SlideShare a Scribd company logo
1 of 11
Zer da geografia?
   Lurraren gainazala                               Zer aztertzen du?
   ikertzen duen                                    Ingurunea (erliebea,
   zientzia da.                                     ura, klima eta
                                                    landaredia) eta
                              GEOGRAFIA             biztanleen bizimodua
                                                    aztertzen ditu.


Zer egiten dute geografoek?               Nola egiten dituzte ikerketak?
Lekuak aurkitzen dituzte.                 Informazio iturri asko erabiltzen
Lekuak deskribatzen dituzte.              dituzte:
Ezaugarrien zergatia azaltzen dute.       Lekuak ikertzen dituzte.
Ezagutzak aplikatzen dituzte.             Estatistikak kontsultatzen dituzte.
                                          Argazkiak aztertzen dituzte.
                                          eta MAPAK eta GRAFIKOAK
                                          egiten dituzte.
1.GAIA




         2
1.GAIA

NONDIK NORAKOAK
ZER IKASIKO DUGU?

 1. Lurra grafikoki adierazteko erabiltzen diren sistemak.
 2. Lurraren gainazalaren banaketa ozeanoen eta kontinenteen
    artean.
 3. Lurra etengabe mugitzen diren plakatan banatua dago.
    Zergatik?
 4. Lurreko erliebe forma nagusiak.
 5. Hitz hauen esanahia: ibai, itsaslaster, marea, olatu,
    aintzira, urtegi, akuiífero, glaziar.
 6. Atmosferaren ezaugarriak eta eguraldiaren eta klimaren
    arteko ezberdintasunak.
 7. Lurraren higidurak kliman duen eragina.
 8. Lurrean dauden klima-zona desberdinak.
 9. Klimak paisaian duen eragina eta paisai mota ezberdinak.
         lary, munduaren gailurretik
ZER EGINGO DUGU?

 10.Mapa espezifikoak erabiltzen ikasiko dugu.
 11.Ulermena errazteko teknikak erabiliko ditugu: ideia
    nagusiak azpimarratu, laburpenak egin...
 12.Ibaiaren ibilbide grafikoa azalduko dugu.
 13.Eguraldi mapak interpretatuko ditugu.
 14.klimagramak egingo ditugu.
 15.Paisaiaren argazkiak eta aldaketak aztertuko ditugu.
 16. Krokis bat marraztuko dugu.




                                                           3
1.GAIA



Hillary, munduaren gailurretik

Edmund Hillary, zeelandaberrikoa, Tenzing Norgay, jak-zaintzailea eta sherpa, gaua
pasatzeko prest zeuden. 8.500 metroko altitudean zeuden zero azpitik 25ºC-ko
tenperaturan.

Oxigeno tresnak itzali zituzten hurrengo egunerako gordetzeko, nahiz eta arnasa
hartzea zaila zen beraientzat. Haizeak indarrez jotzen zuen eta elur-jauziak zeuden
baina lo egitea lortu zuten.

Goizeko 07:30tan berriz ere igotzen hasi ziren. Arropa asko zuten jantzita, hiru
eskularru esku bakoitzean, kanproiak, pioleta eta bizkarren 18 kiloko bi botila oxigeno.
Sherpa aurretik eta Hillary
atzetik igo ziren. Izoztuta ez gelditzeko aurrera egin zuten gelditu gabe.

1953ko maiatzaren 29ko 11:30ak inguru, nekatuta baina pozik Everesteko gailurra
zapaldu zuten. Ondoren, espedizio asko saiatu dira Everestera igotzen, alpinista asko
hil egin dira bidean.




ABIAPUNTUA.

   • Hiztegiaren laguntzaz idatzi hitz hauen esanahia:
Sherpa, elur-jauzi, kranpoi eta piolet.
   • Zer mendikatetan dago Everest? Zer kontinentetan dago?
   • Zergatik da famatua Everest?
   • Nor igo zen Everestera lehenengo aldiz? Noiz?
   • Mendiez gainera, zer beste erliebe-forma daude Lurrean?



