1. ARBEL DIGITALAREN ERABILERARAKO PROTOKOLOA
PIZTEKO
1.- Ordenagailua
1. Erabiltzeko energia nahikoa duela edota entxufatuta dagoela
bermatu.
2. Piztu eta sesioa ireki. Normaltasunez piztu behar da.
2.- Pantaila
1. Entxufatuta dagoela bermatu.
2. Ez dauka On/Off botoirik, berez pizten da.
3.- Konexioak
1. VGA kablea, ordenagailuari lotu.
2. VGA kablea, horman dagoen konexio kutxari lotu.
3. Minijack audio kablea, ordenagailuaren entzungailuen
konektoreari lotu
4. Minijack audio kablea, horman dagoen konexio kutxari lotu.
5. USB kablea, ordenagailuaren edozein USB konektoreri lotu.
6. USB klabea, horman dagoen konexio kutxari lotu.
4.- Ahozgorailuak
1. Eskumako bozgorailuaren beheko partean eta barrurantz
sartuta On/Off botoi nagusia dauka. Piztu.
2. Eskumako bozgorailuak duen potentziometroak kontrolatzen
du ekipoaren bolumen orokorra.
a. Ordulariaren zentzuan, piztu eta bolumena igotzen da
b. Ordulariaren kontrako zentzuan, bolumena gutxitu eta
azkenik, itzaltzen da.
5.- Proiektorea
1. Entxufatuta dagoela bermatu.
2. Proiektorea piztu mandoaren Power botoiari sakatuz.
3. Pizterakoan pantaian ez bada ikusten ordenagailuaren
irudia:
a. Ordenagailuari esan behar zaio nola lan egin VGA lotuta
dugunean
b. Normalean hiru era daude:
2. i. Eramangarriaren pantaila piztuta izatea eta VGA
itzalita.
ii. Eramangarriaren pantaila itzalita eta VGA
aktibatuta izatea.
iii. Eramangarriaren pantaila piztuta eta VGA
aktibatuta izatea.
c. Erabilgarriena sistema duala da, hau da hirugarren
aukera.
d. Honela eramangarriaren pantaila eta proiektoreak irudi
berdina eskaintzen dute.
6.- Kalibrazioa
1. Arbel digitala artez erabiltzeko, ondo kalibratuta egon behar
da.
2. Hiru eremu kalibratu behar dira.
a. Arbel zuria
b. Arbel interaktiboa
c. Tresnabarra
3. Kalibrazioa Teamboarden softwarearekin egin behar da.
ITZALTZEKO
7.- Proiektorea
1. Mandoaren Power botoiari sakatu.
2. Pantailan konfirmazio galdera agertzen da.
3. Berriro ere mandoaren Power botoiari sakatu.
4. Proiektorearen haize sorgailua gelditu arte itxaro.
8.- Ahozgorailuak
1. Potentzometroarekin ordulariaren kontrako zentzuan,
bolumena gutxitu eta azkenik, itzali.
9.- Konexioak
1. VGA konektorea deskonektatu.
2. Minijack audio konektorea deskonektatu.
3. USB konektorea deskonektatu.
10.- Eramangarria
1. Eramangarria itzali