SlideShare a Scribd company logo
1 of 19
Hedu’Anna (K.a. VII. mendea)
Babiloniako zientziaren aitzindaria.
Sargon I erregearen alaba.
Astronomia-behatokiak eraiki zituen
tenpluetan.
Ilargi Jainkosaren emakume-apaiza
izan zen. 3. graduko ekuazioak
ebazten zituen.
Teano (K.a. VI. mendea)
Krotonan (Grezia) jaio zen.
Ezagutzen den lehengo emakume
matematikaria. Pitagorasen ikaslea
eta gero bere emaztea.
Krotonako eskola pitagorikoa
suntsitu ondoren, Pitagoras hilda
zegoela, eskola pitagorikoaren
zuzendaria izatera pasatu zen eta
ezaguera matematikoak eta
filosofikoak Grezian eta Egipton
hedatzeari ekin zion, haren bi
alaben laguntzaz.
Matematikari, fisikari eta
medikuntzari buruzko zenbait
tratatu idatzi zituen.
Aglaonike (K.a. II. mendea)
Tesaliako (Grezia) Hegetorren alaba.
Filosofo, astronomoa eta
matematikaria zen.
Ilargi eklipseak iragarri zituen.
Hypatia (Alexandria, K.o. 370)
Filosofo, astronomo
matematikari eta maisu bikaina.
Ideal grekoaren sinboloa zegoen
haren baitan, jakinduria,
ezaguerak eta edertasuna
zituelako.
Bere jakinduria eta ikasketekin
matematikaren eta astronomiaren
garapenean lagundu zuen.
Politikan eragina zuen,
kristautasuna finkatzen ari zen une
historiko batean uko egin zion
erlijio horretara bihurtzeari, eta
asaldatu talde batek bortizki hil
zuen.
Émilie de Châtelet (1706-1746)
Frantzian jaio zen 1706.urtean.
Adimen itzelekoa eta hezkuntza
bikainekoa, hamabi urterekin lau
hizkuntza zekizkien, latina eta
grekoa erraz itzultzen zituen, eta
matematika eta metafisika ikasten
zituen.
Harreman intelektuala eta
afektiboa izan zuen Voltairerekin,
XVIII. mendean Entziklopedismo
izena zuen kultura-mugimenduko
partaideetako batekin.
Leibniz eta Newton ikertu zituen.
Newtonen “Principa Matematica”
lana frantsesera itzuli zuen
ezagutzarazteko.
1740an “Institutions de Physique”
izeneko Fisikari buruzko lana
argitaratu zuen.
Maria Gaetana Agnesi (1718-1799)
Florencian (Italia) jaio zen
1718an. Bederatzi urterekin zazpi
hizkuntza zekizkien, eta “Zazpi
hizkuntzatako orakulua” ezizena
eman zion horrek. 21 urte zituela
ama hil zitzaionean, komentu batean
sartu nahi izan zuen. Aitak ezezkoa
eman ondoren, familia zaintzeari
eta aljebra eta geometria ikasteari
ekin zion, bakea nagusi den
pentsamenduaren atal bakarrak
direlako horiek, hark zioenez.
“Instituzione Analitiche” da haren
obrarik garrantzitsuena. Zenbait
hizkuntzatara itzuli da, eta
Leibnizen eta Newtonen kalkulu
diferentzialari buruzko ekarpenak
aztertzeko eskuliburu gisa erabili
zen zenbait herrialdetako
unibertsitateetan.
Sophie Germain (1776-1831)
Pariseko Eskola Politeknikoa zabaldu
zenean, 16 urte zituen, emakumeak
ezin zirenez sartu, Lagrange
matematikariaren analisiari buruzko
apunteak lortu zituen, eta saiakera
bat idatzi zuen horiei buruz,
“Antoine-Auguste Le Blanc”
