SlideShare a Scribd company logo
1 of 9
Download to read offline
ESTRES
TERMIKOA
Gomendioak
www.osalan.euskadi.eus
LAN ETA JUSTIZIA SAILA
DEPARTAMENTO DE TRABAJO Y JUSTICIA
ESTRES
TERMIKOA Gomendioak
Arriskuen ebaluazioaren barruan baloratu egin behar da ea zereginaren baldintzek es-
tres termikoaren arriskurik dakarten eta tenperatura- zein hezetasun-baldintzak egokiak
diren:
Barrualdeetako lanetan, tenperatura-baldintzak eguraldiaren menpe daudenean
—hots, lantokian ez dagoenean ez kontuan hartu beharreko bero-iturririk, ez ge-
hiegizko jarduera fisikorik, ez tenperatura altuari lotutako tresnarik—, tenperatu-
ra-baldintzak Lantokiei buruzko 486/97 Errege Dekretuan zehaztutakoak izan-
go dira, dekretu horretan definitutako tarteei energia-aurrezpenerako dekretuek
ezartzen dizkieten mugekin.
Gizakia gauza da bero-iturri naturalen eraginak orekatzeko. Hala ere, lantokian
tenperatura altua, erradiazio-beroaren iturriak edota hezetasun handia badago, objektu
beroak zuzenean ukitzen badira edota jarduera fisiko gogorra egiten bada (galdategiak,
meatzaritza, zeramikagintza, beiragintza eta abar), gehiegizko beroak arriskuan jar
dezake langileen osasuna. Kanpoan edota eguraldi beroarekin lan egin behar den
jardueretan ere, esate baterako eraikuntzan, horrelako arriskua dago.
Kanpoko eguraldi-baldintzak aldekoak ez direnean arriskua areagotu egin daiteke.
Horixe gertatzen da uda heltzen denean edota bero-boladak izaten direnean.
Sarrera
Barrualdeetako lanetan bero-iturriren bat (erradiazioa, eroapena, konbekzioa)
egonez gero, estres termikoaren arriskua baloratu behar da, eta arriskuari era-
giten dioten aldagaiak ezagutu beharko dira lan-baldintza seguruak zehazteko.
Horretarako kontuan hartu behar dira tenperaturak, langileak lanpostuan egiten
duen jarduera eta abarrekoak, bai eta atsedenlekuan dagoen tenperatura ere, go-
mendatutako indizea gainditzen bada.
Kanpoko lanetan baliteke tresnaren bati lotutako bero-iturriren bat egotea, baina
eguzkia berez aintzat hartu beharreko bero-iturria da eta kontuan eduki behar da
estres termikoaren arriskua, aurreko kasuan bezala (lanlekua eta atsedenlekua).
Bero-bolada dagoenean lan-baldintzak aldatu egiten dira. Funtsean, lantokietako tenpe-
ratura altuagoa izango da, baita atsedenlekuetan ere, jada beharrezkoak badira, izan ere,
nahiz eta airea girotzeko sistemak egon, horiek ez baitira egoten tenperatura-tontor ja-
kin batzuei aurre egiteko diseinatuta. Bero-bolada bati aurrea hartzearren estres termi-
koaren ebaluazioa egin liteke bero-iturririk gabeko lekuetan (jakiteko lan-inguruneko zer
tenperaturatan beharko luketen atsedena langileek) eta beste horrenbeste egin behar
litzateke dagoeneko arriskua baduten lanekin, jakiteko ea atsedena beharrezkoa den eta,
hala izanez gero, zein den atsedenaldi berria.
Dagoeneko arriskua baduten lanpostuetan, jarduketa-prozedura eduki behar litzateke
tenperaturak gora egiten duenerako.
•	 Aklimatazioa galtzea. Aklimatazioak nabarmen hobetu dezake beroa jasateko ahalme-
na. 7-15 egun behar dira aklimatazioa lortzeko, baina astebete besterik ez hura galtze-
ko.
•	 Egoera fisikoa. Lan fisiko gogorrak egiteko trebaturik ez egotea arrisku-faktorea da.
Ahalmen aerobikoa erabakigarria da giro beroan lan fisikoa egiteko trebetasuna eza-
gutzeko.
•	 Aurrekari medikoak edukitzea, hala nola gaixotasun kardiobaskularrak, arnasbidee-
tako gaixotasunak, diabetesa edo giltzurrun-gutxiegitasuna.
•	 Tenperatura altua eta hezetasun erlatibo handia.
•	 Erradiazio, konbekzio edo eroapen bidezko beroaren iturriak.
•	 Aireztatze eskasa. Airearen abiadura handitzean bero-sentsazioa gutxitu egiten da,
