2. OSAGAIAK
• 95 g txokolate beltz
• 90 g gurin
• 45 g irin
• 150 g azukre
• 3 arrautz oso
3. TARTA PRESTATZEKO ERA
1) Maria bainuan urtuko ditugu lehenik gurina eta txokolatea.
2) Azukrea, irina eta arrautzak nahasiko ditugu beste ontzi batean, eta
gehitu egingo dugu txokolate eta gurinez eginiko orea.
3) Ondoren, landu egingo dugu guztia, 10 bat minutuz.
4) Tartak egiteko molde batean botako dugu orea.
5) Tarta labean sartuko dugu ondoren, 180º-ko tenperaturan, 20 bat
minutuz.
4. TARTA APAINTZEKO ERA
1. Horren ostean, labetik aterako dugu tarta. Moldetik atera eta plater
baten gainean ipiniko dugu.
2. Azkenik, ertzetatik gominolak jartzen dizkiozu eta krema
pasteleroarekin zure izena ipintzen duzu.