ezizenarekin. Lagrangek berak, bere
teoriari buruz egindako azterketa
bikainarekin txundituta geratu zen.
Gizonez mozorrotu behar izan zuen
matematikari bilketetan sartu ahal
izateko, bilera horietan emakumeek
sarrera debekatuta zutelako.
Haren lanek malgutasunaren teoriaren oinarriak ezarri zituen, eta
Eiffel dorrea eta antzeko eraikinak egiteko oinarri izan ziren.
Haren ekarpena garrantzitsua izan arren, dorre horretan
inskribatutako 72 zientzialarien izenen artean ez dago harena.
Mary Sommerville (1780-1872)
Arazo izugarriak izan zituen
gurasoek ikasten utz ziezaioten.
Hamar urterekin, ia ez zekien
irakurtzen. Baina familiaren ukoa,
eta emakume izateagatik
unibertsitatean eta elkarte
zientifikoetan sartzea debekatuta
izatea ez ziren nahikoa izan hark
matematikan zuen interesa
geldiarazteko.
Laplaceren astronomoaren “Zeru-
Mekanika” izeneko lana itzuli zuen.
Urano baino urrutiago zegoen
planeta bat egon zitekeela iradoki
zuen, eta Neptunoren aurkikuntzari
aurrea hartu zion horrela,
geroxeago aurkitu baitzen hura.
Ada Byron Lovelace (1815-1851)
Ada Byron historiako lehen
programatzailetzat hartzen da.
Lord Byron poeta ingelesaren alaba,
harekin ez zuen ia harremanik izan,
eta amak hezi zuen, prestakuntza
zientifiko bikain baten bidez.
Haren senarrak, Lovelace kondeak,
Royal Societyko kide hautarazi zuen
bere burua, Adak instituzio horren
liburutegira sarbidea izan zezan,
emakumeentzat debekatuta zegoen
eta.
Lehen programatzailea izan zen, eta
konputazioaren aitzindaria.
Babbageren “Makina analitikoa”
deskribatu zuen, eta matematikako
garapenak eta eragiketak makinen
bidez egin zitezkeela sumatu zuen.
Organización Española para la
Coeducación Matemática
(OECOM) erakundeak “Ada
Byron” izena hartu du, hark
aro zibernetikoan izan zuen
aitzindaritza aitortzeko.
Florence Nightingale (1820-1910)
Florentzian jaio zen. Aitak
hezkuntza egokia eman zien hari eta
ahizpei, latinean, grekoan, historian
eta matematikan.
Haren ekarpen zientifikoak
estatistika deskribatzaileak
biltzeari, tabulatzeari,
interpretatzeari eta grafikoki
adierazteari buruzkoak dira.
Ospitaleko datuak biltzeko eta
sortzeko ospitale-estatistikako
ereduzko formula bat garatu zuen.
“Lanparadun dama” deitzen zioten,
Krimeako gerran zaurituei laguntzen
ibili zelako, eta lanpara batekin
ikusten zutelako etengabe.
Sofia Kovalevskaia (1850-1891)
Munduan matematikan doktoratu
zen lehen emakumea izan zen, eta
1885ean Stockholmeko
unibertsitatean mekanika-katedra
lortu zuena.
Moskun jaio zen, familia
aristokratiko batean, eta
haurtzaroan eta nerabezaroan
errepresio gogorra jasan zuen,
baina adimen-maila txundigarria
lortu zuen. Haren ikerketak funtzio
abeldarren teoriari buruzkoak dira.
Solido batek puntu finko baten
inguruan egiten duen biraketari
buruzko ikerketarekin Zientzien