bero gehiago galtzen delako konbekzio eta lurruntze bidez.
•	 Eguzki betean egotea.
•	 Ur freskoa eskura ez edukitzea (adibidez, kanpoaldean lan egitea iturririk ez dagoen
leku batean).
•	 Lan fisiko gogorra egitea.
•	 Suspertzeko atsedenaldi laburregiak. Komeni da orduro atseden hartzea. Tenperatura
zenbat eta handiagoa izan, atsedenaldiak luzeagoak eta ugariagoak izan behar dira.
•	 Izerdiari lurruntzen uzten ez dioten babes ekipamenduak erabiltzea.
•	 Erabiltzen diren jantziak.
Lantokiari lotuak
Zereginari lotuak
Langileari lotuak
ARRISKU-FAKTOREAK
•	 Zenbait botika hartzea, besteak beste antihistaminikoak, diuretikoak edo antidepresi-
boak.
•	 Zenbait substantzia hartzea, hala nola alkohola edo kafeina.
•	 Gehiegizko pisua. Lodiek esfortzu handiagoa egin behar dute mugitzeko, eta horrega-
tik bero gehiago sortzen dute.
•	 Edadetua izatea. Adinekoek deshidratazio-arrisku handiagoa dute. Zahartu ahala
tenperatura erregulatzeko mekanismoa aldatu egiten da eta egarri-sentsazioa nabar-
men moteltzen da.
•	 Neurri fisikoak. Jarduera fisikoak zama erlatibo handiagoa jasanarazten dio musku-
lu-masa txikiko gorputzari. Pertsona txikien azalera/masa ratio handiagoa kaltegarria
gerta daiteke muturreko tenperatura beroak izaten direnean.
•	 Beste batzuk: lanaldia amaitu osteko jarduerak, muturreko kirol-jarduerak, tenperatura
handia etxean, nutrizio- eta hidratazio-egoera.
•	 Sexua. Ez da aurkitu sexuaren ziozko desberdintasunik pertsonaren tamainarekin eta
egoera fisikoarekin lotuta ez dagoenik. Hala ere, emakumezko langileen kasuan kome-
ni da kontuan hartzea langilea haurdun dagoen ala ez.
Fluidoak berritzea
1.	Edateko ura eskura jartzea lantokien inguruetan.
2.	Beroa jasan behar duten langileek 20 minuturik behin ur fresko apur bat (baso bat
gutxi gorabehera) edan dezaten sustatzea.
Elikadura egokia
1.	Galtzen diren gatzak janariekin berreskuratu behar dira. Beraz, dieta orekatua be-
har da.
Kontrol-neurriak
1.	Aireztapen edota aire-girotze orokorra.
2.	Haizagailuak eta airea girotzeko ekipamenduak jartzea behar diren lekuetan.
3.	Lokal itxietan pertsianak, estoreak eta eguzki-oihalak jartzea, kanpoko iturrietatik
babestu eta tenperatura jaisteko.
4.	Isolamendu-sistemak, pantailak eta hesiak instalatzea barrualdeko bero-erradia-
zioaren iturrien aurka.
5.	Isolamendu-sistemak jartzea bero-eroaleak diren gainazaletan, edo horrelako gai-
nazalak aldatzea.
PREBENTZIO-NEURRIAK
Aklimatazioa
1.	Aklimatazio-programa egokiak beroarekin zerikusia duten gaixotasunen arriskua
gutxitzen du. Kontuan hartu behar da 7-15 egun bitarteko aldia behar dela berora
egokitzeko. Giro beroan lan egiteari uzten zaionean, adibidez oporretan edo lane-
ko baja aldietan, berriro aklimatatu beharra dago lanera itzultzerakoan.
2.	Langileen mantentze fisikoa, pisu kontrolatua, elikadura egokia eta horrelakoak
sustatzea. Bereziki kontrolatzea luzaroan berorik jasan gabe egon diren eta beren
aklimatazio-parametroak aldatu dituzten langileak.
Estres termikoaren arriskurako berariazko osasun-zaintza.
Lanean behar diren kontrolak
6.	Kontrol-postu itxietan airea girotzeko sistema jartzea.
7.	Urruneko kontroleko postuak jartzea.
Administrazio-neurriak eta laneko jardunbideak
1.	Informazioa eta prestakuntza ematea beroarekin zerikusia duten arriskuez (estres
termikoa eta gainkarga teknikoa), arrisku-faktoreez, horien ondorioez eta prebent-
zio-neurri, jarraibide eta lan-prozedurez, banakako babes-ekipamenduen erabileraz
eta lehen laguntza emateko hartu beharreko neurriez. Halaber, trebatze-programak
sarritan egitea.
2.	Sistema kardiobaskularraren funtzionamenduan, odol-presioan, erregulazio termi-
