SlideShare a Scribd company logo
1 of 59
Download to read offline
2
Aurkibidea
1. Sarrera ......................................................................................................................................................3
1.1. Dramatizazio proiektuaren datu orokorrak eta gaiaren justifikazioa.................................................3
1.2. Helburu pedagogikoak ......................................................................................................................5
1.3. Marko teorikoa..................................................................................................................................6
a) Adierazpen linguistikoa: hitza ulertzen du bere esanahi osoan...................................................7
b) Gorputz adierazpena: sentimenduak azaleratzeko gorputzaz baliatzea.......................................8
c) Arte adierazpena: irudia, argia, kolorea barne hartzen ditu.........................................................9
d) Adierazpen musikala: mugimendua eta soinu arautuak barne hartzen ditu. .............................10
2. Dramatizazio Proiektua ..........................................................................................................................14
2.1. Argumentuaren laburpena...............................................................................................................14
2.2. Pertsonaien deskribapena................................................................................................................14
Lehenengo mailakoak:.......................................................................................................................14
Bigarren mailakoak:...........................................................................................................................15
Hirugarren mailakoak ........................................................................................................................17
2.3. Gidoi dramatikoa.............................................................................................................................18
2.4. Eszenografiaren deskribapena eta hausnarketa ...............................................................................23
3. Ondorioak...............................................................................................................................................35
3.1. Lanarekin gertatutakoa....................................................................................................................35
3.2. Zer genekien eta zer ikasi dugun.....................................................................................................37
3.3. Hobekuntzak ...................................................................................................................................38
4. Erreferente bibliografikoak................................................................................................................39
5. Eranskinak .........................................................................................................................................41
1. Eranskina (Irudizko erreferenteak)................................................................................................41
1.1. Hondoa: ................................................................................................................................41
1.2. Jantziak:................................................................................................................................42
1.2. Atrezzoa:...............................................................................................................................43
2. Eranskina (Esperimentazioarekin lortutako emaitzak)..................................................................44
2.1. Hondoa .................................................................................................................................44
2.3. Jantziak.................................................................................................................................45
2.4. Atrezzoa................................................................................................................................47
3. Eranskina (Produktu definitiboak) ................................................................................................51
3.1. Hondoa .................................................................................................................................51
3.2. Jantziak.................................................................................................................................53
3.3. Atrezzoa................................................................................................................................57
3
1. Sarrera
1.1. Dramatizazio proiektuaren datu orokorrak eta gaiaren justifikazioa
Ikasturte honen helburuetako bat, talde moduan dramatizazio prozesu batean
murgiltzea da; hau antzerki proiektu bat eraikitzea eta antzeztea izango da. Prozesu
honetan hizkuntza desberdinak jorratuko dira; lengoaia eta kodigo anitzak, testualak,
irudizkoak, entzunezkoak eta abar, ondorioz lengoaien diziplinarteko lan bat izango da,
musika, gorputza, hizkuntza, teknologia berriak eta artea barne hartzen dituena.
Proiektuari hasiera emateko, gai baten aukeraketari ekin genuen. Horretarako, gure
irakaskuntza erreferente bat kontuan hartu genuen, besteak beste, Arazoetan
Oinarritutako Ikaskuntza. Metodo didaktiko hau, norbanakoaren aurkikuntzan eta
eraikuntzan oinarritzen da, umearen askatasunari, interesei eta autonomiari garrantzia
emanez. (Restrepo, 2005)
Hori hausnartuz, autonomiaren gaia aukeratu genuen, hau beste gaien gainetik,
askatasuna eta haien interesetan oinarritutako ikaskuntza, nagusitu egin zelako.
Autonomia Haur Hezkuntzako etapan inkontzienteki lantzen den funtsezko aspektu bat
da. Gainera, etorkizunean gehiago jorratu behar izango den gaietako bat dela uste dugu,
oraingo haurrek duten autonomia eskuratzen hastean, hainbat gabezi izaten dituztelako;
Mugak jartzen diren ahala, arauak batez ere, irudimena eta askatasuna ez dute lantzen,
ondorioz frustratzeko aukerarik ez zaie ematen. (Nino, 1990)
Beraz, gure helburu nagusia gabezia horiei irtenbidea aurkitzea izango da, eta
horretarako, haur bakoitza autonomoa izateko, beraien behar izanak, eskaerak,
beldurrak eta desirak entzun eta ulertu beharko dira; horiek hartuko direlako
abiapuntutzat haurren garapena eta ikaskuntza bideratzeko orduan. Izan ere haur
bakoitza berezia eta originala da, gizakiok errepikaezinak garelako.
Modu horretan, irakasleak paper hori hartzen duen heinean ikaslea motibatuta eta
askea sentituko da, aldi berean bere garapen integrala osotasunean landuz.
Hori lortzeko lehen aipatutako proiektua martxan jarriko dugu, eta honek beste
helburu orokor batzuk izango ditu, lanari zentzua emango diotenak. Horretarako
dramatizazioarekin lortu nahi ditugun helburuak aipatuko dira.
Dramatizazioak, komunikatzeko era ezberdinak ezagutzea ahalbidetzen digu,
besteak beste, berbala eta ez berbala. Lehenengoaren barnean ahozko hizkuntza egongo
4
litzateke, hitzen bidezko komunikazioan oinarritzen dena. Ez berbalaren barnean aldiz,
gorputz adierazpena egongo litzateke, hau da, keinu eta mugimenduen bidezko
komunikazioa. Ondorioz, dramatizazioaren bidez komunikazioarekiko lehenengo
pausuak ematen hasiko dira ikasleak.
Hizkuntzekin jarraituz, ez berbalarekin lotura estua duen gorputz adierazpena
lantzea da xedea. Gorputzarekin eta artearekin zer ikusia duten teknika berritzaile
desberdinak lantzen hasiko dira haurrak; argiaren bidezko teknikak, mimoa, dantza eta
ipuin motorra nabarmendu daitezke. Aipatutakoa garatu ahal izateko, baliabide
desberdinak erabili daitezke, batez ere arte hizkuntzarekin zer ikusia dutenak: argi
mahaiak, proiektoreak, fokuak, erretroproiektoreak eta abar. Beraz, dramatizazioak
esperimentatzeko uste baino aukera gehiago ematen dizkigu.
Bestalde, kontzeptu ezberdinak lantzeko baliabide interesgarria da. Izan ere,
dramatizazioaren bidez ikaskuntza ez da hain laua izango, ikasleen parte hartze aktiboa
eskatuko da, bide batez, ikaskuntzarako motibazioa piztuz. Beraz eskoletan
dramatizazioa txertatzea gomendagarria izango litzateke, egunerokotasuneko hainbat
egoera islatzeko aukera ematen duelako.
Dramatizazioak ere gai ugariren inguruko antzezlanak burutzeko aukera ematen
digu, gure kasuan, goian aipatu moduan nagusiki antzezlana autonomia maila lantzeko
erabiliko dugu. Horretarako, animalia eta intsektu ezberdinen autonomia mailak
taularatuko ditugu, egoera desberdin horiek agerian utziz.
Horretaz aparte, beste gai batzuk lantzeko ere aukera ematen du, nahiz eta
autonomia maila bezain sakon ez garatu. Horien artean, ingurunea eta urtaroak izango
genituzke. Inguruneari dagokionez, gure antzezlana basoan kokatzen denez, bertako
landarediaren eta faunaren zati txiki bat ezagutzeko aukera izango dute. Urtaroen
kasuan aldiz, udako eta udazkeneko trantsizioa ikusteko erabiliko da, antzezlaneko
funtsa bertan kokatuko delako.
Laburbilduz, dramatizazioak askatasunerako eta irudimenerako aukera anitzak
ematen dizkigunez, ikasleen motibazioa eta parte hartzea sustatuko du. Gainera,
aukeratutako gaia modu ulergarri batean lantzeko teknika desberdinak eskaintzen
dizkigu; aipatu beharra dago teknika oso interesgarriak direla, hezkuntza berritzaile bat
sortzen hasteko.
5
1.2. Helburu pedagogikoak
Proiektu honen helburuak zehazterakoan 237/2015 Haur Hezkuntzako Curriculum
Dekretua (Eusko Jaurlaritza, 2015) eta eraikitako marko teorikoa kontuan izan dugu.
Alde batetik, antzezlanarekiko ditugun helburu orokorrak azalduko dira, eta hauen
barruan, umeei eskainiko dizkiegun helburu pedagogikoak.
Gure proiektua batez ere, Nortasunaren Eraikuntzaren eta Ingurune Fisiko eta
Sozialaren Ezagueraren eremuan oinarritzen da, baina bigarren eremuko, Nortasunaren
Eraikuntzaren eta Komunikazioaren eta Adierazpenaren eremuaren, zenbait helburu ere
jorratzen dira..
Nortasunaren Eraikuntzaren eta Ingurune Fisiko eta Sozialaren Ezagueraren
eremuarekin lotura duten helburuak hurrengoak izango lirateke:
1. Arazoen planteamenduan oinarritutako ikuskizun bat agertzea.
- Haurra bere autonomia gaitasunaz jabetzeko egoera bat ikustea.
- Egoera gatazkatsuek sortu ahal duten frustrazio eta zailtasunei aurre egiteko
aukerak ezagutzea.
2. Ingurune naturalean dauden elementu desberdinen ezaugarri batzuk
aurkeztea.
- Autonomia prozesuekin identifikatzea.
- Menpekotasun afektiboaz ohartzea.
Nortasunaren Eraikuntzaren eta Komunikazioaren eta Adierazpenaren eremuarekin
lotura duten helburuak hurrengoak izango lirateke:
3. Haurrei dramatizazio baten bidez hizkuntza askotarikoen komunikazio
esperientzia bat eskaintzea.
- Adierazpen linguistikoaz jabetzea, hitza bere esanahi osoan ulertuz.
- Gorputz kontzientziaz jabetzea, sentimenduak, ideiak eta bizipenak
adierazteko.
- Arte adierazpena ematen dituen aukerak ezagutzea: irudiak, ikus
erreferenteak, estereotipoetatik aldentzea, ikonotasun maila desberdinetako
ekoizpenak eta abar.
6
1.3. Marko teorikoa
Lanari hasiera emateko, beharrezkoa izango da marko teoriko bat eraikitzea.
Honetan iturri desberdinak aztertuko ditugu, dramatizazioaren eta autonomiaren
inguruko teoriak finkatuz.
Hasteko dramatizazioari buruz hitz egingo dugu, autore desberdinen ekarpenak
aztertuz. Cerveraren ustez (1992) drama hitzak etimologikoki akzioa esan nahi du.
Kontzeptu hau antzerkiaren alorrera eramanez gero, egunerokotasunean etengabe
ematen diren ekintzak izango lirateke, helburu artistiko edo ludikoa erabiliz.
Antzerkian beraz, bi akzio mota bereizi ditzakegu, akzio erreala eta akzio
dramatikoa. Lehenengoa, kontakizuna edo istorioa izango litzateke, autoreak
asmatutakoa edota historian zehar eman izan dena. Bigarrena aldiz, antzezten dena
izango litzateke, hau da, akzio erreala taularatzea. (Cervera, 1992)
Cerveraren teoria dramatizazioaren ikuspegi tradizionalean oinarritzen dela esan
daiteke. Gaur egungo definizioa, ordea, jolas dramatikoarekin erlazionatzen da. Haien
arteko desberdintasunak argitzeko bakoitzaren ideia esanguratsuenak hurrengo taulan
batuko dira.
Ikuspegi tradizionala: Antzerkia Ikuspegi berritzailea: Jolas dramatikoa
Helburua: Azken emaitza egokia izatea Helburua: norbanakoaren adierazpena
bilatzen da eta prozesua
Sortutako testua: gidoi dramatikoa Ez dago testu finkorik beraz
inprobisazioan oinarritzen daBuruz ikasitako gidoia
Pertsonaia zehatzak Pertsonaien aukeraketa askea
Eszenatokian Espazio anitzak
Eszenografia zehatza Zehaztu gabeko eszenografia
Ikuslearen balorazio positiboa bilatzen da Motibazioaren araberako errepresentazioa
Ebaluazioa: Alde onak eta txarrak aipatzen
dira
Ebaluazioa: Akzioen araberakoa; ez dago
ezer onik ez txarrik
Ez da esperimentazioan oinarritzen Esperimentazioan oinarritzen da
Navarro (2007).
7
Beraz, gaur egungo dramatizazio kontzeptua jolas dramatikoaren sinonimotzat har
dezakegula esan daiteke, modu horretan, gure proiektua antzerkiarekin lotuz. Baina
horrek ez du esan nahi jolas dramatikoa alde batera utzi nahi dugunik, hezkuntza
proiektuetan erabiltzeko hau baliagarriagoa ikusten dugulako; izan ere, ez da berdina
haurrentzako dramatizazioa prestatzea edo haurrekin dramatizazio lan bat burutzea.
Hau kontuan izanda antzerkiaren helburu nagusiena haurrei mezu bat
transmititzea izango da. Hori dela eta dramatizazioa komunikazio mota bat bezala
ulertzen da, gorputz adierazpena eta ahozko hizkuntza batzen duena (Delgado, 2011).
Goian komentatu dugunarekin bat, dramatizazioa akzioaren inguruan lan egiten duen
prozesu berezia da eta horretarako akzioak beharrezkoak dituen adierazpen
errekurtsoak baliatzen ditu; hauek direlarik: (Cervera, 1992).
a) Adierazpen linguistikoa: hitza ulertzen du bere esanahi osoan.
Adierazpen linguistikoa dramatizazioaren testu dramatikoarekin lotzen da gehien
bat. Testu dramatikoa idazle batek edo batzuek sortzen duten testua da (Seger, 1994),
irakurlearen irudimenari zuzenduak egoten direnak. Testu dramatikoak, bi egitura mota
izaten ditu: kanpo egitura eta barne egitura. Lehenengo egituraren barruan, ekitaldiak,
didaskaliak eta hizketaldiak kokatzen dira:
Ekitaldia, ekintza egituratzen duen zati nagusi bakoitza izango litzateke,
garapenaren oinarrizko banaketa alegia. Banaketa nagusi honen barruan agerraldiak
kokatzen dira; hauek pertsonaia baten sarrera/irteerak markatzen ditu.
Haritik jarraituz didaskaliak kokatzen dira, zeinek, aktoreek esan behar ez dituzten
testu zatiak biltzen ditu. Hauek, parentesi artean edo letra etzanez idazten dira beti.
Testu zatien arabera ordea, bi mota bereizi daitezke; alde batetik, antzezlaneko edizioari
egindako oharrak bitzen dituztenak, letra etzanez idazten direnak (didaskaliak), eta
bestetik, eszenografiarako eta pertsonaien hizketaldirako argibideak biltzen dituztenak,
eta parentesi artean idazten direnak (akotazioak).
Horrez gain, didaskaliek, kokapen ezberdina izan dezakete, eta horren arabera hiru
mota bereizi daitezke, besteak beste, kanpokoak, eszenografiari buruzko informazioa
eskaintzen dutenak, tartekoak, pertsonaien ekintza ez linguistikoez informatzen dutenak,
eta barrukoak, hizketaldiaren dramatizazio ekintzez informatzen dutenak.
8
Kanpo egiturak barne hartzen duen hirugarren kontzeptura, hizketaldietara, igaroz,
elkarrizketak eta bakarrizketak bereizten direla aipatu beharra dago. Elkarrizketak, bi
pertsona edo gehiagoren artean ematen diren solasaldiak dira. Bakarrizketak aldiz,
bakoitzak bere buruarekin dituen solasaldiak dira.
Behin gidoi dramatikoa eraikita izanik pertsonaien fitxa osatu beharko da. Honetan
pertsonaien ezaugarri fisiko zein psikologikoak agertuko dira. Horrez gain hizkeraren
inguruko adierazleak argitu beharko dira, tonua, intentsitatea eta abiadura besteak beste.
b) Gorputz adierazpena: sentimenduak azaleratzeko gorputzaz baliatzea.
Gorputz Adierazpena dramatizazioaren barruan dagoen adar garrantzitsu bat da.
Honen bidez sentipenak, sentimenduak, bizipenak, ideiak, pentsamenduak eta emozioak
gorputzaren bidez ezagutzea eta hauek komunikatzea helburu duena. Horrez gain
besteekin kontaktuan gaudenez, gaitasun sozialak lantzen dira (Learreta, Ruano eta
Sierra, 2006; Montesinos, 2004 in Vizcarra eta Murua, 2015).
Gorputz adierazpenaren barruan zenbait autoreek gorputz-hizkuntza aipatzen dute.
Motosek teknika multzo bat bezala ulertzen du; teknika multzo horiek gorputzaren
hizkuntza sortzen dutelarik (1983 in Sanchez eta Ruano, 2009). Honekin Quintanak bat
egiten du, gorputzak berezko hizkuntza bat duela esanez, beste hizkuntza motak osatzen
dutenak (1997 in Sanchez eta Ruano, 2009).
Ruedak (2004 in Rodríguez, s.d.) sortzearekin lotzen du, mugimenduaren
esperimentazioaren eta adimen emozionalaren bidez.
Esan bezala komunikatzeko erabiltzen den tresna da, baina bere helburu bakarra ez
da besteekin komunikatzea. Ortiz-en ustez hezkuntza psikomotorraren aldetik
erreparatzen du gorputz-adierazpena, eta berarentzat haurraren garapen integralean
lagundu behar da, azken batean haurraren gorputz-hizkuntza bultzatzeko eta garatzeko.
(Ortiz, 2002:25 in Castillo eta Rebollo, 2009).
Laburbilduz, autore guztiek hizkuntza mota bat bezala kontsideratzen dute, non
gizaki bakoitzak barruan duena komunikatu edo transmititu ahal duen. Gorputz
adierazpena besteekin interakzioa ahalbidetzen duena, baina ez da zertan beti erabili
behar. Komunikazio mota hau bakarrik edo ahozko hizkuntzarekin landu daiteke.
Horrez gain arte diziplina bat bezala ere ikus daiteke, jaiotzetik dagoena eta gero
bakoitzak gehiago edo gutxiago garatzen duena.
9
Hau lantzeko teknika desberdinak erabili daitezke; mimoa (keinuen bidezko
teknika), argiaren bidezko teknikak (itzal txinatarrak) eta dantza (mugimendu
sekuentzia ordenatua, musikaren arabera egindakoa) besteak beste.
c) Arte adierazpena: irudia, argia, kolorea barne hartzen ditu.
Atal honetan, arte hizkuntzarekin zer ikusia duten edukiak lantzen dira, batez ere
estetikarekin zer ikusia dutenak; eszenografia (eszenatokian elkartzen diren elementuen
multzoari deritzo; atrezzoa, janzkera eta argiztapena (Mukarovský in Troc, 2005)).
Baina eduki estetikoaz aparte, eszenografiaren xede nagusi bat ideiak transmititzea
da, aktoreen hitzetan eta mugimenduetan daudenez gain (Mukarovský in Troc, 2005;
Luque, 2006). Beraz, eszenografiak informazio gehigarria esleitzen dio antzezlanari.
Kontzeptu guzti horiek lortzeko sortze prozesu baten barne murgildu beharko da
egilea, kasu honetan prozesu esperimentalean hain zuzen (Romero, Zapata eta Bazaes,
2013). Modu honetan dokumentazio prozesu aberasgarria egiten da, baina erreferente
zehatza hartu gabe. Horrek askatasun osoz lan egitea ahalbidetzen du, aldi berean
estereotipoetatik at lan egitea errazagoa eginez. Sortze prozesu horretan eszenografia
landuko da eta lehen esan bezala hiru atal ditu.
Argiztapenarekin hasiz gure proiektuari begira hurrengoa azpimarratuko genuke.
Argia eszenografiari zentzua ematen dion elementua da, zeinekin objektuak, pertsonak
eta abar ikusgarri egiten dira. (Romero, Zapata eta Bazaes, 2013)
Baina horrez gain beste funtzio bat atxiki ahal zaizkio; ikuspegi selektiboa. Honen
funtzioan argia garrantzi handien duten objektuen norabidean egongo dira (pertsonaia
bat edo batzuk argiztatzen eta ez atrezzoko elementuak) (Romero, Zapata eta Bazaes,
2013).
Jarraitzeko janzkerari buruzko zenbait kontu argitu behar dira. Hasteko testuingurua
kontuan izan behar da, horrela, pertsonaia desberdinak eraikiko dira; istorioa basoan
bada, agertzen diren pertsonaien janzkerak basoarekin zer ikusia izan beharko dute.
Horrez gain, pertsonaien arteko harremana garrantzitsua izango da, adibidez familia bat
adierazi nahi bada pertsonaia multzo hori janzkeran ezaugarri berdin edo antzeko bat
