3. 3
1.Sarrera
Ikasturte honen helburuetako bat, talde moduan dramatizazio prozesu batean murgiltzea
da; hau antzerki proiektu bat eraikitzea eta antzeztea izango da, gure kasuan, Haur
Hezkuntzako 2.zikloko haurrei zuzendua. Prozesu honetan hizkuntza desberdinak jorratuko
dira; lengoaia eta kodigo anitzak, testualak, irudizkoak, entzunezkoak eta abar. Ondorioz
lengoaien diziplinarteko lan bat izango da, musika, gorputza, hizkuntza, teknologia berriak
eta artea barne hartzen dituena.
Proiektuari hasiera emateko, gai baten aukeraketari ekin genuen. Horretarako, gure
irakaskuntza erreferente bat kontuan hartu genuen, besteak beste, Arazoetan Oinarritutako
Ikaskuntza. Metodo didaktiko hau, norbanakoaren aurkikuntzan eta eraikuntzan oinarritzen
da, umearen askatasunari, interesei eta autonomiari garrantzia emanez. (Restrepo, 2005)
Hori hausnartuz, autonomiaren gaia aukeratu genuen, hau beste gaien gainetik,
askatasuna eta haien interesetan oinarritutako ikaskuntza, nagusitu egin zelako. Autonomia
Haur Hezkuntzako etapan inkontzienteki lantzen den funtsezko aspektu bat da. Gainera,
etorkizunean gehiago jorratu behar izango den gaietako bat dela uste dugu, oraingo haurrek
duten autonomia eskuratzen hastean, hainbat gabezi izaten dituztelako; Mugak jartzen diren
ahala, arauak batez ere, irudimena eta askatasuna ez dute lantzen, ondorioz frustratzeko
aukerarik ez zaie ematen. (Nino, 1990)
Beraz, gure helburu nagusia gabezia horiei irtenbidea aurkitzea izango da, eta
horretarako, haur bakoitza autonomoa izateko, beraien behar izanak, eskaerak, beldurrak
eta desirak entzun eta ulertu beharko dira; horiek hartuko direlako abiapuntutzat haurren
garapena eta ikaskuntza bideratzeko orduan. Izan ere haur bakoitza berezia eta originala da,
gizakiok errepikaezinak garelako.
Modu horretan, irakasleak paper hori hartzen duen heinean, ikaslea motibatuta eta askea
sentituko da, aldi berean bere garapen integrala osotasunean lantzen den bitartean.
Hori lortzeko lehen aipatutako proiektua martxan jarriko dugu, eta honek beste helburu
orokor batzuk izango ditu, lanari zentzua emango diotenak. Horretarako dramatizazioarekin
lortu nahi ditugun helburuak aipatuko dira.
4. 4
Dramatizazioak, komunikatzeko era ezberdinak ezagutzea ahalbidetzen digu, besteak
beste, berbala eta ez berbala. Lehenengoaren barnean ahozko hizkuntza egongo litzateke,
hitzen bidezko komunikazioan oinarritzen dena. Ez berbalaren barnean aldiz, gorputz
adierazpena egongo litzateke, hau da, keinu eta mugimenduen bidezko komunikazioa.
Ondorioz, dramatizazioaren bidez komunikazioarekiko lehenengo pausuak ematen hasiko
dira ikasleak.
Hizkuntzekin jarraituz, ez berbalarekin lotura estua duen gorputz adierazpena lantzea da
xedea. Gorputzarekin eta artearekin zer ikusia duten teknika berritzaile desberdinak lantzen
hasiko dira haurrak; argiaren bidezko teknikak, mimoa, dantza eta ipuin motorra
nabarmendu daitezke. Aipatutakoa garatu ahal izateko, baliabide desberdinak erabili
daitezke, batez ere arte hizkuntzarekin zer ikusia dutenak: argi mahaiak, proiektoreak,
fokuak, erretroproiektoreak eta abar. Beraz, dramatizazioak esperimentatzeko uste baino
aukera gehiago ematen dizkigu.
Bestalde, kontzeptu ezberdinak lantzeko baliabide interesgarria da. Izan ere,
dramatizazioaren bidez ikaskuntza ez da hain laua izango, ikasleen parte hartze aktiboa
eskatuko da, bide batez, ikaskuntzarako motibazioa piztuz. Beraz eskoletan dramatizazioa
txertatzea gomendagarria izango litzateke, egunerokotasuneko hainbat egoera islatzeko
aukera ematen duelako.
Dramatizazioak ere gai ugariren inguruko antzezlanak burutzeko aukera ematen digu,
gure kasuan, goian aipatu moduan nagusiki antzezlana autonomia maila lantzeko erabiliko
dugu. Horretarako, animalia eta intsektu ezberdinen autonomia mailak taularatuko ditugu,
egoera desberdin horiek agerian utziz.
Horretaz aparte, beste gai batzuk lantzeko ere aukera ematen du, nahiz eta autonomia
maila bezain sakon ez garatu. Horien artean, ingurunea eta urtaroak izango genituzke.
Inguruneari dagokionez, gure antzezlana basoan kokatzen denez, bertako landarediaren eta
faunaren zati txiki bat ezagutzeko aukera izango dute. Urtaroen kasuan aldiz, udako eta
udazkeneko trantsizioa ikusteko erabiliko da, antzezlaneko funtsa bertan kokatuko delako.
Laburbilduz, dramatizazioak askatasunerako eta irudimenerako aukera anitzak ematen
dizkigunez, ikasleen motibazioa eta parte hartzea sustatuko du. Gainera, aukeratutako gaia
5. 5
modu ulergarri batean lantzeko teknika desberdinak eskaintzen dizkigu; aipatu beharra
dago teknika oso interesgarriak direla, hezkuntza berritzaile bat sortzen hasteko.
2.Helburuak
Proiektu honen helburuak zehazterakoan 237/2015 Haur Hezkuntzako Curriculum
Dekretua (Eusko Jaurlaritza, 2015) eta eraikitako marko teorikoa kontuan izan dugu. Alde
batetik, antzezlanarekiko ditugun helburu orokorrak azalduko dira, eta hauen barruan,
umeei eskainiko dizkiegun helburu pedagogikoak.
Gure proiektua batez ere, Nortasunaren Eraikuntzaren eta Ingurune Fisiko eta
Sozialaren Ezagueraren eremuan oinarritzen da, baina bigarren eremuko, Nortasunaren
Eraikuntzaren eta Komunikazioaren eta Adierazpenaren eremuaren, zenbait helburu ere
jorratzen dira..
Nortasunaren Eraikuntzaren eta Ingurune Fisiko eta Sozialaren Ezagueraren
eremuarekin lotura duten helburuak hurrengoak izango lirateke:
1. Arazoen planteamenduan oinarritutako ikuskizun bat agertzea.
- Haurra bere autonomia gaitasunaz jabetzeko egoera bat ikustea.
