SlideShare a Scribd company logo
1 of 6
Download to read offline
TROIAKO ZALDIAREN KONDAIRA
Antzinako guden artean ospetsua izan zen Troiakoa.
Troiako erregearen seme Parisek Helena bahitu eta Troiara
eraman zuen. Helena Greziako Melenao erregearen
emaztea zen. Melenao ikaragarri haserretu zen.
- Troia osoa txikituko dut! -esan zuen.
Bahiketa horregatik sortu omen zen Greziaren eta
Troiaren arteko gerra.
Greziarrak Troiaraino joan ziren beren
itsasontzietan,. Inguratu egin zuten bederatzi urtez, eta
eraso egin menderatuko zutelakoan. Baina Troiako hiriak
harresi sendoak zeuzkan, eta tinko eusten zuten.
Greziarrak etsitzen hasita zeuden. Hainbeste urteren
ondoren, Troiakoei irabaztea ezinezkotzat zuten.
Buruzagiak elkartu ziren, eta gehienek esan zuten:
- Goazen bakoitza geure
lurraldera, eta utz
dezagun Troia bakean.
Bederatzi urtez borrokan
egin ondoren, zoritxarra
besterik ez dugu jaso.
Bana Ulises Ithakako erregeak esan zien:
- Zaudete apur batean. Ideia bat bururatu zait!
Ulisesek kontatu zien bere ideia. Greziarrak egurrezko
zaldi erraldoi bat eraikitzen hasi ziren ezkutuan. Bukatu
zutenean, Troiako harresi ingururaino eraman zuten
bultzaka eta bertan utzi zuten.
Hurrengo goizean, troiarren begi aurrean, greziarrek
itsasontzietara igo eta hiri inguruetatik alde egin zuten.
Simon izeneko greziar bakar bat geratu zen hondartzan.
Troiarrak pozik ziren beren etsaiak alde egiten
ikusita. Hiritik irten ziren, hondartzara iritsi eta Simon
atxilotu zuten.
- Zergatik ez zara joan gainerakoekin? -galdetu zioten.
- Denak presaka ziren hemendik joateko -esan zien
Simonek -, eta nire gauzak jasotzen ari nintzen
bitartean alde egin dute ni hemen ahaztuta utzita.
- Zer da zaldi handi hori? -galdetu zioten gero.
- Zaldi hori Minerva jainkosari eginiko opari bat da.
Etxerako bidaia ona edukitzeko eskatuz.
- Eta zergatik egin duzue hain handia?
- Zuek, troiarrok, gure oparia lapurtu eta hiri barrura
ez sartzeko -esan zien Simonek.
Simonen hitzak entzun zituztenean, Troiarrak oihu
handiak egiten hasi ziren, esanez:
- Sar dezagun zaldia hiri barrura! Sar dezagun zaldia
hiri barrura!
Baina zaldi erraldoi hura ez zen ate nagusian ere
kabitzen, eta troiarrek ateak kendu, harresi zatiak bota eta
zaldia hiri barrura sartu zuten.
Gau hartan, greziarrek alde egin zutela ospatzeko
festa egin zutenTroian. Jan, edan, dantza, abestu! Jaiaren
ondoren, gauean, denak lasai asko joan ziren lotara.
Baina Ulisesen maltzurkeria handia zen. Troiako hiri
aurrean utzitako zaldi erraldoia tranpazkoa zen. Zaldi
erraldoiaren sabelean greziar gudariak zeuden
ezkutaturik…
Troiarrak lo zeuden bitartean, zaldi barruan zain-
zain zeuden greziar gudariak isil-isilik jaitsi ziren zaldi
hartatik.
Gaueko ilunpean, hiriko ate guztiak zabaldu zituzten.
Itsasontzietan joan ziren greziarrak ere Troiara itzuli
ziren berriro. Denak elkartu zirenean, erraz menderatu
zituzten Troiarrak, eta goizalderako hiriaren jabe egin
ziren. Etxeak eta jauregiak erre zituzten, ondasun guztiak
lapurtu eta hiriko gizonak eta emakumeak preso hartu.
Egun hartan
amaitu zen
betirako
Troiako
hiriaren
indarra.
Asteko irakurgaia

More Related Content

More from Liiide

Aldizkari eta paper zatiekin
Aldizkari eta paper zatiekinAldizkari eta paper zatiekin
Aldizkari eta paper zatiekinLiiide
 