izango dute. (Romero, Zapata eta Bazaes, 2013).
Bukatzeko, gure gaia autonomia denez, atrezzoarekin hau errepresentatuko dugu.
Lehenik hondoan proiektatuko den stop-motionean hostoaren askatasuna adierazten da;
10
metaforikoki arbola hostoaren babesa izango litzateke, modu horretan askatasun hori
menpekotasunaren behar gehiagorik ez dagoela izango litzateke. Horrez gain, txoriaren
aukeraketa egin dugu, txoria duen autonomia prozesua gizakiok dugunaren antzekoa
delako.
d) Adierazpen musikala: mugimendua eta soinu arautuak barne hartzen ditu.
Adierazpen musikala dramatizazioaren azkeneko adarra da. Horretarako teknika
desberdinen azalpena jorratuko da hurrengo lerroetan. Hasteko, kontaketa musikala
deituriko teknika, haurrak musika entzuten duen ahala musika horrek sorrarazten dion
istorio, narrazio, olerki eta abar sortu beharko du. Bere burua sortzaile eta hunkibera
izatea eskatzen du baina honetaz aparte, motibazioa eta etengabeko arreta eskatzen du.
Azken emaitza den kontaketa landutako musikarekin batera egingo da.
Oso garrantzitsua da landutako musikaren egitura eta iraupena kontuan hartzea.
Honetarako beharrezkoa da hitzik gabeko musika erabiltzea eta egitura eta formaren
aldetik egokiak diren abestiak edo lanak aukeratzea. Kasu honetan, Haur Hezkuntzan,
irakasleak antolatutako jarduera izango da.
Ipuin musikalari dagokionez, ilustrazio musikalarekin konparatu daiteke. Soinuz
diseinatzeko egokia den haur ipuin bat hartu eta esanguratsuak diren atalak girotu edo
deskribatuko dira. Horretako, eskolako musika instrumentuak edo ahotsa erabiliko dira
txandaka edo aldi berean. Kontuan hartu behar da kontakizunari ezin zaiola garrantzirik
kendu eta horretarako musika tresnen erabilpenean oreka bat bilatu behar dela.
Dramatizazioa lantzeko beste modu bat gorputz eta musika-adierazpena da. Teknika
honetaz baliatuz, musika lan bat gorputz-mugimendu askeen bidez aurrera eramango
dugu. Mugimendu horiek arautuak izango balira dantza bihurtuko litzateke eta ez
gorputz- edo musika- adierazpena.
Haritik jarraituz, dantzaren teknika aztertuko dugu; haurren tentsioak deskargatzeko
eta haurren kezkak azaleratzeko oso baliagarria da, baita garapen fisiko eta
intelektualerako ere. Aurretik aipatutako moduan, mugimendu arautuekin gauzatuko
den ekintza da, hau da, gorputz adierazpen zuzendua. Baliabide edo aukera anitzak
daude hau aurrera eraman ahal izateko, mota askotako mugimenduak erabili daitezke:
keinuak, biraketak, jauziak eta abar. Honetaz aparte, garrantzizkoa da aldez aurretik
erabakitzea zein izango den erabiliko diren espazioa eta taldekatzeko era.
11
Azkenik, dramatizazio-musikala dago hizkuntza musikalaren eduki garrantzitsu
moduan. Teknika hau musika eta mugimenduen bidez istorio bat kontatzea da,
erabilitako mugimenduak askeak nahiz arautuak izanez. Grabaketak erabiltzeaz gain,
instrumentuak, norberak egindako soinuak, zaratak eta abar erabili daitezke
kontaketaren nahi ditugun atalak indartzeko, girotzeko edota azpimarratzeko
helburuarekin. Honetarako, interpretatuko den pieza ederki ezagutzea eskatzen du
elementuak modu egoki batean tartekatu ahal izateko, beraz, ezinbestekoa da musikaren
forma eta adierazpena ondo ezagutzea.
Laburbilduz, dramatizazioari esker, hezkuntzan garrantzitsuak diren hizkuntza
desberdinak landu daitezke aldi berean. Horrek haurren garapen integrala ahalbidetuko
du. Gainera onurak ez dira bakarrik ikaslean egiten baizik eta Hezkuntza Proiektuetan
ere. Teknika berritzaileen erabilpena hezkuntzaren berrikuntza sustatzen du. Beraz
beharrezkoa ikusten dugu dramatizazioaren inguruko ariketak txertatzea Hezkuntza
Sisteman. Horretarako lehen aipatu bezala proiektu bat jarriko dugu martxan, gai zehatz
bat lantzeko helburuarekin, gure kasuan autonomia.
Autonomia Haur Hezkuntzako etapan garrantzi handia hartzen duen edukietako bat
da. Carreteroren (s.d) ustez autonomiaren kontzeptua hurrengo ideietan sakontzen da.
Autonomia pertsonala, egunerokotasuneko jardueren garapenean nor bere kabuz
baliatzean datzana izango litzateke; hala nola, zainketa pertsonala "jantzi", jardun
fisikoa "eskailerak igo-jaitsi" eta jardun mentala "arazoen ebazpena".
Egunerokotasuneko jarduera hauek, era autonomoan bizitzeko eta ingurumenera
egokitzeko ezinbestekoak dira.
Gainera, Xabier Tapiak eta Myrtha Chokler-rek (2015) hurrengoa gehitzen dute:
kontzeptu honek bere baitan hartzen dituen, adierak askoz gehiago direla; gozamena,
erabakiak hartzea (aipatutako arazoen ebazpenarekin lotura duena), gaitasunak,
askatasuna eta abar bezalakoekin harremantzen dutelarik. Baina kontzeptuaren
etimologiara jotzen bada Vallet-ekin bat datoz, autonomia, barne askatasunean
oinarrituz ematen dela esanez, norberaren arauak kontuan hartzen direlarik jarduerak
burutzeko.
Beraz, haurren autonomia pertsonala sustatzeko, hezitzaileek pertsona
arduratsuetan bilakatzen lagundu beharko diete, hau izango baita hezkuntzaren
helbururik nagusiena. Hau kontuan izanik ezinbestekoa da hiru aspektu azpimarratzea;
12
adin tarte bakoitzerako ze autonomia gradu eskatu behar den, haurraren eboluzio fase
bakoitzean ze ekintza mota irakatsi behar diren eta jarduerak garatzeko ze laguntza edo
teknika motak behar dituen (Vallet, 2004).
Ildo beretik jarraituz, haurren gizarte-eragilerik garrantzitsuenetariko bat familia
dela esan behar da, nahiz eta beste eragileekin batera osagarri moduan jardun, eskola
esaterako. Gainera, haurra bizikidetzan beharrezkoak dituen, errespetuaren eta
komunikazioaren lehenengo hastapenak familia giroan ematen dira. Horretarako,
familiak aukera anitzak eskaini beharko ditu norbanako eta giza konpetentzien
garapenari dagokionez. Horrela, haurrak autonomiarekin eta segurtasunarekin haziko
dira, behar bezala harremantzeko eta jokatzeko gizarte eta lan giroan. (Vallet, 2004)
Gehienetan haurrak eskuratzen duen autonomia maila, gurasoak seme-alabekiko
duten jarreren araberakoa izaten da, baina horrek ez du esan nahi haurrak adin txikikoak
direnean menpekotasunik eduki behar ez dutenik. Tapiak (2015) horrela adierazten du
hurrengo ideian: "Txikitako mendekotasunik gabe autonomia lortzea ezinezkoa da".
Gizakia, beste gizaki batzuen menpe baitagoelako. Beraz, autonomia eskuratzeko
bidean maila desberdinak gainditu behar direla argi izan behar da; hori izango delako
autonomia lortzeko modu bakarra.
Autonomia eskuratzeko bide horretan, Tapiak hurrengo etapak nabarmentzen ditu:
1. Lotura edo atxikimendua: haurra autonomoa izan baino lehen beste norbaitekiko
mendekotasuna adierazten du, atxikimendua hain zuzen. Eratzen den lotura afektibo
hori, zenbat eta estuagoa izan, haurraren identitatea eta autonomia sendoagoa izango da
etorkizunean.
2. Bereizketa, urrunketa, banaketa: haurra bigarren urtearen hasieran autonomiarako
irrika eta gogo handia erakusten hasten da, motrizitatea garatuagoa baituelako. Beraz,
hau guztia kontuan izanik, helduengandik aldentzeko gogoak pizten zaizkiola esan
daiteke. Prozesu honetan, hiru eremu bereiz daitezke. Lehenengoa, haurrarentzako
garrantzitsuak diren pertsonen barne-irudiak izango lirateke. Irudi hauek protagonismoa
hartzen joan ahala, haurrak lasaiago aztertuko du ingurunea. Bigarren eremuak,
esfinterren kontrola, eskuen manipulazioa eta abar hartuko luke barne, haurrari
askatasun bat ahalbidetuz. Azkenik, helduarekin komunikatzeko hizkuntza edukiko
genuke, eskuratuz joan ahala haurraren autonomia gero eta gehiago finkatuko lukeena.
13
3. Banakotasuna eta indibidualizazioa: haurrak hiru urte dituenean, bere burua
bestearengandik bereizten du jada eta banakotasuna edo indibidualizazioa
azpimarratzeko, "ni" izenordainaren erabilpena egiten du. Gainera, haurraren identitate
berria dela eta, ezinegona eta esfinter-kontrolaren atzerapena bezalako ezaugarriak
nabarmentzen dira etapa honetan.
4. Identitatea: Tapiak (2015) hurrengoa dio: “identitatea identifikazio askoren ondorioa
da, propioa, bakarra, norbera eta originala dena”. Hortaz esan beharra dago, autonomiak
gorabeherak izango dituela bizitzan zehar, autonomo bilakatzeko prozesuak amaierarik
ez daukalako. Ildo beretik jarraituz, jardueraren bultzatzaile nagusia, haurraren
gozamena da, hau da, haurra bere kabuz jarduten duenean bizitzen duen momentua hain
zuzen. Honekin batera esan beharra dago, helduek haurrenganako duten arreta eta
afektu maila, haurraren motrizitatean, kognizioan eta pertzepzioan eragina izango duela.
Valletek (2004) aldiz, hurrengo ezaugarriak aipatzen ditu autonomia landu ahal
izateko. Hasteko haurrak pertsona autonomoak izan daitezen, bere bizitzaren
lehendabiziko etapetarako prestatuta dagoen guztia, irakatsi egin behar zaiola adierazten
du, eta aldi berean, horretarako prest dagoela erakustea ere garrantzitsua izango da.
Kontrakoa gertatzen bada, haurra helduen menpe geratuko da eta horren ondorioz,
beraiek egin behar dituzten zereginak egin beharrean, helduak egingo dituzte.
Gurasoen betebeharra beraz, seme-alabaei beraien buruen jabe izaten, irakastea,
baimentzea eta horretan animatzea da. Haur hezkuntzako etapa bakoitza, 0-3 eta 3-6,
jarduera zehatz horien prozesuaren barnean murgildu ezkero, haurrak saiakeren bidez,
ikaskuntza guzti hauek lortzen hasiko dira.
Autonomia lortzeak beraz, Vallet-entzat (2004) hurrengoa suposatuko luke: bere
buruarekiko segurtasuna izatea, erantzukizunak hartzea, kontzentratzen ikastea,
pentsatzeko eta arrazoitzeko gaitasuna garatzea, borondatea garatzen hastea eta
autokontrola izatea.
Beraz aipatutako guztia kontuan hartuta, autonomia, aurrerapen txikien aitorpenean
oinarritzen dela esan daiteke, eta Choklerrek (2015) dioen moduan: “Autonomoa
izateak haurrak heldua bere barnean sartzea esan nahi du, eta ez mekanikoki gaitasun
bat ikastea”.
14
2. Dramatizazio Proiektua
2.1. Argumentuaren laburpena
Egun batean protagonistaren gurasoak janari bila joan ziren. Txoria bakarrik
zegoela, haize bolada batek bere habia basoan barrena eraman zuen. Noraezean
sentitzerakoan bere gurasoen falta sumatu zuen. Hain txikia zenez ez zekien hegan
egiten eta basotik ibiliz haien bila abiatu zen. Bidean barrena pertsonaia desberdinekin
topo egin zuen eta hauek haien laguntza eskaini zioten autonomia mota desberdinak
azalduz.
2.2. Pertsonaien deskribapena
Gure antzezlana zortzi pertsonaiaz osatuta dago eta gure protagonista txori txiki bat
da. Une oro, istorio hau narratzaile batek zuzenduta dago. Hau, hostoz jantzita agertzen
da kontakizuna baso batean gertatzen delako. Besteei dagokionez, animalia ezberdinak
dira: arraina, azeria, bi erle eta txori txikiaren gurasoak. Aipatu beharra dago ez dugula
pertsonaien sexua zehaztu ez dugulako garrantzizkoa ikusten informazio hori.
Lehenengo mailakoak:
- Txoria: Adin txikiko izakia da eta bere sexua
zehaztugabea da. Gorputz iluna du baina kolore bizietako
hegoek kontraste handia egiten dute. Ahotsari dagokionez,
fina da eta tonu aldaketa ugari ditu. Hizkera informala
dauka eta euskara batuan mintzatzen da era ulergarri
batean erabiltzen dituen esaldi sinpleei esker. Gorputz
adierazpenaren erabilera nabaria da, asko transmititzen du
honekin; hasieran besoak gorputzera itsatsiak ditu,
besoen mugimenduen garapenari esker.
Pertsonaia honen alderdi emozionalak pisu handia du
eta hau oso ondo espresatzen du momentu oro. Gurasoak
galdu ditu eta horrek segurtasun falta handia sorrarazten
dio. Hau dela eta, noraezean dabil, galduta eta erantzun
askoren bila. Bere gurasoak galtzearen ondorioz, jarrera
urduria, beldurtia eta lotsatia erakusten du istorioan zehar.
15
Bigarren mailakoak:
- Orbela: Pertsonaia honek narratzailearen papera
gauzatzen du istorio honetan. Adinaz, gainontzeko
pertsonaiak baina nagusiagoa da eta bere sexua
zehaztugabea da. Honen gorputza iluna da eta hosto
lehorrez atonduta dago. Ahotsari dagokionez, orbelak
tonu sendoa du istorioan zehar eta intentsitate aldaketak
izaten ditu. Hau guztia, euskara batuan mintzatzen
delarik. Gorputzari dagokionez, oro har nahiko estatikoa
da baina keinu eta mugimendu lasaiak ere baditu.
Antzezlanean zehar publikoarekin interakzioan ibiltzen da
informazioa eskainiz. Basoko elementu bat da eta istorioa
modu argi batean kontatzen du.
- Arraina: Bigarren mailako pertsonaia hau adin
txikikoa eta sexu zehaztugabekoa da. Gama urdinean
dagoen ezkataz beteriko jantzia da. Ahots eztia du eta
tonu larria erabiltzen du aldaketa askorik egin gabe.
Hizkera informala eta argia erabiltzen du euskara
batuan egindako esaldi sinpleak erabiliz eta
gorputzarekin keinu eta mugimendu azkarrak egiten
ditu bere urduritasuna adierazteko.
Bere iragan laburrean gertatutakoaren ondorioz,
jarrera independentea du bizitzaren aurrean.
Protagonistarekin ezaugarri batzuk komunean ez
dituenez ezjakintasuna transmititzen du.
16
- Azeria: Adin txikikoa eta sexu
zehaztugabekoa da. Gorputz iluna du nahiz
eta atal batzuekin kontrastea izan, belarri,
buztan eta lepokoarekin hain zuzen. Ahots
fina du eta tonu lasaia erabiltzen du aldaketa
askorik egin gabe. Hizkera informala eta
argia erabiltzen du euskara batuan egindako
esaldi sinpleak erabiliz eta gorputzarekin
keinu eta mugimendu azkarrak eta motelak
nahasten ditu, bere gorputz adierazpen maila
altua delarik. Protagonistarekin duen jarrera
tentsioan oinarritzen da, azeria txoria jaten
saiatzen delako.
- Erleak: Bi dira, adin txikikoak eta sexu
zehaztugabekoak. Jantziak erleek dituzten kolorekoak
dira, hau da, horia eta beltza, modu horretan argi ilunen
kontrastea eginez. Ahots koordinatua dute, hau da, biak
batera hitz egiten dute eta hizkera oso pertsonalizatua
dute. Beste pertsonaien moduan, euskara batuan hitz
egiten dute eta esaldi sinpleak erabiltzen dituzte ulermena
errazteko.
Izaerari dagokionez, oso alaiak dira eta bata bestearen
menpekoak , hau da, dena elkarrekin egiten dute haien
atxikimendua handia delako. Arazoaren aurrean
erantzunaren bila aurkezten dira eta
protagonistarenganako ardura edo kezka erakusten dute.
17
Hirugarren mailakoak
- Gurasoak: Bi dira eta ez dugu zehaztu haien sexua.
Adinez, helduak dira eta hau dela eta, poztasun handia
adierazten dute. Txori txikiaren moduan, gorputz iluna
eta hegoak dituzte; txori txikiaren kolore anitzak
justifikatzeko, guraso bakoitzak kolore gama ezberdin
bat du (kolore hotzak eta beroak). Hizkera formala
dute eta euskara batuan mintzatzen dira.
Txoria galdu denez, haren bila aritu dira. Hau dela
eta, goxotasuna adierazten dute haien
oinordekoarengana. Nahiz eta gurasoak
protagonistaren helburua izan hirugarren mailako
pertsonaiak dira. Hauen eginbeharrekoa, haurra
topatzea eta ondo dagoela ziurtatzea da.
18
2.3. Gidoi dramatikoa
HEGOAK ASTINDUZ
1. EKITALDIA
1. Agerraldia:
Hondoa pizten da; arbola hostoekin. Basoko soinuak entzuten dira:
txoriak, haizea…
Basoan gaude udan. Eszenatokiaren eskuinaldean zuhaitza dago,
eszenatokia inguratuz loreak, erdialdean habia eta honen azpian
txoria. Orbela eskuinaldetik sartzen da eszenatokira.
- ORBELA: Hara ikusi! Ikusi duzue zer dagoen hor? (hondoa
seinalatuz, ikusleari esanez) Habia bat da… Zelako
oroitzapenak! (barrezka) Istorio polit bat kontatzea nahi
duzue? (publikoari) Ba entzun ondo. Duela hilabete batzuk
zuhaitz batean zintzilik nengoela txori batzuk habia bat eraiki
zuten. Egunak pasa ahala txoriek horrelako txori txiki-txiki-
txiki bat eduki zuten. (Atzamarrekin txikia irudikatuz ahots
zorrotzez. Pixkanaka orbela eszenatokitik aldentzen doa) Eta
egun batean haize bolada batek… (Haizearen soinua)
Stop-motion-a martxan jartzen da, habia zuhaitzetik aldentzen
doa.
2. Agerraldia
Lehenengo agerraldiko eszenografia mantentzen da.
Txoria habiaren azpitik irteten da, non dagoen ez dakiela.
The Swan, “Carnival of the Animals” abestia entzungo da. Txoria
galduta sentitzen da eta mugimenduaren eta aurpegiaren bidez
adierazten du. Mugimenduak egiten dituen bitartean hurrengoa
esaten du.
- TXORIA: Non nago? Eta nire gurasoak? (Urduri. Pausa) Zer
egingo dut haiek nirekin ez badaude? Nola helduko naiz
haiengana? (Alboetara begiratuz. Pausa. Momentu honetan
musika jarraituz orekarekin jolasten du albo batera eta
bestera, erortzeko plantak egiten ditu) Hauekin mugi naiteke
19
(bere hanken gaitasunaz kontzientziatuz) Nire hankatxoak
erabili beharko ditut… (pauso txikiak emanez lekuan)
3. Agerraldia
Txoria basoan barrena sartzen da; pantaila atzetik dabil,
erretroproiektoreak proiektatzen duen irudia aldatzen joan ahala
pantailaren alde batetik bestera ibiliz. Giroa sortzeko musika.
- ORBELA: (Off ahotsa) Gure txoritxoa basoan sartu zen. Ibili
eta ibili aritu ostean arrainarekin topo egin zuen.
4. Agerraldia
Basoa. Eskuinaldean aintzira. Uraren soinua.
Txoria eszenatokira sartzen da eta arrainarekin topo egiten du.
Txoria ez ditu hegoak gehiegi mugituko, horiek zer diren ez
dakielako.
- TXORIA: (lotsatuta) Kaixo, laguntza behar dut mesedez…
- ARRAINA: Bai noski! Esan! Zer gertatzen zaizu? (larri)
- TXORIA: (beldurrez) Haize bolada batek nire etxea nire
zuhaitzetik aldendu du, eta bakarrik nago. Ikusi al dituzu nire
gurasoak!?
- ARRAINA: Gurasoak? Zer da hori?
- TXORIA: (harrituta) Ez dakizu zer diren gurasoak? Nola da
posible hori? Jaiotzetik nirekin egon direnak dira.
- ARRAINA: Zurekin? (galdezka) Ni jaiotzerakoan bakarrik
egon nintzen. Arrautza borobil batean bizi nintzen (keinuen
bidez errepresentatuz) Egun batean arrautza apurtu eta
bertatik irten nintzen (besoekin irteteko ekintza eginez) Baina
hortik irten nintzenean, bakarrik nengoen. Ez zegoen inor
nire alboan. (harrituta) Momentu horretatik aurrera bakarrik
ibili izan naiz beti.
- TXORIA: Orduan… ezin izango didazu lagundu… nire
bidea jarraituko dut, ea beste norbait aurkitzen dudan
(ibiltzeko modu motela eta tristea) Agur lagun, mila esker!
- ARRAINA: Aizu! Eta zergatik ez dituzu hegoak erabiltzen?
- TXORIA: Hegoak? (bere buruari, harrituta eszenatokitik
irteten)
20
- ARRAINA: Zorte on! Espero dut gurasoak deitzen dituzun
horiek aurkitzea! Agur, agur! (Arraina eszenatokitik irtetzen
da)
5. Agerraldia
Txoria pantaila atzetik dabil, erretroproiektoreak proiektatzen duen
irudia aldatzen joan ahala pantailaren alde batetik bestera ibiliz,
bere gorputza aztertuz; besoak zabaldu eta hegoak deskubritzen
ditu. Giroa sortzeko musika.
- ORBELA: (Off ahotsa) Berriro ere basotik beste norbaiten
bila joan zen eta han loretxoetan bi erle ikusi zituen.
6. Agerraldia
Basoa. Eszenatokian erleak. Erleen soinua.
Txoria eszenatokira sartzen da eta erleekin topo egiten du. Txoriak
hegoekin mugimendu pixka bat adierazten du.
- TXORIA: (lotsatuta) Kaixo, laguntza behar dut mesedez…
Arrainari galdetu diot eta ezin izan dit lagundu.
- ERLEAK: Bai noski! Esan! Zer gertatzen zaizu? (biak aldi
berean eta larrituta)
- Txoria: (beldurrez) Haize bolada batek nire etxea nire
zuhaitzetik aldendu du, eta bakarrik nago. Ikusi al dituzue
nire gurasoak!?
- ERLEAK:Gurasoak? Zer da hori? (aldi berean)
- TXORIA: (harrituta) Ez dakizue zer diren gurasoak? Nola da
posible hori? Jaiotzetik nirekin egon direnak dira.
- ERLEAK: Zurekin? (aldi berean) Gu jaiotzerakoan
elkarrekin egon ginen, baina lagunak gara, ez gurasoak. Zer
da hori? Erletxe batean (hondoa seinalatuz) har batetik orain
garena izatera heldu ginen. Gu bezalako pilo bat zeuden
bertan eta momentu horretatik aurrera denak elkarrekin bizi
izan gara.
- TXORIA: Orduan ezingo didazue lagundu… nire bidea
jarraituko dut, ea beste norbait aurkitzen dudan (ibiltzeko
modu motela eta tristea) Agur lagunak, mila esker!
- ERLEAK: Aizu! Baina zergatik ez dituzu zure hegoak
mugitzen? Mugitu azkar gure moduan! (hegoak mugituz)
Ikusiko duzu zer gertatzen den!
21
- TXORIA: (Hegoak azkar mugitzen ditu eta salto bat ematen
du) Ene! (harrituta)
- ERLEAK: Zorte on! Espero dugu gurasoak deitzen dituzun
horiek aurkitzea! Agur, agur! (biak batera, eszenatokitik
irteten dira)
7. Agerraldia
Txoria pantaila atzetik dabil, erretroproiektoreak proiektatzen duen
irudia aldatzen joan ahala pantailaren alde batetik bestera ibiliz,
hegoak mugituz. Giroa sortzeko musika.
