Beginners Guide to TikTok for Search - Rachel Pearson - We are Tilt __ Bright...
2014 urria akta zuzenduta
1. ELBIRA ZIPITRIA IKASTETXEA
Txillardegi, 14
20108 Obaba
Tf: 993 21 44 04
Faxa: 993 31 14 64
Klaustroaren ohiko bilera
Eguna: 2014/10/01 Tokia: Ikastetxea Hasiera ordua: 13:00 Amaiera ordua: 14:00
Bertaratuak: Bertaratu ezina adierazi dutenak:
Andoni, Benicio, Carlos, Dorleta (zuzendaria), Ernestina, Feli, Gorka
(ikasketaburua), Hortentsi, Iñaki, Josemari, Koldo (idazkaria), Luisa, Mirentxu,
Nora, Ofelia, Pernando, Rober, Sonia, Txabi, Udiarraga, Valen, Xeles eta
Zaloa.
Gai zerrenda:
1. Partaide berrien aurkezpena
2. LOMCE legea
3. Jangela
4. IKTak
Eztabaidak eta erabakiak:
1. Partaide berrien aurkezpena
Klaustrokide bakoitzak bere burua aurkeztu du. Ondoren, zuzendariak
gomendatu digu “N” karpetan dauden irakaslearen karpeta, AIA eta gurasoei
banatutako zirkularra irakurtzeko; zirkularra batez ere, egin diren aldaketak
kontuan izateko.
Ikasketaburuak irakasleen karpetako ohar garrantzitsuenak irakurri ditu.
2. LOMCE legea
Aldaketa nagusi hauek ekarriko dizkigu:
a. Naturaren Zientziak eta Gizarte Zientziak bereizirik ageri dira.
b. Mailaz maila funtzionatuko du irakaskuntzak, eta ez zikloka.
c. Erlijioaren ordez, “Balio sozial eta zibikoak” gaia eman beharko dugu.
2. 3. Jangela
Tutore batek eskatu du jangelan sortutako arazoak bertan konpondu ditzatela.
Jangelako arduradunak proposatu nahi du tutoreen eta jangelako monitoreen
artean koordinazio saio batzuk egitea.
4. IKTak
IKTen arduradunak aipatu du programazioak digitalizatzea izango dela
aurtengo lana.
5. Mintegiak
“Irakaskuntza kooperatiboa” eta “Bikoteka irakurtzea" mintegietako lanekin
jarraituko dugu.
6. Eskariak eta galderak
Ez da egon ez eskaririk ez galderarik.
Besterik gabe, bilera amaitutzat eman du zuzendariak.
Koldo Larrañaga Iturriotz
Idazkaria
Obaba, 2014/10/01