SlideShare a Scribd company logo
1 of 2
Download to read offline
Amets Arzallusek Ibrahima Baldek ahoz kontatutakoa idatzi du.
Entzundako moduan idatzi nahi izan du liburua, bere molde edo
estilora ekarri gabe. Ez du apaindu nahi izan. Eta zinez bete du bere
helburua, era errezean kontatu eta irakurketa aberatsa lortuta. Estilo
lauan dago idatzita, ez dio bizitasun erantsirik eman pasarte
batzuetan irakurlearengan haserrea, harridura edo atsekabea
eragiteko. Kontakizunak indarra eta sinisgarritasuna duelako lortzen
du sentimendu horiek piztea.
Askatasuna lortu arren, kolonizatuta jarraitzen dute Afrikako hainbat
herrialdek eta agintari ustelak ari dira aberasten Europak eta
multinazionalek herrialdeen aberastasunaren etekinak irabaztearen
truke. Ondasuna ez da herriarengana iristen eta hortik dator
migratzearen beharra.
Ibrahima eta afrikar etorkin guztiek urteak iraun ditzakeen
sufrimenduz betetako bidaia egiten dute. Libia edo Marokoko
infernutik bizirik ateratzea lortzen dutenek patera batean sartzeko
aukera izango dute, baldin eta mafiei ordaintzeko dirua iristen bazaie.
Liburuaren izenburua: Mi�an
Egileak: Amets Arzallus eta Ibrahima Balde
Argitaletxea: Susa
Orrialde kopurua: 142
Iruzkinaren egilea:
Miren Sukia Mu�oz. Pasaiako Txirrita AEK-ko ikaslea
Hondoratzen ez badira, Europara iritsi eta poliziak harrapatzen baditu,
Afrikara itzuliko dira bueltan. Poliziari izkin egiten diotenak sartzen
dira Europan. Eta laster bertan behera gelditzen da hasierako poza:
ilegalak dira, paperik gabekoak. Beraz, ezin dute lanik lortu, ezin
ametsak bete; tranpa haundi batean erori dira.
Hori gutxi balitz, europearron arrazakeria jasan behar izaten dute.
Nahiz eta ustez edo hitzez inoiz ez dugun geure burua arrazistatzat
jotzen, onartu beharko dugu badugula beraienganako ajolagabekeria.
Kolonialismoak eta kapitalismoak bultzatutako premiazko
emigrazioaren konponbidea ez dago gure esku, baina Mi�an liburua
irakurri ostean, agian, beste era batera ikusiko ditugu etorkin
afrikarrak, eta begietara begira, konturatuko gara beraien irripar
zabalak ezin duela izkutatu jasandako sufrimendua.
Miresten dut Ibrahima, eta bera bezala egunero berriro altxa eta
aurrera jarraitzeko indarra eta borondatea erakusten duten etorkinak,
baita bidean gelditu direnak ere; denak miresten ditut.
Baina nik oso bestelako mundu batekin egiten dut amets.

More Related Content

More from OarsoaldekoAEK

Irakurle_NEGUA_2023.pdf
Irakurle_NEGUA_2023.pdfIrakurle_NEGUA_2023.pdf
Irakurle_NEGUA_2023.pdfOarsoaldekoAEK
 
Irakurle_NEGUA_2023 (1).pdf
Irakurle_NEGUA_2023 (1).pdfIrakurle_NEGUA_2023 (1).pdf
Irakurle_NEGUA_2023 (1).pdfOarsoaldekoAEK
 
2023ko Mintzagun Film Labur Lehiaketaren sinopsiak
2023ko Mintzagun Film Labur Lehiaketaren sinopsiak2023ko Mintzagun Film Labur Lehiaketaren sinopsiak
2023ko Mintzagun Film Labur Lehiaketaren sinopsiakOarsoaldekoAEK
 
Oarsoaldeko dirulaguntzak herriz herri
Oarsoaldeko dirulaguntzak herriz herriOarsoaldeko dirulaguntzak herriz herri
Oarsoaldeko dirulaguntzak herriz herriOarsoaldekoAEK
 
Oarsoaldeko herrietako dirulaguntzak
Oarsoaldeko herrietako dirulaguntzakOarsoaldeko herrietako dirulaguntzak
Oarsoaldeko herrietako dirulaguntzakOarsoaldekoAEK
 
Nola heldu C1 mailako probari
Nola heldu C1 mailako probariNola heldu C1 mailako probari
Nola heldu C1 mailako probariOarsoaldekoAEK
 