- ORBELA: (Off ahotsa) Gure txoritxo txikia berriz ere baso
barrura sartu zen… Gaixoa… (triste) hain triste zegoen.
Baina bat-batean azeri txikia ikusi zuen (ahotsa pixka bat
altxatuz).
8. Agerraldia:
Basoa. Eskuinaldean azeria jolasten. Basoko eta azeriaren soinuak.
Txoria eszenatokira sartzen da eta azeriarekin topo egiten
du.Txoriak hegoekin mugimendu zabalak egiteko askatasuna du.
- TXORIA: (lotsatuta) Kaixo, laguntza behar dut mesedez…
Ea zuk laguntza eskaini ahal didazun. Arrainari eta erleei
galdezka ibili naiz eta ezin izan didate lagundu.
- AZERIA: Bai noski! Esan! Zer gertatzen zaizu? (larrituta)
- TXORIA: (beldurrez) Haize bolada batek nire etxea nire
zuhaitzetik aldendu du, eta bakarrik nago. Ikusi al dituzu nire
gurasoak!?
- AZERIA: Gurasoak? Nireak hor daude! (bi azerien
proiekzioa; azeriak hauei seinalatuz)
- TXORIA: (harrituta) Bai! Zureak zure modukoak dira, baina
horiek ez dira ni bezalakoak, ez dira txoriak, ez dakite hegan
egiten. Nik nireak topatu nahi ditut. Non daude nireak? (lur
jota) Ez ditut inoiz aurkituko!
- AZERIA: Lasai egon txori txiki, gurasoak jaiotzetik egon
dira gurekin, txikiak garenean ez gaituzte bakarrik uzten.
Ziur zure bila daudela (besoarekin txoria inguratuz)
Bat-batean txorien soinuak entzuten dira.
- GURASOAK: (Off ahotsa) Txori Txiki! Non zaude?
(Abestuz)
22
- AZERIA: Entzuten al duzu hori? Ez dira hor goian hegan
egiten daudenak? (gora begira eta basoan sartuz)
- GURASOAK: (Off ahotsa) Txori Txiki! Non zaude? Hemen
gaude zeruan (Abestuz)
- TXORIA: (Harrituta) Hemen nago lurrean! (Abestuz) Etorri
nire bila! (Kexatuz)
Txori handiak eszenatokira sartzen dira. Azeria bazter batean
gelditzen da eszena ikusiz. Pozez.
- GURASO1: Oooo! Azkenean!
- GURASO2: Zure bila ibili gara egun osoan! Non ibili zara!
- TXORIA: Basotik bueltaka! Zuen bila egon naiz eta bidean
aurkitu ditudanek ezin izan didate lagundu, hona heldu
naizen arte.
- GURASOAK: Hau poza eta lasaitasuna! Goazen etxerantz
eta bidean kontatuko diguzu ikusi eta ikasi duzun guztia!
- TXORIA: Egon momentu bat! (Azeriaren ondora hurbiltzen
da) Agur lagun! Mila esker!
- AZERIA: Agur! Pozten naiz berriro zure gurasoekin egoteaz!
Ikusiko gara berriro jolasteko (Azeriak jolasten jarraitzen du)
9. Agerraldia
Txoriek eta azeriak eszenatokitik alde egiten dute. Txoriak pantaila
atzetik dabiltza, erretroproiektoreak proiektatzen duen irudia
aldatzen joan ahala pantailaren alde batetik bestera ibiliz.
Orbela sartzen da.
ORBELA: Eta horrela nire bizilagunak etxera bueltatu ziren. Han
txori txikiak bere abenturak kontatu zizkigun! Poz-pozik! Baina
hortik gutxira uda pasa ahala udazkena heldu zen (stop motion-a
martxan jartzen da; arbolari pixkanaka hostoak erortzen zaizkio)
txoritxoa hegan egiten primeran ikasi zuen eta etxea atzean utzi zuen
(Pausa) hegoak astintzen zituen bitartean ni… (Orbela
eszenatokiaren alde batetik irteten da)
Stop motion-a: Orbela haizearen bidez txoriaren atzetik doala
irudikatzen da. Pixkanaka musikaren bolumena igo eta argiak
amatatuz doaz.
23
2.4. Eszenografiaren deskribapena eta hausnarketa
Gure eszenografiaren helburu nagusiena mezu bat transmititzea izango da (Luque,
2006). Bukatzeko, gure gaia autonomia denez, atrezzoarekin hau errepresentatuko dugu.
Lehenik hondoan proiektatuko den stop-motionean hostoaren askatasuna adierazten da;
metaforikoki arbola hostoaren babesa izango litzateke, modu horretan askatasun hori
menpekotasunaren behar gehiagorik ez dagoela izango litzateke. Horrez gain, txoriaren
aukeraketa egin dugu, txoria duen autonomia prozesua gizakiok dugunaren antzekoa
delako.
Bigarren helburu bat, estetika eta espazio-denbora kontzeptuak eraikitzea dira. Hori
kontuan izanda, eszenografian elementu deigarri eta atseginak sortuko ditugu, zeinek
istorioaren ikusleak testuinguruan kokatuko dituzte. (Romero, Zapata eta Bazaes, 2013)
Gainera atrezzoa, testuinguruan kokatzeko eta mugak finkatzeko erabiliko dugu.
Basoko elementuekin egingo dugu, eszenografiaren ikonotasun maila mantendu nahi
izan dugu, elementuak errekonozitzeko eta ikusle bakoitzak bere interpretazioa egin
dezan. Mugak jartzeko aldiz, loreen paperezko errepresentazioak sortu ditugu. Gainera,
behin praktikan jarrita, nahasketa hau oso interesgarria ikusiko da.
Jarraitzeko koloreen garrantzia azpimarratu beharra dago. Alde batetik janzkeraren
koloreak zaindu ditugu, hau da, kolore guztiak arrazoi batengatik erabili ditugu.
Orokorrean kolore deigarriak dira, udarekin konektatzeko; udak duen poztasuna eta
alaitasunarekin hain zuzen. Horrez gain kolore neutroak eta pigmentu koloreak erabili
ditugu kontraste handia sortzeko, modu horretan estetika deigarria eginez.
Aldi berean, teknologia berrien txertaketa interesgarria izan da. Honekin
erretroproiektorea (azetetatoarekin sortutako hondoa) eta proiektorea (stop-motion)
erabiliko ditugu. Erretroproiektorean agertzen den irudia estetikoa izango da, hau da
lehen aipatutako testuingurua sortzeko izango da. Proiektorearen bidez proiektatuko
dena aldiz, hitzarekin esaten ez den guztia transmititzeko izango da.
Bukatzeko, musikaren erabilpena zehaztuko dugu. Batetik musika antzezlana
girotzeko erabiliko da (basoko soinuak; txoriak, ura, haizea…). Bestetik, txoria galduta
sentitzen denean The Swan abestiarekin eta mugimendu leunekin emozio hori
transmitituko da.
24
Esan beharra dago, lortu ditugun emaitza guztietara ailegatu baino lehen,
esperimentazioan oinarritutako prozesu batean murgildu garela, bidean emaitza
desberdinak lortuz. Prozesuan zehar, iturri desberdinak aztertu ditugu, ikus
erreferenteak hain zuzen (Ikus eranskin 1); horiek baliogarriak izan dira gure azkeneko
emaitzak lortzeko (Ikus eranskin 3).
25
1. EKITALDIA: Deskribapen orokorra: Hasieran udazkenean kokatzen gara. Lehenengo agerraldiaren eszenan orbela agertzen da. Flashback-a gertatzen
denean udara 2. agerralditik 8. agerraldira pasatzen gara. Tarte honetan pertsonaia desberdinen sartu-irtenak gauzatuko dira. Eszenatokiko
atrezzoa ez da ia aldatuko, aldatzen denean agerraldien deskribapenean azalduko da. Flashback-a bukatzerakoan udazkenera bueltatzen gara.
1. AGERRALDIA:
IRUDIA
ESZENATOKIAREN
DESKRIBAPENA
MUGIMENDUA PERTSONAIAK MUSIKA ARGIZTAPENA BALIABIDE
TEKNIKOAK
DENBORA
Paperezko lore batzuk
eszenatokia inguratu eta
banatzen dute.
Eskuinaldean eta
ezkerraldean zuhaitzak
egongo dira.
Habia eszenatokiaren
erdialdean kokatuko da.
Orbela
eszenatokiaren
ezkerraldetik
sartzen da.
Eszenatokitik
mugitzen da.
Eszenatokitik
irteten da.
Orbela publikoari
zuzenduko da
laugarren horma
apurtuz.
Istorioari hasiera
emango dio.
Ahots zorrotza
erabiliko du.
Txoria habiaren
azpian egongo da,
eszenatokiaren
erdialdean
kokatzen dena.
Basoko
soinuak.
Stop
motionak
duen musika
eta soinua.
Hondoa piztuta
dago eta
narratzailea
sartzean fokuak
pizten dira.
Stop motiona
hasterakoan
fokuak itzaltzen
dira eta hau
bukatzerakoan
piztu egiten dira.
Erretroproiektorea
azetatoaren bidez
proiektatutako
irudi finkoa.
Stop-motion:
zuhaitzetik había
aldentzen da.
1’
26
2. AGERRALDIA:
IRUDIA ESZENATOKIAREN
DESKRIBAPENA
MUGIMENDUA PERTSONAIAK MUSIKA ARGIZTAPENA BALIABIDE
TEKNIKOAK
DENBORA
Paperezko lore batzuk
eszenatokia inguratu eta
banatzen dute.
Eskuinaldean eta
ezkerraldean zuhaitzak
egongo dira.
Erdialdean habia dago
kokatuta.
Txoria habían
dagoela alde batera
eta bestera mugitzen
da eta habiatik
irteten denean
eszenatokiaren alde
batetik bestera
mugitzen da.
Txoria, noraezean
dago eta
aurpegiarekin
larritasunaren
keinuak egiten
ditu.Duen arazoa
konpontzen saiatzen
da alboetara
begiratuz eta
orekarekin jolastuz
(erortzeko plantak
eginez) eta pauso
txikiak emanez.
The Swan
(From
“Carnival
of the
Animals”)
abestia
entzungo da
txoriak bere
egoera
interpretatz
en duen
bitartean.
Agerraldiaren
hasieran fokuak
pizten dira.
Hondoa piztuta
dago.
Erretroproiektorea
azetatoaren bidez
proiektatutako
irudi finkoa.
3’
27
3. AGERRALDIA:
IRUDIA ESZENATOKIAREN
DESKRIBAPENA
MUGIMENDUA PERTSONAIAK MUSIKA ARGIZTAPENA BALIABIDE
TEKNIKOAK
DENBORA
Paperezko lore batzuk
eszenatokia inguratu eta
banatzen dute.
Eskuinaldean eta
ezkerraldean zuhaitzak
egongo dira.
Txoria pantailaren
atzetik alde batetik
bestera doa.
Besoak gorputzera
itsatsita ibiliko da.
Txoria: pantailaren
atzetik salto txikiak
emanez ibiliko da,
alde batetik bestera.
Orbela:
Eszenatokitik kanpo
egongo da.
Basoko
soinuak eta
orbelaren
off ahotsa.
Fokuak itzalita
daudelarik
erretroproiektorearen
argiari esker, txoriaren
silueta pantailan
ikusiko da.
Erretroproiektorean
dagoen irudi finkoa
alde batetik bestera
mugitzen da.
Erretroproiektorea
azetatoaren bidez
proiektatutako
irudi finkoa.
Erretroproiektore-
aren bidez, txoriak
egiten dituen
mugimenduen
itzalak pantailan
agertuko dira. Aldi
berean pantailan
baso baten irudia
proiektatutako da.
30’’
28
4. AGERRALDIA:
IRUDIA ESZENATOKIARE
N DESKRIBAPENA
MUGIMENDUA PERTSONAIAK MUSIKA ARGIZTAPENA BALIABIDE
TEKNIKOAK
DENBORA
Paperezko lore batzuk
eszenatokia inguratu eta
banatzen dute.
Eskuinaldean eta
ezkerraldean zuhaitzak
egongo dira.
Eszenatokiaren
eskuinaldean arraina
aintziraren barruan
dago.
Txoria eszenatokira
sartzen da.
Arrainarekin
elkarrizketa
bukatzen duenean,
poliki poliki
eszenatokitik
aldentzen da.
Arraina: Agerraldia
hasten denean
eszenatokiaren
eskuinaldean eta
atzean kokatuta
dago, aintziraren
barruan.
Txoria: Gorputz
adierazpenari
dagokionez besoak
gorputzera itsatsita
ibiliz doa.
Arrainarekin
topatzerakoan
lotsatuta eta
beldurtuta dago eta
arrainarekin
elkarrizketa
bukatzen duenean
harridura aurpegia
jartzen du.
Eszenatokitik irteten
da hegoei buruz
hausnartzen duen
bitartean.
Arraina: Ahots
bitxiz hitz egiten du
eta bere aurpegian
eta gorputzaren
adierazpenean
larritasuna sentitzen
da.
Basoko
soinuak
Txoria sartzerakoan
fokuak pizten dira
eta hau irteterakoan
amatatzen dira.
Hondoa piztuta
dago.
Erretroproiekto-
rea azetatoaren
bidez
proiektatutako
irudi finkoa.
2’
29
5. AGERRALDIA:
IRUDIA ESZENATOKIARE
N DESKRIBAPENA
MUGIMENDUA PERTSONAIAK MUSIKA ARGIZTAPENA BALIABIDE
TEKNIKOAK
DENBORA
Paperezko lore batzuk
eszenatokia inguratu eta
banatzen dute.
Eskuinaldean eta
ezkerraldean zuhaitzak
egongo dira.
Txoria pantailaren
atzetik alde batetik
bestera doa.
Hegoak
deskubritzen ditu,
beraz, besoak erdi
irekita ibiltzen du.
Txoria: pantailaren
atzetik salto txikiak
emanez ibiliko da,
alde batetik bestera.
Bere hegoak
aztertuz.
Orbela:
Eszenatokitik kanpo
egongo da.
Basoko
soinuak eta
orbelaren
off ahotsa.
Fokuak itzalita
daudelarik
erretroproiektoreare
n argiari esker,
txoriaren silueta
pantailan ikusiko da.
Erretroproiektorean
dagoen irudi finkoa
alde batetik bestera
mugitzen da.
Erretroproiekto-
reaazetatoaren
bidez
proiektatutako
irudi finkoa.
Erretroproiekto-
rearen bidez,
txoriak egiten
dituen
mugimenduen
itzalak pantailan
agertuko dira.
30’’
30
6. AGERRALDIA:
IRUDIA ESZENATOKIAREN
DESKRIBAPENA
MUGIMENDUA PERTSONAIAK MUSIKA ARGIZTAPENA BALIABIDE
TEKNIKOAK
DENBORA
Paperezko lore batzuk
eszenatokia inguratu eta
banatzen dute.
Eskuinaldean eta
ezkerraldean zuhaitzak
egongo dira.
Txoria eszenatokira
sartzen da eta
erleekin elkarrizketa
izan eta gero
eszenatokitik pozik
eta besoak irekita
joaten da (hegan
egiteko moduan)
Erleak: Agerraldia
hasten denean
eszenatokiaren bi
aldeetatik ateratzen
dira koreografia
eginez eta erdian
kokatzen dira.
Txoria: Erleekin
topatzerakoan
lotsatuta eta
beldurtuta dago.
Erleekin izaten duen
elkarrizketa eta
gero, hegoak azkar
mugitzen ditu eta
horrenbestez salto
bat ematen du,
harrituta geldituz.
Ondoren,
eszenatokitik besoak
mugitzen joaten da.
Erleak: Txoriarekin
topatzerakoan
harrituta geratzen
dira eta hau haien
ahots eta gorputz
adierazpenean
nabaritzen da.
Horrez gain, bi
erleak esaldi batzuk
aldi berean esango
dituzte eta beste
batzuk bakarrik.
Basoko
soinuak
Sanba
abesti bat.
Txoria sartzerakoan
fokuak pizten dira
eta hau ireterakoan
amatatzen dira.
Hondoa piztuta
dago.
Erretroproiekto-
rea azetatoaren
bidez
proiektatutako
irudi finkoa.
2’
31
7. AGERRALDIA:
IRUDIA ESZENATOKIAREN
DESKRIBAPENA
MUGIMENDUA PERTSONAIAK
(keinuak eta
ahotsak)
MUSIKA ARGIZTAPENA BALIABIDE
TEKNIKOAK
(Artean eta IKTn
erabilitakoak)
DENBORA
Paperezko lore batzuk
eszenatokia inguratu eta
banatzen dute.
Eskuinaldean eta
ezkerraldean zuhaitzak
egongo dira.
Txoria pantailaren
atzetik alde batetik
bestera doa.
Pantailaren atzetik
besoak guztiz irekita
eta mugimendu oso
handiak egiten
ibiltzen da.
Txoria: pantailaren
atzetik salto txikiak
emanez eta hegoak
asko mugituz ibiliko
da, alde batetik
bestera.
Orbela:
Eszenatokitik kanpo
egongo da
Basoko
soinuak eta
orbelaren
off ahotsa.
Fokuak itzalita
daudelarik
erretroproiektoreare
n argiari esker,
txoriaren silueta
pantailan ikusiko da.
Erretroproiektorean
dagoen irudi finkoa
alde batetik bestera
mugitzen da.
Erretroproiektoreaaze
tatoaren bidez
proiektatutako irudi
finkoa.
Erretroproiektore-
aren bidez, txoriak
egiten dituen
mugimenduen itzalak
pantailan agertuko
dira.
30’’
32
8. AGERRALDIA:
IRUDIA ESZENATOKIAREN
DESKRIBAPENA ETA
MUGIMENDUA PERTSONAIAK MUSIKA ARGIZTAPENA BALIABIDE
TEKNIKOAK
DENBORA
Paperezko lore batzuk
eszenatokia inguratu eta
banatzen dute. Eskuinaldean
eta ezkerraldean zuhaitzak
egongo dira.
Txoria: Eszenatokira
sartzen da eta
azeriarekin topo
egiten du.
Azeria txoria jateko
saiakerak egiten
dituenean atzera
joaten da.
Eszenatokitik
irtetean gurasoekin
batera ateratzen da.
Azeriaren eta
txoriaren artean
tentsio distantzia
mantenduko da.
Azeria: Agerraldia
hasten denean,
eszenatokiaren
eskuinaldean
kokatuta dago,
loreak usaintzen.
Txoriarekin
elkarrizketa izaten
duenean jaten
saiatzen du. Txorien
gurasoak agertzen
direnean, bazter
batean gelditzen da
eszena ikusiz.
Txoria bere
gurasoekin joaten
denean,
eszenatokitik irteten
da.
Gurasoak:
Txoria: azeriarekin
elkartzen denean
lotsatuta eta
beldurtuta dago.
Azeriarekin
elkarrizketa izaten
duenean aurpegiari
eta gorputz
adierazpenari
dagokionez,
harridura aurkezten
du. Geroago, bere
nahiak betetzen ez
direla ikusita, lur
jota geratzen da.
Beraz, ahotsa eta
gorputz adierazpena
tristura horrekin bat
egingo dute
(gorputza aurrerantz
tolestuz).
Azeria: Txoriarekin
elkarrizketa izaten
duenean larritasuna
aurkezten du bere
keinuetan eta
ahotsan. Horrez
gain, txoria
usaintzen du eta
jateko saiakerak
egiten ditu. Hala ere,
txoriak bere
gurasoekin aurkitzen
denean bere
aurpegia
mesfidantza
adierazten du.
Gurasoak:
Basoko
soinuak
Abesti
propioa
abestuko
da. “Tutti
da capo”-
ren abesti
baten
melodían
oinarriturik.
Txoria sartzerakoan
fokuak pizten dira.
Txoriak irteterakoan
fokuak amatatzen
dira.
Hondoa piztuta
dago.
Erretroproiekto-
rea azetatoaren
bidez
proiektatutako
irudi finkoa.
Erretroproiektore
a erabiliz,
pantailan bi
azerien
txotxongiloen
proiekzioa
agertuko da.
Bukaeran stop
motioneko irudi
finkoa
proiektatuko da.
3’ 20’’
33
Eszenatokira sartzen
dira eta txoriarekin
topatzen dira.
Besarkadak eta
maitasuna
adierazten dute
haien
mugimenduekin.
Geroago, hauek
txori txikiarekin
batera eszenatokitik
irteten dira.
Eszenatoki atzean
daudenean (off
ahotsa) abesten dute.
Eszenatokira sartu
eta txoria aurkitzen
dutenean, poztasuna
adierazten dute bai
ahotsarekin bai eta
gorputzaren ere.
34
9. AGERRALDIA:
IRUDIA ESZENATOKIAREN
DESKRIBAPENA
MUGIMENDUA PERTSONAIAK MUSIKA ARGIZTAPENA BALIABIDE
TEKNIKOAK
DENBORA
Paperezko lore batzuk
eszenatokia inguratu eta
banatzen dute.
Eskuinaldean eta
ezkerraldean zuhaitzak
egongo dira.
Orbela:
Eszenatokira sartuko
da eta publikoarekin
hartu emana egingo
du hitz egiten duen
bitartean. Aldi
berean eszenatokiko
espazio guztitik
mugituko da,
mugimendu
suabeekin. Hitz
egiten bukatzen
duenean
eszenatokiaren
ezkerraldetik irtengo
da.
Orbela: ahots lasaiz
hitz egingo du
istorioari bukaera
emateko.
Basoko
soinuak
Stop
motionak
duen
musika.
Hondoa piztuta
egongo da
narratzailea hitz
egiten duenean.
Hitz egiten bukatzen
duenean eta
eszenatokitik
ateratzen denean,
argiak amatatuko
dira.
Orbela
irteterakoak, stop
motion-a martxan
jarriko da.
Zuhaitzaren
hostoak erortzen
dira eta orbela
haizearen bidez
hegan doa.
1’
35
3. Ondorioak
3.1. Lanarekin gertatutakoa
Moduluko lana burutu bitartean, hainbat arazo eta zalantza sortu zaizkigu. Ikasturte
hasieran lana egin behar genuela aipatu ziguten, baina beti bezala pintzelada txikiak
emanez. Hau dela eta, lan hau aurrera eramateko kurtsoan zehar nahiko larri eta galduta
ibili garela azpimarratu nahi dugu.
Alde batetik, gidaren puntu asko nola egin ez genekielako eta bestetik, puntu
horiek garatzeko azalpenak faltan bota izan ditugulako. Beraz, aspektu hauek kontuan
izanda, zenbait momentutan gure ezinegonaren isla eta motibazio falta nabarmena izan
da.
Hala ere, talde moduan elkartuz bakoitzaren ekarpenarekin, pixkanaka lana aurrera
eramatea lortu dugu. Izan ere, talde moduan ondo aritu gara, nahiz eta batzuetan arazo
txiki batzuk eduki. Hauek sortzean , ordea, gauzak lasaitasunez hartu eta momentu
kritiko horietatik positiboena berreskuratu ditugu.
Alderdi positiboak berreskuratuz, gure kabuz asko ikasi dugu eta talde moduan lan
egitearen onurak eta kalteak zeintzuk izan daitezkeen ohartu gara. Onurekin hasiz,
elkarlanean aritzea, pazientzia izatea eta inplikazioa bezalako aspektuak azpimarratu
ditzakegu. Kalteekin jarraituz, lan kontuengatik biltzeko arazoak izan ditugu. Horrez
gain, batzuetan taldekideen arteko koordinazio falta izan dugu eta hau agian izan da
gure ahulezia nagusiena.
Esan beharra dago, lortu ditugun emaitza guztietara ailegatu baino lehen,
esperimentazioan oinarritutako prozesu batean murgildu garela, bidean emaitza
desberdinak lortuz.
Hasteko hondoarekin (Ikus eranskin 2.1) arazoak izan genituela aipatu beharra
daukagu. Hasiera batean honen inguruko ideiak argi ez genituenez, esperimentazio
moduan aritu ginen, azken emaitza kontuan hartu gabe. Egunak aurrera egin ahala
ordea, nahi genuena zehaztu eta lanari ekin genion. Lanean hasi ginenean, nahi genuen
emaitza ez zenez ateratzen, frustratzen hasi ginen, gure proiektua ez zela aurrera irteten
ikusita. Hala ere, ez genuen etsi eta material ezberdinak erabiliz, nahi genuen emaitza
lortu genuen.
36
Horrez gain, jantziak (Ikus eranskin 2.2) egiten genituen bitartean ere, hainbat
arazorekin aurkitu ginen. Hasiera batean, arrainaren eta txorien jantziak pinotxo papera
erabiliz gauzatu nahi genituen, baina janzkera horien atalak elkartzerakoan, ez zuela
funtzionatzen ikusi genuen. Beraz sortutakoari buelta pare bat eman eta gero, berriro
hastea erabaki genuen. Arrainaren kasuan, kartoi-mehea erabiltzea erabaki genuen,
pinotxo papera baino zurrunagoa delako. Txoriekin aldiz, geneukan materiala
aprobetxatzea nahi genuenez, hegoak egiteko sortu genituen tirak moztea erabaki
genuen, lumak banan-banan itsasteko.
Atrezzoarekin (Ikus eranskin 2.3)ere zenbait arazo sortu ziren, hasieran geneuzkan
ideiak apurtu egin zirelako. Hasiera batean, habia eta aintzira sortzeko ideia batzuk
geneuzkan eta prozesu horrek aurrera egin ahala, emaitza ikusita aldatzea erabaki
genuen, funtzionala ez zelako. Habia egiteko, alanbrezko estruktura bat sortu genuen,
baina hau egonkorra ez zela ikusita, ekoizpen hau baztertzea erabaki genuen. Beraz,
habia egiteko beste ideia bat bururatu zitzaigun: egunkari papera erabiltzea. Honekin
estruktura zurrun bat sortzeko, uztai bat hartu genuen honen zirkunferentzia oinarri
moduan hartuz, eta honen gainean eraikitzen hasi ginen.
Aintziraren kasuan, hasiera batean kartoi-mehearekin eta zelofanarekin sortutako
estruktura lau bat eraiki genuen, honen gainean arraina kokatuko zela pentsatuz. Hala
ere, honek habiaren moduan, ez zuela funtzionatzen ikusi genuen, eta hortaz, beste
modu batean burutu behar genuela argi gelditu zitzaigun. Honetarako, habiaren
lehenengo saiakuntzan sortutako alanbrezko estruktura erabili genuen. Honi zelofan
gardena, forrua eta burbuila forrua gehitu genion, uraren efektua emateko.
Amaitzeko, entsegu batean istripu txiki bat eduki genuen; zuhaitza lurrera jauzi zen,
