza nagusiko organizazio sindikaletan, probintzia, autonomia edo
estatu mailan hautatu karguak dituztenek, eskubidea izango dute:


a) Karguaren berarizkoak diren funtzio sindikalak garatzeko beharrezko baimen
ordaindu gabeak izateko.
b)Nahitaezko exzedentzia, edo Funtzio Publikoaren eremuan egoera baliokidea
eskuratzeko. Gainera lanpostua gordetzeko eta antzinatasuna konputatze eskubidea
izango dute, ordezkaritza karguaren egikaritzak dirauen bitartean. Kargu-uztearen
dataren ondorengo hilabetearen barruan bere lanpostura itzuli beharko dute beren
lanpostura.


          2.Enpresaren batean langile aktibo bezala bere lotura mantenduz, hitzarmen
kolektiboetako Negoziazio Batzordean parte hartzen duten ordezkari sindikalek, beren
negoziatzaile lanaren egikaritza egokirako beharrezkoak diren baimen ordainduak
izateko eskubidea izango dute, beti ere negoziazioak haien enpresari eragiten badio.



ART.10-1. Edozein delarik beren kontratu mota, 250 langile baino gehiago enplegatzen
dituzten enpresa edo lantokietan, enpresa batzordeetan edo Administrazio publikoetan
ezartzen diren ordezkaritza organoetan presentzia duten sindikatuetan afiliaturiko
langileek sor ditzaketen sekzio sindikalak, efektu guztietarako, enpresan edo lantokian,
afiliatuek berek, beren artetik aukeraturiko delegatu sindikalen bitartez ordezkatuta
egongo dira.
9


       2.Bai akordioz, bai negoziazio kolektiboaren bidez, eta enpresako edo lantokiko
plantilla kontuan izanik, handitu egin daiteke atal honetako zerrendan ezarritako
delegatu kopurua, alegia, enpresa edo lantoki bakoitzari dagokiona.


Honi buruzko akordio zehatzik ezean, Enpresa Batzordea edo Administrazio Publikoko
ordezkaritza organoak hautatzerakoan, botoen 100ko 10 lortu duten sindikatuetako
sekzio sindikal bakoitzari dagozkion delegatu sindikalen kopurua, ondorengo taularen
arabera zehaztuko da:


250etik 750 langile bitartean............................................................................1
751tik 2000langile bitartean.............................................................................2
2001etik 5.000langile bitartean.......................................................................3
5001etik aurrerantzean.......................................................................................4

Botuen 100eko 10 lortu ez duten sindikatuen sekzio sindikalak, delegatu sindikal bakar
batek ordezkatuko ditu.


      3.Delegatu sindikalek, baldin eta enpresa batzordearen partaide ez balira, enpresa
batzordeetako eta Administrazio Publikoan ezartzen diren ordezkaritza organoetako
kideentzat legez ezarritako berme berak izango dituzte, eta gainera ondorengo
eskubideak, hitzarmen kolektiboaren bidez ezar daitekeen alde batera utzita:


      1.Enpresak enpresa batzodearen esku jarritako informazio eta dokumentazio bera
izatea. Delegatu sindikalek lanbideko isiltasuna gordetzeko obligazioa izango dutelarik
legez hala ezarri den gaietan.


        2.Segurtasun eta higieneko gaietan, enpresa batzordearen eta enpresa barneko
organoen edo Administrazio publikoetan ezartzen diren ordezkaritza organoen bileratan
egotea, hitza izanik, baina boturik gabe.


           3.Enpresak entzunak izatea, orokorki langileengan eta partikularki beren
sindikatuko afiliatuengan eta bereziki azken hauen iraizpen eta santzioetan eragina
duten izaera kolektiboko neurriak hartu aurretik.



ART.11-1.Hitzarmen kolektiboetan, klausula batzuk ezar daitezke, hitzarmenaren
aplikazio eremuko langileek ekonomikoki lagundu diezaioten negoziazio batzordean
ordezkatutako sindikatuen gestioari, kanon ekonomiko bat ezarriz eta kanon horren
10


ordainketa moduak arautuz. Edozein kasutan, langilearen borondate indibiduala
errespetatuko da, zeina idatziz adierazi beharko baita, negoziazio kolektiboan ezartzen
den forma eta epeetan.


             2.Enpresariak, langile afiliatuaren sindikatuaren eskariz , soldatatik kuota
sindikala deskontatuko dio langileari eta dagokion transferentzia egingo du, beti ere
langilearen aurretiazko adostasunarekin.



                                       V.TITULUA


     Askatasun sindikalaren babesaz eta jokaera antisindikalen errepresioaz.



ART.12.-Deusezak eta efekturik gabeak izango dira, enpleguan edo lan baldintzetan
edozein diskriminazio mota dakarten edo suposatzen duten erreglamenduzko manu,
hitzarmen kolektiboetako klausula eta itun indibidualak eta enpresariaren alde
bakarreko erabakiak, aldekoak izan zein kontrakoak izan, baldin eta horretarako
arrazoia bada sindikatu bati edo haren akordioei atxiki izana edo haiei atxiki gabe
gelditu izana, edo oro har jarduera sindikalen egikaritza.


ART.13.-Edozein langilek edo sindikatuk urratuak kontsideratzen baditu askatasun
sindikaleko eskubideak , enplegu emailearen , elkarte patronalaren, Administrazio
publikoaren ,edo beste edozein pertsona, entitate edo korporazio publiko edo pribaturen
jardunaren ondorioz, eskubidearen babestea eska dezake, jurisdikzio eskudunaren
aurrean, pertsonaren oinarrizko eskubideen babes jurisdikzionaleko prozesuaren bidez.


             Espreski, askatasun sindikalaren urrapen kontsideratuko dira, esku-hartze
ekintza batzuk, hala nola, enplegu emaile edo enpresari elkarte baten menpeko edo
kontrolpeko sindikatuen sorrera bultzatzea edo ekonomikoki edo beste modu batez,
kontrolatzeko asmo berorrekin, sindikatuak sustengatzea.


ART.-14.-Ustez kaltetua izan den langilearen sindikatua, eta orobat ordezkaritza
nagusia aitortua duen edozein sindikatu aurkez daitezke alderdialde ("coadyuvante")
bezala, langileak irekitako prozesuan.


