Este documento presenta una ficha técnica de un proyecto de aprendizaje que incluye la información del autor, las herramientas tecnológicas requeridas, el equipo necesario, los medios de comunicación, referencias y bibliografía.
Este documento presenta una ficha técnica de un proyecto de aprendizaje que incluye la información del autor, las herramientas tecnológicas requeridas, el equipo necesario, los medios de comunicación, referencias y bibliografía.
3. 1.1 Sarrera
Lekeitioko R. M. Azkue ikastolako DBH2-ko ikasleoi, Zer Nola zientzia
olinpiadaren barruan, oraingoan zientzia festa bat prestatzea egokitu zaigu!
Ez da lan makala, baina lortuko dugulakoan gaude.
Hurrengo txostenak festa prestatzeko eman beharreko pausu guztien berri
ematen du. Antolaketa aurrera eramateko talde desberdinetan ardurak banatu
ditugu, azkenean denon lanarekin jaia aurrera ateratzeko.
Ea egindako lana zer iruditzen zaizuen!
1.2 Lekeitio ezagutuz
3
4. a) Kokapena
Festa Lekeition egingo dugula badakigu baina ezagutzen al duzue Lekeitio?
Hona hemen datu batzuk gure herria hobeto ezagutzeko .
Lekeitio Bizkaiko kostaldeko ekialdean
dago. Bilbotik 55 Km-ra dago, Gernikatik 22
ra eta Donostiatik 72 ra. Errepidez
Ondarroari, Markinari eta Gernikari lotuta
dago.
Lea-Artibai Eskualdean kokatuta dago eta
1,8 Km2-ko azalera du. Itsasoak mugatzen
du iparraldetik, Ispasterrek hego eta
mendebaldetik eta Mendexak ekialdetik.
Otoio eta Lumentza mendien oinetan kokatzen da Lekeitio, mendiok aldaz
beheran itsasora egiten dutelarik. Lea ibaiak, Lekeitio inguruan itsasadar
bihurtua, Isuntza eta Karraspio hondartzen artean itsasora isurtzen ditu urak,
ezkerraldean San Nikolas irla utzita.
Klima epela du eta itsasoaren gainetik 10 m ra dago.
LEKEITI
Euskal Herriko kairik garrantzitsuenetarikoa dugu oraindik gaur egun.
Historikoki ere, portu nabarmena izan da. Tartean balearen harrapaketaren
inguruan ibili ziren urteetan arrantzale lekeitiarrak, herriko armarrian irudikatuta
agertzen dena.
Bizkaiko arrantza portu garrantzitsuenetakoa izan bada ere, gaur egun batik bat
gune turistikoa bilakatu da.
b) Jai nagusienak
4
5. San Antolinak
San Antolinak irailaren 1etik 8ra bitartean izaten dira. Lekeitioko herri-jaiak dira.
Jaietako ekitaldietan, Antzar-Eguna aipatu behar da, bere antzinatasun eta
ikusgarritasuna direla eta. Irailaren 5ean ospatu ohi da. Lekeitioko antzarren
jaiak badu hiru mende eta erdiko tradizio dokumentatua, eta antzinako
erritotzat-edo ospatzen zen ustea ere badago.
San Pedroak
San Pedroak ekainaren 29tik uztailaren 1era bitartean ospatzen dira Lekeition
eta arrantzaleen festak direla esan daiteke.
Ekainaren 29an, Meza Nagusiaren ostean, San Pedroren prozesioa egiten da
Santa Maria elizatik porturaino. Berton, santu beraren irudiaren aurrean,
zeremonia bitxia egiten da: Kilin-kalakoa.
Kilin-kalakoan, santuaren irudia daroatenek santua uretara botatzeko keinua
egiten dute, ur aldera eraginez santuari. Zenbait teoria dago zeremonia honen
jatorriaren gainean, baina badirudi, santuak itsasoari eskerrak ematen dizkiola
arrantza ona edukitzearren
Z
2. EGITASMOA
5
6. 2.1 Helburuak
Festa, martxoaren 14an ospatuko da, goizean hasi eta eguerdiraino luzatuko
delarik. Festa mundu eta adin guztiei zabalik egongo da.
Festa honekin helburu desberdinak lortu nahi dira, nagusienak hauek:
1. Jendeari zientziarekiko interesa piztea
2. Zientziarekin jolastea eta dibertitzea
3. Ikastolako ikasle eta irakasle desberdinak festan inplikatzea gelan
egiten diren gauza batzuk herriari erakutsiz
4. Festa ahal dela diru gutxirekin aurrera eraman (krisian gagoz eta),
jendearen inplikazioa bultzatuz eta taldean lan eginez
2.2 Zientzia festaren kokapena
Antolatuko dugun zientzia festa Independentzia herriko plazaren inguruan
ospatuko dugu**, bi ekintza plazatik kanpo egingo badira ere: altxorraren bila
zientifikoa herrian zehar eta landaretza ikusteko mendi ibilaldia Lumentza
mendian zehar.
Herriko plaza, portuaren eta Isuntza hondartzaren ondoan kokatuta dago. Plaza
bi zatitan banatzen da, zatitze hori zuhaitzek egiten dutelarik.
**Euria egingo balu festa frontoira pasako litzateke
Ekintzen planoa
Plazaren inguruan burutuko diren ekintzak honela banatuko dira:
6
7. 1- Energia sortzeko ergometroak : Isuntza arraun elkartean.
2- Paperezko hegazkinen diseinuak eta lehiaketa: Kioskoan diseinuari
buruzko azalpenak eta parketik hondartzara lehiaketa.
3- Domino ibilbideen muntaia: Zuhaitzpean.
4- “Unibertsoa” antzezlana: Udaletxearen azpiko portxean.
5- Esperientzien txokoa
6- Erakusketa panelak: a) Landaretza b) Azterkosta c) Mugikortasuna
argazkiak d) Matematika irudiak bizitza errealean,argazkiak.
7- Eszenatokia: Musika ekipoa, mikroak eta izen emate gunea.
Aurkezleak eta musika taldea
Birziklatze edo natur tailerrak
8- a) Olioarekin xaboi prestaketa b) Krema hidratantea c) Ukendu
miragarriaren prestaketa
9- Musika tresnen tailerra
PORTUA HONDARTZA
HONDARTZA
3 2
1
5 6 2
7
4
9 8
Plazatik kanpo (begiratu azalpenak beraien atalean):
-Lumentza mendian zehar ibilaldia
- Altxorraren bila herrian zehar
2.3 Ekintzen azalpena eta baliabide zerrenda
7
8. Jarraian burutuko diren ekintza desberdinen azalpena emango da.
A) ISUNTZA ARRAUN ELKARTEKO ERGOMETROEKIN
ENERGIAREN SORTZEA
Deskribapena
Festa egunean, Isuntza arraun taldeko ergometroekin energia sortuko dugu.
Horretarako ergometroei bonbila batzuk konektatuko dizkiegu kable batzuen
bidez (ikusi beheko argazkiak) eta lehenik Isuntzako arraunlariek eta ondoren
nahi duenak kirola eginez energia sortu eta argia pizteko aukera izango du.
Ergometroan aritzeko, ahulki mugikorrean eseri behar da eta heldulekuari tiratu.
