1. GAIA: MAITE OTE DUGU ARRISKUA?
Begiratu beheko argazkiei eta komentatu.
(Gaiari loturiko 4 argazki agertzen dira)
Komentatu aztertzailearekin zer ikusten duzun!
Zure zeregina ahozko azalpen librea prestatzea da.
Zer pentsatzen duzu ondoko puntuei buruz? Prestatzen laguntzeko
gidoia. Gidoian puntuak baino ez daude, zure irudimena pizteko
puntuak baino ez dira! Zure ideiak ordenatu eta eskema batera
ekarri:
Zer pentsatzen duzu ondoko puntuei buruz?
Askoren ustez, mendira joatea osasuntsua da; baina eskalada ez. Zer
iritzi duzu zuk?
“Rafting-a, parapentea... pijoen kontuak dira, aberaskumeenak” Zer
uste duzu zuk?
Puenting-a, barrankismoak, motoan edo autoan azkar ibiltzeak..., ba
ote dute elkarrekin zerikusirik?
Eguneroko bizitza aspergarria omen da, eta, horregatik, emozio
gogorren bila omen gabiltza. Ados al zaude?
Jarri al duzu inoiz zeure burua halako egoera batean?
Ideiak dauzkagula plana egiten hasiko gara!