SlideShare a Scribd company logo
1 of 34
Download to read offline
Iraunkortasun
Plana
2023
Aurkezpena
AURKEZPENA
IRAUNKORTASUN
PLANA
2023
Petronor
Legezko
Oharra
Iraunkortasun Plan Global honek ekintza-multzoa du helburu eta oso-osorik ala zati batean
legeak eskatzen duenetik urrunago doa. Beren helburua garapen iraunkorrari ekarpena
egitea da. Repsol taldeko enpresa partaideek horiei guztiei aurre egin eta betetzeko asmo
irmoa dute. Hala eta guztiz ere, betetzeko orduan aldatu, atzeratu edo indargabetzeko
ahalmena gordetzen dute, legezko erantzukizunik izan gabe. Ildo horri eutsiz, kasu horiek
jendaurrean justifikatzeko konpromisoa hartzen dute.
© PETRONOR, S.A. 2023: Eskubide guztiak gordeta daude. Agiri hau Petronor, S.A.ren
jabetzakoa da eta oso-osorik edo zati batean erreproduzi daiteke bakarrik merkataritza-
helbururik gabe hedatzeko bada.
Iraunkortasunaren gure ikuspegia..........................4
Garapen Iraunkorraren helburuak..........................6
2022ko Iraunkortasun Plana..................................8
3.1 Laburpena.........................................................8
3.2 Aldaketa klimatikoa..................................................9
3.3 Ingurumena...................................................... 15
3.4 Berrikuntza eta teknologia.................................... 19
3.5 Eragiketa segurua.............................................. 23
3.6 Pertsonak..........................................................27
3.7 Etika eta gardentasuna....................................... 30
Plana eguneratzeko prozesua.............................. 32
1
2
3
4
EDUKIAK
3
4
Garapen Iraunkorraren helburuak
Mundu jasangarriarekin konpromisoa duen konpainia izateko
xedea dugunez, 2022an, geure Jasangarritasun Politika
berrikusi dugu, eta, bertan, 2050ean isuri garbirik ez duen
konpainia izateko eta bidezko iragaitza energetikoko liderrak
izaten jarraitzeko daukagun konpromisoa hartu dugu kontuan,
ezinbestekoa delako pertsonen funtsezko eskubideak
gauzatzeko.
Gure politika gure Jasangarritasun Ereduaren inguruan
antolatzen diren barruko arau eta prozeduren bitartez
garatzen da. Eredu hori nazioarteko estandarretan dago
oinarrituta, geure interes-taldeekin etengabe hitz egitean
ingurumenaren, gizartearen eta gobernantzaren arloan
antzematen ditugun gai nabarienak hartzen ditu kontuan
eta hortxe dago geure erabakiak hartzen ditugunean.
Ariketa hau urtero egiten dugu, eta behar besteko
ekimenak sortzea du helburu, geure balio-katean
gizartean eta ingurumenean sortzen ditugun ondorio
onak handiagotzeko eta ondorio txarrak txikiagotzeko.
Horrelaxe sortzen dira Jasangarritasun Planak,
ekintza-plan publikoak eta gaur egungoak, gure
konpromisoen adierazgarri direnak, eta, gero,
geure aurrerakuntzen berri ematen dugu bertan.
Jasangarritasun Plan Globala gure ibilbide-orria
da, eta, hortik abiatuta, herrialde edo gune industrial
bakoitzerako Tokiko Jasangarritasun Planak
egiten ditugu, lan egiten dugun leku bakoitzeko
inguruabar eta premia zehatzak kontuan hartuta.
Iraunkortasunaren gure ikuspegia
1
5
Iraunkortasunaren gure ikuspegia
Pertsonak
Pertsonen aldeko apustua
egiten dugu, eta haien
garapena zein lan egiten
duguneko erkidegoena
sustatzen ditugu
Iraunkortasun Plana Petronorren Iraunkortasun
Ereduaren sei ardatzen inguruan egituratzen da.
Etika eta gardentasuna
Gauden toki guztietan
arduraz eta zintzotasunez
jarduten dugu
Ingurumena
Energiarik eraginkorrena
sortzeko ezinbesteko
baliabideak kontsumitzen
ditugu, ahalik eta eragin
txikienarekin
Aldaketa klimatikoa
2050ean isuri garbirik
ez daukan konpainia
izan nahi dugu
Eragiketa segurua
Gure langileen
segurtasuna, kontratistena,
bazkideena eta tokiko
erkidegoarena bermatzen
dugu
Berrikuntza eta teknologia
Berrikuntza sustatzen dugu
eta aurrerapen teknologikoak
eransten ditugu gu eta gure
ingurunea hobetu eta hazteko
CO2
5
6
Petronorren, Nazio Batuen Erakundeak 2015ean onartutako 2030erako Agenda
sustatzen dugu, baita bertako Garapen Jasangarrirako 17 Helburuak (GJH) ere. Agenda
global horrek honako hauxe du helburu: txirotasunari amaiera ematea, planeta babestea
eta jende guztiaren oparotasuna hobetzea. Petronorren, bete-betean lan egiten dugu,
erakundeko maila eta negozio guztietan integratzeko, geure Jasangarritasun Politikan
hartu dugun konpromisoaren arabera.
Energiaren lorpenean, garapen sozioekonomikoaren sustapenean eta klima-aldaketaren
eraginak murrizteko ekintzan dugun zereginagatik, 7., 8. eta 13. GJHetan egiten ditugu
geure ahalegin nagusiak. Horrez gain, 6., 9. eta 12. GJHei ematen diegu lehentasuna,
eta berrikuntzaren, kudeaketa jasangarriaren eta baliabideen erabilera eraginkorraren
aldeko apustua egiten dugu geure eragiketetan.
Urtero, Nazio Batuen 2030erako Agendan egiten dugun ekarpena argitaratzen dugu
GJH Txostenaren bidez. Bertan agertzen diren adierazle, proiektu eta lekukotasun
ugariak maila globalean eta tokian-tokian egiten dugun ekarpenaren erakusgarri dira.
GJH txostenak hementxe daude eskuragarri: www.repsol.com.
2030erako Agendari dagokionez oraindik ere erronkarik badagoela badakigunez,
2021ean, IPIECAn parte hartu genuen, petrolioaren eta gasaren sektorerako GJHen
ibilbide-orria egiteko. 2022an, Petronorrek sektoreko ibilbide-orriarekin nola bat egin
duen ebaluatu dugu, non gauden eta gure ahalegin nagusiak zer gaitan egin behar
ditugun jakiteko eta, horrela, hurrengo urteetan GJHetan aurrera egiten jarraitzeko.
Garapen Iraunkorraren helburuak
2
7
Garapen Iraunkorraren helburuak
Tokiko testuingurua kontuan hartuta Plan honetan zehaztutako ekintzek 2030eko Agenda babestea dute xede,
honako helburu hauek jorratzean:
Petronor
KALITATEZKO
HEZKUNTZA
4
GENERO-
BERDINTASUNA
5
ENERGIA
ESKURAGARRIA ETA
EZ-KUTSAGARRIA
7
LAN DUINA ETA
HAZKUNTZA
EKONOMIKOA
8
INDUSTRIA,
BERRIKUNTZA ETA
AZPIEGITURAK
9
PRODUKZIO ETA
KONTSUMO
ERANTZULEAK
12
KLIMAREN
ALDEKO
EKINTZA
13
UR GARBIA ETA
SANEAMENDUA
6
DESBERDINTASUNEN
MURRIZKETA
10
BAKEA, JUSTIZIA
ETA ERAKUNDE
SENDOAK
16
LURREKO
EKOSISTEMETAKO
BIZIA
15
HELBURUAK
LORTZEKO
ALIANTZAK
17
HIRI ETA
ERKIDEGO
JASANGARRIAK
11
ITSASPEKO
BIZIA
14
8
2023ko Iraunkortasun Plana
Laburpena
Aldaketa klimatikoa
EKINTZA
5
Berrikuntza eta
teknologia
EKINTZA
3
Pertsonak
EKINTZA
2
Ingurumena
EKINTZA
3
Eragiketa segurua
EKINTZA
2
Etika eta
gardentasuna
EKINTZA
1
EKINTZA
16
3.1
8
CO2
9
Gizartea bezala, kezkatuta gaude giza jarduerak kliman daukan eraginagatik, eta
konpromiso irmoa daukagu Pariseko Hitzarmenarekin, baita industrializazioaren
aurretiko mailei dagokienez planetaren batez besteko tenperaturaren igoera
2ºCren azpitik mugatzeko daukan asmoarekin ere.
Azken hamarkadotan, posizio aurreratua eratu dugu Repsolen, iragaitza
energetikoari eta klima-aldaketaren aurkako borrokari dagokienez.
Hartara,RepsolsektorekolehenengokonpainiaizandaKyotokoProtokoloari
babesa ematen eta 2050ean isuri garbirik ez daukan konpainia izateko
guraria duela jakinarazten.
Iragaitza energetikoa aurrekaririk gabeko erronka da. ‘Trilema
energetikoa’ dugu aurrez aurre, mix energetikoa deskarbonizatu behar
delako eta, aldi berean, energia-hornikuntza fidagarri bezain merkea
bermatu behar delako.
Gure ustez, teknologia eta digitalizazioa funtsezkoak izango dira,
2050ean isurien neutraltasuna lortzeko orduan. Bertan, gainera,
honako hauexek izango dira deskarbonizazioaren sustatzaile
nagusiak: gaur egungo eragiketen eraginkortasun energetikoa
hobetzea, elektrifikazio berriztagarria sustatzea, erregai
berriztagarriak bultzatzea (hidrogenoa, bioerregai aurreratuak
eta erregai sintetikoak) eta karbonoa atzematea, erabiltzea eta
biltegiratzea.
Klima-aldaketaren arazoa konpontzea erronka handia da
gizartearentzat. Repsolek irtenbidearen parte izan nahi duenez,
helburu zehatzak dituen ibilbide-orria diseinatu du, eta horren
betearazpenean ari da aurrera egiten.
3.2
2023ko Iraunkortasun Plana
Aldaketa klimatikoa
9
CO2
10
2023ko Iraunkortasun Plana
Aldaketa klimatikoa
10
EKINTZA
Gasolioaren eta kerosenoaren hondar-beroa atzematea, egindako produktuen karbono-
aztarna murrizteko.
AZALPENA
Findegiko destilatu ertainen unitatean (gasolioa eta kerosenoa) findutako produktuaren
hondar-beroa erabiliko dugu, finketa-unitate horretan sartzen den lehengaia aurretiaz
berotzeko. Horrela, gas naturalaren kontsumoa murriztuko dugu; eta, horren ondorioz,
prozesu horren karbono-aztarna ere bai.
ADIERAZLEAK
1. Eraldaketa amaitzea eta 2023ko azaroan jarduera egiten hastea.
2. Prozesu honetan, urteko 8.381 tona CO2
ren isuria murriztea.
GIHEKIKO EKARPENA:
INDUSTRIA,
BERRIKUNTZA ETA
AZPIEGITURAK
9
PRODUKZIO
ETA KONTSUMO
ERANTZULEAK
12
KLIMAREN
ALDEKO
EKINTZA
13
11
2023ko Iraunkortasun Plana
Aldaketa klimatikoa
GIHEKIKO EKARPENA:
11
EKINTZA
Naften hondar-beroa atzematea, egindako produktuen karbono-aztarna murrizteko.
AZALPENA
Produktuaren hondar-beroa erabiliko dugu nafta fintzeko daukagun unitatean, unitate
horretan sartzen den lehengaia aurretiaz berotzeko. Horrela, gas naturalaren kontsumoa
