ZER DA ARNASKETA?
Arnasketarenbidez, oxigenoa hartzen dugu eta
karbono dioxidoa kanporatzen dugu.
Oxigenoa airetik hartzen dugu baina ZER DA AIREA?
Gasen nahaste bat da.
ZERTARAKO BEHAR DUGU OXIGENOA?
Zelulek oxigenoa behar dute energia lortzeko. Zelulek
oxigenoa mantenugaiekin konbinatzen dute eta horrela,
energia lortzen dute. Prozesu hori zelula-arnasketa deitzen
da.
Zelula-arnasketan karbono dioxidoa sortzen da eta
kanporatu behar da.
3.
ARNAS APARATUA
Bi atal ditu: arnasbideak
eta birikak.
-Airea arnasbideetan zehar
sartzen eta ateratzen da.
Zati hauek ditu: sudur-
hobiak, faringea, laringea,
trakea, bronkioak eta
bronkioloak.
- Birikak bi organo dira eta
haien barruan gas-trukea
(oxigenoa hartu eta karbono
dioxidoa kanporatu)
gertatzen da. Birikak kutxa
torazikoaren bidez
babestuta daude.
4.
NOLA GERTATZEN DA?
-Aireasudur-hobien bidez
sartzen da sudurrean.
Faringera, laringera eta
trakeara igarotzen da.
- Trakea bi bronkiotan
banatuta dago eta
bronkioak biriketan
sartzen dira.
- Biriken barruan,
bronkioak bronkiolotan
banatzen dira. Hauek
meheagoak dira.
- Bronkioloen muturretan,
birika-albeoloak daude.
5.
Airea arnasketa-higiduren bidez
sartzeneta ateratzen da: arnas
hartzea eta arnasbotatzea.
-Arnasa hartzean, kutxa
torazikoa eta birikak zabaltzen
dira. Horrela, airea sartzen da
eta birikak betetzen ditu.
- Arnasa botatzean, kutxa
torazikoa uzkurtzen da eta
birikak husten dira. Horrela,
airea kanporatzen da.
Birikak zabaltzeko eta
uzkurtzeko, diafragmak eta
saihetsarteko giharrek esku
hartzen dute.
6.
NOLA EGITEN DAGAS-TRUKEA?
Airea birika-albeoloetara iristen da.
Hemen, aireko oxigenoa odolera pasatzen da eta
karbono dioxidoa odoletik airera pasatzen da.
Sudur-hobietatik kanporatzen da.