SlideShare a Scribd company logo
1 of 32
Download to read offline
BIZIKLETA
HIRIAN
B I Z I K L E T A H I R I A N
3
Zergatik erabili bizikleta hirian?
Hainbat erantzun ditu galdera honek, baina hiru dira, nagusiki, hiriguneetan batetik bes-
tera joateko bizikleta erabiltzeko arrazoiak eta horrek dakartzan onurak:
1
.- Ingurumena babestu. Motorrik ez duenez, ez du inolako energia motarik
erretzen eta beraz, ez du inolako gas kutsatzailerik jaulkitzen atmosferara.
Administrazio ezberdinek poluzio- mailak geldiarazteko ahaleginetan dihardu-
ten une historiko honetan, pedalak ematea da Kiotoko protokoloa betetzeko
herritarrak duten aukerarik onena. Biziraupeneko helburu erabakigarri hori lort-
zeko beharrezkoa da denon ahalegina.
2
.-Hiria hobetu. Bizkaiko Foru Aldundiaren ikerketa baten arabera, 2002. urte
hasieran 1.000 bizkaitarretatik batek bakarrik erabiltzen zuen bizikleta joan-
etorrietarako. Egia esan, herritar gehienek autoa hartzen dute hirian ibiltzeko.
Hainbeste ibilgailuren joan-etorriek hiriguneak kolapsatu egiten dituzte eta
zaratatsuago eta kaltegarriago bihurtu. Bizikletan mugitzen diren biztanleak
dituen hiria arinagoa eta arrazionalagoa da. Horren adibide, besteak beste:
Amsterdam, Kopenhage, Edinburgo...
3
.-Gorputza zaindu. Alemaniako Kiroletako Goi-mailako Eskolak egin berri
duen ikerketa baten arabera, erregulartasunez bizikletan ibiltzeak %50ean
gutxitzen du miokardio infartua izateko arriskua. Egunero hamar minutuz
pedalei emanez gero, odol-zirkulazioa hobetu egiten da eta muskulatura eta
artikulazioak sendotu.
Aurkezpena
JESÚS ARANA ESTURO
Trafiko Zuzendaritza
Herrizaingo Saila
Eusko Jaurlaritza
Página
Sarrera.- Zergatik erabili bizikleta? 3
Lehen zatia.- Abiatu aurretik 7
1.- Bizikleta 7
1.1.- Zein bizikleta mota aukeratu? 7
1,2.- Bizikletaren zatiak. 8-9
1.3.- Derrigorrezko dispositiboak. 10
1.4.- Ordezko piezak eta mantenua. 10-11
1.5.- Pedal automatikoa. 11
2.- Janzkera edo ekipamendua 12
2.1.- Jantziak 12-13
2.2.- Kaskoa. 13
3.- Ibilbidea 14
4.- Txirrindulariaren jarrera eta jokabidea hiri barruan 15
4.1.- Egin behar dena 15
4.2.- Egin behar ez dena 15
Bigarren zatia.- Behin abiatuta gero 17
1.- Bidean sartu 17
2.- Nondik zirkulatu? 17-18
3.- Seinaleztapena 18
3.1.- Bizikletentzako bakarrik diren seinaleak 18-19
3.2.- Semaforoak 19
3.3.- Bide-markak 19-20
4.- Biribilguneak eta biraguneak 19-20
4
B I Z I K L E T A H I R I A N
Página
5.- Txirrindularientzako lehentasuna 20-21
6.- Bide-une estuak 21
7.- Abiadura eta segurtasun-tartea 21
8.- Umeen garraioa 22
9.- Kontuz oinezkoekin 22
10.- Bizikleta hartuko baduzu, ez edan 22-23
11.- Txakurrak eta zuloak 23
Hirugarren zatia.- Iritsi gara 25
1.- Non aparkatu? 25
2.- Giltzarrapoa 25
2.1.- Zein motatakoa erabili? 25-26
2.2.- Nola jarri giltzarrapoa bizikletari? 26
3.- Bestelako segurtasun neurriak 27
4.- Asegurua. 27
5.- Bizikleta ostu didate, zer egingo dut? 27
Laugarren zatia.- Instituzioen bultzada 29
1.- Sinergiak garraio publikoarekin 29
2.- Bide-gorriak egin 30
3.- Bizikleta-alokairua hirian 30-31
4.- Mugikortasunaren Asteko ekintzak 31
5.- Bestelako ekimenak 31
ERANSKINA.- Helbide eta telefono baliagarriak 32
B I Z I K L E T A H I R I A N
5
Aurkibidea
6
B I Z I K L E T A H I R I A N
Abiatu aurretik
Hirian bizikleta hartu aurretik, txirrindulariak zenbait
gauza izan beharko ditu kontuan segurtasunari eta eki-
pamenduari dagokienez. Txirrindulari hasi berriek izaten
dituzten zalantza ohikoenak argitzen saiatuko gara
jarraian. Zein zela aukeratu, nola mantendu modu ego-
kian, janzkera aproposena eta ibilbiderik egokiena
aukeratzen lagunduko dugu kapitulu honetan.
1.-Bizikleta
1.1.- Zein bizikleta mota aukeratu?
Hiriguneak, bidez, espaloiz eta oinezkoentzako gunez
josita daude. Zuloguneek, zintarriek, biribilguneek,
lanek eta ibilbidean aurki daitezkeen gainontzeko ele-
mentuek egoera ezberdinetara egokitzen behartzen
dute txirrindularia, zoruaren arabera, hain zuen. Hori
dela eta, txirrindulari gehienek mendi-bizikletak edo lur
orotakoak erabiltzen dituzte hiriko joan-etorrietarako.
Bere aldakortasunagatik eta zoladura aldakorretara nola
egokitzen diren ikusita lasterketarako edo paseorako
bizikletak baino egokiagoak dira. Mendiko bizikletak,
gainera, badituzte beste abantaila batzuk: aurreko sus-
pentsioa (zuloak daudenean egonkortasuna eta eroso-
tasuna eskaintzen dute) eta hiritik kanpo mendian edota
landa-eremuetan ere erabil daitezke.
Baina lur orotako bizikletak badituzte desabantaila
batzuk ere: besteak baino pisu gehiago eta gurpil
sendoagoak, aurrera egitea zailago egiten dutenak.
Hala ere, hirietan ohikoenak eta seguruenak ere badira.
B I Z I K L E T A H I R I A N
7
L E H E N
Z ATI A
Jarri mendiko bizikletari gurpil-azal mehea-
goak (1,5 hazbetekoak dira lodiera gutxien
dutenak). Azkarrago joango zara ez baita
hainbeste itsatsiko asfaltoari.*Irtenbidea
1.2.- Bizikletaren zatiak.
.
8
B I Z I K L E T A H I R I A N
Z e l a
Atzeko
balazta
Katadioptrikoa
Estalkia
Katea
Platerak
Pinoiak
Janta
Abiadura-aldagailua
Desbideratzailea
B I Z I K L E T A H I R I A N
9
Manibela
Pedala
Erradioak Abatza
Adarrak
Argia
Esekidura
Aurreko balazta
Koadroa
Potentzia
1.3.- Derrigorrezko dispositiboak:
Zirkulazio kodeak gutxieneko segurtasun elementuak
ezarri ditu txirrindulariek derrigorrez eraman beharreko-
ak. Oso garrantzitsua da zeintzuk diren jakitea.
Balazta-sistema.- Bi gurpilak blokeatuko ditu eta
ezin hobe mantendu beharko da. Berebiziko
garrantzia du, bizikletaren segurtasun neurririk era-
ginkorrena baita.
Argiak.- Eguraldiaren edo ingurugiroaren eraginez
ikuspena nabarmen gutxitzen duten egoerak gertat-
zen direnean, eguzkia sartzen denetik irten arteko
orduetan eta “tunel” seinalea duten bide-guneetatik
zirkulatzerakoan, txirrindulariak aurreko eta atzeko
argiak piztuta dituela zirkulatu beharko du hirian.
Derrigorrezkoa da –egunez ere- atzeko katadioptri-
ko gorria –ez da triangeluarra izango- . Erradioetako
eta pedaletako islatzaile horiak aukerakoak dira.
Neurri hauetaz gain, Trafikoko lege berriak txirrindu-
laria derrigortzen du, bakarrik hiriarteko bideetan,
jantzi islatzaile berezia -txalekoa izan daiteke- era-
matera, 150 metro lehenagotik ikusteko modukoa.
Ohartarazteko gailu akustikoa.- Ohiko txirrinak
balioko du non gauden adierazteko oinezkoei eta
gidariei. Hiriko zaraten artean ahotsa galtzen da eta
antzinako turuta ez dago baimenduta.
Oharra: Dinamoa da argiztapen sistemarik ekologikoe-
na, baina ez dabil txirrindularia geldi badago.
Gomendatzen dena da dinamoa bateriadun beste dis-
positibo batekin batera erabiltzea.
1.4.- Ordezko piezak eta mantenua
Zulaketa da bizikletetan matxurarik ohikoena. Hura ger-
tatuz gero, segurtasunagatik egin behar duzun lehenen-
goa da lehenbailehen irten bidetik eta matxura konpon-
du leku lasai batean, espaloian joan-etorri gutxieneko
tokian, ahal bada. Gurpila konpontzeko honakoak
beharko dituzu:
Giltzak- Kako txiki bi dira gurpil-azalaren barruko
ganbera atera ahal izateko. Metalezkoak dira gehien
irauten dutenak, eta plastikozkoak baino merkeago-
ak eta ekologikoagoak dira.
Partxeak eta ganbera.- Bulkanizatutako zati txiki
horiekin zuloa estali ahal izango duzu, aire gehiagok
ihes egin ez dezan. Matxura handia bada edo den-
10
B I Z I K L E T A H I R I A N
Islatzaileak ezinbesteko-
ak dira non gauden adie-
razteko.
Bila ezazu toki lasaia
matxurak konpontzeko.
bora gehiegi ez galtzeko, ganbera aldatzea gomen-
datzen da eta aire-ihesak etxean konpondu lasaita-
sun gehiagorekin.
Puzgailua.- Aurreko tresnak alferrikakoak dira puz-
gailua eramaten ez badugu. Gurpilen aire-ganbare-
tan airea sartzeko erabiltzen dira. Gurpiletako presio
egokiak matxura asko eta balizko istripuak saihes-
ten ditu. Jarrai itzazu fabrikatzailearen gomendioak.
Bizikleta behar bezala mantenduz gero, batez ere zati
sentikorrenak, seguruago ibiliko gara. Gomak ez ezik,
direkzioa ere sarri aztertuko dugu (kolperik ez duela jaso
begiratu), baita gurpilen itxidurak eta balaztak ere
(kableen tentsioa ziurtatu eta zapatak aldatu higatuta
badaude). Martxak eta errodamenduak koipeztatzea
ere komeni da sei hilabetez behin, eta astero koipea
botatzea kateari, batez ere euria egin badu.
1.5.- Pedal automatikoa.
Pedala zapatilara lotzen duen dispositiboa da.
Txirrindulari hasiberrietan segurtasun eza sortzen du
sarritan: urradurak, erorketak, belauneko minak...
Bizikletan ez bazara sekula ibili, hobe pedal normalak
aukeratzea eta oin-puntakoa ezarri, pedalei indar han-
diagoz eragiteko segurtasuna galdu gabe.
B I Z I K L E T A H I R I A N
11
Hauek dira oinarrizko
ordezko piezak: bonba,
desmuntagarriak,
partxeak eta ganbara.
Mantenua
segurtasunaren gakoa da.
Bizikleta, urtean gutxienez hirutan, meka-
nikoarengana eramatea gomendatzen
dute adituek. Behin, goitik behera aztert-
zeko, eta beste bitan, zatikako ikuskape-
netarako. Behar bezala mantenduz, bizi-
kleta luzarorako izango duzu.
*Irtenbidea
2.- Janzkera
2.1.- Jantziak
Hirietan bizikleta hartzen duten gehienek lanera edo
ikastera joateko erabiltzen dute. Horrela bada, txirrindu-
lari bakoitzak bere egoeretara egokituko ditu jantziak:
egin beharreko ibilbidea, dutxak edo aldagelak aukeran
baditu, kideek onartzea…
Egoera hobezina litzateke heldu beharreko tokira iritsi
eta garbitzeko eta arropak aldatzeko aukera izatea.
Horrela, bizikletan ibiltzeko arropa aproposagoa era-
mango genuke, txirrindulariari dagokiona, hain zuzen.
Edozelan ere, kontuan izango ditugu elementu hauek:
Galtzak.- Ardi-larruz sendotutakoak gomendatzen
dira. Hasiberriak ez ditu axubeta gogaikarririk izan-
go eta ibilbide luzeak egin ahal izango ditugu. Ez
dute zertan izan behar ohiko kulotak. Bermudak eta
galtza luze sendoak ere badaude. Ohiko jantziak
erabiliz gero, adi ibili galtzaren eskuineko hanka pla-
toetan kateatu ez dadin. Galtzetina igoz edota goma
bat erabiliz ez dituzu galtzak koipez zikinduko eta
ezustekorik ez duzu hartuko. Galtza bakeroak ez
dira gomendatzen.
Betaurrekoak eta eskularruak.-
Gomendatzen diren segurtasun-elementuak
dira. Neguan, kristal neutrodun lenteak (ez ilu-
nak) txirrindulariaren ikuspena hobetu egiten
dute eguraldi ona ez denean. Oso egun argit-
suetan, eguzkitarakoak eraman daitezke.
Eskularruei dagokienez, bigunak direnez
babestu egiten gaituzte erortzen bagara eta
gainera, lurzoruak sortutako bibrazioak xurga-
tu egiten dituzte.
Oinetakoak.- Malguak izango dira. Kontuz
lokarriekin. Behar bezala lotu ezik katearekin
korapilatu daitezke.
Motxila.- Liburuak, agiriak edota arropa eramateko
modurik aproposena. Ez dadila izan pisutsu edo
12
B I Z I K L E T A H I R I A N
Babes bereziko
bermudak.
Goanteak segurtasun
elementu inportanteak
dira.
Automatikoak erabiltzen badituzu, gelditu
aurretik oina atera, ahal dela, ezkerrekoa.
Horrela, oreka galduz gero ez zara eroriko
galtzadaren alde arriskutsuenera.*Irtenbidea
handiegia (hiri-altzarietan kateatu daiteke). Zakutoak
ere eraman ditzakezu, baina beti ere, atzetik 25 zen-
timetro eta alboetatik metro erdi irteten ez badira.
Edozein mugimendutarako askatasun gehiago
emango dizu.
Bestelako gehigarriak.- Botilatxoa hidratatzeko
eta zira hotza eta euria egiten duenerako. Barruko
kamiseta sintetikoak erabili, kotoizkoekin baino
lehorrago egongo baitzara.
Irtenbidea: Arropa transpiragarria erabili eta eskura
izan beti izerdia lehortzeko zapitxoa. Diskrezio osoz
egin dezakezu edozein lababotan.
2.2.- Kaskoa.
Kaskoa eramatea hiriarteko bideetan derrigorrezkoa da
eta aukerakoa hirian, baina nonahi eramatea beti da
komenigarria. Izan ere, bizia salba dezakezu istripua
izanez gero eta, txirrindularien artean kontrako iritziak
badaude ere, teknikoki frogatuta dago ez duela bero
gehiago ematen aireztapen-sistema egokia baldin
badu.
Are gehiago, eguzki-erradiazioetatik babesteko tresna
egokia izan daiteke. Buruan pirata-zapia ipintzea segur-
tasun-elementu horren osagarri ona izan daiteke, izerdia
xurgatu, azkurak saihestu eta kaskoa txirrindulariaren
burura behar bezala egokitzen laguntzen baitu.
Gogoratu ondo estututa eraman behar duzula. Izan ere,
kaskoa behar bezala estutu gabe erortzen bazara, min
handia har dezakezu. Behar bezala daramazula ziurtatu