Ekintzaren ordua
Guzti hau Isuntza arraun elkartean egingo da, 12:15etatik 13:00etara.
.
Beharrezko materiala:
- 4 Ergometro
-Bonbillak
-Ergometroetara konektatzeko kableak
Arduradunak:
Ekhi: Materiala bere lekuan dagoela ziurtatu eta
ekintzaren koordinazioa.
Josu Aboitiz (Isuntzako entrenatzailea eta
Ikasarrauna proiektuaren arduraduna):
Ergometroak eta erakusketa egingo duten
arraunlariekin koordinazioa.
Imanol Mendiguren (elektrikaria eta Unairen aita): Kableak eta bonbillak
ergometroei konektatzea
Aurrekontua:
-Ekintza honek ez dizkigu gasturik ekarriko
-Ergometroak, Ekhiren aita, Josu Aboitiz Isuntzako entrenatzaileak, utziko
dizkigu.
-Bonbillak eta kableak Unairen aitak utziko dizkigu, elektrikaria baita.
B) PAPEREZKO HEGAZKINEN DISEINUA ETA LEHIAKETA
8
9. Deskribapena
Festa egunean, paperezko hegazkinen lehiaketa
egongo da. Ez badakizu paperezko hegazkinik
egiten lasai, lehenik ikastaroa egingo baitugu
hegazkin modelo desberdinak egiten ikasteko.
Ikastaroan proiektore baten laguntzaz azalpenak
emango ditugu youtuben aurkitutako bideo batzuen
laguntzaz. Gero ikasitakoa praktikan jarriko da
ikasle bakoitzari bost folio emango zaizkiolarik.
Ondoren egindako hegazkinak hegan egiten
jartzeko aukera egongo da antolatuko dugun
lehiaketarekin. Lehiaketaren irabazleak bonboi kaxa
bat jasoko du.
Txapelketan arau hauek egongo dira:
- Hegazkinak, markatutako esparru barruan
erori beharko du.
-Hegazkina paper hutsekoa izan beharko da.
-Ezin izango da hegazkina botatzeko marra
pasa.
-Ikastaroan parte hartu ez duen jendeak ere
parte har dezake txapelketan aurretik izena
emanda
-Hegazkin bakoitzak bakarrik hegaldi bakarra
egiteko aukera izango du.
-Partehartzaile bakoitzak epaileak baimena ematen dion momentutik 30
segundoko epea izango du hegazkina botatzeko (haizearen eraginak ez
dira kontutan hartuko)
-Epaileek irabazlea erabakitzeko orduan honakoak baloratuko dituzte:
hegazkinaren itxura (%25), hegaldi mota (%25) eta hegaldian
lortutako distantzia (%50)
Ekintzaren ordua:
-10:45etik 11:45era ikastaroa kioskoan. (ordu erdiko bi txanda)
-12:15 txapelketa parke goitik hondartzara.
Parte hartzeko goizean izena eman beharko da.
Beharrezko baliabideak:
-500 folio hegazkinak egiteko
-20 ahulki azalpenetan jendea jesartzeko
-Zinta txuria hegalaldi eremua markatzeko
-Bi klip kaxa handi hegazkinak egiten
laguntzeko
-Proiektorea
-Proiektatzeko pantaila txuria
-Ordenagailua
-Argi indarra
-Gauzen garraiorako furgoneta (Ikastolako
ikasarrauneko furgoneta)
9
10. Arduradunak:
-Jurgi: Beharrezko materialaren erosketa, lortzea, garraioa eta muntaia.
Txapelketako epailea.
-Unai: Ikastaroaren azalpenak (Jurgik bideoak jartzen lagunduko dio) eta
txapelketako epaile eta arduradun nagusia. Hondartzan gera daitezkeen
paperen jasotzea eta birziklatzea.
Aurrekontua:
-Saria: 15 €
- Materiala ikastolari eskatuko zaio.
Azalpen hauek jarriko ditugu:
Besteen artean honako modeloak egiten erakutsiko da
Flout modeloa
Apaiz modeloa
10
13. Deskribapena
Talde desberdinetan bilduta, talde bakoitzari domino fitxak eman (130 fitxa) eta
domino ibilbide bat osatu beharko da. Talde bakoitzak domino handi bat egin
beharko du horretarako eta gida moduan argazkian dauden lau aukeretako bat
eskainiko zaielarik. Gehienez 5 talde onartuko dira. Talde guztiek beraien lana
amaitzen dutenean muntaiaren ikuskizuna egingo da
1: 2:
3: 4:
Ekintzaren ordua:
11:00tan muntaien hasiera eta 12:45etan ikuskizuna
Beharrezko baliabideak:
-700 domino fitxa
-Domino fitxak ipintzeko alfonbra
-Domino ibilbideentzat egurrezko plataforma txikiak (arranpak e.a)
-Sari moduan parte hartu duten taldeetako bakoitzari domino kutxa bat
-Eremua banatzeko hesiak
Arduradunak:
- Beñat: Domino fitxa eta sarientzako kutxen erosketa eta alfonbraren lortzea.
Aroztegian egurrezko piezen eskaera eta erosketa. Festa egunean taldeei
laguntza
-Imanol: Muntaia, muntaiaren zaintza eta taldeei azalpenak ematea.
13
14. Aurrekontua
-700 domino fitxa: 450 €
-Egurrezko plataforma txikiak: 60 €
-Sarirako 5 domino: 100 €
D) UNIBERTSOA: ANTZEZLANA ETA PROIEKZIOA
Deskribapena
Ekintza hau batipat umeei begira dago.
Unibertsoaren inguruko antzespen bat
egingo da proiekzio baten gainean. Antzespena DBH 3
ko ikasle talde batek egingo du hizkuntzako
irakaslearen ardurapean (antzerkiaz ahozkotasuna
lantzeko unitateari lotuz). Batipat unibertsoko astroen
ezaugarrien inguruko antzespena izango da.
Proiekzioa LH 5eko txanela proiektuko
unitatetik hartuko da (www.txanela.net).
Ekintzaren ordua:
12:00etan udaletxe azpiko “kontseilupean”.
Beharrezko baliabideak:
- Proiektorea: ikastolari eskatuta.
- Ordenagailua: ikastolari eskatuta.
- Internet konexioa (udalari baimena eskatuz)
- Argi indarra (udalari eskatuz)
- DBH 3 ko 12 ikasle
- 12 mozorro: Mertxe jostun eta gurasoari eskatuz .
- Mikrofonoak eta musika ekipoa: Ikastolari eskatuz
- Mahaiak proiektorerako: Ikastolari eskatuz.
- 25 aulki. Ikastolari eskatuz.
- Gauzen garraiorako furgoneta.
- Bezperan materiala gordeta edukitzeko “kontzeilupean” dagoen gela
14
15. Arduradunak:
-Marijo Lekue (hizkuntzako irakaslea): antzerkiaren gidaritza eta mozorroen
kudeaketa
-Nerea Solozabal: beharrizanen kontrola eta muntaia
-Nerea Erkiaga: beharrizanen kontrola eta muntaia.
