SlideShare a Scribd company logo
1 of 107
Download to read offline
IEFE 2022
IRAUNKORTASUN
MEMORIA
IRAUNKORTASUN
TXOSTENA
1
2022KO
LABURPENA
1.1 Presidentearen eta zuzendari nagusiaren gutuna
1.2 2022a, hala gertatu zen
1.3 2022a, zenbakiek Fagor Ederlani buruz diotena
2
AUTOMOBILGINTZAKO
HORNITZAILE GLOBALA
2.1 Adituak automobilgintzako osagai eta sistemetan
2.2 Gure negozioaren etorkizuna asmatzen
3
KOOPERATIBA
INDUSTRIALA
3.1 Talde kooperatiboa
3.2 Gobernantza kooperatiboa
4
IRAUNKORTASUNAREN
ALDE
4.1 Iraunkortasuna Fagor Ederlanerako
4.2 Compliance. «Gure negozioaren gobernu onarekin eta etikarekin konprometituta»
4.3 Pertsonak. «Pertsonak dira gure proiektuaren erdigunea»
4.4 Gizartea. «Garapen kooperatiboa bultzatzea»
4.5 Ingurumena. «Neutraltasunerantz aurrera egiten»
4.6 Hornidura katea. «Garapen iraunkorrerako funtsezkoa»
4.7 Finantzak. «Gure proiektu kooperatiboaren sendotasun finantzarioa»
5
ERANSKINAK
5.1 Txostena lantzeko prozesua
5.2 Informazio ez-finantzarioaren 11/2018 Legearen edukien taulak
5.3 GRI edukien aurkibidea
5.4 Auditoria Txostena
IRAUNKORTASUN MEMORIA | IEFE 2022
2022KO LABURPENA
11.1 Presidentearen eta zuzendari nagusiaren gutuna
1.2 2022a, hala gertatu zen
1.3 2022a, zenbakiek Fagor Ederlani buruz diotena
.1 PRESIDENTEAREN ETA ZUZENDARI NAGUSIAREN GUTUNA
2022KO LABURPENA
IRAUNKORTASUN MEMORIA | IEFE 2022
Aitor Aspe
PRESIDENTEA
Juan Maria Palencia
CEO
1.1Presidentearen eta zuzendari nagusiaren gutuna
(GRI 2-22)
Aurreko ekitaldia erdieroaleen faltak markatutakoa egon zen, eta aurten gabezia horri
gehitu zaizkio, batetik, energiaren eta materialen prezioek, gure ekoizpen prozesuetarako
funtsezkoak diren bi faktorek, izan duten igoera, eta, bestetik, inflazio handia, kostuen
igoera handia ekarri duena, eta interes tasen gorakada. Gainera, hori guztia 2022ko
otsailean larriagotu zen, Errusiak Ukrainan gerra hasi ondoren.
Testuinguru horretan, sektorea ez da pandemiaren aurreko ekoizpen mailetara
bueltatzeko gai izan, eta eskariaren aldakortasunak eskatu digu barruan malgutasun
ariketa oso zorrotza egitea.
Beraz, esan dezakegu 2022a urte konplexua izan dela, eta berriro ere erantzuna
eman diogula, kooperatibetan ulertzen dugun eran konpromisoa hartuta eta
inplikatuta, eta, azkenean, gure lantegi guztien balantze bateratuan emaitza
positiboak eduki ditugu.
Pertsonak eta haien segurtasuna, bezeroak eta haiei eskaintzen diegun kalitatea eta
iraunkortasuna dira gure proiektu sozioenpresialaren gakoak.
Segurtasunaren eta osasunaren ikuspegitik, 2022a ekitaldi ona izan da istripu ratioetan,
eta taldeko lantegi guztiek ISO 45.001 ziurtagiria dute (Fagor Ederlan Brasileirak izan
ezik, 2023an lortzea aurreikusi baitu). Hala ere, absentismoaren datua oso handia izan
da, batez ere Europako lantegietan, eta horrek ahalegin handia eskatu du kudeaketan
eta prestakuntzan.
Kalitatearen esparruan, aurten azken ekitaldietako joera positibo argia hobetzeko gai
izan gara. Erreklamazioen eta akastunen adierazleek hala adierazten dute, eta, ondorioz,
gure bezeroen gogobetetze mailak gora egin du.
2020an eta 2021ean pandemiak eta horren ondorioek markatutako urte batzuen ondoren,
2022an automobilgintzaren sektoreko enpresek egoera sektorial eta makroekonomiko
konplexu bati aurre egin behar izan diogu.
4
1
1
.1 PRESIDENTEAREN ETA ZUZENDARI NAGUSIAREN GUTUNA
2022KO LABURPENA
IRAUNKORTASUN MEMORIA | IEFE 2022
Azkenik, ingurumeneko eta gizarteko iraunkortasunak eta gobernantzak urte batzuk
daramatzate jada garrantzia hartzen maila globalean, eta bereziki gure sektorean.
Automobilgintzaren industria eraldatzen ari da bete-betean, mugikortasun jasangarriaren
eta industria neutroaren kontzeptu berri baterantz, eta bi helburu horiekin lan egiten
dugu Fagor Ederlanen, gure industria jarduerak berak gero eta inpaktu txikiagoa izan
dezan ingurunean, gure karbono aztarna hobetuta, eta
etorkizuneko mugikortasuna iraunkorragoa izan dadin.
Estrategia hori bultzatzen dugu berrikuntzak eta I+Gko
inbertsioak eginez. Gero eta osagai arinagoak garatzen
ditugu, eta horiekin ibilgailuen pisua murrizten dugu
eta, ondorioz, haien emisioak ere bai. Osagai arinago
horietako batzuk dira, esaterako, disko bimetalikoak edo
aluminiozko diskoak, ibilgailu elektriko eta hibridoetako
aplikazioetarako bereziki diseinatuak, subframeak edo
motor elektrikoen karkasak.
Teknologiak garatuz, hala nola ArinnCast, materialen birziklapen estandar altuenak
dituzten osagaiak fabrikatzea ahalbidetzen digutenak, hareazko arrak erabili beharrik
gabe, edo diskoak estaltzeko gama berri bat, frenatzeko unean gertatzen den partikulen
emisioari buruzko Europako araudiei erantzuteko aukera emango digutenak.
Eta ibilgailu elektrikorako sistema berriak garatuz, hala nola Ibilgailu Industrialerako
Bateriak, non jada eBus eta ibilgailu industrialetarako bateria arindu eta bolumen
txikikoen prototipo bat garatu dugun.
Zalantzarik gabe, etorkizuna erronkaz beteta dago, baina horiek aukera bihurtzeko
eta gure bezeroei eta sektoreari Nazio Batuen Garapen Iraunkorreko Helburuen
garapenarekin eta lorpenarekin konprometitutako soluzioak eskaintzen jarraitzeko lan
egiten dugu, etorkizuneko belaunaldiei utziko diegun legatua hobea eta iraunkorragoa
izan dadin.
iraunkortasunak
eta gobernantzak
garrantzi handiagoa
hartu dute gure sektorean.
Juan Maria Palencia
CEO
Aitor Aspe
Presidentea
5
1
1
2022KO LABURPENA
IRAUNKORTASUN MEMORIA | IEFE 2022
. 2 2022A, HALA GERTATU ZEN
KORPORATIBOA
Urteko Informazio Bilerak egin
genituen bazkide guztientzat,
2021eko ekitaldiaren itxieraren
berri emateko eta 2022ko
Kudeaketa Plana aurkezteko.
BERRIKUNTZA
ArinnCast proposamen
teknologikoa merkaturatzea.
KORPORATIBOA
Bazkideen Batzar Nagusia
egin genuen, eta bertan kontu
orokorrak eta kudeaketa plana
onartu ziren.
KORPORATIBOA
EUROBRAKE Biltzarrean parte
hartu genuen.
PRESTAKUNTZA
Fagor Ederlaneko langileentzako
trebakuntza profesionalerako
plana amaitu da.
KORPORATIBOA
Seat Suplier Day ekitaldian
parte hartu genuen
ACICAErekin.
KORPORATIBOA
Berdintasun Planaren aurkezpena
bazkideen bileretan.
PREBENTZIOA
Fagor Ederlan Mexikok ISO 45001
ziurtagiria lortu zuen.
INGURUNEA
MUNDUKIDE lasterketa solidarioan parte
hartu genuen, GKE horrek Afrikan eta Hego
Amerikan zuzentzen dituen lankidetza
proiektuak indartzeko.
KORPORATIBOA
IZB azokan parte hartu genuen.
BERRIKUNTZA
FIAAn parte hartu genuen, eBuserako
Batery Pack dugun proposamenarekin.
martxoa apirila maiatza ekaina uztaila iraila urria azaroa
INGURUNEA
Korrikaren 22.edizioan
parte hartu genuen,
Aretxabaletan, Eskoriatzan
eta Bergaran ditugun
lantegietatik igaro zenean.
Euskararen aldeko
kontzientziazioa bultzatzea
da lasterketa honen helburu
nagusia.
KORPORATIBOA
EUROGUSS azokan parte
hartu genuen.
PREBENTZIOA
Fagor Ederlan Kunshan ISO
45001 ziurtagiria lortu zuen.
MERKATUA
Bosch, urteko
hornitzailearen saria Fagor
Ederlan Brasileiran.
MERKATUA
Meritor, urteko
hornitzailearen saria Fagor
Ederlan Brasileiran.
KORPORATIBOA
Basque Circular
Submiten parte hartu
genuen gure ArinnCast
proposamenarekin.
1.2 2022a, hala gertatu zen
6
1
1
2022KO LABURPENA
IRAUNKORTASUN MEMORIA | IEFE 2022
.3 2022A, ZENBAKIEK FAGOR EDERLANI BURUZ DIOTENA
1.3 
2022a, zenbakiek Fagor Ederlani buruz
diotena
INGURUMENA
EBITDA
Salmenten zifra
58,03 M€
715,8 M€
Emaitza bateratua
7,19 M€
-%13,5
644.196 tCO2
eq
(744.434 tCO2
eq 2021ean)
Karbono Aztarna
2021arekiko -%20,7
451.047 m3
(567.713 m3
2021ean)
Ur
2021arekiko
%85
(%82 2021ean)
Lehengai birziklatuak
EKONOMIKOA
ETIKA ETA GARDENTASUNA
%100
Ustelkeriari aurka egiteari buruzko
prestakuntza jaso dutenlangileak
17
ekoizpen
lantegi
37
marka nagusi (OEM
eta Tier1)
38 milioi
osagai
1.247
erreferentzia aktibo
MERKATUA
HORNIDURA KATEA
%100
hornitzaile Jokabide Kodera
atxikita
(197 hornitzaile berri)
531 M€
erosketetan
PERTSONAK
3.918
Guztira
2.835
Bazkide langile
113.881
Prestakuntza
orduak
%83
Kontratazio
mugagabea
16*
ekoizpen lantegi
ISO 45001
ziurtagiriarekin
GIZARTEA
132.891 €
Sustapen soziala
eta kooperatiboa
20.445€
Ingurunearekiko
interkooperazioa
51.122 €
Heziketaren
sustapena
%100
ekoizpen lantegi
ISO 14001
ziurtagiriarekin
*Brasil 2023an
7
1
1
IRAUNKORTASUN MEMORIA | IEFE 2022
AUTOMOBILGINTZAKO
HORNITZAILE GLOBALA
22.1 Adituak automobilgintzako
osagai eta sistemetan
2.2 Gure negozioaren etorkizuna asmatzen
.1 ADITUAK AUTOMOBILGINTZAKO OSAGAI ETA SISTEMETAN
AUTOMOBILGINTZAKO HORNITZAILE GLOBALA
IRAUNKORTASUN MEMORIA | IEFE 2022
Chassis
Esekidura osagaientzako
eta balazta osagaientzako
soluzio aurreratuekin: diskoak,
danborrak, karkasak eta
balazta euskarriak.
Powertrain
Errekuntza sistemetarako eta
sistema hibrido eta elektrikoetarako
konplexutasun handiko powertrain
osagaien proposamenekin, halako
osagaien fabrikazioan funtsezkoak
diren teknologietan dugun know
howetik abiatuta.
Estrukturalak
Egiturazko osagaiak,
aluminioaren eta
mekanizazioaren
teknologian
erreferentziazko
hornitzaile gisa daukagun
expertisearekin.
2.1ADITUAK AUTOMOBILGINTZAKO OSAGAI
ETA SISTEMETAN
(GRI 2-1, 2-6, 2-29)
Fagor Ederlan erreferente bat da munduan gaur egungo eta etorkizuneko ibilgailuetarako
gakoak diren osagai eta sistemak fabrikatzen eta hornitzen. Chassiseko, Powertraineko
eta Estrukturaletako aplikazioetarako soluzioen portfolio oso zabalarekin, gure
proposamena osagai arinen soluzio osoak eskaintzera bideratuta dago, goi mailako
prestazioak dituzten teknologia aurreratuekin, eta karbono aztarna txikiagoarekin
ingurune berritzaile eta global batean.
2.1.1 Gure produktuak eta aplikazioak
(GRI 2-1, 2-6)
9
2
2
.1 ADITUAK AUTOMOBILGINTZAKO OSAGAI ETA SISTEMETAN
AUTOMOBILGINTZAKO HORNITZAILE GLOBALA
IRAUNKORTASUN MEMORIA | IEFE 2022
Soluzio aurreratuak Chassiseko osagaietan
POWERTRAIN
BALAZTA
ESTRUKTURALAK
Soluzio aurreratuak Powertraineko osagaietan
(errekuntza, hibridoa eta elektrikoa) eta estrukturaletan
Espezialistak ibilgailu komertzial eta industrialetarako
osagaietan
Osagai aurreratuak automobilgintzaren etorkizun iraunkorrerako eta ibilgailu komertzial eta industrialetarako
ESEKIDURA
10
2
2
.1 ADITUAK AUTOMOBILGINTZAKO OSAGAI ETA SISTEMETAN
AUTOMOBILGINTZAKO HORNITZAILE GLOBALA
IRAUNKORTASUN MEMORIA | IEFE 2022
Balio erantsi handiko soluzioak: Adituak teknologian.
Balio kate osoan adituak gara. Gure balio proposamenaren funtsa da sektorean horrelako
osagaiak fabrikatzeko gakoak diren teknologien lidergo teknologikoa dugula, esaterako
teknologia hauetan: burdinaren galdaketa, aluminioaren galdaketa, aluminioaren
injekzioa, mekanizazioa eta muntaketa.
Gure produktuen %70 baino gehiago mekanizatuta eta osagaiak zuzenean muntatuta
entregatzen dira mundu osoko bezeroen instalazioetara. Multimateriala, multiteknologia
eta multiproduktua. Hauek dira teknologia bakoitzean instalatutako ekoizpen ahalmenak:
Teknologia Ahalmena Lantegiak teknologiaren arabera
Burdin galdaketa 280.000 tona 6 Burdin galdategi
Aluminio galdaketa 30.000 tona 4 Aluminio galdategi
HPDC Aluminio injekzioa 35.000 tona Aluminio Injekzioko 3 lantegi
Mekanizazioa Burdin Mekanizazioko 4 lantegi
Aluminio Mekanizazioko 7 lantegi
Kalitatea eta segurtasuna gure produktuetan
Gure produktuen kalitatea eta segurtasuna funtsezkoa da Fagor Ederlanentzat. Produktu
berriak merkaturatzeko prozedurari jarraituz, non produktuaren eta prozesuaren definizio,
diseinu, garapen eta baliozkotze faseetako mugarri guztiak ezartzen diren, merkaturatzen
diren produktu guztien kalitatea eta segurtasuna bermatzen da, dokumentazioari eta
etiketatzeari buruzko eskakizunak ere betez.
Gure lantegi guztiek IATF 16949 ziurtagiria betetzen dute. Horrek bermatzen du hornitzen
ditugun produktuek indarreko arauek ezartzen dutena eta bezeroaren eskakizun
espezifikoak betetzen dituztela.
2.1.2. Gure bezeroak
(GRI 2-29)
Mugikortasunean adituak: segmentuak gainditzen dituen eskaintza
Automobilgintzaren sektoreko OEM eta Tier 1 nagusi guztiak eta Ibilgailu Industrial
eta Komertzialeko marka nagusi guztiak Fagor Ederlanen bezeroak dira, eta horri
esker sektorearen beharrei buruz hitz egin dezakegu esperientzian eta ezagutzan
oinarrituta.
Bezeroak 2022an
Nazioarteko izaera nabarmenarekin: bezeroak behar duen lekuan.
OEM TIER 1 IBILG. INDUSTRIALA -
KOMERTZIALA
BEV Brands
11
2
2
.1 ADITUAK AUTOMOBILGINTZAKO OSAGAI ETA SISTEMETAN
AUTOMOBILGINTZAKO HORNITZAILE GLOBALA
IRAUNKORTASUN MEMORIA | IEFE 2022
2.1.3. Hornitzaile globala
(GRI 2-1, 2-6)
Fagor Ederlan sektoreko eskualde nagusietan dago.
Gure bezeroengandik hurbil egon nahi dugu. Gure lantegien eta pertsonen hurbiltasunari
esker, errazagoa da gure bezeroen premientzako ahalik eta soluziorik onena topatu eta
ematea, bai produktu, bai teknologia eta bai zerbitzu aldetik.
17 ekoizpen lantegi 5 herrialdetan (Espainia, Mexiko, Brasil, Eslovakia eta Txina);
lantegi horiek markatzen dute automobilgintzako osagaien fabrikazioan lider global gisa
dugun profila.
Gure ekoizpen lantegiez gain, Fagor Ederlan taldeak 5 filial komertzial propio ditu
Erresuma Batuan, Alemanian, Frantzian, AEBetan eta Korean.
Non gauden
Gure salmenten helmuga
Europa da salmenten helmuga nagusia. Eskualde nagusietan egindako inbertsioek
aukera ematen digute gure bezeroei nazioarteko ezarpenetan laguntzeko, eta, halatan,
gure merkatutik hurbil egoteko eta gure bezeroen interesei globalki eta eskualde mailan
erantzuteko.
Salmentak eskualdeko - Salmenten % eurotan helmugako
%73
%14
%6
%6
%1
I
P
A
R
A
M
E
R
I
K
A
H
E
G
O
AMERIKA ASIA AFRIKA
E
U
R
O
P
A
* GISEderlan barne.
Fagor Ederlan gure bezeroei zerbitzua emateko bokazio handia duen hornitzaile
globala da, eta, beraz, gure ekoizpen lantegiak mihiztatze lantegietatik gertu daude.
Fagor Ederlanek eskualde bakoitzean fabrikatzen dituen produktuak eskualde horretan
bertan kontsumitzen dira; hala ere, hornitzaile global gisa, Fagor Ederlanek fabrikazio
eskualdetik kanpo hornitzen eta saltzen ditu osagaiak, betiere proiektuak eta bezeroak
hala behar dutenean.
ESPAINIA
ESLOVAKIA
17
EKOIZPEN
LANTEGIAK
5
FILIALAK
BRASIL
MEXIKO
TXINA
KOREA
AEB
ERRESUMA BATUA
ALEMANIA
FRANTZIA
San Luis Potosi
San Luis Potosi
Kunshan
Extrema
Extrema
Ziar nad Hronom
1 LPDC Aluminioa  Mekanizazioa
1 Burdin Mekanizazioa*
1 LPDC
Aluminioa 
Mekanizazioa
1 Burdin Galdategi
1 Burdin Mekanizazioa
Eskoriatza / Aretxabaleta
Arrasate - Markulete
Arrasate- Bergara
Eskoriatza
Arrasate - Uribarri
Arrasate - Markulete
Usurbil
Tafalla
1 
HPDC
Aluminioa 
Mekanizazioa
2 HPDC Aluminioa  Mekanizazioa
2 LPDC Aluminioa  Mekanizazioa
2 Burdin Mekanizazioa
5 Burdin Galdategi
12
2
2
AUTOMOBILGINTZAKO HORNITZAILE GLOBALA
IRAUNKORTASUN MEMORIA | IEFE 2022
.2 GURE NEGOZIOAREN ETORKIZUNA ASMATZEN
2.2 GURE NEGOZIOAREN
ETORKIZUNA ASMATZEN
2.2.1 Automobilgintzaren sektorearen gakoak eta joerak
Automobilgintzak ikasi du pentsaezinekoa gerta daitekeela.
Sektorea eraldaketa prozesu betean dago, bestelako mugikortasun eredu baterantz,
mugikortasun elektriko, partekatu, konektatu, autonomo eta iraunkorrerantz.
AUTONOMOA IRAUNKORRA
KONEKTATUA
ELEKTRIFIKATUA PARTEKATUA
Eraldaketa prozesu horri erabat ustekabeko egoerak gehitu zaizkio, hala nola pandemia,
erdieroaleen eskasia, Errusiako gerra Ukrainan, etab., eta egoera horiek merkatuaren
susperraldian eragina izaten ari dira eta ibilgailu arinen eskaintzaren eta eskariaren arteko
desoreka estrukturala eragiten ari dira.
2022an, Europari eta Ipar Amerikari eragin die gehien espero zen eskariari erantzuteko
ekoizpen ahalmen nahikorik ez izateak. Europan, esaterako, salmentak 2019koak baino
%30 gutxiago izan dira, eta Ipar Amerikan, %19 gutxiago. Txinan, berriz, %7,5 hazi dira,
2019arekin alderatuta.
2022rakomundukosalmentek%9goraegiteaesperozen,88Mibilgailusalduta.Hazkunde
proiekzio hori ez da bete, eta soilik 81 M unitate saldu dira, 7 M ibilgailu arineko eskaera
ase gabe geratuta.
2019 2020 2021 2022 2023 2024
30
20
10
0
70
60
50
100
90
80
40
2019 2020 2021 2023 2024
20
0
60
100
80
40
SALMENTAK (Mun.) EKOIZPENA (Mun.)
15,7 13,3 14,4 15,5 16,4 17,0
90
78
81 81 85 91 89
75 77
82
85
91
25,5 24,4 25,5 27,4 26,2 27,8
24,3 23,3 24,5 26,7 25,6 27,3
20,7
16,6 16,7
14,6 16,0 18,3
21,3 16,7 16,0 15,9 17,3 19,4
20,2
17,0 17,6 16,4
17,9
19,1
16,2
12,9 13,0 14,4 15,4
15,9
3,0 3,4
3,5
3,8
26,9
21,8 23,4 25,4
26,9
26,9
4,1
3,0
3,9 4,3
4,7
5,1
3,9
3,4
6 7
4
2022
Eskaria ase gabe
ROW (Rest of the world)
Hego Amerika
Ipar Amerika
Europa
Txina
Asia Pazifikoa
Pronostikoaren bilakaera
Abend.20
Urt.22
Ira.22
Ekoizpenak salmentekin alderatuz gero, bien arteko desoreka handia ikusten da, eta
horrek agerian uzten du eskari errealari erantzun ahal izateko dauden stockak erabili
behar izan direla, merkatua aurreko urteetako inbentario maila optimotik oso urrun utzita.
Zein izan dira aurtengo gakoak Automobilgintzan?
Eskaintzaren eta eskariaren arteko desoreka estrukturala, 2020tik datorrena
Automobilgintzaren merkatua ez da eskariari erantzuteko behar den ibilgailu kopurua
ekoizteko gai izan. Hauek izan dira arrazoi nagusiak:
TXIPAK%64
BESTE BATZUK%29
KABLEATUA%4
COVID19 %3
2023an desoreka horrek iraungo duela espero da, baina maila txikiagoan.
13
2
2
AUTOMOBILGINTZAKO HORNITZAILE GLOBALA
IRAUNKORTASUN MEMORIA | IEFE 2022
.2 GURE NEGOZIOAREN ETORKIZUNA ASMATZEN
Mikrotxipen krisia
2021eanhasizenAautomobilgintzarakoerdieroalerikezegoten,etaCovidarenizurritearen
ondorio argia da, munduko ibilgailu ekoizpena geldiarazi baitzuen, fabrikatutako
mikrotxipak beste industria batzuetara desbideratuz, hala nola informatikaren industriara,
eta telekomunikazioenera, besteak beste.
Eragindako ibilgailuak (‘000) 2021 2022
Ipar Amerika 3.414 1.681
Europa 3.335 1.524
Hego Amerika 374 222
Txina 2.147 215
Asiako gainerakoa 1.971 857
Munduko gainerakoa 73 47
GUZTIRA 11.324 4.548
Mikrotxipik ez egoteak ibilgailuen fabrikazioan izandako inpaktua eskualdeka
COVID-19
Txinan “0 Covid” politika aplikatzeak konfinamendu zorrotzak eragin zituen Shanghain
2022ko martxotik apirilera bitartean, eta horrek ekoizpenei asko eragin zien. 300.000
unitate ekoitzi gabe geratu ziren, hau da, 2 hilabeteko ekoizpenaren %15-25 gabe
geratu zen.
Ukrainako gerra
Errusiaren eta Ukrainaren arteko gerrak oso eragin handia izan du automobilgintzaren
industrian, eta asko iraungo dela espero da. Bi herrialdeak hornitzaile garrantzitsuak dira
merkatu horretan:
■ Ukrainak Europako ibilgailuen %7ren kableatua fabrikatzen zuen, hau da, 1
milioi inguru kableatua, eta gerrak 400.000 ibilgailu ingururi eragin die.
■ Errusia EUko 3. ibilgailu fabrikatzailea zen. Mendebaldeko eta Japoniako OEMen
boikotak milioi 1 ibilgailuren produkzioa bertan behera uztea ekarri du.
■ Horrez gain, Errusiari ezarritako zehapenengatik energiaren eta lehengaien
prezioek izan dute igoerak osagaien horniduran eragin du, batez ere Europar
Batasunean.
Automobilgintzaren sektorearen joerak
Elektrifikazioa: mugikortasun iraunkorrerantz
Automobilgintzaren industria aldaketa azkarreko aldi bat igarotzen ari da. Berrikuntza
teknologikoek eta ingurumen eskakizunek ibilgailu elektrikoen industria indartsua
sortzea bultzatu dute, Txinak eta Teslak, esaterako, bultzatuta, industriako gainerakoen
laguntzarekin.
BEV, Ibilgailu elektriko bateriadunak
PHEV, hibrido entxufagarria
FHEV, hibridoa
MHEV, Mild Hybrid Electric Vehicle
EUROPA TXINA
IPAR AMERIKA
%36 %30
%12
%10 %19 %61
%43
%19
%16
%11
%32 %11
Ibilgailu elektrikoen salmentak munduan.
Munduan elektrifikazioa aurrera egiten ari da modu geldiezinean, nahiz eta beste
faktore batzuk egon, hala nola ibilgailuak kargatzeko azpiegitura eta ibilgailu elektrikoen
prezioak, BEVen (Battery Electric Vehicles) salmentetan eragin negatiboa dutenak.
BEVen kuota ibilgailu arinen merkatuaren %9,4 da maila globalean, eta Txina da
merkatuko liderra BEVetan, 5,1 milioi unitateko salmentekin, hau da, salmenta guztien
%18,6arekin; ondoren Europa dago, 1,7 milioi unitateko salmentekin (%11,6), eta,
azkenik, Ipar Amerika, 0,8 milioi unitateko salmentekin (%4,9).
Elektrifikazioaz gain, hidrogenoa etorkizuneko aukera gisa agertzen ari da, erregai
pilaren bidez eta hidrogenoa egokitutako errekuntza motorretan erregai gisa erabiliz.
Azken irtenbide hori egingarriagoa ikusten da ibilgailu industrialaren sektorearentzat
(kamioiak, autobusak eta makina industrialak).
14
2
2
AUTOMOBILGINTZAKO HORNITZAILE GLOBALA
IRAUNKORTASUN MEMORIA | IEFE 2022
.2 GURE NEGOZIOAREN ETORKIZUNA ASMATZEN
Gidaritza konektatua
Etorkizuneko Mugikortasunerako Europako Estrategiak (2018ko maiatza) bermatu
nahi du mugikortasun ekosistema seguru, ekologiko, konektatu eta autonomo
baterantz trantsizioa egingo dela, non konektibitateak funtsezko zeregina izango
duen. Estrategia hori garatzean, komunikazioen rola areagotu egingo da, ibilgailutik
ibilgailurako komunikazioak (V2V), ibilgailutik azpiegiturakoak (V2I) edo ibilgailutik
oinezkoarenganakoak (V2P) egongo baitira, besteak beste. Horiek guztiek komunikazio
sare bat osatuko dute (V2X), eta operadoreak gako izango dira horiek optimizatzeko eta
balio erantsia sortzeko, 5G sareen eta haien negozio eredu berrien inguruan.
Konexio prozesu horiek guztiek datu ugari sortzen dituzte, eta horrek behartzen gaitu
datu horien gaineko erantzukizunaz, datuen babesaz eta EBko herrialdeen arteko
koordinazio nazionalaz legeak garatzera.
Gidaritza konektatua har daiteke norberaren kabuz gidatzeko beharrezkoa den aldez
aurreko pausotzat.
Gidaritza autonomoa: automobilgintzaren disrupzioa dakarren aldaketa
Ibilgailu autonomoak jada ez dira utopia. Europar Batasunean, SAEren 4. mailaren
arabera erabat automatizatutako kamioiak eta autobusak homologatzeko eta erabiltzeko
behar den legeria garatzen ari dira. Gaur egun, herrialde bakoitzak askatasuna du
SAEren 4. mailara arteko gidaritza autonomoko funtzioak dituzten ibilgailuekin bide
publikoetan gidatze probak egitea baimentzeko, Bide Zirkulazioari buruzko Vienako
Konbentzioarekin Genevako Konbentzioarekin bat etorriz.
Adibidez, 2022. urtean, Alemania zehaztutako ibilbide batzuetan gidaritza autonomoko
funtzioak dituzten auto eta kamioek erabat automatizatuta gidatu ahal ditzaten lege
esparrua sortu zuen.

Mugikortasun partekatua: goranzko joera berreskuratzen, Covid-19aren
ondoren
COVID-19aren krisiak oso eragin negatiboa izan zuen garraio publikoko eta mugikortasun
partekatuko zerbitzuetan. Etorkizuneko mugikortasuna, batez ere hirietan, garraiobide
askoren konbinazio bat izango da, garraio publikoa mikromugikortasunarekin (bizikleta
partekatuak, patineteak, monopatinak, etab.) eta carsharingarekin uztartuz. Auto
partekatuaren segmentuan, 2027an erabiltzaile kopurua 62,1 milioira igotzea espero
da maila globalean, eta Estatu Batuetan eta Txinan espero da hazkunderik handiena.
Aurreikusten da auto partekatuen segmentuan diru sarrerak 13.550 milioi dolarretara
iritsiko direla 2023an, %5,69ko urteko hazkunde tasarekin (CAGR 2023-2027), eta
horrek 16.910 milioi dolarretako merkatu bolumena ekarriko du 2027an.
Belaunaldi gazteentzat, ibilgailu baten jabe izatea iraganeko kontua izango dela
iragartzen da. Auto partekatuen zerbitzuak oso ondo sar daitezke zerbitzu gisako
mugikortasunaren kontzeptuan (MaaS), eta erabiltzaileengana iritsiko lirateke sare
sozialen bidez edo garraio multimodala barne hartzen duten aplikazio berrien bidez.
Softwarea: gero eta garrantzitsuagoa automobilgintzan
Entretenimendurako softwarea garatzeaz gain, konektibitatea eta zibersegurtasunarekin,
pribatutasunarekin, 5Garekin, gauzen internetarekin eta datuen zirkulazio askearekin,
esaterako, loturak dituzten teknologia digitalak modu esponentzialean bultzatzen ari
dira automobilgintzan softwarea sortzea. McKinsey  Co.ren informazioaren arabera,
aurreikusten da automobilgintzako softwarearen munduko merkatua %163 handituko
dela 2030ean, 2019arekin alderatuta; izan ere, 50.000M$-ra arte handitzea aurreikusten
da, eta 2019an 19.000M$-koa izan zen.
Gorabidean doan mundu honetan, fabrikatzaile berriak sartzen ari dira (startupak).