nahi baduzu, astindu burua. Kaskoa mugitzen ez bada,
ondo jarrita daramazu.
Homologatutako babesgarriak erosi beti, ohikoena
Europako Batasunekoa da (CE zeinua daramate), baina
badira beste batzuk ere, Snell edo Ansi esaterako.
Zalantzarik izanez gero, zure konfiantzazko dendariare-
kin kontsultatu.
B I Z I K L E T A H I R I A N
13
Motxila txikia oso
lagungarria da.
Bizikleta bizitzeko
modua da eta kaskoa
babesteko modua.
Gerrian sekula ez lotu jantzirik. Azkenean,
atzeko gurpileko erradioetan sartuko da
eta erori egingo zara.
*Irtenbidea
14
B I Z I K L E T A H I R I A N
Bilatu bide seguruena.
Bizikletaz lehenbizikoz joaten bazara lanto-
kira edo ikastetxera, bezperan oinez egin
dezakezu ibilbidea oztopoez edota balizko
zirkulazio arazoez ohartzeko.*Irtenbidea
3.- Ibilbidea
Ibilbiderik seguruena aukeratzea izango da hirian dabi-
len txirrindulariaren araua. Eta, ez du zalantzarik eduki-
ko ibilbidea luzeago bat aukeratzean, bi gurpilen gaine-
an egindako edozein joan-etorrik duen arriskua horrela
gutxitzen badu. Izan ere, eragozpenak ez dira berdinak
kale guztietan ez eta horietan dabilen jende kopurua
ere.
Lehentasun hurrenkeraren arabera, aukeratu beharreko
bideak:
Bide-gorriak edo bizikleta-bideak. Erabili itzazu
ahal duzun guztietan. Txirrindulariek baino ezin
dituzte erabili.
Bigarren mailako kaleak, norabide bakarreko-
ak eta bi erreitakoak. Ibilgailu gutxi ibiltzen dira.
Autoek erraz aurreratu zaitzakete arriskurik gabe.
Bigarren mailako galtzadak, norabide bakoit-
zeko errei bakarra dutenak. Arazo gehiago sort-
zen dituzte, baina hala ere, nolabait seguruak dira.
Bide nagusiak, norabide bakoitzeko errei bat
baino gehiago dituztenak. Autoek daramaten
abiadura handia da bide hauetako arazoa.
Oinezkoentzako guneak. Gogoratu galtzada
hauetan oinez joan beharko duzula bizikleta eskuan
daramazula, seinaleek kontrakoa agintzen ez badu-
te behintzat. Batzuetan, egin beharreko ibilbidea
murriztu dezakete oinez.
Bide nagusiak, norabide bakoitzeko errei baka-
rra dutenak. Ez dira bat ere gomendatzen.
Aurreratzea maniobra arriskutsua bihurtzen da.
Biribilguneak edo glorietak. Gune gatazkatsue-
nak dira eta ahal bada, behintzat, ez ditugu igaroko.
Nahi izanez gero, bizikletatik jaitsi (oinezko bihurtzen
zara) eta lurpeko pasabideak edota oinezkoenak
gurutzatu ditzakezu.
Oso garrantzitsua: Europako hiri askotan egin badai-
teke ere, Estatu espainiarrean debekatuta dago kontra-
ko norabidean bizikletaz ibiltzea edozein kaletan.
4.- Jarrera eta jokabidea.
4.1.- Egin behar dena
Jarrera positiboa izan abian jarri aurretik eta abiatu
eta gero, ezarritako zirkulazio arau guztiak errespe-
tatuz. Gogoratu errespetatuak izan nahi badugu
modurik onena zirkulazio kodea zorrotz betetzea
dela, hiriko bideetako erabiltzaile duinak garela era-
kutsiz. Jarrera desegoki bat erakutsi nahi baduzu
gidariei ez eman oinarririk gabeko aitzakiarik.
Ahal den neurrian, erraztu itzazu gainontzeko gida-
rien, txirrindularien edo oinezkoen maniobrak.
Gertaerei aurrea hartu, nahi ez diren istripuak
saihesteko modurik onena baita.
Goza ezazu bizikletarekin hiriko gune seguruenetan.
Erlaxatu zaitez eta gutxitu abiadura, kontzentrazioa
galdu gabe baina. Bide-zati konplikatuenetan, gehi-
tu erritmoa eta tentsioa arriskuaren eraginpean aha-
lik eta denbora gutxien egoteko.
Gauez eta eguraldi txarrarekin arreta areagotu.
Bila ezazu ibilbide bera egiten duen kideren bat.
Beste batekin joateak segurtasuna areagotzen du,
beti ere elkarrizketak saihesten badira eta arreta
beste kontu batzuetan jartzen ez bada.
4.2.- Egin behar ez dena
Nahiz eta arrazoia izan, gidarien jarrera gaitzetsi edo
haiek iraindu modu txarrean. Bideetako erabiltzaile-
en artean txirrindulariak dira kalte gehiago jaso di-
tzaketenak, edozein erasok ondorio konponezinak
eragin ditzake. Gorputza da gure karrozeria bakarra.
Errepidera beldurrez irten. Errespetuz eta arretaz ibili
behar da bizikletan baina sekula ez urduri. Beldur
bazara hobe bizikletatik jaitsi.
Ez azeleratu bost minutu lehenago iritsi nahian.
Edozein ezbehar edo oztoporen aurrean arazorik
gabe gelditzeko besteko abiadura eraman beti.
Aurikularrak eramatea. Debeku zehatza da. Alegia,
errepidean bost zentzumenak jarri behar dituzu.
Bizikletan zoazela sakelako telefonoa ere ezin da
erabili.
B I Z I K L E T A H I R I A N
15
Kaskoak bizia salba
zaitzake.
Oinezkoa errespetatu.
16
B I Z I K L E T A H I R I A N
B I Z I K L E T A H I R I A N
17
BIGARREN
ZATIA
Behin abiaraziz gero
Bizikleta prest dago eta ekipoa aztertu dugu. Jantzi
egokiak daramatzagu eta buruan egin beharreko ibilbi-
dea. Iritsi da, beraz, errepidera irteteko ordua. Gogoratu
zirkulazio kodeko arau guztiak bete behar dituzula.
Gidabaimenik ez baduzu, ondo legoke arauak berrikus-
tea. Jarraian duzu txirrindulariei dagozkien artikuluen
berri.
1.-Bidean sartu
Zirkulazioari buruzko Araudi Orokorrak ezartzen due-
nez, edozein ibilgailuk bidean sartzerakoan segurtasun
baldintza batzuk izango ditu kontuan. Horrek esan nahi
du, galtzadan sartzeak ez diola inori arriskurik sortuko.
Horretarako, txirrindulariak kontuan hartuko du gainon-
tzeko ibilgailuen distantzia eta abiadura. Zentzuzkoena
da ikuspen handiko bide-tarte zuzen batean bizikleta
martxan jartzea.
Horrela bada, plater handia sartuta duzula ez jarri mar-
txan, pedalei eraginda ere motel abiatuko zara eta,
zeure burua arriskuan jarriz.
2.- Nondik ibili?
Gogoratu, ahal den neurrian txirrindulariek derrigortuta
daudela bide-gorrietatik ibiltzera. Halakorik ezean, gal-
tzada arrunta hartu behar badu, eskuineko erreitik zir-
kulatuko du beti, bigarren ilaran aparkatutako beste ibil-
gailu batzuk aurreratu behar dituenean izan ezik.
Hiriarteko bideetan, txirrindulariak bazterbidea erabiliko
du. Hala ere, hirian ez dago bazterbiderik, beraz, hiri
barruan bizikletan doazenak errei erditik joan daiteke.
Horrela ez da inolako araurik hautsiko, txirrindularia
beste ibilgailu bat baita. Gure eskubidea da.
Stop seinale baten aurrean edo beste arra-
zoirengatik gelditzen bazara, ezarri gara-
pen eroso bat, berriz ere aise abiarazteko.
*Irtenbidea
Gainera, errepidearen eskuineko aldetik zirkulatzea
arriskutsuagoa izan daiteke, galtzadaren bazterretik
doan txirrindularia aurreratua izan daiteke eta; baita kale
estuetan ere. Galtzadaren eskuin aldean zirkulatzea
gomendatzen da baldin eta autoek, arriskurik sortu
gabe, aurreratzeko besteko zabalera badu galtzadak,
eta beti ere, legeak ezartzen duen 1,5 metroko tartea
errespetatzen bada.
Ikuspen oneko bide-tarteetan onartuta dago bi txirrin-
dularik paraleloan zirkulatzea.
Kontuz: Istripurik ohikoenetako bat izaten da (erortze
larrien % 12 gutxi gora behera) irekita dauden ibilgailue-
tako ateen kontrako talka. Trafikoko lege berria indarre-
an sartu denetik, gidariak edo kopilotuak ziurtatu egin
beharko dute ibilgailutik irteterakoan ez dutela arriskuan
jartzen etor daitekeen txirrindularirik. Hala ere, arreta are-
agotu behar da eskuin aldean alboratuta zirkulatuz gero.
3.- Seinaleztapena
3.1.- Txirrindularientzako bakarrik diren seinaleak
SEINALE HAUEN AZALPENA
18
B I Z I K L E T A H I R I A N
Errailaren erditik joan
daiteke.
Kontuz aparkatutako
autoekin.
Bereizita dagoen
bide-gorria.
Bertatik ibiltzea
derrigorrezkoa da.
Txirrindulariak
egotea edo
beraientzat
den pasagunera
hurbiltzea..
Bizikletarik ez.
3.2.- Semaforoak
Badira txirrindularientzako bakarrik diren semaforoak,
bizikleten silueta argitsuak dituztenak. Oro har, bide-
gorriek eta bestelako bideek bat egiten duten tokietan
daude jarrita. Horrelakoetan, oinezkoen jarraibidea
izango dute txirrindulariek ere. Hala ere, haiek erabiliko
dute oinezkoen pasabidea eta txirrindulariek, berriz,
galtzadaren gaineko zeharkako lerro etenak mugatzen
dutena.
Ohiko semaforoetan, gorri dagoen batera heltzerakoan,
txirrindulariak zuhurtasunez jokatuko du. Zuzenena li-
tzateke berde jarri arte itxarotea, geldituta dauden ibil-
gailuak aurreratu gabe. Bestela, aurrekoa egin ezean,
gerta liteke ibilgailu baten bidaiariak atea irekitzea ezus-
tean eta arazoak sortzea. Halaber, ibilgailuen ilara guz-
tia aurreratu aurretik semaforoa berde jar daiteke eta
ibilgailuak martxan jarri, ezbeharren bat eraginez.
Pazientzia, beraz.
3.3.- Bide-markak
Bizikleten ibilbideak mugatzeko zoladuran bizikleta
baten irudia margotzen da. Eta, era berean, Trafikoko
Lege berria indarrean sartu denetik, udaletxeek taxi
edo autobus-errei batzuk gorde ditzakete bizikletak
bakarrik ibiltzeko. Horrelakoetan, “Bizikletak bakarrik”
adieraziko dute.
4.-Biraguneak eta biribilguneak
Bizikletek ez daukate keinukaririk maniobrak adierazte-
ko. Horregatik, besoak erabiliko ditugu gainontzeko ibil-
gailuei adierazteko zer egiteko asmoa dugun.
B I Z I K L E T A H I R I A N
19
Bide-gorria.
Beste ibilgailurik
ez.
Bide-gorriaren
amaiera.
Txirrindulari eta
oinezkoentzako
bidea. Kontuz
oinezkoekin.
Ezkerrera joan nahi ezkero erreia edo martxaren nora-
koa aldatzeko, ezkerreko besoa luzatu behar duzu,
esku-ahurra behera begira dagoela. Eskuinera joan nahi
baduzu, berriz, jaso ezkerreko besoa ukondoarekin “L”
bat osatuz edota sorbaldarekin 90º angelua adieraziz.
Eskuineko besoa ere erabil dezakezu baina gutxiago
ikusiko da.
Aldez aurretik adierazi beharko duzu baina seinalezta-
pena ez du iraun behar maniobra amaitu arte, horreta-
rako manilarrean bi eskuak behar dituzu eta.
Edozein oztopo edo arriskuren berri ere eman dezake-
zu. Horrelakoetan, ahurra erakutsi eta astindu abiadura
gutxitu dezaten.
Trafikoko lege berria indarrean sartu denez gero, hiri
barruko tarte baten ezkerrera hartzen duzunean edo-
zein ibilgailu legez joka dezakezu. Ez da zertan galtza-
daren eskuin aldera zabaldu behar norabide aldaketa
burutzeko. Baina kontuz, zeren arau berri honek hirian
bakarrik du indarra.
5.-Txirrindularientzako
lehentasuna
Bide-gorrietan, txirrindularientzako pasaguneetan edo
seinalez adierazitako bazterbideetan bizikletak beti du
lehentasuna motordun ibilgailuen aurrean.
Era berean, lege berriaren arabera, txirrindulariak lehen-
tasuna du bidegurutze baten jiro egiten duten ibilgailuen
aurrean ere. Arau orokor bezala, ibilgailua sartzera doan
bidetik zirkulatzen duen txirrindulari bati ezin zaio bidea
moztu.
Gurutzaguneetan seinaleek adieraziko dute nork duen
lehentasuna. Halakorik ezean, arau orokorra hartuko da
kontuan: “Eskuinetik zirkulatzen ari den ibilgailuak du
pasatzeko lehentasuna”
Taldean joanez gero, arauek ibilgailu bakartzat jotzen dute
taldea. Beraz, biribilgunean edo bidegurutzean sartzerako-
20
B I Z I K L E T A H I R I A N
Aldez aurretik adierazi.
Maniobrak adierazterakoan, utzi pedalei
eragiteari. Oreka mantentzeko modua da,
zeren egonkortasuna galtzen baita manila-
rretik esku bat kenduz gero.*Irtenbidea
an lehentasuna izango dute taldea osatzen duten txirrin-
dulari guztiek, binaka joan beharko dutelarik.
6.- Bide-une estuak
Lanagatik edo trafikoko beste edozein gorabeheragatik,
galtzada batean ezinezkoa bada bi ibilgailu gurutzatzea,
txirrindulariek ibilgailuei pasatzen utzi beharko die, bal-
din eta poliziaren batek edota lanetako arduradunen
batek kontrakoa esaten ez badu.
7.- Abiadura
eta segurtasun-tartea
Zirkulazio kode zaharrean txirrindulariek debekatuta
zuten orduko 45 km-tik gorako abiadurarekin zirkula-
tzea. Gaur egun, arau horrek ez du indarrik eta txirrin-
dulariek abiadura hori gainditu dezakete, beti ere zirkula-
tzen ari diren bideak onartzen badu, arau orokor bezala.
Hala ere, herri barruan edo hirian ibilgailuek ezin dute
gainditu 50 km/h abiadura. Nahiz eta hori izan legeak
ezarritako muga, gomendagarria da neurrizko abiadura
eramatea, segurtasun baldintzetan gelditzea utziko digu-
na.
Bestalde, txirrindulariak segurtasuneko gutxieneko tar-
tea utzi beharko du aurretik duen ibilgailuarekiko.
Bizikletak daraman abiaduraren arabera tartea areagotu
egin beharko da. Txirrindularien atzetik doazen ibilgai-
luek ere zuhurtziazko tartea gorde beharko dute, batez
ere aurreratzeko maniobretan. Horrelakoetan, ibilgailuek
derrigorrez utzi beharko dute 1,5 metroko tartea.
B I Z I K L E T A H I R I A N
21
Autoek aurreratzean
gutxienez 1,5 metrotako
