SlideShare a Scribd company logo
1 of 5
Download to read offline
HEZKUNTZA, UNIBERTSITATE ETA                            DEPARTAMENTO DE EDUCACIÓN,
             IKERKETA SAILA                                          UNIVERSIDADES E INVESTIGACIÓN
             Administrazio eta Zerbitzuen Sailburuordetza            Viceconsejería de Administración y Servicios
             Langileriaren Kudeaketa Zuzendaritza                    Dirección de Gestión de Personal




IRAKASLE FUNTZIONARIOEN LAN-BALDINTZAK (2010-2012) ARAUTZEKO
           HITZARMENEKO 20. ARTIKULUA APLIKATZEA.
                 ORDEZKAPENEI ERANTZUTEA.

Atala ORDEZKAPENEI ERANTZUTEA.

   Lehen egunetik PTEko ikasgela itxietako bajak eta liberazio sindikalen
ondoriozkoak ordezkatuko dira.

    Haur Hezkuntzako bajak eta norberaren gauzetarako baimenak jakinarazi
eta hurrengo egunean ordezkatuko dira.

    Hirugarren egunetik Lehen Hezkuntzan Ingelesari eta Euskarari dagozkion
bajak.

   Laugarren egunetik Lehen Hezkuntzako gainerako ordezkapenak.

   Bosgarren egunetik Bigarren Hezkuntza, Lanbide Heziketa, Hizkuntza
Eskola Ofizial, Kontserbatorio, Arte-eskola eta HHEko ikastetxeetakoak.

Irakasle funtzionarioen lan-baldintzak (2010-2012) arautzen dituen
hitzarmenaren ondoriozko Batzorde Parekidea eratu dute hitzarmen hori
sinatu zuten alderdiek, hau da, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak
eta CCOO eta FETE-UGT sindikatuek. Batzorde Parekide horrek jarraitu egin
du aztertzen nola aplikatu behar den hitzarmen horren 20. artikuluak
ezarritakoa, ordezkapenei erantzuteko, eta hainbat kontu erabaki ditu
artikulu hori nola aplikatu behar den zehazteko.
Zirkular honek, berriz, erabaki horien edukia jaso, eta EAEko unibertsitatez
kanpoko ikastetxe publiko guztietara helarazten du, erabakitakoaren berri
izan dezaten.

IRIZPIDE OROKORRAK.

Egunak kontatzeko irizpide modura, egun naturalak hartuko dira kontuan,
salbu kontratua gauzatzen den eguna jai-eguna edo eskolarik gabeko eguna
denean; kasu horretan, ordezkapena lehenengo eskola-egunean betetzen dela
ulertuko da.

Baja terminoa edozein hutsegite moduan ulertu beharko da, lizentzia eta
baimen guztien ondoriozkoak ere bajatzat joko dira.

Aldi bateko ezintasunen kasuan, ezintasunaren hasiera-eguntzat joko da baja-
partean ezintasunaren hasiera-egun moduan jasotzen dena.

2.- PTEko GELA ITXIETAKO ETA LIBERAZIO SINDIKALETAKO BAJAK
ORDEZKATZEA.




                                     Donostia kalea, 1 - 01010 VITORIA-GASTEIZ.
                     Tel. 945 01 83 94 - Faxa: 945 94 83 35 – posta elektronikoa: huisibas@ej-gv.es
PTEko gela itxitzat joko dira berariazko curriculuma duten ikasleak
dituztenak, hau da, PTE irakasleaz gela itxietara zuzendutako ikasleak
dituztenak, berdin izanik PTE lanpostua berezia den ala ez.

PTEko gela itxietako eta ordezkari sindikalen bajen kasuan, bajaren lehen
egunean bertan ordezkatuko dira, berdin izanik zerk eragin duen baja, salbu
egun hori jai-eguna bada; halakoetan, irizpide orokorretan ezarritako
printzipio orokorra aplikatuko zaio ordezkapenari.


3.- HAUR HEZKUNTZAKO BAJAK ORDEZKATZEA

 Gertaera eragilea izan eta hurrengo egunean beteko dira Haur Hezkuntzako
bajak edo hutsegiteak, salbu egun hori jai-eguna denean; halakoetan, irizpide
orokorretan ezarritako printzipio orokorra aplikatuko da.

(Adibidez: Ez da ordezkatuko Haur Hezkuntzako azterketa-egunik. Aldi
baterako ezintasuna, berriz, ezintasuna hasi eta hurrengo egunean beteko da.

