1. NOLA ATERA BOTILA BARRUAN
DAGOEN KORTXOZKO TAPOIA?
Materialak:
Kristalezko botila.
Kortxo bat.
Plastikozko poltsa.
Prozedura:
1.- Kristalezko botila eta kortxoa mahai gainean ipini.
2.- Kortxoa kristalezko botilaren barruan sartu.
3.- Kortxoa botilaren muturraren amaieran ipini.
4.- Plastikoa uzkurtu eta botilan sartu.
5.- Plastikoaren muturra botilaren muturran ipini.
6.- Plastikoaren muturretik putz egin eta plastikoa puztuta
dagoenean plastikoa kanporantz atera kortxoa urtetzeko.
7.- Ikusiko dozuenez kortxoa botilatik atera egin da.
Azalpena:
Plastikoa puztu egiten dozunean, barruan dagoen airea kanporatu
egiten da eta airearen indarragaitik eta plastikoaren
indarragaitik kortxoa atera egiten da.