Aurrekontua
- 12 mozorro bakoitza 15€tan. Guztira: 180 €
E) ESPERIENTZIEN TXOKOA
Deskribapena
DBH 4ko fisika-kimikako irakasle eta ikasleen laguntzaz, egunero eskuragarri
eduki ditzazkegun materialekin (horietako asko etxean) esperimentu erraz
batzuk egitea. Hiru mahai egongo dira eta mahai bakoitzean hamar minuturo
esperientzia bat egingo da. Esperientzien mahaien gainean, azalpen testuak
egongo dira.
Esperientzia batzuk arrisku puntu bat eduki dezaketenez, irakaslearen
ardurapean burutuko dira
Ekintzaren ordua:
11:30etik 13:00 etara
Beharrezko baliabideak:
-Hiru mahai handi esperientziak gauzatzeko: Ikastolari eskatuz
-Esperientzia bakoitza garatzeko materiala (ikusi esperientzia bakoitzari
dagokiona).: Ikastolako laboratoriotik eta zerbait behar izanez gero irakasleak
erosita.
-Argi indarra: mikroskopioa eta mikrouhin labea konektatzeko
-Mahaiak bezperaz gordetzeko kontseilupeko gela (udalari eskatuz)
Arduradunak:
-Ritxi Abril (fisika-kimikako irakaslea): esperientzien antolaketa eta
beharrezko materialaren garraioa. Esperientzien ardura
-DBH 4ko fisika-kimikako 6 ikasle: mahai bakoitzeko bi ikasle, esperientzien
garapena egiteko
Aurrekontua
-Esperientzia garatzeko beharko diren produktu batzuen erosketa: 40 €
15
16. Burutuko diren esperientziak ondorengoak dira:
•1. Kobrezko euro txanponen (0.02€) oxidazioa ozpinaren
bitartez
Platertxo batean sukaldeko papera (2 aldiz tolestu) ipini honen gainean
txanponak jarriz. Ondoren ozpina paperera bota hau heze-heze gera dadin.
Kobre azetato gatz berdea sortuko da. Lortutako kristalak mikroskopioz ikusiko
dira.
Materiala:
- Platertxoa
- Sukaldeko papera
- 5 zentimoko txanpon batzuk
- Ozpina
- Mikroskopioa
•2. Erretzen ez diren euroak
Edalontzi batean, 2 hatz alkohol eta 2 hatz ur jarri. Ondoren bi koilaratxo gatz
gehitu eta ongi nahasi. Prestatutako nahastean, 5 € ko biletea sartu eta minutu
inguruan eduki ongi busti dadin. Biletea ongi hezetzean, pintzekin heldu eta sua
eman.
Su gorri-gorria emango du, baina segundo batzuen buruan itzali egingo da,
biletea bere horretan dirauelarik. Ura biletearen poroetan sartuko da eta
alkohola gainazalean. Sua ematerakoan alkohola erreko da baina biletea ez
Materiala:
- Alkohola
- Ura
- Gatza
- 5€ biletea
- Pintzak
16
17. - Sua
•3. Uraren elektrolisia edo hidrolisia
Uraz betetako hauspeatze ontzi batean, elektrodo moduan lan egingo duten
grafitozko (C) bi arkatz mina ipini, kable bitartez pila bateri konektatuta egongo
direlarik. Uraren zehar elektrizitatea igaro dadin, azido sulfuriko pixka bat
gehitu. Elektrizitatearen eraginez ura deskonposatu egiten da. Elektrodoetako
baten inguruan sortzen diren gas burbuilak, bestean sortzen direnen bikoitzak
direla ohartuko gara. Zergatik ote?
Materiala:
- Ura
- Hauspeatze ontzia
- Grafitozko bi arkatz
- Kablea
- Pila
- Azido sulfurikoa
• 4. Puxikaren betetzea sortutako CO2 ren ondorioz
Ozpina pixka bat berotu eta erlenmeyer batean bota (bi atzamar).. Puxika baten
barrura bi koilarakada bikarbonato bota eta ondoren puxika botilaren ahoan
jarri. Bikarbonatoak ozpinarekin erreakzionatzean karbono dioxidoa askatzen
da eta horrek puzgarria puzten du
Materiala:
- Ozpina
- Erlenmeyer txiki bat
- Puxika bat
- Bikarbonatoa
- Bunsen metxeroa
- Espatula
17
18. •5. Arrautza botilaren barruan sartzea.
Arrautza egosi bat, botila (zukuena adibidez) baten barruan sartzea, honen
lepoa arrautzaren tamaina baina txikiagokoa izanik.
Arrautza egosi ondoren azala kendu. Gero hartu sukaldeko paper zati bat
botilan sartu ahal izateko forma luzexka emanez, bildu eta alkohol tanta batzuk
isuri muturrean. Pospolo batekin su eman alkoholez bustitako muturrari (kontuz
ibili erre gabe) eta sartu sutan dagoen papera botila barruan. Utzi hondoraino
eror dadin eta denborarik galdu gabe, arrautza botilaren ahoan jarri, alderik
estuena barrualdera duela eta ikusi arrautza barrura nola sartzen den.
Materiala:
- Arrautza egosiak
- Zukuaren botilak
- Sukaldeko papera
- Alkohola
- Pospoloak
- Sua
•6. Gainazala / bolumena erlazioaren azterketa edo txokolate
mugikorra
Probeta batean gaseosa bota eta ondoren txokolate puska txikiak bertara bota.
Txokolatearen gainazaleko koipeak (hidrofoboa) gaseosaren CO2 burbuilak
hartzen ditu eta gorantz egiten du. Gora iristean, burbuilak askatzen ditu eta
berriro beherantz jotzen du igogailu itxura hartuz.
Materiala:
- Probeta
- Gaseosa
- Txokolate tableta
18
19. •7. Lata deformatua
Freskagarri lata baten barruan, ur pixka bat sartu eta berotu lata pintza batekin
hartuz. Ur lurrina ateratzen hasten denean bat-batean urez betetako ontzi
batean buruz behera sartu. Lata erabat deformatuko dela ikusiko dugu
Materiala:
- Freskagarri lata bat
- Ura
- Pintza
- Sua
- Ontzi bat
•8. Mikrouhin labearekin lanean
Sartu ur baso bat eta funditutako bonbila bat. Mikrouhina martxan jarri (1300W)
eta bonbilak argia sortzen duela ikusiko da korronte induzitu bat sortuko delako.
Magnetismoa+biraketa mugimendua= korronte induzitua
Bonbila barruko ioiak kitzikatzen dira argia sortuz.
Materiala:
-Mikrouhin labea (laboratoriokoa)
-Funditutako bonbillak (birziklatze ontzitik)
-Edalontzi bat
•9. Kamara beltza
“Pringels” moduko patata ontzi bat hartu eta oinarritik 5 cm ra moztu eta 1-2
mm ko diametrodun zulo txikia egin oinarri horretan. Ondoren plastikozko
estalkia ebakitako lekuan ipini eta zinta itsazkorraz berriro oinarria muntatu.
Irekita dagoen aldetik begiratu (alboak eskuekin estali ahalik eta argi gutxien
sartzeko) eta konturatuko zara kanpoko irudia itzulita ikusiko dela.
