SlideShare a Scribd company logo
1 of 26
E R L I J I O K O I R A K A S L E A
 TEORIA EMATEKO 1200 SEGUNDU BAINO EZ
DITUGU BEHAR, HAU DA 20 MINUTU.
 BAINA SEGUNDUTAN HOBETO EZTA?
NORK NEURTZEN DU DENBORA?
EBANJELIOAK
 “Ebanjelio” hitzak “Berri Ona esan nahi du”.
 Igokundearen eta Izpiritu Santuaren etorreraren, Mendekoste
egunaren ostean, Apostoluek Jesusengan sinisten eta bataiatzen
zirenak irakastearen beharra zuten, hori horrela, kristau berriei
haiek Jesusekin egon zirenean ikusitako eta entzundako guztia
kontatzen hasi ziren.
Dena kontatzea ezinezkoa zenez, Maisuaren momenturik
garrantzitsuenak hartu zituzten, esanguratsuenak. Material honekin
oroitzapen altxor bat sortu zen, bileretan eta katekesietan erabiltzen
zen.
60 eta 70 urteren artean oroitzapen horiek idatziz utzi ziren.
Horrela Mateo, Lukas eta Markoses lehenengo idazkiak sortu ziren.
Idazki hauek, nahiz eta bakoitzak ezaugarri bereziak izan, nahiko
paraleloak dira; horregatik “Ebanjelio sinoptikoak deitzen dira”.
 Joanen ebanjelioa beste hiru ebanjelioak ezagunak eta
onartuak zirenean idatzi zen, bere helburua Jesusen
jainkotasuna argi uztea zen: “Hau guztia Jesus Kristo
dela, Jainkoaren Semea, eta sinisten bere izenean
bizitza izan dezazuen idatzia izan da.” (Joan 20, 31)
Azken finean Ebanjelio bakar bat dago: Jesukristoren
Ebanjelioa.
Tradizioak dioen moduan, haien sinboloak Ezekielen
profetaren (Ezekiel 1, 5-12) eta Apokalipsiaren
(Apokalipsia 4,6-8) irudipenetik hartuta daude.
HAUEK DIRA HAIEN IKURRAK:
ARIKETA
(NOR DA NOR?)
LIBURU MULTZOAK
 APOKALIPSIA:
Liburu hau "Apokalipsi " hitzarekin hasten da(“Jesukristoren Apokalipsia”). Hitz
honek “agerkundea ” esan nahi du. Joan da bere egilea, ikasleen artean geratzen zen
ordezkari bakarra 96-98 urteen artean . Domiciano enperadoreak Patmos uhartera
erbesteratu zuen. Liburu hau, kristau elkarteak agintariek pertsegituak ziren garaian idatzia
izan zen eta, bere helburua, kristau hauei indarra eta itxaropena transmititzea da.
Bere egileak hizkuntza sinbolokoa erabiliko du eta, beraz, denak edo ia denak dauka esanahia:
zenbakiak, koloreak, gorputzaren atalak, parte hartzen duten pertsonaiak... Liburuan bi atal
nagusi nabarmentzen dira: lehenengo atalean momentuko Eliza eta kristauen egoera
deskribatzen du; bigarren atalean, Jesusen jarraitzaile eta mundu guztiarentzat etorkizun
itxaropentsua deskribatzen da. Jesusek bere ikasleei iragarri zien egun batean denak itzuli eta
elkartuko zirela. Hau, bere adiskide guztiei egindako agintzaria izan zen. Bere ikasleetako bat,
Joan hain zuzen, Patmos uharte horretan zegoen atxiloturik, Jesusen Berri Ona hainbat
lekutatik zabaldu izateagatik. Joanen lagunek beraien buruei zihotsoten: “Ez al da inoiz
amaituko gure sufrimendua? Zergatik ez da Jesus gurekin itzultzen?”. Etsituta
zeuden.
Baina Jainkoak bazuen bere arazoen berri eta, horregatik, bere aingeruetako bat bidali zion
Joani, Jainkoaren mezua eramateko. Aingeruak esan zion: “ Zatoz nirekin. Badaukat
zerbait zuri erakusteko” . Ikusitakoa, hain izan zen hunkigarria, berehala Jesusen
adiskideei eta kristau guztiei idatzi ziela kontatzeko: “Dena aterako da ongi, ez ezazue
itxaropena gal”, esaten zuen Joanek.
APOKALIPSIA:
 Aingeruak erakutsi zion jendetza handia, arraza, hizkuntza, herri eta herrialde
anitzetakoa; denak zeuden zuriz jantzita eta Jesusen aurrrean, Jainkoaren Bildotsa,
eta oihuka ari ziren: “Garaipena gure Jainkoarena eta Bildotsarena da”. Eta
Joanek gaineratu zuen: “Jainkoak dena egingo du berri; Zeru berria eta Lur
berria egingo ditu eta gizon-emakume guztiak biziko gara han. Leku hau
Jainkoaren eta herriaren etxea izango da: Bera biziko da beraiekin eta
beraiek izango dira bere herria. Jainkoak beraien negar-malkoak
lehortuko ditu. Heriotza garaitua izan da eta ez da, jada, heriotza
gehiagorik izango. Ez da inor mindua izango. Hiri zoragarri eta
disdiratsua ikusi dut, Jerusalen Santua, eta bertan ez da inoiz gaua,
Jainkoarean Argiak beti egingo du disdira. Gaiztoa edo zikina den ezer
ez da sartuko, baina Jainkoaren lagunak nahi dutenean sar eta atera
daitezke. Jainkoa eta bere herria beti egongo dira elkarrekin, Jesusek
zin egin bezala... Hasieran gertatu zen bezala, munduaren sorreran,
Jainkoa Edengo lorategian zegoen bitartean Adan eta Ebarekin batera”.
Eta Joanek bukatu zuen esanez: “Jainkoak berak dio: Bai, berehala heldu
naiz. Amen. Zatoz Jesus Jauna!”.
APOSTOLUEN EGINAK
 Apostoluen Eginak Lukas ebanjelariaren liburua da, horregatik hirugarren ebanjelioaren
jarraipentzat hartu ahal da. Dakigunez, Lukas Siriako Antiokian jaioa zen, ebanjelizatuta izan
zen lehenengo greziar hiria. Hor lehenengo aldiz Jesusen jarraitzaileei deitu zitzaien
“kristauak”. Lanbidez medikua zen. Paulori bere bidaietan lagundu zion eta liburu hau I.
mendearen bukaeran idatzi zuela pentsatzen da.
 Apostoluen Eginen protagonistarik nagusienak Pedro eta Paulo dira, baina egia esan,
protagonistarik inportanteena Izpiritu Santua izan behar zen, zeren eta berak bultzatu egiten
ditu leku guztietatik Ebanjelioa iragartzea. Bere presentzia liburuan gauzarik nabarmenena da,
horregatik “Izpiritu Santuaren Ebanjelioa” deitu izan da.
 Jesusen Igokundearekin hasten da .
 Mendekoste egunean izandako esperientzia eta Izpiritu Santuaren etorrera, apostoluek
Izpiritu Santua jasotzen duten jaia da.
 Baita Lehenengo kristau komunitateen bizimodua ere azaltzen digute.
 Diakonoen aukeraketa eta Estebanen martiritza.
 Geroago Elizaren zabalkuntza lehenengo uneetatik kontatzen da, hemen Pedro da zentroa da.
 Azkenik, Paulok egindako misiolari lana kontatzen da, bere bihotz-berritzea , bere bidaiak…
hori guztia mundu osotik Jesusen Berri Ona zabaltzearren.
GUTUNAK
Itun Berrian hogeita bat gutun biltzen dira.
Kristau tradizioaren arabera, Paulo da gutun hauetako
hamalauren egilea. Gutun hauek “Pauloren
gutunak” izenez ezaguzen dira. Agertzen diren ordena ez da
kronologikoa, lehengo eta behin zenbait elkarteri
zuzendutakoak agertzen dira eta, ondoren, pertsona zehatz
batzuei zuzendutakoak, azkenik hebertarrei zuzendutako
gutuna kokatzen da.
Badaude baita “Gutun Katolikoak” izenez ezagutzen diren
beste zazpi; izen hau jasotzen dute ez baitaude inongo
elkarteri zuzendutakoak, baizik eta Eliza osoari, entziklikak
dira hain zuzen. Lehen kistau elkarteri zabaltzen zitzaizkien
irakaspenen eredu dira.
TESALONIKARREI GUTUNAK
 Paulo, bere bigarren bidaian Tesalonikara heldu
zen, Silasek lagunduta. Mazedoniako hiririk garrantzitsuenetakoa zen eta, bereziki paganoa
bazen ere, judutar elkarte garrantzitsua bizi zen; hori zela eta, Paulok sinagogan zabaldu zuen
Berri Ona.
Judutar batzuk predikazio honen aurrean inbidiaz beteta zeuden eta hori dela eta Paulo
auzitegira bidaltzeko asmoa izan zuten. Horregatik, Paulok hiritik alde egin
zuen Bereara, Atenas-era eta, geroago, Korintora. Bat-bateko irteera izan zenez, Paulok
Timoteo bidaltzen du bere irakaspenekin jarraitzeko.
Korinton zegoela, Timoteo joan zitzaion eta elkarteak somatzen zituen zalantzak aurkeztu
zizkion, alde batetik hildakoen ondoren zegoenari buruz eta, bestetik, Jainkoaren bigarren
etorrerari buruzkoa (PARUSIA). Batzuen ustez, Mesiasen bigarren etorrera honen eragina,
hainbestekoa izango zen lan egiterari ere utzi ziotela. Paulok esan zien : “Lan egiten ez duenak
ez beza jan”.
Korintotik Tesalonikarrei zuzendutako lehen Gutuna idatzi zuen. Gutun hau, 50-52. urteetan
idatzita, Pauloren lehen lan idatzia izango da, eta baita Itun Berrikoa ere. Bere bigarren gutuna
hilabete batzuk geroago idatziko du.
Pertsekuzioa jasaten zuten kristauei zuzendu egiten die; izatez, judutar batzuk erasotu zituzten
ez baitzuten Berri Ona onartzen.
Gutun hauetan fedezko egiak biltzen dira; tradizioak KREDOan jasoko dituenak, eta baita
kristau moralaren oinarria. Zehaztasun handiz azaltzen dute heriotzaren ondoren pertsona
bakoitzari gertatzen zaiona eta Jaikoaren aintzazko etorrera zelan gertatuko den.
GALAZIARREI GUTUNAK
 Galazia erromatar probintzia zen;
bertan Derbe, Listra, Ikonio eta Pisidiako Antiokia bezalako hiriak zeuden.
Paulo hiri hauetan egon zen bere lehenengo bidaian, baina bigarren bidaian burutu
zuen hauetan bere ebanjelizatze-lana.
Galaziarrekin egon zen bitartean, maitasun handiz tratatu zuten Paulo, horregatik
beraiei zuzendutako gutunean esker oneko hitzak zuzentzen zizkien: “Nire seme