murriztuko dugu; eta, horren ondorioz, prozesu horren karbono-aztarna ere bai.
ADIERAZLEAK
1. Eraldaketa amaitzea eta 2023ko azaroan jarduera egiten hastea.
2. Prozesu honetan, urteko 2.000 tona CO2
ren isuria murriztea.
CO2
INDUSTRIA,
BERRIKUNTZA ETA
AZPIEGITURAK
9
PRODUKZIO
ETA KONTSUMO
ERANTZULEAK
12
KLIMAREN
ALDEKO
EKINTZA
13
12
2023ko Iraunkortasun Plana
Aldaketa klimatikoa
EKINTZA
Labeen hondar-beroa atzematea, egindako produktuen karbono-aztarna murrizteko.
AZALPENA
Aire-aurreberogailua jarriko dugu, gasolinak fintzeko 2. unitateko labeetan gas naturalaren
errekuntzaren hondar-beroa atzemateko. Horrela, gas naturalaren kontsumoa murriztuko
dugu; eta, horren ondorioz, prozesu horren karbono-aztarna ere bai.
ADIERAZLEAK
1. Eraldaketa amaitzea eta 2023ko azaroan jarduera egiten hastea.
2. Prozesu honetan, urteko 4.392 tona CO2
ren isuria murriztea.
GIHEKIKO EKARPENA:
INDUSTRIA,
BERRIKUNTZA ETA
AZPIEGITURAK
9
PRODUKZIO
ETA KONTSUMO
ERANTZULEAK
12
KLIMAREN
ALDEKO
EKINTZA
13
2023ko Iraunkortasun Plana
Aldaketa klimatikoa
13
CO2
GIHEKIKO EKARPENA:
EKINTZA
Erregaien fabrikazioan, bio produktuak erabiltzea.
AZALPENA
Bio jatorriko produktuak erabiliko ditugu erregaiak egiteko orduan, bai lehengai moduan
bai amaitutako erregaien osagai moduan. Horrela, jatorri berriztagarriko lehengaien
kopurua handituko dugu ez-berriztagarrien ordez.
ADIERAZLEAK
Bio jatorriko 2.000 tona erabiltzea erregaien fabrikazioan.
INDUSTRIA,
BERRIKUNTZA ETA
AZPIEGITURAK
9
PRODUKZIO
ETA KONTSUMO
ERANTZULEAK
12
KLIMAREN
ALDEKO
EKINTZA
13
ENERGIA
ESKURAGARRIAETA
EZ-KUTSAGARRIA
7
14
2023ko Iraunkortasun Plana
Aldaketa klimatikoa
EKINTZA
Energia fotovoltaikoa sortzeko tokiko erkidego energetikoak eratzea.
AZALPENA
Sorkuntza elektriko fotovoltaikorako tokiko erkidego energetikoak (TEE) eratuko ditugu,
hurbilekoautokontsumoabultzatzekoetajatorriberriztagarrikoerabilgarritasunenergetikoa
handitzeko.
ADIERAZLEAK
1. Autokontsumorako tokiko 30 erkidego eratzea.
2. Instalatutako orduko 5 MWetara iristea.
3. 50 udalerritan erkidego energetikoen ezarpena lortzea.
GIHEKIKO EKARPENA:
INDUSTRIA,
BERRIKUNTZA ETA
AZPIEGITURAK
9
PRODUKZIO
ETA KONTSUMO
ERANTZULEAK
12
KLIMAREN
ALDEKO
EKINTZA
13
ENERGIA
ESKURAGARRIAETA
EZ-KUTSAGARRIA
7
HELBURUAK
LORTZEKO
ALIANTZAK
17
15
3.3
15
2023ko Iraunkortasun Plana
Ingurumena
Planetarengarapenjasangarriarekinkonpromisoaduenkonpainiaenergetikoglobala
izateko xedearen barruan, Ingurumen Politika berria onartu dugu Petronorren, eta,
horren bidez, jendaurrean adierazten dugu gizarteari energia zein produktuak
hornitzeko behar besteko konpromisoa dugula, ingurumenaren babesa behar
bezalakoa dela bermatuta eta baliabideak era jasangarrian erabilita.
Horretarako, behar besteko ekintzei ematen diegu lehentasuna, eragin
kaltegarriak prebenitzeko eta eragin onak sustatzeko, bai geure eragiketetan
bai bezeroei eskaintzen dizkiegun produktu eta zerbitzuetan. Hori dela eta,
honako hauxe bultzatzen duten neurriak sustatzen ditugu: kapital naturalaren
babesa, ekonomia zirkularraren printzipioen ezarpena, eraginkortasun
energetikoa eta klima-aldaketaren aurkako borroka.
Horrez gain, honako honexetarako konpromisoa ere hartzen dugu geure
politika berrian:
• Hondakinen sorrera ahalik eta gehien murriztea eta, horretarako, behar
bezala kudeatzea, zabortegira eraman beharrean berrerabilera eta
birziklapena lehenesteko.
• Biodibertsitatea babestea eta zaintzea eta, horretarako, ekosistemen
zein bertan hornitutako baliabide eta zerbitzuen gaineko eraginak
nahiz mendetasunak gutxitzea.
• Ur-baliabideen kudeaketa jasangarria izatea.
• Azken teknologiak ezartzea, gure eragiketek eta produktuek
airera egindako isuriak gutxitzeko.
Eragiketak egiteko lizentzia sozialari eustea dugu helburu, geure
balio-kate osoan jasangarriak garela egiaztatzeko, bai geure
proiektuetaeragiketetan,baigeurebezeroeneskujartzenditugun
produktu eta zerbitzuetan. Horretarako, arintze-hierarkian
oinarritutako ingurumen-kudeaketarako neurriak ezartzen
ditugu, eta, bertan, ingurumen-kudeaketarako oinarrizko
tresna da ondorioak prebenitzea eta murriztea, baita gure
eragiketak garatzen direneko ingurunea leheneratzea ere.
16
2023ko Iraunkortasun Plana
Ingurumena
GIHEKIKO EKARPENA:
EKINTZA
Uraren berreskurapena hobetzea eta Bilbao-Bizkaia Ur Partzuergotik datorren kontsumoa
murriztea.
AZALPENA
Lanean jarraituko dugu, Findegiko Uren Araztegian (FUA) hirugarren mailako sistematik
datorren uraren berreskurapena hobetzeko eta, horrela, Bilbao-Bizkaia Ur Partzuergotik
datorren ur freskoaren kontsumoa murrizteko.
ADIERAZLEAK
Kontsumitutako ur freskoaren m3
/ prozesatutako lehengaien t parametroan, 0,74ko ratioa
lortzea.
PRODUKZIO
ETA KONTSUMO
ERANTZULEAK
12
UR GARBIA ETA
SANEAMENDUA
6
2023ko Iraunkortasun Plana
Ingurumena
EKINTZA
Muskizko udalerriko araztegitik datorren ur araztua erabiltzeko azterlana egitea.
AZALPENA
Tokiko hiri-araztegian birsortutako ura berrerabiltzeko azterlana egingo dugu, Petronorreko
instalazioko zenbait zerbitzutan erabiltzeak zer aukera eskaintzen dituen jakiteko eta ur
gordinaren gaur egungo hornikuntzaren alternatiba izateko. Uraren Euskal Agentziarekin
(URA) lan egingo dugu enpresen eta erakundeen ACLIMA-Basque Environment Cluster
elkartearen bitartez.
ADIERAZLEAK
Azterlana egitea eta bere ondorioak 2023ko abenduan aztertzea.
GIHEKIKO EKARPENA:
17
PRODUKZIO
ETA KONTSUMO
ERANTZULEAK
12
UR GARBIA ETA
SANEAMENDUA
6
HELBURUAK
LORTZEKO
ALIANTZAK
17
18
2023ko Iraunkortasun Plana
Ingurumena
EKINTZA
Boluntarioen bidez, suteak suntsitutako baso-gainazala berritzea.
AZALPENA
Basoko sutean erretako lursaila berrituko dugu baso atlantikoko bertako espezieen
bidez, biodibertsitatearen galera berrezartzeko. Jarduera Mello izeneko onura publikoko
mendian garatuko da, honako hauexekin biodibertsitatearen galera eta bere zerbitzu
biosistemikoak berrezartzeko: Bizkaiko Ingurune Naturala Kudeatzeko Saila, Muskizko
Udala eta “El Cerro” izeneko borondatezko lanerako gizarte-erakundea.
ADIERAZLEAK
1. Erretako basoko bi hektarea berrituko ditugu.
2. Gutxienez, berrehun ikasle boluntario mobilizatuko ditugu.
GIHEKIKO EKARPENA:
HELBURUAK
LORTZEKO
ALIANTZAK
17
KLIMAREN
ALDEKO
EKINTZA
13
LURREKO
EKOSISTEMETAKO
BIZIA
15
3.4
19
2023ko Iraunkortasun Plana
Berrikuntza eta teknologia
Berrikuntza teknologikoa funtsezkoa da, eredu energetiko jasangarriagoak
eratzeko eta geure produktu zein zerbitzuen deskarbonizazioaren erronkari
aurre egiteko.
Repsol Technology Lab Espainiako I+Gko eredu pribatu
abangoardistenetakoa da, eta, bertan, bete-betean lan egiten da, konpainia
moduan deskarbonizaziorako zehaztu dugun asmo handiko helburua
lortzen lagunduko diguten teknologiak antzemateko, balioztatzeko eta
garatzeko.
Gure ikerlanaren osagarri, Corporate Venturing inbertsio-fondoa
eta berrikuntza-estrategia irekia ditugunez, aliantzak ezartzen ditugu
mundu zabaleko zentro teknologiko, enpresa eta unibertsitateekin.
2022an, Repsolek kanpoko venture kapitaleko fondo berria jaulki
zuen fondo korporatiboaren osagarri. Arrisku-kapitaleko inbertsio-
fondo berri hori, Net Zero Ventures, Suma Capitalekin sortu zuen,
deskarbonizaziorako zein ekonomia zirkularrerako teknologietan
dago oinarrituta eta 150 milioi eurorainoko kapitala izango du.
Bi fondoak lagungarriak izango dira ekosistema ekintzailea
bultzatzeko, iragaitza energetikoa azkartzen duten teknologiak
antzemateko eta 2050ean isuri garbirik ez edukitzeko.
Horrez gain, Repsolek Oil&Gas sektorean dituen bazkideekin
parte hartzen du OGCI Climate Investmentsen (OCGI-
CI), eta konprometitutako 1.000 milioi dolarretik gorako
inbertsioa startupetan bideratzea dauka helburu, hornikuntza
energetikoarekin lotutako berotegi-efektuko gasen isurien
murrizketaren bidez klima-aldaketari aurre egin ahal izateko.
Era berean, 2017an sortu zenetik, Repsolen
Digitalizaziorako Programak konpromiso irmoa dauka
jasangarritasunarekin, negozio-unitateen eraldaketa
digitala sustatzeko eta jarduera-kate osoan balioa
sortzeko.
20
2023ko Iraunkortasun Plana
Berrikuntza eta teknologia
EKINTZA
Erregai sintetikoen ekoizpenerako lantegia eraikitzeko proiektua.
AZALPENA
Erregai sintetikoen ekoizpenerako instalazioak eraikitzeko proiektua idatziko dugu, eta,
bertan, hidrogeno berriztagarria (H2) nahiz atzemandako karbono dioxidoa (CO2
) erabiliko
ditugu lehengai moduan, 2050ean isuri garbirik ezaren helburua lortzeko eta, aldi berean,
teknologia zein ekoizpen-eredu berrien ezarpena sustatzeko.
ADIERAZLEAK
1. E-fuels Proiektuaren oinarrizko ingeniaritza egitea.
2. 10 MW-ko elektrolizadorearen eskaintza eskatzeko prozesua abian jartzea.
GIHEKIKO EKARPENA:
INDUSTRIA,
BERRIKUNTZA ETA
AZPIEGITURAK
9
ENERGIA
ESKURAGARRIAETA
EZ-KUTSAGARRIA
7
PRODUKZIO
ETA KONTSUMO
ERANTZULEAK
12
KLIMAREN
ALDEKO
EKINTZA
13
21
2023ko Iraunkortasun Plana
Berrikuntza eta teknologia
EKINTZA
Ekoagregakinak fabrikatzeko eraikuntza-proiektua.
AZALPENA