- Egoera gatazkatsuek sortu ahal duten frustrazio eta zailtasunei aurre egiteko aukerak
ezagutzea.
2. Ingurune naturalean dauden elementu desberdinen ezaugarri batzuk aurkeztea.
- Autonomia prozesuekin identifikatzea.
- Menpekotasun afektiboaz ohartzea.
Nortasunaren Eraikuntzaren eta Komunikazioaren eta Adierazpenaren eremuarekin
lotura duten helburuak hurrengoak izango lirateke:
3. Haurrei dramatizazio baten bidez hizkuntza askotarikoen komunikazio
esperientzia bat eskaintzea.
- Adierazpen linguistikoaz jabetzea, hitza bere esanahi osoan ulertuz.
- Gorputz kontzientziaz jabetzea, sentimenduak, ideiak eta bizipenak adierazteko.
6. 6
- Arte adierazpena ematen dituen aukerak ezagutzea: irudiak, ikus erreferenteak,
estereotipoetatik aldentzea, ikonotasun maila desberdinetako ekoizpenak eta
abar.
3.Narrazioaren egitura
3.1. Sinopsia
Egun batean protagonistaren gurasoak janari bila joan ziren. Txoria bakarrik zegoela,
haize bolada batek bere habia basoan barrena eraman zuen. Noraezean sentitzerakoan bere
gurasoen falta sumatu zuen. Hain txikia zenez ez zekien hegan egiten eta basotik ibiliz
haien bila abiatu zen. Bidean barrena pertsonaia desberdinekin topo egin zuen eta hauek
haien laguntza eskaini zioten autonomia mota desberdinak azalduz.
3.2. Narrazio mota eta eskaleta
Gure antzezlanaren narrazio mota lineala da, istorio bakarra kontatzen delako. Honen
barruan, nahiz eta istorioa pausuz pausu kontatu, hainbat salto ageri dira, hauek lehenengo
eta azkeneneko agerraldietan ikus daitezkeelarik. Agerraldi horietan agertzen diren saltoak
flash back-ak dira, eta honek, gure antzezlanak lengoai eliptikoa izatera eramaten du.
Eskaleta
1. EKITALDIA
1. Agerraldia: Orbela bere iraganeko istorio bat kontatzen hasten da, eta narrazioari hasiera
ematen dio.
2. Agerraldia: Txori txikia galduta sentitzen da eta basoan barrera sartzen da bere gurasoen
bila.
3. Agerraldia: Txoria basoan barrena dabil.
4. Agerraldia: Txoria arrainarekin topo egiten du eta elkarrizketa baten barruan murgiltzen
dira. Bukatzean arrainak txoriari hausnarketarako galdera bat planteatzen dio.
5. Agerraldia: Txoria basoan barrena dabil eta bere hegoak deskubritzen ditu.
7. 7
6. Agerraldia: Txoria erleekin topo egiten du eta elkarrizketa baten barruan murgiltzen dira.
Erleek hegoak mugitzen irakasten diote.
7. Agerraldia: Txoria basoan barrena dabil eta hegoen mugimendu gehiago adierazten du.
8. Agerraldia: Txoria azeriarekin topo egiten du eta elkarrizketa txiki batean murgiltzen
dira. Bat-batean txoriaren gurasoak agertzen dira eta elkar aurkitzearen eszena gauzatzen
da.
9. Agerraldia: Orbelak narrazioari bukaera ematen dio.
4.Diseinu eszenografikoaren ezaugarriak
4.1. Planteamendu orokorra
Arte adierazpena: irudia, argia, kolorea barne hartzen ditu.
Atal honetan, arte hizkuntzarekin zer ikusia duten edukiak lantzen dira, batez ere
estetikarekin zer ikusia dutenak; eszenografia (eszenatokian elkartzen diren elementuen
multzoari deritzo; atrezzoa, janzkera eta argiztapena (Mukarovský in Troc, 2005)).
Baina eduki estetikoaz aparte, eszenografiaren xede nagusi bat ideiak transmititzea
da, aktoreen hitzetan eta mugimenduetan daudenez gain (Mukarovský in Troc, 2005;
Luque, 2006). Beraz, eszenografiak informazio gehigarria esleitzen dio antzezlanari.
Kontzeptu guzti horiek lortzeko sortze prozesu baten barne murgildu beharko da
egilea, kasu honetan prozesu esperimentalean hain zuzen (Romero, Zapata eta Bazaes,
2013). Modu honetan dokumentazio prozesu aberasgarria egiten da, baina erreferente
zehatza hartu gabe. Horrek askatasun osoz lan egitea ahalbidetzen du, aldi berean
estereotipoetatik at lan egitea errazagoa eginez. Sortze prozesu horretan eszenografia
landuko da eta lehen esan bezala hiru atal ditu.
Argiztapenarekin hasiz gure proiektuari begira hurrengoa azpimarratuko genuke. Argia
eszenografiari zentzua ematen dion elementua da, zeinekin objektuak, pertsonak eta abar
ikusgarri egiten dira. (Romero, Zapata eta Bazaes, 2013)
8. 8
Baina horrez gain beste funtzio bat atxiki ahal zaizkio; ikuspegi selektiboa. Honen
funtzioan argia garrantzi handien duten objektuen norabidean egongo dira (pertsonaia bat
edo batzuk argiztatzen eta ez atrezzoko elementuak) (Romero, Zapata eta Bazaes, 2013).
Jarraitzeko janzkerari buruzko zenbait kontu argitu behar dira. Hasteko testuingurua
kontuan izan behar da, horrela, pertsonaia desberdinak eraikiko dira; istorioa basoan bada,
agertzen diren pertsonaien janzkerak basoarekin zer ikusia izan beharko dute. Horrez gain,
pertsonaien arteko harremana garrantzitsua izango da, adibidez familia bat adierazi nahi
bada pertsonaia multzo hori janzkeran ezaugarri berdin edo antzeko bat izango dute.
(Romero, Zapata eta Bazaes, 2013).
Bukatzeko, gure gaia autonomia denez, atrezzoarekin hau errepresentatuko dugu.
Lehenik hondoan proiektatuko den stop-motionean hostoaren askatasuna adierazten da;
metaforikoki arbola hostoaren babesa izango litzateke, modu horretan askatasun hori
menpekotasunaren behar gehiagorik ez dagoela izango litzateke. Horrez gain, txoriaren
aukeraketa egin dugu, txoria duen autonomia prozesua gizakiok dugunaren antzekoa
delako.
