Successfully reported this slideshow.
We use your LinkedIn profile and activity data to personalize ads and to show you more relevant ads. You can change your ad preferences anytime.

Bibliaren Idazkera

1,035 views

Published on

Bibliaren idazkera eta Wellhausen teoriari buruzkoa

• Be the first to comment

• Be the first to like this

Bibliaren Idazkera

1. 1. BIBLIAREN IDAZKERA eta Wellhausenen teoria
2. 2. BIBLIAREN SORMENA

Biblia ez da, jende askok pentsatzen duen bezala, liburu bat. Asko baizik. Eta horregatik ezin dugu esan idazle bakar bat duela.

Gainera idazteko prozesua oso luzea zen: kalkula dezakegu prozesu hori, gutxi gora behera, 1000 urtekoa zela.

Hasieran herriaren tradizioak ahoz transmititzen ziren eta momentu batean idatzita ipintzen pentsatu zuten. Horrela hasi ziren Bibliako liburuak idazten.

Halaber, esan beharra dago, Bibliaren liburuak ez daude antzinekotasunaz ordenatuta: lehenengo liburuek ez dute zaharrenak izan behar.

Bibliaren idazkera
3. 3. ERDI AROA

Erdi ardoan sinisten zuten Bibliaren lehenengo 5 liburuak, Pentateukoa hain zuzen ere, Moisesek berak idatzi zituela. Gainera inork ez zuen ideia hau diskutitzen.

Guztiek sinisten zuten hor idatzita zegoela Jainkoak zuzenki Moisesi diktatuta zegoela, eta aurkitzen zituzten akats guztietaz ez zioten haien buruei galdetzen.

Bibliaren idazkera
4. 4. BERPIZKUNDEA

Aro moderno eta humanismoarekin batera galdera batzuk sortu ziren:

Nola jakin zezakeen Moisesek bere heriotza eta funeralak nolakoak izango ziratekeen?

Nola idatz zezakeen bere heriotza izan osteko gertaerak?

Nola deskriba zezakeen haren hilobia?

Bibliaren idazkera
5. 5. BERPIZKUNDEA

Hauetaz gain beste galdera asko sortu ziren Bibliari buruz:

Idazle bakarra badago zelan egon daitezke kontraesanak?

Idazle bakarra badago zelan egon daiteke hainbeste estilo literario desberdin?

Idazle bakarra badago zelan erabiltzen dira izen desberdinak Jainko berari deitzeko?

Idazle bakarra badago zergatik errepikazten dira pasadizo batzuk?

Bibliaren idazkera
6. 6. BERPIZKUNDEA ETA ILUSTRAZIOA

Jadanik Berpizkundean idazle eta jakitun batzuk teoria berriak sortu zituzten:

Horien artean inportanteena. Biblia ez dago idazle bakar batek idatzita. Batek baino gehiagok parte hartu zuten, eta denboraz beste biltzaile batek guztiak liburu bakar batean idatzita ipini zituen gaur ezagutzen dugun Pentateukoa osatuz.

Ilustrazioan teoria hauek asko garatu ziren linguistak, filologoak, historialariak eta beste espezialista askoren partehartzeari esker.

Bibliaren idazkera
7. 7. ARO KONTENPORANEOA

XIX. eta XX. mendeetan ikerketa serioago eta zientifikoagoak egiten ziren, eta horietatik atera zen teoria bat.

XX. mendeko lehenengo urteetan J. Wellhausen teologo alemaniarrak Bibliaren egileari buruzko teoria bat sortu zuen.

Teoria honen arabera idazle anitz eta biltzaile asko daude, eta horren aztarnak ikus ditzakegu Biblia arretaz eta zentzu kritikoz irakurtzen badugu

Gaur egun teoria hau nahiko desfasatuta dagoela konsideratzen da, baina serioena izaten jarraitzen du.

Bibliaren idazkera
8. 8. WELLHAUSENEN TEORIA edo DOKUMENTU TEORIA
9. 9.

Wellhausen, Biblia irakurtzen, konturatu zen akats eta kontraesanez aparte beste kuriositate batzuk zituela.

Munduaren sorrera birritan kontatzen da (Has 1 eta Has 2), eta gainera desberdintasun nabarmenak daude haien artean (adibidez Ebaren agerpena).

Jainkoari deitzeko erabiltzen diren izenak ere desberdinak ziren: Elohim , batean, Yahvé , bestean.

Beste istorio errepikatuta asko aurkitu zuen, baita Jainkoaren izen desberdinak ere.

Horrek pentsatzera eraman zuen.

Wellhausenen teoria
10. 10.

Pentateukon, gutxienez, bi tradizio desberdinak zeuden eta egileak mantendu zituen biak idatzita ipintzeko momentuan:

Lehenengoa Tradizio Jahvista (J) , Yahvé izena erabiltzen baitzuen Jainkoarentzat.

Bigarrena Tradizio Elohista (E) , Elohim izena erabiltzen baitzuen.

Beste desberdintasun (hizkuntzak, estiloak,...) batzuek beste detaile batzuk agertarazi zituzten:

Tradizio Jahvista zaharrena zen (K.a. ±950 urtekoa) eta Judan, erreinuaren hegoaldeko partean idatzita zegoen.

Tradizio Elohista, berriz, berriago zen (K.a. ±800 urtekoa) eta Israelen (iparraldea) idatzi zen.

Bi dokumentu hauek batu ziren Pentateuko liburuaren lehen idazkera batean, gutxi gora behera K.a. 700 urtean, Iparraldeko erreinua desagertu eta gero.

Wellhausenen teoria
11. 11.

Wellhausen konturatu zen beste tradizio bat ere dagoela aurreko bien gainetik:

Liburu eta kapitulu batzuetan berrukipenak agertzen ziren. Hauek legezko itxura zuten eta, zirudienez, Deutoronomio liburuarekin lotuta zeuden. Horregatik Tradizio Deuteronomista (D) deitu zion.

Tradizio hau Deuteronomio liburuaren agerpena rekin lotuta dago. Eta hori gertatu zen Judako Josiasen erreinaldian (K.a. 640 – K.a 609)

Tradizio honek egiten duen gauzaren bat Iparraldeko erreinuan onartuak ziren tradizio batzuk deslegitimatzea da. Gainera, urte hauetarako, Iparraldeko erreinua desagertua zegoen.

Wellhausenen teoria
12. 12.

Azken tradizio bat aurkitu zuen. Hau erlijiosoagoa da, eta guztiak (aurreko hirurak) ikutzen eta berniztatzen du. Honi Apaiz tradizioa (P) (alemanieraz apaiza priester esaten baita) izena eman zion.

Honen berrinterpretazioa erreinuaren desagerpena eta Babiloniako erbesteratzea azaltzea da. Horregatik urte hauetan koka dezakegu (K.a 587 – K.a 538)

Bere itxura erlijiosoagatik apaiz batek, edo talde batek, idatzi zuela esaten da.

Wellhausenen teoria
13. 13.

Honekin guztiarekin hurrengo eskema egin dezakegu.

Wellhausenen teoria
14. 14.

Honi guztiari beste liburu batzuk gehitu ziren gaur egun Biblia osatzen duen bilduma osatu arte.

Pentsatzen da aintzinena den idazkera K.a. V. mendekoa dela.

K.a III. mendean Ejiptoko Alejandrian egin zen beste idazkera bat, hau grekeraz (LXXen Biblia).

Tradizio juduak idazkera honen atzetik idatzitako liburuei ez die balorerik ematen, beraz, haientzat ez dira liburu kanonikoak.

Wellhausenen teoria