Hondakinak lehengai moduan erabilita, karbono dioxidoa (CO2
) finkatzeko instalazioen
eraikuntzarako proiektua betearaziko dugu. Lortutako produktua, ekoagregakina
izenekoa, erabiliko dugu obra zibila egiteko. Horrela, ekonomia zirkularra sustatzaile
moduan erabilita, geure gunea deskarbonizatzeko jarraitzen dugu lanean.
ADIERAZLEAK
Lantegiaren eraikuntzarako baimenak izapidetzeko beharrezkoa den informazioa
prestatzea: 2023ko apirila.
Eraikitzen hastea: 2023ko abendua.
GIHEKIKO EKARPENA:
INDUSTRIA,
BERRIKUNTZA ETA
AZPIEGITURAK
9
ENERGIA
ESKURAGARRIAETA
EZ-KUTSAGARRIA
7
PRODUKZIO
ETA KONTSUMO
ERANTZULEAK
12
KLIMAREN
ALDEKO
EKINTZA
13
22
2023ko Iraunkortasun Plana
Berrikuntza eta teknologia
EKINTZA
Mugikortasunerako purutasuna duen hidrogeno berriztagarria ekoiztea.
AZALPENA
Muskiz-Abanto-Zierbenako findegian kokatutako 2,5 MW-ko elektrolizadorearen bidez,
mugikortasunerako purutasuna duen hidrogeno berriztagarria ekoizteko eraikitako
instalazioetako ekoizpen-jarduerari emango diogu hasiera, eta hidrogeno hori ibilgailu
elektrikoetarako erregai-pilan erabiliko da.
ADIERAZLEAK
Probak egitea eta 2023ko ekainean abian jartzea.
GIHEKIKO EKARPENA:
INDUSTRIA,
BERRIKUNTZA ETA
AZPIEGITURAK
9
ENERGIA
ESKURAGARRIAETA
EZ-KUTSAGARRIA
7
PRODUKZIO
ETA KONTSUMO
ERANTZULEAK
12
KLIMAREN
ALDEKO
EKINTZA
13
Bere jarduera guztiak garatzeko orduan, Petronorrek pertsonen segurtasuna zein
osasuna eta ingurumenaren babesa hartzen ditu funtsezko baliotzat, benetan
uste duelako istripu guztiak prebenitu eta ekidin daitezkeela.
Azken urteotako etengabeko ahalegin horren ondorioz segurtasuneko jarduna
nabarmen hobetu den arren, gure jardueren izaeragatik istripu larriak jasateko
arriskua daukagu. Hori dela eta, segurtasuna hizpide dugunean, etengabe
jartzen ditugu abian hausnarketarako eta ikaskuntzarako mekanismoak,
hobekuntzaren aldeko tentsioari eusteko, geure programen eraginkortasuna
bermatzeko eta edozein konformismo-sentsazio saihesteko.
Munduko gaur egungo testuinguruan, gizartea digitalizatzeko prozesua
azkartu egin denez, eragiketa digitalak ere izan behar dira seguruak.
Beste faktore batzuen artean, nazioarteko egoera geopolitikoak, Ukrainako
gatazkak edo ziurgabetasun ekonomikoak mehatxuak garatzeko eta eragile
berriak agertzeko arrazoiak elikatzen dituzte. Digitalizazioaren merkatua
larregi berotu denez, ziurgabetasuna sortzen da teknologia berri moduan,
baita nekez jarraitu daitekeen bilakaera-erritmoa ere. Testuinguru
horretan, gero eta garrantzitsuagoa da zibersegurtasuna.
Hamarkada bat baino gehiago daramagu geure informazioaren
teknologiak eta prozesuak hobetzeko eta egokitzeko zikloetan
lan egiten. Era berean, etengabe bilakatzen eta korapilatzen den
ingurunea dela ere badakigunez, ahalegina egonkortu beharrean,
areagotu egin dugu ziklo bakoitzean.
3.5
2023ko Iraunkortasun Plana
Eragiketa segurua
23
24
2023ko Iraunkortasun Plana
Eragiketa segurua
EKINTZA
Petronorreko bertako sistematikaren bidez, instituzio publikoekin lan egitea suteak
itzaltzeko prestakuntzetan.
AZALPENA
Bizkaiko suhiltzaileen parkearekin batera egingo dugu prestakuntza, Petronorreko
larrialdietarako sistematika instituzio publikoek segurtasun-zeregin bererako dituzten
baliabideekin integratzeko.
ADIERAZLEAK
Petronorreko bertako sistemari buruzko prestakuntza egitea eta, horretarako, instituzio
publikoetako suhiltzaileak ere gonbidatzea.
GIHEKIKO EKARPENA:
HELBURUAK
LORTZEKO
ALIANTZAK
17
INDUSTRIA,
BERRIKUNTZA ETA
AZPIEGITURAK
9
2023ko Iraunkortasun Plana
Eragiketa segurua
EKINTZA
Larrialdietarako simulakroa egitea eta, bertan, instituzio publikoetako suhiltzaileek parte
hartzea.
AZALPENA
Larrialdietarako simulakroa egingo dugu Bizkaiko Foru Aldundiko Suteak Itzaltzeko
Zerbitzuarekin batera. Bi baliabideak, Petronorrekoak bertakoak eta kanpokoak,
integratzea da helburua, baterako ustezko jarduketetan behar bezala koordinatu ahal
izateko.
ADIERAZLEAK
Simulakroa egitea eta, bertan, Bizkaiko suhiltzaileek, Ertzaintzak eta SOS-DEIAKek parte
hartzea.
GIHEKIKO EKARPENA:
HELBURUAK
LORTZEKO
ALIANTZAK
17
INDUSTRIA,
BERRIKUNTZA ETA
AZPIEGITURAK
9
25
26
2023ko Iraunkortasun Plana
Eragiketa segurua
EKINTZA
Segurtasun-kulturaren diagnostikoa egitea.
AZALPENA
Ekintzak, elkarrizketak eta inkestak egingo ditugu Petronorreko langileekin, portaera
seguruen barruratze-maila zehazteko eta geure segurtasun-kulturaren etengabeko
hobekuntza sustatzeko.
ADIERAZLEAK
Azterlana amaitzea: 2023/10/1a.
LAN DUINA ETA
HAZKUNTZA
EKONOMIKOA
8
OSASUNA ETA
ONGIZATEA
3
GIHEKIKO EKARPENA:
2023ko Iraunkortasun Plana
Pertsonak 3.6
Gure langileak, erkidegoak, gure merkataritza-harremanak eta gure bezeroak gure
Jasangarritasun Ereduaren funtsezko ardatza dira. Badakigu Petronor osatzen duten
pertsonak gure abantaila lehiakor nagusia eta konpainia jasangarria izateko
gakoa direla.
Honako honexen aldeko apustua egiten dugu: aukera-berdintasuna, langileetan
oinarritutako talentu dibertsoaren kudeaketa, bizitza profesionalaren eta
pertsonalaren arteko oreka, prestakuntza zein garapena eta talentuaren
erakarpena nahiz euspena.
Enpresa-jarduera gero eta zorrotzagoa den eta gero eta informazio gehiago
duen ingurune sozialean garatzen da, eta konpainiok ahalegindu egiten gara
gurekin elkarreragina duten eragileekin harreman sendoak ezartzen, baina,
batez ere, gure eragiketetatik hurbil dauden erkidegoekin, honako honexetan
oinarrituta daudela kontuan hartuta: errespetua, sentsibilitate kulturala,
osotasuna, erantzukizuna, gardentasuna, fede ona eta ez-bereizkeria.
Petronorren, giza eskubideak errespetatzen jarraitzeko konpromisoa
hartzen dugu, gure jarduerak eta erabakiak inguruko pertsonen kalterako
izan ez daitezen eta, halakorik gertatuz gero, ahal den guztia egin dadin
kalte hori konpontzeko.
27
28
2023ko Iraunkortasun Plana
Pertsonak
EKINTZA
Inguruko tokiko instituzioekin lan egitea, Petronorrek berariazko ponpaketa-sistemak
erosteko eta, horrela, gertatu daitezkeen uholdeei aurre egiteko.
AZALPENA
Ura ponpatzeko ekipamendu berria erosiko dugu, eta bateragarria izango da euri-ura
bideratzeko udal-sistemekin, uholdeak gertatzen direnean inguruko udalekin lan egiteko.
Horrela, uholde-eurien ondorioz sortutako egoera horietan ondare pribatu eta publikoak
jasandako kalteak gutxitu ahal izango dira.
ADIERAZLEAK
1. 2023an, ponpaketa-zentroan beharrezkoa den ekipamendua erostea.
2. Segurtasuneko operadore guztiak prestatzea, ekipamendu hori behar bezala erabili
dezaten.
GIHEKIKO EKARPENA:
HELBURUAK
LORTZEKO
ALIANTZAK
17
HIRI ETA
ERKIDEGO
JASANGARRIAK
11
INDUSTRIA,
BERRIKUNTZA ETA
AZPIEGITURAK
9
29
EKINTZA
Lanbide Heziketako nahiz unibertsitateko ikasleei praktikak edota prestakuntza duala
egiteko erraztasunak ematea.
AZALPENA
Lanbide Heziketako nahiz unibertsitateko ikasleei praktikak edota prestakuntza duala
egiteko erraztasunak emango dizkiegu, enpleguaren sorrera eta talentuaren garapena
sustatzeko asmoz.
ADIERAZLEAK
1. Unibertsitateko 4 ikasleri praktikak edota prestakuntza duala egiteko aukera ematea.
2. Lanbide Heziketako Goi Graduko 4 ikasleri praktikak edota prestakuntza duala egiteko
aukera ematea.
GIHEKIKO EKARPENA:
KALITATEZKO
HEZKUNTZA
4
LAN DUINA ETA
HAZKUNTZA
EKONOMIKOA
8
GENERO-
BERDINTASUNA
5 HELBURUAK
LORTZEKO
ALIANTZAK
17
2023ko Iraunkortasun Plana
Pertsonak
30
2023ko Iraunkortasun Plana
Etika eta gardentasuna
3.7
Zuzentasunez dihardugu agerpena daukagun herrialde guztietan. Geure jokabide
etikoan, legearen betearazpen zorrotza ez ezik, bere espiritua ere hartzen dugu
kontuan.
Ardatz honetan, behar besteko helburuak zehazten ditugu, konpainiak
Petronorreko langile guztientzat eta gure hornitzaile, kontratista zein enpresa
laguntzaileentzat osotasunaren eta erantzukizunaren kultura sustatu eta
suspertzen duela bermatzeko.
Horrez gain, gardentasuna eta egoeraren azalpena Petronorreko
Jasangarritasun Ereduaren elementu bereizgarriak dira guretzat.
Sinesgarria izateko, funtsezkoa da beti-beti gardena izatea.
31
2023ko Iraunkortasun Plana
Etika eta gardentasuna
BAKEA, JUSTIZIA
ETA ERAKUNDE
SENDOAK
16
EKINTZA
“Etikari eta Jokabideari” buruzko prestakuntza-ikastaroa egitea.
AZALPENA
Petronorreko langile guztiok Repsoleko Etika eta Jokabide Kodeari buruzko prestakuntza-
ikastaroa egingo dugu, lan-eremuko portaeretan balio etikoak sendotzeko asmoz.
ADIERAZLEAK
2023an Petronorreko langileen %85ek ikastaroa egin dutela ziurtatzea.
GIHEKIKO EKARPENA:
LAN DUINA ETA
HAZKUNTZA
EKONOMIKOA
8
31
4 PLANA EGUNERATZEKO
PROZESUA
Iraunkortasun Plana dokumentu dinamikoa da
Urtero, plan hau osatzen duten ekintzen lorpen-mailaren berri
emango dugu, eta, horretarako, amaierako txostena argitaratuko
dugu.
Bestetik, gure alderdi interesdunentzat kezkagarriak diren gaiak
edo aurreikuspenak aldagarriak direnez eta urtean jazotako
gertaeren bilakaerarekin lotuta daudenez, plan hau urtero
eguneratuko da ekintza berrien bidez, edo, bestela, indarrean
daudenak zehaztuko dira berriro, egoera berrira egokitu ahal
izateko.
www.petronor.eus