Teknologiaren mundutik datozen fabrikatzaileak dira; beraz, oso kultura eta mentalitate
desberdinak dituzte, eta merkatua modu berritzaileetan ikusten dute. Horrela, markaren
pertzepzioa aldatzen ari da automobilgintzan, eta softwarean oinarritutako esperientziek
eta diseinuak fabrikazio prozesuek beraiek baino eragin handiagoa dute horretan. Izan
ere, aurreikusten da «ibilgailuaren softwarea bere marka bezain garrantzitsua izango
dela. Autoak softwarea nahieran berrituko eta eguneratuko du, informazioa laino
digital batetik etengabe bidalita.»
15
2
2
AUTOMOBILGINTZAKO HORNITZAILE GLOBALA
IRAUNKORTASUN MEMORIA | IEFE 2022
.2 GURE NEGOZIOAREN ETORKIZUNA ASMATZEN
2.2.2 Berrikuntza Prozesuetan eta Produktuetan
(GRI 3-3)
Automobilgintzaren etorkizun iraunkorraren alde egiten dugu
Aipatu berri dugun moduan, iraunkortasuna eta ibilgailu elektrikoa gure sektorea
eraldatzen ari dira. Horretaz jabetuta eta deskarbonizazioarekin eta mugikortasun
iraunkorrarekin konprometituta, gure berrikuntza programa gidatzen dute.
Berrikuntza teknologikoa Fagor Ederlanen
Gure berrikuntza programa etorkizuneko ibilgailuetarako irtenbide aurreratuak
eskaintzera bideratuta dago. Horretarako, produktuan, materialean eta prozesuan
berrikuntzak egiteari ekin genion, fokua sektorearen aipatutako erronka handietan jarrita:
iraunkortasuna eta elektrifikazioa. Gure helburua da prestazio eta funtzionaltasun gero
eta aurreratuagoak dituzten eta iraunkorragoak eta karbono aztarna txikiagokoak diren
osagai eta sistemen soluzioak eskaintzea.
Chassiseko eta Estrukturaletako osagai aurreratuak
Osagaiak arintzea edo haien pisua eta, beraz, ibilgailuaren pisua ere murriztea da C02
emisioak murrizteko estrategia nagusietako bat. Baina hori errekuntza ibilgailu batean
garrantzitsua bada, are garrantzitsuagoa da ibilgailu elektriko batean, bateriaren kostua
are erabakigarriagoa baita. Arintzea aspaldi izaten ari da gure berrikuntza programan
giltzarri. Arintzea modu integralean egiten dugu, produktuaren diseinuaren bidez,
materialetan berrikuntzak eginez eta gure teknologiak garatuz.
Chassisean eta powetrainen ditugun osagai guztietan ditugu proposamen arinak,
eta horien adibide dira EDERALSI Aluminiozko Disko eta Danborren proposamen
aurreratuak edo Arinncasten fabrikatutako osagaien proposamena.
ARINN CAST presio txikiko aluminio galdaketaren garapen teknologiko bat da, zeinak
ezaugarri mekaniko altuenak eta Chassiseko osagai aurreratu, arin eta iraunkorren
belaunaldi berri bat konbinatzen dituen. ARINNcastekin fabrikatutako osagaiek karbono
aztarna murriztea dakarte, izan ere, pisua asko murrizten dute eta, beraz, emisioak
ere asko murrizten dituzte, eta, gainera, materialen birziklagarritasunari dagokionez
estandarrik gorenekin fabrikatzen dira, hareazko arrak erabili beharrik gabe eta oso
efizientea eta automatizatua den prozesu batekin.
Osagaiak arintzearen alde eta aluminio galdaketaren teknologia garatzearen alde egiten
dugun apustu honekin, modu berritzailean landu ditzakegu ibilgailuaren esekiduran eta
bodyan funtsezkoak diren beste osagai batzuen proposamenak, esaterako, azpiframeen
proposamenak, Fagor Ederlanek merkatuari irtenbide aurreratuak eta osoak eskaini nahi
dizkio-eta horrelako osagaietan.
PM10 partikulen emisioa murrizteko balazten diskoen estaldura da Fagor Ederlan
baliabideak inbertitzen ari den beste eremu bat. Hainbat soluzio ikertu nahi dira, hala
nola High Speed Laser Cladding (HLSC), Cold Gas Spraying (CGS), besteak beste,
merkatuaren beharrei erantzuteko eta Europako hurrengo erregulazioei aurrea hartzeko.
Karbono aztarna txikiagoa
Arintzeak ez ezik, ekonomia zirkularreko proiektuak ardatz izanik materialetan eta
teknologietan egiten diren berrikuntzek ere ematen diote, neurri batean, balio
iraunkorra gure osagaiei, deskabornizaziorako dugun estrategiarekin batera lehengaiei
arrazoizko erabilera ematen laguntzen baitigu, ekodiseinuaren bidez edo osagai berriak
fabrikatzeko bigarren mailako lehengaiak berrerabiliz. Gaur egun, burdin galdategietan
erabiltzen diren lehengaien %95 eta gure aluminio galdategien kasuan %70 baino gehiago
bigarren mailako iturrietatik datoz, eta, horrela, merkaturako ditugun proposamenek
materialen kontsumo eta karbono aztarna txikiagoak dituzte.
Gainera, materialak berritzeko proiektuak ditugu, hala nola SALEMA proiektua, non
Europako beste partaide batzuekin batera ari garen.
16
2
2
AUTOMOBILGINTZAKO HORNITZAILE GLOBALA
IRAUNKORTASUN MEMORIA | IEFE 2022
.2 GURE NEGOZIOAREN ETORKIZUNA ASMATZEN
Powertraineko osagai aurreratuak
Elektrifikazioak eragin handia du ibilgailuan eta ibilgailuak dituen sistema guztietan.
Aipatu ditugu ibilgailu elektrikorako Chassiseko eta Estrukturaletako osagaien garapena
gidatzen duten berrikuntza ildo nagusiak, baina eraldaketarik handiena dakarren
sistema Powertraina da, errekuntzatik elektrikora igarotzen baita. Sistema berri bat,
teknologia berriak eta osagai berriak. Elektrifikazioak aurrera egingo duela aurreikusita,
Fagor Ederlanek denbora darama ROAD MAP teknologiko bat lantzen, elektrifikazioan
aukeratzat identifikatutako osagaiak eta sistemak garatzeko gida gisa. Plan teknologiko
horretan, powertrain elektrikorako osagaiak garatzeko hainbat jarduera teknologiko mota
jorratzen ditugu, hala nola motor elektrikoaren karkasak eta potentziako elektronikarako
karkasak, transmisioarekin integrazio maila desberdinak dituztenak.
Osagaitik sistemetara
Hainbat sistemaren garapenak osatzen du mugikortasun iraunkorrago baterantz egiteko
dugun garapen programa.
Atzeko ardatz elektrikorako balazta danbor sistema bat esploratzen eta garatzen
hasi gara; Ibilgailu Industrialerako Baterien proiektu bat garatu da, eBus eta ibilgailu
industrialetarako bateria arinen prototipo batekin amaitu dena; eta ibilgailu konektatuan,
autonomoan, partekatuan eta elektrikoan (CASE) aplikatzeko gurpileko motorraren
proiektu bat abian dago.
Azkenik, hidrogeno errekuntzako motorraren eta bere osagaien esplorazioak osatzen du
etorkizunari begira ditugun sistemen zorroa.
Fabrika digitalerantz
4.0 Industriaren arloan, “Smart Factory” eraikitzeko lanean ari da. Horretarako,
fabrikazio aurreratuko teknologiak garatzen eta ezartzen ari dira, fabrikazio prozesuen
eraldaketan lagunduko dutenak, kalitatea, mantentze lanak edo energia bezalako
esparru garrantzitsuetan.
Edertek, zentro teknologikoa.
Edertek gure zentro teknologikoak gidatzen du gure berrikuntza programa.
Edertek Zientzia Teknologikoaren eta Berrikuntzaren Euskal Sareko (ZTB)
I+G+Bko enpresa unitatea da, eta taldeko I+G+B programaren zentroa.
Kanpoko eragileekiko lankidetza teknologikoa funtsezko alderdia da berrikuntza
kudeatzeko dugun sistemaren barruan, zeina UNE 166002 arauaren arabera
ziurtatuta dagoen. Horren erakusgarri da gaur egun zentroan garatzen diren
I+G+B proiektuen %77 ingurutan eragile teknologikoek parte hartzen dutela.
Era berean, Edertekek lankidetza akordio estrategikoak ditu erreferentziako zentro
teknologikoekin, hala nola Tecnalia, Ikerlan eta MONDRAGONeko Unibertsitateko
Ingeniaritza Fakultatearekin.
13
patente eta
baliagarritasun
ereduak
430
pertsona Ikerketan
eta ingeniaritzan
35
Argitalpenak eta
ponentziak
%78
Berrikuntza irekiko
proiektuak
17
2
2
IRAUNKORTASUN MEMORIA | IEFE 2022
KOOPERATIBA
INDUSTRIALA
33.1 Talde kooperatiboa
3.2 Gobernantza kooperatiboa
1. TALDE KOOPERATIBOA
KOOPERATIBA INDUSTRIALA
IRAUNKORTASUN MEMORIA | IEFE 2022
3.1
TALDE KOOPERATIBOA
(GRI 2-1, 2-2, 2-6)
3.1.1 Fagor Ederlan Taldea
Fagor Ederlan kooperatiba industriala 1963an sortu zen, tokiko hiru kapital enpresa batu
eta kooperatiba bihurtu ondoren.
Hasieratik ulertu dugu kooperatiba dela enpresa egiteko modurik onena, eta horrek
gizarte eraldaketan aurrera egiteko aukera ematen digula, enpresa eredu eta gizarte
bidezkoago eta solidarioago baterantz.
Gure balioak, printzipioak eta kultura negoziotik harago hedatzen dira. Gure kudeaketa
ereduak pertsonak eta inguruan dugun ingurunea ditu ardatz, eta pertsona guztien parte
hartzea bultzatzen du, hiru eremutatik:
■ bazkide langile gisa
■ kudeaketan: produktuak, prozesuak eta zerbitzuak hobetzeko ekarpenak eginez
■ emaitzetan: egindako lanaren arabera.
Nazioartekotzea eta dibertsifikazioa bezalako estrategiei erantzunez, Fagor Ederlan
Taldea denboran zehar aldatuz joan da. Gaur egun, honako sozietate hauek osatzen
dute Taldea:
Bateratzea Integrazioaren bidez
Bateratzea baliokidetasunean jartzearen bidez
Bateratu gabeak
ABF Logistics
(%50)
360 Gasak
(%10)
EEVAM
Technologies
(%4,74)
EG Batery
Solutions
(%100)
F Ind.
Components
(%100)
FE AEB
(%100)
F Industrie
commerz
(%50)
FE France
(%100)
FE MEXIKO
(%100)
GISEDERLAN
(%50)
FE TAFALLA
S.COOP
(%49,71)
EDERTEK
S.COOP
(%52,78)
FAGOR EDERLAN
S.COOP
EDERLAN
SUBSIDIARIES
(%100)
EDERLAN
DO BRASIL
(%100)
FE
BRASILEIRA
(%100)
FE SLOVENSKO
(%100)
FE KUNSHAN
(%100)
3.1.2 Fagor Taldea
Sortu ginenetik, Fagor Taldeko kide gara, 8 kooperatibak osatutako industria
kooperatiben taldeko kidea. Kooperatiba horiek erreferente dira euren jarduera eremu
diren sektoreetan, urtean 1.200 milioi eurotik gora fakturatzen dute, eta 10.000 langile
baino gehiago dituzte lanean munduan.
19
3
3
1. TALDE KOOPERATIBOA
KOOPERATIBA INDUSTRIALA
IRAUNKORTASUN MEMORIA | IEFE 2022
Talde mailan, batez ere Pertsonak eta Eraldaketa soziala estrategiaren gakoak
partekatzen ditugu.
Zentzu horretan, Fagor 2030 estrategia garatu dugu, zeinak 5 helburu dituen:
■ Gure negozioak eraldatzea, lehiakorrak izaten jarraitu ahal izateko eta ekonomia
digital, deskarbonizatu eta zirkularreko testuinguru batean enplegua sortzen
jarraitzeko.
■ Gure gobernantza eredu demokratikoa hobetzen eta garatzen jarraitzea, hori
baita gure ezaugarri nagusia.
■ Testuinguru egokiak sortzea, pertsonek beren onena eskaini ahal izan dezaten.
■ Karbono aztarna murriztea, larrialdi klimatikoari aurre egin ahal izateko.
■ Garapen komunitarioa bultzatzea, Garapen Iraunkorreko Helburuak lortzeko
palanka gisa.
Bosgarren helburu horren esparruan, Debagoiena 2030 garapen iraunkorrerako
sarearen kide sortzaileak gara. Fagor Talde gisa, oso inplikatuta gaude gure jarduera
industrialaren zatirik handiena biltzen den lurraldearen iraunkortasunean. Horretarako,
tokiko administrazioekin, unibertsitatearekin eta eragile sozialekin lankidetzan dihardugu,
2050. urterako Debagoiena lurralde adimendun, inklusibo eta klimatikoki neutro bihurtu
nahi duten askotariko proiektuak garatzen eta finantzatzen.
3.1.3 MONDRAGON Korporazioa
MONDRAGON Korporazioa munduko kooperatiba talderik handiena da, interkooperazio
proiektu bat, non I+G zentroak, enpresak eta unibertsitateak interakzioan ari diren enpresa
ekimen berriak bultzatzeko. 80.000 pertsona baino gehiago lanean 5 kontinenteetan,
eredu propio batekin.
95
KOOPERATIBAK
80.000
PERTSONAK
14
ZENTRO
I+G
1.
POSTUA EUSKAL
ENPRESEN
RANKINGEAN
Korporazioak 4 negozio arlo ditu: Finantzak, Banaketa, Ezagutza eta Industria. Fagor
Ederlan azken horretan dago, zehazki Chassis and Powertrain Automobilgintzaren
Dibisioan (CHP).
20
3
3
1. TALDE KOOPERATIBOA
KOOPERATIBA INDUSTRIALA
IRAUNKORTASUN MEMORIA | IEFE 2022
INDUSTRIA KONTSEILUA
CHP Automozioa
CM Automozioa
Automatizazio industriala
Osagaiak
Eraikuntza
Ekipamendua
lngenieria eta zerbitzuak
Makina-erreminta
Industriako sistemak
Tresneria eta sistemak
%55,0
%2,1
%3,2
KONGRESUA
BATZORDE IRAUNKORRA
LEHENDAKARITZA
KONTSEILU NAGUSIA
%39,7
EZAGUTZA FINANTZAK
I
N
D
U
S
T
R
I
A
B
A
N
A
K
E
T
A
68.743
PROTAGONISTAK
3.1.4 Interkooperazioa, sendotasun eta lehiakortasun gisa ulertuta
Fagor Taldean eta MONDRAGONen ere interkooperaziorako eta elkartasunerako hainbat mekanismo ditugu, eta mekanismo
horiei esker lehiakorragoak gara. Mekanismo horiek kooperatibei funtsezko hiru alderditan laguntzera bideratuta daude:
Gainera, emaitzen birmoldaketaren esparruan, emaitza positiboak dituzten kooperatibek emaitza horien %5 taldeko hainbat
kooperatibatako bazkide langileen artean egon daitezkeen ordainsari aldeak arintzeko erabiltzen dituzte.
Era berean, eta oro har, urtero emaitza positiboen %5aren pareko ekarpena egiten dute inbertsio gisa, MONDRAGON Inversiones
S.Coop.ek kudeatutako Nazioarteko Zabalkunderako Funts bat eratzeko. Baliabide horien xedea da kooperatibei nazioarteko
zabalkunde eta hazkunde prozesuetan laguntzea, enpresa proiektuak sustatzea eta kooperatiben ondare egiturak indartzea.
Emaitzen birmoldaketa: soberakin positiboak dituzten kooperatibek beren emaitzen %10 ematen dute gutxienez,
emaitza negatiboen %30eraino konpentsatzeko eta galerak izan dituen kooperatibaren ondare narriadura arintzeko.
Mekanismo horren bidez bi helburu lortzen dira, alde batetik, zailtasunak dituzten kooperatibak babestea eta haien
susperraldi ekonomikoan laguntzea, enpresa proiektuak testuinguru ekonomiko zailetan bideratu ahal izan ditzaten,
eta, bestetik, aberastasunaren banaketa kooperatiba baten bilakaera indibidualetik haratago.
Enpresaren garapenean laguntzea: MONDRAGONeko kooperatiba guztiek, urtero eta oro har, beren emaitza
positiboen %5 ematen diote, itzuli beharrik gabe, MONDRAGON Fundazioari, Kohesio eta Garapen Funtsa eratzeko,
funts horrekin MONDRAGONeko Esperientzia Kooperatiboaren kohesioa eta garapena bultzatuko duten proiektuak
garatuko baitira.
LagunAroren prestazioak: MONDRAGONeko kooperatibak LagunAro izeneko Borondatezko Gizarte Aurreikuspeneko
erakunde bateko kide gara. Erakunde hori bazkideek (mutualistek) beren lan indizearen arabera egindako ekarpenez
osatutako Ondare Funts bat kudeatzeaz arduratzen da. Ekarpen horien helburua da mutualistentzako prestazio
definituko pentsioak estaltzeko sistema bat bermatzea, LagunArok mutualista bakoitzaren izenean Langile Autonomoen
Erregimenari egindako kotizazioengatik Gizarte Segurantzak onartutako erretiro publikoko prestazioak osatzeko.
Erretiro prestazio horiekin batera, mutualisten alarguntza edo zurztasun prestazioak ere kudeatzen ditu.
Gainera, mutualistek egindako ekarpenen beste zati bat prestazio guztiak modu mutualizatuan finantzatzeko erabiltzen
da, tartean direla osasun laguntzaren estaldura, amatasuna eta aitatasuna, aldi baterako ezintasunen prozesuei
dagozkien estaldurak, edo enplegurako laguntzari dagozkienak.
Enplegurako laguntza interkooperaziorako tresna bat da, aldi ekonomiko txarrei aurre egiteko diseinatua,
eta kooperatibekin batera proposatzen eta kofinantzatzen dituen neurrien artean daude bazkideen enplegua
mantentzearekin zuzenean lotutakoak, aurre erretiroak finantzatuz, egutegi mugikorraren bidez, langabezia efektiboaren
bidez, mutualisten birmoldaketa profesionalaren bidez eta bazkideak LagunAroko kooperatiben artean aldi baterako
zein behin betiko birkokatzearen bidez.
21
3
3
KOOPERATIBA INDUSTRIALA
IRAUNKORTASUN MEMORIA | IEFE 2022
3.2
GOBERNANTZA KOOPERATIBOA
(GRI 3-3, 2-23, 2-24)
3.2.1 Printzipio kooperatiboak
Hamar dira MONDRAGONen Esperientzia Kooperatiboa oro har eta Fagor Ederlan
bereziki gidatzen dituzten oinarrizko printzipio kooperatiboak:
01.
ATXIKIPEN LIBREA
Irekia eta diskriminaziorik gabekoa
da oinarrizko printzipioak onartzen
dituzten eta egon daitezkeen
lanpostuetarako konpetentzia
profesionala egiaztatzen duten
pertsona guztientzat, inolako
diskriminaziorik gabe.
04.
KAPITALAREN IZAERA
INSTRUMENTALA ETA
MENDEKOA
Kapitala lanaren mendeko
tresnatzat hartzen da, enpresaren
garapenerako ezinbestekoa.
07.
ELKARREN ARTEKO
LANKIDETZA
Lankidetza elkartasunaren
aplikazio zehatz baterako eta
enpresa eraginkortasunerako
baldintzatzat hartzen da.
10.
HEZKUNTZA
Aurreko printzipioak ezartzea
sustatzeko, ezinbestekoa da
alderdi guztietan beharrezkoak
diren giza baliabideak eta baliabide
ekonomikoak hezkuntzara
bideratzea.
02.
ANTOLAMENDU
DEMOKRATIKOA
Bazkide langile guztien oinarrizko
berdintasuna aldarrikatzen da,
izateko, edukitzeko eta ezagutzeko
eskubideei dagokienez. Horrek,
ezinbestean, enpresa erakunde
demokratikoa dela onartzea dakar.
03.
LANAREN
SUBIRANOTASUNA
Lana naturaren, gizartearen eta
gizakiaren beraren eraldaketa
faktore nagusitzat hartzen da.
06.
ORDAINSARIEN
ELKARTASUNA
Kudeaketako oinarrizko printzipio
gisa, ordainsari nahikoa eta
solidarioa ezarri da.
05.
PARTE HARTZEA
KUDEAKETAN
Bazkideen harremanetik haratago,
kooperatibismoaren izaera
demokratikoak autoantolaketaren
garapen progresiboa eta
enpresaren kudeaketan parte
hartzea dakar.
08.
ERALDAKETA SOZIALA
Beste herri batzuekin elkarlanean
gizartea eraldatzeko borondatea
adierazten da, Euskal Herrian
egindako jardunaren bidez,
gizartea eta ekonomia
berreraikitzen laguntzeko
eta euskal gizarte libreagoa,
bidezkoagoa eta solidarioagoa
eraikitzeko.
09.
IZAERA UNIBERTSALA
«Gizarte ekonomiaren»
esparruan bokazio unibertsalaren
erakusgarri, demokrazia
ekonomiko baten alde lan egiten
duten pertsona guztiekiko
elkartasuna aldarrikatzen da.
Kooperatibismoak, gainera,
bere egin ditu nazioarteko
kooperatibismoari dagozkion
Bake, Justizia eta Garapen
helburuak.
.2 GOBERNANTZA KOOPERATIBOA
22
3
3
KOOPERATIBA INDUSTRIALA
IRAUNKORTASUN MEMORIA | IEFE 2022
3.2.2 Misioa, Bisioa eta Balioak
(GRI 2-1, 2-23, 2-24)
Misioa
Fagor Ederlan taldearen proiektua gidatzen duen kooperatiba gara. Gure bezeroentzat
baliohandikosoluzioberriakdiseinatzenetagaratzendituztenpertsonakonprometituekin,
proiektu sozioenpresarial solidario, iraunkor eta eraldatzaile bat sortuko dugu.
Gure esperientzia kooperatiboa indarberrituko dugu, honako hauek sustatuz:
■ Pertsona guztien garapen iraunkorra
■ Gure prozesu guztien hobekuntza
■ Egiten dugun guztian berrikuntzak egitea
■ Jarduera berrien sustapena
■ Interkooperazioa, anbizio handiagoko helburu kolektiboak lortzeko.
Bisioa
Pertsona konprometituak izango gara, askatasunean hazi eta lankidetzan arituko
direnak proiektu sozioenpresarial solidario, iraunkor eta eraldatzaile bat sortzeko,
eta interkooperazioan oinarrituko direnak produktu berri eta baliotsuak sortzeko,
merkatuaren lidergo posizioan jartzen gaituen testuinguru global batean.
Balioak
■ (Auto)exijentziaz eta erantzun(kide)tasunez parte hartzea. Gure proiektuaren
jabeak gara, eta proiektu hori errealitate globalean kokatzen da, non enpresen
lehiakortasuna etengabe hazten ari den. Gero eta zorrotzagoa den testuinguru
horri erantzuteko, pertsonek gure proiektuaren epe luzerako iraunkortasunarekin
duten inplikazioa eta konpromisoa areagotzen jarraitu behar dugu.
■ Elkartasun arduratsua. Ondasun kolektiboa (kooperatiba) lehenestea bai
interes pertsonalen bai tokiko interesen gainetik. Zailtasun puntualak gainditzen
eta bestela posible izango ez liratekeen proiektu baliotsuak garatzen lagunduko
duen elkartasunaz ari gara. Elkartasuna bultzatuz, autoexijentzia eta erantzukizun
kuota handiak ere eskatuta.
■ Berrikuntza. Aldaketara irekita egotea, eta aldaketa diogunean, jarrera
inkonformista eta sortzailea hartzeaz ari gara, kontzeptu, ideia eta soluzio berriak
bilatzeko bidean beste batzuekin lankidetzan aritzeko irekita egoteari dagokion
jarreraz. Ekintzailetza. Aitzindariak izatea eta lidergoan jardutea negozio eta
jarduera berriak bilatzen, beste batzuekiko lankidetza eta aliantzak sustatuz.
■ Interkooperazioa. Interkooperazioan aritzeko gai izanda baino ezingo ditugu
anbizio handiagoko jomuga kolektiboak lortu. Interkooperaziora bideratutako
jarrera irekiak eta anbiziotsuak bultzatzen jarraitu nahi dugu gure
kooperatibetan.
■ Eraldaketa soziala. Bokazio eraldatzailea daukagu, gizarte hobe, bidezkoago,
zuzenago eta solidarioagoa eraiki nahi dugu. Erronka horri beste bultzada
bat eman nahi diogu, eta balio hori bizi izateko bidean aurrera egin, lan ildo
eguneratuekin.
.2 GOBERNANTZA KOOPERATIBOA
23
3
3
KOOPERATIBA INDUSTRIALA
IRAUNKORTASUN MEMORIA | IEFE 2022
3.2.3 Kudeaketa Eredua
(GRI 3-3)
Fagor Ederlan taldearen kudeaketa ereduak kudeaketa sistemikoa eta denboran
iraunkorra bultzatzen du, zeina etengabe berrikusi eta hobetzen baita.
BISIOA
MISIOA
BALIOAK
Negozioko estrategia Kudeaketako estrategia
Interes taldeak
Prozesuak
Aginte taula
Bezeroari balioa ematea da kudeaketa estrategia horren funtsa, horretarako prozesuen
kudeaketa bikainaren eginez, eta prestakuntza duten eta etengabeko hobekuntzarekin
konprometituta dauden pertsonen parte hartzeaz baliatuz.
Lau urtean behin, taldeak bere plangintza estrategikoa lantzen du, non erronka
estrategikoak eta erronka horiek lortzeko beharrezkoak diren aldaketa eta hobekuntzen
proiektuak definitzen diren, elementu hauek aintzat hartuta:
■ Behar diren baliabideen kuantifikazioa eta proiektuen lehenespena
■ Diseinatutako estrategiarako antolaketarik egokiean definitzea
■ aginte taula estrategikoa, definitutako erronketako bakoitzean aurrera egitea
ahalbidetuko duena.
Plan Estrategikoaren hedapena urtero egiten da, Kudeaketa Plan baten bitartez, zeinaren
bilakaera hilero ebaluatzen baita. Era berean, urtero barruko eta kanpoko analisi bat
egiten da, bai eta erronken analisi bat ere, etorkizuneko ekintza planak doitzeko eta
egokitzeko.
.2 GOBERNANTZA KOOPERATIBOA
24
3
3
KOOPERATIBA INDUSTRIALA
IRAUNKORTASUN MEMORIA | IEFE 2022
3.2.3.1 Arriskuaren kudeaketa
(GRI 2-25)
Urtero, Kudeaketa Plana egiteko input gisa, prozesu arduradun bakoitzak arriskuen eta
aukeren analisia egiten du P-51.000 prozeduratik abiatuta.
Bertan, identifikatutako arriskuak eta aukerak, haien probabilitatea eta gertatuz gero
eragin dezaketen inpaktua ebaluatzen dira. Arrisku maila (NPR) ALTUA edo OSO
HANDIA dela jotzen direnak lehenesten dira kudeaketa plana egitean. Kasu bakoitzean,
arduradun bat izendatzen da, adierazleak definitzen dira eta bilakaera positiboa eduki
dezaten behar diren ekintzak planifikatzen dira.
Hilero erakundeko Zuzendaritza Kontseiluetan adierazleen zein ekintza planaren
garapenaren jarraipena egiten da, A3ak berrikusiz.
Honako hauek dira 2022an identifikatutako arrisku nagusiak:
Arriskua Arriskuaren zergatiak Ekintza eta jarraipen plana
Zorro galera automobilgintzaren merkatuko joera berriengatik Ibilgailuaren elektrifikazioa
Gidaritza autonomoa eta konektatua
Mugikortasun partekatua
■ A3 Bereganatze plana
■ A3 Start-Up eta Aliantzak
■ A3 Produktuetan berritzea
■ A3 Plan Digitala
Bereganatutako produktu berrien merkaturatzeko zailtasuna Merkaturatzeko epe gero eta laburragoak
Prozesu edo eragiketa berriak sartzea
Espazio berrien beharrak
Inbertsio garrantzitsuak
■ A3 LNP prozesua hobetzea (Produktu Berriak Merkaturatzea)
■ A3 Logistika Integrala
■ A3 Espazioak eta Inbertsioak monitorizatzea
Eskariaren aldaketara egokitzeko zailtasuna Bezeroen eskari iragarriezina
(covid19, Ukrainako gerra, mikrotxipen krisia...)
Hornidura katearen haustura
■ A3 Logistika Integrala
■ A3 Garapen profesionala, malgutasuna eta polibalentzia
Errentagarritasun operatiboaren galera Lehengaien eta Energiaren prezioen igoera
Eskariaren aldaketara egokitzeko zailtasuna
■ A3 Prozesuen efizientzia (Fe / Al)
■ A3 Lehengaien eta Energiaren prezioen ondorioa
■ A3 Energia elektrikoaren mix
■ A3 Transferentzia proiektuak
■ A3 Plan Digitala
Pertsona gaituak berganatzeko eta atxikitzeko zailtasuna 2022ko lan erreforma
Aldaketa demografikoa
Lan merkatuko eskaintza zabala
■ A3 Talentua erakartzea
■ A3 Garapen profesionala, malgutasuna eta polibalentzia
■ A3 Absentismoaren murrizketa
Klima Aldaketarekin lotura duten eskakizunetara egokitzeko zailtasuna Karbono prezioa
Emisioei buruzko legeria murriztaileagoa
Mendekotasun energetikoa
CSRDren eskakizun berriak
■ A3 Ingurumeneko iraunkortasuna
■ A3 Energia elektrikoaren mix
Datorren ekitaldian, ASG irizpideekin lotutako Arriskuen Mapa landuko da berariaz.
.2 GOBERNANTZA KOOPERATIBOA
25
3
3
KOOPERATIBA INDUSTRIALA
IRAUNKORTASUN MEMORIA | IEFE 2022
3.2.4 Gobernantza Eredua
(GRI 3-3)
Demokrazia enpresaren esparrura zabaldu zuen esperientzia bat da gurea, izan ere,
boto bat bazkide bat printzipioaren arabera dihardugu. Gure bazkide langileek modu
aktiboan eta konpromiso handiz parte hartzen dute jabetzan, etekinen banaketan eta
kudeaketan..
Garapen Iraunkorreko Helburuekin konprometitutako gobernantza eredu
kooperatibo bat garatzen ari gara, eta gure organo nagusia Batzar Nagusia da, non
gure etorkizuna zehazten duten erabaki garrantzitsuenak hartzen diren.
Enpresa egiteko eredu kooperatiboak gidatuta
Eredu kooperatiboak gure kideek pertsonak diren heinean eta bazkide diren heinean
dituzten asmoak ase nahi ditu, enpresa egitura errentagarri eta sendo bat lortuz,
lankidetza pertsonaren zerbitzura jarrita, munduarekin eta gure ingurunearekin
elkartasunean arituta.
■ Guretzat, lana da gizakion asmoak pixkanaka asetzeko eta gizakion
aurrerapena lortzeko baliabide bat, norberaren enpresa errealitatearekiko
konpromiso indibidual eta kolektiboa bultzatuko duen elkartasun zorrotz eta
arduratsua abiapuntu hartuta.
■ Bazkide langileak dira produkzio baliabideen jabe, eta eskubide sozialak
pertsonaren lanari lotuta daude, ez kapitalaren jabetza izateari.
■ Kooperatibako kide guztiek parte hartzen dute ordezkaritza eta gobernu
organoen hautaketan eta bazkide gisa duten xedea zehaztean, araubide
sozietarioan zein enpresaren kudeaketan kolektibitate gisa erantzukidetasunez
jardutea ahalbidetuko eta erraztuko duen eredu demokratiko baten alde eginez.
Printzipio kooperatibo horiek portaera jarraibideak ematen dizkiete gure erakundeko
pertsonei, Kooperatibaren balioak praktikan jarriz.
