5. Big Crunch:
● XX. mendean proposatu zen teoria kosmologikoa da.
● Teoriak honek unibertso itxi bat proposatzen du. Honen arabera, unibertsoa batuz joango da, hau osatzen duten
objektuak barne.
6. Big Rip:
● Unibertsoaren amaierari buruz hitz egiten duen teoria da.
● Honen arabera, unibertsoak hedatzen jarraituko du energia ilunak desagerrarazi arte.
7. Big Bang:
● Orain dela 13. 700 milioi urte gertatutako leherketa.
● Ondorioz, pilaturik zegoen materia lehertu eta materia hedatuz, unibertsoa sortu zen.
● Doppler efektuari esker, unibertsoak hedatzen jarraitzen duela dakigu. Doppler efektua jarraian azalduko
dizuegu:
8.
9. Doppler efektua:
Doppler efektua uhinaren iturria eta behatzailea erlatiboki mugitzen ari direnean, elkarrekiko hurbildu eta
urrundu ahala behatzaileak jasotzen duen uhinaren maiztasuna txikiagoa edo handiagoa izatean datza. Efektu hau
soinuari, argiari edo irrati-uhinei aplika daiteke. Horri esker, izar edo galaxia batek lurrarekiko duen mugimendu
erlatiboa neur daiteke.
Adibidez: Anbulantzia urruntzen ari denean (B), sirenaren soinua baxuagoa iruditzen zaigu hura bidaltzen
duen uhina luzatu egiten delako. Hurbiltzen ari denean (A), berriz, altuagoa iruditzen zaigu uhina konprimitu egiten
delako. Baina soinua beti berdina da.
A B
10. Elementuen jatorria:
Hidrogenoa da Unibertsoko elementu ugariena, eta hidrogenotik sortu dira gainerako elementu kimikoak. Fusio
nuklearraren bitartez.
Hidrogenoaren nukleoan protoi bat dago, karga positiboko partikula bat. Zeinu bereko kargak aldaratu egiten
direnez, nukleoak elkarrengandik urrun egoten dira. Izarren barrualdean tenperatura altu-altua denez, hidrogenoaren
nukleoak 1000km/s abiaduran higitzen dira.
Abiadura horretan, nukleoek elkarrekin talka egiten dute, kargen aldarapen elektrikoari aurre eginda. Hori dela-eta,
nukleoak fusionatu egiten dira, eta nukleo handiagoak osatzen dituzte. Nukleoak elkartuta, elementu kimikoak
eratzen dira.