More Related Content

Similar to Petronor Iraunkortasun Plana 2023

2011ko Ekobarometro industriala .pdf
2011ko Ekobarometro industriala .pdf2011ko Ekobarometro industriala .pdf
2011ko Ekobarometro industriala .pdf
Irekia - EJGV
 
Euskadi 2020 Garapen Jasangarrirako Estrategia. 2011ko uztaila
Euskadi 2020 Garapen Jasangarrirako Estrategia. 2011ko uztailaEuskadi 2020 Garapen Jasangarrirako Estrategia. 2011ko uztaila
Euskadi 2020 Garapen Jasangarrirako Estrategia. 2011ko uztaila
EcoEuskadi 2020
 
Jasangarritasun giltzarriak Euskadin. 2011.ko maiatza
Jasangarritasun giltzarriak Euskadin. 2011.ko maiatzaJasangarritasun giltzarriak Euskadin. 2011.ko maiatza
Jasangarritasun giltzarriak Euskadin. 2011.ko maiatza
EcoEuskadi 2020
 
Jasangarritasun giltzarriak Euskadin. 2011.ko otsaila
Jasangarritasun giltzarriak Euskadin. 2011.ko otsailaJasangarritasun giltzarriak Euskadin. 2011.ko otsaila
Jasangarritasun giltzarriak Euskadin. 2011.ko otsaila
EcoEuskadi 2020
 
Enplegua Sustatzeko Programa 2013-2016
Enplegua Sustatzeko Programa 2013-2016Enplegua Sustatzeko Programa 2013-2016
Enplegua Sustatzeko Programa 2013-2016
Irekia - EJGV
 
2011-2013ko BPParen ebaluazio-txostena
2011-2013ko BPParen ebaluazio-txostena2011-2013ko BPParen ebaluazio-txostena
2011-2013ko BPParen ebaluazio-txostena
PEGIP2020
 
2013-2016 aldirako Renove
2013-2016 aldirako Renove2013-2016 aldirako Renove
2013-2016 aldirako Renove
Irekia - EJGV
 
Aurrekontuak 2013 arrasate
Aurrekontuak 2013 arrasateAurrekontuak 2013 arrasate
Aurrekontuak 2013 arrasate
Gaizka Eraña
 

Similar to Petronor Iraunkortasun Plana 2023 (20)

2011ko Ekobarometro industriala .pdf
2011ko Ekobarometro industriala .pdf2011ko Ekobarometro industriala .pdf
2011ko Ekobarometro industriala .pdf
 
Euskadi 2020 Garapen Jasangarrirako Estrategia. 2011ko uztaila
Euskadi 2020 Garapen Jasangarrirako Estrategia. 2011ko uztailaEuskadi 2020 Garapen Jasangarrirako Estrategia. 2011ko uztaila
Euskadi 2020 Garapen Jasangarrirako Estrategia. 2011ko uztaila
 
Jasangarritasun giltzarriak Euskadin. 2011.ko maiatza
Jasangarritasun giltzarriak Euskadin. 2011.ko maiatzaJasangarritasun giltzarriak Euskadin. 2011.ko maiatza
Jasangarritasun giltzarriak Euskadin. 2011.ko maiatza
 
III_IEP_120711.pdf
III_IEP_120711.pdfIII_IEP_120711.pdf
III_IEP_120711.pdf
 
Ekintzen laburpena. Esparru Programa 2017-2020. Eusko Jaurlaritzaren
Ekintzen laburpena. Esparru Programa 2017-2020. Eusko JaurlaritzarenEkintzen laburpena. Esparru Programa 2017-2020. Eusko Jaurlaritzaren
Ekintzen laburpena. Esparru Programa 2017-2020. Eusko Jaurlaritzaren
 
Klimari buruzko 2015eko Pariseko konferentziaren inguruko Adierazpen Instituz...
Klimari buruzko 2015eko Pariseko konferentziaren inguruko Adierazpen Instituz...Klimari buruzko 2015eko Pariseko konferentziaren inguruko Adierazpen Instituz...
Klimari buruzko 2015eko Pariseko konferentziaren inguruko Adierazpen Instituz...
 
Trafikoa 2015 eu_plan estrategikoa 2015-2020 bide segurtasunerako eta mugikor...
Trafikoa 2015 eu_plan estrategikoa 2015-2020 bide segurtasunerako eta mugikor...Trafikoa 2015 eu_plan estrategikoa 2015-2020 bide segurtasunerako eta mugikor...
Trafikoa 2015 eu_plan estrategikoa 2015-2020 bide segurtasunerako eta mugikor...
 
2030erako Euskadiko BiodibertsitateEstrategia
2030erako Euskadiko BiodibertsitateEstrategia2030erako Euskadiko BiodibertsitateEstrategia
2030erako Euskadiko BiodibertsitateEstrategia
 
Jasangarritasun giltzarriak Euskadin. 2011.ko otsaila
Jasangarritasun giltzarriak Euskadin. 2011.ko otsailaJasangarritasun giltzarriak Euskadin. 2011.ko otsaila
Jasangarritasun giltzarriak Euskadin. 2011.ko otsaila
 
Enplegua Sustatzeko Programa 2013-2016
Enplegua Sustatzeko Programa 2013-2016Enplegua Sustatzeko Programa 2013-2016
Enplegua Sustatzeko Programa 2013-2016
 
IHOBE, 2021eko txosten korporatiboa
IHOBE, 2021eko txosten korporatiboaIHOBE, 2021eko txosten korporatiboa
IHOBE, 2021eko txosten korporatiboa
 
Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Plana Euskadi 2030
Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Plana Euskadi 2030Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Plana Euskadi 2030
Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Plana Euskadi 2030
 
Programa electoral de Bildu para Guipúzcoa 2023
Programa electoral de Bildu para Guipúzcoa 2023Programa electoral de Bildu para Guipúzcoa 2023
Programa electoral de Bildu para Guipúzcoa 2023
 
Nazioartekotze Esparru Estrategia 2020ren eguneratzea Euskadi Basque Country ...
Nazioartekotze Esparru Estrategia 2020ren eguneratzea Euskadi Basque Country ...Nazioartekotze Esparru Estrategia 2020ren eguneratzea Euskadi Basque Country ...
Nazioartekotze Esparru Estrategia 2020ren eguneratzea Euskadi Basque Country ...
 