ART.-15.-Baldin eta organo judizialak frogatutzat emango balu askatasun sindikaleko
eskubidearen bortxaketa, jokaera antisindikala berehala geratzea dekretatuko luke, eta
11


baita ere, ondoren, ondorio ez-zilegiak ordaintzea. Era berean, aktuazioak igorriko
lizkioke Ministerio Fiskalari, delituzko jokaera posibleak xahutzeko xedearekin.



                            XEDAPEN GEHIGARRIAK



Lehenengoa-1 6.2 eta 7.1 artikuluetan aurrikusitakoaren efektuetarako, hauteskunde
emaitzen zenbaketa garaiak, zeina aurrez Bitartekotza, Arbitraje eta Adiskidetze
Institutuko Kontseilu Gorenak erabakiko duen, hiru hilabete iraungo ditu gehienez.


                2.Gobernuak, Lege honetako 6.3 artikuluko a) atala eta 7.1 artikulua eta
Langileen Estatutuko Xedapen gehigarri seigarrenean ezarritakoa garatzeko eta
aplikatzeko beharrezkoak diren xedapenak emango ditu, eta aipatu xedapenen
aplikazioz aintzatetsitako ordezkaritza gaitasunak gutxienez lau urteko iraupena izango
beharko du.


Bigarrena-1. Pertsonal delegatuen, enpresa batzordeko kideen eta Administrazio
publikoetan ezartzen diren ordezkaritza organoetako partaideen agintaldiaren iraupena
lau urtekoa izango da, eta ondorengo hauteskunde aldietan berriro izan daitezke
aukeratuak.


               2. Urtebeteko epean, eta Konstituzioko 103.3 artikuluan aurrikusitakoa
garatuz, Gobernuak, Gorteetara Lege proiektu bat igorriko du, non arautuko diren,
Administrazio publikotako funtzionarioen ordezkaritza organoak.


Hirugarrena.-2.artikuluko 1go zenbakiko d) atalean aintzatetsitako eskubidea, ezingo
da egikaritu establezimendu militarren barruan.
Efektu horretarako, erreglamendu bidez zehaztuko da zer hartu behar den
establezimendu militartzat.



                          XEDAPEN DEROGATZAILEA



Apirilaren 1eko 19/1977 Legea eta apirilaren 22ko 873/1977 Errege Dekretua
derogatuak geratzen dira, lege honen kontra esaten duen guztian. Indarrean geratzen
dira ordea, elkarte profesionalei dagozkien arauek daukaten erregulazioa, eta
12


partikularki elkarte enpresarialei dagokiena zeintzuen sindikatze libertatea aintzatesten
den espainiar Konstituzioko 28.1 artikuluan eta Espainiak sinatutako nazioarteko
hitzarmenetan ezarritakoaren efektuetarako.



                                AZKEN XEDAPENAK



Lehenengoa.-1. Apirilak 1eko 19/1977 Legearen aplikazioz sortuak diren eta Lege hau
indarrean sartzeko datan nortasun juridikoa duten organizazio sindikalek deitura
eskubidea gordeko dute, inongo kasutan haien nortasunean jarraitasun etenik sortu
gabe, automatikoki konbalidatuta geratuz.


            2. Lege honetako 4. artikuluan aipatzen den bulego publikoa organikoki,
Bitartekotza, Arbitraje eta Adiskidetze Institutuan ezarria geratzen da eta eskumen hau
emana duten Komunitate Autonomoetan, dagokion lurralde eremuan, Komunitatean
dagozkion organoetan. Edozein kasutan, Komunitate Autonomoek, 4.4 artikuluan
ezarritako epean gordailatutako dokumentazioaren ale bat igorri beharko dute,
Bitartekotza, Arbitraje eta Adiskidetze Institutura.


              3. Egun, bulego publikoa, Bitartekotza, Arbitraje eta Adiskidetze
Zuzendariordetza Orokorra da, Lan Zuzendaritza Orokorrean kokatua eta probintzietan,
Lan eta Gizarte Segurantzako Zuzendaritza Probintzialeko Bitartekotza, Arbitraje eta
Adiskidetze Unitatea, eta orobat Komunitate Autonomoetan dagokion zerbitzuak.


Bigarrena.- Xedapen gehigarri lehenengo eta bigarrenean, Xedapen iragankorrean eta
Azken Xedapen lehenengoan bildutako prezeptuek ez dute Lege organiko baten
izaerarik.


Hirugarrena.-Lege hau, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den hurrengo
egunetik sartuko da indarrean.
13

More Related Content

Viewers also liked

免費軟體介紹
免費軟體介紹免費軟體介紹
免費軟體介紹Kelun Yang
 
E Metrics Final Jgjd
E Metrics Final JgjdE Metrics Final Jgjd
E Metrics Final Jgjd
guestb1ae6d
 
Undercover Cop
Undercover CopUndercover Cop
Undercover Cop
PublicRelations2007
 
How to bookmark music from MySpace and YouTube
How to bookmark music from MySpace and YouTubeHow to bookmark music from MySpace and YouTube
How to bookmark music from MySpace and YouTubeguest0bf420
 
智慧型手機
智慧型手機智慧型手機
智慧型手機Kelun Yang
 
Nazioarteko sindikalismoa lab
Nazioarteko sindikalismoa labNazioarteko sindikalismoa lab
Nazioarteko sindikalismoa lab
kirurzun
 
Elkarrizketa soziala eta sindikatuen finaziaketa
Elkarrizketa soziala eta sindikatuen finaziaketaElkarrizketa soziala eta sindikatuen finaziaketa
Elkarrizketa soziala eta sindikatuen finaziaketakirurzun
 
Industrial relations europa2010
Industrial relations europa2010Industrial relations europa2010
Industrial relations europa2010
kirurzun
 

Viewers also liked (9)

免費軟體介紹
免費軟體介紹免費軟體介紹
免費軟體介紹
 
E Metrics Final Jgjd
E Metrics Final JgjdE Metrics Final Jgjd
E Metrics Final Jgjd
 
Slides Ifla
Slides IflaSlides Ifla
Slides Ifla
 
Undercover Cop
Undercover CopUndercover Cop
Undercover Cop
 
How to bookmark music from MySpace and YouTube
How to bookmark music from MySpace and YouTubeHow to bookmark music from MySpace and YouTube
How to bookmark music from MySpace and YouTube
 
智慧型手機
智慧型手機智慧型手機
智慧型手機
 
Nazioarteko sindikalismoa lab
Nazioarteko sindikalismoa labNazioarteko sindikalismoa lab
Nazioarteko sindikalismoa lab
 