Akademia Frantsesaren “Bordin
Saria” lortu zuen.
Emmy Noether (1882-1935)
Erlangengo (Alemania) unibertsitate
matematika-katedradun, Max
Noetherren matematikariaren alaba.
Baimen berezia lortu zuen
unibertsitate horretan eskoletara
joateko. 984 ikasleren artean
emakume bakarra zen. 25 urterekin
doktoratu zen, eta aitaren
laguntzaile bihurtu zen ondoren.
Gottingako unibertsitatean irakatsi
zuen, baina ez zuen lanposturik lortu,
emakume izateagatik.
Oso aditua inbarianteen teorian, eta
laguntza izugarria eman zuen metodo
axiomatikoa ikerketa matematikoan.
“Emmy Noether emakumeen
goi-mailako hezkuntza hasi
zenetik jaio den adimen
matematiko sortzailerik
garrantzitsuena zen…”.
Albert Einstein
Grace Chisholm Young (1868-1944)
Ingalaterran jaio zen, eta
hezkuntza egokia izan zuen. 17
urterekin, Cambridgeko
unibertsitateko azterketak gainditu
zituen. Amak ez zuen nahi medikuntza
ikas zezan, eta 21 urterekin
matematika ikasten hasi zen
unibertsitate horretan.
“Geometriako nire lehen liburua” idatzi
zuen umeentzat, William Henry Young
senarrarekin batera, eta geometria
irakasteko, hiru dimentsioko gorputz
geometrikoak erabiltzea defendau
zuen, planoko geometria erabili
beharrean.
Senarrarekin batera argitaratu zituen
lanek eta 200 artikulu baino gehiagok
senarraren sinadura baino ez dute.
Grace Murray Hopper (1906-1992)
Matematikan doktoratu zen Yaleko
Unibertsitatean.
Hamar urtetan irakasle izan zen, eta
1943an, Bigarren Mundu Gerran,
Ipar Amerikako itsas armadan sartu
zen.
Ingelesez komunikatzeko konpiladore
bat asmatu zuen. Horrela sortu zen
COBOL lengoaia, gaur egun oraindik
kudeaketa-lengoaia gisa erabiltzen
dena.
“Distinguished fellow of the British
Computer Society” izendatu duten
lehen emakumea izan zen, eta gaur
arte Ipar Amerikako
itsas armadako emakume almirate
bakarra .
Emma Castelnuovo (1913-2014)
Guido Castelnuovo geometrialari
ospetsuaren alaba zen, eta
matematika ikasi zuen Erromako
La Sapienza Unibertsitatean.
Bigarren Hezkuntzako irakaslea
zen, eta 1938an Mussoliniren
gobernuak lanpostua kendu zion.
Hortik aurrera, 1944an, gerra
amaituta, lanera itzuli zen arte,
ezkutuko matematika-eskolak
eman zizkien errefuxiatuei eta
jazarriei.
Haren dibulgazio-lana oso
garrantzitsua da, izan ere, eragin
izugarria izan zuen Italiako
Bigarren Hezkuntzaren 1979ko
erreforman.
Edna Pisano (1948)
Nez Percéko erreserba indiarrean
jaio zen, Sweetwater, Idahon,
1948. urtean.
Washingtonen ikasi zuen, amaren
ereduari jarraituz; izan ere,
National Educational Association
Elkarteak saria eman zion amari
ikasketak amaitutakoan.
Estatistika ikasi zuen, haren
herriaren egoera hobetzeko arma
ahaltsua izango zelakoan.
Administrazioko lanpostu bat lortu
zuen lehen emakume indiarra da,
zehazki Estatu Batuetako
erroldaren bulegoan.
Emakume matematikariak