4.- NORBERAREN GAUZETARAKO BAIMENAK ORDEZKATZEA.

Norberaren gauzetarako baja edo hutsegiteen kasuan, jakinarazi eta hurrengo
egunean ordezkatuko dira, salbu egun hori jai-eguna denean; halakoetan,
irizpide orokorretan ezarritako printzipio orokorra aplikatuko da. Beraz, huts
egindako lehen eguna ez da beteko.

(Kontuan izan zer proposatu den gela itxiak ordezkatzeko, ordezkapenak lehen
egunean betetzen baitira)

Horrek esan nahi du norberaren gauzetarako egunak egun bakarrekoak
direnean, ez direla ordezkatuko, aurreko paragrafoan jasotako salbuespenean
izan ezik.

Hutsegitea astebete baino lehenago jakinaraziz gero, lehenengo egunetik
bertatik ordezkatuko da.


5.- EUSKARA ETA INGELESEKO ORDEZKAPENAK LEHEN HEZKUNTZAN.

Lehen Hezkuntzan ingeles- eta/edo euskara-plazetan bajarik edo hutsegiterik
badago, baja edo hutsegitea izan eta hirugarren egunetik aurrera ordezkatuko
dira,

(adibide modura, baja (hutsegitea) 2010eko irailaren 6an gertatuko balitz,
irailaren 9an ordezkatu beharko litzateke. Baja-prozesua irailaren 7an
gertatuko balitz, irailaren 10ean ordezkatu beharko da.

6.- HAUR HEZKUNTZAKO GAINERAKO ORDEZKAPENAK.

Gainerako kasuetan, Lehen Hezkuntzan, baja edo hutsegitea gertatu eta
laugarren egunetik ordezkatuko dira, salbu egun hori jai-eguna denean;
halakoetan, irizpide orokorretan ezarritako printzipio orokorra aplikatuko da.
7.- BIGARREN HEZKUNTZA, LANBIDE HEZIKETA, HIZKUNTZA ESKOLA
OFIZIALAK,  KONTSERBATORIOAK,   ARTE   ESKOLAK   ETA   HHE
IKASTETXEAK.

 Bigarren    Hezkuntzako      ordezkapenak,      zirkular   honetan    jasotako
salbuespenekin, bosgarren egunetik aurrera gauzatuko dira, baja edo
hutsunea izan eta biharamunetik aurrera; salbu jai-eguna denean;
halakoetan, irizpide orokorretan ezarritako irizpide orokorra aplikatuko da.

HHE ikastetxeetan, plaza guztietako ordezkapenak beteko dira, betetzen
dituzten lagunak eta horien kidegoa gorabehera.

8.- EGOERA BEREZIAK EDO EZOHIKOAK.

   •   Deialdian ezarritakoaren arabera ordezkatuko dira GARATUk
       programatutako jardueren bidez edo beste deialdi batzuen bidez
       deitutako prestakuntza-jarduerak. Bestelako prestakuntza-jardueren
       kasuan, kasuan kasurako Langileak Kudeatzeko zuzendariak zehazten
       dituen irizpideak beteko dira.

   •   Lanaldi osoko plaza baten titularrak lanaldia murrizteko eskatzen
       duenean, ordezkapena lehenengo egunetik bertatik beteko da, beti ere
       egoera astebete lehenago jakinarazita badago, gutxienez.

   •   Ordezko laguna lanaldi murriztua betetzen ari bada eta titularra aldi
       bateko ezintasun egoerara pasatzen bada, ordezkoaren izendapena
       aldatzeko baimena emango da, 20. artikuluan ezarritako epeei lotu
       gabe, beti ere gela berean jarduteko eta irakasle hori bera ordezkatzeko.

   •   Hainbat baja edo hutsegite lotzen direnean (esaterako, ALE ostean
       ezkontzaren ondoriozko lizentzia), pertsona berak egin ahal izango ditu
       ondoz ondoko ordezkapenak, 20. artikuluan ezarritako epeei lotu barik.

   •   Ordezkagaiak dagoeneko ordezkapen bat eginda duenean eta 10 eskola-
       egun igaro baino lehenago berriro irakasle bera ordezkatu behar izanez
       gero, ordezkapen hori pertsona berari eskaini ahal izango zaio, 20.
       artikuluan ezarritako epeei lotu gabe.

   •   Eskolaz kanpoko ekintzak ordezkatzea. Hutsegiteak bete egingo dira
       hiru hilabetetik goragokoak izatea aurreikusten bada; halakoetan,
       dagokion hezkuntza-mailari dagozkio, irizpideak aplikatuko dira.