koan, giltzurrunen funtzioan edo izerdian eragina izan dezaketen botikak hartzen
dituzten langileak arreta bereziz kontrolatzea eta, behar izanez gero, haien esposi-
zio-denbora laburtzea; alkoholaren kontsumoa ere ondo kontrolatzea.
3.	Energia-gastu handia eskatzen duten lan astunak mugatzea. Ahal dela, tresna me-
kaniko lagungarriak eskaintzea zamak edo erremintak errazago mugitu ahal izate-
ko. Betiere tresna lagungarri horiek erabilita jarduera metabolikoa ez da handiagoa
izan behar halakorik erabili gabe baino.
4.	Giro beroan egin beharreko denbora edo lanaren intentsitatea mugatzea, lan-txan-
dak eginez, bero gutxiagoko lekuak badaude, noski.
5.	Zeregin astunenak bero gutxiagoko orduetan planifikatzea, eta horretarako, behar
izanez gero, lan-ordutegiak egokitzea.
6.	Langileari bere lan-erritmoa egokitzen uztea, ahal den neurrian. Langileari bere es-
posizioak mugatzen uztea.
7.	Suspertzeko atsedenaldiak sarriago egitea (orduro, adibidez).
8.	Bakarkako lana saihestea eta talde-lana sustatzea, langileek elkar zaindu dezaten,
gainkarga termikoaren sintomak detektatze aldera.
9.	Gerizpeak edo aire girotuko lokalak atontzea langileek atseden har dezaten.
10.	Jantzi lasaiak, arinak eta argiak erabiltzea. Burua txanoaz edo kapelaz babestea.
1.	Jantziisolatzaileetaislatzaileak,erradiaziotermikoaxurgatzeaeragoztendutenak.
Horrelako jantziek aireberritzea eragotzi ohi dute; beraz, erradiazio-beroaren
murrizketa handiagoa izan behar da lurruntze bidezko “hozte” prozesuko bero-
galera baino. Horregatik, jantzi horiek ahalik eta lasaien eramatea gomendatzen
da.
2.	Gorputza hozten duten elementu osagarriak: “izotz-txalekoak”, jantzi bustiak, urez,
airez eta abarrekoez hoztutako elementuak.
3.	Jantzi horiek pisua dute eta eragozpenak sor ditzakete jardueran. Hori kontuan
hartu beharko da lan-prozeduran. Zenbaitetan gomendagarriagoa litzateke
horrelako jantziak atsedenaldietan erabiltzea, eta ez lanean.
Eguraldi-baldintzak maiz egiaztatzea, langileak jakitun jartzea eta
kontrako baldintza termikoetarako ezarritako prozedurak gauzatzea,
behar izanez gero.
1.	 Langilea gerizpean eta giro hotzean kokatzea, ahal dela.
2.	 Langileari arropak erantzi behar zaizkio, eta ur hotzeko dutxak gomendatzen dira (15-18
ºC). Ez da erabili behar 15 ºC-tik beherako ur hotzik, larruazaleko odol-hodiak estutu eta
bero-galera txikiagoa izango litzatekeelako.
3.	 Langileak konortea badu, eman ur hotza edateko. Konorterik gabe badago, jarri alboz
etzanda, burua apur bat alborantz makurtuta, beheko besoa atzean, luzatuta, goiko
besoa aurrerantz eta gorantz tolestuta, eta hankak tolestuta, goiko hanka behekoa baino
gehiago.
4.	 Beste aukera bat da gorputza eskuoihal bustiekin estaltzea eta eskuoihalok maiz aldatzea.
Ahal dela, haizagailu elektrikoa edo antzeko gailuren bat ere erabiliko da, gorputzaren
tenperatura are gehiago jaitsi dadin.
5.	 Deitumedikuarieta,ahalbaduzu,eramanpazienteaospitaleraahaliketalasterren.Sarritan,
bero-kolpea eduki duten pertsonek oxigenoa, bena barneko seruma eta, zenbaitetan,
medikazio egokia behar izaten dituzte.
Banakako babes ekipamenduak erabiltzea
BERO-KOLPE BATEN AURREAN NOLA JARDUN
Bibliografia
Trabajar con Calor. LSHIN
922. POT. “Estrés térmico y sobrecarga térmica: evaluación de los riesgos (I)”. LSHIN
Nunneley, Sarah A. “Prevention of Heat Stress” in 42. Heat and Cold, Vogt, Jean-Jacques, Editor, Encyclope-
dia of Occupational Health and Safety, Jeanne Mager Stellman, Editor-in-Chief. International Labor Organi-
zation, Geneva. © 2011.
OSHA. Section III. Chapter 4: Heat Stress.
Osalan Zerbitzu Orokorrak
Dinamita bidea, z/g (Basatxu mendia)
48903 Gurutzeta-Barakaldo (Bizkaia)
www.osalan.euskadi.eus