19
20. Alde irekia Plastikozko estalk. Zuloa
(begiratzeko
lekua)
F) ERAKUSKETAK
F.1) INGURUKO LANDARETZA ERAKUSKETA ETA MENDI
IBILALDIA
Deskribapena
Ekintza honen helburua gure inguruko landaredia ezagutzera ematea da.
Horretarako, Lumentza mendira irteera bat antolatuko dugu. Aitor Okamikak,
ikastolako laborategi naturaleko irakasleak irteera gidatuko du. Mendian
ikusitakoak, gero plazan jarraipena izango du bertan egongo den
erakusketarekin. Mendi ibilaldian parte hartuko dutenek Isuntza elkartean
hamaiketakoa edukiko dute.
Ekintzaren ordua:
Mendi irteera 9:00tan eta erakusketa 10:00etatik aurrera. 12:00etan
hamaiketakoa Isuntza elkartean.
Beharrezko baliabideak:
- Panelak: udalari eskatuz erakusketa aretokoak
- Landareen argazkiak eta informazioa.
- Mendi irteeran ateratako argazkiak gero erakusketan ikusteko
ordenagailu bat (ikastolari eskatuz)
- Landareak eta ordenagailua jartzeko mahaia
- Argindarra
- Hamaiketarako pintxoak
Arduradunak:
Aitor Okamika (laboratorio naturaleko irakaslea): mendi ibilaldia gidatu eta
erakusketan azalpenak eman.
Sarai: Mendi ibilaldian argazkiak atera eta erakusketarako argazkiak
ordenagailura pasa. Erakusketako panelak antolatu.
Elene: Erakusketako panelak osatu, landareen fitxak inprimatuz. Mendi
ibilaldiko jendearentzat hamaiketakoa antolatu.
Aurrekontua
20
21. Ibilaldia egiten dutenentzat, hamaiketakoa: 300 €-ko aurrekontua
Ibilaldian eta erakusketan Ikusiko diren espezieetako batzuk ondorengo hauek
izango dira:
-Artea ( Quercus ilex )
-Astigar arrunta (Acer campestre)
21
22. -Gaztainondoa (Castanea Sativa)
- Gorostia (Ilex Aquifolium)
-Gurbitza (Arbutus Unedo)
F.2) AZTERKOSTA ERAKUSKETA
Deskribapena
Azaroan DBH ko ikasleek burututako Azterkosta ekintzarekin, erakusketa bat
osatu. DBH ko maila bakoitza, arlo batez arduratu zen
DBH1: fauna; natur zientzia
arloari lotuta
DBH2: ondarea: Gizarte
Zientziak arloari lotuta
DBH3: argazkiak eta bere
kudeaketa
DBH4: Analisi kimikoak
(kimika arloari lotuta) eta
landaretza (biologia arloari
lotuta)
22
23. Ekintzaren ordua:
Erakusketa 10:00etatik aurrera
Beharrezko baliabideak:
- Panelak (2): udalari eskatuz erakusketa aretokoak
- Ikasle talde desberdinek egindako lanak.
- Argazkiak tamaina handian ateratzeko kirol gelako inprimagailu handia
Arduradunak:
-Mariasun Ubiria (Gizarte Zientzietako irakaslea): erakusketarako materiala
jasotzeko ardura
-DBH 3ko 5 ikasle: panelak monta eta erakusketa osatzen lagundu
Aurrekontua
Ez dago gasturik
F.3) MUGIKORTASUNAREN INGURUKO ERAKUSKETA
Deskribapena
Ingurune batzordeak, Lekeitioko mugikortasunaren inguruan egindako argazki
rallyaren erakusketa
Ekintzaren ordua:
Erakusketa 10:00etatik aurrera
Beharrezko baliabideak:
- Panelak(2): udalari eskatuz erakusketa aretokoak
- Argazkiak tamaina handian ateratzeko kirol gelako inprimagailu handia
23
24. Arduradunak:
-Martin Bilbao (Agenda 21 eta Ingurune batzordeko arduraduna):
erakusketarako materiala prestatzeko ardura
-Ingurune batzordeko 3 ikasle: panelak monta eta erakusketa osatzen
lagundu
Aurrekontua
Ez dago gasturik
F.4) MATEMATIKA IRUDIAK BIZITZA
ERREALEAN
Deskribapena
DBH 1eko ikasleak matematika arloan egindako argazkien erakusketa.
Erakusketaren argazkiek, matematika eguneroko bizitzan erakutsiko dute
Ekintzaren ordua:
Erakusketa 10:00etatik aurrera
Beharrezko baliabideak:
- Panelak(2): udalari eskatuz erakusketa aretokoak
- Argazkiak tamaina handian ateratzeko kirol gelako inprimagailu handia
Arduradunak:
-Josune Laka (DBH 1eko matematika irakaslea): Erakusketaren muntaia
-DBH 1eko 4 ikasle: erakusketa muntatzen lagundu
Aurrekontua
Ez dago gasturik
G) BIRZIKLATZE ETA NATUR TAILERRAK
24
25. G.1) BIRZIKLATZEKO OLIOAREKIN XABOIAREN PRESTAKETA
Deskribapena
Tailer honetan, birziklatzeko olioa erabiliz xaboia egiten erakutsiko da. Olioa
ikastolan birziklatzeko ontzietatik hartuko da. Olioarekin sodio hidroxidoak
erreakzionatzen du xaboia lortzeko. Gehienez 10 pertsonako tailerra izango da.
Ekintzaren ordua:
Tailerra 10:30etatik 12:30ra
Beharrezko baliabideak:
-Birziklatzeko olioa (ikastolatik hartuta)
-Bolumenak neurtzeko probetak eta masa neurtzeko balantzak (laboratoriotik)
-3 mahai handi
-Sodio hidroxidoa (ikastolako laboratoriotik)
-Gatza
-Ura
-Ontziak (ikastolako jaietako tabernatik)
-Xaboia jasotzeko molde gisa youghurt pote hutsak
-Sua eta bonbona (ikastolako jaietako tabernatik)
-Aulkiak (10)
Arduradunak:
-Marijo Artola (DBH 4ko biologia irakaslea): Xaboia erakusten egin eta behar
den materialaren arduraduna
-DBH 4ko 2 ikasle: erakusketa muntatzen lagundu
Aurrekontua
Ez dago gasturik
G.2) ALMENDRA OLIOZKO KREMA HIDRATANTEA
Deskribapena
Tailer honen bitartez almendra olioz osatutako krema hidratante bat prestatzen
erakutsiko da. Oso modu errazean argizaria eta almendra olioa berotan
nahastu eta ura eta boraxekin elkartuz krema sortuko da.
Ekintzaren ordua:
25
26. Tailerra 10:30etatik 12:30ra
Beharrezko baliabideak:
- Ontziak
- Sua eta bonbonak (ikastolako jaietako tabernatik)
- 3 mahai handi
- Bolumenak neurtzeko probetak eta masa neurtzeko balantzak (laboratoriotik)
- Erle argizaria (Marije Santos garbitasuneko emakumeak emanda)
- Almendra olioa (botikan erosita).
- Ur distilatua (botikan erosita).
