1. Animalia basatiak
Animalia asko libre bizi dira
naturan. Animalia basatiak dira.
Animalia basatiek beren kabuz
bilatu behar dute aterpea eta
elikagaia.
Animalia batzuk, balea urdina
adibidez, desagertuko dira haien
bizilekuak zaintzen ez baditugu.
2. Ugaztunak
Tigrea, elefantea eta zebra ugaztunak dira.
Animalia ugaztunek gorputza ilez estalita
daukate, bibiparoak dira eta, txikitan, amaren
esnea hartzen dute.
3. Hegaztiak
Zikoina eta saia hegaztiak dira. Hegaztiek
gorputza lumaz estalita daukate eta gehienek
hegan egiten dute. Animalia obiparoak dira.