zuhaitzaren egituraren oreka galduz eta zenbait adar apurtuz. Ondorioz, lehenengo
arazoa ebazteko adar puntetan plastilina zatiak jarri genizkion ez irristatzeko. Bigarren
arazoa konpontzeko, silikonaz berritsatsi genituen.
Hau guztia aipatuta, esan beharra daukagu oraindik ere hobetzeko aspektu batzuk
gelditu zaizkigula, nahiz eta sortutako azken emaitzekin gustura egon. Esaterako,
azetatoaren kasuan, aldaketa batzuk egingo genituzke, besteak beste, zuhaitzak
irudikatzen dituzten adarrak azetatoan inprimatzea. Horretarako, adarrak argi mahaian
kokatuko genituzke, eta behin denak nahi moduan kokatuta edukitzean argazki bat atera
37
eta azetatoan inprimatuko genuke. Modu horretan, adarrak ez lirateke eroriko, eta beraz
ez ginateke adarrak behin eta berriro itsasten arituko.
3.2. Zer genekien eta zer ikasi dugun
Ikasturte hau hasi baino lehen, ezer gutxi genekien minor honen inguruan, hala ere,
interesgarria izango zelakoan aukeratu genuen. Hasieran antzerki bat osotasunez sortu
behar genuela jakin arren, ez genuen espero hainbeste gauza sortu behar genituela. Dena
den, kurtsoa hasi bezain laster beste urteko ikasleak egin beharrekoa azaldu ziguten eta
orduan egin beharreko guztiaz ohartu ginen oso urduri jarriz.
Hala ere, oso motibatuta geunden eta indartsu hasi ginen lanean. Gai desberdinak
planteatu genituen eta taldeko partaide guztiak ideia desberdinak proposatu genituen
arrakastatsuena aukeratu genuen arte. Bakoitzak ezagutza ezberdinak genituen eta denak
bateratuz gure antzerkia martxan jarri genuen.
Zer ikasi dugu:
Ikasturte osoan zehar, aurretik genekiena eta orain genekiena alderatuz, esan
beharra dago nahiz eta gauza gehienak gure kabuz ikasi ditugula, ezagutza berriak
ditugu.
Hasteko, antzerki edo iturri desberdinetatik ideia desberdinak ateratzen ikasi ditugu.
Hau da, kaleko elementuetatik, internetetik, irudi desberdinetatik, eta abar. Hasieran,
gauza batzuetaz soilik ohartzen ginen eta pixkanaka ideia esanguratsuenetatik mamia
ateratzen ikasi dugu. Baita gure antzerkia egiterako orduan, antzerki batek dituen
egitura edo atal desberdinak ikusteko aukera izan ditugu.
Horrez gain, teknika desberdinak erabiltzen ikasi ditugu, hau da, itzalak, argi
mahia, erretroproiektorea, eta abar. Ikasitako teknika batzuk, guretzako deigarrienak
izan direnak gure antzerkian txertatu ditugu. Alde batetik, hondoa egiteko eta bestetik,
antzerkian zehar gertatzen dena azaltzeko.
Gainera, nola dramatizatzen den ere ikasi dugu, hau da, dramatizazioaren
lehenengo urratsean barneratu gara, pertsonaia desberdinen rolak interpretatuz eta haien
azaletan barneratuz
38
Honekin batera, dramatizazioarekin lotutako hiztegi teknikoaz elikatu gara gure
gidoia ahalik eta hoberen hornitzeko.Gidoiari dagokionez, honek duen egiturak nondik
norakoak ikusi eta aztertu izan ditugu, eta ondoren gure gidoi propioa sortu dugu. Bide
horretan, gidoiak dituen puntu desberdinak jorratzen joan gara pixkanaka gure
antzezlanaren gidoia osatuz.
Guzti honekin, aukeratutako gaiari etekin handiena ateratzen ikasi dugu nahiz eta
esfortzu gehiena gure kabuz burutu. Izan ere, esan beharra dugu irakasle batzuen
laguntza oso urria izan dela, batzuen inplikazio maila eskasa izan delako.
3.3. Hobekuntzak
Lana behin bukatuta dagoelarik, eta gogoeta orokor bat eginez, esan beharra dugu,
lortutako emaitzekin nahiko pozik gelditu garela nahiz eta oraindik hobetu beharreko
aspektu batzuk egon. Hasteko, arestian aipatutako arazo txikiak ekiditeko, taldearen
antolakuntza hobeagoa izatea ikusten dugu, taldekide guztien inplikazioa berdina izan
dadin lana hobeto egiteko.
Horrez gain, hasieran egindako gidoian, aldaketa batzuk egin izan ditugu hobetzeko
asmoz. Baita ikuspegi batzuk aldatu behar izan ditugu, kontakizuna errealagoa eta
hobeto ulertu ahal izateko.
Bestalde, pertsonaien janzkeran ere moldaketa batzuk egin behar izan ditugu,
originalagoak, landuagoak eta erosoagoak izateko asmoarekin. Horrela, guretzako
errazagoa izango delakoan. Hau da txorien eta arrainaren jantzia egiteko material
desberdinak erabili ditugu.
Amaitzeko, atrezzoari dagokionez hasierako ideia eta oraingoa erabat desberdina
da. Hau da, hasieran pentsatuta geneukan pertsonaia nagusia hari batzuetatik irtetea eta
azkenean erabaki dugu, habi bat jartzea eta hortik irtetea.
39
4.Erreferente bibliografikoak
Carrete,L.(d.g).Autonomia personal, objetivo principal en la educación de niños/as
con EB. Debra,10-12.
Castillo, E. eta Rebollo, J. A. (2009). Expresión y Comunicación corporal en
Educación Física. Revista Wanceulen E.F. Digital. 104-122 orr. 2016ko azaroaren
10ean berreskuratuta http://www.wanceulen.com orrialdetik.
Cervera, (1992). La dramatización en la educación. Valentzia, Valentziako
Unibertsitatea.
Delgado, M. E. (2011). La dramtización: recurso didáctico en educación
infantil. Pedagogía Magna, (11), 382-392.
Eusko Jaurlaritza (2015). 237/2015 DEKRETUA, Haur Hezkuntzako curriculuma
zehaztu eta Euskal Autonomia Erkidegoan ezartzekoa. Euskal Herriko Adintaritzaren
Aldizkaria, 9. zk.
Luque, J.L. (2006). Frederick Kiesler y el teatro de vanguardia. Oppidum, 2, 291-
320 orr.
Navarro, M. R. (2007). Drama, creatividad y aprendizaje vivencial: algunas
aportaciones del drama a la educación emocional. Cuestiones Pedagógicas, 18, 161-
172.
Nino, C. S. (1990). Autonomía y necesidades básicas. DOXA, N. 07, 21-34 orr.
2016ko irailaren 26an berreskuratuta http://hdl.handle.net/10045/10817 orrialdetik.
Restrepo, G. (2005). Aprendizaje basado en problemas (ABP): Una innovación
didáctica para a enseñanza universitaria. Educación y Educadores. 8
Rodríguez, M. R. (d.g.). Trabajo Fin de Grado: La Expresión Corporal en
Educación Infantil . Valladolid, Valladolideko Unibertsitatea.
Romero, R., Zapata, S. eta Bazaes, R. (2013). Herramientas para los Técnicos en
Artes Escénicas. El Diseño Teatral: Iluminación, vestuario y escenografía. Santiago,
LOM. 2016ko urriaren 7an berreskuratuta http://studylib.es/doc/5304120/el-
dise%C3%B1o-teatral--iluminaci%C3%B3n--vestuario--escenograf%C3%ADa.
orrialdetik.
40
Sanchez, G. eta Ruano, K. (2009). Expresión Corporal y Educación. Sevilla,
Wanceulen, Editorial Deportiva.
Seger, L. (1994). Cómo convertir un buen guión en un guión excelente. RIALP.
Tapia, X., eta Chockler, M. (2015). Haurraren Autonomia. Norbera izateko egiten
den ibilbidea. Hik hasi, 202. 2016ko urtarrilaren 29an berreskuratuta
http://www.hikhasi.eus/artikulua/2364 orrialdetik.
Troc, R. D. (2005). Escenografía teatral y posmodernidad. Aplicaciones para un
estatuto estético de la escenografía”. Chile, Chileko unibertsitatea.
Vallet, M. (2004). Educar a niños y niñas de 0 a 6 años. España, Wolters Kluwer.
Vizcarra, M. T. eta Murua, N. (2015). Gorputz-adierazpena zer da? Kontzeptua. In:
Gorputz Adierazpena Lehen Hezkuntzan, Euskal Herriko Unibertsitatea, 2338 orr.
41
5. Eranskinak
1. Eranskina (Irudizko erreferenteak)
1.1. Hondoa:
Azetatoan egindako irudiaren inspirazio iturriak:
IRUDIA IDEIAK
http://www.bravereaders.es/wp-content/uploads/2016/02/Colores-en-
%C3%A1rboles.jpg
https://ae01.alicdn.com/kf/HTB103s0JXXXXXcYXXXXq6xXFXXX2/free-
shipping-abstract-tree-font-b-colorful-b-font-font-b-forest-b-font-scenery-
set.jpg
Gure antzerkia baso batean kokatzen da, udan. Beraz ezagutzen
dugun erreferente bat hartu genuen abiapuntutzat (Omako basoa).
Irudi honetatik koloreak deitu zuten gure arreta. Koloreen konbinazio
desberdinak gure basoan txertatzea interesgarria izango zela iruditu
zitzaigun.
Horretarako azetatoan nola proiektatu ahal genuen irudikatu genuen.
Horretako bigarren argazkiaz baliatu egin ginen.
Argazki honetan zuhaitzen enborren sinpletasuna gure arreta deitu
zuen. Horrez gain, udan kokatzen garenez, hostoak koloretakoak
irudikatzearen ideia oso egokia iruditu zitzaigun.
42
1.2. Jantziak:
Txoriaren jantzia egiteko inspirazio iturriak:
IRUDIA IDEIA
https://s-media-cache-
ak0.pinimg.com/736x/f0/7e/13/f07e13dc8166989aca2b08659c3780c6
.jpg
Txoriaren hegoak egiteko lumen irudikapena bilatu nahi dugu,
horretarako argazki honetan agertzen den irudi errepikatua
erabiliko dugu. Horrez gain, bata bestearen gainean
jartzearen ideia interesgarria iruditu zaigu.
Arrainaren jantzia egiteko inspirazio iturriak:
IRUDIA IDEIA
http://www.muyingenioso.com/coloridos-cojines-con-escamas-de-
fieltro/
Gure antzerkiko pertsonaietariko bat arraina da, eta bere
jantzia egiteko irudi honetan inspiratu ginen. Fieltro zatien
bidez arrainen ezkatak modu erraz batean irudikatu
daitezkeela ikusi genuen irudi honen bidez. Ideia honetatik
abiatuz zenbait esperimentazio egin genituen azkeneko
emaitzara heldu arte.
43
Azeriaren jantzia egiteko inspirazio iturriak:
IRUDIA IDEIAK
https://es.pinterest.com/pin/439663982356060301/
Artilea erabiliz azeriaren ilea irudikatzea interesgarria da, jantziari
errealismoa ematen diolako. Koloreen aukeraketan estereotipoan
islatzen diren koloreak erabiltzearen ideia mantenduko dugu, modu
horretan ez da azeria otso batekin erratuko.
1.2. Atrezzoa:
Eszenatokian kokatzen diren zuhaitzak egiteko inspirazio iturriak:
IRUDIA IDEIAK
(IZ ANTZERKIKO ESZENOGRAFIA;
KIRIBIL)
http://scontent.cdninstagram.com/t51.2885-
15/s480x480/e35/13423642_259042581117721_3389
52560_n.jpg?ig_cache_key=MTI3NDY3MjI4NTc5ODYz
Njk0MQ%3D%3D.2
https://es.pinterest.com/pin/259731103489800353/
Aipatu dugun bezala elementu naturalen erabilpenaz baliatu
nahi izan dugu, horretarako IZ antzerkian inspiratu ginen.
Antzezlan honek txundituta utzi gintuen haien eszenografiaren
sinpletasunagatik. Hain polita eta irudimenerako askatasuna
ematen zuenez, gure antzerkian txertatu nahi izan dugu.
Horrez gain, bigarren argazkian agertzen diren koloreak
plazaratu nahi genituen, udako kolore alaiak transmititzeko eta
hostoak irudikatzeko.
44
2. Eranskina (Esperimentazioarekin lortutako emaitzak)
2.1. Hondoa
Azetatoa
IRUDIA AZALPENA
1. Izena: Baso koloretsua
Deskribapena: Errotulagailuak erabiliz zuhaitzen enborren
irudikapena sortu dugu. Gero beste azetato baten gainean
koloretako zirkuluak sortu ditugu, alkoholarekin haien artean
nahasteko. Belarra irudikatzeko zetazko paper zati bat
erabili dugu, erretroproiektorearen bidez gardentasun
desberdinekin jolasteko.
Materiala: Edding errotulagailuak, alkohola eta zetazko
papera.
Teknika: Marraztu, margotu, estanpatu.
45
2.3. Jantziak
IRUDIA AZALPENA
1. Izena: Arraina
Deskribapena: Txantiloi bat erabiliz pinotxo paper gainean
ezkatak irudikatu ditugu, gero haien artean itsatsi ditugu.
Materiala: Pinotxo papera, artaziak eta zeloa.
Teknika: Marraztu.
2. Izena: Hegoak
Deskribapena: Zelofan paperarekin koloretako tirak
egin ditugu. Hauek, kartoi mehez egindako laukizuzen
luze batean grapatu ditugu.
Materiala: Kartoi mehea , zelofan papera eta grapak.
Teknika: Eraiki, .
46
1
3. Izena: Hegoak
Deskribapena: Txantiloi bat erabiliz pinotxo paper gainean
lumak irudikatu ditugu, gero haien artean itsatsi ditugu.
Materiala: Pinotxo papera, artaziak eta zeloa.
Teknika: Marraztu.
2
4. Izena: Txori txiki Hegoak
Deskribapena: Txantiloi bat erabiliz zelofan paper gainean
lumak irudikatu ditugu, gero haien artean itsatsi ditugu.
Materiala: Zelofan papera, artaziak eta zeloa.
Teknika: Marraztu.
1
Ez dago irudizko dokumentaziorik
2
Ez dago irudizko dokumentaziorik
47
2.4. Atrezzoa
Zuhaitzak
IRUDIA AZALPENA
1. Izena: Bizitzarik gabeko zuhaitza
Deskribapena: Lehenik eta behin, materiala batu eta
egunkariarekin eta paper kartoiarekin tirak egiten hasi
gara. Jarraian, artaziekin tirei kiribil forma eman diegu.
Ondoren, kola zuriarekin tirak adarrean zehar itsatsi
ditugu eta bukatzeko kortxo zati bat hartu eta erdian
adarra jarri
Materiala: Poliespana, adarra, aldizkari zatiak, kartoi
papera, kola zuria, artaziak
Teknika: Eraiki eta modelatu
2. Izena: Udazkeneko zuhaitza
Deskribapena: Lehenengo, Kartoi paper
errektangeluarra zatitu eta adarrak egiten hasi gara.
Jarraian, artaziekin paper tirak egin ditugu, ondoren
eskuekin modelatzeko. Zuhaitzaren enborra egiteko
gauza bera egin dugu. Bukatzeko, material bereko
oinarrian itsatsi dugu. Dekorazio moduan, pinotxo eta
zelofan paperarekin hostoak adarretan eta oinarrian itsatsi
ditugu.
Materiala: Kartoia papera, artaziak, kola, pinotxo papera
eta zelofan papera.
Teknika: Modelatu eta eraiki.
48
Aintzira
IRUDIA AZALPENA
Izena: Urederra
Deskribapena: Lau kartoi mehe hartu eta haien artean
itsatsi ditugu, forma zirkularra emanez. Kolore gabeko
zelofan papera zimurtu eta honen gainean itsatsi dugu.
Materiala: kartoi mehea, zelofana, zeloa.
Teknika: Modelatu eta eraiki.
IRUDIA AZALPENA
Izena: Uretan Barrena
Deskribapena: Honen estruktura sortzeko alanbrearekin
erabili dugu. Alanbre zatiak lotzeko zeloa erabili dugu, modu
horretan laukizuzen bat sortuz. Ondoren, beheko aldean
oihal urdinak lotu ditugu, eta goiko aldean zelofan gardena
eta bitsa papera tiretan erabili dugu
Materiala: Alanbrea, zeloa, oihalak, zelofan papera, bitsa
papera.
Teknika: Eraiki eta modelatu.
49
Loreak
IRUDIA AZALPENA
1. Izena: Bitxi Lorea
Deskribapena: Deskribapena: Lehenik eta behin kolore
desberdineko pinotxo papera hartu eta lauki forman moztu
ditugu. Jarraian, karratu guztiak bata bestearen gainean
jarri eta akordeoi eran tolesten joan gara. Behin guztia
tolestu ondoren, hari zati batekin erdian lotu dugu eta
pixkanaka forma emanez, paper zati bakoitza gorantz
altxatzen joan gara, lorea osatu arte.
Materiala: Pinotxo papera, haria eta artaziak
Teknika: Modelatu
2. Izena: Lore distiratsua.
Deskribapena: Lehenik eta behin arrautzaren kutxa zati
bat moztu dugu eta zelofan paper desberdinak arrautza
kutxaren barruan itsasten joan gara. Behin zelofan papera
itsatsi eta gero, petaloei artaziekin forma ezberdinak eman
dizkiegu. Ondoren, arrautza kutxaren azpiko aldean paper
pinotxorekin estali eta erdian zulo bat egin diogu.
Bukatzeko, alanbre zati bat hartu, paper pinotxoarekin estali
eta arrautza kutxan egindako zuloan sartu dugu, zurtoina
irudikatzeko.
Materiala: Zelofan papera, pinotxo papera, arrautza kaxa,
kola zuria, alanbrea eta artaziak.
Teknika: Eraiki eta modelatu.
50
3. Izena: Argi-zuzi lorea
Deskribapena: Lehenik eta behin, materiala batu eta nola
egin pentsatu ondoren, kartoi mehean tamaina
desberdineko 2 zirkulu egin ditugu. Jarraian ehundurazko
kartoian beste 2 zirkulu egin eta kolarekin lau zirkuluak
itsatsi ditugu. Ondoren, plastikozko hodia hartu eta
itsatsitako zirkuluak gainean jarri eta alanbrearekin lotu
ditugu. Bukatzeko, zelofan papera zatitu dugu eta kartoi
meheen eta ehundurazko kartoiaren artean sartu eta
kolarekin itsatsi dugu.
Materiala: Kartoi mehea, plastikozko hodia, zelofan
papera, kartoi papera, alanbrea eta kola.
Teknika: Eraiki eta modelatu.
Habia
IRUDIA AZALPENA
3
Izena: Alanbrea
Deskribapena: Alanbrearekin habia itxurako egitura bat
sortu dugu. Zatiak zeloarekin lotu ditugu.
Materiala: Alanbrea eta zeloa.
Teknika: Eraiki eta modelatu.
3
Ez dago irudizko dokumentaziorik
51
3. Eranskina (Produktu definitiboak)
3.1. Hondoa
Stop Motion
IRUDIA AZALPENA
Izena: Haize bolada
Deskribapena: Elementu naturalak erabiliz zuhaitz bat
irudikatu dugu. Belarra egiteko, hosto errealak erabili ditugu.
Habia egiteko adar txikiak erabiliz sortutako elementua egin
dugu. Beste adar guztietatik desberdintzeko, lasto pixka bat
gehitu diogu.
Materiala: hostoak, adarrak, enbor zatiak eta lastoa.
Teknika: Irudi sekuentzia.
52
Azetatoa
IRUDIA AZALPENA
Izena: Baso koloretsua
Deskribapena: tenpera likidoa erabiliz zuhaitzen hostoak
irudikatu ditugu. Enborrak egiteko, adar errealak erabili
ditugu, eta belarra egiteko goroldioa.
Materiala: tenpera likidoa, belakia, adar errealak eta
goroldioa.
Teknika: Estanpatu eta eraiki.
53
3.2. Jantziak
IRUDIA AZALPENA
1. Izena: Orbela
Deskribapena: Kartoiez egindako egitura zurruna da,
tenpera marroiarekin margotuta eta hosto zatiz estalia dago.
Ondoren, motxila bezala erabiltzeko, bi soka jarri dizkiogu
atzeko aldean.
Materiala: Kartoia, tenpera, hostoak, soka, kola eta fijatzeko
spray-a.
Teknika: Eraiki.
2. Izena: Txori Txiki
Deskribapena: Txori txikiaren hegoak egiteko zelofan
papera luma itxurarekin moztu eta hau kartoi mehearen
barruan sartu dugu, honi ere luma itxura emanez. Silikona
ertzetan jarriz haien artean elkartu ditugu.
Materiala: Zelofan papera, kartoi mehea, artaziak, silikona.
Teknika: Eraiki eta marraztu.
54
3. Izena: Arraina
Deskribapena: Txoriekin bezala, txantiloi bat sortu dugu,
oraingoan zirkulu formarekin. Hauei ezkata itxura emateko
bate bestearen gainean teilakatu ditugu. Jantzia bukatzeko,
maskara bat sortu dugu, teknika berdina erabiliz. Azkeneko
honetan begiak zuriz eta ahoa beltzez eta gorriz margotu
ditugu.
Materiala: Kartoi mehea, artaziak, zeloa, errotulagailuak.
Teknika: Marraztu eta eraiki.
55
4. Izena: Erleak
Deskribapena: Erleen kasuan etxetik ekarritako jantziak
dira. Jantziak eskuz egin ziren, zaku baten patroia
jarraituz. Atzeko aldean, hego batzuk eta eztena josi
ziren.
5. Izena: Azeria
Deskribapena: Lehenik eta behin hiru artile zatirekin
txirikorda bat egin dugu, honen gainean artile zati txikiagoak
lotzeko. Zuria eta laranja nahastu ditugu, degradatu bat
sortzeko. Bolumena sortzeko, artile zati bakoitzak dituen
haritxoak askatu ditugu. Lepokoa egiteko teknika berdina
erabili dugu, honako honetan zuria erdialdean bakarrik
kokatuz.
Bukatzeko, azeriaren belarriak egiteko, kartoizko triangeluak
moztu ditugu, geroago hauek artile laranjarekin estaltzeko.
Behin belarriak estaliak zeudela, hauek diadema batera lotu
ditugu, artile laranja gehiago erabiliz. Azkeneko ukitua
emateko, artile zuriarekin zenbait lerro sortu ditugu.
Materiala: Artilea, artaziak, kola, kartoia eta diadema.
Teknika: Eraiki.
56
6. Izena: Txori handiak
Deskribapena: Gurasoen hegoak egiteko txantiloi bat
erabiliz pinotxo paperean luma indibidualak sortu ditugu.
Ondoren luma hauek erditik pixka bat tolestu ditugu
sakontasuna emateko. Hegoaren itxura emateko, oihal zati
bat zirkulu laurden batean moztu dugu, geroago bi
aurpegiko zeloa erabiliz lumak itsasteko.
Materiala: Pinotxo papera, oihal zatiak, artaziak, bi
aurpegietako zeloa.
Teknika: Marraztu eta eraiki.
57
3.3. Atrezzoa
Zuhaitzak
IRUDIA AZALPENA
Izena: Lurretik zerura
Deskribapena: Zuhaitzeko adar errealak elkartuz estruktura
zurrunak sortu ditugu; bata bestea baino handiagoa. Loturak
egiteko, bridak erabili ditugu, ondoren errefortzuak egiteko,
sokaren bidez egin ditugu, bide batez bridak estaliz. Zuhaitz
handian, kotoizko bolatxoak eta tximeletak itsatsi ditugu,
udaren koloreak adierazteko. Txikian berriz, koloretako
lumak. Horrez gain, azkeneko honetan, sokaren bidezko
kiribilak sortu ditugu, hazkuntza prozesua adierazteko.
Materiala: Adar errealak, lumak, kotoizko bolatxoak, kartoi
meheaz egindako tximeletak, bridak, kola, soka.
Teknika: Eraiki.
58
Habia
IRUDIA AZALPENA
Izena: Etxe txiki
Deskribapena: Uztai baten zirkunferentzia erabiliz,
egunkarizko txurroez inguratu dugu, turbantearen itxura
emanez. Bukaeran zulo bat egiteko, egunkari orrialdeak
zabalik itsatsi ditugu.
Materiala: uztaila, egunkaria eta zeloa.
Teknika: Eraiki eta modelatu.
Aintzira
IRUDIA AZALPENA
Izena: Uretan Barrena
Deskribapena: Lehenengo esperimentazioaren oinarria
jarraituz, oihala kendu egin dugu eta horren ordez, burbuila
plastikoa erabili dugu. Goiko aldean forru gardenezko zati
zabalak erabili ditugu. Hauek, tolestu ditugu bolumena
emateko. Azkenik, plastikozko poltsa urdina bateko zatiak
moztu eta alanbreetatik eskegi ditugu , modu sailkatu
batean.
Materiala: Alanbrea, zeloa, zelofan papera, burbuila
plastikoa eta plastikozko poltsa urdina.
Teknika: Modelatu eta eraiki.
59
Loreak
IRUDIA AZALPENA
Izena: Hazitik haziz
Deskribapena: Zetazko papera lauki zuzenetan akordeoi
eran tolestu dugu eta erdialdea soka batekin lotu genuen.
Ondoren, erpinak zirkulu formarekin moztu ditugu.
Bukatzeko zelofan paper atal bakoitza zabaldu egin dugu.
Materiala: Zetazko papera, soka eta artaziak.
Teknika: Eraiki eta modelatu.

