SlideShare a Scribd company logo
1 of 36
Download to read offline
GURPIL GAINEAN
BOROBIL-BOROBIL
Bizikleta segurtasunez erabiltzeko familia-gida
SEGURTASUN SAILA DEPARTAMENTO DE SEGURIDAD
Argitaraldia: 1.a, 2013ko uztaila
Ale-kopurua: 10.000 ale
©: EAEko Administrazioa. Segurtasun Saila - Trafiko Zuzendaritza
Internet: www.euskadi.net/trafikoa
Azalaren diseinua eta marrazkiak: www.tk-taldea.com
Maketazioa: javi.ruiz
Inprimaketa: Mediaprint S.L.
LG: SS-997-2013
Mugikortasun Segurua Familietan Bilduma
1. Mikelatsen helburua: mugikortasun segurua. (2010)
2. Mikel eta Sara, lehenengo-lehenengoa, mugikortasun
segurua. (2010)
3. Gurpil gainean borobil-borobil. Bizikleta segurtasunez
erabiltzeko familia-gida. (2013)
1
2
3
Nola eta noiz irakatsi behar diot seme-alabari bizikletan ibiltzen? Nola egin familiaren lehendabi-
ziko ibilaldiak? Dagoeneko bere kasa ibil daiteke, segurtasunez? Gida honek galdera horien eran­
tzunak eta bizikletan ikastearekin eta era seguruan ibiltzearekin lotutako beste galdera batzuen
eran­tzunak emango dizkizu. Hiru atal ditu:
LEHEN PEDALKADAK
Bizikletan ikasteko lehen pausoak ematen dituzten seme-alaben gurasoei zuzendutako informa-
zioa eta jarraibideak, hau da, orekari eusteko eta beren kasa pedalei eragiteko aholkuak.
PARKETIK BIDEGORRIRA
Bizikletan oinarrizko trebetasuna lortu duten umeen gurasoei zuzendutako informazioa eta ahol­
kuak. Bizikleta jostailu izatetik ibilgailu izatera pasa da; parkea utzi, eta bidegorrian barrena abia­
tzen da, betiere pertsona helduen laguntzarekin eta haien begiradapean.
ZIRKULATZERA
Bizikletaz bide publikoetan barrena abiatzen diren haurren gurasoei zuzendutako informazioa
eta aholkuak. Pixkana-pixkana, beren kabuz eta helduen laguntzarik gabe, aurre egin behar diote
arau jakin batzuek erregulatutako sistema bati, non espazioak partekatu behar baitituzte beste
ibilgailu eta erabiltzaileekin.
Gogoan hartu behar da haurren lehendabiziko urteetan ikaskuntza oso lotuta dagoela familia-
ereduen imitazioarekin. Bide-jokamolde seguruak badituzu, ko­he­rentziaz eta jarraikitasunez,
zure burua babesteaz gainera zure seme-alaba­ren segurtasuna ere hobetzen lagunduko duzu.
Zure ohiturak berarenak ere izango dira.
Estefanía Beltrán de Heredia Arroniz
Segurtasun sailburua
Familia maitea:
Familia txango eder bat opa dizuet!
Lehenpedalkadak
Lehen pedalkadak
Noiz da unerik egokiena
seme-alabari bizikletan ibiltzen
irakasteko?
Ikusten duzunean jadanik trizikloa mendera­
tzen duela edo pedalik gabeko bizikletan edo
gurpil osagarridunean orekari eusten diola eta
bizikleta txikia gelditu zaiola, orduan pentsatu
behar duzu bizikletan ikasteko unea iritsi dela.
Bizikletara igo baino lehen, litekeena da haurrak “ibilgailu” bat baino
gehiago probatu izana: tarranta, hiru gurpileko motor txikiak, trizikloa,
gurpil osagarriak dituen bizikleta, pedalik gabekoa... Horrelako jostailuek
laguntza ematen diote egunez egun koordinazio motorea hobetzen.
GURPIL GAINEAN BOROBIL-BOROBIL
Bizikleta segurtasunez erabiltzeko familia-gida
4
5
Lehenpedalkadak
Bizikletan ibiltzen irakatsi baino lehen,
zer hartu behar dut kontuan?
Bizikleta
Haurraren neurriko bat aukeratu behar
dugu. Oinazpiak osorik lurrean jartzeko
moduan eseri behar du. Heldulekuak
sorbalden mailatik behera egon be-
har du.
Hasieran, komeni da heldulekua
eta aulkia ahalik eta kokagune
beherenean eta erosoe­
nean egotea. Igoko ditu-
gu, umea hazi ahala.
Gainera, balaztak erraz
erabil daitezkeela eta benetan
funtzionatzen dutela egiaztatuko dugu.
Normalean, bizikleta berria denez,
onena da aste pare batean gurpil
osagarriak erabiltzea, ohitu arte.
Segurtasuna
Kaskoa. Nahiz eta ez izan bizikletari loturiko se-
gurtasun-elementubakarra(hordaudetxirrina,
argiak, katadioptriko edo islagailuak, arropa...),
hasierako fase honetan komeni da azpimarra­
tzea garrantzitsua dela kaskoa erabiltzea, eta
umeari jakinaraztea bizikletan kaskoa dela au-
toko segurtasun-aulkitxoaren pareko.
Kaskoa eroso sartu behar da umearen buruan;
ez du aurrerantz edo atzerantz egin behar, eta
ez da mugitu behar uhalak estu daudenean.
GURPIL GAINEAN BOROBIL-BOROBIL
Bizikleta segurtasunez erabiltzeko familia-gida
GURPIL GAINEAN BOROBIL-BOROBIL
Bizikleta segurtasunez erabiltzeko familia-gida
6
Lehenpedalkadak
Tokia
Bizikletan ibiltzen irakasteko, komeni da toki
eta ordu egokiak aukeratzea. Alegia, toki lau
eta horizontalak, oztoporik gabeak eta zoru
ez-urratzailea dutenak. Batzuetan, aldapa txiki
bat erabiltzeak ere laguntzen du. Plaza bat edo
kale bat izan daiteke. Garrantzitsuena jende
gutxi ibiltzea da. Zenbat denbora pasatzen du-
gun baino inportanteagoa da denbora horren
kalitatea.
Jarrera
Garrantzitsua da prozesua arian-arian mami­
tzea, umeak beldurrik gabe egitea aurrera.
Horretarako, gure jarrera funtsezkoa da. Ahal­
egina egingo dugu erritmoan presiorik ez jar­
tzen eta aurrerapenak ospatzen. Konfiantza
hartuko du bere buruarengan.
Azalpenak eman
Beldurra galtzeko eta ikasketari ilusioz ekite-
ko, azaldu umeari, era erraz batean, zer urrats
egin behar dituen eta non jarri behar duen
arreta.
Balaztak.
Irakatsi bizikletan mugitzen jakitea bezain in-
portantea dela gelditzen jakitea. Egiazta deza-
la, zure begiradapean, balazta-palankak behar
bezain “bigunak” daudela eta arazorik gabe
eragin diezaiekeela.
Begirada.
Esaiozu ez galtzeko arreta bizikletari begira,
eta inguruko gauzei begiratzeko; izan ere, bi-
dean, beste pertsona, animalia edo ibilgailu
batzuk gurutzatu daitezke.
Iritsi da egun handia.
Zer urrats egin behar ditut?
1
Lehenpedalkadak
Eutsi orekari
Litekeena da umea dagoeneko gai izatea ore-
kari eusteko, baldin aurrez jolastu bada pedalik
gabeko bizikleta batekin. Oraindik gai ez bada,
komeni da gurpiltxo lagungarriak eta pedalak
kentzea, eta geroko uztea pedalekin hasteko
fasea.
Aulkia jaitsiko dugu, oinak lurrean eroso jartze-
ko moduko maila bateraino.
Esaiozu bizikletan esertzeko eta hankekin bul­
tza eginez aurrera egiteko.
Behin ohitu ondoren, hurrengo urratsa da
hankak zabaltzea eta, zuk bultzada txiki bat
emateaz batera, oinak lurretik altxatzea. Triki-
mailu erraz bat erabil daiteke: malda pittin bat
duen kale bat bilatzea, umea abiadura seguru
batez lerratu dadin.
Une hau dibertigarriagoa egiteko, bi marka jar
ditzakegu lurrean, hamar bat urratseko distan-
tziarekin. Umea gai bada marka batetik beste-
ra orekan joateko, pedalekin hasteko garaia
heldu da.
2
Badaki
bizikletan!
GURPIL GAINEAN BOROBIL-BOROBIL
Bizikleta segurtasunez erabiltzeko familia-gida
7
GURPIL GAINEAN BOROBIL-BOROBIL
Bizikleta segurtasunez erabiltzeko familia-gida
8
Lehenpedalkadak
Eman pedalkadak
Aurreko urratsa gaindituz gero, jarri pedalak
bizikletari eta hasi pedalei eragiten, abian jar­
tzeko ariketa batez.
Horretarako, eutsi esku batez bizikletaren hel-
dulekuari erdialdetik, eta beste eskuaz aulkia-
ri. Badira, baita ere, bizikletari atzetik eusteko
barra berezi batzuk.
Esan seme-alabari, bizikletan irmo ikusten du-
zunean, askatu egingo duzula eta alboan ja-
rriko zarela, korrika, berak kontrola hartu arte.
Emaiozu lasaitasuna.
Gero, esan oinak pedaletan jartzeko eta peda-
lei eragiteko.
Behinabiatuzgero,saiazaitezheldulekuariedo
atzeko barrari ez eusten; behar izanez gero,
heldu aulkiari atzealdetik. Horrela, umeak ore-
ka sentitu eta ulertu egingo du.
Abiatu
Aurreko urratsa gainditu ondoren, komeni da
umeak bere kabuz ikastea bizikleta abiatzen.
Bizikleta hanka artean geldirik duela, esan
oin bat lurrean jartzeko, eta bestea pedalean,
kokagune altuenean. Horrela, bizikleta mugi­
tzeko eta pedaleatzen jarraitzeko behar duen
abiada lortuko du.
Ebaluatu egin duen aurrerabidea. Edonola ere,
ez igo aulkia oraindik. Seme-alabak oinak lu-
rrean dituela egoteko moduko kokagunea be-
har du oraindik.
3
4
Lehenpedalkadak
Balaztatu
Haurren bizikletek bi balazta-palanka dituzte.
Ezkerrekoak aurreko balaztari eragiten dio,
eta eskuinekoak atzekoari. Etapa honetan
abiadura apal samarra bada ere, hona zein den
balaztatzeko modu zuzena:
1.	Eskuineko palankari eragin (atzeko gurpi-
leko balazta).
	 Eta, bizikleta ia geldirik dagoenean...
2.	Ezkerreko palankari eragin (aurreko gur-
pileko balazta). Horrela, iraultzea saihes-
tuko da.
Komenigarria da seme-alaba ohitzea palanke-
kin, eta haren gorputzean bertan esperimen-
tatzea balaztatzeak sortzen dituen sentipe-
nak. Horretarako, –oraingoan ere bai– jolasa
lagungarria izan daiteke. Hauxe proposatzen
dizuegu.
Maldan behera dagoen kale batean, umeari
esango diogu kale bukaeraino iristea dela kon-
tua, hiru baldintza beteta:
1.	Aldapa jaistea oin bat pedalean eta bestea
airean dituela.
2.	Jaitsieran, hiru aldiz balaztatzea, abiadura
apurka-apurka galtzen joateko.
3.	Bukaeran, guztiz gelditu baino lehentxea-
go, eutsi oin bati pedalean eta jarri airean
zegoena lurrean, ez erortzeko.
Hurrengo jaitsieran aldatu oinen kokalekua.
Behin jolasa menderatuz gero, beste moduz
bateaz egin liteke. Margotu aldaparen bukae-
ran bi marka, bizikletaren neurria baino tarte
handixeago batez banaturik. Umeak bi markon
artean gelditu beharko du.
5
GURPIL GAINEAN BOROBIL-BOROBIL
Bizikleta segurtasunez erabiltzeko familia-gida
9
GURPIL GAINEAN BOROBIL-BOROBIL
Bizikleta segurtasunez erabiltzeko familia-gida
10
Lehenpedalkadak
Sarritan, beheregi jartzen dugu aulkia. Komeni
da aulkia bizikletan doitzea, umea hazi ahala. Bi
modu daude jakiteko altuera egokia zein den:
• Pedaleatzen ari dela, beheko pedaleko
hankak guztiz luzaturik egon behar du kasik.
• Bizikleta geldirik dagoela, esaiozu pedalei
eragiteko orpoak pedalean jarrita. Pedala
behean dagoela, hankak luze-luze egon be-
har du, aldaka mugitu gabe eta orpoa peda-
lean eroso bermatuta.
MAIZ EGITEN DIREN GALDERAK
Semeak ondo eusten dio bizikletan orekari,
eta arazorik gabe eragiten die pedalei,
baina iruditzen zait aulkia oso behean duela.
Zein da kokagune egokia?
Zein da balazta-palanken doikuntza-neurri egokia,
alabak bizikleta ondo geldiarazteko?
Hasierako doikuntzan, komeni da palanken
erdiko tartetik aurrera balaztatzea benetan.
Tarte horretatik aurrera, gurpilak blokeatuko
dira bakarrik balazta-palankek ia heldulekua
ukitzen dutenean. Hori nahikoa izango da zure
seme-alaba ohitu dadin balaztak erabiltzen,
errazago estutuko ditu eta.
Balaztak “gogor” badaude, umeak jarraituko
du oinak lurrean jartzen bizikleta gelditzeko.
Komenigarria da profesional batek balaztak
begiratzea eta koipeztatzea.
Lehenpedalkadak
Bizikletan edo beste edozein ibilgailutan begi-
rada puntu hurbil batean finko edukitzea arris-
kutsua da. Komeni da begirada jartzea gerta
daitekeen edozer “aurrez ikusteko” moduko
tokietan.
Jolasen bidez entrenatu daiteke. Honako ho-
nekin, abidibez: Jar zaitez, bizikletan, alabaren
aurretik, 10 bat metrora. Aurrez, bost zirkulu
marraztuak dituzu lurrean, hamar bat urratse-
tara bata bestetik.
Pedalei eragiten hasten zarenean, adierazi be-
soz nondik inguratuko duzun zirkulua, ezkerre-
tik ala eskuinetik. Alabak zuri begiratu beharko
dizu nahitaez, eta begiak aurreko gurpiletik
hara finkatuko ditu.
Konturatu naiz alabak tinko aurreko gurpilari
begiratzen diola pedaleatzen ari den bitartean.
Beldur naiz ez ote den eroriko. Zer egin daiteke?
GURPIL GAINEAN BOROBIL-BOROBIL
Bizikleta segurtasunez erabiltzeko familia-gida
11
GURPIL GAINEAN BOROBIL-BOROBIL
Bizikleta segurtasunez erabiltzeko familia-gida
12
Parketikbidegorrira
Momentu egokia izan daiteke bidegorri-
ra jauzi egiteko, heldu baten laguntza eta
begiradapean. Fase honetan, hasi beharko
genuke seme-alabari ikusarazten bizikleta
ez dela jostailu bat, arau jakin batzuk bete
behar dituen ibilgailu bat baizik, beraren
osotasun fisikoa eta besteena ziurtatzea
helburu.
Gogoratu neurri handi batean imitazio bi-
dez ikasten dela. Ume txikiek sinesgarrita-
sun handia dute gurasoengan, eredutzat
dituzte. Baina eredugarritasun hori ustela
gerta­tzen da, gurasoen jokamoldea bat ez
badator irakatsi nahi dituzten arau eta go-
mendioen sistemarekin.
Parketik
bidegorrira
Behin bizikletan ikasi eta gero, umeek
trebetasun berriak ikasten dituzte
eta gero eta interes handiagoa dute
bizikletaren mundua zabaltzeko;
hortaz, jolasparkea txikia gelditzen
zaienez, eremu handiagoetara eta
arriskutsuagoetara jo nahi izaten
dute bizikletaz.
GURPIL GAINEAN BOROBIL-BOROBIL
Bizikleta segurtasunez erabiltzeko familia-gida
13
Parketikbidegorrira
Segurtasuna
Kaskoa.
Kaskoaren erabilera erabat barneratuta
egongo da familiaren ibilaldi guzti-guz­tietan.
Txirrina.
Komeni da, fase berri honetan, seme-alabak
ongi ezagutzea txirrinaren funtzioa (beste per­
tsonak ohartaraztea bizikletaren presentziaz);
ohitzea txirrina erabiltzen, eta ulertzea ez dio-
la inolako lehentasun edo eskubiderik ematen.
Beste arlo batzuetan bezala, zentzuz erabiltzen
ikasi behar da, behar denean baino ez.
Bizikleta
Ondo dagoela egiaztatu behar da, eta neurria
ere egokia dela.
Balaztek ezin hobeto egon behar dute, edozein
gorabehera dela-eta abiadura kontrola­tzeko
moduan. Fase honetan, abiadurak bizkorxea-
goak izan ohi dira. Balaztatzeko modua lehen-
go bera da:
1.	Eskuineko palankari eragin (atzeko gurpi-
leko balazta).
	 Eta, bizikleta ia geldirik dagoenean...
2.	Ezkerreko palankari eragin (aurreko gur-
pileko balazta). Horrela, iraultzea saihes-
tuko da.
Azaldu umeari aurreko balazta eraginkorragoa
dela, baina gurpil horretan gehiegi balaztatuz