   •   Irakastordurik ez duten jantoki-arduradunak ordezkatzea. Hutsegiteak
       bete egingo dira hilabetetik goragokoak izatea aurreikusten bada;
       halakoetan,    dagokion   hezkuntza-mailari    dagozkion    irizpideak
       aplikatuko dira. Irakastorduren bat eman behar duten jantoki-
       arduradunei dagokien mailako irizpide orokorrak aplikatuko.

   •   Berritzeguneetako ordezkapenak. Irizpide orokorra da ez ordezkatzea,
       salbu Langileak Kudeatzeko zuzendariak baimena ematen duenean.

   •   Barnetegietako ordezkapenak. Premien arabera ordezkatuko dira
•   Ordaindu gabeko baimenak ordezkatzea. Norberaren gauzetarako
       baimenekin aplikatutako irizpide berak aplikatuko dira.

   •   Haurdunaldi, amatasun, aitatasun, adopzio edo harreraren ondoriozko
       lizentziak ordezkatzea. Hutsegitea astebete baino lehenago jakinaraziz
       gero, lehenengo egunetik bertatik ordezkatuko da.

       Beranduago jakinaraziz gero, baja edo hutsegitea izan eta hurrengo
       egunetik beteko da, hau da, ez da lehenengo eguna beteko.

   •   Lehenengo egunean bertan ordezkatuko dira irakasleak, baldin eta
       gaixorik egotearren edo istripuren bat izatearren irakasleek ez badute
       oporrik izan baina izateko eskubidea badute, beti ere Langileak
       Kudeatzeko     zuzendariak    2010eko    azaroaren    2an    emandako
       Zirkularrean ezarritakoaren arabera.

   •   Era berean, irakasleek erretiroa hartzen badute, lehenengo egunean
       bertan jarriko zaie ordezkoa.

   •   Lehen Hezkuntzako irizpide berak aplikatuko zaizkie Zereginak
       Ikasteko geletako eta curriculum-aniztasuneko irakasleen hutsegiteei
       (gertaera eragilea suertatu eta hurrengo egunean beteko dira, egun hori
       jai-eguna denean izan ezik).




9.- APLIKATU BEHARREKO IRIZPIDEAK MALGUTZEA.

Hezkuntza-eskaintzaren kalitatea bermatzea.

Alderdien borondatea da irizpide horiek aplikatuko direla zaintzea , eta
malgutasunez aplikatuko direla bermatzea; izan ere, helburua da jarritako
irizpide horiek sartzea hezkuntza-eskaintzaren kalitatea jagon eta
unibertsitateaz kanpoko ikastetxe publikoetako ikasleei erantzungo zaiela
bermatzeko izan behar diren baldintzen artean.


Ildo horretatik, Batzorde Parekideak berme-irizpidetzat jartzen du Hezkuntza,
Unibertsitate eta Ikerketa Sailak arduratu egingo dela unibertsitateaz kanpoko
ikastetxe publikoetako irakasleen ordezkapenak betetzeaz, eta erreferentzia-
irizpidetzat jartzen du, berriz, ikastetxe jakin bateko irakasleen hutsegiteek ez
gainditzea %10 egunbete baino gehiago.

Beraz, ikastetxeren batean horrelakorik gertatuz gero, hau da, egun bakar
batean ordezka daitezkeen irakasleen hutsegiteek %10 gaindituz gero, ez dira
irizpide orokorrak aplikatu beharko eta berehala beteko dira ordezkapenak,
harik eta adierazitako gutxieneko baldintzak bete arte.
Horrela, bada, 20 irakasleko ikastetxe batean, egun berean ordezka daitezkeen
3 irakasle falta badira, hurrengo egunean bertan ordezkatuko da hirugarren
irakaslea, irizpide orokorrak dioena gorabehera.
Ikastetxeak 30 irakasle baditu, berdin jokatuko da, baina aldi berean 4
irakasle falta direnean.

Era berean, ikasleei behar bezala erantzuteaz arduratuko da Hezkuntza,
Unibertsitate eta Ikerketa Saila; horretarako, malgutasunez aplikatuko ditu
ordezkapenak betetzeko irizpideak, baldin eta falta diren irakasleak
espezialitate berekoak badira edo egoerak berez bereziak badira eta horrela
adierazten badira (eskola txikiak,...).

Vitoria-Gasteiz, 2010eko urtarrilaren 12a.




