Successfully reported this slideshow.
We use your LinkedIn profile and activity data to personalize ads and to show you more relevant ads. You can change your ad preferences anytime.

Lizartzako inauteriak 19

80 views

Published on

Hemen duzue aurtengo aldizkaria ikusgai!!!!

Published in: Entertainment & Humor
  • Be the first to comment

  • Be the first to like this

Lizartzako inauteriak 19

  1. 1. Lizartzako inauteriak2019 Otsailak 16, 22, 23 eta 24
  2. 2. ISSN: 2530-2426 · Lege-gordailua: SS-0058/04 Diseinua eta inprimaketa: Antza komunikazio grafikoa Argitaratzailea: Otsolar DantzaTaldea http://otsolardantzataldea.blogspot.com.es · www.facebook.com/otsolar.dantzataldea SARRERA 3 INAUTERIAK GOGORATUZ: TXEKORRA HILTZEKO LARUNBATA 4 LIZARTZAKO DANTZAK ZABALDUZ 6 2018KO INAUTERIAK IRUDIZ IRUDI 8 MUNDUA LIZARTZA ETA LIZARTZA MUNDU BILAKATU ZENEKOA 12 HERRIARI BEGIRA: 2018-AN GURE ARTERA ETORRITAKOAK ETA AGURTUTAKOAK 13 1944KO LEHEN JAUNARTZEA 14 ZER EGIN DUGU LIZARTZAN 2018AN? 16 LIZARTZAKO MENDIZ MENDI ETXERA MENDI MARTXA 20 TXIRRITA ELKARTEAREN 40. URTEURRENA 22 LIZARTZAN ZER BERRI? 24 OTSOLAR IREKITA: NIKOLAS JOAN ZAIGU 25 EUSKARALDIA 26 LIZARTZAKO PRESO ETA IHESLARIEN LAGUN ETA SENIDEAK 27 LIZARTZAKO GURE ESKU DAGO 28 LIZARTZAKO EH BILDU 29 PRINTZAK ETA APAINDU DITZAGUN BALKOIAK 30 EGITARAUA 31 bitxurre
  3. 3. Sarrera Herri txikien eredutzat hartu dituzte gure inauteriak zenbaitek, izan ere, aur- tengoan 26. urtez herria kolorez eta umorez jantziko dugu. Bai, mende laurden baino gehiago igaro da jada denon artean hau lortuz. Eta horrela, markagailuak etenik gabe aurrera jarraituko du guztionak eta guztiontzat diren inauteriak otsailaren 16, 22, 23 eta 24an ospatuz. Esaera zahar batek dioenez,“festak aurrea ederragoa du atzea baino”eta hori pentsa genezake gehienok inauteriak iristear daudenean; bateko dantza, musika edo antzerkientseguak,bestekomozorroprestaketaketagurdiapainketak,etanolaahaztu egun horietako lanak! Badakigu, ordea,“gustuko lekuan aldaparik ez”. Guztion artean egiten ditugu inauteriak, eta bakoitzak bere hondar alea jarriz egun hauek posible izatera iristen gara. Horri esker, sor daitezkeen denbora falta eta nekea bezalako zailtasunak gainditzea lortu dugu maiz. Eta horrela, mundu zabaleko beste inongo txokotan ez dauden bertako berezitasunez osatutako festa mantentzera heldu gara. Izanere,beredantza,doinu,letrazeinohiturabereziakdituLizartzakoinaute- riak. Beraz, zeintzuk hobe hauek maitatzeko lizartzarrak baino? Jarrai dezagun horrela lanean, denon beharra baitu gure inauteriak. OTSOLAR DANTZA TALDEA 3
  4. 4. TXEKORRAHILTZEKOLARUNBATA Txekorra hiltzeko larunbata. Inauterien lehenengo larunbata. Festaren hasiera. Azken urte hauetan, inauterietako agintari eta antzerkiaz lagundurik, bizirik dagoen txekorra ekartzen da jende artera. Ondoren, dantzariak musikarien doinuz dantzan ari diren artean, gibela dastatzeko aukera izaten da. Gaur egun, testuingu- ru horretan, beharbada ez da erraza txekorraren presentzia eta gi- belaren dastatzearen arrazoia ulertzea. 1994. urtean inauteriak berriro ospatzea adostu zenean, gure aurrekoek inauterien inguruan zituzten ohiturak berreskuratzea izan zen helburua. Herriko zaharrenen esanetan, inauteriak txeko- rra hilez hasten omen zituzten, festa egun horietan okel eskasiarik izan ez zezaten, eta soberan geratzen zena saldu egiten omen zu- ten. Egia esan, ohitura honi buruzko xehetasun gehiegirik ez zen lortu, baina 1990. hamarkadan inauteriak berreskuratu zirenean, inauteriak plazan txekorra hilez hastea erabaki zen. Inauteriak baino astebete lehenago, inauteri aurreko larunba- tean hiltzen zen txekorra, inauteri igandeko herri bazkarirako ja- kia izan zedin. Herriko baserriren batetik txekorra oinez jaisten zen plazara. Beti ez zen baserri beretik ekartzen, data haietan hiltzeko moduan zegoen txekorren bat aurkitzen zen herriko baserrietan, aurrez harakinarekin adosturik. Harakinak txukun-txukun eta txekorrak asko sufritu gabe, plazara gerturatutako jende guztiaren aurrean hiltzen zuen txekorra. On- doren, besodun kamioaren laguntzaz txekorra jaso eta harakinak larrua kentzen zion, jarraian txekorra puska ezberdinetan zatituz. Inauteri igandean, txekorraren puskarik goxoenak frontoi on- doan egindako suaren ondoan zintzilik pasatzen zuten goiza, eguerdian herri bazkarian bildutako herritarren sabelak asetzeko. 1995. urtean, lehenengo larunbateko ikuskizuna osatu nahian, festari osagaiak gehitu zitzaizkion. Inauterietako zazpi agintariak 2019 Lizartzako inauteriak 4
  5. 5. izendatu eta hauek, txistulariek jotako alkate-doinuarekin, txeko- rra hiltzeko larunbatean plazara joaten ziren. Agintari hauek ema- ten zieten jaiari hasiera txekorra hiltzeko baimena emanaz. Txekorra hil ondoren, elkartean gibela sukaldatzen zen, plazara gerturatuko jendearen artean banatu eta dastatzeko. Orduan ere baziren bete beharreko arauak eta gibela ez zen momentuan hilda- ko txekorrarena izaten, aurrez hildako beste txekor batena baizik. 