TESTUAREN ULERMENA.

Atal honetan testuaren lanketa zer moduzkoa izan den aztertuko dugu. Zure hitzekin
azaldu zer moduz ulertu duzun testua eta nola egin duzun lan.


Zer moduz ulertu duzu testua? Hiztegia erabili behar izan duzu?
Ideia garrantzitsuenak zeintzuk diren badakizu?



                                                                                           4
1.GAIA

__________________________________________________________
__________________________________________________________
__________________________________________________________
__________________________________________________________
__________________________________________________________
__________________________________________________________
__________________________________________________________
__________________________________________________________
__________________________________________________________
__________________________________________________________




                                                         5
LURRAREN ADIERAZ PEN GRAFIKOA




   1. dok. Munduko bola                    2. dok Lurraren adierazpen grafiko laua



   1.Munduko bola eta mapak.
Lurrak, gure planetak, esfera forma dauka. Esfera hau ez da perfektua, bi poloak pixka
bat zapalduta ditu. Forma honi geoidea deitzen zaio.

Lurra grafikoki adierazteko modu ezberdinak daude. Munduko bolan (1.dok)
kontinenteen eta ozeanoen arteko distantziak eta tamainak argi ikusi daitezke bere
formari esker.

Hala ere, mapak dira Lurra adierazteko gehien erabiltzen direnak. Lurraren adierazpen
laua dira mapak baina gure planeta ez da laua. Horregatik, distantziak eta tamainak
distortsionatuta azaltzen dira (2.dok).

Mapak erabiltzeko oso erosoak dira eta horregatik erabiltzen ditugu. Kartografoak dira
mapak egiten dituzten pertsonak.


   2.Mapa motak.
Mapen helburua informazioa ematea da. Ematen duten informazioaren arabera hiru
mapa mota ezberdinduko ditugu:
    • Mapa fisikoek lurralde bateko erliebea eta urak adierazten dituzte. Datu
       zehatzak adierazten badituzte (puntu batean lurrak duen altuera, ibaien eta
       herrien izenak eta abar), mapa topografikoak deitzen zaie.

     •   Mapa politikoetan lurraldeen arteko mugak azaltzen dira. Estatuak, probintziak,
         udalerriak, herriak eta abar azaltzen dira.

     •   Gaikako mapek gai zehatz bati buruzko informazioa ematen dute. Adibidez,
         eremu ezberdinetan ekonomia-baliabideak zeintzuk diren (industria,
         meatzaritza, nekazaritza...) edota klima ezberdinak adierazteko balio dute.


   3.Mapako elementuak.
3. dok Mapako elementuak
                                                                                      Paraleloak eta
                                                         Izenburuak informazio        meridianoak lekuak
                Geziari Esker mapa                       garrantzitsuena ematen       zehaztazunez aurkitzeko
                orientatzen dugu.                        digu.                        dira.




                            Legendak: datuak                Mapa gehienetan          Eskalak: mapan grafikoki
                            azaltzeko erabiltzen diren      informazioa emateko      azaldutakoa zenbat aldiz
                            sinboloak azaltzeko balio       testuak agertzen dira.   txikitu den adierazteko dira.
                            du.

Mapako testua interpretatu

Begiratu 3.dokumentuko mapako legendari eta erantzun.

                   -          Zer informazio ematen du legendak?
                   -          Nolakoa da mapa fisikoa, politikoa ala gaikakoa? Zergatik?

Legenda interpretatu.

                   -          Zer sinbolo daude legendan? Koloreak, lerroak, puntuak...
                   -          Zer erlazio dago kolore tonuaren eta prezipitazioaren artean?
                   -          Zenbatekoa da prezipitazioa Euskadin? Eta Antartikan?
                   -          Euri asko edo gutxi egiten du ekuatorean?
JAKINGARRIAK

Mapetako sinboloak

Mapetan informazioa sinboloen bidez adierazten da. Mapa motaren arabera sinbolo
batzuk edo besteak erabiltzen dira.
   • Erliebea lerroen edo koloreen bidez adierazten da.
   • Urak kolore urdinez adierazten dira.
   • Landaredia koloreen edo marrazkien bidez adierazten da.
   • Klima koloreen bidez adierazten da.
   • Estatu, probintzia eta abarren mugak lerro mota ezberdinez adierazten dira.
   • Hiriak puntuen bidez adierazten dira.
   • Laborantza eta industria motak koloreen edo marrazkien bidez adierazten dira.