kuttunak, minez sufritzen dut zuengatik Kristo zuekin izango den momentura arte”
(Ga 4, 19).
Paulok bere hirugarren bidaian, Efesotik idatzi zien 54-55. urte bitartean. Gutun
honen arrazoia kristautasunera bihurtutako judu batzuk, Pauloren doktrinarekin
ados ez zeudenak, bere kontra predikatzen zutela jakitea izan zen.
Kristautasunak bere hastapenetan gainditu behar izan zuen arazorik nagusiena
Berri Ona eta Moisesen Legearen arteko harremana izan zen. Dena den, arazo
honetaz hitz egin zen eta arazoa irtenbideratu zen Jerusalengo lehenengo
kontzilioan. Judutar jatorrikoak ziren kristau konbertituek, ez zituzten onartzen
Kontzilio honetan hartutako erabakiak; beraien helburua jentil jatorriko kristau
konbertituek judutar Legea praktikatzea zen eta, besteak beste, erdainkuntzaren
erritoa ere. Pauloren irakaspenen arabera, ezin zen ukatu Jesukristorenganako
fedean oinarritzen den salbamena, ezta Elizaren unibertsaltasuna ere.
Judukristauen teoriak onartuz gero, Kristoren doktrina oso mugatuta geldituko
litzateke.
I-II KORINTOARREI
 Korinto Akaia izeneko probintzia erromatarraren hiriburua zen; merkatal hiririk garrantzitsuenetakoa zen, bi itsasportu zituen
eta Italia eta Ekialdearen arteko pasabidea zen.
Korinton gurtza ezberdinak praktikatzen ziren. Jainko-jainkosa ezberdinen omenez eraikitako tenpluak zeuden; denen
artetik Venus zen garrantzitsuena eta, horrela, kristautasunak lehendabizi greziar kulturarekin egiten zuen topo. Bazegoen baita
sinagoga bat, beraz judutar elkarte txiki baten presentzia ere ezagutzen da.
Paulok Korintoko kristau elkartea sortu zuen bere bigarren bidai apostolikoan (50-53. urteetan). Ebanjelioa hotsegin zuen urte eta
erdiz, Silas-ek eta Timoteoklagunduta. Jentilen artean ere, hainbat pertsona izan ziren konbertitu zirenak, baina judutarren
artean kontrako jarrera hain gogorra bizi izan zuen, Jainkoak ere bere laguntza eta animoak luzatu zizkiola bere misioarekin
aurrera jarraitu ahal izateko. (Eg 18, 9-10)
Korinton zegoela, Tesalonikarrei zuzendutako gutun biak idatzi zituen.
Judutarren arteko erasoak gero eta nabarmenagoak egin zirenean, hiritik alde egin zuen Akila eta Prizsilarekin batera; hauek,
Erromatik etorritako kristau senar-emaztea ziren, eta Korinton egon zen bitartean, beraien laguntza eskaini zioten Paulori.
Berak hortik alde eginda urtebetera, Apolo heldu zen hirira eta bere ebanjelizatze lanarekin jarraitu zuen.
Paulo Korinto hirira itzuli zen Efesotik etorrita bere hirugarren bidaian, 57. urtearen inguruan, kristau elkarte honi bere lehen
gutuna zuzendu ondoren. Beste bidai batean Madezoniatik zetorrela, bertan geratu zen 57-58 urte bitarteko negua igarotzen.
 Palestinar jatorrikoak ziren konbertitutako judutar batzuk, hamabi ikasleekin bizi izateaz arro zeudenak, doktrina berri bat
zabaltzen aritu izan ziren; izatez, Pauloren kontra, bere doktrina eta ebanjelizatze-lana zapuzten ahalegindu ziren. Paganoekin
zuen jarrera irekiak arazoak ekarri zizkion, konturatu gabe, kristautasunera bihurtu berri ziren kristauekin. Efesotik 57. urtean
idatzitako bere lehen gutun honen helburua, mezularien bidez zuzendutako zalantzak argitzea eta arazoen berri jasotzea izan zen.
Gutun honek ez dauka gai nagusirik; Korintoko hirian bizi zen moralaren krisialdiaren analisia dela esan dezakegu, batasuna eta
elkartasuna berreskuratzeko asmoz. Gutun horretan, besteak beste, jasotzen diren gaiak ezkontzari buruzko galderen erantzuna,
Izpiritu Santuaren dohainak (1Ko 12, 1-11), Eliza, Kristoren presentzia (1Ko. 12, 12-31), hildakoen biztuera (15) eta karitatea
(1Ko13, 1-13) dira.
 Zilargilen iraultzaren ondoren (Eg 19, 23-38), Paulok Efesotik alde egin zuen eta Mazedoniara joan zen. Bertan Titorekin topatu
zen eta honek esan zion Korintora zuzendutako bere lehen gutunak oso harrera ona izan zuela; izatez, zalantzaz beterik zeuden
asko elkartera itzuli zirela. Hau jakin izan zuenean, bigarren gutuna idatzi eta Titoren bidez bidali zuen Korintora; bigarren gutun
honetan bere ministerio apostolikoaren defentsa egiten zuen.
Bigarren gutun hau hiru zatitan antolatzen da: Aurkezpena (2Ko 1, 7), bertan Paulok bere lan apostolikoa eta elkartearekin zuen
harremana defendatzen du. Bigarren partean, (2Ko 8, 9) Jerusalengo anai-arreben aldeko diru bilketa eta solidaritzaren balioa
azpimarratzen ditu; eta, hirugarren partean, (2Ko 10, 13) Paulok bere apostolutza defendatzen du sasi-apostoluen lanaren aurrean.
ERROMATARREI GUTUNAK
 Erroman judutar ugari zegoen, gehien bat Ponpeiok gerrate-atxilotuen gisa eramandakoak
ziren. Erroman hamairu sinagoga zeuden.
Tradizioaren arabera, Erromako kristau elkartea Pedrok sortu zuen. Pedro gartzelean zegoen
Herodes Agriparen aginduz, baina era miragarrian askatu zenean, Erromara zuzendu zen.
Seguruenik, Erroman zeuden kristaurik gehienak judutar jatorrikoak ziren.
Pauloren asmoa kristautasuna Espainaraino hedatzea zen eta bidai horretan Erroman
geldiunea egiteko gogoa zuen; gutun hau Korintotik idatzi zuen 58. urte inguruan, burutuko
zuen ebanjelizazio-lana aurreratuz. Idatzi zuen gutunen artetik luzeena eta sakonena zen eta
galaziarrei zuzendutakoaren ideiak garatu egiten ditu. Kristau doktrinaren mamia aztertzen du
Kristoren lan salbatzailearekin erkatuz.
Adan eta Ebarengandik hasita eta Salbabemaren beharrizana antzeman arteko ibilbidea
jasotzen du. Salbamena Jesukristo gure Jaunarengandik jaso daiteke bakarrik, fedearen bitartez
eskura daiteke; fedea Jainkoaren dohaina da.
Bigarren atal batean, bizitza aurreko doktrina eta konbertitu direnen jokabidea aplikatzen ditu.
FILIPOARREI GUTUNA
 Filipo Mazedonia probintzia erromatarreko hiria zen. Ez zeukan
sinagogarik; judutarren taldea txikia zen eta ibaiaren bazterrean elkartzen
ziren beraien erritoak ospatzeko (Eg 16, 13). Horregatik, kristaurik
gehienak jatorri paganokoak ziren.
Kristau elkarte hau bere bigarren bidaian zehar sortu
zuen, Silas, Timoteo eta Lukasen laguntzaz. Bere hirugarren bidai
apostolikoan bisitaldia egin zuen hirira.
Uste da gutun hau 54-57. urte inguruan idatzi zela, Efeson gartzeleratuta
zegoen bitartean.
Filipoko elkarteak, Pauloren alde sentitzen zuen maitasuna
adierazteko, Epafrodito bidali zuen bera zaintzeko gartzelean zegoen
bitartean.
Gutun horretan pasarte hauek nabarmentzen dira:
Filipoarrei 2, 6-11 eta 4, 4-7
Gutuna aurkezpena, korapiloa eta agurra ataletan antolatzen da. Ez da arau
edo moral bilduma bat aurreko gutunak bezala; aita batek semeari
zuzentzen dion elkarrizketa da gero eta hobeagoa izaten animatuz. Gutun
hau Pauloren izaera argien azaltzen duena da. Han hemenka doktrina
puntuak ere nabarmentzen dira, bereziki kristologikoak.
KOLOSARREI GUTUNA
 Kolosa Frigia probintziako hiria zen. Paulok probintzia honetara
jo zuen bere bigarren bidai apostolikoan, baina ez da inon agertzen
Koloso hiri hau bisitatu zuenik.
Epafrasek, Kolosan jaioa, Paulo ezagutu zuen Efeson eta kristau
bihurtu zen. Kolosara itzuli zenean, bere herrian zabaldu zuen
Ebnajelioa eta Pauloren eredura sortu zuen kristau elkartea.
Paulo Erroman zegoelarik, Epafras joan zitzaion bisitan; Frigiako
elkarteen berri eman zion eta Frigian zehar zabalduz zihoazen
doktrinen arriskuaz ere ohartarazi zuen, bereziki Kolosan bertan.
Doktrina hauek, geroago gnostizismo izenez ezagutuko zenaren
hastapena izan ziren.
Paulok, aukera hau erabili izan zuen gutun hau idazteko; bertan
arau, moral eta Kristoren misterioaren egia garrantzitsuen berri
eman zien.
EFESOARREI GUTUNA
 Efeso, magia eta aztikerietan ezaguna, Asia Txikiko hiririk
garranzitsuena zen.
Gurtzarik nagusiena emankortasunaren jainkosaren omenezkoa
zen, Artemisa edo Diana; bere tenplua munduko zazpi altxorren artean
kokatzen zen.
Apostoluen Eginak liburuan esaten denaren arabera, Paulo Efeson egon
zen bere bigarren bidai apostolikoan, eta hirugarren bidaian Efeso bere
predikazioaren erdigunea aukeratu zuen.
Paulok idoloen gurtza eta superstizioaren kontra predikatzen zuen. Honek
Dionisio zilargin ospetsuaren iraultza piztu zuen eta hiritik alde egin behar
izan zuen Paulok. Bera joan bazen ere, Timoteo utzi zuen bertan eta,
tradizioak dioenez, martiritza eta heriotza jaso zituen.
Bere gutun hau Erroman gartzeleratuta egon zen bitartean idatzi zuen.
Seguruenik, ez zegoen bakarrik Efesoko kristau elkarteari zuzenduta, baizik