tartea utzi behar dute.
8.- Umeen garraioa
Trafikoko lege berriak onartzen du 7 urte bitarte-
ko umea eramatea homologatutako eserleku
gehigarri batean, beti ere txirrindularia adinez
nagusia bada. Umea eramanez gero, oso
garrantzitsua da behar bezala babestea.
Esaterako, kaskoa nahitaezkoa da. Neurriak
hartu eta kontuan izan umeak direla kalte gehien
jaso ditzaketenak, txirrindulariak berak baino
gehiago.
9.- Kontuz oinezkoekin
Errespeta itzazu beti oinezkoentzako pasaguneak. Utzi
pasatzen oinezkoei. Hiriko joan-etorrietako katearen
engranaje zaurgarrienetakoa ere badira. Gogoratu gai-
nera, oinezkoentzako baino ez diren guneetan txirrindu-
lariek debekatuta dutela ibiltzea.
Bestalde, txirrindulari elkarteek egiten duten kritikarik
ohikoena da oinezkoek gero eta gehiago erabiltzen
dituztela bide-gorriak. Nahiz eta debekatuta egon,
oinezkoek lasai asko erabiltzen dituzte paseatzeko bizi-
kletentzako baino ez diren bide-gorriak. Pazientzia izan
eta nahiko denborarekin ohartaraziko zaie gure present-
ziaz. Ahal izanez gero, gelditu eta modu atseginez azal-
duko eta ulertaraziko zaizkie bide-gorriak txirrindula-
rientzako baino ez direla. Gizabidez jokatu behar da.
10.- Bizikleta hartu behar
baduzu, ez edan
Alkohola da edozein gidariren etsairik handiena. Eta txi-
rrindularien kasuan areagotu egiten da pedalei eragite-
ak eskatzen duen esfortzu fisikoa dela-eta. Gogoratu:
Bizikleta hartzen baduzu, ez edan. Gainera, zirkulazio
kode berriaren arabera, Ertzaintzak txirrindularia geldia-
razi dezake alkoholemia froga egiteko.
Positibo emanez gero (odolean 0,5gr/l tasa orokorra
aplikatuko da), bidezainek salaketa jarri eta bizikleta
kenduko dizute, edan ez duen baten esku utzi arte.
Edanda bazoaz, ez igo bizikletara.
Arrazoi horiek substantzia psikotropikoak hartzeari
dagokionean ere balio dute. Halaber, botikak hartuz
22
B I Z I K L E T A H I R I A N
Oinezkoak ezin dira ibili
bide-gorrietan.
gero, kontsultatu medikuarekin haien balizko eraginak,
batez ere logura eragin badezakete.
11.-Txakurrak eta zuloak
Gizakiaren lagunik onena txirrindulariaren etsairik han-
dienetariko bat ere bada. Haserre dagoen txakur baten
aurrean, ez jarri urduri. Zaindu inguruko autoak eta txa-
kurrari ihes egin, beti ere, norberaren burua edota gai-
nontzeko gidariena arriskuan jartzen ez bada. Argi ez
baduzu, hobe bidea jarraitzea, azkenean txakurrak alde
egingo du eta, seguruenik.
Berdin jokatu behar dugu errepidean zuloren bat edo
bestelako oztoporen bat aurkituz gero. Onena da gai-
netik pasatzea manilarrari gogor eutsiz eta gorputza
arintzeko posturan jarriz (besoak bilduta eta oinak
pedalen gainean).
B I Z I K L E T A H I R I A N
23
¡Kontuz txakurrak!.
Hiriaz gozatu!.
Badira txakurren aurkako alarmak eta
ultrafrekuentziekin darabiltzan beste tresna
batzuk, nahiz eta txirrindulari elkarteek
zalantzan jarri dituzten horien balioa.
Batzuk txirrina jotzen dute ozenki edota
atzeko gurpila gelditu txakurrak uxatzeko.
Beti ez da nahikoa izaten.
*Irtenbidea
24
B I Z I K L E T A H I R I A N
B I Z I K L E T A H I R I A N
25
HIRUGARREN
ZATIA
Iritsi eta gero
Askok ez dute bizikleta hartzen kalean, parkean edo
polikiroldegian utzitakoan ostuko dioten beldurrez. Eta
egia da, Europako beste toki batzuekin alderatuta, gure
herrietako espaloietan bizikleta gutxi ikusten dela apar-
katuta, eta horrek segurtasun ezaren ustea areagotu
egiten duela.
Gaur egun, bakarrik Gasteizen aurki dezakegu bizikle-
tentzako aparkaleku adimendunak deitutakoak.
Mendizorrotzan dago eta “Biciberg” du izena. Bertan,
bizikletak lurpeko konpartimentuetan gordetzen dira,
lapurrek ez iristeko tokian, alegia. Bizikleta inork eraman
ez dezan, hona hemen zenbait aholku:
1.- Non aparkatu?
Agintariek bizikletak aparkatzeko zehaztu dituzten
tokietan utziko da, ahal bada. Bestela, ez oinezkoei ezta
ibilgailuei ere trabarik egingo ez dion hiriko gune diskre-
turen batean.
Enkarguren bat egin behar denean, dendariei galdetu
bizikleta dendan sar daitekeen ala ez. Denek ez dute
baiezkoa emango, baina askok ez dute, seguru asko,
eragozpenik jarriko.
2.-Giltzarrapoa
2.1.- Zein motatakoa erabili?
Lapurreten aurkako babesak hiru dira, nagusiki: itxigai-
lu espirala, katea eta “U” erako giltzarrapoa.
Lehenengoa malgua da eta bizikletatik lapurtu daitezke-
en elementu guztiak babesteko balio du: eserlekua,
gurpilak eta koadroa. Abantailen artean, prezio eskura-
garria, pisu gutxi eta erraz eramatekoa. Akatsen artean,
nahiko erraz apur daitekeela.
Saia zaitez bizikleta
uzten horretarako
gaitutako tokietan.
Utzi bizikleta toki jendetsuetan. Ez utzi
sekula eremu agerian, kale zuloetan edo
patioetan. Erabili beti lapurreten aurkako
babesen bat. Ez eman erraztasunik
lapurrei.
*Irtenbidea
Ohiko katea da eraginkorre-
na kate-mailen lodieraren
eta hura itxi eta osatzen
duen giltzarrapoaren ezau-
garrien arabera. Nahiko
merkea da, baina pisu asko
hartzen du. Bere luzeraren
arabera eserlekua eta gurpi-
lak ere lotu ditzakegu.
Altzairu indartuaz eginak
“U” erako itxigailuak dira,
txirrindulari gehienentzat,
merkatuan dauden babes
tresna seguruenak.
Londresen eta
Amsterdamen lapurreten aurka gehien erabiltzen dena
da. Estatu espainiarrean gutxi erabiltzen dira, eta erabi-
li ere motozikletetan nagusiki. Desabantaila: pisua eta
prezio altua. Horretaz gain, ez du babesten eserlekua
ezta bigarren mailako beste zati batzuk ere. Koadroa,
aldiz, eraman ezina litzateke.
2.2.- Nola jarri giltzarrapoa bizikletari?
Modurik seguruena da atzeko gurpila, koadroa eta bizi-
kletak lotzeko dauden hiri-altzairua, denak batera lotzea
katearekin edo giltzarrapoarekin. Ezustekoren bat hartu
nahi ez baduzu, ez lotu sekula aurreko gurpila bakarrik.
26
B I Z I K L E T A H I R I A N
‘U’ motako giltzarrapoa.
Katea.
Kiribil itxurako
giltzarrapoa.
Saia zaitez bizikleta
uzten horretarako
gaitutako tokietan.
Bateratu giltzarrapo zurruna (katea edo “U”
erakoa) malguago batekin. Horrela, bizikle-
ta osoa babestuko duzu.
*Irtenbidea
3.- Bestelako segurtasun
neurriak
Hiri barruko ibilbideetarako ez da beharrezkoa teknolo-
gia aurrerapen handiko ezaugarriak dituen bizikleta
garesti bat. Bizikleta arruntak ez du lapurren atentzioa
deituko.
Marka ezagunekoa den bizikleta erabiliz gero, marka-
adierazleak ezabatu ditzakezu.
Joan den urtean, Bizkaian Ertzaintzak desegin zuen
bizikletak enkarguz osten zituen talde bat.
4.- Asegurua
Lapurretak eta erantzukizun zibilari buruzko aseguruak
ere kontratatu daitezke. Beste norbaiti sorrarazitako
kalteak barne hartzen dituzten etxeko polizetan ere
erantsi daitezke bizikleta lapurretak. Baita bizikletatik
eroriz gero txirrindulariak berak jasandako lesioak edota
oinezkoren bati eragindakoak sendatzeko medikuntza
tratamenduak. Galdetu aseguru-etxean
5.- Bizikleta ostu didate,
zer egingo dut?
Lehenbizi, salaketa jarri Ertzain-etxean eta konfiantza
izan ertzainen jardunean. Bigarrenez, bestei jakinarazi
kartelen bidez edota txirrindulari-elkarteekin harremane-
tan jarriz. Bilboko Bizi Bizi (www.bizizbizi.org) eta
Donostiako Kalapie (www.kalapie.org) elkarteek badute
web guneetan bizikleta lapurretak salatzeko atala.
Gasteizen Bizikleteroak (www.pagina.de/bizikleteroak)
elkartera jo dezakezu.
Kontu izan: Bizikleta guztiek dute bastidore zenbakia.
Nolabaiteko matrikula da, ostutako bizikleta gurea dela
frogatzeko balioko diguna. Pedalier-kaxaren azpian
egoten da grabatuta. Idatz ezazu zenbaki hori, baliaga-
rri izango zaizu. Era berean, www.registrodebicis.com
web gunea ere ikus dezakezu. Ekimen aitzindaria da
bizikleten erregistro nazionala ezartzeko eta bizikleta
lapurreten kontra ekiteko.
B I Z I K L E T A H I R I A N
27
Oinik gabe.
28
B I Z I K L E T A H I R I A N
B I Z I K L E T A H I R I A N
29
LAUGARREN
ZATIA
1-Garraio publikoa
Joan nahi dugun tokira iristeko, beharbada beste
garraio motaren bat ere erabili beharko dugu. Jarraian
azaltzen dira bizikletak onartzen dituzten garraio
publikoak.
Metro Bilbao.- Txirrindulariek lehenengo eta azken
bagoia erabil ditzakete. Ohiko bezeroek dute lehen-
tasuna. Beraz, jende gehien dabilen ordu jakinetan
ez hartu metroa, ahal dela. Gainontzeko bidaiariekin
errespetua erakutsi. Bizikletak ez du txartelik
ordaintzen.
Renfe eta Euskotren.- Hurbileko ibilbideetan
onartzen dituzte bizikletak. Ez dute bidaia-txartelik
ordaintzen.
Lineako autobusak.- Ez dira onartzen leku eta
segurtasun arazoengatik.
Taxiak.- Oro har, ez dute onartzen bizikletak erama-
tea. Hala ere, zenbaitek laguntzen dute larrialdietan
(matxurak, istripuak…). Hitz egitea da kontua.
Beste garraio mota batzuk.- Funikularrek onart-
zen dituzte, zerbait gehiago ordaindu behar bada
ere. Berdin Portugaleteko Zubi Esekian.
Erakundeetako ekimenak
Metroan, bizikletak
lehenengo edo azken
bagoian joan daitezke.
2.- Bide-gorriak egin.
Bizkaiak, Gipuzkoak eta Arabak bide-gorrien eta txirrin-
dularientzako hiri barruko zein hirien arteko bideen sare
handia dute. Udalek, Aldundiek eta Eusko Jaurlaritzak
ahaleginak indartzen jarraitzen dute dauden tarteak
elkartzeko. Esaterako, Bizkaiko Aldundiak 2010erako
360 kilometrotan handitu nahi ditu, dagoeneko dauden
52. Horretarako, 80 milioi euroko inbertsioa egingo du.
3.- Bizikleta-alokairua hirian
Gasteizen jarri zen martxan joan den uztailean Euskadin
aitzindaria den ekimena (Europan beste hiru tokitan
bakarrik dagoena: Kopenhage, Oslo eta Amsterdamen)
hirian bizikletak doan alokatzeko. Herritarrek 200 bizi-
kleta dituzte eskura eta haiek erabili ahal izateko NANa
erakustea baino ez dute egin behar. Martxarik gabeko
bizikletak dira eta gizarte-etxeetan eta polikiroldegietan
jaso eta itzultzen dira.
Zerbitzu pilotua da, abendu artekoa, eta goizeko hama-
rretatik gaueko bederatziak arte. Beste hiri batzuk ere
halako zerbitzua eskaintzeko asmoa dute.
30
B I Z I K L E T A H I R I A N
Bide-gorrien kilometro-
ak gero eta gehiago dira.
Ibilbide luzeak egiteko eta bizi garen leku-
tik urruti dauden herrietara iristeko zent-
zuzkoa da bizikleta eta garraio publikoa
erabiltzea.*Irtenbidea
Donostian, badira enpresak bizikletak alokatzen dituzte-
nak hirian ibiltzeko. Argibide gehiagotarako: Bici Rent
Donosti (943279260).
Bilboko Udaletxeak, berriz, joan den uztailean bisita
gidatuak antolatu zituen bizikletan hiriburuan zehar.
Ekimenak arrakasta handia izan du eta, antza, hurrengo
udan ere errepikatuko dute. Halaber, Itsas Museoaren
zabalgunean eta udan zehar, 47 bizikleta alokatu ahal
izango dira 17:00etatik 21:00etara.
4.- Mugikortasunaren Astea
Gero eta gehiago dira Mugikortasunaren Astea antolat-
zen duten euskal erakundeak. Aipatu ekitaldia irailaren
hirugarren astean izan ohi da. Udal, Aldundi eta Eusko
Jaurlaritzak bide publikoa eta bizikleta erabiltzera bult-
zatutako hainbat ekitaldi antolatzen dute. Disuasio-neu-
rriak ere aplikatzen dira gidarien aurka, bizikletaren era-
bilera eta oinezkoen zirkulazioa, ahal den heinean,
errazteko asmoz.
5.- Bestelako ekimenak
Gallartako Meatzaritzaren Museora (Abanto) bizikletan
doazenak doan du sarrera. Bada, gainera, Muskiz,
Portugalete eta Trapagaran lotzen dituen bide-gorria eta
bizikletentzako aparkalekua ere badago.
Bilboko hamabi Hotelek abian jarri dute ehun bizikleta
mailegatzeko ekimena hiria bizikletaz ikusi nahi duten
bezero guztiei.
B I Z I K L E T A H I R I A N
31
Helbide eta telefono baliagarriak:
Eusko Jaurlaritza: www.euskadi.net
Hiriko Txirrindularien Bilboko Elkartea: www.bizizbizi.org
Hiriko Txirrindularien Donostiako Elkartea: www.kalapie.org
Hiriko Txirrindularien Gasteizko Elkartea: www.pagina.de/bizikleteroak
Bizikletaren defentsarako Kordinakundea: www.conbici.org
Bizikletaz doazen mezulariak: Oraintxe Ekomensajer@s
BilboTelefonoa: 944 154 1999; Faxa: 944 339 256
Posta elektronikoa: agiantza@jet.es
Oraintxe Ekomensajer@s
Iruña - Telefonoa: 948 213 033; Faxa: 948 224 412
Posta elektronikoa: bici88@hotmail.com
rlanas@cin.es
Euskal Herriko Txirrindularitza Federazioa: http://www.fvascicli.com/index2.html
Bizkaiko Txirrindulari-Klubak: http://www.febici.com/clubs.asp
Gipuzkoako Txirrindulari-Klubak: http://www.gtxe.net/
Arabako Txirrindulari-Klubak: http://www.faciclismo.com/
32
B I Z I K L E T A H I R I A N
Eranskina