More Related Content

More from Irekia - EJGV

Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 82
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 82Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 82
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 82
Irekia - EJGV
 

More from Irekia - EJGV (20)

Consumo y preferencias de la generación silver
Consumo y preferencias de la generación silverConsumo y preferencias de la generación silver
Consumo y preferencias de la generación silver
 
La sociedad vasca ante el futuro / Euskal gizartea etorkizunaren aurrean
La sociedad vasca ante el futuro / Euskal gizartea etorkizunaren aurreanLa sociedad vasca ante el futuro / Euskal gizartea etorkizunaren aurrean
La sociedad vasca ante el futuro / Euskal gizartea etorkizunaren aurrean
 
Estudio de hábitos de consumo 2023 / Kontsumo-ohituren azterketa 2023
Estudio de hábitos de consumo 2023 / Kontsumo-ohituren azterketa 2023Estudio de hábitos de consumo 2023 / Kontsumo-ohituren azterketa 2023
Estudio de hábitos de consumo 2023 / Kontsumo-ohituren azterketa 2023
 
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 82
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 82Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 82
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 82
 
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak
 
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak
 
Euskadiko Osasun Mentaleko Estrategia 2023 – 2028
Euskadiko Osasun Mentaleko Estrategia 2023 – 2028Euskadiko Osasun Mentaleko Estrategia 2023 – 2028
Euskadiko Osasun Mentaleko Estrategia 2023 – 2028
 
Estrategia de Salud Mental de Euskadi 2023 – 2028
Estrategia de Salud Mental de Euskadi 2023 – 2028Estrategia de Salud Mental de Euskadi 2023 – 2028
Estrategia de Salud Mental de Euskadi 2023 – 2028
 
Economia circular y gestión de residuos / Ekonomia zirkularra eta hondakinen ...
Economia circular y gestión de residuos / Ekonomia zirkularra eta hondakinen ...Economia circular y gestión de residuos / Ekonomia zirkularra eta hondakinen ...
Economia circular y gestión de residuos / Ekonomia zirkularra eta hondakinen ...
 