2011-2013ko BPParen ebaluazio-txostena
2011-2013ko BPParen ebaluazio-txostena2011-2013ko BPParen ebaluazio-txostena
2011-2013ko BPParen ebaluazio-txostena
 
NOW Proposamena, 2030
NOW Proposamena, 2030NOW Proposamena, 2030
NOW Proposamena, 2030
 
Euskal Autonomia Erkidegoko Berotegi Efektuko Gasen Isurketen Inbentarioa
Euskal Autonomia Erkidegoko Berotegi Efektuko Gasen Isurketen InbentarioaEuskal Autonomia Erkidegoko Berotegi Efektuko Gasen Isurketen Inbentarioa
Euskal Autonomia Erkidegoko Berotegi Efektuko Gasen Isurketen Inbentarioa
 
2013-2016 aldirako Renove
2013-2016 aldirako Renove2013-2016 aldirako Renove
2013-2016 aldirako Renove
 
Aurrekontuak 2013 arrasate
Aurrekontuak 2013 arrasateAurrekontuak 2013 arrasate
Aurrekontuak 2013 arrasate
 
Rio+20 amaierako deklarazioa: "Nahi dugun etorkizuna"
Rio+20 amaierako deklarazioa: "Nahi dugun etorkizuna"Rio+20 amaierako deklarazioa: "Nahi dugun etorkizuna"
Rio+20 amaierako deklarazioa: "Nahi dugun etorkizuna"
 

More from Petronor

Becas de Formación Profesional Petronor - Fundación Repsol
Becas de Formación Profesional Petronor - Fundación RepsolBecas de Formación Profesional Petronor - Fundación Repsol
Becas de Formación Profesional Petronor - Fundación Repsol
Petronor
 

More from Petronor (20)

Petronor Plan de Sostenibilidad 2023
Petronor Plan de Sostenibilidad 2023Petronor Plan de Sostenibilidad 2023
Petronor Plan de Sostenibilidad 2023
 
Calendario 2019 de Petronor
Calendario 2019 de PetronorCalendario 2019 de Petronor
Calendario 2019 de Petronor
 
Facsimil del libro 1886-1986 Cámara de Comercio Industria y Navegacion de Bilbao
Facsimil del libro 1886-1986 Cámara de Comercio Industria y Navegacion de BilbaoFacsimil del libro 1886-1986 Cámara de Comercio Industria y Navegacion de Bilbao
Facsimil del libro 1886-1986 Cámara de Comercio Industria y Navegacion de Bilbao
 
Ponencia de Elías Unzueta en Oil & Gas Conference.pptx
Ponencia de Elías Unzueta en Oil & Gas Conference.pptxPonencia de Elías Unzueta en Oil & Gas Conference.pptx
Ponencia de Elías Unzueta en Oil & Gas Conference.pptx
 
Estrategia Digitalización Petronor. Refinería 4.0
Estrategia Digitalización Petronor. Refinería 4.0Estrategia Digitalización Petronor. Refinería 4.0
Estrategia Digitalización Petronor. Refinería 4.0
 
Presentación de José Ignacio Zudaire en la conferencia de Competitividad 2015
Presentación de José Ignacio Zudaire en la conferencia de Competitividad 2015Presentación de José Ignacio Zudaire en la conferencia de Competitividad 2015
Presentación de José Ignacio Zudaire en la conferencia de Competitividad 2015
 
Presentación realidades y oportunidades en Repsol
Presentación realidades y oportunidades en RepsolPresentación realidades y oportunidades en Repsol
Presentación realidades y oportunidades en Repsol
 
Folleto informativo Parada Petronor 2015
Folleto informativo Parada Petronor 2015Folleto informativo Parada Petronor 2015
Folleto informativo Parada Petronor 2015
 
Calendario Petronor 2015
Calendario Petronor 2015Calendario Petronor 2015
Calendario Petronor 2015
 
Memoria anual 2013
Memoria anual 2013Memoria anual 2013
Memoria anual 2013
 
Becas de Formación Profesional Petronor - Fundación Repsol
Becas de Formación Profesional Petronor - Fundación RepsolBecas de Formación Profesional Petronor - Fundación Repsol
Becas de Formación Profesional Petronor - Fundación Repsol
 
Petronor GazteluBerri Abril 2014.
Petronor GazteluBerri Abril 2014. Petronor GazteluBerri Abril 2014.
Petronor GazteluBerri Abril 2014.
 
Jornada sobre eficiencia energética. Bilbao, 29 de abril 2014
Jornada sobre eficiencia energética. Bilbao, 29 de abril 2014Jornada sobre eficiencia energética. Bilbao, 29 de abril 2014
Jornada sobre eficiencia energética. Bilbao, 29 de abril 2014
 
Presentación: “¿Cómo pueden ayudar las redes sociales al periodista en su día...
Presentación: “¿Cómo pueden ayudar las redes sociales al periodista en su día...Presentación: “¿Cómo pueden ayudar las redes sociales al periodista en su día...
Presentación: “¿Cómo pueden ayudar las redes sociales al periodista en su día...
 
Calendario 2014
Calendario 2014Calendario 2014
Calendario 2014
 
GazteluBerri Diciembre 2013
GazteluBerri Diciembre 2013GazteluBerri Diciembre 2013
GazteluBerri Diciembre 2013
 
Petronor. 50 años de Medio Ambiente Industrial
Petronor. 50 años de Medio Ambiente IndustrialPetronor. 50 años de Medio Ambiente Industrial
Petronor. 50 años de Medio Ambiente Industrial
 
Innovación en una refinería. Petronor
Innovación en una refinería. PetronorInnovación en una refinería. Petronor
Innovación en una refinería. Petronor
 
Petronor control avanzado
Petronor control avanzadoPetronor control avanzado
Petronor control avanzado
 
Gazteluberri Septiembre 2013
Gazteluberri Septiembre 2013Gazteluberri Septiembre 2013
Gazteluberri Septiembre 2013
 