1996. urtean, harakinak lanak burutu bitartean, dantza saioa gehi- tu zitzaion lehenengo larunbateko festari. Baina ez ziren inauteri dantzak dantzatzen, horiek hurrengo astebururako gordetzen zire- lako. Txekorra hiltzeko larunbatean, Otsolar dantza taldeak urtean zehar ikasitako euskal dantzez osatutako saioa eskaintzen zuen. Hasierako urteren batean edo bestean Zestoako dantzariek eta Araitz-Beteluko lagunek ere lagundu zuten dantza saioa osatzen. Milurteko aldaketarekin batera, 2000. urtean, osasun ikuska- tzeak zorroztu zirela medio, ez zen txekorra plazan hiltzeko auke- rarik izan. Lehenengo larunbateko festa mantentzea erabaki zen ordea. Orduz geroztik, txekorra hiltzeko ohitura gogoratu nahian, txekorra plazara ekartzen da, eta honen inguruan antzerki bat egi- ten da, gibela dastatzeko ohiturak hor jarraitzen duelarik. Inauterien lehenengo larunbatean, gaur egun agian presentzia handiagoa dute agintariek eta dantzariek, hasieran ikuskizuna osatzeko sartutako elementu horiek. Baina azalpen hauek jakin- da, beharbada hobeto ulertuko da txekorraren presentzia eta gi- bela dastatzearen arrazoia. Igandean txekorra erretzeko moduak ere jasan du bilakaera. Urte luzez Leitzarrek erakutsitako moduan egin bada ere, 2016. urtetik aurrera, momentuko egoerara moldatuz, txekorra beste modu batean erretzen da. Baina inauteri igandeko herri bazkarian txekorra jateko ohiturak hor jarraitzen du. Inauteriak berreskuratu zirenean ohiturak orduko garaietara mol- datzea beharrezkoa izan zen bezala, 25 urte hauetan bizimodua aldatu den neurrian moldatu dira inauteriak. Eta modua aldatzen badoa ere, ezagutu eta gogoratu ditzagun aurrekoen ohiturak. Lizartzako inauteriak 2019 5
  6. 6. Horixe ari da gertatzen gure herriko dantza soka- rekin ere. Urtero herriko Sagrarioko Ama Birjinaren fes- tetan dantzatzen dugu, txandaka, urte batean mutilek eta hurrengoan neskek. Baina askotan taldea osatzeko hainbat arazo izaten ditugu, zaila izaten da prest dagoen jendea aurkitzea. Eta ez bakarrik dantza egingo dutenak aurkitzea, denok dakigunez, dantza sokaren berezitasu- na ikusleak dantzara ateratzea da, eta hemen hasten da bigarren zailtasuna. Honetarako prest dagoen jendea aurkitzea ere ez baita erraza izaten. Hainbat lekutatik agertu digute Lizartzako dantza sokaren inguruko interesa. Esaterako, iazko festetan Dantzan elkarteko Eire Vila etorri zen dantza soka gra- batzera, eta dantzan.eus webgunean daude ikusgai bi- deoa zein azalpena. Bestetik, Beasaingo Mikel Sarriegi Gipuzkoako dantza sokak aztertzen ari da eta tartean baita gurea ere, hori dela eta, gai honen inguruan hain- bat lizartzarren testigantzak biltzen ari da. Hau ikusirik, gure herritarren artean ere interes hau piztea gustatuko litzaiguke eta horretan saiatzeko Oier Araolaza Arrieta dantzari eta Dantzertin (Arte Drama- tikoa eta Dantzaren goi mailako eskola) euskal dantza irakasle izandakoaren hitzaldi bat antolatu genuen. Oier Araolaza dantzan.eus webgunearen sortzailea eta editorea da eta euskal dantza eta generoaren inguruan doktore tesia egiten ari da Euskal Herriko Unibertsita- tean Mikel Laboa katedraren babesean. Oso aberasga- rria izan zen dantzaren eta inauterien inguruko hainbat gairen inguruan bere ezagutza gurekin partekatzea, eta horrela, gure dantza eta ohiturei buruz ikasi eta kon- tzientzia hartzeko aukera izatea. LIZARTZAKODANTZAKZABALDUZ Azkenurteetanberriroeredantzasokareningurukointeresapiztenaridaorohargizartean.Horrela,Lizartzakoherritarrakizanez arren,guredantzasokazinteresaazaldudutehainbatek.Egiaesan,gehienetangertatzendenbezala,ezdugunahikoabaloratzen etxeanduguna,etabesteekgubainogarrantzigehiagoematendiote.Orduanhastengaragueredaukagunarigarrantziaematen edo baloratzen. 2019 Lizartzako inauteriak 6
  7. 7. Hitzaldian hainbat gai jorratu zituen, hasteko, ne- guko festen (arimen gaua, inauteriak…) ezaugarri ko- munak azaldu zituen: puska biltzeak eta mozorroak. Baina honez gain, jantzi zuriari edota genero ikuspe- giari buruz ere mintzatu zen. Horrela, Lizartzako inau- teriak testuinguru zabalago batean kokatu eta ikusi genituen, mozorroak, dantzariak eta puska biltzeak, Euskal Herrian eta Europako hainbat herrialdetan os- patzen direnekin alderatuz. Honetaz gain, dantzan emakumeek jokatu duten paperarekin eta horren in- guruan izan diren gora beherekin lotu zituen inaute- riak, izan ere, XXI. mendean, Lizartzako inauteri dan- tzak aitzindariak izan dira horretan. Hitzaldiaz gain, ondoren egindako solasaldi informala ere oso interes- garria izan zen. Askotan modu formalean egitea zaila izaten den zalantza edo galderak argitzeko aukera izan baikenuen. Beraz, ea lizartzarronak diren tradizio handiko dan- tza hauei balioa ematen diegun eta 1900 urte aurretik datorkigun transmisioa mantentzea lortzen dugun. Mantendu dezagun denon artean guztion altxorra! Lizartzako inauteriak 2019 7
  8. 8. 2019 Lizartzako inauteriak 8 2018ko InauterIAK irudiz irudi
  9. 9. 9 2018 InauteriAK irudiz irudi
  10. 10. 2018 InauteriAK irudiz irudi
  11. 11. 2018 InauteriAK irudiz irudi
  12. 12. MunduaLizartzaetaLizartzamundubilakatuzenekoa Gogoratzen al duzue mundua Lizartza eta Lizartza mundu bilakatu zenekoa? Ez da gure frontoian egunero ikusten halako gerri mugimendu eta erritmo bizirik, hori zen hori abi- lezia! Errusiarrak izan ziren iristen lehe- nak, euren bizar eta kapela dotoree- kin. Ilara zuzen- zuzenetan, serio-se- rio sartu ziren frontoian. Makurtu eta laster hasi ziren erritmoa azka- rrean hankak mugitzen, hori da hori abiadura! a ze txalo zaparrada jaso zuten amaieran! Jarraian, erritmo lasaiagoan, zapi koloretsu eta ederrekin estalita, in- diarrak etorri ziren. Bat-batean, Bollywooden geundela zirudien, be- soak zein gerriak dotorezia izugarria- rekin, gora behera, ezker eskuin... li- luratuta gelditu ginen denok. Halako batean, perkusio doinuak entzuten hasi ginen, jantzi zuriz eta zapi koloretsuz apaindutako neska mutil koadrila sartu zen frontoian, Brasildarrak omen ziren, a ze sam- ba erakustaldia! Gerriak, hankak eta besoak… a ze mugimendua! dantza zein festarako gogoak eztanda egin zuen frontoian. Amaitzeko, Estatu Batuetako auzo ilunetatik graffiti eta skate artean, rapeatzen duten Hip-Hoperoen txanda izan zen. Txilinbuelta, buru- gaineko dantza eta akrobazia bikai- nen bitartez bereganatu zuten fron- toiko publikoa. A ze artista koadrila! Merezitako txalo zaparradarekin amaitu zen bidaia. Eta aurten nora eramango ote gaituzte? 2019 Lizartzako inauteriak 12