Gizarte Zerbitzuen II. Plan Estrategikoaeu.pdf
Gizarte Zerbitzuen II. Plan Estrategikoaeu.pdfGizarte Zerbitzuen II. Plan Estrategikoaeu.pdf
Gizarte Zerbitzuen II. Plan Estrategikoaeu.pdf
 
II Plan Estratégico de Servicios Sociales
II Plan Estratégico de Servicios SocialesII Plan Estratégico de Servicios Sociales
II Plan Estratégico de Servicios Sociales
 
Percepciones y actitudes hacia la población de origen extranjero
Percepciones y actitudes hacia la población de origen extranjeroPercepciones y actitudes hacia la población de origen extranjero
Percepciones y actitudes hacia la población de origen extranjero
 
Atzerriko biztanleriarekiko pertzepzioak eta jarrerak
Atzerriko biztanleriarekiko pertzepzioak eta jarrerakAtzerriko biztanleriarekiko pertzepzioak eta jarrerak
Atzerriko biztanleriarekiko pertzepzioak eta jarrerak
 
Espetxekudeaketaren balantzea Euskadin 2021-2023
Espetxekudeaketaren balantzea Euskadin 2021-2023Espetxekudeaketaren balantzea Euskadin 2021-2023
Espetxekudeaketaren balantzea Euskadin 2021-2023
 
Balance gestión penitenciaria en Euskadi 2021-2023
Balance gestión penitenciaria en Euskadi 2021-2023Balance gestión penitenciaria en Euskadi 2021-2023
Balance gestión penitenciaria en Euskadi 2021-2023
 
Euskadi txakurrarekin
Euskadi txakurrarekinEuskadi txakurrarekin
Euskadi txakurrarekin
 
Turismo con perros
Turismo con perrosTurismo con perros
Turismo con perros
 
Consumo de medios de comunicación / Hedabideen erabilera
Consumo de medios de comunicación / Hedabideen erabileraConsumo de medios de comunicación / Hedabideen erabilera
Consumo de medios de comunicación / Hedabideen erabilera
 
Turismoari buruzko euskal herritarren iritziak / Percepción de la sociedad v...
 Turismoari buruzko euskal herritarren iritziak / Percepción de la sociedad v... Turismoari buruzko euskal herritarren iritziak / Percepción de la sociedad v...
Turismoari buruzko euskal herritarren iritziak / Percepción de la sociedad v...
 
Elecciones Generales / Hauteskunde Orokorrak
Elecciones Generales / Hauteskunde OrokorrakElecciones Generales / Hauteskunde Orokorrak
Elecciones Generales / Hauteskunde Orokorrak
 