More Related Content

Viewers also liked

Gipuzkoabizikletaz 2015 eu_bizikletaren udal gidaliburua_asanz
Gipuzkoabizikletaz 2015 eu_bizikletaren udal gidaliburua_asanzGipuzkoabizikletaz 2015 eu_bizikletaren udal gidaliburua_asanz
Gipuzkoabizikletaz 2015 eu_bizikletaren udal gidaliburua_asanzpatxigalarraga
 
Trafikoa 2016 eu_segurtasuna ikastetxerako sarrera irteeretan - dekalogoa_tra...
Trafikoa 2016 eu_segurtasuna ikastetxerako sarrera irteeretan - dekalogoa_tra...Trafikoa 2016 eu_segurtasuna ikastetxerako sarrera irteeretan - dekalogoa_tra...
Trafikoa 2016 eu_segurtasuna ikastetxerako sarrera irteeretan - dekalogoa_tra...patxigalarraga
 
Trafikoa 2014 es_plan tipo - movilidad segura y sostenible en municipios pequ...
Trafikoa 2014 es_plan tipo - movilidad segura y sostenible en municipios pequ...Trafikoa 2014 es_plan tipo - movilidad segura y sostenible en municipios pequ...
Trafikoa 2014 es_plan tipo - movilidad segura y sostenible en municipios pequ...patxigalarraga
 
Trafikoa 2016 eu_segurtasuna ikastetxerako sarrera irteeretan - zuzendaritza ...
Trafikoa 2016 eu_segurtasuna ikastetxerako sarrera irteeretan - zuzendaritza ...Trafikoa 2016 eu_segurtasuna ikastetxerako sarrera irteeretan - zuzendaritza ...
Trafikoa 2016 eu_segurtasuna ikastetxerako sarrera irteeretan - zuzendaritza ...patxigalarraga
 
Trafikoa 2014 eu_eskola bidea - gida teknikoa_iprieto
Trafikoa 2014 eu_eskola bidea - gida teknikoa_iprietoTrafikoa 2014 eu_eskola bidea - gida teknikoa_iprieto
Trafikoa 2014 eu_eskola bidea - gida teknikoa_iprietopatxigalarraga
 
Gipuzkoa 2005 eu_ud lh_mugi zaitez_iprieto jfcid
Gipuzkoa 2005 eu_ud lh_mugi zaitez_iprieto jfcidGipuzkoa 2005 eu_ud lh_mugi zaitez_iprieto jfcid
Gipuzkoa 2005 eu_ud lh_mugi zaitez_iprieto jfcidpatxigalarraga
 
Movilidad 4S
Movilidad 4SMovilidad 4S
Movilidad 4SKirolXabi
 
Trafikoa 2011 eu_mshp05-ud 10-11urte_bizikletaz erabil ezazu burua_mjiturrald...
Trafikoa 2011 eu_mshp05-ud 10-11urte_bizikletaz erabil ezazu burua_mjiturrald...Trafikoa 2011 eu_mshp05-ud 10-11urte_bizikletaz erabil ezazu burua_mjiturrald...
Trafikoa 2011 eu_mshp05-ud 10-11urte_bizikletaz erabil ezazu burua_mjiturrald...patxigalarraga
 
Mugikortasuna edo jarduera_fisikoaren_eraginak_osasunean
Mugikortasuna edo jarduera_fisikoaren_eraginak_osasuneanMugikortasuna edo jarduera_fisikoaren_eraginak_osasunean
Mugikortasuna edo jarduera_fisikoaren_eraginak_osasuneanAnjaritoi Urnieta
 
Smart mobility en smart cities
Smart mobility en smart citiesSmart mobility en smart cities
Smart mobility en smart citiesinLabFIB
 
Guía para el envejecimiento activo y saludable EJGV 2014
Guía para el envejecimiento activo y saludable EJGV 2014Guía para el envejecimiento activo y saludable EJGV 2014
Guía para el envejecimiento activo y saludable EJGV 2014patxigalarraga
 

Viewers also liked (13)

Gipuzkoabizikletaz 2015 eu_bizikletaren udal gidaliburua_asanz
Gipuzkoabizikletaz 2015 eu_bizikletaren udal gidaliburua_asanzGipuzkoabizikletaz 2015 eu_bizikletaren udal gidaliburua_asanz
Gipuzkoabizikletaz 2015 eu_bizikletaren udal gidaliburua_asanz
 
Trafikoa 2016 eu_segurtasuna ikastetxerako sarrera irteeretan - dekalogoa_tra...
Trafikoa 2016 eu_segurtasuna ikastetxerako sarrera irteeretan - dekalogoa_tra...Trafikoa 2016 eu_segurtasuna ikastetxerako sarrera irteeretan - dekalogoa_tra...
Trafikoa 2016 eu_segurtasuna ikastetxerako sarrera irteeretan - dekalogoa_tra...
 
Trafikoa 2014 es_plan tipo - movilidad segura y sostenible en municipios pequ...
Trafikoa 2014 es_plan tipo - movilidad segura y sostenible en municipios pequ...Trafikoa 2014 es_plan tipo - movilidad segura y sostenible en municipios pequ...
Trafikoa 2014 es_plan tipo - movilidad segura y sostenible en municipios pequ...
 
Trafikoa 2016 eu_segurtasuna ikastetxerako sarrera irteeretan - zuzendaritza ...
Trafikoa 2016 eu_segurtasuna ikastetxerako sarrera irteeretan - zuzendaritza ...Trafikoa 2016 eu_segurtasuna ikastetxerako sarrera irteeretan - zuzendaritza ...
Trafikoa 2016 eu_segurtasuna ikastetxerako sarrera irteeretan - zuzendaritza ...
 
Trafikoa 2014 eu_eskola bidea - gida teknikoa_iprieto
Trafikoa 2014 eu_eskola bidea - gida teknikoa_iprietoTrafikoa 2014 eu_eskola bidea - gida teknikoa_iprieto
Trafikoa 2014 eu_eskola bidea - gida teknikoa_iprieto
 
2.hiruhilekoa
2.hiruhilekoa2.hiruhilekoa
2.hiruhilekoa
 
Gipuzkoa 2005 eu_ud lh_mugi zaitez_iprieto jfcid
Gipuzkoa 2005 eu_ud lh_mugi zaitez_iprieto jfcidGipuzkoa 2005 eu_ud lh_mugi zaitez_iprieto jfcid
Gipuzkoa 2005 eu_ud lh_mugi zaitez_iprieto jfcid
 
Movilidad 4S
Movilidad 4SMovilidad 4S
Movilidad 4S
 
Trafikoa 2011 eu_mshp05-ud 10-11urte_bizikletaz erabil ezazu burua_mjiturrald...
Trafikoa 2011 eu_mshp05-ud 10-11urte_bizikletaz erabil ezazu burua_mjiturrald...Trafikoa 2011 eu_mshp05-ud 10-11urte_bizikletaz erabil ezazu burua_mjiturrald...
Trafikoa 2011 eu_mshp05-ud 10-11urte_bizikletaz erabil ezazu burua_mjiturrald...
 
