Beginners Guide to TikTok for Search - Rachel Pearson - We are Tilt __ Bright...
Gutuna zinegotziarentzat jatorrizkoa
1. HAUR HEZKUNTZAKO JOLASTOKIAREN EGOERA
Hezkuntza zinegotzi hori:
Lehenik, gure esker ona adierazi nahi dugu, berriz ere, Udaletxeko Herri-lanaren Sailetik
jasotako erantzunagatik.
Bigarrenez, nahiz eta jakin eskolako obren zerrenda orokorra duzuela, HHko kanpoko
jolastokiaren egoera txarraren berri eman nahi dizuegu, premiazkoa delako.
Alde batetik, belardi zabala dago, denborarekin hainbat txokotan lokatza bihurtu dena.
Bestaldetik, zoruko zementuzko plaka guztiz ondatuta dago. Ikasleentzat arriskutsua da.
Jakin behar da gure ikasleek adin txikikoak direla.
Hau guztia kontutan hartuta, jolastokia askotan, erabilgaitza suertatzen da.
Beraz, dagokion teknikaria eskolara etortzea, in situ, ikus dezan eskatu nahi dizugu.
Zure erantzunaren zain geratzen gara.
Begirunez,
Izpta: Aloña Lekue Maiz
Elbira Zipitria ikastetxeko zuzendaria
Obaban, 2015eko apirilaren 20an.