Bigarren helburu bat, estetika eta espazio-denbora kontzeptuak eraikitzea dira. Hori
kontuan izanda, eszenografian elementu deigarri eta atseginak sortuko ditugu, zeinek
istorioaren ikusleak testuinguruan kokatuko dituzte. (Romero, Zapata eta Bazaes, 2013)
Gainera atrezzoa, testuinguruan kokatzeko eta mugak finkatzeko erabiliko dugu.
Basoko elementuekin egingo dugu, eszenografiaren ikonotasun maila mantendu nahi izan
dugu, elementuak errekonozitzeko eta ikusle bakoitzak bere interpretazioa egin dezan.
Mugak jartzeko aldiz, loreen paperezko errepresentazioak sortu ditugu. Gainera, behin
praktikan jarrita, nahasketa hau oso interesgarria ikusiko da.
Jarraitzeko koloreen garrantzia azpimarratu beharra dago. Alde batetik janzkeraren
koloreak zaindu ditugu, hau da, kolore guztiak arrazoi batengatik erabili ditugu. Orokorrean
kolore deigarriak dira, udarekin konektatzeko; udak duen poztasuna eta alaitasunarekin
hain zuzen. Horrez gain kolore neutroak eta pigmentu koloreak erabili ditugu kontraste
handia sortzeko, modu horretan estetika deigarria eginez.
9. 9
Aldi berean, teknologia berrien txertaketa interesgarria izan da. Honekin
erretroproiektorea (azetetatoarekin sortutako hondoa) eta proiektorea (stop-motion)
erabiliko ditugu. Erretroproiektorean agertzen den irudia estetikoa izango da, hau da lehen
aipatutako testuingurua sortzeko izango da. Proiektorearen bidez proiektatuko dena aldiz,
hitzarekin esaten ez den guztia transmititzeko izango da.
Bukatzeko, musikaren erabilpena zehaztuko dugu. Batetik musika antzezlana girotzeko
erabiliko da (basoko soinuak; txoriak, ura, haizea…). Bestetik, txoria galduta sentitzen
denean The Swan abestiarekin eta mugimendu leunekin emozio hori transmitituko da.
4.2. Eszenografiaren ikus-osagaien analisia eta komunikazio estiloa
4.2.1. Pertsonaiak
Pertsonaien bidez autonomia mailaren araberako sailkapena egin dugu. Alde batetik
jada autonomoak diren pertsonaiak (arraina eta orbela), autonomia prozesuan daudenak
(horregatik bi erle jarri ditugu hauek komunitatean bizi direlako) eta autonomia eskuratzen
ari direnak (azeria, txotxongiloekin eta protagonista, gurasoekin). Horretarako kolore edo
janzkera berdintsuak erabili ditugu (azeria laranja eta zuria, eta txoriaren hegoak).
Lehenengo mailakoak
Txoria:
Pertsonaia nagusia da eta janzkerari
dagokionez, gorputz iluna eta koloreetako
hegoak ditu. Gorputz iluna jarri diogu hegoei
pisu eta arreta handiagoa eman nahi diogulako.
Koloreak alaiak eta biziak dira, pertsonaia hau
adin txikikoa eta alaia delako. Horrez gain,
itzalekin jolastu nahi genuenez, hegoak zelofan
paperarekin egin ditugu, itzalak burutzerakoan
koloreak ikus daitezen.
Txori txikiaren hegoak egiteko zelofan
papera luma itxurarekin moztu eta hau kartoi
mehearen barruan sartu dugu, honi ere luma
itxura emanez. (Ikus eranskin 3, 3.2)
10. 10
Bigarren mailakoak
Orbela:
Pertsonaia honek narratzailearen papera
gauzatzen du istorio honetan. Adinaz, gainontzeko
pertsonaiak baina nagusiagoa da eta bere sexua
zehaztugabea da. Honek gorputza iluna sortzeak
ekarri du. Aurrealdean kartoizko hosto handi bat
darama, motxila bat izango balitz moduan. Horrez
gain, gorputzean zehar enbor azal zatiak eta hosto
lehorrak ditu.
Beraz, kolore marroia da nagusi pertsonaia
honetan. Kolore hau jarri diogu, antzezlanaren zati
bat udazkenean kokatu dugulako. (Ikus eranskin 3,
3.2)
Arraina:
Bigarren mailako pertsonaia hau adin txikikoa eta
sexu zehaztugabekoa da. Kolore hotzez osatutako gama
erabili dugu honen jantzia burutzeko, kasu honetan
urdinak. Gama hau erabili dugu, ura irudikatzen den
bakoitzean ezaugarririk nabarmenena delako.
Arrainaren ezkatak adierazteko, kartoi-meheak
zirkulu eran moztu ditugu eta bata bestearen gainean
teilakatu ditugu (Ikus eranskin 1, 1.2. Arrainaren itxura
nabarmenagoa izateko, maskara bat egin dugu, eta
honetan tamaina txikiagoko zirkulu erdiak teilakatuta
jarri ditugu. (Ikus eranskin 3, 3.2)
11. 11
Azeria:
Adin txikikoa eta sexu zehaztugabekoa dugu hau ere. Gorputz
iluna du nahiz eta atal batzuekin kontrastea izan, belarri, buztan
eta lepokoarekin hain zuzen. Atal hauek artile laranja eta zuriz
osatuta daude, eta nahiz eta oso estereotipatuak izan, kolore hauek
erabiltzea erabaki dugu, pertsonaia hau otsoarekin ez nahasteko.
Jantzi hau egiteko, lehenik eta behin hiru artile zatirekin
txirikorda bat egin dugu, honen gainean artile zati txikiagoak
lotzeko (Ikus eranskin 1, 1.2). Zuria eta laranja nahastu ditugu,
degradatu bat sortzeko. Bolumena sortzeko, artile zati bakoitzak
dituen haritxoak askatu ditugu. Lepokoa egiteko teknika berdina
erabili dugu, honako honetan zuria erdialdean bakarrik kokatuz.
Bukatzeko, azeriaren belarriak egiteko, kartoizko triangeluak
moztu ditugu, geroago hauek artile laranjarekin estaltzeko. Behin
belarriak estaliak zeudela, hauek diadema batera lotu ditugu, artile
laranja gehiago erabiliz. Azkeneko ukitua emateko, artile
zuriarekin zenbait lerro sortu ditugu. (Ikus eranskin 3, 3.2)
Erleak:
Bi dira, adin txikikoak eta sexu
zehaztugabekoak. Hauen jantziak jada eginak
genituen, hori dela eta ez dugu ezer kontuan
eduki. Jantziak erleek dituzten kolorekoak dira,
hau da, horia eta beltza, modu horretan argi
ilunen kontrastea eginez. Jantziak eskuz egin
ziren, zaku baten patroia jarraituz. Atzeko
aldean, hego batzuk eta eztena josi ziren. (Ikus
eranskin 3, 3.2)
12. 12
Hirugarren mailakoak
Ikus osagaiei dagokionez, jantzia aztertzea beharrezkoa da. Jantzi guztien ehundura
artifiziala da, Orbelarena izan ezik; honek kartoizko estruktura artifiziala izan arren,
kolorea emateko hosto naturalak erabili ditugu. Beste guztietan material artifizialen
ondorioz sortutako ehundura eta formak nabarmentzen dira.