eta honen menpe zeuden beste Elizei ere. Kolosoarrei idatzitako gutunan
agertzen diren gai berberak lantzen ditu hemen ere, baina sakontasun
handiagoz. Jainkoak, Jesukristoren bitartez, gizartearentzat duen asmo
salbatzailea azaltzen du.
FILEMONI GUTUNA
 Filemon Kolosa-ko kristaua zen. Bere esklabua zen
Onesimo-k, alde egin zuen lapurreta egin ondoren,
zigorraren beldur baitzen. Bere ihesaldian Onesimo
Erromara iritsi zen, Paulo ezagutu eta kristautasunera
konbertitu zen. Erromako egonaldi laburraren ondoren,
Paulok konbentzitu zuen berriro Filemonengana
itzultzeko, eta horretarako aurkezpen-gutun hau eman
zion.
Gutunean eskabotzaren arazoaz hitz egiten du. Paulok
zerbitzariei beraien nagusiak zerbitzatzen bultzatzen
ditu, eta nagusiak beraien zerbitzariak karitatez
tratatzen.
I-II TIMOTEORI TITORI
 Bere ikasleetako bi izango dira gutun hauen hartzaileak, Timoteo eta Tito, hain
zuzen, Efeso eta Kretako gotzainak zirenak.
Elizen martxa egokia izateko aholkuak jasotzen dituzte, beraien antolamenduari
begira eta baita ministroen zereginei buruzkoak ere. Timoteo eta Titok presbiteroak
izendatzen zituzten eta, horregatik, egokia gertatzen da hauen aukeraketa zuzena
izateko aholkuak luzatzea.
Paulok, kristautasunaren, fedearen eta Kristorenganako itxaropena nabarmentzen
ditu; eta Eliza Jainkoaren etxea dela azpimarratzen du, bertan pertsona guztiek
parte hartzeko deia jasotzen dutelarik, hizkuntza, arraza edo jaioterria kontuan
hartu gabe.
Seguruenik Timoteori zuzendutako lehen gutuna eta Titori
idatzitakoa Mazedoniatik idatzi zituela, 66. urtearen inguruan.
Erroman gartzeleratuta zegoelarik, Timoteori idatzi zion bigarren gutuna. Erromako
gartzelan zegoela, bere heriotza hurbil sentitzen zuela idatzi zuen gutun hau. Bera
ikusten joateko eskaria luzatzen dio, bakarrik sentitzen baita eta bere laguntzaren
beharrizana sentitzen du. Horregatik pentsatzen da bigarrenez zegoela gartzelean.
Beraz, gutun hau 67. urtean jasan izan zuen martiritza baino lehenago idatzi zuen.
Gutun hau Paulok idatzitako azkena izan zen eta, beraz, bere testamentu izpirituala
dela esaten da.
HEBERTARREI GUTUNA
 Idazki honetan ez da egilearen izenik inon idatzita agertzen.
Judukristauek miresten zuten Jerusalengo tenpluaren handitasuna;
eta honen aurrean kristauen gurtza apaltasunean oinarritzen zen,
Jaunaren afaria, Liburu Santuen irakurketa eta apostoluen
irakaskuntzara mugatuz. Gutun honen egileak azpimarratzen du
ebanjelioaren araberako legea eta gurtzaren gorentasuna Moisesen
Legea eta gurtzaren aurrean. Beraz, gutun hau 70. urtea baino lehen
idatzi zen, orduan desagertu baitzen Jerusalengo Tenplua.
Gutun honek ikustarazi nahi du kristau erlijioaren nagusitasuna
judutarraren aurrean. Horretarako, hiru ideia nagusi garatuko ditu:
1.- Jesukristo Jainkoaren haragiztapena da, unibertsoaren erregea.
2.- Jesukristo Moises baino gehiago da.
3.- Jesukristo, Melquisedec ordenaren taldeko apaiza, Aaron-ena
baino gehiago da, lebitar apaizen taldekoa izanik.
SANTIAGOREN GUTUNA
 Gutun honen egilea Santiago dela diote, Maria eta Kleofasen semea.
Santiago Txikia izena ere eskuratu du beste Santiagorengandik, Zebedeoren
semea, bereizteko. Jerusalengo kristauen artean ondo onartua zegoen;
izatez, bertako gotzaina izan zen bere heriotzara arte, 62. urtean, Apaiza
Nagusiaren aginduz.
 Gutun honetan arau moralen bilduma jasotzen da, jakinduriazko
liburuetan oinarriturik; korapiloa Zoriontasunei buruzko hitzaldian
jasotako irakaspenetan oinarritzen da. “Sakabanaketako hamabi leinuei”
zuzenduta dago, mundutik zehar sakabanatutako judukristau jatorriko
kristauei, hain zuzen; bertan, erasoak eta pertsekuzioak garaitzen eta giza
birtuteak praktikatzen animatzen ditu.
 Gutun honen erdigunea honako hau da: “Ekintzarik gabeko fedea,
baliorik gabeko fedea da” (St 2,14-26). Luterok gutun hau gaitzetsi
zuen bere doktrinaren kontra zihoalako; izatez, Luteroren ustez, salbamena
jasotzeko fedea besterik ez zela beharrezkoa adierazten zuen, ekintzarik
gabeko fedea.
 Gutun honetan Santiagok, Kristok ezarritako Gaixoen Oliadura hotsegiten
du. (St 5, 14-15)
PEDRO
Pedro Erromatik idatzitako bi Gutun Pastoralen egilea dela esaten da. Gutun
Katoliko izena ere hartzen dute, kristau guztiei zuzenduta daude eta.
Lehenengo gutun hau 63. urte inguruan idatzi zen eta Asia Txikiko (Ponto, Galazia,
Kapadozia eta Bitinia) kristau elkarteei zuzenduta zegoen; elkarte hauek jentil
jatorrikoak ziren eta Paulok zabaldu zien Ebanjelioa.
Bere helburua lehen kristau elkarte hauek animatzea da, jaso duten fedean tinko
mantentzen, zenbait zailtasunei aurre eginez. Bere esanetan, bakarrik garaituko
dituzte zailtasun hauek Jesusen eredua leialtasunez jarraitzen dutenek. Obedientzia,
patzientzia eta barkamenean oinarritutako bizimodua jarraitzeko eskaria egiten die.
Irakaspen apostolikoen laburpena jasotzen da.
Bere bigarren gutunean, Pedro Antzaldaketaren lekuko gisa agertzen da eta bere
azalpenak jainkozko irakaspenetan oinarritzen ditu.
Bere martiritza baino pixka bat lehenago idatzi zuen; bertan fedeak eta ohitura onek
sasi-maisuen aurrean bizi duten arriskuaz ohartarazten ditu. Kristauak babestu nahi
ditu herejien aurrean, hauek izan baitziren hainbesteko kaltea eragin zutenak
Elizaren hastapenetan.
Honetaz gain, PARUSIA-z (Kristoren bigarren etorreraz) ere mintzo da- Sasi-
maisuek etorrera hori galerazten zuten, berandutzen ari zela ikustean.
JOAN
Joan apostolua Zebedeo eta Salomeren semea zen, eta Santiagoren anaia ere. Betsaidan jaio zen, Galileako itsaso bazterrean,
eta arrantzale gisa aritzen zen.
Joan Bataiatzailearen ikaslea izan zen Jesus ezagutu aurretik. Bere ebanjelioan azaltzen du zelan ezagutu zuen
Jesus: Andres, Pedroren anaiarekin zegoela, Joan Bataiatzailearen irakaspenak entzuten eta, une berean, Jesus agertu zela.
Gertaera honek hainbesterako eragina izan zuen, momentua bera gogoratuko zuela bizitza osoan zehar. (Jn. 1, 39)
Pedro eta bere anaia Santiagorekin batera, Jesusen bizitzako unerik garrantzitsuenetan egongo da presente: Jairoren alabaren
berpizkundean, antzaldaketan, eta Getsemani ortuko otoitz samin horretan ere.
Gurutziltzatua denean, Jesusen ondoan egongo den apostolu bakarra izango da. Maria eta beste emakumeekin batera egongo da
gurutzearen ondoan. Hil baino apur bat lehenago, Jesusek bere ama eskaini zion zaindu zezan.
Tradizioaren arabera, bere etxea Efeson finkatu zuen. Bertan zegoelarik, Domiziano enperadore erromatarrak heriotza zigorra
ezarri zion; olioa irakiten zegoen lapiko batean sartu zuten baina bera inolako kalterik gabe atera zen. Geroago, Patmos uhartera
erbesteratua izan zen; bertan zegoela, Apokalipsia liburua idatzi zuen. Domiziano hilda zegoela jakin zuenean, Efesora itzuli zen
eta bertan bere hiru Gutunak eta Ebanjelioa idatzi zituen.
Bere Lehenengo Gutunean lehen kristau elkarteak arriskuan jartzen zituzten sasi-maisuei aurre egingo die, fedea eta ohiturak
zalantzatan jartzen baitzituzten. Joanek Jesusen jainkotasuna azpimarratu nahi du, garai horretan zeuden herejien aurrean; hauen
ustez, ezinezkoa zen Jainkoaren haragiztapena eta, beraz, Jesus Mesias izatea, Jainkoaren Semea.
Herejia gnostikoak Jesus Maria eta Joseren sema zela defendatzen zuen eta, beraz, beste edozein pertsona bezala jaio zela.
Beraz, ez zen Jainkoaren Semea.
Bigarren eta Hirugarren Gutunak Itun Berriko atal laburragoak dira. Bigarren Gutuna aukeratutako Andereari eta bere seme-alabei
diren Eliza elkarteei zuzentzen zaie, doktrina faltsuen mehatxupean baitzeuden. Honen mamia honako hau da: Kristorenganako
fedea beste edozein teorien gainetik egon behar duela. Hirugarren Gutuna Gaiori zuzentzen zaio, kristauei aginduz ondo har
ditzaten ebanjelizatze lanean ari diren pertsonak.
Joan Efeson hil zen Trajano enperadorearen garaian.
JUDAS
Bere gutunaren lehenengo bertsikuluan Santiagoren anaia
bezala aurkezten du bere burua. Baliteke Jesusen
senideei buruz aritzea Mt. 13,55 eta Mk. 6,3 pasartean
esaten denaren arabera.
Jesusen senide gisa, ikasleetako batetaz ari garela esan
dezakegu: Judas Santiagorena, baita Judas
Tadeo izenez ezagutua.
Gutun hau judutar jatorriko kristauei zuzenduta dago.
Fedean eta karitatean tinko mantentzeko deia da. Sasi-
maisuen eraginetik libre mantentzen gonbidatzen ditu,
moral kontuetan zalantzak eta akatsak ezartzen
baitzituzten.