Elkarrizketa soziala eta sindikatuen finaziaketa
Elkarrizketa soziala eta sindikatuen finaziaketaElkarrizketa soziala eta sindikatuen finaziaketa
Elkarrizketa soziala eta sindikatuen finaziaketa
 
Industrial relations europa2010
Industrial relations europa2010Industrial relations europa2010
Industrial relations europa2010
 

Similar to Aslo

Fundazioen Lege aurreproiektua
Fundazioen Lege aurreproiektuaFundazioen Lege aurreproiektua
Fundazioen Lege aurreproiektuaIrekia - EJGV
 
Ekonomia_gizarte_kultura_Eskubideen_Naziorateko_Ituna.pdf
Ekonomia_gizarte_kultura_Eskubideen_Naziorateko_Ituna.pdfEkonomia_gizarte_kultura_Eskubideen_Naziorateko_Ituna.pdf
Ekonomia_gizarte_kultura_Eskubideen_Naziorateko_Ituna.pdfIrekia - EJGV
 
Euskadiko Kooperatiben Legea Aldez aurreko onarpena
Euskadiko Kooperatiben Legea Aldez aurreko onarpenaEuskadiko Kooperatiben Legea Aldez aurreko onarpena
Euskadiko Kooperatiben Legea Aldez aurreko onarpena
Irekia - EJGV
 
Elkarte bat sortu
Elkarte bat sortuElkarte bat sortu
Elkarte bat sortu
Erdu
 
Eskubide_Zibil_eta_Politikoen_Nazioarteko_Ituna.pdf
Eskubide_Zibil_eta_Politikoen_Nazioarteko_Ituna.pdfEskubide_Zibil_eta_Politikoen_Nazioarteko_Ituna.pdf
Eskubide_Zibil_eta_Politikoen_Nazioarteko_Ituna.pdfIrekia - EJGV
 
Nondik dator botere sindikala?
Nondik dator botere sindikala?Nondik dator botere sindikala?
Nondik dator botere sindikala?
Manu Robles-Arangiz Institutua Fundazioa
 
3.gaia enpresaren forma juridikoak
3.gaia enpresaren forma juridikoak3.gaia enpresaren forma juridikoak
3.gaia enpresaren forma juridikoakanegezuraga
 

Similar to Aslo (8)

Fundazioen Lege aurreproiektua
Fundazioen Lege aurreproiektuaFundazioen Lege aurreproiektua
Fundazioen Lege aurreproiektua
 
Ekonomia_gizarte_kultura_Eskubideen_Naziorateko_Ituna.pdf
Ekonomia_gizarte_kultura_Eskubideen_Naziorateko_Ituna.pdfEkonomia_gizarte_kultura_Eskubideen_Naziorateko_Ituna.pdf
Ekonomia_gizarte_kultura_Eskubideen_Naziorateko_Ituna.pdf
 
Euskadiko Kooperatiben Legea Aldez aurreko onarpena
Euskadiko Kooperatiben Legea Aldez aurreko onarpenaEuskadiko Kooperatiben Legea Aldez aurreko onarpena
Euskadiko Kooperatiben Legea Aldez aurreko onarpena
 
Jj estatutuak
Jj estatutuakJj estatutuak
Jj estatutuak
 
Elkarte bat sortu
Elkarte bat sortuElkarte bat sortu
Elkarte bat sortu
 
Eskubide_Zibil_eta_Politikoen_Nazioarteko_Ituna.pdf
Eskubide_Zibil_eta_Politikoen_Nazioarteko_Ituna.pdfEskubide_Zibil_eta_Politikoen_Nazioarteko_Ituna.pdf
Eskubide_Zibil_eta_Politikoen_Nazioarteko_Ituna.pdf
 
Nondik dator botere sindikala?
Nondik dator botere sindikala?Nondik dator botere sindikala?
Nondik dator botere sindikala?
 
3.gaia enpresaren forma juridikoak
3.gaia enpresaren forma juridikoak3.gaia enpresaren forma juridikoak
3.gaia enpresaren forma juridikoak
 

More from kirurzun

Entrevistas proyecto investig transnacionales y sindicalismo UPV/EHU
Entrevistas proyecto investig transnacionales y sindicalismo UPV/EHUEntrevistas proyecto investig transnacionales y sindicalismo UPV/EHU
Entrevistas proyecto investig transnacionales y sindicalismo UPV/EHU
kirurzun
 
1971 2008 errege dekretua
1971 2008 errege dekretua1971 2008 errege dekretua
1971 2008 errege dekretua
kirurzun
 
Reglamento sobre medidas disciplinarias ccoo
Reglamento sobre medidas disciplinarias ccooReglamento sobre medidas disciplinarias ccoo
Reglamento sobre medidas disciplinarias ccoo
kirurzun
 
Stsj galicia 26 4-2005 responsabilidad del sindicato por actos de afiliados
Stsj galicia 26 4-2005 responsabilidad del sindicato por actos de afiliadosStsj galicia 26 4-2005 responsabilidad del sindicato por actos de afiliados
Stsj galicia 26 4-2005 responsabilidad del sindicato por actos de afiliados
kirurzun
 
Askatasun sindikalaren jabetzari buruzko ariketa
Askatasun sindikalaren jabetzari buruzko ariketaAskatasun sindikalaren jabetzari buruzko ariketa
Askatasun sindikalaren jabetzari buruzko ariketakirurzun
 
Askatasun sindikalaren jabetzari buruzko ariketa
Askatasun sindikalaren jabetzari buruzko ariketaAskatasun sindikalaren jabetzari buruzko ariketa
Askatasun sindikalaren jabetzari buruzko ariketakirurzun
 
Stc 236 2007 ley de extranjería, derecho libertad sindical
Stc 236 2007 ley de extranjería, derecho libertad sindicalStc 236 2007 ley de extranjería, derecho libertad sindical
Stc 236 2007 ley de extranjería, derecho libertad sindical
kirurzun
 
Stsj madrid 16 9-2010, reivindicaciones profesionales guardia civil, derecho ...
Stsj madrid 16 9-2010, reivindicaciones profesionales guardia civil, derecho ...Stsj madrid 16 9-2010, reivindicaciones profesionales guardia civil, derecho ...
Stsj madrid 16 9-2010, reivindicaciones profesionales guardia civil, derecho ...
kirurzun
 
