1. ADIERAZTEKO HORMA IRUDIA
1.- Definizioa
Jarduera honetan, ikasleek horma-irudiak egingo dituzte bakea, indarkeria eta
gatazka terminoez baliatuta.
2.- Helburuak
- Bakea, indarkeria eta gatazka terminoei buruzko gogoeta egitea.
3.- Partaideak
Taldea/gela; 12 urtetik gorakoak.
4.- Materiala
Kartoi meheak.
Arkatz markatzaileak.
5.- Abiapuntuko arauak
Ezin daitezke hitz horiek horma-irudian idatzi.
6.- Garapena
Taldea edo gela hiru multzotan banatuko da. Talde bakoitzari kartoi mehe bana eta
markatzeko arkatzak emango dizkiegu. Ondoren, talde bakoitzak hitz bana jasoko
du. Hona hemen hitzok: bakea, indarkeria eta gatazka. Taldeak hitz horri buruz
dakiena adierazi beharko du. Taldeko kideek tartea izango dute elkarrekin hitz egin,
ideiak argitu eta abarrerako.
Horma-irudiak ikusgai jartzerakoan, gainontzeko taldeek asmatu egin beharko dute
zein hitz adierazi nahi izan duten horma-irudian, eta ikuspuntu desberdinak har
ditzakete.
Ikasleek hiru kontzeptu horiei buruz zeuzkaten ideiak abiapuntu hartuta, horietako
bakoitza argitzen saiatuko dira.
7.- Ebaluazioa
Zer iruditu zaizue jarduera? Nola sentitu zarete? Nola egin duzue lan taldeetan?
8.- Iturria
Bakeola. Bitartekaritza eta Gatazken Konponbiderako Zerbitzua. EDE Fundazioa.
Bilbo 2004.