  13. 13. 2018an GUREARTETIKagurtutakoak • Bixenta Etxeberria Luluaga 2018-01-15 • Meltxor Garralda Egiburu 2018-06-13 • Jose Ignazio Salsamendi Artola 2018-07-24 • Nikolas Bengoetxea Altuna 2018-10-11 • Leontxi Zabala Ezeiza 2018-12-23 2018an GUREARTERAETORRITAKOAK Ahmed Skendoul 2018-01-15 Irantzu Mugika Agerri 2018-02-10 Salma El Ansari López 2018-11-10 Lizartzako inauteriak 2019 13
  14. 14. 1944ean Doloretako amabirjinaren egunean lehen jaunartzea egin zuten 8 urteko haurrak ditugu hauek. Aurrean jaunartzea egindakoak eta atzean eskolako lagunak eta maixtra dituztela. Kontatzen dute goizean jaunartzea egin eta bazkari berezixoagoa egin zutela, baino arratsaldean behien aurretik “itzulean”egitera joan zirela ospakizun handirik egiteko aukerarik gabe. Hemen agertzen diren haur talde hau neskek osatzen dute, mutilek beste aldetik aterako zuten, orduko ohitura zenez eskolan ere bananduta egotea neskak eta mutilak. Ikusten den bezala haur talde handia zegoen Lizartzan garai hartan. Mutilen argazkiak ere egongo dira etxeetan eta eskertuko ditugu gure eskuetara ekartzen badituzue. 1944koLEHENJAUNARTZEA Hauek dira argazkiko haurren izenak: 1- Joakina Urkizar Larrarte 2- Maria Karmen Mola (Donostiakoa) 3- Ebarista Arrate Luluaga 4- Anttoni Zalakain Arruabarrena 5- Xagrario Urdanpilleta Gogortza 6- Maria Teresa Sarasola Balerdi 7- Pakita Garaikoetxea Gibelalde 8- Ixabel Furundarena Lasa 9- Maria Felixa Zinkunegi Agirrezabala 10- Maria Luisa Arrate Luluaga 11- Axun Garralda Iribarren (Etxalarko Maixtra) 12- Milagros Aizpurua Alkorta 13- Maria Aginaga Eizagirre 14- Axun Ibarguren Bolinaga 15- Ixiar Goikoetxea Eizagirre 16- Xagrario Soroa Iturriotz 17- Bixenta Etxeberria Luluaga 18- Joxepa Artola Artola 19- Angelita Garaikoetxea Oraindi 20- Xenobia Arozena Agirrezabala 21- Maria Aiastui Gastesi 22- Xagrario Arozena Agirrezabala 23- Maria Lurdes Mugika Urdangarin 24- Mertxe Bengoetxea Soroa 25- Mikela Urkizar Larrarte 26- Maria Artola Artola 27- Luxia Garmendia Garmendia 28- Joxepa Luluaga Gastesi 29- Maria Jesus Bengoetxea Balerdi 30- Pakita Bengoetxea Altuna 31- Joxepa Etxeberria Maiz 32- Inaxi Urdanpilleta Gogortza (lehenaldizjaunartutakoa) 33- Eujeni Agirre Zabala (lehenaldizjaunartutakoa) 34- Maritxu Zinkunegi Agirre (lehenaldizjaunartutakoa) 35- Tomaxa Bengoetxea Altuna 2019 Lizartzako inauteriak 14
  15. 15. Lizartzako inauteriak 2019 15
  16. 16. Zer egin dugu Lizartzan 2018an Otsabiora irteera (2018/01/01) Arte tailerra (2018/02/22) Txirrita elkartearen 40.urteurrena dela eta bertso afaria (2018/04/21) Erregeen etorrera (2018/01/05) Euskaraz bizi a(ha)l gara (2018/04/11) Txirrita elkartearen 40. urteurreneko jaia (2018/05/12) 2019 Lizartzako inauteriak 16
  17. 17. Eskolaren astea (2018/05/14 - 2018/05/18) Ina Zeberiori omenaldia (2018/06/03) San Juan sua (2018/06/23) Hostotsa abesbatzaren kontzertua Ereñotzuko Ozenki abesbatzarekin (2018/05/19) Naparrari omenaldia (2018/06/17) Gazte eune (2018/07/21) Lizartzako inauteriak 2019 17
  18. 18. San Migelera irteera (2018/07/29) Lizartzatik Mendiz Mendi etxera IV (2018/09/22) Festak (2018/09/07 - 2018/09/09) Arimen gaua (2018/09/31) Futbolariak eta printzesak antzezlana (2018/10/25) 2019 Lizartzako inauteriak 18
  19. 19. 2017-11-04,25 eta 2017-12-16 Sukaldaritza ikastaroa 2017-11-27 Pasaiako Badia dokumentala Gabonak eta Olentzeroren etorrera (2018/12/24) Euskararen eguna (2018/12/03) Zirko tailerra (2018/12/26) San Silbestre froga ( 2018/12/31) Euskaraldia (2018/11/23 - 2018/12/03) Lizartzako inauteriak 2019 19
  20. 20. LizartzakoMendizMendiEtxeramendimartxa ANDER OLAETXEA (ANTOLATZAILEA) 2018ko irailaren 22an, mendiz mendi etxera elkartasun las- terketaren IV. edizioa egin zen Lizartzan. Bertako antolatzai- leetako bati egin diogu elkarrizketa, talde lana eta Lizartza- rren inplikazioa azpimarratu nahi izan ditu Anderrek. 1-Nondik sortu zen Lizartzan Mendi martxa egiteko ideia? Guzti honen ideia Gari Etxeberriarena izan zen. Ga- rik honelako zerbait antolatzea egokia izan daitekeela proposatu zuen eta honela sortu zen elkartasun martxa egitearen ideia. Euskal preso politikoentzat dirua lortze- ko aukera eta burutazio paregabea izan zuela kontura- tuta, hortik tiraka etorri da gainerako guztia. Beraz, es- petxe zulotik atera zen ideia zoragarria izan zen. 2-Antolakuntza taldea zenbat kidek osatzen duzue, nola banatzen duzue lana? Normalean 4 lagun biltzen gara bileretan, Eneko, Xa- raxa, Nagore eta ni. Hala ere, urtean zehar jende gehia- go ere hurbiltzen da bileretara. Lanak banatzean ez dugu banaketa zehatzik, guztia elkarlanean izaten da: antolaketa, propaganda, markaketa, diru kontuak, baz- karia eta baita egunean bertako anoa gunean, kontrola, gurutze gorriak eta gainerako bete beharrak ere. 3-Noiztik hasten zarete antolakuntza lanean? Lehenengo bilera mendi martxa amaitu eta hurrengo astean egiten dugu. Bertan martxaren balorazioa egin eta hurrengo urtera begira hobetzeko gauzak zeintzuk izan daitezkeen jasoz. Ondoren maiatza aldera hasi ohi gara lehenengo bilerekin. 4-Zeintzuk dira kontuan hartu beharreko gauzak horrelako martxa bat antolatzeko garaian? Garbi dago hainbat gauza kontuan hartu behar dire- la horrelako proba bat egiteko garaian. Lehenengoa, parte hartzaile guztien segurtasuna bermatzea izango litzateke. Ondoren, ibilbide egoki eta erakargarri bat pentsatu eta guztia ondo prestatzea izango litzateke. Azkenik, jendeak erantzun ona eman dezan gainerako baliabide guztiak ahalik eta egokien jartzen saiatzen gara. 2019 Lizartzako inauteriak 20