Stsj madrid 16 9-2010, reivindicaciones profesionales guardia civil, derecho ...
Stsj madrid 16 9-2010, reivindicaciones profesionales guardia civil, derecho ...Stsj madrid 16 9-2010, reivindicaciones profesionales guardia civil, derecho ...
Stsj madrid 16 9-2010, reivindicaciones profesionales guardia civil, derecho ...
kirurzun
 
Estatuto empleado público 7 2007
Estatuto empleado público 7 2007Estatuto empleado público 7 2007
Estatuto empleado público 7 2007
kirurzun
 
Stc 145 1999 contenido esencial libertad sindical
Stc 145 1999 contenido esencial libertad sindicalStc 145 1999 contenido esencial libertad sindical
Stc 145 1999 contenido esencial libertad sindical
kirurzun
 
Stc 168 1999 contenido esencial libertad sindical
Stc 168 1999 contenido esencial libertad sindicalStc 168 1999 contenido esencial libertad sindical
Stc 168 1999 contenido esencial libertad sindical
kirurzun
 
Procedimiento especial de queja ante la oit en materia de libertad sindical
Procedimiento especial de queja ante la oit en materia de libertad sindicalProcedimiento especial de queja ante la oit en materia de libertad sindical
Procedimiento especial de queja ante la oit en materia de libertad sindical
kirurzun
 
Queja de ugt ante oit frente ley extranjería 2000
Queja de ugt ante oit frente ley extranjería 2000Queja de ugt ante oit frente ley extranjería 2000
Queja de ugt ante oit frente ley extranjería 2000
kirurzun
 
Lan arloko prozedura legea
Lan arloko prozedura legeaLan arloko prozedura legea
Lan arloko prozedura legea
kirurzun
 
Comitelibertadsindical
ComitelibertadsindicalComitelibertadsindical
Comitelibertadsindical
kirurzun
 
Sentencias del tribunal europeo de derechos humanos, su ejecución en el estad...
Sentencias del tribunal europeo de derechos humanos, su ejecución en el estad...Sentencias del tribunal europeo de derechos humanos, su ejecución en el estad...
Sentencias del tribunal europeo de derechos humanos, su ejecución en el estad...
kirurzun
 
Koldo irurzun presentación mallorca
Koldo irurzun presentación mallorcaKoldo irurzun presentación mallorca
Koldo irurzun presentación mallorca
kirurzun
 
Sts 17 enero 2006 denominación sindicato sae satse
Sts 17 enero 2006 denominación sindicato sae satseSts 17 enero 2006 denominación sindicato sae satse
Sts 17 enero 2006 denominación sindicato sae satse
kirurzun
 
Auto tc derecho huelga ertzaintza 23 marzo 2009
Auto tc derecho huelga ertzaintza 23 marzo 2009Auto tc derecho huelga ertzaintza 23 marzo 2009
Auto tc derecho huelga ertzaintza 23 marzo 2009
kirurzun
 

More from kirurzun (20)

Entrevistas proyecto investig transnacionales y sindicalismo UPV/EHU
Entrevistas proyecto investig transnacionales y sindicalismo UPV/EHUEntrevistas proyecto investig transnacionales y sindicalismo UPV/EHU
Entrevistas proyecto investig transnacionales y sindicalismo UPV/EHU
 
1971 2008 errege dekretua
1971 2008 errege dekretua1971 2008 errege dekretua
1971 2008 errege dekretua
 
Reglamento sobre medidas disciplinarias ccoo
Reglamento sobre medidas disciplinarias ccooReglamento sobre medidas disciplinarias ccoo
Reglamento sobre medidas disciplinarias ccoo
 
Stsj galicia 26 4-2005 responsabilidad del sindicato por actos de afiliados
Stsj galicia 26 4-2005 responsabilidad del sindicato por actos de afiliadosStsj galicia 26 4-2005 responsabilidad del sindicato por actos de afiliados
Stsj galicia 26 4-2005 responsabilidad del sindicato por actos de afiliados
 
Askatasun sindikalaren jabetzari buruzko ariketa
Askatasun sindikalaren jabetzari buruzko ariketaAskatasun sindikalaren jabetzari buruzko ariketa
Askatasun sindikalaren jabetzari buruzko ariketa
 
Askatasun sindikalaren jabetzari buruzko ariketa
Askatasun sindikalaren jabetzari buruzko ariketaAskatasun sindikalaren jabetzari buruzko ariketa
Askatasun sindikalaren jabetzari buruzko ariketa
 
Stc 236 2007 ley de extranjería, derecho libertad sindical
Stc 236 2007 ley de extranjería, derecho libertad sindicalStc 236 2007 ley de extranjería, derecho libertad sindical
Stc 236 2007 ley de extranjería, derecho libertad sindical
 
Stsj madrid 16 9-2010, reivindicaciones profesionales guardia civil, derecho ...
Stsj madrid 16 9-2010, reivindicaciones profesionales guardia civil, derecho ...Stsj madrid 16 9-2010, reivindicaciones profesionales guardia civil, derecho ...
Stsj madrid 16 9-2010, reivindicaciones profesionales guardia civil, derecho ...
 
Stsj madrid 16 9-2010, reivindicaciones profesionales guardia civil, derecho ...
Stsj madrid 16 9-2010, reivindicaciones profesionales guardia civil, derecho ...Stsj madrid 16 9-2010, reivindicaciones profesionales guardia civil, derecho ...
Stsj madrid 16 9-2010, reivindicaciones profesionales guardia civil, derecho ...
 
Estatuto empleado público 7 2007
Estatuto empleado público 7 2007Estatuto empleado público 7 2007
Estatuto empleado público 7 2007
 
Stc 145 1999 contenido esencial libertad sindical
Stc 145 1999 contenido esencial libertad sindicalStc 145 1999 contenido esencial libertad sindical
Stc 145 1999 contenido esencial libertad sindical
 
Stc 168 1999 contenido esencial libertad sindical
Stc 168 1999 contenido esencial libertad sindicalStc 168 1999 contenido esencial libertad sindical
Stc 168 1999 contenido esencial libertad sindical
 
Procedimiento especial de queja ante la oit en materia de libertad sindical
Procedimiento especial de queja ante la oit en materia de libertad sindicalProcedimiento especial de queja ante la oit en materia de libertad sindical
Procedimiento especial de queja ante la oit en materia de libertad sindical
 
Queja de ugt ante oit frente ley extranjería 2000
Queja de ugt ante oit frente ley extranjería 2000Queja de ugt ante oit frente ley extranjería 2000
Queja de ugt ante oit frente ley extranjería 2000
 
Lan arloko prozedura legea
Lan arloko prozedura legeaLan arloko prozedura legea
Lan arloko prozedura legea
 
Comitelibertadsindical
ComitelibertadsindicalComitelibertadsindical
Comitelibertadsindical
 
Sentencias del tribunal europeo de derechos humanos, su ejecución en el estad...
Sentencias del tribunal europeo de derechos humanos, su ejecución en el estad...Sentencias del tribunal europeo de derechos humanos, su ejecución en el estad...
Sentencias del tribunal europeo de derechos humanos, su ejecución en el estad...
 