Komuneko paperaren kartoiarekin
Komuneko paperaren kartoiarekinKomuneko paperaren kartoiarekin
Komuneko paperaren kartoiarekinLiiide
 
Arrautza kaxak
Arrautza kaxakArrautza kaxak
Arrautza kaxakLiiide
 
Bi zifrako eragiketak
Bi zifrako eragiketakBi zifrako eragiketak
Bi zifrako eragiketakLiiide
 
Zenbakiak 100 arte
Zenbakiak 100 arteZenbakiak 100 arte
Zenbakiak 100 arteLiiide
 
Eragiketa nahasia 1
Eragiketa nahasia 1Eragiketa nahasia 1
Eragiketa nahasia 1Liiide
 
Piramideak 1
Piramideak 1Piramideak 1
Piramideak 1Liiide
 
Etxeko lanak mate 8.unitatea
Etxeko lanak mate 8.unitateaEtxeko lanak mate 8.unitatea
Etxeko lanak mate 8.unitateaLiiide
 
7. etxeko lanak mate
7. etxeko lanak mate7. etxeko lanak mate
7. etxeko lanak mateLiiide
 
1.maila .ahozko.problemak s
1.maila .ahozko.problemak s1.maila .ahozko.problemak s
1.maila .ahozko.problemak sLiiide
 
Buruketak
BuruketakBuruketak
BuruketakLiiide
 
Irakurtzeko koadernoa euskaraz
Irakurtzeko koadernoa euskarazIrakurtzeko koadernoa euskaraz
Irakurtzeko koadernoa euskarazLiiide
 
Irakurgai motzak
Irakurgai motzakIrakurgai motzak
Irakurgai motzakLiiide
 
Babelia liburutegia berritzegunerako
Babelia liburutegia berritzegunerakoBabelia liburutegia berritzegunerako
Babelia liburutegia berritzegunerakoLiiide
 
1. foroa
1. foroa1. foroa
1. foroaLiiide
 
Dossierra pdf (1)
Dossierra pdf (1)Dossierra pdf (1)
Dossierra pdf (1)Liiide
 
Baila txosten luzea
Baila   txosten luzeaBaila   txosten luzea
Baila txosten luzeaLiiide
 
Folio birakaria
Folio  birakariaFolio  birakaria
Folio birakariaLiiide
 
August
AugustAugust
AugustLiiide
 

More from Liiide (20)

Aldizkari eta paper zatiekin
Aldizkari eta paper zatiekinAldizkari eta paper zatiekin
Aldizkari eta paper zatiekin
 
Komuneko paperaren kartoiarekin
Komuneko paperaren kartoiarekinKomuneko paperaren kartoiarekin
Komuneko paperaren kartoiarekin
 
Arrautza kaxak
Arrautza kaxakArrautza kaxak
Arrautza kaxak
 
Bi zifrako eragiketak
Bi zifrako eragiketakBi zifrako eragiketak
Bi zifrako eragiketak
 
Zenbakiak 100 arte
Zenbakiak 100 arteZenbakiak 100 arte
Zenbakiak 100 arte
 
Eragiketa nahasia 1
Eragiketa nahasia 1Eragiketa nahasia 1
Eragiketa nahasia 1
 
Piramideak 1
Piramideak 1Piramideak 1
Piramideak 1
 
Etxeko lanak mate 8.unitatea
Etxeko lanak mate 8.unitateaEtxeko lanak mate 8.unitatea
Etxeko lanak mate 8.unitatea
 
7. etxeko lanak mate
7. etxeko lanak mate7. etxeko lanak mate
7. etxeko lanak mate
 
1.maila .ahozko.problemak s
1.maila .ahozko.problemak s1.maila .ahozko.problemak s
1.maila .ahozko.problemak s
 
Buruketak
BuruketakBuruketak
Buruketak
 
Irakurtzeko koadernoa euskaraz
Irakurtzeko koadernoa euskarazIrakurtzeko koadernoa euskaraz
Irakurtzeko koadernoa euskaraz
 
Irakurgai motzak
Irakurgai motzakIrakurgai motzak
Irakurgai motzak
 
Babelia liburutegia berritzegunerako
Babelia liburutegia berritzegunerakoBabelia liburutegia berritzegunerako
Babelia liburutegia berritzegunerako
 
1. foroa
1. foroa1. foroa
1. foroa
 
Dossierra pdf (1)
Dossierra pdf (1)Dossierra pdf (1)
Dossierra pdf (1)
 