Mugikortasuna edo jarduera_fisikoaren_eraginak_osasunean
Mugikortasuna edo jarduera_fisikoaren_eraginak_osasuneanMugikortasuna edo jarduera_fisikoaren_eraginak_osasunean
Mugikortasuna edo jarduera_fisikoaren_eraginak_osasunean
 
EGAPE MATRIKULAZIOA
EGAPE MATRIKULAZIOAEGAPE MATRIKULAZIOA
EGAPE MATRIKULAZIOA
 
Smart mobility en smart cities
Smart mobility en smart citiesSmart mobility en smart cities
Smart mobility en smart cities
 
Guía para el envejecimiento activo y saludable EJGV 2014
Guía para el envejecimiento activo y saludable EJGV 2014Guía para el envejecimiento activo y saludable EJGV 2014
Guía para el envejecimiento activo y saludable EJGV 2014
 

More from patxigalarraga

EVALUACION DEL IMPACTO EN FUNCION DEL GENERO E INTEGRACION DE LA PERSPECTIVA ...
EVALUACION DEL IMPACTO EN FUNCION DEL GENERO E INTEGRACION DE LA PERSPECTIVA ...EVALUACION DEL IMPACTO EN FUNCION DEL GENERO E INTEGRACION DE LA PERSPECTIVA ...
EVALUACION DEL IMPACTO EN FUNCION DEL GENERO E INTEGRACION DE LA PERSPECTIVA ...patxigalarraga
 
MUGISARE pliego prescripciones tecnicas
MUGISARE pliego prescripciones tecnicasMUGISARE pliego prescripciones tecnicas
MUGISARE pliego prescripciones tecnicaspatxigalarraga
 
PROJEKTA URBES - Ciudades inclusivas y saludables
PROJEKTA URBES - Ciudades inclusivas y saludablesPROJEKTA URBES - Ciudades inclusivas y saludables
PROJEKTA URBES - Ciudades inclusivas y saludablespatxigalarraga
 
ESKORIATZA LAGUNKOIA baja resolucion
ESKORIATZA LAGUNKOIA baja resolucionESKORIATZA LAGUNKOIA baja resolucion
ESKORIATZA LAGUNKOIA baja resolucionpatxigalarraga
 
World usa center for active design_2016_en_affordable designs for affordable ...
World usa center for active design_2016_en_affordable designs for affordable ...World usa center for active design_2016_en_affordable designs for affordable ...
World usa center for active design_2016_en_affordable designs for affordable ...patxigalarraga
 
World uk nhs london_2017_en_healthy urban planning checklist
World uk nhs london_2017_en_healthy urban planning checklistWorld uk nhs london_2017_en_healthy urban planning checklist
World uk nhs london_2017_en_healthy urban planning checklistpatxigalarraga
 
World sve malmo stad_2014_en_malmo-sustainable urban planning
World sve malmo stad_2014_en_malmo-sustainable urban planningWorld sve malmo stad_2014_en_malmo-sustainable urban planning
World sve malmo stad_2014_en_malmo-sustainable urban planningpatxigalarraga
 
World sve malmo stad_2013_en_malmos path towards a sustainable future
World sve malmo stad_2013_en_malmos path towards a sustainable futureWorld sve malmo stad_2013_en_malmos path towards a sustainable future
World sve malmo stad_2013_en_malmos path towards a sustainable futurepatxigalarraga
 
World sve malmo stad_2012_en_the citys spatial impact on health
World sve malmo stad_2012_en_the citys spatial impact on healthWorld sve malmo stad_2012_en_the citys spatial impact on health
World sve malmo stad_2012_en_the citys spatial impact on healthpatxigalarraga
 
World aus dept health_2009_en_healthy urban development checklist_dept health
World  aus dept health_2009_en_healthy urban development checklist_dept healthWorld  aus dept health_2009_en_healthy urban development checklist_dept health
World aus dept health_2009_en_healthy urban development checklist_dept healthpatxigalarraga
 
Udalsarea21 salud desarrollo-urbano-sostenible
Udalsarea21 salud desarrollo-urbano-sostenibleUdalsarea21 salud desarrollo-urbano-sostenible
Udalsarea21 salud desarrollo-urbano-sosteniblepatxigalarraga
 
World sve malmo stad_2016_en_malmo-sustainable urban mobility plan
World sve malmo stad_2016_en_malmo-sustainable urban mobility planWorld sve malmo stad_2016_en_malmo-sustainable urban mobility plan
World sve malmo stad_2016_en_malmo-sustainable urban mobility planpatxigalarraga
 
World who europe hugh barton_2003_en_healthy urban planning in practice
World who europe hugh barton_2003_en_healthy urban planning in practiceWorld who europe hugh barton_2003_en_healthy urban planning in practice
World who europe hugh barton_2003_en_healthy urban planning in practicepatxigalarraga
 
World usa center for active design_2016_en_understanding the impact of active...
World usa center for active design_2016_en_understanding the impact of active...World usa center for active design_2016_en_understanding the impact of active...
World usa center for active design_2016_en_understanding the impact of active...patxigalarraga
 
IRUN - HAPO - HAPN - GENERO IKUSPEGIA - TXOSTEN OSOA
IRUN - HAPO - HAPN - GENERO IKUSPEGIA - TXOSTEN OSOAIRUN - HAPO - HAPN - GENERO IKUSPEGIA - TXOSTEN OSOA
IRUN - HAPO - HAPN - GENERO IKUSPEGIA - TXOSTEN OSOApatxigalarraga
 
Irun - PGOU - informe perspectiva genero - completo
Irun - PGOU - informe perspectiva genero - completoIrun - PGOU - informe perspectiva genero - completo
Irun - PGOU - informe perspectiva genero - completopatxigalarraga
 
Eva Álvarez "Urbanismo de género: criterios para su aplicación en València"
Eva Álvarez "Urbanismo de género: criterios para su aplicación en València"Eva Álvarez "Urbanismo de género: criterios para su aplicación en València"
Eva Álvarez "Urbanismo de género: criterios para su aplicación en València"patxigalarraga
 
PATXI_PROJEKTA URBES_Drøn på skolegården
PATXI_PROJEKTA URBES_Drøn på skolegårdenPATXI_PROJEKTA URBES_Drøn på skolegården
PATXI_PROJEKTA URBES_Drøn på skolegårdenpatxigalarraga
 
Accesibilidad cognitiva legislacion once 2009
Accesibilidad cognitiva legislacion once 2009Accesibilidad cognitiva legislacion once 2009
Accesibilidad cognitiva legislacion once 2009patxigalarraga
 
Accesibilidad cognitiva conocimiento once 2009
Accesibilidad cognitiva conocimiento once 2009Accesibilidad cognitiva conocimiento once 2009
Accesibilidad cognitiva conocimiento once 2009patxigalarraga
 

More from patxigalarraga (20)

EVALUACION DEL IMPACTO EN FUNCION DEL GENERO E INTEGRACION DE LA PERSPECTIVA ...
EVALUACION DEL IMPACTO EN FUNCION DEL GENERO E INTEGRACION DE LA PERSPECTIVA ...EVALUACION DEL IMPACTO EN FUNCION DEL GENERO E INTEGRACION DE LA PERSPECTIVA ...
EVALUACION DEL IMPACTO EN FUNCION DEL GENERO E INTEGRACION DE LA PERSPECTIVA ...
 
MUGISARE pliego prescripciones tecnicas
MUGISARE pliego prescripciones tecnicasMUGISARE pliego prescripciones tecnicas
MUGISARE pliego prescripciones tecnicas
 
PROJEKTA URBES - Ciudades inclusivas y saludables
PROJEKTA URBES - Ciudades inclusivas y saludablesPROJEKTA URBES - Ciudades inclusivas y saludables
PROJEKTA URBES - Ciudades inclusivas y saludables
 
ESKORIATZA LAGUNKOIA baja resolucion
ESKORIATZA LAGUNKOIA baja resolucionESKORIATZA LAGUNKOIA baja resolucion
ESKORIATZA LAGUNKOIA baja resolucion
 
World usa center for active design_2016_en_affordable designs for affordable ...
World usa center for active design_2016_en_affordable designs for affordable ...World usa center for active design_2016_en_affordable designs for affordable ...
World usa center for active design_2016_en_affordable designs for affordable ...
 
World uk nhs london_2017_en_healthy urban planning checklist
World uk nhs london_2017_en_healthy urban planning checklistWorld uk nhs london_2017_en_healthy urban planning checklist
World uk nhs london_2017_en_healthy urban planning checklist
 
World sve malmo stad_2014_en_malmo-sustainable urban planning
World sve malmo stad_2014_en_malmo-sustainable urban planningWorld sve malmo stad_2014_en_malmo-sustainable urban planning
World sve malmo stad_2014_en_malmo-sustainable urban planning
 
World sve malmo stad_2013_en_malmos path towards a sustainable future
World sve malmo stad_2013_en_malmos path towards a sustainable futureWorld sve malmo stad_2013_en_malmos path towards a sustainable future
World sve malmo stad_2013_en_malmos path towards a sustainable future
 
World sve malmo stad_2012_en_the citys spatial impact on health
World sve malmo stad_2012_en_the citys spatial impact on healthWorld sve malmo stad_2012_en_the citys spatial impact on health
World sve malmo stad_2012_en_the citys spatial impact on health
 
World aus dept health_2009_en_healthy urban development checklist_dept health
World  aus dept health_2009_en_healthy urban development checklist_dept healthWorld  aus dept health_2009_en_healthy urban development checklist_dept health
World aus dept health_2009_en_healthy urban development checklist_dept health
 
Udalsarea21 salud desarrollo-urbano-sostenible
Udalsarea21 salud desarrollo-urbano-sostenibleUdalsarea21 salud desarrollo-urbano-sostenible
Udalsarea21 salud desarrollo-urbano-sostenible
 
World sve malmo stad_2016_en_malmo-sustainable urban mobility plan
World sve malmo stad_2016_en_malmo-sustainable urban mobility planWorld sve malmo stad_2016_en_malmo-sustainable urban mobility plan
World sve malmo stad_2016_en_malmo-sustainable urban mobility plan
 
World who europe hugh barton_2003_en_healthy urban planning in practice
World who europe hugh barton_2003_en_healthy urban planning in practiceWorld who europe hugh barton_2003_en_healthy urban planning in practice
World who europe hugh barton_2003_en_healthy urban planning in practice
 
World usa center for active design_2016_en_understanding the impact of active...
World usa center for active design_2016_en_understanding the impact of active...World usa center for active design_2016_en_understanding the impact of active...
World usa center for active design_2016_en_understanding the impact of active...
 
IRUN - HAPO - HAPN - GENERO IKUSPEGIA - TXOSTEN OSOA
IRUN - HAPO - HAPN - GENERO IKUSPEGIA - TXOSTEN OSOAIRUN - HAPO - HAPN - GENERO IKUSPEGIA - TXOSTEN OSOA
IRUN - HAPO - HAPN - GENERO IKUSPEGIA - TXOSTEN OSOA
 
Irun - PGOU - informe perspectiva genero - completo
Irun - PGOU - informe perspectiva genero - completoIrun - PGOU - informe perspectiva genero - completo
Irun - PGOU - informe perspectiva genero - completo
 
Eva Álvarez "Urbanismo de género: criterios para su aplicación en València"
Eva Álvarez "Urbanismo de género: criterios para su aplicación en València"Eva Álvarez "Urbanismo de género: criterios para su aplicación en València"
Eva Álvarez "Urbanismo de género: criterios para su aplicación en València"
 
PATXI_PROJEKTA URBES_Drøn på skolegården
PATXI_PROJEKTA URBES_Drøn på skolegårdenPATXI_PROJEKTA URBES_Drøn på skolegården
PATXI_PROJEKTA URBES_Drøn på skolegården
 
Accesibilidad cognitiva legislacion once 2009
Accesibilidad cognitiva legislacion once 2009Accesibilidad cognitiva legislacion once 2009
Accesibilidad cognitiva legislacion once 2009
 
Accesibilidad cognitiva conocimiento once 2009
Accesibilidad cognitiva conocimiento once 2009Accesibilidad cognitiva conocimiento once 2009
Accesibilidad cognitiva conocimiento once 2009
 