Horrez gain, kolore eta forma errealistak erabili ditugu. Arrainaren kasuan gama
urdinarekin eta forma zirkularrarekin jolasten dugu eta azeriaren eta erleen jantzietan,
kolore estereotipatuekin lan egin dugu. Bukatzeko txori handien jantzietako koloreak bitan
banandu ditugu, alde batetik hotzak eta bestetik beroak, modu horretan haien haurra, txori
txikia, koloretsua egin ahala izateko.
Gurasoak:
Bi dira eta haien sexua zehaztu gabea da.
Protagonistaren moduan gorputz iluna eta
koloredun egoak dituzte. Koloreei dagokionez
kasu honetan, kolore hotzak (berdea eta bi urdin
mota) eta beroak (gorria, laranja eta horia)erabili
ditugu. Hauek erabiltzea erabaki dugu, bi heldu
hauen elkartzetik sortzen den kumeak bi gama
hauen koloreak izan ditzan.
Janzkerari dagokionez, hegoak egiteko
txantiloi bat erabiliz pinotxo paperean luma
indibidualak sortu ditugu. Ondoren luma hauek
erditik pixka bat tolestu ditugu sakontasuna
emateko. Hegoaren itxura emateko, oihal zati
bat zirkulu laurden batean moztu dugu (Ikus
eranskin 1, 1.2 eta 3, 3.2)
13. 13
4.2.2. Eszenografiaren osagaiak
Hondoa (2 Dimentsio)
- Stop-motion: 1. eta 9. agerraldietan erabiliko den hondo proiektatua izango da. Proiekzioa
kanoiaren bidez egingo da. Irudia argi mahaiaren gainean eginda dago, elementu naturalen
bidez. Zuhaitza adar errealekin adierazita dago, honen hostoak, hosto errealekin eta belarra
hosto handien bidez. Horrez gain, lehenengo agerraldiaren irudian habia bat gehitzen da;
habia hau adar txikitxoekin eta lastoz eginda dago. (Ikus eranskin 3, 2.1 )
- Azetatoa: 2. agerralditik 8. agerraldira erabiltzen den hondoa da, erretroproiektorearen
bidez proiektatuta. Gure inspirazio iturriak irudiak izan dira (Ikus eranskin 1, 1.1) Hemen
berriro ere elementu naturalen erabilpenari ekin diogu; zuhaitzen enborrak adarrekin eginda
daude, belarra adar batzuen goroldioarekin, eta zuhaitzen hostoak tenpera likidoarekin. 6.
agerraldian azetatoan edding errotulagailuekin margotutako erle-etxea dago. Horrez gain 8.
agerraldian azetato zati batean egindako bi azeri agertzen dira (Ikus eranskin3, 3.1).
Gure hondoetan arreta deitzen duen ikus osagai nagusienak formak eta ehundurak
organikoak dira, horrek ikonotasun maila jaisten du errealitatearekin lotura mantenduz.
Horrez gain koloreen erabilpena asko zehaztu dugu, stop-motionean kolore ilunak
erabili ditugu, irudien kontrastea argi ikusteko. Bigarren hondoan aldiz, azetatoan, kolore
biziak erabili ditugu, udako alaitasuna eta poztasuna adierazteko.
Gainera, konposizioa dela eta, irudi sekuentziak daude, panoramika horizontala
erabiltzen dugu azetatoa erretroproiektorearen gainean mugitzen dugunean. Horrek,
mugimendua adierazten du. Bukatzeko, hondoak komunikatzen dutena ez da ideia bakar
batean zentratzen, baizik eta esanahi anitzetan; hori lortzeko ikonotasun maila txikitu egin
dugu.
Atrezzoa (3 dimentsio)
- Zuhaitzak: Bi zuhaitz eszenatokiko puntu desberdinetan kokatuko dira eta agerraldi
guztietan mantenduko diren elementuak dira. Zuhaitzetatik jauzitako adarrekin eraikitako
estrukturak dira. Haien arteko loturak egiteko lehengo briden bidez egin dugu eta
errefortzua egiteko sokaren bidez. (Ikus eranskin 3, 3.3)
14. 14
- Loreak: Zetazko paperez egindako lore zirkularrak dira. Kolore desberdinak erabili
ditugu; marroiak eta gorriak, urdinak, horiak eta zuriak. (Ikus eranskin 3, 3.3)
- Habia: Bigarren agerraldian agertzen den elementu garrantzitsua da. Uztai baten
zirkunferentzia erabiliz, egunkarizko txurroez inguratutako estruktura da, turbantearen
itxura duena. Bukaeran zulo bat egiteko, egunkari orrialdeak zabalik itsatsi ditugu. (Ikus
eranskin 3, 3.3)
- Aintzira: Hirugarren agerraldian agertzen den elementua da. Honen estruktura sortzeko
alanbrearekin erabili dugu. Alanbre zatiak lotzeko zeloa erabili dugu, modu horretan
laukizuzen bat sortuz. Ondoren, goiko aldean zelofan gardena , forrua eta poltsa urdin baten
zatiak jarri ditugu eta beheko aldean burbuila forrua kokatu dugu.(Ikus eranskin 3, 3.3)
Zuhaitzen kasuan ere lerro eta ehundura organikoak dira nagusi. Gainera, elementu
naturalen eta artifizialen arteko nahasketa egin dugu, ehundura desberdinak erabiltzeko.
Koloreari dagokionez, hondoan bezala, kolore biziak erabili ditugu, udarekin konektatzeko.
Hurrengo hiru elementuak, loreak, aintzira eta habia elementu artifizialez osatuta daude,
antzezlanaren atrezzoko material naturalekin kontrastatuko direnak, aldi berean lerro eta
ehundura artifizialak sortuz. Koloreari dagokionez, loreen kasuan kolore desberdinetako
zetazko paperak erabili ditugu, lore moten aniztasuna adierazteko. Aintziraren koloreei
dagokionez, urdinak eta zuriak erabili ditugu, uraren koloreak adierazteko. Habiarekin
aldiz, ez da kolorea nagusitzen, egunkariaren ehundura mantendu nahi izan dugulako,
koloreen gainetik nabarmentzeko; batez ere elementu natural eta artifizialak gainjarri nahi
genituelako.