Osalan. Estres termikoa: beroarekin lan egiteko gomendioak

  • 2. ESTRES TERMIKOA Gomendioak Arriskuen ebaluazioaren barruan baloratu egin behar da ea zereginaren baldintzek es- tres termikoaren arriskurik dakarten eta tenperatura- zein hezetasun-baldintzak egokiak diren: Barrualdeetako lanetan, tenperatura-baldintzak eguraldiaren menpe daudenean —hots, lantokian ez dagoenean ez kontuan hartu beharreko bero-iturririk, ez ge- hiegizko jarduera fisikorik, ez tenperatura altuari lotutako tresnarik—, tenperatu- ra-baldintzak Lantokiei buruzko 486/97 Errege Dekretuan zehaztutakoak izan- go dira, dekretu horretan definitutako tarteei energia-aurrezpenerako dekretuek ezartzen dizkieten mugekin. Gizakia gauza da bero-iturri naturalen eraginak orekatzeko. Hala ere, lantokian tenperatura altua, erradiazio-beroaren iturriak edota hezetasun handia badago, objektu beroak zuzenean ukitzen badira edota jarduera fisiko gogorra egiten bada (galdategiak, meatzaritza, zeramikagintza, beiragintza eta abar), gehiegizko beroak arriskuan jar dezake langileen osasuna. Kanpoan edota eguraldi beroarekin lan egin behar den jardueretan ere, esate baterako eraikuntzan, horrelako arriskua dago. Kanpoko eguraldi-baldintzak aldekoak ez direnean arriskua areagotu egin daiteke. Horixe gertatzen da uda heltzen denean edota bero-boladak izaten direnean. Sarrera
  • 3. Barrualdeetako lanetan bero-iturriren bat (erradiazioa, eroapena, konbekzioa) egonez gero, estres termikoaren arriskua baloratu behar da, eta arriskuari era- giten dioten aldagaiak ezagutu beharko dira lan-baldintza seguruak zehazteko. Horretarako kontuan hartu behar dira tenperaturak, langileak lanpostuan egiten duen jarduera eta abarrekoak, bai eta atsedenlekuan dagoen tenperatura ere, go- mendatutako indizea gainditzen bada. Kanpoko lanetan baliteke tresnaren bati lotutako bero-iturriren bat egotea, baina eguzkia berez aintzat hartu beharreko bero-iturria da eta kontuan eduki behar da estres termikoaren arriskua, aurreko kasuan bezala (lanlekua eta atsedenlekua). Bero-bolada dagoenean lan-baldintzak aldatu egiten dira. Funtsean, lantokietako tenpe- ratura altuagoa izango da, baita atsedenlekuetan ere, jada beharrezkoak badira, izan ere, nahiz eta airea girotzeko sistemak egon, horiek ez baitira egoten tenperatura-tontor ja- kin batzuei aurre egiteko diseinatuta. Bero-bolada bati aurrea hartzearren estres termi- koaren ebaluazioa egin liteke bero-iturririk gabeko lekuetan (jakiteko lan-inguruneko zer tenperaturatan beharko luketen atsedena langileek) eta beste horrenbeste egin behar litzateke dagoeneko arriskua baduten lanekin, jakiteko ea atsedena beharrezkoa den eta, hala izanez gero, zein den atsedenaldi berria. Dagoeneko arriskua baduten lanpostuetan, jarduketa-prozedura eduki behar litzateke tenperaturak gora egiten duenerako.
  • 4. • Aklimatazioa galtzea. Aklimatazioak nabarmen hobetu dezake beroa jasateko ahalme- na. 7-15 egun behar dira aklimatazioa lortzeko, baina astebete besterik ez hura galtze- ko. • Egoera fisikoa. Lan fisiko gogorrak egiteko trebaturik ez egotea arrisku-faktorea da. Ahalmen aerobikoa erabakigarria da giro beroan lan fisikoa egiteko trebetasuna eza- gutzeko. • Aurrekari medikoak edukitzea, hala nola gaixotasun kardiobaskularrak, arnasbidee- tako gaixotasunak, diabetesa edo giltzurrun-gutxiegitasuna. • Tenperatura altua eta hezetasun erlatibo handia. • Erradiazio, konbekzio edo eroapen bidezko beroaren iturriak. • Aireztatze eskasa. Airearen abiadura handitzean bero-sentsazioa gutxitu egiten da, bero gehiago galtzen delako konbekzio eta lurruntze bidez. • Eguzki betean egotea. • Ur freskoa eskura ez edukitzea (adibidez, kanpoaldean lan egitea iturririk ez dagoen leku batean). • Lan fisiko gogorra egitea. • Suspertzeko atsedenaldi laburregiak. Komeni da orduro atseden hartzea. Tenperatura zenbat eta handiagoa izan, atsedenaldiak luzeagoak eta ugariagoak izan behar dira. • Izerdiari lurruntzen uzten ez dioten babes ekipamenduak erabiltzea. • Erabiltzen diren jantziak. Lantokiari lotuak Zereginari lotuak Langileari lotuak ARRISKU-FAKTOREAK