   4.Puntu kardinalen bidez lekuak aurkitzea.
Puntu kardinalak erabilita, leku bat edo gu espazioan kokatzeko gai izango gara. Hauek
dira puntu nagusiak: Iparraldea, Hegoaldea, Ekialdea eta Mendebaldea.

Puntu nagusien artean beste batzuk daude. Ipar-ekialdea, hego-ekialdea, ipar-
mendebaldea eta hego-mendebaldea. 4.dok

Iparraldera begiratuta, ekialdea eskuinean izango dugu, mendebaldea ezkerrean eta
hegoaldea atzean (5.dok). Mapetan iparraldea goian egoten da (geziren batek beste
zerbait esaten ez badu).




Orientatzeko moduak                                        JAKINGARRIAK
Naturako elementu batzuk iparraldea aurkitzen laguntzen digute.
   • Eguzkia ekialdetik ateratzen da eta mendebaldetik ezkutatzen da.
   • Iparrizarrak iparraldea markatzen du beti.
   • Elurra lehenago desagertzen da hegoaldeko lekuetan.
   • Harrietan, goroldioa iparraldera begira dauden lekuetan hazten da.
   • Gordeleku eta inurritegietarako sarrerak hegoaldera begira egoten dira.




Zer da iparrorratza?
    Iparra non dagoen jakiteko tresna bat da.
    Imana duen orratz batek beti iparraldea non
   dagoen markatzen du.
5.Paraleloak eta meridianoak.
Lurreko edozein leku zehaztasunez aurkitzeko gizakiak benetan existitzen ez den lerro
sare bat asmatu du: meridianoak eta paraleloak deitzen dira.

Meridianoak Ipar poloa eta Hego poloa lotzen dituzten zirkuluerdiak dira (6.dok).
Greenwicheko meridianoa edo zero graduko meridianoa (0º) meridiano nagusia da.
Lurra bi hemisferiotan banatzen du: Ekialdeko hemisferioa eta Mendebaldeko
hemisferioa (7.dok)..

Paralelo nagusia ekuatorea da (0º). Paralelo hau besteen erreferentzia da. Lurra bitan
banatzen du ekuatoreak: Ipar hemisferioa eta Hego hemisferioa. Beste paralelo
garrantzitsuak Kantzer tropikoa, Kaprikornio tropikoa, zirkulu polar artikoa eta zirkulu
polar antartikoa dira.

Mapetan puntu konkretuak era errazago eta zehatz batean irudikatzeko erabiltzen dira.




   6.Latitudea eta longitudea.
Leku baten kokaleku zehatza emateko koordenatu geografikoak jakin behar dira:
latitudea eta longitudea.

Latitudea: paralelo batetik ekuatoreraino dagoen distantziari deitzen zaio. 0ºtik
(ekuatorea) 90º (poloak) artekoa da. Ipar latitudea da puntua Ipar hemisferioan kokatzen
bada. Hego latitudea, berriz, Hego hemisferioan kokatzen bada.

Longitudea: Meridiano batetik Greenwicheko meridianoraino dagoen distantziari
deitzen zaio. 0ºtik 180º artekoa da. Ekialde longitudea da Ekialdeko hemisferioan
kokatzen bada, Mendebalde longitudea da , berriz, Mendebaldeko hemisferioan
kokatzen bada.

 Leku baten kokalekua adierazteko lehenengo latitudea idazten da eta gero longitudea.
Gradutan, minututan eta segundotan neurtzen dira biak. Adibidez, 24º 35’ 22’’ I, 52º 43’
27’’ E.