Petronor Iraunkortasun Plana 2023

  • 3. Legezko Oharra Iraunkortasun Plan Global honek ekintza-multzoa du helburu eta oso-osorik ala zati batean legeak eskatzen duenetik urrunago doa. Beren helburua garapen iraunkorrari ekarpena egitea da. Repsol taldeko enpresa partaideek horiei guztiei aurre egin eta betetzeko asmo irmoa dute. Hala eta guztiz ere, betetzeko orduan aldatu, atzeratu edo indargabetzeko ahalmena gordetzen dute, legezko erantzukizunik izan gabe. Ildo horri eutsiz, kasu horiek jendaurrean justifikatzeko konpromisoa hartzen dute. © PETRONOR, S.A. 2023: Eskubide guztiak gordeta daude. Agiri hau Petronor, S.A.ren jabetzakoa da eta oso-osorik edo zati batean erreproduzi daiteke bakarrik merkataritza- helbururik gabe hedatzeko bada.
  • 4. Iraunkortasunaren gure ikuspegia..........................4 Garapen Iraunkorraren helburuak..........................6 2022ko Iraunkortasun Plana..................................8 3.1 Laburpena.........................................................8 3.2 Aldaketa klimatikoa..................................................9 3.3 Ingurumena...................................................... 15 3.4 Berrikuntza eta teknologia.................................... 19 3.5 Eragiketa segurua.............................................. 23 3.6 Pertsonak..........................................................27 3.7 Etika eta gardentasuna....................................... 30 Plana eguneratzeko prozesua.............................. 32 1 2 3 4 EDUKIAK 3
  • 5. 4 Garapen Iraunkorraren helburuak Mundu jasangarriarekin konpromisoa duen konpainia izateko xedea dugunez, 2022an, geure Jasangarritasun Politika berrikusi dugu, eta, bertan, 2050ean isuri garbirik ez duen konpainia izateko eta bidezko iragaitza energetikoko liderrak izaten jarraitzeko daukagun konpromisoa hartu dugu kontuan, ezinbestekoa delako pertsonen funtsezko eskubideak gauzatzeko. Gure politika gure Jasangarritasun Ereduaren inguruan antolatzen diren barruko arau eta prozeduren bitartez garatzen da. Eredu hori nazioarteko estandarretan dago oinarrituta, geure interes-taldeekin etengabe hitz egitean ingurumenaren, gizartearen eta gobernantzaren arloan antzematen ditugun gai nabarienak hartzen ditu kontuan eta hortxe dago geure erabakiak hartzen ditugunean. Ariketa hau urtero egiten dugu, eta behar besteko ekimenak sortzea du helburu, geure balio-katean gizartean eta ingurumenean sortzen ditugun ondorio onak handiagotzeko eta ondorio txarrak txikiagotzeko. Horrelaxe sortzen dira Jasangarritasun Planak, ekintza-plan publikoak eta gaur egungoak, gure konpromisoen adierazgarri direnak, eta, gero, geure aurrerakuntzen berri ematen dugu bertan. Jasangarritasun Plan Globala gure ibilbide-orria da, eta, hortik abiatuta, herrialde edo gune industrial bakoitzerako Tokiko Jasangarritasun Planak egiten ditugu, lan egiten dugun leku bakoitzeko inguruabar eta premia zehatzak kontuan hartuta. Iraunkortasunaren gure ikuspegia 1
  • 6. 5 Iraunkortasunaren gure ikuspegia Pertsonak Pertsonen aldeko apustua egiten dugu, eta haien garapena zein lan egiten duguneko erkidegoena sustatzen ditugu Iraunkortasun Plana Petronorren Iraunkortasun Ereduaren sei ardatzen inguruan egituratzen da. Etika eta gardentasuna Gauden toki guztietan arduraz eta zintzotasunez jarduten dugu Ingurumena Energiarik eraginkorrena sortzeko ezinbesteko baliabideak kontsumitzen ditugu, ahalik eta eragin txikienarekin Aldaketa klimatikoa 2050ean isuri garbirik ez daukan konpainia izan nahi dugu Eragiketa segurua Gure langileen segurtasuna, kontratistena, bazkideena eta tokiko erkidegoarena bermatzen dugu Berrikuntza eta teknologia Berrikuntza sustatzen dugu eta aurrerapen teknologikoak eransten ditugu gu eta gure ingurunea hobetu eta hazteko CO2 5
  • 7. 6 Petronorren, Nazio Batuen Erakundeak 2015ean onartutako 2030erako Agenda sustatzen dugu, baita bertako Garapen Jasangarrirako 17 Helburuak (GJH) ere. Agenda global horrek honako hauxe du helburu: txirotasunari amaiera ematea, planeta babestea eta jende guztiaren oparotasuna hobetzea. Petronorren, bete-betean lan egiten dugu, erakundeko maila eta negozio guztietan integratzeko, geure Jasangarritasun Politikan hartu dugun konpromisoaren arabera. Energiaren lorpenean, garapen sozioekonomikoaren sustapenean eta klima-aldaketaren eraginak murrizteko ekintzan dugun zereginagatik, 7., 8. eta 13. GJHetan egiten ditugu geure ahalegin nagusiak. Horrez gain, 6., 9. eta 12. GJHei ematen diegu lehentasuna, eta berrikuntzaren, kudeaketa jasangarriaren eta baliabideen erabilera eraginkorraren aldeko apustua egiten dugu geure eragiketetan. Urtero, Nazio Batuen 2030erako Agendan egiten dugun ekarpena argitaratzen dugu GJH Txostenaren bidez. Bertan agertzen diren adierazle, proiektu eta lekukotasun ugariak maila globalean eta tokian-tokian egiten dugun ekarpenaren erakusgarri dira. GJH txostenak hementxe daude eskuragarri: www.repsol.com. 2030erako Agendari dagokionez oraindik ere erronkarik badagoela badakigunez, 2021ean, IPIECAn parte hartu genuen, petrolioaren eta gasaren sektorerako GJHen ibilbide-orria egiteko. 2022an, Petronorrek sektoreko ibilbide-orriarekin nola bat egin duen ebaluatu dugu, non gauden eta gure ahalegin nagusiak zer gaitan egin behar ditugun jakiteko eta, horrela, hurrengo urteetan GJHetan aurrera egiten jarraitzeko. Garapen Iraunkorraren helburuak 2
  • 8. 7 Garapen Iraunkorraren helburuak Tokiko testuingurua kontuan hartuta Plan honetan zehaztutako ekintzek 2030eko Agenda babestea dute xede, honako helburu hauek jorratzean: Petronor KALITATEZKO HEZKUNTZA 4 GENERO- BERDINTASUNA 5 ENERGIA ESKURAGARRIA ETA EZ-KUTSAGARRIA 7 LAN DUINA ETA HAZKUNTZA EKONOMIKOA 8 INDUSTRIA, BERRIKUNTZA ETA AZPIEGITURAK 9 PRODUKZIO ETA KONTSUMO ERANTZULEAK 12 KLIMAREN ALDEKO EKINTZA 13 UR GARBIA ETA SANEAMENDUA 6 DESBERDINTASUNEN MURRIZKETA 10 BAKEA, JUSTIZIA ETA ERAKUNDE SENDOAK 16 LURREKO EKOSISTEMETAKO BIZIA 15 HELBURUAK LORTZEKO ALIANTZAK 17 HIRI ETA ERKIDEGO JASANGARRIAK 11 ITSASPEKO BIZIA 14
  • 9. 8 2023ko Iraunkortasun Plana Laburpena Aldaketa klimatikoa EKINTZA 5 Berrikuntza eta teknologia EKINTZA 3 Pertsonak EKINTZA 2 Ingurumena EKINTZA 3 Eragiketa segurua EKINTZA 2 Etika eta gardentasuna EKINTZA 1 EKINTZA 16 3.1 8 CO2
  • 10. 9 Gizartea bezala, kezkatuta gaude giza jarduerak kliman daukan eraginagatik, eta konpromiso irmoa daukagu Pariseko Hitzarmenarekin, baita industrializazioaren aurretiko mailei dagokienez planetaren batez besteko tenperaturaren igoera 2ºCren azpitik mugatzeko daukan asmoarekin ere. Azken hamarkadotan, posizio aurreratua eratu dugu Repsolen, iragaitza energetikoari eta klima-aldaketaren aurkako borrokari dagokienez. Hartara,RepsolsektorekolehenengokonpainiaizandaKyotokoProtokoloari babesa ematen eta 2050ean isuri garbirik ez daukan konpainia izateko guraria duela jakinarazten. Iragaitza energetikoa aurrekaririk gabeko erronka da. ‘Trilema energetikoa’ dugu aurrez aurre, mix energetikoa deskarbonizatu behar delako eta, aldi berean, energia-hornikuntza fidagarri bezain merkea bermatu behar delako. Gure ustez, teknologia eta digitalizazioa funtsezkoak izango dira, 2050ean isurien neutraltasuna lortzeko orduan. Bertan, gainera, honako hauexek izango dira deskarbonizazioaren sustatzaile nagusiak: gaur egungo eragiketen eraginkortasun energetikoa hobetzea, elektrifikazio berriztagarria sustatzea, erregai berriztagarriak bultzatzea (hidrogenoa, bioerregai aurreratuak eta erregai sintetikoak) eta karbonoa atzematea, erabiltzea eta biltegiratzea. Klima-aldaketaren arazoa konpontzea erronka handia da gizartearentzat. Repsolek irtenbidearen parte izan nahi duenez, helburu zehatzak dituen ibilbide-orria diseinatu du, eta horren betearazpenean ari da aurrera egiten. 3.2 2023ko Iraunkortasun Plana Aldaketa klimatikoa 9 CO2
  • 11. 10 2023ko Iraunkortasun Plana Aldaketa klimatikoa 10 EKINTZA Gasolioaren eta kerosenoaren hondar-beroa atzematea, egindako produktuen karbono- aztarna murrizteko. AZALPENA Findegiko destilatu ertainen unitatean (gasolioa eta kerosenoa) findutako produktuaren hondar-beroa erabiliko dugu, finketa-unitate horretan sartzen den lehengaia aurretiaz berotzeko. Horrela, gas naturalaren kontsumoa murriztuko dugu; eta, horren ondorioz, prozesu horren karbono-aztarna ere bai. ADIERAZLEAK 1. Eraldaketa amaitzea eta 2023ko azaroan jarduera egiten hastea. 2. Prozesu honetan, urteko 8.381 tona CO2 ren isuria murriztea. GIHEKIKO EKARPENA: INDUSTRIA, BERRIKUNTZA ETA AZPIEGITURAK 9 PRODUKZIO ETA KONTSUMO ERANTZULEAK 12 KLIMAREN ALDEKO EKINTZA 13
  • 12. 11 2023ko Iraunkortasun Plana Aldaketa klimatikoa GIHEKIKO EKARPENA: 11 EKINTZA Naften hondar-beroa atzematea, egindako produktuen karbono-aztarna murrizteko. AZALPENA Produktuaren hondar-beroa erabiliko dugu nafta fintzeko daukagun unitatean, unitate horretan sartzen den lehengaia aurretiaz berotzeko. Horrela, gas naturalaren kontsumoa murriztuko dugu; eta, horren ondorioz, prozesu horren karbono-aztarna ere bai. ADIERAZLEAK 1. Eraldaketa amaitzea eta 2023ko azaroan jarduera egiten hastea. 2. Prozesu honetan, urteko 2.000 tona CO2 ren isuria murriztea. CO2 INDUSTRIA, BERRIKUNTZA ETA AZPIEGITURAK 9 PRODUKZIO ETA KONTSUMO ERANTZULEAK 12 KLIMAREN ALDEKO EKINTZA 13