Koldo irurzun presentación mallorca
Koldo irurzun presentación mallorcaKoldo irurzun presentación mallorca
Koldo irurzun presentación mallorca
 
Sts 17 enero 2006 denominación sindicato sae satse
Sts 17 enero 2006 denominación sindicato sae satseSts 17 enero 2006 denominación sindicato sae satse
Sts 17 enero 2006 denominación sindicato sae satse
 
Auto tc derecho huelga ertzaintza 23 marzo 2009
Auto tc derecho huelga ertzaintza 23 marzo 2009Auto tc derecho huelga ertzaintza 23 marzo 2009
Auto tc derecho huelga ertzaintza 23 marzo 2009
 

Aslo

  • 1. 1 ASKATASUN SINDIKALEKO 11/1985 LEGE ORGANIKOA, ABUZTUAREN 2koa ITZULPENA Itzultzaileak: KOLDO IRURZUN UGALDE (Lan Harremanetako Unibertsitate Eskolako Irakasle Titularra, EHU, Leioa). AITOR BENGOETXEA ALKORTA (Donostiako Zuzenbide Fakultateko, Irakasle Laguna, EHU). ASKATASUN SINDIKALEKO 11/1985 LEGE ORGANIKOA
  • 2. 2 I.TITULUA Askatasun sindikalaz ART 1. 1. Langile guztiek libreki sindikatzeko eskubidea dute beren interes ekonomiko eta sozialak sustatu eta defendatzeko. 2. Lege honen ondorioetarako, langiletzat jotzen dira bai lan-erlazio bateko sujetuak bai administrazio publikoei zerbitzatuz, izaera administratibo edo estatutuzkoa duen harreman bateko sujetu direnak. 3. Eskubide honen egikaritzatik salbuetsiak gelditzen dira Indar Armatuetako eta izaera militarra duten Institutu Armatuetako kideak. 4. Konstituzioko 127.1 artikuluak dioenaren arabera, epaile, magistratu eta fiskalek ezin izango dute sindikatuetako kide izan jardunean dauden bitartean. 5. Izaera militarrik ez duten Segurtasun Gorputz eta Indarretako kideen sindikatzeko eskubidearen egikaritza bere araudi zehatzaren arabera eraenduko da, Institutu hauen izaera armatua eta antolaketa iherarkizatua direla eta. ART.2. 1. Askatasun sindikalaren barnean daude: a) Aurretiazko baimenik gabe sindikatuak sortzeko eskubidea eta baita ere prozedura demokratikoen bidez sindikatuak eseki edo iraungitzeko eskubidea. b) Langilearen eskubidea berak aukeratutako sindikatuan afiliatzeko, azken honen estatutuak betetzeko baldintza bakarrarekin, edo dagoeneko afiliatuta dagoen sindikatutik alde egiteko. Ezin izango da inor behartu sindikatu batean afiliatzera. c) Afiliatuen eskubidea beren ordezkariak libreki hautatzeko sindikatu bakoitzaren barruan.
  • 3. 3 d) Jarduera sindikaleko eskubidea 2. Organizazio sindikalek, honako eskubideak dituzte askatasun sindikaren egikaritzan: a) Beren estatutu eta erreglamenduak idaztea, barne administrazioa eta beren jarduerak antolatzea eta beren ekintza programa finkatzea. b) Federazioak, konfederazioak eta nazioarteko organizazioak eratzea, eta orobat haietan afiliatzea eta haietatik irtetea. c) Esekiak edo deseginak ez izatea Autoritate Judizialaren ebazpen irmoaren bitartez ez bada; delako ebazpen irmoa lege-hauste larrian oinarriturik egongo da. d) Jarduera sindikala enpresan edo enpresatik at egikaritzea, kasu guztietan honako eskubideak barnean daudelarik: negoziazio kolektiborako eskubidea; greba eskubidearen egikaritza; gatazka indibidual eta kolektiboak planteatzea; eta hautagaiak Enpresa Komitea, Pertsonalaren Delegatuak eta Administrazio Publikoei dagozkien organoak hautatzeko, kasuan kasuko araudiaren arabera. ART.3. 1. 1.2 artikuluak dionaren kalterik gabe, bere kontura diharduten langileak -beren zerbitzuan langilerik ez badaukate-, langabezian dauden langileak eta ezgaitasun edo jubilazioa dela medio beren lan jarduera utzi dutenak, lege honen arabera eratutako organizazio sindikaletan afiliatu ahal izango dira; baina ezingo dute espreski beren interes bereziak babesteko helburua duten sindikaturik sortu, legeria espezifikoaren babespean elkarteak eratzeko duten gaitasunaren kalterik gabe. 2. Afiliatuta dauden sindikatuan zuzendaritza edo ordezkaritzako karguak dituztenek ezin izango dute, aldi berean, Administrazio Publikoetan Zuzendari Orokor edo asimilatuen kategoriako izendapen libreko kargurik eduki, ezta ere goragoko mailako beste edozein kargu ere. II.TITULUA Erregimen juridiko sindikalaz
  • 4. 4 ART 4. 1. Lege honen arabera eratutako sindikatuek nortasun juridikoa eta jarduteko gaitasun osoa lortzeko, beren estatutuak gordailatu beharko dituzte, sindikatuko sustatzaile edo gidarien bitartez, horretarako ezarritako bulego publikoan. 2.Estatutuko arauek zera adieraziko dute gutxienez: a) Organizazioaren izena, zeina ezingo baita bat etorri, ez eta nahasteko arriskurik sortu, legalki erregistratua aurkitzen den beste batekin. b) Sindikatuaren helbidea eta haren jarduteko lurralde eremua eta eremu funtzionala. c) Ordezkaritza, gobernu eta administraziorako organoak eta haien funtzionamendua, orobat organo horietako karguak betetzeko hautaketa erregimena, printzipio demokratikoen araberakoa izan beharko duena. d) Afiliatu izaera lortu eta galtzeko ukanbehar eta prozedurak; eta orobat estatutuak aldatzeko erregimena eta sindikatuaren bategite eta desengiteari dagokiena. e) Organizazioaren erregimen ekonomikoa, bere baliabideen izaera, jatorria eta norakoa ezarriko dituena, eta afiliatuei egoera ekonomikoaren berri jakiteko tresnak emango dizkiena. 3.Bulego publikoak, hamar eguneko epean, gordailatuaren publiko egiteko aginduko du, edo organizazioko sustatzaileei errekerimendua egingo die , behin bakarrik, beste hamar eguneko epean sumatutako akatsak zuzendu ditzaten. Epe hau igaro ondoren, bulego publikoak gordailatua publiko egitea aginduko du edo gordailua ezetsi, soilik aurreko zenbakiko ukanbehar minimoren baten faltan oinarritu daitekeen ebazpen baten bitartez. 4.Bulego publikoak gordailuari publizitatea emango dio bertako iragarki taulan, dagokion "Buletin Ofizialean" adieraziz gutxienez, deitura, lurralde eremua eta eremu funtzionala, sustatzaileen eta sindikatuaren eraketako aktaren sinatzaileen identifikazioa. Bulego publikoak hamar eguneko epean aginduko du gordailua dagokion "buletinean" sartzea eta dohakoa izango da.