                      Juan Manuel Aramendi Arteaga
                     Langileak Kudeatzeko zuzendaria
                       Director de Gestión de Personal

More Related Content

More from Irekia - EJGV

Hauteskunde Autonomikoetarako boto aurreikuspena / Previsión de voto para Ele...
Hauteskunde Autonomikoetarako boto aurreikuspena / Previsión de voto para Ele...Hauteskunde Autonomikoetarako boto aurreikuspena / Previsión de voto para Ele...
Hauteskunde Autonomikoetarako boto aurreikuspena / Previsión de voto para Ele...Irekia - EJGV
 
Silver belaunaldiaren kontsumoa eta lehentasunak
Silver belaunaldiaren kontsumoa eta lehentasunakSilver belaunaldiaren kontsumoa eta lehentasunak
Silver belaunaldiaren kontsumoa eta lehentasunakIrekia - EJGV
 
Consumo y preferencias de la generación silver
Consumo y preferencias de la generación silverConsumo y preferencias de la generación silver
Consumo y preferencias de la generación silverIrekia - EJGV
 
La sociedad vasca ante el futuro / Euskal gizartea etorkizunaren aurrean
La sociedad vasca ante el futuro / Euskal gizartea etorkizunaren aurreanLa sociedad vasca ante el futuro / Euskal gizartea etorkizunaren aurrean
La sociedad vasca ante el futuro / Euskal gizartea etorkizunaren aurreanIrekia - EJGV
 
Estudio de hábitos de consumo 2023 / Kontsumo-ohituren azterketa 2023
Estudio de hábitos de consumo 2023 / Kontsumo-ohituren azterketa 2023Estudio de hábitos de consumo 2023 / Kontsumo-ohituren azterketa 2023
Estudio de hábitos de consumo 2023 / Kontsumo-ohituren azterketa 2023Irekia - EJGV
 
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 82
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 82Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 82
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 82Irekia - EJGV
 
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak Irekia - EJGV
 
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak Irekia - EJGV
 
Euskadiko Osasun Mentaleko Estrategia 2023 – 2028
Euskadiko Osasun Mentaleko Estrategia 2023 – 2028Euskadiko Osasun Mentaleko Estrategia 2023 – 2028
Euskadiko Osasun Mentaleko Estrategia 2023 – 2028Irekia - EJGV
 
Estrategia de Salud Mental de Euskadi 2023 – 2028
Estrategia de Salud Mental de Euskadi 2023 – 2028Estrategia de Salud Mental de Euskadi 2023 – 2028
Estrategia de Salud Mental de Euskadi 2023 – 2028Irekia - EJGV
 
Economia circular y gestión de residuos / Ekonomia zirkularra eta hondakinen ...
Economia circular y gestión de residuos / Ekonomia zirkularra eta hondakinen ...Economia circular y gestión de residuos / Ekonomia zirkularra eta hondakinen ...
Economia circular y gestión de residuos / Ekonomia zirkularra eta hondakinen ...Irekia - EJGV
 
Gizarte Zerbitzuen II. Plan Estrategikoaeu.pdf
Gizarte Zerbitzuen II. Plan Estrategikoaeu.pdfGizarte Zerbitzuen II. Plan Estrategikoaeu.pdf
Gizarte Zerbitzuen II. Plan Estrategikoaeu.pdfIrekia - EJGV
 
II Plan Estratégico de Servicios Sociales
II Plan Estratégico de Servicios SocialesII Plan Estratégico de Servicios Sociales
II Plan Estratégico de Servicios SocialesIrekia - EJGV
 
Percepciones y actitudes hacia la población de origen extranjero
Percepciones y actitudes hacia la población de origen extranjeroPercepciones y actitudes hacia la población de origen extranjero
Percepciones y actitudes hacia la población de origen extranjeroIrekia - EJGV
 
Atzerriko biztanleriarekiko pertzepzioak eta jarrerak
Atzerriko biztanleriarekiko pertzepzioak eta jarrerakAtzerriko biztanleriarekiko pertzepzioak eta jarrerak
Atzerriko biztanleriarekiko pertzepzioak eta jarrerakIrekia - EJGV
 
Espetxekudeaketaren balantzea Euskadin 2021-2023
Espetxekudeaketaren balantzea Euskadin 2021-2023Espetxekudeaketaren balantzea Euskadin 2021-2023
Espetxekudeaketaren balantzea Euskadin 2021-2023Irekia - EJGV
 
Balance gestión penitenciaria en Euskadi 2021-2023
Balance gestión penitenciaria en Euskadi 2021-2023Balance gestión penitenciaria en Euskadi 2021-2023
Balance gestión penitenciaria en Euskadi 2021-2023Irekia - EJGV
 