Orokorrean, elementu hauekin gainjartzeak erabiltzen ditugu, modu horretan
perspektibak sortuz (Ikus eranskin 4). Gainera, beste elementuetan bezala, bere
komunikazio estiloa polisemian oinarritzen da, modu horretan kutsu poetikoa mantenduz.
15. 15
5.Ondorioak
Lanari itxiera emateko, prozesua baloratzea beharrezkoa da. Lehengo, edukitako
arazoak aipatuko ditugu, ondoren, hauei emandako, eta bukatzeko, behin betiko emaitzak
eduki ostean egingo genituzkeen hobekuntzen inguruan arituko gara.
Produzitzen hasterakoan, gure ideia orain lortutako emaitzarekin ez zeukaten zer
ikusirik. Hasierako istorioan pertsonaiak fantastikoak izatea erabaki genuen, hau da, ez
ziren animaliak izango, baizik eta izaki batzuk animalien elementuekin. Hala ere,
janzkerekin aurrera egiten genuen ahala, uste baino ikonikoagoak gelditzen ari zirela ohartu
ginen, beraz animaliak bere osotasunean lantzea erabaki genuen.
Esan beharra dago, lortu ditugun emaitza guztietara ailegatu baino lehen,
esperimentazioan oinarritutako prozesu batean murgildu garela, bidean emaitza
desberdinak lortuz.
Hasteko hondoarekin (Ikus eranskin 2.1) arazoak izan genituela aipatu beharra
daukagu. Hasiera batean honen inguruko ideiak argi ez genituenez, esperimentazio moduan
aritu ginen, azken emaitza kontuan hartu gabe. Egunak aurrera egin ahala ordea, nahi
genuena zehaztu eta lanari ekin genion. Lanean hasi ginenean, nahi genuen emaitza ez
zenez ateratzen, frustratzen hasi ginen, gure proiektua ez zela aurrera irteten ikusita. Hala
ere, ez genuen etsi eta material ezberdinak erabiliz, nahi genuen emaitza lortu genuen.
Horrez gain, jantziak (Ikus eranskin 2.2) egiten genituen bitartean ere, hainbat
arazorekin aurkitu ginen. Hasiera batean, arrainaren eta txorien jantziak pinotxo papera
erabiliz gauzatu nahi genituen, baina janzkera horien atalak elkartzerakoan, ez zuela
funtzionatzen ikusi genuen. Beraz sortutakoari buelta pare bat eman eta gero, berriro hastea
erabaki genuen. Arrainaren kasuan, kartoi-mehea erabiltzea erabaki genuen, pinotxo papera
baino zurrunagoa delako. Txoriekin aldiz, geneukan materiala aprobetxatzea nahi
genuenez, hegoak egiteko sortu genituen tirak moztea erabaki genuen, lumak banan-banan
itsasteko.
Atrezzoarekin (Ikus eranskin 2.3)ere zenbait arazo sortu ziren, hasieran geneuzkan
ideiak apurtu egin zirelako. Hasiera batean, habia eta aintzira sortzeko ideia batzuk
16. 16
geneuzkan eta prozesu horrek aurrera egin ahala, emaitza ikusita aldatzea erabaki genuen,
funtzionala ez zelako. Habia egiteko, alanbrezko estruktura bat sortu genuen, baina hau
egonkorra ez zela ikusita, ekoizpen hau baztertzea erabaki genuen. Beraz, habia egiteko
beste ideia bat bururatu zitzaigun: egunkari papera erabiltzea. Honekin estruktura zurrun
bat sortzeko, uztai bat hartu genuen honen zirkunferentzia oinarri moduan hartuz, eta honen
gainean eraikitzen hasi ginen.
Aintziraren kasuan, hasiera batean kartoi-mehearekin eta zelofanarekin sortutako
estruktura lau bat eraiki genuen, honen gainean arraina kokatuko zela pentsatuz. Hala ere,
honek habiaren moduan, ez zuela funtzionatzen ikusi genuen, eta hortaz, beste modu batean
burutu behar genuela argi gelditu zitzaigun. Honetarako, habiaren lehenengo saiakuntzan
sortutako alanbrezko estruktura erabili genuen. Honi zelofan gardena, forrua eta burbuila
forrua gehitu genion, uraren efektua emateko.
Amaitzeko, entsegu batean istripu txiki bat eduki genuen; zuhaitza lurrera jauzi zen,
zuhaitzaren egituraren oreka galduz eta zenbait adar apurtuz. Ondorioz, lehenengo arazoa
ebazteko adar puntetan plastilina zatiak jarri genizkion ez irristatzeko. Bigarren arazoa
konpontzeko, silikonaz berritsatsi genituen.
Hau guztia aipatuta, esan beharra daukagu oraindik ere hobetzeko aspektu batzuk
gelditu zaizkigula, nahiz eta sortutako azken emaitzekin gustura egon. Esaterako,
azetatoaren kasuan, aldaketa batzuk egingo genituzke, besteak beste, zuhaitzak irudikatzen
dituzten adarrak azetatoan inprimatzea. Horretarako, adarrak argi mahaian kokatuko
genituzke, eta behin denak nahi moduan kokatuta edukitzean argazki bat atera eta azetatoan
inprimatuko genuke. Modu horretan, adarrak ez lirateke eroriko, eta beraz ez ginateke
adarrak behin eta berriro itsasten arituko.
17. 17
6.Erreferentziak
Carrete,L.(d.g).Autonomia personal, objetivo principal en la educación de niños/as
con EB. Debra,10-12.
Castillo, E. eta Rebollo, J. A. (2009). Expresión y Comunicación corporal en
Educación Física. Revista Wanceulen E.F. Digital. 104-122 orr. 2016ko azaroaren
10ean berreskuratuta http://www.wanceulen.com orrialdetik.
Cervera, (1992). La dramatización en la educación. Valentzia, Valentziako
Unibertsitatea.
Delgado, M. E. (2011). La dramtización: recurso didáctico en educación
infantil. Pedagogía Magna, (11), 382-392.
Eusko Jaurlaritza (2015). 237/2015 DEKRETUA, Haur Hezkuntzako curriculuma
zehaztu eta Euskal Autonomia Erkidegoan ezartzekoa. Euskal Herriko Adintaritzaren
Aldizkaria, 9. zk.
Luque, J.L. (2006). Frederick Kiesler y el teatro de vanguardia. Oppidum, 2, 291-
320 orr.
Navarro, M. R. (2007). Drama, creatividad y aprendizaje vivencial: algunas
aportaciones del drama a la educación emocional. Cuestiones Pedagógicas, 18, 161-
172.
Nino, C. S. (1990). Autonomía y necesidades básicas. DOXA, N. 07, 21-34 orr.