More Related Content

Similar to Gorringo Star K6

Similar to Gorringo Star K6 (20)

Ovide Decroly
Ovide Decroly Ovide Decroly
Ovide Decroly
 
Ipuin multimedia
Ipuin multimediaIpuin multimedia
Ipuin multimedia
 
Ipuin multimedia
Ipuin multimediaIpuin multimedia
Ipuin multimedia
 
Ipuin multimedia
Ipuin multimediaIpuin multimedia
Ipuin multimedia
 
Ipuin multimedia
Ipuin multimediaIpuin multimedia
Ipuin multimedia
 
Ipuin multimedia
Ipuin multimediaIpuin multimedia
Ipuin multimedia
 
Ipuin multimedia
Ipuin multimediaIpuin multimedia
Ipuin multimedia
 
Itzal txinatarrak (Haizea Arriola eta Uxue Fernández-Andes)
Itzal txinatarrak (Haizea Arriola eta Uxue Fernández-Andes)Itzal txinatarrak (Haizea Arriola eta Uxue Fernández-Andes)
Itzal txinatarrak (Haizea Arriola eta Uxue Fernández-Andes)
 
HEZTEKO OBJEKTU DIGITALA
HEZTEKO OBJEKTU DIGITALAHEZTEKO OBJEKTU DIGITALA
HEZTEKO OBJEKTU DIGITALA
 
HEZTEKO OBJEKTU DIGITALA
HEZTEKO OBJEKTU DIGITALAHEZTEKO OBJEKTU DIGITALA
HEZTEKO OBJEKTU DIGITALA
 
Inguru lehenengo proiektua
Inguru lehenengo proiektua Inguru lehenengo proiektua
Inguru lehenengo proiektua
 
Gaitasunak[1]
Gaitasunak[1]Gaitasunak[1]
Gaitasunak[1]
 
Proiektuaren planifikazioa[1]
Proiektuaren planifikazioa[1]Proiektuaren planifikazioa[1]
Proiektuaren planifikazioa[1]
 
Curriculumaren sintesia
Curriculumaren sintesia Curriculumaren sintesia
Curriculumaren sintesia
 
Emozioetan barrena igeri eginez alioliak
Emozioetan barrena igeri eginez alioliakEmozioetan barrena igeri eginez alioliak
Emozioetan barrena igeri eginez alioliak
 
HOD
HODHOD
HOD
 
Filosofia eta herritartasuna: programazioa (luzea)
Filosofia eta herritartasuna: programazioa (luzea)Filosofia eta herritartasuna: programazioa (luzea)
Filosofia eta herritartasuna: programazioa (luzea)
 
Egilearen testua-Gure begirada taldea
Egilearen testua-Gure begirada taldeaEgilearen testua-Gure begirada taldea
Egilearen testua-Gure begirada taldea
 