  21. 21. 5-Zeintzuk izaten dira zailtasuna eta beldurrak? Nola lortzen duzue jendeak martxan izena ematea? Zailtasun eta beldur nagusia segurtasuna izaten da. Parte hartzaileren batek min hartzeak edo zerbait ger- tatzeak ematen du beldurra, baita horri eman beharre- ko erantzuna ere, buru hauste asko sortzen ditu horrek. Izenematearen inguruan eguraldiak ere asko baldin- tzen duela esan beharra dugu, modu honetako proba guztietan bezala. Zabalkuntza guztia sare sozialen bi- dez eta ahoz aho egin ohi dugu. Aurreko urtean guztia ondo joateak ere lagundu digula esan daiteke, gero eta jende gehiagok dauka egutegian jasota data hau. 6-Egunean bertan hainbat boluntario egoten dira. Lizartzan gutxitan ikusten da horrenbeste jende inplikatuta. Nola baloratzen duzue hau guztia? Hori ikaragarria da. Pentsatze hutsarekin oilo ipurdia jartzen zaigu. Garbi dugu ezingo litzatekeela hau guztia aurrera eraman horrelako laguntzarik gabe. Aukera hau aprobetxatu nahiko genuke eskerrak emateko ezinbes- teko diren boluntario guztiei, baita diru laguntzak ema- ten dituzten eta beraien txokoa uzten diguten lagun guztiei ere. 600 biztanle inguruko herri batean ez dira 5 edo 10 boluntario, guztira 80 boluntario aritzen dira lanean egunean bertan. Hortaz gain, beste 80 Lizartzar inguruk parte hartzen dute, beraz ikaragarria da Lizar- tzarren erantzuna mendi martxa honen aurrean. 7- 4 ibilbide egin dira azken urtean. Hasieratik argi zenuten egin nahi zenituzten ibilbideak? Izango al da aldaketarik? Hasieran 2 ibilbide egiten ziren. Azken urtean par- te hartzaileek eskatuta zabaldu egin da aukera. Hone- la 4 ibilbide egiten dira, 3km-koa laburrena, 10km-koa, 18km-koa eta 35 km-koa luzeena. Aurrerantzean ere parte hartzaileek esaten dutena kontuan hartzen saia- tuko gara. 8-Arrakasta ikusita, aurrera begira egiten jarraitzeko asmoa egongo da noski. Zertan hobetu dezakezuela uste duzue? Mendiz mendi etxera presoen aldeko elkartasun martxa dela ez dugu ahaztu behar. Zoritxarrez, mendi martxa etxerak jarraitu egin beharko du beraz. Gure la- gunek, Aitor (Puerto III) eta Garik (Sevilla II) herritik oso urrun jarraitzen dute eta hauek etxean ikusi arte men- di martxa honek jarraitu egingo du! Honekin lotuta, 2019ko elkartasun martxa irailaren 21ean izango dela aurreratu nahi dugu, beraz data hau Lizartzar guztien- tzat oso garrantzitsua izango da eta ondo jaso egute- gian. Animatu eta denon artean etxera ekar ditzagun! Lizartzako inauteriak 2019 21
  22. 22. InoizpentsatualduzueTxirritaelkarterikgabekoLizartzano- lakoa izango ote zen? 40 urtez azpikoei kostatzen zaigu hala- korikimajinatzea.Antolakuntzarakozeinfestarakoelkargune izandaurteguztihauetaneta zeresanikeziñauterietan.Go- sari, bazkari eta otordu guztien lekuko izan baita. Gaurkoan, 40.urteurrenarenaitzakianbildubagaraere,ezgenukeelka- rrizketa hasi nahi urtero elkarteko ateak zabaldu dizkiguten bazkideeieskerrikberoenakhelarazigabe.XabinoSanSebas- tian elkarteko zuzendaritzako kidearekin izan gara hasiera haiek oroitu eta etorkizuneko asmoak ezagutu nahian. 1. Badira 40 urteTxirrita Elkartea sortu zenetik, nolakoak izan ziren hasierako urteak? nondik sortu zen guztia? Kontutan hartuta 1978an kokatzen gaituela historiak eta aurrez beste 40 urteko ilunaldia pasata gentozela, herri ekimenak auzolanean egiteko ilusioa soberan ze- goen gure herrian. Bestalde, izenak ere aipamen mere- zimendu bat badu, Bernardo Bidaola Atxega goitizenez “Txirrita”herritarraren omenez jarria da, 2 urte lehenago Etxalarren herri aske batengatik eraila izan baitzen. Babes handia hartu zuen ekimenak, herriko familia gehienetatik norbait kide egin zen heinean; instituzio politikoen edo erlijiosoen aterpean ez zegoen gune bat sortu eta kirolari, kulturari eta bestelakoei lotutako jar- duerak bultzatzea izan zen asmo nagusia. Gaur egun, egitasmoak berean jarraitzen du, bakar bakarrik garaian garaikora egokitzen joan gara; besterik gabe. Bestalde, adin ezberdinetako mahai inguruak ikusten ohituak gaude, bai otordua prestatzen, elkarri aholkuak ematen edo besterik gabe eguneroko gorabeherak par- tekatzen; honek ere giro polita sortarazten du eta talde bateko kide egin eta sentiarazten zaitu. Herri txiki, in- fernu handi esan ohi da; indibidualismoa goraka doan sasoi hauetan horrelako guneak babestoki dira, aisialdi denbora betetzeko eta isolamenduari edo bakardadeari aurka egiteko. Herriko plazan dagoenez joko asko eman du bertan edozein ekitaldi antolatu denean. Alde horretatik, nahiz eta espazio publiko bat ez izan, bi norabideko jokoa da, elkarteak herriari bizia ematen dio eta herriak elkartea- ri; azken batean, herrigintza egitasmo bat bete-betean. 2. Urte guzti hauetan zehar jende ugari igaro da zuen elkartetik eta ekitaldi ugariren lekuko izan daTxirrita Elkartea. Zeintzuk azpimarratuko zenituzkete? Herriko topagune izanik urtean zehar Elkarteari es- presuki lotutako data eta ekimen batzuk antolatzen joan gara urte hauetan zehar: urteurrena, sukaldaritza ikastaroak, bertso afariak, upategietara txangoren bat eta abar; gainontzean, herrian burutzen diren ekime- nen egutegiarekin bat egiten du elkarteak: festak, adi- nekoen bazkaria, iñauteriak, erromeri eguna, mendi-ir- teera, emakumearen eguna, sansilbestre lasterketa… beti dago zerbait uztarrian. 3. Iazko 2018.an 40. urteurrenaren harira hainbat ekitaldi antolatu zenituzten. Zeintzuk izan ziren eta zer nolako harrera izan zuten herrian? 40 urte egitea edozein arlotara eraman da ere os- patzekoa denez eta kontutan izanik bazkide sortzaile dezentek ere hankan gainean zituztela oraindik, egun “Elkarteakherriaribiziaematendioetaherriakelkarteari” TXIRRITAELKARTEAREN40.URTEURRENA 2019 Lizartzako inauteriak 22