Euskadi txakurrarekin
Euskadi txakurrarekinEuskadi txakurrarekin
Euskadi txakurrarekinIrekia - EJGV
 
Consumo de medios de comunicación / Hedabideen erabilera
Consumo de medios de comunicación / Hedabideen erabileraConsumo de medios de comunicación / Hedabideen erabilera
Consumo de medios de comunicación / Hedabideen erabileraIrekia - EJGV
 

More from Irekia - EJGV (20)

Hauteskunde Autonomikoetarako boto aurreikuspena / Previsión de voto para Ele...
Hauteskunde Autonomikoetarako boto aurreikuspena / Previsión de voto para Ele...Hauteskunde Autonomikoetarako boto aurreikuspena / Previsión de voto para Ele...
Hauteskunde Autonomikoetarako boto aurreikuspena / Previsión de voto para Ele...
 
Silver belaunaldiaren kontsumoa eta lehentasunak
Silver belaunaldiaren kontsumoa eta lehentasunakSilver belaunaldiaren kontsumoa eta lehentasunak
Silver belaunaldiaren kontsumoa eta lehentasunak
 
Consumo y preferencias de la generación silver
Consumo y preferencias de la generación silverConsumo y preferencias de la generación silver
Consumo y preferencias de la generación silver
 
La sociedad vasca ante el futuro / Euskal gizartea etorkizunaren aurrean
La sociedad vasca ante el futuro / Euskal gizartea etorkizunaren aurreanLa sociedad vasca ante el futuro / Euskal gizartea etorkizunaren aurrean
La sociedad vasca ante el futuro / Euskal gizartea etorkizunaren aurrean
 
Estudio de hábitos de consumo 2023 / Kontsumo-ohituren azterketa 2023
Estudio de hábitos de consumo 2023 / Kontsumo-ohituren azterketa 2023Estudio de hábitos de consumo 2023 / Kontsumo-ohituren azterketa 2023
Estudio de hábitos de consumo 2023 / Kontsumo-ohituren azterketa 2023
 
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 82
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 82Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 82
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 82
 
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak
 
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak
 
Euskadiko Osasun Mentaleko Estrategia 2023 – 2028
Euskadiko Osasun Mentaleko Estrategia 2023 – 2028Euskadiko Osasun Mentaleko Estrategia 2023 – 2028
Euskadiko Osasun Mentaleko Estrategia 2023 – 2028
 
Estrategia de Salud Mental de Euskadi 2023 – 2028
Estrategia de Salud Mental de Euskadi 2023 – 2028Estrategia de Salud Mental de Euskadi 2023 – 2028
Estrategia de Salud Mental de Euskadi 2023 – 2028
 
Economia circular y gestión de residuos / Ekonomia zirkularra eta hondakinen ...
Economia circular y gestión de residuos / Ekonomia zirkularra eta hondakinen ...Economia circular y gestión de residuos / Ekonomia zirkularra eta hondakinen ...
Economia circular y gestión de residuos / Ekonomia zirkularra eta hondakinen ...
 
Gizarte Zerbitzuen II. Plan Estrategikoaeu.pdf
Gizarte Zerbitzuen II. Plan Estrategikoaeu.pdfGizarte Zerbitzuen II. Plan Estrategikoaeu.pdf
Gizarte Zerbitzuen II. Plan Estrategikoaeu.pdf
 
II Plan Estratégico de Servicios Sociales
II Plan Estratégico de Servicios SocialesII Plan Estratégico de Servicios Sociales
II Plan Estratégico de Servicios Sociales
 
Percepciones y actitudes hacia la población de origen extranjero
Percepciones y actitudes hacia la población de origen extranjeroPercepciones y actitudes hacia la población de origen extranjero
Percepciones y actitudes hacia la población de origen extranjero
 
Atzerriko biztanleriarekiko pertzepzioak eta jarrerak
Atzerriko biztanleriarekiko pertzepzioak eta jarrerakAtzerriko biztanleriarekiko pertzepzioak eta jarrerak
Atzerriko biztanleriarekiko pertzepzioak eta jarrerak
 
Espetxekudeaketaren balantzea Euskadin 2021-2023
Espetxekudeaketaren balantzea Euskadin 2021-2023Espetxekudeaketaren balantzea Euskadin 2021-2023
Espetxekudeaketaren balantzea Euskadin 2021-2023
 