More Related Content

Similar to Itun berria

Bibliari buruz 5 galdera
Bibliari buruz 5 galderaBibliari buruz 5 galdera
Bibliari buruz 5 galderaimeldaBC
 
Bibliari buruz 5 galdera
Bibliari buruz 5 galderaBibliari buruz 5 galdera
Bibliari buruz 5 galderaimeldaBC
 
Lau ebanjelariak
Lau ebanjelariakLau ebanjelariak
Lau ebanjelariakimeldaBC
 
Salesko San Frantzisko
Salesko San FrantziskoSalesko San Frantzisko
Salesko San FrantziskoErlijioabizi
 
Txomin peillen en aurkezpena. euskal literatura eta modernismoa
Txomin peillen en aurkezpena. euskal literatura eta modernismoaTxomin peillen en aurkezpena. euskal literatura eta modernismoa
Txomin peillen en aurkezpena. euskal literatura eta modernismoaJoxe
 
1 dbh 2 gaia erlijio nagusiak
1 dbh 2 gaia erlijio nagusiak 1 dbh 2 gaia erlijio nagusiak
1 dbh 2 gaia erlijio nagusiak Izaskun Igutierrez
 
Kristautasuna
Kristautasuna   Kristautasuna
Kristautasuna a b
 
Euskara eta eliza (Eskoriatza 2011 02-02)
Euskara eta eliza (Eskoriatza 2011 02-02)Euskara eta eliza (Eskoriatza 2011 02-02)
Euskara eta eliza (Eskoriatza 2011 02-02)Joxe
 
Kristau jaiak Javier y su grupo
Kristau jaiak Javier y su grupoKristau jaiak Javier y su grupo
Kristau jaiak Javier y su grupoJavitxu8
 
Kristau jaiak (Javier Herrero)
Kristau jaiak (Javier Herrero)Kristau jaiak (Javier Herrero)
Kristau jaiak (Javier Herrero)Javitxuh
 
Euskal literaturaren loraldia iparraldean
Euskal literaturaren loraldia iparraldeanEuskal literaturaren loraldia iparraldean
Euskal literaturaren loraldia iparraldeanMaite Goñi
 
Jainkoaren errukia
Jainkoaren errukiaJainkoaren errukia
Jainkoaren errukiaErlijioabizi
 

Similar to Itun berria (15)

Bibliaren Idazkera
Bibliaren IdazkeraBibliaren Idazkera
Bibliaren Idazkera
 
Bibliari buruz 5 galdera
Bibliari buruz 5 galderaBibliari buruz 5 galdera
Bibliari buruz 5 galdera
 
Bibliari buruz 5 galdera
Bibliari buruz 5 galderaBibliari buruz 5 galdera
Bibliari buruz 5 galdera
 
Lau ebanjelariak
Lau ebanjelariakLau ebanjelariak
Lau ebanjelariak
 
Salesko San Frantzisko
Salesko San FrantziskoSalesko San Frantzisko
Salesko San Frantzisko
 
Filosofia helenistikoa1
Filosofia helenistikoa1Filosofia helenistikoa1
Filosofia helenistikoa1
 
Txomin peillen en aurkezpena. euskal literatura eta modernismoa
Txomin peillen en aurkezpena. euskal literatura eta modernismoaTxomin peillen en aurkezpena. euskal literatura eta modernismoa
Txomin peillen en aurkezpena. euskal literatura eta modernismoa
 
1 dbh 2 gaia erlijio nagusiak
1 dbh 2 gaia erlijio nagusiak 1 dbh 2 gaia erlijio nagusiak
1 dbh 2 gaia erlijio nagusiak
 
Kristautasuna
Kristautasuna   Kristautasuna
Kristautasuna
 
Euskara eta eliza (Eskoriatza 2011 02-02)
Euskara eta eliza (Eskoriatza 2011 02-02)Euskara eta eliza (Eskoriatza 2011 02-02)
Euskara eta eliza (Eskoriatza 2011 02-02)
 