Nola heldu C1 mailako ahozko probari
Nola heldu C1 mailako ahozko probariNola heldu C1 mailako ahozko probari
Nola heldu C1 mailako ahozko probariOarsoaldekoAEK
 
Irakurle_NEGUA_2022.pdf
Irakurle_NEGUA_2022.pdfIrakurle_NEGUA_2022.pdf
Irakurle_NEGUA_2022.pdfOarsoaldekoAEK
 
2022 - Mintzagun sinopsiak-1.pdf
2022 - Mintzagun sinopsiak-1.pdf2022 - Mintzagun sinopsiak-1.pdf
2022 - Mintzagun sinopsiak-1.pdfOarsoaldekoAEK
 
Xabier Dorronsoro Oroitzene AEK-ko ikaslearen idatzia
Xabier Dorronsoro Oroitzene AEK-ko ikaslearen idatziaXabier Dorronsoro Oroitzene AEK-ko ikaslearen idatzia
Xabier Dorronsoro Oroitzene AEK-ko ikaslearen idatziaOarsoaldekoAEK
 
Eskertza-mezua Ar-Redadeg-i eta Karaezi
Eskertza-mezua Ar-Redadeg-i eta KaraeziEskertza-mezua Ar-Redadeg-i eta Karaezi
Eskertza-mezua Ar-Redadeg-i eta KaraeziOarsoaldekoAEK
 
'Belarribero, bai esan?' websailaren kritika
'Belarribero, bai esan?' websailaren kritika'Belarribero, bai esan?' websailaren kritika
'Belarribero, bai esan?' websailaren kritikaOarsoaldekoAEK
 
2021 mintzagun sinopsiak
2021   mintzagun sinopsiak2021   mintzagun sinopsiak
2021 mintzagun sinopsiakOarsoaldekoAEK
 
Irakurle negua 2021_mobila-1
Irakurle negua 2021_mobila-1Irakurle negua 2021_mobila-1
Irakurle negua 2021_mobila-1OarsoaldekoAEK
 

More from OarsoaldekoAEK (20)

Irakurle_NEGUA_2023.pdf
Irakurle_NEGUA_2023.pdfIrakurle_NEGUA_2023.pdf
Irakurle_NEGUA_2023.pdf
 
Irakurle_NEGUA_2023 (1).pdf
Irakurle_NEGUA_2023 (1).pdfIrakurle_NEGUA_2023 (1).pdf
Irakurle_NEGUA_2023 (1).pdf
 
2023ko Mintzagun Film Labur Lehiaketaren sinopsiak
2023ko Mintzagun Film Labur Lehiaketaren sinopsiak2023ko Mintzagun Film Labur Lehiaketaren sinopsiak
2023ko Mintzagun Film Labur Lehiaketaren sinopsiak
 
16-18 eskaintza.pdf
16-18 eskaintza.pdf16-18 eskaintza.pdf
16-18 eskaintza.pdf
 
16-18 eskaintza.pdf
16-18 eskaintza.pdf16-18 eskaintza.pdf
16-18 eskaintza.pdf
 
Oarsoaldeko dirulaguntzak herriz herri
Oarsoaldeko dirulaguntzak herriz herriOarsoaldeko dirulaguntzak herriz herri
Oarsoaldeko dirulaguntzak herriz herri
 
Oarsoaldeko herrietako dirulaguntzak
Oarsoaldeko herrietako dirulaguntzakOarsoaldeko herrietako dirulaguntzak
Oarsoaldeko herrietako dirulaguntzak
 
Nola heldu C1 mailako probari
Nola heldu C1 mailako probariNola heldu C1 mailako probari
Nola heldu C1 mailako probari
 
Nola heldu C1 mailako ahozko probari
Nola heldu C1 mailako ahozko probariNola heldu C1 mailako ahozko probari
Nola heldu C1 mailako ahozko probari
 
Mikel bertsoa.pdf
Mikel bertsoa.pdfMikel bertsoa.pdf
Mikel bertsoa.pdf
 
Irakurle_NEGUA_2022.pdf
Irakurle_NEGUA_2022.pdfIrakurle_NEGUA_2022.pdf
Irakurle_NEGUA_2022.pdf
 
2022 - Mintzagun sinopsiak-1.pdf
2022 - Mintzagun sinopsiak-1.pdf2022 - Mintzagun sinopsiak-1.pdf
2022 - Mintzagun sinopsiak-1.pdf
 