Balance gestión penitenciaria en Euskadi 2021-2023
Balance gestión penitenciaria en Euskadi 2021-2023Balance gestión penitenciaria en Euskadi 2021-2023
Balance gestión penitenciaria en Euskadi 2021-2023
 
Euskadi txakurrarekin
Euskadi txakurrarekinEuskadi txakurrarekin
Euskadi txakurrarekin
 
Turismo con perros
Turismo con perrosTurismo con perros
Turismo con perros
 
Consumo de medios de comunicación / Hedabideen erabilera
Consumo de medios de comunicación / Hedabideen erabileraConsumo de medios de comunicación / Hedabideen erabilera
Consumo de medios de comunicación / Hedabideen erabilera
 

Ordezkapenei erantzutea.pdf

  • 1. HEZKUNTZA, UNIBERTSITATE ETA DEPARTAMENTO DE EDUCACIÓN, IKERKETA SAILA UNIVERSIDADES E INVESTIGACIÓN Administrazio eta Zerbitzuen Sailburuordetza Viceconsejería de Administración y Servicios Langileriaren Kudeaketa Zuzendaritza Dirección de Gestión de Personal IRAKASLE FUNTZIONARIOEN LAN-BALDINTZAK (2010-2012) ARAUTZEKO HITZARMENEKO 20. ARTIKULUA APLIKATZEA. ORDEZKAPENEI ERANTZUTEA. Atala ORDEZKAPENEI ERANTZUTEA. Lehen egunetik PTEko ikasgela itxietako bajak eta liberazio sindikalen ondoriozkoak ordezkatuko dira. Haur Hezkuntzako bajak eta norberaren gauzetarako baimenak jakinarazi eta hurrengo egunean ordezkatuko dira. Hirugarren egunetik Lehen Hezkuntzan Ingelesari eta Euskarari dagozkion bajak. Laugarren egunetik Lehen Hezkuntzako gainerako ordezkapenak. Bosgarren egunetik Bigarren Hezkuntza, Lanbide Heziketa, Hizkuntza Eskola Ofizial, Kontserbatorio, Arte-eskola eta HHEko ikastetxeetakoak. Irakasle funtzionarioen lan-baldintzak (2010-2012) arautzen dituen hitzarmenaren ondoriozko Batzorde Parekidea eratu dute hitzarmen hori sinatu zuten alderdiek, hau da, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak eta CCOO eta FETE-UGT sindikatuek. Batzorde Parekide horrek jarraitu egin du aztertzen nola aplikatu behar den hitzarmen horren 20. artikuluak ezarritakoa, ordezkapenei erantzuteko, eta hainbat kontu erabaki ditu artikulu hori nola aplikatu behar den zehazteko. Zirkular honek, berriz, erabaki horien edukia jaso, eta EAEko unibertsitatez kanpoko ikastetxe publiko guztietara helarazten du, erabakitakoaren berri izan dezaten. IRIZPIDE OROKORRAK. Egunak kontatzeko irizpide modura, egun naturalak hartuko dira kontuan, salbu kontratua gauzatzen den eguna jai-eguna edo eskolarik gabeko eguna denean; kasu horretan, ordezkapena lehenengo eskola-egunean betetzen dela ulertuko da. Baja terminoa edozein hutsegite moduan ulertu beharko da, lizentzia eta baimen guztien ondoriozkoak ere bajatzat joko dira. Aldi bateko ezintasunen kasuan, ezintasunaren hasiera-eguntzat joko da baja- partean ezintasunaren hasiera-egun moduan jasotzen dena. 2.- PTEko GELA ITXIETAKO ETA LIBERAZIO SINDIKALETAKO BAJAK ORDEZKATZEA. Donostia kalea, 1 - 01010 VITORIA-GASTEIZ. Tel. 945 01 83 94 - Faxa: 945 94 83 35 – posta elektronikoa: huisibas@ej-gv.es
  • 2. PTEko gela itxitzat joko dira berariazko curriculuma duten ikasleak dituztenak, hau da, PTE irakasleaz gela itxietara zuzendutako ikasleak dituztenak, berdin izanik PTE lanpostua berezia den ala ez. PTEko gela itxietako eta ordezkari sindikalen bajen kasuan, bajaren lehen egunean bertan ordezkatuko dira, berdin izanik zerk eragin duen baja, salbu egun hori jai-eguna bada; halakoetan, irizpide orokorretan ezarritako printzipio orokorra aplikatuko zaio ordezkapenari. 3.