More Related Content

Featured

How Race, Age and Gender Shape Attitudes Towards Mental Health
How Race, Age and Gender Shape Attitudes Towards Mental HealthHow Race, Age and Gender Shape Attitudes Towards Mental Health
How Race, Age and Gender Shape Attitudes Towards Mental Health
ThinkNow
 
Social Media Marketing Trends 2024 // The Global Indie Insights
Social Media Marketing Trends 2024 // The Global Indie InsightsSocial Media Marketing Trends 2024 // The Global Indie Insights
Social Media Marketing Trends 2024 // The Global Indie Insights
Kurio // The Social Media Age(ncy)
 

Featured (20)

2024 State of Marketing Report – by Hubspot
2024 State of Marketing Report – by Hubspot2024 State of Marketing Report – by Hubspot
2024 State of Marketing Report – by Hubspot
 
Everything You Need To Know About ChatGPT
Everything You Need To Know About ChatGPTEverything You Need To Know About ChatGPT
Everything You Need To Know About ChatGPT
 
Product Design Trends in 2024 | Teenage Engineerings
Product Design Trends in 2024 | Teenage EngineeringsProduct Design Trends in 2024 | Teenage Engineerings
Product Design Trends in 2024 | Teenage Engineerings
 
How Race, Age and Gender Shape Attitudes Towards Mental Health
How Race, Age and Gender Shape Attitudes Towards Mental HealthHow Race, Age and Gender Shape Attitudes Towards Mental Health
How Race, Age and Gender Shape Attitudes Towards Mental Health
 
AI Trends in Creative Operations 2024 by Artwork Flow.pdf
AI Trends in Creative Operations 2024 by Artwork Flow.pdfAI Trends in Creative Operations 2024 by Artwork Flow.pdf
AI Trends in Creative Operations 2024 by Artwork Flow.pdf
 
Skeleton Culture Code
Skeleton Culture CodeSkeleton Culture Code
Skeleton Culture Code
 
PEPSICO Presentation to CAGNY Conference Feb 2024
PEPSICO Presentation to CAGNY Conference Feb 2024PEPSICO Presentation to CAGNY Conference Feb 2024
PEPSICO Presentation to CAGNY Conference Feb 2024
 
Content Methodology: A Best Practices Report (Webinar)
Content Methodology: A Best Practices Report (Webinar)Content Methodology: A Best Practices Report (Webinar)
Content Methodology: A Best Practices Report (Webinar)
 
How to Prepare For a Successful Job Search for 2024
How to Prepare For a Successful Job Search for 2024How to Prepare For a Successful Job Search for 2024
How to Prepare For a Successful Job Search for 2024
 
Social Media Marketing Trends 2024 // The Global Indie Insights
Social Media Marketing Trends 2024 // The Global Indie InsightsSocial Media Marketing Trends 2024 // The Global Indie Insights
Social Media Marketing Trends 2024 // The Global Indie Insights
 
Trends In Paid Search: Navigating The Digital Landscape In 2024
Trends In Paid Search: Navigating The Digital Landscape In 2024Trends In Paid Search: Navigating The Digital Landscape In 2024
Trends In Paid Search: Navigating The Digital Landscape In 2024
 
5 Public speaking tips from TED - Visualized summary
5 Public speaking tips from TED - Visualized summary5 Public speaking tips from TED - Visualized summary
5 Public speaking tips from TED - Visualized summary
 
ChatGPT and the Future of Work - Clark Boyd
ChatGPT and the Future of Work - Clark Boyd ChatGPT and the Future of Work - Clark Boyd
ChatGPT and the Future of Work - Clark Boyd
 
Getting into the tech field. what next
Getting into the tech field. what next Getting into the tech field. what next
Getting into the tech field. what next
 
Google's Just Not That Into You: Understanding Core Updates & Search Intent
Google's Just Not That Into You: Understanding Core Updates & Search IntentGoogle's Just Not That Into You: Understanding Core Updates & Search Intent
Google's Just Not That Into You: Understanding Core Updates & Search Intent
 