- Borax piska bat (laboratoriotik)
-Krema jasotzeko moldeak
-10 Aulki
Arduradunak:
-Felix Aizpurua (DBH 1-2ko natur zientzietako irakaslea): tailerraren ardura
(krema osatu eta materialak)
Aurrekontua
Almendra olioa, ur distilatua eta moldeak erosteko: 40 €
G.3) UKENDU ETA JARABE NATURALAK
Deskribapena
Naturatik jasotako belarrekin, kolpe, erredura edo anturen aurka balio duen
ukendua egiten ikastea, Marije Santos garbitasuneko emakumeak erakutsita.
Honez gain eztularen aurkako jarabea egitea.
Ekintzaren ordua:
Tailerra 10:30etatik 12:30ra
Beharrezko baliabideak:
Ukenduarentzat:
- Ontziak
- Sua eta bonbonak (ikastolako jaietako tabernatik)
26
27. - 2 mahai handi
- Bolumenak neurtzeko probetak eta masa neurtzeko balantzak (laboratoriotik)
- Erle argizaria
-Oliba olioa
-Kamamila
-Plastia
-Iodo belarra
-Horma belarra
Jarabearentzat:
-Tipula
-Sagarra
-Kamamila
Arduradunak:
-Marije Santos (Garbitasuneko emakumea eta natur produktuak erabiltzen
aditua): Belarren jasotzea eta tailerrean irakaslea.
-Iraide:Tailerrean eta gauzen garraioan laguntza ematea
-Alaitz:Tailerrean eta gauzen garraioan laguntza ematea
Aurrekontua
Marijerentzat oparia: 40 €
Materialerako: 20 €
G.4) BIRZIKLATZEKO MATERIALAREKIN EGINDAKO
INSTRUMENTU MUSIKALAK eta ROBOTA
Deskribapena
Tailer honen helburua birziklatzekoak diren tresnekin musika tresna
desberdinak egitea da. Batipat ume txikiei begirako tailerra izango da.
Horretarako Manu Ziluaga musika irakaslearen laguntza izango dugu.
Beste tresnen artean honakoak egingo dira:
Marakak:
Materiala:
-Freskagarri eta ur botil hutsak
-Arroza
Zabaldu freskagarrien tapa. Ondoren sartu arroza
freskagarrietan. Zarratu tapa eta zeloarekin inguratu
tapa ez zabaltzeko. Ur botilekin berdin.
Panderoa:
Materiala:
-Atun lata handiak hutsik
- Kaskabel
- Kola
27
28. Aurretik atun latak zabalik eta bazterrak konponduta eramango dira. Tailerrean
umeek kaskabelak lataren aldeetan itsatsiko dituzte kolarekin. Batzuri goiko
aldean telaren bat itsatsiko zaie.
Gitarra:
Materiala:
- 1m ko egurrak
- pita
-colacao poto handia edo lata handiak
-kola edo silikona
Lehenik silikonaz egurra colacao potoan itsatsi. Gero egurraren puntan pitaren
punta bat itsatsi edo lotu, ondoren colacao potoan pitaren beste punta colacao
potoan itsatsi, baina ziurtatu ondo tentso dagoela.
Turutak
Materiala:
-Obretako hodiak
-Soka
-Enbutuak
-Zinta itsaskorra
Hodiak U itxuran lotu eta mutur batean enbutua zinta itsaskorrarekin lotu
Ekintzaren ordua:
Tailerra 10:30etatik 12:30ra
Arduradunak:
-Manu Ziluaga (musika irakaslea): Tailerra aurrera eraman eta beharrezko
materiala biltzen joatea
-Ekain Ogando (Hhko irakaslea eta monitorea): tailerrean lagundu
Aurrekontua
Arroza, kaskabelak eta egurrak erosteko: 30 €
H) ALTXORRAREN BILA ZIENTIFIKOA
Deskribapena
Altxorraren bilaren helburua, herrian zehar ibilbide bat egitea da puntu
desberdinetan dauden pistak erantzunez, altxor batera helduz. Taldeka egiteko
ekintza da (5eko taldeak). Pistak logika jolasarekin erlazionatuta egongo dira
eta altxorra lortu nahi duen taldeak erantzunak zuzen eduki beharko ditu. Talde
bakoitzari behean azaltzen den moduko mapa emango zaio.
Talde irabazleko partaide bakoitzari sari moduan bonboi kaxa bat emango zaio.
Amaieran parte hartzaile guztiek jateko pintxo batzuk izango dituzte.
Ekintzaren ordua:
10:15etan hasiera. 12:00etan parte-hartzaileentzat pintxoak Isuntzan
Beharrezko baliabideak:
-Mapa bat talde bakoitzari, jakiteko pista bakoitza non dagoen
28
29. -Txarteltxoak bertan galderak idazteko.
-Zeloa, txarteltxoak hormetan, zuhaitzetan… itsasteko.
-Taldekoentzat galderak erantzuteko orria eta boligrafoa
-Irabazle bakoitzarentzako bonboi kaxa bat.
-Pintxoak eta freskagarriak, parte hartzaile guztientzako
-8. pistarako freskagarri lata hutsak.
Arduradunak:
-Lupo Txopitea (Gorputz Hezkuntzako irakaslea): Jolasaren koordinazioa
-Jon Ander: Materiala biltzea ( mapak, 10 txartel, taldeentzako orria,
boligrafoak, zeloa eta altxorra)
-Endika Txarteltxoak herrian zehar jartzea
-Iker: Taldeei azalpenak ematea
-Pista bakoitzean arduradun bat egongo da (Kirol talde batzuetako kideak)
- 1.pistan = Urko
- 2.pistan = Aitor
- 3.pistan = Eneko
- 4.pistan = Aiala
- 5.pistan = Ibane
- 6.pistan = Marta
- 7.pistan= Iñaki
- 8.pistan = Asier
Mapa eta pisten kokapena:
6
4 7
5
3
8
9
2
10
1
29
30. Aurrekontua
- Bonboi kaxa bakoitza = 8 euro( Bost kaxa 40 euro)
- Pintxoak eta freskagarriak = 135 euro
Pista bakoitzeko galderak hauek izango dira
1. pista: Gaur goizean nere arrebari belarritako bat kafera erori zaio. Katilua
beteta egon arren, belarritakoa ez zaio busti. Nola da posible hori?
2.pista: Zuzen ezazu eragiketa hau zotz bat mugituz.
3. pista: Mikel eta Paulok Olentzero egunean 6 euro zituzten. Urteberria hasi
orduko ordea, bion artean miloi bat euro zeukaten, ezer lapurtu , ezer eskatu
eta inongo loteria jokoan parte hartu gabe. Nola?
4.pista: Txakur bat lepotik lotuta dago 2 metroko luzera duen soka batekin.
Nola lor dezake txakurrak 4 metrotara dagoen hezur bat eskuratzea.
5.pista: Txanpon bat mugituz hiru txanponeko hiru lerro osa itzazu:
30
31. 7. pista: Uria Fuller austriarra famatua da bere gaitasun psikoengatik. Beste
gauzen artean gai da futbol partida baten emaitza emateko partida hasi aurretik
Orain arte ez du inoiz hutsegin. Sinesten duzu?
8.pista: Zuen aurreko zuhaitzera joan eta bere atzean 6 freskagarri lata daude.
