3. Aurkibidea
11. Venus eta Adonis. Veronese
12. Venus, Adonis eta Kupido. Carracci
13. Venus musikaz gozatzen. Tiziano
14. Venus eta Adonis. Heintz
15. Marte, Venus eta Maitasuna. Tiziano
16. Venus eta Adonis. Tiziano
17. Ispiluko Venus. Rubens
18. Venus Rokeby. Velázquez
19. Venus itsasoko aparretik jaiotzen.
Cornelis de Vos
20. Venusen jaiotza. Cabanel
21. Trapuen Venusa. Pistoletto
4. Knidoko Afrodita
Egilea: Praxitele
Urtea: ca. K.a. 340
Museoa: Vatikanoa
Afrodita greziar eta erromatar
mitologiako pertsonaiarik
irudikatuena da artean.
Eskultura hau Knido-ko biztanleek jaso
zuten, jatorriz Kos-eko
biztanleentzat bazen ere. Azken
hauek beste bertsio bat eskatu zioten
Praxiteleri, arropa gehiagorekin
jantzita eta jarrera egokiagoan.
5. Miloko Venusa
Egilea: Ezezaguna
Urtea: K.a. II. mendea
Museoa: Louvre
Venus Edertasunaren eta maitasunaren
jainkosa zen eta usoa eta zisnea ziren
berari lotuta zeuden animaliak.
Estatua hau 1820an aurkitu zuen Milo
greziar irlako nekazari batek. Estatuatik
hurbil besaurrearen zati bat aurkitu
zuten eta baita ezkerreko eskua ere sagar
bati eusten, Parisen epaiaren sagarra,
hain zuzen ere.
Marmol zuriz egina dago.
6. Kapitolioko Venusa
Egilea: Ezezaguna
Urtea: K.a. II. mendea
Museoa: Musei
Capitolini, Roma
Knidoko Afroditatik eratorrita dagoen
estatua da, besoen eta oinaren
posizioagatik nabaria den bezala.
Jainkosak lotsa keinua du, gorputza
bi besoekin estalita. Antzeko lotsa
keinuetan dauden Venusek Venus
Pudica izena hartzen dute.
7. Venusen jaiotza
Egilea: Botticelli
Urtea: 1485
Museoa: Uffizi
Greziar eta erromatar mitologiaren
arabera, Afrodita Kronos jainkoak
Urano aitari sexu-organoak moztu
zizkionean jaio zen, hauek itsasora
jausi eta sortu zen aparretik (aphros
grekeraz). Hortik datorkio jainkosari
izena. Beste bertsio batek, Homerak
jasotakoak alegia, Zeus eta Dioneren
alaba zela jasotzen zuen.
8. Venus eta Kupido
Egilea: Lucas Cranach
Urtea: 1509
Galeria: l´Hermitage,
San Petersburgo
Koadro honetan, beste hainbatetan bezala,
jainkosa Kupidorekin agertzen da,
Marterekin izan zuen semearekin.
Greziar mitologian Eros zuen izena
Venusen semeak eta hegodun ume gisa
irudikatzen zuten, arku eta geziekin eta
begiak bendatuta, maitasuna itsua dela
irudikatuz.
9. Venus lotan
Egilea: Giorgione
Urtea: ca. 1510
Museoa: Dresde
Batzuek arte modernoaren hasieratzat
jotzen dute lan hau. Koadroa amaitu
gabe gelditu zen Giorgione
hiltzerakoan eta zerua Tizianok
amaitu zuen.
10. Venus Kupido eta
Merkuriorekin
Egilea: Correggio
Urtea: 1514-1534
Museoa: Londres,
National Gallery
Venusek maitale ugari izan zituen:
Dioniso, Ares, Hermes edo Adonis
gaztea, esaterako. Koadro honetan
Merkurio edo Hermes jainkoarekin
agertzen da. Harreman honetatik
Hermafrodito semea jaio zen.
11. Venus Anadyomene
Egilea: Tiziano
Urtea: ca. 1520
Museoa: Edinburgo,
National Gallery
Venus hau ere itsasotik irteten agertzen
da, oskola uretan, jainkosaren
jaiotza irudikatuz. Bere jaiotza
irudikatzen denean, Venus edo
Afrodita Anadyomene izena hartzen
du.
12. Urbinoren Venusa
Egilea: Tiziano
Urtea: 1538
Museoa: Uffizi,
Florentzia
Koadroan txakurra azaltzea gaztea
jainkosa ez denaren seinale dela
diote alegorian adituek, neska
arrunta baizik, nor den jakin ez
dakigun arren. Gainera, txakurra,
fideltasunaren sinboloa, lo ageri da.