  23. 23. Lizartzako inauteriak 2019 23 berezi bat eskaini nahi izan genion herriari. Jai giroan ospatuz eta haserako zailtasun haiei perspektibarekin begiratuz, urte guzti hauetan eman duen onena oroi- tzeko xedez. Hasteko, lehen 25 urtetan iraun zuen bertso afaria be- rreskuratu genuen apirilaren 21ean, Maialen Lujanbio eta Jon Maia bertsolariak izan ziren elkartean eta giro paregabe sortu zen. Honez gain, 1978an inaugurazio bazkaria egin ze- nez guk ohiturari zor beste bat antolatu genuen 40.na ospatzeko. Maiatzaren 12a izan zen ospakizun eguna. Egunari ekiteko Isk&bila txarangak beraien musikare- kin alaitu zuen elkarte ingurua, ondoren, elkarteko baz- kideek elkartean bapo bazkaldu eta herriko plazan Toka txapelketa jokatu genuen. Iluntzean, inguratzen zen edonorentzat “parrilada” ederra egin genuen. Egural- diak askorik lagundu ez bazuen ere, herritar zein bazki- deentzat larunbat arrunt bat ezberdin bilakatzea lortu genuela esango genuke. 4. 40.enaren ondoren 41.na dator. Zein asmo dituzue aurtengo urterako? Aurtengoan ere ez diegu urteroko zitei hutsik egingo. Otsailaren 2an, larunbatean Heras Cordon bodegara ir- teera antolatuko dugu elkarteko bazkideentzat. Apirila- ren 6an berriz, Bertso afaria izango da, Maialen Lujanbio eta Jon Maia bertsolariak izango dira bertan eta herritar guztiei luzatu nahi diegu bertaratzeko gonbidapena. Maiatzaren, 11an berriz Elkartearen urteurrena ospatze- ko bazkaria egingo da, elkarteko bazkide eta gonbida- tuentzat. 5. Zer nolako etorkizuna duTxirrita Elkarteak? Zein asmo dituzue datozen urteetarako? Garaiak aldatzen doazen heinean elkarteak ere beste erabilpen bat izango du, orain 40 urte gazte jendeak non- bait biltzeko, ideiak elkar trukatzeko, kirol eta kultura eki- menak antolatzeko (gastronomikoaz gain) behar zuten, auzolanean eta askatasunez hitz egiteko lokalak behar zituzten gaur perspektiba aldatu egin da, infraestruktura nahikoa dago baina gizartearen interesak askozaz atomi- zatuagoak direnez zailagoa egiten zaio gaur egungo gaz- teari elkarte finko batean lerrokatzea, denbora libreak eta diruak beste lehentasun batzuk aurkitu ditu. Etorkizunaz galdetzean, gure ustez elkarteak bere funtzioa betetzen jarraituko du, herria ere aldatu egin da, eta herritarren ohiturak ere bai, dena dela herria maite duten gazte taldeak hemen jarraituko dute beren bileratxoak eginez otordu baten bueltan. Eta hortik kirol eta kultura ekimenak sortzen jarraituko du.
  24. 24. 2019 Lizartzako inauteriak 24 Lizartzanzerberri? LIZARTZAKO INAUTERIEN 25. URTEURRENA Lizartzako inauterien 25. urteurre- na ospatzeko, ohiko egitarauaz gain, argazki erakusketa bat egin zen he- rrian 25 urtetan zehar ateratako ar- gazkiekin. “JUANGI”REN ASMAKIZUNAK JENDAURREAN Joxe Antonio Altuna Arruabarre- nak orain dela 38 urte asmatu zuen sega pikatzeko makina elektrikoa aitari laguntzeko asmoz. Lanabe- sa ganbaran geratu zen, ordea, eta iazko inauterietan ikusi zuen argia. Ordutik ahoz aho joan da asmakizu- naren oihartzuna zabaltzen, segala- rien eta herri kirolen mundura iritsi arte. Esaterako, Anoetan, Leaburuko azokan eta Amezketan izan zen ikus- teko aukera.“Juangi”ri asmatzea gus- tatzen zaio eta hau ez da egin duen asmakizun bakarra, sagardoa atera- tzeko makina elektrikoa ere badu, besteak beste. IÑAKI ZUBELDIA APAIZAREN AGURRA Lizartzako apaizak agur esan zigun 2018 honetan, 38 urte eta gero. Baz- kari herrikoi batekin eman zitzaiz- kion eskerrak apaizari, 38 urte luze hauetan egin duen lana eskertzeko. ITZIAR SAENZ DE OJER POLTSIKO ANTZERKI SORKUNTZA SARIAREN IRABAZLE Euskarazko formatu txikiko an- tzerki sorkuntza eta ekoizpena sustatzen duen Poltsiko Antzerki Sorkuntza saria irabazi du Tolosako Intujai Teatro taldearekin, Ama-A- lu-Lur. Sorgin baten ametsak. an- tzezlanarengatik. GARAZI ESNAOLA SARIDUN Bilboko Udalaren Kultura Sailak urtero antolatzen ditu “Blas de Ote- ro-Bilboko Uria Poesia Lehiaketa”,“Mi- guel de Unamuno Saiakera Lehiaketa” eta “Gabriel Aresti Ipuin Lehiaketa”. Abenduaren 3an izan zen sari bana- keta eta lizartzarra Gabriel Aresti Ipuin Lehiaketako XXXV. edizioan, euska- razko ipuinen modalitatean, accesit baten irabazle izan zen, “Teilatupean zoro dantzan” izeneko lanarekin. CELES ALVAREZ,“NAPARRAREN” AMAREN HERIOTZA 1980. urteaz geroztik bere semea aurkitu nahian ibili ondoren, 2018 an hil da Celes Alvarez “Naparraren” ama. Semearen berririk gabe joan da mundu honetatik azkenean, bai- na etsi gabe aritu zen bilaketa lane- tan hil arte. Abenduan omenaldia egin zioten herritarrek “iola” base- rrian, bere semearen eta bere sena- rra zenaren (Patxi Etxeberria, 2006) oroitarriaren ondoan. ZUNTZ OPTIKOA LIZARTZAN 2018an kobrezko haria atzean utzi eta zuntz optikora jauzi egin dugu lizartzan eta horrek interneten abiadura azkarragoan nabigatze- ko aukera eman digu. Datu bezela, gipuzkoan 2000 biztanle baino gu- txiagoko lehenengo herria izan gara zuntz optikora pasa garenak.