Lor ezazu denekin zutabe edo dorre bat.
9. pista: Artzaina, aza,ardia eta otsoa. Aza eder bat, ardi dotore bat eta otso
handi bat daraman artzain bat erreka bazter batera iristen da, bertan txalupa
bat dagoelarik. Erreka zeharkatu nahi du baina txalupan aldi berean berekin
batera bakarrik gauza bat eraman dezake. Ardia otsoarekin bakarrik uzten
badu, itzultzean ardi hezurrak bakarrik ikusiko ditu, ardia azarekin uzten badu,
akabo aza. Beno zorionez otsoa ez da begetarianoa. Lagun iezaiozu artzari
gauza guztiak erreka bazter batetik bestera eramaten.
10. pista: Ondorengo sudokua osatu eta plazara joan eta erantzun orria
entregatu
67 9 8 5 3
29 4 5 7
85 3 7 1 9 6
9 4 7 5 2
4 8 7 5 3 2 6 1
2 5 9 4 3
7 9 1 5 6 4
1 2 9 8 5
6 8 2 4 3 7 1
31
32. 3. EGITARAUA
Goizeko 9:00tan: Inguruko landaretza ezagutzeko mendi irteera izango da
Marierrota padurara eta Lumentza mendira .
Goizeko 10:00tan: Festaren hasiera ekitaldia. Erakusketen zabaltzea
Goizeko 10:15tan: Altxorraren bila zientifikoaren hasiera
Goizeko 10:30tatik 12:30ak arte: Tailerrak. Ordu erdiro tailer bakoitzean 10
pertsonako taldeak parte hartuko dute.
a) Birziklatzeko ontziekin musika tresnen tailerra
b) Birziklatzeko olioarekin xaboiaren prestatzea
c) Belar desberdinekin ukendu miragarriaren prestaketa
d) Almendra olioarekin krema hidratanteen prestaketa
Goizeko 10:45 tan: Paperezko hegazkinak egiteko tailerra kioskoan.
Goizeko 11:00tan: Domino fitxen ibilbideen osatzea.
Goizeko 11:30tan: Esperientzien txokoaren irekiera. 3 esperientzia mahai
egongo dira, bakoitzean 3 esperientzi ikusgai; 10 minuturo esperientzi bat.
Eguerdiko 12:00tan: Kontseilupean, ume txikientzako Unibertsoaren inguruko
proiekzioa eta antzezpena
Eguerdiko 12:15etan: Isuntza arraun taldean ergometroekin, energia sortzeko
erakustaldia eta parte hartzeko aukera.
Eguerdiko 12:15etan: Paperezko hegazkinen lehiaketa, Parketik
hondartzarako hegalaldietan.
Eguerdiko 12:45etan: Egindako domino egituren ikuskizuna
32
33. Eguerdiko 13:00etan: Altxorraren bila eta paperezko hegazkinen lehiaketen
sari banaketa
Eguerdiko13:15etatik-14:15etara: Musika Lexuri eta Maite trikitilariekin.
OHARRAK:
-Goiz osoan zehar festaren ekintza edo tailerretan parte hartzeko eta izena
emateko orriak eskenatokiaren ondoan egongo dira
-Tailerretan sortutakoa norberak etxera eramateko aukera edukiko du.
-Eguraldiarekin arazoak izango balira, festa frontoian izango da.
4. BALIABIDEEN ZERRENDA
Ekintza bakoitzean baliabideen zerrenda eman badugu ere, hona hemen dena
modu jarrai batean:
EKINTZA BEHARREZKO NONDIK ARDURADUNA
MATERIALA LORTU
Ergometroekin a) 4 Ergometro a) Isuntza A.E. a) :Ekhi eta Josu
energia sortzea b) Bonbilak b), c) Imanol Aboitiz
c) Konektatzeko Mendiguren b), c): Imanol M.
kableak elektrikaria
Paperezko a) 500 folio a), b), c), d), Jurgi
hegazkinak b) 20 aulki e),f),
c) Zinta eremua g), i): Ikastolatik
mugatzeko
d) Klip kaxa h) Udalari kiosko
e) Proiektorea azpiko argi
f) Pantaila txuria indarra hartuz
g)Ordenagailua
h) Argi indarra
i) Sarirako
bonboiak
Domino ibilbideak a) 700 domino a), d) Internet a), b), c), d), e):
fitxa bidezko eskaera Beñat
b) fitxak jartzeko b) Azoka
alfonbra dendan alokatuz
c) Egurrezko c) Aroztegian
plataformak e) Udalari
d) sari moduan 5 eskatuz
domino kutxa
e) Eremua
banatzeko hesiak
Unibertsoa a) Proiektorea a),b),f),g),h) Marijo Lekue
antzezlana b) Ordenagailua ikastolatik irakaslea
c) Internet c),e) Udalari
konexioa eskatuz
33
34. d) Mozorroak d) Mertxe
e) Argi indarra jostunaren
f) Mikroak eta bitartez
bafleak
g) 25 aulki
h) 2 mahai txiki
EKINTZA BEHARREZKO NONDIK ARDURADUNA
MATERIALA LORTU
Esperientzien a) Hiru mahai Material guztia Ritxi irakaslea
txokoa handi ikastolako eta laboratorio
b) Beirazko laboratoriotik arduraduna
platertxoak (6) hartuko da,
c) Sukaldeko honakoak ezik:
papera a) Ikastolako
d) 5 zentimozko sototik
txanponak (10) h.2) Kioskoko
e) Ozpina (1 argi indarrera
botila) konektatuz,
f) Alkohola udalaren bitartez
g) Ura (2 l)
h) Gatza
i) 5 €ko bi bilete
j) Egurrezko
pintzak (4)
k) Bunsen
metxeroak (5)
l) Pospoloak
m) Hauspeatze
ontziak (6)
n) Grafitozko
arkatz minak
ñ) Kableak
o) Pilak (2)
p) Azido sulfuriko
10 ml
q) Pipeta
r) Erlenmeyer
ontziak (4)
s) Puxikak
t) Bikarbonato
sodikoa
u) Espatula
v) Arrautza
egosiak (6)
34
35. w) Zuku botil
hutsak (3)
x) Alkohol etilikoa
(1l)
y) Probetak (4)
z) Gaseosa (1 l)
a.2) Txokolate
tableta
b.2) Ontzi handi
bat
c.2) Freskagarri
lata hutsak
d.2) Mikrouhin
labea
e.2) Funditutako
bonbilak
f.2) Pringels
moduko patata
potoak (5)
g.2) Mikroskopioa
h.2) Argi indarra
i.2) Argira
konektatzeko
luzagailuak
EKINTZA BEHARREZKO NONDIK ARDURADUNA
MATERIALA LORTU
Inguruko a)2 panel a) Udalari, Sarai
landaretza b) Landareen erakusketa Elene
erakusketa argazkiak gelakoak eskatu
c) Kirol gelako b) DBH 4ko
inprimagailu ikasleek
handia egindako
d) Irakasle gelako landareen
plastifikatzailea fitxategitik
e) Ordenagailua argazkiak
f) Mahai handiak hartuz,
(2) c),d),e),f)
g) Argindarra Ikastolatik