Praktika ona
Praktika onaPraktika ona
Praktika ona
 
Praktika ona
Praktika onaPraktika ona
Praktika ona
 

Gorringo Star K6

  • 1.
  • 2. 2 Aurkibidea 1. Sarrera ......................................................................................................................................................3 1.1. Dramatizazio proiektuaren datu orokorrak eta gaiaren justifikazioa.................................................3 1.2. Helburu pedagogikoak ......................................................................................................................5 1.3. Marko teorikoa..................................................................................................................................6 a) Adierazpen linguistikoa: hitza ulertzen du bere esanahi osoan...................................................7 b) Gorputz adierazpena: sentimenduak azaleratzeko gorputzaz baliatzea.......................................8 c) Arte adierazpena: irudia, argia, kolorea barne hartzen ditu.........................................................9 d) Adierazpen musikala: mugimendua eta soinu arautuak barne hartzen ditu. .............................10 2. Dramatizazio Proiektua ..........................................................................................................................14 2.1. Argumentuaren laburpena...............................................................................................................14 2.2. Pertsonaien deskribapena................................................................................................................14 Lehenengo mailakoak:.......................................................................................................................14 Bigarren mailakoak:...........................................................................................................................15 Hirugarren mailakoak ........................................................................................................................17 2.3. Gidoi dramatikoa.............................................................................................................................18 2.4. Eszenografiaren deskribapena eta hausnarketa ...............................................................................23 3. Ondorioak...............................................................................................................................................35 3.1. Lanarekin gertatutakoa....................................................................................................................35 3.2. Zer genekien eta zer ikasi dugun.....................................................................................................37 3.3. Hobekuntzak ...................................................................................................................................38 4. Erreferente bibliografikoak................................................................................................................39 5. Eranskinak .........................................................................................................................................41 1. Eranskina (Irudizko erreferenteak)................................................................................................41 1.1. Hondoa: ................................................................................................................................41 1.2. Jantziak:................................................................................................................................42 1.2. Atrezzoa:...............................................................................................................................43 2. Eranskina (Esperimentazioarekin lortutako emaitzak)..................................................................44 2.1. Hondoa .................................................................................................................................44 2.3. Jantziak.................................................................................................................................45 2.4. Atrezzoa................................................................................................................................47 3. Eranskina (Produktu definitiboak) ................................................................................................51 3.1. Hondoa .................................................................................................................................51 3.2. Jantziak.................................................................................................................................53 3.3. Atrezzoa................................................................................................................................57
  • 3. 3 1. Sarrera 1.1. Dramatizazio proiektuaren datu orokorrak eta gaiaren justifikazioa Ikasturte honen helburuetako bat, talde moduan dramatizazio prozesu batean murgiltzea da; hau antzerki proiektu bat eraikitzea eta antzeztea izango da. Prozesu honetan hizkuntza desberdinak jorratuko dira; lengoaia eta kodigo anitzak, testualak, irudizkoak, entzunezkoak eta abar, ondorioz lengoaien diziplinarteko lan bat izango da, musika, gorputza, hizkuntza, teknologia berriak eta artea barne hartzen dituena. Proiektuari hasiera emateko, gai baten aukeraketari ekin genuen. Horretarako, gure irakaskuntza erreferente bat kontuan hartu genuen, besteak beste, Arazoetan Oinarritutako Ikaskuntza. Metodo didaktiko hau, norbanakoaren aurkikuntzan eta eraikuntzan oinarritzen da, umearen askatasunari, interesei eta autonomiari garrantzia emanez. (Restrepo, 2005) Hori hausnartuz, autonomiaren gaia aukeratu genuen, hau beste gaien gainetik, askatasuna eta haien interesetan oinarritutako ikaskuntza, nagusitu egin zelako. Autonomia Haur Hezkuntzako etapan inkontzienteki lantzen den funtsezko aspektu bat da. Gainera, etorkizunean gehiago jorratu behar izango den gaietako bat dela uste dugu, oraingo haurrek duten autonomia eskuratzen hastean, hainbat gabezi izaten dituztelako; Mugak jartzen diren ahala, arauak batez ere, irudimena eta askatasuna ez dute lantzen, ondorioz frustratzeko aukerarik ez zaie ematen. (Nino, 1990) Beraz, gure helburu nagusia gabezia horiei irtenbidea aurkitzea izango da, eta horretarako, haur bakoitza autonomoa izateko, beraien behar izanak, eskaerak, beldurrak eta desirak entzun eta ulertu beharko dira; horiek hartuko direlako abiapuntutzat haurren garapena eta ikaskuntza bideratzeko orduan. Izan ere haur bakoitza berezia eta originala da, gizakiok errepikaezinak garelako. Modu horretan, irakasleak paper hori hartzen duen heinean ikaslea motibatuta eta askea sentituko da, aldi berean bere garapen integrala osotasunean landuz. Hori lortzeko lehen aipatutako proiektua martxan jarriko dugu, eta honek beste helburu orokor batzuk izango ditu, lanari zentzua emango diotenak. Horretarako dramatizazioarekin lortu nahi ditugun helburuak aipatuko dira. Dramatizazioak, komunikatzeko era ezberdinak ezagutzea ahalbidetzen digu, besteak beste, berbala eta ez berbala. Lehenengoaren barnean ahozko hizkuntza egongo
  • 4. 4 litzateke, hitzen bidezko komunikazioan oinarritzen dena. Ez berbalaren barnean aldiz, gorputz adierazpena egongo litzateke, hau da, keinu eta mugimenduen bidezko komunikazioa. Ondorioz, dramatizazioaren bidez komunikazioarekiko lehenengo pausuak ematen hasiko dira ikasleak. Hizkuntzekin jarraituz, ez berbalarekin lotura estua duen gorputz adierazpena lantzea da xedea. Gorputzarekin eta artearekin zer ikusia duten teknika berritzaile desberdinak lantzen hasiko dira haurrak; argiaren bidezko teknikak, mimoa, dantza eta ipuin motorra nabarmendu daitezke. Aipatutakoa garatu ahal izateko, baliabide desberdinak erabili daitezke, batez ere arte hizkuntzarekin zer ikusia dutenak: argi mahaiak, proiektoreak, fokuak, erretroproiektoreak eta abar. Beraz, dramatizazioak esperimentatzeko uste baino aukera gehiago ematen dizkigu. Bestalde, kontzeptu ezberdinak lantzeko baliabide interesgarria da. Izan ere, dramatizazioaren bidez ikaskuntza ez da hain laua izango, ikasleen parte hartze aktiboa eskatuko da, bide batez, ikaskuntzarako motibazioa piztuz. Beraz eskoletan dramatizazioa txertatzea gomendagarria izango litzateke, egunerokotasuneko hainbat egoera islatzeko aukera ematen duelako. Dramatizazioak ere gai ugariren inguruko antzezlanak burutzeko aukera ematen digu, gure kasuan, goian aipatu moduan nagusiki antzezlana autonomia maila lantzeko erabiliko dugu. Horretarako, animalia eta intsektu ezberdinen autonomia mailak taularatuko ditugu, egoera desberdin horiek agerian utziz. Horretaz aparte, beste gai batzuk lantzeko ere aukera ematen du, nahiz eta autonomia maila bezain sakon ez garatu. Horien artean, ingurunea eta urtaroak izango genituzke. Inguruneari dagokionez, gure antzezlana basoan kokatzen denez, bertako landarediaren eta faunaren zati txiki bat ezagutzeko aukera izango dute. Urtaroen kasuan aldiz, udako eta udazkeneko trantsizioa ikusteko erabiliko da, antzezlaneko funtsa bertan kokatuko delako. Laburbilduz, dramatizazioak askatasunerako eta irudimenerako aukera anitzak ematen dizkigunez, ikasleen motibazioa eta parte hartzea sustatuko du. Gainera, aukeratutako gaia modu ulergarri batean lantzeko teknika desberdinak eskaintzen dizkigu; aipatu beharra dago teknika oso interesgarriak direla, hezkuntza berritzaile bat sortzen hasteko.
  • 5. 5 1.2. Helburu pedagogikoak Proiektu honen helburuak zehazterakoan 237/2015 Haur Hezkuntzako Curriculum Dekretua (Eusko Jaurlaritza, 2015) eta eraikitako marko teorikoa kontuan izan dugu. Alde batetik, antzezlanarekiko ditugun helburu orokorrak azalduko dira, eta hauen barruan, umeei eskainiko dizkiegun helburu pedagogikoak. Gure proiektua batez ere, Nortasunaren Eraikuntzaren eta Ingurune Fisiko eta Sozialaren Ezagueraren eremuan oinarritzen da, baina bigarren eremuko, Nortasunaren Eraikuntzaren eta Komunikazioaren eta Adierazpenaren eremuaren, zenbait helburu ere jorratzen dira.. Nortasunaren Eraikuntzaren eta Ingurune Fisiko eta Sozialaren Ezagueraren eremuarekin lotura duten helburuak hurrengoak izango lirateke: 1. Arazoen planteamenduan oinarritutako ikuskizun bat agertzea. - Haurra bere autonomia gaitasunaz jabetzeko egoera bat ikustea. - Egoera gatazkatsuek sortu ahal duten frustrazio eta zailtasunei aurre egiteko aukerak ezagutzea. 2. Ingurune naturalean dauden elementu desberdinen ezaugarri batzuk aurkeztea. - Autonomia prozesuekin identifikatzea. - Menpekotasun afektiboaz ohartzea. Nortasunaren Eraikuntzaren eta Komunikazioaren eta Adierazpenaren eremuarekin lotura duten helburuak hurrengoak izango lirateke: 3. Haurrei dramatizazio baten bidez hizkuntza askotarikoen komunikazio esperientzia bat eskaintzea. - Adierazpen linguistikoaz jabetzea, hitza bere esanahi osoan ulertuz. - Gorputz kontzientziaz jabetzea, sentimenduak, ideiak eta bizipenak adierazteko. - Arte adierazpena ematen dituen aukerak ezagutzea: irudiak, ikus erreferenteak, estereotipoetatik aldentzea, ikonotasun maila desberdinetako ekoizpenak eta abar.
  • 6. 6 1.3. Marko teorikoa Lanari hasiera emateko, beharrezkoa izango da marko teoriko bat eraikitzea. Honetan iturri desberdinak aztertuko ditugu, dramatizazioaren eta autonomiaren inguruko teoriak finkatuz. Hasteko dramatizazioari buruz hitz egingo dugu, autore desberdinen ekarpenak aztertuz. Cerveraren ustez (1992) drama hitzak etimologikoki akzioa esan nahi du. Kontzeptu hau antzerkiaren alorrera eramanez gero, egunerokotasunean etengabe ematen diren ekintzak izango lirateke, helburu artistiko edo ludikoa erabiliz. Antzerkian beraz, bi akzio mota bereizi ditzakegu, akzio erreala eta akzio dramatikoa. Lehenengoa, kontakizuna edo istorioa izango litzateke, autoreak asmatutakoa edota historian zehar eman izan dena. Bigarrena aldiz, antzezten dena izango litzateke, hau da, akzio erreala taularatzea. (Cervera, 1992) Cerveraren teoria dramatizazioaren ikuspegi tradizionalean oinarritzen dela esan daiteke. Gaur egungo definizioa, ordea, jolas dramatikoarekin erlazionatzen da. Haien arteko desberdintasunak argitzeko bakoitzaren ideia esanguratsuenak hurrengo taulan batuko dira. Ikuspegi tradizionala: Antzerkia Ikuspegi berritzailea: Jolas dramatikoa Helburua: Azken emaitza egokia izatea Helburua: norbanakoaren adierazpena bilatzen da eta prozesua Sortutako testua: gidoi dramatikoa Ez dago testu finkorik beraz inprobisazioan oinarritzen daBuruz ikasitako gidoia Pertsonaia zehatzak Pertsonaien aukeraketa askea Eszenatokian Espazio anitzak Eszenografia zehatza Zehaztu gabeko eszenografia Ikuslearen balorazio positiboa bilatzen da Motibazioaren araberako errepresentazioa Ebaluazioa: Alde onak eta txarrak aipatzen dira Ebaluazioa: Akzioen araberakoa; ez dago ezer onik ez txarrik Ez da esperimentazioan oinarritzen Esperimentazioan oinarritzen da Navarro (2007).
  • 7. 7 Beraz, gaur egungo dramatizazio kontzeptua jolas dramatikoaren sinonimotzat har dezakegula esan daiteke, modu horretan, gure proiektua antzerkiarekin lotuz. Baina horrek ez du esan nahi jolas dramatikoa alde batera utzi nahi dugunik, hezkuntza proiektuetan erabiltzeko hau baliagarriagoa ikusten dugulako; izan ere, ez da berdina haurrentzako dramatizazioa prestatzea edo haurrekin dramatizazio lan bat burutzea. Hau kontuan izanda antzerkiaren helburu nagusiena haurrei mezu bat transmititzea izango da. Hori dela eta dramatizazioa komunikazio mota bat bezala ulertzen da, gorputz adierazpena eta ahozko hizkuntza batzen duena (Delgado, 2011). Goian komentatu dugunarekin bat, dramatizazioa akzioaren inguruan lan egiten duen prozesu berezia da eta horretarako akzioak beharrezkoak dituen adierazpen errekurtsoak baliatzen ditu; hauek direlarik: (Cervera, 1992). a) Adierazpen linguistikoa: hitza ulertzen du bere esanahi osoan. Adierazpen linguistikoa dramatizazioaren testu dramatikoarekin lotzen da gehien bat. Testu dramatikoa idazle batek edo batzuek sortzen duten testua da (Seger, 1994), irakurlearen irudimenari zuzenduak egoten direnak. Testu dramatikoak, bi egitura mota izaten ditu: kanpo egitura eta barne egitura. Lehenengo egituraren barruan, ekitaldiak, didaskaliak eta hizketaldiak kokatzen dira: Ekitaldia, ekintza egituratzen duen zati nagusi bakoitza izango litzateke, garapenaren oinarrizko banaketa alegia. Banaketa nagusi honen barruan agerraldiak kokatzen dira; hauek pertsonaia baten sarrera/irteerak markatzen ditu. Haritik jarraituz didaskaliak kokatzen dira, zeinek, aktoreek esan behar ez dituzten testu zatiak biltzen ditu. Hauek, parentesi artean edo letra etzanez idazten dira beti. Testu zatien arabera ordea, bi mota bereizi daitezke; alde batetik, antzezlaneko edizioari egindako oharrak bitzen dituztenak, letra etzanez idazten direnak (didaskaliak), eta bestetik, eszenografiarako eta pertsonaien hizketaldirako argibideak biltzen dituztenak, eta parentesi artean idazten direnak (akotazioak). Horrez gain, didaskaliek, kokapen ezberdina izan dezakete, eta horren arabera hiru mota bereizi daitezke, besteak beste, kanpokoak, eszenografiari buruzko informazioa eskaintzen dutenak, tartekoak, pertsonaien ekintza ez linguistikoez informatzen dutenak, eta barrukoak, hizketaldiaren dramatizazio ekintzez informatzen dutenak.
  • 8. 8 Kanpo egiturak barne hartzen duen hirugarren kontzeptura, hizketaldietara, igaroz, elkarrizketak eta bakarrizketak bereizten direla aipatu beharra dago. Elkarrizketak, bi pertsona edo gehiagoren artean ematen diren solasaldiak dira. Bakarrizketak aldiz, bakoitzak bere buruarekin dituen solasaldiak dira. Behin gidoi dramatikoa eraikita izanik pertsonaien fitxa osatu beharko da. Honetan pertsonaien ezaugarri fisiko zein psikologikoak agertuko dira. Horrez gain hizkeraren inguruko adierazleak argitu beharko dira, tonua, intentsitatea eta abiadura besteak beste. b) Gorputz adierazpena: sentimenduak azaleratzeko gorputzaz baliatzea. Gorputz Adierazpena dramatizazioaren barruan dagoen adar garrantzitsu bat da. Honen bidez sentipenak, sentimenduak, bizipenak, ideiak, pentsamenduak eta emozioak gorputzaren bidez ezagutzea eta hauek komunikatzea helburu duena. Horrez gain besteekin kontaktuan gaudenez, gaitasun sozialak lantzen dira (Learreta, Ruano eta Sierra, 2006; Montesinos, 2004 in Vizcarra eta Murua, 2015). Gorputz adierazpenaren barruan zenbait autoreek gorputz-hizkuntza aipatzen dute. Motosek teknika multzo bat bezala ulertzen du; teknika multzo horiek gorputzaren hizkuntza sortzen dutelarik (1983 in Sanchez eta Ruano, 2009). Honekin Quintanak bat egiten du, gorputzak berezko hizkuntza bat duela esanez, beste hizkuntza motak osatzen dutenak (1997 in Sanchez eta Ruano, 2009). Ruedak (2004 in Rodríguez, s.d.) sortzearekin lotzen du, mugimenduaren esperimentazioaren eta adimen emozionalaren bidez. Esan bezala komunikatzeko erabiltzen den tresna da, baina bere helburu bakarra ez da besteekin komunikatzea. Ortiz-en ustez hezkuntza psikomotorraren aldetik erreparatzen du gorputz-adierazpena, eta berarentzat haurraren garapen integralean lagundu behar da, azken batean haurraren gorputz-hizkuntza bultzatzeko eta garatzeko. (Ortiz, 2002:25 in Castillo eta Rebollo, 2009). Laburbilduz, autore guztiek hizkuntza mota bat bezala kontsideratzen dute, non gizaki bakoitzak barruan duena komunikatu edo transmititu ahal duen. Gorputz adierazpena besteekin interakzioa ahalbidetzen duena, baina ez da zertan beti erabili behar. Komunikazio mota hau bakarrik edo ahozko hizkuntzarekin landu daiteke. Horrez gain arte diziplina bat bezala ere ikus daiteke, jaiotzetik dagoena eta gero bakoitzak gehiago edo gutxiago garatzen duena.
  • 9. 9 Hau lantzeko teknika desberdinak erabili daitezke; mimoa (keinuen bidezko teknika), argiaren bidezko teknikak (itzal txinatarrak) eta dantza (mugimendu sekuentzia ordenatua, musikaren arabera egindakoa) besteak beste. c) Arte adierazpena: irudia, argia, kolorea barne hartzen ditu. Atal honetan, arte hizkuntzarekin zer ikusia duten edukiak lantzen dira, batez ere estetikarekin zer ikusia dutenak; eszenografia (eszenatokian elkartzen diren elementuen multzoari deritzo; atrezzoa, janzkera eta argiztapena (Mukarovský in Troc, 2005)). Baina eduki estetikoaz aparte, eszenografiaren xede nagusi bat ideiak transmititzea da, aktoreen hitzetan eta mugimenduetan daudenez gain (Mukarovský in Troc, 2005; Luque, 2006). Beraz, eszenografiak informazio gehigarria esleitzen dio antzezlanari. Kontzeptu guzti horiek lortzeko sortze prozesu baten barne murgildu beharko da egilea, kasu honetan prozesu esperimentalean hain zuzen (Romero, Zapata eta Bazaes, 2013). Modu honetan dokumentazio prozesu aberasgarria egiten da, baina erreferente zehatza hartu gabe. Horrek askatasun osoz lan egitea ahalbidetzen du, aldi berean estereotipoetatik at lan egitea errazagoa eginez. Sortze prozesu horretan eszenografia landuko da eta lehen esan bezala hiru atal ditu. Argiztapenarekin hasiz gure proiektuari begira hurrengoa azpimarratuko genuke. Argia eszenografiari zentzua ematen dion elementua da, zeinekin objektuak, pertsonak eta abar ikusgarri egiten dira. (Romero, Zapata eta Bazaes, 2013) Baina horrez gain beste funtzio bat atxiki ahal zaizkio; ikuspegi selektiboa. Honen funtzioan argia garrantzi handien duten objektuen norabidean egongo dira (pertsonaia bat edo batzuk argiztatzen eta ez atrezzoko elementuak) (Romero, Zapata eta Bazaes, 2013). Jarraitzeko janzkerari buruzko zenbait kontu argitu behar dira. Hasteko testuingurua kontuan izan behar da, horrela, pertsonaia desberdinak eraikiko dira; istorioa basoan bada, agertzen diren pertsonaien janzkerak basoarekin zer ikusia izan beharko dute. Horrez gain, pertsonaien arteko harremana garrantzitsua izango da, adibidez familia bat adierazi nahi bada pertsonaia multzo hori janzkeran ezaugarri berdin edo antzeko bat izango dute. (Romero, Zapata eta Bazaes, 2013). Bukatzeko, gure gaia autonomia denez, atrezzoarekin hau errepresentatuko dugu. Lehenik hondoan proiektatuko den stop-motionean hostoaren askatasuna adierazten da;
  • 10. 10 metaforikoki arbola hostoaren babesa izango litzateke, modu horretan askatasun hori menpekotasunaren behar gehiagorik ez dagoela izango litzateke. Horrez gain, txoriaren aukeraketa egin dugu, txoria duen autonomia prozesua gizakiok dugunaren antzekoa delako. d) Adierazpen musikala: mugimendua eta soinu arautuak barne hartzen ditu. Adierazpen musikala dramatizazioaren azkeneko adarra da. Horretarako teknika desberdinen azalpena jorratuko da hurrengo lerroetan. Hasteko, kontaketa musikala deituriko teknika, haurrak musika entzuten duen ahala musika horrek sorrarazten dion istorio, narrazio, olerki eta abar sortu beharko du. Bere burua sortzaile eta hunkibera izatea eskatzen du baina honetaz aparte, motibazioa eta etengabeko arreta eskatzen du. Azken emaitza den kontaketa landutako musikarekin batera egingo da. Oso garrantzitsua da landutako musikaren egitura eta iraupena kontuan hartzea. Honetarako beharrezkoa da hitzik gabeko musika erabiltzea eta egitura eta formaren aldetik egokiak diren abestiak edo lanak aukeratzea. Kasu honetan, Haur Hezkuntzan, irakasleak antolatutako jarduera izango da. Ipuin musikalari dagokionez, ilustrazio musikalarekin konparatu daiteke. Soinuz diseinatzeko egokia den haur ipuin bat hartu eta esanguratsuak diren atalak girotu edo deskribatuko dira. Horretako, eskolako musika instrumentuak edo ahotsa erabiliko dira txandaka edo aldi berean. Kontuan hartu behar da kontakizunari ezin zaiola garrantzirik kendu eta horretarako musika tresnen erabilpenean oreka bat bilatu behar dela. Dramatizazioa lantzeko beste modu bat gorputz eta musika-adierazpena da. Teknika honetaz baliatuz, musika lan bat gorputz-mugimendu askeen bidez aurrera eramango dugu. Mugimendu horiek arautuak izango balira dantza bihurtuko litzateke eta ez gorputz- edo musika- adierazpena. Haritik jarraituz, dantzaren teknika aztertuko dugu; haurren tentsioak deskargatzeko eta haurren kezkak azaleratzeko oso baliagarria da, baita garapen fisiko eta intelektualerako ere. Aurretik aipatutako moduan, mugimendu arautuekin gauzatuko den ekintza da, hau da, gorputz adierazpen zuzendua. Baliabide edo aukera anitzak daude hau aurrera eraman ahal izateko, mota askotako mugimenduak erabili daitezke: keinuak, biraketak, jauziak eta abar. Honetaz aparte, garrantzizkoa da aldez aurretik erabakitzea zein izango den erabiliko diren espazioa eta taldekatzeko era.
  • 11. 11 Azkenik, dramatizazio-musikala dago hizkuntza musikalaren eduki garrantzitsu moduan. Teknika hau musika eta mugimenduen bidez istorio bat kontatzea da, erabilitako mugimenduak askeak nahiz arautuak izanez. Grabaketak erabiltzeaz gain, instrumentuak, norberak egindako soinuak, zaratak eta abar erabili daitezke kontaketaren nahi ditugun atalak indartzeko, girotzeko edota azpimarratzeko helburuarekin. Honetarako, interpretatuko den pieza ederki ezagutzea eskatzen du elementuak modu egoki batean tartekatu ahal izateko, beraz, ezinbestekoa da musikaren forma eta adierazpena ondo ezagutzea. Laburbilduz, dramatizazioari esker, hezkuntzan garrantzitsuak diren hizkuntza desberdinak landu daitezke aldi berean. Horrek haurren garapen integrala ahalbidetuko du. Gainera onurak ez dira bakarrik ikaslean egiten baizik eta Hezkuntza Proiektuetan ere. Teknika berritzaileen erabilpena hezkuntzaren berrikuntza sustatzen du. Beraz beharrezkoa ikusten dugu dramatizazioaren inguruko ariketak txertatzea Hezkuntza Sisteman. Horretarako lehen aipatu bezala proiektu bat jarriko dugu martxan, gai zehatz bat lantzeko helburuarekin, gure kasuan autonomia. Autonomia Haur Hezkuntzako etapan garrantzi handia hartzen duen edukietako bat da. Carreteroren (s.d) ustez autonomiaren kontzeptua hurrengo ideietan sakontzen da. Autonomia pertsonala, egunerokotasuneko jardueren garapenean nor bere kabuz baliatzean datzana izango litzateke; hala nola, zainketa pertsonala "jantzi", jardun fisikoa "eskailerak igo-jaitsi" eta jardun mentala "arazoen ebazpena". Egunerokotasuneko jarduera hauek, era autonomoan bizitzeko eta ingurumenera egokitzeko ezinbestekoak dira. Gainera, Xabier Tapiak eta Myrtha Chokler-rek (2015) hurrengoa gehitzen dute: kontzeptu honek bere baitan hartzen dituen, adierak askoz gehiago direla; gozamena, erabakiak hartzea (aipatutako arazoen ebazpenarekin lotura duena), gaitasunak, askatasuna eta abar bezalakoekin harremantzen dutelarik. Baina kontzeptuaren etimologiara jotzen bada Vallet-ekin bat datoz, autonomia, barne askatasunean oinarrituz ematen dela esanez, norberaren arauak kontuan hartzen direlarik jarduerak burutzeko. Beraz, haurren autonomia pertsonala sustatzeko, hezitzaileek pertsona arduratsuetan bilakatzen lagundu beharko diete, hau izango baita hezkuntzaren helbururik nagusiena. Hau kontuan izanik ezinbestekoa da hiru aspektu azpimarratzea;
  • 12. 12 adin tarte bakoitzerako ze autonomia gradu eskatu behar den, haurraren eboluzio fase bakoitzean ze ekintza mota irakatsi behar diren eta jarduerak garatzeko ze laguntza edo teknika motak behar dituen (Vallet, 2004). Ildo beretik jarraituz, haurren gizarte-eragilerik garrantzitsuenetariko bat familia dela esan behar da, nahiz eta beste eragileekin batera osagarri moduan jardun, eskola esaterako. Gainera, haurra bizikidetzan beharrezkoak dituen, errespetuaren eta komunikazioaren lehenengo hastapenak familia giroan ematen dira. Horretarako, familiak aukera anitzak eskaini beharko ditu norbanako eta giza konpetentzien garapenari dagokionez. Horrela, haurrak autonomiarekin eta segurtasunarekin haziko dira, behar bezala harremantzeko eta jokatzeko gizarte eta lan giroan. (Vallet, 2004) Gehienetan haurrak eskuratzen duen autonomia maila, gurasoak seme-alabekiko duten jarreren araberakoa izaten da, baina horrek ez du esan nahi haurrak adin txikikoak direnean menpekotasunik eduki behar ez dutenik. Tapiak (2015) horrela adierazten du hurrengo ideian: "Txikitako mendekotasunik gabe autonomia lortzea ezinezkoa da". Gizakia, beste gizaki batzuen menpe baitagoelako. Beraz, autonomia eskuratzeko bidean maila desberdinak gainditu behar direla argi izan behar da; hori izango delako autonomia lortzeko modu bakarra. Autonomia eskuratzeko bide horretan, Tapiak hurrengo etapak nabarmentzen ditu: 1. Lotura edo atxikimendua: haurra autonomoa izan baino lehen beste norbaitekiko mendekotasuna adierazten du, atxikimendua hain zuzen. Eratzen den lotura afektibo hori, zenbat eta estuagoa izan, haurraren identitatea eta autonomia sendoagoa izango da etorkizunean. 2. Bereizketa, urrunketa, banaketa: haurra bigarren urtearen hasieran autonomiarako irrika eta gogo handia erakusten hasten da, motrizitatea garatuagoa baituelako. Beraz, hau guztia kontuan izanik, helduengandik aldentzeko gogoak pizten zaizkiola esan daiteke. Prozesu honetan, hiru eremu bereiz daitezke. Lehenengoa, haurrarentzako garrantzitsuak diren pertsonen barne-irudiak izango lirateke. Irudi hauek protagonismoa hartzen joan ahala, haurrak lasaiago aztertuko du ingurunea. Bigarren eremuak, esfinterren kontrola, eskuen manipulazioa eta abar hartuko luke barne, haurrari askatasun bat ahalbidetuz. Azkenik, helduarekin komunikatzeko hizkuntza edukiko genuke, eskuratuz joan ahala haurraren autonomia gero eta gehiago finkatuko lukeena.
