Beginners Guide to TikTok for Search - Rachel Pearson - We are Tilt __ Bright...
Galdetegiak 4 filmeren gainean
1. AMERICAN HISTORY X. GALDETEGIA
1. Antisemitismoa, homofobia, arrazismoa...,filmean agertzen diren gai
nagusiak dira. Ba al dakizu zer diren? Azaldu.
2. Zergaitik uste duzu pertsona bat talde neonazi batekin bat egin daiteken?
3. Ba al dago inmigrazioa talde horietakoen jatorrian? Zergaitik?
4.
5. Ze nolako konponbidea proposatzen du institutuko zuzendariak? Zer uste
duzu zuk horretaz?
6. Derek espetxean aldatu egiten da. Zelan? Zer ikasten du?
6. Ze ondorio atera ahal dugu filmarekin? Filmaren zuzendariak zer azaldu nahi
digu istorio honekin?
NOTA IGOTZEKO, AUKERATU BAT ETA HURRENGO ASTEAN EKARRI (150-200 hitz)
A. Talde neonazien sorrerari buruzko informazioa Interneten bilatu. Zergaitik
agertu ziren? Azaldu idazlan batean.
B. Imajina ezazu zure lagun bat talde neonazi batean sartzen dela. Azaldu idazlan
batean zer esango zenioke iritziz aldatzeko.
2. PIANOJOLEA GALDEKETA
1. Ba al zenekien hau benetako istorio bat zela?
2. Beste arraza batekoa izateak edozein diskriminazio edo indarkeria mota justifikatzen du?
Arrazoitu..
3. Filmean ikusten diren gertaerak berriro ez gertatzeko, heziketa eta historia ezagutzea
beharrezkoa dela uste duzu? Azaldu.
4. Azaldu zure iritzia pelikularen inguruan. (2-3 lerro)
5. Labur ezazu filmea 10-15 lerrotan.
NOTA HOBETZEKO: Nahi baduzu Interneten bilatu munduan zehar gertatutako beste genozidio
batzuei buruz informazioa, adib. Armeniar genozidioa, Amerikar indioena, Ruandakoa,
Srebrenicako genozidioa Bosnian, etab. Hurrengo asterako ekarri 15-20 lerrotan laburtuta.
3. PARADISE NOW GALDETEGIA
1. Imajina ezazu film honetako pertsonai bat zarela. Hauen artean aukeratu ahal duzu:
errefuxiatuen eremu bateko biztanlea, soldadu israeldarra, kolonoa, bere burua inmolatzen
duen martiria, erresistentziako kidea, giza eskubideen aldeko talde bateko boluntarioa, etab.
Zer egingo zenukeen halako egoera bortitz batean?
2. Zertarako balio du hau bezalako film bat ikusteaK? Ver una película como ésta sirve para...
(Markatu ✔ batez. Erantzun bat baino gehiago eman ahal duzu)
Informazioaz jabetzeko
Pentsatzeko eta kontzientzia hartzeko
Aspertzeko. Nahiago dut ezertaz ez pentsatzea
Ezaguna egiten zitzaidan zeozer hobeto ulertzeko
Ez du ezertarako balio
Zinema errealitea errepresentatzeko ikusentzunezko lenguaia dela ikusteko baino ez
3. Filmak 94 minutu irauten du. Akzioak errealitatean zenbat irauten du berriz?
4. Saïd-en leherketa eta soldadu israeldarrek egindako erailketak ikusiko balira, uste duzu
egoeraz hobeto jabetuko ginatekela? (Markatu batez eta arazoitu erantzuna)✔
Hobe da era ez-zuzen batean gertatutakoa iradokitzea. Filmak h orrela tentsio
handiagoa sortarazten du
Ez, hobe izango litzateke ikustea
Ez dakit, odola ikustera ohitu gara, eta ez litzatekeen hain eraginkorra izango
5. Zein sekuentziak hunkitu zaitu gehien?
4. PRECIOUS
A. Zenbait galdera…
1. Giza duintasunari buruz: Zer da giza duintasuna? Zer sentitzen du bere gurasoek tratu
txarra ematen dioten adingabeak?
2. Norbere burua gainditzeari buruz: Nola ekiten diegu arazoei eta zailtasunei? Nola
gainditzen ditugu?
3. Maitasunari buruz: Zer da maitasuna? Zer esan nahi du maitatua izateak eta maitatua
sentitzeak?
5. Nola bilakatzen dira Precious-en mina eta ezintasuna norbere burua gainditzeko borroka?
Non topatzen du motibazioa amore eman gabe bere aukeretan sinesteko?
6.Harrera etxeari dagokionez, Precious-ek zera dio: «Nahiago nuke hemen hasi izan
banintz», baina amarekin hitz egitea onartzen du harremanetan jartzeko aukerari buruz
aritzeko. Nolakoa da amaren eta alabaren arteko harremana? Nola bizi du bakoitzak?
7. Zer ikasten du Precious-ek?
8. "Incluso el viaje más largo comienza con un sólo paso". Zer esan nahi du esaldi honek?
A. Idatz ezazu filmaren sinopsia. (Hitz kopurua: 100-125)