  • 5. 5 5.Edozein pertsonak ahalmena du gordailatutako estatutuak aztertzeko, gainera bulegoak, hala eskatzen duenari, haien kopia autentifikatua eman behar dio. 6.Bai Autoritate Publikoak eta bai zuzeneko interes pertsonal eta legitimoa egiaztatzen dutenek, Autoritate Judizialaren aurrean susta dezakete prozedura gordailatua eta publikatua izan den edozein estatutu zuzenbidearekin bat ez datorrela deklaratzeko. 7.Estatutuak gordailatu eta handik hogei egun baliodunera lortuko ditu indikatuak nortasun juridikoa eta jarduteko gaitasun osoa. 8.Dagoeneko eratuak dauden organizazio sindikalen estatutuen aldaketa, artikulu honek erregulatutako gordailu eta publizitateko prozedura berberaren arabera gauzatuko da. ART.5. 1.Lege honen arabera eratutako sindikatuak erantzule izango dira beren organo estatutarioek, dagozkien eskuduntzen eremuan egindako egintzengatik eta hartutako erabakiengatik. 2.Sindikatua ez da bere afiliatuen egintza indibidualen erantzule izango, egintza horiek ordezkapen funtzioen egikaritza erregularra suposatzen ez badute edo afiliatu horiek sindikatuaren kontura ari zirela frogatzen ez bada. 3.Kuota sindikalak ezingo dira enbargatu. 4.Lege honen arabera eratutako sindikatuek, legez ezartzen diren salbuespen eta hobari fiskalen onura eduki ahal izango dute. III.TITULUA Sindikatuen ordezkagaitasunaz ART.6 . 1.Sindikatu batzuei aintzatetsitako ordezkaritza sindikal nagusiak egoera juridiko berezi batean jartzen ditu, parte-hartze instituzional eta ekintza sindikalaren ondorioetarako.
  • 6. 6 2.Estatu mailan ordezkaritza nagusiko sindikatutzat honakoak joko dira: a) Hauteskunde-ohiartzun berezi bat egiaztatzen dutenak, hots, eremu horretan pertsonalaren delegatuen, enpresa komitekideen eta Administrazio publikoei dagozkien organuetako kideen kopuru osoaren %10 edo gehiago lortzen dutenak. b) a) hizkian aurrikusitakoaren arabera ordezkaritza nagusikotzat jo den estatu mailako organizazio sindikal batean afiliatutako, edo harekin federatu edo konfederatutako sindikatu edo ente sindikalak. 3.Aurreko zenbakiaren arabera ordezkaritza nagusiko sindikatutzat jotzen direnek, ordezkatze gaitasuna izango dute lurralde maila eta funtzional guztietan honetarako: a) Ordezkaritza instituzionala izateko Administrazio Publikoen aurrean edo hori aurrikusita duten Estatuko edo komunitate autonomoetako beste entitate edo organismoen aurrean. b)Negoziazio kolektiborako, Langileen Estatutuan aurrikusitako moduan. c)Solaskide bezala parte hartzeko lan baldintzen zehaztapenean Administrazio publikoetan, bidezko kontsulta edo negoziazio prozeduren bitartez. d) Lan gatazkak ebazteko sistema ez -jurisdikzionaletan parte hartzeko. e) Pertsonalaren delegatuak, enpresa komitea eta Administrazio publikoei dagozkien organoak aukeratzeko hauteskundeak sustatzeko. f) Ondarezko higiezin publikoen aldi baterako erabilera lagapenak lortzeko, legez ezartzen den moduan. g) Ezartzen den beste edozein ordezkatze funtziotarako. ART.7 . 1.Komunitate autonomo mailan ordezkaritza nagusiko sindikatutzat honakoak joko dira:
  • 7. 7 a) Bertan hauteskunde oihartzun berezi bat egiaztatzen duten eremu horretako sindikatuak, hots, pertsonalaren delegatuen eta enpresa komitean langileen ordezkarien eta Administrazio publikoetan dagozkien organoetan %15 gutxienez lortu dutenak, gutxienez 1500 ordezkari baldin badituzte eta estatu mailako organizazio sindikalekin federatuak edo konfederatuak ez badaude. b) a) hizkian aurreikusitakoaren arabera Komunitate Autonomo batean ordezkaritza nagusikotzat jotzen den organizazio sindikal batean afiliatutako edo harekin federatu edo konfederatutako sindikatu edo elkarte sindikalak. Organizazio horiek ordezkatze gaitasuna izango dute Komunitate Autonomoaren eremu zehatzean aurreko artikuluko 3 zenbakian aipatutako funtzio eta ahalmenak egikaritzeko eta era berean gaitasuna izango dute ordezkaritza instituzionala izateko Administrazio publikoen edo beste entitate edo organismo estatalen aurrean. 2.Ordezkaritza nagusikotzat joak ez izan arren, lurralde eta jardute eremu zehatz batean pertsonalaren delegatuen eta enpresa komitekideen eta Administrazio publikoei dagozkien organoetan %10 edo gehiago lortzen duten organizazio sindikalak, lurralde eta jardute eremu horretan, legitimatuak egongo dira 6. artikuluko 3 zenbakiko b), c), d), e) eta g) hizkietan aipatzen diren funtzio eta ahalmenak egikaritzeko, kasu bakoitzari dagokion araudi aplikagarriaren arabera. IV.TITULUA Ekintza sindikalaz ART.8.-1.Sindikatu batean afiliatutako langileek, enpresaren edo lantokiaren eremuan, hurrengo gauzak egin ahalko dituzte: a) Sekzio sindikalak eratu, sindikatuko estatutuetan ezarritakoaren arabera. b) Bilerak egin, enpresariari aurretiaz jakineraziz, kuotak bildu eta informazio sindikala banatu, lanorduetatik at eta enpresako jarduera arrunta galarazi gabe. c) Beren sindikatuak igorritako informazioa jaso. 2.Hitzarmen Kolektiboaren bidez ezarritakoaren kalterik gabe, ordezkaritza nagusiko Sekzio Sindikalek, eta orobat enpresa komiteetan, Administrazio publikoan ezartzen diren ordezkaritza organoetan ordezkaritza duten sindikatuetakoek edo