h) Hamaiketarako g) Kiosko azpitik
pintxoak eta hartuz
freskagarriak h) Egunsentia
i) Hamaiketarako tabernatik
mahaiak i) Isuntza
elkartetik
Azterkosta a)2 panel a) Udalari Mariasun Ubiria
erakusketa b) Ikasleak erakusketa irakaslea
azterkostaren gelakoak DBH 3ko 5 ikasle
inguruan egindako eskatuz
lanak b) Ikastolatik
35
36. c) Argazkiak
inprimatzeko kirol
gelako
inprimagailu
handia
d) Irakasle gelako
plastifikatzailea
Mugikortasunaren a)2 panel a) Udalari Martin Bilbao
inguruko b) Ikasleak erakusketa Ingurune
erakusketa mugikortasunaren gelakoak batzordeko
inguruan egindako eskatuz arduraduna
lanak b) Ikastolatik Ingurune
c) Argazkiak batzordeko 2
inprimatzeko kirol ikasle
gelako
inprimagailu
handia
d) Irakasle gelako
plastifikatzailea
EKINTZA BEHARREZKO NONDIK ARDURADUNA
MATERIALA LORTU
Matematika irudiak a)2 panel a) Udalari Josune Laka
bizitza errealean b) DBH 1eko erakusketa irakaslea
Ikasleak gelakoak DBH 1eko 4
matematika arloan eskatuz ikasle
egindako lanak b) Ikastolatik
c) Argazkiak
inprimatzeko kirol
gelako
inprimagailu
handia
d) Irakasle gelako
plastifikatzailea
Xaboiaren a) Birziklatzeko a) Ikastolako Marijo Artola
prestaketa Tailerra olioa birziklatze irakaslea
b) Probetak (2) eta gunetik DBH 4ko 2 ikasle
balantza b),d),e)
c) 2 Mahai handi Laboratoriotik
d) Sodio c),k) ikastolatik
hidroxidoa g),i),j) Jaietako
e) Gatza ikastolaren
f) Ura tabernatik
g) Ontziak eta h) Aurretik DBH
lapikoak 2ko ikasleei
h) Xaboia jasotzeko
jasotzeko molde eskatuz
moduan yoghourt l) Irakasle
poteak (40) arduradunak
36
37. i) Bonbona
j) Suak
k) Aulkiak (10)
l) Azalpen orriak
Almendra oliozko a) Ontziak eta a),b),c) Jaietako Felix Aizpurua
krema hidratantea lapikoak ikastolaren irakaslea
egiteko tailerra b) Bonbona tabernatik
c) Suak d),k) ikastolatik
d) 2 Mahai handi e),g),h),i)
e) Probetak (2) eta Laboratoriotik
balantza j) “dena eurora”
f) Erle argizaria dendan erosita
g) Almendra olioa
h) Ur distilatua
i) Perborato
sodikoa (borax)
j) Krema jasotzeko
moldeak (40)
k) 10 aulki
EKINTZA BEHARREZKO NONDIK ARDURADUNA
MATERIALA LORTU
Ukendu eta jarabe a) Ontziak eta a),b),c) Jaietako Marije Santos
naturalak lapikoak ikastolaren garbitasuneko
b) Bonbona tabernatik emakumea
c) Suak d),n) ikastolatik Iraide eta Alaitz
d) 2 Mahai handi e)
e) Probetak (2) eta Laboratoriotik
balantza f),g),h),i),j),k),l),
f) Erle argizaria m) Marijek
g) Oliba olioa ekarriko ditu
h) Kamamila
i) Plastia
j) Iodo belarra
k) Horma belarra
l) Tipula
m) Sagarra
n) 10 aulki
Birziklatzea eta a) Freskagarri lata a),c), h),i) Manu Ziluaga eta
musika tresnak hutsak eta ur botil Irakasleak aste Ekain Ogando
tailerra hutsak batzuk lehenago irakasle eta
b) Arroza ikasleei eskatuz begiraleak
c) Atun lata b),d),g),k),f)
handiak Irakasleak
d) Kaskabelak erosiz
e) Kola e),j),l) ikastolatik
itsasgarriak
f) Egurrak
g) Pita
37
38. h) Cola-cao poteak
eta lata handiak
i) Obretako hodiak
j) Soka
k) Enbutuak
l ) zinta itsaskorra
Altxorraren bila a) Maparen kopia a), b), c),g) Lupo Txopitea
plastifikatuak ikastolan irakaslea
b) Pisten d) Gozo-dendan Jon Ander
galderekin erosiz Endika
txarteltxo e) Ioar Iker
plastifikatuak tabernatik
c) Galderen
erantzun orriak
d) Irabazleentzat
bonboi kaxak (5)
e) Pintxoak eta
freskagarriak
f) Freskagarri lata
hutsak
g) Inprimagailua
eta plastifikatza.
EKINTZA BEHARREZKO NONDIK ARDURADUNA
MATERIALA LORTU
ANTOLAKETA a) Tabladua a),h) Udalari Purru De la Torre
OROKORRA b) Musika ekipoa eskatuz ikastolako
eta mikroak b) Ikastolako zuzendaria
c) Gauzak ekipoa
garraiatzeko c) Ikasarraunako
furgoneta furgoneta
d) Gauzak d) Udalari
bezperaz plazan “kontzeilupeko”
gordetzeko gela gela eskatuz
e) Argindarra e) Kiosko azpiko
f) Tabladu ondoan argia udalari
izen emateak eskatuz
jasotzeko mahaia f), i) Ikastolatik
g) Amaierako g) Lexuri
musika trikitilariari deituz
h) Eremuak
mugatzeko hesiak
i) Bestelako
materiala: Zinta,
zinta itsaskorra,
guraizeak...
38
39. 5. AURREKONTU OSOA
Gure helburua, diru askorik gabe festa egitea denez uste dugu lortuko dugula.
Hona hemen aurrekontua:
Oharra: xehetasunak ekintzen azalpenetan daude.
EKINTZA GASTUA
Ergometroekin energia sortzea 0
Paperezko hegazkinak 15 €
Domino ibilbideak 610 €
Unibertsoa antzezlana 180 €
Esperientzien txokoa 40 €
Inguruko landaretza erakusketa 300 €
Azterkosta erakusketa 0
Mugikortasunaren inguruko 0
erakusketa
Matematika irudiak bizitza errealean 0
Xaboiaren prestaketa Tailerra 0
Almendra oliozko krema 40 €
hidratantea egiteko tailerra
Ukendu eta jarabe naturalak 60 €
Birziklatzea eta musika tresnak 30 €
tailerra
Altxorraren bila 175 €
Musika ekitaldia 250 €
Kartelak 400 €
GUZTIRA 2100 €
39
40. 6. KRONOGRAMA
Festa eguna aurrera ateratzeko egunez egun honakoa egin dugu:
EGUNA ZER EGIN ARDURADUNA
Urtarrilak 9 Matematika orduan , festaren Ritxi Abril irakaslea
inguruko ideiak bota ziren eta egiten
al zena pentsatzen hasi
Urtarrilak 13 Natur zientziak ordua: Festaren Felix Aizpurua irakaslea
egitura osatzen hasi zen eta lan
banaketa egin ardurak banatuz.