gero ondorioak larriagoak direla (iraultzea)
atze­koarekin baino.
Seme-alabarekin bidegorrira atera baino lehen,
zer hartu behar dut kontuan?
GURPIL GAINEAN BOROBIL-BOROBIL
Bizikleta segurtasunez erabiltzeko familia-gida
14
Parketikbidegorrira
Eskuinera biratzea:
Eskuinera bira egiteko bi aukera daude:
Ezkerrera biratzea:
Altxa ezker besoa horizontalki, lurrarekin pa-
raleloan, esku-ahurra beherantz dagoela.
Gogoratu funtsezkoa dela trafiko-seinaleak errespetatzea. Zuk semaforoak gorriz pasatzen badi-
tuzu, adibidez, arriskurik ikusten ez duzulako, litekeena da umeak ere gauza bera egitea zu gabe
ibiltzen hasten denean, eta horrek istripuak izateko arriskua sortzen dio, bai umeari bai besteei.
Altxa ezker besoa sorbaldarekin horizontala
jarri arte, eta egin 90º-ko angelu bat besau-
rrearekin.
Altxa eskuin besoa guztiz horizontala jarri arte.
Komunikazio-sistema: lehendabiziko seinaleak
GURPIL GAINEAN BOROBIL-BOROBIL
Bizikleta segurtasunez erabiltzeko familia-gida
15
Parketikbidegorrira
Fase honetan, oso inportantea da ondorengo
seinale hauek ezagutzea eta errespetatzea:
STOP
GURUTZATU
OINEZKOEN PASABIDEA
EZ GURUTZATU EZ GURUTZATU
Utzi pasatzen
Komeni da aprobetxatzea oinez eta autoz egiten ditugun ibilaldiak seinale horien esanahia gogo-
ratzeko eta, aukera sortzen bada, bidean gurutzatzen ditugun txirrindularien jokamolde arrisku­
tsuez solastatzeko.
GURPIL GAINEAN BOROBIL-BOROBIL
Bizikleta segurtasunez erabiltzeko familia-gida
16
Zirkulatzeko oinarrizko arauak
• Bidegorrian, beti eskuinetik ibiliko gara, le-
rrorik markatuta ez badago ere.
• Lerroak badaude, ez igaro batetik bestera.
• Lerroz aldatu behar badugu –aurreratzeko
edo oztoporen bat saihesteko–, seme-ala-
bak apurka-apurka bereganatu beharko du
burua jiratzeko ohitura, lerroa libre dagoela
eta desplazamendua segurtasunez egin de-
zakeela ziurtatzeko.
• Espazioa beste batzuekin konpartitu beha-
rreko beste bide batzuk erabiltzen ditugu-
nean, gogoan hartu trafikoaren noranzko
berean ibili behar dugula beti, banakako ila-
ran eta seinaleak errespetatuz.
• Horretaz gainera, gogoratu bidegurutzee-
tan gelditu beharra dagoela, eta alde bietara
begiratu elkargunean sartu aurretik.
Arropak
Bidegorrian ibilbide laburrak egiteko ez da
arropa berezirik behar, salbu eta aireaz ha-
rrotzen ez diren frakak, katean ez katigatzeko
modukoak. Dendetan gantxo bereziak saltzen
dituzte, frakei egoki eusteko.
Arreta berezia jarri behar zaie oinetakoen
lokarriei: lotu gabe badaude edo oso luzeak
badira, plateraren eta katearen artean katiga-
tu daitezke eta istripu bat sortu.
Fase honetan ez da komeni ilunabarrean edo
egunsentian zirkulatzea –argitasun gutxirekin,
alegia–, baina, hala eta guztiz ere, ordu horie-
tan seme-alabarekin bidegorri batetik bazoaz,
argiak erabiltzeaz gainera, katadioptriko edo
islagailuak ondo daudela egiaztatu beharko
duzu. Bestalde, arropan elementu islatzaileren
bat eraman behar duzue, beste pertsonek be-
har bezala ikus zaitzaten.
Parketikbidegorrira
GURPIL GAINEAN BOROBIL-BOROBIL
Bizikleta segurtasunez erabiltzeko familia-gida
17
Parketikbidegorrira
Jarrera
Etapa honetan oso garrantzitsua da seme-
alabaren autonomia eta erantzukizuna bul­
tzatzea. Horretarako, beharrezkoa da zenbait
arau ezagutzea eta baldintza batzuk betetzea;
horiek ez dira nahikoa, halere, ez bada era
kontziente batean egiten. Horrek esan nahi du
umeak eragile aktiboa izan behar duela pro-
zesu honetan. Horrenbestez, guztiz erabaki-
garria da umeari bide-zirkulazioaz hitz egitea
eta arrisku-egoera jakin batzuk “irakurtzen”
laguntzea. Ondorioz, “gidatu” egiten duela
sentituko du; pixkanaka-pixkanaka, hobeto
antzemango ditu distantzien kalkuluak ingu-
rumaria interpretatzerakoan; arriskua hobeto
antzemango du, eta bere iritzi-independentzia
ere handitu egingo du.
Komenigarria da seme-alabarekin jolastea; ho-
nela, adibidez: arretaz behatzea eta gogoeta­
tzea, beste pertsona batzuen jokaerak az-
terturik, ea seguruak diren ala ez. Horrek
lagunduko dio ihes egiten errazenera jotzeko
tentazioari, alegia, testuinguruak hartaratuta
arrisku-jokaerak saihestera: esate baterako,
semaforo gorriz dagoela kalea pasatzea, beste
batzuek egiten duten bezala.
Non jarri behar dut, seme-alabarekin noanean?
Seme-alabaren atzean jartzen bazara, hobeto
kontrolatuko duzu haren ibilbidea, jarraibideak
eman, eta segurtasun-sentipena eman ahal
izango diozu. Gainera, alde batetik, atzetik
datozen bizikletek zu hobeto ikusiko zaituzte
eta, bestetik, zuk hobeto adierazi ahal izango
dituzu norabide-aldaketak jakinarazteko seina-
leak.
Hala ere, bidegurutzeetara hurbiltzen zarete-
nean, komeni da zu aurretik jartzea. Segurua-
go ibiliko zarete, eta seme-alabak zu ikusi eta
imitatu ahalko zaitu.
Segurtasun handiagoa izateko, atzera begi-
ratzeko ispilua jar diezaiokezu zure bizikletari.
Horrela, seme-alaba atzean duzunean egiten
dituen mugimenduak ikusiko dituzu eta hobe-
to kontrolatuko dituzu ustekabeko egoerak.
Umeak esperientzia handiagoa eskuratzen
duen neurrian, aurrean eta atzean bi kokagu-
neak txandakatu ahal izango dituzu, eta berari
protagonismo handiagoa eman. Horrek lagun-
duko dio, zalantzarik gabe, arreta finkatzen
eta erabaki seguruak hartzen.
Bidegorrian gaude. Aurrera!
Parketikbidegorrira
GURPIL GAINEAN BOROBIL-BOROBIL
Bizikleta segurtasunez erabiltzeko familia-gida
18
Parketikbidegorrira
Nola balaztatu? Zer egin bide-zuloak daudenean?
Seme-alabak jakin behar du balazta eraginko-
rrena aurrekoa dela. Aurreko balaztari gogor
emanez gero, beti dago itzulipurdika erortze-
ko arriskua, baina, hala eta guztiz ere, umeari
irakatsi behar zaio bi balaztak batera sakatuz
gero espazio txikiagoa behar dela bizikleta gel-
ditzeko. Gogor eta erabakitasunez balaztatu
behar da, espazio-bitarte seguruan gelditzeko
moduan, baina betiere gurpilak erabat blokea-
tu gabe.
Alde horretatik, umeak jakin behar du gurpi-
len blokeoa saihesteko bide onena dela “taka-
daka” balaztatzea, hau da, palanka tarteka sa-
katzea (sakatu-lasaitu-sakatu-lasaitu...), indar
handiagoa edo txikiagoa erabiliz, abiadura mo-
teltzeko edo guztiz gelditzeko
Irakatsi seme-alabari egokiena dela lerro zuze-
nean doanean balaztatzea. Horrela, bizikleta
bertikala egongo denez, gurpilen goma-azale-
ra maximoa egongo da zoruaren gainean ber-
matuta. Izan ere, kontuan hartu behar da ezen,
bizikleta zenbat eta okertuago egon zoruaren
gainean, gurpilak ere halaxe egongo direla eta,
hortaz, kontaktuan dagoen “goma” azalera
ere txikiagoa izango dela, eta, ondorioz, bi gur-
pilekin irrist egiteko arriskua handiagoa.
Ez dago arau zehatzik bideko zuloak eta ozto-
poak saihesteko, baina esperientziak laguntza
eman diezaguke. Ez finkatu begiak aurreko
gurpiletik gertu dagoen puntu batean. Gai-
nera, txirrindulari adituek esan ohi dutenez,
“zulo bati begira eta begira, azkenean bertan
eroriko zara”. Hori ez gertatzeko erarik onena
da, behin zuloa begiz antzemanez gero, be-
girada goratzea eta, puntu urrunago batean
finkaturik, heldulekua leun biratuz zuloa ingu-
ratzea.
Beste irtenbiderik ez badago eta zuloren edo
oztoporen baten gainetik nahitaez pasa beha-
rra baldin badago, egokiena da heldulekuari
gogor eustea eta kolpea moteltzeko moduko
jarrera hartzea gorputzarekin (besoak uzkur-
tuta, pedalen gainean zutik, eta hankak toles-
tuta).
GURPIL GAINEAN BOROBIL-BOROBIL
Bizikleta segurtasunez erabiltzeko familia-gida
19
Parketikbidegorrira
MAIZ EGITEN DIREN GALDERAK
Nire bederatzi urteko alaba kexatzen da nik beti antolatzen
ditudalako bizikleta irteerak. Uste dut desmotibatuta dagoela
eta, horrela jarraituz gero, ez duela nahi izango gurekin
bizikletaz ibili. Zer egin dezaket?
Neska-mutikoek, adin batetik aurrera bereziki,
lasai parte har dezakete eta parte hartu be-
harko lukete irtenaldiak antolatzeko lanetan.
Gogoan hartu behar dugu erreferentziak alda-
tu egiten direla adin txikiekin goazenean; zu-
retzat malda arin edo laburra dena Tourmalet
izan daiteke alabarentzat.
Pentsa ezazu ibilbide bat elkarrekin prestatzea
lagungarria izan daitekeela mapa eta krokise-
kin lan egiten hasteko.
GURPIL GAINEAN BOROBIL-BOROBIL
Bizikleta segurtasunez erabiltzeko familia-gida
20
GURPIL GAINEAN BOROBIL-BOROBIL
Bizikleta segurtasunez erabiltzeko familia-gida
21
Parketikbidegorrira
Helduek beti eraman behar lukete kaskoa bi-
zikletan doazenean, umeek nagusien ere-
duak imitatzeko joera baitute. Beti!
Gainera, burua ondo babestea zergatik
den hain garrantzitsua azaldu beharko
liekete seme-alabei, eta, beren kabuz
kaskoa erabiltzen dutenean, jokamolde
hori saritu eta behar bezala goraipatu.
Exijentea izan beharra dago horretan.
Zu halakoa bazara, bejondeizula!
Sarritan, familiak bizikletan ikusten ditudanean, konturatu
naiz umeak kaskoa jantzita doazela, baina nagusiak ez.
Horrek pertsona bitxia naizela sentiarazten dit.
Semearekin bidegorrira ateratzen naizenean, aurpegiratu
egiten dit, behin eta berriz, ez naizela isiltzen eta beti “lezioak”
ematen ari naizela. Noraino irits naiteke “heziketa” lanean?
Umearen adinaren arabera, hasieran zure
eginkizuna izango da seinaleak erakustea, ma-
niobrak egiten irakastea edo non balaztatu be-
har duen jakinaraztea. Aurrerago, komeni da
pixkana-pixkana protagonismoa berari laga­
tzea eta aurretik joaten uztea.
Ibilaldi hauen helburua izango da, gozatzeaz
gainera, semeak era autonomo eta ardura­
tsuan zirkulatzen ikasteko laguntza ematea.
GURPIL GAINEAN BOROBIL-BOROBIL
Bizikleta segurtasunez erabiltzeko familia-gida
22
Zirkulatzera
Gainera, apurka-apurka, bere gisan eta ardu-
radunen bat begira eduki gabe, bizikleta gero
eta usuago erabiltzen hasiko da hara-hona
joateko (kiroldegira, eskolara, hondartzara...),
eta arau jakin batzuk dituen sistema berri-
ra moldatzen ikasi beharko du. Litekeena da
kezka sortzea zuei, eta zuen buruari galdezka
hastea: Nondik joango ote da? Arriskuez jabe­
tzen ote da? Errespetatuko al ditu seinaleak?
Buruhauste horretara iritsi aurretik, hobe
“entrenamendu-plan” soiltxo bat lantzea.
Zirkulatzera
Umea gero eta hobeto dabil bizikletan.
Dagoeneko prest egongo da beste ibilgailu
batzuekin eta jende gehiagorekin batera
ibiltzeko, dela kalean, errepidean, pistaren
batean edo mendi-bideetan.
GURPIL GAINEAN BOROBIL-BOROBIL
Bizikleta segurtasunez erabiltzeko familia-gida
23
Zirkulatzera
Bizikleta
Edozein ibilgailutan behar-beharrezkoa da
–ba­tzuetan, baita nahitaezkoa ere, adibidez,
autoen kasuan– ibilgailuaren osagaiak aldiro-
aldiro aztertzea, denak ondo dabiltzala ikus-
teko eta inongo arriskurik gabe zirkulatzeko
moduan gaudela jakiteko.
Bizikletetan, batez ere pneumatiko, gurpil,
balazta eta argiei erreparatu behar zaie, eta
errodamenduak (bereziki, eskulekukoak) ondo
lotuta daudela ziurtatu.
Gainera, komeni da bizikletan gehien gerta­tzen
den matxura konpontzeko lain lanabes gainean
eramatea: gurpila zulatzea. Punpa edo puz-
gailua eraman behar da (gurpilen balbularen
arabera egoki datorrena), aldatzeko aire-gan-
bera bat edo pare bat (edo, bestela, txaplata-
kaxa bat), pneumatikoak askatzekoak eta gur-
pila koadrotik askatzeko giltza egokia.
Ez da ideia txarra ordezko bonbillak edo pi-
lak eramatea aurreko eta atzeko argietarako
(gauez ibiltzeko behinik behin).
Ibilbidea
Hasieran, komeni da trafiko era guztiko errepi-
deetan ibiltzen erakustea umeari; lehendabizi,
ibilgailu gutxi pasatzen diren bide ezagunetan.
Bere inguruko bideak eta errepideak ezagutu
behar ditu: arrisku gehien edo segurtasun gu-
txien duten lekuak zein diren identifikatu, eta
gerora bizikletan bera bakarrik ondo molda­
tzeko ohitura eta abileziak hartu behar ditu.
Umearekin beste batzuekin batera zirkulatzeko lekuren
batera abiatu aurretik, zer eduki behar dut kontuan?
GURPIL GAINEAN BOROBIL-BOROBIL
Bizikleta segurtasunez erabiltzeko familia-gida
24
Zirkulatzera
Segurtasuna
Kaskoa.
Kaskoa beti erabili behar da, kalerik egin gabe,
bizikletan ibiltzera goazen bakoitzean.
Txirrina.
Honetan ere, zentzuak agindu behar du; behar
denean besterik ez jo txirrina.
Nabarmendu.
Ilunabarrean eta egunsentian edo gauean, ar-
giak erabiltzeaz gain eta bizikletako katadiop-
trikoak fin dabiltzala ziurtatzeaz gain, soinean
argia islatzen duen zerbait eraman behar da,
besteek ikus gaitzaten. Komeni da behin eta
berriz adieraztea hori umeari; garrantzitsua da
eta gogoan izan behar du.
Maniobretan, segurtasuna lehenik.
Edozein maniobra egiteko, lau urrats hauek
egin behar ditu umeak beti (gogoan izan di­
tzala):
• Begiratu: trafikoa (beste ibilgailuak, oinez­
koak...) eta bidea (seinaleak, oztopoak...)
maniobra egiteko moduan dauden.
• Adierazi, argi eta aurrez, nora nahi duen bi-
deratu.
• Ziurtatu ez dagoela arriskurik maniobra egi-
teko.
• Maniobra egin, hasi eta buka.
Zirkulatzera
Araudia
Kontuan izan behar da bizikleta ere ibilgailua
dela, eta, horrenbestez, trafikoko eta bide-se-
gurtasuneko arauak bete behar dituela, beste
edozeinek bezalaxe. Ezinbestekoa da umeak
hori argi eta garbi eduki dezala; oso garran-
tzitsua da, bai beretzat, bai inguruan dabiltza-
nentzat ere.
Komeni da, hortaz, behin eta berriz gogora-
raztea trafikoko seinaleen mezu guzti-guztiak
bete behar dituztela: semaforo, bidegurutze,
errotonda... Honako hauek ere argi utzi:
• Agindu orokorra: txukun ibili behar da bi-
dean, zirkulazioa eragotzi gabe eta ingu-
rukoei arriskurik edo enbarazurik egin gabe.
• Ganoraz eta kontuz gidatu, ausartarenak