  • 5. • Zenbait botika hartzea, besteak beste antihistaminikoak, diuretikoak edo antidepresi- boak. • Zenbait substantzia hartzea, hala nola alkohola edo kafeina. • Gehiegizko pisua. Lodiek esfortzu handiagoa egin behar dute mugitzeko, eta horrega- tik bero gehiago sortzen dute. • Edadetua izatea. Adinekoek deshidratazio-arrisku handiagoa dute. Zahartu ahala tenperatura erregulatzeko mekanismoa aldatu egiten da eta egarri-sentsazioa nabar- men moteltzen da. • Neurri fisikoak. Jarduera fisikoak zama erlatibo handiagoa jasanarazten dio musku- lu-masa txikiko gorputzari. Pertsona txikien azalera/masa ratio handiagoa kaltegarria gerta daiteke muturreko tenperatura beroak izaten direnean. • Beste batzuk: lanaldia amaitu osteko jarduerak, muturreko kirol-jarduerak, tenperatura handia etxean, nutrizio- eta hidratazio-egoera. • Sexua. Ez da aurkitu sexuaren ziozko desberdintasunik pertsonaren tamainarekin eta egoera fisikoarekin lotuta ez dagoenik. Hala ere, emakumezko langileen kasuan kome- ni da kontuan hartzea langilea haurdun dagoen ala ez.
  • 6. Fluidoak berritzea 1. Edateko ura eskura jartzea lantokien inguruetan. 2. Beroa jasan behar duten langileek 20 minuturik behin ur fresko apur bat (baso bat gutxi gorabehera) edan dezaten sustatzea. Elikadura egokia 1. Galtzen diren gatzak janariekin berreskuratu behar dira. Beraz, dieta orekatua be- har da. Kontrol-neurriak 1. Aireztapen edota aire-girotze orokorra. 2. Haizagailuak eta airea girotzeko ekipamenduak jartzea behar diren lekuetan. 3. Lokal itxietan pertsianak, estoreak eta eguzki-oihalak jartzea, kanpoko iturrietatik babestu eta tenperatura jaisteko. 4. Isolamendu-sistemak, pantailak eta hesiak instalatzea barrualdeko bero-erradia- zioaren iturrien aurka. 5. Isolamendu-sistemak jartzea bero-eroaleak diren gainazaletan, edo horrelako gai- nazalak aldatzea. PREBENTZIO-NEURRIAK Aklimatazioa 1. Aklimatazio-programa egokiak beroarekin zerikusia duten gaixotasunen arriskua gutxitzen du. Kontuan hartu behar da 7-15 egun bitarteko aldia behar dela berora egokitzeko. Giro beroan lan egiteari uzten zaionean, adibidez oporretan edo lane- ko baja aldietan, berriro aklimatatu beharra dago lanera itzultzerakoan. 2. Langileen mantentze fisikoa, pisu kontrolatua, elikadura egokia eta horrelakoak sustatzea. Bereziki kontrolatzea luzaroan berorik jasan gabe egon diren eta beren aklimatazio-parametroak aldatu dituzten langileak.
  • 7. Estres termikoaren arriskurako berariazko osasun-zaintza. Lanean behar diren kontrolak 6. Kontrol-postu itxietan airea girotzeko sistema jartzea. 7. Urruneko kontroleko postuak jartzea. Administrazio-neurriak eta laneko jardunbideak 1. Informazioa eta prestakuntza ematea beroarekin zerikusia duten arriskuez (estres termikoa eta gainkarga teknikoa), arrisku-faktoreez, horien ondorioez eta prebent- zio-neurri, jarraibide eta lan-prozedurez, banakako babes-ekipamenduen erabileraz eta lehen laguntza emateko hartu beharreko neurriez. Halaber, trebatze-programak sarritan egitea. 