More Related Content

Similar to Emakume matematikariak

geozentrismoa eta heliozentrismoa
geozentrismoa eta heliozentrismoageozentrismoa eta heliozentrismoa
geozentrismoa eta heliozentrismoamundu1d
 
SOFIA KOVALÉVSKAYA
SOFIA KOVALÉVSKAYASOFIA KOVALÉVSKAYA
SOFIA KOVALÉVSKAYAaneainara10
 
Generoaren ikuspuntua arlo zientifikoetan lantzeko proposamen laburrak
Generoaren ikuspuntua arlo zientifikoetan lantzeko proposamen laburrakGeneroaren ikuspuntua arlo zientifikoetan lantzeko proposamen laburrak
Generoaren ikuspuntua arlo zientifikoetan lantzeko proposamen laburrakPilar Etxebarria
 
Gizakiak mirespenak eraginda hasten dira eta hasi izan dira beti filosofatzen
Gizakiak mirespenak eraginda hasten dira eta hasi izan dira beti filosofatzenGizakiak mirespenak eraginda hasten dira eta hasi izan dira beti filosofatzen
Gizakiak mirespenak eraginda hasten dira eta hasi izan dira beti filosofatzenAndeka
 

Similar to Emakume matematikariak (12)

1.taldea
1.taldea1.taldea
1.taldea
 
Matematikari famatuak
Matematikari famatuakMatematikari famatuak
Matematikari famatuak
 
FILOSOFO AURRESOKRATIKOAK EGIA FALTSUA
FILOSOFO AURRESOKRATIKOAK EGIA FALTSUAFILOSOFO AURRESOKRATIKOAK EGIA FALTSUA
FILOSOFO AURRESOKRATIKOAK EGIA FALTSUA
 
Etika
EtikaEtika
Etika
 
geozentrismoa eta heliozentrismoa
geozentrismoa eta heliozentrismoageozentrismoa eta heliozentrismoa
geozentrismoa eta heliozentrismoa
 
Tycho brahe
Tycho braheTycho brahe
Tycho brahe
 
Tycho brahe
Tycho braheTycho brahe
Tycho brahe
 
SOFIA KOVALÉVSKAYA
SOFIA KOVALÉVSKAYASOFIA KOVALÉVSKAYA
SOFIA KOVALÉVSKAYA
 
Sofia
SofiaSofia
Sofia
 
Tycho brahe
Tycho braheTycho brahe
Tycho brahe
 
Generoaren ikuspuntua arlo zientifikoetan lantzeko proposamen laburrak
Generoaren ikuspuntua arlo zientifikoetan lantzeko proposamen laburrakGeneroaren ikuspuntua arlo zientifikoetan lantzeko proposamen laburrak
Generoaren ikuspuntua arlo zientifikoetan lantzeko proposamen laburrak
 
Gizakiak mirespenak eraginda hasten dira eta hasi izan dira beti filosofatzen
Gizakiak mirespenak eraginda hasten dira eta hasi izan dira beti filosofatzenGizakiak mirespenak eraginda hasten dira eta hasi izan dira beti filosofatzen
Gizakiak mirespenak eraginda hasten dira eta hasi izan dira beti filosofatzen
 

More from San Frantzisko Liburutegia

Genero Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna
Genero Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko EgunaGenero Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna
Genero Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko EgunaSan Frantzisko Liburutegia
 
Homofobia-lesbofobi-transfobiaren aurkako nazioarteko eguna
Homofobia-lesbofobi-transfobiaren aurkako nazioarteko egunaHomofobia-lesbofobi-transfobiaren aurkako nazioarteko eguna
Homofobia-lesbofobi-transfobiaren aurkako nazioarteko egunaSan Frantzisko Liburutegia
 
Lesbofobia-transfobia-homofiaren aurkako eguna
Lesbofobia-transfobia-homofiaren aurkako egunaLesbofobia-transfobia-homofiaren aurkako eguna
Lesbofobia-transfobia-homofiaren aurkako egunaSan Frantzisko Liburutegia
 

More from San Frantzisko Liburutegia (20)

Jules Verne
Jules VerneJules Verne
Jules Verne
 
Saturnino Calleja
Saturnino  CallejaSaturnino  Calleja
Saturnino Calleja
 
Komikiak
KomikiakKomikiak
Komikiak
 
Winsor McCay-Littel Nemo
Winsor McCay-Littel NemoWinsor McCay-Littel Nemo
Winsor McCay-Littel Nemo
 
PLASTIKA BIRZIKLAIA-2.ZIKLOA
PLASTIKA BIRZIKLAIA-2.ZIKLOAPLASTIKA BIRZIKLAIA-2.ZIKLOA
PLASTIKA BIRZIKLAIA-2.ZIKLOA
 
Joko matematikoak
Joko matematikoakJoko matematikoak
Joko matematikoak
 
Printze txikia bitxikeriak
Printze txikia bitxikeriakPrintze txikia bitxikeriak
Printze txikia bitxikeriak
 
Printze txikia zizka-mizkak
Printze txikia zizka-mizkakPrintze txikia zizka-mizkak
Printze txikia zizka-mizkak
 