Trafikoa 2006 eu_helduak_bizikleta hirian

  • 2.
  • 3. B I Z I K L E T A H I R I A N 3 Zergatik erabili bizikleta hirian? Hainbat erantzun ditu galdera honek, baina hiru dira, nagusiki, hiriguneetan batetik bes- tera joateko bizikleta erabiltzeko arrazoiak eta horrek dakartzan onurak: 1 .- Ingurumena babestu. Motorrik ez duenez, ez du inolako energia motarik erretzen eta beraz, ez du inolako gas kutsatzailerik jaulkitzen atmosferara. Administrazio ezberdinek poluzio- mailak geldiarazteko ahaleginetan dihardu- ten une historiko honetan, pedalak ematea da Kiotoko protokoloa betetzeko herritarrak duten aukerarik onena. Biziraupeneko helburu erabakigarri hori lort- zeko beharrezkoa da denon ahalegina. 2 .-Hiria hobetu. Bizkaiko Foru Aldundiaren ikerketa baten arabera, 2002. urte hasieran 1.000 bizkaitarretatik batek bakarrik erabiltzen zuen bizikleta joan- etorrietarako. Egia esan, herritar gehienek autoa hartzen dute hirian ibiltzeko. Hainbeste ibilgailuren joan-etorriek hiriguneak kolapsatu egiten dituzte eta zaratatsuago eta kaltegarriago bihurtu. Bizikletan mugitzen diren biztanleak dituen hiria arinagoa eta arrazionalagoa da. Horren adibide, besteak beste: Amsterdam, Kopenhage, Edinburgo... 3 .-Gorputza zaindu. Alemaniako Kiroletako Goi-mailako Eskolak egin berri duen ikerketa baten arabera, erregulartasunez bizikletan ibiltzeak %50ean gutxitzen du miokardio infartua izateko arriskua. Egunero hamar minutuz pedalei emanez gero, odol-zirkulazioa hobetu egiten da eta muskulatura eta artikulazioak sendotu. Aurkezpena JESÚS ARANA ESTURO Trafiko Zuzendaritza Herrizaingo Saila Eusko Jaurlaritza
  • 4. Página Sarrera.- Zergatik erabili bizikleta? 3 Lehen zatia.- Abiatu aurretik 7 1.- Bizikleta 7 1.1.- Zein bizikleta mota aukeratu? 7 1,2.- Bizikletaren zatiak. 8-9 1.3.- Derrigorrezko dispositiboak. 10 1.4.- Ordezko piezak eta mantenua. 10-11 1.5.- Pedal automatikoa. 11 2.- Janzkera edo ekipamendua 12 2.1.- Jantziak 12-13 2.2.- Kaskoa. 13 3.- Ibilbidea 14 4.- Txirrindulariaren jarrera eta jokabidea hiri barruan 15 4.1.- Egin behar dena 15 4.2.- Egin behar ez dena 15 Bigarren zatia.- Behin abiatuta gero 17 1.- Bidean sartu 17 2.- Nondik zirkulatu? 17-18 3.- Seinaleztapena 18 3.1.- Bizikletentzako bakarrik diren seinaleak 18-19 3.2.- Semaforoak 19 3.3.- Bide-markak 19-20 4.- Biribilguneak eta biraguneak 19-20 4 B I Z I K L E T A H I R I A N
  • 5. Página 5.- Txirrindularientzako lehentasuna 20-21 6.- Bide-une estuak 21 7.- Abiadura eta segurtasun-tartea 21 8.- Umeen garraioa 22 9.- Kontuz oinezkoekin 22 10.- Bizikleta hartuko baduzu, ez edan 22-23 11.- Txakurrak eta zuloak 23 Hirugarren zatia.- Iritsi gara 25 1.- Non aparkatu? 25 2.- Giltzarrapoa 25 2.1.- Zein motatakoa erabili? 25-26 2.2.- Nola jarri giltzarrapoa bizikletari? 26 3.- Bestelako segurtasun neurriak 27 4.- Asegurua. 27 5.- Bizikleta ostu didate, zer egingo dut? 27 Laugarren zatia.- Instituzioen bultzada 29 1.- Sinergiak garraio publikoarekin 29 2.- Bide-gorriak egin 30 3.- Bizikleta-alokairua hirian 30-31 4.- Mugikortasunaren Asteko ekintzak 31 5.- Bestelako ekimenak 31 ERANSKINA.- Helbide eta telefono baliagarriak 32 B I Z I K L E T A H I R I A N 5 Aurkibidea
  • 6. 6 B I Z I K L E T A H I R I A N
  • 7. Abiatu aurretik Hirian bizikleta hartu aurretik, txirrindulariak zenbait gauza izan beharko ditu kontuan segurtasunari eta eki- pamenduari dagokienez. Txirrindulari hasi berriek izaten dituzten zalantza ohikoenak argitzen saiatuko gara jarraian. Zein zela aukeratu, nola mantendu modu ego- kian, janzkera aproposena eta ibilbiderik egokiena aukeratzen lagunduko dugu kapitulu honetan. 1.-Bizikleta 1.1.- Zein bizikleta mota aukeratu? Hiriguneak, bidez, espaloiz eta oinezkoentzako gunez josita daude. Zuloguneek, zintarriek, biribilguneek, lanek eta ibilbidean aurki daitezkeen gainontzeko ele- mentuek egoera ezberdinetara egokitzen behartzen dute txirrindularia, zoruaren arabera, hain zuen. Hori dela eta, txirrindulari gehienek mendi-bizikletak edo lur orotakoak erabiltzen dituzte hiriko joan-etorrietarako. Bere aldakortasunagatik eta zoladura aldakorretara nola egokitzen diren ikusita lasterketarako edo paseorako bizikletak baino egokiagoak dira. Mendiko bizikletak, gainera, badituzte beste abantaila batzuk: aurreko sus- pentsioa (zuloak daudenean egonkortasuna eta eroso- tasuna eskaintzen dute) eta hiritik kanpo mendian edota landa-eremuetan ere erabil daitezke. Baina lur orotako bizikletak badituzte desabantaila batzuk ere: besteak baino pisu gehiago eta gurpil sendoagoak, aurrera egitea zailago egiten dutenak. Hala ere, hirietan ohikoenak eta seguruenak ere badira. B I Z I K L E T A H I R I A N 7 L E H E N Z ATI A Jarri mendiko bizikletari gurpil-azal mehea- goak (1,5 hazbetekoak dira lodiera gutxien dutenak). Azkarrago joango zara ez baita hainbeste itsatsiko asfaltoari.*Irtenbidea
  • 8. 1.2.- Bizikletaren zatiak. . 8 B I Z I K L E T A H I R I A N Z e l a Atzeko balazta Katadioptrikoa Estalkia Katea Platerak Pinoiak Janta Abiadura-aldagailua Desbideratzailea
  • 9. B I Z I K L E T A H I R I A N 9 Manibela Pedala Erradioak Abatza Adarrak Argia Esekidura Aurreko balazta Koadroa Potentzia
  • 10. 1.3.- Derrigorrezko dispositiboak: Zirkulazio kodeak gutxieneko segurtasun elementuak ezarri ditu txirrindulariek derrigorrez eraman beharreko- ak. Oso garrantzitsua da zeintzuk diren jakitea. Balazta-sistema.- Bi gurpilak blokeatuko ditu eta ezin hobe mantendu beharko da. Berebiziko garrantzia du, bizikletaren segurtasun neurririk era- ginkorrena baita. Argiak.- Eguraldiaren edo ingurugiroaren eraginez ikuspena nabarmen gutxitzen duten egoerak gertat- zen direnean, eguzkia sartzen denetik irten arteko orduetan eta “tunel” seinalea duten bide-guneetatik zirkulatzerakoan, txirrindulariak aurreko eta atzeko argiak piztuta dituela zirkulatu beharko du hirian. Derrigorrezkoa da –egunez ere- atzeko katadioptri- ko gorria –ez da triangeluarra izango- . Erradioetako eta pedaletako islatzaile horiak aukerakoak dira. Neurri hauetaz gain, Trafikoko lege berriak txirrindu- laria derrigortzen du, bakarrik hiriarteko bideetan, jantzi islatzaile berezia -txalekoa izan daiteke- era- matera, 150 metro lehenagotik ikusteko modukoa. Ohartarazteko gailu akustikoa.- Ohiko txirrinak balioko du non gauden adierazteko oinezkoei eta gidariei. Hiriko zaraten artean ahotsa galtzen da eta antzinako turuta ez dago baimenduta. Oharra: Dinamoa da argiztapen sistemarik ekologikoe- na, baina ez dabil txirrindularia geldi badago. Gomendatzen dena da dinamoa bateriadun beste dis- positibo batekin batera erabiltzea. 1.4.- Ordezko piezak eta mantenua Zulaketa da bizikletetan matxurarik ohikoena. Hura ger- tatuz gero, segurtasunagatik egin behar duzun lehenen- goa da lehenbailehen irten bidetik eta matxura konpon- du leku lasai batean, espaloian joan-etorri gutxieneko tokian, ahal bada. Gurpila konpontzeko honakoak beharko dituzu: Giltzak- Kako txiki bi dira gurpil-azalaren barruko ganbera atera ahal izateko. Metalezkoak dira gehien irauten dutenak, eta plastikozkoak baino merkeago- ak eta ekologikoagoak dira. Partxeak eta ganbera.- Bulkanizatutako zati txiki horiekin zuloa estali ahal izango duzu, aire gehiagok ihes egin ez dezan. Matxura handia bada edo den- 10 B I Z I K L E T A H I R I A N Islatzaileak ezinbesteko- ak dira non gauden adie- razteko. Bila ezazu toki lasaia matxurak konpontzeko.
  • 11. bora gehiegi ez galtzeko, ganbera aldatzea gomen- datzen da eta aire-ihesak etxean konpondu lasaita- sun gehiagorekin. Puzgailua.- Aurreko tresnak alferrikakoak dira puz- gailua eramaten ez badugu. Gurpilen aire-ganbare- tan airea sartzeko erabiltzen dira. Gurpiletako presio egokiak matxura asko eta balizko istripuak saihes- ten ditu. Jarrai itzazu fabrikatzailearen gomendioak. Bizikleta behar bezala mantenduz gero, batez ere zati sentikorrenak, seguruago ibiliko gara. Gomak ez ezik, direkzioa ere sarri aztertuko dugu (kolperik ez duela jaso begiratu), baita gurpilen itxidurak eta balaztak ere (kableen tentsioa ziurtatu eta zapatak aldatu higatuta badaude). Martxak eta errodamenduak koipeztatzea ere komeni da sei hilabetez behin, eta astero koipea botatzea kateari, batez ere euria egin badu. 1.5.- Pedal automatikoa. Pedala zapatilara lotzen duen dispositiboa da. Txirrindulari hasiberrietan segurtasun eza sortzen du sarritan: urradurak, erorketak, belauneko minak... Bizikletan ez bazara sekula ibili, hobe pedal normalak aukeratzea eta oin-puntakoa ezarri, pedalei indar han- diagoz eragiteko segurtasuna galdu gabe. B I Z I K L E T A H I R I A N 11 Hauek dira oinarrizko ordezko piezak: bonba, desmuntagarriak, partxeak eta ganbara. Mantenua segurtasunaren gakoa da. Bizikleta, urtean gutxienez hirutan, meka- nikoarengana eramatea gomendatzen dute adituek. Behin, goitik behera aztert- zeko, eta beste bitan, zatikako ikuskape- netarako. Behar bezala mantenduz, bizi- kleta luzarorako izango duzu. *Irtenbidea
  • 12. 2.- Janzkera 2.1.- Jantziak Hirietan bizikleta hartzen duten gehienek lanera edo ikastera joateko erabiltzen dute. Horrela bada, txirrindu- lari bakoitzak bere egoeretara egokituko ditu jantziak: egin beharreko ibilbidea, dutxak edo aldagelak aukeran baditu, kideek onartzea… Egoera hobezina litzateke heldu beharreko tokira iritsi eta garbitzeko eta arropak aldatzeko aukera izatea. Horrela, bizikletan ibiltzeko arropa aproposagoa era- mango genuke, txirrindulariari dagokiona, hain zuzen. Edozelan ere, kontuan izango ditugu elementu hauek: Galtzak.- Ardi-larruz sendotutakoak gomendatzen dira. Hasiberriak ez ditu axubeta gogaikarririk izan- go eta ibilbide luzeak egin ahal izango ditugu. Ez dute zertan izan behar ohiko kulotak. Bermudak eta galtza luze sendoak ere badaude. Ohiko jantziak erabiliz gero, adi ibili galtzaren eskuineko hanka pla- toetan kateatu ez dadin. Galtzetina igoz edota goma bat erabiliz ez dituzu galtzak koipez zikinduko eta ezustekorik ez duzu hartuko. Galtza bakeroak ez dira gomendatzen. Betaurrekoak eta eskularruak.- Gomendatzen diren segurtasun-elementuak dira. Neguan, kristal neutrodun lenteak (ez ilu- nak) txirrindulariaren ikuspena hobetu egiten dute eguraldi ona ez denean. Oso egun argit- suetan, eguzkitarakoak eraman daitezke. Eskularruei dagokienez, bigunak direnez babestu egiten gaituzte erortzen bagara eta gainera, lurzoruak sortutako bibrazioak xurga- tu egiten dituzte. Oinetakoak.- Malguak izango dira. Kontuz lokarriekin. Behar bezala lotu ezik katearekin korapilatu daitezke. Motxila.- Liburuak, agiriak edota arropa eramateko modurik aproposena. Ez dadila izan pisutsu edo 12 B I Z I K L E T A H I R I A N Babes bereziko bermudak. Goanteak segurtasun elementu inportanteak dira. Automatikoak erabiltzen badituzu, gelditu aurretik oina atera, ahal dela, ezkerrekoa. Horrela, oreka galduz gero ez zara eroriko galtzadaren alde arriskutsuenera.*Irtenbidea
  • 13. handiegia (hiri-altzarietan kateatu daiteke). Zakutoak ere eraman ditzakezu, baina beti ere, atzetik 25 zen- timetro eta alboetatik metro erdi irteten ez badira. Edozein mugimendutarako askatasun gehiago emango dizu. Bestelako gehigarriak.- Botilatxoa hidratatzeko eta zira hotza eta euria egiten duenerako. Barruko kamiseta sintetikoak erabili, kotoizkoekin baino lehorrago egongo baitzara. Irtenbidea: Arropa transpiragarria erabili eta eskura izan beti izerdia lehortzeko zapitxoa. Diskrezio osoz egin dezakezu edozein lababotan. 2.2.- Kaskoa. Kaskoa eramatea hiriarteko bideetan derrigorrezkoa da eta aukerakoa hirian, baina nonahi eramatea beti da komenigarria. Izan ere, bizia salba dezakezu istripua izanez gero eta, txirrindularien artean kontrako iritziak badaude ere, teknikoki frogatuta dago ez duela bero gehiago ematen aireztapen-sistema egokia baldin badu. Are gehiago, eguzki-erradiazioetatik babesteko tresna egokia izan daiteke. Buruan pirata-zapia ipintzea segur- tasun-elementu horren osagarri ona izan daiteke, izerdia xurgatu, azkurak saihestu eta kaskoa txirrindulariaren burura behar bezala egokitzen laguntzen baitu. Gogoratu ondo estututa eraman behar duzula. Izan ere, kaskoa behar bezala estutu gabe erortzen bazara, min handia har dezakezu. Behar bezala daramazula ziurtatu nahi baduzu, astindu burua. Kaskoa mugitzen ez bada, ondo jarrita daramazu. Homologatutako babesgarriak erosi beti, ohikoena Europako Batasunekoa da (CE zeinua daramate), baina badira beste batzuk ere, Snell edo Ansi esaterako. Zalantzarik izanez gero, zure konfiantzazko dendariare- kin kontsultatu. B I Z I K L E T A H I R I A N 13 Motxila txikia oso lagungarria da. Bizikleta bizitzeko modua da eta kaskoa babesteko modua. Gerrian sekula ez lotu jantzirik. Azkenean, atzeko gurpileko erradioetan sartuko da eta erori egingo zara. *Irtenbidea