How to have difficult conversations
How to have difficult conversations How to have difficult conversations
How to have difficult conversations
 
Introduction to Data Science
Introduction to Data ScienceIntroduction to Data Science
Introduction to Data Science
 
Time Management & Productivity - Best Practices
Time Management & Productivity -  Best PracticesTime Management & Productivity -  Best Practices
Time Management & Productivity - Best Practices
 
The six step guide to practical project management
The six step guide to practical project managementThe six step guide to practical project management
The six step guide to practical project management
 
Beginners Guide to TikTok for Search - Rachel Pearson - We are Tilt __ Bright...
Beginners Guide to TikTok for Search - Rachel Pearson - We are Tilt __ Bright...Beginners Guide to TikTok for Search - Rachel Pearson - We are Tilt __ Bright...
Beginners Guide to TikTok for Search - Rachel Pearson - We are Tilt __ Bright...
 

Materiala moldatuta LURRA ETA INGURUKOAK

  • 1. Zer da geografia? Lurraren gainazala Zer aztertzen du? ikertzen duen Ingurunea (erliebea, zientzia da. ura, klima eta landaredia) eta GEOGRAFIA biztanleen bizimodua aztertzen ditu. Zer egiten dute geografoek? Nola egiten dituzte ikerketak? Lekuak aurkitzen dituzte. Informazio iturri asko erabiltzen Lekuak deskribatzen dituzte. dituzte: Ezaugarrien zergatia azaltzen dute. Lekuak ikertzen dituzte. Ezagutzak aplikatzen dituzte. Estatistikak kontsultatzen dituzte. Argazkiak aztertzen dituzte. eta MAPAK eta GRAFIKOAK egiten dituzte.
  • 2. 1.GAIA 2
  • 3. 1.GAIA NONDIK NORAKOAK ZER IKASIKO DUGU? 1. Lurra grafikoki adierazteko erabiltzen diren sistemak. 2. Lurraren gainazalaren banaketa ozeanoen eta kontinenteen artean. 3. Lurra etengabe mugitzen diren plakatan banatua dago. Zergatik? 4. Lurreko erliebe forma nagusiak. 5. Hitz hauen esanahia: ibai, itsaslaster, marea, olatu, aintzira, urtegi, akuiífero, glaziar. 6. Atmosferaren ezaugarriak eta eguraldiaren eta klimaren arteko ezberdintasunak. 7. Lurraren higidurak kliman duen eragina. 8. Lurrean dauden klima-zona desberdinak. 9. Klimak paisaian duen eragina eta paisai mota ezberdinak. lary, munduaren gailurretik ZER EGINGO DUGU? 10.Mapa espezifikoak erabiltzen ikasiko dugu. 11.Ulermena errazteko teknikak erabiliko ditugu: ideia nagusiak azpimarratu, laburpenak egin... 12.Ibaiaren ibilbide grafikoa azalduko dugu. 13.Eguraldi mapak interpretatuko ditugu. 14.klimagramak egingo ditugu. 15.Paisaiaren argazkiak eta aldaketak aztertuko ditugu. 16. Krokis bat marraztuko dugu. 3
  • 4. 1.GAIA Hillary, munduaren gailurretik Edmund Hillary, zeelandaberrikoa, Tenzing Norgay, jak-zaintzailea eta sherpa, gaua pasatzeko prest zeuden. 