  25. 25. Lizartzako inauteriak 2019 25 Sagrario Gogortzarekin ezkondu ondoren ordea he- rriko serora familian sartu zen eta horrek markatu du bere bizitza. Lau alabaseme aurrera ateratzeko lante- gian eguneroko orduak sartu ondoren, emaztea eta biek buru belarri Lizartzako parrokia eta kristau elkar- teari zerbitzu osoa eskaini diote. Gustura egindako lana izan dela esango nuke, parrokia eta ermitak bere etxea bezala zainduz, liturgia ospakizunetan apaiz laguntzai- le eta kanpai-jotzaile ez ezik konponketa guztien ardu- ra eta begirale lana ere bere gain hartzen zuen, boron- date osoko gizona zen, gure artetik joandako askok ere goraipatuko lukete bere lana eta beharra zenbatekoa izan den. Askotan gogoratuko dugu bere beharra, da- goen lekuan dagoela ere. Eskerrik asko Nikolas!! Goian Bego. Gaur hankamotz utzi gaitu familia eta gu denok, ne- kez aurki baikenezake berari erreleboa hartuko diona, generazio berriek, gizartearen ohitura aldaketa azka- rrak, aurrekoek ereindakoa erabat baliogabetzea ekarri dute, baina galdera bat sortarazten du gaur egungo gi- zarte zati baten jarrerak, hain ez jakinak, menpekoak eta hausnarketarako gaitasunik gabeak ote ziren gure au- rreko milioika pertsona? Geroak esango du, beharbada gero azkar batek, aldaketak gero eta bizkorragoak suer- tatzen ari dira azkenaldian edozein arlotan dela ere eta. Malentxo Arrospide NIKOLASJOANZAIGU Nikolas Bengoetxea Altuna joan zaigu 84 urterekin, eta na- baria izan da gizon maitatua eta estimatua zela herritar as- korentzat, izan ere alaia, lagunartekoa eta zerbitzaria izan da bere bizitzan zehar. Bere gazte denboran ihauteri dantzaria izana, duela 4 urte elkarrizketatu genuen aldizkari hone- tan bere garaiko eta gaurko puske biltzeari buruz galdezka, orrialdehauetakoargazkizaharaskoreniturriaereizandaeta dantza transmisorea ere izan dela esango nuke, seme alabe- tatik hasi eta bilobetaraino ere indartsu iritsi baita dantzara- ko grina.
  26. 26. 2018ko azaroaren 23tik abenduaren 3ra, euskaraz hitz egiten edo ulertzen zuten guztion artean egin genuen euskaraz. Euskal Herri osoan eta elkarrekin arituta, gure egunerokoan eragin genezakelako. Lizartzatarrok ere ariketa horren parte izan ginen. Au- rrez euskaraldirako talde bat sortu zen eta eurek zenbait eskualdeko bilera eta tailerren bidez, herritarrei euska- raldian parte hartzeko gonbitea luzatu zien. Bestalde euskaraldia hasi aurretik ere, herrian zenbait ekintza bu- rutu genituen, motorrak berotzen joateko, -Azaroak 4 igandea, Euskaraldiarekin lotuta “11 egu- netan biziko genuen egoerak eta ariketak egiteko pis- tak, modu komikoan azaldu zizkigun”Beatriz Egizabalek Euskaraldiaren inguruko bakarrizketan. - Azaroak 19 astelehena, euskaraldia ulertzeko ahol- ku praktikoak zituen tailerra eman zen udaletxeko areto nagusian. - Euskaraldiak indarra har zezan ere, herrian gure HAMAIKAKOA OSATU GENUEN, honako talde ederra sortuaz; • Joxemari Zinkunegi Agirre • Bixente Garaikoetxea Oraindi • Itziar Moure Quintanilla • Maialen Zazpe Ezeiza • Inma Zubeldia Luloaga • Antton Ardibide Telleria • Maribi Beldarrain Jauregi • Ismene Urkiza Urain • Jexux Mari Esnaola Telletxea“ Xoane” • Zaraia Zubeldia Del Castillo • Peru Alaña Zubeldia A ze Lizartzako hamaikakoa eh! Ba eurekin igande ba- tez taldeko argazkia atera genuen eta zenbait herritar ere bildu ziren, euskaraldian izen ematera, AHO BIZI be- zala zein BELARRIPREST moduan. Ez dugu ahaztu behar Pituxa eta Otxokuk ere, bideo txiki bat egin zutela, umo- re puntu batekin, egunerokotasunean euskaraldiaren inguruan, sor zitezkeen kezkak azalduaz ere, bejondeie- la beraiei ere bai! Ta bertan ere ikusi genituen Euskaraldian parte hartzeko bi rol izendatu zituztela: AHOBIZI: Ulertzen duenari euskaraz egingo ziona, hark erderaz erantzun arren. Eta ezezagunei ere lehen hitza, gutxienez, euskaraz egingo ziena. BELARRIPREST: Egiozu euskaraz, berak ulertzen zuen eta, agian euskaraz erantzungo zuen, baina besteek be- rari euskaraz egitea nahi zuen. Bi rol hauen ikurrak soinean eramateko, txapak ere ba- natu genituen, eta 11 egunez Lizartzan, txapak jantzita erabili genituen, erantzun txukuna eman zen Lizartzan, guztira 167 partaide izan ginen, horietatik 149 ahobizi eta 18 belarriprest izan zirelarik. Abenduak 3an bukatu zen euskaraldiko ariketa, ta egun hori EUSKARAREN EGUNA dela kontuan harturik, Lizartzan ere ospatu genuen. - 6tan udaletxen, euskaraldiaren inguruko tertulia bu- rutu zen, bertan talde ezberdinetan jarri eta euskaral- dian zehar izan zituzten, hainbat kontu eta anekdoten berri eman zuten. - 7tan udaletxe aurrean EUSKARALDIAKO ARGAZKIA atera zen eta azkenik batxuri zopaz osatutako afari me- riendaz bukatu zuten euskararen eguna, kantaldi xume batez giroturik. Bukatzeko euskaraldiaren ariketa bukatu da, baina EUSKARAK gure inguruan jarraitu behar du, gure ardura da, gure hizkuntza hau indartzea, ez gaitezen lotsa ta MAITA dezagun EUSKARA. Gogoratu, hizkuntza bat ez da hiltzen ez dakitenek ikasten ez dutelako DAKITENEK ERABILTZEN EZ DUTELAKO BAIZIK!! Lizartzako euskaraldiako lantaldea EUSKARALDIAERELIZARTZANEuskal Herri osoan zehar burutu zen ariketa kolektiboa izan zen euskaraldia, hizkuntza ohiturak astindu eta ohiko harremanetan euskara gehiago erabiltzeko ariketa bat proposatu zuten. 2019 Lizartzako inauteriak 26