egiten ibili gabe. Arau-hauste oso larria da
ausarkeriatan ibiltzea.
• Alkoholemia-tasa maximoa 0,25 miligramo­
koa da, hartutako arnasako litro bakoi­tzeko.
Bizikletan doazenak ere test egitera behar-
tuta daude.
• Homologatutako kaskoa nahitaezkoa da
herritik herrirako bideetan, eta 16 urte bai-
no gutxiagokoen kasuan, herriko bideetan
ere bai.
• Debekatutadagohargailurenbatiedosoinu-
aparaturen bati konektatutako aurikularrak
jarrita gidatzea, baita mugikorra erabiltzea
ere.
GURPIL GAINEAN BOROBIL-BOROBIL
Bizikleta segurtasunez erabiltzeko familia-gida
25
Zirkulatzera
Nola egin behar dira maniobrak?
Bideren batean sartzea
Martxan hasi aurretik, edo zirkulazioarekin bat
egin aurretik, atzera begiratu eta ikusi ez dato-
rrela ibilgailurik, edo urrun daudela.
Oharrak
Bizikletako gidariek, beste edozein ibilgailu-
tako gidariek bezalaxe, aurretik eta garaiz
adierazi behar dute maniobraren bat egin be-
har dutela.
Eskuinera biratzea:
Eskuinera bira egiteko bi aukera daude:
• Altxa ezkerreko besoa sorbaldarekin ho-
rizontala jarri arte, eta 90º-ko angelua ma-
rraztu besaurrearekin.
• Altxa eskuineko besoa guztiz horizontala
jarri arte.
GURPIL GAINEAN BOROBIL-BOROBIL
Bizikleta segurtasunez erabiltzeko familia-gida
26
GURPIL GAINEAN BOROBIL-BOROBIL
Bizikleta segurtasunez erabiltzeko familia-gida
27
Zirkulatzera
Noranzkoa aldatzea
Noranzko bikoitzeko bide batean aldaketa
egiteko (jakina, galarazita ez badago), bi no-
ranzkoen arteko marratik edo erdibitzailetik
hurbil-hurbil jarri behar da; erdibitzailerik ez
badago, kontrako noranzkoan datozenen mar-
txa ez oztopatzeko moduan.
Herritik herrirako bideetan, ez baldin badago
noranzkoa aldatzeko propio jarritako lerrorik,
eskuinaldean jarri beharko da bizikleta (ahal
bada, galtzadatik kanpora) eta hortik ekin ma-
niobrari.
Ezkerrera biratzea:
Altxa ezker besoa horizontalki, lurrarekiko pa-
raleloan, esku-ahurra beherantz dagoela.
Zirkulatzera
NOLA IBILI BEhAR dA hERRIAN?
• Kontuan izan zure udalerrian bizikletaren
erabilera arautzen duen udal-ordenantzaren
bat egon daitekeela, eta umeak, beraz, eza-
gutu behar duena.
• Arauorokorgisa,etaudal-ordenantzazehatz
batek xedatutakoa eragotzi gabe, erakutsi
umeari bizikleta-bidea nahitaez erabili behar
duela, horrelakorik dagoen lekuetan. Alegia,
ez daitezkeela joan galtzadatik.
• Arau orokor gisa, eta udal-ordenantza ze-
hatz batek xedatutakoa eragotzi gabe, go-
goratu bizikleta-biderik ez egotekotan, bi-
dearen eskuinetik gertuen joan behar duela.
• Trafikoko arauek galarazita daukate bizikle-
tak espaloian joatea. Espaloian oinez joan
behar dugu, bizikleta eskuan daramagula.
Eta, halere, gogorarazi umeari kontu handiz
eraman behar duela bizikleta, oinez doaze-
nei enbarazurik ez egiteko.
• Bidean sartzeko, aurrena ondo begiratu be-
har da ez dagoela beste ibilgailurik guri ozto-
po egiteko moduan, edo guk berari oztopo
egiteko moduan.
• Galtzadan sartu aurretik, zain egon behar
dugu baldintza seguruak izan arte: bidean
doazen ibilgailuen abiadura eta kokagunea,
eta gure tarte berean zirkulazioan hasteko
zain dauden ibilgailuenak.
• Beste ibilgailuek bizikletei erreparatu
behar dieten bezalaxe ahulagoak dire-
lako, bizikletakoek ere halaxe errepa-
ratu behar diete oinezkoei. Adibidez,
zebrabideetan, oinezkoek izango
dute beti-beti lehentasuna.
• Ez itxoin gainean egon arte oi-
nezkoari abisatzeko baga-
tozela; norbait bidean
gurutzatuko zaigula ikus-
ten badugu, mantsotu
egin beharko dugu.
GURPIL GAINEAN BOROBIL-BOROBIL
Bizikleta segurtasunez erabiltzeko familia-gida
28
GURPIL GAINEAN BOROBIL-BOROBIL
Bizikleta segurtasunez erabiltzeko familia-gida
29
Zirkulatzera
Nola ibili behar da errepidean?
Ez da komeni umeak taldean ibiltzea errepi-
dean; ez ohitu horretara: arriskua daukate
inguruko trafikoari ez erreparatzeko eta istri-
puren bat izateko. Hobe da kontu handiz “gi-
datzen” ohitzea, eta tarteka-tarteka geratzea
zerbaiti begiratzeko, hitz egiteko edo atseden
hartzeko.
Bidean joanez, umeek beste arazo bat ere ba-
dute, arinak eta txikiak direlako: ibilgailuek pa-
saeran eragiten duten haize-kolpea. Bizikletei
aurrea hartzeko, gutxienez 1,5 metroko dis-
tantzia utzi behar badute ere, ez dute beti hala
egiten, eta haize-arrastoaren eragina erruz na-
baritzen da.
Herrian bizikletan ibiltzeak erraza dirudi, baina
edonon sor daiteke arriskua, arretaz ez baga-
biltza:
• Estolderiak eta gaizki muntatutako saretak.
• Ertzetako koskak behin eta berriz asfaltatu-
tako bideak.
• Aparkalekutik ateratzen ari diren autoak,
aparkatuta dauden kotxetako ateak ire-
kitzea, autobusak geralekutik ateratzea
edo leku okerretik bidea pasatzen ari di-
ren oinezkoak. Horren guztiaren kontrako
konponbide onena: bidean arreta jartzea.
GURPIL GAINEAN BOROBIL-BOROBIL
Bizikleta segurtasunez erabiltzeko familia-gida
30
Zirkulatzera
Nola ibili behar da mendian?
Errepidean joan edo mendiko bideetan joan,
ezberdintasunik handiena zera da, mendiko bi-
deek askoz gutxiago eusten diotela bizikletari.
Kontuan hartu hori, bai aldapan gora bai alda-
pan behera.
Ondo moldatuko den zalantza izanez gero, aul-
kia pixka bat jaistea izango duzu onena, umeak
hankak lurrean erraz jar ditzan.
Pneumatikoa zenbat eta lodiagoa, orduan eta
presio gutxiago behar; erosoago da. Baina ge-
hiegi ere ez gutxitu presioa, atximurra egin
eta pneumatikoa zulatzeko arrisku handiagoa
dago-eta (halakoetan, bi zulotxo agertzen dira
kameran, hur-hurrean).
Edonola ere, umeak hau argi izan dezala:
• Bizikleta-bidea baldin badago, nahitaez hor-
tik joan behar dute txirrindulariek. Ezin dira
galtzadatik joan, ezta bazterbidetik ere.
• Ez baldin badago txirrindularientzat pro-
pio utzitako biderik, galtzadaren eskuinetik
joan behar dute, bazterbidetik. Bazterbide-
ra zabaldu gabe ere joan daitezke bazterra
oso desegoki baldin badago, baina ahal du-
ten gehien baztertuta eskuinaldean.
• Debekatuta dago autobideetan edo auto-
bietan ibiltzea (autobia batzuetan, halere,
badago salbuespenik), bizikletak ezin di-
relako joan bide horietan ibiltzeko gutxie-
nezko abailan.
• Edozer dela ere, bizikleta eskuan hartuta bi-
de-bazterretik joan beharra izanez gero, eta
espaloirik ez badago, eskuinetik joan behar
da (eta ez ezkerretik, oinezkoak bezala).
• Herritik herrirako bideetan, 45 km orduko
abiaduran joan daitezke gehienez bizikletak.
• Bidean sartzeko, aurrena ondo begiratu
behar da ez dagoela beste ibilgailurik guri
oztopo egiteko moduan, edo guk berari
oztopo egiteko moduan.
• Galtzadan sartu aurretik, zain egon behar
dugu baldintza seguruak izan arte: bidean
doazen ibilgailuen abiadura eta kokagunea,
eta gure tarte berean zirkulazioan hasteko
zain dauden ibilgailuenak.
GURPIL GAINEAN BOROBIL-BOROBIL
Bizikleta segurtasunez erabiltzeko familia-gida
31
Dibertigarria badirudi ere, arriskutsua da erre-
kastoetatik pasatzea bizikletan; batzuetan ez
da hondoa ikusten, eta, gainera, errodamen-
duek eta beste parte batzuek asko sufritzen
dute alfer-alferrik.
Mendian ere jator ibili behar dute umeek;
arauak ezberdinak dira mendian eta hirian:
• Jabetza pribatua errespetatu behar da. Ez
badirudi ere, zelai eta basoek ere badute ja-
bea.
• Bideetatik joan beti. Bidezidorrek lurra hi-
gatzen dute; eta gerta liteke, gainera, nor-
baitenak izatea.
• Animaliak ez uxatu; ahal dela, asaldatu gabe
pasa.
• Zikinkeriarikezutzibazterretan.Etxetikeka-
rritako guzti-guztia, etxera bueltan. Ezertxo
ere utzi gabe.
• Langaren bat ireki behar izanez gero, pasa
bezain laster itxi atzera; ganaduak alde ez
egiteko.
Jarrera
Zu zeu ere konturatuko zara nola, pixkanaka,
zure umearen bizikleta-taldea ere erreferen-
tzia bihurtzen den berarentzat, portaeraren
aldetik. Baina, aldi berean, etxeko esanak oso
gogoan izango ditu oraindik, eta horrek asko-
tan gatazka eragingo dio, ez badatoz taldea-
ren esanekin bat. Adin hau garai egokia da
lantzen hasteko hemendik aurrera izango di-
tuzten barruko gorabeherak nola eraman, ez
datozenean bat beraiek berez egingo lukete-
na, batetik, eta taldean ametitzeko edo nola-
baiteko sariren bat jasotzeko taldeak eginaraz-
ten diena, bestetik.
Bere emozioak ezagutzen erakutsi behar die-
gu orain, eta taldeak eragiten duen presioari
aurre egiteko estrategiak aurkitzen. Iruditzen
bazaizu ezin izango duzula, laguntza bilatu;
litekeena da zure inguruan prestakuntza-
kurtsoren bat-edo martxan egotea halako
egoerei aurre egin beharrean dauden umeen
familiei laguntzeko. Baina zaude lasai, umea-
ren onerako izango da: erabakiak kontzienteki
hartzen ikasiko du umeak, bere segurtasuna-
ren mesedetan.
Zirkulatzera
GURPIL GAINEAN BOROBIL-BOROBIL
Bizikleta segurtasunez erabiltzeko familia-gida
32
Zirkulatzera
Bizikletarako jarrera segurua
Haren betiko bizikleta bada ere, beti begiratzen du,
zuk ezer esan gabe:
• Aulkia eta eskulekua altuera egokian dituen.
• Gurpilek behar bezalako presioa daukaten.
• Balaztak ondo dauden.
Bizikletan abiatu aurretik, beti-beti jartzen du kaskoa;
behar bezala jarri ere.
Ezkerrera edo eskuinera
bira egiteko seinaleak
ondo egiten ditu.
Seinale hauek beti errespetatzen ditu:
Errepidearen baldintzak etengabe aldatzen direla jakinda ere, komeni da umeak segurtasuneko
neurri batzuk ondo barneratuta izatea bizikletan doanerako. Ea hala den. Erreparatu ea neurri
hauek hartzen dituen:
Prest al dago umea, bera bakarrik ibiltzeko bizikletan?
01
02
03
04
Stop Utzi pasatzen Semaforoak Oinezkoen pasabidea
ESKUINERAEZKERRERA
GURPIL GAINEAN BOROBIL-BOROBIL
Bizikleta segurtasunez erabiltzeko familia-gida
33
Zirkulatzera
Beste kale batera sartu aurretik, beti gelditzen da,
kale berrian zer dagoen begiratzeko.
Bidegorrian edo kalean doala, trafikoaren
noranzkoan joaten da beti, banakako ilaran,
eta trafikoko seinaleak zorrotz betez.
05
06
Espaloia nahitaez pasa beharra egokitzen bazaio,
bizikletatik jaitsi, eta beste oinezkoak bezalaxe joaten da.
07
Argi gutxi denean (egunsentian, ilunabarrean...), nahiago du
bizikletan ez ibili. Nahitaez ibili behar badu, aurreko eta atzeko
argiak pizten ditu eta arropa edo txaleko islatzailea janzten du.
08
Ez ditu inoiz aurikularrak erabiltzen bizikletan doanean.09
Bizikletarako jarrera segurua
GURPIL GAINEAN BOROBIL-BOROBIL
Bizikleta segurtasunez erabiltzeko familia-gida
34
Zirkulatzera
1
1
3
3
2
2
4
4
Eskuinean autoak aparkatuta dauden kale batean doanean, ezustekorik
ez izateko (adibidez, autoren bateko atea tupustean zabaltzea), zuzen eta
beharrezko tartea mantenduz zirkulatzen du beti.
Noranzkoa aldatu behar badu, ondo aldatzen du:
Eskuinera biratu behar badu, oinezkoen pasabidea gurutzatuz,
behar bezala egiten du maniobra.
10
11
12
ONDO
GAIZKI
Bizikletarako jarrera segurua
Atzera begiratzen du.
Nora doan adierazten du.
Egoera zertan den
begiratzen du.
Maniobra egiten du.
1
3
2
4
Aurrena atzera begiratzen du.
Nora doan adierazten du.
Berriz atzera begiratzen du.
Maniobra egiten du.
1
3
2
4
GURPIL GAINEAN BOROBIL-BOROBIL
Bizikleta segurtasunez erabiltzeko familia-gida
35
Zirkulatzera
MAIZ EGITEN DIREN GALDERAK
16 urteko alaba daukat. Askotan bere koadrilarekin
bizikletan joaten da saskibaloiko entrenamenduetara.
Oso arduratsua da bera, baina ez dakit zer egingo
lukeen istripuren bat topatuko balu. Zer eduki behar
du kontuan?
Hasteko, lasai egon behar du; horrek lagun­
tzen du gehien halakoetan.
Edonola ere, komeni da alabak BAL protoko-
loa ondo ezagutzea:
1- Babestu
	 Bidean doazen besteei istripua izan dela
adierazi behar die, baina, jakina, bere burua
arriskuan jarri gabe.
2- Abisatu
	 112 (SOS DEIAK) telefonora deitu behar
du. Lagungarria da, baita ere, istripuari
buruzko informazioa biltzea (kausak, tar-
tean nor izan diren, lekukoak eta abar), eta
bertan egotea eskumena daukan agintaria
iritsi arte.
3- Lagundu
	 Norbait zauritu bada, hobe da sendatzen
ez saiatzea (erizaintzako jakintza ez ba-
dauka, behintzat); zer edo zer oker eginez
gero, nahiz borondate onez jokatu, eragin
oso txarra ekar dezakeelako, eta zauriak
okertu.
	 Laguntzeko onena zera da, tapakiren bat
jartzea ez hozteko eta goxo hitz egitea, la-
saitu dadin.
36
Zirkulatzera
Nire semeak 12 urte ditu. Gero eta gehiago
erabiltzen du bizikleta, baina konturatuta nago
ez dituela kanbioak erabiltzen, eta pena da, errazago
ibiltzen lagunduko liokeelako, eta gidatzea zer den
hobeto ulertuko lukeelako. Zer egin dezaket?
Gaur egungo bizikletetan ia beti zenbaki batez
ikus daiteke katea zein martxatan dagoen.
Motordun ibilgailuetan erabiltzen den zenba-
ki-sistemaren antzeko sistema erabiltzen dute
bizikletek ere: zenbakia zenbat eta txikiagoa,
orduan eta martxa motzagoa katean; eta
zenbakia zenbat eta handiagoa, orduan eta
martxa luzeagoa katean. Martxa laburrak mal-
da edo haizea kontran dauzkagunerako dira;
alde dauzkagunean, orduan egokituko dira
ondo martxa luzeak.
Nola aldatzen dira? Ezkerreko aldaketa-palan­
kak aurreko kanbioak aldatzen ditu (platera).
Normalean, 3 martxa izaten dira mendiko bi-
zikletetan, eta 2 errepideko bizikletetan.
Eskuineko aldaketa-palanka atzeko aldakete-
tarako da (piñoietarako), eta 6, 7, 8 edo 9 abia-
dura izan daitezke.
Komeni da platerak eta piñoiak lotzen
dituen katea asko gurutzatzen du-
ten konbinazioak saihestea, bes-
teak beste, elementuok gehiago
higatzen direlako.
Aldaketak errazago egiteko, hobe
da pedalei ez eragitea martxa be-
rria sartzeko garaian.
GURPIL GAINEAN BOROBIL-BOROBIL
Bizikleta segurtasunez erabiltzeko familia-gida