  • 8. 8 pertsonal delegatuak dituzten sindikatuetako Sekzio Sindikalek ondorengo eskubideak izango dituzte: a) Sindikatuko afiliatuei edo langileei oro har interesa dakizkiekeen oharren zabalkundea errazteko helburuarekin, enpresak iragarki taula bat jarriko du Sekzio Sindikalen esku, lantokian eta langileentzako sarbide egokia bermatzen duen leku batean jarri beharko dena. b) Negoziazio kolektiborako eskubidea, hartarako legeria espezifikoan ezarritakoaren arabera. c) Lokal egoki bat erabiltzeko eskubidea beren iharduerak garatu izan ahal izateko, 250 langile baino gehiagoko enpresa edo lantokietan. ART.9-1.Ordezkaritza nagusiko organizazio sindikaletan, probintzia, autonomia edo estatu mailan hautatu karguak dituztenek, eskubidea izango dute: a) Karguaren berarizkoak diren funtzio sindikalak garatzeko beharrezko baimen ordaindu gabeak izateko. b)Nahitaezko exzedentzia, edo Funtzio Publikoaren eremuan egoera baliokidea eskuratzeko. Gainera lanpostua gordetzeko eta antzinatasuna konputatze eskubidea izango dute, ordezkaritza karguaren egikaritzak dirauen bitartean. Kargu-uztearen dataren ondorengo hilabetearen barruan bere lanpostura itzuli beharko dute beren lanpostura. 2.Enpresaren batean langile aktibo bezala bere lotura mantenduz, hitzarmen kolektiboetako Negoziazio Batzordean parte hartzen duten ordezkari sindikalek, beren negoziatzaile lanaren egikaritza egokirako beharrezkoak diren baimen ordainduak izateko eskubidea izango dute, beti ere negoziazioak haien enpresari eragiten badio. ART.10-1. Edozein delarik beren kontratu mota, 250 langile baino gehiago enplegatzen dituzten enpresa edo lantokietan, enpresa batzordeetan edo Administrazio publikoetan ezartzen diren ordezkaritza organoetan presentzia duten sindikatuetan afiliaturiko langileek sor ditzaketen sekzio sindikalak, efektu guztietarako, enpresan edo lantokian, afiliatuek berek, beren artetik aukeraturiko delegatu sindikalen bitartez ordezkatuta egongo dira.
  • 9. 9 2.Bai akordioz, bai negoziazio kolektiboaren bidez, eta enpresako edo lantokiko plantilla kontuan izanik, handitu egin daiteke atal honetako zerrendan ezarritako delegatu kopurua, alegia, enpresa edo lantoki bakoitzari dagokiona. Honi buruzko akordio zehatzik ezean, Enpresa Batzordea edo Administrazio Publikoko ordezkaritza organoak hautatzerakoan, botoen 100ko 10 lortu duten sindikatuetako sekzio sindikal bakoitzari dagozkion delegatu sindikalen kopurua, ondorengo taularen arabera zehaztuko da: 250etik 750 langile bitartean............................................................................1 751tik 2000langile bitartean.............................................................................2 2001etik 5.000langile bitartean.......................................................................3 5001etik aurrerantzean.......................................................................................4 Botuen 100eko 10 lortu ez duten sindikatuen sekzio sindikalak, delegatu sindikal bakar batek ordezkatuko ditu. 3.Delegatu sindikalek, baldin eta enpresa batzordearen partaide ez balira, enpresa batzordeetako eta Administrazio Publikoan ezartzen diren ordezkaritza organoetako kideentzat legez ezarritako berme berak izango dituzte, eta gainera ondorengo eskubideak, hitzarmen kolektiboaren bidez ezar daitekeen alde batera utzita: 1.Enpresak enpresa batzodearen esku jarritako informazio eta dokumentazio bera izatea. Delegatu sindikalek lanbideko isiltasuna gordetzeko obligazioa izango dutelarik legez hala ezarri den gaietan. 2.Segurtasun eta higieneko gaietan, enpresa batzordearen eta enpresa barneko organoen edo Administrazio publikoetan ezartzen diren ordezkaritza organoen bileratan egotea, hitza izanik, baina boturik gabe. 3.Enpresak entzunak izatea, orokorki langileengan eta partikularki beren sindikatuko afiliatuengan eta bereziki azken hauen iraizpen eta santzioetan eragina duten izaera kolektiboko neurriak hartu aurretik. ART.11-1.Hitzarmen kolektiboetan, klausula batzuk ezar daitezke, hitzarmenaren aplikazio eremuko langileek ekonomikoki lagundu diezaioten negoziazio batzordean ordezkatutako sindikatuen gestioari, kanon ekonomiko bat ezarriz eta kanon horren