Kooperatibaren gobernu organoak eta horiek betetzen dituzten funtzioak benetan
demokratikoak izateko, bazkideak haien hautaketan eta haietan parte hartuz inplikatzea
bultzatzen da, bai eta parte hartze eta lan subiranotasun sistema baten berezko
komunikazio sarean eta erabakiak hartzeko sarean aktiboki parte hartzea ere.
Kooperatibaren izaera demokratikoak, gainera, berekin dakar autokudeaketaren garapen
progresiboa, eta, ondorioz, bazkideek enpresa kudeaketaren alorrean parte hartzea,
hileko parte hartze mekanismoen eta bideen bitartez eta gardentasun informatiboaren
bitartez, Kooperatibaren kudeaketaren oinarrizko aldagaien bilakaerari dagokionez.
.2 GOBERNANTZA KOOPERATIBOA
26
3
3
KOOPERATIBA INDUSTRIALA
IRAUNKORTASUN MEMORIA | IEFE 2022
3.2.5 Antolaketa egitura
(GRI 2-9, 2-10, 2-11, 2-12, 2-13, 2-18)
Gure kooperatibaren antolaketa egitura gobernu organo hauetan oinarritzen da:
Batzar Nagusia
Organo sozial gorena, bazkideek beren eskumeneko gaietan eztabaidatzeko
eta erabakiak hartzeko eratua; gai horien artean, hauek: kudeaketa aztertzea
eta gaitzestea, kontuak eta balantzea onartzea, soberakinen banaketa
erabakitzea, eta Kooperatiba Hezkuntza eta Sustapenerako eta interes
publikoko beste helburu batzuetarako Kontribuzioa aplikatzeko irizpideak
ezartzea, besteak beste.
Kontseilu Errektorea
Kooperatibaren kudeaketa eta ordezkaritza modu esklusiboan dagozkion
organo kolegiatua. Horrez gain, Legean edo Estatutuetan Batzar Nagusiari
edo beste organo sozial batzuei esleitzen ez zaizkien ahalmen guztiak ere
gauzatzen ditu. Kontseilu Errektorea arduratzen da gerentzia izendatzeaz eta,
hark proposatuta, departamentuetako zuzendaritzak izendatzeaz eta horien
eskumenak, betebeharrak eta ordainsariak zehazteaz, besteak beste.
2022an, Kooperatibaren Kontseilu Errektorea 12 pertsonak osatu dute: 6
gizonek eta 6 emakumek.
Zuzendaritza Nagusia eta Zuzendaritza Kontseilua
Gerentziari laguntzeko eta aholkuak emateko, Zuzendaritza Kontseilu bat
dago. Kooperatibako goi zuzendariek osatuta dago, eta gerenteak edo
zuzendari nagusiak presiditzen du. Zuzendaritza Kontseilua zuzendaritza
taldearen funtzioak koordinateko eta Kontseilu Errektorea aholkatzeko
organo gisa definitzen da, eta Kooperatibak enpresa gisa duen garapena eta
kudeaketa aurreikustea, planifikatzea eta sustatzea du eginkizun nagusi.
2022an, 9 gizonek eta emakume 1ek osatu dute Zuzendaritza Kontseilua.
Zaintza Batzordea
Batzordea hiru kide titularrek osatzen dute, eta haien ahalmenak dira urteko
kontuak berrikustea eta erabaki sozialak gainbegiratzea eta aurkaratzea,
besteak beste. Batzorde honek ezin du Kooperatibaren gestioan zuzenean
esku hartu, ez eta Kooperatiba hirugarren aurrean ordezkatu ere.
2022an, 3 emakumek osatu dute Zaintza Batzordea.
Kontseilu Soziala
Lan komunitateak Kooperatibaren administrazioan parte hartzeko organo
iraunkorra. Negoziazioa eta kontrol soziala ez ezik, informazioa, aholkularitza
eta kontsulta ere badira Kontseilu Sozialaren oinarrizko eginkizunak. Bazkide
langileak ordezkatzen ditu barne araubideko organoetan, eta Kontseilu
Errektorearen eta Gerentziaren aholkularitza eta kontsulta organoa da.
2022an, 43 gizonek eta 7 emakumek osatu dute Kooperatibaren Kontseilu
Soziala.
ZUZENDARI NAGUSIA
BATZAR NAGUSIA
Kudeaketa Sozialeko Z..
Garapen Korporatiboko eta
Eraldaketa Digitaleko Z.
Teknologia
eta Berrikuntzako Z.
Kudeaketa Sistema Integratuko
eta Iraunkortasuneko Z.
Merkatu eta
Dibertsifikazioko Z.
Finantza Z.
Burdin Negozio Unitateko
gerentea
Aluminio Negozio
Unitateko gerentea
Erosketetako eta
Logistika Integraleko Z.
Batzar Nagusiaren aktetan zehazten eta erregistratzen dira organo horiek
eta gainerako lanpostu exekutiboak osatzen dituzten pertsonak izendatzeko
eta hautatzeko prozesuak. Akta horiek Euskadiko Kooperatiben Erregistroan
daude eskuragai.
ZAINTZA BATZORDEA
KONTSEILU SOZIALA
KONTSEILU ERREKTOREA
.2 GOBERNANTZA KOOPERATIBOA
27
3
3
IRAUNKORTASUN MEMORIA | IEFE 2022
IRAUNKORTASUNAREN
ALDE
44.1 Iraunkortasuna Fagor Ederlanerako
4.2	Compliance. «Gure negozioaren gobernu onarekin eta etikarekin
konprometituta»
4.3 Pertsonak. «Pertsonak dira gure proiektuaren erdigunea»
4.4 Gizartea. «Garapen kooperatiboa bultzatzea»
4.5 Ingurumena. «Neutraltasunerantz aurrera egiten»
4.6 Hornidura katea. «Garapen iraunkorrerako funtsezkoa»
4.7 Finantzak. «Gure proiektu kooperatiboaren sendotasun finantzarioa»
IRAUNKORTASUN MEMORIA | IEFE 2022
4.1IRAUNKORTASUNA FAGOR
EDERLANERAKO
(GRI 2-22, 2-23, 2-24)
4.1.1. GIHekin lerrokatutako Erantzukizun Sozial Korporatiboa
Erantzukizun Sozial Korporatiboa (ESK) beti eta berez landu da Fagor Ederlanen bere
hasieratik, gaur egun inoiz baino indarrean jarraitzen duten printzipio kooperatiboetan
oinarrituta.
Bere estrategia korporatiboaren parte da eta izan da, estatutu, erregelamendu eta organo
batzuen bidez erabaki ekonomikoak orekatzen baitituzte, interes taldeen itxaropenak
kontuan hartuta erabaki horiek gizartean eta ingurumenean duten eragina ebaluatuz.
Horregatik, Fagor Ederlanek bat egiten du 2030 Agendarekin eta agenda horretako
Garapen Iraunkorreko 17 Helburuekin.
Fagor Ederlanek egiten dituen txostenek ESK-ko kontuetan aurrera egiteko gidari
gisa balio dute. Horren erakusgarri dira hainbat txostenetan, hala nola Informazio Ez-
finantzarioaren Egoera Txostenean bertan (IEFE), Ecovadisen edo NQCen, egindako
aurrerapen positiboak.
4.1.2 Iraunkortasunaren Gobernantza
2022an, Fagor Ederlanek urrats erabakigarriak eman ditu iraunkortasuna eta ingurumen,
gizarte eta gobernantzaren irizpideak (ASG) definitu, koordinatu eta kudeatzeko, ikuspegi
integratuago, koherenteago eta transbertsalago batetik.
Zuzendaritza Kontseiluan, eta zuzendari nagusiari zuzenean jakinarazita, Kudeaketa
Sistema Integratuko eta Iraunkortasuneko zuzendariaren figura definitu da (ikus
3.2.5 atala), iraunkortasuna eta hari lotutako kontzeptu, estrategia, adierazle guztiak
enpresaren eguneroko jardueran integratzeko zereginarekin.
Iraunkortasun Saila ere sortu da, zeina, Iraunkortasun arduradunak gidatuta, Fagor
Ederlanek interes taldeen aurrean duen erreferentzia eta ageriko aurpegia baita.
Era berean, Iraunkortasun Batzordea abian dago, 2 mailarekin: Operatiboa eta
Estrategikoa.
Iraunkortasun Batzorde Operatiboa da hilero lantalde bakoitzak, ingurumen, gizarte
eta gobernantzaren irizpideen arabera definituta, kudeaketa planean atal bakoitzerako
aurreikusitako adierazleen eta ekintza planen jarraipena egiteko baliatzen duen foroa.
Lantalde bakoitza gidatzen duten pertsonak dira batzordeko kideak.
IRAUNKORTASUN BATZORDE OPERATIBOA
Ingurumeneko IBa
• KSIeko eta Iraunkortasuneko
zuzendaria
• Ingurumeneko arduraduna
• Gestio Sozialeko arduraduna
• Kontseilu Errektoreko idazkaria
• Compliance arduraduna
• Erosketa Iraunkorretako arduraduna
• Iraunkortasun arduraduna
Pertsonetako IBa
Gizarteko IBa
Gobernantza Etikoko IBa
Hornidura Kateko IBa
Txostenetako IBa
Iraunkortasun Batzorde Estrategikoa Zuzendaritza Kontseiluko kideek osatzen
dute, eta bertan egiten du, hiru hilean behin, atalen gaineko deskargua KSIko eta
Iraunkortasuneko zuzendariak. Bertan ere Jarraibideak eta Estrategiak onartzen
dira urtero.
1. IRAUNKORTASUNA FAGOR EDERLANERAKO
29
GURE NEGOZIOAREN IRAUNKORTASUNAREN ALDE
4
4
IRAUNKORTASUN MEMORIA | IEFE 2022
4.1.3 Materialtasuna
4.1.3.1 Interes taldeak
(GRI 2-29)
Fagor Ederlan taldearen lehentasuna da gure interes taldeekin komunikazio etengabea, arina eta irekia bermatzea une oro. Komunikazio horri esker, interes talde horien ondoan egon
gaitezke, eta enpresa, kooperatiba eta gizartea eraldatzeko eragile garen aldetik, harreman horietan denetarik parteka dezakegu, eta balio handiagoa eman.
Interes taldeak Komunikazio eta elkarrizketa kanal nagusiak Zergatik dira garrantzitsuak?
Bazkideak
-langileak
■ Bazkideen/langileen bilerak:
■ Informazio Bilerak eta Batzarra. (bazkideentzat bakarrik).
■ Intraneta
■ Panel fisikoak.
■ Ederapp (barne komunikaziorako appa).
■ Iradokizunen postontzia.
Gure proiektu sozioenpresarialaren jabeak dira, eta, beraz, proiektua errealitate bihurtzeko zer
egin eta nola egin erabakitzen dute.
Horiek, gainerako langileekin batera, baldintza duinetan eta garapen indibidual eta kolektiborako
aukerekin garatzen dute gure enpresaren jarduera.
Gobernu organoak ■ Aldizkako bilerak
■ Informazio Bilerak eta Batzarra.
Kooperatibaren boterea Batzar Nagusian datza, non bazkide guztiak ordezkatuta dauden.
Gainerako gobernu organoek Fagor Ederlan taldearen gobernu korporatiboaren eredua osatzen
dute, zeina bere estatutu sozialek eta Kooperatibaren Barne Araudiak arautzen duten
Administrazio publikoa ■ Komunikazioa eskualde eta estatu mailan, aldizkako bilerak eta ekoizpen zentroetara
bisitak egitea…
■ Debagoieneko Berrikuntza Plataforma irekia
Konprometituta gaudeneko ingurunearen ingurunearen parte da, eta, beraz, haiekin lankidetzan
aritzen gara haren garapenean.
Tokiko
komunitateak eta
ingurunea
■ Ingurumen Saila: kontaktu operatiboa
■ Lankidetza proiektuetan parte hartzea
■ Kooperatiben eskualdeko taldearekin bilerak (Fagor Taldea).
■ Organo Sozialak eta funtsen banaketa komunitariorako ad hoc Batzordea
■ Harreman zuzena fundazioekin eta beste erakunde batzuekin (Gizabidea, Mundukide, Fagor
Ederlan Slovensko Fundazioa, Elkarteak, GKEak, Debagoieneko Berrikuntza Plataforma
irekia).
Gure proiektu sozioenpresarialak esplizituki adierazten du bera kokatuta dagoen inguruneari
garatzen lagunduko diola eta, horretarako, gure ekoizpen lantegien inguruan dauden tokiko
komunitateetan oinarritzen gara.
Bezeroak ■ Komertzial Saila: harreman operatiboa egunero eta bisitak aldizka.
■ Konpromisoen dokumentua izenpetzea.
■ Bezeroaren auditoretzak eta homologazioak.
■ Kontratuak eta konpromiso dokumentuak.
■ Aurkezpenak.
Gure lanaren hartzaile den interes taldea dira, eta gure negozioaren garapena ahalbidetzen dute.
Gure helburua da haien beharrei erantzuten dieten produktuak eta zerbitzuak eskaintzea, eta
haien konfiantzan eta gogobetetzean oinarritutako epe luzeko harremanak garatzea.
Komunikazio kanalak bezeroekiko harremana eta elkarreragina optimizatzera bideratuta daude,
balioa emateko.
Hornitzaileak ■ Erosketa Saila: harreman operatiboa egunero, eta bisitak aldizka
■ Hornitzaileen ataria
Gure proiektu sozioenpresarialean laguntzen eta babesten gaituzte, eta negozio helburu eta
interes komunak partekatzen ditugu beraiekin.
Inbertsiogileak /
Finantza erakundeak
■ Finantza Saila: harreman operatiboa
■ Urteko txosten ekonomikoen argitalpena
“Erakunde horiekin finantzaketa akordioak eginez gure proiektu sozioenpresariala garatu
dezakegu
Kanal etikoa webgune korporatiboa
www.fagorederlan.com
komunikabideak eta sare
sozialak
Posta
Kasu guztietan, bide hauen bitartez komunikazio
zuzena edukitzen da:
1. IRAUNKORTASUNA FAGOR EDERLANERAKO
30
GURE NEGOZIOAREN IRAUNKORTASUNAREN ALDE
4
4
IRAUNKORTASUN MEMORIA | IEFE 2022
4.1.3.2 Materialtasun bikoitzaren analisia
(GRI 3-1, 3-2)
Azken urte honetan, merkatuak susperraldi zantzuak erakutsi ditu, baina hurrengo
ekitaldietako jardunean eragina izan duten eta eragina eduki dezaketen ziurgabetasunak
daude oraindik, batez ere inflazioa, gatazka geopolitikoak eta hegazkortasuna ekarri
dituzten gatazka sozial globalen gorakadagatik.
Fagor Ederlanek materialtasunaren analisia eguneratu du, 2022an Materialtasun
Bikoitzaren ikuspegi berria txertatuz, gure ingurunea eta joerak ezagutzeko, gu
egokitzeko eta ingurunean eragin positiboa sortzeko. Horrela, ASGko (ingurumena,
gizartea eta gobernantza) inpaktuaren ikuspegia zabaldu da, finantza ikuspegi
berriarekin, 2019ko GRI estandar eguneratuei eta Informazio ez-finantzarioari buruzko
Zuzentarau berriari (NFRD) erantzuna emateko txostenen lanketaren arloan dauden
eskakizun berrien ildotik.
Definizio prozesu horrek Finantza Informaziorako Europako Aholku Taldearen (EFRAG)
jarraibideak eta iraunkortasun memoriak egiteko Global Reporting Initiativek duen
(GRI) gidak bere «GRI 3 estandarrean -Gai Materialak-» txostenaren edukia zehazteko
ezartzen dituen printzipioak jarraitu ditu.
Ariketa horretan, ingurune globala eta sektoriala aztertzen da, alderdi iraunkorretako
inpaktuak eta arriskuak aztertuz (ingurumena, gizartea eta gobernantza).
■ Munduko Ekonomia Foroaren 2022ko Arrisku Globalen Txostenaren bidez
(The Global Risks Report 2022) munduko inpaktu nagusiak aztertu dira.
Horietatik, Fagor Ederlanentzat epe laburrean eragin handiena izango duten
arrisku globalak honako hauek izango lirateke: kohesio soziala ahultzea,
biziraupenerako bitartekoen krisia, klimaren aldeko ekintzek eta desberdintasun
digitalak eragindako porrota.
■ Sektore arriskuei dagokienez, Fagor Ederlanen azterketa bat egin zen Risk
Horizon plataformaren bidez. Azterlanak arrisku garrantzitsuenak jasotzen
ditu, enpresa dagoen tokien arabera eta haren sektoreen arabera: AutoParts,
ElectricalElectronic Equipment, IronSteel Producers. Enpresak aintzat hartu
beharreko eta ASGko alderdietan (ingurumen, gizarte eta gobernantza) eragin
handiena duten arriskuak honako hauek dira: energiaren kudeaketa eta airearen
kalitatea, negozioaren etika, ura eta hondakinak bezalako materialen kudeaketa,
eta laneko osasuna eta segurtasuna.
Arrisku global eta sektorialei buruz egindako azterlanak izan ziren materialtasun
bikoitzaren analisiaren finantza ikuspegi berriaren barruan kontuan hartu beharreko
inpaktuak identifikatzeko ezarritako inputetako bat. Enpresaren balioari eragin
diezaioketen edo eragiten ari zaizkion inpaktuak kontuan hartuta.
Prozesua ondoren zerrendatzen diren faseetan antolatu da:
■ Identifikazioa: Landutako metodologiak hainbat input identifikatzen ditu ASGko
inpaktuari lotuta eta materialtasun bikoitzeko matrizearen inpaktu finantzarioari
lotuta. Taldearen Materialtasun Bikoitza landu da, aurreko ekitaldian egindako
material azterketa kontuan hartuta. Bertan, Fagor Ederlaneko interes taldeen
ikuspuntua hartzen da kontuan. Gaiak berriz ebaluatu dira benchmarking
sektorialeko beste azterlan baten bidez, interes orokor handieneko arloak
zehazteko, 2022ko ekitaldian goraldian izandako joera berriekin lerrokatuta.
Era berean, gai garrantzitsuak identifikatu dira, finantza inpakturako ikuspegi
berriaren ildotik, barne arriskuak, sektorialak eta globalak aztertuz.
■ Lehenespena: Alderdi materialak Fagor Ederlaneko barne taldeekin egindako
saio parte hartzaileetatik aukeratu dira, identifikatutako puntuen garrantzi maila
ezagutzeko aukera emanez. Prozesu horren emaitza gisa, Fagor Ederlan
eta bere interes taldeentzat lehentasunezkoak diren gaiak identifikatu dira.
Materialtzat hartu dira garrantzi handia duten gaiak, materialtasun bikoitzaren
matrizean ikus daitekeenez, gai horiek beren ASGko inpaktuaren eta eragin
finantzarioaren arabera sailkatzen baitira matrize horretan.
■ Berrikuspena eta baliozkotzea: Prozesu horretatik lortutako emaitzak
Fagor Ederlaneko Zuzendaritzak aztertu ditu, eta enpresaren iraunkortasunari
dagokionez duten koherentzia baliozkotu zuten.
1. IRAUNKORTASUNA FAGOR EDERLANERAKO
31
GURE NEGOZIOAREN IRAUNKORTASUNAREN ALDE
4
4
IRAUNKORTASUN MEMORIA | IEFE 2022
Azkenean, 10 alderdi hauek izan ziren Fagor Ederlanetarako gai materialak:
ASGko alderdiak Gai materiala Definizioa
Gobernantza
Etika eta Compliancea Balio iraunkorrak sustatzea, hala nola komunikazioa, interes taldeekiko elkarrizketa, gardentasuna eta gobernu
etikoa eta garapen iraunkorrarekin bat datorrena mantentzeko beharrezkoa den compliancea.
Gobernantza kooperatiboa Balio kooperatiboak eta erabakiak hartzen parte hartzea sustatzea, gobernantza demokratikoa, eraginkorra eta
iraunkorra mantentzeko.
Berrikuntza prozesu eta
produktuetan
Produktuei, zerbitzuei, prozesuei eta proiektu estrategikoei aplikatutako kultura berritzailea sustatzea,
efizientzia ekologikoa eta kalitatea hobetzen jarraitzeko. Produktu berritzaileak kalitate handiko estandarrekin
diseinatzea, kooperatiba jarduera berriak sustatzea, eta prozesuak digitalizatzea ere erabakiak hartzea
errazteko.
Hornitzaileen kudeaketa iraunkorra
eta arduratsua
(GRI 308/414)
Hornitzaileak iraunkortasun irizpideekin ebaluatzea, kooperatibaren jarduera eremu diren tokietako
hornitzaileei egindako erosketak lehenestea, ondoriozko ingurumen inpaktuak minimizatzeko.
Gizartea
Enpresa kultura aurreratua
(GRI 401/405)
Genero berdintasuna, aniztasunaren kudeaketa, kontziliazioa, laneko autonomia eta malgutasuna eta talde
lana sustatzea.
Laneko Segurtasuna eta Osasuna:
Enpresa osasungarria
(GRI 403)
Laneko segurtasun baldintzak hobetzeko eta osasun baldintza onak eta lan giroa bultzatzeko lan egitea.
Prestakuntza: Enplegagarritasuna
eta garapen profesionala
(GRI 404)
Langileen garapen profesionala eta pertsonala errazteko espazioak sortzea.
Komunikazioa eta gardentasuna Barne komunikazioa eta interes taldeekiko komunikazioa bultzatzea, kooperatibaren erabateko gardentasuna
bermatzeko.
Ingurumena
Karbono aztarna
(GRI 302 eta 305)
Emisio atmosferikoak murriztea, efizientzia energetikoa hobetzeko, energia berriztagarriak erabiliz, lehengaien
zirkulartasuna sustatuz, garraio iraunkorra sustatuz eta balio kate osoa inplikatuz.
Ekonomia zirkularra
(GRI 301 eta 306)
Ekodiseinu politikak bultzatzea, baita material birziklatuen erabilera, hondakinak berreskuratzea ere, besteak
beste.
1. IRAUNKORTASUNA FAGOR EDERLANERAKO
32
GURE NEGOZIOAREN IRAUNKORTASUNAREN ALDE
4
4
IRAUNKORTASUN MEMORIA | IEFE 2022
Hau da Materialtasun Bikoitzaren Matrizea osorik:
0,80 1,00 1,20 1,80 2,40 3,40 4,40
1,40 2,00 2,60 3,60
1,60 2,20 3,20 4,20
2,80 3,80
3,00 4,00
4,45
4,35
4,25
4,15
4,05
3,95
3,85
3,75
3,65
3,55
3,45
3,35
3,25
3,15
3,05
2,95
2,85
2,75
2,65
2,55
2,45
2,35
2,25
2,15
2,05
1,95
1,85
1,75
1,65
1,55
1,45
1,35
1,35
1,15
Erakundearen
inpaktua
gizartean
eta
ingurumenean
Erakundeko finantzetako inpaktua
Gobernantza eta Etikaren alderdiak
Lan eta Gizartearen alderdiak
Ingurumenaren alderdiak
BAXUA
BAXUA
ERTAINA
ERTAINA
Enpresa kultura aurreratua
Laneko Segurtasuna eta Osasuna: Enpresa osasungarria
Elkartasun mekanismoak
Jarduera kooperatibo berrien sustapena
Lankidetza tokiko komunitatearekin
Etika eta Compliancea
Kudeaketa iraunkorra eta
hornitzaileen arduraduna
Kooperatiben arteko lankidetza ekonomikoa
Zerbitizazioa
Lankidetza erakunde hezitzaileekin
Inklusio soziala
Garapen bidean dauden herrialdeekin lankidetza
Kontsumo arduratsua sustatzea
Nazioarteratze prozesu erantzunkideak
Euskara eta euskal kultura sustatzea
Komunikazioa eta gardentasuna
Prestakuntza: enplegagarritasuna
eta garapen profesionala
Gobernantza
kooperatiboa
Berrikuntza
prozesu eta produktuetan
Mugikortasun iraunkorra.
Ekonomia zirkularra
Karbono aztarna
Digitalizazioa(4.0 Industria)
1. IRAUNKORTASUNA FAGOR EDERLANERAKO
33
GURE NEGOZIOAREN IRAUNKORTASUNAREN ALDE
4
4
IRAUNKORTASUN MEMORIA | IEFE 2022
4.1.4 Negozioaren estrategia, Iraunkortasunarekin lerrokatuta
(GRI 2-22, 2-23, 2-24)
Fagor Ederlan taldearen 2022-2025 aldirako Plan Estrategikoan, proiektu
sozioenpresarialaren epe luzerako iraunkortasuna da erronka nagusia. Ingurumenaren,
gizartearen eta ekonomiaren iraunkortasuna.
Hauek dira iraunkortasuna lortzeko ildo estrategiko nagusiak:
Egungo negozioari eusten eta jarduera berriei ekiten utziko duen Errentagarritasuna
■ Egungo osagai gama handitzea, gure jarduera burdin eta aluminio negozioetatik
ibilgailu elektrikora birbideratzeko behar diren teknologiekin.
■ Nazioarteko merkatuetan haztea, esaterako, Ipar Amerikakoan eta Txinakoan.
■ Bezeroak hautemandako balioan jauzi diferentziala egitea: diseinua, ingeniaritza,
osagaien integrazioa, produktu propioak eta sistemak.
■ Eta negozio berriak sortzea, bai automobilgintzaren sektorean, bai beste
sektore batzuetan, gure gaitasunetatik, indarguneetatik eta erronka propioetatik
abiatuta.
ingurune teknologiko, berritzaile eta global baterako gero eta gaitasun handiagoa
dutenpertsonak .
■ Eraldaketa digitala eta industriala egitea; horretarako, profil berriak behar ditugu.
■ Fagor Ederlan erakargarriago egitea, pertsonak geureganatzeko eta egun dugun
talentua atxikitzeko, proiektuaren iraunkortasunerako funtsezkoa izango baita.
Gure ingurunea zaintzea, erakundearen jarduera guztietan iraunkortasunaren ikuspegia
txertatuz.
■ Deskarbonizaziorantz aurrera egitea, gure C02 emisioak murriztuz eta ekonomia
zirkularreko proiektuak garatuz.
■ Gure ingurunearekin interkooperazioa garatzea.
1. IRAUNKORTASUNA FAGOR EDERLANERAKO
34
GURE NEGOZIOAREN IRAUNKORTASUNAREN ALDE
4
4
IRAUNKORTASUN MEMORIA | IEFE 2022
4.2	
Compliance. «Gure negozioaren gobernu
onarekin eta etikarekin konprometituta»
(GRI 3-3) (GRI 2-15, 2-16, 2-26)
4.2.1 Compliance: Enpresa irekia eta gardena
Fagor Ederlan taldearen Compliance Programa, 2018ko hasieran ezarri zena, Fagor
Ederlan taldeak gobernu onarekin eta etikarekin duen konpromisoa erakusten duten
zutabeetako bat da-eta.
Hau da programa honen funtsa:
■ Arriskuen ebaluazio bat, martxoaren 30eko 1/2015 Lege Organikoan
jasotako delitu potentzialak kontuan hartuta eta arrisku kritikoenak
identifikatuta egindakoa. Arriskuak identifikatzeko haiek gertatzeko
probabilitatea, arriskuen eragin potentziala eta bezeroen eskakizunak ere
hartu dira kontuan.
■ Kontseilu Errektoreak onartutako prebentzio eredu bat, funtsezko elementu
hauek dituena:
■ Fagor Ederlan taldea osatzen duten langile guztiek nahitaez bete behar
duten Jokabide Kodea (Jokabide Kodearen webguneko esteka
sartu), taldean lehendik zegoen enpresa kultura sendotu nahi duena
(taldearen webgunearen bidez eskuragarri). Kode honetan gai hauen
gaineko eremu guztiak jasotzen dira: pertsonak, laneko segurtasun
eta osasuna, ustelkeriaren aurkako politika, ingurumena, bazkide
komertzialekiko eta hirugarrenekiko harremanak, informazioaren
kudeaketa eta jabego intelektual eta industrialaren babesa eta
erabilera.
■ Betetze Batzordea, zeinaren funtzio nagusia gainbegiratze, zaintza
eta kontrol neurri egokiak eta egiaztapenekoak ezartzea den,
Compliance Programa betetzen dela bermatzeko, ustelkeriaren
aurkako alderdiak eta giza eskubideak jasoz, besteak beste.
Batzorde honi dagokio prebentzio ereduaren monitorizazioa egitea,
betetzea ebaluatzeko sistema bat erabiliz (check list) eta jardueren
egutegi bat betez. Monitorizazioa, besteak beste, Urteko Ebaluazioan
gauzatzen da. Ebaluazio hori, kanal etikotik, enpresaren beharretatik
eta legezko berrikuntzetatik datorrenarekin batera, input gisa erabiltzen
da Urteko Ekintza Plan bat osatzeko.
■ Prebentzio Eskuliburua.
■ Finantza baliabideak kudeatzeko eredua.
■ Kontsultetarako, iradokizunetarako, kudeaketarako eta abusuen
konponketarako kanal etiko edo salaketa kanal bat, zeina Jokabide
Kodean eta Prebentzio Eskuliburuan ere araututa baitago.
■ Hori guztia erakunde osoari zabaltzea.
Gobernu organo gorenari kezka kritikoak jakinarazteko prozesua Delituak
Prebenitzeko Eskuliburuan eta Betetze Batzordearen Antolaketa eta Funtzionamendu
Erregelamenduan dago araututa, berau baita Compliance Program delakoa bultzatu eta
mantentzeaz arduratzen den organoa. Dokumentu horietan halako kezkak jakinarazteari
buruzko bi klausula ezartzen dira; horretarako, Kontseilu Errektoreari Compliance
Txostena bidaltzen zaio urtero, eta, horrez gain, Kanal Etikora iristen diren salaketak
ebazteko prozesu bat zehazten da.
Kanal Etikoaren bidez jasotako salaketen hartzaileak Betetze Zuzendaritza, Gerentzia
eta Kudeaketa Sozialeko arduraduna dira. Salatzaileen komunikazioak eta identitatea
isilpean gorde behar dira; era berean, errepresalien debekua ezartzen da.
2022a izan da Compliance Programa Fagor Ederlan taldean funtzionamenduan egon
den bosgarren urtea, eta Kanal Etikoa funtzionamenduan egondako bosgarren urtea
ere bai. Ez da jakinarazpenik jaso Kanal Etikoaren bidez. Soilik Fagor Ederlan Mexikoko
Betetze arduradunaren jakinarazpen bat jaso da. Jakinarazpen hori prozeduraren
arabera tratatu zen, eta espedientea itxita dago.
Gainera, aurten arriskuen mapa eguneratu da eta arrisku horiek arintzera bideratutako
ekintza plana definitu da. Arriskuen Ebaluazioaren berrikuspenetik eratorritako txostena
Fagor Ederlan S. Coop.eko Kontseilu Errektoreak onartu zuen.
.2 COMPLIANCE. «GURE NEGOZIOAREN GOBERNU ONAREKIN ETA ETIKAREKIN KONPROMETITUTA»
35
GURE NEGOZIOAREN IRAUNKORTASUNAREN ALDE
4
4
IRAUNKORTASUN MEMORIA | IEFE 2022
Fagor Ederlan Taldearen gobernu ona lankidetza, gardentasun eta komunikazio irizpi-
deen arabera gauzatzen da.
Badakigu zein garrantzitsua den informazioaren eta gure IKT sistemen segurtasuna.
Horregatik, gure enpresan informazioa babesteko konpromisoa hartu dugu eta horretan
ari gara lanean. Informazio hori bermatzeko asmoz, Kudeaketa Sistema espezifiko
bat garatu dugu, eta Informazioaren Segurtasunerako Batzorde bat eratu dugu, hura
sustatzeko eta bultzatzeko. Gainera, Informazioaren Segurtasuna Kudeatzeko dugun
Sistema hirugarren batek ikuskatu du, eta ENX-TISAX elkarteak eskatzen duen VDA ISA
estandarrarekin bat dator.