Pilar sanchez presentación1
Pilar sanchez presentación1Pilar sanchez presentación1
Pilar sanchez presentación1
 
Kristau jaiak Javier y su grupo
Kristau jaiak Javier y su grupoKristau jaiak Javier y su grupo
Kristau jaiak Javier y su grupo
 
Kristau jaiak (Javier Herrero)
Kristau jaiak (Javier Herrero)Kristau jaiak (Javier Herrero)
Kristau jaiak (Javier Herrero)
 
Euskal literaturaren loraldia iparraldean
Euskal literaturaren loraldia iparraldeanEuskal literaturaren loraldia iparraldean
Euskal literaturaren loraldia iparraldean
 
Jainkoaren errukia
Jainkoaren errukiaJainkoaren errukia
Jainkoaren errukia
 

More from ZIZURKI

FAMILIA DESBERDINAK.pptx
FAMILIA DESBERDINAK.pptxFAMILIA DESBERDINAK.pptx
FAMILIA DESBERDINAK.pptxZIZURKI
 
Aste santua
Aste santua Aste santua
Aste santua ZIZURKI
 
Aste Santua
Aste Santua Aste Santua
Aste Santua ZIZURKI
 
Aste santua
Aste santua Aste santua
Aste santua ZIZURKI
 
aste santua
aste santua aste santua
aste santua ZIZURKI
 
Aste santua
Aste santua Aste santua
Aste santua ZIZURKI
 
Aste santua
Aste santua Aste santua
Aste santua ZIZURKI
 
ASTE SANTUA
ASTE SANTUA ASTE SANTUA
ASTE SANTUA ZIZURKI
 
Aste santua Axel
Aste santua AxelAste santua Axel
Aste santua AxelZIZURKI
 
Erroma Uxue
Erroma UxueErroma Uxue
Erroma UxueZIZURKI
 
Egipto.pptx
Egipto.pptxEgipto.pptx
Egipto.pptxZIZURKI
 
ERROMA LH 5
ERROMA LH 5ERROMA LH 5
ERROMA LH 5ZIZURKI
 
JUDAISMOA
JUDAISMOAJUDAISMOA
JUDAISMOAZIZURKI
 
Egipto LH5
Egipto LH5Egipto LH5
Egipto LH5ZIZURKI
 
JUDAISMOA
JUDAISMOA JUDAISMOA
JUDAISMOA ZIZURKI
 
MESOPOTAMIA
MESOPOTAMIAMESOPOTAMIA
MESOPOTAMIAZIZURKI
 
MESOPOTAMIA.pptx
MESOPOTAMIA.pptxMESOPOTAMIA.pptx
MESOPOTAMIA.pptxZIZURKI
 

More from ZIZURKI (20)