Baila txosten luzea
Baila   txosten luzeaBaila   txosten luzea
Baila txosten luzea
 
Folio birakaria
Folio  birakariaFolio  birakaria
Folio birakaria
 
August
AugustAugust
August
 
Ept2
Ept2Ept2
Ept2
 

Asteko irakurgaia

  • 1. TROIAKO ZALDIAREN KONDAIRA Antzinako guden artean ospetsua izan zen Troiakoa. Troiako erregearen seme Parisek Helena bahitu eta Troiara eraman zuen. Helena Greziako Melenao erregearen emaztea zen. Melenao ikaragarri haserretu zen. - Troia osoa txikituko dut! -esan zuen. Bahiketa horregatik sortu omen zen Greziaren eta Troiaren arteko gerra. Greziarrak Troiaraino joan ziren beren itsasontzietan,. Inguratu egin zuten bederatzi urtez, eta eraso egin menderatuko zutelakoan. Baina Troiako hiriak harresi sendoak zeuzkan, eta tinko eusten zuten.
  • 2. Greziarrak etsitzen hasita zeuden. Hainbeste urteren ondoren, Troiakoei irabaztea ezinezkotzat zuten. Buruzagiak elkartu ziren, eta gehienek esan zuten: - Goazen bakoitza geure lurraldera, eta utz dezagun Troia bakean. Bederatzi urtez borrokan egin ondoren, zoritxarra besterik ez dugu jaso. Bana Ulises Ithakako erregeak esan zien: - Zaudete apur batean. Ideia bat bururatu zait! Ulisesek kontatu zien bere ideia. Greziarrak egurrezko zaldi erraldoi bat eraikitzen hasi ziren ezkutuan. Bukatu zutenean, Troiako harresi ingururaino eraman zuten bultzaka eta bertan utzi zuten.
  • 3. Hurrengo goizean, troiarren begi aurrean, greziarrek itsasontzietara igo eta hiri inguruetatik alde egin zuten. Simon izeneko greziar bakar bat geratu zen hondartzan. Troiarrak pozik ziren beren etsaiak alde egiten ikusita. Hiritik irten ziren, hondartzara iritsi eta Simon atxilotu zuten. - Zergatik ez zara joan gainerakoekin? -galdetu zioten. - Denak presaka ziren hemendik joateko -esan zien Simonek -, eta nire gauzak jasotzen ari nintzen bitartean alde egin dute ni hemen ahaztuta utzita. - Zer da zaldi handi hori? -galdetu zioten gero. - Zaldi hori Minerva jainkosari eginiko opari bat da. Etxerako bidaia ona edukitzeko eskatuz. - Eta zergatik egin duzue hain handia? - Zuek, troiarrok, gure oparia lapurtu eta hiri barrura ez sartzeko -esan zien Simonek.
  • 4. Simonen hitzak entzun zituztenean, Troiarrak oihu handiak egiten hasi ziren, esanez: - Sar dezagun zaldia hiri barrura! Sar dezagun zaldia hiri barrura! Baina zaldi erraldoi hura ez zen ate nagusian ere kabitzen, eta troiarrek ateak kendu, harresi zatiak bota eta zaldia hiri barrura sartu zuten. Gau hartan, greziarrek alde egin zutela ospatzeko festa egin zutenTroian. Jan, edan, dantza, abestu! Jaiaren ondoren, gauean, denak lasai asko joan ziren lotara. Baina Ulisesen maltzurkeria handia zen. Troiako hiri aurrean utzitako zaldi erraldoia tranpazkoa zen. Zaldi erraldoiaren sabelean greziar gudariak zeuden ezkutaturik…
  • 5. Troiarrak lo zeuden bitartean, zaldi barruan zain- zain zeuden greziar gudariak isil-isilik jaitsi ziren zaldi hartatik. Gaueko ilunpean, hiriko ate guztiak zabaldu zituzten. Itsasontzietan joan ziren greziarrak ere Troiara itzuli ziren berriro. Denak elkartu zirenean, erraz menderatu zituzten Troiarrak, eta goizalderako hiriaren jabe egin ziren. Etxeak eta jauregiak erre zituzten, ondasun guztiak lapurtu eta hiriko gizonak eta emakumeak preso hartu. Egun hartan amaitu zen betirako Troiako hiriaren indarra.