El principito
El principitoEl principito
El principito
 
Genero Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna
Genero Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko EgunaGenero Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna
Genero Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna
 
Difuntuen Eguna
Difuntuen Eguna Difuntuen Eguna
Difuntuen Eguna
 
Clown
ClownClown
Clown
 
Juan Kruz igerabide gure liburutegian
Juan Kruz igerabide gure liburutegianJuan Kruz igerabide gure liburutegian
Juan Kruz igerabide gure liburutegian
 
Ez elikatu munstroa
Ez elikatu munstroaEz elikatu munstroa
Ez elikatu munstroa
 
Birziklatzea
BirziklatzeaBirziklatzea
Birziklatzea
 
El principito
El principitoEl principito
El principito
 
Homofobia-lesbofobi-transfobiaren aurkako nazioarteko eguna
Homofobia-lesbofobi-transfobiaren aurkako nazioarteko egunaHomofobia-lesbofobi-transfobiaren aurkako nazioarteko eguna
Homofobia-lesbofobi-transfobiaren aurkako nazioarteko eguna
 
Lesbofobia-transfobia-homofiaren aurkako eguna
Lesbofobia-transfobia-homofiaren aurkako egunaLesbofobia-transfobia-homofiaren aurkako eguna
Lesbofobia-transfobia-homofiaren aurkako eguna
 
David Fdez. Sifres gure liburutegian
David Fdez.  Sifres gure liburutegianDavid Fdez.  Sifres gure liburutegian
David Fdez. Sifres gure liburutegian
 