  • 14. 14 B I Z I K L E T A H I R I A N Bilatu bide seguruena. Bizikletaz lehenbizikoz joaten bazara lanto- kira edo ikastetxera, bezperan oinez egin dezakezu ibilbidea oztopoez edota balizko zirkulazio arazoez ohartzeko.*Irtenbidea 3.- Ibilbidea Ibilbiderik seguruena aukeratzea izango da hirian dabi- len txirrindulariaren araua. Eta, ez du zalantzarik eduki- ko ibilbidea luzeago bat aukeratzean, bi gurpilen gaine- an egindako edozein joan-etorrik duen arriskua horrela gutxitzen badu. Izan ere, eragozpenak ez dira berdinak kale guztietan ez eta horietan dabilen jende kopurua ere. Lehentasun hurrenkeraren arabera, aukeratu beharreko bideak: Bide-gorriak edo bizikleta-bideak. Erabili itzazu ahal duzun guztietan. Txirrindulariek baino ezin dituzte erabili. Bigarren mailako kaleak, norabide bakarreko- ak eta bi erreitakoak. Ibilgailu gutxi ibiltzen dira. Autoek erraz aurreratu zaitzakete arriskurik gabe. Bigarren mailako galtzadak, norabide bakoit- zeko errei bakarra dutenak. Arazo gehiago sort- zen dituzte, baina hala ere, nolabait seguruak dira. Bide nagusiak, norabide bakoitzeko errei bat baino gehiago dituztenak. Autoek daramaten abiadura handia da bide hauetako arazoa. Oinezkoentzako guneak. Gogoratu galtzada hauetan oinez joan beharko duzula bizikleta eskuan daramazula, seinaleek kontrakoa agintzen ez badu- te behintzat. Batzuetan, egin beharreko ibilbidea murriztu dezakete oinez. Bide nagusiak, norabide bakoitzeko errei baka- rra dutenak. Ez dira bat ere gomendatzen. Aurreratzea maniobra arriskutsua bihurtzen da. Biribilguneak edo glorietak. Gune gatazkatsue- nak dira eta ahal bada, behintzat, ez ditugu igaroko. Nahi izanez gero, bizikletatik jaitsi (oinezko bihurtzen zara) eta lurpeko pasabideak edota oinezkoenak gurutzatu ditzakezu. Oso garrantzitsua: Europako hiri askotan egin badai- teke ere, Estatu espainiarrean debekatuta dago kontra- ko norabidean bizikletaz ibiltzea edozein kaletan.
  • 15. 4.- Jarrera eta jokabidea. 4.1.- Egin behar dena Jarrera positiboa izan abian jarri aurretik eta abiatu eta gero, ezarritako zirkulazio arau guztiak errespe- tatuz. Gogoratu errespetatuak izan nahi badugu modurik onena zirkulazio kodea zorrotz betetzea dela, hiriko bideetako erabiltzaile duinak garela era- kutsiz. Jarrera desegoki bat erakutsi nahi baduzu gidariei ez eman oinarririk gabeko aitzakiarik. Ahal den neurrian, erraztu itzazu gainontzeko gida- rien, txirrindularien edo oinezkoen maniobrak. Gertaerei aurrea hartu, nahi ez diren istripuak saihesteko modurik onena baita. Goza ezazu bizikletarekin hiriko gune seguruenetan. Erlaxatu zaitez eta gutxitu abiadura, kontzentrazioa galdu gabe baina. Bide-zati konplikatuenetan, gehi- tu erritmoa eta tentsioa arriskuaren eraginpean aha- lik eta denbora gutxien egoteko. Gauez eta eguraldi txarrarekin arreta areagotu. Bila ezazu ibilbide bera egiten duen kideren bat. Beste batekin joateak segurtasuna areagotzen du, beti ere elkarrizketak saihesten badira eta arreta beste kontu batzuetan jartzen ez bada. 4.2.- Egin behar ez dena Nahiz eta arrazoia izan, gidarien jarrera gaitzetsi edo haiek iraindu modu txarrean. Bideetako erabiltzaile- en artean txirrindulariak dira kalte gehiago jaso di- tzaketenak, edozein erasok ondorio konponezinak eragin ditzake. Gorputza da gure karrozeria bakarra. Errepidera beldurrez irten. Errespetuz eta arretaz ibili behar da bizikletan baina sekula ez urduri. Beldur bazara hobe bizikletatik jaitsi. Ez azeleratu bost minutu lehenago iritsi nahian. Edozein ezbehar edo oztoporen aurrean arazorik gabe gelditzeko besteko abiadura eraman beti. Aurikularrak eramatea. Debeku zehatza da. Alegia, errepidean bost zentzumenak jarri behar dituzu. Bizikletan zoazela sakelako telefonoa ere ezin da erabili. B I Z I K L E T A H I R I A N 15 Kaskoak bizia salba zaitzake. Oinezkoa errespetatu.
  • 16. 16 B I Z I K L E T A H I R I A N
  • 17. B I Z I K L E T A H I R I A N 17 BIGARREN ZATIA Behin abiaraziz gero Bizikleta prest dago eta ekipoa aztertu dugu. Jantzi egokiak daramatzagu eta buruan egin beharreko ibilbi- dea. Iritsi da, beraz, errepidera irteteko ordua. Gogoratu zirkulazio kodeko arau guztiak bete behar dituzula. Gidabaimenik ez baduzu, ondo legoke arauak berrikus- tea. Jarraian duzu txirrindulariei dagozkien artikuluen berri. 1.-Bidean sartu Zirkulazioari buruzko Araudi Orokorrak ezartzen due- nez, edozein ibilgailuk bidean sartzerakoan segurtasun baldintza batzuk izango ditu kontuan. Horrek esan nahi du, galtzadan sartzeak ez diola inori arriskurik sortuko. Horretarako, txirrindulariak kontuan hartuko du gainon- tzeko ibilgailuen distantzia eta abiadura. Zentzuzkoena da ikuspen handiko bide-tarte zuzen batean bizikleta martxan jartzea. Horrela bada, plater handia sartuta duzula ez jarri mar- txan, pedalei eraginda ere motel abiatuko zara eta, zeure burua arriskuan jarriz. 2.- Nondik ibili? Gogoratu, ahal den neurrian txirrindulariek derrigortuta daudela bide-gorrietatik ibiltzera. Halakorik ezean, gal- tzada arrunta hartu behar badu, eskuineko erreitik zir- kulatuko du beti, bigarren ilaran aparkatutako beste ibil- gailu batzuk aurreratu behar dituenean izan ezik. Hiriarteko bideetan, txirrindulariak bazterbidea erabiliko du. Hala ere, hirian ez dago bazterbiderik, beraz, hiri barruan bizikletan doazenak errei erditik joan daiteke. Horrela ez da inolako araurik hautsiko, txirrindularia beste ibilgailu bat baita. Gure eskubidea da. Stop seinale baten aurrean edo beste arra- zoirengatik gelditzen bazara, ezarri gara- pen eroso bat, berriz ere aise abiarazteko. *Irtenbidea
  • 18. Gainera, errepidearen eskuineko aldetik zirkulatzea arriskutsuagoa izan daiteke, galtzadaren bazterretik doan txirrindularia aurreratua izan daiteke eta; baita kale estuetan ere. Galtzadaren eskuin aldean zirkulatzea gomendatzen da baldin eta autoek, arriskurik sortu gabe, aurreratzeko besteko zabalera badu galtzadak, eta beti ere, legeak ezartzen duen 1,5 metroko tartea errespetatzen bada. Ikuspen oneko bide-tarteetan onartuta dago bi txirrin- dularik paraleloan zirkulatzea. Kontuz: Istripurik ohikoenetako bat izaten da (erortze larrien % 12 gutxi gora behera) irekita dauden ibilgailue- tako ateen kontrako talka. Trafikoko lege berria indarre- an sartu denetik, gidariak edo kopilotuak ziurtatu egin beharko dute ibilgailutik irteterakoan ez dutela arriskuan jartzen etor daitekeen txirrindularirik. Hala ere, arreta are- agotu behar da eskuin aldean alboratuta zirkulatuz gero. 3.- Seinaleztapena 3.1.- Txirrindularientzako bakarrik diren seinaleak SEINALE HAUEN AZALPENA 18 B I Z I K L E T A H I R I A N Errailaren erditik joan daiteke. Kontuz aparkatutako autoekin. Bereizita dagoen bide-gorria. Bertatik ibiltzea derrigorrezkoa da. Txirrindulariak egotea edo beraientzat den pasagunera hurbiltzea.. Bizikletarik ez.
  • 19. 3.2.- Semaforoak Badira txirrindularientzako bakarrik diren semaforoak, bizikleten silueta argitsuak dituztenak. Oro har, bide- gorriek eta bestelako bideek bat egiten duten tokietan daude jarrita. Horrelakoetan, oinezkoen jarraibidea izango dute txirrindulariek ere. Hala ere, haiek erabiliko dute oinezkoen pasabidea eta txirrindulariek, berriz, galtzadaren gaineko zeharkako lerro etenak mugatzen dutena. Ohiko semaforoetan, gorri dagoen batera heltzerakoan, txirrindulariak zuhurtasunez jokatuko du. Zuzenena li- tzateke berde jarri arte itxarotea, geldituta dauden ibil- gailuak aurreratu gabe. Bestela, aurrekoa egin ezean, gerta liteke ibilgailu baten bidaiariak atea irekitzea ezus- tean eta arazoak sortzea. Halaber, ibilgailuen ilara guz- tia aurreratu aurretik semaforoa berde jar daiteke eta ibilgailuak martxan jarri, ezbeharren bat eraginez. Pazientzia, beraz. 3.3.- Bide-markak Bizikleten ibilbideak mugatzeko zoladuran bizikleta baten irudia margotzen da. Eta, era berean, Trafikoko Lege berria indarrean sartu denetik, udaletxeek taxi edo autobus-errei batzuk gorde ditzakete bizikletak bakarrik ibiltzeko. Horrelakoetan, “Bizikletak bakarrik” adieraziko dute. 4.-Biraguneak eta biribilguneak Bizikletek ez daukate keinukaririk maniobrak adierazte- ko. Horregatik, besoak erabiliko ditugu gainontzeko ibil- gailuei adierazteko zer egiteko asmoa dugun. B I Z I K L E T A H I R I A N 19 Bide-gorria. Beste ibilgailurik ez. Bide-gorriaren amaiera. Txirrindulari eta oinezkoentzako bidea. Kontuz oinezkoekin.
  • 20. Ezkerrera joan nahi ezkero erreia edo martxaren nora- koa aldatzeko, ezkerreko besoa luzatu behar duzu, esku-ahurra behera begira dagoela. Eskuinera joan nahi baduzu, berriz, jaso ezkerreko besoa ukondoarekin “L” bat osatuz edota sorbaldarekin 90º angelua adieraziz. Eskuineko besoa ere erabil dezakezu baina gutxiago ikusiko da. Aldez aurretik adierazi beharko duzu baina seinalezta- pena ez du iraun behar maniobra amaitu arte, horreta- rako manilarrean bi eskuak behar dituzu eta. Edozein oztopo edo arriskuren berri ere eman dezake- zu. Horrelakoetan, ahurra erakutsi eta astindu abiadura gutxitu dezaten. Trafikoko lege berria indarrean sartu denez gero, hiri barruko tarte baten ezkerrera hartzen duzunean edo- zein ibilgailu legez joka dezakezu. Ez da zertan galtza- daren eskuin aldera zabaldu behar norabide aldaketa burutzeko. Baina kontuz, zeren arau berri honek hirian bakarrik du indarra. 5.-Txirrindularientzako lehentasuna Bide-gorrietan, txirrindularientzako pasaguneetan edo seinalez adierazitako bazterbideetan bizikletak beti du lehentasuna motordun ibilgailuen aurrean. Era berean, lege berriaren arabera, txirrindulariak lehen- tasuna du bidegurutze baten jiro egiten duten ibilgailuen aurrean ere. Arau orokor bezala, ibilgailua sartzera doan bidetik zirkulatzen duen txirrindulari bati ezin zaio bidea moztu. Gurutzaguneetan seinaleek adieraziko dute nork duen lehentasuna. Halakorik ezean, arau orokorra hartuko da kontuan: “Eskuinetik zirkulatzen ari den ibilgailuak du pasatzeko lehentasuna” Taldean joanez gero, arauek ibilgailu bakartzat jotzen dute taldea. Beraz, biribilgunean edo bidegurutzean sartzerako- 20 B I Z I K L E T A H I R I A N Aldez aurretik adierazi. Maniobrak adierazterakoan, utzi pedalei eragiteari. Oreka mantentzeko modua da, zeren egonkortasuna galtzen baita manila- rretik esku bat kenduz gero.*Irtenbidea
  • 21. an lehentasuna izango dute taldea osatzen duten txirrin- dulari guztiek, binaka joan beharko dutelarik. 6.- Bide-une estuak Lanagatik edo trafikoko beste edozein gorabeheragatik, galtzada batean ezinezkoa bada bi ibilgailu gurutzatzea, txirrindulariek ibilgailuei pasatzen utzi beharko die, bal- din eta poliziaren batek edota lanetako arduradunen batek kontrakoa esaten ez badu. 7.- Abiadura eta segurtasun-tartea Zirkulazio kode zaharrean txirrindulariek debekatuta zuten orduko 45 km-tik gorako abiadurarekin zirkula- tzea. Gaur egun, arau horrek ez du indarrik eta txirrin- dulariek abiadura hori gainditu dezakete, beti ere zirkula- tzen ari diren bideak onartzen badu, arau orokor bezala. Hala ere, herri barruan edo hirian ibilgailuek ezin dute gainditu 50 km/h abiadura. Nahiz eta hori izan legeak ezarritako muga, gomendagarria da neurrizko abiadura eramatea, segurtasun baldintzetan gelditzea utziko digu- na. Bestalde, txirrindulariak segurtasuneko gutxieneko tar- tea utzi beharko du aurretik duen ibilgailuarekiko. Bizikletak daraman abiaduraren arabera tartea areagotu egin beharko da. Txirrindularien atzetik doazen ibilgai- luek ere zuhurtziazko tartea gorde beharko dute, batez ere aurreratzeko maniobretan. Horrelakoetan, ibilgailuek derrigorrez utzi beharko dute 1,5 metroko tartea. B I Z I K L E T A H I R I A N 21 Autoek aurreratzean gutxienez 1,5 metrotako tartea utzi behar dute.