  • 13. 12 2023ko Iraunkortasun Plana Aldaketa klimatikoa EKINTZA Labeen hondar-beroa atzematea, egindako produktuen karbono-aztarna murrizteko. AZALPENA Aire-aurreberogailua jarriko dugu, gasolinak fintzeko 2. unitateko labeetan gas naturalaren errekuntzaren hondar-beroa atzemateko. Horrela, gas naturalaren kontsumoa murriztuko dugu; eta, horren ondorioz, prozesu horren karbono-aztarna ere bai. ADIERAZLEAK 1. Eraldaketa amaitzea eta 2023ko azaroan jarduera egiten hastea. 2. Prozesu honetan, urteko 4.392 tona CO2 ren isuria murriztea. GIHEKIKO EKARPENA: INDUSTRIA, BERRIKUNTZA ETA AZPIEGITURAK 9 PRODUKZIO ETA KONTSUMO ERANTZULEAK 12 KLIMAREN ALDEKO EKINTZA 13
  • 14. 2023ko Iraunkortasun Plana Aldaketa klimatikoa 13 CO2 GIHEKIKO EKARPENA: EKINTZA Erregaien fabrikazioan, bio produktuak erabiltzea. AZALPENA Bio jatorriko produktuak erabiliko ditugu erregaiak egiteko orduan, bai lehengai moduan bai amaitutako erregaien osagai moduan. Horrela, jatorri berriztagarriko lehengaien kopurua handituko dugu ez-berriztagarrien ordez. ADIERAZLEAK Bio jatorriko 2.000 tona erabiltzea erregaien fabrikazioan. INDUSTRIA, BERRIKUNTZA ETA AZPIEGITURAK 9 PRODUKZIO ETA KONTSUMO ERANTZULEAK 12 KLIMAREN ALDEKO EKINTZA 13 ENERGIA ESKURAGARRIAETA EZ-KUTSAGARRIA 7
  • 15. 14 2023ko Iraunkortasun Plana Aldaketa klimatikoa EKINTZA Energia fotovoltaikoa sortzeko tokiko erkidego energetikoak eratzea. AZALPENA Sorkuntza elektriko fotovoltaikorako tokiko erkidego energetikoak (TEE) eratuko ditugu, hurbilekoautokontsumoabultzatzekoetajatorriberriztagarrikoerabilgarritasunenergetikoa handitzeko. ADIERAZLEAK 1. Autokontsumorako tokiko 30 erkidego eratzea. 2. Instalatutako orduko 5 MWetara iristea. 3. 50 udalerritan erkidego energetikoen ezarpena lortzea. GIHEKIKO EKARPENA: INDUSTRIA, BERRIKUNTZA ETA AZPIEGITURAK 9 PRODUKZIO ETA KONTSUMO ERANTZULEAK 12 KLIMAREN ALDEKO EKINTZA 13 ENERGIA ESKURAGARRIAETA EZ-KUTSAGARRIA 7 HELBURUAK LORTZEKO ALIANTZAK 17
  • 16. 15 3.3 15 2023ko Iraunkortasun Plana Ingurumena Planetarengarapenjasangarriarekinkonpromisoaduenkonpainiaenergetikoglobala izateko xedearen barruan, Ingurumen Politika berria onartu dugu Petronorren, eta, horren bidez, jendaurrean adierazten dugu gizarteari energia zein produktuak hornitzeko behar besteko konpromisoa dugula, ingurumenaren babesa behar bezalakoa dela bermatuta eta baliabideak era jasangarrian erabilita. Horretarako, behar besteko ekintzei ematen diegu lehentasuna, eragin kaltegarriak prebenitzeko eta eragin onak sustatzeko, bai geure eragiketetan bai bezeroei eskaintzen dizkiegun produktu eta zerbitzuetan. Hori dela eta, honako hauxe bultzatzen duten neurriak sustatzen ditugu: kapital naturalaren babesa, ekonomia zirkularraren printzipioen ezarpena, eraginkortasun energetikoa eta klima-aldaketaren aurkako borroka. Horrez gain, honako honexetarako konpromisoa ere hartzen dugu geure politika berrian: • Hondakinen sorrera ahalik eta gehien murriztea eta, horretarako, behar bezala kudeatzea, zabortegira eraman beharrean berrerabilera eta birziklapena lehenesteko. • Biodibertsitatea babestea eta zaintzea eta, horretarako, ekosistemen zein bertan hornitutako baliabide eta zerbitzuen gaineko eraginak nahiz mendetasunak gutxitzea. • Ur-baliabideen kudeaketa jasangarria izatea. • Azken teknologiak ezartzea, gure eragiketek eta produktuek airera egindako isuriak gutxitzeko. Eragiketak egiteko lizentzia sozialari eustea dugu helburu, geure balio-kate osoan jasangarriak garela egiaztatzeko, bai geure proiektuetaeragiketetan,baigeurebezeroeneskujartzenditugun produktu eta zerbitzuetan. Horretarako, arintze-hierarkian oinarritutako ingurumen-kudeaketarako neurriak ezartzen ditugu, eta, bertan, ingurumen-kudeaketarako oinarrizko tresna da ondorioak prebenitzea eta murriztea, baita gure eragiketak garatzen direneko ingurunea leheneratzea ere.
  • 17. 16 2023ko Iraunkortasun Plana Ingurumena GIHEKIKO EKARPENA: EKINTZA Uraren berreskurapena hobetzea eta Bilbao-Bizkaia Ur Partzuergotik datorren kontsumoa murriztea. AZALPENA Lanean jarraituko dugu, Findegiko Uren Araztegian (FUA) hirugarren mailako sistematik datorren uraren berreskurapena hobetzeko eta, horrela, Bilbao-Bizkaia Ur Partzuergotik datorren ur freskoaren kontsumoa murrizteko. ADIERAZLEAK Kontsumitutako ur freskoaren m3 / prozesatutako lehengaien t parametroan, 0,74ko ratioa lortzea. PRODUKZIO ETA KONTSUMO ERANTZULEAK 12 UR GARBIA ETA SANEAMENDUA 6
  • 18. 2023ko Iraunkortasun Plana Ingurumena EKINTZA Muskizko udalerriko araztegitik datorren ur araztua erabiltzeko azterlana egitea. AZALPENA Tokiko hiri-araztegian birsortutako ura berrerabiltzeko azterlana egingo dugu, Petronorreko instalazioko zenbait zerbitzutan erabiltzeak zer aukera eskaintzen dituen jakiteko eta ur gordinaren gaur egungo hornikuntzaren alternatiba izateko. Uraren Euskal Agentziarekin (URA) lan egingo dugu enpresen eta erakundeen ACLIMA-Basque Environment Cluster elkartearen bitartez. ADIERAZLEAK Azterlana egitea eta bere ondorioak 2023ko abenduan aztertzea. GIHEKIKO EKARPENA: 17 PRODUKZIO ETA KONTSUMO ERANTZULEAK 12 UR GARBIA ETA SANEAMENDUA 6 HELBURUAK LORTZEKO ALIANTZAK 17
  • 19. 18 2023ko Iraunkortasun Plana Ingurumena EKINTZA Boluntarioen bidez, suteak suntsitutako baso-gainazala berritzea. AZALPENA Basoko sutean erretako lursaila berrituko dugu baso atlantikoko bertako espezieen bidez, biodibertsitatearen galera berrezartzeko. Jarduera Mello izeneko onura publikoko mendian garatuko da, honako hauexekin biodibertsitatearen galera eta bere zerbitzu biosistemikoak berrezartzeko: Bizkaiko Ingurune Naturala Kudeatzeko Saila, Muskizko Udala eta “El Cerro” izeneko borondatezko lanerako gizarte-erakundea. ADIERAZLEAK 1. Erretako basoko bi hektarea berrituko ditugu. 2. Gutxienez, berrehun ikasle boluntario mobilizatuko ditugu. GIHEKIKO EKARPENA: HELBURUAK LORTZEKO ALIANTZAK 17 KLIMAREN ALDEKO EKINTZA 13 LURREKO EKOSISTEMETAKO BIZIA 15
  • 20. 3.4 19 2023ko Iraunkortasun Plana Berrikuntza eta teknologia Berrikuntza teknologikoa funtsezkoa da, eredu energetiko jasangarriagoak eratzeko eta geure produktu zein zerbitzuen deskarbonizazioaren erronkari aurre egiteko. Repsol Technology Lab Espainiako I+Gko eredu pribatu abangoardistenetakoa da, eta, bertan, bete-betean lan egiten da, konpainia moduan deskarbonizaziorako zehaztu dugun asmo handiko helburua lortzen lagunduko diguten teknologiak antzemateko, balioztatzeko eta garatzeko. Gure ikerlanaren osagarri, Corporate Venturing inbertsio-fondoa eta berrikuntza-estrategia irekia ditugunez, aliantzak ezartzen ditugu mundu zabaleko zentro teknologiko, enpresa eta unibertsitateekin. 2022an, Repsolek kanpoko venture kapitaleko fondo berria jaulki zuen fondo korporatiboaren osagarri. Arrisku-kapitaleko inbertsio- fondo berri hori, Net Zero Ventures, Suma Capitalekin sortu zuen, deskarbonizaziorako zein ekonomia zirkularrerako teknologietan dago oinarrituta eta 150 milioi eurorainoko kapitala izango du. Bi fondoak lagungarriak izango dira ekosistema ekintzailea bultzatzeko, iragaitza energetikoa azkartzen duten teknologiak antzemateko eta 2050ean isuri garbirik ez edukitzeko. Horrez gain, Repsolek Oil&Gas sektorean dituen bazkideekin parte hartzen du OGCI Climate Investmentsen (OCGI- CI), eta konprometitutako 1.000 milioi dolarretik gorako inbertsioa startupetan bideratzea dauka helburu, hornikuntza energetikoarekin lotutako berotegi-efektuko gasen isurien murrizketaren bidez klima-aldaketari aurre egin ahal izateko. Era berean, 2017an sortu zenetik, Repsolen Digitalizaziorako Programak konpromiso irmoa dauka jasangarritasunarekin, negozio-unitateen eraldaketa digitala sustatzeko eta jarduera-kate osoan balioa sortzeko.
  • 21. 20 2023ko Iraunkortasun Plana Berrikuntza eta teknologia EKINTZA Erregai sintetikoen ekoizpenerako lantegia eraikitzeko proiektua. AZALPENA Erregai sintetikoen ekoizpenerako instalazioak eraikitzeko proiektua idatziko dugu, eta, bertan, hidrogeno berriztagarria (H2) nahiz atzemandako karbono dioxidoa (CO2 ) erabiliko ditugu lehengai moduan, 2050ean isuri garbirik ezaren helburua lortzeko eta, aldi berean, teknologia zein ekoizpen-eredu berrien ezarpena sustatzeko. ADIERAZLEAK 1. E-fuels Proiektuaren oinarrizko ingeniaritza egitea. 2. 10 MW-ko elektrolizadorearen eskaintza eskatzeko prozesua abian jartzea. GIHEKIKO EKARPENA: INDUSTRIA, BERRIKUNTZA ETA AZPIEGITURAK 9 ENERGIA ESKURAGARRIAETA EZ-KUTSAGARRIA 7 PRODUKZIO ETA KONTSUMO ERANTZULEAK 12 KLIMAREN ALDEKO EKINTZA 13
