1. Ikerketa Departamentua
Departamento de Estudios
Bilbo, 2023ko urtarrila
Bilbao, enero de 2023
Hizlariak/ponentes:
Ibon Urgoiti
Negozio Garapeneko zuzendaria
Director de Desarrollo de Negocio
Joseba Madariaga
Ikerketa Zuzendaria
Director de Estudios
PERSPECTIVAS
ECONÓMICAS 2023
2023RAKO AURREIKUSPEN
EKONOMIKOAK
4. 2023rako aurreikuspen ekonomikoak
Hazkundea
• Irudian, azken biurtekoko BPGd-aren hazkunde-tasak
ikus daitezke.
• 2021ean, pandemiaren ondoriozko murrizketek
(konfinamenduak eta zerbitzu-sektoreko mugek)
baldintzatu zituzten zifrak.
• 2022an, berriz, handiak izan dira urtearen lehen erdiko
hazkunde-tasak.
• Hirugarren hiruhilekoko datuek nolabaiteko moteltzea
erakusten dute.
1. Herrialde garatuak
Iturria: Eurostat, Fred
5. 2023rako aurreikuspen ekonomikoak
Hazkundea
• Irudian, manufaktura-sektoreko PMIak 2022an zehar
izandako bilakaera ikus daiteke.
• Urtearen lehen erdian, adierazleak 50etik gorako
balioak izan ditu, hedapen-eremuan dago, beraz.
• Uztailetik aurrera, balioak 50etik behera erori dira
Europan, eta uzkurtze-eremuan sartu dira.
• Azaroko datuek uzkurtzea erakusten dute aztertutako
eremu guztietan.
1. Herrialde garatuak
Iturria: Eurostat, Fred
6. 2023rako aurreikuspen ekonomikoak
Hazkundea
• Irudian, zerbitzu-sektoreko PMIak 2022an izandako
bilakaera ikus daiteke.
• Urtearen lehen erdian, adierazleak 50etik gorako
balioak izan ditu, hedapen-eremuan dago, beraz.
• Uztailetik aurrera, Frantziak eta euroguneak
hedapen-eremuan eusten diete balioei.
• Azaroko datuek uzkurtzea erakusten dute
aztertutako eremu guztietan.
1. Herrialde garatuak
Iturria: Eurostat, Fred
7. 2023rako aurreikuspen ekonomikoak
Prezioak
• Irudian, KPIak 2022an izandako hazkunde-tasak ikus
daitezke.
• Tasek nabarmen egin dute gora.
• Frantzian, % 6 inguruan egonkortu da.
• AEBn, beheraka hasi zen uztailetik aurrera.
• Eurogunean eta Alemanian, goia jotzen hasi direla
ematen du.
1. Herrialde garatuak
Iturria: Eurostat, Fred
8. 2023rako aurreikuspen ekonomikoak
Banku zentralen interes-tasak
• Irudian, FEDek eta EBZk inflazioaren gorakadari
emandako erantzuna ikus daiteke.
• Nahiz eta 2022a inflazio-tasa handiekin hasi (ikusi
aurreko gardenkia), luze jo zuen banku zentralek
erreakzionatu arte.
• Gerrak erabat aldarazi zuen inflazio-aurreikuspena:
iragankorra izango zela zirudien hasieran, baina uste
baino iraunkorragoa da.
• Zifra gorriek 2023ko lehen hiruhilekorako interes-
tasen aurreikuspenak adierazten dituzte.
Iturria: Eurostat, Fred
1. Herrialde garatuak
9. 2023rako aurreikuspen ekonomikoak
Lan-merkatua
• Irudian, langabezia-tasak AEBn eta eurogunean
izandako bilakaera ikus daiteke.
• 2020ko zifrek argi islatzen dute pandemiaren tarte
gogorrean aplikatutako politikak.
• Datu garrantzitsua da egungo tasak pandemiaren
aurreko (2019ko) balioen azpitik egotea.
• Eurogunean, egungo tasa serie historikoko txikiena
da.
Iturria: Eurostat, Fred
1. Herrialde garatuak
11. 2023rako aurreikuspen ekonomikoak
Hazkundea
• Irudian, 2022ko hirugarren hiruhilekoari buruzko
informazioa ikus daiteke, hainbat ikuspuntutatik.