Txosten hau argitaratu izana taldeak bere interes aldeekin hartutako gardentasun
konpromisoaren adibide bat da. Hauek dira horren beste erakusgarri batzuk:
■ Jokabide Kodea. Erakundeak konpromisoa hartzen du taldearen informazio
ekonomiko eta finantzarioak ondarearen errealitatea zintzoki adieraziko duela
eta informazioa egiazkoa eta zehatza izango dela bermatzeko, informazio
fidagarria emateko, taldearen egiazko irudia egin ahal izateko.
■ Hornitzaileei esleitzeko prozesua, gardentasun printzipioa betez egiten dena.
■ Fagor Ederlan taldeko langile guztiek (bazkideak zein bazkide ez direnak)
eskuragarri daukate jarduera ekonomikoaren bilakaerari buruzko
informazioa, hilero, aurrez aurreko informazio hitzaldien bidez, azalpen bideoen
bidez, etab. Informazio horretan datu ekonomikoak zein sozietateari edo lanari
buruzko beste batzuk sartzen dira. Gehigarri moduan, urtero informazio saio
bat antolatzen da otsailean, aurreko urteko itxiera ekonomikoaren balorazioa
azaltzeko, eta, horrez gain, uneko urteko kudeaketa plana aurkezteko.
■ Fagor Ederlan taldearen Estatutu Sozialek ezartzen dute ikuskatutako kontu
ekonomikoak bazkide guztien eskura jarri behar direla, urteko Batzar Nagusia
egin aurretik.
Zaintza Batzordea eta Betetze Batzordea dira jarduera gardentasunaren eta informazio
fidagarriaren eremuan egiten dela zaintzeaz arduratzen diren organo nagusiak.
Fagor Ederlan taldearen lehentasuna da gure interes taldeekin komunikazio etengabea,
arina eta irekia bermatzea une oro. Komunikazio horri esker, interes talde horien ondoan
egon gaitezke, eta enpresa, kooperatiba eta gizartea eraldatzeko eragile garen aldetik,
harreman horietan denetarik parteka dezakegu, eta balio handiagoa eman.
Kasu guztietan, bide hauen bitartez komunikazio zuzena edukitzen da:
■ kanal etikoa
■ webgune korporatiboa: www.fagorederlan.com
■ komunikabideak eta sare sozialak
■ posta
4.2.2 Giza Eskubideekiko konpromisoa
(GRI 3-3)
Giza eskubideek eta ustelkeriaren aurkako politikak taldearen Jokabide Kodean jasotako
printzipio etikoen eta portaera eta jardute arauen funtsezko atala osatzen dute.
Nazio Batuek definitutako Giza Eskubideen Adierazpenaren funtsezko printzipioak
erreferentziazko esparrua dira Fagor Ederlan taldearen jarduteko eran.
Esparru horren barruan, taldearen Jokabide Kodea gida bat da, pertsona guztiek
maila profesional guztietan sustatu beharreko balioak zehazten dituena, izan ere, balio
horiek izan behar dute taldeari lotutako pertsona guztien arteko harremanen oinarria,
errespetuzkoa eta positiboa izango den lan giroa bultzatze aldera:
■ Elkarrekiko errespetua
■ zintzotasuna
■ adeitasuna
■ konfiantza
■ laguntza
■ esfortzua
■ Talde lana
.2 COMPLIANCE. «GURE NEGOZIOAREN GOBERNU ONAREKIN ETA ETIKAREKIN KONPROMETITUTA»
36
GURE NEGOZIOAREN IRAUNKORTASUNAREN ALDE
4
4
IRAUNKORTASUN MEMORIA | IEFE 2022
Pertsonak eta Giza Eskubideak
Jokabide Kodean
PERTSONAK ETA
GIZA ESKUBIDEAK
Segurtasuna eta
Osasuna
lanean
Prestakuntza
etengabea
Baldintzak
lanekoak
Soldatak eta
Irabaziak
Lan behartutako
eta neketsuen
debekua
Aukera
berdintasuna eta
diskriminaziorik eza
Pertsonen
trafikoaren
debekua
eta atzerriko
herritarren
babesa
Elkartzeko, negoziazio
kolektiborako
eta atzerriko
ekintzetarako
askatasuna
Haurren lanaren
debekua eta
adin txikikoak
babestea
Jokabide Kodean jasotako elementu guztiak herrialde bakoitzean indarrean dauden
araudiak eta legediak errespetatuz ezarri dira, bai eta Lanaren Nazioarteko Erakundearen
hitzarmenak sustatu eta betez ere (lanerako gutxieneko adina, elkartzeko askatasuna,
negoziazio kolektiborako eskubidea, diskriminaziorik eza, etab.).
Kode Etikoak berariaz adierazten du etengabe jasoko dela Erantzukizun Sozial
Korporatiboari, Gizarte Gaiei eta Ustelkeriaren aurkako Politikari buruzko gaiei buruzko
prestakuntza. Zentzu horretan, 2022an 669 ordu erabili dira talde osoan giza eskubideen
gaineko politikei edo prozedurei buruzko prestakuntza emateko. Prestakuntza hori harrera
prozesuan sartutako langile berriei eman zaie.
2022an ez da salaketarik erregistratu konpainian gertatutako giza eskubideen
urratzeengatik.
4.2.3 Ustelkeriaren eta eroskeriaren aurkako borroka
(GRI 3-3) (GRI 2-26)
Jokabide Kodeak Fagor Ederlan taldearen ustelkeriaren aurkako politika jasotzen du.
Politika horrek honako arrisku hauek prebenitu eta borrokatzeko printzipio etikoak,
portaera arauak, tresnak eta neurriak ezartzen ditu:
■ Taldeko pertsonek hornitzaileekiko, bazkideekiko, bezeroekiko, administrazio
publikoekiko –nazionalak izan zein hirugarren herrialdeetakoak izan– eta
nazioarteko erakundeekiko harremanetan izan ditzaketen ustelkeria, eroskeria,
estortsio eta eragin trafikoko kasuak.
■ Kapitalak zuritzea eta terrorismoa finantzatzea; hori galarazteko, gai horiei
aplika dakizkiekeen nazioko eta nazioarteko legeak nahitaez beteko dira.
■ Irabazi asmorik gabeko fundazioei eta erakundeei egindako ekarpenekin
lotutako bestelako arriskuak, interes gatazkak, lehiaren bidegabeko murrizketa
edo abusua, jarduera desleialak, publizitate engainagarria eta iraingarria, etab.
Ustelkeriaren aurkako
politika Jokabide Kodean
Politika
Ustelkeriaren aurka
Fagor Ederlan
Taldean
Ustelkeria
pribatu eta publikoaren
prebentzioa
Merkatuaren eta
kontsumitzaileen
lehia librea babestea
Interes
gatazka
Kapitalak
zuritzea eta
terrorismoa
finantzatzea
prebenitzea
.2 COMPLIANCE. «GURE NEGOZIOAREN GOBERNU ONAREKIN ETA ETIKAREKIN KONPROMETITUTA»
37
GURE NEGOZIOAREN IRAUNKORTASUNAREN ALDE
4
4
IRAUNKORTASUN MEMORIA | IEFE 2022
Taldearen Jokabide Kodean ezarritakoaren arabera, bai zuzendariek bai pertsona
taldeak kudeatzen edo zuzentzen dituztenek zaindu eta ziurtatu behar dute haien
mendean diharduten pertsonek behar bezalako informazioa eta prestakuntza jasotzen
dutela, legeria, Jokabide Kodea bera, kontrolak eta Fagor Ederlan taldeari lotutako
kontratuak ezagutu eta bete ahal izateko.
Konpromiso horiek ahalik eta gehien zabaltzeko eta Fagor Ederlan taldeko pertsona
guztiei mezu bakarra helarazteko, honako ekintza hauek gauzatu dira:
■ Jokabide Kodea instalazioen kokapen geografikoetako hizkuntza guztietan
argitaratzea (gaztelaniaz, euskaraz, eslovakieraz, portugesez, ingelesez eta
txineraz), eta taldearen web orriaren bidez eskuragarri egotea.
■ Jokabide Kodea banan-banan eman eta langile guztiek sinatzea.
■ Azalpen bideo bat argitaratzea, aipatutako hizkuntza guztietan eta enplegatutako
pertsona guztientzat eskuragarri.
■ Lanean sartu berri guztiei gure Compliance sisteman araututakoa azaltzea eta
Jokabide Kodea ematea.
2022an ez da salaketarik erregistratu konpainian gertatutako ustelkeria kasuengatik.
(GRI 205-2)
Ustelkeriari aurka egiteari buruzko prestakuntza jaso duten langileak*
Mexiko Brasil Txina Europa Guztira
Kop. % Kop. % Kop. % Kop. % Kop. %
Zuzeneko
Eskulana
87 %49 240 %56 72 %44 1.897 %60 2.296 %59
Zeharkako
Eskulana
89 %51 191 %44 92 %56 1.250 % 40 1.622 %41
Guztira 176 %100 431 %100 164 %100 3147 %100 3.918 %100
* Taula honetan 2022ko abenduaren 31n erregistratuta zeuden eta aipatutako prestakuntza jaso duten langileen kopurua jasotzen da.
Hala ere, ez dira kontuan hartu prestakuntza jaso bai baina Taldean lan egiten jarraitzen ez duten pertsonak (hau da, altak eta bajak ez dira
kontuan hartu).
2021ean bezala, langileen %100i eman zaie ustelkeriari aurka egiteari buruzko
prestakuntza.
Ustelkeriari aurka egiteari buruzko prestakuntza jaso duten gobernu organoko
kideak
Mexiko Brasil Txina Europa Guztira
Kop. % Kop. % Kop. % Kop. % Kop. %
Pertsona
kopurua
3 100 4 100 3 100 39 100 49 100
Ustelkeriaren aurkako politiken eta prozeduren berri izan duten bezeroak
Mexiko Brasil Txina Europa Guztira
Kop. % Kop. % Kop. % Kop. % Kop. %
Pertsona
kopurua
7 100 6 55 2 100 21 100 36 %88
.2 COMPLIANCE. «GURE NEGOZIOAREN GOBERNU ONAREKIN ETA ETIKAREKIN KONPROMETITUTA»
38
GURE NEGOZIOAREN IRAUNKORTASUNAREN ALDE
4
4
IRAUNKORTASUN MEMORIA | IEFE 2022
.3 PERTSONAK. «PERTSONAK DIRA GURE PROIEKTUAREN ERDIGUNEA»
4.3 
PERTSONAK. «Pertsonak dira gure
proiektuaren erdigunea»
(GRI 3-3)
Fagor Ederlan taldean pertsonak gara erdigunea. Partekatzen dugun proiektuarekiko
erantzukidetasuna abiapuntu hartuta, pertsonok eraikitzen dugu kooperatiba
honen etorkizuna, belaunaldi berriei jaso duguna baino kooperatiba hobea uzteko
konpromisoarekin. Pertsonen eta erakundeen arteko ekitatean eta elkartasunean
sinesten dugu
MONDRAGON korporazioaren eredu kooperatiboak pertsonen partaidetza bultzatzen
du, bai jabetzan, bai kudeaketan eta emaitzetan, pertsonen konpromisoa bilatuta,
funtsezko balioa den heinean.
Kooperatibaren Estatutu Sozialetan (EE.SS.), Kooperatibaren Barne Araudian eta Fagor
Ederlanen Jokabide Kodean ere (Compliance) azaltzen den bezala, pertsonak gure
proiektu sozioenpresarialaren funtsezko parte dira. Pertsonen kudeaketa Jokabide
Kode horrekin bat datorrela bermatzeko eta egiaztatzeko, Fagor Ederlanek Batzorde
Etikoa dauka.
Goi mailako dokumentu horietatik politika zehatzagoak eratortzen dira, eta horiek, aldi
berean, egindako lanaren eta jardutean izandako erantzukizunaren araberako lansarian
eta onura sozialetan gauzatzen dira, arraza, erlijio, adin edo genero arrazoiengatik batere
bereizketarik egin gabe.
■ Fagor Ederlan taldeak Segurtasuna, Osasuna eta Ongizatea garatzeko eredu bat
zabaldu du, eta eredu horrek pertsonen segurtasunari eta zaintzari lehentasuna
ematen die, helburu materialak lortzearen aurretik.
■ Lanaren Nazioarteko Erakundearen hitzarmenetan jasotako lan eskubideen
esparrua errespetatzea.
■ Taldeak antolamendu eredu parte hartzaileak lehenesten ditu, eguneroko
kudeaketa operatiboan, etengabeko hobekuntzaren kudeaketan eta
berrikuntzaren garapenean.
■ Komunikazioa funtsezko elementu gisa: Kooperatiben/Ekoizpen Lantegien
barruko komunikazio sistema bi norabidetan dago egituratuta. Alde batetik,
ikuspegi instituzional eta sozialetik, langileen bilerak, hitzaldi informatiboak,
PBS Lantegiko Kontseilutxoak baliatuz eta, bestetik, kudeaketaren ikuspegitik,
lankideen bileren bitartez.
■ Fagor Ederlanen ereduak pertsonen garapenerako tresnatzat jotzen du
prestakuntza integrala.
Elementu horiek sortarazten dute erakundeko pertsonak Fagor Ederlan ikuspegiarekin
eta xedearekin konprometitu daitezen beharrezkoa den konfiantzazko giro egokia.
4.3.1 Enplegua
Fagor Ederlan da eta izan da, sortu zenetik, bazkide langileen kooperatiba bat.
Kooperatibaren asmoa da enplegatutako pertsonak gehienak bazkide izan daitezela
eta zuzenean parte har dezatela erabaki gako guztietan, Batzarraren bitartez eta haren
menpe dauden organoen bitartez.
2022ko abenduaren 31n, Fagor Ederlan taldean enplegatutako pertsonen %72,
hau da, 2.835 pertsona, taldeko 3 kooperatibetako bateko bazkide langileak dira
(Fagor Ederlan S. Coop, Edertek S. Coop eta Fagor Ederlan Tafalla S. Coop).
Fagor Ederlan Taldeko bazkide kopurua Bazkideak IJB Guztira
Fagor Ederlan Scoop. 1.756 247 2.003
Edertek 35 11 46
Fagor Ederlan Tafalla 493 293 786
Guztira 2.284 551 2.835
Fagor Ederlan Taldeko plantilla guztira 3.918
Bazkideak guztira/Fagor Ederlan Taldeko plantilla %72
39
GURE NEGOZIOAREN IRAUNKORTASUNAREN ALDE
4
4
IRAUNKORTASUN MEMORIA | IEFE 2022
.3 PERTSONAK. «PERTSONAK DIRA GURE PROIEKTUAREN ERDIGUNEA»
4.3.1.1 Gure plantilla
(GRI 2-7, 2-8) (GRI 405-1)
Pertsonak dira Fagor Ederlan taldearen zutabe garrantzitsuenetako bat; pertsonak
dira hain zorrotza den automobilgintzaren sektorearen erronken eta desafioen aurrean
erakundea aurrera egitera bultzatzen duen motorra. Hainbat nazionalitatetako 3.918
pertsonak osatzen dute, guztira, Fagor Ederlan taldeko ekipoa. 709 emakume eta 3.209
gizon dira, taulan agertzen den moduan banatuta eskualdeetan.
Langile kopurua, herrialdearen arabera
2022 2021 2020
MEXIKO 176 194 264
Emakumeak 52 59 85
Gizonak 124 135 179
BRASIL 431 475 428
Emakumeak 27 25 23
Gizonak 404 450 405
TXINA 164 190 196
Emakumeak 55 62 58
Gizonak 109 128 138
EUROPA 3.147 3.135 3.227
Emakumeak 575 566 614
Gizonak 2.572 2.569 2.613
GUZTIRA 3.918 3.994 4.115
Emakumeak 709 712 780
Gizonak 3.209 3.282 3.335
Gure plantillan %18,10 emakumeak dira (aurreko urtean %18,96 ziren) eta %81,90
gizonak (aurreko urtean %82,17 ziren). Beraz, gizonezkoen presentzia nagusia da gure
plantillan. Tradizioz, automobilgintzaren sektorean eta, bereziki, galdaketa jardueran
plantillak gizonek osatuta daude nagusiki. Fagor Ederlan etengabe ari da lanean plantilla
inklusiboagoa sortzeko.
Langile kopurua, generoaren arabera
2022 2021 2020
Emakumeak 709 712 780
% emakumeak %18,10 %17,83 %18,96
Gizonak 3.209 3.282 3.335
% gizonak %81,90 %82,17 %81,04
GUZTIRA 3.918 3.994 4.115
Fagor Ederlan taldea osatzen duten 3.918 lagunetatik, 2.296 Zuzeneko Eskulanean
edo ZULen ari dira lanean (piezaren fabrikazioari zuzenean lotuta), eta 1622 Zeharkako
Eskulanean edo ZELen ari dira lanean (mantentze lanetako profesionalak, tresneriakoak,
prozesuetakoak, arlo funtzionaletakoak, zerbitzu korporatiboetakoak, etab.)
Langile kopurua, herrialdearen arabera
2022 2021 2020
Abs. % Abs. % Abs. %
MEXIKO 176 194 264
ZUL 87 %49 88 %45 199 %75
ZEL 89 %51 106 %55 65 %25
BRASIL 431 475 428
ZUL 240 %56 286 %60 280 %65
ZEL 191 %44 189 % 40 148 %35
TXINA 164 190 196
ZUL 72 %44 91 %48 99 %51
ZEL 92 %56 99 %52 97 %49
EUROPA 3.147 3.135 3.227
ZUL 1.897 %60 1.888 %60 1.814 %56
ZEL 1.250 % 40 1.247 % 40 1.413 %44
GUZTIRA 3.918 3.994 4.115
ZUL 2.296 %59 2.353 %59 2.392 %58
ZEL 1.622 %41 1.641 %41 1.723 %42
40
GURE NEGOZIOAREN IRAUNKORTASUNAREN ALDE
4
4
IRAUNKORTASUN MEMORIA | IEFE 2022
.3 PERTSONAK. «PERTSONAK DIRA GURE PROIEKTUAREN ERDIGUNEA»
Gure lantegien jarduera industrialaren esparrua, lehen aipatu bezala, ziurgabetasun
handikoa da. 2022a ziurgabetasun horrek eta eskariaren aldakortasunak markatuta
egon da (Ukrainako gerra, inflazioa, energiaren eta lehengaien gainkostua, etab.), eta
horrek ere eragina izan du gure enpleguan. 2022an, taldeko plantilla apur bat jaitsi da
2021. urtearekin alderatuta, 3.994 pertsonatik 3.918ra igarota. Adinaren arabera, 467
pertsonak 30 urte baino gutxiago dituzte, 2.582 pertsona 30 eta 50 urte bitartekoak
dira, eta 869 pertsonak 50 urte baino gehiago dituzte.
Adin taldea eta kontratu tipologia
Urtea Kontratua
30 urte baino
gutxiago
30-50 urte arte 50 urtetik gorakoak Guztira
2022 Mugagabea 243 2.239 772 3.254
Aldi baterakoa 224 343 97 664
Guztira 467 2.582 869 3.918
2021 Mugagabea 295 2.390 722 3.407
Aldi baterakoa 136 371 80 587
Guztira 431 2.761 802 3.994
2020 Mugagabea 397 2.411 705 3.513
Aldi baterakoa 126 364 112 602
Guztira 523 2.775 817 4.115
Guztira 461 pertsonak ari dira lanean Fagor Ederlan taldean, Erakundearen enplegatu ez diren langile gisa. Horietatik, 412 pertsona
lanaldi osoan ari dira, eta 49 lanaldi partzialean.
Langile ez-enplegatuen kopurua
Gizonak Emakumeak Guztira
MEXIKO
Lanaldi osoa 6 2 8
Lanaldi partziala 0 0 0
Guztira 6 2 8
BRASIL
Lanaldi osoa 143 26 169
Lanaldi partziala 0 0 0
Guztira 143 26 169
TXINA
Lanaldi osoa 20 6 26
Lanaldi partziala 2 0 2
Guztira 22 6 28
EUROPA
Lanaldi osoa 189 20 209
Lanaldi partziala 34 13 47
Guztira 223 33 256
GUZTIRA
Lanaldi osoa 358 54 412
Lanaldi partziala 36 13 49
Guztira 394 67 461
4.3.1.2 Kontratu modalitateak
(GRI 2-7, 2-8) (GRI 401-1)
2021. urtearekin alderatuta taldeko plantilla apur bat murriztu bada ere, Fagor Ederlan
taldeko plantillak lan egonkorrarekin konpromisoa izaten jarraitzen du. 2022an, Fagor
Ederlan taldeko plantillaren %83,05ek kontratu mugagabe bat zuen, eta, era berean,
pertsonen %99,95ek lanaldi osoa zuen.
Kontratu modalitateen kopuru osoa eta banaketa
2022 2021 2020
Kop. % Kop. % Kop. %
Kontratazioa 3.918 3.994 4.115
Mugagabea 3.254 %83,05 3.407 %85,30 3.513 %85,37
Aldi baterakoa 664 %16,95 587 %14,70 602 %14,63
Lanaldia 3.918 3.994 4.115
Osoa 3.916 %99,95 3.990 %99,90 4.105 %99,76
Partziala 2 %0,05 4 %0,10 10 %0,24
41
GURE NEGOZIOAREN IRAUNKORTASUNAREN ALDE
4
4
IRAUNKORTASUN MEMORIA | IEFE 2022
.3 PERTSONAK. «PERTSONAK DIRA GURE PROIEKTUAREN ERDIGUNEA»
2022ko ekitaldian 84 langile kaleratu ziren, eta horietatik 16 emakumeak ziren, eta 68
gizonak.
Kaleratzeak
2022 2021 2020
Guztira % Guztira % Guztira %
Sexuaren arabera 84 130 196
Emakumeak 16 %19 14 %11 16 %8
Gizonak 68 %81 116 %89 180 %92
Era berean, 284 pertsonak utzi dute beren borondatez erakundea, eta aurreko urtean,
berriz, 336 pertsonak. 2022an 1.338 alta berri izan dira, eta aurreko urtean, berriz, 1.123
izan ziren.
Borondatezko bajak
2022 2021 2020
Emakumea Gizona Guztira Emakumea Gizona Guztira Emakumea Gizona Guztira
Guztira 70 214 284 78 258 336 81 220 301
Alta berriak
2022 2021 2020
Emakumea Gizona Guztira Emakumea Gizona Guztira Emakumea Gizona Guztira
Guztira 196 1.142 1.338 167 956 1.123 244 624 868
Erakundea utzi duten gehienek legeak ezarritako mugengatik egin dute (kontratazio
aldiak luzatzeko ezintasuna) eta, bestela, arrazoi ekonomikoengatik eta beste aukera
profesional batzuk bilatzeko, batez ere.
4.3.1.3 Elkartasuna ordainsarietan
(GRI 2-19, 2-20)
Taldean aplikatzen den ordainsari politika barne funtzionamenduko hainbat politika eta
prozeduratan jasotzen da, hala nola hauetan:
■ Jokabide kodea, plantillarako “Soldatak eta onurak” gaien inguruko puntu bat
duena.
■ Kooperatibaren Estatutu Sozialak, Lana eta Elkartasuna” printzipioa jasotzen
dutenak.
■ Kooperatibaren Barne Araudia, Ordainsari Politikaren oinarria jasotzen duena
eta taldeko ordainsarien esparru orokorra zehazten duena.
Kooperatibaren Ordainsari Sistema erreferentzia metodologiko gisa erabiltzen da
taldeko lantegi guztietarako. Lantegi bakoitza dagokion herrialdeko idiosinkrasiara
egokitzen da, kasu bakoitzean aplikatu beharreko arauak eta hitzarmenak errespetatuz.
Lantegi bakoitzean lan egiten duten pertsona guztiak lanpostu bat dute esleituta, eta egiten
duten lanaren eta dituzten arduren araberako ordainsaria eskuratzen dute, sexu, arraza,
erlijioa, adina, orientazio sexuala, nazionalitatea, egoera zibila, estatus sozioekonomikoa
eta beste edozein ezaugarri direla-eta inolako desberdintasunik egin gabe.
Giza Baliabideen Politiketan, oro har, eta Ordainsari Sistemari dagokionez, bereziki,
ez dago inolako alderik gizonen eta emakumeen artean. Lanpostu berdinean eta lan
mota berdinean ari direnei lansari berdina dagokie, edozein dela ere lan hori betetzen
duen pertsonaren sexua.
Ordainsari Sistema eta hura aplikatzeko arau bereziak (jardunaren ebaluazioa,
antzinatasuna, txandakako lanaren edo gaueko lanaren plusak...) berdinak dira
erakundeko pertsona guztientzat, herrialde bakoitzeko lan esparruko legeekin eta
arauekin bat etorriz.
MONDRAGONeko gainerako kooperatibek bezala, Lehen Printzipio Kooperatiboak
honako hau adierazten du atxikipen askeari dagokionez: «ARRASATEko Esperientzia
Kooperatiboa irekia eta inolako diskriminaziorik gabea da Oinarrizko Printzipio horiek
onartzen dituzten gizon eta emakume guztientzat». Taldeko Kooperatiba Sozietateen
araudia, hala nola filial produktiboena, lan kontratua duten besteren konturako langile
guztientzat aplikagarriak direnak, gutxieneko ordainsaria arautzen dute eta antzeko
lanpostuen arteko ekitate irizpideak ezartzen dituzte, betetzen dituen pertsonaren
generoa edozein dela ere.
4.3.1.4 Ordainsaria eta soldata arrakala
(GRI 2-21) (GRI 202-1) (GRI 405-2)
Egindako lanaren ordainsariak eskualdeko eta erreferentziako herrialdeko lan
merkatuarekin lerrokatuta daude, betiere Hitzarmenaren eta/edo Sektorearen arau
esparrua errespetatuz (2.978 euro Mexikon, 2.664 euro Brasilen, 3.300 euro Txinan,
7.752 Eslovakian eta 13.992 euro Espainian, hurrenez hurren).
Iturria: https://datosmacro.expansion.com/smi?anio=2022
Ekitaldi batean ordainsari politikan egiten diren eguneraketak berdin aplikatuko dira langile
guztientzat, sexu, arraza, erlijio, adin, orientazio sexuala, nazionalitate, egoera zibil, estatus
sozioekonomiko eta beste edozein ezaugarriren arabera inolako diskriminaziorik egin gabe.
Txandakako lanaren plusa, gaueko lanarena eta antzinatasunarena, esaterako, lantegia
dagoen herrialdeko arauekin eta hitzarmenekin daude lotuta eta pertsonei aplikatzen
zaizkie betetzen duten lanpostuarekin bat etorrita eta haien generoa edozein dela ere.
42
GURE NEGOZIOAREN IRAUNKORTASUNAREN ALDE
4
4
IRAUNKORTASUN MEMORIA | IEFE 2022
.3 PERTSONAK. «PERTSONAK DIRA GURE PROIEKTUAREN ERDIGUNEA»
Batez besteko ordainsaria adinaren arabera (€)
2022 2021
30 30-50 50 Guztira 30 30-50 50 Guztira
Mexiko 7.531 11.531 31.906 10.882 6.589 8.739 27.209 8.502
Brasil 7.301 11.010 14.464 10.793 4.683 7.508 8.760 7.157
Txina 9.443 8.539 0 8.787 6.787 6.950 0 6.910
Europa 24.688 28.703 31.276 28.995 25.828 28.436 30.794 28.797
Guztira 18.182 25.022 30.100 25.333 16.122 24.107 28.844 24.197
Hau zen euroaren trukea: Txinan 1 yuanreminb = 0,142 euro, Mexikon 1 peso mexikar = 0,047 euro, Brasilen 1 erreal brasildar =
0,183 euro
Batez besteko ordainsaria kategoria profesionalaren arabera (€)
2022 2021
ZUL ZEL Guztira ZUL ZEL Guztira
Mexiko 10.767 10.995 10.882 9.458 7.708 8.502
Brasil 7.509 14.919 10.793 4.964 10.475 7.157
Txina 4.260 12.330 8.787 3.059 10.450 6.910
Europa 25.389 34.467 28.995 25.432 33.893 28.797
Guztira 22.304 29.621 25.333 21.481 28.090 24.197
Hau zen euroaren trukea: Txinan 1 yuanreminb = 0,142 euro, Mexikon 1 peso mexikar = 0,047 euro, Brasilen 1 erreal brasildar =
0,183 euro
Soldata arrakala -%1,63koa da, 2021eko % 0,777aren aldean. Soldata arrakalaren
murrizketa zuzendaritza edo kudeaketa postuetan emakumeen presentzia
handiagoarekin lotzen da, eta erakundearekiko fideltasun handiagoarekin, kategoria
profesionalean gora egin ahala ordainsariak handiagoak izatea dakar-eta.
Batez besteko ordainsaria generoaren arabera
Mexiko Brasil Txina Europa Guztira
2022 Gizona 11.498,64 10.688,22 8.087,05 28.938,42 25.259
Emakumea 9.412,69 12.362,09 10.174,87 29.246,78 25.670
Soldata
arrakala
%18,14 -%15,66 -%25,82 -%1,07 -%1,63
2021 Gizona 8.951 7.039 6.386 28.933 24.230
Emakumea 7.473 9.281 7.992 28.181 24.043
Soldata
arrakala
%16,51 -%31,85 -%25,15 %2,60 %0,77
2020 Gizona 8.274 7.226 5.678 27.651 23.222
Emakumea 6.613 9.190 7.084 27.391 23.079,90
Soldata
arrakala
%20,07 -%27,18 -%24,76 %0,94 %0,61
Hau zen euroaren trukea: Txinan 1 yuanreminb = 0,142 euro, Mexikon 1 peso mexikar = 0,047 euro, Brasilen 1 erreal brasildar = 0,183
euro
Goi Zuzendaritzako ez da ordainsari irizpide espezifikorik edo taldeko langile guztiei
aplikatutakoez bestelakorik aplikatzen. Organo horretako kideen batez besteko
ordainsaria 78.555 eurokoa izan zen. Kontseilu Errektorea osatzen duten emakumeen
batez besteko ordainsaria 46.090 eurokoa izan zen, eta gizonena, berriz, 47.603 eurokoa.
Goi Zuzendaritzaren
soldata (€)
2022Ko
batez besteko soldata*
2021eko
batez besteko soldata
2020ko
batez besteko soldata
Emakumeak
78.554,9
73.423,15 69.583,00
Gizonak 77.905,22 74.414,00
Soldata arrakala %6 %6 %6
Datuak babesteko arrazoiengatik, informazioa ez da generoaren arabera xehatu
Kontseilu Sozialaren
soldata (€)
2022ko
batez besteko soldata
2021eko
batez besteko soldata
2020ko
batez besteko soldata
Emakumeak 46.090 47.219,36 41.763,80
Gizonak 47.603 48.157,06 47.092,74
Soldata arrakala %3 %2 %11
2022an Goi Zuzendaritza emakume 1ek eta 9 gizonek osatuta zegoen, eta Kontseilu
Errektorea, berriz, 6 emakumek eta 6 gizonek osatuta.