2016ko irailaren 26an berreskuratuta http://hdl.handle.net/10045/10817 orrialdetik.
Restrepo, G. (2005). Aprendizaje basado en problemas (ABP): Una innovación
didáctica para a enseñanza universitaria. Educación y Educadores. 8
Rodríguez, M. R. (d.g.). Trabajo Fin de Grado: La Expresión Corporal en
Educación Infantil . Valladolid, Valladolideko Unibertsitatea.
Romero, R., Zapata, S. eta Bazaes, R. (2013). Herramientas para los Técnicos en
Artes Escénicas. El Diseño Teatral: Iluminación, vestuario y escenografía. Santiago,
18. 18
LOM. 2016ko urriaren 7an berreskuratuta http://studylib.es/doc/5304120/el-
dise%C3%B1o-teatral--iluminaci%C3%B3n--vestuario--escenograf%C3%ADa.
orrialdetik.
Sanchez, G. eta Ruano, K. (2009). Expresión Corporal y Educación. Sevilla,
Wanceulen, Editorial Deportiva.
Seger, L. (1994). Cómo convertir un buen guión en un guión excelente. RIALP.
Tapia, X., eta Chockler, M. (2015). Haurraren Autonomia. Norbera izateko egiten
den ibilbidea. Hik hasi, 202. 2016ko urtarrilaren 29an berreskuratuta
http://www.hikhasi.eus/artikulua/2364 orrialdetik.
Troc, R. D. (2005). Escenografía teatral y posmodernidad. Aplicaciones para un
estatuto estético de la escenografía”. Chile, Chileko unibertsitatea.
Vallet, M. (2004). Educar a niños y niñas de 0 a 6 años. España, Wolters Kluwer.
Vizcarra, M. T. eta Murua, N. (2015). Gorputz-adierazpena zer da? Kontzeptua.
In: Gorputz Adierazpena Lehen Hezkuntzan, Euskal Herriko Unibertsitatea, 2338 orr.
19. 19
7.Eranskinak
1. Eranskina (Irudizko erreferenteak)
1.1. Hondoa:
Azetatoan egindako irudiaren inspirazio iturriak:
IRUDIA IDEIAK
http://www.bravereaders.es/wp-content/uploads/2016/02/Colores-en-
%C3%A1rboles.jpg
https://ae01.alicdn.com/kf/HTB103s0JXXXXXcYXXXXq6xXFXXX2/free-
shipping-abstract-tree-font-b-colorful-b-font-font-b-forest-b-font-scenery-
set.jpg
Gure antzerkia baso batean kokatzen da, udan. Beraz ezagutzen
dugun erreferente bat hartu genuen abiapuntutzat (Omako basoa).
Irudi honetatik koloreak deitu zuten gure arreta. Koloreen konbinazio
desberdinak gure basoan txertatzea interesgarria izango zela iruditu
zitzaigun.
Horretarako azetatoan nola proiektatu ahal genuen irudikatu genuen.
Horretako bigarren argazkiaz baliatu egin ginen.
Argazki honetan zuhaitzen enborren sinpletasuna gure arreta deitu
zuen. Horrez gain, udan kokatzen garenez, hostoak koloretakoak
irudikatzearen ideia oso egokia iruditu zitzaigun.
20. 20
1.2. Jantziak:
Txoriaren jantzia egiteko inspirazio iturriak:
IRUDIA IDEIA
https://s-media-cache-
ak0.pinimg.com/736x/f0/7e/13/f07e13dc8166989aca2b08659c3780c6
.jpg
Txoriaren hegoak egiteko lumen irudikapena bilatu nahi dugu,
horretarako argazki honetan agertzen den irudi errepikatua
erabiliko dugu. Horrez gain, bata bestearen gainean
jartzearen ideia interesgarria iruditu zaigu.
Arrainaren jantzia egiteko inspirazio iturriak:
IRUDIA IDEIA
http://www.muyingenioso.com/coloridos-cojines-con-escamas-de-
fieltro/
Gure antzerkiko pertsonaietariko bat arraina da, eta bere
jantzia egiteko irudi honetan inspiratu ginen. Fieltro zatien
bidez arrainen ezkatak modu erraz batean irudikatu
daitezkeela ikusi genuen irudi honen bidez. Ideia honetatik
abiatuz zenbait esperimentazio egin genituen azkeneko
emaitzara heldu arte.
21. 21
Azeriaren jantzia egiteko inspirazio iturriak:
IRUDIA IDEIAK
https://es.pinterest.com/pin/439663982356060301/
Artilea erabiliz azeriaren ilea irudikatzea interesgarria da, jantziari
errealismoa ematen diolako. Koloreen aukeraketan estereotipoan
islatzen diren koloreak erabiltzearen ideia mantenduko dugu, modu
horretan ez da azeria otso batekin erratuko.
1.2. Atrezzoa:
Eszenatokian kokatzen diren zuhaitzak egiteko inspirazio iturriak:
IRUDIA IDEIAK
(IZ ANTZERKIKO ESZENOGRAFIA;
KIRIBIL)
http://scontent.cdninstagram.com/t51.2885-
15/s480x480/e35/13423642_259042581117721
_338952560_n.jpg?ig_cache_key=MTI3NDY3MjI
4NTc5ODYzNjk0MQ%3D%3D.2
https://es.pinterest.com/pin/259731103489800
353/
Aipatu dugun bezala elementu naturalen erabilpenaz baliatu
nahi izan dugu, horretarako IZ antzerkian inspiratu ginen.
Antzezlan honek txundituta utzi gintuen haien eszenografiaren
sinpletasunagatik. Hain polita eta irudimenerako askatasuna
ematen zuenez, gure antzerkian txertatu nahi izan dugu.
Horrez gain, bigarren argazkian agertzen diren koloreak
plazaratu nahi genituen, udako kolore alaiak transmititzeko eta
hostoak irudikatzeko.
22. 22
2. Eranskina (Esperimentazioan lortutako emaitzak)
2.1. Hondoa
Azetatoa
IRUDIA AZALPENA
1. Izena: Baso koloretsua
Deskribapena: Errotulagailuak erabiliz zuhaitzen enborren
irudikapena sortu dugu. Gero beste azetato baten gainean
koloretako zirkuluak sortu ditugu, alkoholarekin haien artean
nahasteko. Belarra irudikatzeko zetazko paper zati bat
erabili dugu, erretroproiektorearen bidez gardentasun
desberdinekin jolasteko.
Materiala: Edding errotulagailuak, alkohola eta zetazko
papera.
Teknika: Marraztu, margotu, estanpatu.