2. Sistema kardiobaskularraren funtzionamenduan, odol-presioan, erregulazio termi- koan, giltzurrunen funtzioan edo izerdian eragina izan dezaketen botikak hartzen dituzten langileak arreta bereziz kontrolatzea eta, behar izanez gero, haien esposi- zio-denbora laburtzea; alkoholaren kontsumoa ere ondo kontrolatzea. 3. Energia-gastu handia eskatzen duten lan astunak mugatzea. Ahal dela, tresna me- kaniko lagungarriak eskaintzea zamak edo erremintak errazago mugitu ahal izate- ko. Betiere tresna lagungarri horiek erabilita jarduera metabolikoa ez da handiagoa izan behar halakorik erabili gabe baino. 4. Giro beroan egin beharreko denbora edo lanaren intentsitatea mugatzea, lan-txan- dak eginez, bero gutxiagoko lekuak badaude, noski. 5. Zeregin astunenak bero gutxiagoko orduetan planifikatzea, eta horretarako, behar izanez gero, lan-ordutegiak egokitzea. 6. Langileari bere lan-erritmoa egokitzen uztea, ahal den neurrian. Langileari bere es- posizioak mugatzen uztea. 7. Suspertzeko atsedenaldiak sarriago egitea (orduro, adibidez). 8. Bakarkako lana saihestea eta talde-lana sustatzea, langileek elkar zaindu dezaten, gainkarga termikoaren sintomak detektatze aldera. 9. Gerizpeak edo aire girotuko lokalak atontzea langileek atseden har dezaten. 10. Jantzi lasaiak, arinak eta argiak erabiltzea. Burua txanoaz edo kapelaz babestea.
  • 8. 1. Jantziisolatzaileetaislatzaileak,erradiaziotermikoaxurgatzeaeragoztendutenak. Horrelako jantziek aireberritzea eragotzi ohi dute; beraz, erradiazio-beroaren murrizketa handiagoa izan behar da lurruntze bidezko “hozte” prozesuko bero- galera baino. Horregatik, jantzi horiek ahalik eta lasaien eramatea gomendatzen da. 2. Gorputza hozten duten elementu osagarriak: “izotz-txalekoak”, jantzi bustiak, urez, airez eta abarrekoez hoztutako elementuak. 3. Jantzi horiek pisua dute eta eragozpenak sor ditzakete jardueran. Hori kontuan hartu beharko da lan-prozeduran. Zenbaitetan gomendagarriagoa litzateke horrelako jantziak atsedenaldietan erabiltzea, eta ez lanean. Eguraldi-baldintzak maiz egiaztatzea, langileak jakitun jartzea eta kontrako baldintza termikoetarako ezarritako prozedurak gauzatzea, behar izanez gero. 1. Langilea gerizpean eta giro hotzean kokatzea, ahal dela. 2. Langileari arropak erantzi behar zaizkio, eta ur hotzeko dutxak gomendatzen dira (15-18 ºC). Ez da erabili behar 15 ºC-tik beherako ur hotzik, larruazaleko odol-hodiak estutu eta bero-galera txikiagoa izango litzatekeelako. 3. Langileak konortea badu, eman ur hotza edateko. Konorterik gabe badago, jarri alboz etzanda, burua apur bat alborantz makurtuta, beheko besoa atzean, luzatuta, goiko besoa aurrerantz eta gorantz tolestuta, eta hankak tolestuta, goiko hanka behekoa baino gehiago. 4. Beste aukera bat da gorputza eskuoihal bustiekin estaltzea eta eskuoihalok maiz aldatzea. Ahal dela, haizagailu elektrikoa edo antzeko gailuren bat ere erabiliko da, gorputzaren tenperatura are gehiago jaitsi dadin. 5. Deitumedikuarieta,ahalbaduzu,eramanpazienteaospitaleraahaliketalasterren.Sarritan, bero-kolpea eduki duten pertsonek oxigenoa, bena barneko seruma eta, zenbaitetan, medikazio egokia behar izaten dituzte. Banakako babes ekipamenduak erabiltzea BERO-KOLPE BATEN AURREAN NOLA JARDUN
  • 9. Bibliografia Trabajar con Calor. LSHIN 922. POT. “Estrés térmico y sobrecarga térmica: evaluación de los riesgos (I)”. LSHIN Nunneley, Sarah A. “Prevention of Heat Stress” in 42. Heat and Cold, Vogt, Jean-Jacques, Editor, Encyclope- dia of Occupational Health and Safety, Jeanne Mager Stellman, Editor-in-Chief. International Labor Organi- zation, Geneva. © 2011. OSHA. Section III. Chapter 4: Heat Stress. Osalan Zerbitzu Orokorrak Dinamita bidea, z/g (Basatxu mendia) 48903 Gurutzeta-Barakaldo (Bizkaia) www.osalan.euskadi.eus