43
GURE NEGOZIOAREN IRAUNKORTASUNAREN ALDE
4
4
IRAUNKORTASUN MEMORIA 2022
IRAUNKORTASUN MEMORIA 2022
IRAUNKORTASUN MEMORIA 2022
IRAUNKORTASUN MEMORIA 2022
IRAUNKORTASUN MEMORIA 2022
IRAUNKORTASUN MEMORIA 2022
IRAUNKORTASUN MEMORIA 2022
IRAUNKORTASUN MEMORIA 2022
IRAUNKORTASUN MEMORIA 2022
IRAUNKORTASUN MEMORIA 2022
IRAUNKORTASUN MEMORIA 2022
IRAUNKORTASUN MEMORIA 2022
IRAUNKORTASUN MEMORIA 2022
IRAUNKORTASUN MEMORIA 2022
IRAUNKORTASUN MEMORIA 2022
IRAUNKORTASUN MEMORIA 2022
IRAUNKORTASUN MEMORIA 2022
IRAUNKORTASUN MEMORIA 2022
IRAUNKORTASUN MEMORIA 2022
IRAUNKORTASUN MEMORIA 2022
IRAUNKORTASUN MEMORIA 2022
IRAUNKORTASUN MEMORIA 2022
IRAUNKORTASUN MEMORIA 2022
IRAUNKORTASUN MEMORIA 2022
IRAUNKORTASUN MEMORIA 2022
IRAUNKORTASUN MEMORIA 2022
IRAUNKORTASUN MEMORIA 2022
IRAUNKORTASUN MEMORIA 2022
IRAUNKORTASUN MEMORIA 2022
IRAUNKORTASUN MEMORIA 2022
IRAUNKORTASUN MEMORIA 2022
IRAUNKORTASUN MEMORIA 2022
IRAUNKORTASUN MEMORIA 2022
IRAUNKORTASUN MEMORIA 2022
IRAUNKORTASUN MEMORIA 2022
IRAUNKORTASUN MEMORIA 2022
IRAUNKORTASUN MEMORIA 2022
IRAUNKORTASUN MEMORIA 2022
IRAUNKORTASUN MEMORIA 2022
IRAUNKORTASUN MEMORIA 2022
IRAUNKORTASUN MEMORIA 2022
IRAUNKORTASUN MEMORIA 2022
IRAUNKORTASUN MEMORIA 2022
IRAUNKORTASUN MEMORIA 2022
IRAUNKORTASUN MEMORIA 2022
IRAUNKORTASUN MEMORIA 2022
IRAUNKORTASUN MEMORIA 2022
IRAUNKORTASUN MEMORIA 2022
IRAUNKORTASUN MEMORIA 2022
IRAUNKORTASUN MEMORIA 2022
IRAUNKORTASUN MEMORIA 2022
IRAUNKORTASUN MEMORIA 2022
IRAUNKORTASUN MEMORIA 2022
IRAUNKORTASUN MEMORIA 2022
IRAUNKORTASUN MEMORIA 2022
IRAUNKORTASUN MEMORIA 2022
IRAUNKORTASUN MEMORIA 2022
IRAUNKORTASUN MEMORIA 2022
IRAUNKORTASUN MEMORIA 2022
IRAUNKORTASUN MEMORIA 2022
IRAUNKORTASUN MEMORIA 2022
IRAUNKORTASUN MEMORIA 2022
IRAUNKORTASUN MEMORIA 2022
IRAUNKORTASUN MEMORIA 2022

More Related Content

Similar to IRAUNKORTASUN MEMORIA 2022 (6)

Euskadiko 2030eko Ingurumeneko Esparru Programa.
Euskadiko 2030eko Ingurumeneko Esparru Programa.Euskadiko 2030eko Ingurumeneko Esparru Programa.
Euskadiko 2030eko Ingurumeneko Esparru Programa.
 
Dena da aldaketa. TECNALIA.
Dena da aldaketa. TECNALIA.Dena da aldaketa. TECNALIA.
Dena da aldaketa. TECNALIA.
 
Trafikoa 2015 eu_plan estrategikoa 2015-2020 bide segurtasunerako eta mugikor...
Trafikoa 2015 eu_plan estrategikoa 2015-2020 bide segurtasunerako eta mugikor...Trafikoa 2015 eu_plan estrategikoa 2015-2020 bide segurtasunerako eta mugikor...
Trafikoa 2015 eu_plan estrategikoa 2015-2020 bide segurtasunerako eta mugikor...
 
EAEko Hondakinak Prebenitzeko eta Kudeatzeko Plana 2020 Ekonomia zirkular bat...
EAEko Hondakinak Prebenitzeko eta Kudeatzeko Plana 2020 Ekonomia zirkular bat...EAEko Hondakinak Prebenitzeko eta Kudeatzeko Plana 2020 Ekonomia zirkular bat...
EAEko Hondakinak Prebenitzeko eta Kudeatzeko Plana 2020 Ekonomia zirkular bat...
 
RIS3. Berrikuntza negozio-ereduetan prestakuntza programa
RIS3. Berrikuntza negozio-ereduetan prestakuntza programaRIS3. Berrikuntza negozio-ereduetan prestakuntza programa
RIS3. Berrikuntza negozio-ereduetan prestakuntza programa
 
Euskadi 2020 Garapen Jasangarrirako Estrategiaren Zirriborroa. 2011ko maiatza
Euskadi 2020 Garapen Jasangarrirako Estrategiaren Zirriborroa. 2011ko maiatzaEuskadi 2020 Garapen Jasangarrirako Estrategiaren Zirriborroa. 2011ko maiatza
Euskadi 2020 Garapen Jasangarrirako Estrategiaren Zirriborroa. 2011ko maiatza
 

IRAUNKORTASUN MEMORIA 2022

  • 2. 1 2022KO LABURPENA 1.1 Presidentearen eta zuzendari nagusiaren gutuna 1.2 2022a, hala gertatu zen 1.3 2022a, zenbakiek Fagor Ederlani buruz diotena 2 AUTOMOBILGINTZAKO HORNITZAILE GLOBALA 2.1 Adituak automobilgintzako osagai eta sistemetan 2.2 Gure negozioaren etorkizuna asmatzen 3 KOOPERATIBA INDUSTRIALA 3.1 Talde kooperatiboa 3.2 Gobernantza kooperatiboa 4 IRAUNKORTASUNAREN ALDE 4.1 Iraunkortasuna Fagor Ederlanerako 4.2 Compliance. «Gure negozioaren gobernu onarekin eta etikarekin konprometituta» 4.3 Pertsonak. «Pertsonak dira gure proiektuaren erdigunea» 4.4 Gizartea. «Garapen kooperatiboa bultzatzea» 4.5 Ingurumena. «Neutraltasunerantz aurrera egiten» 4.6 Hornidura katea. «Garapen iraunkorrerako funtsezkoa» 4.7 Finantzak. «Gure proiektu kooperatiboaren sendotasun finantzarioa» 5 ERANSKINAK 5.1 Txostena lantzeko prozesua 5.2 Informazio ez-finantzarioaren 11/2018 Legearen edukien taulak 5.3 GRI edukien aurkibidea 5.4 Auditoria Txostena
  • 3. IRAUNKORTASUN MEMORIA | IEFE 2022 2022KO LABURPENA 11.1 Presidentearen eta zuzendari nagusiaren gutuna 1.2 2022a, hala gertatu zen 1.3 2022a, zenbakiek Fagor Ederlani buruz diotena
  • 4. .1 PRESIDENTEAREN ETA ZUZENDARI NAGUSIAREN GUTUNA 2022KO LABURPENA IRAUNKORTASUN MEMORIA | IEFE 2022 Aitor Aspe PRESIDENTEA Juan Maria Palencia CEO 1.1Presidentearen eta zuzendari nagusiaren gutuna (GRI 2-22) Aurreko ekitaldia erdieroaleen faltak markatutakoa egon zen, eta aurten gabezia horri gehitu zaizkio, batetik, energiaren eta materialen prezioek, gure ekoizpen prozesuetarako funtsezkoak diren bi faktorek, izan duten igoera, eta, bestetik, inflazio handia, kostuen igoera handia ekarri duena, eta interes tasen gorakada. Gainera, hori guztia 2022ko otsailean larriagotu zen, Errusiak Ukrainan gerra hasi ondoren. Testuinguru horretan, sektorea ez da pandemiaren aurreko ekoizpen mailetara bueltatzeko gai izan, eta eskariaren aldakortasunak eskatu digu barruan malgutasun ariketa oso zorrotza egitea. Beraz, esan dezakegu 2022a urte konplexua izan dela, eta berriro ere erantzuna eman diogula, kooperatibetan ulertzen dugun eran konpromisoa hartuta eta inplikatuta, eta, azkenean, gure lantegi guztien balantze bateratuan emaitza positiboak eduki ditugu. Pertsonak eta haien segurtasuna, bezeroak eta haiei eskaintzen diegun kalitatea eta iraunkortasuna dira gure proiektu sozioenpresialaren gakoak. Segurtasunaren eta osasunaren ikuspegitik, 2022a ekitaldi ona izan da istripu ratioetan, eta taldeko lantegi guztiek ISO 45.001 ziurtagiria dute (Fagor Ederlan Brasileirak izan ezik, 2023an lortzea aurreikusi baitu). Hala ere, absentismoaren datua oso handia izan da, batez ere Europako lantegietan, eta horrek ahalegin handia eskatu du kudeaketan eta prestakuntzan. Kalitatearen esparruan, aurten azken ekitaldietako joera positibo argia hobetzeko gai izan gara. Erreklamazioen eta akastunen adierazleek hala adierazten dute, eta, ondorioz, gure bezeroen gogobetetze mailak gora egin du. 2020an eta 2021ean pandemiak eta horren ondorioek markatutako urte batzuen ondoren, 2022an automobilgintzaren sektoreko enpresek egoera sektorial eta makroekonomiko konplexu bati aurre egin behar izan diogu. 4 1 1
  • 5. .1 PRESIDENTEAREN ETA ZUZENDARI NAGUSIAREN GUTUNA 2022KO LABURPENA IRAUNKORTASUN MEMORIA | IEFE 2022 Azkenik, ingurumeneko eta gizarteko iraunkortasunak eta gobernantzak urte batzuk daramatzate jada garrantzia hartzen maila globalean, eta bereziki gure sektorean. Automobilgintzaren industria eraldatzen ari da bete-betean, mugikortasun jasangarriaren eta industria neutroaren kontzeptu berri baterantz, eta bi helburu horiekin lan egiten dugu Fagor Ederlanen, gure industria jarduerak berak gero eta inpaktu txikiagoa izan dezan ingurunean, gure karbono aztarna hobetuta, eta etorkizuneko mugikortasuna iraunkorragoa izan dadin. Estrategia hori bultzatzen dugu berrikuntzak eta I+Gko inbertsioak eginez. Gero eta osagai arinagoak garatzen ditugu, eta horiekin ibilgailuen pisua murrizten dugu eta, ondorioz, haien emisioak ere bai. Osagai arinago horietako batzuk dira, esaterako, disko bimetalikoak edo aluminiozko diskoak, ibilgailu elektriko eta hibridoetako aplikazioetarako bereziki diseinatuak, subframeak edo motor elektrikoen karkasak. Teknologiak garatuz, hala nola ArinnCast, materialen birziklapen estandar altuenak dituzten osagaiak fabrikatzea ahalbidetzen digutenak, hareazko arrak erabili beharrik gabe, edo diskoak estaltzeko gama berri bat, frenatzeko unean gertatzen den partikulen emisioari buruzko Europako araudiei erantzuteko aukera emango digutenak. Eta ibilgailu elektrikorako sistema berriak garatuz, hala nola Ibilgailu Industrialerako Bateriak, non jada eBus eta ibilgailu industrialetarako bateria arindu eta bolumen txikikoen prototipo bat garatu dugun. Zalantzarik gabe, etorkizuna erronkaz beteta dago, baina horiek aukera bihurtzeko eta gure bezeroei eta sektoreari Nazio Batuen Garapen Iraunkorreko Helburuen garapenarekin eta lorpenarekin konprometitutako soluzioak eskaintzen jarraitzeko lan egiten dugu, etorkizuneko belaunaldiei utziko diegun legatua hobea eta iraunkorragoa izan dadin. iraunkortasunak eta gobernantzak garrantzi handiagoa hartu dute gure sektorean. Juan Maria Palencia CEO Aitor Aspe Presidentea 5 1 1
  • 6. 2022KO LABURPENA IRAUNKORTASUN MEMORIA | IEFE 2022 . 2 2022A, HALA GERTATU ZEN KORPORATIBOA Urteko Informazio Bilerak egin genituen bazkide guztientzat, 2021eko ekitaldiaren itxieraren berri emateko eta 2022ko Kudeaketa Plana aurkezteko. BERRIKUNTZA ArinnCast proposamen teknologikoa merkaturatzea. KORPORATIBOA Bazkideen Batzar Nagusia egin genuen, eta bertan kontu orokorrak eta kudeaketa plana onartu ziren. KORPORATIBOA EUROBRAKE Biltzarrean parte hartu genuen. PRESTAKUNTZA Fagor Ederlaneko langileentzako trebakuntza profesionalerako plana amaitu da. KORPORATIBOA Seat Suplier Day ekitaldian parte hartu genuen ACICAErekin. KORPORATIBOA Berdintasun Planaren aurkezpena bazkideen bileretan. PREBENTZIOA Fagor Ederlan Mexikok ISO 45001 ziurtagiria lortu zuen. INGURUNEA MUNDUKIDE lasterketa solidarioan parte hartu genuen, GKE horrek Afrikan eta Hego Amerikan zuzentzen dituen lankidetza proiektuak indartzeko. KORPORATIBOA IZB azokan parte hartu genuen. BERRIKUNTZA FIAAn parte hartu genuen, eBuserako Batery Pack dugun proposamenarekin. martxoa apirila maiatza ekaina uztaila iraila urria azaroa INGURUNEA Korrikaren 22.edizioan parte hartu genuen, Aretxabaletan, Eskoriatzan eta Bergaran ditugun lantegietatik igaro zenean. Euskararen aldeko kontzientziazioa bultzatzea da lasterketa honen helburu nagusia. KORPORATIBOA EUROGUSS azokan parte hartu genuen. PREBENTZIOA Fagor Ederlan Kunshan ISO 45001 ziurtagiria lortu zuen. MERKATUA Bosch, urteko hornitzailearen saria Fagor Ederlan Brasileiran. MERKATUA Meritor, urteko hornitzailearen saria Fagor Ederlan Brasileiran. KORPORATIBOA Basque Circular Submiten parte hartu genuen gure ArinnCast proposamenarekin. 1.2 2022a, hala gertatu zen 6 1 1
  • 7. 2022KO LABURPENA IRAUNKORTASUN MEMORIA | IEFE 2022 .3 2022A, ZENBAKIEK FAGOR EDERLANI BURUZ DIOTENA 1.3  2022a, zenbakiek Fagor Ederlani buruz diotena INGURUMENA EBITDA Salmenten zifra 58,03 M€ 715,8 M€ Emaitza bateratua 7,19 M€ -%13,5 644.196 tCO2 eq (744.434 tCO2 eq 2021ean) Karbono Aztarna 2021arekiko -%20,7 451.047 m3 (567.713 m3 2021ean) Ur 2021arekiko %85 (%82 2021ean) Lehengai birziklatuak EKONOMIKOA ETIKA ETA GARDENTASUNA %100 Ustelkeriari aurka egiteari buruzko prestakuntza jaso dutenlangileak 17 ekoizpen lantegi 37 marka nagusi (OEM eta Tier1) 38 milioi osagai 1.247 erreferentzia aktibo MERKATUA HORNIDURA KATEA %100 hornitzaile Jokabide Kodera atxikita (197 hornitzaile berri) 531 M€ erosketetan PERTSONAK 3.918 Guztira 2.835 Bazkide langile 113.881 Prestakuntza orduak %83 Kontratazio mugagabea 16* ekoizpen lantegi ISO 45001 ziurtagiriarekin GIZARTEA 132.891 € Sustapen soziala eta kooperatiboa 20.445€ Ingurunearekiko interkooperazioa 51.122 € Heziketaren sustapena %100 ekoizpen lantegi ISO 14001 ziurtagiriarekin *Brasil 2023an 7 1 1
  • 8. IRAUNKORTASUN MEMORIA | IEFE 2022 AUTOMOBILGINTZAKO HORNITZAILE GLOBALA 22.1 Adituak automobilgintzako osagai eta sistemetan 2.2 Gure negozioaren etorkizuna asmatzen
  • 9. .1 ADITUAK AUTOMOBILGINTZAKO OSAGAI ETA SISTEMETAN AUTOMOBILGINTZAKO HORNITZAILE GLOBALA IRAUNKORTASUN MEMORIA | IEFE 2022 Chassis Esekidura osagaientzako eta balazta osagaientzako soluzio aurreratuekin: diskoak, danborrak, karkasak eta balazta euskarriak. Powertrain Errekuntza sistemetarako eta sistema hibrido eta elektrikoetarako konplexutasun handiko powertrain osagaien proposamenekin, halako osagaien fabrikazioan funtsezkoak diren teknologietan dugun know howetik abiatuta. Estrukturalak Egiturazko osagaiak, aluminioaren eta mekanizazioaren teknologian erreferentziazko hornitzaile gisa daukagun expertisearekin. 2.1ADITUAK AUTOMOBILGINTZAKO OSAGAI ETA SISTEMETAN (GRI 2-1, 2-6, 2-29) Fagor Ederlan erreferente bat da munduan gaur egungo eta etorkizuneko ibilgailuetarako gakoak diren osagai eta sistemak fabrikatzen eta hornitzen. Chassiseko, Powertraineko eta Estrukturaletako aplikazioetarako soluzioen portfolio oso zabalarekin, gure proposamena osagai arinen soluzio osoak eskaintzera bideratuta dago, goi mailako prestazioak dituzten teknologia aurreratuekin, eta karbono aztarna txikiagoarekin ingurune berritzaile eta global batean. 2.1.1 Gure produktuak eta aplikazioak (GRI 2-1, 2-6) 9 2 2
  • 10. .1 ADITUAK AUTOMOBILGINTZAKO OSAGAI ETA SISTEMETAN AUTOMOBILGINTZAKO HORNITZAILE GLOBALA IRAUNKORTASUN MEMORIA | IEFE 2022 Soluzio aurreratuak Chassiseko osagaietan POWERTRAIN BALAZTA ESTRUKTURALAK Soluzio aurreratuak Powertraineko osagaietan (errekuntza, hibridoa eta elektrikoa) eta estrukturaletan Espezialistak ibilgailu komertzial eta industrialetarako osagaietan Osagai aurreratuak automobilgintzaren etorkizun iraunkorrerako eta ibilgailu komertzial eta industrialetarako ESEKIDURA 10 2 2
  • 11. .1 ADITUAK AUTOMOBILGINTZAKO OSAGAI ETA SISTEMETAN AUTOMOBILGINTZAKO HORNITZAILE GLOBALA IRAUNKORTASUN MEMORIA | IEFE 2022 Balio erantsi handiko soluzioak: Adituak teknologian. Balio kate osoan adituak gara. Gure balio proposamenaren funtsa da sektorean horrelako osagaiak fabrikatzeko gakoak diren teknologien lidergo teknologikoa dugula, esaterako teknologia hauetan: burdinaren galdaketa, aluminioaren galdaketa, aluminioaren injekzioa, mekanizazioa eta muntaketa. Gure produktuen %70 baino gehiago mekanizatuta eta osagaiak zuzenean muntatuta entregatzen dira mundu osoko bezeroen instalazioetara. Multimateriala, multiteknologia eta multiproduktua. Hauek dira teknologia bakoitzean instalatutako ekoizpen ahalmenak: Teknologia Ahalmena Lantegiak teknologiaren arabera Burdin galdaketa 280.000 tona 6 Burdin galdategi Aluminio galdaketa 30.000 tona 4 Aluminio galdategi HPDC Aluminio injekzioa 35.000 tona Aluminio Injekzioko 3 lantegi Mekanizazioa Burdin Mekanizazioko 4 lantegi Aluminio Mekanizazioko 7 lantegi Kalitatea eta segurtasuna gure produktuetan Gure produktuen kalitatea eta segurtasuna funtsezkoa da Fagor Ederlanentzat. Produktu berriak merkaturatzeko prozedurari jarraituz, non produktuaren eta prozesuaren definizio, diseinu, garapen eta baliozkotze faseetako mugarri guztiak ezartzen diren, merkaturatzen diren produktu guztien kalitatea eta segurtasuna bermatzen da, dokumentazioari eta etiketatzeari buruzko eskakizunak ere betez. Gure lantegi guztiek IATF 16949 ziurtagiria betetzen dute. Horrek bermatzen du hornitzen ditugun produktuek indarreko arauek ezartzen dutena eta bezeroaren eskakizun espezifikoak betetzen dituztela. 2.1.2. Gure bezeroak (GRI 2-29) Mugikortasunean adituak: segmentuak gainditzen dituen eskaintza Automobilgintzaren sektoreko OEM eta Tier 1 nagusi guztiak eta Ibilgailu Industrial eta Komertzialeko marka nagusi guztiak Fagor Ederlanen bezeroak dira, eta horri esker sektorearen beharrei buruz hitz egin dezakegu esperientzian eta ezagutzan oinarrituta. Bezeroak 2022an Nazioarteko izaera nabarmenarekin: bezeroak behar duen lekuan. OEM TIER 1 IBILG. INDUSTRIALA - KOMERTZIALA BEV Brands 11 2 2
  • 12. .1 ADITUAK AUTOMOBILGINTZAKO OSAGAI ETA SISTEMETAN AUTOMOBILGINTZAKO HORNITZAILE GLOBALA IRAUNKORTASUN MEMORIA | IEFE 2022 2.1.3. Hornitzaile globala (GRI 2-1, 2-6) Fagor Ederlan sektoreko eskualde nagusietan dago. Gure bezeroengandik hurbil egon nahi dugu. Gure lantegien eta pertsonen hurbiltasunari esker, errazagoa da gure bezeroen premientzako ahalik eta soluziorik onena topatu eta ematea, bai produktu, bai teknologia eta bai zerbitzu aldetik. 17 ekoizpen lantegi 5 herrialdetan (Espainia, Mexiko, Brasil, Eslovakia eta Txina); lantegi horiek markatzen dute automobilgintzako osagaien fabrikazioan lider global gisa dugun profila. Gure ekoizpen lantegiez gain, Fagor Ederlan taldeak 5 filial komertzial propio ditu Erresuma Batuan, Alemanian, Frantzian, AEBetan eta Korean. Non gauden Gure salmenten helmuga Europa da salmenten helmuga nagusia. Eskualde nagusietan egindako inbertsioek aukera ematen digute gure bezeroei nazioarteko ezarpenetan laguntzeko, eta, halatan, gure merkatutik hurbil egoteko eta gure bezeroen interesei globalki eta eskualde mailan erantzuteko. Salmentak eskualdeko - Salmenten % eurotan helmugako %73 %14 %6 %6 %1 I P A R A M E R I K A H E G O AMERIKA ASIA AFRIKA E U R O P A * GISEderlan barne. Fagor Ederlan gure bezeroei zerbitzua emateko bokazio handia duen hornitzaile globala da, eta, beraz, gure ekoizpen lantegiak mihiztatze lantegietatik gertu daude. Fagor Ederlanek eskualde bakoitzean fabrikatzen dituen produktuak eskualde horretan bertan kontsumitzen dira; hala ere, hornitzaile global gisa, Fagor Ederlanek fabrikazio eskualdetik kanpo hornitzen eta saltzen ditu osagaiak, betiere proiektuak eta bezeroak hala behar dutenean. ESPAINIA ESLOVAKIA 17 EKOIZPEN LANTEGIAK 5 FILIALAK BRASIL MEXIKO TXINA KOREA AEB ERRESUMA BATUA ALEMANIA FRANTZIA San Luis Potosi San Luis Potosi Kunshan Extrema Extrema Ziar nad Hronom 1 LPDC Aluminioa Mekanizazioa 1 Burdin Mekanizazioa* 1 LPDC Aluminioa Mekanizazioa 1 Burdin Galdategi 1 Burdin Mekanizazioa Eskoriatza / Aretxabaleta Arrasate - Markulete Arrasate- Bergara Eskoriatza Arrasate - Uribarri Arrasate - Markulete Usurbil Tafalla 1 HPDC Aluminioa Mekanizazioa 2 HPDC Aluminioa Mekanizazioa 2 LPDC Aluminioa Mekanizazioa 2 Burdin Mekanizazioa 5 Burdin Galdategi 12 2 2
  • 13. AUTOMOBILGINTZAKO HORNITZAILE GLOBALA IRAUNKORTASUN MEMORIA | IEFE 2022 .2 GURE NEGOZIOAREN ETORKIZUNA ASMATZEN 2.2 GURE NEGOZIOAREN ETORKIZUNA ASMATZEN 2.2.1 Automobilgintzaren sektorearen gakoak eta joerak Automobilgintzak ikasi du pentsaezinekoa gerta daitekeela. Sektorea eraldaketa prozesu betean dago, bestelako mugikortasun eredu baterantz, mugikortasun elektriko, partekatu, konektatu, autonomo eta iraunkorrerantz. AUTONOMOA IRAUNKORRA KONEKTATUA ELEKTRIFIKATUA PARTEKATUA Eraldaketa prozesu horri erabat ustekabeko egoerak gehitu zaizkio, hala nola pandemia, erdieroaleen eskasia, Errusiako gerra Ukrainan, etab., eta egoera horiek merkatuaren susperraldian eragina izaten ari dira eta ibilgailu arinen eskaintzaren eta eskariaren arteko desoreka estrukturala eragiten ari dira. 2022an, Europari eta Ipar Amerikari eragin die gehien espero zen eskariari erantzuteko ekoizpen ahalmen nahikorik ez izateak. Europan, esaterako, salmentak 2019koak baino %30 gutxiago izan dira, eta Ipar Amerikan, %19 gutxiago. Txinan, berriz, %7,5 hazi dira, 2019arekin alderatuta. 2022rakomundukosalmentek%9goraegiteaesperozen,88Mibilgailusalduta.Hazkunde proiekzio hori ez da bete, eta soilik 81 M unitate saldu dira, 7 M ibilgailu arineko eskaera ase gabe geratuta. 2019 2020 2021 2022 2023 2024 30 20 10 0 70 60 50 100 90 80 40 2019 2020 2021 2023 2024 20 0 60 100 80 40 SALMENTAK (Mun.) EKOIZPENA (Mun.) 15,7 13,3 14,4 15,5 16,4 17,0 90 78 81 81 85 91 89 75 77 82 85 91 25,5 24,4 25,5 27,4 26,2 27,8 24,3 23,3 24,5 26,7 25,6 27,3 20,7 16,6 16,7 14,6 16,0 18,3 21,3 16,7 16,0 15,9 17,3 19,4 20,2 17,0 17,6 16,4 17,9 19,1 16,2 12,9 13,0 14,4 15,4 15,9 3,0 3,4 3,5 3,8 26,9 21,8 23,4 25,4 26,9 26,9 4,1 3,0 3,9 4,3 4,7 5,1 3,9 3,4 6 7 4 2022 Eskaria ase gabe ROW (Rest of the world) Hego Amerika Ipar Amerika Europa Txina Asia Pazifikoa Pronostikoaren bilakaera Abend.20 Urt.22 Ira.22 Ekoizpenak salmentekin alderatuz gero, bien arteko desoreka handia ikusten da, eta horrek agerian uzten du eskari errealari erantzun ahal izateko dauden stockak erabili behar izan direla, merkatua aurreko urteetako inbentario maila optimotik oso urrun utzita. Zein izan dira aurtengo gakoak Automobilgintzan? Eskaintzaren eta eskariaren arteko desoreka estrukturala, 2020tik datorrena Automobilgintzaren merkatua ez da eskariari erantzuteko behar den ibilgailu kopurua ekoizteko gai izan. Hauek izan dira arrazoi nagusiak: TXIPAK%64 BESTE BATZUK%29 KABLEATUA%4 COVID19 %3 2023an desoreka horrek iraungo duela espero da, baina maila txikiagoan. 13 2 2
  • 14. AUTOMOBILGINTZAKO HORNITZAILE GLOBALA IRAUNKORTASUN MEMORIA | IEFE 2022 .2 GURE NEGOZIOAREN ETORKIZUNA ASMATZEN Mikrotxipen krisia 2021eanhasizenAautomobilgintzarakoerdieroalerikezegoten,etaCovidarenizurritearen ondorio argia da, munduko ibilgailu ekoizpena geldiarazi baitzuen, fabrikatutako mikrotxipak beste industria batzuetara desbideratuz, hala nola informatikaren industriara, eta telekomunikazioenera, besteak beste. Eragindako ibilgailuak (‘000) 2021 2022 Ipar Amerika 3.414 1.681 Europa 3.335 1.524 Hego Amerika 374 222 Txina 2.147 215 Asiako gainerakoa 1.971 857 Munduko gainerakoa 73 47 GUZTIRA 11.324 4.548 Mikrotxipik ez egoteak ibilgailuen fabrikazioan izandako inpaktua eskualdeka COVID-19 Txinan “0 Covid” politika aplikatzeak konfinamendu zorrotzak eragin zituen Shanghain 2022ko martxotik apirilera bitartean, eta horrek ekoizpenei asko eragin zien. 300.000 unitate ekoitzi gabe geratu ziren, hau da, 2 hilabeteko ekoizpenaren %15-25 gabe geratu zen. Ukrainako gerra Errusiaren eta Ukrainaren arteko gerrak oso eragin handia izan du automobilgintzaren industrian, eta asko iraungo dela espero da. Bi herrialdeak hornitzaile garrantzitsuak dira merkatu horretan: ■ Ukrainak Europako ibilgailuen %7ren kableatua fabrikatzen zuen, hau da, 1 milioi inguru kableatua, eta gerrak 400.000 ibilgailu ingururi eragin die. ■ Errusia EUko 3. ibilgailu fabrikatzailea zen. Mendebaldeko eta Japoniako OEMen boikotak milioi 1 ibilgailuren produkzioa bertan behera uztea ekarri du. ■ Horrez gain, Errusiari ezarritako zehapenengatik energiaren eta lehengaien prezioek izan dute igoerak osagaien horniduran eragin du, batez ere Europar Batasunean. Automobilgintzaren sektorearen joerak Elektrifikazioa: mugikortasun iraunkorrerantz Automobilgintzaren industria aldaketa azkarreko aldi bat igarotzen ari da. Berrikuntza teknologikoek eta ingurumen eskakizunek ibilgailu elektrikoen industria indartsua sortzea bultzatu dute, Txinak eta Teslak, esaterako, bultzatuta, industriako gainerakoen laguntzarekin. BEV, Ibilgailu elektriko bateriadunak PHEV, hibrido entxufagarria FHEV, hibridoa MHEV, Mild Hybrid Electric Vehicle EUROPA TXINA IPAR AMERIKA %36 %30 %12 %10 %19 %61 %43 %19 %16 %11 %32 %11 Ibilgailu elektrikoen salmentak munduan. Munduan elektrifikazioa aurrera egiten ari da modu geldiezinean, nahiz eta beste faktore batzuk egon, hala nola ibilgailuak kargatzeko azpiegitura eta ibilgailu elektrikoen prezioak, BEVen (Battery Electric Vehicles) salmentetan eragin negatiboa dutenak. BEVen kuota ibilgailu arinen merkatuaren %9,4 da maila globalean, eta Txina da merkatuko liderra BEVetan, 5,1 milioi unitateko salmentekin, hau da, salmenta guztien %18,6arekin; ondoren Europa dago, 1,7 milioi unitateko salmentekin (%11,6), eta, azkenik, Ipar Amerika, 0,8 milioi unitateko salmentekin (%4,9). Elektrifikazioaz gain, hidrogenoa etorkizuneko aukera gisa agertzen ari da, erregai pilaren bidez eta hidrogenoa egokitutako errekuntza motorretan erregai gisa erabiliz. Azken irtenbide hori egingarriagoa ikusten da ibilgailu industrialaren sektorearentzat (kamioiak, autobusak eta makina industrialak). 14 2 2