  27. 27. Beste urtetan bezala, gonbitea luzatu diguzue ihauterie- tako aldizkarian idazteko eta aukera honi eutsiaz, aldez au- rretik eskerrak eman nahi dizkizuegu. Ba dagoeneko beste urte batez Lizartzako ihauteriak ere badatoz eta zoritxarrez gure senideen egoera iaztik hona ezta ezerre aldatu herriko seme Aitor eta Garik, aurten ere, ezin izango dute ihauterietako festa giroaz gozatu, duela 29 urte jarritako DISPERTSIOAREN eraginez, herritik mila kilometrotara aurkitzen baitira, Cadizen eta Sevillan. Ihauteri hauetan bertan ez ditugu izango, baino beti di- tugu gogoan, eta modu berean ere senideen izenean es- kerrak eman nahi dizkiegu MENDIZ MENDI ETXERA elkar- tasun mendi martxa eta egunean zehar bertaratu zineten guztioi. Senideentzat horrelako elkartasun uholdea preso eta senideekin ikustea sekulakoa da, herritik hasita sekula- ko auzo lana egiten da eta eskerrikasko bihotzez. Bestalde Estatu Espainoleko gobernuak bere lekuan ja- rraitzen du, gure presoak herritik mila kilometrotara, eta gugan frustrazio moduko sentimentua eraginez gainera. Egon diren mugimendu urriak, leku aldatzeak besterik ez dira izan. Gogoratu dispertsioaren eraginez, 16 hilda- ko egon direla eta urtero hainbat istripu gertatzen direla, noiz bukatuko dugu erruleta horrekin? Etxeratek dioen moduan, ez dago Euskal preso guztiak Zaballara ez hurbil- tzeko, eta gaixo dauden eta adineko presoak ez askatzeko arrazoi bakar bat ere. Urtarrilaren 12an ere, Bilboko eta Baionako kaleetan, euskal herritarrok zein beste herrialde askotako gizarteak, garbi adierazi genuen, Presoak etxean eta bizirik nahi di- tugula Orain! Ta aukera honi eutsiaz, Aitorrek mendi martxarako idatzi zuen eskutitza gehitu nahiko genuke, bertan eurek bi- zitzan dutena ere azaltzen baita; “Jakingo dezuten bezala, kolektiboko ki- deek, borroka molde berrriak hasi ditugu. Bide honetan ditugun zailtasunak ez dira gutxi, bai gure baitan sortzen diren kez- ketan, eta noski, nola ez, etsaiak egunero jartzen dizkigun oztopo guztiengatik. Baino esan bezala, guk gure ekinbideari ekin diogu eta tirriki-tarraka ari gara bidea egiten. Hala ere, esan behar dizuet, gaur presoak inoiz baino gehiago behar dugula kalean zaudetenon babesa. Espetxean, Euskal presoentzat, beti dago haizea kontra. Beti aldapa gora ibili behar gara, oztopoak bata bestearen atzetik gainditu behar izaten ditugu. Eta oraingo oztopoak handiak egiten zaizkigu. Oztopo hauek, herritarren babesa- ri esker errezago gainditzen ditugu. Zuek zarete gure aldeko haizea sortzen dezutenak, maldan gora bultzadatxo bidez laguntzen dezutenak... eta orain bidean ditugun eta izango ditugun oztopo guztiak gainditzeko eta gure helburuak lor- tzeko, zuen inplikazioa behar dugu. Gure ildo berriaren helburua, Preso guztiak kalera ate- rako dituen bide orri bat adostea da. Eta helburu horretara iristeko olatu handi bat sortu behar dugu, gaur egun pre- soen gaietan konpromezu handirik hartzen ez duten horiei, konpromezu handiagoak har ditzaten lortu behar dugu. Hor baditugu azken denbora honetako eredu batzuk, eus- kal gizartea berriz ere aktibatzen ari den seinaletzat; gure esku dagok antolaturiko giza kate ikusgarria, feminismoak erakutsi duen indarra, pentsionistek darabilten borroka, Al- tsasuko gazteen alde Iruñan inoiz ikusi den manifestaziorik handiena... Denak ikusgarriak eta eredugarriak izan dira. Ekimen guzti hauek politikarien posturak, batzuei gehiago, besteei gutxiago, aldatuaraztea lortu dute, eta hori da egin behar duguna Presoen kontuarekin ere. Kaleak gainezka egin behar dute, kalea baita indarra erakusteko lekua, ka- lean sortzen da herri boterea. Beraz herri eta hiriburuetan antolatzen diren Presoen aldeko hainbat ekintzetara joan behar gara, Madrilgo agintariei erakutsi behar zaie, ez ga- rela besoak gurutzatuta geratuko, PRESO GUZTIAK KALEAN IZAN ARTE” Pausoz pauso eta el- karrekin, preso ditugun gure senide zein lagunak etxera ekartzea lortu behar dugu, GOZA DITZAGUN IHAUTERIAK AHAZTU GABE SAKABANATURIK DAUDEN EUSKAL PRESO ETA IHESLARI POLITIKOAK!!!! Lizartzako preso eta iheslarien lagun eta senideak LizartzAkopresoetaiheslarien lagunetasenideak Lizartzako inauteriak 2019 27
  28. 28. 2017ko martxoan galdeketa burutu genuen gure herrian, eta parte hartzera deituak geunden herritarren %57ak bozkatu ge- nuen. Emaitza horrek argi utzi du lizartzarrok herri honen etorkizun politikoa erabaki nahi dugula eta erabaki hori gure, herritarron, esku egon behar dela, dagoela, si- nesten dugula. 2018ko uztailean 201.9km-ko giza katean parte hartu genuen eta herri bezala sekulako erantzuna eman ge- nion Mendaro inguruan jarri ziguten erronkari. Eskuak (eta zapiak) jai giroan elkarturik 175.000 herritarrek osa- turiko katea osatzea lortu genuen. Egun hartan Eusko Legebiltzarrera mezu garrantzitsu bat igorri genuen: herriak baduela erabakitzeko grina eta beharra, eta hein batean, bultzada horri esker, lortu da Autogobernu Ponentziaren oinarrietan erabakitzeko eskubidea jaso duen adostasuna. Donostiako galdeketaren ondoren, eta urte berriare- kin batera, 2019an ziklo berria abiatuko du Gure Esku Dagok. Ziklo berriarekin batera, erronka eta asmo be- rriei helduko diegu. Martxoan aurkeztuko dugun bi- de-orriak jendearen ilusioa berpiztuko duelakoan, era- bakia egikaritzeko bidean pauso irmoak emateko prest dago GED. Prest gaude. Beraz, adi egon hurrengo hilabeteetan. Ekingo dio- gun ibilbidea elkarrekin egitera gonbidatzen zaitugu. Lizartzan Gure Esku Dago-ren taldeko ateak zabalik di- tuzu alderik alde. Jende zoriontsua herri libre batean Lizartzako Gure Esku Dago ERRONKABERRIAK 2019 Lizartzako inauteriak 28
