Gara gastu militarra gogor salatu eta armagintza enpresen birmoldaketa eskatu dute
1. Nerea GOTI | BILBO
Armagintza eta gastu militarra-
ren kontrako IX. martxa Bilbotik
irten zen atzo goizean, bi hel-
mugarekin: Precicast enpresa,
Barakaldon, eta Sener enpresa,
Getxon. Hirurogei lagun ingu-
ruk hartu zuten parte Askapena,
Eguzki, Ekologistak Martxan,
Kakitzat, Kem-Moc eta Komite
Internazionalistak taldeek dei-
tutako protestan.
Gastu militarraren eta gerren
kontrako ikurrak aireratuz, bi-
zikleta gainean egin zuten ibi-
laldia adin ezberdinetako txi-
rrindulariek. Beteranoenek
azaldu zutenez, urte asko ditu
armagintzaren kontrako borro-
kak, derrigorrezko soldaduska-
ren kontrako borrokaren esku-
tik abiatu baitzuten. Bataila
hura gizarteak irabazi zuen,
baina armagintzak ez du orain-
goz atzera egin.
Egun, puntako teknologia ar-
magintzaren esku jartzen da eta
horretan aritzen diren enpresek
erakundeen laguntza gero eta
handiagoa dute. Gainera, Euskal
Herriko zenbait lantegi bete-be-
tean sartuta daude errealitate
gordin horretan, atzo salatu be-
zala. Martxako partaideek ze-
haztu zutenez, ehun euskal en-
presa inguru aritzen dira egun
armagintzan. Sektorearen fak-
turazioari erreparatuta, EAE es-
tatuko hirugarren postuan da,
Madril eta Andaluziaren atzetik.
Egoera salatzeko, armagintza-
ri lotutako bi euskal enpresa bi-
sitatu zituen martxak. Azaldu
zutenez, Getxoko Sener arma-
gintza sektoreko euskal enpresa
handiena da, misil eta sateliteen
fabrikazioan aritzen da, «Israel-
go Rafael arma enpresarekin hi-
tzarmena du» eta «azken bi ur-
teotan Eusko Jaurlaritzaren
aldetik 2 milioi euro jaso ditu».
Barakaldon, ITP taldeko Preci-
cast enpresan, guda hegazkinen
atalak egiten dituztela salatu
zuten martxaren antolatzaileek,
eta gaineratu zuten «aurten In-
dartu programaren barruan 1,5
milioi euro» jaso dituela.
Guden eta sorrarazten dituz-
ten dramen aurka, enpresok «zi-
bil» bihur ditzatela eskatu zu-
ten, duela urte asko Orbeak
berak egin zuen moduan.
Euskal HerriaGARA 2016 4 3 igandea 17
Gastu militarra gogor salatu
eta armagintza enpresen
birmoldaketa eskatu dute
Gerren ondorioak bistakoak izanik armagintzara «puntako teknologia eta
inbertsio publikoak» bideratzea gaitzetsi du Bilboko urteroko martxak. Bilbotik irten zen armagintzaren aurkako martxa. Monika DEL VALLE | ARGAZKI PRESS