FAMILIA DESBERDINAK.pptx
FAMILIA DESBERDINAK.pptxFAMILIA DESBERDINAK.pptx
FAMILIA DESBERDINAK.pptx
 
Aste santua
Aste santua Aste santua
Aste santua
 
Aste Santua
Aste Santua Aste Santua
Aste Santua
 
Aste santua
Aste santua Aste santua
Aste santua
 
aste santua
aste santua aste santua
aste santua
 
Aste santua
Aste santua Aste santua
Aste santua
 
Aste santua
Aste santua Aste santua
Aste santua
 
ASTE SANTUA
ASTE SANTUA ASTE SANTUA
ASTE SANTUA
 
Aste santua Axel
Aste santua AxelAste santua Axel
Aste santua Axel
 
Egipto
EgiptoEgipto
Egipto
 
Erroma Uxue
Erroma UxueErroma Uxue
Erroma Uxue
 
Egipto.pptx
Egipto.pptxEgipto.pptx
Egipto.pptx
 
ERROMA LH 5
ERROMA LH 5ERROMA LH 5
ERROMA LH 5
 
JUDAISMOA
JUDAISMOAJUDAISMOA
JUDAISMOA
 
EGIPTO
EGIPTO EGIPTO
EGIPTO
 
Egipto LH5
Egipto LH5Egipto LH5
Egipto LH5
 
Islam
IslamIslam
Islam
 
JUDAISMOA
JUDAISMOA JUDAISMOA
JUDAISMOA
 
MESOPOTAMIA
MESOPOTAMIAMESOPOTAMIA
MESOPOTAMIA
 
MESOPOTAMIA.pptx
MESOPOTAMIA.pptxMESOPOTAMIA.pptx
MESOPOTAMIA.pptx
 

Itun berria

  • 1. E R L I J I O K O I R A K A S L E A
  • 2.  TEORIA EMATEKO 1200 SEGUNDU BAINO EZ DITUGU BEHAR, HAU DA 20 MINUTU.  BAINA SEGUNDUTAN HOBETO EZTA? NORK NEURTZEN DU DENBORA?
  • 3. EBANJELIOAK  “Ebanjelio” hitzak “Berri Ona esan nahi du”.  Igokundearen eta Izpiritu Santuaren etorreraren, Mendekoste egunaren ostean, Apostoluek Jesusengan sinisten eta bataiatzen zirenak irakastearen beharra zuten, hori horrela, kristau berriei haiek Jesusekin egon zirenean ikusitako eta entzundako guztia kontatzen hasi ziren. Dena kontatzea ezinezkoa zenez, Maisuaren momenturik garrantzitsuenak hartu zituzten, esanguratsuenak. Material honekin oroitzapen altxor bat sortu zen, bileretan eta katekesietan erabiltzen zen. 60 eta 70 urteren artean oroitzapen horiek idatziz utzi ziren. Horrela Mateo, Lukas eta Markoses lehenengo idazkiak sortu ziren. Idazki hauek, nahiz eta bakoitzak ezaugarri bereziak izan, nahiko paraleloak dira; horregatik “Ebanjelio sinoptikoak deitzen dira”.
  • 4.  Joanen ebanjelioa beste hiru ebanjelioak ezagunak eta onartuak zirenean idatzi zen, bere helburua Jesusen jainkotasuna argi uztea zen: “Hau guztia Jesus Kristo dela, Jainkoaren Semea, eta sinisten bere izenean bizitza izan dezazuen idatzia izan da.” (Joan 20, 31) Azken finean Ebanjelio bakar bat dago: Jesukristoren Ebanjelioa. Tradizioak dioen moduan, haien sinboloak Ezekielen profetaren (Ezekiel 1, 5-12) eta Apokalipsiaren (Apokalipsia 4,6-8) irudipenetik hartuta daude.
  • 5. HAUEK DIRA HAIEN IKURRAK:
  • 7. LIBURU MULTZOAK  APOKALIPSIA: Liburu hau "Apokalipsi " hitzarekin hasten da(“Jesukristoren Apokalipsia”). Hitz honek “agerkundea ” esan nahi du. Joan da bere egilea, ikasleen artean geratzen zen ordezkari bakarra 96-98 urteen artean . Domiciano enperadoreak Patmos uhartera erbesteratu zuen. Liburu hau, kristau elkarteak agintariek pertsegituak ziren garaian idatzia izan zen eta, bere helburua, kristau hauei indarra eta itxaropena transmititzea da. Bere egileak hizkuntza sinbolokoa erabiliko du eta, beraz, denak edo ia denak dauka esanahia: zenbakiak, koloreak, gorputzaren atalak, parte hartzen duten pertsonaiak... Liburuan bi atal nagusi nabarmentzen dira: lehenengo atalean momentuko Eliza eta kristauen egoera deskribatzen du; bigarren atalean, Jesusen jarraitzaile eta mundu guztiarentzat etorkizun itxaropentsua deskribatzen da. Jesusek bere ikasleei iragarri zien egun batean denak itzuli eta elkartuko zirela. Hau, bere adiskide guztiei egindako agintzaria izan zen. Bere ikasleetako bat, Joan hain zuzen, Patmos uharte horretan zegoen atxiloturik, Jesusen Berri Ona hainbat lekutatik zabaldu izateagatik. Joanen lagunek beraien buruei zihotsoten: “Ez al da inoiz amaituko gure sufrimendua? Zergatik ez da Jesus gurekin itzultzen?”. Etsituta zeuden. Baina Jainkoak bazuen bere arazoen berri eta, horregatik, bere aingeruetako bat bidali zion Joani, Jainkoaren mezua eramateko. Aingeruak esan zion: “ Zatoz nirekin. Badaukat zerbait zuri erakusteko” . Ikusitakoa, hain izan zen hunkigarria, berehala Jesusen adiskideei eta kristau guztiei idatzi ziela kontatzeko: “Dena aterako da ongi, ez ezazue itxaropena gal”, esaten zuen Joanek.
  • 8. APOKALIPSIA:  Aingeruak erakutsi zion jendetza handia, arraza, hizkuntza, herri eta herrialde anitzetakoa; denak zeuden zuriz jantzita eta Jesusen aurrrean, Jainkoaren Bildotsa, eta oihuka ari ziren: “Garaipena gure Jainkoarena eta Bildotsarena da”. Eta Joanek gaineratu zuen: “Jainkoak dena egingo du berri; Zeru berria eta Lur berria egingo ditu eta gizon-emakume guztiak biziko gara han. Leku hau Jainkoaren eta herriaren etxea izango da: Bera biziko da beraiekin eta beraiek izango dira bere herria. Jainkoak beraien negar-malkoak lehortuko ditu. Heriotza garaitua izan da eta ez da, jada, heriotza gehiagorik izango. Ez da inor mindua izango. Hiri zoragarri eta disdiratsua ikusi dut, Jerusalen Santua, eta bertan ez da inoiz gaua, Jainkoarean Argiak beti egingo du disdira. Gaiztoa edo zikina den ezer ez da sartuko, baina Jainkoaren lagunak nahi dutenean sar eta atera daitezke. Jainkoa eta bere herria beti egongo dira elkarrekin, Jesusek zin egin bezala... Hasieran gertatu zen bezala, munduaren sorreran, Jainkoa Edengo lorategian zegoen bitartean Adan eta Ebarekin batera”. Eta Joanek bukatu zuen esanez: “Jainkoak berak dio: Bai, berehala heldu naiz. Amen. Zatoz Jesus Jauna!”.
  • 9. APOSTOLUEN EGINAK  Apostoluen Eginak Lukas ebanjelariaren liburua da, horregatik hirugarren ebanjelioaren jarraipentzat hartu ahal da. Dakigunez, Lukas Siriako Antiokian jaioa zen, ebanjelizatuta izan zen lehenengo greziar hiria. Hor lehenengo aldiz Jesusen jarraitzaileei deitu zitzaien “kristauak”. Lanbidez medikua zen. Paulori bere bidaietan lagundu zion eta liburu hau I. mendearen bukaeran idatzi zuela pentsatzen da.  Apostoluen Eginen protagonistarik nagusienak Pedro eta Paulo dira, baina egia esan, protagonistarik inportanteena Izpiritu Santua izan behar zen, zeren eta berak bultzatu egiten ditu leku guztietatik Ebanjelioa iragartzea. Bere presentzia liburuan gauzarik nabarmenena da, horregatik “Izpiritu Santuaren Ebanjelioa” deitu izan da.  Jesusen Igokundearekin hasten da .  Mendekoste egunean izandako esperientzia eta Izpiritu Santuaren etorrera, apostoluek Izpiritu Santua jasotzen duten jaia da.  Baita Lehenengo kristau komunitateen bizimodua ere azaltzen digute.  Diakonoen aukeraketa eta Estebanen martiritza.  Geroago Elizaren zabalkuntza lehenengo uneetatik kontatzen da, hemen Pedro da zentroa da.  Azkenik, Paulok egindako misiolari lana kontatzen da, bere bihotz-berritzea , bere bidaiak… hori guztia mundu osotik Jesusen Berri Ona zabaltzearren.
  • 10.
  • 11. GUTUNAK Itun Berrian hogeita bat gutun biltzen dira. Kristau tradizioaren arabera, Paulo da gutun hauetako hamalauren egilea. Gutun hauek “Pauloren gutunak” izenez ezaguzen dira. Agertzen diren ordena ez da kronologikoa, lehengo eta behin zenbait elkarteri zuzendutakoak agertzen dira eta, ondoren, pertsona zehatz batzuei zuzendutakoak, azkenik hebertarrei zuzendutako gutuna kokatzen da. Badaude baita “Gutun Katolikoak” izenez ezagutzen diren beste zazpi; izen hau jasotzen dute ez baitaude inongo elkarteri zuzendutakoak, baizik eta Eliza osoari, entziklikak dira hain zuzen. Lehen kistau elkarteri zabaltzen zitzaizkien irakaspenen eredu dira.
  • 12. TESALONIKARREI GUTUNAK  Paulo, bere bigarren bidaian Tesalonikara heldu zen, Silasek lagunduta. Mazedoniako hiririk garrantzitsuenetakoa zen eta, bereziki paganoa bazen ere, judutar elkarte garrantzitsua bizi zen; hori zela eta, Paulok sinagogan zabaldu zuen Berri Ona. Judutar batzuk predikazio honen aurrean inbidiaz beteta zeuden eta hori dela eta Paulo auzitegira bidaltzeko asmoa izan zuten. Horregatik, Paulok hiritik alde egin zuen Bereara, Atenas-era eta, geroago, Korintora. Bat-bateko irteera izan zenez, Paulok Timoteo bidaltzen du bere irakaspenekin jarraitzeko. Korinton zegoela, Timoteo joan zitzaion eta elkarteak somatzen zituen zalantzak aurkeztu zizkion, alde batetik hildakoen ondoren zegoenari buruz eta, bestetik, Jainkoaren bigarren etorrerari buruzkoa (PARUSIA). Batzuen ustez, Mesiasen bigarren etorrera honen eragina, hainbestekoa izango zen lan egiterari ere utzi ziotela. Paulok esan zien : “Lan egiten ez duenak ez beza jan”. Korintotik Tesalonikarrei zuzendutako lehen Gutuna idatzi zuen. Gutun hau, 50-52. urteetan idatzita, Pauloren lehen lan idatzia izango da, eta baita Itun Berrikoa ere. Bere bigarren gutuna hilabete batzuk geroago idatziko du. Pertsekuzioa jasaten zuten kristauei zuzendu egiten die; izatez, judutar batzuk erasotu zituzten ez baitzuten Berri Ona onartzen. Gutun hauetan fedezko egiak biltzen dira; tradizioak KREDOan jasoko dituenak, eta baita kristau moralaren oinarria. Zehaztasun handiz azaltzen dute heriotzaren ondoren pertsona bakoitzari gertatzen zaiona eta Jaikoaren aintzazko etorrera zelan gertatuko den.