- HAUR HEZKUNTZAKO BAJAK ORDEZKATZEA Gertaera eragilea izan eta hurrengo egunean beteko dira Haur Hezkuntzako bajak edo hutsegiteak, salbu egun hori jai-eguna denean; halakoetan, irizpide orokorretan ezarritako printzipio orokorra aplikatuko da. (Adibidez: Ez da ordezkatuko Haur Hezkuntzako azterketa-egunik. Aldi baterako ezintasuna, berriz, ezintasuna hasi eta hurrengo egunean beteko da. 4.- NORBERAREN GAUZETARAKO BAIMENAK ORDEZKATZEA. Norberaren gauzetarako baja edo hutsegiteen kasuan, jakinarazi eta hurrengo egunean ordezkatuko dira, salbu egun hori jai-eguna denean; halakoetan, irizpide orokorretan ezarritako printzipio orokorra aplikatuko da. Beraz, huts egindako lehen eguna ez da beteko. (Kontuan izan zer proposatu den gela itxiak ordezkatzeko, ordezkapenak lehen egunean betetzen baitira) Horrek esan nahi du norberaren gauzetarako egunak egun bakarrekoak direnean, ez direla ordezkatuko, aurreko paragrafoan jasotako salbuespenean izan ezik. Hutsegitea astebete baino lehenago jakinaraziz gero, lehenengo egunetik bertatik ordezkatuko da. 5.- EUSKARA ETA INGELESEKO ORDEZKAPENAK LEHEN HEZKUNTZAN. Lehen Hezkuntzan ingeles- eta/edo euskara-plazetan bajarik edo hutsegiterik badago, baja edo hutsegitea izan eta hirugarren egunetik aurrera ordezkatuko dira, (adibide modura, baja (hutsegitea) 2010eko irailaren 6an gertatuko balitz, irailaren 9an ordezkatu beharko litzateke. Baja-prozesua irailaren 7an gertatuko balitz, irailaren 10ean ordezkatu beharko da. 6.- HAUR HEZKUNTZAKO GAINERAKO ORDEZKAPENAK. Gainerako kasuetan, Lehen Hezkuntzan, baja edo hutsegitea gertatu eta laugarren egunetik ordezkatuko dira, salbu egun hori jai-eguna denean; halakoetan, irizpide orokorretan ezarritako printzipio orokorra aplikatuko da.
  • 3. 7.- BIGARREN HEZKUNTZA, LANBIDE HEZIKETA, HIZKUNTZA ESKOLA OFIZIALAK, KONTSERBATORIOAK, ARTE ESKOLAK ETA HHE IKASTETXEAK. Bigarren Hezkuntzako ordezkapenak, zirkular honetan jasotako salbuespenekin, bosgarren egunetik aurrera gauzatuko dira, baja edo hutsunea izan eta biharamunetik aurrera; salbu jai-eguna denean; halakoetan, irizpide orokorretan ezarritako irizpide orokorra aplikatuko da. HHE ikastetxeetan, plaza guztietako ordezkapenak beteko dira, betetzen dituzten lagunak eta horien kidegoa gorabehera. 8.- EGOERA BEREZIAK EDO EZOHIKOAK. • Deialdian ezarritakoaren arabera ordezkatuko dira GARATUk programatutako jardueren bidez edo beste deialdi batzuen bidez deitutako prestakuntza-jarduerak. Bestelako prestakuntza-jardueren kasuan, kasuan kasurako Langileak Kudeatzeko zuzendariak zehazten dituen irizpideak beteko dira. • Lanaldi osoko plaza baten titularrak lanaldia murrizteko eskatzen duenean, ordezkapena lehenengo egunetik bertatik beteko da, beti ere egoera astebete lehenago jakinarazita badago, gutxienez. • Ordezko laguna lanaldi murriztua betetzen ari bada eta titularra aldi bateko ezintasun egoerara pasatzen bada, ordezkoaren izendapena aldatzeko baimena emango da, 20. artikuluan ezarritako epeei lotu gabe, beti ere gela berean jarduteko eta irakasle hori bera ordezkatzeko. • Hainbat baja edo hutsegite lotzen direnean (esaterako, ALE ostean ezkontzaren ondoriozko lizentzia), pertsona berak egin ahal izango ditu ondoz ondoko ordezkapenak, 20. artikuluan ezarritako epeei lotu barik. • Ordezkagaiak dagoeneko ordezkapen bat eginda duenean eta 10 eskola- egun igaro baino lehenago berriro irakasle bera ordezkatu behar izanez gero, ordezkapen hori pertsona berari eskaini ahal izango zaio, 20. artikuluan ezarritako epeei lotu gabe. • Eskolaz kanpoko ekintzak ordezkatzea. Hutsegiteak bete egingo dira hiru hilabetetik goragokoak izatea aurreikusten