13. Venus musikaz gozatzen
Egilea: Tiziano
Urtea: ca. 1550
Museoa: Prado
Venus ageri da organo baten musikaz
gozatzen, txakur batek laztantzen
duen bitartean. Bost bat urte
beranduago koadro honen bertsio bat
margotu zuen Tizianok, baina
oraingoan Venus Kupido semearekin
ageri da txakurrarekin beharrean.
14. Ispiluko Venusa
Egilea: Tiziano
Urtea: ca 1555
Museoa: Boston, Arte
Ederren Museoa
Venus ispiluan errepresentatzen duen
tradizio artistiko luze baten
adierazpen goiztiarrenetako bat da
hau. Venus bainuan ageri da
Kudpidoren laguntzarekin.
15. Venus eta Adonis
Egilea: Veronese
Urtea: ca. 1580
Museoa: Prado
Venus bere seme Kupidoren gezi batek
zeharkatu eta horren erruz Adonis
gazteaz maitemindu zela diosku
mitologiak. Pintura honek maitaleen
azken zoriontasun unea irudikatzen
du, basurde baten letaginek Adonis
hil baino lehen.
16. Venus, Adonis eta Kupido
Egilea: A. Carracci
Urtea: ca. 1590
Museoa: Prado
Adonis jaio zenean, hain zen ederra,
ezen bai Afrodita eta bai Persefone ere
mutikoaz maitemindu baitziren.
Gazteak, ordea, Afrodita nahiago
zuen bietatik. Afrodita eta Adonisen
arteko maitasuna oso sarri
irudikatua izan da artean. Gaur
egun adonis hitza gazte oso eder bat
izendatzeko erabiltzen da.
17. Venus eta Adonis
Egilea: Joseph Heintz
Urtea: XVI. mendea
Museoa: Viena
Venus eta Adonis maitaleak ageri dira
Kudipoz lagunduta, Adonisen
heriotza gertatu baino lehen.
18. Marte, Venus eta Maitasuna
Egilea: Tiziano
file:///home/pptfactory/temp/20120328130411/Venus%20de%20Milo.%20K.a.%20II.%20mendea%20-Louvre-.jpg
Urtea: XVI. mendea
Galeria: Prado
Ezaguna da Venusek Marte jainkoarekin
izandako amodioa. Hau ere oso
irudikatua izan zen XVI eta XVII.
mendeetako artean. Bere senar Hefesto
edo Vulkanorekin, ordea, apenas
aurkitzen dugu artearen historian
maitasun eszenaren bat jasotzen duen
koadrorik. Gehienetan, senarraren
lantokira, sutegira, bisita egiten
agertzen da.
19. Venus eta Adonis
Egilea: Tiziano
Urtea: XVI. mendea
Museoa: Prado
Tizianoren obra askorekin gertatzen
den moduan, koadro honen hiru
erreplika existitzen dira gutxienez,
eta hori koadroak izandako
arrakastaren adierazgarri da.
20. Ispiluko Venus
Egilea: Rubens
Urtea: 1614-1615
Museoa: Vaduz,
Liechtenstein
Hona hemen Venus ispiluan
irudikatzen duen beste koadro bat.
Jainkosak bere edertasuna begiratzen
du ispiluan. Velázquez-ek mende
erdi beranduago margotutako
koadroarekin alderatuta, jainkosaren
forma borobilak nabarmentzen dira.
21. Venus Rokeby
Egilea: Velázquez
Urtea: ca. 1647
Museoa: National
Gallery, Londres
Jatorriz Venusen apaingela
izenburuarekin, Venus Rokeby
izena erakusgarri dagoen National
Galleryko aretotik datorkio.
Berarekin Kupido agertzen da, beste
hainbat koadro eta egiletan bezala.
22. Venus itsasoko aparretik
jaiotzen
Egilea: Cornelis de Vos
Urtea: XVII. mendea
Museoa: Prado
Afrodita Anadyomene hau ere itsasotik
irteten irudikatu zuen flandestar
margolari handiak.
23. Venusen jaiotza
Egilea: Cabanel
Urtea: 1863
Museoa: Paris,
Museo d´Orsay
Venus jainkosaren jaiotza irudikatzen
duen koadro hau Napoleon III.ak
hartu zuen bere kolekziorako.
24. Trapuen Venusa
Egilea: M. Pistoletto
Urtea: 1967
Museoa: Torino, Museo d
´Arte Contemporanea
Knidoko Venusa eredutzat hartuta
egindako eskultura da. Trapuek
kobazulo bat irudikatzen dute,
Venus kobazuloan sartu nahian
balego bezala.