  • 13. GALAZIARREI GUTUNAK  Galazia erromatar probintzia zen; bertan Derbe, Listra, Ikonio eta Pisidiako Antiokia bezalako hiriak zeuden. Paulo hiri hauetan egon zen bere lehenengo bidaian, baina bigarren bidaian burutu zuen hauetan bere ebanjelizatze-lana. Galaziarrekin egon zen bitartean, maitasun handiz tratatu zuten Paulo, horregatik beraiei zuzendutako gutunean esker oneko hitzak zuzentzen zizkien: “Nire seme kuttunak, minez sufritzen dut zuengatik Kristo zuekin izango den momentura arte” (Ga 4, 19). Paulok bere hirugarren bidaian, Efesotik idatzi zien 54-55. urte bitartean. Gutun honen arrazoia kristautasunera bihurtutako judu batzuk, Pauloren doktrinarekin ados ez zeudenak, bere kontra predikatzen zutela jakitea izan zen. Kristautasunak bere hastapenetan gainditu behar izan zuen arazorik nagusiena Berri Ona eta Moisesen Legearen arteko harremana izan zen. Dena den, arazo honetaz hitz egin zen eta arazoa irtenbideratu zen Jerusalengo lehenengo kontzilioan. Judutar jatorrikoak ziren kristau konbertituek, ez zituzten onartzen Kontzilio honetan hartutako erabakiak; beraien helburua jentil jatorriko kristau konbertituek judutar Legea praktikatzea zen eta, besteak beste, erdainkuntzaren erritoa ere. Pauloren irakaspenen arabera, ezin zen ukatu Jesukristorenganako fedean oinarritzen den salbamena, ezta Elizaren unibertsaltasuna ere. Judukristauen teoriak onartuz gero, Kristoren doktrina oso mugatuta geldituko litzateke.
  • 14. I-II KORINTOARREI  Korinto Akaia izeneko probintzia erromatarraren hiriburua zen; merkatal hiririk garrantzitsuenetakoa zen, bi itsasportu zituen eta Italia eta Ekialdearen arteko pasabidea zen. Korinton gurtza ezberdinak praktikatzen ziren. Jainko-jainkosa ezberdinen omenez eraikitako tenpluak zeuden; denen artetik Venus zen garrantzitsuena eta, horrela, kristautasunak lehendabizi greziar kulturarekin egiten zuen topo. Bazegoen baita sinagoga bat, beraz judutar elkarte txiki baten presentzia ere ezagutzen da. Paulok Korintoko kristau elkartea sortu zuen bere bigarren bidai apostolikoan (50-53. urteetan). Ebanjelioa hotsegin zuen urte eta erdiz, Silas-ek eta Timoteoklagunduta. Jentilen artean ere, hainbat pertsona izan ziren konbertitu zirenak, baina judutarren artean kontrako jarrera hain gogorra bizi izan zuen, Jainkoak ere bere laguntza eta animoak luzatu zizkiola bere misioarekin aurrera jarraitu ahal izateko. (Eg 18, 9-10) Korinton zegoela, Tesalonikarrei zuzendutako gutun biak idatzi zituen. Judutarren arteko erasoak gero eta nabarmenagoak egin zirenean, hiritik alde egin zuen Akila eta Prizsilarekin batera; hauek, Erromatik etorritako kristau senar-emaztea ziren, eta Korinton egon zen bitartean, beraien laguntza eskaini zioten Paulori. Berak hortik alde eginda urtebetera, Apolo heldu zen hirira eta bere ebanjelizatze lanarekin jarraitu zuen. Paulo Korinto hirira itzuli zen Efesotik etorrita bere hirugarren bidaian, 57. urtearen inguruan, kristau elkarte honi bere lehen gutuna zuzendu ondoren. Beste bidai batean Madezoniatik zetorrela, bertan geratu zen 57-58 urte bitarteko negua igarotzen.  Palestinar jatorrikoak ziren konbertitutako judutar batzuk, hamabi ikasleekin bizi izateaz arro zeudenak, doktrina berri bat zabaltzen aritu izan ziren; izatez, Pauloren kontra, bere doktrina eta ebanjelizatze-lana zapuzten ahalegindu ziren. Paganoekin zuen jarrera irekiak arazoak ekarri zizkion, konturatu gabe, kristautasunera bihurtu berri ziren kristauekin. Efesotik 57. urtean idatzitako bere lehen gutun honen helburua, mezularien bidez zuzendutako zalantzak argitzea eta arazoen berri jasotzea izan zen. Gutun honek ez dauka gai nagusirik; Korintoko hirian bizi zen moralaren krisialdiaren analisia dela esan dezakegu, batasuna eta elkartasuna berreskuratzeko asmoz. Gutun horretan, besteak beste, jasotzen diren gaiak ezkontzari buruzko galderen erantzuna, Izpiritu Santuaren dohainak (1Ko 12, 1-11), Eliza, Kristoren presentzia (1Ko. 12, 12-31), hildakoen biztuera (15) eta karitatea (1Ko13, 1-13) dira.  Zilargilen iraultzaren ondoren (Eg 19, 23-38), Paulok Efesotik alde egin zuen eta Mazedoniara joan zen. Bertan Titorekin topatu zen eta honek esan zion Korintora zuzendutako bere lehen gutunak oso harrera ona izan zuela; izatez, zalantzaz beterik zeuden asko elkartera itzuli zirela. Hau jakin izan zuenean, bigarren gutuna idatzi eta Titoren bidez bidali zuen Korintora; bigarren gutun honetan bere ministerio apostolikoaren defentsa egiten zuen. Bigarren gutun hau hiru zatitan antolatzen da: Aurkezpena (2Ko 1, 7), bertan Paulok bere lan apostolikoa eta elkartearekin zuen harremana defendatzen du. Bigarren partean, (2Ko 8, 9) Jerusalengo anai-arreben aldeko diru bilketa eta solidaritzaren balioa azpimarratzen ditu; eta, hirugarren partean, (2Ko 10, 13) Paulok bere apostolutza defendatzen du sasi-apostoluen lanaren aurrean.
  • 15. ERROMATARREI GUTUNAK  Erroman judutar ugari zegoen, gehien bat Ponpeiok gerrate-atxilotuen gisa eramandakoak ziren. Erroman hamairu sinagoga zeuden. Tradizioaren arabera, Erromako kristau elkartea Pedrok sortu zuen. Pedro gartzelean zegoen Herodes Agriparen aginduz, baina era miragarrian askatu zenean, Erromara zuzendu zen. Seguruenik, Erroman zeuden kristaurik gehienak judutar jatorrikoak ziren. Pauloren asmoa kristautasuna Espainaraino hedatzea zen eta bidai horretan Erroman geldiunea egiteko gogoa zuen; gutun hau Korintotik idatzi zuen 58. urte inguruan, burutuko zuen ebanjelizazio-lana aurreratuz. Idatzi zuen gutunen artetik luzeena eta sakonena zen eta galaziarrei zuzendutakoaren ideiak garatu egiten ditu. Kristau doktrinaren mamia aztertzen du Kristoren lan salbatzailearekin erkatuz. Adan eta Ebarengandik hasita eta Salbabemaren beharrizana antzeman arteko ibilbidea jasotzen du. Salbamena Jesukristo gure Jaunarengandik jaso daiteke bakarrik, fedearen bitartez eskura daiteke; fedea Jainkoaren dohaina da. Bigarren atal batean, bizitza aurreko doktrina eta konbertitu direnen jokabidea aplikatzen ditu.
  • 16. FILIPOARREI GUTUNA  Filipo Mazedonia probintzia erromatarreko hiria zen. Ez zeukan sinagogarik; judutarren taldea txikia zen eta ibaiaren bazterrean elkartzen ziren beraien erritoak ospatzeko (Eg 16, 13). Horregatik, kristaurik gehienak jatorri paganokoak ziren. Kristau elkarte hau bere bigarren bidaian zehar sortu zuen, Silas, Timoteo eta Lukasen laguntzaz. Bere hirugarren bidai apostolikoan bisitaldia egin zuen hirira. Uste da gutun hau 54-57. urte inguruan idatzi zela, Efeson gartzeleratuta zegoen bitartean. Filipoko elkarteak, Pauloren alde sentitzen zuen maitasuna adierazteko, Epafrodito bidali zuen bera zaintzeko gartzelean zegoen bitartean. Gutun horretan pasarte hauek nabarmentzen dira: Filipoarrei 2, 6-11 eta 4, 4-7 Gutuna aurkezpena, korapiloa eta agurra ataletan antolatzen da. Ez da arau edo moral bilduma bat aurreko gutunak bezala; aita batek semeari zuzentzen dion elkarrizketa da gero eta hobeagoa izaten animatuz. Gutun hau Pauloren izaera argien azaltzen duena da. Han hemenka doktrina puntuak ere nabarmentzen dira, bereziki kristologikoak.
  • 17. KOLOSARREI GUTUNA  Kolosa Frigia probintziako hiria zen. Paulok probintzia honetara jo zuen bere bigarren bidai apostolikoan, baina ez da inon agertzen Koloso hiri hau bisitatu zuenik. Epafrasek, Kolosan jaioa, Paulo ezagutu zuen Efeson eta kristau bihurtu zen. Kolosara itzuli zenean, bere herrian zabaldu zuen Ebnajelioa eta Pauloren eredura sortu zuen kristau elkartea. Paulo Erroman zegoelarik, Epafras joan zitzaion bisitan; Frigiako elkarteen berri eman zion eta Frigian zehar zabalduz zihoazen doktrinen arriskuaz ere ohartarazi zuen, bereziki Kolosan bertan. Doktrina hauek, geroago gnostizismo izenez ezagutuko zenaren hastapena izan ziren. Paulok, aukera hau erabili izan zuen gutun hau idazteko; bertan arau, moral eta Kristoren misterioaren egia garrantzitsuen berri eman zien.