bada; halakoetan, dagokion hezkuntza-mailari dagozkio, irizpideak aplikatuko dira. • Irakastordurik ez duten jantoki-arduradunak ordezkatzea. Hutsegiteak bete egingo dira hilabetetik goragokoak izatea aurreikusten bada; halakoetan, dagokion hezkuntza-mailari dagozkion irizpideak aplikatuko dira. Irakastorduren bat eman behar duten jantoki- arduradunei dagokien mailako irizpide orokorrak aplikatuko. • Berritzeguneetako ordezkapenak. Irizpide orokorra da ez ordezkatzea, salbu Langileak Kudeatzeko zuzendariak baimena ematen duenean. • Barnetegietako ordezkapenak. Premien arabera ordezkatuko dira
  • 4. Ordaindu gabeko baimenak ordezkatzea. Norberaren gauzetarako baimenekin aplikatutako irizpide berak aplikatuko dira. • Haurdunaldi, amatasun, aitatasun, adopzio edo harreraren ondoriozko lizentziak ordezkatzea. Hutsegitea astebete baino lehenago jakinaraziz gero, lehenengo egunetik bertatik ordezkatuko da. Beranduago jakinaraziz gero, baja edo hutsegitea izan eta hurrengo egunetik beteko da, hau da, ez da lehenengo eguna beteko. • Lehenengo egunean bertan ordezkatuko dira irakasleak, baldin eta gaixorik egotearren edo istripuren bat izatearren irakasleek ez badute oporrik izan baina izateko eskubidea badute, beti ere Langileak Kudeatzeko zuzendariak 2010eko azaroaren 2an emandako Zirkularrean ezarritakoaren arabera. • Era berean, irakasleek erretiroa hartzen badute, lehenengo egunean bertan jarriko zaie ordezkoa. • Lehen Hezkuntzako irizpide berak aplikatuko zaizkie Zereginak Ikasteko geletako eta curriculum-aniztasuneko irakasleen hutsegiteei (gertaera eragilea suertatu eta hurrengo egunean beteko dira, egun hori jai-eguna denean izan ezik). 9.- APLIKATU BEHARREKO IRIZPIDEAK MALGUTZEA. Hezkuntza-eskaintzaren kalitatea bermatzea. Alderdien borondatea da irizpide horiek aplikatuko direla zaintzea , eta malgutasunez aplikatuko direla bermatzea; izan ere, helburua da jarritako irizpide horiek sartzea hezkuntza-eskaintzaren kalitatea jagon eta unibertsitateaz kanpoko ikastetxe publikoetako ikasleei erantzungo zaiela bermatzeko izan behar diren baldintzen artean. Ildo horretatik, Batzorde Parekideak berme-irizpidetzat jartzen du Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak arduratu egingo dela unibertsitateaz kanpoko ikastetxe publikoetako irakasleen ordezkapenak betetzeaz, eta erreferentzia- irizpidetzat jartzen du, berriz, ikastetxe jakin bateko irakasleen hutsegiteek ez gainditzea %10 egunbete baino gehiago. Beraz, ikastetxeren batean horrelakorik gertatuz gero, hau da, egun bakar batean ordezka daitezkeen irakasleen hutsegiteek %10 gaindituz gero, ez dira irizpide orokorrak aplikatu beharko eta berehala beteko dira ordezkapenak, harik eta adierazitako gutxieneko baldintzak bete arte.
  • 5. Horrela, bada, 20 irakasleko ikastetxe batean, egun berean ordezka daitezkeen 3 irakasle falta badira, hurrengo egunean bertan ordezkatuko da hirugarren irakaslea, irizpide orokorrak dioena gorabehera. Ikastetxeak 30 irakasle baditu, berdin jokatuko da, baina aldi berean 4 irakasle falta direnean. Era berean, ikasleei behar bezala erantzuteaz arduratuko da Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila; horretarako, malgutasunez aplikatuko ditu ordezkapenak betetzeko irizpideak, baldin eta falta diren irakasleak espezialitate berekoak badira edo egoerak berez bereziak badira eta horrela adierazten badira (eskola txikiak,...). Vitoria-Gasteiz, 2010eko urtarrilaren 12a. Juan Manuel Aramendi Arteaga Langileak Kudeatzeko zuzendaria Director de Gestión de Personal