8.500 metroko altitudean zeuden zero azpitik 25ºC-ko tenperaturan. Oxigeno tresnak itzali zituzten hurrengo egunerako gordetzeko, nahiz eta arnasa hartzea zaila zen beraientzat. Haizeak indarrez jotzen zuen eta elur-jauziak zeuden baina lo egitea lortu zuten. Goizeko 07:30tan berriz ere igotzen hasi ziren. Arropa asko zuten jantzita, hiru eskularru esku bakoitzean, kanproiak, pioleta eta bizkarren 18 kiloko bi botila oxigeno. Sherpa aurretik eta Hillary atzetik igo ziren. Izoztuta ez gelditzeko aurrera egin zuten gelditu gabe. 1953ko maiatzaren 29ko 11:30ak inguru, nekatuta baina pozik Everesteko gailurra zapaldu zuten. Ondoren, espedizio asko saiatu dira Everestera igotzen, alpinista asko hil egin dira bidean. ABIAPUNTUA. • Hiztegiaren laguntzaz idatzi hitz hauen esanahia: Sherpa, elur-jauzi, kranpoi eta piolet. • Zer mendikatetan dago Everest? Zer kontinentetan dago? • Zergatik da famatua Everest? • Nor igo zen Everestera lehenengo aldiz? Noiz? • Mendiez gainera, zer beste erliebe-forma daude Lurrean? TESTUAREN ULERMENA. Atal honetan testuaren lanketa zer moduzkoa izan den aztertuko dugu. Zure hitzekin azaldu zer moduz ulertu duzun testua eta nola egin duzun lan. Zer moduz ulertu duzu testua? Hiztegia erabili behar izan duzu? Ideia garrantzitsuenak zeintzuk diren badakizu? 4
  • 6. LURRAREN ADIERAZ PEN GRAFIKOA 1. dok. Munduko bola 2. dok Lurraren adierazpen grafiko laua 1.Munduko bola eta mapak. Lurrak, gure planetak, esfera forma dauka. Esfera hau ez da perfektua, bi poloak pixka bat zapalduta ditu. Forma honi geoidea deitzen zaio. Lurra grafikoki adierazteko modu ezberdinak daude. Munduko bolan (1.dok) kontinenteen eta ozeanoen arteko distantziak eta tamainak argi ikusi daitezke bere formari esker. Hala ere, mapak dira Lurra adierazteko gehien erabiltzen direnak. Lurraren adierazpen laua dira mapak baina gure planeta ez da laua. Horregatik, distantziak eta tamainak distortsionatuta azaltzen dira (2.dok). Mapak erabiltzeko oso erosoak dira eta horregatik erabiltzen ditugu. Kartografoak dira mapak egiten dituzten pertsonak. 2.Mapa motak. Mapen helburua informazioa ematea da. Ematen duten informazioaren arabera hiru mapa mota ezberdinduko ditugu: • Mapa fisikoek lurralde bateko erliebea eta urak adierazten dituzte. Datu zehatzak adierazten badituzte (puntu batean lurrak duen altuera, ibaien eta herrien izenak eta abar), mapa topografikoak deitzen zaie. • Mapa politikoetan lurraldeen arteko mugak azaltzen dira. Estatuak, probintziak, udalerriak, herriak eta abar azaltzen dira. • Gaikako mapek gai zehatz bati buruzko informazioa ematen dute. Adibidez, eremu ezberdinetan ekonomia-baliabideak zeintzuk diren (industria, meatzaritza, nekazaritza...) edota klima ezberdinak adierazteko balio dute. 3.Mapako elementuak.
  • 7. 3. dok Mapako elementuak Paraleloak eta Izenburuak informazio meridianoak lekuak Geziari Esker mapa garrantzitsuena ematen zehaztazunez aurkitzeko orientatzen dugu. digu. dira. Legendak: datuak Mapa gehienetan Eskalak: mapan grafikoki azaltzeko erabiltzen diren informazioa emateko azaldutakoa zenbat aldiz sinboloak azaltzeko balio testuak agertzen dira. txikitu den adierazteko dira. du. Mapako testua interpretatu Begiratu 3.dokumentuko mapako legendari eta erantzun. - Zer informazio ematen du legendak? - Nolakoa da mapa fisikoa, politikoa ala gaikakoa? Zergatik? Legenda interpretatu. - Zer sinbolo daude legendan? Koloreak, lerroak, puntuak... - Zer erlazio dago kolore tonuaren eta prezipitazioaren artean? - Zenbatekoa da prezipitazioa Euskadin? Eta Antartikan? - Euri asko edo gutxi egiten du ekuatorean?