Xabier Dorronsoro Oroitzene AEK-ko ikaslearen idatzia
Xabier Dorronsoro Oroitzene AEK-ko ikaslearen idatziaXabier Dorronsoro Oroitzene AEK-ko ikaslearen idatzia
Xabier Dorronsoro Oroitzene AEK-ko ikaslearen idatzia
 
Eskertza-mezua Ar-Redadeg-i eta Karaezi
Eskertza-mezua Ar-Redadeg-i eta KaraeziEskertza-mezua Ar-Redadeg-i eta Karaezi
Eskertza-mezua Ar-Redadeg-i eta Karaezi
 
Idakurle_Uda.pdf
Idakurle_Uda.pdfIdakurle_Uda.pdf
Idakurle_Uda.pdf
 
'Belarribero, bai esan?' websailaren kritika
'Belarribero, bai esan?' websailaren kritika'Belarribero, bai esan?' websailaren kritika
'Belarribero, bai esan?' websailaren kritika
 
Arropa katalogoa 22 5
Arropa katalogoa 22 5Arropa katalogoa 22 5
Arropa katalogoa 22 5
 
2021 mintzagun sinopsiak
2021   mintzagun sinopsiak2021   mintzagun sinopsiak
2021 mintzagun sinopsiak
 
Irakurle negua 2021_mobila-1
Irakurle negua 2021_mobila-1Irakurle negua 2021_mobila-1
Irakurle negua 2021_mobila-1
 
B2
B2B2
B2
 

Miren Sukiaren iruzkina Miñan liburuaz

  • 1. Amets Arzallusek Ibrahima Baldek ahoz kontatutakoa idatzi du. Entzundako moduan idatzi nahi izan du liburua, bere molde edo estilora ekarri gabe. Ez du apaindu nahi izan. Eta zinez bete du bere helburua, era errezean kontatu eta irakurketa aberatsa lortuta. Estilo lauan dago idatzita, ez dio bizitasun erantsirik eman pasarte batzuetan irakurlearengan haserrea, harridura edo atsekabea eragiteko. Kontakizunak indarra eta sinisgarritasuna duelako lortzen du sentimendu horiek piztea. Askatasuna lortu arren, kolonizatuta jarraitzen dute Afrikako hainbat herrialdek eta agintari ustelak ari dira aberasten Europak eta multinazionalek herrialdeen aberastasunaren etekinak irabaztearen truke. Ondasuna ez da herriarengana iristen eta hortik dator migratzearen beharra. Ibrahima eta afrikar etorkin guztiek urteak iraun ditzakeen sufrimenduz betetako bidaia egiten dute. Libia edo Marokoko infernutik bizirik ateratzea lortzen dutenek patera batean sartzeko aukera izango dute, baldin eta mafiei ordaintzeko dirua iristen bazaie. Liburuaren izenburua: Mi�an Egileak: Amets Arzallus eta Ibrahima Balde Argitaletxea: Susa Orrialde kopurua: 142 Iruzkinaren egilea: Miren Sukia Mu�oz. Pasaiako Txirrita AEK-ko ikaslea
  • 2. Hondoratzen ez badira, Europara iritsi eta poliziak harrapatzen baditu, Afrikara itzuliko dira bueltan. Poliziari izkin egiten diotenak sartzen dira Europan. Eta laster bertan behera gelditzen da hasierako poza: ilegalak dira, paperik gabekoak. Beraz, ezin dute lanik lortu, ezin ametsak bete; tranpa haundi batean erori dira. Hori gutxi balitz, europearron arrazakeria jasan behar izaten dute. Nahiz eta ustez edo hitzez inoiz ez dugun geure burua arrazistatzat jotzen, onartu beharko dugu badugula beraienganako ajolagabekeria. Kolonialismoak eta kapitalismoak bultzatutako premiazko emigrazioaren konponbidea ez dago gure esku, baina Mi�an liburua irakurri ostean, agian, beste era batera ikusiko ditugu etorkin afrikarrak, eta begietara begira, konturatuko gara beraien irripar zabalak ezin duela izkutatu jasandako sufrimendua. Miresten dut Ibrahima, eta bera bezala egunero berriro altxa eta aurrera jarraitzeko indarra eta borondatea erakusten duten etorkinak, baita bidean gelditu direnak ere; denak miresten ditut. Baina nik oso bestelako mundu batekin egiten dut amets.