  • 22. 21 2023ko Iraunkortasun Plana Berrikuntza eta teknologia EKINTZA Ekoagregakinak fabrikatzeko eraikuntza-proiektua. AZALPENA Hondakinak lehengai moduan erabilita, karbono dioxidoa (CO2 ) finkatzeko instalazioen eraikuntzarako proiektua betearaziko dugu. Lortutako produktua, ekoagregakina izenekoa, erabiliko dugu obra zibila egiteko. Horrela, ekonomia zirkularra sustatzaile moduan erabilita, geure gunea deskarbonizatzeko jarraitzen dugu lanean. ADIERAZLEAK Lantegiaren eraikuntzarako baimenak izapidetzeko beharrezkoa den informazioa prestatzea: 2023ko apirila. Eraikitzen hastea: 2023ko abendua. GIHEKIKO EKARPENA: INDUSTRIA, BERRIKUNTZA ETA AZPIEGITURAK 9 ENERGIA ESKURAGARRIAETA EZ-KUTSAGARRIA 7 PRODUKZIO ETA KONTSUMO ERANTZULEAK 12 KLIMAREN ALDEKO EKINTZA 13
  • 23. 22 2023ko Iraunkortasun Plana Berrikuntza eta teknologia EKINTZA Mugikortasunerako purutasuna duen hidrogeno berriztagarria ekoiztea. AZALPENA Muskiz-Abanto-Zierbenako findegian kokatutako 2,5 MW-ko elektrolizadorearen bidez, mugikortasunerako purutasuna duen hidrogeno berriztagarria ekoizteko eraikitako instalazioetako ekoizpen-jarduerari emango diogu hasiera, eta hidrogeno hori ibilgailu elektrikoetarako erregai-pilan erabiliko da. ADIERAZLEAK Probak egitea eta 2023ko ekainean abian jartzea. GIHEKIKO EKARPENA: INDUSTRIA, BERRIKUNTZA ETA AZPIEGITURAK 9 ENERGIA ESKURAGARRIAETA EZ-KUTSAGARRIA 7 PRODUKZIO ETA KONTSUMO ERANTZULEAK 12 KLIMAREN ALDEKO EKINTZA 13
  • 24. Bere jarduera guztiak garatzeko orduan, Petronorrek pertsonen segurtasuna zein osasuna eta ingurumenaren babesa hartzen ditu funtsezko baliotzat, benetan uste duelako istripu guztiak prebenitu eta ekidin daitezkeela. Azken urteotako etengabeko ahalegin horren ondorioz segurtasuneko jarduna nabarmen hobetu den arren, gure jardueren izaeragatik istripu larriak jasateko arriskua daukagu. Hori dela eta, segurtasuna hizpide dugunean, etengabe jartzen ditugu abian hausnarketarako eta ikaskuntzarako mekanismoak, hobekuntzaren aldeko tentsioari eusteko, geure programen eraginkortasuna bermatzeko eta edozein konformismo-sentsazio saihesteko. Munduko gaur egungo testuinguruan, gizartea digitalizatzeko prozesua azkartu egin denez, eragiketa digitalak ere izan behar dira seguruak. Beste faktore batzuen artean, nazioarteko egoera geopolitikoak, Ukrainako gatazkak edo ziurgabetasun ekonomikoak mehatxuak garatzeko eta eragile berriak agertzeko arrazoiak elikatzen dituzte. Digitalizazioaren merkatua larregi berotu denez, ziurgabetasuna sortzen da teknologia berri moduan, baita nekez jarraitu daitekeen bilakaera-erritmoa ere. Testuinguru horretan, gero eta garrantzitsuagoa da zibersegurtasuna. Hamarkada bat baino gehiago daramagu geure informazioaren teknologiak eta prozesuak hobetzeko eta egokitzeko zikloetan lan egiten. Era berean, etengabe bilakatzen eta korapilatzen den ingurunea dela ere badakigunez, ahalegina egonkortu beharrean, areagotu egin dugu ziklo bakoitzean. 3.5 2023ko Iraunkortasun Plana Eragiketa segurua 23
  • 25. 24 2023ko Iraunkortasun Plana Eragiketa segurua EKINTZA Petronorreko bertako sistematikaren bidez, instituzio publikoekin lan egitea suteak itzaltzeko prestakuntzetan. AZALPENA Bizkaiko suhiltzaileen parkearekin batera egingo dugu prestakuntza, Petronorreko larrialdietarako sistematika instituzio publikoek segurtasun-zeregin bererako dituzten baliabideekin integratzeko. ADIERAZLEAK Petronorreko bertako sistemari buruzko prestakuntza egitea eta, horretarako, instituzio publikoetako suhiltzaileak ere gonbidatzea. GIHEKIKO EKARPENA: HELBURUAK LORTZEKO ALIANTZAK 17 INDUSTRIA, BERRIKUNTZA ETA AZPIEGITURAK 9
  • 26. 2023ko Iraunkortasun Plana Eragiketa segurua EKINTZA Larrialdietarako simulakroa egitea eta, bertan, instituzio publikoetako suhiltzaileek parte hartzea. AZALPENA Larrialdietarako simulakroa egingo dugu Bizkaiko Foru Aldundiko Suteak Itzaltzeko Zerbitzuarekin batera. Bi baliabideak, Petronorrekoak bertakoak eta kanpokoak, integratzea da helburua, baterako ustezko jarduketetan behar bezala koordinatu ahal izateko. ADIERAZLEAK Simulakroa egitea eta, bertan, Bizkaiko suhiltzaileek, Ertzaintzak eta SOS-DEIAKek parte hartzea. GIHEKIKO EKARPENA: HELBURUAK LORTZEKO ALIANTZAK 17 INDUSTRIA, BERRIKUNTZA ETA AZPIEGITURAK 9 25
  • 27. 26 2023ko Iraunkortasun Plana Eragiketa segurua EKINTZA Segurtasun-kulturaren diagnostikoa egitea. AZALPENA Ekintzak, elkarrizketak eta inkestak egingo ditugu Petronorreko langileekin, portaera seguruen barruratze-maila zehazteko eta geure segurtasun-kulturaren etengabeko hobekuntza sustatzeko. ADIERAZLEAK Azterlana amaitzea: 2023/10/1a. LAN DUINA ETA HAZKUNTZA EKONOMIKOA 8 OSASUNA ETA ONGIZATEA 3 GIHEKIKO EKARPENA:
  • 28. 2023ko Iraunkortasun Plana Pertsonak 3.6 Gure langileak, erkidegoak, gure merkataritza-harremanak eta gure bezeroak gure Jasangarritasun Ereduaren funtsezko ardatza dira. Badakigu Petronor osatzen duten pertsonak gure abantaila lehiakor nagusia eta konpainia jasangarria izateko gakoa direla. Honako honexen aldeko apustua egiten dugu: aukera-berdintasuna, langileetan oinarritutako talentu dibertsoaren kudeaketa, bizitza profesionalaren eta pertsonalaren arteko oreka, prestakuntza zein garapena eta talentuaren erakarpena nahiz euspena. Enpresa-jarduera gero eta zorrotzagoa den eta gero eta informazio gehiago duen ingurune sozialean garatzen da, eta konpainiok ahalegindu egiten gara gurekin elkarreragina duten eragileekin harreman sendoak ezartzen, baina, batez ere, gure eragiketetatik hurbil dauden erkidegoekin, honako honexetan oinarrituta daudela kontuan hartuta: errespetua, sentsibilitate kulturala, osotasuna, erantzukizuna, gardentasuna, fede ona eta ez-bereizkeria. Petronorren, giza eskubideak errespetatzen jarraitzeko konpromisoa hartzen dugu, gure jarduerak eta erabakiak inguruko pertsonen kalterako izan ez daitezen eta, halakorik gertatuz gero, ahal den guztia egin dadin kalte hori konpontzeko. 27
  • 29. 28 2023ko Iraunkortasun Plana Pertsonak EKINTZA Inguruko tokiko instituzioekin lan egitea, Petronorrek berariazko ponpaketa-sistemak erosteko eta, horrela, gertatu daitezkeen uholdeei aurre egiteko. AZALPENA Ura ponpatzeko ekipamendu berria erosiko dugu, eta bateragarria izango da euri-ura bideratzeko udal-sistemekin, uholdeak gertatzen direnean inguruko udalekin lan egiteko. Horrela, uholde-eurien ondorioz sortutako egoera horietan ondare pribatu eta publikoak jasandako kalteak gutxitu ahal izango dira. ADIERAZLEAK 1. 2023an, ponpaketa-zentroan beharrezkoa den ekipamendua erostea. 2. Segurtasuneko operadore guztiak prestatzea, ekipamendu hori behar bezala erabili dezaten. GIHEKIKO EKARPENA: HELBURUAK LORTZEKO ALIANTZAK 17 HIRI ETA ERKIDEGO JASANGARRIAK 11 INDUSTRIA, BERRIKUNTZA ETA AZPIEGITURAK 9
  • 30. 29 EKINTZA Lanbide Heziketako nahiz unibertsitateko ikasleei praktikak edota prestakuntza duala egiteko erraztasunak ematea. AZALPENA Lanbide Heziketako nahiz unibertsitateko ikasleei praktikak edota prestakuntza duala egiteko erraztasunak emango dizkiegu, enpleguaren sorrera eta talentuaren garapena sustatzeko asmoz. ADIERAZLEAK 1. Unibertsitateko 4 ikasleri praktikak edota prestakuntza duala egiteko aukera ematea. 2. Lanbide Heziketako Goi Graduko 4 ikasleri praktikak edota prestakuntza duala egiteko aukera ematea. GIHEKIKO EKARPENA: KALITATEZKO HEZKUNTZA 4 LAN DUINA ETA HAZKUNTZA EKONOMIKOA 8 GENERO- BERDINTASUNA 5 HELBURUAK LORTZEKO ALIANTZAK 17 2023ko Iraunkortasun Plana Pertsonak
  • 31. 30 2023ko Iraunkortasun Plana Etika eta gardentasuna 3.7 Zuzentasunez dihardugu agerpena daukagun herrialde guztietan. Geure jokabide etikoan, legearen betearazpen zorrotza ez ezik, bere espiritua ere hartzen dugu kontuan. Ardatz honetan, behar besteko helburuak zehazten ditugu, konpainiak Petronorreko langile guztientzat eta gure hornitzaile, kontratista zein enpresa laguntzaileentzat osotasunaren eta erantzukizunaren kultura sustatu eta suspertzen duela bermatzeko. Horrez gain, gardentasuna eta egoeraren azalpena Petronorreko Jasangarritasun Ereduaren elementu bereizgarriak dira guretzat. Sinesgarria izateko, funtsezkoa da beti-beti gardena izatea.
  • 32. 31 2023ko Iraunkortasun Plana Etika eta gardentasuna BAKEA, JUSTIZIA ETA ERAKUNDE SENDOAK 16 EKINTZA “Etikari eta Jokabideari” buruzko prestakuntza-ikastaroa egitea. AZALPENA Petronorreko langile guztiok Repsoleko Etika eta Jokabide Kodeari buruzko prestakuntza- ikastaroa egingo dugu, lan-eremuko portaeretan balio etikoak sendotzeko asmoz. ADIERAZLEAK 2023an Petronorreko langileen %85ek ikastaroa egin dutela ziurtatzea. GIHEKIKO EKARPENA: LAN DUINA ETA HAZKUNTZA EKONOMIKOA 8 31
  • 33. 4 PLANA EGUNERATZEKO PROZESUA Iraunkortasun Plana dokumentu dinamikoa da Urtero, plan hau osatzen duten ekintzen lorpen-mailaren berri emango dugu, eta, horretarako, amaierako txostena argitaratuko dugu. Bestetik, gure alderdi interesdunentzat kezkagarriak diren gaiak edo aurreikuspenak aldagarriak direnez eta urtean jazotako gertaeren bilakaerarekin lotuta daudenez, plan hau urtero eguneratuko da ekintza berrien bidez, edo, bestela, indarrean daudenak zehaztuko dira berriro, egoera berrira egokitu ahal izateko.