Urtarrilak 14 Ziklo batzarrean irakasleei ideia DBH ko Koordinatzailea
komentatu zitzaien eta beraien (Ritxi Abril)
ekarpena jaso ziren
Urtarrilak 21 Teknologia ordua: Ordenagailuetan Marijo Artola irakaslea
ikasleak banatu ziren ideiak
garatzeko eta beharrezkoak ziren
informazioak topatzeko
Urtarrilak 23 Matematika ordua: Txostena Ritxi Abril
osatzen jarraitu genuen
Tutoretza saioa: txostenarekin Felix Aizpurua
jarraitu genuen
Otsailak 5 Natur Zientzia ordua: txostenaren Felix Aizpurua
zatiak amaitu gebituen
Hizkuntza ordua: txostenaren osagai Marijo Lekue irakaslea
desberdinak batu genituen txosten
bakarrean, zuzenketak batez ere
eginez. Tere Erkiaga irakaslea
Ingeles ordua: Azken xehetasunak
zuzendu genituen, azken txostena
osatuz
Otsailak 11 Talde desberdinak batzartu egingo Ekintza bakoitzeko
dira festa egunera arte jarraitu arduradunak
beharreko pausuak zehazteko
Otsailak 18 Egin beharreko erosketak Ekintza bakoitzeko
enkargatuta egongo lirateke eta arduradunak
eskaera formalak ere bai
Martxoak 4 Material guztien kontrola Ritxi Abril talde guztien
errepasatuko zen eta kartel arduradunekin bilduz
40
41. banaketa egin
Martxoak 11 Material guztia kontrolpean egongo Ritxi Abril
litzateke. Udalari egin beharrekoak
gogorarazi
Martxoak 13 Arratsaldean plazako gelara Ritxi Abril eta
materiala garraiatuko litzateke, ikasarrauneko
hurrengo goizean muntatzeko. arduraduna
Martxoak 14 Goizeko 8:00retan muntatze lanak Arduradunak eta
egingo ziren 1o:00etarako dena laguntzaileak
prest edukitzeko
Martxoak 16 Balorazioa egiteko batzarra Arduradun guztiek
7. FESTAREN ZABALTZEA
Festa zabaltzeko bi modu erabiliko ditugu: bat kartelen bitartez eta bestea
komunikabideei emailak bidaliz gonbidapen txartela eta kartelaren artxiboekin.
Gonbidapen txartela:
Martxoak 14an denok etorri Lekeitiora
gurekin batera egingo dugun festan ondo
pasatzera!!
Goizeko 9:00tik aurrera parte hartzeko
izena eman ezazue eta plazan egongo
naiz zuei itxaroten.
ANIMA ZAITEZ GUREKIN BATERA!!
ANTOLATZAILEAK:
R.M.AZKUE IKASTOLAKO
“ARRANEGIKO KATUAK”
8. ERANSKINAK: ESKAERA ORRIAK
41
42. ZIENTZIA FESTA!!!
Kartela:
Goizeko 9:00tan: Inguruko landaretza
ezagutzeko mendi irteera izango da
Marierrota padurara eta Lumentza mendira .
Goizeko 10:00tan: Festaren hasiera ekitaldia.
Erakusketen zabaltzea
Goizeko 10:15tan: Altxorraren bila
zientifikoaren hasiera
Goizeko 10:30tatik 12:30ak arte: Tailerrak.
Ordu erdiro tailer bakoitzean 10 pertsonako
taldeak parte hartuko dute.
a) Birziklatzeko ontziekin musika
Goizeko 10:45 tan: Paperezko hegazkinak egiteko tailerra kioskoan.
tresnen tailerra
Goizeko 11:00tan: Domino fitxen ibilbideen osatzea.olioarekin xaboiaren
b) Birziklatzeko
Antolatzaileak: prestatzea
c) Belar desberdinekin ukendu
Goizeko 11:30tan: Esperientzien txokoaren irekiera. 3 esperientzia mahai
R.M.Azkue ikastolako
egongo dira,Katuak” miragarriaren prestaketa
“Arranegiko bakoitzean 3 esperientzi ikusgai; 10 minuturo esperientzi bat.
d) Almendra olioarekin krema
hidratanteen prestaketa Unibertsoaren
Eguerdiko 12:00tan: Kontseilupean, ume txikientzako
inguruko proiekzioa eta antzezpena
Eguerdiko 12:15etan: Isuntza arraun taldean ergometroekin, energia
sortzeko erakustaldia eta parte hartzeko aukera.
Eguerdiko 12:15etan: Paperezko hegazkinen lehiaketa, Parketik
hondartzarako hegalaldietan.
Eguerdiko 12:45: Domino fitxen ikuskizuna
Eguerdiko 13:00etan: Altxorraren bila eta paperezko hegazkinen lehiaketen
sari banaketa.
42
Eguerdiko13:15etatik-14:15etara: Musika Lexuri eta Maite trikitilariekin
43. AURREKONTUA
100 kartel, bost koloretan eta irudiarekin, 400 €.
8. ESKAERA GUTUNAK
Material desberdinak lortzeko , eskaera desberdinak egin behar izan ditugu
gutunen bitartez:
A) Ikastolako zuzendariari
Zuzendari agurgarria:
Resurrección María Azkueko dbh2ko ikasleak gara eta zientzia festa bat
antolatu nahi dugunez, ikastolaren laguntza behar dugu material batzuk
erabiltzeko. Materialak hauek dira:
-500 folio
-55 aulki
- Klip kaxa
-Proiektore 2
-Pantaila txuria
-Ordenagailua 3
-Mikroak eta bafleak
-2 mahai txiki
-Sotanoko mahai handiak:5
-Jantokiko mahai handiak:4
-Laboratorio materiala (arduradunarekin egon gara)
-Kirol gelako inprimagailu handia erabiltzeko
baimena
-Irakasle gelako plastifikatzailea erabiltzeko baimena
-Jaietako tabernako suak, bonbonak eta ontziak
-Zinta itsaskorrak
43
44. Eskertuko genizuke hori dena erabiltzeko baimena ematea.
Eskerrik asko.
“Arranegiko katuak”
DBH 2 ko ikasleak
B) Udalari eskaera
Jaun / andere agurgarria:
R.M.Azkue ikastolako DBH 2ko ikasleak gara eta datorren martxoaren 14ean
Zientzia festa bat antolatu nahiko genuke herriko plazan. Festa hau egin ahal
izateko, udalaren laguntza beharrezkoa dugu eta beharko genituzkeen gauzak
honakoak lirateke:
-30 hesi espazioak mugatzeko
-8 metroko tabladua eta berau muntatzea
-Kioskoko argindarra erabiltzeko aukera
-Erakusketa gelako 8 panel
-Kontseilupean dagoen gela bat bezperan gauzak gordetzeko biltegi moduan
erabiltzea
-Kontseilupeko gela batetik internet konexioa erabiltzea
Festa honen nondik norakoak jakiteko informazio gehigarria bidaltzen dizugu
eta espero dugu gure eskaerari baiezkoa ematea
Eskerrik asko
R. M. Azkue ikastolako DBH 2 ko ikasleak
44