  • 13. 13 3. Banakotasuna eta indibidualizazioa: haurrak hiru urte dituenean, bere burua bestearengandik bereizten du jada eta banakotasuna edo indibidualizazioa azpimarratzeko, "ni" izenordainaren erabilpena egiten du. Gainera, haurraren identitate berria dela eta, ezinegona eta esfinter-kontrolaren atzerapena bezalako ezaugarriak nabarmentzen dira etapa honetan. 4. Identitatea: Tapiak (2015) hurrengoa dio: “identitatea identifikazio askoren ondorioa da, propioa, bakarra, norbera eta originala dena”. Hortaz esan beharra dago, autonomiak gorabeherak izango dituela bizitzan zehar, autonomo bilakatzeko prozesuak amaierarik ez daukalako. Ildo beretik jarraituz, jardueraren bultzatzaile nagusia, haurraren gozamena da, hau da, haurra bere kabuz jarduten duenean bizitzen duen momentua hain zuzen. Honekin batera esan beharra dago, helduek haurrenganako duten arreta eta afektu maila, haurraren motrizitatean, kognizioan eta pertzepzioan eragina izango duela. Valletek (2004) aldiz, hurrengo ezaugarriak aipatzen ditu autonomia landu ahal izateko. Hasteko haurrak pertsona autonomoak izan daitezen, bere bizitzaren lehendabiziko etapetarako prestatuta dagoen guztia, irakatsi egin behar zaiola adierazten du, eta aldi berean, horretarako prest dagoela erakustea ere garrantzitsua izango da. Kontrakoa gertatzen bada, haurra helduen menpe geratuko da eta horren ondorioz, beraiek egin behar dituzten zereginak egin beharrean, helduak egingo dituzte. Gurasoen betebeharra beraz, seme-alabaei beraien buruen jabe izaten, irakastea, baimentzea eta horretan animatzea da. Haur hezkuntzako etapa bakoitza, 0-3 eta 3-6, jarduera zehatz horien prozesuaren barnean murgildu ezkero, haurrak saiakeren bidez, ikaskuntza guzti hauek lortzen hasiko dira. Autonomia lortzeak beraz, Vallet-entzat (2004) hurrengoa suposatuko luke: bere buruarekiko segurtasuna izatea, erantzukizunak hartzea, kontzentratzen ikastea, pentsatzeko eta arrazoitzeko gaitasuna garatzea, borondatea garatzen hastea eta autokontrola izatea. Beraz aipatutako guztia kontuan hartuta, autonomia, aurrerapen txikien aitorpenean oinarritzen dela esan daiteke, eta Choklerrek (2015) dioen moduan: “Autonomoa izateak haurrak heldua bere barnean sartzea esan nahi du, eta ez mekanikoki gaitasun bat ikastea”.
  • 14. 14 2. Dramatizazio Proiektua 2.1. Argumentuaren laburpena Egun batean protagonistaren gurasoak janari bila joan ziren. Txoria bakarrik zegoela, haize bolada batek bere habia basoan barrena eraman zuen. Noraezean sentitzerakoan bere gurasoen falta sumatu zuen. Hain txikia zenez ez zekien hegan egiten eta basotik ibiliz haien bila abiatu zen. Bidean barrena pertsonaia desberdinekin topo egin zuen eta hauek haien laguntza eskaini zioten autonomia mota desberdinak azalduz. 2.2. Pertsonaien deskribapena Gure antzezlana zortzi pertsonaiaz osatuta dago eta gure protagonista txori txiki bat da. Une oro, istorio hau narratzaile batek zuzenduta dago. Hau, hostoz jantzita agertzen da kontakizuna baso batean gertatzen delako. Besteei dagokionez, animalia ezberdinak dira: arraina, azeria, bi erle eta txori txikiaren gurasoak. Aipatu beharra dago ez dugula pertsonaien sexua zehaztu ez dugulako garrantzizkoa ikusten informazio hori. Lehenengo mailakoak: - Txoria: Adin txikiko izakia da eta bere sexua zehaztugabea da. Gorputz iluna du baina kolore bizietako hegoek kontraste handia egiten dute. Ahotsari dagokionez, fina da eta tonu aldaketa ugari ditu. Hizkera informala dauka eta euskara batuan mintzatzen da era ulergarri batean erabiltzen dituen esaldi sinpleei esker. Gorputz adierazpenaren erabilera nabaria da, asko transmititzen du honekin; hasieran besoak gorputzera itsatsiak ditu, besoen mugimenduen garapenari esker. Pertsonaia honen alderdi emozionalak pisu handia du eta hau oso ondo espresatzen du momentu oro. Gurasoak galdu ditu eta horrek segurtasun falta handia sorrarazten dio. Hau dela eta, noraezean dabil, galduta eta erantzun askoren bila. Bere gurasoak galtzearen ondorioz, jarrera urduria, beldurtia eta lotsatia erakusten du istorioan zehar.
  • 15. 15 Bigarren mailakoak: - Orbela: Pertsonaia honek narratzailearen papera gauzatzen du istorio honetan. Adinaz, gainontzeko pertsonaiak baina nagusiagoa da eta bere sexua zehaztugabea da. Honen gorputza iluna da eta hosto lehorrez atonduta dago. Ahotsari dagokionez, orbelak tonu sendoa du istorioan zehar eta intentsitate aldaketak izaten ditu. Hau guztia, euskara batuan mintzatzen delarik. Gorputzari dagokionez, oro har nahiko estatikoa da baina keinu eta mugimendu lasaiak ere baditu. Antzezlanean zehar publikoarekin interakzioan ibiltzen da informazioa eskainiz. Basoko elementu bat da eta istorioa modu argi batean kontatzen du. - Arraina: Bigarren mailako pertsonaia hau adin txikikoa eta sexu zehaztugabekoa da. Gama urdinean dagoen ezkataz beteriko jantzia da. Ahots eztia du eta tonu larria erabiltzen du aldaketa askorik egin gabe. Hizkera informala eta argia erabiltzen du euskara batuan egindako esaldi sinpleak erabiliz eta gorputzarekin keinu eta mugimendu azkarrak egiten ditu bere urduritasuna adierazteko. Bere iragan laburrean gertatutakoaren ondorioz, jarrera independentea du bizitzaren aurrean. Protagonistarekin ezaugarri batzuk komunean ez dituenez ezjakintasuna transmititzen du.
  • 16. 16 - Azeria: Adin txikikoa eta sexu zehaztugabekoa da. Gorputz iluna du nahiz eta atal batzuekin kontrastea izan, belarri, buztan eta lepokoarekin hain zuzen. Ahots fina du eta tonu lasaia erabiltzen du aldaketa askorik egin gabe. Hizkera informala eta argia erabiltzen du euskara batuan egindako esaldi sinpleak erabiliz eta gorputzarekin keinu eta mugimendu azkarrak eta motelak nahasten ditu, bere gorputz adierazpen maila altua delarik. Protagonistarekin duen jarrera tentsioan oinarritzen da, azeria txoria jaten saiatzen delako. - Erleak: Bi dira, adin txikikoak eta sexu zehaztugabekoak. Jantziak erleek dituzten kolorekoak dira, hau da, horia eta beltza, modu horretan argi ilunen kontrastea eginez. Ahots koordinatua dute, hau da, biak batera hitz egiten dute eta hizkera oso pertsonalizatua dute. Beste pertsonaien moduan, euskara batuan hitz egiten dute eta esaldi sinpleak erabiltzen dituzte ulermena errazteko. Izaerari dagokionez, oso alaiak dira eta bata bestearen menpekoak , hau da, dena elkarrekin egiten dute haien atxikimendua handia delako. Arazoaren aurrean erantzunaren bila aurkezten dira eta protagonistarenganako ardura edo kezka erakusten dute.
  • 17. 17 Hirugarren mailakoak - Gurasoak: Bi dira eta ez dugu zehaztu haien sexua. Adinez, helduak dira eta hau dela eta, poztasun handia adierazten dute. Txori txikiaren moduan, gorputz iluna eta hegoak dituzte; txori txikiaren kolore anitzak justifikatzeko, guraso bakoitzak kolore gama ezberdin bat du (kolore hotzak eta beroak). Hizkera formala dute eta euskara batuan mintzatzen dira. Txoria galdu denez, haren bila aritu dira. Hau dela eta, goxotasuna adierazten dute haien oinordekoarengana. Nahiz eta gurasoak protagonistaren helburua izan hirugarren mailako pertsonaiak dira. Hauen eginbeharrekoa, haurra topatzea eta ondo dagoela ziurtatzea da.
  • 18. 18 2.3. Gidoi dramatikoa HEGOAK ASTINDUZ 1. EKITALDIA 1. Agerraldia: Hondoa pizten da; arbola hostoekin. Basoko soinuak entzuten dira: txoriak, haizea… Basoan gaude udan. Eszenatokiaren eskuinaldean zuhaitza dago, eszenatokia inguratuz loreak, erdialdean habia eta honen azpian txoria. Orbela eskuinaldetik sartzen da eszenatokira. - ORBELA: Hara ikusi! Ikusi duzue zer dagoen hor? (hondoa seinalatuz, ikusleari esanez) Habia bat da… Zelako oroitzapenak! (barrezka) Istorio polit bat kontatzea nahi duzue? (publikoari) Ba entzun ondo. Duela hilabete batzuk zuhaitz batean zintzilik nengoela txori batzuk habia bat eraiki zuten. Egunak pasa ahala txoriek horrelako txori txiki-txiki- txiki bat eduki zuten. (Atzamarrekin txikia irudikatuz ahots zorrotzez. Pixkanaka orbela eszenatokitik aldentzen doa) Eta egun batean haize bolada batek… (Haizearen soinua) Stop-motion-a martxan jartzen da, habia zuhaitzetik aldentzen doa. 2. Agerraldia Lehenengo agerraldiko eszenografia mantentzen da. Txoria habiaren azpitik irteten da, non dagoen ez dakiela. The Swan, “Carnival of the Animals” abestia entzungo da. Txoria galduta sentitzen da eta mugimenduaren eta aurpegiaren bidez adierazten du. Mugimenduak egiten dituen bitartean hurrengoa esaten du. - TXORIA: Non nago? Eta nire gurasoak? (Urduri. Pausa) Zer egingo dut haiek nirekin ez badaude? Nola helduko naiz haiengana? (Alboetara begiratuz. Pausa. Momentu honetan musika jarraituz orekarekin jolasten du albo batera eta bestera, erortzeko plantak egiten ditu) Hauekin mugi naiteke
  • 19. 19 (bere hanken gaitasunaz kontzientziatuz) Nire hankatxoak erabili beharko ditut… (pauso txikiak emanez lekuan) 3. Agerraldia Txoria basoan barrena sartzen da; pantaila atzetik dabil, erretroproiektoreak proiektatzen duen irudia aldatzen joan ahala pantailaren alde batetik bestera ibiliz. Giroa sortzeko musika. - ORBELA: (Off ahotsa) Gure txoritxoa basoan sartu zen. Ibili eta ibili aritu ostean arrainarekin topo egin zuen. 4. Agerraldia Basoa. Eskuinaldean aintzira. Uraren soinua. Txoria eszenatokira sartzen da eta arrainarekin topo egiten du. Txoria ez ditu hegoak gehiegi mugituko, horiek zer diren ez dakielako. - TXORIA: (lotsatuta) Kaixo, laguntza behar dut mesedez… - ARRAINA: Bai noski! Esan! Zer gertatzen zaizu? (larri) - TXORIA: (beldurrez) Haize bolada batek nire etxea nire zuhaitzetik aldendu du, eta bakarrik nago. Ikusi al dituzu nire gurasoak!? - ARRAINA: Gurasoak? Zer da hori? - TXORIA: (harrituta) Ez dakizu zer diren gurasoak? Nola da posible hori? Jaiotzetik nirekin egon direnak dira. - ARRAINA: Zurekin? (galdezka) Ni jaiotzerakoan bakarrik egon nintzen. Arrautza borobil batean bizi nintzen (keinuen bidez errepresentatuz) Egun batean arrautza apurtu eta bertatik irten nintzen (besoekin irteteko ekintza eginez) Baina hortik irten nintzenean, bakarrik nengoen. Ez zegoen inor nire alboan. (harrituta) Momentu horretatik aurrera bakarrik ibili izan naiz beti. - TXORIA: Orduan… ezin izango didazu lagundu… nire bidea jarraituko dut, ea beste norbait aurkitzen dudan (ibiltzeko modu motela eta tristea) Agur lagun, mila esker! - ARRAINA: Aizu! Eta zergatik ez dituzu hegoak erabiltzen? - TXORIA: Hegoak? (bere buruari, harrituta eszenatokitik irteten)
  • 20. 20 - ARRAINA: Zorte on! Espero dut gurasoak deitzen dituzun horiek aurkitzea! Agur, agur! (Arraina eszenatokitik irtetzen da) 5. Agerraldia Txoria pantaila atzetik dabil, erretroproiektoreak proiektatzen duen irudia aldatzen joan ahala pantailaren alde batetik bestera ibiliz, bere gorputza aztertuz; besoak zabaldu eta hegoak deskubritzen ditu. Giroa sortzeko musika. - ORBELA: (Off ahotsa) Berriro ere basotik beste norbaiten bila joan zen eta han loretxoetan bi erle ikusi zituen. 6. Agerraldia Basoa. Eszenatokian erleak. Erleen soinua. Txoria eszenatokira sartzen da eta erleekin topo egiten du. Txoriak hegoekin mugimendu pixka bat adierazten du. - TXORIA: (lotsatuta) Kaixo, laguntza behar dut mesedez… Arrainari galdetu diot eta ezin izan dit lagundu. - ERLEAK: Bai noski! Esan! Zer gertatzen zaizu? (biak aldi berean eta larrituta) - Txoria: (beldurrez) Haize bolada batek nire etxea nire zuhaitzetik aldendu du, eta bakarrik nago. Ikusi al dituzue nire gurasoak!? - ERLEAK:Gurasoak? Zer da hori? (aldi berean) - TXORIA: (harrituta) Ez dakizue zer diren gurasoak? Nola da posible hori? Jaiotzetik nirekin egon direnak dira. - ERLEAK: Zurekin? (aldi berean) Gu jaiotzerakoan elkarrekin egon ginen, baina lagunak gara, ez gurasoak. Zer da hori? Erletxe batean (hondoa seinalatuz) har batetik orain garena izatera heldu ginen. Gu bezalako pilo bat zeuden bertan eta momentu horretatik aurrera denak elkarrekin bizi izan gara. - TXORIA: Orduan ezingo didazue lagundu… nire bidea jarraituko dut, ea beste norbait aurkitzen dudan (ibiltzeko modu motela eta tristea) Agur lagunak, mila esker! - ERLEAK: Aizu! Baina zergatik ez dituzu zure hegoak mugitzen? Mugitu azkar gure moduan! (hegoak mugituz) Ikusiko duzu zer gertatzen den!
  • 21. 21 - TXORIA: (Hegoak azkar mugitzen ditu eta salto bat ematen du) Ene! (harrituta) - ERLEAK: Zorte on! Espero dugu gurasoak deitzen dituzun horiek aurkitzea! Agur, agur! (biak batera, eszenatokitik irteten dira) 7. Agerraldia Txoria pantaila atzetik dabil, erretroproiektoreak proiektatzen duen irudia aldatzen joan ahala pantailaren alde batetik bestera ibiliz, hegoak mugituz. Giroa sortzeko musika. - ORBELA: (Off ahotsa) Gure txoritxo txikia berriz ere baso barrura sartu zen… Gaixoa… (triste) hain triste zegoen. Baina bat-batean azeri txikia ikusi zuen (ahotsa pixka bat altxatuz). 8. Agerraldia: Basoa. Eskuinaldean azeria jolasten. Basoko eta azeriaren soinuak. Txoria eszenatokira sartzen da eta azeriarekin topo egiten du.Txoriak hegoekin mugimendu zabalak egiteko askatasuna du. - TXORIA: (lotsatuta) Kaixo, laguntza behar dut mesedez… Ea zuk laguntza eskaini ahal didazun. Arrainari eta erleei galdezka ibili naiz eta ezin izan didate lagundu. - AZERIA: Bai noski! Esan! Zer gertatzen zaizu? (larrituta) - TXORIA: (beldurrez) Haize bolada batek nire etxea nire zuhaitzetik aldendu du, eta bakarrik nago. Ikusi al dituzu nire gurasoak!? - AZERIA: Gurasoak? Nireak hor daude! (bi azerien proiekzioa; azeriak hauei seinalatuz) - TXORIA: (harrituta) Bai! Zureak zure modukoak dira, baina horiek ez dira ni bezalakoak, ez dira txoriak, ez dakite hegan egiten. Nik nireak topatu nahi ditut. Non daude nireak? (lur jota) Ez ditut inoiz aurkituko! - AZERIA: Lasai egon txori txiki, gurasoak jaiotzetik egon dira gurekin, txikiak garenean ez gaituzte bakarrik uzten. Ziur zure bila daudela (besoarekin txoria inguratuz) Bat-batean txorien soinuak entzuten dira. - GURASOAK: (Off ahotsa) Txori Txiki! Non zaude? (Abestuz)
  • 22. 22 - AZERIA: Entzuten al duzu hori? Ez dira hor goian hegan egiten daudenak? (gora begira eta basoan sartuz) - GURASOAK: (Off ahotsa) Txori Txiki! Non zaude? Hemen gaude zeruan (Abestuz) - TXORIA: (Harrituta) Hemen nago lurrean! (Abestuz) Etorri nire bila! (Kexatuz) Txori handiak eszenatokira sartzen dira. Azeria bazter batean gelditzen da eszena ikusiz. Pozez. - GURASO1: Oooo! Azkenean! - GURASO2: Zure bila ibili gara egun osoan! Non ibili zara! - TXORIA: Basotik bueltaka! Zuen bila egon naiz eta bidean aurkitu ditudanek ezin izan didate lagundu, hona heldu naizen arte. - GURASOAK: Hau poza eta lasaitasuna! Goazen etxerantz eta bidean kontatuko diguzu ikusi eta ikasi duzun guztia! - TXORIA: Egon momentu bat! (Azeriaren ondora hurbiltzen da) Agur lagun! Mila esker! - AZERIA: Agur! Pozten naiz berriro zure gurasoekin egoteaz! Ikusiko gara berriro jolasteko (Azeriak jolasten jarraitzen du) 9. Agerraldia Txoriek eta azeriak eszenatokitik alde egiten dute. Txoriak pantaila atzetik dabiltza, erretroproiektoreak proiektatzen duen irudia aldatzen joan ahala pantailaren alde batetik bestera ibiliz. Orbela sartzen da. ORBELA: Eta horrela nire bizilagunak etxera bueltatu ziren. Han txori txikiak bere abenturak kontatu zizkigun! Poz-pozik! Baina hortik gutxira uda pasa ahala udazkena heldu zen (stop motion-a martxan jartzen da; arbolari pixkanaka hostoak erortzen zaizkio) txoritxoa hegan egiten primeran ikasi zuen eta etxea atzean utzi zuen (Pausa) hegoak astintzen zituen bitartean ni… (Orbela eszenatokiaren alde batetik irteten da) Stop motion-a: Orbela haizearen bidez txoriaren atzetik doala irudikatzen da. Pixkanaka musikaren bolumena igo eta argiak amatatuz doaz.
  • 23. 23 2.4. Eszenografiaren deskribapena eta hausnarketa Gure eszenografiaren helburu nagusiena mezu bat transmititzea izango da (Luque, 2006). Bukatzeko, gure gaia autonomia denez, atrezzoarekin hau errepresentatuko dugu. Lehenik hondoan proiektatuko den stop-motionean hostoaren askatasuna adierazten da; metaforikoki arbola hostoaren babesa izango litzateke, modu horretan askatasun hori menpekotasunaren behar gehiagorik ez dagoela izango litzateke. Horrez gain, txoriaren aukeraketa egin dugu, txoria duen autonomia prozesua gizakiok dugunaren antzekoa delako. Bigarren helburu bat, estetika eta espazio-denbora kontzeptuak eraikitzea dira. Hori kontuan izanda, eszenografian elementu deigarri eta atseginak sortuko ditugu, zeinek istorioaren ikusleak testuinguruan kokatuko dituzte. (Romero, Zapata eta Bazaes, 2013) Gainera atrezzoa, testuinguruan kokatzeko eta mugak finkatzeko erabiliko dugu. Basoko elementuekin egingo dugu, eszenografiaren ikonotasun maila mantendu nahi izan dugu, elementuak errekonozitzeko eta ikusle bakoitzak bere interpretazioa egin dezan. Mugak jartzeko aldiz, loreen paperezko errepresentazioak sortu ditugu. Gainera, behin praktikan jarrita, nahasketa hau oso interesgarria ikusiko da. Jarraitzeko koloreen garrantzia azpimarratu beharra dago. Alde batetik janzkeraren koloreak zaindu ditugu, hau da, kolore guztiak arrazoi batengatik erabili ditugu. Orokorrean kolore deigarriak dira, udarekin konektatzeko; udak duen poztasuna eta alaitasunarekin hain zuzen. Horrez gain kolore neutroak eta pigmentu koloreak erabili ditugu kontraste handia sortzeko, modu horretan estetika deigarria eginez. Aldi berean, teknologia berrien txertaketa interesgarria izan da. Honekin erretroproiektorea (azetetatoarekin sortutako hondoa) eta proiektorea (stop-motion) erabiliko ditugu. Erretroproiektorean agertzen den irudia estetikoa izango da, hau da lehen aipatutako testuingurua sortzeko izango da. Proiektorearen bidez proiektatuko dena aldiz, hitzarekin esaten ez den guztia transmititzeko izango da. Bukatzeko, musikaren erabilpena zehaztuko dugu. Batetik musika antzezlana girotzeko erabiliko da (basoko soinuak; txoriak, ura, haizea…). Bestetik, txoria galduta sentitzen denean The Swan abestiarekin eta mugimendu leunekin emozio hori transmitituko da.
  • 24. 24 Esan beharra dago, lortu ditugun emaitza guztietara ailegatu baino lehen, esperimentazioan oinarritutako prozesu batean murgildu garela, bidean emaitza desberdinak lortuz. Prozesuan zehar, iturri desberdinak aztertu ditugu, ikus erreferenteak hain zuzen (Ikus eranskin 1); horiek baliogarriak izan dira gure azkeneko emaitzak lortzeko (Ikus eranskin 3).
  • 25. 25 1. EKITALDIA: Deskribapen orokorra: Hasieran udazkenean kokatzen gara. Lehenengo agerraldiaren eszenan orbela agertzen da. Flashback-a gertatzen denean udara 2. agerralditik 8. agerraldira pasatzen gara. Tarte honetan pertsonaia desberdinen sartu-irtenak gauzatuko dira. Eszenatokiko atrezzoa ez da ia aldatuko, aldatzen denean agerraldien deskribapenean azalduko da. Flashback-a bukatzerakoan udazkenera bueltatzen gara. 1. AGERRALDIA: IRUDIA ESZENATOKIAREN DESKRIBAPENA MUGIMENDUA PERTSONAIAK MUSIKA ARGIZTAPENA BALIABIDE TEKNIKOAK DENBORA Paperezko lore batzuk eszenatokia inguratu eta banatzen dute. Eskuinaldean eta ezkerraldean zuhaitzak egongo dira. Habia eszenatokiaren erdialdean kokatuko da. Orbela eszenatokiaren ezkerraldetik sartzen da. Eszenatokitik mugitzen da. Eszenatokitik irteten da. Orbela publikoari zuzenduko da laugarren horma apurtuz. Istorioari hasiera emango dio. Ahots zorrotza erabiliko du. Txoria habiaren azpian egongo da, eszenatokiaren erdialdean kokatzen dena. Basoko soinuak. Stop motionak duen musika eta soinua. Hondoa piztuta dago eta narratzailea sartzean fokuak pizten dira. Stop motiona hasterakoan fokuak itzaltzen dira eta hau bukatzerakoan piztu egiten dira. Erretroproiektorea azetatoaren bidez proiektatutako irudi finkoa. Stop-motion: zuhaitzetik había aldentzen da. 1’
  • 26. 26 2. AGERRALDIA: IRUDIA ESZENATOKIAREN DESKRIBAPENA MUGIMENDUA PERTSONAIAK MUSIKA ARGIZTAPENA BALIABIDE TEKNIKOAK DENBORA Paperezko lore batzuk eszenatokia inguratu eta banatzen dute. Eskuinaldean eta ezkerraldean zuhaitzak egongo dira. Erdialdean habia dago kokatuta. Txoria habían dagoela alde batera eta bestera mugitzen da eta habiatik irteten denean eszenatokiaren alde batetik bestera mugitzen da. Txoria, noraezean dago eta aurpegiarekin larritasunaren keinuak egiten ditu.Duen arazoa konpontzen saiatzen da alboetara begiratuz eta orekarekin jolastuz (erortzeko plantak eginez) eta pauso txikiak emanez. The Swan (From “Carnival of the Animals”) abestia entzungo da txoriak bere egoera interpretatz en duen bitartean. Agerraldiaren hasieran fokuak pizten dira. Hondoa piztuta dago. Erretroproiektorea azetatoaren bidez proiektatutako irudi finkoa. 3’
  • 27. 27 3. AGERRALDIA: IRUDIA ESZENATOKIAREN DESKRIBAPENA MUGIMENDUA PERTSONAIAK MUSIKA ARGIZTAPENA BALIABIDE TEKNIKOAK DENBORA Paperezko lore batzuk eszenatokia inguratu eta banatzen dute. Eskuinaldean eta ezkerraldean zuhaitzak egongo dira. Txoria pantailaren atzetik alde batetik bestera doa. Besoak gorputzera itsatsita ibiliko da. Txoria: pantailaren atzetik salto txikiak emanez ibiliko da, alde batetik bestera. Orbela: Eszenatokitik kanpo egongo da. Basoko soinuak eta orbelaren off ahotsa. Fokuak itzalita daudelarik erretroproiektorearen argiari esker, txoriaren silueta pantailan ikusiko da. Erretroproiektorean dagoen irudi finkoa alde batetik bestera mugitzen da. Erretroproiektorea azetatoaren bidez proiektatutako irudi finkoa. Erretroproiektore- aren bidez, txoriak egiten dituen mugimenduen itzalak pantailan agertuko dira. Aldi berean pantailan baso baten irudia proiektatutako da. 30’’
  • 28. 28 4. AGERRALDIA: IRUDIA ESZENATOKIARE N DESKRIBAPENA MUGIMENDUA PERTSONAIAK MUSIKA ARGIZTAPENA BALIABIDE TEKNIKOAK DENBORA Paperezko lore batzuk eszenatokia inguratu eta banatzen dute. Eskuinaldean eta ezkerraldean zuhaitzak egongo dira. Eszenatokiaren eskuinaldean arraina aintziraren barruan dago. Txoria eszenatokira sartzen da. Arrainarekin elkarrizketa bukatzen duenean, poliki poliki eszenatokitik aldentzen da. Arraina: Agerraldia hasten denean eszenatokiaren eskuinaldean eta atzean kokatuta dago, aintziraren barruan. Txoria: Gorputz adierazpenari dagokionez besoak gorputzera itsatsita ibiliz doa. Arrainarekin topatzerakoan lotsatuta eta beldurtuta dago eta arrainarekin elkarrizketa bukatzen duenean harridura aurpegia jartzen du. Eszenatokitik irteten da hegoei buruz hausnartzen duen bitartean. Arraina: Ahots bitxiz hitz egiten du eta bere aurpegian eta gorputzaren adierazpenean larritasuna sentitzen da. Basoko soinuak Txoria sartzerakoan fokuak pizten dira eta hau irteterakoan amatatzen dira. Hondoa piztuta dago. Erretroproiekto- rea azetatoaren bidez proiektatutako irudi finkoa. 2’
  • 29. 29 5. AGERRALDIA: IRUDIA ESZENATOKIARE N DESKRIBAPENA MUGIMENDUA PERTSONAIAK MUSIKA ARGIZTAPENA BALIABIDE TEKNIKOAK DENBORA Paperezko lore batzuk eszenatokia inguratu eta banatzen dute. Eskuinaldean eta ezkerraldean zuhaitzak egongo dira. Txoria pantailaren atzetik alde batetik bestera doa. Hegoak deskubritzen ditu, beraz, besoak erdi irekita ibiltzen du. Txoria: pantailaren atzetik salto txikiak emanez ibiliko da, alde batetik bestera. Bere hegoak aztertuz. Orbela: Eszenatokitik kanpo egongo da. Basoko soinuak eta orbelaren off ahotsa. Fokuak itzalita daudelarik erretroproiektoreare n argiari esker, txoriaren silueta pantailan ikusiko da. Erretroproiektorean dagoen irudi finkoa alde batetik bestera mugitzen da. Erretroproiekto- reaazetatoaren bidez proiektatutako irudi finkoa. Erretroproiekto- rearen bidez, txoriak egiten dituen mugimenduen itzalak pantailan agertuko dira. 30’’
  • 30. 30 6. AGERRALDIA: IRUDIA ESZENATOKIAREN DESKRIBAPENA MUGIMENDUA PERTSONAIAK MUSIKA ARGIZTAPENA BALIABIDE TEKNIKOAK DENBORA Paperezko lore batzuk eszenatokia inguratu eta banatzen dute. Eskuinaldean eta ezkerraldean zuhaitzak egongo dira. Txoria eszenatokira sartzen da eta erleekin elkarrizketa izan eta gero eszenatokitik pozik eta besoak irekita joaten da (hegan egiteko moduan) Erleak: Agerraldia hasten denean eszenatokiaren bi aldeetatik ateratzen dira koreografia eginez eta erdian kokatzen dira. Txoria: Erleekin topatzerakoan lotsatuta eta beldurtuta dago. Erleekin izaten duen elkarrizketa eta gero, hegoak azkar mugitzen ditu eta horrenbestez salto bat ematen du, harrituta geldituz. Ondoren, eszenatokitik besoak mugitzen joaten da. Erleak: Txoriarekin topatzerakoan harrituta geratzen dira eta hau haien ahots eta gorputz adierazpenean nabaritzen da. Horrez gain, bi erleak esaldi batzuk aldi berean esango dituzte eta beste batzuk bakarrik. Basoko soinuak Sanba abesti bat. Txoria sartzerakoan fokuak pizten dira eta hau ireterakoan amatatzen dira. Hondoa piztuta dago. Erretroproiekto- rea azetatoaren bidez proiektatutako irudi finkoa. 2’
  • 31. 31 7. AGERRALDIA: IRUDIA ESZENATOKIAREN DESKRIBAPENA MUGIMENDUA PERTSONAIAK (keinuak eta ahotsak) MUSIKA ARGIZTAPENA BALIABIDE TEKNIKOAK (Artean eta IKTn erabilitakoak) DENBORA Paperezko lore batzuk eszenatokia inguratu eta banatzen dute. Eskuinaldean eta ezkerraldean zuhaitzak egongo dira. Txoria pantailaren atzetik alde batetik bestera doa. Pantailaren atzetik besoak guztiz irekita eta mugimendu oso handiak egiten ibiltzen da. Txoria: pantailaren atzetik salto txikiak emanez eta hegoak asko mugituz ibiliko da, alde batetik bestera. Orbela: Eszenatokitik kanpo egongo da Basoko soinuak eta orbelaren off ahotsa. Fokuak itzalita daudelarik erretroproiektoreare n argiari esker, txoriaren silueta pantailan ikusiko da. Erretroproiektorean dagoen irudi finkoa alde batetik bestera mugitzen da. Erretroproiektoreaaze tatoaren bidez proiektatutako irudi finkoa. Erretroproiektore- aren bidez, txoriak egiten dituen mugimenduen itzalak pantailan agertuko dira. 30’’