  • 18. EFESOARREI GUTUNA  Efeso, magia eta aztikerietan ezaguna, Asia Txikiko hiririk garranzitsuena zen. Gurtzarik nagusiena emankortasunaren jainkosaren omenezkoa zen, Artemisa edo Diana; bere tenplua munduko zazpi altxorren artean kokatzen zen. Apostoluen Eginak liburuan esaten denaren arabera, Paulo Efeson egon zen bere bigarren bidai apostolikoan, eta hirugarren bidaian Efeso bere predikazioaren erdigunea aukeratu zuen. Paulok idoloen gurtza eta superstizioaren kontra predikatzen zuen. Honek Dionisio zilargin ospetsuaren iraultza piztu zuen eta hiritik alde egin behar izan zuen Paulok. Bera joan bazen ere, Timoteo utzi zuen bertan eta, tradizioak dioenez, martiritza eta heriotza jaso zituen. Bere gutun hau Erroman gartzeleratuta egon zen bitartean idatzi zuen. Seguruenik, ez zegoen bakarrik Efesoko kristau elkarteari zuzenduta, baizik eta honen menpe zeuden beste Elizei ere. Kolosoarrei idatzitako gutunan agertzen diren gai berberak lantzen ditu hemen ere, baina sakontasun handiagoz. Jainkoak, Jesukristoren bitartez, gizartearentzat duen asmo salbatzailea azaltzen du.
  • 19. FILEMONI GUTUNA  Filemon Kolosa-ko kristaua zen. Bere esklabua zen Onesimo-k, alde egin zuen lapurreta egin ondoren, zigorraren beldur baitzen. Bere ihesaldian Onesimo Erromara iritsi zen, Paulo ezagutu eta kristautasunera konbertitu zen. Erromako egonaldi laburraren ondoren, Paulok konbentzitu zuen berriro Filemonengana itzultzeko, eta horretarako aurkezpen-gutun hau eman zion. Gutunean eskabotzaren arazoaz hitz egiten du. Paulok zerbitzariei beraien nagusiak zerbitzatzen bultzatzen ditu, eta nagusiak beraien zerbitzariak karitatez tratatzen.
  • 20. I-II TIMOTEORI TITORI  Bere ikasleetako bi izango dira gutun hauen hartzaileak, Timoteo eta Tito, hain zuzen, Efeso eta Kretako gotzainak zirenak. Elizen martxa egokia izateko aholkuak jasotzen dituzte, beraien antolamenduari begira eta baita ministroen zereginei buruzkoak ere. Timoteo eta Titok presbiteroak izendatzen zituzten eta, horregatik, egokia gertatzen da hauen aukeraketa zuzena izateko aholkuak luzatzea. Paulok, kristautasunaren, fedearen eta Kristorenganako itxaropena nabarmentzen ditu; eta Eliza Jainkoaren etxea dela azpimarratzen du, bertan pertsona guztiek parte hartzeko deia jasotzen dutelarik, hizkuntza, arraza edo jaioterria kontuan hartu gabe. Seguruenik Timoteori zuzendutako lehen gutuna eta Titori idatzitakoa Mazedoniatik idatzi zituela, 66. urtearen inguruan. Erroman gartzeleratuta zegoelarik, Timoteori idatzi zion bigarren gutuna. Erromako gartzelan zegoela, bere heriotza hurbil sentitzen zuela idatzi zuen gutun hau. Bera ikusten joateko eskaria luzatzen dio, bakarrik sentitzen baita eta bere laguntzaren beharrizana sentitzen du. Horregatik pentsatzen da bigarrenez zegoela gartzelean. Beraz, gutun hau 67. urtean jasan izan zuen martiritza baino lehenago idatzi zuen. Gutun hau Paulok idatzitako azkena izan zen eta, beraz, bere testamentu izpirituala dela esaten da.
  • 21. HEBERTARREI GUTUNA  Idazki honetan ez da egilearen izenik inon idatzita agertzen. Judukristauek miresten zuten Jerusalengo tenpluaren handitasuna; eta honen aurrean kristauen gurtza apaltasunean oinarritzen zen, Jaunaren afaria, Liburu Santuen irakurketa eta apostoluen irakaskuntzara mugatuz. Gutun honen egileak azpimarratzen du ebanjelioaren araberako legea eta gurtzaren gorentasuna Moisesen Legea eta gurtzaren aurrean. Beraz, gutun hau 70. urtea baino lehen idatzi zen, orduan desagertu baitzen Jerusalengo Tenplua. Gutun honek ikustarazi nahi du kristau erlijioaren nagusitasuna judutarraren aurrean. Horretarako, hiru ideia nagusi garatuko ditu: 1.- Jesukristo Jainkoaren haragiztapena da, unibertsoaren erregea. 2.- Jesukristo Moises baino gehiago da. 3.- Jesukristo, Melquisedec ordenaren taldeko apaiza, Aaron-ena baino gehiago da, lebitar apaizen taldekoa izanik.
  • 22.
  • 23. SANTIAGOREN GUTUNA  Gutun honen egilea Santiago dela diote, Maria eta Kleofasen semea. Santiago Txikia izena ere eskuratu du beste Santiagorengandik, Zebedeoren semea, bereizteko. Jerusalengo kristauen artean ondo onartua zegoen; izatez, bertako gotzaina izan zen bere heriotzara arte, 62. urtean, Apaiza Nagusiaren aginduz.  Gutun honetan arau moralen bilduma jasotzen da, jakinduriazko liburuetan oinarriturik; korapiloa Zoriontasunei buruzko hitzaldian jasotako irakaspenetan oinarritzen da. “Sakabanaketako hamabi leinuei” zuzenduta dago, mundutik zehar sakabanatutako judukristau jatorriko kristauei, hain zuzen; bertan, erasoak eta pertsekuzioak garaitzen eta giza birtuteak praktikatzen animatzen ditu.  Gutun honen erdigunea honako hau da: “Ekintzarik gabeko fedea, baliorik gabeko fedea da” (St 2,14-26). Luterok gutun hau gaitzetsi zuen bere doktrinaren kontra zihoalako; izatez, Luteroren ustez, salbamena jasotzeko fedea besterik ez zela beharrezkoa adierazten zuen, ekintzarik gabeko fedea.  Gutun honetan Santiagok, Kristok ezarritako Gaixoen Oliadura hotsegiten du. (St 5, 14-15)
  • 24. PEDRO Pedro Erromatik idatzitako bi Gutun Pastoralen egilea dela esaten da. Gutun Katoliko izena ere hartzen dute, kristau guztiei zuzenduta daude eta. Lehenengo gutun hau 63. urte inguruan idatzi zen eta Asia Txikiko (Ponto, Galazia, Kapadozia eta Bitinia) kristau elkarteei zuzenduta zegoen; elkarte hauek jentil jatorrikoak ziren eta Paulok zabaldu zien Ebanjelioa. Bere helburua lehen kristau elkarte hauek animatzea da, jaso duten fedean tinko mantentzen, zenbait zailtasunei aurre eginez. Bere esanetan, bakarrik garaituko dituzte zailtasun hauek Jesusen eredua leialtasunez jarraitzen dutenek. Obedientzia, patzientzia eta barkamenean oinarritutako bizimodua jarraitzeko eskaria egiten die. Irakaspen apostolikoen laburpena jasotzen da. Bere bigarren gutunean, Pedro Antzaldaketaren lekuko gisa agertzen da eta bere azalpenak jainkozko irakaspenetan oinarritzen ditu. Bere martiritza baino pixka bat lehenago idatzi zuen; bertan fedeak eta ohitura onek sasi-maisuen aurrean bizi duten arriskuaz ohartarazten ditu. Kristauak babestu nahi ditu herejien aurrean, hauek izan baitziren hainbesteko kaltea eragin zutenak Elizaren hastapenetan. Honetaz gain, PARUSIA-z (Kristoren bigarren etorreraz) ere mintzo da- Sasi- maisuek etorrera hori galerazten zuten, berandutzen ari zela ikustean.
  • 25. JOAN Joan apostolua Zebedeo eta Salomeren semea zen, eta Santiagoren anaia ere. Betsaidan jaio zen, Galileako itsaso bazterrean, eta arrantzale gisa aritzen zen. Joan Bataiatzailearen ikaslea izan zen Jesus ezagutu aurretik. Bere ebanjelioan azaltzen du zelan ezagutu zuen Jesus: Andres, Pedroren anaiarekin zegoela, Joan Bataiatzailearen irakaspenak entzuten eta, une berean, Jesus agertu zela. Gertaera honek hainbesterako eragina izan zuen, momentua bera gogoratuko zuela bizitza osoan zehar. (Jn. 1, 39) Pedro eta bere anaia Santiagorekin batera, Jesusen bizitzako unerik garrantzitsuenetan egongo da presente: Jairoren alabaren berpizkundean, antzaldaketan, eta Getsemani ortuko otoitz samin horretan ere. Gurutziltzatua denean, Jesusen ondoan egongo den apostolu bakarra izango da. Maria eta beste emakumeekin batera egongo da gurutzearen ondoan. Hil baino apur bat lehenago, Jesusek bere ama eskaini zion zaindu zezan. Tradizioaren arabera, bere etxea Efeson finkatu zuen. Bertan zegoelarik, Domiziano enperadore erromatarrak heriotza zigorra ezarri zion; olioa irakiten zegoen lapiko batean sartu zuten baina bera inolako kalterik gabe atera zen. Geroago, Patmos uhartera erbesteratua izan zen; bertan zegoela, Apokalipsia liburua idatzi zuen. Domiziano hilda zegoela jakin zuenean, Efesora itzuli zen eta bertan bere hiru Gutunak eta Ebanjelioa idatzi zituen. Bere Lehenengo Gutunean lehen kristau elkarteak arriskuan jartzen zituzten sasi-maisuei aurre egingo die, fedea eta ohiturak zalantzatan jartzen baitzituzten. Joanek Jesusen jainkotasuna azpimarratu nahi du, garai horretan zeuden herejien aurrean; hauen ustez, ezinezkoa zen Jainkoaren haragiztapena eta, beraz, Jesus Mesias izatea, Jainkoaren Semea. Herejia gnostikoak Jesus Maria eta Joseren sema zela defendatzen zuen eta, beraz, beste edozein pertsona bezala jaio zela. Beraz, ez zen Jainkoaren Semea. Bigarren eta Hirugarren Gutunak Itun Berriko atal laburragoak dira. Bigarren Gutuna aukeratutako Andereari eta bere seme-alabei diren Eliza elkarteei zuzentzen zaie, doktrina faltsuen mehatxupean baitzeuden. Honen mamia honako hau da: Kristorenganako fedea beste edozein teorien gainetik egon behar duela. Hirugarren Gutuna Gaiori zuzentzen zaio, kristauei aginduz ondo har ditzaten ebanjelizatze lanean ari diren pertsonak. Joan Efeson hil zen Trajano enperadorearen garaian.
  • 26. JUDAS Bere gutunaren lehenengo bertsikuluan Santiagoren anaia bezala aurkezten du bere burua. Baliteke Jesusen senideei buruz aritzea Mt. 13,55 eta Mk. 6,3 pasartean esaten denaren arabera. Jesusen senide gisa, ikasleetako batetaz ari garela esan dezakegu: Judas Santiagorena, baita Judas Tadeo izenez ezagutua. Gutun hau judutar jatorriko kristauei zuzenduta dago. Fedean eta karitatean tinko mantentzeko deia da. Sasi- maisuen eraginetik libre mantentzen gonbidatzen ditu, moral kontuetan zalantzak eta akatsak ezartzen baitzituzten.