2. Cristobal Gamon HLHI.
Errenteria. Gipuzkoa
Zergatik sartu ginen programa honetan?
Irakurketaren ulermen maila hobetzeko.
Ikasleen aniztasunari erantzun bat emateko .
Ikaste-irakaste prozesuko metodologiaz
hausnartzeko.
3. Cristobal Gamon HLHI.
Errenteria. Gipuzkoa
Emandako pausuak:
Antolamendua: 6 irakasle 3 gela
Astean bitan irakurketa saioetan.
Ikasleen rol aldakorra.
Familiak (2008. urtetik aurrera)
Euskaraz (gelan) eta gazteleraz (familiekin)
Irakasleen koordinazioa ( Bikoteka irakurtzen mintegian
parte hartzea, ziklo zein mailako bileratan)
4. Cristobal Gamon HLHI.
Errenteria. Gipuzkoa
Zailtasunak:
- Irakasleen sentsibilizazioa eta trebakuntza.
- Aniztasunari benetako erantzun bat eman.
8. FAMILIEN SENTIMENDUAK
• %66ak: Ondo sentitu naiz,
nire seme-alabaren
gertuago…
• % 16ak: Ez da erraza,
pazientzia falta, “irakaslea”
izatea kosta egiten zait…
• %8ak: Beti bezala, gauza
berezirik ez…
• %10ak: Besteak.
9. GEHIEN BALORATZEN DUTENA
• %45ak: Elkarrekin egotea,
partekatzea, gozatzea.
• %37ak Gauza berriak
azaltzea, iritziak
partekatzea, hitz egitea…
• %13ak: Ekintza osagarriak:
hiztegiaren erabilera, atlasa,
ordenagailua…
• %5ak: Besteak.
10. GUSTUKOA IZAN EZ DUTENA
• %51ak: esperientziari buruzko
ez dute iritzi txarrik
• %22ak: Nahiz eta jarduera
gustukoa eduki, denbora
behar dute eta ezin izan dute
beti denbora hori lortu.
• % 20ak: Testu batzuk zailak,
ez oso egokiak edota
aspergarriak izan dira.
• %7ak: Familiarentzako
“betebeharra” bat gehiago da.
11. BUKAERAKO BALORAZIOA
Familien parte-hartzea oso altua da.
Poztasun maila altua da.
Irakasle eta familien arteko
harremanak biziagoak dira.
Eskola eta familien arteko
erlazioa sendotzen da.
Etxean egindako lana baloratzen
da.
Gurasoak seme-alaben ikasketetan
beharrezkoak eta aktiboak sentitzen
dira.
Anak bere esperientziaz abiatuta hasierako uneak aurkeztuko ditu. Nola hasi ziren irakasle batzuen artean jarduera sinpleak martxan jartzen, beste era batean irakasten … eta ONDOREN, programa honetan parte hartzeko ezarri zituzten helburuak.
1- Ikaslegoaren ulermen maila hobetzearena, honetan gabezia somatzen zuten eta.
2- Ikaslegoaren aniztasunari erantzun orokor bat eskeintzeko, benetan errealitate integratu batean murgildu zitezen ikasle hauek.
3- Aurreko behar horiek zuzeneko ondorio bat suertatu zuten: eta irakaslegoak? Zer egin? Nola proposatu metodologia berri hau?
Bikoteka irakurtzen programaren ezarpena gure eskolan.
- Antolamendua: Zer exigitzen zion eskolari?
Astean zeharreko irakurketa bi saio horiek aprobetxatzea programa hau indarrean jartzeko-
Aldi berean irakasle-tutore kopurua bikoiztea, hau da, tutore bat eta beste irakasle bat gela barruan irakurketa saio hau bideratzeko.
Irakurketaren ulermena jorratzen den zikloa 2.a da, 1. ziklotik irakurketa mekanikoa lortzen dute eta irakurritakoaren ulermenean gero eta pausu handiagoak ematen dituzte ikasleek. Beraz, Cristobal Gamon HLHI-n bikoteka irakurtzen programa 2. zikloan kokatzea erabaki genuen. Eta, gainera, rol aldakorra erabiliko genuela mailaka, ikasleak beste mailako ikasleekin nahastu gabe.
Familiekin 2008tik aurrera hasi ginen lanean, behin bermatuta programa honek gure etapako helburuak betetzen laguntzen zuela.
Gazteleraz familiekin, eskolako inguruari erantzuna ematen eta aintzat hartuta prozedura honen bidez hizkuntza batean lan egiten dena bestelako hizkuntzatan isladatzen dela. Guk gelan euskaraz lantzen dugu, D eredua.
- Irak. Koord.: beharrezkoa da berritzeguneko mintegietan parte hartzea eta eskola barneko antolaketan maila zein zikloetako bileretan programaren berri ematea (bi irak) esperientziadunaaaaaa
Zailtasunetatik hasiko gara … lehenengoa eta gakoa dena: bikoteka irakurtzen programan parte hartuko duten irakasleen formakuntza eta trebakuntza (honetan asmatu behar genuen eta honetarako 1. hiruhilekoko asteazken eguerdi pare bat programari buruzko azalpenak emateko aurreikusi genituen: zergatiak, etekin posibleak, saio baten antzerkia, materiala ezagutzea, ikasle zein irakasleen ebaluaketa …)
Ikaslegoaren aniztasunari erantzu zuzen bat, kasu bakoitzaren arabera (2012/13 ikasturteko AG eta AC aipatu), ikasturte batetik bestera erronka berriak, moldatu beharra, ez dago patroi finkorik.
Hiru mailatan sailkatu ditugu lorpen paraleloak:
Ikasleak: Testuen ulermen orokorra lortzen dute, hiztegi berritzen dute, ahozkazioa, entonazioa eta irakurketarako beharrezkoak diren geldiuneak bereganatzen dituzte eta irakurketa zuzenago bat (arretan maila handia eskeintzen dute prozedura honetan irakurrita)
“Beste ikaskidei erakustea nola egin ikasteko metodo onena da”
Ikasleek beren burua irakurle gisa aintzat hartzen dute, azalerazten zaie irakurleak direla eta nola egiten dute prozesu hori (motibazioa, lanarekiko inplikazioa, arduratsuak, ikaskide ezberdinekin harremana, autoestimua, laguntza, enpatia)
Era kooperatiboan lan egiten dute, ikasle guztiek zeresana dute, beren lan prozesua baloratzen dute (autoeb.)
Irakasleak: elkarlanean aritzeko aukera, kooperatzeko parada, beste metodo batek ere emaitza positiboak eskeintzen ditu, harreman sendoagoak (ongi atera bada)
Familiak: Anak familien formakuntza azalduko du eta hainbat datu behin programa martxan jarri dela.