Noche de Fantasmas
Noche de FantasmasNoche de Fantasmas
Noche de Fantasmas
 

Emakume matematikariak

  • 1.
  • 2.
  • 3. Hedu’Anna (K.a. VII. mendea) Babiloniako zientziaren aitzindaria. Sargon I erregearen alaba. Astronomia-behatokiak eraiki zituen tenpluetan. Ilargi Jainkosaren emakume-apaiza izan zen. 3. graduko ekuazioak ebazten zituen.
  • 4. Teano (K.a. VI. mendea) Krotonan (Grezia) jaio zen. Ezagutzen den lehengo emakume matematikaria. Pitagorasen ikaslea eta gero bere emaztea. Krotonako eskola pitagorikoa suntsitu ondoren, Pitagoras hilda zegoela, eskola pitagorikoaren zuzendaria izatera pasatu zen eta ezaguera matematikoak eta filosofikoak Grezian eta Egipton hedatzeari ekin zion, haren bi alaben laguntzaz. Matematikari, fisikari eta medikuntzari buruzko zenbait tratatu idatzi zituen.
  • 5. Aglaonike (K.a. II. mendea) Tesaliako (Grezia) Hegetorren alaba. Filosofo, astronomoa eta matematikaria zen. Ilargi eklipseak iragarri zituen.
  • 6. Hypatia (Alexandria, K.o. 370) Filosofo, astronomo matematikari eta maisu bikaina. Ideal grekoaren sinboloa zegoen haren baitan, jakinduria, ezaguerak eta edertasuna zituelako. Bere jakinduria eta ikasketekin matematikaren eta astronomiaren garapenean lagundu zuen. Politikan eragina zuen, kristautasuna finkatzen ari zen une historiko batean uko egin zion erlijio horretara bihurtzeari, eta asaldatu talde batek bortizki hil zuen.
  • 7. Émilie de Châtelet (1706-1746) Frantzian jaio zen 1706.urtean. Adimen itzelekoa eta hezkuntza bikainekoa, hamabi urterekin lau hizkuntza zekizkien, latina eta grekoa erraz itzultzen zituen, eta matematika eta metafisika ikasten zituen. Harreman intelektuala eta afektiboa izan zuen Voltairerekin, XVIII. mendean Entziklopedismo izena zuen kultura-mugimenduko partaideetako batekin. Leibniz eta Newton ikertu zituen. Newtonen “Principa Matematica” lana frantsesera itzuli zuen ezagutzarazteko. 1740an “Institutions de Physique” izeneko Fisikari buruzko lana argitaratu zuen.
  • 8. Maria Gaetana Agnesi (1718-1799) Florencian (Italia) jaio zen 1718an. Bederatzi urterekin zazpi hizkuntza zekizkien, eta “Zazpi hizkuntzatako orakulua” ezizena eman zion horrek. 21 urte zituela ama hil zitzaionean, komentu batean sartu nahi izan zuen. Aitak ezezkoa eman ondoren, familia zaintzeari eta aljebra eta geometria ikasteari ekin zion, bakea nagusi den pentsamenduaren atal bakarrak direlako horiek, hark zioenez. “Instituzione Analitiche” da haren obrarik garrantzitsuena. Zenbait hizkuntzatara itzuli da, eta Leibnizen eta Newtonen kalkulu diferentzialari buruzko ekarpenak aztertzeko eskuliburu gisa erabili zen zenbait herrialdetako unibertsitateetan.
  • 9. Sophie Germain (1776-1831) Pariseko Eskola Politeknikoa zabaldu zenean, 16 urte zituen, emakumeak ezin zirenez sartu, Lagrange matematikariaren analisiari buruzko apunteak lortu zituen, eta saiakera bat idatzi zuen horiei buruz, “Antoine-Auguste Le Blanc” ezizenarekin. Lagrangek berak, bere teoriari buruz egindako azterketa bikainarekin txundituta geratu zen. Gizonez mozorrotu behar izan zuen matematikari bilketetan sartu ahal izateko, bilera horietan emakumeek sarrera debekatuta zutelako. Haren lanek malgutasunaren teoriaren oinarriak ezarri zituen, eta Eiffel dorrea eta antzeko eraikinak egiteko oinarri izan ziren. Haren ekarpena garrantzitsua izan arren, dorre horretan inskribatutako 72 zientzialarien izenen artean ez dago harena.
  • 10. Mary Sommerville (1780-1872) Arazo izugarriak izan zituen gurasoek ikasten utz ziezaioten. Hamar urterekin, ia ez zekien irakurtzen. Baina familiaren ukoa, eta emakume izateagatik unibertsitatean eta elkarte zientifikoetan sartzea debekatuta izatea ez ziren nahikoa izan hark matematikan zuen interesa geldiarazteko. Laplaceren astronomoaren “Zeru- Mekanika” izeneko lana itzuli zuen. Urano baino urrutiago zegoen planeta bat egon zitekeela iradoki zuen, eta Neptunoren aurkikuntzari aurrea hartu zion horrela, geroxeago aurkitu baitzen hura.