More Related Content

Viewers also liked

Trafikoa 2014 eu_eskola bidea - gida teknikoa_iprieto
Trafikoa 2014 eu_eskola bidea - gida teknikoa_iprietoTrafikoa 2014 eu_eskola bidea - gida teknikoa_iprieto
Trafikoa 2014 eu_eskola bidea - gida teknikoa_iprietopatxigalarraga
 
Trafikoa 2016 eu_segurtasuna ikastetxerako sarrera irteeretan - zuzendaritza ...
Trafikoa 2016 eu_segurtasuna ikastetxerako sarrera irteeretan - zuzendaritza ...Trafikoa 2016 eu_segurtasuna ikastetxerako sarrera irteeretan - zuzendaritza ...
Trafikoa 2016 eu_segurtasuna ikastetxerako sarrera irteeretan - zuzendaritza ...patxigalarraga
 
Gipuzkoa 2005 eu_ud lh_mugi zaitez_iprieto jfcid
Gipuzkoa 2005 eu_ud lh_mugi zaitez_iprieto jfcidGipuzkoa 2005 eu_ud lh_mugi zaitez_iprieto jfcid
Gipuzkoa 2005 eu_ud lh_mugi zaitez_iprieto jfcidpatxigalarraga
 
Gipuzkoabizikletaz 2015 eu_bizikletaren udal gidaliburua_asanz
Gipuzkoabizikletaz 2015 eu_bizikletaren udal gidaliburua_asanzGipuzkoabizikletaz 2015 eu_bizikletaren udal gidaliburua_asanz
Gipuzkoabizikletaz 2015 eu_bizikletaren udal gidaliburua_asanzpatxigalarraga
 
Trafikoa 2014 es_plan tipo - movilidad segura y sostenible en municipios pequ...
Trafikoa 2014 es_plan tipo - movilidad segura y sostenible en municipios pequ...Trafikoa 2014 es_plan tipo - movilidad segura y sostenible en municipios pequ...
Trafikoa 2014 es_plan tipo - movilidad segura y sostenible en municipios pequ...patxigalarraga
 
Trafikoa 2016 eu_segurtasuna ikastetxerako sarrera irteeretan - dekalogoa_tra...
Trafikoa 2016 eu_segurtasuna ikastetxerako sarrera irteeretan - dekalogoa_tra...Trafikoa 2016 eu_segurtasuna ikastetxerako sarrera irteeretan - dekalogoa_tra...
Trafikoa 2016 eu_segurtasuna ikastetxerako sarrera irteeretan - dekalogoa_tra...patxigalarraga
 
Movilidad 4S
Movilidad 4SMovilidad 4S
Movilidad 4SKirolXabi
 
Trafikoa 2011 eu_mshp05-ud 10-11urte_bizikletaz erabil ezazu burua_mjiturrald...
Trafikoa 2011 eu_mshp05-ud 10-11urte_bizikletaz erabil ezazu burua_mjiturrald...Trafikoa 2011 eu_mshp05-ud 10-11urte_bizikletaz erabil ezazu burua_mjiturrald...
Trafikoa 2011 eu_mshp05-ud 10-11urte_bizikletaz erabil ezazu burua_mjiturrald...patxigalarraga
 
Mugikortasuna edo jarduera_fisikoaren_eraginak_osasunean
Mugikortasuna edo jarduera_fisikoaren_eraginak_osasuneanMugikortasuna edo jarduera_fisikoaren_eraginak_osasunean
Mugikortasuna edo jarduera_fisikoaren_eraginak_osasuneanAnjaritoi Urnieta
 
Smart mobility en smart cities
Smart mobility en smart citiesSmart mobility en smart cities
Smart mobility en smart citiesinLabFIB
 
Guía para el envejecimiento activo y saludable EJGV 2014
Guía para el envejecimiento activo y saludable EJGV 2014Guía para el envejecimiento activo y saludable EJGV 2014
Guía para el envejecimiento activo y saludable EJGV 2014patxigalarraga
 

Viewers also liked (14)

Trafikoa 2014 eu_eskola bidea - gida teknikoa_iprieto
Trafikoa 2014 eu_eskola bidea - gida teknikoa_iprietoTrafikoa 2014 eu_eskola bidea - gida teknikoa_iprieto
Trafikoa 2014 eu_eskola bidea - gida teknikoa_iprieto
 
Trafikoa 2016 eu_segurtasuna ikastetxerako sarrera irteeretan - zuzendaritza ...
Trafikoa 2016 eu_segurtasuna ikastetxerako sarrera irteeretan - zuzendaritza ...Trafikoa 2016 eu_segurtasuna ikastetxerako sarrera irteeretan - zuzendaritza ...
Trafikoa 2016 eu_segurtasuna ikastetxerako sarrera irteeretan - zuzendaritza ...
 
Gipuzkoa 2005 eu_ud lh_mugi zaitez_iprieto jfcid
Gipuzkoa 2005 eu_ud lh_mugi zaitez_iprieto jfcidGipuzkoa 2005 eu_ud lh_mugi zaitez_iprieto jfcid
Gipuzkoa 2005 eu_ud lh_mugi zaitez_iprieto jfcid
 
Gipuzkoabizikletaz 2015 eu_bizikletaren udal gidaliburua_asanz
Gipuzkoabizikletaz 2015 eu_bizikletaren udal gidaliburua_asanzGipuzkoabizikletaz 2015 eu_bizikletaren udal gidaliburua_asanz
Gipuzkoabizikletaz 2015 eu_bizikletaren udal gidaliburua_asanz
 
2.hiruhilekoa
2.hiruhilekoa2.hiruhilekoa
2.hiruhilekoa
 
Trafikoa 2014 es_plan tipo - movilidad segura y sostenible en municipios pequ...
Trafikoa 2014 es_plan tipo - movilidad segura y sostenible en municipios pequ...Trafikoa 2014 es_plan tipo - movilidad segura y sostenible en municipios pequ...
Trafikoa 2014 es_plan tipo - movilidad segura y sostenible en municipios pequ...
 
Trafikoa 2016 eu_segurtasuna ikastetxerako sarrera irteeretan - dekalogoa_tra...
Trafikoa 2016 eu_segurtasuna ikastetxerako sarrera irteeretan - dekalogoa_tra...Trafikoa 2016 eu_segurtasuna ikastetxerako sarrera irteeretan - dekalogoa_tra...
Trafikoa 2016 eu_segurtasuna ikastetxerako sarrera irteeretan - dekalogoa_tra...
 
Movilidad 4S
Movilidad 4SMovilidad 4S
Movilidad 4S
 
Trafikoa 2011 eu_mshp05-ud 10-11urte_bizikletaz erabil ezazu burua_mjiturrald...
Trafikoa 2011 eu_mshp05-ud 10-11urte_bizikletaz erabil ezazu burua_mjiturrald...Trafikoa 2011 eu_mshp05-ud 10-11urte_bizikletaz erabil ezazu burua_mjiturrald...
Trafikoa 2011 eu_mshp05-ud 10-11urte_bizikletaz erabil ezazu burua_mjiturrald...
 