  • 22. 8.- Umeen garraioa Trafikoko lege berriak onartzen du 7 urte bitarte- ko umea eramatea homologatutako eserleku gehigarri batean, beti ere txirrindularia adinez nagusia bada. Umea eramanez gero, oso garrantzitsua da behar bezala babestea. Esaterako, kaskoa nahitaezkoa da. Neurriak hartu eta kontuan izan umeak direla kalte gehien jaso ditzaketenak, txirrindulariak berak baino gehiago. 9.- Kontuz oinezkoekin Errespeta itzazu beti oinezkoentzako pasaguneak. Utzi pasatzen oinezkoei. Hiriko joan-etorrietako katearen engranaje zaurgarrienetakoa ere badira. Gogoratu gai- nera, oinezkoentzako baino ez diren guneetan txirrindu- lariek debekatuta dutela ibiltzea. Bestalde, txirrindulari elkarteek egiten duten kritikarik ohikoena da oinezkoek gero eta gehiago erabiltzen dituztela bide-gorriak. Nahiz eta debekatuta egon, oinezkoek lasai asko erabiltzen dituzte paseatzeko bizi- kletentzako baino ez diren bide-gorriak. Pazientzia izan eta nahiko denborarekin ohartaraziko zaie gure present- ziaz. Ahal izanez gero, gelditu eta modu atseginez azal- duko eta ulertaraziko zaizkie bide-gorriak txirrindula- rientzako baino ez direla. Gizabidez jokatu behar da. 10.- Bizikleta hartu behar baduzu, ez edan Alkohola da edozein gidariren etsairik handiena. Eta txi- rrindularien kasuan areagotu egiten da pedalei eragite- ak eskatzen duen esfortzu fisikoa dela-eta. Gogoratu: Bizikleta hartzen baduzu, ez edan. Gainera, zirkulazio kode berriaren arabera, Ertzaintzak txirrindularia geldia- razi dezake alkoholemia froga egiteko. Positibo emanez gero (odolean 0,5gr/l tasa orokorra aplikatuko da), bidezainek salaketa jarri eta bizikleta kenduko dizute, edan ez duen baten esku utzi arte. Edanda bazoaz, ez igo bizikletara. Arrazoi horiek substantzia psikotropikoak hartzeari dagokionean ere balio dute. Halaber, botikak hartuz 22 B I Z I K L E T A H I R I A N Oinezkoak ezin dira ibili bide-gorrietan.
  • 23. gero, kontsultatu medikuarekin haien balizko eraginak, batez ere logura eragin badezakete. 11.-Txakurrak eta zuloak Gizakiaren lagunik onena txirrindulariaren etsairik han- dienetariko bat ere bada. Haserre dagoen txakur baten aurrean, ez jarri urduri. Zaindu inguruko autoak eta txa- kurrari ihes egin, beti ere, norberaren burua edota gai- nontzeko gidariena arriskuan jartzen ez bada. Argi ez baduzu, hobe bidea jarraitzea, azkenean txakurrak alde egingo du eta, seguruenik. Berdin jokatu behar dugu errepidean zuloren bat edo bestelako oztoporen bat aurkituz gero. Onena da gai- netik pasatzea manilarrari gogor eutsiz eta gorputza arintzeko posturan jarriz (besoak bilduta eta oinak pedalen gainean). B I Z I K L E T A H I R I A N 23 ¡Kontuz txakurrak!. Hiriaz gozatu!. Badira txakurren aurkako alarmak eta ultrafrekuentziekin darabiltzan beste tresna batzuk, nahiz eta txirrindulari elkarteek zalantzan jarri dituzten horien balioa. Batzuk txirrina jotzen dute ozenki edota atzeko gurpila gelditu txakurrak uxatzeko. Beti ez da nahikoa izaten. *Irtenbidea
  • 24. 24 B I Z I K L E T A H I R I A N
  • 25. B I Z I K L E T A H I R I A N 25 HIRUGARREN ZATIA Iritsi eta gero Askok ez dute bizikleta hartzen kalean, parkean edo polikiroldegian utzitakoan ostuko dioten beldurrez. Eta egia da, Europako beste toki batzuekin alderatuta, gure herrietako espaloietan bizikleta gutxi ikusten dela apar- katuta, eta horrek segurtasun ezaren ustea areagotu egiten duela. Gaur egun, bakarrik Gasteizen aurki dezakegu bizikle- tentzako aparkaleku adimendunak deitutakoak. Mendizorrotzan dago eta “Biciberg” du izena. Bertan, bizikletak lurpeko konpartimentuetan gordetzen dira, lapurrek ez iristeko tokian, alegia. Bizikleta inork eraman ez dezan, hona hemen zenbait aholku: 1.- Non aparkatu? Agintariek bizikletak aparkatzeko zehaztu dituzten tokietan utziko da, ahal bada. Bestela, ez oinezkoei ezta ibilgailuei ere trabarik egingo ez dion hiriko gune diskre- turen batean. Enkarguren bat egin behar denean, dendariei galdetu bizikleta dendan sar daitekeen ala ez. Denek ez dute baiezkoa emango, baina askok ez dute, seguru asko, eragozpenik jarriko. 2.-Giltzarrapoa 2.1.- Zein motatakoa erabili? Lapurreten aurkako babesak hiru dira, nagusiki: itxigai- lu espirala, katea eta “U” erako giltzarrapoa. Lehenengoa malgua da eta bizikletatik lapurtu daitezke- en elementu guztiak babesteko balio du: eserlekua, gurpilak eta koadroa. Abantailen artean, prezio eskura- garria, pisu gutxi eta erraz eramatekoa. Akatsen artean, nahiko erraz apur daitekeela. Saia zaitez bizikleta uzten horretarako gaitutako tokietan. Utzi bizikleta toki jendetsuetan. Ez utzi sekula eremu agerian, kale zuloetan edo patioetan. Erabili beti lapurreten aurkako babesen bat. Ez eman erraztasunik lapurrei. *Irtenbidea
  • 26. Ohiko katea da eraginkorre- na kate-mailen lodieraren eta hura itxi eta osatzen duen giltzarrapoaren ezau- garrien arabera. Nahiko merkea da, baina pisu asko hartzen du. Bere luzeraren arabera eserlekua eta gurpi- lak ere lotu ditzakegu. Altzairu indartuaz eginak “U” erako itxigailuak dira, txirrindulari gehienentzat, merkatuan dauden babes tresna seguruenak. Londresen eta Amsterdamen lapurreten aurka gehien erabiltzen dena da. Estatu espainiarrean gutxi erabiltzen dira, eta erabi- li ere motozikletetan nagusiki. Desabantaila: pisua eta prezio altua. Horretaz gain, ez du babesten eserlekua ezta bigarren mailako beste zati batzuk ere. Koadroa, aldiz, eraman ezina litzateke. 2.2.- Nola jarri giltzarrapoa bizikletari? Modurik seguruena da atzeko gurpila, koadroa eta bizi- kletak lotzeko dauden hiri-altzairua, denak batera lotzea katearekin edo giltzarrapoarekin. Ezustekoren bat hartu nahi ez baduzu, ez lotu sekula aurreko gurpila bakarrik. 26 B I Z I K L E T A H I R I A N ‘U’ motako giltzarrapoa. Katea. Kiribil itxurako giltzarrapoa. Saia zaitez bizikleta uzten horretarako gaitutako tokietan. Bateratu giltzarrapo zurruna (katea edo “U” erakoa) malguago batekin. Horrela, bizikle- ta osoa babestuko duzu. *Irtenbidea
  • 27. 3.- Bestelako segurtasun neurriak Hiri barruko ibilbideetarako ez da beharrezkoa teknolo- gia aurrerapen handiko ezaugarriak dituen bizikleta garesti bat. Bizikleta arruntak ez du lapurren atentzioa deituko. Marka ezagunekoa den bizikleta erabiliz gero, marka- adierazleak ezabatu ditzakezu. Joan den urtean, Bizkaian Ertzaintzak desegin zuen bizikletak enkarguz osten zituen talde bat. 4.- Asegurua Lapurretak eta erantzukizun zibilari buruzko aseguruak ere kontratatu daitezke. Beste norbaiti sorrarazitako kalteak barne hartzen dituzten etxeko polizetan ere erantsi daitezke bizikleta lapurretak. Baita bizikletatik eroriz gero txirrindulariak berak jasandako lesioak edota oinezkoren bati eragindakoak sendatzeko medikuntza tratamenduak. Galdetu aseguru-etxean 5.- Bizikleta ostu didate, zer egingo dut? Lehenbizi, salaketa jarri Ertzain-etxean eta konfiantza izan ertzainen jardunean. Bigarrenez, bestei jakinarazi kartelen bidez edota txirrindulari-elkarteekin harremane- tan jarriz. Bilboko Bizi Bizi (www.bizizbizi.org) eta Donostiako Kalapie (www.kalapie.org) elkarteek badute web guneetan bizikleta lapurretak salatzeko atala. Gasteizen Bizikleteroak (www.pagina.de/bizikleteroak) elkartera jo dezakezu. Kontu izan: Bizikleta guztiek dute bastidore zenbakia. Nolabaiteko matrikula da, ostutako bizikleta gurea dela frogatzeko balioko diguna. Pedalier-kaxaren azpian egoten da grabatuta. Idatz ezazu zenbaki hori, baliaga- rri izango zaizu. Era berean, www.registrodebicis.com web gunea ere ikus dezakezu. Ekimen aitzindaria da bizikleten erregistro nazionala ezartzeko eta bizikleta lapurreten kontra ekiteko. B I Z I K L E T A H I R I A N 27 Oinik gabe.
  • 28. 28 B I Z I K L E T A H I R I A N
  • 29. B I Z I K L E T A H I R I A N 29 LAUGARREN ZATIA 1-Garraio publikoa Joan nahi dugun tokira iristeko, beharbada beste garraio motaren bat ere erabili beharko dugu. Jarraian azaltzen dira bizikletak onartzen dituzten garraio publikoak. Metro Bilbao.- Txirrindulariek lehenengo eta azken bagoia erabil ditzakete. Ohiko bezeroek dute lehen- tasuna. Beraz, jende gehien dabilen ordu jakinetan ez hartu metroa, ahal dela. Gainontzeko bidaiariekin errespetua erakutsi. Bizikletak ez du txartelik ordaintzen. Renfe eta Euskotren.- Hurbileko ibilbideetan onartzen dituzte bizikletak. Ez dute bidaia-txartelik ordaintzen. Lineako autobusak.- Ez dira onartzen leku eta segurtasun arazoengatik. Taxiak.- Oro har, ez dute onartzen bizikletak erama- tea. Hala ere, zenbaitek laguntzen dute larrialdietan (matxurak, istripuak…). Hitz egitea da kontua. Beste garraio mota batzuk.- Funikularrek onart- zen dituzte, zerbait gehiago ordaindu behar bada ere. Berdin Portugaleteko Zubi Esekian. Erakundeetako ekimenak Metroan, bizikletak lehenengo edo azken bagoian joan daitezke.
  • 30. 2.- Bide-gorriak egin. Bizkaiak, Gipuzkoak eta Arabak bide-gorrien eta txirrin- dularientzako hiri barruko zein hirien arteko bideen sare handia dute. Udalek, Aldundiek eta Eusko Jaurlaritzak ahaleginak indartzen jarraitzen dute dauden tarteak elkartzeko. Esaterako, Bizkaiko Aldundiak 2010erako 360 kilometrotan handitu nahi ditu, dagoeneko dauden 52. Horretarako, 80 milioi euroko inbertsioa egingo du. 3.- Bizikleta-alokairua hirian Gasteizen jarri zen martxan joan den uztailean Euskadin aitzindaria den ekimena (Europan beste hiru tokitan bakarrik dagoena: Kopenhage, Oslo eta Amsterdamen) hirian bizikletak doan alokatzeko. Herritarrek 200 bizi- kleta dituzte eskura eta haiek erabili ahal izateko NANa erakustea baino ez dute egin behar. Martxarik gabeko bizikletak dira eta gizarte-etxeetan eta polikiroldegietan jaso eta itzultzen dira. Zerbitzu pilotua da, abendu artekoa, eta goizeko hama- rretatik gaueko bederatziak arte. Beste hiri batzuk ere halako zerbitzua eskaintzeko asmoa dute. 30 B I Z I K L E T A H I R I A N Bide-gorrien kilometro- ak gero eta gehiago dira. Ibilbide luzeak egiteko eta bizi garen leku- tik urruti dauden herrietara iristeko zent- zuzkoa da bizikleta eta garraio publikoa erabiltzea.*Irtenbidea
  • 31. Donostian, badira enpresak bizikletak alokatzen dituzte- nak hirian ibiltzeko. Argibide gehiagotarako: Bici Rent Donosti (943279260). Bilboko Udaletxeak, berriz, joan den uztailean bisita gidatuak antolatu zituen bizikletan hiriburuan zehar. Ekimenak arrakasta handia izan du eta, antza, hurrengo udan ere errepikatuko dute. Halaber, Itsas Museoaren zabalgunean eta udan zehar, 47 bizikleta alokatu ahal izango dira 17:00etatik 21:00etara. 4.- Mugikortasunaren Astea Gero eta gehiago dira Mugikortasunaren Astea antolat- zen duten euskal erakundeak. Aipatu ekitaldia irailaren hirugarren astean izan ohi da. Udal, Aldundi eta Eusko Jaurlaritzak bide publikoa eta bizikleta erabiltzera bult- zatutako hainbat ekitaldi antolatzen dute. Disuasio-neu- rriak ere aplikatzen dira gidarien aurka, bizikletaren era- bilera eta oinezkoen zirkulazioa, ahal den heinean, errazteko asmoz. 5.- Bestelako ekimenak Gallartako Meatzaritzaren Museora (Abanto) bizikletan doazenak doan du sarrera. Bada, gainera, Muskiz, Portugalete eta Trapagaran lotzen dituen bide-gorria eta bizikletentzako aparkalekua ere badago. Bilboko hamabi Hotelek abian jarri dute ehun bizikleta mailegatzeko ekimena hiria bizikletaz ikusi nahi duten bezero guztiei. B I Z I K L E T A H I R I A N 31
  • 32. Helbide eta telefono baliagarriak: Eusko Jaurlaritza: www.euskadi.net Hiriko Txirrindularien Bilboko Elkartea: www.bizizbizi.org Hiriko Txirrindularien Donostiako Elkartea: www.kalapie.org Hiriko Txirrindularien Gasteizko Elkartea: www.pagina.de/bizikleteroak Bizikletaren defentsarako Kordinakundea: www.conbici.org Bizikletaz doazen mezulariak: Oraintxe Ekomensajer@s BilboTelefonoa: 944 154 1999; Faxa: 944 339 256 Posta elektronikoa: agiantza@jet.es Oraintxe Ekomensajer@s Iruña - Telefonoa: 948 213 033; Faxa: 948 224 412 Posta elektronikoa: bici88@hotmail.com rlanas@cin.es Euskal Herriko Txirrindularitza Federazioa: http://www.fvascicli.com/index2.html Bizkaiko Txirrindulari-Klubak: http://www.febici.com/clubs.asp Gipuzkoako Txirrindulari-Klubak: http://www.gtxe.net/ Arabako Txirrindulari-Klubak: http://www.faciclismo.com/ 32 B I Z I K L E T A H I R I A N Eranskina