1. Udaldia iristen denean
itsasoak erakarri egiten
gaitu gizakiok.
Jendetza handiak biltzen
dira hondartzetan,
atsegina eta atsedena
emango dieten uhinen
ferekak bilatuz.
2. Baina gizakiaren joan etorriak, bere
zorigaiztoko aztarna uzten du hondartza
distiratsuetan.
3. Nylonezko milioika poltsa eta mota guztietako
plastikoak botatzen dira kostaldean eta haizeak
edo mareak itsasora eramango dituzte.
Nylonezko poltsa bat hamarkada askotan
nabigatzeko gai da, degradatu gabe.
4. Itsas dortokek, medusatzat hartu eta jan egiten
dituzte, eta irensteko ahalegin horretan, ito egiten
dira.
6. Beraiek ez ditzakete
gizakien hondakinak
ezagutu, nahasi egiten
dituzte, izan ere
“itsasoan dabilena jan
egiten da”. Poltsa bat
baino gogorragoa den
botila baten
plastikozko tapoi bat,
mende oso bat ibil
liteke itsasoetan zehar
nabigatzen, inolako
aldaketarik jasan
gabe.
7. James Ludwing doktoreak, Midway uhartean, Ozeano Barean, jende
guneetatik oso urruti, albatros hegaztia ikertzen ari zenean,
aurkikuntza beldurgarri bat egin zuen. Hildako zortzi albatros kumeen
papoetako edukia aztertzen hasi zenean, begira zer aurkitu zuen: 42
botilen plastikozko tapoi; 18 metxero; uretan zebiltzan hondakinak,
gehienbat plastikozko zatitxoak. Kume hauek gurasoek elikatu
zituzten eta guraso horiek, elikagaia aukeratzerakoan ez ziren
hondakinak ezagutzeko gai izan.
8. Datorren udan, zure hondartza gustukoenera joaten
zarenean, behar bada beste norbaitek botatako hondakinen
bat aurkituko duzu hondarretan. Ez da zure hondakina, baina
ZURE HONDARTZA da, ZURE ITSASOA da, ZURE
MUNDUA da eta hauengatik zerbait egin behar duzu.
www.klip7.cl
9. Guraso askok bere semealabekin jolas berezi batean jolasten
dute: “Ea... nork lortzen duen plastiko kopuru gehiena biltzea?”
Ekologia ikasgai ahaztezina da. Beste batzuk, isilean, norbaitek
utzitako plastiko zati bat hartu eta etxera eramaten dute, itasotik
urruti.
Irribarre batekin pasatzen ikusiko dituzu, badakite izurde bat
salbatu dutela.
www.klip7.cl