  • 15. AUTOMOBILGINTZAKO HORNITZAILE GLOBALA IRAUNKORTASUN MEMORIA | IEFE 2022 .2 GURE NEGOZIOAREN ETORKIZUNA ASMATZEN Gidaritza konektatua Etorkizuneko Mugikortasunerako Europako Estrategiak (2018ko maiatza) bermatu nahi du mugikortasun ekosistema seguru, ekologiko, konektatu eta autonomo baterantz trantsizioa egingo dela, non konektibitateak funtsezko zeregina izango duen. Estrategia hori garatzean, komunikazioen rola areagotu egingo da, ibilgailutik ibilgailurako komunikazioak (V2V), ibilgailutik azpiegiturakoak (V2I) edo ibilgailutik oinezkoarenganakoak (V2P) egongo baitira, besteak beste. Horiek guztiek komunikazio sare bat osatuko dute (V2X), eta operadoreak gako izango dira horiek optimizatzeko eta balio erantsia sortzeko, 5G sareen eta haien negozio eredu berrien inguruan. Konexio prozesu horiek guztiek datu ugari sortzen dituzte, eta horrek behartzen gaitu datu horien gaineko erantzukizunaz, datuen babesaz eta EBko herrialdeen arteko koordinazio nazionalaz legeak garatzera. Gidaritza konektatua har daiteke norberaren kabuz gidatzeko beharrezkoa den aldez aurreko pausotzat. Gidaritza autonomoa: automobilgintzaren disrupzioa dakarren aldaketa Ibilgailu autonomoak jada ez dira utopia. Europar Batasunean, SAEren 4. mailaren arabera erabat automatizatutako kamioiak eta autobusak homologatzeko eta erabiltzeko behar den legeria garatzen ari dira. Gaur egun, herrialde bakoitzak askatasuna du SAEren 4. mailara arteko gidaritza autonomoko funtzioak dituzten ibilgailuekin bide publikoetan gidatze probak egitea baimentzeko, Bide Zirkulazioari buruzko Vienako Konbentzioarekin Genevako Konbentzioarekin bat etorriz. Adibidez, 2022. urtean, Alemania zehaztutako ibilbide batzuetan gidaritza autonomoko funtzioak dituzten auto eta kamioek erabat automatizatuta gidatu ahal ditzaten lege esparrua sortu zuen. Mugikortasun partekatua: goranzko joera berreskuratzen, Covid-19aren ondoren COVID-19aren krisiak oso eragin negatiboa izan zuen garraio publikoko eta mugikortasun partekatuko zerbitzuetan. Etorkizuneko mugikortasuna, batez ere hirietan, garraiobide askoren konbinazio bat izango da, garraio publikoa mikromugikortasunarekin (bizikleta partekatuak, patineteak, monopatinak, etab.) eta carsharingarekin uztartuz. Auto partekatuaren segmentuan, 2027an erabiltzaile kopurua 62,1 milioira igotzea espero da maila globalean, eta Estatu Batuetan eta Txinan espero da hazkunderik handiena. Aurreikusten da auto partekatuen segmentuan diru sarrerak 13.550 milioi dolarretara iritsiko direla 2023an, %5,69ko urteko hazkunde tasarekin (CAGR 2023-2027), eta horrek 16.910 milioi dolarretako merkatu bolumena ekarriko du 2027an. Belaunaldi gazteentzat, ibilgailu baten jabe izatea iraganeko kontua izango dela iragartzen da. Auto partekatuen zerbitzuak oso ondo sar daitezke zerbitzu gisako mugikortasunaren kontzeptuan (MaaS), eta erabiltzaileengana iritsiko lirateke sare sozialen bidez edo garraio multimodala barne hartzen duten aplikazio berrien bidez. Softwarea: gero eta garrantzitsuagoa automobilgintzan Entretenimendurako softwarea garatzeaz gain, konektibitatea eta zibersegurtasunarekin, pribatutasunarekin, 5Garekin, gauzen internetarekin eta datuen zirkulazio askearekin, esaterako, loturak dituzten teknologia digitalak modu esponentzialean bultzatzen ari dira automobilgintzan softwarea sortzea. McKinsey Co.ren informazioaren arabera, aurreikusten da automobilgintzako softwarearen munduko merkatua %163 handituko dela 2030ean, 2019arekin alderatuta; izan ere, 50.000M$-ra arte handitzea aurreikusten da, eta 2019an 19.000M$-koa izan zen. Gorabidean doan mundu honetan, fabrikatzaile berriak sartzen ari dira (startupak). Teknologiaren mundutik datozen fabrikatzaileak dira; beraz, oso kultura eta mentalitate desberdinak dituzte, eta merkatua modu berritzaileetan ikusten dute. Horrela, markaren pertzepzioa aldatzen ari da automobilgintzan, eta softwarean oinarritutako esperientziek eta diseinuak fabrikazio prozesuek beraiek baino eragin handiagoa dute horretan. Izan ere, aurreikusten da «ibilgailuaren softwarea bere marka bezain garrantzitsua izango dela. Autoak softwarea nahieran berrituko eta eguneratuko du, informazioa laino digital batetik etengabe bidalita.» 15 2 2
  • 16. AUTOMOBILGINTZAKO HORNITZAILE GLOBALA IRAUNKORTASUN MEMORIA | IEFE 2022 .2 GURE NEGOZIOAREN ETORKIZUNA ASMATZEN 2.2.2 Berrikuntza Prozesuetan eta Produktuetan (GRI 3-3) Automobilgintzaren etorkizun iraunkorraren alde egiten dugu Aipatu berri dugun moduan, iraunkortasuna eta ibilgailu elektrikoa gure sektorea eraldatzen ari dira. Horretaz jabetuta eta deskarbonizazioarekin eta mugikortasun iraunkorrarekin konprometituta, gure berrikuntza programa gidatzen dute. Berrikuntza teknologikoa Fagor Ederlanen Gure berrikuntza programa etorkizuneko ibilgailuetarako irtenbide aurreratuak eskaintzera bideratuta dago. Horretarako, produktuan, materialean eta prozesuan berrikuntzak egiteari ekin genion, fokua sektorearen aipatutako erronka handietan jarrita: iraunkortasuna eta elektrifikazioa. Gure helburua da prestazio eta funtzionaltasun gero eta aurreratuagoak dituzten eta iraunkorragoak eta karbono aztarna txikiagokoak diren osagai eta sistemen soluzioak eskaintzea. Chassiseko eta Estrukturaletako osagai aurreratuak Osagaiak arintzea edo haien pisua eta, beraz, ibilgailuaren pisua ere murriztea da C02 emisioak murrizteko estrategia nagusietako bat. Baina hori errekuntza ibilgailu batean garrantzitsua bada, are garrantzitsuagoa da ibilgailu elektriko batean, bateriaren kostua are erabakigarriagoa baita. Arintzea aspaldi izaten ari da gure berrikuntza programan giltzarri. Arintzea modu integralean egiten dugu, produktuaren diseinuaren bidez, materialetan berrikuntzak eginez eta gure teknologiak garatuz. Chassisean eta powetrainen ditugun osagai guztietan ditugu proposamen arinak, eta horien adibide dira EDERALSI Aluminiozko Disko eta Danborren proposamen aurreratuak edo Arinncasten fabrikatutako osagaien proposamena. ARINN CAST presio txikiko aluminio galdaketaren garapen teknologiko bat da, zeinak ezaugarri mekaniko altuenak eta Chassiseko osagai aurreratu, arin eta iraunkorren belaunaldi berri bat konbinatzen dituen. ARINNcastekin fabrikatutako osagaiek karbono aztarna murriztea dakarte, izan ere, pisua asko murrizten dute eta, beraz, emisioak ere asko murrizten dituzte, eta, gainera, materialen birziklagarritasunari dagokionez estandarrik gorenekin fabrikatzen dira, hareazko arrak erabili beharrik gabe eta oso efizientea eta automatizatua den prozesu batekin. Osagaiak arintzearen alde eta aluminio galdaketaren teknologia garatzearen alde egiten dugun apustu honekin, modu berritzailean landu ditzakegu ibilgailuaren esekiduran eta bodyan funtsezkoak diren beste osagai batzuen proposamenak, esaterako, azpiframeen proposamenak, Fagor Ederlanek merkatuari irtenbide aurreratuak eta osoak eskaini nahi dizkio-eta horrelako osagaietan. PM10 partikulen emisioa murrizteko balazten diskoen estaldura da Fagor Ederlan baliabideak inbertitzen ari den beste eremu bat. Hainbat soluzio ikertu nahi dira, hala nola High Speed Laser Cladding (HLSC), Cold Gas Spraying (CGS), besteak beste, merkatuaren beharrei erantzuteko eta Europako hurrengo erregulazioei aurrea hartzeko. Karbono aztarna txikiagoa Arintzeak ez ezik, ekonomia zirkularreko proiektuak ardatz izanik materialetan eta teknologietan egiten diren berrikuntzek ere ematen diote, neurri batean, balio iraunkorra gure osagaiei, deskabornizaziorako dugun estrategiarekin batera lehengaiei arrazoizko erabilera ematen laguntzen baitigu, ekodiseinuaren bidez edo osagai berriak fabrikatzeko bigarren mailako lehengaiak berrerabiliz. Gaur egun, burdin galdategietan erabiltzen diren lehengaien %95 eta gure aluminio galdategien kasuan %70 baino gehiago bigarren mailako iturrietatik datoz, eta, horrela, merkaturako ditugun proposamenek materialen kontsumo eta karbono aztarna txikiagoak dituzte. Gainera, materialak berritzeko proiektuak ditugu, hala nola SALEMA proiektua, non Europako beste partaide batzuekin batera ari garen. 16 2 2
  • 17. AUTOMOBILGINTZAKO HORNITZAILE GLOBALA IRAUNKORTASUN MEMORIA | IEFE 2022 .2 GURE NEGOZIOAREN ETORKIZUNA ASMATZEN Powertraineko osagai aurreratuak Elektrifikazioak eragin handia du ibilgailuan eta ibilgailuak dituen sistema guztietan. Aipatu ditugu ibilgailu elektrikorako Chassiseko eta Estrukturaletako osagaien garapena gidatzen duten berrikuntza ildo nagusiak, baina eraldaketarik handiena dakarren sistema Powertraina da, errekuntzatik elektrikora igarotzen baita. Sistema berri bat, teknologia berriak eta osagai berriak. Elektrifikazioak aurrera egingo duela aurreikusita, Fagor Ederlanek denbora darama ROAD MAP teknologiko bat lantzen, elektrifikazioan aukeratzat identifikatutako osagaiak eta sistemak garatzeko gida gisa. Plan teknologiko horretan, powertrain elektrikorako osagaiak garatzeko hainbat jarduera teknologiko mota jorratzen ditugu, hala nola motor elektrikoaren karkasak eta potentziako elektronikarako karkasak, transmisioarekin integrazio maila desberdinak dituztenak. Osagaitik sistemetara Hainbat sistemaren garapenak osatzen du mugikortasun iraunkorrago baterantz egiteko dugun garapen programa. Atzeko ardatz elektrikorako balazta danbor sistema bat esploratzen eta garatzen hasi gara; Ibilgailu Industrialerako Baterien proiektu bat garatu da, eBus eta ibilgailu industrialetarako bateria arinen prototipo batekin amaitu dena; eta ibilgailu konektatuan, autonomoan, partekatuan eta elektrikoan (CASE) aplikatzeko gurpileko motorraren proiektu bat abian dago. Azkenik, hidrogeno errekuntzako motorraren eta bere osagaien esplorazioak osatzen du etorkizunari begira ditugun sistemen zorroa. Fabrika digitalerantz 4.0 Industriaren arloan, “Smart Factory” eraikitzeko lanean ari da. Horretarako, fabrikazio aurreratuko teknologiak garatzen eta ezartzen ari dira, fabrikazio prozesuen eraldaketan lagunduko dutenak, kalitatea, mantentze lanak edo energia bezalako esparru garrantzitsuetan. Edertek, zentro teknologikoa. Edertek gure zentro teknologikoak gidatzen du gure berrikuntza programa. Edertek Zientzia Teknologikoaren eta Berrikuntzaren Euskal Sareko (ZTB) I+G+Bko enpresa unitatea da, eta taldeko I+G+B programaren zentroa. Kanpoko eragileekiko lankidetza teknologikoa funtsezko alderdia da berrikuntza kudeatzeko dugun sistemaren barruan, zeina UNE 166002 arauaren arabera ziurtatuta dagoen. Horren erakusgarri da gaur egun zentroan garatzen diren I+G+B proiektuen %77 ingurutan eragile teknologikoek parte hartzen dutela. Era berean, Edertekek lankidetza akordio estrategikoak ditu erreferentziako zentro teknologikoekin, hala nola Tecnalia, Ikerlan eta MONDRAGONeko Unibertsitateko Ingeniaritza Fakultatearekin. 13 patente eta baliagarritasun ereduak 430 pertsona Ikerketan eta ingeniaritzan 35 Argitalpenak eta ponentziak %78 Berrikuntza irekiko proiektuak 17 2 2
  • 18. IRAUNKORTASUN MEMORIA | IEFE 2022 KOOPERATIBA INDUSTRIALA 33.1 Talde kooperatiboa 3.2 Gobernantza kooperatiboa
  • 19. 1. TALDE KOOPERATIBOA KOOPERATIBA INDUSTRIALA IRAUNKORTASUN MEMORIA | IEFE 2022 3.1 TALDE KOOPERATIBOA (GRI 2-1, 2-2, 2-6) 3.1.1 Fagor Ederlan Taldea Fagor Ederlan kooperatiba industriala 1963an sortu zen, tokiko hiru kapital enpresa batu eta kooperatiba bihurtu ondoren. Hasieratik ulertu dugu kooperatiba dela enpresa egiteko modurik onena, eta horrek gizarte eraldaketan aurrera egiteko aukera ematen digula, enpresa eredu eta gizarte bidezkoago eta solidarioago baterantz. Gure balioak, printzipioak eta kultura negoziotik harago hedatzen dira. Gure kudeaketa ereduak pertsonak eta inguruan dugun ingurunea ditu ardatz, eta pertsona guztien parte hartzea bultzatzen du, hiru eremutatik: ■ bazkide langile gisa ■ kudeaketan: produktuak, prozesuak eta zerbitzuak hobetzeko ekarpenak eginez ■ emaitzetan: egindako lanaren arabera. Nazioartekotzea eta dibertsifikazioa bezalako estrategiei erantzunez, Fagor Ederlan Taldea denboran zehar aldatuz joan da. Gaur egun, honako sozietate hauek osatzen dute Taldea: Bateratzea Integrazioaren bidez Bateratzea baliokidetasunean jartzearen bidez Bateratu gabeak ABF Logistics (%50) 360 Gasak (%10) EEVAM Technologies (%4,74) EG Batery Solutions (%100) F Ind. Components (%100) FE AEB (%100) F Industrie commerz (%50) FE France (%100) FE MEXIKO (%100) GISEDERLAN (%50) FE TAFALLA S.COOP (%49,71) EDERTEK S.COOP (%52,78) FAGOR EDERLAN S.COOP EDERLAN SUBSIDIARIES (%100) EDERLAN DO BRASIL (%100) FE BRASILEIRA (%100) FE SLOVENSKO (%100) FE KUNSHAN (%100) 3.1.2 Fagor Taldea Sortu ginenetik, Fagor Taldeko kide gara, 8 kooperatibak osatutako industria kooperatiben taldeko kidea. Kooperatiba horiek erreferente dira euren jarduera eremu diren sektoreetan, urtean 1.200 milioi eurotik gora fakturatzen dute, eta 10.000 langile baino gehiago dituzte lanean munduan. 19 3 3
  • 20. 1. TALDE KOOPERATIBOA KOOPERATIBA INDUSTRIALA IRAUNKORTASUN MEMORIA | IEFE 2022 Talde mailan, batez ere Pertsonak eta Eraldaketa soziala estrategiaren gakoak partekatzen ditugu. Zentzu horretan, Fagor 2030 estrategia garatu dugu, zeinak 5 helburu dituen: ■ Gure negozioak eraldatzea, lehiakorrak izaten jarraitu ahal izateko eta ekonomia digital, deskarbonizatu eta zirkularreko testuinguru batean enplegua sortzen jarraitzeko. ■ Gure gobernantza eredu demokratikoa hobetzen eta garatzen jarraitzea, hori baita gure ezaugarri nagusia. ■ Testuinguru egokiak sortzea, pertsonek beren onena eskaini ahal izan dezaten. ■ Karbono aztarna murriztea, larrialdi klimatikoari aurre egin ahal izateko. ■ Garapen komunitarioa bultzatzea, Garapen Iraunkorreko Helburuak lortzeko palanka gisa. Bosgarren helburu horren esparruan, Debagoiena 2030 garapen iraunkorrerako sarearen kide sortzaileak gara. Fagor Talde gisa, oso inplikatuta gaude gure jarduera industrialaren zatirik handiena biltzen den lurraldearen iraunkortasunean. Horretarako, tokiko administrazioekin, unibertsitatearekin eta eragile sozialekin lankidetzan dihardugu, 2050. urterako Debagoiena lurralde adimendun, inklusibo eta klimatikoki neutro bihurtu nahi duten askotariko proiektuak garatzen eta finantzatzen. 3.1.3 MONDRAGON Korporazioa MONDRAGON Korporazioa munduko kooperatiba talderik handiena da, interkooperazio proiektu bat, non I+G zentroak, enpresak eta unibertsitateak interakzioan ari diren enpresa ekimen berriak bultzatzeko. 80.000 pertsona baino gehiago lanean 5 kontinenteetan, eredu propio batekin. 95 KOOPERATIBAK 80.000 PERTSONAK 14 ZENTRO I+G 1. POSTUA EUSKAL ENPRESEN RANKINGEAN Korporazioak 4 negozio arlo ditu: Finantzak, Banaketa, Ezagutza eta Industria. Fagor Ederlan azken horretan dago, zehazki Chassis and Powertrain Automobilgintzaren Dibisioan (CHP). 20 3 3
  • 21. 1. TALDE KOOPERATIBOA KOOPERATIBA INDUSTRIALA IRAUNKORTASUN MEMORIA | IEFE 2022 INDUSTRIA KONTSEILUA CHP Automozioa CM Automozioa Automatizazio industriala Osagaiak Eraikuntza Ekipamendua lngenieria eta zerbitzuak Makina-erreminta Industriako sistemak Tresneria eta sistemak %55,0 %2,1 %3,2 KONGRESUA BATZORDE IRAUNKORRA LEHENDAKARITZA KONTSEILU NAGUSIA %39,7 EZAGUTZA FINANTZAK I N D U S T R I A B A N A K E T A 68.743 PROTAGONISTAK 3.1.4 Interkooperazioa, sendotasun eta lehiakortasun gisa ulertuta Fagor Taldean eta MONDRAGONen ere interkooperaziorako eta elkartasunerako hainbat mekanismo ditugu, eta mekanismo horiei esker lehiakorragoak gara. Mekanismo horiek kooperatibei funtsezko hiru alderditan laguntzera bideratuta daude: Gainera, emaitzen birmoldaketaren esparruan, emaitza positiboak dituzten kooperatibek emaitza horien %5 taldeko hainbat kooperatibatako bazkide langileen artean egon daitezkeen ordainsari aldeak arintzeko erabiltzen dituzte. Era berean, eta oro har, urtero emaitza positiboen %5aren pareko ekarpena egiten dute inbertsio gisa, MONDRAGON Inversiones S.Coop.ek kudeatutako Nazioarteko Zabalkunderako Funts bat eratzeko. Baliabide horien xedea da kooperatibei nazioarteko zabalkunde eta hazkunde prozesuetan laguntzea, enpresa proiektuak sustatzea eta kooperatiben ondare egiturak indartzea. Emaitzen birmoldaketa: soberakin positiboak dituzten kooperatibek beren emaitzen %10 ematen dute gutxienez, emaitza negatiboen %30eraino konpentsatzeko eta galerak izan dituen kooperatibaren ondare narriadura arintzeko. Mekanismo horren bidez bi helburu lortzen dira, alde batetik, zailtasunak dituzten kooperatibak babestea eta haien susperraldi ekonomikoan laguntzea, enpresa proiektuak testuinguru ekonomiko zailetan bideratu ahal izan ditzaten, eta, bestetik, aberastasunaren banaketa kooperatiba baten bilakaera indibidualetik haratago. Enpresaren garapenean laguntzea: MONDRAGONeko kooperatiba guztiek, urtero eta oro har, beren emaitza positiboen %5 ematen diote, itzuli beharrik gabe, MONDRAGON Fundazioari, Kohesio eta Garapen Funtsa eratzeko, funts horrekin MONDRAGONeko Esperientzia Kooperatiboaren kohesioa eta garapena bultzatuko duten proiektuak garatuko baitira. LagunAroren prestazioak: MONDRAGONeko kooperatibak LagunAro izeneko Borondatezko Gizarte Aurreikuspeneko erakunde bateko kide gara. Erakunde hori bazkideek (mutualistek) beren lan indizearen arabera egindako ekarpenez osatutako Ondare Funts bat kudeatzeaz arduratzen da. Ekarpen horien helburua da mutualistentzako prestazio definituko pentsioak estaltzeko sistema bat bermatzea, LagunArok mutualista bakoitzaren izenean Langile Autonomoen Erregimenari egindako kotizazioengatik Gizarte Segurantzak onartutako erretiro publikoko prestazioak osatzeko. Erretiro prestazio horiekin batera, mutualisten alarguntza edo zurztasun prestazioak ere kudeatzen ditu. Gainera, mutualistek egindako ekarpenen beste zati bat prestazio guztiak modu mutualizatuan finantzatzeko erabiltzen da, tartean direla osasun laguntzaren estaldura, amatasuna eta aitatasuna, aldi baterako ezintasunen prozesuei dagozkien estaldurak, edo enplegurako laguntzari dagozkienak. Enplegurako laguntza interkooperaziorako tresna bat da, aldi ekonomiko txarrei aurre egiteko diseinatua, eta kooperatibekin batera proposatzen eta kofinantzatzen dituen neurrien artean daude bazkideen enplegua mantentzearekin zuzenean lotutakoak, aurre erretiroak finantzatuz, egutegi mugikorraren bidez, langabezia efektiboaren bidez, mutualisten birmoldaketa profesionalaren bidez eta bazkideak LagunAroko kooperatiben artean aldi baterako zein behin betiko birkokatzearen bidez. 21 3 3
  • 22. KOOPERATIBA INDUSTRIALA IRAUNKORTASUN MEMORIA | IEFE 2022 3.2 GOBERNANTZA KOOPERATIBOA (GRI 3-3, 2-23, 2-24) 3.2.1 Printzipio kooperatiboak Hamar dira MONDRAGONen Esperientzia Kooperatiboa oro har eta Fagor Ederlan bereziki gidatzen dituzten oinarrizko printzipio kooperatiboak: 01. ATXIKIPEN LIBREA Irekia eta diskriminaziorik gabekoa da oinarrizko printzipioak onartzen dituzten eta egon daitezkeen lanpostuetarako konpetentzia profesionala egiaztatzen duten pertsona guztientzat, inolako diskriminaziorik gabe. 04. KAPITALAREN IZAERA INSTRUMENTALA ETA MENDEKOA Kapitala lanaren mendeko tresnatzat hartzen da, enpresaren garapenerako ezinbestekoa. 07. ELKARREN ARTEKO LANKIDETZA Lankidetza elkartasunaren aplikazio zehatz baterako eta enpresa eraginkortasunerako baldintzatzat hartzen da. 10. HEZKUNTZA Aurreko printzipioak ezartzea sustatzeko, ezinbestekoa da alderdi guztietan beharrezkoak diren giza baliabideak eta baliabide ekonomikoak hezkuntzara bideratzea. 02. ANTOLAMENDU DEMOKRATIKOA Bazkide langile guztien oinarrizko berdintasuna aldarrikatzen da, izateko, edukitzeko eta ezagutzeko eskubideei dagokienez. Horrek, ezinbestean, enpresa erakunde demokratikoa dela onartzea dakar. 03. LANAREN SUBIRANOTASUNA Lana naturaren, gizartearen eta gizakiaren beraren eraldaketa faktore nagusitzat hartzen da. 06. ORDAINSARIEN ELKARTASUNA Kudeaketako oinarrizko printzipio gisa, ordainsari nahikoa eta solidarioa ezarri da. 05. PARTE HARTZEA KUDEAKETAN Bazkideen harremanetik haratago, kooperatibismoaren izaera demokratikoak autoantolaketaren garapen progresiboa eta enpresaren kudeaketan parte hartzea dakar. 08. ERALDAKETA SOZIALA Beste herri batzuekin elkarlanean gizartea eraldatzeko borondatea adierazten da, Euskal Herrian egindako jardunaren bidez, gizartea eta ekonomia berreraikitzen laguntzeko eta euskal gizarte libreagoa, bidezkoagoa eta solidarioagoa eraikitzeko. 09. IZAERA UNIBERTSALA «Gizarte ekonomiaren» esparruan bokazio unibertsalaren erakusgarri, demokrazia ekonomiko baten alde lan egiten duten pertsona guztiekiko elkartasuna aldarrikatzen da. Kooperatibismoak, gainera, bere egin ditu nazioarteko kooperatibismoari dagozkion Bake, Justizia eta Garapen helburuak. .2 GOBERNANTZA KOOPERATIBOA 22 3 3
  • 23. KOOPERATIBA INDUSTRIALA IRAUNKORTASUN MEMORIA | IEFE 2022 3.2.2 Misioa, Bisioa eta Balioak (GRI 2-1, 2-23, 2-24) Misioa Fagor Ederlan taldearen proiektua gidatzen duen kooperatiba gara. Gure bezeroentzat baliohandikosoluzioberriakdiseinatzenetagaratzendituztenpertsonakonprometituekin, proiektu sozioenpresarial solidario, iraunkor eta eraldatzaile bat sortuko dugu. Gure esperientzia kooperatiboa indarberrituko dugu, honako hauek sustatuz: ■ Pertsona guztien garapen iraunkorra ■ Gure prozesu guztien hobekuntza ■ Egiten dugun guztian berrikuntzak egitea ■ Jarduera berrien sustapena ■ Interkooperazioa, anbizio handiagoko helburu kolektiboak lortzeko. Bisioa Pertsona konprometituak izango gara, askatasunean hazi eta lankidetzan arituko direnak proiektu sozioenpresarial solidario, iraunkor eta eraldatzaile bat sortzeko, eta interkooperazioan oinarrituko direnak produktu berri eta baliotsuak sortzeko, merkatuaren lidergo posizioan jartzen gaituen testuinguru global batean. Balioak ■ (Auto)exijentziaz eta erantzun(kide)tasunez parte hartzea. Gure proiektuaren jabeak gara, eta proiektu hori errealitate globalean kokatzen da, non enpresen lehiakortasuna etengabe hazten ari den. Gero eta zorrotzagoa den testuinguru horri erantzuteko, pertsonek gure proiektuaren epe luzerako iraunkortasunarekin duten inplikazioa eta konpromisoa areagotzen jarraitu behar dugu. ■ Elkartasun arduratsua. Ondasun kolektiboa (kooperatiba) lehenestea bai interes pertsonalen bai tokiko interesen gainetik. Zailtasun puntualak gainditzen eta bestela posible izango ez liratekeen proiektu baliotsuak garatzen lagunduko duen elkartasunaz ari gara. Elkartasuna bultzatuz, autoexijentzia eta erantzukizun kuota handiak ere eskatuta. ■ Berrikuntza. Aldaketara irekita egotea, eta aldaketa diogunean, jarrera inkonformista eta sortzailea hartzeaz ari gara, kontzeptu, ideia eta soluzio berriak bilatzeko bidean beste batzuekin lankidetzan aritzeko irekita egoteari dagokion jarreraz. Ekintzailetza. Aitzindariak izatea eta lidergoan jardutea negozio eta jarduera berriak bilatzen, beste batzuekiko lankidetza eta aliantzak sustatuz. ■ Interkooperazioa. Interkooperazioan aritzeko gai izanda baino ezingo ditugu anbizio handiagoko jomuga kolektiboak lortu. Interkooperaziora bideratutako jarrera irekiak eta anbiziotsuak bultzatzen jarraitu nahi dugu gure kooperatibetan. ■ Eraldaketa soziala. Bokazio eraldatzailea daukagu, gizarte hobe, bidezkoago, zuzenago eta solidarioagoa eraiki nahi dugu. Erronka horri beste bultzada bat eman nahi diogu, eta balio hori bizi izateko bidean aurrera egin, lan ildo eguneratuekin. .2 GOBERNANTZA KOOPERATIBOA 23 3 3
  • 24. KOOPERATIBA INDUSTRIALA IRAUNKORTASUN MEMORIA | IEFE 2022 3.2.3 Kudeaketa Eredua (GRI 3-3) Fagor Ederlan taldearen kudeaketa ereduak kudeaketa sistemikoa eta denboran iraunkorra bultzatzen du, zeina etengabe berrikusi eta hobetzen baita. BISIOA MISIOA BALIOAK Negozioko estrategia Kudeaketako estrategia Interes taldeak Prozesuak Aginte taula Bezeroari balioa ematea da kudeaketa estrategia horren funtsa, horretarako prozesuen kudeaketa bikainaren eginez, eta prestakuntza duten eta etengabeko hobekuntzarekin konprometituta dauden pertsonen parte hartzeaz baliatuz. Lau urtean behin, taldeak bere plangintza estrategikoa lantzen du, non erronka estrategikoak eta erronka horiek lortzeko beharrezkoak diren aldaketa eta hobekuntzen proiektuak definitzen diren, elementu hauek aintzat hartuta: ■ Behar diren baliabideen kuantifikazioa eta proiektuen lehenespena ■ Diseinatutako estrategiarako antolaketarik egokiean definitzea ■ aginte taula estrategikoa, definitutako erronketako bakoitzean aurrera egitea ahalbidetuko duena. Plan Estrategikoaren hedapena urtero egiten da, Kudeaketa Plan baten bitartez, zeinaren bilakaera hilero ebaluatzen baita. Era berean, urtero barruko eta kanpoko analisi bat egiten da, bai eta erronken analisi bat ere, etorkizuneko ekintza planak doitzeko eta egokitzeko. .2 GOBERNANTZA KOOPERATIBOA 24 3 3
  • 25. KOOPERATIBA INDUSTRIALA IRAUNKORTASUN MEMORIA | IEFE 2022 3.2.3.1 Arriskuaren kudeaketa (GRI 2-25) Urtero, Kudeaketa Plana egiteko input gisa, prozesu arduradun bakoitzak arriskuen eta aukeren analisia egiten du P-51.000 prozeduratik abiatuta. Bertan, identifikatutako arriskuak eta aukerak, haien probabilitatea eta gertatuz gero eragin dezaketen inpaktua ebaluatzen dira. Arrisku maila (NPR) ALTUA edo OSO HANDIA dela jotzen direnak lehenesten dira kudeaketa plana egitean. Kasu bakoitzean, arduradun bat izendatzen da, adierazleak definitzen dira eta bilakaera positiboa eduki dezaten behar diren ekintzak planifikatzen dira. Hilero erakundeko Zuzendaritza Kontseiluetan adierazleen zein ekintza planaren garapenaren jarraipena egiten da, A3ak berrikusiz. Honako hauek dira 2022an identifikatutako arrisku nagusiak: Arriskua Arriskuaren zergatiak Ekintza eta jarraipen plana Zorro galera automobilgintzaren merkatuko joera berriengatik Ibilgailuaren elektrifikazioa Gidaritza autonomoa eta konektatua Mugikortasun partekatua ■ A3 Bereganatze plana ■ A3 Start-Up eta Aliantzak ■ A3 Produktuetan berritzea ■ A3 Plan Digitala Bereganatutako produktu berrien merkaturatzeko zailtasuna Merkaturatzeko epe gero eta laburragoak Prozesu edo eragiketa berriak sartzea Espazio berrien beharrak Inbertsio garrantzitsuak ■ A3 LNP prozesua hobetzea (Produktu Berriak Merkaturatzea) ■ A3 Logistika Integrala ■ A3 Espazioak eta Inbertsioak monitorizatzea Eskariaren aldaketara egokitzeko zailtasuna Bezeroen eskari iragarriezina (covid19, Ukrainako gerra, mikrotxipen krisia...) Hornidura katearen haustura ■ A3 Logistika Integrala ■ A3 Garapen profesionala, malgutasuna eta polibalentzia Errentagarritasun operatiboaren galera Lehengaien eta Energiaren prezioen igoera Eskariaren aldaketara egokitzeko zailtasuna ■ A3 Prozesuen efizientzia (Fe / Al) ■ A3 Lehengaien eta Energiaren prezioen ondorioa ■ A3 Energia elektrikoaren mix ■ A3 Transferentzia proiektuak ■ A3 Plan Digitala Pertsona gaituak berganatzeko eta atxikitzeko zailtasuna 2022ko lan erreforma Aldaketa demografikoa Lan merkatuko eskaintza zabala ■ A3 Talentua erakartzea ■ A3 Garapen profesionala, malgutasuna eta polibalentzia ■ A3 Absentismoaren murrizketa Klima Aldaketarekin lotura duten eskakizunetara egokitzeko zailtasuna Karbono prezioa Emisioei buruzko legeria murriztaileagoa Mendekotasun energetikoa CSRDren eskakizun berriak ■ A3 Ingurumeneko iraunkortasuna ■ A3 Energia elektrikoaren mix Datorren ekitaldian, ASG irizpideekin lotutako Arriskuen Mapa landuko da berariaz. .2 GOBERNANTZA KOOPERATIBOA 25 3 3