  • 10. 10 ordainketa moduak arautuz. Edozein kasutan, langilearen borondate indibiduala errespetatuko da, zeina idatziz adierazi beharko baita, negoziazio kolektiboan ezartzen den forma eta epeetan. 2.Enpresariak, langile afiliatuaren sindikatuaren eskariz , soldatatik kuota sindikala deskontatuko dio langileari eta dagokion transferentzia egingo du, beti ere langilearen aurretiazko adostasunarekin. V.TITULUA Askatasun sindikalaren babesaz eta jokaera antisindikalen errepresioaz. ART.12.-Deusezak eta efekturik gabeak izango dira, enpleguan edo lan baldintzetan edozein diskriminazio mota dakarten edo suposatzen duten erreglamenduzko manu, hitzarmen kolektiboetako klausula eta itun indibidualak eta enpresariaren alde bakarreko erabakiak, aldekoak izan zein kontrakoak izan, baldin eta horretarako arrazoia bada sindikatu bati edo haren akordioei atxiki izana edo haiei atxiki gabe gelditu izana, edo oro har jarduera sindikalen egikaritza. ART.13.-Edozein langilek edo sindikatuk urratuak kontsideratzen baditu askatasun sindikaleko eskubideak , enplegu emailearen , elkarte patronalaren, Administrazio publikoaren ,edo beste edozein pertsona, entitate edo korporazio publiko edo pribaturen jardunaren ondorioz, eskubidearen babestea eska dezake, jurisdikzio eskudunaren aurrean, pertsonaren oinarrizko eskubideen babes jurisdikzionaleko prozesuaren bidez. Espreski, askatasun sindikalaren urrapen kontsideratuko dira, esku-hartze ekintza batzuk, hala nola, enplegu emaile edo enpresari elkarte baten menpeko edo kontrolpeko sindikatuen sorrera bultzatzea edo ekonomikoki edo beste modu batez, kontrolatzeko asmo berorrekin, sindikatuak sustengatzea. ART.-14.-Ustez kaltetua izan den langilearen sindikatua, eta orobat ordezkaritza nagusia aitortua duen edozein sindikatu aurkez daitezke alderdialde ("coadyuvante") bezala, langileak irekitako prozesuan. ART.-15.-Baldin eta organo judizialak frogatutzat emango balu askatasun sindikaleko eskubidearen bortxaketa, jokaera antisindikala berehala geratzea dekretatuko luke, eta
  • 11. 11 baita ere, ondoren, ondorio ez-zilegiak ordaintzea. Era berean, aktuazioak igorriko lizkioke Ministerio Fiskalari, delituzko jokaera posibleak xahutzeko xedearekin. XEDAPEN GEHIGARRIAK Lehenengoa-1 6.2 eta 7.1 artikuluetan aurrikusitakoaren efektuetarako, hauteskunde emaitzen zenbaketa garaiak, zeina aurrez Bitartekotza, Arbitraje eta Adiskidetze Institutuko Kontseilu Gorenak erabakiko duen, hiru hilabete iraungo ditu gehienez. 2.Gobernuak, Lege honetako 6.3 artikuluko a) atala eta 7.1 artikulua eta Langileen Estatutuko Xedapen gehigarri seigarrenean ezarritakoa garatzeko eta aplikatzeko beharrezkoak diren xedapenak emango ditu, eta aipatu xedapenen aplikazioz aintzatetsitako ordezkaritza gaitasunak gutxienez lau urteko iraupena izango beharko du. Bigarrena-1. Pertsonal delegatuen, enpresa batzordeko kideen eta Administrazio publikoetan ezartzen diren ordezkaritza organoetako partaideen agintaldiaren iraupena lau urtekoa izango da, eta ondorengo hauteskunde aldietan berriro izan daitezke aukeratuak. 2. Urtebeteko epean, eta Konstituzioko 103.3 artikuluan aurrikusitakoa garatuz, Gobernuak, Gorteetara Lege proiektu bat igorriko du, non arautuko diren, Administrazio publikotako funtzionarioen ordezkaritza organoak. Hirugarrena.-2.artikuluko 1go zenbakiko d) atalean aintzatetsitako eskubidea, ezingo da egikaritu establezimendu militarren barruan. Efektu horretarako, erreglamendu bidez zehaztuko da zer hartu behar den establezimendu militartzat. XEDAPEN DEROGATZAILEA Apirilaren 1eko 19/1977 Legea eta apirilaren 22ko 873/1977 Errege Dekretua derogatuak geratzen dira, lege honen kontra esaten duen guztian. Indarrean geratzen dira ordea, elkarte profesionalei dagozkien arauek daukaten erregulazioa, eta
  • 12. 12 partikularki elkarte enpresarialei dagokiena zeintzuen sindikatze libertatea aintzatesten den espainiar Konstituzioko 28.1 artikuluan eta Espainiak sinatutako nazioarteko hitzarmenetan ezarritakoaren efektuetarako. AZKEN XEDAPENAK Lehenengoa.-1. Apirilak 1eko 19/1977 Legearen aplikazioz sortuak diren eta Lege hau indarrean sartzeko datan nortasun juridikoa duten organizazio sindikalek deitura eskubidea gordeko dute, inongo kasutan haien nortasunean jarraitasun etenik sortu gabe, automatikoki konbalidatuta geratuz. 2. Lege honetako 4. artikuluan aipatzen den bulego publikoa organikoki, Bitartekotza, Arbitraje eta Adiskidetze Institutuan ezarria geratzen da eta eskumen hau emana duten Komunitate Autonomoetan, dagokion lurralde eremuan, Komunitatean dagozkion organoetan. Edozein kasutan, Komunitate Autonomoek, 4.4 artikuluan ezarritako epean gordailatutako dokumentazioaren ale bat igorri beharko dute, Bitartekotza, Arbitraje eta Adiskidetze Institutura. 3. Egun, bulego publikoa, Bitartekotza, Arbitraje eta Adiskidetze Zuzendariordetza Orokorra da, Lan Zuzendaritza Orokorrean kokatua eta probintzietan, Lan eta Gizarte Segurantzako Zuzendaritza Probintzialeko Bitartekotza, Arbitraje eta Adiskidetze Unitatea, eta orobat Komunitate Autonomoetan dagokion zerbitzuak. Bigarrena.- Xedapen gehigarri lehenengo eta bigarrenean, Xedapen iragankorrean eta Azken Xedapen lehenengoan bildutako prezeptuek ez dute Lege organiko baten izaerarik. Hirugarrena.-Lege hau, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den hurrengo egunetik sartuko da indarrean.
  • 13. 13