  • 32. 32 8. AGERRALDIA: IRUDIA ESZENATOKIAREN DESKRIBAPENA ETA MUGIMENDUA PERTSONAIAK MUSIKA ARGIZTAPENA BALIABIDE TEKNIKOAK DENBORA Paperezko lore batzuk eszenatokia inguratu eta banatzen dute. Eskuinaldean eta ezkerraldean zuhaitzak egongo dira. Txoria: Eszenatokira sartzen da eta azeriarekin topo egiten du. Azeria txoria jateko saiakerak egiten dituenean atzera joaten da. Eszenatokitik irtetean gurasoekin batera ateratzen da. Azeriaren eta txoriaren artean tentsio distantzia mantenduko da. Azeria: Agerraldia hasten denean, eszenatokiaren eskuinaldean kokatuta dago, loreak usaintzen. Txoriarekin elkarrizketa izaten duenean jaten saiatzen du. Txorien gurasoak agertzen direnean, bazter batean gelditzen da eszena ikusiz. Txoria bere gurasoekin joaten denean, eszenatokitik irteten da. Gurasoak: Txoria: azeriarekin elkartzen denean lotsatuta eta beldurtuta dago. Azeriarekin elkarrizketa izaten duenean aurpegiari eta gorputz adierazpenari dagokionez, harridura aurkezten du. Geroago, bere nahiak betetzen ez direla ikusita, lur jota geratzen da. Beraz, ahotsa eta gorputz adierazpena tristura horrekin bat egingo dute (gorputza aurrerantz tolestuz). Azeria: Txoriarekin elkarrizketa izaten duenean larritasuna aurkezten du bere keinuetan eta ahotsan. Horrez gain, txoria usaintzen du eta jateko saiakerak egiten ditu. Hala ere, txoriak bere gurasoekin aurkitzen denean bere aurpegia mesfidantza adierazten du. Gurasoak: Basoko soinuak Abesti propioa abestuko da. “Tutti da capo”- ren abesti baten melodían oinarriturik. Txoria sartzerakoan fokuak pizten dira. Txoriak irteterakoan fokuak amatatzen dira. Hondoa piztuta dago. Erretroproiekto- rea azetatoaren bidez proiektatutako irudi finkoa. Erretroproiektore a erabiliz, pantailan bi azerien txotxongiloen proiekzioa agertuko da. Bukaeran stop motioneko irudi finkoa proiektatuko da. 3’ 20’’
  • 33. 33 Eszenatokira sartzen dira eta txoriarekin topatzen dira. Besarkadak eta maitasuna adierazten dute haien mugimenduekin. Geroago, hauek txori txikiarekin batera eszenatokitik irteten dira. Eszenatoki atzean daudenean (off ahotsa) abesten dute. Eszenatokira sartu eta txoria aurkitzen dutenean, poztasuna adierazten dute bai ahotsarekin bai eta gorputzaren ere.
  • 34. 34 9. AGERRALDIA: IRUDIA ESZENATOKIAREN DESKRIBAPENA MUGIMENDUA PERTSONAIAK MUSIKA ARGIZTAPENA BALIABIDE TEKNIKOAK DENBORA Paperezko lore batzuk eszenatokia inguratu eta banatzen dute. Eskuinaldean eta ezkerraldean zuhaitzak egongo dira. Orbela: Eszenatokira sartuko da eta publikoarekin hartu emana egingo du hitz egiten duen bitartean. Aldi berean eszenatokiko espazio guztitik mugituko da, mugimendu suabeekin. Hitz egiten bukatzen duenean eszenatokiaren ezkerraldetik irtengo da. Orbela: ahots lasaiz hitz egingo du istorioari bukaera emateko. Basoko soinuak Stop motionak duen musika. Hondoa piztuta egongo da narratzailea hitz egiten duenean. Hitz egiten bukatzen duenean eta eszenatokitik ateratzen denean, argiak amatatuko dira. Orbela irteterakoak, stop motion-a martxan jarriko da. Zuhaitzaren hostoak erortzen dira eta orbela haizearen bidez hegan doa. 1’
  • 35. 35 3. Ondorioak 3.1. Lanarekin gertatutakoa Moduluko lana burutu bitartean, hainbat arazo eta zalantza sortu zaizkigu. Ikasturte hasieran lana egin behar genuela aipatu ziguten, baina beti bezala pintzelada txikiak emanez. Hau dela eta, lan hau aurrera eramateko kurtsoan zehar nahiko larri eta galduta ibili garela azpimarratu nahi dugu. Alde batetik, gidaren puntu asko nola egin ez genekielako eta bestetik, puntu horiek garatzeko azalpenak faltan bota izan ditugulako. Beraz, aspektu hauek kontuan izanda, zenbait momentutan gure ezinegonaren isla eta motibazio falta nabarmena izan da. Hala ere, talde moduan elkartuz bakoitzaren ekarpenarekin, pixkanaka lana aurrera eramatea lortu dugu. Izan ere, talde moduan ondo aritu gara, nahiz eta batzuetan arazo txiki batzuk eduki. Hauek sortzean , ordea, gauzak lasaitasunez hartu eta momentu kritiko horietatik positiboena berreskuratu ditugu. Alderdi positiboak berreskuratuz, gure kabuz asko ikasi dugu eta talde moduan lan egitearen onurak eta kalteak zeintzuk izan daitezkeen ohartu gara. Onurekin hasiz, elkarlanean aritzea, pazientzia izatea eta inplikazioa bezalako aspektuak azpimarratu ditzakegu. Kalteekin jarraituz, lan kontuengatik biltzeko arazoak izan ditugu. Horrez gain, batzuetan taldekideen arteko koordinazio falta izan dugu eta hau agian izan da gure ahulezia nagusiena. Esan beharra dago, lortu ditugun emaitza guztietara ailegatu baino lehen, esperimentazioan oinarritutako prozesu batean murgildu garela, bidean emaitza desberdinak lortuz. Hasteko hondoarekin (Ikus eranskin 2.1) arazoak izan genituela aipatu beharra daukagu. Hasiera batean honen inguruko ideiak argi ez genituenez, esperimentazio moduan aritu ginen, azken emaitza kontuan hartu gabe. Egunak aurrera egin ahala ordea, nahi genuena zehaztu eta lanari ekin genion. Lanean hasi ginenean, nahi genuen emaitza ez zenez ateratzen, frustratzen hasi ginen, gure proiektua ez zela aurrera irteten ikusita. Hala ere, ez genuen etsi eta material ezberdinak erabiliz, nahi genuen emaitza lortu genuen.
  • 36. 36 Horrez gain, jantziak (Ikus eranskin 2.2) egiten genituen bitartean ere, hainbat arazorekin aurkitu ginen. Hasiera batean, arrainaren eta txorien jantziak pinotxo papera erabiliz gauzatu nahi genituen, baina janzkera horien atalak elkartzerakoan, ez zuela funtzionatzen ikusi genuen. Beraz sortutakoari buelta pare bat eman eta gero, berriro hastea erabaki genuen. Arrainaren kasuan, kartoi-mehea erabiltzea erabaki genuen, pinotxo papera baino zurrunagoa delako. Txoriekin aldiz, geneukan materiala aprobetxatzea nahi genuenez, hegoak egiteko sortu genituen tirak moztea erabaki genuen, lumak banan-banan itsasteko. Atrezzoarekin (Ikus eranskin 2.3)ere zenbait arazo sortu ziren, hasieran geneuzkan ideiak apurtu egin zirelako. Hasiera batean, habia eta aintzira sortzeko ideia batzuk geneuzkan eta prozesu horrek aurrera egin ahala, emaitza ikusita aldatzea erabaki genuen, funtzionala ez zelako. Habia egiteko, alanbrezko estruktura bat sortu genuen, baina hau egonkorra ez zela ikusita, ekoizpen hau baztertzea erabaki genuen. Beraz, habia egiteko beste ideia bat bururatu zitzaigun: egunkari papera erabiltzea. Honekin estruktura zurrun bat sortzeko, uztai bat hartu genuen honen zirkunferentzia oinarri moduan hartuz, eta honen gainean eraikitzen hasi ginen. Aintziraren kasuan, hasiera batean kartoi-mehearekin eta zelofanarekin sortutako estruktura lau bat eraiki genuen, honen gainean arraina kokatuko zela pentsatuz. Hala ere, honek habiaren moduan, ez zuela funtzionatzen ikusi genuen, eta hortaz, beste modu batean burutu behar genuela argi gelditu zitzaigun. Honetarako, habiaren lehenengo saiakuntzan sortutako alanbrezko estruktura erabili genuen. Honi zelofan gardena, forrua eta burbuila forrua gehitu genion, uraren efektua emateko. Amaitzeko, entsegu batean istripu txiki bat eduki genuen; zuhaitza lurrera jauzi zen, zuhaitzaren egituraren oreka galduz eta zenbait adar apurtuz. Ondorioz, lehenengo arazoa ebazteko adar puntetan plastilina zatiak jarri genizkion ez irristatzeko. Bigarren arazoa konpontzeko, silikonaz berritsatsi genituen. Hau guztia aipatuta, esan beharra daukagu oraindik ere hobetzeko aspektu batzuk gelditu zaizkigula, nahiz eta sortutako azken emaitzekin gustura egon. Esaterako, azetatoaren kasuan, aldaketa batzuk egingo genituzke, besteak beste, zuhaitzak irudikatzen dituzten adarrak azetatoan inprimatzea. Horretarako, adarrak argi mahaian kokatuko genituzke, eta behin denak nahi moduan kokatuta edukitzean argazki bat atera
  • 37. 37 eta azetatoan inprimatuko genuke. Modu horretan, adarrak ez lirateke eroriko, eta beraz ez ginateke adarrak behin eta berriro itsasten arituko. 3.2. Zer genekien eta zer ikasi dugun Ikasturte hau hasi baino lehen, ezer gutxi genekien minor honen inguruan, hala ere, interesgarria izango zelakoan aukeratu genuen. Hasieran antzerki bat osotasunez sortu behar genuela jakin arren, ez genuen espero hainbeste gauza sortu behar genituela. Dena den, kurtsoa hasi bezain laster beste urteko ikasleak egin beharrekoa azaldu ziguten eta orduan egin beharreko guztiaz ohartu ginen oso urduri jarriz. Hala ere, oso motibatuta geunden eta indartsu hasi ginen lanean. Gai desberdinak planteatu genituen eta taldeko partaide guztiak ideia desberdinak proposatu genituen arrakastatsuena aukeratu genuen arte. Bakoitzak ezagutza ezberdinak genituen eta denak bateratuz gure antzerkia martxan jarri genuen. Zer ikasi dugu: Ikasturte osoan zehar, aurretik genekiena eta orain genekiena alderatuz, esan beharra dago nahiz eta gauza gehienak gure kabuz ikasi ditugula, ezagutza berriak ditugu. Hasteko, antzerki edo iturri desberdinetatik ideia desberdinak ateratzen ikasi ditugu. Hau da, kaleko elementuetatik, internetetik, irudi desberdinetatik, eta abar. Hasieran, gauza batzuetaz soilik ohartzen ginen eta pixkanaka ideia esanguratsuenetatik mamia ateratzen ikasi dugu. Baita gure antzerkia egiterako orduan, antzerki batek dituen egitura edo atal desberdinak ikusteko aukera izan ditugu. Horrez gain, teknika desberdinak erabiltzen ikasi ditugu, hau da, itzalak, argi mahia, erretroproiektorea, eta abar. Ikasitako teknika batzuk, guretzako deigarrienak izan direnak gure antzerkian txertatu ditugu. Alde batetik, hondoa egiteko eta bestetik, antzerkian zehar gertatzen dena azaltzeko. Gainera, nola dramatizatzen den ere ikasi dugu, hau da, dramatizazioaren lehenengo urratsean barneratu gara, pertsonaia desberdinen rolak interpretatuz eta haien azaletan barneratuz
  • 38. 38 Honekin batera, dramatizazioarekin lotutako hiztegi teknikoaz elikatu gara gure gidoia ahalik eta hoberen hornitzeko.Gidoiari dagokionez, honek duen egiturak nondik norakoak ikusi eta aztertu izan ditugu, eta ondoren gure gidoi propioa sortu dugu. Bide horretan, gidoiak dituen puntu desberdinak jorratzen joan gara pixkanaka gure antzezlanaren gidoia osatuz. Guzti honekin, aukeratutako gaiari etekin handiena ateratzen ikasi dugu nahiz eta esfortzu gehiena gure kabuz burutu. Izan ere, esan beharra dugu irakasle batzuen laguntza oso urria izan dela, batzuen inplikazio maila eskasa izan delako. 3.3. Hobekuntzak Lana behin bukatuta dagoelarik, eta gogoeta orokor bat eginez, esan beharra dugu, lortutako emaitzekin nahiko pozik gelditu garela nahiz eta oraindik hobetu beharreko aspektu batzuk egon. Hasteko, arestian aipatutako arazo txikiak ekiditeko, taldearen antolakuntza hobeagoa izatea ikusten dugu, taldekide guztien inplikazioa berdina izan dadin lana hobeto egiteko. Horrez gain, hasieran egindako gidoian, aldaketa batzuk egin izan ditugu hobetzeko asmoz. Baita ikuspegi batzuk aldatu behar izan ditugu, kontakizuna errealagoa eta hobeto ulertu ahal izateko. Bestalde, pertsonaien janzkeran ere moldaketa batzuk egin behar izan ditugu, originalagoak, landuagoak eta erosoagoak izateko asmoarekin. Horrela, guretzako errazagoa izango delakoan. Hau da txorien eta arrainaren jantzia egiteko material desberdinak erabili ditugu. Amaitzeko, atrezzoari dagokionez hasierako ideia eta oraingoa erabat desberdina da. Hau da, hasieran pentsatuta geneukan pertsonaia nagusia hari batzuetatik irtetea eta azkenean erabaki dugu, habi bat jartzea eta hortik irtetea.
  • 39. 39 4.Erreferente bibliografikoak Carrete,L.(d.g).Autonomia personal, objetivo principal en la educación de niños/as con EB. Debra,10-12. Castillo, E. eta Rebollo, J. A. (2009). Expresión y Comunicación corporal en Educación Física. Revista Wanceulen E.F. Digital. 104-122 orr. 2016ko azaroaren 10ean berreskuratuta http://www.wanceulen.com orrialdetik. Cervera, (1992). La dramatización en la educación. Valentzia, Valentziako Unibertsitatea. Delgado, M. E. (2011). La dramtización: recurso didáctico en educación infantil. Pedagogía Magna, (11), 382-392. Eusko Jaurlaritza (2015). 237/2015 DEKRETUA, Haur Hezkuntzako curriculuma zehaztu eta Euskal Autonomia Erkidegoan ezartzekoa. Euskal Herriko Adintaritzaren Aldizkaria, 9. zk. Luque, J.L. (2006). Frederick Kiesler y el teatro de vanguardia. Oppidum, 2, 291- 320 orr. Navarro, M. R. (2007). Drama, creatividad y aprendizaje vivencial: algunas aportaciones del drama a la educación emocional. Cuestiones Pedagógicas, 18, 161- 172. Nino, C. S. (1990). Autonomía y necesidades básicas. DOXA, N. 07, 21-34 orr. 2016ko irailaren 26an berreskuratuta http://hdl.handle.net/10045/10817 orrialdetik. Restrepo, G. (2005). Aprendizaje basado en problemas (ABP): Una innovación didáctica para a enseñanza universitaria. Educación y Educadores. 8 Rodríguez, M. R. (d.g.). Trabajo Fin de Grado: La Expresión Corporal en Educación Infantil . Valladolid, Valladolideko Unibertsitatea. Romero, R., Zapata, S. eta Bazaes, R. (2013). Herramientas para los Técnicos en Artes Escénicas. El Diseño Teatral: Iluminación, vestuario y escenografía. Santiago, LOM. 2016ko urriaren 7an berreskuratuta http://studylib.es/doc/5304120/el- dise%C3%B1o-teatral--iluminaci%C3%B3n--vestuario--escenograf%C3%ADa. orrialdetik.
  • 40. 40 Sanchez, G. eta Ruano, K. (2009). Expresión Corporal y Educación. Sevilla, Wanceulen, Editorial Deportiva. Seger, L. (1994). Cómo convertir un buen guión en un guión excelente. RIALP. Tapia, X., eta Chockler, M. (2015). Haurraren Autonomia. Norbera izateko egiten den ibilbidea. Hik hasi, 202. 2016ko urtarrilaren 29an berreskuratuta http://www.hikhasi.eus/artikulua/2364 orrialdetik. Troc, R. D. (2005). Escenografía teatral y posmodernidad. Aplicaciones para un estatuto estético de la escenografía”. Chile, Chileko unibertsitatea. Vallet, M. (2004). Educar a niños y niñas de 0 a 6 años. España, Wolters Kluwer. Vizcarra, M. T. eta Murua, N. (2015). Gorputz-adierazpena zer da? Kontzeptua. In: Gorputz Adierazpena Lehen Hezkuntzan, Euskal Herriko Unibertsitatea, 2338 orr.
  • 41. 41 5. Eranskinak 1. Eranskina (Irudizko erreferenteak) 1.1. Hondoa: Azetatoan egindako irudiaren inspirazio iturriak: IRUDIA IDEIAK http://www.bravereaders.es/wp-content/uploads/2016/02/Colores-en- %C3%A1rboles.jpg https://ae01.alicdn.com/kf/HTB103s0JXXXXXcYXXXXq6xXFXXX2/free- shipping-abstract-tree-font-b-colorful-b-font-font-b-forest-b-font-scenery- set.jpg Gure antzerkia baso batean kokatzen da, udan. Beraz ezagutzen dugun erreferente bat hartu genuen abiapuntutzat (Omako basoa). Irudi honetatik koloreak deitu zuten gure arreta. Koloreen konbinazio desberdinak gure basoan txertatzea interesgarria izango zela iruditu zitzaigun. Horretarako azetatoan nola proiektatu ahal genuen irudikatu genuen. Horretako bigarren argazkiaz baliatu egin ginen. Argazki honetan zuhaitzen enborren sinpletasuna gure arreta deitu zuen. Horrez gain, udan kokatzen garenez, hostoak koloretakoak irudikatzearen ideia oso egokia iruditu zitzaigun.
  • 42. 42 1.2. Jantziak: Txoriaren jantzia egiteko inspirazio iturriak: IRUDIA IDEIA https://s-media-cache- ak0.pinimg.com/736x/f0/7e/13/f07e13dc8166989aca2b08659c3780c6 .jpg Txoriaren hegoak egiteko lumen irudikapena bilatu nahi dugu, horretarako argazki honetan agertzen den irudi errepikatua erabiliko dugu. Horrez gain, bata bestearen gainean jartzearen ideia interesgarria iruditu zaigu. Arrainaren jantzia egiteko inspirazio iturriak: IRUDIA IDEIA http://www.muyingenioso.com/coloridos-cojines-con-escamas-de- fieltro/ Gure antzerkiko pertsonaietariko bat arraina da, eta bere jantzia egiteko irudi honetan inspiratu ginen. Fieltro zatien bidez arrainen ezkatak modu erraz batean irudikatu daitezkeela ikusi genuen irudi honen bidez. Ideia honetatik abiatuz zenbait esperimentazio egin genituen azkeneko emaitzara heldu arte.
  • 43. 43 Azeriaren jantzia egiteko inspirazio iturriak: IRUDIA IDEIAK https://es.pinterest.com/pin/439663982356060301/ Artilea erabiliz azeriaren ilea irudikatzea interesgarria da, jantziari errealismoa ematen diolako. Koloreen aukeraketan estereotipoan islatzen diren koloreak erabiltzearen ideia mantenduko dugu, modu horretan ez da azeria otso batekin erratuko. 1.2. Atrezzoa: Eszenatokian kokatzen diren zuhaitzak egiteko inspirazio iturriak: IRUDIA IDEIAK (IZ ANTZERKIKO ESZENOGRAFIA; KIRIBIL) http://scontent.cdninstagram.com/t51.2885- 15/s480x480/e35/13423642_259042581117721_3389 52560_n.jpg?ig_cache_key=MTI3NDY3MjI4NTc5ODYz Njk0MQ%3D%3D.2 https://es.pinterest.com/pin/259731103489800353/ Aipatu dugun bezala elementu naturalen erabilpenaz baliatu nahi izan dugu, horretarako IZ antzerkian inspiratu ginen. Antzezlan honek txundituta utzi gintuen haien eszenografiaren sinpletasunagatik. Hain polita eta irudimenerako askatasuna ematen zuenez, gure antzerkian txertatu nahi izan dugu. Horrez gain, bigarren argazkian agertzen diren koloreak plazaratu nahi genituen, udako kolore alaiak transmititzeko eta hostoak irudikatzeko.
  • 44. 44 2. Eranskina (Esperimentazioarekin lortutako emaitzak) 2.1. Hondoa Azetatoa IRUDIA AZALPENA 1. Izena: Baso koloretsua Deskribapena: Errotulagailuak erabiliz zuhaitzen enborren irudikapena sortu dugu. Gero beste azetato baten gainean koloretako zirkuluak sortu ditugu, alkoholarekin haien artean nahasteko. Belarra irudikatzeko zetazko paper zati bat erabili dugu, erretroproiektorearen bidez gardentasun desberdinekin jolasteko. Materiala: Edding errotulagailuak, alkohola eta zetazko papera. Teknika: Marraztu, margotu, estanpatu.
  • 45. 45 2.3. Jantziak IRUDIA AZALPENA 1. Izena: Arraina Deskribapena: Txantiloi bat erabiliz pinotxo paper gainean ezkatak irudikatu ditugu, gero haien artean itsatsi ditugu. Materiala: Pinotxo papera, artaziak eta zeloa. Teknika: Marraztu. 2. Izena: Hegoak Deskribapena: Zelofan paperarekin koloretako tirak egin ditugu. Hauek, kartoi mehez egindako laukizuzen luze batean grapatu ditugu. Materiala: Kartoi mehea , zelofan papera eta grapak. Teknika: Eraiki, .
  • 46. 46 1 3. Izena: Hegoak Deskribapena: Txantiloi bat erabiliz pinotxo paper gainean lumak irudikatu ditugu, gero haien artean itsatsi ditugu. Materiala: Pinotxo papera, artaziak eta zeloa. Teknika: Marraztu. 2 4. Izena: Txori txiki Hegoak Deskribapena: Txantiloi bat erabiliz zelofan paper gainean lumak irudikatu ditugu, gero haien artean itsatsi ditugu. Materiala: Zelofan papera, artaziak eta zeloa. Teknika: Marraztu. 1 Ez dago irudizko dokumentaziorik 2 Ez dago irudizko dokumentaziorik
  • 47. 47 2.4. Atrezzoa Zuhaitzak IRUDIA AZALPENA 1. Izena: Bizitzarik gabeko zuhaitza Deskribapena: Lehenik eta behin, materiala batu eta egunkariarekin eta paper kartoiarekin tirak egiten hasi gara. Jarraian, artaziekin tirei kiribil forma eman diegu. Ondoren, kola zuriarekin tirak adarrean zehar itsatsi ditugu eta bukatzeko kortxo zati bat hartu eta erdian adarra jarri Materiala: Poliespana, adarra, aldizkari zatiak, kartoi papera, kola zuria, artaziak Teknika: Eraiki eta modelatu 2. Izena: Udazkeneko zuhaitza Deskribapena: Lehenengo, Kartoi paper errektangeluarra zatitu eta adarrak egiten hasi gara. Jarraian, artaziekin paper tirak egin ditugu, ondoren eskuekin modelatzeko. Zuhaitzaren enborra egiteko gauza bera egin dugu. Bukatzeko, material bereko oinarrian itsatsi dugu. Dekorazio moduan, pinotxo eta zelofan paperarekin hostoak adarretan eta oinarrian itsatsi ditugu. Materiala: Kartoia papera, artaziak, kola, pinotxo papera eta zelofan papera. Teknika: Modelatu eta eraiki.
  • 48. 48 Aintzira IRUDIA AZALPENA Izena: Urederra Deskribapena: Lau kartoi mehe hartu eta haien artean itsatsi ditugu, forma zirkularra emanez. Kolore gabeko zelofan papera zimurtu eta honen gainean itsatsi dugu. Materiala: kartoi mehea, zelofana, zeloa. Teknika: Modelatu eta eraiki. IRUDIA AZALPENA Izena: Uretan Barrena Deskribapena: Honen estruktura sortzeko alanbrearekin erabili dugu. Alanbre zatiak lotzeko zeloa erabili dugu, modu horretan laukizuzen bat sortuz. Ondoren, beheko aldean oihal urdinak lotu ditugu, eta goiko aldean zelofan gardena eta bitsa papera tiretan erabili dugu Materiala: Alanbrea, zeloa, oihalak, zelofan papera, bitsa papera. Teknika: Eraiki eta modelatu.
  • 49. 49 Loreak IRUDIA AZALPENA 1. Izena: Bitxi Lorea Deskribapena: Deskribapena: Lehenik eta behin kolore desberdineko pinotxo papera hartu eta lauki forman moztu ditugu. Jarraian, karratu guztiak bata bestearen gainean jarri eta akordeoi eran tolesten joan gara. Behin guztia tolestu ondoren, hari zati batekin erdian lotu dugu eta pixkanaka forma emanez, paper zati bakoitza gorantz altxatzen joan gara, lorea osatu arte. Materiala: Pinotxo papera, haria eta artaziak Teknika: Modelatu 2. Izena: Lore distiratsua. Deskribapena: Lehenik eta behin arrautzaren kutxa zati bat moztu dugu eta zelofan paper desberdinak arrautza kutxaren barruan itsasten joan gara. Behin zelofan papera itsatsi eta gero, petaloei artaziekin forma ezberdinak eman dizkiegu. Ondoren, arrautza kutxaren azpiko aldean paper pinotxorekin estali eta erdian zulo bat egin diogu. Bukatzeko, alanbre zati bat hartu, paper pinotxoarekin estali eta arrautza kutxan egindako zuloan sartu dugu, zurtoina irudikatzeko. Materiala: Zelofan papera, pinotxo papera, arrautza kaxa, kola zuria, alanbrea eta artaziak. Teknika: Eraiki eta modelatu.
  • 50. 50 3. Izena: Argi-zuzi lorea Deskribapena: Lehenik eta behin, materiala batu eta nola egin pentsatu ondoren, kartoi mehean tamaina desberdineko 2 zirkulu egin ditugu. Jarraian ehundurazko kartoian beste 2 zirkulu egin eta kolarekin lau zirkuluak itsatsi ditugu. Ondoren, plastikozko hodia hartu eta itsatsitako zirkuluak gainean jarri eta alanbrearekin lotu ditugu. Bukatzeko, zelofan papera zatitu dugu eta kartoi meheen eta ehundurazko kartoiaren artean sartu eta kolarekin itsatsi dugu. Materiala: Kartoi mehea, plastikozko hodia, zelofan papera, kartoi papera, alanbrea eta kola. Teknika: Eraiki eta modelatu. Habia IRUDIA AZALPENA 3 Izena: Alanbrea Deskribapena: Alanbrearekin habia itxurako egitura bat sortu dugu. Zatiak zeloarekin lotu ditugu. Materiala: Alanbrea eta zeloa. Teknika: Eraiki eta modelatu. 3 Ez dago irudizko dokumentaziorik
  • 51. 51 3. Eranskina (Produktu definitiboak) 3.1. Hondoa Stop Motion IRUDIA AZALPENA Izena: Haize bolada Deskribapena: Elementu naturalak erabiliz zuhaitz bat irudikatu dugu. Belarra egiteko, hosto errealak erabili ditugu. Habia egiteko adar txikiak erabiliz sortutako elementua egin dugu. Beste adar guztietatik desberdintzeko, lasto pixka bat gehitu diogu. Materiala: hostoak, adarrak, enbor zatiak eta lastoa. Teknika: Irudi sekuentzia.
  • 52. 52 Azetatoa IRUDIA AZALPENA Izena: Baso koloretsua Deskribapena: tenpera likidoa erabiliz zuhaitzen hostoak irudikatu ditugu. Enborrak egiteko, adar errealak erabili ditugu, eta belarra egiteko goroldioa. Materiala: tenpera likidoa, belakia, adar errealak eta goroldioa. Teknika: Estanpatu eta eraiki.
  • 53. 53 3.2. Jantziak IRUDIA AZALPENA 1. Izena: Orbela Deskribapena: Kartoiez egindako egitura zurruna da, tenpera marroiarekin margotuta eta hosto zatiz estalia dago. Ondoren, motxila bezala erabiltzeko, bi soka jarri dizkiogu atzeko aldean. Materiala: Kartoia, tenpera, hostoak, soka, kola eta fijatzeko spray-a. Teknika: Eraiki. 2. Izena: Txori Txiki Deskribapena: Txori txikiaren hegoak egiteko zelofan papera luma itxurarekin moztu eta hau kartoi mehearen barruan sartu dugu, honi ere luma itxura emanez. Silikona ertzetan jarriz haien artean elkartu ditugu. Materiala: Zelofan papera, kartoi mehea, artaziak, silikona. Teknika: Eraiki eta marraztu.
  • 54. 54 3. Izena: Arraina Deskribapena: Txoriekin bezala, txantiloi bat sortu dugu, oraingoan zirkulu formarekin. Hauei ezkata itxura emateko bate bestearen gainean teilakatu ditugu. Jantzia bukatzeko, maskara bat sortu dugu, teknika berdina erabiliz. Azkeneko honetan begiak zuriz eta ahoa beltzez eta gorriz margotu ditugu. Materiala: Kartoi mehea, artaziak, zeloa, errotulagailuak. Teknika: Marraztu eta eraiki.
  • 55. 55 4. Izena: Erleak Deskribapena: Erleen kasuan etxetik ekarritako jantziak dira. Jantziak eskuz egin ziren, zaku baten patroia jarraituz. Atzeko aldean, hego batzuk eta eztena josi ziren. 5. Izena: Azeria Deskribapena: Lehenik eta behin hiru artile zatirekin txirikorda bat egin dugu, honen gainean artile zati txikiagoak lotzeko. Zuria eta laranja nahastu ditugu, degradatu bat sortzeko. Bolumena sortzeko, artile zati bakoitzak dituen haritxoak askatu ditugu. Lepokoa egiteko teknika berdina erabili dugu, honako honetan zuria erdialdean bakarrik kokatuz. Bukatzeko, azeriaren belarriak egiteko, kartoizko triangeluak moztu ditugu, geroago hauek artile laranjarekin estaltzeko. Behin belarriak estaliak zeudela, hauek diadema batera lotu ditugu, artile laranja gehiago erabiliz. Azkeneko ukitua emateko, artile zuriarekin zenbait lerro sortu ditugu. Materiala: Artilea, artaziak, kola, kartoia eta diadema. Teknika: Eraiki.
  • 56. 56 6. Izena: Txori handiak Deskribapena: Gurasoen hegoak egiteko txantiloi bat erabiliz pinotxo paperean luma indibidualak sortu ditugu. Ondoren luma hauek erditik pixka bat tolestu ditugu sakontasuna emateko. Hegoaren itxura emateko, oihal zati bat zirkulu laurden batean moztu dugu, geroago bi aurpegiko zeloa erabiliz lumak itsasteko. Materiala: Pinotxo papera, oihal zatiak, artaziak, bi aurpegietako zeloa. Teknika: Marraztu eta eraiki.
  • 57. 57 3.3. Atrezzoa Zuhaitzak IRUDIA AZALPENA Izena: Lurretik zerura Deskribapena: Zuhaitzeko adar errealak elkartuz estruktura zurrunak sortu ditugu; bata bestea baino handiagoa. Loturak egiteko, bridak erabili ditugu, ondoren errefortzuak egiteko, sokaren bidez egin ditugu, bide batez bridak estaliz. Zuhaitz handian, kotoizko bolatxoak eta tximeletak itsatsi ditugu, udaren koloreak adierazteko. Txikian berriz, koloretako lumak. Horrez gain, azkeneko honetan, sokaren bidezko kiribilak sortu ditugu, hazkuntza prozesua adierazteko. Materiala: Adar errealak, lumak, kotoizko bolatxoak, kartoi meheaz egindako tximeletak, bridak, kola, soka. Teknika: Eraiki.
  • 58. 58 Habia IRUDIA AZALPENA Izena: Etxe txiki Deskribapena: Uztai baten zirkunferentzia erabiliz, egunkarizko txurroez inguratu dugu, turbantearen itxura emanez. Bukaeran zulo bat egiteko, egunkari orrialdeak zabalik itsatsi ditugu. Materiala: uztaila, egunkaria eta zeloa. Teknika: Eraiki eta modelatu. Aintzira IRUDIA AZALPENA Izena: Uretan Barrena Deskribapena: Lehenengo esperimentazioaren oinarria jarraituz, oihala kendu egin dugu eta horren ordez, burbuila plastikoa erabili dugu. Goiko aldean forru gardenezko zati zabalak erabili ditugu. Hauek, tolestu ditugu bolumena emateko. Azkenik, plastikozko poltsa urdina bateko zatiak moztu eta alanbreetatik eskegi ditugu , modu sailkatu batean. Materiala: Alanbrea, zeloa, zelofan papera, burbuila plastikoa eta plastikozko poltsa urdina. Teknika: Modelatu eta eraiki.
  • 59. 59 Loreak IRUDIA AZALPENA Izena: Hazitik haziz Deskribapena: Zetazko papera lauki zuzenetan akordeoi eran tolestu dugu eta erdialdea soka batekin lotu genuen. Ondoren, erpinak zirkulu formarekin moztu ditugu. Bukatzeko zelofan paper atal bakoitza zabaldu egin dugu. Materiala: Zetazko papera, soka eta artaziak. Teknika: Eraiki eta modelatu.