Mugikortasuna edo jarduera_fisikoaren_eraginak_osasunean
Mugikortasuna edo jarduera_fisikoaren_eraginak_osasuneanMugikortasuna edo jarduera_fisikoaren_eraginak_osasunean
Mugikortasuna edo jarduera_fisikoaren_eraginak_osasunean
 
EGAPE MATRIKULAZIOA
EGAPE MATRIKULAZIOAEGAPE MATRIKULAZIOA
EGAPE MATRIKULAZIOA
 
Smart mobility en smart cities
Smart mobility en smart citiesSmart mobility en smart cities
Smart mobility en smart cities
 
Guía para el envejecimiento activo y saludable EJGV 2014
Guía para el envejecimiento activo y saludable EJGV 2014Guía para el envejecimiento activo y saludable EJGV 2014
Guía para el envejecimiento activo y saludable EJGV 2014
 
Kısırlaştırma
KısırlaştırmaKısırlaştırma
Kısırlaştırma
 

More from patxigalarraga

EVALUACION DEL IMPACTO EN FUNCION DEL GENERO E INTEGRACION DE LA PERSPECTIVA ...
EVALUACION DEL IMPACTO EN FUNCION DEL GENERO E INTEGRACION DE LA PERSPECTIVA ...EVALUACION DEL IMPACTO EN FUNCION DEL GENERO E INTEGRACION DE LA PERSPECTIVA ...
EVALUACION DEL IMPACTO EN FUNCION DEL GENERO E INTEGRACION DE LA PERSPECTIVA ...patxigalarraga
 
MUGISARE pliego prescripciones tecnicas
MUGISARE pliego prescripciones tecnicasMUGISARE pliego prescripciones tecnicas
MUGISARE pliego prescripciones tecnicaspatxigalarraga
 
PROJEKTA URBES - Ciudades inclusivas y saludables
PROJEKTA URBES - Ciudades inclusivas y saludablesPROJEKTA URBES - Ciudades inclusivas y saludables
PROJEKTA URBES - Ciudades inclusivas y saludablespatxigalarraga
 
ESKORIATZA LAGUNKOIA baja resolucion
ESKORIATZA LAGUNKOIA baja resolucionESKORIATZA LAGUNKOIA baja resolucion
ESKORIATZA LAGUNKOIA baja resolucionpatxigalarraga
 
World usa center for active design_2016_en_affordable designs for affordable ...
World usa center for active design_2016_en_affordable designs for affordable ...World usa center for active design_2016_en_affordable designs for affordable ...
World usa center for active design_2016_en_affordable designs for affordable ...patxigalarraga
 
World uk nhs london_2017_en_healthy urban planning checklist
World uk nhs london_2017_en_healthy urban planning checklistWorld uk nhs london_2017_en_healthy urban planning checklist
World uk nhs london_2017_en_healthy urban planning checklistpatxigalarraga
 
World sve malmo stad_2014_en_malmo-sustainable urban planning
World sve malmo stad_2014_en_malmo-sustainable urban planningWorld sve malmo stad_2014_en_malmo-sustainable urban planning
World sve malmo stad_2014_en_malmo-sustainable urban planningpatxigalarraga
 
World sve malmo stad_2013_en_malmos path towards a sustainable future
World sve malmo stad_2013_en_malmos path towards a sustainable futureWorld sve malmo stad_2013_en_malmos path towards a sustainable future
World sve malmo stad_2013_en_malmos path towards a sustainable futurepatxigalarraga
 
World sve malmo stad_2012_en_the citys spatial impact on health
World sve malmo stad_2012_en_the citys spatial impact on healthWorld sve malmo stad_2012_en_the citys spatial impact on health
World sve malmo stad_2012_en_the citys spatial impact on healthpatxigalarraga
 
World aus dept health_2009_en_healthy urban development checklist_dept health
World  aus dept health_2009_en_healthy urban development checklist_dept healthWorld  aus dept health_2009_en_healthy urban development checklist_dept health
World aus dept health_2009_en_healthy urban development checklist_dept healthpatxigalarraga
 
Udalsarea21 salud desarrollo-urbano-sostenible
Udalsarea21 salud desarrollo-urbano-sostenibleUdalsarea21 salud desarrollo-urbano-sostenible
Udalsarea21 salud desarrollo-urbano-sosteniblepatxigalarraga
 
World sve malmo stad_2016_en_malmo-sustainable urban mobility plan
World sve malmo stad_2016_en_malmo-sustainable urban mobility planWorld sve malmo stad_2016_en_malmo-sustainable urban mobility plan
World sve malmo stad_2016_en_malmo-sustainable urban mobility planpatxigalarraga
 
World who europe hugh barton_2003_en_healthy urban planning in practice
World who europe hugh barton_2003_en_healthy urban planning in practiceWorld who europe hugh barton_2003_en_healthy urban planning in practice
World who europe hugh barton_2003_en_healthy urban planning in practicepatxigalarraga
 
World usa center for active design_2016_en_understanding the impact of active...
World usa center for active design_2016_en_understanding the impact of active...World usa center for active design_2016_en_understanding the impact of active...
World usa center for active design_2016_en_understanding the impact of active...patxigalarraga
 
IRUN - HAPO - HAPN - GENERO IKUSPEGIA - TXOSTEN OSOA
IRUN - HAPO - HAPN - GENERO IKUSPEGIA - TXOSTEN OSOAIRUN - HAPO - HAPN - GENERO IKUSPEGIA - TXOSTEN OSOA
IRUN - HAPO - HAPN - GENERO IKUSPEGIA - TXOSTEN OSOApatxigalarraga
 
Irun - PGOU - informe perspectiva genero - completo
Irun - PGOU - informe perspectiva genero - completoIrun - PGOU - informe perspectiva genero - completo
Irun - PGOU - informe perspectiva genero - completopatxigalarraga
 
Eva Álvarez "Urbanismo de género: criterios para su aplicación en València"
Eva Álvarez "Urbanismo de género: criterios para su aplicación en València"Eva Álvarez "Urbanismo de género: criterios para su aplicación en València"
Eva Álvarez "Urbanismo de género: criterios para su aplicación en València"patxigalarraga
 
PATXI_PROJEKTA URBES_Drøn på skolegården
PATXI_PROJEKTA URBES_Drøn på skolegårdenPATXI_PROJEKTA URBES_Drøn på skolegården
PATXI_PROJEKTA URBES_Drøn på skolegårdenpatxigalarraga
 
Accesibilidad cognitiva legislacion once 2009
Accesibilidad cognitiva legislacion once 2009Accesibilidad cognitiva legislacion once 2009
Accesibilidad cognitiva legislacion once 2009patxigalarraga
 
Accesibilidad cognitiva conocimiento once 2009
Accesibilidad cognitiva conocimiento once 2009Accesibilidad cognitiva conocimiento once 2009
Accesibilidad cognitiva conocimiento once 2009patxigalarraga
 

More from patxigalarraga (20)

EVALUACION DEL IMPACTO EN FUNCION DEL GENERO E INTEGRACION DE LA PERSPECTIVA ...
EVALUACION DEL IMPACTO EN FUNCION DEL GENERO E INTEGRACION DE LA PERSPECTIVA ...EVALUACION DEL IMPACTO EN FUNCION DEL GENERO E INTEGRACION DE LA PERSPECTIVA ...
EVALUACION DEL IMPACTO EN FUNCION DEL GENERO E INTEGRACION DE LA PERSPECTIVA ...
 
MUGISARE pliego prescripciones tecnicas
MUGISARE pliego prescripciones tecnicasMUGISARE pliego prescripciones tecnicas
MUGISARE pliego prescripciones tecnicas
 
PROJEKTA URBES - Ciudades inclusivas y saludables
PROJEKTA URBES - Ciudades inclusivas y saludablesPROJEKTA URBES - Ciudades inclusivas y saludables
PROJEKTA URBES - Ciudades inclusivas y saludables
 
ESKORIATZA LAGUNKOIA baja resolucion
ESKORIATZA LAGUNKOIA baja resolucionESKORIATZA LAGUNKOIA baja resolucion
ESKORIATZA LAGUNKOIA baja resolucion
 
World usa center for active design_2016_en_affordable designs for affordable ...
World usa center for active design_2016_en_affordable designs for affordable ...World usa center for active design_2016_en_affordable designs for affordable ...
World usa center for active design_2016_en_affordable designs for affordable ...
 
World uk nhs london_2017_en_healthy urban planning checklist
World uk nhs london_2017_en_healthy urban planning checklistWorld uk nhs london_2017_en_healthy urban planning checklist
World uk nhs london_2017_en_healthy urban planning checklist
 
World sve malmo stad_2014_en_malmo-sustainable urban planning
World sve malmo stad_2014_en_malmo-sustainable urban planningWorld sve malmo stad_2014_en_malmo-sustainable urban planning
World sve malmo stad_2014_en_malmo-sustainable urban planning
 
World sve malmo stad_2013_en_malmos path towards a sustainable future
World sve malmo stad_2013_en_malmos path towards a sustainable futureWorld sve malmo stad_2013_en_malmos path towards a sustainable future
World sve malmo stad_2013_en_malmos path towards a sustainable future
 
World sve malmo stad_2012_en_the citys spatial impact on health
World sve malmo stad_2012_en_the citys spatial impact on healthWorld sve malmo stad_2012_en_the citys spatial impact on health
World sve malmo stad_2012_en_the citys spatial impact on health
 
World aus dept health_2009_en_healthy urban development checklist_dept health
World  aus dept health_2009_en_healthy urban development checklist_dept healthWorld  aus dept health_2009_en_healthy urban development checklist_dept health
World aus dept health_2009_en_healthy urban development checklist_dept health
 
Udalsarea21 salud desarrollo-urbano-sostenible
Udalsarea21 salud desarrollo-urbano-sostenibleUdalsarea21 salud desarrollo-urbano-sostenible
Udalsarea21 salud desarrollo-urbano-sostenible
 
World sve malmo stad_2016_en_malmo-sustainable urban mobility plan
World sve malmo stad_2016_en_malmo-sustainable urban mobility planWorld sve malmo stad_2016_en_malmo-sustainable urban mobility plan
World sve malmo stad_2016_en_malmo-sustainable urban mobility plan
 
World who europe hugh barton_2003_en_healthy urban planning in practice
World who europe hugh barton_2003_en_healthy urban planning in practiceWorld who europe hugh barton_2003_en_healthy urban planning in practice
World who europe hugh barton_2003_en_healthy urban planning in practice
 
World usa center for active design_2016_en_understanding the impact of active...
World usa center for active design_2016_en_understanding the impact of active...World usa center for active design_2016_en_understanding the impact of active...
World usa center for active design_2016_en_understanding the impact of active...
 
IRUN - HAPO - HAPN - GENERO IKUSPEGIA - TXOSTEN OSOA
IRUN - HAPO - HAPN - GENERO IKUSPEGIA - TXOSTEN OSOAIRUN - HAPO - HAPN - GENERO IKUSPEGIA - TXOSTEN OSOA
IRUN - HAPO - HAPN - GENERO IKUSPEGIA - TXOSTEN OSOA
 
Irun - PGOU - informe perspectiva genero - completo
Irun - PGOU - informe perspectiva genero - completoIrun - PGOU - informe perspectiva genero - completo
Irun - PGOU - informe perspectiva genero - completo
 
Eva Álvarez "Urbanismo de género: criterios para su aplicación en València"
Eva Álvarez "Urbanismo de género: criterios para su aplicación en València"Eva Álvarez "Urbanismo de género: criterios para su aplicación en València"
Eva Álvarez "Urbanismo de género: criterios para su aplicación en València"
 
PATXI_PROJEKTA URBES_Drøn på skolegården
PATXI_PROJEKTA URBES_Drøn på skolegårdenPATXI_PROJEKTA URBES_Drøn på skolegården
PATXI_PROJEKTA URBES_Drøn på skolegården
 
Accesibilidad cognitiva legislacion once 2009
Accesibilidad cognitiva legislacion once 2009Accesibilidad cognitiva legislacion once 2009
Accesibilidad cognitiva legislacion once 2009
 
Accesibilidad cognitiva conocimiento once 2009
Accesibilidad cognitiva conocimiento once 2009Accesibilidad cognitiva conocimiento once 2009
Accesibilidad cognitiva conocimiento once 2009
 

Trafikoa 2013 eu_gurpil gainean borobil borobil - bizikleta segurtasunez erabiltzeko familia gida_trafikoa