  • 26. KOOPERATIBA INDUSTRIALA IRAUNKORTASUN MEMORIA | IEFE 2022 3.2.4 Gobernantza Eredua (GRI 3-3) Demokrazia enpresaren esparrura zabaldu zuen esperientzia bat da gurea, izan ere, boto bat bazkide bat printzipioaren arabera dihardugu. Gure bazkide langileek modu aktiboan eta konpromiso handiz parte hartzen dute jabetzan, etekinen banaketan eta kudeaketan.. Garapen Iraunkorreko Helburuekin konprometitutako gobernantza eredu kooperatibo bat garatzen ari gara, eta gure organo nagusia Batzar Nagusia da, non gure etorkizuna zehazten duten erabaki garrantzitsuenak hartzen diren. Enpresa egiteko eredu kooperatiboak gidatuta Eredu kooperatiboak gure kideek pertsonak diren heinean eta bazkide diren heinean dituzten asmoak ase nahi ditu, enpresa egitura errentagarri eta sendo bat lortuz, lankidetza pertsonaren zerbitzura jarrita, munduarekin eta gure ingurunearekin elkartasunean arituta. ■ Guretzat, lana da gizakion asmoak pixkanaka asetzeko eta gizakion aurrerapena lortzeko baliabide bat, norberaren enpresa errealitatearekiko konpromiso indibidual eta kolektiboa bultzatuko duen elkartasun zorrotz eta arduratsua abiapuntu hartuta. ■ Bazkide langileak dira produkzio baliabideen jabe, eta eskubide sozialak pertsonaren lanari lotuta daude, ez kapitalaren jabetza izateari. ■ Kooperatibako kide guztiek parte hartzen dute ordezkaritza eta gobernu organoen hautaketan eta bazkide gisa duten xedea zehaztean, araubide sozietarioan zein enpresaren kudeaketan kolektibitate gisa erantzukidetasunez jardutea ahalbidetuko eta erraztuko duen eredu demokratiko baten alde eginez. Printzipio kooperatibo horiek portaera jarraibideak ematen dizkiete gure erakundeko pertsonei, Kooperatibaren balioak praktikan jarriz. Kooperatibaren gobernu organoak eta horiek betetzen dituzten funtzioak benetan demokratikoak izateko, bazkideak haien hautaketan eta haietan parte hartuz inplikatzea bultzatzen da, bai eta parte hartze eta lan subiranotasun sistema baten berezko komunikazio sarean eta erabakiak hartzeko sarean aktiboki parte hartzea ere. Kooperatibaren izaera demokratikoak, gainera, berekin dakar autokudeaketaren garapen progresiboa, eta, ondorioz, bazkideek enpresa kudeaketaren alorrean parte hartzea, hileko parte hartze mekanismoen eta bideen bitartez eta gardentasun informatiboaren bitartez, Kooperatibaren kudeaketaren oinarrizko aldagaien bilakaerari dagokionez. .2 GOBERNANTZA KOOPERATIBOA 26 3 3
  • 27. KOOPERATIBA INDUSTRIALA IRAUNKORTASUN MEMORIA | IEFE 2022 3.2.5 Antolaketa egitura (GRI 2-9, 2-10, 2-11, 2-12, 2-13, 2-18) Gure kooperatibaren antolaketa egitura gobernu organo hauetan oinarritzen da: Batzar Nagusia Organo sozial gorena, bazkideek beren eskumeneko gaietan eztabaidatzeko eta erabakiak hartzeko eratua; gai horien artean, hauek: kudeaketa aztertzea eta gaitzestea, kontuak eta balantzea onartzea, soberakinen banaketa erabakitzea, eta Kooperatiba Hezkuntza eta Sustapenerako eta interes publikoko beste helburu batzuetarako Kontribuzioa aplikatzeko irizpideak ezartzea, besteak beste. Kontseilu Errektorea Kooperatibaren kudeaketa eta ordezkaritza modu esklusiboan dagozkion organo kolegiatua. Horrez gain, Legean edo Estatutuetan Batzar Nagusiari edo beste organo sozial batzuei esleitzen ez zaizkien ahalmen guztiak ere gauzatzen ditu. Kontseilu Errektorea arduratzen da gerentzia izendatzeaz eta, hark proposatuta, departamentuetako zuzendaritzak izendatzeaz eta horien eskumenak, betebeharrak eta ordainsariak zehazteaz, besteak beste. 2022an, Kooperatibaren Kontseilu Errektorea 12 pertsonak osatu dute: 6 gizonek eta 6 emakumek. Zuzendaritza Nagusia eta Zuzendaritza Kontseilua Gerentziari laguntzeko eta aholkuak emateko, Zuzendaritza Kontseilu bat dago. Kooperatibako goi zuzendariek osatuta dago, eta gerenteak edo zuzendari nagusiak presiditzen du. Zuzendaritza Kontseilua zuzendaritza taldearen funtzioak koordinateko eta Kontseilu Errektorea aholkatzeko organo gisa definitzen da, eta Kooperatibak enpresa gisa duen garapena eta kudeaketa aurreikustea, planifikatzea eta sustatzea du eginkizun nagusi. 2022an, 9 gizonek eta emakume 1ek osatu dute Zuzendaritza Kontseilua. Zaintza Batzordea Batzordea hiru kide titularrek osatzen dute, eta haien ahalmenak dira urteko kontuak berrikustea eta erabaki sozialak gainbegiratzea eta aurkaratzea, besteak beste. Batzorde honek ezin du Kooperatibaren gestioan zuzenean esku hartu, ez eta Kooperatiba hirugarren aurrean ordezkatu ere. 2022an, 3 emakumek osatu dute Zaintza Batzordea. Kontseilu Soziala Lan komunitateak Kooperatibaren administrazioan parte hartzeko organo iraunkorra. Negoziazioa eta kontrol soziala ez ezik, informazioa, aholkularitza eta kontsulta ere badira Kontseilu Sozialaren oinarrizko eginkizunak. Bazkide langileak ordezkatzen ditu barne araubideko organoetan, eta Kontseilu Errektorearen eta Gerentziaren aholkularitza eta kontsulta organoa da. 2022an, 43 gizonek eta 7 emakumek osatu dute Kooperatibaren Kontseilu Soziala. ZUZENDARI NAGUSIA BATZAR NAGUSIA Kudeaketa Sozialeko Z.. Garapen Korporatiboko eta Eraldaketa Digitaleko Z. Teknologia eta Berrikuntzako Z. Kudeaketa Sistema Integratuko eta Iraunkortasuneko Z. Merkatu eta Dibertsifikazioko Z. Finantza Z. Burdin Negozio Unitateko gerentea Aluminio Negozio Unitateko gerentea Erosketetako eta Logistika Integraleko Z. Batzar Nagusiaren aktetan zehazten eta erregistratzen dira organo horiek eta gainerako lanpostu exekutiboak osatzen dituzten pertsonak izendatzeko eta hautatzeko prozesuak. Akta horiek Euskadiko Kooperatiben Erregistroan daude eskuragai. ZAINTZA BATZORDEA KONTSEILU SOZIALA KONTSEILU ERREKTOREA .2 GOBERNANTZA KOOPERATIBOA 27 3 3
  • 28. IRAUNKORTASUN MEMORIA | IEFE 2022 IRAUNKORTASUNAREN ALDE 44.1 Iraunkortasuna Fagor Ederlanerako 4.2 Compliance. «Gure negozioaren gobernu onarekin eta etikarekin konprometituta» 4.3 Pertsonak. «Pertsonak dira gure proiektuaren erdigunea» 4.4 Gizartea. «Garapen kooperatiboa bultzatzea» 4.5 Ingurumena. «Neutraltasunerantz aurrera egiten» 4.6 Hornidura katea. «Garapen iraunkorrerako funtsezkoa» 4.7 Finantzak. «Gure proiektu kooperatiboaren sendotasun finantzarioa»
  • 29. IRAUNKORTASUN MEMORIA | IEFE 2022 4.1IRAUNKORTASUNA FAGOR EDERLANERAKO (GRI 2-22, 2-23, 2-24) 4.1.1. GIHekin lerrokatutako Erantzukizun Sozial Korporatiboa Erantzukizun Sozial Korporatiboa (ESK) beti eta berez landu da Fagor Ederlanen bere hasieratik, gaur egun inoiz baino indarrean jarraitzen duten printzipio kooperatiboetan oinarrituta. Bere estrategia korporatiboaren parte da eta izan da, estatutu, erregelamendu eta organo batzuen bidez erabaki ekonomikoak orekatzen baitituzte, interes taldeen itxaropenak kontuan hartuta erabaki horiek gizartean eta ingurumenean duten eragina ebaluatuz. Horregatik, Fagor Ederlanek bat egiten du 2030 Agendarekin eta agenda horretako Garapen Iraunkorreko 17 Helburuekin. Fagor Ederlanek egiten dituen txostenek ESK-ko kontuetan aurrera egiteko gidari gisa balio dute. Horren erakusgarri dira hainbat txostenetan, hala nola Informazio Ez- finantzarioaren Egoera Txostenean bertan (IEFE), Ecovadisen edo NQCen, egindako aurrerapen positiboak. 4.1.2 Iraunkortasunaren Gobernantza 2022an, Fagor Ederlanek urrats erabakigarriak eman ditu iraunkortasuna eta ingurumen, gizarte eta gobernantzaren irizpideak (ASG) definitu, koordinatu eta kudeatzeko, ikuspegi integratuago, koherenteago eta transbertsalago batetik. Zuzendaritza Kontseiluan, eta zuzendari nagusiari zuzenean jakinarazita, Kudeaketa Sistema Integratuko eta Iraunkortasuneko zuzendariaren figura definitu da (ikus 3.2.5 atala), iraunkortasuna eta hari lotutako kontzeptu, estrategia, adierazle guztiak enpresaren eguneroko jardueran integratzeko zereginarekin. Iraunkortasun Saila ere sortu da, zeina, Iraunkortasun arduradunak gidatuta, Fagor Ederlanek interes taldeen aurrean duen erreferentzia eta ageriko aurpegia baita. Era berean, Iraunkortasun Batzordea abian dago, 2 mailarekin: Operatiboa eta Estrategikoa. Iraunkortasun Batzorde Operatiboa da hilero lantalde bakoitzak, ingurumen, gizarte eta gobernantzaren irizpideen arabera definituta, kudeaketa planean atal bakoitzerako aurreikusitako adierazleen eta ekintza planen jarraipena egiteko baliatzen duen foroa. Lantalde bakoitza gidatzen duten pertsonak dira batzordeko kideak. IRAUNKORTASUN BATZORDE OPERATIBOA Ingurumeneko IBa • KSIeko eta Iraunkortasuneko zuzendaria • Ingurumeneko arduraduna • Gestio Sozialeko arduraduna • Kontseilu Errektoreko idazkaria • Compliance arduraduna • Erosketa Iraunkorretako arduraduna • Iraunkortasun arduraduna Pertsonetako IBa Gizarteko IBa Gobernantza Etikoko IBa Hornidura Kateko IBa Txostenetako IBa Iraunkortasun Batzorde Estrategikoa Zuzendaritza Kontseiluko kideek osatzen dute, eta bertan egiten du, hiru hilean behin, atalen gaineko deskargua KSIko eta Iraunkortasuneko zuzendariak. Bertan ere Jarraibideak eta Estrategiak onartzen dira urtero. 1. IRAUNKORTASUNA FAGOR EDERLANERAKO 29 GURE NEGOZIOAREN IRAUNKORTASUNAREN ALDE 4 4
  • 30. IRAUNKORTASUN MEMORIA | IEFE 2022 4.1.3 Materialtasuna 4.1.3.1 Interes taldeak (GRI 2-29) Fagor Ederlan taldearen lehentasuna da gure interes taldeekin komunikazio etengabea, arina eta irekia bermatzea une oro. Komunikazio horri esker, interes talde horien ondoan egon gaitezke, eta enpresa, kooperatiba eta gizartea eraldatzeko eragile garen aldetik, harreman horietan denetarik parteka dezakegu, eta balio handiagoa eman. Interes taldeak Komunikazio eta elkarrizketa kanal nagusiak Zergatik dira garrantzitsuak? Bazkideak -langileak ■ Bazkideen/langileen bilerak: ■ Informazio Bilerak eta Batzarra. (bazkideentzat bakarrik). ■ Intraneta ■ Panel fisikoak. ■ Ederapp (barne komunikaziorako appa). ■ Iradokizunen postontzia. Gure proiektu sozioenpresarialaren jabeak dira, eta, beraz, proiektua errealitate bihurtzeko zer egin eta nola egin erabakitzen dute. Horiek, gainerako langileekin batera, baldintza duinetan eta garapen indibidual eta kolektiborako aukerekin garatzen dute gure enpresaren jarduera. Gobernu organoak ■ Aldizkako bilerak ■ Informazio Bilerak eta Batzarra. Kooperatibaren boterea Batzar Nagusian datza, non bazkide guztiak ordezkatuta dauden. Gainerako gobernu organoek Fagor Ederlan taldearen gobernu korporatiboaren eredua osatzen dute, zeina bere estatutu sozialek eta Kooperatibaren Barne Araudiak arautzen duten Administrazio publikoa ■ Komunikazioa eskualde eta estatu mailan, aldizkako bilerak eta ekoizpen zentroetara bisitak egitea… ■ Debagoieneko Berrikuntza Plataforma irekia Konprometituta gaudeneko ingurunearen ingurunearen parte da, eta, beraz, haiekin lankidetzan aritzen gara haren garapenean. Tokiko komunitateak eta ingurunea ■ Ingurumen Saila: kontaktu operatiboa ■ Lankidetza proiektuetan parte hartzea ■ Kooperatiben eskualdeko taldearekin bilerak (Fagor Taldea). ■ Organo Sozialak eta funtsen banaketa komunitariorako ad hoc Batzordea ■ Harreman zuzena fundazioekin eta beste erakunde batzuekin (Gizabidea, Mundukide, Fagor Ederlan Slovensko Fundazioa, Elkarteak, GKEak, Debagoieneko Berrikuntza Plataforma irekia). Gure proiektu sozioenpresarialak esplizituki adierazten du bera kokatuta dagoen inguruneari garatzen lagunduko diola eta, horretarako, gure ekoizpen lantegien inguruan dauden tokiko komunitateetan oinarritzen gara. Bezeroak ■ Komertzial Saila: harreman operatiboa egunero eta bisitak aldizka. ■ Konpromisoen dokumentua izenpetzea. ■ Bezeroaren auditoretzak eta homologazioak. ■ Kontratuak eta konpromiso dokumentuak. ■ Aurkezpenak. Gure lanaren hartzaile den interes taldea dira, eta gure negozioaren garapena ahalbidetzen dute. Gure helburua da haien beharrei erantzuten dieten produktuak eta zerbitzuak eskaintzea, eta haien konfiantzan eta gogobetetzean oinarritutako epe luzeko harremanak garatzea. Komunikazio kanalak bezeroekiko harremana eta elkarreragina optimizatzera bideratuta daude, balioa emateko. Hornitzaileak ■ Erosketa Saila: harreman operatiboa egunero, eta bisitak aldizka ■ Hornitzaileen ataria Gure proiektu sozioenpresarialean laguntzen eta babesten gaituzte, eta negozio helburu eta interes komunak partekatzen ditugu beraiekin. Inbertsiogileak / Finantza erakundeak ■ Finantza Saila: harreman operatiboa ■ Urteko txosten ekonomikoen argitalpena “Erakunde horiekin finantzaketa akordioak eginez gure proiektu sozioenpresariala garatu dezakegu Kanal etikoa webgune korporatiboa www.fagorederlan.com komunikabideak eta sare sozialak Posta Kasu guztietan, bide hauen bitartez komunikazio zuzena edukitzen da: 1. IRAUNKORTASUNA FAGOR EDERLANERAKO 30 GURE NEGOZIOAREN IRAUNKORTASUNAREN ALDE 4 4
  • 31. IRAUNKORTASUN MEMORIA | IEFE 2022 4.1.3.2 Materialtasun bikoitzaren analisia (GRI 3-1, 3-2) Azken urte honetan, merkatuak susperraldi zantzuak erakutsi ditu, baina hurrengo ekitaldietako jardunean eragina izan duten eta eragina eduki dezaketen ziurgabetasunak daude oraindik, batez ere inflazioa, gatazka geopolitikoak eta hegazkortasuna ekarri dituzten gatazka sozial globalen gorakadagatik. Fagor Ederlanek materialtasunaren analisia eguneratu du, 2022an Materialtasun Bikoitzaren ikuspegi berria txertatuz, gure ingurunea eta joerak ezagutzeko, gu egokitzeko eta ingurunean eragin positiboa sortzeko. Horrela, ASGko (ingurumena, gizartea eta gobernantza) inpaktuaren ikuspegia zabaldu da, finantza ikuspegi berriarekin, 2019ko GRI estandar eguneratuei eta Informazio ez-finantzarioari buruzko Zuzentarau berriari (NFRD) erantzuna emateko txostenen lanketaren arloan dauden eskakizun berrien ildotik. Definizio prozesu horrek Finantza Informaziorako Europako Aholku Taldearen (EFRAG) jarraibideak eta iraunkortasun memoriak egiteko Global Reporting Initiativek duen (GRI) gidak bere «GRI 3 estandarrean -Gai Materialak-» txostenaren edukia zehazteko ezartzen dituen printzipioak jarraitu ditu. Ariketa horretan, ingurune globala eta sektoriala aztertzen da, alderdi iraunkorretako inpaktuak eta arriskuak aztertuz (ingurumena, gizartea eta gobernantza). ■ Munduko Ekonomia Foroaren 2022ko Arrisku Globalen Txostenaren bidez (The Global Risks Report 2022) munduko inpaktu nagusiak aztertu dira. Horietatik, Fagor Ederlanentzat epe laburrean eragin handiena izango duten arrisku globalak honako hauek izango lirateke: kohesio soziala ahultzea, biziraupenerako bitartekoen krisia, klimaren aldeko ekintzek eta desberdintasun digitalak eragindako porrota. ■ Sektore arriskuei dagokienez, Fagor Ederlanen azterketa bat egin zen Risk Horizon plataformaren bidez. Azterlanak arrisku garrantzitsuenak jasotzen ditu, enpresa dagoen tokien arabera eta haren sektoreen arabera: AutoParts, ElectricalElectronic Equipment, IronSteel Producers. Enpresak aintzat hartu beharreko eta ASGko alderdietan (ingurumen, gizarte eta gobernantza) eragin handiena duten arriskuak honako hauek dira: energiaren kudeaketa eta airearen kalitatea, negozioaren etika, ura eta hondakinak bezalako materialen kudeaketa, eta laneko osasuna eta segurtasuna. Arrisku global eta sektorialei buruz egindako azterlanak izan ziren materialtasun bikoitzaren analisiaren finantza ikuspegi berriaren barruan kontuan hartu beharreko inpaktuak identifikatzeko ezarritako inputetako bat. Enpresaren balioari eragin diezaioketen edo eragiten ari zaizkion inpaktuak kontuan hartuta. Prozesua ondoren zerrendatzen diren faseetan antolatu da: ■ Identifikazioa: Landutako metodologiak hainbat input identifikatzen ditu ASGko inpaktuari lotuta eta materialtasun bikoitzeko matrizearen inpaktu finantzarioari lotuta. Taldearen Materialtasun Bikoitza landu da, aurreko ekitaldian egindako material azterketa kontuan hartuta. Bertan, Fagor Ederlaneko interes taldeen ikuspuntua hartzen da kontuan. Gaiak berriz ebaluatu dira benchmarking sektorialeko beste azterlan baten bidez, interes orokor handieneko arloak zehazteko, 2022ko ekitaldian goraldian izandako joera berriekin lerrokatuta. Era berean, gai garrantzitsuak identifikatu dira, finantza inpakturako ikuspegi berriaren ildotik, barne arriskuak, sektorialak eta globalak aztertuz. ■ Lehenespena: Alderdi materialak Fagor Ederlaneko barne taldeekin egindako saio parte hartzaileetatik aukeratu dira, identifikatutako puntuen garrantzi maila ezagutzeko aukera emanez. Prozesu horren emaitza gisa, Fagor Ederlan eta bere interes taldeentzat lehentasunezkoak diren gaiak identifikatu dira. Materialtzat hartu dira garrantzi handia duten gaiak, materialtasun bikoitzaren matrizean ikus daitekeenez, gai horiek beren ASGko inpaktuaren eta eragin finantzarioaren arabera sailkatzen baitira matrize horretan. ■ Berrikuspena eta baliozkotzea: Prozesu horretatik lortutako emaitzak Fagor Ederlaneko Zuzendaritzak aztertu ditu, eta enpresaren iraunkortasunari dagokionez duten koherentzia baliozkotu zuten. 1. IRAUNKORTASUNA FAGOR EDERLANERAKO 31 GURE NEGOZIOAREN IRAUNKORTASUNAREN ALDE 4 4
  • 32. IRAUNKORTASUN MEMORIA | IEFE 2022 Azkenean, 10 alderdi hauek izan ziren Fagor Ederlanetarako gai materialak: ASGko alderdiak Gai materiala Definizioa Gobernantza Etika eta Compliancea Balio iraunkorrak sustatzea, hala nola komunikazioa, interes taldeekiko elkarrizketa, gardentasuna eta gobernu etikoa eta garapen iraunkorrarekin bat datorrena mantentzeko beharrezkoa den compliancea. Gobernantza kooperatiboa Balio kooperatiboak eta erabakiak hartzen parte hartzea sustatzea, gobernantza demokratikoa, eraginkorra eta iraunkorra mantentzeko. Berrikuntza prozesu eta produktuetan Produktuei, zerbitzuei, prozesuei eta proiektu estrategikoei aplikatutako kultura berritzailea sustatzea, efizientzia ekologikoa eta kalitatea hobetzen jarraitzeko. Produktu berritzaileak kalitate handiko estandarrekin diseinatzea, kooperatiba jarduera berriak sustatzea, eta prozesuak digitalizatzea ere erabakiak hartzea errazteko. Hornitzaileen kudeaketa iraunkorra eta arduratsua (GRI 308/414) Hornitzaileak iraunkortasun irizpideekin ebaluatzea, kooperatibaren jarduera eremu diren tokietako hornitzaileei egindako erosketak lehenestea, ondoriozko ingurumen inpaktuak minimizatzeko. Gizartea Enpresa kultura aurreratua (GRI 401/405) Genero berdintasuna, aniztasunaren kudeaketa, kontziliazioa, laneko autonomia eta malgutasuna eta talde lana sustatzea. Laneko Segurtasuna eta Osasuna: Enpresa osasungarria (GRI 403) Laneko segurtasun baldintzak hobetzeko eta osasun baldintza onak eta lan giroa bultzatzeko lan egitea. Prestakuntza: Enplegagarritasuna eta garapen profesionala (GRI 404) Langileen garapen profesionala eta pertsonala errazteko espazioak sortzea. Komunikazioa eta gardentasuna Barne komunikazioa eta interes taldeekiko komunikazioa bultzatzea, kooperatibaren erabateko gardentasuna bermatzeko. Ingurumena Karbono aztarna (GRI 302 eta 305) Emisio atmosferikoak murriztea, efizientzia energetikoa hobetzeko, energia berriztagarriak erabiliz, lehengaien zirkulartasuna sustatuz, garraio iraunkorra sustatuz eta balio kate osoa inplikatuz. Ekonomia zirkularra (GRI 301 eta 306) Ekodiseinu politikak bultzatzea, baita material birziklatuen erabilera, hondakinak berreskuratzea ere, besteak beste. 1. IRAUNKORTASUNA FAGOR EDERLANERAKO 32 GURE NEGOZIOAREN IRAUNKORTASUNAREN ALDE 4 4
  • 33. IRAUNKORTASUN MEMORIA | IEFE 2022 Hau da Materialtasun Bikoitzaren Matrizea osorik: 0,80 1,00 1,20 1,80 2,40 3,40 4,40 1,40 2,00 2,60 3,60 1,60 2,20 3,20 4,20 2,80 3,80 3,00 4,00 4,45 4,35 4,25 4,15 4,05 3,95 3,85 3,75 3,65 3,55 3,45 3,35 3,25 3,15 3,05 2,95 2,85 2,75 2,65 2,55 2,45 2,35 2,25 2,15 2,05 1,95 1,85 1,75 1,65 1,55 1,45 1,35 1,35 1,15 Erakundearen inpaktua gizartean eta ingurumenean Erakundeko finantzetako inpaktua Gobernantza eta Etikaren alderdiak Lan eta Gizartearen alderdiak Ingurumenaren alderdiak BAXUA BAXUA ERTAINA ERTAINA Enpresa kultura aurreratua Laneko Segurtasuna eta Osasuna: Enpresa osasungarria Elkartasun mekanismoak Jarduera kooperatibo berrien sustapena Lankidetza tokiko komunitatearekin Etika eta Compliancea Kudeaketa iraunkorra eta hornitzaileen arduraduna Kooperatiben arteko lankidetza ekonomikoa Zerbitizazioa Lankidetza erakunde hezitzaileekin Inklusio soziala Garapen bidean dauden herrialdeekin lankidetza Kontsumo arduratsua sustatzea Nazioarteratze prozesu erantzunkideak Euskara eta euskal kultura sustatzea Komunikazioa eta gardentasuna Prestakuntza: enplegagarritasuna eta garapen profesionala Gobernantza kooperatiboa Berrikuntza prozesu eta produktuetan Mugikortasun iraunkorra. Ekonomia zirkularra Karbono aztarna Digitalizazioa(4.0 Industria) 1. IRAUNKORTASUNA FAGOR EDERLANERAKO 33 GURE NEGOZIOAREN IRAUNKORTASUNAREN ALDE 4 4
  • 34. IRAUNKORTASUN MEMORIA | IEFE 2022 4.1.4 Negozioaren estrategia, Iraunkortasunarekin lerrokatuta (GRI 2-22, 2-23, 2-24) Fagor Ederlan taldearen 2022-2025 aldirako Plan Estrategikoan, proiektu sozioenpresarialaren epe luzerako iraunkortasuna da erronka nagusia. Ingurumenaren, gizartearen eta ekonomiaren iraunkortasuna. Hauek dira iraunkortasuna lortzeko ildo estrategiko nagusiak: Egungo negozioari eusten eta jarduera berriei ekiten utziko duen Errentagarritasuna ■ Egungo osagai gama handitzea, gure jarduera burdin eta aluminio negozioetatik ibilgailu elektrikora birbideratzeko behar diren teknologiekin. ■ Nazioarteko merkatuetan haztea, esaterako, Ipar Amerikakoan eta Txinakoan. ■ Bezeroak hautemandako balioan jauzi diferentziala egitea: diseinua, ingeniaritza, osagaien integrazioa, produktu propioak eta sistemak. ■ Eta negozio berriak sortzea, bai automobilgintzaren sektorean, bai beste sektore batzuetan, gure gaitasunetatik, indarguneetatik eta erronka propioetatik abiatuta. ingurune teknologiko, berritzaile eta global baterako gero eta gaitasun handiagoa dutenpertsonak . ■ Eraldaketa digitala eta industriala egitea; horretarako, profil berriak behar ditugu. ■ Fagor Ederlan erakargarriago egitea, pertsonak geureganatzeko eta egun dugun talentua atxikitzeko, proiektuaren iraunkortasunerako funtsezkoa izango baita. Gure ingurunea zaintzea, erakundearen jarduera guztietan iraunkortasunaren ikuspegia txertatuz. ■ Deskarbonizaziorantz aurrera egitea, gure C02 emisioak murriztuz eta ekonomia zirkularreko proiektuak garatuz. ■ Gure ingurunearekin interkooperazioa garatzea. 1. IRAUNKORTASUNA FAGOR EDERLANERAKO 34 GURE NEGOZIOAREN IRAUNKORTASUNAREN ALDE 4 4
  • 35. IRAUNKORTASUN MEMORIA | IEFE 2022 4.2 Compliance. «Gure negozioaren gobernu onarekin eta etikarekin konprometituta» (GRI 3-3) (GRI 2-15, 2-16, 2-26) 4.2.1 Compliance: Enpresa irekia eta gardena Fagor Ederlan taldearen Compliance Programa, 2018ko hasieran ezarri zena, Fagor Ederlan taldeak gobernu onarekin eta etikarekin duen konpromisoa erakusten duten zutabeetako bat da-eta. Hau da programa honen funtsa: ■ Arriskuen ebaluazio bat, martxoaren 30eko 1/2015 Lege Organikoan jasotako delitu potentzialak kontuan hartuta eta arrisku kritikoenak identifikatuta egindakoa. Arriskuak identifikatzeko haiek gertatzeko probabilitatea, arriskuen eragin potentziala eta bezeroen eskakizunak ere hartu dira kontuan. ■ Kontseilu Errektoreak onartutako prebentzio eredu bat, funtsezko elementu hauek dituena: ■ Fagor Ederlan taldea osatzen duten langile guztiek nahitaez bete behar duten Jokabide Kodea (Jokabide Kodearen webguneko esteka sartu), taldean lehendik zegoen enpresa kultura sendotu nahi duena (taldearen webgunearen bidez eskuragarri). Kode honetan gai hauen gaineko eremu guztiak jasotzen dira: pertsonak, laneko segurtasun eta osasuna, ustelkeriaren aurkako politika, ingurumena, bazkide komertzialekiko eta hirugarrenekiko harremanak, informazioaren kudeaketa eta jabego intelektual eta industrialaren babesa eta erabilera. ■ Betetze Batzordea, zeinaren funtzio nagusia gainbegiratze, zaintza eta kontrol neurri egokiak eta egiaztapenekoak ezartzea den, Compliance Programa betetzen dela bermatzeko, ustelkeriaren aurkako alderdiak eta giza eskubideak jasoz, besteak beste. Batzorde honi dagokio prebentzio ereduaren monitorizazioa egitea, betetzea ebaluatzeko sistema bat erabiliz (check list) eta jardueren egutegi bat betez. Monitorizazioa, besteak beste, Urteko Ebaluazioan gauzatzen da. Ebaluazio hori, kanal etikotik, enpresaren beharretatik eta legezko berrikuntzetatik datorrenarekin batera, input gisa erabiltzen da Urteko Ekintza Plan bat osatzeko. ■ Prebentzio Eskuliburua. ■ Finantza baliabideak kudeatzeko eredua. ■ Kontsultetarako, iradokizunetarako, kudeaketarako eta abusuen konponketarako kanal etiko edo salaketa kanal bat, zeina Jokabide Kodean eta Prebentzio Eskuliburuan ere araututa baitago. ■ Hori guztia erakunde osoari zabaltzea. Gobernu organo gorenari kezka kritikoak jakinarazteko prozesua Delituak Prebenitzeko Eskuliburuan eta Betetze Batzordearen Antolaketa eta Funtzionamendu Erregelamenduan dago araututa, berau baita Compliance Program delakoa bultzatu eta mantentzeaz arduratzen den organoa. Dokumentu horietan halako kezkak jakinarazteari buruzko bi klausula ezartzen dira; horretarako, Kontseilu Errektoreari Compliance Txostena bidaltzen zaio urtero, eta, horrez gain, Kanal Etikora iristen diren salaketak ebazteko prozesu bat zehazten da. Kanal Etikoaren bidez jasotako salaketen hartzaileak Betetze Zuzendaritza, Gerentzia eta Kudeaketa Sozialeko arduraduna dira. Salatzaileen komunikazioak eta identitatea isilpean gorde behar dira; era berean, errepresalien debekua ezartzen da. 2022a izan da Compliance Programa Fagor Ederlan taldean funtzionamenduan egon den bosgarren urtea, eta Kanal Etikoa funtzionamenduan egondako bosgarren urtea ere bai. Ez da jakinarazpenik jaso Kanal Etikoaren bidez. Soilik Fagor Ederlan Mexikoko Betetze arduradunaren jakinarazpen bat jaso da. Jakinarazpen hori prozeduraren arabera tratatu zen, eta espedientea itxita dago. Gainera, aurten arriskuen mapa eguneratu da eta arrisku horiek arintzera bideratutako ekintza plana definitu da. Arriskuen Ebaluazioaren berrikuspenetik eratorritako txostena Fagor Ederlan S. Coop.eko Kontseilu Errektoreak onartu zuen. .2 COMPLIANCE. «GURE NEGOZIOAREN GOBERNU ONAREKIN ETA ETIKAREKIN KONPROMETITUTA» 35 GURE NEGOZIOAREN IRAUNKORTASUNAREN ALDE 4 4