• Pandemiaren aurreko datuekin alderatuta, hau ikus
daiteke: BPGd-a 2019ko 4. hiruhilekoko balioaren %
1,4 azpitik dago oraindik. Gainera, grafikoan ageri
denez, pandemiaren aurreko balioen azpitik daude bai
kontsumoa, bai inbertsioa —eskariaren aldetik— eta
bai aztertutako sektoreak.
• Hirugarren hiruhilekoan dezelerazio nabarmena ikus
daiteke, % 0,1eko hazkunde-tasarekin.
2. Espainia
Iturria: EIN
12. 2023rako aurreikuspen ekonomikoak
Prezioak
• Irudian, prezioen urteko hazkunde-tasen bilakaera
ikus daiteke.
• Indize orokorraren zifrek erakusten dutenez, tasak
beheraka hasi dira, uztailean goia jo eta gero
—% 10,7—.
• Energiaren eraginari zor zaio hori.
• Elikagaien taldeak egiten dio ekarpenik handiena
inflazioari; hala, azaroko inflazioaren 6,7 puntuetatik
3,5 elikagaiei dagozkie.
Iturria: EIN
2. Espainia
13. 2023rako aurreikuspen ekonomikoak
Kontsumoa - Deflatorea
• 2020tik aurrerako kontsumo-zifra gordinak aintzat hartzen
baditugu —termino nominaletan eta errealetan eta urtetik
urtera— ikus daiteke inflazioa 2021eko irailetik aurrera
hasi zela nabarmena izaten.
• Kontsumo-serieak bereizi egiten dira termino errealetan
eta nominaletan, eta kontsumo-prezioak % 8,3 hazi ziren
—urtetik urtera—2022ko hirugarren hiruhilekoan.
• 2022ko hirugarren hiruhilekoko kontsumoa eta 2019ko
hiruhileko bera —pandemiaren aurrekoa— alderatuta,
hauxe ikus daiteke: kontsumo nominala % 8,7 handiagoa
da, eta kontsumo erreala % 1,6 txikiagoa; beraz, prezioak
% 10,4 igo dira.
Iturria: EIN
2. Espainia
14. 2023rako aurreikuspen ekonomikoak
Kontsumorako eta etxebizitzarako interes-tasak
• Irudian, kontsumorako eta etxebizitzarako kredituen
interes-tasek eragiketa berrietan izandako eboluzioa ikus
daiteke.
• Agerikoa da diru-politikaren norabide-aldaketak urtean
finantzaketaren kostuan izandako eragina.
• Gainera, Euriborraren igoeraren ondorioz, interes-tasen
berrikuspenak presio handiagoa eragin du etxeetan.
2. Espainia
Iturria: Espainiako Bankua
15. 2023rako aurreikuspen ekonomikoak
Familien egoera
• Irudian, familien errentaren eta kontsumoaren hazkunde-
tasaren bilakaera ikus daiteke. Barra bertikalek aurrezki-
tasa adierazten dute.
• Agerikoa da errenta- eta kontsumo-tasen koordinazioa.
Hala ere, 2020-2021 aldian, errentak % 4,9 egin zuen
behera, eta kontsumoak % 12, ezinezkoa izan baitzen
normaltasunez kontsumitzea ezarritako murrizketen
ondorioz.
• Aurrezki-poltsa bat sortu zen biurtekoan. Aurrezki-tasak
2000. urteaz geroztik izandako altuenak dira.
Iturria: EIN
2. Espainia
16. 2023rako aurreikuspen ekonomikoak
Lan-merkatua
• Irudian, jarduera-, enplegu- eta langabezia-tasek
2019tik izandako bilakaera ikus daiteke.
• Gorakada sumatzen da jarduera- eta enplegu-
tasetan (biztanle aktiboen eta landunen
kopuruak gehiago hazi dira lan egiteko adinean
dauden biztanleenak baino).
• Langabezia-tasa txikiagoa da pandemiaren
aurrekoa (2019koa) baino.
2. Espainia
Iturria: EIN
18. 2023rako aurreikuspen ekonomikoak
Hazkundea
• Hazkundea moteldu egin da 2022ko hirugarren
hiruhilekoan: % 0,1ekoa izan da epealdian eta
% 3,8koa urte osoan. Ondorioz, pandemiaren
aurrean baino % 0,7 txikiagoa da euskal
ekonomiaren errenta.