23. 23
2.3. Jantziak
IRUDIA AZALPENA
1. Izena: Arraina
Deskribapena: Txantiloi bat erabiliz pinotxo paper gainean
ezkatak irudikatu ditugu, gero haien artean itsatsi ditugu.
Materiala: Pinotxo papera, artaziak eta zeloa.
Teknika: Marraztu.
2. Izena: Hegoak
Deskribapena: Zelofan paperarekin koloretako tirak
egin ditugu. Hauek, kartoi mehez egindako laukizuzen
luze batean grapatu ditugu.
Materiala: Kartoi mehea , zelofan papera eta grapak.
Teknika: Eraiki, .
24. 24
1
3. Izena: Hegoak
Deskribapena: Txantiloi bat erabiliz pinotxo paper gainean
lumak irudikatu ditugu, gero haien artean itsatsi ditugu.
Materiala: Pinotxo papera, artaziak eta zeloa.
Teknika: Marraztu.
2
4. Izena: Txori txiki Hegoak
Deskribapena: Txantiloi bat erabiliz zelofan paper gainean
lumak irudikatu ditugu, gero haien artean itsatsi ditugu.
Materiala: Zelofan papera, artaziak eta zeloa.
Teknika: Marraztu.
1
Ez dago irudizko dokumentaziorik
2
Ez dago irudizko dokumentaziorik
25. 25
2.4. Atrezzoa
Zuhaitzak
IRUDIA AZALPENA
1. Izena: Bizitzarik gabeko zuhaitza
Deskribapena: Lehenik eta behin, materiala batu eta
egunkariarekin eta paper kartoiarekin tirak egiten hasi
gara. Jarraian, artaziekin tirei kiribil forma eman diegu.
Ondoren, kola zuriarekin tirak adarrean zehar itsatsi
ditugu eta bukatzeko kortxo zati bat hartu eta erdian
adarra jarri
Materiala: Poliespana, adarra, aldizkari zatiak, kartoi
papera, kola zuria, artaziak
Teknika: Eraiki eta modelatu
2. Izena: Udazkeneko zuhaitza
Deskribapena: Lehenengo, Kartoi paper
errektangeluarra zatitu eta adarrak egiten hasi gara.
Jarraian, artaziekin paper tirak egin ditugu, ondoren
eskuekin modelatzeko. Zuhaitzaren enborra egiteko
gauza bera egin dugu. Bukatzeko, material bereko
oinarrian itsatsi dugu. Dekorazio moduan, pinotxo eta
zelofan paperarekin hostoak adarretan eta oinarrian itsatsi
ditugu.
Materiala: Kartoia papera, artaziak, kola, pinotxo papera
eta zelofan papera.
Teknika: Modelatu eta eraiki.
26. 26
Aintzira
IRUDIA AZALPENA
Izena: Urederra
Deskribapena: Lau kartoi mehe hartu eta haien artean
itsatsi ditugu, forma zirkularra emanez. Kolore gabeko
zelofan papera zimurtu eta honen gainean itsatsi dugu.
Materiala: kartoi mehea, zelofana, zeloa.
Teknika: Modelatu eta eraiki.
IRUDIA AZALPENA
Izena: Uretan Barrena
Deskribapena: Honen estruktura sortzeko alanbrearekin
erabili dugu. Alanbre zatiak lotzeko zeloa erabili dugu, modu
horretan laukizuzen bat sortuz. Ondoren, beheko aldean
oihal urdinak lotu ditugu, eta goiko aldean zelofan gardena
eta bitsa papera tiretan erabili dugu
Materiala: Alanbrea, zeloa, oihalak, zelofan papera, bitsa
papera.
Teknika: Eraiki eta modelatu.
27. 27
Loreak
IRUDIA AZALPENA
1. Izena: Bitxi Lorea
Deskribapena: Deskribapena: Lehenik eta behin kolore
desberdineko pinotxo papera hartu eta lauki forman moztu
ditugu. Jarraian, karratu guztiak bata bestearen gainean
jarri eta akordeoi eran tolesten joan gara. Behin guztia
tolestu ondoren, hari zati batekin erdian lotu dugu eta
pixkanaka forma emanez, paper zati bakoitza gorantz
altxatzen joan gara, lorea osatu arte.
Materiala: Pinotxo papera, haria eta artaziak
Teknika: Modelatu
2. Izena: Lore distiratsua.
Deskribapena: Lehenik eta behin arrautzaren kutxa zati
bat moztu dugu eta zelofan paper desberdinak arrautza
kutxaren barruan itsasten joan gara. Behin zelofan papera
itsatsi eta gero, petaloei artaziekin forma ezberdinak eman
dizkiegu. Ondoren, arrautza kutxaren azpiko aldean paper
pinotxorekin estali eta erdian zulo bat egin diogu.
Bukatzeko, alanbre zati bat hartu, paper pinotxoarekin estali
eta arrautza kutxan egindako zuloan sartu dugu, zurtoina
irudikatzeko.
Materiala: Zelofan papera, pinotxo papera, arrautza kaxa,
kola zuria, alanbrea eta artaziak.
Teknika: Eraiki eta modelatu.
28. 28
3. Izena: Argi-zuzi lorea
Deskribapena: Lehenik eta behin, materiala batu eta nola
egin pentsatu ondoren, kartoi mehean tamaina
desberdineko 2 zirkulu egin ditugu. Jarraian ehundurazko
kartoian beste 2 zirkulu egin eta kolarekin lau zirkuluak
itsatsi ditugu. Ondoren, plastikozko hodia hartu eta
itsatsitako zirkuluak gainean jarri eta alanbrearekin lotu
ditugu. Bukatzeko, zelofan papera zatitu dugu eta kartoi
meheen eta ehundurazko kartoiaren artean sartu eta
kolarekin itsatsi dugu.
Materiala: Kartoi mehea, plastikozko hodia, zelofan
papera, kartoi papera, alanbrea eta kola.
Teknika: Eraiki eta modelatu.
Habia
IRUDIA AZALPENA
3
Izena: Alanbrea
Deskribapena: Alanbrearekin habia itxurako egitura bat
sortu dugu. Zatiak zeloarekin lotu ditugu.
Materiala: Alanbrea eta zeloa.
Teknika: Eraiki eta modelatu.
3
Ez dago irudizko dokumentaziorik
29. 29
3. Eranskina (Produktu definitiboak)
3.1. Hondoa
Stop Motion
IRUDIA AZALPENA
Izena: Haize bolada
Deskribapena: Elementu naturalak erabiliz zuhaitz bat
irudikatu dugu. Belarra egiteko, hosto errealak erabili ditugu.
Habia egiteko adar txikiak erabiliz sortutako elementua egin
dugu. Beste adar guztietatik desberdintzeko, lasto pixka bat
gehitu diogu.