  • 36. IRAUNKORTASUN MEMORIA | IEFE 2022 Fagor Ederlan Taldearen gobernu ona lankidetza, gardentasun eta komunikazio irizpi- deen arabera gauzatzen da. Badakigu zein garrantzitsua den informazioaren eta gure IKT sistemen segurtasuna. Horregatik, gure enpresan informazioa babesteko konpromisoa hartu dugu eta horretan ari gara lanean. Informazio hori bermatzeko asmoz, Kudeaketa Sistema espezifiko bat garatu dugu, eta Informazioaren Segurtasunerako Batzorde bat eratu dugu, hura sustatzeko eta bultzatzeko. Gainera, Informazioaren Segurtasuna Kudeatzeko dugun Sistema hirugarren batek ikuskatu du, eta ENX-TISAX elkarteak eskatzen duen VDA ISA estandarrarekin bat dator. Txosten hau argitaratu izana taldeak bere interes aldeekin hartutako gardentasun konpromisoaren adibide bat da. Hauek dira horren beste erakusgarri batzuk: ■ Jokabide Kodea. Erakundeak konpromisoa hartzen du taldearen informazio ekonomiko eta finantzarioak ondarearen errealitatea zintzoki adieraziko duela eta informazioa egiazkoa eta zehatza izango dela bermatzeko, informazio fidagarria emateko, taldearen egiazko irudia egin ahal izateko. ■ Hornitzaileei esleitzeko prozesua, gardentasun printzipioa betez egiten dena. ■ Fagor Ederlan taldeko langile guztiek (bazkideak zein bazkide ez direnak) eskuragarri daukate jarduera ekonomikoaren bilakaerari buruzko informazioa, hilero, aurrez aurreko informazio hitzaldien bidez, azalpen bideoen bidez, etab. Informazio horretan datu ekonomikoak zein sozietateari edo lanari buruzko beste batzuk sartzen dira. Gehigarri moduan, urtero informazio saio bat antolatzen da otsailean, aurreko urteko itxiera ekonomikoaren balorazioa azaltzeko, eta, horrez gain, uneko urteko kudeaketa plana aurkezteko. ■ Fagor Ederlan taldearen Estatutu Sozialek ezartzen dute ikuskatutako kontu ekonomikoak bazkide guztien eskura jarri behar direla, urteko Batzar Nagusia egin aurretik. Zaintza Batzordea eta Betetze Batzordea dira jarduera gardentasunaren eta informazio fidagarriaren eremuan egiten dela zaintzeaz arduratzen diren organo nagusiak. Fagor Ederlan taldearen lehentasuna da gure interes taldeekin komunikazio etengabea, arina eta irekia bermatzea une oro. Komunikazio horri esker, interes talde horien ondoan egon gaitezke, eta enpresa, kooperatiba eta gizartea eraldatzeko eragile garen aldetik, harreman horietan denetarik parteka dezakegu, eta balio handiagoa eman. Kasu guztietan, bide hauen bitartez komunikazio zuzena edukitzen da: ■ kanal etikoa ■ webgune korporatiboa: www.fagorederlan.com ■ komunikabideak eta sare sozialak ■ posta 4.2.2 Giza Eskubideekiko konpromisoa (GRI 3-3) Giza eskubideek eta ustelkeriaren aurkako politikak taldearen Jokabide Kodean jasotako printzipio etikoen eta portaera eta jardute arauen funtsezko atala osatzen dute. Nazio Batuek definitutako Giza Eskubideen Adierazpenaren funtsezko printzipioak erreferentziazko esparrua dira Fagor Ederlan taldearen jarduteko eran. Esparru horren barruan, taldearen Jokabide Kodea gida bat da, pertsona guztiek maila profesional guztietan sustatu beharreko balioak zehazten dituena, izan ere, balio horiek izan behar dute taldeari lotutako pertsona guztien arteko harremanen oinarria, errespetuzkoa eta positiboa izango den lan giroa bultzatze aldera: ■ Elkarrekiko errespetua ■ zintzotasuna ■ adeitasuna ■ konfiantza ■ laguntza ■ esfortzua ■ Talde lana .2 COMPLIANCE. «GURE NEGOZIOAREN GOBERNU ONAREKIN ETA ETIKAREKIN KONPROMETITUTA» 36 GURE NEGOZIOAREN IRAUNKORTASUNAREN ALDE 4 4
  • 37. IRAUNKORTASUN MEMORIA | IEFE 2022 Pertsonak eta Giza Eskubideak Jokabide Kodean PERTSONAK ETA GIZA ESKUBIDEAK Segurtasuna eta Osasuna lanean Prestakuntza etengabea Baldintzak lanekoak Soldatak eta Irabaziak Lan behartutako eta neketsuen debekua Aukera berdintasuna eta diskriminaziorik eza Pertsonen trafikoaren debekua eta atzerriko herritarren babesa Elkartzeko, negoziazio kolektiborako eta atzerriko ekintzetarako askatasuna Haurren lanaren debekua eta adin txikikoak babestea Jokabide Kodean jasotako elementu guztiak herrialde bakoitzean indarrean dauden araudiak eta legediak errespetatuz ezarri dira, bai eta Lanaren Nazioarteko Erakundearen hitzarmenak sustatu eta betez ere (lanerako gutxieneko adina, elkartzeko askatasuna, negoziazio kolektiborako eskubidea, diskriminaziorik eza, etab.). Kode Etikoak berariaz adierazten du etengabe jasoko dela Erantzukizun Sozial Korporatiboari, Gizarte Gaiei eta Ustelkeriaren aurkako Politikari buruzko gaiei buruzko prestakuntza. Zentzu horretan, 2022an 669 ordu erabili dira talde osoan giza eskubideen gaineko politikei edo prozedurei buruzko prestakuntza emateko. Prestakuntza hori harrera prozesuan sartutako langile berriei eman zaie. 2022an ez da salaketarik erregistratu konpainian gertatutako giza eskubideen urratzeengatik. 4.2.3 Ustelkeriaren eta eroskeriaren aurkako borroka (GRI 3-3) (GRI 2-26) Jokabide Kodeak Fagor Ederlan taldearen ustelkeriaren aurkako politika jasotzen du. Politika horrek honako arrisku hauek prebenitu eta borrokatzeko printzipio etikoak, portaera arauak, tresnak eta neurriak ezartzen ditu: ■ Taldeko pertsonek hornitzaileekiko, bazkideekiko, bezeroekiko, administrazio publikoekiko –nazionalak izan zein hirugarren herrialdeetakoak izan– eta nazioarteko erakundeekiko harremanetan izan ditzaketen ustelkeria, eroskeria, estortsio eta eragin trafikoko kasuak. ■ Kapitalak zuritzea eta terrorismoa finantzatzea; hori galarazteko, gai horiei aplika dakizkiekeen nazioko eta nazioarteko legeak nahitaez beteko dira. ■ Irabazi asmorik gabeko fundazioei eta erakundeei egindako ekarpenekin lotutako bestelako arriskuak, interes gatazkak, lehiaren bidegabeko murrizketa edo abusua, jarduera desleialak, publizitate engainagarria eta iraingarria, etab. Ustelkeriaren aurkako politika Jokabide Kodean Politika Ustelkeriaren aurka Fagor Ederlan Taldean Ustelkeria pribatu eta publikoaren prebentzioa Merkatuaren eta kontsumitzaileen lehia librea babestea Interes gatazka Kapitalak zuritzea eta terrorismoa finantzatzea prebenitzea .2 COMPLIANCE. «GURE NEGOZIOAREN GOBERNU ONAREKIN ETA ETIKAREKIN KONPROMETITUTA» 37 GURE NEGOZIOAREN IRAUNKORTASUNAREN ALDE 4 4
  • 38. IRAUNKORTASUN MEMORIA | IEFE 2022 Taldearen Jokabide Kodean ezarritakoaren arabera, bai zuzendariek bai pertsona taldeak kudeatzen edo zuzentzen dituztenek zaindu eta ziurtatu behar dute haien mendean diharduten pertsonek behar bezalako informazioa eta prestakuntza jasotzen dutela, legeria, Jokabide Kodea bera, kontrolak eta Fagor Ederlan taldeari lotutako kontratuak ezagutu eta bete ahal izateko. Konpromiso horiek ahalik eta gehien zabaltzeko eta Fagor Ederlan taldeko pertsona guztiei mezu bakarra helarazteko, honako ekintza hauek gauzatu dira: ■ Jokabide Kodea instalazioen kokapen geografikoetako hizkuntza guztietan argitaratzea (gaztelaniaz, euskaraz, eslovakieraz, portugesez, ingelesez eta txineraz), eta taldearen web orriaren bidez eskuragarri egotea. ■ Jokabide Kodea banan-banan eman eta langile guztiek sinatzea. ■ Azalpen bideo bat argitaratzea, aipatutako hizkuntza guztietan eta enplegatutako pertsona guztientzat eskuragarri. ■ Lanean sartu berri guztiei gure Compliance sisteman araututakoa azaltzea eta Jokabide Kodea ematea. 2022an ez da salaketarik erregistratu konpainian gertatutako ustelkeria kasuengatik. (GRI 205-2) Ustelkeriari aurka egiteari buruzko prestakuntza jaso duten langileak* Mexiko Brasil Txina Europa Guztira Kop. % Kop. % Kop. % Kop. % Kop. % Zuzeneko Eskulana 87 %49 240 %56 72 %44 1.897 %60 2.296 %59 Zeharkako Eskulana 89 %51 191 %44 92 %56 1.250 % 40 1.622 %41 Guztira 176 %100 431 %100 164 %100 3147 %100 3.918 %100 * Taula honetan 2022ko abenduaren 31n erregistratuta zeuden eta aipatutako prestakuntza jaso duten langileen kopurua jasotzen da. Hala ere, ez dira kontuan hartu prestakuntza jaso bai baina Taldean lan egiten jarraitzen ez duten pertsonak (hau da, altak eta bajak ez dira kontuan hartu). 2021ean bezala, langileen %100i eman zaie ustelkeriari aurka egiteari buruzko prestakuntza. Ustelkeriari aurka egiteari buruzko prestakuntza jaso duten gobernu organoko kideak Mexiko Brasil Txina Europa Guztira Kop. % Kop. % Kop. % Kop. % Kop. % Pertsona kopurua 3 100 4 100 3 100 39 100 49 100 Ustelkeriaren aurkako politiken eta prozeduren berri izan duten bezeroak Mexiko Brasil Txina Europa Guztira Kop. % Kop. % Kop. % Kop. % Kop. % Pertsona kopurua 7 100 6 55 2 100 21 100 36 %88 .2 COMPLIANCE. «GURE NEGOZIOAREN GOBERNU ONAREKIN ETA ETIKAREKIN KONPROMETITUTA» 38 GURE NEGOZIOAREN IRAUNKORTASUNAREN ALDE 4 4
  • 39. IRAUNKORTASUN MEMORIA | IEFE 2022 .3 PERTSONAK. «PERTSONAK DIRA GURE PROIEKTUAREN ERDIGUNEA» 4.3  PERTSONAK. «Pertsonak dira gure proiektuaren erdigunea» (GRI 3-3) Fagor Ederlan taldean pertsonak gara erdigunea. Partekatzen dugun proiektuarekiko erantzukidetasuna abiapuntu hartuta, pertsonok eraikitzen dugu kooperatiba honen etorkizuna, belaunaldi berriei jaso duguna baino kooperatiba hobea uzteko konpromisoarekin. Pertsonen eta erakundeen arteko ekitatean eta elkartasunean sinesten dugu MONDRAGON korporazioaren eredu kooperatiboak pertsonen partaidetza bultzatzen du, bai jabetzan, bai kudeaketan eta emaitzetan, pertsonen konpromisoa bilatuta, funtsezko balioa den heinean. Kooperatibaren Estatutu Sozialetan (EE.SS.), Kooperatibaren Barne Araudian eta Fagor Ederlanen Jokabide Kodean ere (Compliance) azaltzen den bezala, pertsonak gure proiektu sozioenpresarialaren funtsezko parte dira. Pertsonen kudeaketa Jokabide Kode horrekin bat datorrela bermatzeko eta egiaztatzeko, Fagor Ederlanek Batzorde Etikoa dauka. Goi mailako dokumentu horietatik politika zehatzagoak eratortzen dira, eta horiek, aldi berean, egindako lanaren eta jardutean izandako erantzukizunaren araberako lansarian eta onura sozialetan gauzatzen dira, arraza, erlijio, adin edo genero arrazoiengatik batere bereizketarik egin gabe. ■ Fagor Ederlan taldeak Segurtasuna, Osasuna eta Ongizatea garatzeko eredu bat zabaldu du, eta eredu horrek pertsonen segurtasunari eta zaintzari lehentasuna ematen die, helburu materialak lortzearen aurretik. ■ Lanaren Nazioarteko Erakundearen hitzarmenetan jasotako lan eskubideen esparrua errespetatzea. ■ Taldeak antolamendu eredu parte hartzaileak lehenesten ditu, eguneroko kudeaketa operatiboan, etengabeko hobekuntzaren kudeaketan eta berrikuntzaren garapenean. ■ Komunikazioa funtsezko elementu gisa: Kooperatiben/Ekoizpen Lantegien barruko komunikazio sistema bi norabidetan dago egituratuta. Alde batetik, ikuspegi instituzional eta sozialetik, langileen bilerak, hitzaldi informatiboak, PBS Lantegiko Kontseilutxoak baliatuz eta, bestetik, kudeaketaren ikuspegitik, lankideen bileren bitartez. ■ Fagor Ederlanen ereduak pertsonen garapenerako tresnatzat jotzen du prestakuntza integrala. Elementu horiek sortarazten dute erakundeko pertsonak Fagor Ederlan ikuspegiarekin eta xedearekin konprometitu daitezen beharrezkoa den konfiantzazko giro egokia. 4.3.1 Enplegua Fagor Ederlan da eta izan da, sortu zenetik, bazkide langileen kooperatiba bat. Kooperatibaren asmoa da enplegatutako pertsonak gehienak bazkide izan daitezela eta zuzenean parte har dezatela erabaki gako guztietan, Batzarraren bitartez eta haren menpe dauden organoen bitartez. 2022ko abenduaren 31n, Fagor Ederlan taldean enplegatutako pertsonen %72, hau da, 2.835 pertsona, taldeko 3 kooperatibetako bateko bazkide langileak dira (Fagor Ederlan S. Coop, Edertek S. Coop eta Fagor Ederlan Tafalla S. Coop). Fagor Ederlan Taldeko bazkide kopurua Bazkideak IJB Guztira Fagor Ederlan Scoop. 1.756 247 2.003 Edertek 35 11 46 Fagor Ederlan Tafalla 493 293 786 Guztira 2.284 551 2.835 Fagor Ederlan Taldeko plantilla guztira 3.918 Bazkideak guztira/Fagor Ederlan Taldeko plantilla %72 39 GURE NEGOZIOAREN IRAUNKORTASUNAREN ALDE 4 4
  • 40. IRAUNKORTASUN MEMORIA | IEFE 2022 .3 PERTSONAK. «PERTSONAK DIRA GURE PROIEKTUAREN ERDIGUNEA» 4.3.1.1 Gure plantilla (GRI 2-7, 2-8) (GRI 405-1) Pertsonak dira Fagor Ederlan taldearen zutabe garrantzitsuenetako bat; pertsonak dira hain zorrotza den automobilgintzaren sektorearen erronken eta desafioen aurrean erakundea aurrera egitera bultzatzen duen motorra. Hainbat nazionalitatetako 3.918 pertsonak osatzen dute, guztira, Fagor Ederlan taldeko ekipoa. 709 emakume eta 3.209 gizon dira, taulan agertzen den moduan banatuta eskualdeetan. Langile kopurua, herrialdearen arabera 2022 2021 2020 MEXIKO 176 194 264 Emakumeak 52 59 85 Gizonak 124 135 179 BRASIL 431 475 428 Emakumeak 27 25 23 Gizonak 404 450 405 TXINA 164 190 196 Emakumeak 55 62 58 Gizonak 109 128 138 EUROPA 3.147 3.135 3.227 Emakumeak 575 566 614 Gizonak 2.572 2.569 2.613 GUZTIRA 3.918 3.994 4.115 Emakumeak 709 712 780 Gizonak 3.209 3.282 3.335 Gure plantillan %18,10 emakumeak dira (aurreko urtean %18,96 ziren) eta %81,90 gizonak (aurreko urtean %82,17 ziren). Beraz, gizonezkoen presentzia nagusia da gure plantillan. Tradizioz, automobilgintzaren sektorean eta, bereziki, galdaketa jardueran plantillak gizonek osatuta daude nagusiki. Fagor Ederlan etengabe ari da lanean plantilla inklusiboagoa sortzeko. Langile kopurua, generoaren arabera 2022 2021 2020 Emakumeak 709 712 780 % emakumeak %18,10 %17,83 %18,96 Gizonak 3.209 3.282 3.335 % gizonak %81,90 %82,17 %81,04 GUZTIRA 3.918 3.994 4.115 Fagor Ederlan taldea osatzen duten 3.918 lagunetatik, 2.296 Zuzeneko Eskulanean edo ZULen ari dira lanean (piezaren fabrikazioari zuzenean lotuta), eta 1622 Zeharkako Eskulanean edo ZELen ari dira lanean (mantentze lanetako profesionalak, tresneriakoak, prozesuetakoak, arlo funtzionaletakoak, zerbitzu korporatiboetakoak, etab.) Langile kopurua, herrialdearen arabera 2022 2021 2020 Abs. % Abs. % Abs. % MEXIKO 176 194 264 ZUL 87 %49 88 %45 199 %75 ZEL 89 %51 106 %55 65 %25 BRASIL 431 475 428 ZUL 240 %56 286 %60 280 %65 ZEL 191 %44 189 % 40 148 %35 TXINA 164 190 196 ZUL 72 %44 91 %48 99 %51 ZEL 92 %56 99 %52 97 %49 EUROPA 3.147 3.135 3.227 ZUL 1.897 %60 1.888 %60 1.814 %56 ZEL 1.250 % 40 1.247 % 40 1.413 %44 GUZTIRA 3.918 3.994 4.115 ZUL 2.296 %59 2.353 %59 2.392 %58 ZEL 1.622 %41 1.641 %41 1.723 %42 40 GURE NEGOZIOAREN IRAUNKORTASUNAREN ALDE 4 4
  • 41. IRAUNKORTASUN MEMORIA | IEFE 2022 .3 PERTSONAK. «PERTSONAK DIRA GURE PROIEKTUAREN ERDIGUNEA» Gure lantegien jarduera industrialaren esparrua, lehen aipatu bezala, ziurgabetasun handikoa da. 2022a ziurgabetasun horrek eta eskariaren aldakortasunak markatuta egon da (Ukrainako gerra, inflazioa, energiaren eta lehengaien gainkostua, etab.), eta horrek ere eragina izan du gure enpleguan. 2022an, taldeko plantilla apur bat jaitsi da 2021. urtearekin alderatuta, 3.994 pertsonatik 3.918ra igarota. Adinaren arabera, 467 pertsonak 30 urte baino gutxiago dituzte, 2.582 pertsona 30 eta 50 urte bitartekoak dira, eta 869 pertsonak 50 urte baino gehiago dituzte. Adin taldea eta kontratu tipologia Urtea Kontratua 30 urte baino gutxiago 30-50 urte arte 50 urtetik gorakoak Guztira 2022 Mugagabea 243 2.239 772 3.254 Aldi baterakoa 224 343 97 664 Guztira 467 2.582 869 3.918 2021 Mugagabea 295 2.390 722 3.407 Aldi baterakoa 136 371 80 587 Guztira 431 2.761 802 3.994 2020 Mugagabea 397 2.411 705 3.513 Aldi baterakoa 126 364 112 602 Guztira 523 2.775 817 4.115 Guztira 461 pertsonak ari dira lanean Fagor Ederlan taldean, Erakundearen enplegatu ez diren langile gisa. Horietatik, 412 pertsona lanaldi osoan ari dira, eta 49 lanaldi partzialean. Langile ez-enplegatuen kopurua Gizonak Emakumeak Guztira MEXIKO Lanaldi osoa 6 2 8 Lanaldi partziala 0 0 0 Guztira 6 2 8 BRASIL Lanaldi osoa 143 26 169 Lanaldi partziala 0 0 0 Guztira 143 26 169 TXINA Lanaldi osoa 20 6 26 Lanaldi partziala 2 0 2 Guztira 22 6 28 EUROPA Lanaldi osoa 189 20 209 Lanaldi partziala 34 13 47 Guztira 223 33 256 GUZTIRA Lanaldi osoa 358 54 412 Lanaldi partziala 36 13 49 Guztira 394 67 461 4.3.1.2 Kontratu modalitateak (GRI 2-7, 2-8) (GRI 401-1) 2021. urtearekin alderatuta taldeko plantilla apur bat murriztu bada ere, Fagor Ederlan taldeko plantillak lan egonkorrarekin konpromisoa izaten jarraitzen du. 2022an, Fagor Ederlan taldeko plantillaren %83,05ek kontratu mugagabe bat zuen, eta, era berean, pertsonen %99,95ek lanaldi osoa zuen. Kontratu modalitateen kopuru osoa eta banaketa 2022 2021 2020 Kop. % Kop. % Kop. % Kontratazioa 3.918 3.994 4.115 Mugagabea 3.254 %83,05 3.407 %85,30 3.513 %85,37 Aldi baterakoa 664 %16,95 587 %14,70 602 %14,63 Lanaldia 3.918 3.994 4.115 Osoa 3.916 %99,95 3.990 %99,90 4.105 %99,76 Partziala 2 %0,05 4 %0,10 10 %0,24 41 GURE NEGOZIOAREN IRAUNKORTASUNAREN ALDE 4 4
  • 42. IRAUNKORTASUN MEMORIA | IEFE 2022 .3 PERTSONAK. «PERTSONAK DIRA GURE PROIEKTUAREN ERDIGUNEA» 2022ko ekitaldian 84 langile kaleratu ziren, eta horietatik 16 emakumeak ziren, eta 68 gizonak. Kaleratzeak 2022 2021 2020 Guztira % Guztira % Guztira % Sexuaren arabera 84 130 196 Emakumeak 16 %19 14 %11 16 %8 Gizonak 68 %81 116 %89 180 %92 Era berean, 284 pertsonak utzi dute beren borondatez erakundea, eta aurreko urtean, berriz, 336 pertsonak. 2022an 1.338 alta berri izan dira, eta aurreko urtean, berriz, 1.123 izan ziren. Borondatezko bajak 2022 2021 2020 Emakumea Gizona Guztira Emakumea Gizona Guztira Emakumea Gizona Guztira Guztira 70 214 284 78 258 336 81 220 301 Alta berriak 2022 2021 2020 Emakumea Gizona Guztira Emakumea Gizona Guztira Emakumea Gizona Guztira Guztira 196 1.142 1.338 167 956 1.123 244 624 868 Erakundea utzi duten gehienek legeak ezarritako mugengatik egin dute (kontratazio aldiak luzatzeko ezintasuna) eta, bestela, arrazoi ekonomikoengatik eta beste aukera profesional batzuk bilatzeko, batez ere. 4.3.1.3 Elkartasuna ordainsarietan (GRI 2-19, 2-20) Taldean aplikatzen den ordainsari politika barne funtzionamenduko hainbat politika eta prozeduratan jasotzen da, hala nola hauetan: ■ Jokabide kodea, plantillarako “Soldatak eta onurak” gaien inguruko puntu bat duena. ■ Kooperatibaren Estatutu Sozialak, Lana eta Elkartasuna” printzipioa jasotzen dutenak. ■ Kooperatibaren Barne Araudia, Ordainsari Politikaren oinarria jasotzen duena eta taldeko ordainsarien esparru orokorra zehazten duena. Kooperatibaren Ordainsari Sistema erreferentzia metodologiko gisa erabiltzen da taldeko lantegi guztietarako. Lantegi bakoitza dagokion herrialdeko idiosinkrasiara egokitzen da, kasu bakoitzean aplikatu beharreko arauak eta hitzarmenak errespetatuz. Lantegi bakoitzean lan egiten duten pertsona guztiak lanpostu bat dute esleituta, eta egiten duten lanaren eta dituzten arduren araberako ordainsaria eskuratzen dute, sexu, arraza, erlijioa, adina, orientazio sexuala, nazionalitatea, egoera zibila, estatus sozioekonomikoa eta beste edozein ezaugarri direla-eta inolako desberdintasunik egin gabe. Giza Baliabideen Politiketan, oro har, eta Ordainsari Sistemari dagokionez, bereziki, ez dago inolako alderik gizonen eta emakumeen artean. Lanpostu berdinean eta lan mota berdinean ari direnei lansari berdina dagokie, edozein dela ere lan hori betetzen duen pertsonaren sexua. Ordainsari Sistema eta hura aplikatzeko arau bereziak (jardunaren ebaluazioa, antzinatasuna, txandakako lanaren edo gaueko lanaren plusak...) berdinak dira erakundeko pertsona guztientzat, herrialde bakoitzeko lan esparruko legeekin eta arauekin bat etorriz. MONDRAGONeko gainerako kooperatibek bezala, Lehen Printzipio Kooperatiboak honako hau adierazten du atxikipen askeari dagokionez: «ARRASATEko Esperientzia Kooperatiboa irekia eta inolako diskriminaziorik gabea da Oinarrizko Printzipio horiek onartzen dituzten gizon eta emakume guztientzat». Taldeko Kooperatiba Sozietateen araudia, hala nola filial produktiboena, lan kontratua duten besteren konturako langile guztientzat aplikagarriak direnak, gutxieneko ordainsaria arautzen dute eta antzeko lanpostuen arteko ekitate irizpideak ezartzen dituzte, betetzen dituen pertsonaren generoa edozein dela ere. 4.3.1.4 Ordainsaria eta soldata arrakala (GRI 2-21) (GRI 202-1) (GRI 405-2) Egindako lanaren ordainsariak eskualdeko eta erreferentziako herrialdeko lan merkatuarekin lerrokatuta daude, betiere Hitzarmenaren eta/edo Sektorearen arau esparrua errespetatuz (2.978 euro Mexikon, 2.664 euro Brasilen, 3.300 euro Txinan, 7.752 Eslovakian eta 13.992 euro Espainian, hurrenez hurren). Iturria: https://datosmacro.expansion.com/smi?anio=2022 Ekitaldi batean ordainsari politikan egiten diren eguneraketak berdin aplikatuko dira langile guztientzat, sexu, arraza, erlijio, adin, orientazio sexuala, nazionalitate, egoera zibil, estatus sozioekonomiko eta beste edozein ezaugarriren arabera inolako diskriminaziorik egin gabe. Txandakako lanaren plusa, gaueko lanarena eta antzinatasunarena, esaterako, lantegia dagoen herrialdeko arauekin eta hitzarmenekin daude lotuta eta pertsonei aplikatzen zaizkie betetzen duten lanpostuarekin bat etorrita eta haien generoa edozein dela ere. 42 GURE NEGOZIOAREN IRAUNKORTASUNAREN ALDE 4 4
  • 43. IRAUNKORTASUN MEMORIA | IEFE 2022 .3 PERTSONAK. «PERTSONAK DIRA GURE PROIEKTUAREN ERDIGUNEA» Batez besteko ordainsaria adinaren arabera (€) 2022 2021 30 30-50 50 Guztira 30 30-50 50 Guztira Mexiko 7.531 11.531 31.906 10.882 6.589 8.739 27.209 8.502 Brasil 7.301 11.010 14.464 10.793 4.683 7.508 8.760 7.157 Txina 9.443 8.539 0 8.787 6.787 6.950 0 6.910 Europa 24.688 28.703 31.276 28.995 25.828 28.436 30.794 28.797 Guztira 18.182 25.022 30.100 25.333 16.122 24.107 28.844 24.197 Hau zen euroaren trukea: Txinan 1 yuanreminb = 0,142 euro, Mexikon 1 peso mexikar = 0,047 euro, Brasilen 1 erreal brasildar = 0,183 euro Batez besteko ordainsaria kategoria profesionalaren arabera (€) 2022 2021 ZUL ZEL Guztira ZUL ZEL Guztira Mexiko 10.767 10.995 10.882 9.458 7.708 8.502 Brasil 7.509 14.919 10.793 4.964 10.475 7.157 Txina 4.260 12.330 8.787 3.059 10.450 6.910 Europa 25.389 34.467 28.995 25.432 33.893 28.797 Guztira 22.304 29.621 25.333 21.481 28.090 24.197 Hau zen euroaren trukea: Txinan 1 yuanreminb = 0,142 euro, Mexikon 1 peso mexikar = 0,047 euro, Brasilen 1 erreal brasildar = 0,183 euro Soldata arrakala -%1,63koa da, 2021eko % 0,777aren aldean. Soldata arrakalaren murrizketa zuzendaritza edo kudeaketa postuetan emakumeen presentzia handiagoarekin lotzen da, eta erakundearekiko fideltasun handiagoarekin, kategoria profesionalean gora egin ahala ordainsariak handiagoak izatea dakar-eta. Batez besteko ordainsaria generoaren arabera Mexiko Brasil Txina Europa Guztira 2022 Gizona 11.498,64 10.688,22 8.087,05 28.938,42 25.259 Emakumea 9.412,69 12.362,09 10.174,87 29.246,78 25.670 Soldata arrakala %18,14 -%15,66 -%25,82 -%1,07 -%1,63 2021 Gizona 8.951 7.039 6.386 28.933 24.230 Emakumea 7.473 9.281 7.992 28.181 24.043 Soldata arrakala %16,51 -%31,85 -%25,15 %2,60 %0,77 2020 Gizona 8.274 7.226 5.678 27.651 23.222 Emakumea 6.613 9.190 7.084 27.391 23.079,90 Soldata arrakala %20,07 -%27,18 -%24,76 %0,94 %0,61 Hau zen euroaren trukea: Txinan 1 yuanreminb = 0,142 euro, Mexikon 1 peso mexikar = 0,047 euro, Brasilen 1 erreal brasildar = 0,183 euro Goi Zuzendaritzako ez da ordainsari irizpide espezifikorik edo taldeko langile guztiei aplikatutakoez bestelakorik aplikatzen. Organo horretako kideen batez besteko ordainsaria 78.555 eurokoa izan zen. Kontseilu Errektorea osatzen duten emakumeen batez besteko ordainsaria 46.090 eurokoa izan zen, eta gizonena, berriz, 47.603 eurokoa. Goi Zuzendaritzaren soldata (€) 2022Ko batez besteko soldata* 2021eko batez besteko soldata 2020ko batez besteko soldata Emakumeak 78.554,9 73.423,15 69.583,00 Gizonak 77.905,22 74.414,00 Soldata arrakala %6 %6 %6 Datuak babesteko arrazoiengatik, informazioa ez da generoaren arabera xehatu Kontseilu Sozialaren soldata (€) 2022ko batez besteko soldata 2021eko batez besteko soldata 2020ko batez besteko soldata Emakumeak 46.090 47.219,36 41.763,80 Gizonak 47.603 48.157,06 47.092,74 Soldata arrakala %3 %2 %11 2022an Goi Zuzendaritza emakume 1ek eta 9 gizonek osatuta zegoen, eta Kontseilu Errektorea, berriz, 6 emakumek eta 6 gizonek osatuta. 43 GURE NEGOZIOAREN IRAUNKORTASUNAREN ALDE 4 4