• Industria-sektoreak bilakaera negatiboa izan du,
% 3,1 jaitsi baita haren balio erantsi gordina (%
3,4 manufaktura-sektorean).
• Eraikuntza- eta zerbitzu-sektoreek, ordea, %
1eko eta % 1,1eko hazkunde positiboa izan dute,
hurrenez hurren.
3. EAE
Iturria: Eustat
19. 2023rako aurreikuspen ekonomikoak
Hazkundea
• Eskariaren aldetik, kontsumoak % 0,7 egin du
atzera hirugarren hiruhilekoan.
• Inbertsioak ere behera egin du hiruhilekoan: %
3,3, hain zuzen.
• Kanpoko sektoreak ekarpen positiboa izan
du hazkundean, esportazioen gehikuntza
inportazioena baino handiagoa izan baita.
Iturria: Eustat
3. EAE
20. 2023rako aurreikuspen ekonomikoak
Enplegua
• Azpimarratzekoa da lan-merkatuaren sendotasuna, beste
eremu geografiko batzuetan gertatzen den bezala.
• Afiliatuen kopurua serieak historian izandako handiena da.
• Hirugarren hiruhilekoan, afiliatuen hazkunde-tasan
dezelerazioa izan da, zerbitzu sektorearen hazkunde-tasa
moteldu egin baita.
• Langabezia-tasa % 8,3koa da 2022ko hirugarren
hiruhilekoan, BAIaren arabera.
Iturria: Gizarte Segurantza
3. EAE
22. 2023rako aurreikuspen ekonomikoak
Nazioartekoa
• Irudian, 2022rako eta 2023rako esperotako
BPGd-aren hazkunde-tasak ikus daitezke
(2022ko abenduko aurreikuspenak).
• Moteltze nabarmena antzematen da
Europan, AEBn eta Erresuma Batuan.
• Eurogunerako batezbestekoa –% 0,1ekoa
da.
• Aurreikuspen txarrak dituzte Alemaniak (–%
0,7) eta Frantziak (% 0,1), gure ekonomiaren
bazkide komertzial nagusiek.
4. Aurreikuspenak
Iturria: Analisten batezbestekoa
23. 2023rako aurreikuspen ekonomikoak
Nazioartekoa
• Irudian, 2022rako eta 2023rako esperotako
KPIaren hazkunde-tasak ikus daitezke
(2022ko abenduko aurreikuspenak).
• Agerikoa da 2022rako aurreikusitako batez
besteko tasen maila handia.
• Dena dela, 2023ko batezbestekoa ere
handia da, eta AEBren eta eurogunearen
arteko aldeak garbi erakusten du arazoa
iraunkorra dela Europan.
• Zalantza hauxe da: banku zentralek zenbat
igoko dituzten interes-tasak?
Iturria: Analisten batezbestekoa
4. Aurreikuspenak
24. 2023rako aurreikuspen ekonomikoak
Espainia
• Irudian, zenbait analistak 2022rako eta 2023rako esperotako BPGd-aren hazkunde-tasak ikus daitezke (2022ko
abenduko aurreikuspenak).
• 2022rako batez bestekoa % 4,5ekoa da, eta 2023rakoa % 0,8ra jaisten da.
Iturria: Analisten batezbestekoa
4. Aurreikuspenak
25. 2023rako aurreikuspen ekonomikoak
• Irudian, zenbait analistak 2022rako eta 2023rako esperotako KPIaren hazkunde-tasak ikus daitezke
(2022koabenduko aurreikuspenak).
• 2022rako batez bestekoa % 8,6koa da, eta 2023rakoa % 4,4ra jaisten da.
Iturria: Analisten batezbestekoa
Espainia
4. Aurreikuspenak
26. 2023rako aurreikuspen ekonomikoak
EAE – Nafarroa - Espainia
• 2022ko itxierak goranzko zuzenketa bat erakusten du aurreko udan egin genituen aurreikuspenen aldean.
• 2023rako datuek moteltze nabarmena ageri dute, deskribatutako egoerarekin bat.
• Ziurgabetasuna.
Iturria: LABORAL Kutxa (2022ko abendua)
4. Aurreikuspenak