Materiala: hostoak, adarrak, enbor zatiak eta lastoa.
Teknika: Irudi sekuentzia.
Azetatoa
IRUDIA AZALPENA
Izena: Baso koloretsua
Deskribapena: tenpera likidoa erabiliz zuhaitzen hostoak
irudikatu ditugu. Enborrak egiteko, adar errealak erabili
ditugu, eta belarra egiteko goroldioa.
Materiala: tenpera likidoa, belakia, adar errealak eta
goroldioa.
Teknika: Estanpatu eta eraiki.
30. 30
3.2. Jantziak
IRUDIA AZALPENA
1. Izena: Orbela
Deskribapena: Kartoiez egindako egitura zurruna da, tenpera
marroiarekin margotuta eta hosto zatiz estalia dago. Ondoren, motxila
bezala erabiltzeko, bi soka jarri dizkiogu atzeko aldean.
Materiala: Kartoia, tenpera, hostoak, soka, kola eta fijatzeko spray-a.
Teknika: Eraiki.
31. 31
2. Izena: Txori Txiki
Deskribapena: Txori txikiaren hegoak egiteko zelofan papera luma
itxurarekin moztu eta hau kartoi mehearen barruan sartu dugu, honi ere
luma itxura emanez. Silikona ertzetan jarriz haien artean elkartu ditugu.
Materiala: Zelofan papera, kartoi mehea, artaziak, silikona.
Teknika: Eraiki eta marraztu.
32. 32
3. Izena: Arraina
Deskribapena: Txoriekin bezala, txantiloi bat sortu dugu, oraingoan
zirkulu formarekin. Hauei ezkata itxura emateko bate bestearen gainean
teilakatu ditugu. Jantzia bukatzeko, maskara bat sortu dugu, teknika
berdina erabiliz. Azkeneko honetan begiak zuriz eta ahoa beltzez eta
gorriz margotu ditugu.
Materiala: Kartoi mehea, artaziak, zeloa, errotulagailuak.
Teknika: Marraztu eta eraiki.
33. 33
4. Izena: Erleak
Deskribapena: Erleen kasuan etxetik ekarritako jantziak dira. Jantziak
eskuz egin ziren, zaku baten patroia jarraituz. Atzeko aldean, hego
batzuk eta eztena josi ziren.
5. Izena: Azeria
Deskribapena: Lehenik eta behin hiru artile zatirekin txirikorda bat egin
dugu, honen gainean artile zati txikiagoak lotzeko. Zuria eta laranja
nahastu ditugu, degradatu bat sortzeko. Bolumena sortzeko, artile zati
bakoitzak dituen haritxoak askatu ditugu. Lepokoa egiteko teknika berdina
erabili dugu, honako honetan zuria erdialdean bakarrik kokatuz.
Bukatzeko, azeriaren belarriak egiteko, kartoizko triangeluak moztu
ditugu, geroago hauek artile laranjarekin estaltzeko. Behin belarriak
estaliak zeudela, hauek diadema batera lotu ditugu, artile laranja gehiago
erabiliz. Azkeneko ukitua emateko, artile zuriarekin zenbait lerro sortu
ditugu.
Materiala: Artilea, artaziak, kola, kartoia eta diadema.
Teknika: Eraiki.
34. 34
6. Izena: Txori handiak
Deskribapena: Gurasoen hegoak egiteko txantiloi bat erabiliz pinotxo
paperean luma indibidualak sortu ditugu. Ondoren luma hauek erditik
pixka bat tolestu ditugu sakontasuna emateko. Hegoaren itxura emateko,
oihal zati bat zirkulu laurden batean moztu dugu, geroago bi aurpegiko
zeloa erabiliz lumak itsasteko.
Materiala: Pinotxo papera, oihal zatiak, artaziak, bi aurpegietako zeloa.
Teknika: Marraztu eta eraiki.
35. 35
3.3. Atrezzoa
Zuhaitzak
IRUDIA AZALPENA
Izena: Lurretik zerura
Deskribapena: Zuhaitzeko adar errealak elkartuz estruktura
zurrunak sortu ditugu; bata bestea baino handiagoa. Loturak
egiteko, bridak erabili ditugu, ondoren errefortzuak egiteko,
sokaren bidez egin ditugu, bide batez bridak estaliz. Zuhaitz
handian, kotoizko bolatxoak eta tximeletak itsatsi ditugu,
udaren koloreak adierazteko. Txikian berriz, koloretako
lumak. Horrez gain, azkeneko honetan, sokaren bidezko
kiribilak sortu ditugu, hazkuntza prozesua adierazteko.
Materiala: Adar errealak, lumak, kotoizko bolatxoak, kartoi
meheaz egindako tximeletak, bridak, kola, soka.
Teknika: Eraiki.
36. 36
Habia
IRUDIA AZALPENA
Izena: Etxe txiki
Deskribapena: Uztai baten zirkunferentzia erabiliz,
egunkarizko txurroez inguratu dugu, turbantearen itxura
emanez. Bukaeran zulo bat egiteko, egunkari orrialdeak
zabalik itsatsi ditugu.
Materiala: uztaila, egunkaria eta zeloa.
Teknika: Eraiki eta modelatu.
Aintzira
IRUDIA AZALPENA
Izena: Uretan Barrena
Deskribapena: Lehenengo esperimentazioaren oinarria
jarraituz, oihala kendu egin dugu eta horren ordez, burbuila
plastikoa erabili dugu. Goiko aldean forru gardenezko zati
zabalak erabili ditugu. Hauek, tolestu ditugu bolumena
emateko. Azkenik, plastikozko poltsa urdina bateko zatiak
moztu eta alanbreetatik eskegi ditugu , modu sailkatu
batean.
Materiala: Alanbrea, zeloa, zelofan papera, burbuila
plastikoa eta plastikozko poltsa urdina.
Teknika: Modelatu eta eraiki.
37. 37
Loreak
IRUDIA AZALPENA
Izena: Hazitik haziz
Deskribapena: Zetazko papera lauki zuzenetan akordeoi
eran tolestu dugu eta erdialdea soka batekin lotu genuen.
Ondoren, erpinak zirkulu formarekin moztu ditugu.
Bukatzeko zelofan paper atal bakoitza zabaldu egin dugu.
Materiala: Zetazko papera, soka eta artaziak.
Teknika: Eraiki eta modelatu.
4. Eranskina
2. agerraldiko irudia:
Ikus daiteke nola zuhaitzak eszenatokiaren
erdialdean baina alboetan kokatzen diren.
Eszenatokiaren atzeko aldean, erdialdean
ere, habia kokatzen da. Eszenatokitik pixka
bat bananduta loreak, aldi berean
eszenatokiko mugak modu dinamiko batean
ezarriz.