  • 8. JAKINGARRIAK Mapetako sinboloak Mapetan informazioa sinboloen bidez adierazten da. Mapa motaren arabera sinbolo batzuk edo besteak erabiltzen dira. • Erliebea lerroen edo koloreen bidez adierazten da. • Urak kolore urdinez adierazten dira. • Landaredia koloreen edo marrazkien bidez adierazten da. • Klima koloreen bidez adierazten da. • Estatu, probintzia eta abarren mugak lerro mota ezberdinez adierazten dira. • Hiriak puntuen bidez adierazten dira. • Laborantza eta industria motak koloreen edo marrazkien bidez adierazten dira. 4.Puntu kardinalen bidez lekuak aurkitzea. Puntu kardinalak erabilita, leku bat edo gu espazioan kokatzeko gai izango gara. Hauek dira puntu nagusiak: Iparraldea, Hegoaldea, Ekialdea eta Mendebaldea. Puntu nagusien artean beste batzuk daude. Ipar-ekialdea, hego-ekialdea, ipar- mendebaldea eta hego-mendebaldea. 4.dok Iparraldera begiratuta, ekialdea eskuinean izango dugu, mendebaldea ezkerrean eta hegoaldea atzean (5.dok). Mapetan iparraldea goian egoten da (geziren batek beste zerbait esaten ez badu). Orientatzeko moduak JAKINGARRIAK
  • 9. Naturako elementu batzuk iparraldea aurkitzen laguntzen digute. • Eguzkia ekialdetik ateratzen da eta mendebaldetik ezkutatzen da. • Iparrizarrak iparraldea markatzen du beti. • Elurra lehenago desagertzen da hegoaldeko lekuetan. • Harrietan, goroldioa iparraldera begira dauden lekuetan hazten da. • Gordeleku eta inurritegietarako sarrerak hegoaldera begira egoten dira. Zer da iparrorratza?  Iparra non dagoen jakiteko tresna bat da. Imana duen orratz batek beti iparraldea non dagoen markatzen du.
  • 10. 5.Paraleloak eta meridianoak. Lurreko edozein leku zehaztasunez aurkitzeko gizakiak benetan existitzen ez den lerro sare bat asmatu du: meridianoak eta paraleloak deitzen dira. Meridianoak Ipar poloa eta Hego poloa lotzen dituzten zirkuluerdiak dira (6.dok). Greenwicheko meridianoa edo zero graduko meridianoa (0º) meridiano nagusia da. Lurra bi hemisferiotan banatzen du: Ekialdeko hemisferioa eta Mendebaldeko hemisferioa (7.dok).. Paralelo nagusia ekuatorea da (0º). Paralelo hau besteen erreferentzia da. Lurra bitan banatzen du ekuatoreak: Ipar hemisferioa eta Hego hemisferioa. Beste paralelo garrantzitsuak Kantzer tropikoa, Kaprikornio tropikoa, zirkulu polar artikoa eta zirkulu polar antartikoa dira. Mapetan puntu konkretuak era errazago eta zehatz batean irudikatzeko erabiltzen dira. 6.Latitudea eta longitudea.
  • 11. Leku baten kokaleku zehatza emateko koordenatu geografikoak jakin behar dira: latitudea eta longitudea. Latitudea: paralelo batetik ekuatoreraino dagoen distantziari deitzen zaio. 0ºtik (ekuatorea) 90º (poloak) artekoa da. Ipar latitudea da puntua Ipar hemisferioan kokatzen bada. Hego latitudea, berriz, Hego hemisferioan kokatzen bada. Longitudea: Meridiano batetik Greenwicheko meridianoraino dagoen distantziari deitzen zaio. 0ºtik 180º artekoa da. Ekialde longitudea da Ekialdeko hemisferioan kokatzen bada, Mendebalde longitudea da , berriz, Mendebaldeko hemisferioan kokatzen bada. Leku baten kokalekua adierazteko lehenengo latitudea idazten da eta gero longitudea. Gradutan, minututan eta segundotan neurtzen dira biak. Adibidez, 24º 35’ 22’’ I, 52º 43’ 27’’ E.