  • 1. GURPIL GAINEAN BOROBIL-BOROBIL Bizikleta segurtasunez erabiltzeko familia-gida SEGURTASUN SAILA DEPARTAMENTO DE SEGURIDAD
  • 2. Argitaraldia: 1.a, 2013ko uztaila Ale-kopurua: 10.000 ale ©: EAEko Administrazioa. Segurtasun Saila - Trafiko Zuzendaritza Internet: www.euskadi.net/trafikoa Azalaren diseinua eta marrazkiak: www.tk-taldea.com Maketazioa: javi.ruiz Inprimaketa: Mediaprint S.L. LG: SS-997-2013 Mugikortasun Segurua Familietan Bilduma 1. Mikelatsen helburua: mugikortasun segurua. (2010) 2. Mikel eta Sara, lehenengo-lehenengoa, mugikortasun segurua. (2010) 3. Gurpil gainean borobil-borobil. Bizikleta segurtasunez erabiltzeko familia-gida. (2013)
  • 3. 1 2 3 Nola eta noiz irakatsi behar diot seme-alabari bizikletan ibiltzen? Nola egin familiaren lehendabi- ziko ibilaldiak? Dagoeneko bere kasa ibil daiteke, segurtasunez? Gida honek galdera horien eran­ tzunak eta bizikletan ikastearekin eta era seguruan ibiltzearekin lotutako beste galdera batzuen eran­tzunak emango dizkizu. Hiru atal ditu: LEHEN PEDALKADAK Bizikletan ikasteko lehen pausoak ematen dituzten seme-alaben gurasoei zuzendutako informa- zioa eta jarraibideak, hau da, orekari eusteko eta beren kasa pedalei eragiteko aholkuak. PARKETIK BIDEGORRIRA Bizikletan oinarrizko trebetasuna lortu duten umeen gurasoei zuzendutako informazioa eta ahol­ kuak. Bizikleta jostailu izatetik ibilgailu izatera pasa da; parkea utzi, eta bidegorrian barrena abia­ tzen da, betiere pertsona helduen laguntzarekin eta haien begiradapean. ZIRKULATZERA Bizikletaz bide publikoetan barrena abiatzen diren haurren gurasoei zuzendutako informazioa eta aholkuak. Pixkana-pixkana, beren kabuz eta helduen laguntzarik gabe, aurre egin behar diote arau jakin batzuek erregulatutako sistema bati, non espazioak partekatu behar baitituzte beste ibilgailu eta erabiltzaileekin. Gogoan hartu behar da haurren lehendabiziko urteetan ikaskuntza oso lotuta dagoela familia- ereduen imitazioarekin. Bide-jokamolde seguruak badituzu, ko­he­rentziaz eta jarraikitasunez, zure burua babesteaz gainera zure seme-alaba­ren segurtasuna ere hobetzen lagunduko duzu. Zure ohiturak berarenak ere izango dira. Estefanía Beltrán de Heredia Arroniz Segurtasun sailburua Familia maitea: Familia txango eder bat opa dizuet!
  • 4. Lehenpedalkadak Lehen pedalkadak Noiz da unerik egokiena seme-alabari bizikletan ibiltzen irakasteko? Ikusten duzunean jadanik trizikloa mendera­ tzen duela edo pedalik gabeko bizikletan edo gurpil osagarridunean orekari eusten diola eta bizikleta txikia gelditu zaiola, orduan pentsatu behar duzu bizikletan ikasteko unea iritsi dela. Bizikletara igo baino lehen, litekeena da haurrak “ibilgailu” bat baino gehiago probatu izana: tarranta, hiru gurpileko motor txikiak, trizikloa, gurpil osagarriak dituen bizikleta, pedalik gabekoa... Horrelako jostailuek laguntza ematen diote egunez egun koordinazio motorea hobetzen. GURPIL GAINEAN BOROBIL-BOROBIL Bizikleta segurtasunez erabiltzeko familia-gida 4
  • 5. 5 Lehenpedalkadak Bizikletan ibiltzen irakatsi baino lehen, zer hartu behar dut kontuan? Bizikleta Haurraren neurriko bat aukeratu behar dugu. Oinazpiak osorik lurrean jartzeko moduan eseri behar du. Heldulekuak sorbalden mailatik behera egon be- har du. Hasieran, komeni da heldulekua eta aulkia ahalik eta kokagune beherenean eta erosoe­ nean egotea. Igoko ditu- gu, umea hazi ahala. Gainera, balaztak erraz erabil daitezkeela eta benetan funtzionatzen dutela egiaztatuko dugu. Normalean, bizikleta berria denez, onena da aste pare batean gurpil osagarriak erabiltzea, ohitu arte. Segurtasuna Kaskoa. Nahiz eta ez izan bizikletari loturiko se- gurtasun-elementubakarra(hordaudetxirrina, argiak, katadioptriko edo islagailuak, arropa...), hasierako fase honetan komeni da azpimarra­ tzea garrantzitsua dela kaskoa erabiltzea, eta umeari jakinaraztea bizikletan kaskoa dela au- toko segurtasun-aulkitxoaren pareko. Kaskoa eroso sartu behar da umearen buruan; ez du aurrerantz edo atzerantz egin behar, eta ez da mugitu behar uhalak estu daudenean. GURPIL GAINEAN BOROBIL-BOROBIL Bizikleta segurtasunez erabiltzeko familia-gida
  • 6. GURPIL GAINEAN BOROBIL-BOROBIL Bizikleta segurtasunez erabiltzeko familia-gida 6 Lehenpedalkadak Tokia Bizikletan ibiltzen irakasteko, komeni da toki eta ordu egokiak aukeratzea. Alegia, toki lau eta horizontalak, oztoporik gabeak eta zoru ez-urratzailea dutenak. Batzuetan, aldapa txiki bat erabiltzeak ere laguntzen du. Plaza bat edo kale bat izan daiteke. Garrantzitsuena jende gutxi ibiltzea da. Zenbat denbora pasatzen du- gun baino inportanteagoa da denbora horren kalitatea. Jarrera Garrantzitsua da prozesua arian-arian mami­ tzea, umeak beldurrik gabe egitea aurrera. Horretarako, gure jarrera funtsezkoa da. Ahal­ egina egingo dugu erritmoan presiorik ez jar­ tzen eta aurrerapenak ospatzen. Konfiantza hartuko du bere buruarengan. Azalpenak eman Beldurra galtzeko eta ikasketari ilusioz ekite- ko, azaldu umeari, era erraz batean, zer urrats egin behar dituen eta non jarri behar duen arreta. Balaztak. Irakatsi bizikletan mugitzen jakitea bezain in- portantea dela gelditzen jakitea. Egiazta deza- la, zure begiradapean, balazta-palankak behar bezain “bigunak” daudela eta arazorik gabe eragin diezaiekeela. Begirada. Esaiozu ez galtzeko arreta bizikletari begira, eta inguruko gauzei begiratzeko; izan ere, bi- dean, beste pertsona, animalia edo ibilgailu batzuk gurutzatu daitezke. Iritsi da egun handia. Zer urrats egin behar ditut? 1
  • 7. Lehenpedalkadak Eutsi orekari Litekeena da umea dagoeneko gai izatea ore- kari eusteko, baldin aurrez jolastu bada pedalik gabeko bizikleta batekin. Oraindik gai ez bada, komeni da gurpiltxo lagungarriak eta pedalak kentzea, eta geroko uztea pedalekin hasteko fasea. Aulkia jaitsiko dugu, oinak lurrean eroso jartze- ko moduko maila bateraino. Esaiozu bizikletan esertzeko eta hankekin bul­ tza eginez aurrera egiteko. Behin ohitu ondoren, hurrengo urratsa da hankak zabaltzea eta, zuk bultzada txiki bat emateaz batera, oinak lurretik altxatzea. Triki- mailu erraz bat erabil daiteke: malda pittin bat duen kale bat bilatzea, umea abiadura seguru batez lerratu dadin. Une hau dibertigarriagoa egiteko, bi marka jar ditzakegu lurrean, hamar bat urratseko distan- tziarekin. Umea gai bada marka batetik beste- ra orekan joateko, pedalekin hasteko garaia heldu da. 2 Badaki bizikletan! GURPIL GAINEAN BOROBIL-BOROBIL Bizikleta segurtasunez erabiltzeko familia-gida 7
  • 8. GURPIL GAINEAN BOROBIL-BOROBIL Bizikleta segurtasunez erabiltzeko familia-gida 8 Lehenpedalkadak Eman pedalkadak Aurreko urratsa gaindituz gero, jarri pedalak bizikletari eta hasi pedalei eragiten, abian jar­ tzeko ariketa batez. Horretarako, eutsi esku batez bizikletaren hel- dulekuari erdialdetik, eta beste eskuaz aulkia- ri. Badira, baita ere, bizikletari atzetik eusteko barra berezi batzuk. Esan seme-alabari, bizikletan irmo ikusten du- zunean, askatu egingo duzula eta alboan ja- rriko zarela, korrika, berak kontrola hartu arte. Emaiozu lasaitasuna. Gero, esan oinak pedaletan jartzeko eta peda- lei eragiteko. Behinabiatuzgero,saiazaitezheldulekuariedo atzeko barrari ez eusten; behar izanez gero, heldu aulkiari atzealdetik. Horrela, umeak ore- ka sentitu eta ulertu egingo du. Abiatu Aurreko urratsa gainditu ondoren, komeni da umeak bere kabuz ikastea bizikleta abiatzen. Bizikleta hanka artean geldirik duela, esan oin bat lurrean jartzeko, eta bestea pedalean, kokagune altuenean. Horrela, bizikleta mugi­ tzeko eta pedaleatzen jarraitzeko behar duen abiada lortuko du. Ebaluatu egin duen aurrerabidea. Edonola ere, ez igo aulkia oraindik. Seme-alabak oinak lu- rrean dituela egoteko moduko kokagunea be- har du oraindik. 3 4
  • 9. Lehenpedalkadak Balaztatu Haurren bizikletek bi balazta-palanka dituzte. Ezkerrekoak aurreko balaztari eragiten dio, eta eskuinekoak atzekoari. Etapa honetan abiadura apal samarra bada ere, hona zein den balaztatzeko modu zuzena: 1. Eskuineko palankari eragin (atzeko gurpi- leko balazta). Eta, bizikleta ia geldirik dagoenean... 2. Ezkerreko palankari eragin (aurreko gur- pileko balazta). Horrela, iraultzea saihes- tuko da. Komenigarria da seme-alaba ohitzea palanke- kin, eta haren gorputzean bertan esperimen- tatzea balaztatzeak sortzen dituen sentipe- nak. Horretarako, –oraingoan ere bai– jolasa lagungarria izan daiteke. Hauxe proposatzen dizuegu. Maldan behera dagoen kale batean, umeari esango diogu kale bukaeraino iristea dela kon- tua, hiru baldintza beteta: 1. Aldapa jaistea oin bat pedalean eta bestea airean dituela. 2. Jaitsieran, hiru aldiz balaztatzea, abiadura apurka-apurka galtzen joateko. 3. Bukaeran, guztiz gelditu baino lehentxea- go, eutsi oin bati pedalean eta jarri airean zegoena lurrean, ez erortzeko. Hurrengo jaitsieran aldatu oinen kokalekua. Behin jolasa menderatuz gero, beste moduz bateaz egin liteke. Margotu aldaparen bukae- ran bi marka, bizikletaren neurria baino tarte handixeago batez banaturik. Umeak bi markon artean gelditu beharko du. 5 GURPIL GAINEAN BOROBIL-BOROBIL Bizikleta segurtasunez erabiltzeko familia-gida 9
  • 10. GURPIL GAINEAN BOROBIL-BOROBIL Bizikleta segurtasunez erabiltzeko familia-gida 10 Lehenpedalkadak Sarritan, beheregi jartzen dugu aulkia. Komeni da aulkia bizikletan doitzea, umea hazi ahala. Bi modu daude jakiteko altuera egokia zein den: • Pedaleatzen ari dela, beheko pedaleko hankak guztiz luzaturik egon behar du kasik. • Bizikleta geldirik dagoela, esaiozu pedalei eragiteko orpoak pedalean jarrita. Pedala behean dagoela, hankak luze-luze egon be- har du, aldaka mugitu gabe eta orpoa peda- lean eroso bermatuta. MAIZ EGITEN DIREN GALDERAK Semeak ondo eusten dio bizikletan orekari, eta arazorik gabe eragiten die pedalei, baina iruditzen zait aulkia oso behean duela. Zein da kokagune egokia? Zein da balazta-palanken doikuntza-neurri egokia, alabak bizikleta ondo geldiarazteko? Hasierako doikuntzan, komeni da palanken erdiko tartetik aurrera balaztatzea benetan. Tarte horretatik aurrera, gurpilak blokeatuko dira bakarrik balazta-palankek ia heldulekua ukitzen dutenean. Hori nahikoa izango da zure seme-alaba ohitu dadin balaztak erabiltzen, errazago estutuko ditu eta. Balaztak “gogor” badaude, umeak jarraituko du oinak lurrean jartzen bizikleta gelditzeko. Komenigarria da profesional batek balaztak begiratzea eta koipeztatzea.
  • 11. Lehenpedalkadak Bizikletan edo beste edozein ibilgailutan begi- rada puntu hurbil batean finko edukitzea arris- kutsua da. Komeni da begirada jartzea gerta daitekeen edozer “aurrez ikusteko” moduko tokietan. Jolasen bidez entrenatu daiteke. Honako ho- nekin, abidibez: Jar zaitez, bizikletan, alabaren aurretik, 10 bat metrora. Aurrez, bost zirkulu marraztuak dituzu lurrean, hamar bat urratse- tara bata bestetik. Pedalei eragiten hasten zarenean, adierazi be- soz nondik inguratuko duzun zirkulua, ezkerre- tik ala eskuinetik. Alabak zuri begiratu beharko dizu nahitaez, eta begiak aurreko gurpiletik hara finkatuko ditu. Konturatu naiz alabak tinko aurreko gurpilari begiratzen diola pedaleatzen ari den bitartean. Beldur naiz ez ote den eroriko. Zer egin daiteke? GURPIL GAINEAN BOROBIL-BOROBIL Bizikleta segurtasunez erabiltzeko familia-gida 11
  • 12. GURPIL GAINEAN BOROBIL-BOROBIL Bizikleta segurtasunez erabiltzeko familia-gida 12 Parketikbidegorrira Momentu egokia izan daiteke bidegorri- ra jauzi egiteko, heldu baten laguntza eta begiradapean. Fase honetan, hasi beharko genuke seme-alabari ikusarazten bizikleta ez dela jostailu bat, arau jakin batzuk bete behar dituen ibilgailu bat baizik, beraren osotasun fisikoa eta besteena ziurtatzea helburu. Gogoratu neurri handi batean imitazio bi- dez ikasten dela. Ume txikiek sinesgarrita- sun handia dute gurasoengan, eredutzat dituzte. Baina eredugarritasun hori ustela gerta­tzen da, gurasoen jokamoldea bat ez badator irakatsi nahi dituzten arau eta go- mendioen sistemarekin. Parketik bidegorrira Behin bizikletan ikasi eta gero, umeek trebetasun berriak ikasten dituzte eta gero eta interes handiagoa dute bizikletaren mundua zabaltzeko; hortaz, jolasparkea txikia gelditzen zaienez, eremu handiagoetara eta arriskutsuagoetara jo nahi izaten dute bizikletaz.
  • 13. GURPIL GAINEAN BOROBIL-BOROBIL Bizikleta segurtasunez erabiltzeko familia-gida 13 Parketikbidegorrira Segurtasuna Kaskoa. Kaskoaren erabilera erabat barneratuta egongo da familiaren ibilaldi guzti-guz­tietan. Txirrina. Komeni da, fase berri honetan, seme-alabak ongi ezagutzea txirrinaren funtzioa (beste per­ tsonak ohartaraztea bizikletaren presentziaz); ohitzea txirrina erabiltzen, eta ulertzea ez dio- la inolako lehentasun edo eskubiderik ematen. Beste arlo batzuetan bezala, zentzuz erabiltzen ikasi behar da, behar denean baino ez. Bizikleta Ondo dagoela egiaztatu behar da, eta neurria ere egokia dela. Balaztek ezin hobeto egon behar dute, edozein gorabehera dela-eta abiadura kontrola­tzeko moduan. Fase honetan, abiadurak bizkorxea- goak izan ohi dira. Balaztatzeko modua lehen- go bera da: 1. Eskuineko palankari eragin (atzeko gurpi- leko balazta). Eta, bizikleta ia geldirik dagoenean... 2. Ezkerreko palankari eragin (aurreko gur- pileko balazta). Horrela, iraultzea saihes- tuko da. Azaldu umeari aurreko balazta eraginkorragoa dela, baina gurpil horretan gehiegi balaztatuz gero ondorioak larriagoak direla (iraultzea) atze­koarekin baino. Seme-alabarekin bidegorrira atera baino lehen, zer hartu behar dut kontuan?