  29. 29. Beste urte batez Lizartzako ihauterien atarian gaudelarik, Lizartzako EH Bilduk argi du aldaketa handien testuinguru honetan erabaki politikoen garaia dela, Lizartzako“txikitasunetik”hasi eta Euskal Herrian jarraituz. Aurtengo ihauteriak aukera paregabea utziko dizkigute, mozorroen aitzakian barrenak askatu eta herrikideekin ba- tera une paregabeak bizitzearekin batera gure indarrak indarberritzeko, baina baita ere, beste urtebetez gure artean izaterik izango ez duten, Aitor Agirrebarrena eta Garikoitz Etxeberria preso politikoen egoera salatzearekin batera gure besarkada sutsuena bidaltzeko ere. Lanean jarraituko dugu ahalik eta lasterren guztiak etxean izan daitezen. Esan bezala aldaketa handien garaian gaude eta dagoeneko gainean dugu hauteskunde ziklo oso bat. Udal eta Foru hauteskundeekin batera, Europar hauteskundeak izango ditugularik. Azken urteetako lana balorean jarri, akatsetatik ikasi eta etorkizuna indartsu hasteko konpromiso osoarekin. Udal eta foru hauteskundeak bereziki garrantzitsuak ditugu tradizio eta estrategia independentistan. Herritarren- gandik hurbilenak diren instituzioak izanik, herritarrekin zuzeneko harremana eta elkarlana eraikitzeko oso egokiak izatearekin batera ezkerreko politika independentista nagusitzeko plaza garrantzitsua izanik. Lizartzan ere abiatua dugu hauteskunde prozesua eta helburua udalerako talde txukun eta eraginkorrena eraikitzea izango da inongo zalantzarik gabe, bide batez gaur egungo udal-taldeari egindako lana eta ekarpena aitortuaz. Aldaketa eta erabaki politiko handien garai honetan zerbait azpimarratu nahi badugu, herrian lortzen ditugun emai- tzak herritarren egunerokoa hobetzen laguntzeaz gain, bere neurriko ekarpena egingo dugula hurrengo urteetan ga- tazka politikoaren konponbidean eman beharreko urratsetan, Gasteizko Autogobernu batzordean, EAJ eta EH Bilduk estatus politiko berri baterako oinarrien inguruan lorturiko oinarrien garapenean, etab... Azken aldian ikusten ari garen moduan, Estatu espainiarrean eskuineko joera bir-zentratzaileak nagusitzen doaz eta Euskal Herriko aliantza politikoak maila handi batean krisi honen aurrean hartuko diren posizioen emaitza izango dira. Pnv-k Espainiaren egonkortasunera begiratu eta PSE-ra joateko tentazioa izan dezake berriro ere eta hau gertatu ez dadin ezkerreko independentismoak bere gaitasun guztia zabaldu behar du; aktibismo soziala (borroka feminis- ta, pentsioen inguruko borroka,...), indar harreman instituzionala eta sedukzio politikorako gaitasuna hain zuzen ere. Burujabetza, demokrazia eta aldaketa sozialaren aldeko gehiengoak indartuz. Guzti honengatik, orain arte bezala zuen babesa eskatzeaz gain elkarlanerako deia luzatzen dizuegu. Aukerak baliatuz, Lizartzako txikitasunetik handi, Euskal Herri aske eta justua helburu. LIZARTZAKO EH BILDU Elkarlanerakodeia Lizartzako inauteriak 2019 29
  30. 30. Apainduditzagun balkoiak! Azken urte hauetan bezala aurtengoan ere he- rrianinauterietanbalkoirikpolitena,eleganteena, bereziena… sarituko dugu. Oso ideia orijinalak ikusten ditugu urtero eta aurten ere horixe espero dugu. Saria Ibarrako “Danon Txokoa” tabernan bi lagunentzako otordua izango da. printzak Larunbat eguerdiko (otsailak 23) gurdi eta mozorroen ka- lejira errota ataritik beharrean, Joxe Ma- riko aparkalekutik hasiko da. GOGORATU! 17 urtetik beherakoek mozorrotuen saria jasotzeko (baserriko oi- laskoak) eta adin horretatik gorakoek (mozorro eta gurdiak) inau- teri ondoren emango den afarira joateko ezinbestekoa izango dute beren izena ematea tabernetan jarriko diren zerrendetan. Listak otsailaren 21ean jasoko dira. Adi! Otsailak 24, igandea Lizartzako pilotalekuan herri bazkariaren ondoren, DOAN Bazkaria Bazkari txartela salgai otsailak 21 arte: HELDUAK 20 € HAURRAK 12 € (14 urte artekoak) Iaz“Iparra”eta Lurdes Sarasola izan ziren sari horren irabazle. Ea aurten ere ideia berri eta orijinalak ikusten ditugun. HASIBURUAASTINTZEN!!!!! 2019 Lizartzako inauteriak 30
  31. 31. OTSAILAK 1, OSTIRALA 19.30: Oier Araolaza Arrieta-ren hitzaldia eta mokadutxoa kulturgunean“Inauteriei mozorroa eranzten”. GAIA: negu festak, puska biltzea, euskal dantzak eta genero ikuspegia. OTSAILAK 16, LARUNBATA 12.00: Inauteriei hasiera emango zaie gibela dastatuz. Ondoren, antzerkia eta Otsolar dantza taldearen emanaldia. OTSAILAK 22, OSTIRALA 14.15: Eskolak antolatuta mozorro festa. Ondoren, kalejira. OTSAILAK 23, LARUNBATA 7.00: Plazan elkartu eta kalejira Uetako zubitik dantzari, txantxo eta txistulariekin.“Diana”abestuz hasiko dugu inauteria. 7.30: Puske-biltzea, dantzari eta txantxoak elkarrekin ospeletik. 10.00: Etxe-zahar baserrian geldialdia gosaltzeko. 12.00: Mozorro, gurdi eta txarangen irteera Joxe Mariko aparkalekutik. 13.30 aldera: Inauteri partaide guztiek kalejira, Arrateko zubitik irtenda. Ondoren, denok elkarrekin bazkalduko dugu herriko frontoian. 18.00: Gurdi eta mozorroak Joxe Mariko aparkalekuan bilduko dira kalejiran plazara jaisteko, bertan sagardotegi ezberdinetako sagardoak eta “Lizartzako talogileak”egindako taloak jateko aukera izango da. OTSAILAK 24, IGANDEA 11.00: Meza Nagusia. Ondoren, hamaiketakoa plazan. 12.00: Dantzariak kalean ibiliko dira puska biltzen gurdi, mozorro eta gainerakoekin batera. Ondoren, Lizartzako Inauteri Dantzak plazan. 14.00: Inauteri bazkaria herriko pilotalekuan, txarangaz alaiturik. Ondoren, zozketak eta Txan Magoaren “inpernutik natorren artista bat naiz ni”emanaldia. 19.30: Plazan“ijitoa”errez inauterien amaiera. egitaraua Lizartzako inauteriak 2019 31
  32. 32. DanonTxokoa bar Bizi modu gogorra Ikazkin artzantza Baina umoreare Bazeukaten antza Horixe denez festa Honexen ardatza Urtero bezain pozik Dago gaur lizartza Gara iraganetik Gerorako zubi Hauspoa eman nahian Festa eder honi Trixturak baztertuta Guztiok kantari Ondo datorkigu ta Sendabide hori Dantzari eta txantxo Mozorro ederrez Egun zoragarriak Dauzkagu ta aurrez Jarraitu dezan honek Berdin urte luzez Erein egin behar da Jaso bakarrik ez Ohitura za(ha)rrei eman Zaiogun arnasa Festak ez du irauten Eta bere kasa Musikak jarriko du Falta den konpasa Hor(re)tarako dira ta Oso ondo pasa Lizartzako Udala Construcciones metálicas EPIKAL S.L. Balmaseda Banaketak BERTSOAK

×