Sarea: euskara modu berritzailean sustatu eta nabarmentzeko aukera
Euskararen eguna jatorrizkoa
1. Obaban, 2017ko urriaren 3an.
Egun on zuzendaritza taldea,
Idazki honen bitartez normalkuntza taldekoek Euskararen egunean aldaketa
proposamen bat egin nahi dizuegu.
Orain arte, egun horretan egiten genuen euskal azoka, herriko plazan egiten
zen. Hausnarketa bat egin eta gero, pentsatu dugu askoz aproposagoa izango
litzateke gure ikastetxean bertan egitea.
Hainbat arrazoi izan ditugu kontuan ondorio hau ateratzeko.
Batetik, gure ospakizun bat da, ez da herrikoa, beraz gure patioetan egiten badugu,
gure proiektua dela ikustaraziko diegu ikasleei.
Bigarrenik, herri mailan jarduera desberdinak egiten direnez, ez dugu horiek zapaldu
nahi. Bide batez, aproposa ikusten dugu ere, herri mailan antolatzen diren ekintzetan
bai irakasleok bai ikasleek parte hartzea. Nabarmentzeko Jesus eta Maria ikastetxea
euskararekin bat datorrela, bai herri mailan bai ikastetxe mailan, eta ez bakarrik gure
azokan parte hartzen.
Hirugarrenik, zabaldu nahi ditugu gure ateak Obabako herritarreei, gure “etxera” etor
dadila gure ikastetxea ezagutzeko, eta nola ez, gure ikasleen familiei ere bai.
Hori guztia dela eta, proposamen hau egin nahi dizuegu: Euskal azoka herriko
plazan egin beharrean ikastetxeko patioetan egitea (euria egiten ez badu lorategien
ondoan).
Atsedenaldiak (HH eta LH) patio estalian antolatuko dira.
Azken urteotan emandako saria ere aldatzea gustatuko litzaiguke.
Orain arte Euskal azoka irabazten zuen taldeari PINera joateko autobusa, sarrerak eta
irakasleen dietak ordaintzen genizkion, baina honi buruzko hausnarketa egin eta gero,
erabaki dugu Goizaldeko palmera erraldoia taldeari oparitzea, haien gelan denon
artean jan dezaten.
Arrazoi nagusia, dirutza zela da, eta gainera ez zen oso sari esanguratsua.
Zuen erantzunaren zain egongo gara, egun honetako antolakuntzarekin hasteko.
Eskerrik asko.
Normalkuntza taldea.