  • 14. GURPIL GAINEAN BOROBIL-BOROBIL Bizikleta segurtasunez erabiltzeko familia-gida 14 Parketikbidegorrira Eskuinera biratzea: Eskuinera bira egiteko bi aukera daude: Ezkerrera biratzea: Altxa ezker besoa horizontalki, lurrarekin pa- raleloan, esku-ahurra beherantz dagoela. Gogoratu funtsezkoa dela trafiko-seinaleak errespetatzea. Zuk semaforoak gorriz pasatzen badi- tuzu, adibidez, arriskurik ikusten ez duzulako, litekeena da umeak ere gauza bera egitea zu gabe ibiltzen hasten denean, eta horrek istripuak izateko arriskua sortzen dio, bai umeari bai besteei. Altxa ezker besoa sorbaldarekin horizontala jarri arte, eta egin 90º-ko angelu bat besau- rrearekin. Altxa eskuin besoa guztiz horizontala jarri arte. Komunikazio-sistema: lehendabiziko seinaleak
  • 15. GURPIL GAINEAN BOROBIL-BOROBIL Bizikleta segurtasunez erabiltzeko familia-gida 15 Parketikbidegorrira Fase honetan, oso inportantea da ondorengo seinale hauek ezagutzea eta errespetatzea: STOP GURUTZATU OINEZKOEN PASABIDEA EZ GURUTZATU EZ GURUTZATU Utzi pasatzen Komeni da aprobetxatzea oinez eta autoz egiten ditugun ibilaldiak seinale horien esanahia gogo- ratzeko eta, aukera sortzen bada, bidean gurutzatzen ditugun txirrindularien jokamolde arrisku­ tsuez solastatzeko.
  • 16. GURPIL GAINEAN BOROBIL-BOROBIL Bizikleta segurtasunez erabiltzeko familia-gida 16 Zirkulatzeko oinarrizko arauak • Bidegorrian, beti eskuinetik ibiliko gara, le- rrorik markatuta ez badago ere. • Lerroak badaude, ez igaro batetik bestera. • Lerroz aldatu behar badugu –aurreratzeko edo oztoporen bat saihesteko–, seme-ala- bak apurka-apurka bereganatu beharko du burua jiratzeko ohitura, lerroa libre dagoela eta desplazamendua segurtasunez egin de- zakeela ziurtatzeko. • Espazioa beste batzuekin konpartitu beha- rreko beste bide batzuk erabiltzen ditugu- nean, gogoan hartu trafikoaren noranzko berean ibili behar dugula beti, banakako ila- ran eta seinaleak errespetatuz. • Horretaz gainera, gogoratu bidegurutzee- tan gelditu beharra dagoela, eta alde bietara begiratu elkargunean sartu aurretik. Arropak Bidegorrian ibilbide laburrak egiteko ez da arropa berezirik behar, salbu eta aireaz ha- rrotzen ez diren frakak, katean ez katigatzeko modukoak. Dendetan gantxo bereziak saltzen dituzte, frakei egoki eusteko. Arreta berezia jarri behar zaie oinetakoen lokarriei: lotu gabe badaude edo oso luzeak badira, plateraren eta katearen artean katiga- tu daitezke eta istripu bat sortu. Fase honetan ez da komeni ilunabarrean edo egunsentian zirkulatzea –argitasun gutxirekin, alegia–, baina, hala eta guztiz ere, ordu horie- tan seme-alabarekin bidegorri batetik bazoaz, argiak erabiltzeaz gainera, katadioptriko edo islagailuak ondo daudela egiaztatu beharko duzu. Bestalde, arropan elementu islatzaileren bat eraman behar duzue, beste pertsonek be- har bezala ikus zaitzaten. Parketikbidegorrira
  • 17. GURPIL GAINEAN BOROBIL-BOROBIL Bizikleta segurtasunez erabiltzeko familia-gida 17 Parketikbidegorrira Jarrera Etapa honetan oso garrantzitsua da seme- alabaren autonomia eta erantzukizuna bul­ tzatzea. Horretarako, beharrezkoa da zenbait arau ezagutzea eta baldintza batzuk betetzea; horiek ez dira nahikoa, halere, ez bada era kontziente batean egiten. Horrek esan nahi du umeak eragile aktiboa izan behar duela pro- zesu honetan. Horrenbestez, guztiz erabaki- garria da umeari bide-zirkulazioaz hitz egitea eta arrisku-egoera jakin batzuk “irakurtzen” laguntzea. Ondorioz, “gidatu” egiten duela sentituko du; pixkanaka-pixkanaka, hobeto antzemango ditu distantzien kalkuluak ingu- rumaria interpretatzerakoan; arriskua hobeto antzemango du, eta bere iritzi-independentzia ere handitu egingo du. Komenigarria da seme-alabarekin jolastea; ho- nela, adibidez: arretaz behatzea eta gogoeta­ tzea, beste pertsona batzuen jokaerak az- terturik, ea seguruak diren ala ez. Horrek lagunduko dio ihes egiten errazenera jotzeko tentazioari, alegia, testuinguruak hartaratuta arrisku-jokaerak saihestera: esate baterako, semaforo gorriz dagoela kalea pasatzea, beste batzuek egiten duten bezala.
  • 18. Non jarri behar dut, seme-alabarekin noanean? Seme-alabaren atzean jartzen bazara, hobeto kontrolatuko duzu haren ibilbidea, jarraibideak eman, eta segurtasun-sentipena eman ahal izango diozu. Gainera, alde batetik, atzetik datozen bizikletek zu hobeto ikusiko zaituzte eta, bestetik, zuk hobeto adierazi ahal izango dituzu norabide-aldaketak jakinarazteko seina- leak. Hala ere, bidegurutzeetara hurbiltzen zarete- nean, komeni da zu aurretik jartzea. Segurua- go ibiliko zarete, eta seme-alabak zu ikusi eta imitatu ahalko zaitu. Segurtasun handiagoa izateko, atzera begi- ratzeko ispilua jar diezaiokezu zure bizikletari. Horrela, seme-alaba atzean duzunean egiten dituen mugimenduak ikusiko dituzu eta hobe- to kontrolatuko dituzu ustekabeko egoerak. Umeak esperientzia handiagoa eskuratzen duen neurrian, aurrean eta atzean bi kokagu- neak txandakatu ahal izango dituzu, eta berari protagonismo handiagoa eman. Horrek lagun- duko dio, zalantzarik gabe, arreta finkatzen eta erabaki seguruak hartzen. Bidegorrian gaude. Aurrera! Parketikbidegorrira GURPIL GAINEAN BOROBIL-BOROBIL Bizikleta segurtasunez erabiltzeko familia-gida 18
  • 19. Parketikbidegorrira Nola balaztatu? Zer egin bide-zuloak daudenean? Seme-alabak jakin behar du balazta eraginko- rrena aurrekoa dela. Aurreko balaztari gogor emanez gero, beti dago itzulipurdika erortze- ko arriskua, baina, hala eta guztiz ere, umeari irakatsi behar zaio bi balaztak batera sakatuz gero espazio txikiagoa behar dela bizikleta gel- ditzeko. Gogor eta erabakitasunez balaztatu behar da, espazio-bitarte seguruan gelditzeko moduan, baina betiere gurpilak erabat blokea- tu gabe. Alde horretatik, umeak jakin behar du gurpi- len blokeoa saihesteko bide onena dela “taka- daka” balaztatzea, hau da, palanka tarteka sa- katzea (sakatu-lasaitu-sakatu-lasaitu...), indar handiagoa edo txikiagoa erabiliz, abiadura mo- teltzeko edo guztiz gelditzeko Irakatsi seme-alabari egokiena dela lerro zuze- nean doanean balaztatzea. Horrela, bizikleta bertikala egongo denez, gurpilen goma-azale- ra maximoa egongo da zoruaren gainean ber- matuta. Izan ere, kontuan hartu behar da ezen, bizikleta zenbat eta okertuago egon zoruaren gainean, gurpilak ere halaxe egongo direla eta, hortaz, kontaktuan dagoen “goma” azalera ere txikiagoa izango dela, eta, ondorioz, bi gur- pilekin irrist egiteko arriskua handiagoa. Ez dago arau zehatzik bideko zuloak eta ozto- poak saihesteko, baina esperientziak laguntza eman diezaguke. Ez finkatu begiak aurreko gurpiletik gertu dagoen puntu batean. Gai- nera, txirrindulari adituek esan ohi dutenez, “zulo bati begira eta begira, azkenean bertan eroriko zara”. Hori ez gertatzeko erarik onena da, behin zuloa begiz antzemanez gero, be- girada goratzea eta, puntu urrunago batean finkaturik, heldulekua leun biratuz zuloa ingu- ratzea. Beste irtenbiderik ez badago eta zuloren edo oztoporen baten gainetik nahitaez pasa beha- rra baldin badago, egokiena da heldulekuari gogor eustea eta kolpea moteltzeko moduko jarrera hartzea gorputzarekin (besoak uzkur- tuta, pedalen gainean zutik, eta hankak toles- tuta). GURPIL GAINEAN BOROBIL-BOROBIL Bizikleta segurtasunez erabiltzeko familia-gida 19
  • 20. Parketikbidegorrira MAIZ EGITEN DIREN GALDERAK Nire bederatzi urteko alaba kexatzen da nik beti antolatzen ditudalako bizikleta irteerak. Uste dut desmotibatuta dagoela eta, horrela jarraituz gero, ez duela nahi izango gurekin bizikletaz ibili. Zer egin dezaket? Neska-mutikoek, adin batetik aurrera bereziki, lasai parte har dezakete eta parte hartu be- harko lukete irtenaldiak antolatzeko lanetan. Gogoan hartu behar dugu erreferentziak alda- tu egiten direla adin txikiekin goazenean; zu- retzat malda arin edo laburra dena Tourmalet izan daiteke alabarentzat. Pentsa ezazu ibilbide bat elkarrekin prestatzea lagungarria izan daitekeela mapa eta krokise- kin lan egiten hasteko. GURPIL GAINEAN BOROBIL-BOROBIL Bizikleta segurtasunez erabiltzeko familia-gida 20
  • 21. GURPIL GAINEAN BOROBIL-BOROBIL Bizikleta segurtasunez erabiltzeko familia-gida 21 Parketikbidegorrira Helduek beti eraman behar lukete kaskoa bi- zikletan doazenean, umeek nagusien ere- duak imitatzeko joera baitute. Beti! Gainera, burua ondo babestea zergatik den hain garrantzitsua azaldu beharko liekete seme-alabei, eta, beren kabuz kaskoa erabiltzen dutenean, jokamolde hori saritu eta behar bezala goraipatu. Exijentea izan beharra dago horretan. Zu halakoa bazara, bejondeizula! Sarritan, familiak bizikletan ikusten ditudanean, konturatu naiz umeak kaskoa jantzita doazela, baina nagusiak ez. Horrek pertsona bitxia naizela sentiarazten dit. Semearekin bidegorrira ateratzen naizenean, aurpegiratu egiten dit, behin eta berriz, ez naizela isiltzen eta beti “lezioak” ematen ari naizela. Noraino irits naiteke “heziketa” lanean? Umearen adinaren arabera, hasieran zure eginkizuna izango da seinaleak erakustea, ma- niobrak egiten irakastea edo non balaztatu be- har duen jakinaraztea. Aurrerago, komeni da pixkana-pixkana protagonismoa berari laga­ tzea eta aurretik joaten uztea. Ibilaldi hauen helburua izango da, gozatzeaz gainera, semeak era autonomo eta ardura­ tsuan zirkulatzen ikasteko laguntza ematea.
  • 22. GURPIL GAINEAN BOROBIL-BOROBIL Bizikleta segurtasunez erabiltzeko familia-gida 22 Zirkulatzera Gainera, apurka-apurka, bere gisan eta ardu- radunen bat begira eduki gabe, bizikleta gero eta usuago erabiltzen hasiko da hara-hona joateko (kiroldegira, eskolara, hondartzara...), eta arau jakin batzuk dituen sistema berri- ra moldatzen ikasi beharko du. Litekeena da kezka sortzea zuei, eta zuen buruari galdezka hastea: Nondik joango ote da? Arriskuez jabe­ tzen ote da? Errespetatuko al ditu seinaleak? Buruhauste horretara iritsi aurretik, hobe “entrenamendu-plan” soiltxo bat lantzea. Zirkulatzera Umea gero eta hobeto dabil bizikletan. Dagoeneko prest egongo da beste ibilgailu batzuekin eta jende gehiagorekin batera ibiltzeko, dela kalean, errepidean, pistaren batean edo mendi-bideetan.
  • 23. GURPIL GAINEAN BOROBIL-BOROBIL Bizikleta segurtasunez erabiltzeko familia-gida 23 Zirkulatzera Bizikleta Edozein ibilgailutan behar-beharrezkoa da –ba­tzuetan, baita nahitaezkoa ere, adibidez, autoen kasuan– ibilgailuaren osagaiak aldiro- aldiro aztertzea, denak ondo dabiltzala ikus- teko eta inongo arriskurik gabe zirkulatzeko moduan gaudela jakiteko. Bizikletetan, batez ere pneumatiko, gurpil, balazta eta argiei erreparatu behar zaie, eta errodamenduak (bereziki, eskulekukoak) ondo lotuta daudela ziurtatu. Gainera, komeni da bizikletan gehien gerta­tzen den matxura konpontzeko lain lanabes gainean eramatea: gurpila zulatzea. Punpa edo puz- gailua eraman behar da (gurpilen balbularen arabera egoki datorrena), aldatzeko aire-gan- bera bat edo pare bat (edo, bestela, txaplata- kaxa bat), pneumatikoak askatzekoak eta gur- pila koadrotik askatzeko giltza egokia. Ez da ideia txarra ordezko bonbillak edo pi- lak eramatea aurreko eta atzeko argietarako (gauez ibiltzeko behinik behin). Ibilbidea Hasieran, komeni da trafiko era guztiko errepi- deetan ibiltzen erakustea umeari; lehendabizi, ibilgailu gutxi pasatzen diren bide ezagunetan. Bere inguruko bideak eta errepideak ezagutu behar ditu: arrisku gehien edo segurtasun gu- txien duten lekuak zein diren identifikatu, eta gerora bizikletan bera bakarrik ondo molda­ tzeko ohitura eta abileziak hartu behar ditu. Umearekin beste batzuekin batera zirkulatzeko lekuren batera abiatu aurretik, zer eduki behar dut kontuan?
  • 24. GURPIL GAINEAN BOROBIL-BOROBIL Bizikleta segurtasunez erabiltzeko familia-gida 24 Zirkulatzera Segurtasuna Kaskoa. Kaskoa beti erabili behar da, kalerik egin gabe, bizikletan ibiltzera goazen bakoitzean. Txirrina. Honetan ere, zentzuak agindu behar du; behar denean besterik ez jo txirrina. Nabarmendu. Ilunabarrean eta egunsentian edo gauean, ar- giak erabiltzeaz gain eta bizikletako katadiop- trikoak fin dabiltzala ziurtatzeaz gain, soinean argia islatzen duen zerbait eraman behar da, besteek ikus gaitzaten. Komeni da behin eta berriz adieraztea hori umeari; garrantzitsua da eta gogoan izan behar du. Maniobretan, segurtasuna lehenik. Edozein maniobra egiteko, lau urrats hauek egin behar ditu umeak beti (gogoan izan di­ tzala): • Begiratu: trafikoa (beste ibilgailuak, oinez­ koak...) eta bidea (seinaleak, oztopoak...) maniobra egiteko moduan dauden. • Adierazi, argi eta aurrez, nora nahi duen bi- deratu. • Ziurtatu ez dagoela arriskurik maniobra egi- teko. • Maniobra egin, hasi eta buka.
  • 25. Zirkulatzera Araudia Kontuan izan behar da bizikleta ere ibilgailua dela, eta, horrenbestez, trafikoko eta bide-se- gurtasuneko arauak bete behar dituela, beste edozeinek bezalaxe. Ezinbestekoa da umeak hori argi eta garbi eduki dezala; oso garran- tzitsua da, bai beretzat, bai inguruan dabiltza- nentzat ere. Komeni da, hortaz, behin eta berriz gogora- raztea trafikoko seinaleen mezu guzti-guztiak bete behar dituztela: semaforo, bidegurutze, errotonda... Honako hauek ere argi utzi: • Agindu orokorra: txukun ibili behar da bi- dean, zirkulazioa eragotzi gabe eta ingu- rukoei arriskurik edo enbarazurik egin gabe. • Ganoraz eta kontuz gidatu, ausartarenak egiten ibili gabe. Arau-hauste oso larria da ausarkeriatan ibiltzea. • Alkoholemia-tasa maximoa 0,25 miligramo­ koa da, hartutako arnasako litro bakoi­tzeko. Bizikletan doazenak ere test egitera behar- tuta daude. • Homologatutako kaskoa nahitaezkoa da herritik herrirako bideetan, eta 16 urte bai- no gutxiagokoen kasuan, herriko bideetan ere bai. • Debekatutadagohargailurenbatiedosoinu- aparaturen bati konektatutako aurikularrak jarrita gidatzea, baita mugikorra erabiltzea ere. GURPIL GAINEAN BOROBIL-BOROBIL Bizikleta segurtasunez erabiltzeko familia-gida 25
