Unlocking the Power of ChatGPT and AI in Testing - A Real-World Look, present...
Saioa 01
1. 11.. ssaaiiooaa
JARDUERA-GUNEA: Ikasleen harrera eta integrazioa
1.1 JARDUERA: Izen musikala
Helburua: Taldea berria bada eta taldekideek elkar ezagutzen ez badute, gutxienez
bakoitzaren izena jakin dezaten lortu behar da. Tutoreak ikastaldeko ikasleen
izenak ezagutzeko ere balio du, tutorea berria denean.
Denbora: 10 minutu , taldearen tamainaren arabera.
Beharrezko baliabideak:
Garapena: Tutorea: Nola duzu izena? (doinu batez)
Guztiok: Nola duzu izena? (doinu berdinaz)
Seinalatutako umeak: Iker /Ainara dut izena (doinu berdinaz)
Guztiok: Iker /Ainara du izena du (doinu berdinaz)
Horrela ikastaldeko ume guztiekin egingo da.
1.2 JARDUERA: Izen positiboa
Helburua: Haurra harro sentiarazten duten ezaugarriak gainerakoei helaraztea.
Denbora: 15/20 minutu, taldearen tamainaren arabera.
Beharrezko baliabideak: Paperak, arkatzak, margoak.
Garapena: Haur bakoitzari bere buruaren marrazki bat egiteko eta azpian harro sentiarazten
duen ezaugarri positibo bat idazteko eska dakioke. Aldez aurretik, arbelean
adjektibo positibo batzuk idatz daitezke, denon artean esateko. Adibidez: polita,
atsegina, jatorra, eskuzabala, maitagarria, alaia, kirolzalea ....
Marrazkiak amaitu ondoren, horma-irudian jarriko dira.
111