  • 11. Ada Byron Lovelace (1815-1851) Ada Byron historiako lehen programatzailetzat hartzen da. Lord Byron poeta ingelesaren alaba, harekin ez zuen ia harremanik izan, eta amak hezi zuen, prestakuntza zientifiko bikain baten bidez. Haren senarrak, Lovelace kondeak, Royal Societyko kide hautarazi zuen bere burua, Adak instituzio horren liburutegira sarbidea izan zezan, emakumeentzat debekatuta zegoen eta. Lehen programatzailea izan zen, eta konputazioaren aitzindaria. Babbageren “Makina analitikoa” deskribatu zuen, eta matematikako garapenak eta eragiketak makinen bidez egin zitezkeela sumatu zuen. Organización Española para la Coeducación Matemática (OECOM) erakundeak “Ada Byron” izena hartu du, hark aro zibernetikoan izan zuen aitzindaritza aitortzeko.
  • 12. Florence Nightingale (1820-1910) Florentzian jaio zen. Aitak hezkuntza egokia eman zien hari eta ahizpei, latinean, grekoan, historian eta matematikan. Haren ekarpen zientifikoak estatistika deskribatzaileak biltzeari, tabulatzeari, interpretatzeari eta grafikoki adierazteari buruzkoak dira. Ospitaleko datuak biltzeko eta sortzeko ospitale-estatistikako ereduzko formula bat garatu zuen. “Lanparadun dama” deitzen zioten, Krimeako gerran zaurituei laguntzen ibili zelako, eta lanpara batekin ikusten zutelako etengabe.
  • 13. Sofia Kovalevskaia (1850-1891) Munduan matematikan doktoratu zen lehen emakumea izan zen, eta 1885ean Stockholmeko unibertsitatean mekanika-katedra lortu zuena. Moskun jaio zen, familia aristokratiko batean, eta haurtzaroan eta nerabezaroan errepresio gogorra jasan zuen, baina adimen-maila txundigarria lortu zuen. Haren ikerketak funtzio abeldarren teoriari buruzkoak dira. Solido batek puntu finko baten inguruan egiten duen biraketari buruzko ikerketarekin Zientzien Akademia Frantsesaren “Bordin Saria” lortu zuen.
  • 14. Emmy Noether (1882-1935) Erlangengo (Alemania) unibertsitate matematika-katedradun, Max Noetherren matematikariaren alaba. Baimen berezia lortu zuen unibertsitate horretan eskoletara joateko. 984 ikasleren artean emakume bakarra zen. 25 urterekin doktoratu zen, eta aitaren laguntzaile bihurtu zen ondoren. Gottingako unibertsitatean irakatsi zuen, baina ez zuen lanposturik lortu, emakume izateagatik. Oso aditua inbarianteen teorian, eta laguntza izugarria eman zuen metodo axiomatikoa ikerketa matematikoan. “Emmy Noether emakumeen goi-mailako hezkuntza hasi zenetik jaio den adimen matematiko sortzailerik garrantzitsuena zen…”. Albert Einstein
  • 15. Grace Chisholm Young (1868-1944) Ingalaterran jaio zen, eta hezkuntza egokia izan zuen. 17 urterekin, Cambridgeko unibertsitateko azterketak gainditu zituen. Amak ez zuen nahi medikuntza ikas zezan, eta 21 urterekin matematika ikasten hasi zen unibertsitate horretan. “Geometriako nire lehen liburua” idatzi zuen umeentzat, William Henry Young senarrarekin batera, eta geometria irakasteko, hiru dimentsioko gorputz geometrikoak erabiltzea defendau zuen, planoko geometria erabili beharrean. Senarrarekin batera argitaratu zituen lanek eta 200 artikulu baino gehiagok senarraren sinadura baino ez dute.
  • 16. Grace Murray Hopper (1906-1992) Matematikan doktoratu zen Yaleko Unibertsitatean. Hamar urtetan irakasle izan zen, eta 1943an, Bigarren Mundu Gerran, Ipar Amerikako itsas armadan sartu zen. Ingelesez komunikatzeko konpiladore bat asmatu zuen. Horrela sortu zen COBOL lengoaia, gaur egun oraindik kudeaketa-lengoaia gisa erabiltzen dena. “Distinguished fellow of the British Computer Society” izendatu duten lehen emakumea izan zen, eta gaur arte Ipar Amerikako itsas armadako emakume almirate bakarra .
  • 17. Emma Castelnuovo (1913-2014) Guido Castelnuovo geometrialari ospetsuaren alaba zen, eta matematika ikasi zuen Erromako La Sapienza Unibertsitatean. Bigarren Hezkuntzako irakaslea zen, eta 1938an Mussoliniren gobernuak lanpostua kendu zion. Hortik aurrera, 1944an, gerra amaituta, lanera itzuli zen arte, ezkutuko matematika-eskolak eman zizkien errefuxiatuei eta jazarriei. Haren dibulgazio-lana oso garrantzitsua da, izan ere, eragin izugarria izan zuen Italiako Bigarren Hezkuntzaren 1979ko erreforman.
  • 18. Edna Pisano (1948) Nez Percéko erreserba indiarrean jaio zen, Sweetwater, Idahon, 1948. urtean. Washingtonen ikasi zuen, amaren ereduari jarraituz; izan ere, National Educational Association Elkarteak saria eman zion amari ikasketak amaitutakoan. Estatistika ikasi zuen, haren herriaren egoera hobetzeko arma ahaltsua izango zelakoan. Administrazioko lanpostu bat lortu zuen lehen emakume indiarra da, zehazki Estatu Batuetako erroldaren bulegoan.