  • 26. Zirkulatzera Nola egin behar dira maniobrak? Bideren batean sartzea Martxan hasi aurretik, edo zirkulazioarekin bat egin aurretik, atzera begiratu eta ikusi ez dato- rrela ibilgailurik, edo urrun daudela. Oharrak Bizikletako gidariek, beste edozein ibilgailu- tako gidariek bezalaxe, aurretik eta garaiz adierazi behar dute maniobraren bat egin be- har dutela. Eskuinera biratzea: Eskuinera bira egiteko bi aukera daude: • Altxa ezkerreko besoa sorbaldarekin ho- rizontala jarri arte, eta 90º-ko angelua ma- rraztu besaurrearekin. • Altxa eskuineko besoa guztiz horizontala jarri arte. GURPIL GAINEAN BOROBIL-BOROBIL Bizikleta segurtasunez erabiltzeko familia-gida 26
  • 27. GURPIL GAINEAN BOROBIL-BOROBIL Bizikleta segurtasunez erabiltzeko familia-gida 27 Zirkulatzera Noranzkoa aldatzea Noranzko bikoitzeko bide batean aldaketa egiteko (jakina, galarazita ez badago), bi no- ranzkoen arteko marratik edo erdibitzailetik hurbil-hurbil jarri behar da; erdibitzailerik ez badago, kontrako noranzkoan datozenen mar- txa ez oztopatzeko moduan. Herritik herrirako bideetan, ez baldin badago noranzkoa aldatzeko propio jarritako lerrorik, eskuinaldean jarri beharko da bizikleta (ahal bada, galtzadatik kanpora) eta hortik ekin ma- niobrari. Ezkerrera biratzea: Altxa ezker besoa horizontalki, lurrarekiko pa- raleloan, esku-ahurra beherantz dagoela.
  • 28. Zirkulatzera NOLA IBILI BEhAR dA hERRIAN? • Kontuan izan zure udalerrian bizikletaren erabilera arautzen duen udal-ordenantzaren bat egon daitekeela, eta umeak, beraz, eza- gutu behar duena. • Arauorokorgisa,etaudal-ordenantzazehatz batek xedatutakoa eragotzi gabe, erakutsi umeari bizikleta-bidea nahitaez erabili behar duela, horrelakorik dagoen lekuetan. Alegia, ez daitezkeela joan galtzadatik. • Arau orokor gisa, eta udal-ordenantza ze- hatz batek xedatutakoa eragotzi gabe, go- goratu bizikleta-biderik ez egotekotan, bi- dearen eskuinetik gertuen joan behar duela. • Trafikoko arauek galarazita daukate bizikle- tak espaloian joatea. Espaloian oinez joan behar dugu, bizikleta eskuan daramagula. Eta, halere, gogorarazi umeari kontu handiz eraman behar duela bizikleta, oinez doaze- nei enbarazurik ez egiteko. • Bidean sartzeko, aurrena ondo begiratu be- har da ez dagoela beste ibilgailurik guri ozto- po egiteko moduan, edo guk berari oztopo egiteko moduan. • Galtzadan sartu aurretik, zain egon behar dugu baldintza seguruak izan arte: bidean doazen ibilgailuen abiadura eta kokagunea, eta gure tarte berean zirkulazioan hasteko zain dauden ibilgailuenak. • Beste ibilgailuek bizikletei erreparatu behar dieten bezalaxe ahulagoak dire- lako, bizikletakoek ere halaxe errepa- ratu behar diete oinezkoei. Adibidez, zebrabideetan, oinezkoek izango dute beti-beti lehentasuna. • Ez itxoin gainean egon arte oi- nezkoari abisatzeko baga- tozela; norbait bidean gurutzatuko zaigula ikus- ten badugu, mantsotu egin beharko dugu. GURPIL GAINEAN BOROBIL-BOROBIL Bizikleta segurtasunez erabiltzeko familia-gida 28
  • 29. GURPIL GAINEAN BOROBIL-BOROBIL Bizikleta segurtasunez erabiltzeko familia-gida 29 Zirkulatzera Nola ibili behar da errepidean? Ez da komeni umeak taldean ibiltzea errepi- dean; ez ohitu horretara: arriskua daukate inguruko trafikoari ez erreparatzeko eta istri- puren bat izateko. Hobe da kontu handiz “gi- datzen” ohitzea, eta tarteka-tarteka geratzea zerbaiti begiratzeko, hitz egiteko edo atseden hartzeko. Bidean joanez, umeek beste arazo bat ere ba- dute, arinak eta txikiak direlako: ibilgailuek pa- saeran eragiten duten haize-kolpea. Bizikletei aurrea hartzeko, gutxienez 1,5 metroko dis- tantzia utzi behar badute ere, ez dute beti hala egiten, eta haize-arrastoaren eragina erruz na- baritzen da. Herrian bizikletan ibiltzeak erraza dirudi, baina edonon sor daiteke arriskua, arretaz ez baga- biltza: • Estolderiak eta gaizki muntatutako saretak. • Ertzetako koskak behin eta berriz asfaltatu- tako bideak. • Aparkalekutik ateratzen ari diren autoak, aparkatuta dauden kotxetako ateak ire- kitzea, autobusak geralekutik ateratzea edo leku okerretik bidea pasatzen ari di- ren oinezkoak. Horren guztiaren kontrako konponbide onena: bidean arreta jartzea.
  • 30. GURPIL GAINEAN BOROBIL-BOROBIL Bizikleta segurtasunez erabiltzeko familia-gida 30 Zirkulatzera Nola ibili behar da mendian? Errepidean joan edo mendiko bideetan joan, ezberdintasunik handiena zera da, mendiko bi- deek askoz gutxiago eusten diotela bizikletari. Kontuan hartu hori, bai aldapan gora bai alda- pan behera. Ondo moldatuko den zalantza izanez gero, aul- kia pixka bat jaistea izango duzu onena, umeak hankak lurrean erraz jar ditzan. Pneumatikoa zenbat eta lodiagoa, orduan eta presio gutxiago behar; erosoago da. Baina ge- hiegi ere ez gutxitu presioa, atximurra egin eta pneumatikoa zulatzeko arrisku handiagoa dago-eta (halakoetan, bi zulotxo agertzen dira kameran, hur-hurrean). Edonola ere, umeak hau argi izan dezala: • Bizikleta-bidea baldin badago, nahitaez hor- tik joan behar dute txirrindulariek. Ezin dira galtzadatik joan, ezta bazterbidetik ere. • Ez baldin badago txirrindularientzat pro- pio utzitako biderik, galtzadaren eskuinetik joan behar dute, bazterbidetik. Bazterbide- ra zabaldu gabe ere joan daitezke bazterra oso desegoki baldin badago, baina ahal du- ten gehien baztertuta eskuinaldean. • Debekatuta dago autobideetan edo auto- bietan ibiltzea (autobia batzuetan, halere, badago salbuespenik), bizikletak ezin di- relako joan bide horietan ibiltzeko gutxie- nezko abailan. • Edozer dela ere, bizikleta eskuan hartuta bi- de-bazterretik joan beharra izanez gero, eta espaloirik ez badago, eskuinetik joan behar da (eta ez ezkerretik, oinezkoak bezala). • Herritik herrirako bideetan, 45 km orduko abiaduran joan daitezke gehienez bizikletak. • Bidean sartzeko, aurrena ondo begiratu behar da ez dagoela beste ibilgailurik guri oztopo egiteko moduan, edo guk berari oztopo egiteko moduan. • Galtzadan sartu aurretik, zain egon behar dugu baldintza seguruak izan arte: bidean doazen ibilgailuen abiadura eta kokagunea, eta gure tarte berean zirkulazioan hasteko zain dauden ibilgailuenak.
  • 31. GURPIL GAINEAN BOROBIL-BOROBIL Bizikleta segurtasunez erabiltzeko familia-gida 31 Dibertigarria badirudi ere, arriskutsua da erre- kastoetatik pasatzea bizikletan; batzuetan ez da hondoa ikusten, eta, gainera, errodamen- duek eta beste parte batzuek asko sufritzen dute alfer-alferrik. Mendian ere jator ibili behar dute umeek; arauak ezberdinak dira mendian eta hirian: • Jabetza pribatua errespetatu behar da. Ez badirudi ere, zelai eta basoek ere badute ja- bea. • Bideetatik joan beti. Bidezidorrek lurra hi- gatzen dute; eta gerta liteke, gainera, nor- baitenak izatea. • Animaliak ez uxatu; ahal dela, asaldatu gabe pasa. • Zikinkeriarikezutzibazterretan.Etxetikeka- rritako guzti-guztia, etxera bueltan. Ezertxo ere utzi gabe. • Langaren bat ireki behar izanez gero, pasa bezain laster itxi atzera; ganaduak alde ez egiteko. Jarrera Zu zeu ere konturatuko zara nola, pixkanaka, zure umearen bizikleta-taldea ere erreferen- tzia bihurtzen den berarentzat, portaeraren aldetik. Baina, aldi berean, etxeko esanak oso gogoan izango ditu oraindik, eta horrek asko- tan gatazka eragingo dio, ez badatoz taldea- ren esanekin bat. Adin hau garai egokia da lantzen hasteko hemendik aurrera izango di- tuzten barruko gorabeherak nola eraman, ez datozenean bat beraiek berez egingo lukete- na, batetik, eta taldean ametitzeko edo nola- baiteko sariren bat jasotzeko taldeak eginaraz- ten diena, bestetik. Bere emozioak ezagutzen erakutsi behar die- gu orain, eta taldeak eragiten duen presioari aurre egiteko estrategiak aurkitzen. Iruditzen bazaizu ezin izango duzula, laguntza bilatu; litekeena da zure inguruan prestakuntza- kurtsoren bat-edo martxan egotea halako egoerei aurre egin beharrean dauden umeen familiei laguntzeko. Baina zaude lasai, umea- ren onerako izango da: erabakiak kontzienteki hartzen ikasiko du umeak, bere segurtasuna- ren mesedetan. Zirkulatzera
  • 32. GURPIL GAINEAN BOROBIL-BOROBIL Bizikleta segurtasunez erabiltzeko familia-gida 32 Zirkulatzera Bizikletarako jarrera segurua Haren betiko bizikleta bada ere, beti begiratzen du, zuk ezer esan gabe: • Aulkia eta eskulekua altuera egokian dituen. • Gurpilek behar bezalako presioa daukaten. • Balaztak ondo dauden. Bizikletan abiatu aurretik, beti-beti jartzen du kaskoa; behar bezala jarri ere. Ezkerrera edo eskuinera bira egiteko seinaleak ondo egiten ditu. Seinale hauek beti errespetatzen ditu: Errepidearen baldintzak etengabe aldatzen direla jakinda ere, komeni da umeak segurtasuneko neurri batzuk ondo barneratuta izatea bizikletan doanerako. Ea hala den. Erreparatu ea neurri hauek hartzen dituen: Prest al dago umea, bera bakarrik ibiltzeko bizikletan? 01 02 03 04 Stop Utzi pasatzen Semaforoak Oinezkoen pasabidea ESKUINERAEZKERRERA
  • 33. GURPIL GAINEAN BOROBIL-BOROBIL Bizikleta segurtasunez erabiltzeko familia-gida 33 Zirkulatzera Beste kale batera sartu aurretik, beti gelditzen da, kale berrian zer dagoen begiratzeko. Bidegorrian edo kalean doala, trafikoaren noranzkoan joaten da beti, banakako ilaran, eta trafikoko seinaleak zorrotz betez. 05 06 Espaloia nahitaez pasa beharra egokitzen bazaio, bizikletatik jaitsi, eta beste oinezkoak bezalaxe joaten da. 07 Argi gutxi denean (egunsentian, ilunabarrean...), nahiago du bizikletan ez ibili. Nahitaez ibili behar badu, aurreko eta atzeko argiak pizten ditu eta arropa edo txaleko islatzailea janzten du. 08 Ez ditu inoiz aurikularrak erabiltzen bizikletan doanean.09 Bizikletarako jarrera segurua
  • 34. GURPIL GAINEAN BOROBIL-BOROBIL Bizikleta segurtasunez erabiltzeko familia-gida 34 Zirkulatzera 1 1 3 3 2 2 4 4 Eskuinean autoak aparkatuta dauden kale batean doanean, ezustekorik ez izateko (adibidez, autoren bateko atea tupustean zabaltzea), zuzen eta beharrezko tartea mantenduz zirkulatzen du beti. Noranzkoa aldatu behar badu, ondo aldatzen du: Eskuinera biratu behar badu, oinezkoen pasabidea gurutzatuz, behar bezala egiten du maniobra. 10 11 12 ONDO GAIZKI Bizikletarako jarrera segurua Atzera begiratzen du. Nora doan adierazten du. Egoera zertan den begiratzen du. Maniobra egiten du. 1 3 2 4 Aurrena atzera begiratzen du. Nora doan adierazten du. Berriz atzera begiratzen du. Maniobra egiten du. 1 3 2 4
  • 35. GURPIL GAINEAN BOROBIL-BOROBIL Bizikleta segurtasunez erabiltzeko familia-gida 35 Zirkulatzera MAIZ EGITEN DIREN GALDERAK 16 urteko alaba daukat. Askotan bere koadrilarekin bizikletan joaten da saskibaloiko entrenamenduetara. Oso arduratsua da bera, baina ez dakit zer egingo lukeen istripuren bat topatuko balu. Zer eduki behar du kontuan? Hasteko, lasai egon behar du; horrek lagun­ tzen du gehien halakoetan. Edonola ere, komeni da alabak BAL protoko- loa ondo ezagutzea: 1- Babestu Bidean doazen besteei istripua izan dela adierazi behar die, baina, jakina, bere burua arriskuan jarri gabe. 2- Abisatu 112 (SOS DEIAK) telefonora deitu behar du. Lagungarria da, baita ere, istripuari buruzko informazioa biltzea (kausak, tar- tean nor izan diren, lekukoak eta abar), eta bertan egotea eskumena daukan agintaria iritsi arte. 3- Lagundu Norbait zauritu bada, hobe da sendatzen ez saiatzea (erizaintzako jakintza ez ba- dauka, behintzat); zer edo zer oker eginez gero, nahiz borondate onez jokatu, eragin oso txarra ekar dezakeelako, eta zauriak okertu. Laguntzeko onena zera da, tapakiren bat jartzea ez hozteko eta goxo hitz egitea, la- saitu dadin.
  • 36. 36 Zirkulatzera Nire semeak 12 urte ditu. Gero eta gehiago erabiltzen du bizikleta, baina konturatuta nago ez dituela kanbioak erabiltzen, eta pena da, errazago ibiltzen lagunduko liokeelako, eta gidatzea zer den hobeto ulertuko lukeelako. Zer egin dezaket? Gaur egungo bizikletetan ia beti zenbaki batez ikus daiteke katea zein martxatan dagoen. Motordun ibilgailuetan erabiltzen den zenba- ki-sistemaren antzeko sistema erabiltzen dute bizikletek ere: zenbakia zenbat eta txikiagoa, orduan eta martxa motzagoa katean; eta zenbakia zenbat eta handiagoa, orduan eta martxa luzeagoa katean. Martxa laburrak mal- da edo haizea kontran dauzkagunerako dira; alde dauzkagunean, orduan egokituko dira ondo martxa luzeak. Nola aldatzen dira? Ezkerreko aldaketa-palan­ kak aurreko kanbioak aldatzen ditu (platera). Normalean, 3 martxa izaten dira mendiko bi- zikletetan, eta 2 errepideko bizikletetan. Eskuineko aldaketa-palanka atzeko aldakete- tarako da (piñoietarako), eta 6, 7, 8 edo 9 abia- dura izan daitezke. Komeni da platerak eta piñoiak lotzen dituen katea asko gurutzatzen du- ten konbinazioak saihestea, bes- teak beste, elementuok gehiago higatzen direlako. Aldaketak errazago egiteko, hobe da pedalei ez eragitea martxa be- rria sartzeko garaian. GURPIL GAINEAN BOROBIL-BOROBIL Bizikleta segurtasunez erabiltzeko familia-gida